gastronomia - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · euskadiko edozein baserritan nahiz...

52
GASTRONOMIA Enoturismoa Izarra duten sukaldariak Jatorri-deitura duten ardoak Arabako Errioxa eta Txakolina Nanogastronomia Sukaldaritza miniaturan Itsasoko eta landako lehengaiak

Upload: others

Post on 20-Feb-2020

17 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

gastronomiaEnoturismoa

Izarra duten sukaldariak

Jatorri-deitura duten ardoak Arabako Errioxa eta Txakolina

Nanogastronomia Sukaldaritza miniaturan

Itsasoko eta landako

lehengaiak

ESPERIENTZIA

TOPKatalogo honetan adierazitako TOP esperientzia guztiek aldaketak edo eguneratzeak izan ditzakete, eta, beraz, gomendagarria da, horietako bat aukeratu aurretik, eta ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa jasotzeko, webgunean kontsultatzea:

www.euskaditurismoa.net

Vitoria-Gasteiz

Bilbao San Sebastián

gas-trono-miaEnoturismoa

4014

4

24

LehengaiakItsasoko eta landako baliabideak dituen herrialdea

Euskadi Gastronomika

EnoturismoaArdoa lagun bidaiatzearen plazerra

SukaldaritzaMahaian esertzea plazer bihurtzea

PintxoakMiniaturako sukaldaritzaren handitasuna

AzokakBaserritik azokara eta zure mahaira

Gourmet erosketakErosketetako gourmet bat

Kultura gastronomikoaSukaldaritza azaldu eta ulertu egin behar da

Ezinbestekoak

Ekitaldiak Info praktikoa

4

6

36

14

40

24

44

46

44

46

36

4850

BailaBidez Beteriko herrialdea

Itsasoa eta lurra emankorrak izan dira Euskadiko herriarekin. Jatetxe, sozietate eta sukaldeetan produktu horiek lantzen dituzten gizon eta emakumeen esku jakitunek eta milurteko tradizioak jainkotiko

mailaraino eramaten dute euskal gastronomia eta enologia...

Protagonista

gastronomia

4

berrikuntzaren

tradizioa

memoriak aztarna galtzen duen garai horretan, euskal sukaldaritza lurre-

tik hartzen zenaren mende zegoen jada... Balearen arrantza titanikotik , Bermeo, Lekeitio, Getaria, Donostia edo Hondarribiko arrantzaleak hega-luze, txipiroi, antxoa, legatz edo bisi-guen artisau-kanpainetara igaro ziren. Baserritarrek lantzen dituzten produk-tuekin gauza bera gertatzen da.

Euskadin, legatz, hegaluze, haragi, tomate edo babarrun bakoitzak ezau-garri berezi bat eskaintzen du: ur zaka-rrak eta hotzak, belardi berde eta sarriak, iparraldeko haize indartsuak... Hori guztia konbinatu egiten da toki-koen "egiten jakite" bereizgarriarekin.

Dena etxean dago

Nazioarteko ospea duen sukaldaritza honen sekretuetako bat da, zalantza-rik gabe, lehengaien bikaintasuna eta aniztasuna, esperientzia enogastro-nomiko zenbatezinak eskainiz. Gustu finenak gogobetetzeko konpromisoa duten langileen sorta oso handia da. Euskadiko edozein baserritan nahiz abeltzaintza-ustiategitan hazitako behi, zaldi eta txerrien haragi bikai-nak dastatzen dituzunean egiaztatuko

duzu. Gauza bera gertatzen da bara-tzek eskaintzen dituzten laboreekin. Gernika-Lumon, Arratian, Astigarra-gan, Ordizian edo Tolosan, besteak beste, nekazaritzan lan egiten dute-nek asko zaintzen dute lekak, pipe-rrak, zerbak eta porruak kalitate-maila bikainetan kokatzen direla.

Baliabide naturalek ibilbide labur eta landua dute mahaietara iritsi arte: latxa ardiek esne paregabea ematen dute Idiazabal gazta egiteko, Getaria, Bakio edo Aiarako mahatsek txakolin bere-ziak egiten dituzte, Arabako Errioxako mahastiak ardo paregabeen oinarri dira, Astigarraga eta Hernaniko saga-rrekin sagardo preziatuak lortzen dira... Horien inguruan sortu den kalitatezko enoturismoa praktika dezakezu.

Zure bisitan egiaztatuko duzunez, mendiek ere baliabide gozagarriak ematen dituzte: oilagor, basurde, eper, uso eta untxi gozoekin egindako pla-terak... edo perretxikoz eta onddo lilu-ragarriz egindakoak. Trufak dastatzen dituzunean, zerua ukitu duzula pen-tsatuko duzu!

Euskal sukaldearen sekretuak lehengai propioak eta ehunka urteko tradizioa elkartzen ditu. Oso gustura dastatuko duzu.

5

L E H E N G A I A KE U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

Herri baten nortasuna bizi

Euskadi gastronomika

euskal gastronomia, tradizio-nalena nahiz berritzaileena, Euskadiren identitate-marka na-gusietako bat da eta gure jen-

dearen eguneroko bizitzan sakon errotuta dago, eta gure historia, ohitura eta aisial-diarekin lotuta. Mugak gainditu ditu eta nazioarteko ospea eta miresmena lortu du. Sekretua? Euskadiko itsasoak eta lurrak es-kaintzen dituzten lehengaien bikaintasuna eta aniztasuna, baita euskal sukaldari one-nen lan bikaina ere. Zure esku jarri nahi dugu eskaintza zabal eta anitz hori, eta, horretarako, Euskadi Gastronomika aur-

6

E U S K A D I G A S T R O N O M I K A

kezten dizugu, turismo gastronomikoko Produktu Klub bat. Horren azken helbu-rua da esperientzia onenekin, gastronomia onenarekin eta kalitatezko zerbitzu bate-kin gozaraztea.

Euskadi Gastronomika sareen sare bat da, eta bere funtzionamenduaren oinarrian daude inplikaturiko eragile guztiek beren gain hartzen dituzten eskakizun- eta kon-promiso-irizpideak, kalitate-berme onena gisa.

Euskadiko txoko bakoitzeko ekoizleen, produktuen eta zerbitzuen potentzialak elkartzen ditu, turismo gastronomikoko eskaintza oso eta integral bat zure esku jartzeko, espero duzun guztia betetzeko planifikatua.

Gastronomia da Euskadi-ren nortasunaren ezauga-rrietako bat

On egin!

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

7

itsasotikarrain onenarekin

Ez dira soilik Orio, Getaria eta Lekeitio zapo eta bisigu txingarren usaina dutenak. Alturako eta baxurako euskal ontziek egunero eramaten dute Hondarribia, Getaria, Pasaia, Mutriku, Ondarroa edo Bermeoko lonjetara marea emankor eta gogorren produktua

zarzuela bat

8

Amuko legatzak, benetako hegaluzeak, atu-nak, zapoak, antxoak, txitxarroak, bakailaoak, txautxak, txipiroiak, eta Bizkaiko eta Gipuz-koako arrantzaleek itsasotik hartzen di-tuzten espezie guztiak, egunero iristen dira bous indartsuen eta itsasontzi mo-dernoen barruan Euskal kaietara, Kantauri itsasoaren kudeaketa iraunkor baten bal-dintzei jarraiki.

Kantauriko antxoak, edo bokarta, oso pre-ziatuak dira mahai onenetan. Garai batean biomasaren murrizketa larri baten kezka sortu zen, baina biologo, erakunde eta arrantzaleen jardun eredugarri batek lor-tu egin du harrapaketak eta kontsumoak orekatzea. Orain berriz ere dasta dezakezu mokadu zoragarri hori.

Amukoa eta… Oso zenbatuak!

zientzia eta teknologia erabiltzen dira arrantza-sareetan, eta, horrega-tik, badakigu gaur egun

euskal uretan 138.000 tona antxoa bizi direla! Hortaz, Kantauri itsasoko antxoak, arrautza-hirinetan pasatua eta olioan fri-jitua, edo papillotean, gure mahaietan ja-rraituko du leial.

Bizkaiko Golkoak beste altxor bat gor-detzen du ohikoa Euskadiko mahaietan: amuko legatza. Horri buruz dekitenek esaten dute bere zapore ona nabarmen-du egiten omen dela kanabera soil bate-kin arrantzatzen denean. Hondarribiako arrantzaleak maisutasunarekin lantzen dute arte hau. Kaietan egiaztatuko duzu, portura iristen direnean.

Lekeitio marinelaarrantzaleei lagundu eta beren arte ma-rinelak ikasteko aukera duzu. arrantzan irtengo zara harrapaketa on bat egitera, gero arrain-lonjetan, arrantzale kofradie-tan, portuan eta itsasargian ibiltzeko... horrela, neskatilekin hitz egingo duzu, eta arraina hautatu ahal izango duzu.esperientziak erakutsiko dizu nolakoa zen bizikidetza atunontzi batean, eta harra-patu berri den arrain zaporetsu bat das-tatuko duzu.

hirigune historikoan eta andre Maria Basilikan egingo duzun bisitan, itsas-on-darearen historia eta handitasuna eza-gutuko dituzu.

www.euskaditurismoa.net

eman begirada bat zure despentsako arrain-lata bati... Gatzetan jarritako, ozpinetan ondutako eta latan sartutako arrai-nek mundu mailako ospea eman diote euskal arrantzari. euskadik arrain-kontserben estatuko industriaren % 10 metatzen du. Bizkaia eta Gipuzkoako lonjetan enkantean ateratako mareen zati handi bat manipulatua eta ontziratua izatera bideratzen da. hegaluzeak eta atunak negozioaren % 60 metatzen dute. Bertan mendrezkak, antxoak, surimiak manufakturatzen dituzte, baita munduko txipiroi-tintako produkziorik handiena ere!

Kontserba industriak

lonjatiklatara

ESPERIENTZIA

TOP

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

9

L E H E N G A I A K

asko ematen dute... baratzak eta laboreak izatera bidera-tutako lurrek dedikazio han-dia eskatzen dute, nahiz eta

Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza-aza-lerak txikiak diren. Araban landak dimen-tsio handiagoak hartzen ditu. Eskualde bakoitza bisitatzen duzunean, konpara itzazu nekazaritza-ustiategiak. Eremu txi-ki batean mota askotakoak daude!

Lurretik eta larreetatik gehien hautatutakoa... zure mahaian

Hernani, Tolosa, Leioa, Gernika-Lumo edo Aiarako baratza eta baserrietan lan-dutako tomateak eta letxugak dira euskal mahaien arrakastaren gakoetako bat. Pro-batzen dituzunean, baratza kartsu batek ematen duen zaporea hautemango duzu.

Arabako patatek, mahairakoek nahiz erei-teko landutakoek, ondo merezitako erre-konozimendua dute.

Lurretik(eliminar etiqueta en euskera)*

fruiturik(eliminar etiqueta en euskera)*emankorrenak

10

Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-in-dustriak kalitate-bereizgarri propioa dau-ka, Eusko Label deitua. Marka hau, Eusko Jaurlaritzak sustatua, Euskal Autonomia Erkidegoan produzitu, eraldatu eta lan-dutako produktuei ematen zaie, beren kalitatea batez bestekoaren gainetik da-goenean. Hortaz, Eusko Labela egiazkota-sun-berme bat da. Marka identifikatzeko, produktu horiek bereizten dituen “K” han-dia begira ezazu.

Eusko Label bereizgarriarekin aurki ditza-kezun produktuen sorta zabala da: Euskal Okela behi-haragia, Euskadiko esneko arku-mea, hegaluzea eta hegalaburra, Euskal ba-serriko oilaskoa eta arrautzak, eztia, esnea,

letxuga eta Euskadiko tomatea, Arabako pa-tata, Gernikako piperra, Ibarrako pipermina, Tolosako babarrunak, Gernikako babarrunak, Arabako pinta, eta Euskadiko sagardo natu-rala, “Euskal Sagardoa”. Nahitaez probatu behar dituzu Eusko Label bereizgarria da-ramaten gozamen hauek... edo baten bat oparitu etxera itzultzen zarenean.

Eta jatorri-deiturei dagokienez, Euskadin bost daude: txakolinak Araba, Getaria eta Bizkaikoa dauka, Gaztak Idiazabalekoa, eta ardoak Arabako Errioxakoa.

Eusko Label kalitate-bereizgarria erabakigarria da

fruiturik

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

11

L E H E N G A I A K

euskadiko nekaza-ritza produktuen jatorriak aparteko kalitatea bermatzen

du. Euskadin bizi diren erleak ere espe-zializatu dira jada, hain zuzen ere beren eztiak egiteko, besteak beste izpiliku, hi-rusta, masusta, erromero, eukalipto edo gaztainondo loreak erabiltzen baitituzte! Eta, horiekin gertatzen den moduan, ba-serri eta landetxeetako produkzioak ere egiteko modu bereizia dauka.

Landetxe eta baserrie-tatik... dena gustatuko zaizu

Euskadiko baserri eta landetxeetan gau-zak denborarekin egiten dira. Baserri-ko oilaskoek luma gorrixkak eta azal eta hanka horixkak dituzte, eta arreta handiz hautatu dira eta aire zabalean gozatzen dute. Larre horietan jaio eta hazitako txe-korrek txuleta eta xerra zoragarriak ema-ten dituzte. Zerbaitegatik dago hain usain ona herrialde honetako sukalde eta erretegietan!

Begira ezazu euskal errepideetan bi-daiatzen duzunean: latxa ardiaren irudia, Euskadiren ezaugarri, ibilgailu askoren itsasgarrietako irudia. Hemen oso arreta berezia jasotzen duten arkume paregabe batzuen sinboloa da.

Baserritik“benetakoa”

12

Bizi zaitezbaserri batean

ikus ezazu nolakoa den bizitza nekaza-ritza-turismo bihurtutako baserri batean. ohiturak ezagutuko dituzu, herriko gas-tronomia dastatuko duzu, euskarako hitz batzuk ikasiko dituzu, baserritar gisa ibili ahal izango zara, eta beharretan lagun-du: gazta-produkzioa, sagardoa egitea, eztia, marmelada... hauta ezazu zure gustuko nekazaritza-turismoa, eta lan-da-giroaren lasaitasuna bizi ezazu. zure egonaldian euskadiko hainbat lekutan urtean zehar egiten diren jai, azoka edo ospakizunak egiten badira, esperientzia bikaina izango da.

www.euskaditurismoa.net

euskadiko edozein mendik eskaintzen du landa-irudi zo-ragarri bat, latxa

ardien artaldeekin eta guzti. Bertako ar-kumeei oso laster kentzen zaie titia, haien amek esnea eman dezaten. Egunean 11 litro esne ematera iritsi daitezke! Esne horrekin, Idiazabal Gazta egitea bermatu-

ta dago.

Ingalaterran ematen diren nazioar-teko gazta-sari ospetsuek, World Cheese Awards deituak, duela gu-txi aurkitu zituzten euskal gaztak.

Geroztik, errekonozimenduak eten-gabeak dira.

U R b I A

ESPERIENTZIA

TOP

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

13

L E H E N G A I A K

Paisaiak, kultura, gastronomia... dena batera

bidaiatzearen ardoa lagun

plazerra

14

bidaiatzearen

Arabako Errioxa,kalitate aitortua

Arabako Errioxako ekonomiaren moto-

rra ardoa dela esatea begibistakoa

izan badaiteke ere, bere ardoen ospea

urrutitik datorrela esatea ez da hain-

beste. Izan ere, Errioxako Jatorri Dei-

turari “kalifikatu” izaera 1991. urtean

eman zitzaion arren, jada 1787. urtean

Uztabiltzaileen Batzorde Erreala sortu

zen mahastien laborantza sustatzeko

eta ardoak hobetzeko.

Mundu hori interesatzen bazaizu, jakin

beharra duzu Batzorde Erregulatzai-

leak baimendutako mahats-barietate

nagusiak honako hauek direla, ardo

beltzerako: tempranilloa, garnatxa,

grazianoa, mazueloa, eta maturana

beltza. Zurientzat: viura, malvasia,

garnatxa zuria, tempranillo zuria,

maturana zuria, turruntés, chardon-

nay, sauvignon blanc eta berdejoa.

Arabako Errioxan produzitzen den

ardoaren % 79 tempranillo barieta-

tearekin lantzen da.

Oso interesgarria irudituko zaizu upel-

tegiak bisitatzea eta kultura enologikoa

gozatzea, bereziki beren kalitateagatik

nazioarteko errekonozimendua duten

ardoak sortzen dituen lurralde batean.

Arabako Errioxa osatzen duten udalerri guztietako jar-duera ardoaren munduan txertatzen da. Horretaz gain, eskualdeak enoturismoarekin sortutako erakargarri-tasun sorta oso bat biltzen du bere azalera txikian. Bidaia horrek aukera emango dizu mahats, mahasti eta upeltegiei buruz ia dena ikasteko

Sedukzioa"Beste" euskal ardoen

www.cuadrillariojaalavesa.com

euskal ardo guztia ez da arabako errioxakoa... Getariako eta Bizkaiko kostaldeko eskualdeek, Gernika-lumo eta, araban, aiarako eskualdeak, jatorri-deituraren babesa duen "beste" euskal ardoa produzitzen dute: txakolina. Beste dimentsio enologiko bat eza-gutu nahi baduzu, txakolin-botila bat ireki ezazu nola lantzen den ezagutu ondoren...

kolore zurikoa –baita beltza eta gorria ere–, nortasunarekin, eta geroz eta presentzia handiagoarekin mundu osoko mahaietan, txakolina hondarribia txuri eta beltz mahatsekin eta munemahatsarekin lantzen da. Produkzio-zona bakoitzak bere ibilbide turistiko propioa dauka. Txakolinaren mahastiak desberdinak dira…

www.txakolidealava.com www.bizkaikotxakolina.org www.getariakotxakolina.com

Bada esaten duena bere

garraztasun erakargarria

dela bere arrakastaren

gakoetako bat

15

E N O T U R I S M O AE U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

ARABAKOe r r i o X a

ardoarekiko grina

G U A R D I A

16

arabako Errioxako eskual-dea ehunka herrien pa-sabide historikoa izan da Mediterraneotik Kantauri

itsasora joateko. Milaka urteko kultura horrek arrasto aberatsa utzi du. Trikua-rriak, mahastiak, olibondoak, arkitektura-multzoak, nekropoliak, ermitak, zubiak, bideak, kalatuak, eta upeltegiak; horiek guztiek deskribatzen dizute nolakoa den lurralde hori.

Arabako Errioxa Ebro ibaiaren ezkerralde lasaiaren eta mila metrotik gorako Kan-tauriko mendizerraren gain ebakien ar-tean dago kokatua. Natura ikusgarri hori dela eta, nahitaezkoa izan da mahastiak terrazetan eta malda leunetan jartzea, lur buztintsu eta karedunekin; lur horiek mahatsei eta ardoei ezaugarri bereziak

Arabako eskualde horren adierazpen bakoitzak zaharra eta modernoa konbinatzen ditu... mendeetako jakituria eta azken teknologia. Ardoa bere pasio bihurtu duen herri baten esperientzia da

ematen dizkiete onduak eta erreserbak lantzean.

Gizakiaren aztarnak ere ikusi daitezke Arabako Errioxan. Besteak beste, Mazières, Calatrava, Aspiazu, Gehry edo Marino arkitektoen firmak eraikuntza eta upeltegi deigarrietan ikus daitezke..., hala ere, ziur asko, Guardiako, Lapuebla de Labarcako, Lezako edo Navaridasko familien kalatuek eta upeltegiek modu berean harrituko zaituzte, egilea zein den erakusten ez duten arren.

ez duzu ahaztuko. Arabako Errioxa-ko ardoak errioxa kalifikatutako Jato-rri deituran barne hartzen dira, Behe errioxakoak eta Goi errioxakoak bezala. hamahiru mila mahasti-hektarea inguru lantzen dira, eta ardo ondu, erreserba eta urteko ardo bikainak ematen dituzte. etengabe lortzen dituzte lehen postuak parte hartzen duten nazioarteko lehia-keta enologikoetan. Mahats-bilketa irai-lean egiten da. aitzaki paregabea zona bisitatzeko!

Baina ondo begira ezazu. Dena ez da mahasti! Eskualdea bere olibondo zaha-rrak berreskuratzen ari da. Moredan eta Lantziegon bi errota dotore bisita ditzake-zu, eta Barriobuston olioaren museo bat.

www.cuadrillariojaalavesa.com www.riojalavesa.comwww.alavaturismo.com www.rutadelvinoderiojaalavesa.comwww.olivo-adora.org

M A H A T S - b I L K E T A

Kalifikatutako Jatorri Deitura

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

17

E N O T U R I S M O A

uardiako edo Lapuebla de La-barcako errepidetik zerumugan

Eltziego ikusten duzunean, zilar, urre eta arrosa koloreko distira irisatuak ikusiko dituzu... Gehry

arkitektoak Vinos de los Herederos del Marqués de Riscal upeltegietan diseina-tutako instalazio berrien titanio harroak begirada guztiak erakartzen ditu. Metro gutxi batzuetan XIX. mendeko kalatue-tatik ardoaren arkitektura-abangoardiako formetara pasatuko zara.

Titaniozko eta beirazko dolareak

Turismo-bulegoetan –Guardia, Bastida eta Eltziego– informazioa emango dizu-te Arabako Errioxan etengabe egiten diren ekimen turistikoei buruz eta upeltegi eta kalatuetarako bisitei buruz.

Arkitektura enologikoak errespetua jartzen du. Santiago Calatravak ardo-kopa bat eta barrika-ilarak pentsatu zituen, eta upel-

tegi-forma eman zien: horrela sortu zen Ysios, Guardiarekin batera nabar-mendu egiten dena bere estalki izurtuagatik; hondoan Kantau-riko mendizerra ikusten da.

Samaniegon, ardoaren arkitekturak argi-itzalen ikuskizun bat eskaintzen du, ingurunean behar bezala inte-gratutako kristal eta zementuzko eremu handiekin. Iñaki Aspiazu da Baigorri Upeltegietako instalazio horien egilea.

Guardian, Philippe Mazières arkitekto fran-tsesak CVNE upeltegia diseinatu zuen, eta Borboiko Juan Carlos erregeak inaugura-tu zuen.

Guardiako Campillo upeltegiak, nahiz Oiongo Faustino upeltegiak, beste jomuga erakargarri batzuk izan daitezke Arabako Errioxako bidaian.

www.rutadelvinoderiojaalavesa.com

Ibilbide bat ardoaren arkitekturan zehar

Upeltegi berriek Arabako Errioxako ardoaren munduaren eta merkatuen ikuskera berri bat adierazten dute beren forma ikaragarrien bitartez.

Arabako Errioxako

ardoaren ibilbideaahaztu automobila. erosoena Eno-busean igotzea da, eta bere gidekin Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea erosotasunez egitea. Garraio turistiko eroso horrek aukera emango dizu hain-bat upeltegi bisitatzeko, tradizionalenak nahiz abangoardiakoak, harresiztatuta-ko udalerriak, eta ibilbidean atxikitako ostalaritza-establezimenduak.

www.euskaditurismoa.net

gE L T Z I E G O

ESPERIENTZIA

TOP

18

Historia bat harresi irekiekin Monumentu megalitiko

askok hitz egiten dute 3.000 urte baino atzerago doan iragan bati buruz

euskal herriak duela milaka urte aurkitu zituen Arabako Errioxa-ren ontasunak. Udalerri bakoi-tzak ondare historiko gozo bat

dauka zure arreta erakarriko duena. Na-barmentzekoak dira Layazako trikuharria, Herrerako portuan, Sotillokoa, San Martin, La Huesera, Guardian, Sorginetxea, Bilarren, Encinal, eta LLanos trikuharria, Kripanen. Interesgarriak dira, era berean, udalerri as-kotan oraindik kontserbatzen diren haitzu-loetako dolare ugariak.

Bastidatik gertu kokatzen dira Buradongo Kastroak, Burdin Aroan biztanleak zituzte-nak. Guardiaren ondoan, La Hoya herrixka protohistorikoak museo bat biltzen du, ia duela hiru mila urteko bizimoduak gogora ekartzen dituena. Bertako historia krude-lak harrituko zaitu, eta bertako biztanleek nola amaitu zuten azalduko dizu. Gezi, su eta lantzen artean...!

www.alavaturismo.com www.laguardia-alava.com www.labastida-bastida.orgwww.elciego.es

Hor ere historia gozatuko duzu. Nafarroa-ren eta Gaztelaren artean, Arabako Errio-xaren jatorria Erdi Aroan izateak azaltzen du harresiztatutako hiribilduen kopuru han-dia. Labraza horietako bat da. Bere kon-tserbazio bikainak Harresiztatutako Hirien Nazioarteko Saria lortzea ekarri dio. Bere ehun biztanleek jaun feudalen moduan gozatzen dute Arabako herri ederreneta-ko batean.

Hortik oso gertu, Guardia nagusitzen da eskualdearen erdian. Bere harresiak eta dorreek gizarte-bizitza handi bat babesten dute, non turismoak estatus pribilegiatua duen. Ahal baduzu, Andre Maria Elizaren elizpea biltzen duen bisita gidatu bat egin ezazu. Apartekoa da, eta, gainera, ondo kontserbatua!

Arabako Errioxaren mendebaldeko mutu-rrean, Buradon Gatzagak harro manten-tzen ditu zutik bere defentsa-murruak, dorreak eta Oñatiko Kondearen Jaure-gia. Ur gesalen iturburu bat dago bertan, ehunka turistek bisitatzen dutena. Ziur gozatuko duzula! Programa ezazu eno-turismo hutseko egun entretenigarri bat Arabako Errioxan.

b I L A R

L A b R A Z A

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

19

E N O T U R I S M O A

mugak irekitzen dituen ardoa

tXaKoLina

Merkaturatzea ziurtatuta. Hiru jatorri-dei-

tura desberdin izanik –Getaria, Bizkaia eta

Araba–, txakolina ardoaren nazioarteko

merkatu sofistikatu eta berritzaileek

eskatzen dute. Bere zaporea guztiz

desberdina da. Izaera erakargarria

eta garratza dauka, eta batzuen ustez

ondo moldatzen da arrainekin... Orain,

zuk erabaki.

20

bizkaiko Golkoaren haize epel eta hezeek sustatu egiten dute Euskadin txakolina egi-teko mahasti erakargarriak

lantzea, Gipuzkoako eta Bizkaiko, edo Arabako Aiara haraneko ehunurteko ba-serrien ondoan... Duela hogei urte, jatorri-deituren munduan sartu zenean, goranzko bilakaera positiboa hasi zuen ardo horrek.

Kantauri Itsasoarenarnasarekin

Getaria, Zarautz, Amurrio, Bakio eta Urduñako udalek ibilbide entretenigarriak dituzte, kultura gastronomiarekin eta enologiarekin konbinatzen dituztenak.

Txakolin zaporearekin Txakolina egiten duten upeltegiak bisitatu ahal izango dituzu, dastatzeko aukerare-kin, kasu batzuetan gauean ere, eta ardo berezi horren sekretuak ezagutuko dituzu.

Bide batez, tipismoz eta tradizioez beteriko kostaldeko eta barrualdeko herriak ezagutuko dituzu.

zure ibilbidean txakolina bihurtzearen magia egiten duen mahatsaren mahastiak ikusiko dituzu.

zonako beste produktu batzuekin, hala nola idiazabal Gaztarekin, Bermeoko antxoe-kin edo Gernikako Piperrekin elkartzen irakasten dizutenean, sommelier kategoria-rekin sentituko zara. eta gogora ezazu txakolinak euskadin 3 jatorri-deitura dituela:

• Arabakoa (Aiara eta Goi Nerbioia) “arabako txakolina”www.txakolidealava.com · www.rutadeltxakoli.com · 944 034 930

• Getariakoa (Aia, Orio, Zarautz eta Getaria) “Getariako txakolina”www.getariakotxakolina.com

• Bizkaikoa (Bakio eta Gernika-Lumo) “Bizkaiko txakolina”www.bizkaikotxakolina.org

eta esperientzia upeltegi batean bizi nahi baduzu: www.euskaditurismoa.net

G E T A R I A

ESPERIENTZIA

TOP

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

21

E N O T U R I S M O A

da gakoaTxotx!S A G A R D O T E G I A K

soinu hori entzuten duzunean, “txotx!” alegia, joan zaitez zu-re edalontziarekin Donostial-deko edo Euskadiko gainerako

zona produzitzaileetako sagardogileak proposatzen dizun kupelera, har itzazu bi hatz airean zipotzetik darion sagardotik eta utzi lekua hurrengoari. Horren ondo-ren, txuletoi bikain bat dastatuko duzu... zutik edo mahaian. Hau da zeremonia sagardotegietan.

Duela mende asko, edozein euskal ba-serrik dauzka bere inguruetan sagarron-do zoragarriak. Horien fruituak jaso eta bildu ondoren, hamar egun igarotzean, tolare baten laguntzarekin, zizarra atera-tzen da, eta hori hartzituta produzitzen da sagardoa.

22

Baliteke zure bisitan sagardotegi batean triki-trixa alai batekin topo egitea, akor-deoi eta panderetarekin. Esperientzia horrek merezi du. Sagardoaren mundua ondo ezagutzeko, Sagardoetxea (Sagar-doaren Museoa) bisita dezakezu Astiga-rragan, euskal sagardoaren hiriburuan. Hemen garatu da “Sagardun” izeneko proiektua, sagarraren kultura bizirik man-tentzen duena.

Ezkio-Itsason, Igartubeiti Baserri Museoak hainbat jarduera ludiko eskaintzen ditu sagarrarekin lotuak, eta sagardoa egitera bideratutako tolare bat nolakoa den era-kusten du. Donostia, Tolosa, Legorreta, Aramaio eta Gernika-Lumoko eskualdeek hainbat sagardotegi dituzte.

www.sagardoa.com www.sagardoetxea.comwww.sagardotegiak.com

da gakoaMenu trinko batkupeleko sagardoa, bakailaoa tortillan edo saltsan, idi txuleta paregabe bat, gazta, intxaurrak eta irasagarra... hori da edozein euskal sagardotegitan es-kainiko dizuten proposamena!

Sagardotegien denboraldia donos-tia egunean hasten da, urtarrilean, eta maiatzean amaitzen da, baina ia estable-zimendu guztiek irekitzen dituzte beren ateak urte osoan zehar. horietako asko-tan bat bateko otxoteak sortzen dira, edo topaketa girotzen duten ahots-taldeak. Batzuetan, bertsolarien desafio entre-tenigarriak sortzen dira, unean bertan inprobisatzen dituzten bertsoak eginez.

Bazkaria sagardotegietan

Euskadira egingo duzun bidaian ezin da falta bisita bat

sagardotegira. Tradizioa bertan zutik jatea da,

zipotzak irekiz eta abestuz

“txotx!” ahotsaren ohituraren jatorria be-zero batek erosi aurretik hainbat sagardo dastatzean dago. Ohitura hori gure egu-netara egokitu da, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardotegiek beren ateak irekitzen dizkiete bertan jan edo afaldu nahi dutenei, ostalaritza-zirkuituaren ba-rruan sartuz.

Triki-trixaren erritmoarekin

www.euskaditurismoa.net

ESPERIENTZIA

TOP

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

23

E N O T U R I S M O A

Lurralde horretako plater nagusia: gastronomia

mahaira esertzea plazerra

bihurtzea

24

Ez da topiko bat. Hemen mahai baten inguruan konpontzen dira arazo guztiak. Sukaldaritza onarekiko gurtzatik jainkotiko maila duen zientzia bat sortu da. Eseri eta goza ezazu

euskadi gastronomia

onenaren erreferente

bat da. Bere gurtza

eguneroko bizitza-

ren adierazpen bakoitzean nabari da.

Etxeko eremuan, bazkariak eta afa-

riak izaera oso berezia dute, batez ere

ospakizun eta topaketa errepikako-

rrekin. Negozioak ere aitzaki on bat

dira. Ziur asko, jomuga gisa Euskadi

hautatzeko izan duzun arrazoietako

bat gastronomia izan da... Oso gustu

ona duzu!

mahaira plazerra bihurtzea

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

25

S U K A L D A R I T Z A

26

Michelin gida gorria sinatzen dutenek gogor egiten dute lan Euskadin.

Euskal jatetxeetan bisitak maiz egiten dituzte. Establezimendu horietan aurki-tzen duten kalitatea etengabe gaindi-tzeko gaitasunarekin biderkatzen da. Euskal sukaldaritzako izarrak ezagu-tzen dituzunean egiaztatuko duzunez, ondo merezita dute beren ospe ona...

SukaldaritzaEuskal zeruak argi propioarekin egiten du distira

izarretakoa

A R Z A K b E R A S A T E G U I S U b I J A N A

A D U R I Z A T x A

www.euskaditurismoa.net

Hiru Michelin izarrekinJuan Mari Arzak (Arzak), San Sebastián

Pedro Subijana (Akelarre), San Sebastián

Martín Berasategui (Martín Berasategui), Lasarte, GipuzkoaEneko Atxa (Azurmendi), Larrabetzu, Bizkaia

Bi izarrekinAndoni Luis Aduriz (Mugaritz), Errenteria, Gipuzkoa

Izar batekinDaniel García (Zortziko), Bilbao

Josean Alija (Nerua), Bilbao

Fernando Canales (Etxanobe), Bilbao

Alvaro Garrido (Mina), Bilbao

Patxi Asua (Andra Mari), Galdakao, Bizkaia

Javier Gartzia (Boroa), Amorebieta-Etxano, Bizkaia

Victor Arginzoniz (Asador Etxebarri), Atxondo, Bizkaia

Daniel López (Kokotxa), San Sebastián

Joxe Mari Arbelaitz (Miramón), San Sebastián

Rubén Trincado (Mirador de Ulía), San Sebastián

Gorka Txapartegi (Alameda), Hondarribia, Gipuzkoa

Hilario Arbelaitz (Zuberoa), Oiartzun, Gipuzkoa

Patxi Ezeiza (Zaldiaran), Vitoria-Gasteiz

Francis Paniego (Marqués de Riscal) Eltziego,

Álava

ESPERIENTZIA

TOP

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

27

bikainak dira eta ur-tero, sasoi guztietan, Frantziako gourmet kritikoen errekonozi-

mendua jasotzen dute. Beren lan ona-ri emandako izar ugariek euskal zerua aparteko erreferentzia gastronomiko ba-tera eramaten duen esnebide bihurtu du-te. Sariak urtero aldatzen dira, eta euskal sukaldaritzaren sariak etengabeak dira...

Ikas ezazu bikainetako batekinhorrela nazioarteko ospea duen chef baten sekretuak eta trikimailuak ezagu-tu ahal izango dituzu bere jatetxearen ikasgelan.

Bide batez, zentzumenak zorroztuko di-tuzu sukaldean egiten duenaren anoa txikiak dastatuz, eta, amaitzeko, afari bat profesional batek hautatutako ardo batekin, eta elkarrizketa bat gainerako partaideekin.

Hori da handitasunaren zaporea*...

Sukaldaritzaren tenpluak bisitatzea zerura hurbil-tzea da...

Sukaldaritzako artearen izar hauek profe-tak dira beren lurraldean, eta izen batzuek establezimenduak dituzte Euskaditik kan-po. Hor ere sariak eta errekonozimenduak irabazten dituzte. Hemen oso erraza izan-go da zuretzat saritutako jatetxe bat hau-tatzea zauden lekutik oso gertu. Donostia da biztanle bakoitzeko sukaldaritzako izar kopuru handiena duen hiria mundu osoan!

S U K A L D A R I T Z A

izarretakoa *2013ko apirila datuak

28

jatetxeak...

sinatzen dutenJatetxe-arloko jenioak

beren saltsetan

ESPERIENTZIA

TOP

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

29

Hiru izarrak dastatzea:

Michelin izarrak dituen jatetxe baten su-kaldean sartu ahal izango zara, eta bere sukaldari titularra ezagutu.

trikimailu batzuk irakatsiko dizkizu, eta azken ukitua emango diozu pertsona gutxirentzat erreserbatutako otordu batekin.

www.euskaditurismoa.net

Tailergastronomikoa, berrikuntza:donostian eskola bat ematen da aban-goardiako sukaldaritzan erabiltzen diren teknika berritzaileei buruz. Modu aktiboan parte hartu ahal izango duzu, ikasitako teknikei jarraiki produk-tuak lantzeko prozesuan lagunduz.eta bazkari edo afari bat dastatuko du-zu amaiera gisa.

www.euskaditurismoa.neteuskadiko etxe bakoitzean, sozietate gastronomiko bakoitzean, txoko, ta-berna edo jatetxe bakoi-

tzean, Gastronomia eta Sukaldaritza letra larriz idazten dira. Ohikoa da familia edo gizarte-talde bakoitzak bere kideen artean izatea irudimenarekin eta graziarekin su-kaldatzen duen gizon edo emakume bat. Sutegi eta kazolen artista anonimoak dira.

Sekretua pertsona helduetatik oinor-detutako jakintza eta inguruneko pro-duktu bikainak dira. Bestalde, hemen edozein arrazoik balio du mahaia jai txiki bat bihurtzeko, mahaia xumea bada ere. Egiaztatuko duzunez, Euskadiko edozein tokitan jatea eta edatea mundu guztiaren irismenean dagoen luxu bat da. Logikoa da: ondo jatea euskal kulturaren barruan dago.

Euskadi izen handien lurraldea da sukaldaritzaren arloan. Beren eskola partikularra sortu duten profesionalak

dira. Berrikuntza eta tradizioa elkartzen dira plater eta

kazolen inguruan

S U K A L D A R I T Z A

euskadiko hiriburu eta hiri handietan ba-rrena, zure bidaian etenaldi bat egiten

duzunean, edo landa-ingurune bazter-tuetan, jatetxe txiki bakoitzak eskaintza gastronomiko erakargarri bat duela ikusi-ko duzu. Hori guztia prezio, eskaintza eta espezialitateko eskala oso baten barruan. Ezberdin jan ahal izango duzu... edozein lekutan.

Sukaldaritza onarekiko erreberentziak,jainkotiko maila duen zientzia bihurtzen du sukaldaritza Euskadin

leku guztietan

SuKALdArITzA PArEgABEA...

Jatetxeak, erretegiak, sagardotegiak eta upeltegiak

30

Alde batean itsasoa, eta bestean mahai on bat. Zentzumenek festa dute

Txingarretan erretako haragi edo arraine-tan oinarritutako menu bat nahi baduzu, erretegi bat bisita ezazu. Getarian, Orion, Tolosan, Sukarrietan, Larrabetzun edo Armentian kokatzen dira establezimendu nagusietako batzuk. Txingar leunen gai-nean egindako bisigu, zapo eta txuleten usain gozoak portuak eta inguruak be-tetzen ditu. Tentazioa sentituko duzu... Aholku bat: haragi ona gorria jaten da; arrainak, puntuan.sagardotegiek parrilla horiek ber-

berak eskaintzen dituzte, baina beren eszenaratze bitxia gehi-tuz, kupelen artean. Bazkari on

eta ezberdin batentzako beste aukera bat upeltegiek eskaintzen dute. Kasu horretan, eguna eta mahaikide kopurua erreserbatu beharko duzu. Plater ohikoenak dira pata-tak txorizoarekin eta aihen-erara erretako arkume-txuletak.

leku guztietan

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

31

S U K A L D A R I T Z A

"Amamek"

sLoWFOOD

bazekiten

32

amamak edo amonak izan ziren, baserrietan, euskal sukaldaritza tradizionalari ospea eman dioten sekre-

tuak eta errezetak beren zaharretatik oi-nordetu zituztenak.

Jakintza hori gizonezko familiakideetara hedatu zen. Euskadiko etxe bakoitzean sukaldaritzako printzipio aurreratuen aparteko jakintza sumatuko duzu –gizonean, emakumean edo bietan–. Beren despentsek mirespena eta inbidia osasuntsuena eragiten dute!

lehen euria eta hotza ziren babarrun plater on bat neguko egunekin lotzen zuten ele-mentuak... orain edozein egun da ona me-nu hori dastatzeko, bere "sakramentuekin" prestatua: urdaia, piparrak, eta odolkiak. ez galdu aukera.

Etxekoa, betikoa...

Arabako lurraldean patatak txorizoarekin dastatzen dituzunean, ez dituzu denbo-ra luze batean ahaztuko. Etxe bakoitzak bere errezeta gordetzen du, eta, denak desberdinak badira ere, emaitza berbera dute: bikain.

Mamia da euskal erreferentziazko pos-treetako bat. Sasoiaren barruan egina ar-di-esnearekin, azukrearekin edo eztiarekin dasta dezakezu. Zortea baldin baduzu, ar-tzaiak zapore berezi bat emango dio es-nean burdin gori bat sartuta.

Etxeko sukaldaritzak errepertorio luzea dauka: bakailaoak pil-pil erara edo Bizkai-ko erara, bertako karduak eta lekak, haragi gorriak eta zuriak, perretxiko-nahaskia, ba-rraskiloak, taloak edo arto-taloak... orain-dik urrutiko baserrietan lantzen diren eta azoketan dastatzen diren produktu tipi-koak dira.

"Amamen" errezetakoso handia da amamek utzi duten he-rentzia errezetei dagokienez. Batzuk arbasoenak dira, baserrietan zeuzka-ten gauza oinarrizkoenekin elikatzeko prestatuak. ezagunenen artean nabar-mentzen dira taloak, arto-hirinez eta urez egindako ore bat, bazkari, postre edo askari bat prestatzeko, horiekin batera jaten denaren arabera; artoak, arto-ogi bat besterik ez; edo aieak, esne, azukre eta hirinarekin eginak, elikatu eta gorpu-tza berotzeko prestatzen zirenak.

Mahaikideen gozamenerako, aurrera-go mahai finenetan nabarmendu ziren errezeta klasikoek ere amamen sinadura dute. ezagunenen artean daude txipi-roiak beren tintan, legatza saltsa berdean txirlekin, oilaskoa sagardoarekin, edo in-txaursaltsa ospetsua, denak ikatzezko sukaldeen maitasunarekin eginak.

anima zaitez euskal sukaldaritzako errezeta tradizionalenak dastatzera.

Atlantikoko klimaren gauza izango da, edo inguruneak eskaintzen dituen produktu natural bikainen ugaritasunaren gauza. Baita izan liteke gen sortzaile eta egonezin bat ere, mantalarekin eta kazolare-kin, belaunaldiz belaunaldi transmi-titzen dena. Euskadin sukaldaritza gurtzen da!

IDEIAONbAT

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

33

S U K A L D A R I T Z A

Putxera Balmasedan:egin ezazu putxera tradizional bat tokiko norbaitekin, osagai sekretuak dakizkien norbaitekin... babarrunez, urdaiaz, eta txorizoaz gain... eta pu-txera gozatzeko pribilegioa izango duzu, ikatzarekin eta su geldoan egi-na, hiribilduko txoko tipiko batean.

horretaz gain, bisita ezazu Balmasedako historiaren Museoa, Pasioaren interpretazio zentroa, eta San Severino eliza, "txikito" baten eta bestearen artean.

www.euskaditurismoa.net

u rtarriletik abendura bitar-te, plaza eta sozietate gas-tronomikoetan, herrietako jaietan edo erromesaldie-

tan, ehunka sukaldaritza-zalek parte har-tzen dute Euskadi osoan zehar garatzen diren sukaldaritza-lehiaketa ugarietan. Beren ustekabeko proposamenek ez diete inbidiarik izan behar profesionalek egin-dakoei. Babarrunak, paellak, putxerak, patatak, barraskiloak, tortillak, bakailaoa, edo marmitakoa (patatak eta hegaluzea) dira lagun-koadrilek parte hartzen duten ohiko lehiaketen gaiak.

Donostian, etxekoandreek, amateur gaz-teek eta tabernetako sukaldariek patata-tortilla lehiaketa batean parte hartzen dute Kontxako hondartzaren ondoan. Abuztuko jaietan Bilboko Areatza zehar-katzen baduzu, Kazolen Txapelketan parte hartu ahal izango duzu. Algortako Aixerrotako zelaietan, paella onenagatik lehiatzen dira. Arabako Errioxan eltzekari erraldoiak egiten dituzte. Laudion, un-txi gisatua da jaiaren gai nagusia, eta, Balmasedan, babarrun “putxera” onena bilatzen dute. Agian, marmitakoa da eus-kal kostaldeko udalerrietako sukaldaritza-lehiaketen plater nagusia.

ESPERIENTZIA

TOP

34

b I L b O K O K A Z O L A L E H I A K E T A

P A E L L A K A I x E R R O T A N

gastro-nomikoakS O Z I E T A T E

lehenengo sozietate gastronomikoak XiX. mende erdian sortu omen ziren, gizonek gizarte-aisialdiko ordu batzuk bilatzen zi-tuztenean, beren etxeetan bizi zuten matriarkatutik urrun. egia izan ala ez, gauzak aldatzen ari dira, eta Euskadi eta Nafarroako 1.548 sozietateen artetik, geroz eta gehiago dira beren arauak eta formak egokitzen dituztenak generoen arteko berdintasuna bilatzen duen gizarte-joerara.

Baliteke horietako bat ezagutzeko zortea izatea. Saia zaitez... baina soilik sozietateko kide den norbaitekin bisitatu ahal izan-go dituzu. hura izango da bazkaria edo afaria prestatuko due-na behar bezala ekipatutako sukalde batean, eta zuk lagundu egingo diozu platerak eta mahai-zapiak ipintzen.

Sozietate gastronomikoak edozein eraikineko etxabe eta lonjetan kokatzen dira. Bazkide-kopuru mugatua dute: hamarretik edo ho-geitik ia bostehuneraino, batez bestekoa 200 lagun inguru izanik.

Sozietate askok aukera ematen dute emakumeak eguerdian eta jaiegun zehatzetan sartzeko. tradizioa oso motel aldatzen ari da. Sozietate bakoitza kasu berezi bat da... eta baten batek badu emakume presidentea ere!

Garrantzitsua konpainia da, hizketa, eta mus-partida lehiatua, patxaran-kopa on batekin lagunduta. Nahi duzu?

www.sociedadesgastronomicas.com

arga

zkia:

Jes

ús a

ndra

de

35

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A S U K A L D A R I T Z A

P A E L L A K A I x E R R O T A N

HanDitasUna Miniaturako sukaldaritzaren

36

Miniaturako sukaldaritzaren

Taberna batetik bestera edo barra bakar batean... pintxoen artea

Euskadiko pintxo jatorrak

imajinatu euskal tradizio hori gozatzeko aukera duzula hiru hiriburuetan, pintxo onenak hiri-erdiko kaleetan, eta txikiteo ospetsuarekin laguntzea, hirian bizita-sun handiena duten zonetan.

www.euskaditurismoa.net

Erraza da "galtzea" "pintxoen" unibertso

amaigabean

Norbait hasi zen Gilda umilekin eta Pele edo arrautza egosi errazekin... asmoa zen zerbait jatea ardo baten eta bestearen artean... Tabernek ahalegina egin zuten eta hasierako pintxo soil horiek bide eman zioten nanogastronomiaren zientzia sofistikatuari.

arrain-budin zaporetsu bat izan daiteke Donostiako Konstituzio Plazan, edo txe-rrikume sofistikatu bat olio

espeziatuan emana Bilboko Guggenheim museoaren jatetxean, edota perretxiko nahaskiarekin egindako errulo bat Vito-ria-Gasteizko Prado kalean... Asko eta ona dastatuko duzu pintxoaren mundu zoragarrian!

Aztarna batzuk emango dizkizugu zona jendetsu eta erakargarrienak aurki ditza-zun: Hondarribiako Marina auzoa, Donos-tiako abuztuaren 31 kalea, kale Nagusia, Enbeltran, eta Errege Katolikoak, Bilboko Alde Zaharra, Diputazio eta Poza kaleak, eta Vitoria-Gasteizko Aiztogile, Dato, Prado eta Errioxa kaleak... eta Euska-diko udalerri guztietako erdialdeak. Zerrenda amaigabea da!

ESPERIENTZIA

TOP

37

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A P I N T x O A K

euskadiko edozein udalerritik pasea-tzen zarenean, eta zure sabela ho-

rretaz gogoratzen denean, zalantza bat agertuko zaizu: Betiko bazkaria mahai ba-ten inguruan edo bestelakoa pintxoekin eta poteoarekin? Bi aukerak onak iruditu-ko zaizkizu, baina... pintxoekin probatzea nahitaezkoa da.

Noraino izango zara gai? Euskadiko ta-berna eta kafetegietako barretan hiru mila pintxo mota baino gehiago proposatzen dira, eta, horiez gain, kazolatxoak edo errezeta tradizionalen eta berritzaileen anoa txikiak gehitu behar dira!

Tabernetako barren eskain-tza ugaria handitu eta aldatu egiten da...

Beste bazkari mota bat

Ostalaritzako gizon eta emakumeek lan handia egiten dute sukaldaritzako adie-razpen berri horren garapenean, eta, duen arrakastagatik, ondoko eskualdeetara eta planetako glamour handieneko establezi-menduetara hedatu da.

Euskadiko edozein puntutan aurkituko dituzu. Sibaritek eta gourmetek betetzen dituzte establezimendu onenak. Ona de-na kontatu egin behar da. Zure ibilbidean zure burua harrapatuko duzu nitrogeno likidoko lainoak jario dituzten pintxoen edo narrasti-habia baten antza duten bes-te batzuen ondoan argazkiak ateratzen. Tradizioa gaur teknologia berriekin elkar-tzen da.

38

Miniaturazko sukaldaritza ikuskizun bat da

Ahozapia eta mantala edo zientzialari baten txabusina zuria? Nanogastronomiak Adriá, Blumenthal, Gagnaire eta This sukaldarien sukaldaritza molekularraren ukituak ditu... Baina ez gara hain urrun joan behar: Euskadi 3.0 pintxoaren erreferentea da.

Miniaturazko sukaldaritza ikuskizun bat bihurtu da! Hainbesteraino da horrela, non, futbol-final baten moduan, Euska-diko Telebistak zuzenean ematen duen Hondarribian egiten den Euskadi "Goza Ezazu" pintxo-lehiaketa.

Lehiaketen dotoretasuna

Kontsulta itzazu egutegiak. Oso erraza da euskal geografian behin eta berriz egiten diren pintxo-lehiaketaren batekin topo egitea: Gipuzkoako Txapelketa, Sopelakoa, Bilboko (Bizkaia) Pintxo tabernen lehiaketa, Deustukoa, Erdi Aroko Hiriena, Vitoria-Gasteizko Pintxoaren astearen txapelketa edo Zumarragako Pintxo lehiaketa.

www.campeonatodepintxos.com www.depintxos.netwww.campeonatodeeuskalherriadepintxos.comwww.vitoria-gasteiz.org

Pintxoen hastapenari buruzko ikastaroa:lasaitasuna, baretasuna, landa-ingurunea, eta gastronomia ona zuiako haranean, Gorbeiako Parke Naturalaren hegalean.

hortxe sartuko zara, aditu baten laguntzarekin, miniaturazko euskal sukaldaritzaren artean, pintxoak, gero bertako ardoarekin dastatzeko.eta, pintxo baten eta bestearen artean, paseo edo txango on bat paisaiaren aldetik interes berezia duten lekuetara.

www.euskaditurismoa.net

ESPERIENTZIA

TOP

39

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A P I N T x O A K

Baserritik azokara... Ezin da dena freskoagoa izan

...eta zure

mahaira

40

O R D I Z I A K O A Z O K A

Baserrietan landutako produktuen eta azken arrantza-marearekin ekarritako produktuen azoketan hurbiltasuna, freskura, kalitatea eta produzitzaileekiko tratua eskaintzen dute. Hornidura-azoka horietan Euskadiko landa-giro paregabea aurkituko duzu

zure bidaiaren data edozein dela,

beti egongo dira irekiak Euskadiko

udalerri nagusietako azokak eta hor-

nidura-azokak. Horietako batean

sartzen bazara, baserritarrekin hitz egingo duzu,

beren ohiko bezeroek egiten duten moduan.

...eta zure

mahaira

41

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A A Z O K A K

Ordu gutxi batzukbanantzen dituzte portuakazoketatik...

42

Ordiziako azokaelkarrizketak izango dituzu baserritarre-kin gero sozietate gastronomiko batean presta ditzakezun produktuak hauta-tzeko. dena da errazagoa profesiona-len aholkuak entzutean.

ez galdu euskadiko sukaldaritza bere nortasun osoarekin dastatzeko aukera.

www.euskaditurismoa.net

Modu berezian, urte osoan zehar, aparte-ko azokak antolatzen dira, hala nola San-to Tomasekoak, hiru euskal hiriburuetan, Aguraingo Abere-azoka, Gaubeako Pata-ta-azoka, Santiagokoa Vitoria-Gasteizen, Gernika Piperraren Eguna, edo Balmase-dako Nekazari Azoka edo Tolosa Goxua: gozokiaren Azoka Tolosan.

Sagardoa, gazta, hegaluzea, antxoak eta berdelak, eta txakolina ere azoka kolore-tsuen xede dira, baita azoka-jardunenak ere Astigarragan, Ordizian, Orion, Hondarri-bian, Zarautzen edo Bermeon.

Bertan sasoiko produktuak estimatzen dira: Idiazabaleko lehen Gaztak, udako barazkiak eta frutak, perretxikoak, eta udazkeneko onddoak, negurako potxak...

www.gipuzkoa.netwww.bilbao.netwww.gernika-lumo.netwww.mercadolaplaza.comwww.nekanet.netwww.gastronomiavasca.euwww.biolur.net

merkatuek eta azokek bezeroen eta produk-zioan jarduten dute-nen arteko zuzeneko

tratua ahalbidetzen dute. Nabarmentze-koak dira Donostian: Bretxa, Antiguo eta San Martin. Gipuzkoatik irten gabe, Ordi-zian –asteazkenetan– ikusiko duzu nola finkatzen diren erreferentziazko prezioak gainerako lurraldearentzat, eta Tolosan –larunbatetan– aparteko babarrunak eta odolkiak erosiko dituzu.

Bilbao beti bonbazia handian!: Guiness Liburuaren arabera, Erribera da Udal Hor-nidura Azokarik handiena, eta, horretaz gain, Europa osoko azoka estali handie-na da.

Astelehenean izan behar du… Gernika- Lumoko Azokak asteko lehen egunean har-tuko zaitu urte osoan zehar, eta, modu berezian eta jendetsuan, urriko lehen eta azken astelehenean. Hala ere, neguko la-runbatetan ere sasoiko lagin erakargarriak eskaintzen ditu!

Vitoria-Gasteizen azoka oso gertu dago: er-di-erdian, Santa Barbarako Hornidura Azo-kak berpiztu egin du bere jarduera zahar eta bizia. Larunbatero, barazki, fruta eta gazta sorta on bat aurkezten da azoka barruan.

Azokak

Parteka itzazu azoketako eta zonal-deko pintxoen uneak, euskaraz hitzen bat "txapurreatzen" saiatuz. Glosario bat izango duzu laguntzeko eta dibertitzeko.

ESPERIENTZIA

TOP

Astelehena gernika-Lumon

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

43

A Z O K A K

Establezimendu asko daude espezializatuak kontserbetan, txarkuterian, ardoetan, eta kalitate handiko gaztetan...

dena nahiko duzu: ahate foie haragikoi bat, gatza xafletan, iparraldeko itsa-soko bakailaoa, edo Ara-

bako Errioxako olio birjina estra.

Euskadiko delicatessen-eskaintza amai-gabea da: txistorra erakargarriak, bertako barazkiak, kontserba zaporetsuak, Gerni-kako piper zoragarria, Aguraingo perretxi-koak, Lekeitioko hegaluzea, Santikurutze Kanpezuko trufak, Arabako Errioxako ardo onduak eta erreserbak… Baserri eta azo-ketako produktu freskoak nazioarteko gozotasun eta elikagaiekin elkartzen di-tuzten saltokiak dira.

Egun bat gatzagetan

eszenario paregabe batean, Gesaltza Aña-nan (Araba), oinak iturburuetako ur hiper-gazietan sartuak, gidek modu didaktikoan azalduko dizkizuete gatzaren prozesuak, eta produkziorako erabiltzen diren tresna erraz batzuk maneiatu ahal izango dituzu.

azkenean, ekoiztutako gatzaren lagin bat eramango duzu.

denboraldia: maiatzaren 15etik urriaren 12ra bitarte.

www.euskaditurismoa.net

gourmet bat erosketetan…

ESPERIENTZIA

TOP

44

G E S A L T Z A A ñ A N A

BETIgozoakItxi begiak eta gogora itzazu zure haur-tzaroko gozokiak. Berriro irekitzen ditu-zunean, Euskadiko edozein udalerriko gozotegi edo lantegi baten barruan, on-do eutsi beharko diozu zure buruari...! Ez da erraza izango aurka egitea.

Euskal gozogintzak zure zentzumenak probatuko ditu gozamen sorta oso zabal batekin.

Bazkari on baten ondoren edo pintxo erronda baten ondoren, onena postre tradizional bat da. Euskal gozotegietako primerako erakusleihoetan ikusiko dituzu jarriak. Gozoki horiek zure jendearentzako opari on bat izan daitezke etxera itzultzen zarenean.

Barietatean dago zer erabaki ez jakitea

Baliteke zure etxeko sukaldean egiten saiatu izana, baina... txokolatezko tru-fak modu imitaezinean egiten dira Vi-toria-Gasteizen eta Bilbon. Zoragarriak dira, era berean, Arabako eta Bizkaiko hiriburuetako baskitoak eta neskitak, eta bilbainitoak. Markinan, kokote zuriak dira produktu nagusia, Irunen briocheak eta opilak, Arabako Errioxan sanblasak, eta Mendaron bizkotxoak eta txokolateak.

Tolosan zigarretak eta teilak eskainiko diz-kizute; Bergaran, betegarriak eta tostoiak dira ospetsuak, eta Azpeitian, ignazioak. Era berean, euskal pastela (gâteau basque) eta sagar-tarta tipikoak dira Gipuzkoako establezimenduetan.

Gernika tarta, Bilboko galtzadarria, Vito-ria-Gasteizko txutxitoak eta goxua, Donos-tiako pantxineta eta frantxipana, turroiak, xaxuak, eta era guztietako pastak eta pas-telak; ahaztuak zenituen zapore finak eka-rriko dizkizute burura berriro.

Gozotasunak badu beste zapore bat ere: tradizioa gozogintzan

EU

SK

AL

P

AS

TE

LA

Egin ezazu Vitoria-gasteizko Ibilbide gozoahiriaren historian murgilduko zaituen ibilbide bat egingo duzu, hainbat gozotegiren atzealdean sartuz, gozogileen gremioaren istorioak ezagutuz eta espezialisten lanaren lekuko eginez; gustura erantzungo dituzte zure galderak.

oso hemengoak diren espezialistak ezagutuko dituzu, eta eskuak orean jarriko dituzu, gozoki oso berezi bat egiteko prozesuaren azken etapan parte hartuz. Gero etxera eraman ahal izango duzu, lasai gozatzeko.

www.euskaditurismoa.net

ESPERIENTZIA

TOP

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

45

A Z O K A K

Kazolak nola egiten diren, zein hirin komeni diren, edo ardoa zergatik den ondua ikasi ondoren, zapore eta sentsazio berriak bereiziko dituzu: begiekin, eskuekin eta ahoarekin jaten duzunak...beste zapore bat izango du

euskadik hainbat interpretazio-zentro eta museo gastronomi-ko biltzen ditu. Horien artetik, nagusia Gastronomiaren Euskal

Museoa da, Laudion, Araban. Sukaldari-tza-eremuak, etxekoak eta profesiona-lak, garai desberdinetako sukaldeak, edo elikagaiak hobeto lantzeko makinak di-ra museoaren eduki nagusia, bibliografia gastronomiko handi baten ondoan.

Tolosan hatzak miazkatuko dituzu. Gozo-gintzako Gorrotxategi Museoak gremioaren lan egiteko teknikak erakusten ditu, XIV. mendetik XIX. mendera bitarte. Beti go-zo, Murgiako Eztiaren Museoak, Araban, Gorbeia mendiaren eskualdeko produkzio-teknikak biltzen ditu.

Legazpiko Brinkola auzoko Igaralde-Goe-na Baserrian kokatutako Ogiaren Txokoak Urolako eskualdearen errota- eta okintza-tradizioa erakusten du.

Ordizian, Gipuzkoako Goierrian, D'elikatuz Elikaduraren eta Gastronomiaren Interpreta-zio-Zentroa topatuko duzu. Idiazabalen, Idiazabal Gaztaren interpretazio-zentroa to-patuko duzu, eta bertan jatorri-deituraren sekretuak azaltzen dira eta dastatzeak es-kaintzen dira. Hortik oso gertu topatuko duzu Aranburu Gaztandegia, artzai-gazta egiten duen zentroa; bertan, fabrikazio eta kontserbazio prozesuak ikus daitezke.

Sukaldaritza azaldu eta...

...ulertu egin behar da museoak, interpretazio-zentroak, unibertsitatea...

Ardoarekin eta sagardoarekinlotutako gaiak

Eta ardoari dagokionez, Arabako Errioxako edozein upeltegi da museo edo akademia bat. Gehiago jakin nahi baduzu, Guardia-ko "Villa Lucia" ardoaren zentro tematikoan, ardoa egiteko prozesua ezagutuko duzu, dastatze birtualekin eta jolasekin. Hortik gertu, Eltziegoko Valdelana Upeltegiak bes-te museo bat dira, 1583. urteko upeltegi batekin. Bere teilatupean Ardoaren Museoa dago, neolitikoko eta joan den mendeko mahastizaintzako piezekin.

Astigarragako udalerrian kokatzen da “Sa-gardoetxea”, Sagarraren eta Sagardoaren Interpretazio-Zentroa. Sagarrondo baten ondoan, museoaren eremua kokatzen da, baliabide eta teknologia aurreratuenekin hornitua, panel informatikoak, material interaktiboa, argazkiak eta jolasak.

www.museovascodegastronomia.comwww.gorrotxategi.comwww.zuia.comwww.lenbur.comwww.delikatuz.comwww.idiazabalgaztarenmuseoa.comwww.quesosaranburu.comwww.villa-lucia.comwww.bodegasvaldelana.com

46

Donostiako Parke teknologikoan kokatua

ESPAINIAKO zIENTzIA gASTrONOMIKOEN LEHEN FAKuLTATEA

...ulertu egin behar da G raduatzen direnean, bertako

ikasleek toga eramango du-te... Baita sukaldari-txanoa ere! Basque Culinary Center,

Miramongo Parke Teknologikoan koka-tua, Donostian, Mondragon Unibertsitate-ko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako unibertsitate-gradu ofizialaren lehenengo promozioak dauzka dagoeneko. Ez da ahaz-tu behar Euskadin hamabi Ostalaritza Eskola zoragarri daudela.

Zientzia Gastronomikoen lehenengo fakul-tatearen egoitza ikusten baduzu, harritu egingo zaitu. Pilatutako bost plater buru-ra ekartzen dituen eraikin deigarri bat da. Zentro horretako ikasleak mundu osotik etortzen dira, eta beren helburua da gas-tronomiaren artean, ostalaritzan eta elika-dura-industrian nabarmentzea. Kontuan har ezazu bere irakasleen maila: Juan Mari Arzak, Martín Berasategui, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hila-rio Arbelaitz eta Eneko Atxa. Pribilegio bat da maisu horien irakaskuntzak jasotzea.

Horretaz gain, ikasgeletan eta aretoetan honako gai hauei buruz hitz egiten da: sukaldaritzako produkzio- eta lantze-siste-mak, enpresa-kudeaketa, pertsonak eta be-

BasQUE CULinarY CEntEr,

Sukaldaritzako euskal uniber-tsitateak zehaztasun handia-rekin ematen du etengabeko prestakuntza, eta sukaldaritza maite dutenentzako prestakun-tza-eskaintza bat dauka

zeroen kudeaketa, kultura gastronomikoa, zerbitzu-sistemak, bezeroarekiko arreta... baita gastronomian aplikatutako zien-tzia-oinarriei buruz ere. Horri guztiari sa-kontzeko hiru ibilbide gehitzen zaizkio: sukaldaritzako abangoardia, berrikuntza, negozioa eta ekintzailetza, eta elikadu-ra-industria. Etorkizuneko izar horientza-ko maila bikaina!

Basque Culinary Center zentroaren zeregi-na haratago doa... etengabeko prestakun-tzako ikastaroak eta Jatetxeen Berrikuntza eta Kudeaketarako Master bat eskaintzen ditu, sukaldaritzako eta beste arlo batzue-tako profesionalentzat. Gogora ezazu: zentroaren lehen helburua da bere kate-goriako bost zentro onenen artean kokatzea munduko rankinean.

www.bculinary.com

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

47

KULTURA GASTRONOMIKOA

Euskadira etortzeak esan nahi du bere

espezialitate gastronomikoren bat eta

bere ardo zoragarrietako bat probatzea.

Mahai on bat, lehengaiak, horien pres-

takuntza, eta, prestatu ondoren, gertu-

ko jendearekin partekatzea beti gurtu

egin duen herrialde baten esentziaren

zati bat bizitzea da.

21

76

Jatetxe bat izen propioarekin

Azokatradizional bat bisitatzea

Arabako Errioxakoaardo on bat

Baserritarrekin el-karrizketetan. one-na eskainiko dizute beren lurretik eta beren arimatik.

Pintxo- ibilbide bat

Miniaturazko janaria dastatzeko el-karrizketak eta barreak partekatzen dituzun bitartean.

Jende irekiko herri eta harre-sien artean, edozein upeltegi-

tan edo nahiago duzun lekuan, ardo

onenetako bat probatu.

asko baitira na-zioarteko ospea duten izarren eskuetan dau-den jatetxeen eskaintzak.

...dastatzera gonbidatzen

zaitugu.

10Ezinbesteko lekuak

48

3 4

8 9

Euskadiko enoturismoa eta gastronomia...

Catus et voluptia dolorro vent venis doles pore rent es ari cus. hil eum hit eos aut ipis et quod quo

10

5

Arabako Errioxakoaardo on bat

Txakolina oso hotza

arrain bat"freskue"

Sagardotegikomenu bat

Gozoki tradizionalak

itsaski edo arrain onare-kin lagunduta edozein por-tu edo baserritan; hori bai, beti freskoa.

Portuko usainarekin eta harrapatu berriak, zure zain daude antxoak, hegaluzea, bisi-gua... eta hatzak miazkatzea sardina erre batzuen ondoren.

Bakailaoa eta txuletoia buelta eta buelta, soilik txotx! ahotsarekin etenak, kupelera joateko sagardoa hartzera.

euskadik aukera erraza ematen dizu zure bidaiatik itzultzean zure jendeari gozarazteko. apartekoa gozogintza tradizionala gozamena luzatzeko.

itzultzen zarenean, gastronomiako edo-zein lehiaketan edo txapelketan ikasitako xehetasun batekin baino gehiagorekin egingo duzu. Saltsa guztien "pil-pila" izango zara zure bazkarietan.

ehunka familia-jatetxetan aurkitu-ko duzun maitasunagatik eta lan onagatik.

Etxean bezala jatea

Sukaldaritza onaren sekretuak

Pintxo- ibilbide bat

lekuak

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A

49

E Z I N b E S T E K O A K

Gustuko dituzu betiko sukaldaritzako erakusketak eta lehiaketak, sukaldari-tzako festak, eta elikadura-produktue-tako festak?

Ez duzu arazorik izango egutegiarekin. Euskadin, gastronomiarekin lotutako hitzordu edo lehiaketak edozein uda-lerritan eta urteko edozein egunetan egiten dira.

Elikadurako eta artisautzako produk-tuen lehiaketak, erakusketak, das-tatzeak eta salmentak ohikoak dira topaketa jendetsu horietan, Euskadiko herri-kultura eta sukaldaritza-ohiturak ikusteko aukera emanez.

Sukaldaritzari buruz asko dakizu?... baina, asko, asko?...

"Euskadi Saboréala" San Sebastian Gas-tronomika txapelketak, eta Zaldiaren ja-

tetxeak Vitoria-Gasteizen antolatzen duen Europako Sukaldaritzaren Astea lehiaketak, beste batzuen artean, sukaldari eta kritiko gastronomiko onenak erakartzen dituzte, eta, horretaz gain, sukaldaritzarekin go-zatzen dutenei ere irekitzen dizkiete be-ren ateak.

Baina bada hori baino gehiago, izan ere Bilboko Algusto, Saber y Sabor Azoka, Goza Ezazu Euskadiko Pintxo lehiaketa, Hondarri-bian, Pintxoaren Astea eta Vitoria-Gasteiz-ko Kazolatxoa.

hamabi hiLabete... Ehunka sukaldaritza-hitzordu

urtarrilaTxakolinaren eguna GetarianotsailaPatataren azoka GaubeanmartxoaTxarkuteriaren azoka SopuertanTxakolin-uztaren aurkezpena BakionapirilaArtzai Eguna OrdizianIdiazabal Gazten Lehiaketa OrdizianBerdelaren Eguna MutrikunVitoria-Gasteizko Pintxoaren eta Arabako Errioxaren ardoaren AsteaSukaldaritzaren Europako Astea Vitoria-GasteizenTxakolinaren Eguna AianmaiatzaAntxoa Eguna OndarroanArabako Mendiko Eztiaren Festa AntoñananSagardo Eguna UsurbilenTxakolin Eguna AmurrionArrantza Azoka BermeonekainaPintxo Lehiaketa ElgoibarrenJardunaldi Gastronomikoak DebagoienanuztailaGastronomia Azoka Vitoria-GasteizenGatzaren Azoka AñananBisiguaren Festa OrionSardinaren Eguna SanturtzinabuztuaPiperraren Eguna Gernika-LumonArtzai Eguna Araianiraila

Artzai Eguna AmurrionArtzai Eguna LegazpianMahats Bilketako Jaia Arabako ErrioxanSagar Uzta AstigarraganSagardo Eguna DonostianTxakolinaren Eguna ZarautzenOlagarroaren Eguna ZumaianurriaEuskadiko Pintxo Txapelketa "Euskadi Goza Ezazu" HondarribianArabako Babarrun Pikartaren Azoka PobesenItsaskien Azoka ZierbenanAbere Azoka AgurainenTxipiroiaren Jardunaldi Gastronomikoak LekeitionJardunaldi Gastronomikoak DebagoienanTolosa Goxua: gozokiaren Azoka TolosanazaroaSan Martin Azoka Santikurutze KanpezuSan Sebastián GastronomikaBabarrunaren Astea TolosanabenduaAlgusto, Saber y Sabor BilbonSanta Lucia Azoka ZumarraganTxuletoiaren Azoka TolosanSanto Tomas Azoka Donostian eta BilbonGabonetako Nekazari Azoka Vitoria-GasteizenVitoria-Gasteizko Kazolatxoaren Astea

50

E U R O P A K O S U K A L D A R I T Z A R E N A S T E A

M A H A T S b I L K E T A R E N f E S T A

INFO praktikoa

EUSKADI TURISMOAwww.euskaditurismoa.netARABAKO TURISMOAwww.alavaturismo.comBIZKAIKO TURISMOAwww.mybilbaobizkaia.netGIPUZKOAKO TURISMOAwww.gipuzkoaturismo.netNEKATUR/NEKAZALTURISMOAK902 130 031 · www.nekatur.net

Turismo-Bulegoak

ArabaAGURAIN945 302 931 · www.cuadrillasalvatierra.org AMURRIO 945 393 704 · www.amurrio.orgARTZINIEGA 945 396 156 · www.aiaraldea.orgBASTIDA 945 331 015 · www.labastida-bastida.org ELTZIEGO 945 606 632 · www.elciego.esGAUBEA 945 353 040 · www.valdegovia.com GUARDIA 945 600 845 · www.laguardia-alava.comKEXAA 945 399 414 · www.aiaraldea.orgLAUDIO AIARALDEA ETA GOI NERBIOIA 944 034 930 · www.aiaratur.orgMURGIA ZUIAKO KUADRILA945 430 440 · 945 430 133 · www.cuadrillazuia.comSANTI KURUTZE KANPEZUKANPEZU-ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILA 945 405 424 · www.montanaalavesa.comVITORIA-GASTEIZ 945 161 598 · www.vitoria-gasteiz.org

BizkaiaAREATZA (MUSKIZ)946 706 567 · www.enkartur.netBAKIO946 193 395 · www.bakio.orgBEC (Bilbao Exhibition Centre) 944 240 237 · www.bilbaoexhibitioncentre.comBERMEO 946 179 154 · www.bermeokoudala.netBILBAO TURISMO 944 795 760 · www.bilbao.net/bilbaoturismoBILBAO (AIROPORTUA)944 031 444 · www.euskaditurismoa.netBILBAO, GUGGENHEIM 944 795 760 · www.bilbao.netBILBAO, ARRIAGA ANTZOKIA 944 795 760 · www.bilbao.net/bilbaoturismoDURANGO946 033 938 · www.durango-udala.netELORRIO946 820 164 · www.elorrio.netENKARTERRIAK ENKARTUR946 802 976 · www.enkartur.netGAZTELUGATXE 946 179 154 · 606 358 831 · www.bermeokoudala.netGERNIKA-LUMO 946 255 892 · www.gernika-lumo.netGETXO 944 910 800 · www.getxo.net/turismoGORBEIALDEA944 046 097 · www.gorbeialdea.comGORDEXOLA946 799 715 · www.gordexola.net

GORLIZ 946 774 348 · www.gorliz.net

KARRANTZA946 806 928 · www.karrantza.org

LEKEITIO 946 844 017 · www.lekeitio.com

MENDATA 946 257 402 · www.mendata.es

MUNDAKA 946 177 201 · www.mundaka.org

MUSKIZ946 802 976 · www.enkartur.net

ONDARROA 946 831 951 · www.ondarroa.eu

OROZKO 946 339 823 · www.orozkoudala.com

PLENTZIA 946 774 199 · www.plentzia.org

PORTUGALETE944 729 314 · www.portugalete.com

SANTURTZI944 839 494 · turismo.santurtzi.org

SOPELA 944 065 519 · www.sopelana.net

TURTZIOZ946 109 604 · www.turtzioz.org

URDAIBAI-BUSTURIALDEA946 257 609 · 628 007 725 www.busturialdeaurdaibai.com

URDUÑA 945 384 384 · www.ordunaturismo.com

ZIERBENA946 404 974 · www.zierbena.net

GipuzkoaARANTZAZU943 796 463 · www.turismodebagoiena.com

ATAUN943 180 335 · www.ataunturismoa.net

BERGARA943 779 128 · www.bergara.es

DEBA 943 192 452 · www.deba.net

ESKORIATZA. IBARRAUNDI MUSEOA943 715 453 · www.eskoriatza.net

GETARIA 943 140 957 · www.getaria.net

HONDARRIBIA BIDASOA ACTIVA. TURISMO SAILA 943 645 458 · www.bidasoaturismo.com

HONDARRIBIA 943 643 677 · www.hondarribiaturismo.com

HONDARRIBIA (AIROPORTUA)943 668 518

IDIAZABAL943 188 203 · www.idiazabalgaztarenmuseoa.com

IRUN 943 020 732 · www.irun.org

LEGAZPI UROLA GARAIA ESKUALDEA (LENBUR) 943 730 428 · www.lenbur.com

LEINTZ GATZAGA665 739 550 · www.leintzgatzaga.com

LIZARRUSTI (PARKETXEA)943 582 069 · www.lizarrusti.com

LOIOLA943 151 878 · www.tierraignaciana.com

MUTRIKU 943 603 378 · www.mutriku.net

OIARTZUN - OARSOALDEA 943 494 521 · www.oarsoaldea-turismo.net

OÑATI 943 783 453 · www.oinati.org

ORDIZIA 943 882 290 · www.delikatuz.com

ORIO 943 835 565 · www.oriora.com

ORMAIZTEGI 943 889 900 · www.zumalakarregimuseoa.ne

PASAIA-OARSOALDEA 943 341 556 · www.oarsoaldea-turismo.netSAN SEBASTIAN TURISMO 943 481 166 · www.sansebastianturismo.com

SEGURA (ARDIXARRA ETXEA) 943 801 749 · www.seguragoierri.netTOLOSA TOLOSALDEA TOUR 943 697 413 · www.tolosaldea.netZARAUTZ 943 830 990 · www.turismozarautz.comZEGAMA 943 802 187 · www.zegamaturismoa.netZERAIN 943 801 505 · www.zerain.comZESTOA943 147 010 · www.zestoa.netZUMAIA 943 143 396 · www.zumaia.net/turismo

Gastronomia

BASQUE CULINARY CENTER902 540 866 · www.bculinary.com

EUSKO LABEL946 030 330 · www.euskolabel.net

Enoturismoa

BIZKAIKO TXAKOLINA 946 076 071 · www.bizkaikotxakolina.org

GETARIAKO TXAKOLINA943 140 383 · www.getariakotxakolina.com

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA945 600 710 · www.rutadelvinoderiojaalavesa.com

ARABAKO TXAKOLINA945 393 786 · www.txakolidealava.com

Gastronomia-Museoak

ELIKADURAREN INTERPRETAZIO ZENTROA ETA D'ELIKATUZ GASTRONOMIA943 882 290 · www.delikatuz.com

IDIAZABAL GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA943 188 203 · www.idiazabalgaztarenmuseoa.com

VILLA LUCIA ARDOAREN ZENTRO TEMATIKOA945 600 032 · www.villa-lucia.com

ZUIAKO EZTIAREN MUSEOA945 430 167 · 945 430 404 · www.zuia.com

TOLOSALDEA TOUR GOZOGINTZAREN GORROTXATEGI MUSEOA 943 697 413 (aldez aurreko hitzordua) · www.gorrotxategi.com

LAUDIOKO GASTRONOMIAKO EUSKAL MUSEOA944 034 940 · www.museovascodegastronomia.com

OGIAREN TXOKOA943 730 428 · www.lenbur.com

SAGARDOETXEA943 550 575 · www.sagardoetxea.com

AMURRIOKO LIKORE MUSEOA945 393 704 · www.aiaraldea.org

LEINTZ GATZAGAKO GATZ MUSEOA665 739 550 · www.leintzgatzaga.com

51

E U S K A D I G A S T R O N O M I A E TA E N O T U R I S M O A E K I TA L D I A K / I N f O P R A K T I K O A

www.euskaditurismoa.net

EKONOMIAREN GARAPENETA LEHIAKORTASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD