galdetegia

12
IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1 LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOEN TEKNOLOGIAK LEHEN HEZKUNTZAN GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1 2011-2012 1

Upload: bost5bost

Post on 30-Sep-2014

252 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOEN TEKNOLOGIAK LEHEN

HEZKUNTZAN

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

2011-2012

1

Page 2: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

1.- Zer dira IKTak? Zertarako balio dezakete eskolan?Hezkuntza arloan IKT deritzogu Informazio eta komunikaziorako erabil

daitekeen edozein teknologiari eta honetan oinarritzen diren baliabide didaktikoei,

zeinek etengabe moldatzen eta berritzen ari diren gizartearen eta norbanako guztien

beharrei erantzun ahal izateko. Eskolan hauek lantzearen bidez, ikasleek gaitasun

teknologikoak eskuratzeaz gain, jarrera kritikoa eta etengabeko ikaskuntzarako

prestatzea da helburua, gaur egungo informazioaren gizartean bizitzeko trebetasunak

izan ditzaten.

Gizarteak aldaketa nabaria jasan du, industria gizarte izatetik informazio gizarte

bihurtzera. Gaurko gizartea aztertzerakoan honen alde on eta txarrak azalduko ditugu.

Alde batetik, esan daiteke informazio gizartea jaiotzeak onura ugari ekarri

dituela arlo guztietan. Izan ere, pertsonen arteko komunikazioa izugarri hobetu eta

bizkortu da; informazioa izugarri ugaritu, aniztu eta irisgarriago bihurtu da. Gainera,

interneti esker edonon bila dezakegu, edozeinek sortu, igo, edota manipula dezake

informazioa sarean. Horretaz gain, lanean aldaketa ekarri du, makina eta beste hainbaten

automatizazioa eta efizientzia, baita zerbitzuen hobekuntza eta eskuragarritasuna ere.

Bestalde, gehienetan bezala, informazioaren “iraultza” honek ondorio

kaltegarriak ere baditu eta askotan ahazten didugun arren arreta eskaiani behar diegu

ekiditen saiatzeko. Adibidez, informazio kopuru masiboa kritikoki aztertzen eta

erabilgarria gertatzen dena hautatzen ikasi behar da (interneten irisgarritasuna dela eta,

datu oker asko baitaude bertan). Gainera, makinekiko dependentzia ekarri du eta

horrekin batera makinek dituzten akatsekiko beldurra. Globalizaziorako bultzada ere

izan da, batez ere kultura iparamerikarra zabalduz eta horretaz gain pribatutasunaren

galera esanguratsua eman da, kontrola izugarri handituz.

XXI. mendean teknologia berrien izugarrizko aniztasuna aurki dezakegu, hala

nola telebistak, ordenagailuak, argazki eta bideo kamera digitalak, Pen Driveak… Baina

guk hezkuntzan agertzen diren tresnei emango diegu garrantzia, ze aldaketa ekarri

dituzten aztertzeko. Arbel digitalak eta ordenagailuak dira nagusienak (eta haien bidez,

interneterako sarbidea), izugarrizko aukerak ematen dituzte jarduera ugari aurrera

2

Page 3: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

eramateko, talde zein banakako lana sustatu daiteke eta haurren motibazioa pizten dute.

Interneten aurkitu daitezken ariketa edo proiektuez gain, hainbat programa ere erabil

ditzakegu, GeoGebra, Scatch, Tuxtipyng, Exelearning, Webquestions edota Ardora

esaterako. Hezkuntzak beste hainbat tresna ere erabiltzen ditu 2.0 plana aplikatzeko.

Bertan ikasleek gauzak sortu, elkarbanatu, eta manipulatzeko, adibidez Bolga, Wikia,

Googleko hainbat aplikazio, Wix edota Glogster. Bukatzeko badaude hezkuntzarako

bereziki diseinatuta egon ez arren, sarri erabiltzen diren softwareak: Interneteko

nabigatzaileak, Cmap Tools, Open Office, Photopeach edota Real Playerra hala nola.

Teknologia berriek esparru ugari aldatu dituzte, lehen esan bezala, arlo

guztietan, baina guk hezkuntzari eskainiko diogu arreta beste behin ere. Hasieran berritu

zen bakarra tresneria izan zen, metodologiak berdina izaten jarraitzen baitzuen.

Geroago, joko eta ariketa interaktiboak iritsi ziren, zeinek ikasleen motibazioa pizten

zuten, baina indibidualegiak gertatzen ziren. Azkenik, metodologia baliabide

teknologikoetara egokitzen ari da apurka-apurka, 2.0 metodologia sortuz. Ikasleek sortu,

manipulatu eta konpartitu egiten dute, emaitza hobeak lortuz. Honetan laguntzeko

hainbat gelatan ordenagailu eramangarri bana eskuratu zaie ikasleei.

Teknologia berriek hezkuntzan haien lekua egin duten arren, oraindik zenbait

hutsune bete behar dira modu egokian finka daitezen. Lehenik eta behin eskoletabo

baliabide falta aipatu beharra dago. Bestalde, irakasleek ez dakite ondo erabiltzen eta

etengabeko prestakuntzan dabiltza. Gainera askotan ikasleak haiek baino hobeto

moldatzen dira (immigrante digitalek natibo digitalak hezi behar dituzte), baina erakutsi

behar zaie baliabide digital hauek ez direla aisian soilik erabiltzeko.

Azkenik, nabarmenena gertatzen den beharrizana metodologiaren aldaketa da;

ez baitu balio baliabide berriak erabiltzeak metodologia zaharra erabiltzen badugu. 2.0

metodologiak, tresna digitalak erabiltzeaz gain lanak konpartitzean eta talde lanean

aritzean oinarritzen baita.

Hezkuntzan, balore egokien transmisioa ezinbestekoa da, ikasleak

gizarteratzeko sistema bat baita azken finean; IKTak honetarako ere erabil daitezke.

3

Page 4: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

2.- Teknologiekin erlazionatutako Hezkuntza Politika aipagarrienakTeknologia modu azkar eta efektiboan garatu da azken urteetan eta honek gure

pentsatzeko eta informazioa ulertzeko modua aldatu du, erreboluzio digitala eraginez.

Munduaren funtzionamendua aldatu da eta batez ere guk mundua ulertzeko dugun

modua. Honenbestez, ezinbestekoa gertatzen da hezkuntzan aldaketa bat ematea gaur

egungo baldintzetara egokitzeko eta aldi berean ikasleak egungo munduan bizitzeko

prestatzeko.

Esan daiteke Europa dela teknologiaren bultzatzaile nagusietako bat, hortaz

lehenik eta behin bertan ezarritako aldaketak aztertuko ditugu. 1994an hartu ziren lehen

neurriak teknologia modu egokian bultzatu eta garatzeko “Europa en marcha hacia la

sociedad de la información” planaren bidez non eskuhartze osoaren oinarriak ezarri

ziren. Dena dela hezkuntzaren garrantzia ez zen kontuan hartu “Europa a la

vanguardia de la sociedad de la información” idatzi arte; bertan heziketa eta batez ere

irakaskuntza zentroak garapenaren erdigune bihurtu ziren. 2000. urtean eEurope

iniziatiba sortu zen, Europako gizarteak errealitate berrira nola moldatu behar zuten

azaltzen zuena urratsez urrats. Plan hau behin baino gehiagotan berritu da baina

oinarririk aipagarrienak berdinak dira. Lehenik eta behin Europako herrialde guztietan

hezkuntzak bete beharreko printzipio batzuk ezartzen ditu, baita hezkuntzak nola

lagundu behar duen garapen teknologikoan. Gainera irakaskuntzak bermatu beharreko

zortzi ezinbesteko konpetentzia planteatzen dira eta haietako bat ikasleek konpetentzia

digitala garatzea da eta teknologiak erabiltzen jakitea (honen barruan eLearning plana

finkatu zen).

Estatu mailan Europar Batasunean planteatutako ideiak aurrera eramateko,

haietan oinarritutako planak osatu dira, herrialdearen ezaugarri eta beharrizan

espezifikoetara moldatzeko. XX. mendearen amaierararte, teknologien erabilera soilak

hezkuntzaren hobekuntza ekarriko zuela uste zen, baina oinarri teorikoak aldatzeak eta

Europan teknologien garapena arautzeko plan berriak sortzeak espainiar estatuak bere

aldetik berdin egitea ondorioztatu zuen. “info XXI la sociedad de la inform@ción para

todos” izan zen lehenengoa eta ikastetxeak baliabide teknologiko berri eta ikasle eta

4

Page 5: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

irakasleentzako prestakuntzaz hornitzea zen bere funtzioa baina ez zuen arrakasta

handirik izan ez zituelako helburu zehatzak ezarri. Plan hau aztertu ostean zenbait

hobekuntza gehitu eta proposamen berri bat sortu zen non informazio teknologien

kontzepzio eta trataera aldatzeko beharra azpimarratzen zen eta hezkuntzan tresna bat

izatetik materia izatera pasatzen ziren, metodologia aldatuz. Azkeneko planean, honetaz

gain irakasle eta ikasleen formazio maila hobetu nahi izan da, baliabide teknologiko

berritzaileak eta batez ere oso ugariak eraman dira eskoletara eta Curriculuma bera ere

aldatu da gaur egungo beharrizanetara moldatzeko.

“Iniciativa 2000tres”-ek eta gero “Euskadi en la sociedad de la información”-

ek aldaketa sakona eragin zuen EAEko modernizazio prozesuan eta eguneratzean.

Hezkuntza mailan aldaketak baliabideen eta formakuntzaren hobekuntzan eman ziren

batik bat, “premia” planaren bidez. Lehen fasean hezkuntza zentro guztietan oinarrizko

baliabide teknologikoak izatea bermatu nahi izan zuten. Honen arrakasta ikusita,

bigarren fasean teknologiak ikasgeletan finkatzeari ekin zioten. Ikasleen eta irakasleen

formakuntza bermatzeko, ordea, irakasleentzako zenbait prestakuntza plan ezarri ziren,

gaur egun irakasleek gehien eskatzen dituztenen artean daudenak (prestakuntza ikastaro

guztien artean). Baina aurrerapen teknologikoek berrikuntza pedagogiko bat ekar

zezaten hezkuntza dekretua moldatzea ezinbestekoa bihurtu zen. Aldaketa nagusia

konpetentzia digitala faktore erabakigarri bihurtzea izan zen, ikasleek derrigorrezko

hezkuntza bukatzerakoan barneratua izan beharko dutena.

Eskola 2.0 programaren helburu nagusiak ikasgeletan IKTak sartzea eta honekin

batera metodologia aldatzea dira. Honela, heziketa kalitatea hobetu nahi da eta hau

lortzeko material ugari prestatu da; hala nola, materialen gida bat, Agrega sarearekiko

lotura...Irakasleentzako prestakuntza ere oinarrizko eragilea da, horregatik prest egon

behar dute planteatzen zaizkien erronkei aurre egiteko.

3.- Lehen hezkuntzako irakasle batek, zer garatu beharko luke

konpetentzia digitala bereganatu duela esateko?

5

Page 6: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazio bat da.

Helburu bat lortzeko, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitalean tresna digitalak

erabiltzen dena. Aipaturiko konpetentzia digital hau bost puntu ezberdinetan oinarritzen

da:

• Ingurune digitaletan informazioa lortu, ebaluatu eta erabiltzeko gai izan beharko

ginateke ikasle eta irakasleok.

• Informazioa ezagutzan bihurtu eta honen asimilatzean lortzen da ikaskuntza.

ondorioz, ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke baliabide digitalekin

ikasi eta ezagutza sortzeko.

• Kultura digitala ezagutzaren gizartearen praktika sozial eta kultura, baita

hiritartasun digitala barne hartzen duena da.

• Alfabetizazio teknologikoa eta ingurune digitalen ezagutza eta kontrola

ezinbestekoak dira. Ikasle eta irakasleok gai izan behardugu gailu eta lan-

ingurune digitalak erabiltzeko.

• Komunikazio interpertsonala eta soziala. Gai izan behar dugu ingurune

digitaletan komunikatu, erlazionatu eta elkarlanean aritzeko.

XXI. Mendean informazioaren gizartean bizi gara. Egunetik egunera eskura

daukagun informazioa bikoiztu egiten da. Komunikazio iraultza honetan, irakasleriak

eskuratu behar duen formazioaren oinarriak honakoak dira:

Maisu-maistra orok pentsamendu kritikoa izan beharko luke, horrekin batera

ezagutza eraikitzen jakin teknologia berriak erabiliz eta produktu eta prozesu

berritzaileak garatu. Horrez gain, informazioa lortu, ebaluatu eta erabiltzeko tresna

digitalen erabilera bultzatu beharko dugu, baita era kooperatiboan lan egitea,

komunikatzeko bitartekari digitalak erabiliz, eta honela distantziak desagertuz. Beti ere,

besteen ikaskuntza prozesuen eragile moduan eta norberaren ikaskuntza prozesuari

mesede egiteko. Bide batez, lehen aipaturiko pentsamendu kritikoan oinarritutako

trebetasunak erabilerara bideratu beharko dira, ikerketa prozesuak planifikatu eta

bideratzeko, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko, tresna eta baliabide digital

egokiak egoki erabiliz. Bukatzeko, bi ezaugarri garrantzitsu izan behar ditu irakasleriak:

6

Page 7: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

batetik, teknologiarekin harremana gordetzen duten giza, kultura eta arlo sozialeko

gaiak ulertu eta jokabide etiko eta legalak praktikatu. Eta bestetik, teknologiari lotutako

kontzeptu, sistema eta oinarrizko funtzionamenduaren inguruan ezagutzak egiaztatu.

Irakasleriaren formazio beharrak, alfabetizazio ugari sorrarazi ditu; hona hemen

haietako batzuk:

• Alfabetizazio teknologikoa: ikasketetan, lanean, aisian edo komunikazio

prozesuetan teknologia berriak, autonomoki, arduraz, segurtasunez eta modu

eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna.

• Ikusentzunezko alfabetizazioa: lengoaia desberdinetan gordetako informazioa

dekodetzekoulertzeko eta berria sortzeko gaitasuna.

• Alfabetizazio informazionala: informazioa bilatu, hautatu, prozesatu eta modu

kritikoan erabiltzeko gaitasuna, formatu desberdinetan eta iturri digital

desberdinak erabiliz, testuinguruaren arabera

• Alfabetizazio digitala: informazioa modu kritiko, sortzaile eta berritzaile batean

kudeatu eta berrerabiltzeko gaitasuna.

• e-kontzientzia: bizi dugun aro digitalak, informazioaren eta ezagutzaren

esparruan, hiritarrongan duen eragina ulertzeko gaitasuna.

Gaitasun digitalari buruz, lehenik eta behin, esan beharra dago lehen, gaitasun

digitala teknologia berrien inguruan ezagutzak izatea eta hauek erabiltzen jakitea zela

uste nuela. Baina orain argi dut informazioa eskura izateak ez duela jakintza bermatzen.

Informazioa eskuratzeko estrategiak modu egokian erabiltzea, informazioa jakintza

bihurtzen jakitea eta teknologiak dituen bi funtzioak (transmisioa eta sortzea) kontuan

izatea ezinbestekoa da.

4.- Lankidetza. Ezagutza giza eraikin bat dela esaten dugunean, zer

azaldu nahi dugu?Zera esan nahi dugu, ezagutza ez dela transmititu edo sortzen den zerbait, eraiki

egiten da aurretik genituen ideiak eta ideia berriak bateratzerakoan eta moldatzerakoan.

Hortaz lankidetza da ezagutzaren oinarri eta oinarririk ezean ez dago eraikinik.

7

Page 8: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

Ikaste kooperatiboa talde lan mota bat da eta ezagutzaren eraikitze kolektibo

batean oinarritzen da, besteekin ikasi eta besteez ikasten dugularik. Interdependentzia

erlazioak sustatzen dira, bai helburu komun bat ezarriz, bai onura komunak bilatuz. Ez

da talde lan soila, laguntza eta elkarlan prozesu bat da non talde osoak eta banako

bakoitzak onurak lortzen dituen. Baliabide honen ikerkuntzan, hiru teoria nagusi aipa

ditzakegu:

• Interdependentzia sozialaren teoria: Kurt Kafka, Gestalt psikologia eskolako

fundatzaileetako batek, taldeak osotasun dinamiko bat zirela esan zuen, non

interdependentzia aldatzen den norbanakoen artean.

• Garapen kognitiboaren teoria: Piaget eta Vigostky bezalako adituen lanak ditu

oinarritzat. Piaget-entzat norbanakoak ingurunearekin kooperatzen dutenean,

desoreka bat sortzen da eta hau orekatzen saiatzerakoan, garapen kognitiboa

estimulatzen da.

• Garapen konduktistaren teoria: taldearen errefortzu eta sariek ikaste prozesuan

zuzenean eragiten dute.

Sareak edota internetek zenbait tresna lagungarri eskaintzen dizkigu

lankidetzan aritzeko: proiektuen bitartez jorraturiko ikasketa, kultura ezberdinetako

zentroak eta ikasleen arteko erlazioen sustapena, narrazio kolektiboen sorkuntza…

Proposamen hauek aurrera eraman daitezke IKTen laguntzaz, adibidez Youtube,

Wikipedia, Slideshare, Blogger, Scribd…

“WebQuestak”, esaterako oso baliabide erabilgarria dira. Metodologiari

dagokionean irakasleak zuzendutako lan proiektuak ditugu, non informazio iturria,

gehienbat, internetekoa izaten den. Proiektu hauek zenbait atal dituzte: sarrera, ataza,

prozesua, baliabideak, ebaluaketa, ondorioak eta gida didaktikoa. Hauexek dira haien

ezaugarririk interesgarrienak: taza erakargarriak dira, ikasleen mailara egokituak,

Curriculumera egokituak, ondo antolatuak eta bideratuak, interneteko baliabide

multimedia ezberdinak erabiliz eta lan proiektuen abantaila didaktikoak barne hartuz

(elkarlana, ebaluazioa prozesuarekin batera integratua izatea, ikasten ikastea …)

8

Page 9: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

“Blog-a” ere baliabide aberasgarria da. 2.0 web orriak dira, noninformazioa

egituratzen den elkarren segidako sarrerak argitaratuz, data eta orduaren arabera,

eguneroko moduan. Hezkuntzan oso erabilgarriak gertatzen dira, batez ere erabil

erraztasunagatik: pentsatu, idatzi, adostu eta jendaurrean idatzi besterik ez da egin

behar. Gainera tresneria egokia eta aproposa da talde lana edota elkarlana sustatzeko

ikasleen artean. Blogaren erabilpenak anitzak izan daitezke, adibidez irakasle eta

ikasleen e-koadernoa, iritzi guneak, hezkuntza baliabideen biltokiak, ikastetxearen web

orria...Erabilpen guztiak elkarlana eta kooperazioa bultzatzen dutelarik baliabide

egokitzat hartzen dugu blog-a.

5.- Azkar eta etengabe eraldatzen doan gizarte honek planteatzen dituen

erronkei erantzun egokia eman ahal izateko, Ze trebetasun berri garatu

beharko ditu XXI. mendeko ikasle batek? Hizkuntza Digitalaren ezaugarriak.Gaur egun ikasleek bereganatu behar dituzten gaitasun orokorrak guztiz lotuta

daude eskola 2.0 proiektuan ikasleek bereganatu beharrekoekin, zeinek orain arte ez

diren kontuan hartu. Hiru multzotan banatzen dira trebetasun hauek, hala nola,

trebetasun teknologikoa, bizitza osorako ikaskuntza eta herritartasun digitala.

Trebetasun teknologikoak teknologia ulertzean eta erabiltzen jakitean datza; hainbat

IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, egoera

eta arazo ezberdinetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko

erabiltzea.

Bizitza osorako ikaskuntza aurrera eramateko jarrera ireki eta ikertzailea behar

da; ikasleak bere aukeretan konfiantza izatea eta garbi izatea bere indarrak eta

ahuleziak. Pertsona guztietatik eta egoera bakoitzetik ikasten saiatzen da, pertsona

edozein adinetakoa eta testuingurua edozein izanda ere.

Azkenik, herritartasun digitala izateak datza jarrera kritikoa eta gogoetatsua

izatean eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz, eta

9

Page 10: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

gizartean adostutako jokabide arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri

ezberdinetan etorritako iturriena arautzeko.

6.- Zer da Sistema Informatiko bat? Zertarako balio du Sistema

Operatiboa? Zeintzuk dira LAN baten funtzioak? Zeintzuk dira egun

Internetek eskaintzen dituen zerbitzu nagusienak?Ordenagailuetako bi funtzionamendu sistemek osatzen dute sistema

informatikoa: Hardwareak eta Softwareak. Hardwarea ordenagailuaren elementu

fisikoek osatzen dute, hots, informazio-datuak fisikoki biltegiratzeko eta kudeatzeko

gailu elektronikoak, ikusi eta ukitu daitezken elementuak alegia.

Softwarea, aldiz, ordenagailuaren osagai elektronikoen funtzionamendu egokia

ziurtatzeko instrukzio multzoak dira. Elementu hauek ulertzea zailagoa gertatu ohi da,

abstraktuak baitira, ideiak azken finean. Bi motatako softwareak ditugu, batetik

informazio soila eta bestetik datuekin egin beharreko eragiketen instrukzio multzoa.

Bakoitzak funtzionatzeko bestearen beharra du, hau da, hardwareak

funtzionatzeko software sistemaren bat behar du eta aplikazio informatikoak ustiatzeko

hardware bat beharrezkoa da. Bien artean firmwarea dago, hau hardware gailuen

software zatia da.

Sistema operatibo edo erabiltzaile sistema programen eta konputagailuen arteko

bitartekari lanak egiten dituen hardwarean aurrez ezarritako softwarea da. Bere

betebehar nagusiena gailua erabiltzeko gauzak erraztea da ordenagailuko hardware

konplexua modu sinpleagoan adieraziz eta gailuak kontrolatzen lagunduz, hau da,

erabiltzaileentzat erabilgarria izatea. Hortaz gain sistema operatiboak baditu beste balio

batzuk gailuaren erabilera errazteko.

LAN baten funtzioei dagokienez, esan dezakegu zonalde bateko elkar

konektaturiko ordenagailuak sarera konektatzea dela nagusiena. Hauek instalatzeko

errazak dira, mantentze kostu txikiak dituzte eta erabilpen eta mantenurako oinarrizko

ezagutzak soilik dira beharrezko.

10

Page 11: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

Sarerako konexio hori abiadura txikikoa izaten da, baina hortaz gain bus egitura

horretan konektaturik dauden ordenagailuen artean konexioa ezartzen du. Esaterako,

internetek funtziona dezan, bezeroak zerbitzaria den sareko beste ordenagailu bati

eskatzen dio informazioa. Interneterako konexioaz gain zerbitzari batek artxibo

zerbitzari, inpresora zerbitzari, datu base zerbitzari edota Lotus Notesen zerbitzari izan

daiteke, aukera horiek ordenagailu guztietan konpartituz eta honela software edo

hardwarea behin baino gehiagotan errepikatu beharra desagertaraziz.

Behin konexioa aztertuta, ezin dugu internet sarea bera ahaztu. Izan ere, gaur

egun ia edozer egiteko aukera ematen du eta gainera eskaintza geroz eta zabalagoa da.

Besteak beste, aisialdirako web horri, aplikazio edo sare ugari aurki ditzakegu, sare

sozialak edo on-line jokoak esaterako, baita komunikatzeko modu ugari ere.

Artxibo digitalak igo eta konpartitu daitezke, hala nola bideoak eta soinua, baita

sarean pilatu eta elkarbanatu ere. Sarean bertan norberak bere testuak landu, eta

konpartitu ditzake blog edo wikien bidez adibidez. Gainera, laburki bada ere ezin da

aipatzeke utzi “Google” bezalako bilatzaileek eskaintzen dituzten zerbitzu eta aplikazio

anitzak.

Azkenik, ikerketa zein ikasketarako eskaintzen dituen aukerak aipatu behara

dugu, izan ere ikaskuntza-irakaskuntza prozesua da beti gure aztergai nagusia. Sarean

ikasleentzako proiektu praktikoa ugari, ariketak edota gairen bati buruzko eztabaida

foroak aurki daitezke, baita informazioa lortzeko modu harrigarri errazak (again

errazegiak, honek informazioa aukeratzera behartzen baikaitu.

AusnarketaGaldera hauei erantzuteak IKTen eta hauek hezkuntzan barneratzeko eta

bultzatzeko bideratutako politiken inguruan ausnartzera bultzatu nau. Nire iritziz

irakasleek prestakuntza handia eta etengabekoa behar dute gai honen inguruan (beste

askorekin gertatzen den bezala) eta horretarako ez da nahikoa ikastaroak eskaintzea.

Hezkuntza sistema aurrekontuen murrizketa bat jasaten den honetan, egoera guztiz

aurkakoa izan beharko litzateke, diru gehiago inbertitu beharko litzateke irakasleak

11

Page 12: GALDETEGIA

IKT (2011-2012) GALDETEGIA Garazi Arin Basterretxea, 31.1

prestatzen eta baita irakasle gehiago hartzen ere, izan ere prestakuntzarako dagoen

arazorik handiena denbora falta da. Hezkuntzari gero eta arazo gehiagoren konponbidea

izatea eskatzen zaio eta irakasleak etengabe dibertsifikatzen eta ikasten ibili beharra

dute, baina ez zaio honi behar beste arreta diru eta denbora eskaintzen.

Bibliografiahttp://lehenhezkuntza-31-2.blogspot.com/p/jarraipen-lanak.html

http://teknomusika.blogspot.com/2011/03/baina-zein-da-ikt-ren-definizioa.html

http://www.eskola20.org/prestakuntza/gaitasun_mapak.pdf

http://hezkuntza.blog.euskadi.net/

Informazio eta komunikazio teknologiak lehen hezkuntzan, baliabide

didaktikoak. Lehen hezkuntzako gradua, 2. maila. Donostiako irakasleen unibertsitate

eskola, Euskal Herriko Unibertsitatea. (2011-2012 ikasturtea.).

12