fracking ez 2013 martxoa

4
Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde Aurreko otsailaren 5ean eusko legebilt- zarreko mahaiak HE- Laren tramitazioari ezetza eman zione- k, publikoki salatu dugu bidegabeke- ri hau. Erakusgarri moduan, hemen ikusten den antzerki bihurtutako otsaila- ren 21eko kontzen- trazioan. Azkenik, 26an PPk eta PNVk inposatutako be- toa berretsi egin da. Entzun beharko gai- tuzte! PNV eta PPk frackingaren kontrako HELa ez dute onartu Aurreko urtarrilak 31an Fracking Ez Arabak aurkeztutako Herri Eki- men Legegilea errefusatu egin du Eusko Legebiltzarreko mahaiak. Aurkeztu eta egun gutxitara, mahaiak bideratzearen inguruko erabakia hartu behar zuenean, PP, PSE eta PNV bideratze honen kontra azal- du ziren. Erabaki politikoa hartu zuten eta hori justifikatzeko, gure ekimenak Arabako Biltzar Nagusietatik bideratutako beste ekimen ba- ten objektu berdina zuela esan zuten. Argi eta garbi esan behar dugu: hori faltsua da. Arabako Biltzar Nagusietako ekimenak babestutako eremuetan frackinga debekatzea eskatzen du, eta gurea ez ohiko ba- liabideen erauzketa eta frackinga debekatu nahi du Autonomi Erkide- go osoan. Ikusi nahi duen edonorentzat argia da ezberdintasuna, baina legebiltzarrean itsu asko omen daude. Gure ekimena aurkeztu baino lehenago, talde politiko horien ordezka- riekin egindako bileretan, inork ez zuen ekimenaren bideratzerako inongo arazorik ikusi. PPk bakarrik esan zigun txosten juridikoa es- katuko zuela eta, egin gabe, kontra bozkatu zuen. Beste talde batzuek alde bozkatuko zutela esanez, aurpegira gezurra esan ziguten. Orain, ekimena bideratzeko erabakia berriz aztertu denean, PSEk bere bozka aldatu du eta EH Bildurekin batera ekimena onartzearen alde bozkatu du. Baina hori ez da nahikoa izan. PPk eta PNVk ez dute nahi frackingaren kontrako HELrik. Fracking Ez Araban aspaldi dakigu borroka hau luzea izango dela, hobe haiek ere konturatzen badira, ez baitugu amore emango. Arabako Biltzar Nagusiak frackinga babestutako eremuetan debekatzeko egin zuten 16/1994 natura babesteko legearen aldaketaren proposamena onartu egin du otsailaren 7an Eusko Legebiltzarrak. Izandako eztabaidan EH Bildu eta PNVk alde agertu ziren, UPyDk abstenitu egin zen eta PP eta PSEk kontra agertu ziren. Ekimen hau Biltzar Nagusietan maiatzan aurkeztu izan zen, eta behin betiko onartu zen irailean EB, PNV eta Bilduren bo- zkekin, azken hau izan zelarik ekimena proposatu zuena. PP eta PSE ekimenaren kontra agertu ziren. Babestutako eremuetan meatze lanak duten debekuak kentzeko asmoari erant- zuten zion proposamen hau. Izan ere, aurreko Eusko Jaurlaritzak aipatutako 16/1994 legea aldatzeko proposamena mahaiganeratu zuen. Momentu horretan hainbatek ulertu zuten lege aldaketa hori, frackingaren egitasmoarekin zerikusirik ez zuela esaten bazen ere, Subijanako put- zuetan esplorazioa ahalbidetu zezakeela putzu hauek Gasteizko Mendietako Parke Naturalaren lurretan kokatzen direlako. EAEn emandako hauteskundeen aurrera- pena ekidin zuen proposamen hau aurrera atera ahal izatea, nahiz eta PP, PSE eta PNV modu argian proposamenaren alde agertu ziren. Baina Arabako Biltzar nagu- siek aurkeztutako ekimena bere ibilbidea jarraitu egin du eta aurreko otsailaren 7an eztabaidatua eta onartua izan zen. Orain, eusko legebiltzarrak proposamen legegile hau aztertu beharko du. Fracking Ez Arabatik jada esan dugu uste dugula proposamen hau ez dela na- hikoa, eta horregatik Euskal Autonomi Erkidegoko lurraldearen osotasunean frac- kinga eta baliabide ez konbentzionalen erauzketa debekatuko luken Herri Ekimen Legegilea aurkeztu dugu. Hala ere, propo- satutakoa onartuko balitz, gure lurraldea haustu nahi dutenek apur bat zailago izan- go lukete. Estatuan frackingaren de- bekua lehendabizikoz eskatzen zuen proposamena atzera bota zuen otsailaren 14an kongre- suak. Izquierda Plural taldeak aurkeztutako proposamenean teknika debekatzea eskatzen zen, baina PP, CiU eta UPyDren kontrako bozkak eta PNV, FAC eta UPNren abstentzioak propo- samena bertan behera utzi zu- ten. Gaiaren inguruan egondako eztabaida –gure web orrialdean dituzue bideoak ikusgai- jarre- ra koherentea duten alderdiak gutxi direla ikusteko balio izan zuen. PNVk SHESAren baimenak ezin direla galdu eta lege batek “Euskadin behar diren” esplora- zioak ezin dituela debekatu esan zuen. PSOEk, aldiz, baimenak debekatzearen alde agertu zen, nahiz eta hemen sutsuki defen- datzen dituen eta PPk, Kanta- brian debekua bultzatzen duen bitartean, izugarrizko aukera dela esan zuen. Alberdi hauek gizartea desmobilizatzeko jarrerei ezin diegu kasurik egin. Ez ditugu geldituko gizartearen mobiliza- ziorik gabe. Babestutako eremuetan debekatzen Kongresuak ez du frackinga debekatuko Otsailaren 26an, Legebiltzarreko mahaiak behin betiko erabakia hartu du, frackingaren kontrako HELaren tramitazioa errefusatu dutelarik. EH Bilduk eta PSEk alde bozkatu dute, PNVk eta PPk kontra. HELaren alde Gizarteak bakarrik geldituko du frackinga 16 de MARZO, en Alsasua, a las 18:00 MANIFESTACIÓN MASIVA “No a la imposición de la incineración en Pórtland. Herritarron hitza errespetatu“ MARTXOAK 16, Altsasun, 18:00etan MANIFESTAZIO ERRALDOIA “No a la imposición de la incineración en Pórtland. Herritarron hitza errespetatu“ www.frackingezaraba.org Martxoa 2013 Doako alea 3. zenbakia

Upload: fracking-ez-araba

Post on 07-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Fracking Ez martxoko alea, PNV eta PPk frackingaren kontrako HELa ez onartzearen albistea, Hondakinen errausketa proiektaren eragina Araban, Metanoa ikatz geruzetan eta artisten mugimenduak, beste gauza askoren artean.

TRANSCRIPT

Page 1: Fracking Ez 2013 martxoa

Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde

Aurreko otsailaren 5ean eusko legebilt-zarreko mahaiak HE-Laren tramitazioari ezetza eman zione-tik, publikoki salatu dugu bidegabeke-ri hau. Erakusgarri moduan, hemen ikusten den antzerki bihurtutako otsaila-ren 21eko kontzen-trazioan. Azkenik, 26an PPk eta PNVk inposatutako be-toa berretsi egin da. Entzun beharko gai-tuzte!

PNV eta PPk frackingaren kontrako HELaez dute onartu

Aurreko urtarrilak 31an Fracking Ez Arabak aurkeztutako Herri Eki-men Legegilea errefusatu egin du Eusko Legebiltzarreko mahaiak. Aurkeztu eta egun gutxitara, mahaiak bideratzearen inguruko erabakia hartu behar zuenean, PP, PSE eta PNV bideratze honen kontra azal-du ziren. Erabaki politikoa hartu zuten eta hori justifikatzeko, gure ekimenak Arabako Biltzar Nagusietatik bideratutako beste ekimen ba-ten objektu berdina zuela esan zuten. Argi eta garbi esan behar dugu: hori faltsua da. Arabako Biltzar Nagusietako ekimenak babestutako eremuetan frackinga debekatzea eskatzen du, eta gurea ez ohiko ba-liabideen erauzketa eta frackinga debekatu nahi du Autonomi Erkide-go osoan. Ikusi nahi duen edonorentzat argia da ezberdintasuna, baina legebiltzarrean itsu asko omen daude.

Gure ekimena aurkeztu baino lehenago, talde politiko horien ordezka-riekin egindako bileretan, inork ez zuen ekimenaren bideratzerako inongo arazorik ikusi. PPk bakarrik esan zigun txosten juridikoa es-katuko zuela eta, egin gabe, kontra bozkatu zuen. Beste talde batzuek alde bozkatuko zutela esanez, aurpegira gezurra esan ziguten.Orain, ekimena bideratzeko erabakia berriz aztertu denean, PSEk bere bozka aldatu du eta EH Bildurekin batera ekimena onartzearen alde bozkatu du. Baina hori ez da nahikoa izan. PPk eta PNVk ez dute nahi frackingaren kontrako HELrik. Fracking Ez Araban aspaldi dakigu borroka hau luzea izango dela, hobe haiek ere konturatzen badira, ez baitugu amore emango.

Arabako Biltzar Nagusiak frackinga babestutako eremuetan debekatzeko egin zuten 16/1994 natura babesteko legearen aldaketaren proposamena onartu egin du otsailaren 7an Eusko Legebiltzarrak. Izandako eztabaidan EH Bildu eta PNVk alde agertu ziren, UPyDk abstenitu egin zen eta PP eta PSEk kontra agertu ziren. Ekimen hau Biltzar Nagusietan maiatzan aurkeztu izan zen, eta behin betiko onartu zen irailean EB, PNV eta Bilduren bo-zkekin, azken hau izan zelarik ekimena proposatu zuena. PP eta PSE ekimenaren kontra agertu ziren.

Babestutako eremuetan meatze lanak duten debekuak kentzeko asmoari erant-zuten zion proposamen hau. Izan ere, aurreko Eusko Jaurlaritzak aipatutako 16/1994 legea aldatzeko proposamena mahaiganeratu zuen. Momentu horretan hainbatek ulertu zuten lege aldaketa hori, frackingaren egitasmoarekin zerikusirik ez zuela esaten bazen ere, Subijanako put-

zuetan esplorazioa ahalbidetu zezakeela putzu hauek Gasteizko Mendietako Parke Naturalaren lurretan kokatzen direlako. EAEn emandako hauteskundeen aurrera-pena ekidin zuen proposamen hau aurrera atera ahal izatea, nahiz eta PP, PSE eta PNV modu argian proposamenaren alde agertu ziren. Baina Arabako Biltzar nagu-siek aurkeztutako ekimena bere ibilbidea jarraitu egin du eta aurreko otsailaren 7an eztabaidatua eta onartua izan zen. Orain, eusko legebiltzarrak proposamen legegile hau aztertu beharko du.

Fracking Ez Arabatik jada esan dugu uste dugula proposamen hau ez dela na-hikoa, eta horregatik Euskal Autonomi Erkidegoko lurraldearen osotasunean frac-kinga eta baliabide ez konbentzionalen erauzketa debekatuko luken Herri Ekimen Legegilea aurkeztu dugu. Hala ere, propo-satutakoa onartuko balitz, gure lurraldea haustu nahi dutenek apur bat zailago izan-go lukete.

Estatuan frackingaren de-bekua lehendabizikoz eskatzen zuen proposamena atzera bota zuen otsailaren 14an kongre-suak. Izquierda Plural taldeak aurkeztutako proposamenean teknika debekatzea eskatzen zen, baina PP, CiU eta UPyDren kontrako bozkak eta PNV, FAC eta UPNren abstentzioak propo-samena bertan behera utzi zu-ten. Gaiaren inguruan egondako eztabaida –gure web orrialdean dituzue bideoak ikusgai- jarre-ra koherentea duten alderdiak gutxi direla ikusteko balio izan zuen.

PNVk SHESAren baimenak ezin direla galdu eta lege batek “Euskadin behar diren” esplora-zioak ezin dituela debekatu esan zuen. PSOEk, aldiz, baimenak debekatzearen alde agertu zen, nahiz eta hemen sutsuki defen-datzen dituen eta PPk, Kanta-brian debekua bultzatzen duen bitartean, izugarrizko aukera dela esan zuen.

Alberdi hauek gizartea desmobilizatzeko jarrerei ezin diegu kasurik egin. Ez ditugu geldituko gizartearen mobiliza-ziorik gabe.

Babestutako eremuetan debekatzen

Kongresuak ez du frackinga debekatuko

Otsailaren 26an, Legebiltzarreko mahaiak behin betiko erabakia hartu du, frackingaren kontrako HELaren tramitazioa errefusatu dutelarik. EH Bilduk eta PSEk alde bozkatu dute, PNVk eta PPk kontra.

HELaren alde

Gizarteak bakarrik

geldituko du frackinga

16 de MARZO, en Alsasua, a las 18:00

MANIFESTACIÓN MASIVA“No a la imposición de la incineración

en Pórtland. Herritarron hitza errespetatu“

MARTXOAK 16, Altsasun, 18:00etan

MANIFESTAZIO ERRALDOIA“No a la imposición de la incineración

en Pórtland. Herritarron hitza errespetatu“

www.frackingezaraba.org

Martxoa 2013

Doako alea3. zenbakia

Page 2: Fracking Ez 2013 martxoa

3mugak batera

2011ko maiatzean, Nafarroako Gobernuak, Olaztiko Cementos Portland Valderrivas enpresari or-dura arte porlana bakarrik ekoiz-teko zuen lan-baimena aldatu zion. Horrela, Portlandek (FCC zaborren talde multinazionalaren barruan dagoen enpresa), honda-kinen ERRAUSTEGI-PORLAN-DEGIA bihurtzeko baimena lortu zuen. Esan, Nafar Gobernuak errausteko egin zuen Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) al-daketa hau ilegala dela, erabakie-tan parte hartze publikoa sustatu gabe onartu baitzuen.

Berriki, Nafarroako Gober-nuak, hondakinak errausteko baimenaren aldaketa bat eman dio enpresari. Berez, honetarako, Udalak eman behar zuen eta eman ez duen jardueraren hiri-gintza-bateragarritasun txosten positiboa behar zuen. Olaztiko Udalaren araudiaren arabera ezi-nezkoa da baimen hau ematea. Hala ere, enpresak ez du udal araudia eta inguruko udalen bo-rondatea errespetatu eta Nafa-rroako Gobernutik, udalaren eta bere araudien gainetik pasatzea ahalbidetzen dion PrSIS-aren bidez, baimena jaso du. Baimen horren bidez, enpresak urtean 56.000 tona hondakin errausteko baimena lortu du: pneumatikoak, plastikoak, etxeetako zaborra, paper-fabriketako lohiak.

Ikerlari eta zientifiko askok buruturiko ikerketen arabera, hondakin hauen errausteak isur-keta kutsagarriak sortuko ditu: metal astunak, furanoak, dioxi-nak (ezagutzen diren isurketetatik

pertsonentzat toxikoenetarikoak). Sustantzia hauek pertsonen osa-suna larriki kaltetu eta baliabi-de naturalak suntsitzen dituzte. Errausketa, hondakinak tratatze-ko modurik arriskutsuena. Hauen errausketak, Europa zein mundu mailan adierazitako aholku eta konpromisoak ez ditu betetzen: Estokolmoko Konbenioa, “Lla-mamiento de Paris”.

Osasunerako kaltegarriaMilaka medikuk eta zientzialarik hondakinak errausteak osasu-nean daukan arriskuaz ohartarazi gaituzte. Europan, hondakinen errausketak jendartean ekarriko lituzkeen eraginei buruz Exeter Unibertsitateak (Erresuma Batua) egindako txosten batek honakoa adierazten du: haurren artean minbiziak eragindako heriotza kopurua bikoiztu egiten da, gi-beleko, biriketako eta laringeko minbiziak eragindako heriotza kopurua ere handitzen da, fetuen malformazioak ematen dira, ar-nasketa arazoak, etab.

CPV-ek burutuko duen errausketa-jardueraren eragin laz-garrienak 30km-tako erradioan emango dira, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako zonaldeetako biztan-leen osasuna eta ingurumena bera arriskuan jarriz. Arabako kasuan, hondakinen errausketak inpaktu negatiboak sortuko ditu, beste batzuen artean, Aizkorri-Aratz

Parke Naturalean eta Natura 2000 Sarearen barruan dagoen Entzia mendilerroan, eta nekazal eta abeltzaintza jardueretan eragina izango du, zonaldeko aberastasun eta lanpostuetan eragin negatiboa izanez. Hainbat enpresek, hon-dakinak erretzean sortzen diren emisioak direla eta, erretzen den guneetatik 15km-tako erradioan ekoizten diren produktuak eros-teari utzi diote. Europako zenbait estatutan, eremu horietan elika-gaiak ekoiztea eta merkaturatzea ere debekatu dute. CSIC-eko (Consejo Superior de Investiga-ciones Científicas) ikerlaria den Fernando Palaciosen ikerketa ba-tek adierazten duen bezala, eragin eremua ezin da Lautadara muga-tu, haize indartsuek instalazioaren emisioak gure lurraldean zehar zabalduko baitituzte, airea eta lu-rra kutsatuz, Gasteiz eta Uribarri-Ganboa Urtegia barne (Gasteizko biztanleek edaten duten ura), eta sustantzia asko Zadorra ibaiaren erriberetan metatuko dira.

Plataformaren sorrera3 Mugak Batera Plataforma, gure etorkizunean eragin larria izango duen proiektu hau gelditzeko sor-tu zen. Plataforma honek, Olaztin burutu nahi duten errausketaren aurkako Araba, Nafarroa eta Gi-puzkoako herri mugimenduak koordinatzen ditu eta hiru he-rrialdeetako bizilagunez osatua dago. Greenpeace, Ekologistak Martxan, Lurra erakunde ekolo-gisten babesa du, baita UAGA eta EHNE abere eta nekazal sin-dikatuena ere. Landetxeena, hiru lurraldeetako elkarte eta talde desberdinena eta kontra dauden

Arabako Lautada, Sakana, Liza-rraldea eta Goierriko Udal eta in-guruko biztanle gehiena ere.

3 Mugak Batera Plataformak Olaztiko CPV enpresaren honda-kinen errausketa proiektua geldit-zeko eta hondakinen kudeaketa jasangarriagoa burutzeko alda-rrikatzeaz gain, murrizketan, be-rrerabilpenean eta birziklapenean oinarrituko den eta gure osasuna, ekonomia eta ingurumena kalte-tuko ez dituen bizi balioak alda-rrikatzen ditu.

Altsasu, martxoak 163 Mugak Batera Plataformak, in-posaketa honen aurka martxoaren 16an, 18:00etan, Altsasun egingo den MANIFESTAZIOra gonbi-datu nahi zaituzte.

Informazio gehiago: http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/“Etorkizuna Erraustuz” doku-mentala: http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/etorki-zuna-erraustuz

2 FrAckiNg Ez 2013 Urtarrila

Olaztiko Cementos Pórtland Valderrivas enpresak burutu nahi Hondakinen errausketa proiektaren eragina Araban

EditOriALA

7000 lagun inguru bildu ziren 2012ko martxoan egin manifestaldian./ 3mugak batera

Araba, Nafarroa eta Gipuzkoan

izango du eragina

Euskal Autonomi Erkidegoan frackin-garen eta ez ohiko baliabideen erauzketaren kontrako HELa ez onartzeko eusko lege-biltzarreko mahaiak hartu duen erabakiak argi uzten digu plan hauek garatu nahi di-tuztenen aurrean presioa areagotzeko tres-na baliogarria izan behar zela ekimen hau. Teknika honen kontra eta baliabide hauen erauzketaren kontra, legedi argi eta zehatza eskatzen duten milaka sinadura izatearen aukerak, beldurra ematen die frackingaren bidetik jarraitu nahi dutenei. Horregatik PNVk eta PPk ekimen honen tramitazioaren kontra bozkatu dute. Hasiera batean, PSEk ere, kontra bozkatu zuen, baina azkenean bere jarrera aldatu du eta tramitazioaren al-deko botoa eman du. EH Bildu, hasieratik HELa bere bidea egitearen alde agertu den alderdi politiko bakarra izan da.

Herri Ekimen Legegilea ez da alderdi politikoek herri mugimenduei egiten dieten opari bat, gure proposamenak, lege bihur-tuta, eusko legebiltzarrean eztabaidatuak izateko dugun aukera bakarra baizik. Hor-taz, HELaren tramitazioa onartzeak ez du sikiera bermatzen proposatutakoa onartua

izango denik, ikaragarrizko lan baten hasie-ra ezartzen du bakarrik, ekimena babesten duten 30.000 sinadura jasotzeko lanarena, alegia. Behin sinadurak lortutakoan, pro-posatutako legea legebiltzarrean eztabai-datzen da, eta bertan ordezkatuta dauden alderdiek egindako proposamenarekin nahi dutena egin dezakete: eztabaidatu gabe errefusatu, legearen nondik norakoak al-datu, hainbat atal aldatu edo aurkeztu zen moduan onartu.

Ezin dugu ulertu lehendabiziko tramite honetan Fracking Ez Arabaren HELa ber-tan behera utzi izana. Edo bai? Erabaki po-litikoa da gure ekimenaren betoa. PPk eta PNVk ez dute mahai gainean debekuaren aldeko milaka sinadura eduki eta beraiek hain zuzen kontrakoa egiten dutenak iza-tea nahi. Horrek kostu politikoa dakar eta beraiek badakite ondo. Askoz hobeto ora-in gelditzen badute, sozializazio kanpaina martxan jarri aurretik eta frackinga eta ez ohiko baliabideen erauzketa debekatzen duen aldeko babesa eta presioa handiagoa izan baino lehenago. Honekin batera ulert-zen dugu hainbat alderdik fracking eta ez

ohiko baliabideen bidean aurrerapausoak eman nahi dituztela. Nola ulertu bestela ikerketa baimenak galtzeko PNVk adiera-zi duen beldurra? Eta, egon daitezkeen ba-liabideak esploratzearen alde egin dituzten adierazpenak? Nola esploratu nahi dute? Zergatik bestela, PPk Madriletik baliabide hauen inbestigazioa sustatzen du?

Frackingaren kontrako HELaren tra-mitazioa galarazi dute, baina gaur argiago dugu zeintzuk diren seinalatu beharreko ja-rrerak eta zeintzuk izango diren desmuntatu beharreko diskurtso anbiguoak. Uste dugu, tamalez, asko izango direla horretarako izango ditugun aukerak. Frackingaren alde-ko eta ez ohiko baliabideen esplorazio eta ustiatzearen aldeko jarrerak eta ekimenak kritikatzeko. Baina ziurra da ez dugula hain erraz etsiko. Gure borroka frackingaren kontra eta energi fosiletan oinarritutako be-tikotu nahi duten ereduaren kontrakoa zen, eta izaten jarraitzen du. Momentu honetan, kontrako mugimendua HEL baten bidez bi-deratu nahi genuen, eta nahi dugu. Ez dugu amore ematen.

HELaren kontra eta frackingaren alde

Page 3: Fracking Ez 2013 martxoa

Frackingak ez dio soilik ar-bel gasari eragiten. Izan ere, arbel gasaren putzu kopurua askoz ere txikiagoa da hare-trinkoetan gasa zein petro-lioa bilatzeko, edota ikatz geruzetako gasa erauzteko ageri diren ehunka putzuekin konparatu ezkero. Gauza da gaur egun, meatzarien etsai den grisua ikatz-hobietatik erauzia izaten ari dela plane-tako txoko ezberdinetan. Bai-ta Australian ere.

90.hamarkada, EEBBetan, ikatz geruzen artean eranzten den metano gasak, merkatu energe-tikoa goitik behera aldatuko zuen pagotxa energetikotzat iragarri

zen. Egia esan, historiak sekulako antza dio arbel gasari. Urteetan zehar putzuak zulatzen ibili on-doren, (Albertan bakarrik 15.000 daudelarik)egun ikatz-gasa, gas amerikarraren %10a besterik ez da. Eta dagoeneko onartua dago gas honek etorkizunean ez duela nahitaezko eginkizunik izango. Hala eta guztiz ere, teknika ez konbentzionalek baliabide ho-netan behin da berriz tematzeak ahalbidetzen dute. Hau da, bide-ratutako putzuak eta haustura-fluidoa bolumen itzeletan era-biltzen dituzten teknikek. Izan ere, helburu nagusienetako bat, Australiako ikatz erreserba han-dietan harrapatuta ageri den gasa da orain. Konpainiek saiakera be-

rri honetan 40.000 putzu inguru erauziko dituztela iragarri dute.

Zeintzuk dira honek dakartzan arazoak?Hausturarako teknologia moder-noekin egin nahi den saiakera be-rri honek arbel gasaren erauzke-taren antzekoak arriskuak dakartza, eta hauek are-agotzen ditu gainera apurketa egin baino lehen ikatz ho-bietan ageri den ur kopuru a n -

dana ponpatu behar da eta. Aipa-tu berri dugun ur honek, milioika tona gatz, metal astun eta beste hainbat gai azalerarazten ditu, eta esan beharra dago ez dela hauen trataera egoki bat burutzeko planik. Erabili beharreko ur kopurua izu-

garria da eta negutegi efektua eragiten duten gasen ekoiz-

pena Australiako auto pilo osoak suposat-

zen duenarena baino handia-

goa izango litzate-

ke.

Oposizioko kanpainaGuzti honen eraginpean dagoen

zonaldea itzalez beteriko panora-ma marrazten du, bertako jendea mugiarazi duelarik eta “Lock the Gate”(itxi atea) deituriko kanpai-na tematian antolatu dira makina zulatzaileei bidea itxiz. Izan ere bo-rrokak legediak usten dituen zirri-kitu txikiak aprobetxatuz doa, hala nola makinek norbanakoen lurrak eta bideak zeharkatzen oztopatzen. Honelako jokaerek ustekabeak dakartzate konpainiei. Nahiz eta esan beharra den legediaren onurak orokorrean konpainientzako izaten direla noski. Bestalde, makinak geldiarazteko saiakerak ere eman izan dira, eta honegatik zenbait

pertsona atxilotuak izan zirela.

Azkenaldian Frackingak airea-ren kalitatea kaltetzen duela baieztatzen duten ikerketak gero eta gehiago dira. Aldizka-riaren aurreko zenbakian, al-daketa klimatikoarekiko sort-zen dituen ondorio kaltegarriez aritu ginelarik, gaurkoan frac-kinga ezarri den lekuetan ai-reaneman diren kalte zuzenez hitz egingo dugu.

Coloradoko Unibertsitateko ikertzailea den Lisa Mackenziek pasa den udaberrian honako hau baieztatzen zuen: “Gure ikerketek fracking-ari buruzko eztabaida na-zionalaren baitan airearen kutsadu-

ra ere kontuan hartzea ezinbestekoa dela ohartarazten gaituzte, denbora luzean zehar arreta uren degrada-zioan soilik eman izan delarik”. Irakaslearen iritzia erabatekoa izan zen. Izan ere 2012an argitaratu-tako bere ikerketako erantzunak irmoak ziren. Hala ere, ez zen hau ezagutarazi gintuen lehena izan. Bazen garaia, SMU Texaseko uni-bertsitateko ikertzaileek honako hau ondorioztatua zutela:Texasen fracking-putzuek sortzen duten smog kopurua, Fort Worth-Da-llas izeneko zonaldeko ibilgailu-zirkulazioak eragiten duena baino handiagoa da. Datu hau oso esan-guratsua da kontuan izanik 6 mi-

lioi biztanleko konurbazioa dela. Gainera, aipatu beharra dago azken hamar urteetan EEBBtako estatu guztietan biztanleriaren kantzer kasuen portzentaiak txikitu egin di-rela Texasen izan ezik, kasualitatea izango ote da?

TEDXTEDX (The Endocrine Disruption Exchange) erakunde ospetsuko zenbait ikertzailek, hauen artean Theo Colborn, hilabete honetan ezaguna izan den artikulu zientifiko bat argitaratu zuten. Bertan, ibilbi-de luzeko lehengo airearen kalita-teari buruzko ikerketaren emaitzak aurkezten dira. Arreta Garfield

konderrian jarri dute bereziki, Co-loradon, honetaz gain ez bait dago beste aktibitate industrialik bertan. Aurkeztutako ikerketek, 50 kutsat-zaile atmosferiko baino gehiagoren aurkikuntza erakusten dute, eta hauetako 35 bereziki burmuinean eta nerbio sisteman kalteak eragite-ko gai dira. Gainera, batzuk adinga-bekoen osasuna mintzeko kopuru nahikoan topatu izan dira. Egileen arabera, airearen horren kutsadura larriak bi zergati nagusi ditu: alde batetik, industriak burutu dituen aireztatze lanengatik, eta beste alde batetik, hausturarako eta zulake-tarako erabiltzen diren makinen lanengatik. Guzti honetaz gain,

itzulitako fluidoak pilatzen dituz-ten baltsetan ematen diren hainbat gaien lurrinak kontuan hartu be-harko lirateke. Beraz, ikerketa ho-nek herrialdearen zenbait lekuetan hainbatetan salatu izan diren arazo iraunkorrak azaldu ahalko ditu, edo hasi behintzat, askotan salatu eta gutxitan ikertu izan direnak hain zuzen ere.

BALiABidE fOSiLEKiKO mENPEKOtASuNA

3 FrAckiNg Ez 2013 Urtarrila

frackinga eta airearen kutsadura

metanoa ikatz geruzetan: hausturarako beste era bat.“Lock the Gate” kanpainak ikatz-geruzen erauzketa teknikaz ohartarazten gaitu

Azken hamar urteetan EEBBtako estatu guztietan

biztanleriaren kantzer kasuak txikitu egin direla

texasen izan ezik

Eskuineko argazkian ikus daiteke Ikatz geruzetako gas erauzketak eragindako paisaia Tienan, Australia. Eskubialdean aldiz, protesta ekimen bat “Lock the Gate” izeneko kanpainaren baitan.

Fracking-aren arazoak

Page 4: Fracking Ez 2013 martxoa

Josh Foxen zuzendaritzapean egindako dokumentalaren ostean, zinema izan da errebelatu dena frackingaren aurka borrokatzeko arma boteretsu gisa. “Irudi bakar batek mila hitz baino gehiago ba-lio duela” dioen esaerari errepara-tuz, Gasland-ek Sundance sariaz

gain Oscarretarako proposamena lortu zituen. Aldi berean, haus-tura egin den landen irudiak eta ur txorrotetatik su garrak erret-zen ikusten ziren irudien bitartez, EEBBko eta mundu mailakoa eremu zabal bat, sentsibilizatzea lortu zituen. Datorren hilabetean

ordea, Gus Van Sant zuzenda-riaren azken filma estreinatuko da, Promised Land. Bertan, Matt Damon eta Hohn Krasinski dira protagonistak eta filma elkarla-nean idatzi dutenak. Drama hau Gas-goseak gainezka egin duen Pennsilvanyko landa eremuan ematen da. Izan ere, Amerikako landa-munduak zuen gainbehera aprobetxatuz zonaldean gasaren industriak izan zuen jokaera bor-titza aztertzen da. Besteak beste, bistakoak dira gas ez konbentzio-naleko hobien gainean

kokatzen ziren norbanakoen lurretan baimenak lortzeko burut-zen dituzten azpijokoak. Filma, gure problematikarekiko arazo ezberdinez ari den arren, berdi-nak dira ohiko jendearen aurrean islatzen diren enpresen interesak. Ez ezazu galdu!

- Kaixo juan, zertan zabiltza azken bolada honetan?Idazten jarriatzen dut, denetarik apur bat, erreportaiak direla, gi-doiak direla. Zenbait komunikabiderekin kolaboratzen ere jarraitzen dut.- Pasaden udazkenean bideo batean parte hartu zenuen, Fracking Ez manifestaziorako deia luzatuz, zergatik?Berebiziko garrantzia zuen gai bat iruditzen zitzaidan eta difusioan nola edo hala lagundu nahi nuen. Gainera bideoaren formatoa ori-ginala eta irudimen handikoa iruditu zitzaidan, ezin izan nuen ezetz esan.- noiz ezagutu zenuen fracking-a?Gogoan dut Manurgan bizi den lagun batek mezu bat bidali zidala gaia azalduz, oraindik ere argitara atera gabe zegoenean. Garai har-tan isilpean gordetzeko kontu bat zen. Orduan informazioa biltzen hasi nintzen eta izututa geratu nintzen. Hori dela eta, komunikabide lokal batean zutabe bat idatzi nuen eta apaltasunez esan dezaket, gai honen inguruan agertu zen lehen berrietako bat izan zela uste dudala, lehena izan ez bazen behintzat.- Hasieratik sumatu zenuen arazoaren larritasuna?Kasu hauetan egiten duzun lehenengo gauza, interneten begiratzea izaten da. Bertan informazio ugari zegoen beste herrialde batzuen inguruan. Gainera apurka apurka gaia jendartean zabaltzen joan zen eta hemengo egoerari buruzko geroz eta informazio gehiago jasotzen hasi ginen. Gogoan dut, IGIko jendearekin hitz egin nuela eta hauek oso kritiko agertu zirela. Egia esan, ordutik hona, mobi-lizazioa eredugarria izan da eta herritarrak informatzeaz gain, poli-tikoak posizionatzera behartu ditu.- Urriaren 6ko manifestazioak fracking-aren aurkako bo-rrokan garrantzia izan duela uste duzu?Noski baietz, ereindako uzta jasotzea bezalakoa izan zen, indar pi-laketa bat. Baina ez da bakarra izan: nekazaritza eremuetako mo-bilizazioa, bertatik bertara, kualitatiboki oso garrantzitsua izan da.- Zer esango zenieke lan hauek burutzeko ardura duten kar-gu publikodunei?Nere ustez, indar politiko gehienek diskurtso bikoitza dute, PP,PNV zein PSEk. Mozorroa kendu eta haien benetako nahaiak agertzera estutuko nituzke, jendeak zer dagoen jakin dezan. Jakina!halako astakeria martxan jarri ez dezaten ere eskatuko nieke.- Etorkizunerako mezu positiborik?Geroz eta gehiago gara kontsumitzeko eta ekoizteko moduan era-bateko aldaketa bat ezinbestekoa dela pentsatzen hasi garenak; aro baten bukaeran gaudela uste dugunak, geure bizimoduko alderdi askotan errotikako aldaketak egitea eskatuko diguna, mugikortasu-nean, elikagaien kontsumoan…

4 FrAckiNg Ez 2013 Urtarrila

1. Bioerregaien bitartez europako %10aren kontsumoa lortzeko, landa daitekeen lurraren %72a erabili be-harko genukeela?

2. Kanadko British Columbian, Encana enpresak 2011ean egindako “munduko fracking lan handienean”, plata-forma soil batean 1.576 milioi litro ur erabili zituela?

3. 2008 eta 2011 urteen artean, Pennsilvanyan soilik, lege eta araudi ezberdinen 1.000 hutsegit inguru egon zirela frackinga egiten duten enpresen eskutik?

4. TEDX taldearen arabera, Ingurumena Babesteko Erakundeak (EPA) ikertutako putzuen %25etan kut-sadura arrastoak aurkitu dituztela?

5. Holandako ekonomia ministroak Groningen inguruan emandako lurrikarak gasaren ustiaketak eragiten di-tuekla onartu duela?

6. Artoatik litro bat bioetanola (gasolinaren ordekoa) lortzeko petrolio litro bat gastatu behar dela?

7. NASAren arabera, Ipar Dakotako ezohizko petrolioa ateratzen duten bitartean, berarekin irtetzen den gas antortxetan erretzen dutela eta horrek eragiten duen argi kopurua aldameneko Minneapoliseko zonalde me-tropolitanoak baino handiagoa dela, 3,3 milioi biztanle izanik?

frackinga zineman

New York estatuan giroa bero bero dago frackinga dela eta. Arra-zoia zera da: Andrew Cuomo gober-nadoreak 4 urteko luzamenduaren ostean, fracking-a behinbetiko debe-katuko den ala ez erabaki behar du.

Oposizioaren aurpegirik eza-gunena, “Fracking-aren aurkako artistak” mugimendua da, 2012ko udaran Yoko Onok eta bere semeak, Sean lennonek sortua. Egun 200 artista baino gehiago biltzen ditu bere baitan eta horien artean Susan Sarandon, Tim Robbins, Patti Snith edo Uma Thurman bezalako izenak daude. Urtarrilean artista horietako askok pensilvanian fracking-ak era-sandako lekuak bisitatu zituzten eta eraginak jasandako populazioarekin hitz egin zuten, modu horretan pre-sio eginaz, Cuomo Fracking-a de-bekatzera bultzatzeko asmoarekin. “Cuomo: etzazu New york hautsi” lelopean, Imagine abesti ezaguna-ren bertsio bat egitera ere iritsi dira zera dioena, “Imagine there’ s no fracking”.

Presio mediatiko hau guztia ba-rru barruraino sartu da. Iragan Ots-ailaren 13an, erabakia atzeratuko

zuela iragarri zuen Cuomok, esta-tuko osasun agintaritzak denbora gehiago behar baitzuen fracking-ak osasunean dituen eraginak sakonki aztertzeko. Lobby frackingzaleek euren presioarekin aurrera darraiten bitartean, aurkako mugimenduek deklarazio hau “garrantzi gabeko garaipen” bat bezala hartu dute.

Bestalde, Marcellus formazioa, bere baitan Pensilvania, Ekialde-ko Virginia eta New York hartzen dituena, bat dator “sagar handia”

hornitzen duen elikagai arroarekin. AEBetako beste eremu batzuetan jasotako eskarmentuak agerian uzten du fracking-a eta elikagaien subiranotasuna bateraezinak direla. Metropoli-barrutia hornitzen du-ten landaketa eta industriek arris-kuan ikusten dute euren burua eta fracking-a debekatzeko eskatzen ari dira. New York-eko biztanleriak ere hausnartu beharko luke nondik eka-rriko lituzketen elikagaiak inguruan haustura egiten badiete.

Artistak frackingaren aurka

SaltokiakGasteiz: Elkar, CNT, Bioalai, Zuloa, Librería UPV, Bestpress, Hnas. Men-di, Jakintza, Kiosko catedral, Anegón, Aranbide, Ayala, Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato 14, Sarralde, Haur-txoa, Zapateneo, Aizkora San Markos.Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu, Urizharra, Ondategi.Bizkaia: Bilbo (Eztabaida, Ekoetxea), Urduña.Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda).Nafarroa: Iruñea (La Hormiga atómi-ca, Ekologistak Martxan, El Parnasillo, Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu.Madrid: Traficantes de Sueños.Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa de Foc, El Lokal, Aldarull.

Elkarrizketan

Juan Ibarrondo

Ba al zenekien?