zer · gaurko arazoak barditansuna ta agintaritzea gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen...

20

Upload: others

Post on 25-Jun-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri
Page 2: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri
Page 3: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

ZER

JAKINTZA ABERATSABeti entzun dogu, eta sinistu be egiten dogu, Euzkadi jakintza-gaietan oso

aberatsa dala.Erria txikia izanik, eta nondik sortu diran be igarri eziñik, gure eskuetan

aberastasun aundiak daukaguz: Izkuntzan, euskalkietan, kondairan, lutelestian,eder-lanetan, eresean, edo musikan, dantzetan, jolasetan, ipuñetan, etxegintzan,lan eta lanabesetan, sal-erosteko artu-emonetan, erri-jakiturian, erlejiño-gaietan,landara ta abere-gaietan, politikan, gizarte-arazoetan, idazti zarretan eta olakoaskotan.ERRITARRAK TXIRO

Ori orrelan izanda, negargarria da gure Erriaren egoerea. Erritarrik geienakanalfabetoak, abedetu bakoak, doguz. Oso gitxi dira gure artean, Erriarenkondaira, azal-azaletik baiño ez ba'da be, ezagutzen dabenak.

Geure lurra bera zelakoa dan eta zenbat zatik osotzen daben, zenbatek dakie?Landu bako Erria gara ba, zori txarrez. Eta ori gauza negargarria da.Txarrago dana oraindiño: Gure erririk geienak ez dauka ezelako ardurarik

erriko jakintzea beraganatzeko. Ez dabe irakurten. Ez dabe idazten. Iñorenganatutadagoz eta guzti ori erderaz egiten dabe.

Ezaugarri txarrak dira oneik Erri batengan ! Orrelan nora doa gure Erria?ZERGAITIK ORI?

Egoera larri orren oiñarria zein dan jakin gura ba'dogu, ez da gauza gaitxa.Jakintzak aurrerapenik aundienak egin dituan aldian, iñoren agintaritzapean

izan gara eta gagoz gaur be.Erbesteko agintari oneik lan eta lan ekin dabe gure jakintza au lurperatzeko.

Orretan errurik geien izan dabenak, eskolak izan dira, Isabel II'ak maixuen «eska-lafoi» legea Euzkadi'n sartu eban ezkero.

Aspaldion asi gara ikastolak ipinten. Lan txalogarria! Baiña oso laburra erriosoa jakintzara eroateko. Erdi-maillarantza ta Goi-Mailla edo Unibertsitaterantzabe egin dira ekiñaldiak, guztiz txalogarriak!, baiña ain urrin elburua ikusten do-gula, ezin artu poz aundirik !URTENBIDEA

Zein urtenbidea, urtebiderik ba'dago, egoera larri onetatik urteteko?Buru-jabetza edo autonomia ikusten dogu urtenbide bakar lez. Gure errietako

eskolak ikastola biurtu, gure «Instituto»ak euskal-ikastetxe egin eta gure Unibertsi-tatea, euskal-Unibertsitate.

Urtenbide gaixea, baiña egin leikena.«ZER» LANGILLE

Mailla orretara eltzeko lan egin bearko dogu, batez politika-arazoan etadaukaguzan irakaste-erakundetxuak indartzen. Politikan, buru-jabetza lortu beardogu ainbat lasterren. Il edo biziko ekintzea dogu ori.

Ikastolak, ikastetxeak eta Goi-Maillako irakaste-lanak indartu bearko doguz.Baiña gure erri zearen barruan, ikastolara edo Ikastetxera joango ez diran

erritarren artean be lan egin bear dogu. Eta orixe bai da dala ZER egiten dogunokgogoz artu gura geunken lana. Orretarako bai eskatzen dogula laguntasuna!

Euskera errezean, gai irakurte-errezak eta egarria emoteko lakoak erabilligura doguz. Erri-jakintzaren ardurarik ez daukenak ardaratu gura doguz eta erri-kontzientzia motelduta daukenak, bildur-girorik ezarri barik, arduratu.ORRETARAKO

Orretarako alkartu gura dogu, eta ondo alkartu be EUSKERAZALEAKaz,gaurko arazoak, ipuiñak, barri azalduak, aberri-arazoak, bertoslariak, baserrita-rrak, arrantzaleak, idazleak, gizandiak, liburuak agertu ta aztertu... Batez be errizearen irakur-gurea sortu edo indartu.

Ez da gauza aundirik, egiteko dagon lan ikaragarrian, guk egin geinkena,baiña garautegirako geure garautxuak ekarriko doguz.

- 1

Page 4: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

GAURKO ARAZOAK

BARDITANSUNA TAAGINTARITZEA

Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen-nortasuna zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri ta beteazo bear ditu.

Eta gai oneri buruz ekitea ez da alperreko taardurabako gauzea.

Eskubide-autorpenak argi agertu arren be,Laterriak ez dau beti zaintzen nortasun ori, Gizo-naren nortasunari dagokiozan eskubideetan egu

-noro sartzen da.

Gaur egun Laterriak almen aundia dauko etaez dogu arritu bear bere buruzagiak eta zuzen-dariak danean jabe lez egin eta agindu-gureanikusten doguzanean.

Laterriaren griña oneri mugak ipiñi bear jakozba, iñoz aiztu barik.

Erri-gizonen eskubideetan sartzea, antxinakogaitxa da, baiña gaur egun askoz kaltegarriagoa,gizona Laterriaren aurrean babes eta gordelekubarik dago ta.

* * *

Eskubideen Autorpenaren zeregin bat auxeizango da ba: Laterritik edo beste edozein lagune-gandik erri-gizonari datorkozan arriskuak urrindu.

Orretarako mugak bear dira eta izan leitekezlegediak, baiña legedi orreik bete -azo egin beardira Laterri alguztidun orrek erria ez dagianzapaldu ta artegatu.

Legedi orreikaz mundu guztian eta sailla guz-tietan bardintasuna lortu bear da: ondasunenjabetasunean, erlejiñoan, enden artean, alkarreneskubideak zaintzean... Eta barditasun bizirako

XVIII gizaldian egin zan lenengo Giza-Esku-bideen Autorpena.

Lege-gizonen eta gogoetarien lana izan zan.

Izatezko legea, edozein gizonek gogoratu lei-kena, lenengo gaia ta aldatu-eziña dala gogoratueben.

Baiña ori guztiak eta erri guztietan onartubearrekoa zan. Orretarako adimen argi eta buru -bide zuzenaz lan egin bear.

* **

Aldi aretako gogoeta nabarmen orren onuraziran eta, errien naimen lez agertu ziran urrengoautorpenak eta erri jabetasuna izendatzen zan,agintaritzari indarra emoteko bide lez.

Ipar-Ameriketako Askatasunaren legeak diño :Gizonak irasi dabez gobernuak eta gobernuenzeregiña da gizonak zuzentzea, artu dituen almenakbide dirala.

* **

ONU'k be ontzat artzen dau Erri-naimenarengogorapen au esanez: Erriaren guraria da, agin-tarien almenaren oiñarri. GURARI ori noizeanbein egingo diran auteskunde garbi eta tolesbakoenbidez agertuko da.

LETONA'k

Page 5: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

GIZANDIAK

LEGAZPIEuskaldun asko izan dira mundu

zabalean ospetsuak.

Gure enai ospetsu oneik munduko

gizonai emon dautsen laguntza ez

ete da izan munduko lagunak emondauskuen laguntzaren iturri?

GUDARI TA GUDALBURUASKO IzAN DIRA euskaldunak,

erromatarren alditik asita, baiña beti,

eretxi zuzenez edo okerren, laguntzen;ez sekula be iñoren lurrak geuga-natzeko ta geure agintea beste aberri

batzun gaiñean jarteko.

Gizandi oneik gure erria bertanbera itzi dabela esan lei, iñorenarazoetan sartzeko, baiña aldi ba-

koitxean aldikoa eta beti be geureak

doguz.

Ezagutu dagigun gaur gure Le-gazki ospetsua.

URDANETAGAZ

Legazpi egin eban Urdane-ta'k bere eguzki ugarteetarakotxango edo ibillaldi aren buru.

Itzaltasun aundiko gizonazan Legazpi, asko ikasi ta iku-sikoa, agintari prestu ta gudaritrebea, eta oso zentzu on etalagunarte aundiko gizona.

Erregeak itxasketa orretarakodirurik ez eukan eta berenetikordaindu eban Legazpi'k txangoluze aretako dirutza guztia.

IXILPEKO AGIRI BAT

Ezkutuzko agiri bat emoneutson Legazpi'ri Mexiko'ko agin-tariak, itxasoratu ta andik bostegun baiño lenago ez zabaltzekoagindu zorrotzarekin.

Bost egun orreik igaro tagero, bere ondora deitu eutsenLegazpi'k ibillaldiko agintariai,eta agiri berezi ori euren aurreanirakurri eban.

Urdaneta'ren asmoak ezetsi,eta beste asmo barri au ezarrieutsen erregearen ordezkariak:Filipineta'ra joateko eta andikez barriro etorteko ango ugarteguztiak erregearentzat ibazi arte.

JANGAIAK

Ori entzun ebeneko, asarrebizian jarri ziran guztiak.

Legazpi zintzoak, naigabe-turik baiña zorrotz, esan eutsen:Agindua agindu, jaunak! Guz-tiok aurrera.

Filipineta'ko ugarteetan ego-zan andik iru illebetera; eta angoertzetara jatsi ziran janaren billa.Bertakoak iges egin eben basoanzear.

Alako baten, jangaiez bete-riko itzas-ontzi aundi bat ikusieben.

Legazpi'k txalupa aundi batogei gizonegaz jan eske bialdueban lenago, baiña basatiak ge-zika artu eta guztiak zauritutaitzi zituen.

Alan eta guztiz be, Legaz-pikez zituan zigortu eta jangaienordain zeatza emon eutsen etabasatiak Legazpi'gaz geratu zi-ran esker onez.

ESKER ONA TA BAKEA

Zorioneko esker ona!

Ugarteetako basatiak ori ikusiebenean. Zikatuna erregea Le-gazpi'rengana etorri zan onegazitun bat egiteko.

Bakoitxak bere bular-gaiñe-tik odola atera eta ardaoz bete-riko otzi batera ixuri eben etabiak edan eben itun-edaria.

Adiskide-itun orren araura,alkar lagun biurtu ziran andikaurrera bertakoak eta etorriak.

ZAZPI MILLA UGARTE

Andik laster, Legazpi'k bereitxas-ontzitik aundiena ta beregudaririk aundienak Urdaneta'riemon eutsozan eta Filipineta'tikMexiko'ra ostera barria gertatueutson.

Urdaneta Mexiko'rantz joialaLegazpi'k Filipiñetako ugarteguztiak adiskidetasunez beraga-natu zituan.

Andik urte batzutara, Espa-ña'ko Felipe bigarrena Filipiñe-tako zazpi milla ugarteen jaunazan, odolik ixuri barik eta diru-rik eralgi barik.

URKIOLA'k

3

Page 6: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

ABERRIA

EUSKAL-SENAEKANDUAK

Euskalerriak betidanik bere oi-tura ta ekandu zarrak izan ditu.

Bertako baso, mendi ta oianetanaurkitu oi ziran areitz eta pagoenantzekoak ziranak.

Sendo ta errotsuak, benetan.Ez da ez erreza izan menderik

mende oitura zaar oneik, euskal-nortasuna, zaindu ta gordetzea.

Berein gizakunde ezbardiñak iga-ro dira gure ezker-eskuetatik etabein eta geiagotan gure barne-muñak be ikutu ta eragin biziena-gaz irabiotu ditue.

ARERIO ZARRAK

Or dozuez, esate baterako, Kar-tago'ko Anibal gudalburu ospetsuata bere gudarozteak, euskalduna-kaz be orniduak batzutan.

Or erromatarrak, or godota-rrak, or...

Batzungandik onurak geure-ganatu genduzan, besteengandikostera, ta ugariago kalte izuga-rriak.

Ala ta be, iraun dogu, tente ga-biltz; an, or, emen, zulo ta zirriki-tuak itxi ba'gaituez be.

* **

ORAINTZUKOAK

Geroago prantzesak agertu ja-kuzan.

Bonapartetarrak Europa osoa au-rrean erabilli ta astindu eben.

Eta ez gudaroztean bakarrik,baita be, ta txarrago zana, eurenasmo barri matxin-zaleak gazte-dian batez be leun-leun sartu-erazoz, zati aundi baten pentza-kera barri-zale oneik erein ta za-balduaz, gaztedia ezeze beste gi-zarte-arlo nabarmenak, garrantziaundikoak be zorabiauta itxi zituen.

AZI TXARRA

Euskaldunentzat aia galgarriaizango zan azia botata egoan.

Euskal-iparraldeko iru erkiak eu-ren buru-jabetasuna orduan galdueben.

Gero, karlisten guda anai-erai-lleak.

Ta guda-ondoren, betikoak: nas-pilkeria, lizunkeria, oituren na-barmenkeria, kanpotarren sartzeneurribakoa... ta Euzkadi egoalde-ko buru jabetasuna be galtzea.

*

GAUR

Erasoaldi ta kinka larri oneikjoan ziran.

Aldiak aldatu dira ta gaur egu-neko bizimoduak begiztazteko or-dua eldu jaku: gaurkotasunaz,oraingoaz, konturatu bearra dogu.

Asko be asko poztu nintzan gureilleroko ZER onen lenengo zenba-kian, azal aurrean, portadan, ikusinebanean atsotxo bat bere alda-menean, alboan, mutil koskortxobat, lengo ta geroko baten denpo-rak adieraziaz.

URDURI

Igaro jakuzan lengo areik; asie-ran sendoak, basoko areitzak Ta-koak ziranak, ta azkenean negar-garriak gure buru jabetasuna gal-duaz, lengo sondotasunaren ordez,

gaur eguneko piñudiak bezela, «ge-ro» ezjakiñaren ezaugarri zimelakzirudienak.

Bai. Areitz eta pagoen ordez,Euskalerria lerrondoz, piñuz, be-terik dogu.

Baiña geroa irabazi bear dogu.

NOTIÑAK OBETU

Geroa guk, oraingoak betetu beardogu.

Zugaitzak ezin geinkez aldatu,joan ziran urte ta gizaldien ezau-garria diranez.

Baiña notiñak, pertsonak, aldatuta obetu geinkez.

Gaur egun, arin baten bizi gara,piñuak ebagi oi diran lez, eta danagure ingurumarian urduritsu ager-tu oi jaku.

Ori ta be, len aitaturiko illerokoazal-aurreko mutiltxo orrek askoesan gura dausku.

Bera lez, millaka dira, euren aldezer egin geinken itxaroten dago-zanak.

Euren geroa gure eskuetan da-roagu.

Orain guk egin dagigunaz eurakbaliatuko dira ezbairik gabe.

* **

GEROA, GURE SEME ALABENA

Eta ori arlo guztietan: ikasto-lan, erlejiñoan, gurasoen ardura-penenan batetik eta eurakanangota gizadi osoaren begirunean era-kutsi oi dautsaguzan eredu bizie-tan bestetik.

Geroa gure seme alabena da.Gero pozgarria, itxaropentsua,

lagun artekoa, ez alkar joka tabekaizkeriz eroatekoa.

«Oraingoak» zubiak gara. «Len-go ta gorokoen» zubiak. Zubipetikuraldiak igaro arren, izan gaitezan,irmo ta zintzo jokaturik, zubisendo ta tinkoak.

Gure ondorengoak ta Euzkadigure aberriak eskertuko dauskue.Azi on batek igali ugariak dakarz.

ARREGI'tar Josu'k

- 4 -

Page 7: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

LIBURUAK

JOXE MIGEL BARANDIARAN NOR DOGUN(Liburu barria)

BARANDIARAN, AIZTU-EZIÑA

Joxe Migel Barandiaran euskal-kulturan nor dogunjakiteko ez da neke andirik bear.

Euskal-erriaren aztarrenak billatzera eta ezaguerazotenegin dituen lanen barri liburu eder mamintsuak emotendauskue, abade langille onen eskutik urtenikoak eurak.

Euskalerriak bere buruari lotsarik dautsan bitarteaneta biotzean esker on apurrik gordetan badau, liburuargitsu orreik ez ditu bazterreratu ta aiztu bearko.

Mundu jakinzale guztiaren aurrean burua gora etalotsatu barik erakustekoak dira.

Euskaldunok gogoan izan bearko dogu Barandiaranonekin dogun zorra, eta ez dogu aiztu bearko ez beronenlana, ez mesede eskergarri ori ekarri dauskun eskua bera,Barandiaran jauna bera. Eredu ederra gizon argi onenbizitza...

LIBURU ARGI BAT

Ain zuzen, bizitza onen barri emotera datorkigu gaurliburu irakurgarri bat: maitasunez idatzitako, zeaztasunosoz eta argibide jakingarriz ornidutako liburu lodimardula.

Jakituna ez da berez sortzen ez beingoan egiten.

Jakituna ez da zaletasun utsaren semea, eta berebidea ez dau erreztasun-bidea, ez eragozpenik bakoa.

Liburu onetan daukagu zelangoa izan dan Baran-diaran jaunaren bidea, euskaldun jakitun eta abadebaten bidea, Euskalerriak izan dauan serbitzaririk onenbaten bidea, bide gogorra eta latza bein baiño sarriago,baiña beti atzerarik bakoa, beti gorakoa...

JAKITUN ETA EUSKALDUN

Euskaldun izatea be neketsua, aldatz-gorako gauzeaete da?

Ez leuke izan bear, baiña giro batzuetan alan izanda.

Amaika euskaldunek, ikasketa nausien bideari eldudautsoenean, ez dabe jakin izan euskaldun irauten; eureneuskalduntasuna itota gelditu da jakintza-itxurazko girolanbrotsu baten sartu diraneko. Euren burua edo eurenizatea aiztuteraiño eldu izan dira.

Barandiaran jauna ez da izan olakoen artekoa.

Gazte-gazterik sartu jakon gogoan, eta sakon sartube, antziñako esaera au: Ezagutu zeure burua. Baran-diaran jaunarentzat esaera zur orrek zera esan nai eban:Ezagutu nor zarean, nondik zatozen, ezagutu zeure

jatorria, zeure erria, zeure ingurukoen bizitzaren etagizonen nondik norakoa.

Nekeak neke eta entzun-bearrak entzun (askorentzatzorakeria ei zan artu eban bidea), Ataungo seme leialonek, artutako bidetik zintzo eta kementsu aurrera egitenjakin dau bizi guztian zear...

ABADE TA ERRIGILLE

Abade-bizitza nekezkoa dala? Gure egunotan ikustendanetik, alan dirudi.

Eta batek baiño geiago uste dau, abadetzetr agureginda, garbatuta, Euskalerriaren serbitzari obea izangodala, euskal-kultura-sailletan lanik geiago egiteko aukeraizango dauala, gero uste orrek ustel urtengo ba dautse be.

Noiz agertuko ete da beste euskaldunik, Azkuek etaBarandiaran jaunek euren abadetzatik egin daben aiñaEuskalerriaren eta euskalduntasunaren alde egingo daua-nik?...

BIZITZA LATZA

Jakitunaren bidea aldatz-gorakoa dala, ez dalaerreza?

Barandiaran jaunaren bizitza au irakurri dagianakez dau ukatuko, ez dau ezetzik esango.

Amaika izerdi-ixurtze, amaika gose-egarri, otz bero,bustialdi ikusi bear izan dau an eta emen, euskal-mendietan,euskal-aztarnen billa, euskal-esaera, siñiskera eta abarbatzen! Zorionez, alan bear eta, Jaungoikoak osasun onbaten jabe egin dausku bera eta burua argi eta gorputzazal eta giartsu eldu da bere adin betera, larogetamargarrenurtera urreratzeraiño.

Urte askotako bizia izango al dau oraindik!...

EROSI ETA IRAKURRI

Irakurle: emen dozu edo nonai erosteko aukerandauku liburu barri au: Jose Miguel de Barandiaran,Patriarca de la Cultura Vasca (Donosti-Aurrezki-Kutxa).

Beste Barandiaran batek (Luis Barandiaran Irizar-ek) egiña da.

Emen dozu Joxe Migel Barandiaran bere neurribetean agertuta: euskaldun, abade, jakitun, eta ez neurritxikienean, gizon apal, atsegin eta serbitzari. Euskal-kluturaren serbitzari gorenetakoa.

NORTANI

5

Page 8: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

EUSKARA

Lengo baten 50 urtedun in-guruko andra bat urreratu jatanbere ama izan zanaren goral-menak egitera.

Berak: nire ama euskaldunsanta aundi bat zan, esan eustanerderaz.

Nik orduan euskeraz eginneban, ta, berak:

Nik ez dakit euskerarik, nireamak ez eustan irakatsi ta gañeraberak esaten eban euskereak ezer-tarako be ez dauela balio.

Nik orduan luzaroko jardunaldi bat egin neban euskerearenalde.

«Euskerea ezertarako be ezdala esaten dauan euskalduna li-lliratu ta zorabiotuta dago.

Euskerea euskaldunen arteanibilteko gauzarik egokiena da ta,ezbalitza bere, geure geurea da-lako, maitagarria ta txukun txu-kuna da.

JBadakizu euskereagaz zer ja-so dan.

Gizaldietan oinperatuta egonda.

Ez dogu izan ez ikastolarik,ez izparringirik ta, gerotxoago,ez irratirik, ez ta telebistarik.

Aundikiak geien baten eus-kerea baserritarren ta ezjakiñenizkuntzatzat euki dabe.

Karreradun gizonak abadeakez izanean, erderaz egiten ebenta erri xeeiak ganorazko izkun-tza erdera bakarrik zala usteeban.

Nire gaztearoan beserri taerrietatik Bilbo aldera mirabeizatera joaten ziran eta andiketxera etortzean erdera motrollo

bat egiten eben, euren aundike-ria agertzearren.

Neska areik erderaz egitea-rren markesak zirala uste eben.

jBadakizu guk zalan deitzengeuntsen?: «Zu markesa de ba-leuke zara». Zentzun bakoke-rian bizi zara zu!

Euskerea ezertarako ez dalauste daben euskaldunak asko diraondiñokoan, batez bere Bizkaikoeuskerea danetatik txarrena dalata berau euskaldun sasijakitunaskok baztertu egin gura dabe.

Orain egin dan euskera ba-tuak bere Bizkaiera ia guztizbaztertu dau.

Jakin bear dozu bertako eus-kereak mende luzeetan Bizkai'koerriari onura aundiak ekarri dau

-tsozela.

Bizkai'ko euskalkiagaz elizakguztiz kristautu eban emengoerria.

Benetako euskal jakitunakesan oi dabe gure izkuntzarenaditza ederrena edo ederreneta-rikoa dala; idazlari gorengoakditu bizkaierak, etb. etab.

Ederra dalako ta geurea da-lako, geure euskerea guztiok gaur-tik asita geure izkuntza au sakonikasi bear dogu.

Bizkaiera ondo ikasten ba'dogu, euskalki guztiak ulertukodoguz, ta ori izango da euskerabatu ondo oñarritutako bateraeltzeko biderik ziurrena.

i Ez gaitezan lotsatu, ez etxeanez kalean geure euskera parra -parra egiten.

D. KLAUDIO

Page 9: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

I DAZLEAK

G. MANTEROLA, lDAZLE LANGILLEALAN EGIN BEARRA

Atzo lez gaur lanaren etikaz mintzatu oi gara,beronen balio, oiñarri, lege ta gaiñerakoen alderdiakarduraz azterturik.

Lana da, izan be, lur gaiñean bizi dan gizase-mearen zeregiñik bikaiñena.

Egoki jaku, beraz, arazo oni buruz, errez izanezta be, alik eta eretxi agi ta zeatzena eukitea.

Lan egin bear dau gizonak, eta zerbitzuzkoezpirituz egin be, bizi dan toki au menderatuz,mundua ta gizona bera gizatiago biurtu al izateko

Munduan bizi da gizona, eta gizonen artean—gizartean—; Bioi eskeiñi bear dautse berezerbitzuaren alegiña.

Ez dau lo egoterik.

* **

Gaur askotxo dira lanetik igeska dabiltzanak.Bala-bala diñoenez, gazteak ez dautsoe lanari

oratu, eskurik ezarri nai: axe, atsegin jakenabakarrik.

Alperkeria, alan be, noiz ez da griña txar?Eleiz-gizonai be iñoz leporatu dautse olakorik.Urriñera bage, lengoan larrabetzuar batek,

eleiz-gizonok Euskalerrian, kalte besterik ez dogulaegin, bota eustan arpegira. Biotz ustela agotikutsitutean edozer gauza.

Baiña, esan neutsonez, nok emon dautso gureerriari daukon kultura, eleiz-gizonak ezik?

Irakur eta ikasi begie ao -gaizto ta eiñentiorreik, Eleizeak gure errian gizaldiz gizaldi egin-dako lana... Ala min damotse kondaira aintza-garri orrek?

Ba leiteke ori be, gaur edozelako piztiak baitditugu inguruan.

* **

Gabriel Manterola abadea genduan, eleiz-gizontrebe, langille bizkor.

Zeinnai alderditik begituta, orrelaxe agertzenjaku eta here bizitzaldi guztian agertu be.

Egundo ez eban naikoa zanik esan.87 urte bizkar gain zituala be, ariastari ta ezin

-nekatuzko ebilkigun, beti lanari lotua autortegian,pulpituan, naiz liburutegian.

Adimen-lana naiz eleiz-zerbitzukoa, ez usteizan lanik errezana danik.

Soin-lana bera baiño be neketsuagoa jatsusarri adimen edo buru-lana, askok bestera usteizan arren.

Esku-langille batek, gaiñera, zortzi ordu izanoi ditu lan egiteko. Idazle batek, ostera, amar

-amabitik gora ia egunero.

G. MANTEROLA IDAZLE

Idazle ugari, oparotsu izan zan Manterola.Gaztetan asi zan idazkortza erabilten eta bere

zartzaroan be polito eragiten eutsan.1914'an meza barria emon ondoren, Eibar'era

bialdu eban Gotzaiñak ango lekaime- komentubateko, kapellau eta Ander Deunaren eleizakoapaiz-lankide: antxe bizi izan zah lan eta lan,beti zintzo ta nekagaitz, 1937'rarte.

Eleiz-karrera bitartean, ekian euskera sakona -gotzen alegindu zan arren, 1916'an asi zan idazten.

Eta, arrezkero, atertu barik idatzi eban, «Jaun-goiko-Zale»-n atan be, itz lauz eta bertsoz. Baitabere lanak agertu zitun «Ekin»-en, «Yakintza»-n,«Karmel»-en, «Olerti»-n, eta «Agur»-en beintzat.

Umeakaz Inglaterra'nA Ugalde, G. Manterola, A. Olibares y Aita Urrutia

— 7 --

Page 10: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

Irakurle bizkorra zan, eta euskal pentsalari.

TVlaite eban bere erria, Euskalerria, onek ditundo ai lilluragarri guztiekin.

Apaiz bezela, Kristo'ren Itza ta Jainkoarenerreñua, lumaz ta miiñez zabaltzen ez eban atse-denik artu.

Eta euskaldun bezela, euskaltzale eredugarridogu, euskeraren alde osotu euskun lanagaitikbatez be.

Gaztetan ez-ezik, bere zartzaroan be euskerarenonerako ziran batzar guztietara jo oi eban, Karda-beraz taldekoetara berariz, bere agiri ta itzezbatzarkideak poztu ta indartu naian.

G. MANTEROLA'REN IDAZ-LANAK

Lana ez da bear gordin latza bakarrik, «dei»aparta baiño.

Deia, bai, aleiz-gizon batentzat batez be;mundu barria jaso ta eregiteko deia.

Jainko erreiñua, emen asi ta bestean osotukodana, orixe da eleiztar batek bere zeregin etaegiteko guztietan begi aurrean euki bear dauena.

Dei orrek eraginda idatzi euskun Manterola'k.

Or ditugu bere idatziak, txorta baten batzeraezkero, liburu aundiak osotuko leukiezanak.

Bego emen euren erreskada bakarrik: ERRITARRAKAZ

—GOI-IZPIAK (Zornotza, 1921). 42 olerki dira. Eibar-Isasi'n, 1920'ko Miren Sortzez Garbiaren eguneanegin eutsan itzaurrea. Aurreko urteetan «Jaungoiko Zale» n agertu zituanak dira geienak. Ezdaukaz berak zer aunditzat; bere burua eleiz-txoritzat jorik, onela idazten dau: «Urretxindo-rrak abestutea obe litzake, baiña oneik banakak diran artean eleiz txorien abesti apalak beentzun bearko».

—EUSKAL-EGUNETAKO ITZALDIA (Bermeo, 1922). Durango'n egiña.—SANTUEN BIZITZA LABURRAK (Zornotza, 1922).

IPUINTXOAK (Zornotza, 1929) Schnaid'en ipuiñak Manterola'k euskeraz jarrita. Bigarrenez be1934'an argitaratuak.

—AGIRRE EUSKALTZALE (Yakintza, 1934).—GOI-IZPARRAK Zornotza, urte barik . Jaungoiko Zale'ren irarkolan aterata.—JESU-KRISTOREN NEKALDIA. Bilbo'ko Koliseo Albia antzokian emon ziran Kristo'ren Nekaldiaz

40 irudi.—GABONETAKO ANTZERKI YAUNKOIA. 40 gabon-irudi, oneik be Koliseo Albia'n antzeztuak.

GOTZAIN-IDAZKIAK. Gerra aurretik, Mateo Muxika'ren artzain-idazkiak Manterola'k jartenebazan euskera, Baita Morcillo'ren lenengoa be.

IRUGARRENGOEN IRAKASLEA. Berak ipiñi eban au be bizkaieraz, urte askotan.

—ITZULPENAK. Gerra ondoren, Frantziatik eta Inglaterratik ibili zan. Baiña etzan geldi egon: prant-tses eta inglesez naikoa ondo ikasi eban, eta ainbat liburu itzuli euskuzan inglesetik eta prantse-setik gaztelerara.Ona batzuk:1) L'ENSEI GNEMMENT DE LA MORAL CHRETIENNE: LA ENSEÑANZA DE LA MORAL

CRISTIANA (Bilbao, 1952), J. Leclerc'ena.2) LA VIE DU CHRIST DANS SON EGLISE: LA VIDA DE CRISTO EN SU IGLESIA. J. Le-

clerc'ena au be.3) CHRISTIANISMES ET CHRISTIANISME: CRISTIANISMOS y CRISTIANISMO (Bilbao,

1952), G. Thils'ena.4) L'HOMME NOUVEAU: EL HOMBRE NUEVO (Bilbao 1953).5) DOCTRINA ESPIRITUAL DE DON MARMION (Bilbao, 1953), Thibaut'ena.6) THE PHISICAL FENOMENA OF MISTICISM: FENOMENOS FISICOS DEL MISTICISMO

(Bilbao, 1953), Herbert Thurston'ena, eta abar.

Lanetik lanera ba-da tarterik, joanaldi naiz obetu arduraz ekin bear dautsagu egunerokoetortaldirik. Baiña, beti be, erriaren alde, mundua saillari.

— 8 —

Page 11: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

Euskaldunok atan be.Guk bizi garean lur-sail eta jendartean arlo

beingoak doguz, urratu ta landu bearrak. Atzeraitxi eziñak, gaurkoak.

Orretan alegindua dogu G. Manterola berebizialdi osoan.

Lanaren ondoren egiñaren, et bear badasariaren poza izan oi dogu. Gure ekiñetatik saiota zirkiñik pitiñena be sarituko ei dausku Jaunak...

Onezkero, beraz, ortan gagoz, artua dau emenirabazitako sari-koroia.

G. MANTEROLA OLERKARIOLERKARIA AMESLARI

Asma ezin ala eritxi ta aburu zabaldu izan daolerkari edo poetari buruz.

Ameslari ta ero batzuk dirala be, sarri entzun da.Ain zuzen, be Paul Valery'k diñoanez, kopla-

riak ames dagi, itxarrik be ames. Zer ames? Jenteartetik urrinduta dagoala, bakar ixillaren altzoan;mundutik aldendua, amesketa utsean diarduala,buru-ganbaran iraulketa.

Bizkargi'ra zoazela egizu.Gorantzakoan, ezker-eskuma, or zugatz-ziri

mokoetan lore-pilloak zoragarri. Zerk eraginda ezdakizula, beste giro baten, beste mundu batenaurkitzen zara. Mundu ontaz kanpora bizi zara,zeure senetik joana. Ta ames dagizu.

ERRUDUN?

Ames egite au, barriz, obena ei jatzu.Besteakandik orrela aldenduten dana errudun

ei dozu.Ames dagian gizonak, bizidun mundukoen

kontra ames dagi: ames-aldi orretan eten dituurkoakaz zituan loki estuak, eta ez dau iñorekinartu-emonik.

Gizartean bizi izateko jaioak garean arren,olerkariak bere zatia ukatzen dautsa deiez daukanmunduari, ta urko laguna, oartu barik, beragazeuki bear leuken zer-ikusitik urrintzen ei da.

Ta au errua dozu, olerkadariak dagiana nunbait.G. Manterola, be, naiz-ta giza-zeregin askotan

murgildua izan, olerkarien antzera gizartetik igeseginda ibilli yakun iñoiz edo beste.

Giza-zarata artetik baztertuta, ainbat koplabiribildu euskuzan.

Olerkari dogu, ba.

IZPI BEROAK«Jaungoikoa-Zale» ta «Ekin» aldizkarietan ba-

tez be, zenbatu ezin beste daukazuz aren lumatikurteniko koplak.

Eredutzat bat aztertu dagigun emen, mundutikalde egiña ibilli yakuneko bat.

Egi ta zorunaren billa ibilli zan, giza-biotzakjoranez opa dabezan doe bion billa.

Oneik, ostera, berak diñoskunez, «eguzkiarenizpi beroan antzera goitiko igaliak dira» ta geu-

gandu gura ba'ditugu, «nai ta nai ez, adimen-biotzak goirantz yaso bear».

Aundi-naiz zoratuta dakus mundua; zuzen-tasun legea errez dau ostikope jarten.

Txindi billa dabil, orein egarritsua iturri billalegez; zikoitza urrearen dizdizak lilluratzen dau,jakintsua egiaren izpiak: ames dagie bitzuok.

Baiña egia, bakea, zoruna benetan aurkitzeko,goirantz jaso bear ditugu begiak; ez ezarri biotzakludiko gauzetan.

EUSKALDUNAKAZ

UDAZKENA

Udazken goizez, olerkaria, ezin egonaren arnasapean etxetik urrindu ta esparru osteko muiñogaiñera joan jaku.

Illun dauka ingurua, zerua goibel; aizeak irrintzi dagi zugatz artean, pago zarraren abartzan...Ostoak, irabio zoroan, alkar joka doaz goiak betean dantzari.Olerkariak onela kantatzen:

Udazkeneko egun itunanortzea goibel dakustaneaneta ausarditsu axe-erauntsiasartuten dala zugatz artean;

orri guztiak irabiokaeuren biziaz aztuta lez,alkarren leian ikusten dodazbildur-ikaraz iges-iges.

— 9

Page 12: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

GIZONA ZER DA? ORRIA... LAÑOA...

Itun jarten da olerkaria.Biotza larri ta oldozkun biurriz adimena.Bere barnera itzulirik, kontzientziaren azpiko leza barnekoira, gizona ta bizitza datorkio gogora.Aizeak deroan orri bizi ez al da gizona?

Goibel jarten jat neure biotza;oldozkun batzez daukat itun;poza damostan gauzaz aztutanai ez da jarten naz oldozkun.Zer dan bizitza? Gizona zer dan?Irudi ontan argi dakust:axe erauntsin aldi zolia,Orriak gizona darakust.

Irudiz kalean ukusten dau gizona, zar bat, gazte bat, bardin da.Langille bat da, dendari, erri zain, naiz arotz bat, bardin da.Nornai dala, gizona da beintzat.Aizen zearka, txori bat igaroren yako, antzekoa dozu gure bizitza.Aizean zearka, txori bat igaroren yako, antzekoa dozu gure bizitza.Ontzi bat doa indartsu ibai zabalean: gizasemearen pareko.Laiño-mordoa dabil igeska jarrita dagoan muiño azpitik zear. Eta olerkariak diñotzu: «Laiño

antzedun da gizona».

GIZONA? LORE EDER-IGER

Ezkerreko sasi-puntan, goizean erne dan lora-zil aratza, eguerdi ostean jagi dan aize-burrunbaklaskituta dakus.

Antzekoa da gizona be.Olerkariak kantari:

Argi dirian laztan arteanJaio dan lora samur, eder,eta arratsean bizitza barikgelditzen dana iger-iger.Udazkeneko egun itunaaxe-erauntsi eta orri igarra,Ludi ontan bizitz laburranbakar-bakarrik oixe gara.

NONDIK ZORIONA?

Adu orretakoa dan gizonak izan ete leike, ludiko zaratots artean, benetako zorionik?Aizeak astindu dauan pago zarra baizen zurtua dago olerkaria: ezin dau ulertu.

Orri samurra, laiño lurruna,auts ezereza da gizona.Zelan ba bizitz ain laburragazalkartu leike poz-zoriona?

Gizonak bizi-bizi, barne zokoan, oartzen daun zorion egarria asetu baga geratuko ete?Ez al da zerbait su ori arintzeko?Zer diñozu zuk zar orrek? Zer diñozu zuk gazte?Olerkariak ba-dau giltza korapillo ori askatzeko; bai, azkenik au dausku jalgitzen:

Bakar-bakarrik bere gogoaasetu leiken goi-bizitzaberaganduta, zorunduko dauauts besterik ez dan biotza.

Or egarria asetzeko ur gardena, goiko iturritik txirrioka dariona.Lur-bizitzak emoten ez dauskuna, goi bizitzak eskintzen dausku, eta emoten.Borborrean ura darion iturritik ez edatea, ostera, erokeria dirudi.Lore-zale dan neskatxak, lore artean ibilki, lorarik batzen ez ba'dau, «ergel» esaten datsagu.Gu ez gaitezan ergelak izan.

AITA ONAINDIA

JAZOERA MINGORRA

Eukslzaindiaren batzar baten zan.Bazkiderik zarrenetarikoak Manterola ta Intza.Euskera batua bear zala ta, eztabaida gogorra

sortu zan.Gazte batek esan eban: —Zarrak il egin bear

dira.Egun gitxi barruan, gazte ori berebillean bidez

joiala, alkar jote bat izan zan eta il egin zan.

Urrengo batzar baten Manterola'k eta Intzakalkar ikusi eben.

—Zu! Gogoan daukazu gazte arek azkenengobatzar aretan esan ebana?

—Bai. Ondo gogoan daukat.—Jaungoikorik ez dagoala esaten dabe batzuk,

baiña bai, Jaungoikoa ba dago!ENTZULE BATEK

— 10 —

Page 13: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

IDAZLEAK

TXOMIN AGIRRE ONDARRUTARRAOndarrutar jator ete zan Txomin

Agirre?

Orretarako ez da naiko emen jaiota bertako izen-abizenak eukitea. Izengoitia be bear da, izer ordekoa, des-izena.

Ondarroa'n ba daukaguz milla taeundak des-izen. Batzuk politak etajatorrak, lekuetatik, bizimodutik, iza-tetik datozanak. Itxusi eta zatarrakbe bai.

Des-izenak jakitea nai izatendabe toponimi ikasleak, erriaren filo-sofi ikasleak eta beste jakin zaleaskok. Baiña nok matrailla luzatuzatarra daukan bateri berea argita-ratzean? Or kakua.

Txomin Agirre'k ba eukan berea.Abade eginda gero, «Txartxa» abadiadeitzen eutsen, bere aita izen orretakobaserritik etorri zalako gure errira.

Beraz, Agirre ta Badiola'k baiñoondarrutar ezaupide geiago iruga-rrenak emon eutsan, «Txartxa»k.Ondarrutar sendatza edo konfirma-ziñoia da ori.

DOMINGO ALA TXOMIN?

Oraintsu, talde bateri, «Domin-go de Agirre» ipiñi dautse izentzat.Oker? Ez. Baiña errikoiago, fami-likoago izango zan nunbait Txomin.

Ziurra da Agirre'k, bere gogoz-koen, Txomin erabiliko ebala. Kartabat edo bestetan Domingo de Agirreizenpetu edo firmaten dau, baiñageienetan, Chomin edo Txomin, beregaraian ortografi ori erabilten zalako.

Gure itauna: Egoki ete yatorkonAgirre'ri Txomin deitzea?

Berari Domingo Ascension ipinieutsen, igokunde eguna gertatu zalakobataio egunean.

Eta zer iñoan Azkue'k Txominizenari buruz? Ba Txomin erderazkoJose Domingo dala.

Azkue'ren iztegia artu eta Josepeizenari dagokiona irakurri: «Al unir-se a otros nombres cuya inicial es unavocal, forma este nombre de Joseunos compuestos curioslsimos: Txan-ton en vez de José Antonio, Txominen lugar de Jose Domingo, Txandrespor José Andres».

Eta Txomin izena ikustean, audiñoe «variante vulgar de Domingoo Jose Domingo».

Guk, maixuak esan dabela taixil egonda irabaziko ote dogu?

ERRI PENTSAKERAZNUNDIK ETE EBILLENTXOMIN ?

Ortaz, guk erantzun barik, berarilagako dautsagu argitzen.

Agirre'k diño bere aita eta beresendia, familia, oso eleizkorrak zirala.Sekula ez zirala oeratzen oi ziranerreguak, berak arrenak esaten dau,egin barik.

Baiña orduan be giro nastetsuaebillan kalean. Zuriak eta baltzakdeitzen ziran alderdi bateko edobestekoak. Berak diño umien arteanbe asko sartuta ebillala bereizkuntzaori. Umetan igarri ebala kaleanorrelako garraztasun zerbait; umeakbe, alkarregaz, asarre ibilten ei ziran.

Eta orrela, «gau baten, nire aita,gizon zintzoa, siniste andiko gizona,gure arrenetara etzan agertu. Men-dira joan zan, gora Kristo, goraSorterria deadar egiñagaz. Orduan-txe lenengo aldiz deitu neban deadarberbera».

Ori diño berak.

Gertaera ori 1873/1874 urtetanizango zan. Beraz Txomin'ek bede-

ratzi-amar urte eukazala. Jakiña daurte orreitan irugarren karlistada ger-tatu zala. 35.000 gizon eukezanIparraldean karlistak armetan. Berro-geitazortzi batalloi aurrez-aurreko,(infanteriko) eta eurekin batean bo-rondatezkoekin, boluntarixoekin oso-tutako tertzioak.

Ontaz Txomin'ek esan eban:

Ogei urte geroago, aita gaixoriktxarto egoala, kezkati igarri ebala.Ordurako bera abade eginda egoan.Eta kezka ori zetatik etorkion jakinnairik, eta parkatu bear ba zan par-katzeko ta nasai lagateko, aitari itan-du eutsala:

—Zer dozu, aita?

—Kezka bat.

—Zer da baiña?

—Oraingo gizonak beste iritxibaten dabiltz... Arako mendira joateaokerra zala diñoe. Txarto egin eteneban ba?

—Zegaitik joan zan?

—Jaungoikuagaitik. Berak dakiondo. Sorterriaren alde.

Eta berak, ori entzunda, esaneutsala, bakez ilteko. Berak, semeak,ontzat artzen ebala jokabide ori etabere pentsakeretan jarraitzeko usteaebala.

Txomin'en aita 1893 urtean ilzan, Azilla'ren 14'an, 67 urte euka-zala, «pasmoagaz».

Orra Txomin, orduko jokabideta pentsakeretan zelako zan.

Geroago, ainbat kartetan, foruzale agertzen da eta erri zale. Etabere lagunak esaten dabe, iñoiz ezetzaesateko-ta, erderaz ebillanean, «nome da la foral gana» ta orrelakoesakerak eukazala. Beti be Euska-lerri naitale.

A. ZUBIKARAI

- 11 —

Page 14: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

BARRIAK

BIZKAIERAZKOANDEREIÑOAK

Egia esan, Bizkai'ko erri asko-tan, «batua»ren andereiñoak ezdira onartzen.

Ori Euzkadi guztiak jakin beardau.

Zer dala ta?Errazoia agirian dago.Sendietan euskeraz dakien gura-

soak, eurak egiten daben euskereaeuren seme-alabak be egitea guradabelako.

Seme-alabak asten jakezenean-Aita ! Ama! Ori ez da orrelanesaten!, aita-amak ixilik geratubear izaten dabe eta eurak dakieneuskerea ezin izaten dabe irakatsi.

Baten batek esango dau bereartean:

—Ori ik esaten dok, baiñaezetz esan non edo zein erritanjazoten doken ori!

Jakin gura dauanarentzat, erribat beintzat aitatu bear dodalakoannago.

EZTEGU-MEZEA

Orozko'n, Ibarra'ko Atxeta'n, Ja-zokun eder eta gomutagarri bat izandogu.

Letona'tar Aureliano jaunak, Atxe-ta'ko lenengo semeak, orain Abadi-ño'n abade dagoanak, bere lenengoMeza Barriaren urrezko ezteguak, be-rrogeta amar urteak, ospatu ditu.

Jai au senide artean bakarrik izan da.

Atxeta-ondoan dagon mojem etxean,lenengo mezea esan eban eleiza be-ratan, bere anai dauan Deustu'kopasiotarra ta bigarren lengusu batlagun dirala egin zan mezea.

Zubi ospetsua dingilizka dau-kan errian, Portugalete'n, jazotenda or!!

Eta askotan andereiñoagaz ezta-baida ta burruka itzalak izan dabez.

Jazokun au ezin daiteke ukatu.Osterantzean joan bertara ta itan-du ango Bizkai'tar sendiai.

Eta Portugalete'n jazoten dana,Bizkai'ko beste erri askotan bejazoten da.

Noz burura sartuko dabe «ba-tua»ren irakasleak, umeari lenen-goz gurasoen euskerea egin bearjakela? Orixe da, apur bat apain-duta, «Urretxindor» Enbeita'k, Az-kue'k, Txomin Agirre'k, Kiriki-do'k eta beste askok irakatsi eus

-kuena.Bizkaia'ri bere euskerea emo-

ten ez ba'dautsagu, tamalez, zoritxarrez, laster ezereztu ta galdukoda euskerea eta Bizkaia erri erdel-duna izango da.

EGILUZE

ANAIAREN BERBALDIA

Ebanjeliotik artutako irakurgaiarenostean, esandako anai pasiotarrak egineban berbaldia.

Aureliano'ren bizitzako jazoera oar-garriak gogoratu zituan.

Abade-ikasketen erdi-erdian, Apri-ka'ra joan-azo eutsoen, Marruekos'ensortu zan gudan gudari izateko.

Andik barriro Gazteiz'ko abadegai-tegira, ikasketak amaitu arte.

Abadeiño'n egoala, jazo jakozanzoritxarrak.

Azkenengo gudaldian, gorrien es-kuetan ez jausteko, Abadeño'tik Bego-ña'ra jaon bear izan eban.

- 12 -

Bere eleiztarren ondora barriro biur-tuta, laster, bizkaitarra ta jeltzaleazalakotzat salatu. eben, jeltzaleen al-dizkariak irakurten zitualako.

Beste euskaldun abade asko lez, er-besteratu eben, Gotzaiñari abade onazala ta politikan ez zala sartzen esanarren.

ERDERARIK EZ

Berbaldia amaitukeran sermolariakesan eban: Orain uste izango dozueerderaz laburpen bat egingo dodala.Baiña euskeraz egiten dan errietan ezgeunke egin bear olako laburpenik.Euskera ez dakienak alegindu daite-zela ikasteko, Euzkadi'ko izkuntza eus-kerea da ta. Jakin egiela Humboltalemandar jakintsuak iñoana: «Munduzabaleko izkuntzen artean ederrene-tarikoa da euskerea».

OMENALDIA ZOR

Eleiz-Barrutiak eta Abadeño'ko eleiz-tarrak Letona'tar Aureliano Jaunariomenaldiren bat egingo dautsoela ustedogu.

Egun orretarako deituta dagoz bereMeza Barriko izan zan aitabitxi tabeste ezagun guztiak.

EGILUZE

URREZKOEZTEGUAK

OROZKON

Page 15: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

ANDENAREN PAREAN

ZUGAZTIETA N.° 1

BARRIAK

BULTZI- LAGUNAKTRESNA ZARRAK

Euskaldunok oso ardura gitxi izan dogutresna zarrak gordetzeko.

Bear ba'da, ez dogu iñoiz pentsau orainezetarako gauza ez dan tresna bat, denporanbalio aundiko biurtu leitekenik.

Orrelan, gure basetxeetako ganbaretanzenbat tresna alperrik galdu, bota edoapurtu doguzen, —tresna zarrak sutara-esanez!

EROSLEAK

Oindiño tresna zarren erosleak or da-biltz baserririk baserri, lengo kutxak, laiak,zizailluak, argizaiolak eta abar erosi guraz.

Eta baserritar batzuk orrelako kutxak,ezer ez dabelakoan balio, uskeri bategaitiksaltzen dabez.

BULTZI ZARRAK: ZUGAZTIETA 1

Gaur gai oneri buruz, Euskalerriko bul-tziak dirala ta, zerbait esan gura neunka.

Lengo egunean, Durango-aldera joannintzan eguna emotera.

Durango'ko geltokian, bultziaren zainnengoala, geltokiko bazter baten, Zorno-tza'tik Gernika'ra ibili zan lenengoetarikolurrun-makiña bat, «Zugaztieta, n.° 1»izenenkoa egoan, bagoi zar batzun artean,ugarrez beterik.

Zenbat joan-etorri egin dauzan maki-ñatxu onek, Jaungoikoak bakarrik daki!Baiña orain orra or nun dagon baztertuta,lagata, umeen jostaillu biurtuta.

* **

GAZTE FRANTZEZ BIIru edo lau argazki atera ta gero, «an-

den»era niñoiala, nik baiño lenago, itxura

Zorionez, euskaldun asko konturatu dira,naizta batzuntzat oso berandu izan.danez, makiña berari argazki batzuk ataraeutsoezan gazte bik berba egin eusten er-deraz, frantzezez ain zuzen be eta ia emengoanintzan eta Bultzi-zalea nintzan esaneusten.

Baietz erantzun neuntsen.

* * *

BULTZI LAGUNAK

Gazte bi oneik Frantzia'koak ziran etaango «BULTZI-LAGUNEN» alkartekoak.

Alkarte onetan antziñako bultziak zaindueta erakustoki bezela eukiten dabez etanoizean bein txango batzuk egin, 15 km'koabiadaz.

Gazte oneik euren oporraldian Euskale-rrira etorri dira, emengo bultziak ezagu-tzeko ta lortu dabe gurari ori.

Neuk baiño gauza asko geiago ezagutzenebezan.

Egian esan, beste urte batzutan be emenizan dira.

Alegin batzuk egin dabez emengo lurrun-makiña bat erosi eta euren bazkunera eroateko,baiña lan guztiak alperrik izan dira,oztopoak baiño ez.

Arrituta egozan: Onelako gauza zarrakzelan itzi leitekez baztertuta!

* **

SOMERA KALEAN

Eta onelan «Vasco .Navarro» bultzia,edo Iruñakoa, Bisasoa'koa, Gazteiz'koa,Ofiati'koa, Mungi'koa, edo Elorrio'koadala, konturatu barik, Bilbo'ra eldu giñan.

Ori bai, bidean geltoki bakoitzean ego-zan bagoien zenbakiak ingurrazki batenartuaz.

Bilbo'ko Somera kalean ardao bi edanondoren, alkar agurtu genduan, ikusi arteesanaz.

* **

ITAUNA TA ASMOA

Gazte onein zaletasuna ikusita, itaunbat egingo neunke:

—Zergaitik ez Euskalerrian orrelakoalkartasun bat gure antziñako bultziakzaintzeko ta erakustoki bat egiteko?

Eta amaitzeko asmo bat:Durango'n, baztertuta ta ugarrez beterik

dagon «Zugaztieta n.° 1» lurrun-makiñaez litzake obeto egongo Zornotza, Gernikaedo Zugaztieta'ko geltokian, oroigaillu batlez, ondo zainduta, jakiña?

ZANGRONIZ

- 13 -

Page 16: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

Anaiak alkar besarkatzeaneiten dira pozez bete;anaiak asko poztu arren be,nor bere amatxo beste?Amatxok bere seme guztiakbeti izaten dauz maite.Zure seme bat etorri da ta,Zeanuri poztu zaite.

Gure artea izan zirianpreso ta fusilatuak,bai ildakoak eta zaurituaketa bai desterratuakNorberarenak errazoiak tabesterenak pekatuak,baiña guztia parka bearkonaita ezin izan aiztuak.

* **

Gure Eukeni etorri dalaezin sinisturik nago,ainbat urtean erritik kanpo,berrogei edo geiago,sinistu ezin baiña berakinnaiz berbetan aoz-ao.Guzurra dala dirudi baiñaEujenio emen dago.

Azillona'ren esakera batesango dot gaur gogotik«egia gugaz, guztien aurka»errazoiaren bidetik.Gure Jesus'ek igon eban lezlexako arri azpitik,egiak gora igongo dausku,len lez orain eta beti.

* **

Ama Zeanuri oraindiño beez dago guztiz poztuta,bere altzoan seme askorenutsak ikusten ditu ta;gure amatxo poztu dagigun,guztiok aleginduta,familia maite bat egiñagaz,baiña danok askatuta.

* * *

Tamalgarri da: ilte bildurrezjoan bear erbestera;atsegin be bai agertutea,andik berrogei urtera,gure Eukenik ez dau ordainduguk egin geuntsan arrera,egun bi barru iges egindaitzi gaitu bertanbera

PUJANA'tar Basilio'k

Zeanuri'ko errian ba genduan berrogei urtean erbes-teratuta geunkan bat. Lejarza'tar Eujenio.

BERTSOETAN

ERBESTERATUAK ETXERAAspaldiko oiva zan Euzkadi'n, «Presoak kalera». Paris-aldian eta beste erri askotan, Prantzi-aldian

«Erbesteratuak etxera». gorriak ikusita gero, azken urte oneitan Urruñe'n biziizan jaku, bere emazteagaz, bake-bakean eta atzerrianbizi al leiteken neurrian zoriontsu.

Politika-arazoakaitik atzerriratua izan zan gudaostean eta Paris'en, ebesteratuen artean aurkitu eban gauremazte dauan andra gipuzkoar zintzoa. Joseba AndoniAgirre Lendakariak izan eban onetan zer-ikusirik.

Demokrazi-giroa Errian sortzen asi danean, itxurazbeintzat, ona agertu jaku Eujenio, ikurriña eskuan daualaeta burua makurtzeko bear-izan barik, nai eban lez.

Erriak arrera ona egin dautso, jakiña, eta bere lagunzarrak pozik besarkatu dabe.

Sarrera egunean izan ziran berbaldiak eta «gora»oivak ugari, baita bertsoak be. Jose Mari Artetxe berelagunak be ba eukan bertso batzuk botateko guraria, baiñabertsolari au aspaldi onetan daukagu abots barik eta ezin.Basilio Pujana, erriko bertsolari txebeak bota zituanbereak.

Oneixek dira:

— 14 —

Page 17: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

Leire'ko lekaide-etxean jazorikoa lez agertzen da FraiBirila'ren ipuin zar eta ospetsua.

Leire aldi aretan lekaidetxe euskalduna zan eta antxegertatzen ziran euren zeregiñerako Naparroa'ko erreñuan izanziran lenengo erregeak, an artzen eben jakintza ta eziketa egokia,antxe ikasi eban irakurten eta idazten Eneko Aritza lenengoagintariak.

Gaur be Leire toki zoragarria da eta bertan dauke lekaideakostatu egoki bat ara egunak igaroteko joan gura dabenentzat.

Lekaide-etxearen aurrean iturri baterako bidea erakustendau gezi batek eta gaiñean daukan izkiak diño: Fuente deFrai Virila.

Irakurri dagigun gure Manuel Estonba'ren ipuiña, FraiBirila au nor zan jakiteko.

FRAI BIRILA'REN IRUDIALEIRE'N LURDEKO ELEIZ

LEN-ERROMANIKOAN

FRAI BIRILA'REN LEKAIDE-ETXEA, LEIRE'NF

KONTU-KONTARI

FRAI BIRILA

Bere ibilaldi asper-gaitx aretan, basobaltzera sartu zan, gero, gure, bidaria.

Basoa... aretxez, gaztaiñez, eta pa-goz jantzia. Eta arein azpietan, mus-karren oge gozo diran odoldiak.

Basoaren goienetik aurrera, atx mus-turren txapel zuria.

* * *

Ibillian-ibillian, noz-edo-noz aspertuzan eta ondoko iturrira joan zan prai-llea, atseden-billa.

Iturri-ondoko arriak odoldiz jantziakziran, eta ira orlegiz beteak; menta etabeste lora usaintsuaz josiak...

Iturrian dana ixilik.Uren pol-pol eztia, bakarrik.Txori bat ontan asi zan kantari.Ez da bera agiri...Aren txinta, bakarrik, nabari.Urretxindorra ete da?Ete dan, ez dan... txinda orrek

zoratuazo eutson eta lilluratuta itzieban praille gaisoa : gorputza bizi,burua zutrz eginda, zentzunak ardu-ratuta.

Noiz arte?

Arako baten beraganatu zan etabere artean esan eban: Nik daukatburua! Oraingo prailleak koruan da-goz! Eta konbenturantza joan zanabiadan.

Atea zabaldu eutsoen eta praillebaten aurrean aurkitu zan.

Begitu egizu, anaia! Au da Leire'kokonbentua?

Auxe da, bai.Eta zu nor zara?

—Ni...? Bertoko Abata.—Uuf!, Eskuz burua jota, orduan

gogoratzen da abata barria, orainirureun , urte, bertoko Frai Birila, kon-bentutik urten eta ez zala sekula geiagoagertu. Eta, gero, garriraiñoko bizarluzea eukan fraille areri itandu eutsan:

—Ez ete zara zu, bear ba'da, FraiBirila?

Bai, neu naz !Eta non egon zara irureun urte

oneitan?—Irureun urte? Oraintxe, Ientxuago,

urten naz baratzera egurasteko etaemen natorkizu korurako... Eta nikan iturri aretan entzun dodazan txoritxintak edo abestiak! Alako zerbaitete da gure geroko zeru ori?

ESTONBA'tar Manuel'ek

Frai Birila eritxon prailla bat bizizan, antxiña, Naparroan dagon Leire'kokonbentuan.

Kezka bat bakarrik eukan praillesantu onek: Zelangoa dan geroko zeruaeta zelan aspertu ezin daiteken betikobat orretan.

Gogoeta oneik buruan zituala, urtenjatzu bein egurastutearren konbentukobaratzera.

Baratza laukitan banandua zan. Etalauki bakoitxak lore-matazak: larrosak,krabelinak, bioletak, zitoriak... Etabeste lauki batzutan: kereixak, saga-rrak, okaranak, muxikak esitzat in-guru guztian. Eta arnari-zugatzok,lora-loratan.

Baratzetik gora jarraitu eban, gero,Frai Birila'k eta bedarsoloetan galduzan.

Berde illuna euken bedarrak azpikoaldean; berde argia, erdian; eta erre-kolorea gain-aldean.

Eta kolore guztietako lorak agiriziran bedar-zirien gaiñeetan.

- 15 -

Page 18: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

GAZTEDIA

ERRl-GAZTEDI, ZERGAITIK EZ?ZEANURIN ALKAR IZKETAN

On Gabirel Manterola, Abade jakintsua izan zana-ren illetan, ainbat euskazale agurtzeko erea izangenduan, danak azken-agurra maitekor emotera,Zeanuri'ko bere sorterrira etorriak.

Meza-ostean, ainbat eta ainbat alkar-izketa taldesortu ziran, olakoetan oiturazko diran gaiak ikutuaz,eguneroko ogia diranak.

Azkenerako baiña, talde aundi bat geratu giñan:euren artean abadeak geienak, B ilbao-Ibarra'tarsenar-emazteak eta gu. Ibarra'tar Karmen oso ezagunada Bizkai guztian eta gaur egun Begoñazpi'ko ikasto-lako andereiño.

Zergaitik Bizkaia'n ezaguna?Ba, Erri-Gaztedi. Eleiz-Barrutiko lan-taldean idaz-

kari, erantzule, bateratzaille edo dana dalako izanzalako aldi batean.

ERRI GAZTEDI ZER ZAN

Zertarako sortu zan Erri-Gaztedi?Ez dakit oker ba'nago «Kristau ikuspenetik erriko

arazoen erantzuna emon al izateko, euskaldun gaz-tedia ezi ta gertatzeko» sortu zala esatera ausartuko

nintzake.

ERRIAREN ETORKIZUNA GAZTEDIA DA

Erriz-arri, makiña bat itzaldi, alkar-izketa tabatzar aukeratze egindakoak doguz Karmenorduko abade jator aretarikoak.

JAZO ZANA

Ain igali edo frutu ederrak emoteko sortu zan alkar-te aregaz zer jazo zan?

Ba, beste Eleiz-Barrutiko lan-talde geienakaz igarodana: giro berezi baten sortuak izan zirala ta giroaaldatuaz batera, ankaz-gora joan zirala.

Arrazoiak aztertzen asiko ba'giña, Eleizearen etagure Erriaren «problematika» dalako guztia astindubearko genduke... eta ez da ori gure gaurko asmoa.

Errigintzarako sortu ziran Ian taldeak, askatasunbako giro nabarmen baten, ez euken bide errezik.

Politikea ta errigintza, er rigintza ta politikeaalkarrari katigatuta dagoz eta ortik, korapi llo aubitarteko zala, gazterik jatorrenak, abaderik emonko-rrenak bear ba'da, politika arlora jo eben eta ortiketorri jakuzan erritarren arteko zatiketa ta Eleiz-Barrutiko erakundeen apurketa.

BERBIZKUNDERANTZA

Baiña, joanak joan, len aitatutako meza-ostean,olako alkarteen berbizkundea derrigorrezkoa zalaazaldu zan.

Gazteak gaur zenbat gura aukera daukez politikaaldetik errigintzarako, baiña uts-une ikaragarrizkoaaurkitzen dogula eleiztar geranok, ezin ukatu.

Kristau kutsu, kristau-testigantzaren erakusgarriizateko oso gitxi gertatzen dira.

ZEREGIÑAK

Ez dagoala zeregidik?Bai orixe! Ta derrigorrezkoa gaiñera eleizearen

etorkizunarentzat.Politikeari dagokiona alde batera itzita, gazteen

arteko giroa zuzentzea ez litzake elburu makalaizango.

Askatasun eske oiu ta itz politak jaurtitzeari ondoderitzagu, baiña Euzkadi gaur arrisku baten ikustendogu.

Errietako gaztedia (uri-buruetakoa zertan esanbe ez) alkoholkerira, drogakerira (bai, drogakerira!)ta ganorabako aurrerakoitasuntzat artzen dan aragi

-kerira jausita ikusten dogula ba'diñogu... ez dogugauza barririk esaten.

GAURKO GAZTEAK BALIOKO

Baiña bide orretatik abiatu dan gaztediak balioete dau ezertarako?

Sortaldeko gaztedia ez ete da asko be zentzundu-nago?

Ala beste biderik ez?Jaungoikoari eskerrak, asko dira oindiño izatez,

gorputz eta gogoz osansuntsuak.Olakoekin zeozer egin al izango da, bestelakoakaz

ez, sendiak apurtu ta Euskalerria ondatu izan ezik.Ondamendi orretatik, al dan neurrian, gaztedia

ataratzeko ikusten dogu guk, Erri-Gaztedi lako era-kundeak barriro be arnasa emonez, sua piztuaz etaindar-barrituz zutunik ipintea.

ASTEKO BIDEAK

Zelan asi?Nondik asi?Badira oindiño lengo abade jatorrak lanerako

gertu!Badira oindiño Karmen lako gazteak (orain gaztea

-goak,jakiña) etorkizunagaz arduratuta, eleiztar diralalotsatzen ez diranak, erri geienetan egon be.

Guzti au euki ezkero ez da besterik bear.Lau emen, bi an, pilloa bestean, talde txiki edo

aundi batzuk sortu, alkartu, araudi errez eta zabalbat danon artean aukeratu... ta lanean asi!

Gaztedia berez emonkorra da ta ondo ezita gagoana,edonon izango da mezedegarri Euzkadi'rentzat.

Ba ete da errigintza obarik udaletxeak osotzekoauteskundeak ganean doguzala?

Aurrera ba Zeanuri'n uste barik alkartu ziñanok!Bada zuen artean, gura izan ezkero, gurdi astun

au martxan ipiñi leikenik !

ARENAZA'TAR JOSU

eta

- 16 -

Page 19: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri

Irugarrena bearrezko osagarri bat dogu, irakurle abertzalearentzat emon leiteken gauzarik onena.Iraslcaren eriotzatik gaur arte, gure abertzaletasunak izan ditun agerpenak dira. (Liburuaren sarre-ratik artuta).

38 urtekoa ziñala, eldua il ziñan. Sendoa zure gogoa, erasoan indartua. (Liburuaren eskintzatik).Larrazabaleko ziña izan zanetik 74'garren urtean eta Euzko-Alderdi Jeltzalearen baimenagaz

argitaratzen da liburu au.

BIOGRAFIA DE ARANA-GOIRI TAR SABINE HISTORIA GRAFICA DEL NACIONALISMO

Idazlea: Xemein'dar ZeferinoZarautz'en, 1977'an, eta 1935'en Bilbo'n cgindekoaren antzekoa.24 x 19 zm. 472 orrialde ta 300 irudi.Narruzko azalagaz.Salneurria: 2.500 pezeta.

Page 20: ZER · GAURKO ARAZOAK BARDITANSUNA TA AGINTARITZEA Gaurko gizonentzat bear-bearrekoa da gizonen babesak, lege-bideak, eskubdeak berezko zuzen zaintzea. bideak eta olakoak e2.arri