galdetegia (erantzunak)

Upload: bost5bost

Post on 13-Jul-2015

19 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOEN TEKNOLOGIAK LEHEN HEZKUNTZAN

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1 2011-2012

1

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

1.- Zer dira IKTak? Zertarako balio dezakete eskolan?Hezkuntza arloan IKT deritzogu Informazio eta komunikaziorako erabil daitekeen edozein teknologiari eta honetan oinarritzen diren baliabide didaktikoei, zeinek etengabe moldatzen eta berritzen ari diren gizartearen eta norbanako guztien beharrei erantzun ahal izateko. Eskolan hauek lantzearen bidez, ikasleek gaitasun teknologikoak eskuratzeaz gain, jarrera kritikoa eta etengabeko ikaskuntzarako prestatzea da helburua, gaur egungo informazioaren gizartean bizitzeko trebetasunak izan ditzaten. Gizarteak aldaketa nabaria jasan du, industria gizarte izatetik informazio gizarte bihurtzera. Gaurko gizartea aztertzerakoan honen alde on eta txarrak azalduko ditugu. Alde batetik, esan daiteke informazio gizartea jaiotzeak onura ugari ekarri dituela arlo guztietan. Izan ere, pertsonen arteko komunikazioa izugarri hobetu eta bizkortu da; informazioa izugarri ugaritu, aniztu eta irisgarriago bihurtu da. Gainera, interneti esker edonon bila dezakegu, edozeinek sortu, igo, edota manipula dezake informazioa sarean. Horretaz gain, lanean aldaketa ekarri du, makina eta beste hainbaten automatizazioa eta efizientzia, baita zerbitzuen hobekuntza eta eskuragarritasuna ere. Bestalde, gehienetan bezala, informazioaren iraultza honek ondorio kaltegarriak ere baditu eta askotan ahazten didugun arren arreta eskaiani behar diegu ekiditen saiatzeko. Adibidez, informazio kopuru masiboa kritikoki aztertzen eta erabilgarria gertatzen dena hautatzen ikasi behar da (interneten irisgarritasuna dela eta, datu oker asko baitaude bertan). Gainera, makinekiko dependentzia ekarri du eta horrekin batera makinek dituzten akatsekiko beldurra. Globalizaziorako bultzada ere izan da, batez ere kultura iparamerikarra zabalduz eta horretaz gain pribatutasunaren galera esanguratsua eman da, kontrola izugarri handituz. XXI. mendean teknologia berrien izugarrizko aniztasuna aurki dezakegu, hala nola telebistak, ordenagailuak, argazki eta bideo kamera digitalak, Pen Driveak Baina guk hezkuntzan agertzen diren tresnei emango diegu garrantzia, ze aldaketa ekarri dituzten aztertzeko. Arbel digitalak eta ordenagailuak dira nagusienak (eta haien bidez, interneterako sarbidea), izugarrizko aukerak ematen dituzte jarduera ugari aurrera2

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

eramateko, talde zein banakako lana sustatu daiteke eta haurren motibazioa pizten dute. Interneten aurkitu daitezken ariketa edo proiektuez gain, hainbat programa ere erabil ditzakegu, GeoGebra, Scatch, Tuxtipyng, Exelearning, Webquestions edota Ardora esaterako. Hezkuntzak beste hainbat tresna ere erabiltzen ditu 2.0 plana aplikatzeko. Bertan ikasleek gauzak sortu, elkarbanatu, eta manipulatzeko, adibidez Bolga, Wikia, Googleko hainbat aplikazio, Wix edota Glogster. Bukatzeko badaude hezkuntzarako bereziki diseinatuta egon ez arren, sarri erabiltzen diren softwareak: Interneteko nabigatzaileak, Cmap Tools, Open Office, Photopeach edota Real Playerra hala nola. Teknologia berriek esparru ugari aldatu dituzte, lehen esan bezala, arlo guztietan, baina guk hezkuntzari eskainiko diogu arreta beste behin ere. Hasieran berritu zen bakarra tresneria izan zen, metodologiak berdina izaten jarraitzen baitzuen. Geroago, joko eta ariketa interaktiboak iritsi ziren, zeinek ikasleen motibazioa pizten zuten, baina indibidualegiak gertatzen ziren. Azkenik, metodologia baliabide teknologikoetara egokitzen ari da apurka-apurka, 2.0 metodologia sortuz. Ikasleek sortu, manipulatu eta konpartitu egiten dute, emaitza hobeak lortuz. Honetan laguntzeko hainbat gelatan ordenagailu eramangarri bana eskuratu zaie ikasleei. Teknologia berriek hezkuntzan haien lekua egin duten arren, oraindik zenbait hutsune bete behar dira modu egokian finka daitezen. Lehenik eta behin eskoletabo baliabide falta aipatu beharra dago. Bestalde, irakasleek ez dakite ondo erabiltzen eta etengabeko prestakuntzan dabiltza. Gainera askotan ikasleak haiek baino hobeto moldatzen dira (immigrante digitalek natibo digitalak hezi behar dituzte), baina erakutsi behar zaie baliabide digital hauek ez direla aisian soilik erabiltzeko. Azkenik, nabarmenena gertatzen den beharrizana metodologiaren aldaketa da; ez baitu balio baliabide berriak erabiltzeak metodologia zaharra erabiltzen badugu. 2.0 metodologiak, tresna digitalak erabiltzeaz gain lanak konpartitzean eta talde lanean aritzean oinarritzen baita. Hezkuntzan, balore egokien transmisioa ezinbestekoa da, ikasleak gizarteratzeko sistema bat baita azken finean; IKTak honetarako ere erabil daitezke.

3

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

2.- Teknologiekin erlazionatutako Hezkuntza Politika aipagarrienakTeknologia modu azkar eta efektiboan garatu da azken urteetan eta honek gure pentsatzeko eta informazioa ulertzeko modua aldatu du, erreboluzio digitala eraginez. Munduaren funtzionamendua aldatu da eta batez ere guk mundua ulertzeko dugun modua. Honenbestez, ezinbestekoa gertatzen da hezkuntzan aldaketa bat ematea gaur egungo baldintzetara egokitzeko eta aldi berean ikasleak egungo munduan bizitzeko prestatzeko. Esan daiteke Europa dela teknologiaren bultzatzaile nagusietako bat, hortaz lehenik eta behin bertan ezarritako aldaketak aztertuko ditugu. 1994an hartu ziren lehen neurriak teknologia modu egokian bultzatu eta garatzeko Europa en marcha hacia la sociedad de la informacin planaren bidez non eskuhartze osoaren oinarriak ezarri ziren. Dena dela hezkuntzaren garrantzia ez zen kontuan hartu Europa a la vanguardia de la sociedad de la informacin idatzi arte; bertan heziketa eta batez ere irakaskuntza zentroak garapenaren erdigune bihurtu ziren. 2000. urtean eEurope iniziatiba sortu zen, Europako gizarteak errealitate berrira nola moldatu behar zuten azaltzen zuena urratsez urrats. Plan hau behin baino gehiagotan berritu da baina oinarririk aipagarrienak berdinak dira. Lehenik eta behin Europako herrialde guztietan hezkuntzak bete beharreko printzipio batzuk ezartzen ditu, baita hezkuntzak nola lagundu behar duen garapen teknologikoan. Gainera irakaskuntzak bermatu beharreko zortzi ezinbesteko konpetentzia planteatzen dira eta haietako bat ikasleek konpetentzia digitala garatzea da eta teknologiak erabiltzen jakitea (honen barruan eLearning plana finkatu zen). Estatu mailan Europar Batasunean planteatutako ideiak aurrera eramateko, haietan oinarritutako planak osatu dira, herrialdearen ezaugarri eta beharrizan espezifikoetara moldatzeko. XX. mendearen amaierararte, teknologien erabilera soilak hezkuntzaren hobekuntza ekarriko zuela uste zen, baina oinarri teorikoak aldatzeak eta Europan teknologien garapena arautzeko plan berriak sortzeak espainiar estatuak bere aldetik berdin egitea ondorioztatu zuen. info XXI la sociedad de la inform@cin para todos izan zen lehenengoa eta ikastetxeak baliabide teknologiko berri eta ikasle eta4

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

irakasleentzako prestakuntzaz hornitzea zen bere funtzioa baina ez zuen arrakasta handirik izan ez zituelako helburu zehatzak ezarri. Plan hau aztertu ostean zenbait hobekuntza gehitu eta proposamen berri bat sortu zen non informazio teknologien kontzepzio eta trataera aldatzeko beharra azpimarratzen zen eta hezkuntzan tresna bat izatetik materia izatera pasatzen ziren, metodologia aldatuz. Azkeneko planean, honetaz gain irakasle eta ikasleen formazio maila hobetu nahi izan da, baliabide teknologiko berritzaileak eta batez ere oso ugariak eraman dira eskoletara eta Curriculuma bera ere aldatu da gaur egungo beharrizanetara moldatzeko. Iniciativa 2000tres-ek eta gero Euskadi en la sociedad de la informacinek aldaketa sakona eragin zuen EAEko modernizazio prozesuan eta eguneratzean. Hezkuntza mailan aldaketak baliabideen eta formakuntzaren hobekuntzan eman ziren batik bat, premia planaren bidez. Lehen fasean hezkuntza zentro guztietan oinarrizko baliabide teknologikoak izatea bermatu nahi izan zuten. Honen arrakasta ikusita, bigarren fasean teknologiak ikasgeletan finkatzeari ekin zioten. Ikasleen eta irakasleen formakuntza bermatzeko, ordea, irakasleentzako zenbait prestakuntza plan ezarri ziren, gaur egun irakasleek gehien eskatzen dituztenen artean daudenak (prestakuntza ikastaro guztien artean). Baina aurrerapen teknologikoek berrikuntza pedagogiko bat ekar zezaten hezkuntza dekretua moldatzea ezinbestekoa bihurtu zen. Aldaketa nagusia konpetentzia digitala faktore erabakigarri bihurtzea izan zen, ikasleek derrigorrezko hezkuntza bukatzerakoan barneratua izan beharko dutena. Eskola 2.0 programaren helburu nagusiak ikasgeletan IKTak sartzea eta honekin batera metodologia aldatzea dira. Honela, heziketa kalitatea hobetu nahi da eta hau lortzeko material ugari prestatu da; hala nola, materialen gida bat, Agrega sarearekiko lotura...Irakasleentzako prestakuntza ere oinarrizko eragilea da, horregatik prest egon behar dute planteatzen zaizkien erronkei aurre egiteko.

3.- Lehen hezkuntzako irakasle batek, zer garatu beharko luke konpetentzia digitala bereganatu duela esateko?

5

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazio bat da. Helburu bat lortzeko, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitalean tresna digitalak erabiltzen dena. Aipaturiko konpetentzia digital hau bost puntu ezberdinetan oinarritzen da:

Ingurune digitaletan informazioa lortu, ebaluatu eta erabiltzeko gai izan beharko ginateke ikasle eta irakasleok. Informazioa ezagutzan bihurtu eta honen asimilatzean lortzen da ikaskuntza. ondorioz, ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke baliabide digitalekin ikasi eta ezagutza sortzeko. Kultura digitala ezagutzaren gizartearen praktika sozial eta kultura, baita hiritartasun digitala barne hartzen duena da. Alfabetizazio teknologikoa eta ingurune digitalen ezagutza eta kontrola ezinbestekoak dira. Ikasle eta irakasleok gai izan behardugu gailu eta laningurune digitalak erabiltzeko. Komunikazio interpertsonala eta soziala. Gai izan behar dugu ingurune digitaletan komunikatu, erlazionatu eta elkarlanean aritzeko. XXI. Mendean informazioaren gizartean bizi gara. Egunetik egunera eskura

daukagun informazioa bikoiztu egiten da. Komunikazio iraultza honetan, irakasleriak eskuratu behar duen formazioaren oinarriak honakoak dira: Maisu-maistra orok pentsamendu kritikoa izan beharko luke, horrekin batera ezagutza eraikitzen jakin teknologia berriak erabiliz eta produktu eta prozesu berritzaileak garatu. Horrez gain, informazioa lortu, ebaluatu eta erabiltzeko tresna digitalen erabilera bultzatu beharko dugu, baita era kooperatiboan lan egitea, komunikatzeko bitartekari digitalak erabiliz, eta honela distantziak desagertuz. Beti ere, besteen ikaskuntza prozesuen eragile moduan eta norberaren ikaskuntza prozesuari mesede egiteko. Bide batez, lehen aipaturiko pentsamendu kritikoan oinarritutako trebetasunak erabilerara bideratu beharko dira, ikerketa prozesuak planifikatu eta bideratzeko, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko, tresna eta baliabide digital egokiak egoki erabiliz. Bukatzeko, bi ezaugarri garrantzitsu izan behar ditu irakasleriak:6

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

batetik, teknologiarekin harremana gordetzen duten giza, kultura eta arlo sozialeko gaiak ulertu eta jokabide etiko eta legalak praktikatu. Eta bestetik, teknologiari lotutako kontzeptu, sistema eta oinarrizko funtzionamenduaren inguruan ezagutzak egiaztatu. Irakasleriaren formazio beharrak, alfabetizazio ugari sorrarazi ditu; hona hemen haietako batzuk: Alfabetizazio teknologikoa: ikasketetan, lanean, aisian edo komunikazio prozesuetan teknologia berriak, autonomoki, arduraz, segurtasunez eta modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna. Ikusentzunezko alfabetizazioa: lengoaia desberdinetan gordetako informazioa dekodetzekoulertzeko eta berria sortzeko gaitasuna. Alfabetizazio informazionala: informazioa bilatu, hautatu, prozesatu eta modu kritikoan erabiltzeko gaitasuna, formatu desberdinetan eta iturri digital desberdinak erabiliz, testuinguruaren arabera Alfabetizazio digitala: informazioa modu kritiko, sortzaile eta berritzaile batean kudeatu eta berrerabiltzeko gaitasuna. e-kontzientzia: bizi dugun aro digitalak, informazioaren eta ezagutzaren esparruan, hiritarrongan duen eragina ulertzeko gaitasuna. Gaitasun digitalari buruz, lehenik eta behin, esan beharra dago lehen, gaitasun digitala teknologia berrien inguruan ezagutzak izatea eta hauek erabiltzen jakitea zela uste nuela. Baina orain argi dut informazioa eskura izateak ez duela jakintza bermatzen. Informazioa eskuratzeko estrategiak modu egokian erabiltzea, informazioa jakintza bihurtzen jakitea eta teknologiak dituen bi funtzioak (transmisioa eta sortzea) kontuan izatea ezinbestekoa da.

4.- Lankidetza. Ezagutza giza eraikin bat dela esaten dugunean, zer azaldu nahi dugu?Zera esan nahi dugu, ezagutza ez dela transmititu edo sortzen den zerbait, eraiki egiten da aurretik genituen ideiak eta ideia berriak bateratzerakoan eta moldatzerakoan. Hortaz lankidetza da ezagutzaren oinarri eta oinarririk ezean ez dago eraikinik.7

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

Ikaste kooperatiboa talde lan mota bat da eta ezagutzaren eraikitze kolektibo batean oinarritzen da, besteekin ikasi eta besteez ikasten dugularik. Interdependentzia erlazioak sustatzen dira, bai helburu komun bat ezarriz, bai onura komunak bilatuz. Ez da talde lan soila, laguntza eta elkarlan prozesu bat da non talde osoak eta banako bakoitzak onurak lortzen dituen. Baliabide honen ikerkuntzan, hiru teoria nagusi aipa ditzakegu: Interdependentzia sozialaren teoria: Kurt Kafka, Gestalt psikologia eskolako fundatzaileetako batek, taldeak osotasun dinamiko bat zirela esan zuen, non interdependentzia aldatzen den norbanakoen artean.

Garapen kognitiboaren teoria: Piaget eta Vigostky bezalako adituen lanak ditu oinarritzat. Piaget-entzat norbanakoak ingurunearekin kooperatzen dutenean, desoreka bat sortzen da eta hau orekatzen saiatzerakoan, garapen kognitiboa estimulatzen da. Garapen konduktistaren teoria: taldearen errefortzu eta sariek ikaste prozesuan zuzenean eragiten dute. Sareak edota internetek zenbait tresna lagungarri eskaintzen dizkigu

lankidetzan aritzeko: proiektuen bitartez jorraturiko ikasketa, kultura ezberdinetako zentroak eta ikasleen arteko erlazioen sustapena, narrazio kolektiboen sorkuntza Proposamen hauek aurrera eraman daitezke IKTen laguntzaz, adibidez Youtube, Wikipedia, Slideshare, Blogger, Scribd WebQuestak, esaterako oso baliabide erabilgarria dira. Metodologiari dagokionean irakasleak zuzendutako lan proiektuak ditugu, non informazio iturria, gehienbat, internetekoa izaten den. Proiektu hauek zenbait atal dituzte: sarrera, ataza, prozesua, baliabideak, ebaluaketa, ondorioak eta gida didaktikoa. Hauexek dira haien ezaugarririk interesgarrienak: taza erakargarriak dira, ikasleen mailara egokituak, Curriculumera egokituak, ondo antolatuak eta bideratuak, interneteko baliabide multimedia ezberdinak erabiliz eta lan proiektuen abantaila didaktikoak barne hartuz (elkarlana, ebaluazioa prozesuarekin batera integratua izatea, ikasten ikastea )

8

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

Blog-a ere baliabide aberasgarria da. 2.0 web orriak dira, noninformazioa egituratzen den elkarren segidako sarrerak argitaratuz, data eta orduaren arabera, eguneroko moduan. Hezkuntzan oso erabilgarriak gertatzen dira, batez ere erabil erraztasunagatik: pentsatu, idatzi, adostu eta jendaurrean idatzi besterik ez da egin behar. Gainera tresneria egokia eta aproposa da talde lana edota elkarlana sustatzeko ikasleen artean. Blogaren erabilpenak anitzak izan daitezke, adibidez irakasle eta ikasleen e-koadernoa, iritzi guneak, hezkuntza baliabideen biltokiak, ikastetxearen web orria...Erabilpen guztiak elkarlana eta kooperazioa bultzatzen dutelarik baliabide egokitzat hartzen dugu blog-a.

5.- Azkar eta etengabe eraldatzen doan gizarte honek planteatzen dituen erronkei erantzun egokia eman ahal izateko, Ze trebetasun berri garatu beharko ditu XXI. mendeko ikasle batek? Hizkuntza Digitalaren ezaugarriak.Gaur egun ikasleek bereganatu behar dituzten gaitasun orokorrak guztiz lotuta daude eskola 2.0 proiektuan ikasleek bereganatu beharrekoekin, zeinek orain arte ez diren kontuan hartu. Hiru multzotan banatzen dira trebetasun hauek, hala nola, trebetasun teknologikoa, bizitza osorako ikaskuntza eta herritartasun digitala. Trebetasun teknologikoak teknologia ulertzean eta erabiltzen jakitean datza; hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, egoera eta arazo ezberdinetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko erabiltzea. Bizitza osorako ikaskuntza aurrera eramateko jarrera ireki eta ikertzailea behar da; ikasleak bere aukeretan konfiantza izatea eta garbi izatea bere indarrak eta ahuleziak. Pertsona guztietatik eta egoera bakoitzetik ikasten saiatzen da, pertsona edozein adinetakoa eta testuingurua edozein izanda ere. Azkenik, herritartasun digitala izateak datza jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatean eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz, eta

9

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

gizartean adostutako jokabide arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri ezberdinetan etorritako iturriena arautzeko.

6.- Zer da Sistema Informatiko bat? Zertarako balio du Sistema Operatiboa? Zeintzuk dira LAN baten funtzioak? Zeintzuk dira egun Internetek eskaintzen dituen zerbitzu nagusienak?Ordenagailuetako bi funtzionamendu sistemek osatzen dute sistema informatikoa: Hardwareak eta Softwareak. Hardwarea ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute, hots, informazio-datuak fisikoki biltegiratzeko eta kudeatzeko gailu elektronikoak, ikusi eta ukitu daitezken elementuak alegia. Softwarea, aldiz, ordenagailuaren osagai elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzio multzoak dira. Elementu hauek ulertzea zailagoa gertatu ohi da, abstraktuak baitira, ideiak azken finean. Bi motatako softwareak ditugu, batetik informazio soila eta bestetik datuekin egin beharreko eragiketen instrukzio multzoa. Bakoitzak funtzionatzeko bestearen beharra du, hau da, hardwareak funtzionatzeko software sistemaren bat behar du eta aplikazio informatikoak ustiatzeko hardware bat beharrezkoa da. Bien artean firmwarea dago, hau hardware gailuen software zatia da. Sistema operatibo edo erabiltzaile sistema programen eta konputagailuen arteko bitartekari lanak egiten dituen hardwarean aurrez ezarritako softwarea da. Bere betebehar nagusiena gailua erabiltzeko gauzak erraztea da ordenagailuko hardware konplexua modu sinpleagoan adieraziz eta gailuak kontrolatzen lagunduz, hau da, erabiltzaileentzat erabilgarria izatea. Hortaz gain sistema operatiboak baditu beste balio batzuk gailuaren erabilera errazteko. LAN baten funtzioei dagokienez, esan dezakegu zonalde bateko elkar konektaturiko ordenagailuak sarera konektatzea dela nagusiena. Hauek instalatzeko errazak dira, mantentze kostu txikiak dituzte eta erabilpen eta mantenurako oinarrizko ezagutzak soilik dira beharrezko.

10

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

Sarerako konexio hori abiadura txikikoa izaten da, baina hortaz gain bus egitura horretan konektaturik dauden ordenagailuen artean konexioa ezartzen du. Esaterako, internetek funtziona dezan, bezeroak zerbitzaria den sareko beste ordenagailu bati eskatzen dio informazioa. Interneterako konexioaz gain zerbitzari batek artxibo zerbitzari, inpresora zerbitzari, datu base zerbitzari edota Lotus Notesen zerbitzari izan daiteke, aukera horiek ordenagailu guztietan konpartituz eta honela software edo hardwarea behin baino gehiagotan errepikatu beharra desagertaraziz. Behin konexioa aztertuta, ezin dugu internet sarea bera ahaztu. Izan ere, gaur egun ia edozer egiteko aukera ematen du eta gainera eskaintza geroz eta zabalagoa da. Besteak beste, aisialdirako web horri, aplikazio edo sare ugari aurki ditzakegu, sare sozialak edo on-line jokoak esaterako, baita komunikatzeko modu ugari ere. Artxibo digitalak igo eta konpartitu daitezke, hala nola bideoak eta soinua, baita sarean pilatu eta elkarbanatu ere. Sarean bertan norberak bere testuak landu, eta konpartitu ditzake blog edo wikien bidez adibidez. Gainera, laburki bada ere ezin da aipatzeke utzi Google bezalako bilatzaileek eskaintzen dituzten zerbitzu eta aplikazio anitzak. Azkenik, ikerketa zein ikasketarako eskaintzen dituen aukerak aipatu behara dugu, izan ere ikaskuntza-irakaskuntza prozesua da beti gure aztergai nagusia. Sarean ikasleentzako proiektu praktikoa ugari, ariketak edota gairen bati buruzko eztabaida foroak aurki daitezke, baita informazioa lortzeko modu harrigarri errazak (again errazegiak, honek informazioa aukeratzera behartzen baikaitu.

AusnarketaGaldera hauei erantzuteak IKTen eta hauek hezkuntzan barneratzeko eta bultzatzeko bideratutako politiken inguruan ausnartzera bultzatu nau. Nire iritziz irakasleek prestakuntza handia eta etengabekoa behar dute gai honen inguruan (beste askorekin gertatzen den bezala) eta horretarako ez da nahikoa ikastaroak eskaintzea. Hezkuntza sistema aurrekontuen murrizketa bat jasaten den honetan, egoera guztiz aurkakoa izan beharko litzateke, diru gehiago inbertitu beharko litzateke irakasleak11

IKT (2011-2012)

GALDETEGIA

Garazi Arin Basterretxea, 31.1

prestatzen eta baita irakasle gehiago hartzen ere, izan ere prestakuntzarako dagoen arazorik handiena denbora falta da. Hezkuntzari gero eta arazo gehiagoren konponbidea izatea eskatzen zaio eta irakasleak etengabe dibertsifikatzen eta ikasten ibili beharra dute, baina ez zaio honi behar beste arreta diru eta denbora eskaintzen.

12