gertaerei begira. juan luis zabala. dossierra

6
Gertaerei begira Juan Luis Zabala Hernani, Udal Liburutegia, 2011 Urria http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernan

Upload: hernaniko-liburutegia

Post on 31-Mar-2016

233 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Liburuari buruzko informazioa.

TRANSCRIPT

Page 1: Gertaerei begira. Juan Luis Zabala. Dossierra

Gertaerei begira Juan Luis Zabala

Hernani, Udal Liburutegia, 2011 Urria

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernan

Page 2: Gertaerei begira. Juan Luis Zabala. Dossierra

Juan Luis Zabala ( Azkoitia,1963)

Euskal Filologiako lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitatean, Donostiako egoitzan (EUTG). Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan euskarazko irakasle izan zen 1986-1988 urteetan.

Euskaldunon Egunkaria-ko Kultura Saileko erredaktore bezala egiten zuen lan itxi zuten arte. Gaur egun, Berria egunkaria betetzen du lan berbera.

Lanak1

• 1985 Zigarrokin ziztrin baten azken keak | Elkar

• 1987 Ahanzturaren artxipelagoa | Elkar

• 1988 Gertaerei begira | Elkar

• 1989 Kaka esplikatzen | Elkar

• 1994 Sakoneta | Susa

• 1996 Galdu arte | Susa

• 1999 Harri barruko bihotz-borrokak | Elkarlanean

• 2000 Hautsia natza | Euskaltzaindia-BBK

• 2000 Agur, Euzkadi | Susa

• 2003 Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila | Zubairte

• 2006 Barru giroa | Susa

• 2006 Inon izatekotan | Susa

• 2007 Bideak, aldapak eta bihurguneak | Elkar

1 Helbide honetatik hartuta [2011-09-21]: http://www.idazleak.org/espanol/escritores/juan-luis-zabala-artetxe/bibliografia?h=Z

Page 3: Gertaerei begira. Juan Luis Zabala. Dossierra

ERDARATUAK2

• Agur, Euzkadi [es]• Agur, Euzkadi [fr]• Goodbye, Euzkadi [en]• La hora de comer [es]• Lisa y Elsa hacia el mar [es]• Nochebuena [es]• Paseo matinal [es]• Planetas abatidos [es]• Ritmo [es]• Roto yazgo [es]

Hitzaurreko zati bat3

Ni ez naiz definizio zale, eta zail egingo litzaidake Zabalaren estiloa, bere errelatoei darien xarma berezi hori zertan datzan azaltzea. J. L. Zabalaren ipuinek itxuraz behintzat ez dute ezer esaten, ez dute tesirik, ez dute argumenturik ia ia: begi erraldoi bat bezala mugitzen da narratzailea eta gertaerak bata bestearen atzetik kontatzen dizkigu, besterik gabe, beste inolako azalpen, balorazio edo argibiderik gabe.

Eta beharbada horixe da errelato hauei magia arraro hori ematen diena, egilearen sentsibilitatekide sentierazten nauena: gertaerak bere hutsean eta ulergaiztasun osoan ematea. (...) Era berean, herriengo ipuinotako pertsonaiek ez dute historiarik; ez dakigu nondik datozen ez nora doazen, eta bere ekintzen zergatia bilatu nahi eta ezinean kausi dezakegu geure burua, bere jokaerak ulergaitz egingo zaizkigu, edo -batzuetan- zergatik ez dakigula gureak balira bezala sentituko ditugu. Agian nahi gabe bigarren mileniorantz abiatua den gizarte aniztun honen parabola egin digu Juan Luisek.

Xabier Mendiguren

2 Informazioa hemendik hartuta: http://zubitegia.armiarma.com/?i=131

3 http://www.euskaraz.org/donostia/idazleak/liburuak/gehi/0061101.htm

Page 4: Gertaerei begira. Juan Luis Zabala. Dossierra

Kritikak4

Gertaerei begira Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-03

Juan Luis Zabala azkoitiarraren hirugarren liburua da hau. Hirurak ere bereziak, elkarren artean ere diferente baina egilearen marka daramatenak. Ezagun bihurtu zuen bere lehenbiziko nobelaren ostean, Ahanzturaren artxipelagoa “ipuin” liburua kaleratu zuen iaz, bertan lehen pertsonan egileak bere pentsamendu, sentimendu eta gogoetak adierazten zituen pertsonaia anitzen bidez eta gai askori buruz.

Oraingo ipuin bilduma berri honetan ikuspegia erabat aldatu da: hirugarren pertsonako narrazioak dira, eta horrez gainera bat ere pentsamendu ez sentimendurik ez dutenak. Gertaerak dira, besterik ez. Gertaera horiek kontatu egiten zaizkigu, objetibotasun osoz, kamara batek ikusita bezala, aurresuposizio etiko edo logikorik gabe.

Zer kontatzen du teknika horren bidez? Istorioak arraroak dira baina era berean erakargarriak. Absurduaren mugetara eramaten zaitu konturatu gabe eta bakarrik utzi. Guri Kafka gogorarazi digu. Kafka, baina modu modernoago batez, “zinematografikoa” bestela esanda. Izan ere, zinearen eragina nabaria eta aitortua da obra honetan: teknikan hasteko, ipuin askoren eitean ondoren, eta liburuan tartekaturiko zinema gidoian azkenik.

Liburuak Xabier Mendigurenen hitzaurre bat du hasieran, irakurketak eragin dizkion inpresioen berri eta lan hauek hobeki entelegatzeko giltza batzuk ematen dituena.

Euskal literatura egonkorra eta sendoa da Juan Luis Zabalak egindako zenbaketaren arabera5

2011-06-16

Juan Luis Zabala.

Juan Luis Zabala Berriako kazetariak eta idazleak 2001etik 2010era euskaraz publikatu diren literatur sorkuntza lanen neurketa egin du zenbakitan. Iztulpenak, testuliburuak eta berrargitalpenak ez ditu izan kontutan neurketa honetan. Urtez urte gora beherak izan badira ere baztez beste 318,2 dira urtean euskaraz argitaratu diren liburuak; 2006an izan ziren gehien (376) eta 2002an gutxien (290).

Helduentzako 112 sorkuntza lan argitaratu dira bataz beste. 2008tik aurrera jeisteko tendentzia nabaritu daiteke –krisi ekonomikoak industrian izandako eragina izan liteke arrazoi bat– baina nahiko ondo eusten dio. Iñigo Astizek artikuluan dioenez "dagoeneko nahiko sendoa baita euskarazko sortzaile, argitaratzaile eta kontsumitzaileen kopurua".

Antzerkigintzak beherako joera izan du ordea 2003tik aurrera. Lehen, antzerki argitalpenak urtero hamarretik gora baziren, 2003tik zazpi baino gutxiago izan dira eta iaz lau baino ez. Diskoliburuen kopuruak ere behera egin du.

Saiakera, kazetaritza eta beste izeneko sailean daude publikazio gehien Zabalaren zerrendan.

24,4 liburu argitaratzen dira bataz beste urtero. Haur literaturak ere gora egin du nabarmen. 81

liburu argitaratzen dira batez beste urtero.

4 Hemendik hartuta: http://kritikak.armiarma.com/?p=31805 http://www.argia.com/albistea/euskal-literatura-egonkorra-eta-sendoa-da-juan-luis-zabalak-egindako-zenbaketaren-arabera

Page 5: Gertaerei begira. Juan Luis Zabala. Dossierra

Juan Luis Zabala Euskadiko Irakurketa publiko sarean

Zabala, Juan Luis (1963-) Hautsia natza / Juan Luis Zabala (2000)

Zabala, Juan Luis (1963-) Euria ari du / Juan Luis Zabala (2001)

Zabala, Juan Luis (1963-)Jesus Mari Artze : ttakunaren esku isila / Juan Luis Zabala (2003)

Zabala, Juan Luis (1963-) Harri barruko bihotz-borrokak / Juan Luis Zabala (1999)

Zabala, Juan Luis (1963-) Agur, Euzkadi / Juan Luis Zabala (2000)

Zabala, Juan Luis (1963-)Zigarrokin ziztrin baten azken keak / Juan Luis Zabala

(1985)

Zabala, Juan Luis (1963-) Ahanzturaren artxipelagoa / Juan luis Zabala (1987)

Zabala, Juan Luis (1963-) Gertaerei begira / Juan Luis Zabala (1988)

Zabala, Juan Luis (1963-) Kaka esplikatzen / Juan Luis Zabala (1989)

Zabala, Juan Luis (1963-) Galdu arte / Juan Luis Zabala (1996)

Zabala, Juan Luis (1963-)Hasta la derrota, siempre / Juan Luis Zabala ; traducción, Gerardo Markuleta (1998)

Zabala, Juan Luis (1963-) Sakoneta / Juan Luis Zabala (1994)

Zabala, Juan Luis (1963-) Galdu arte / Juan Luis Zabala (1996)

Zabala, Juan Luis (1963-) Euskal liburuak 1998 / J. L. Zabala (1999)

Zabala, Juan Luis (1963-) Inon izatekotan : 1985-2006 / Juan Luis Zabala (2006)

Zabala, Juan Luis (1963-) Galdu arte / Juan Luis Zabala (1997)

Zabala, Juan Luis (1963-) Bideak, aldapak eta bihurguneak / Juan Luis Zabala (2007)

Zabala, Juan Luis (1963-) Galdu arte / Juan Luis Zabala (2007)

Zabala, Juan Luis (1963-) Galdu arte / Juan Luis Zabala (2004)

Zabala, Juan Luis (1963-) Bideak, aldapak eta bihurguneak / Juan Luis Zabala (2008)

Zabala, Juan Luis (1963-) Agur, Euzkadi / Juan Luis Zabala (2005)

ZABALA, Juan Luis Hasta la derrota, siempre / Juan Luis Zabala (1998)

Page 6: Gertaerei begira. Juan Luis Zabala. Dossierra

Juan Luis Zabalaren bloga:http://www.berria.info/blogak/zabala/index.php?blog=22