foruak

10
FORUAK DEFINIZIOA: Lurralde, eskualde edo haran bateko bizitza antolatzeko dituen ohitura, usadio...idatziz, lege bihurtzea.

Upload: phoebe

Post on 29-Jan-2016

101 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

FORUAK. DEFINIZIOA: Lurralde, eskualde edo haran bateko bizitza antolatzeko dituen ohitura, usadio...idatziz, lege bihurtzea. HISTORIA. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: FORUAK

FORUAKDEFINIZIOA: Lurralde, eskualde edo

haran bateko bizitza antolatzeko dituen ohitura, usadio...idatziz, lege bihurtzea.

Page 2: FORUAK

HISTORIA

• Erdi Aroaz geroztik erregeak eta Probintziako Batzarrak idatzi eta onartutako tratatuak biltzen zituen bilduma bihurtu ziren. Euskaldunek foruen arabera zenbait eskubide indibidual edo kolektibo izan zituzten erregearen aurrean: zuzenbidezko eskubideen errespetua, bake garaian soldadutza egin beharrik eza, zerga-erregimen berezi eta pribilegiatua, aduanako zergarik eza, etab.

Page 3: FORUAK

Probintzia bakoitzeko Batzarrak foru-legeak idatzi eta aldatzeko ahalmena zuen. Batzarretako erabakiak gehiengoak hartzen zituen, baina gutxiengoak erregearengana jo zezakeen parte hartu eta egoera konponezina izanez gero, erabakia har zezan. Iruñea-Naiara-Nafarroako erregeen aurrean betebeharreko arauak Foru Nagusian idatzi ziren, eta Gaztelako erregeen aurrean, garaian garaiko izan ziren foru idatziak.

Page 4: FORUAK

• Erregeak indar handia zuen baina betiere foru-baimena edo kontraforua kontutan hartuta; hau da: Batzar Nagusiek edo Gorteek eskubidea zuten foruen kontrako erregearen legeak ez betetzeko. Alegia, bazegoen Batzarraren eta erregearen indarraren arteko oreka. 1561az geroztik, instituzio zentraletik etorritako lege, dekretu, zein pragmatikak kontraforutzat hartuz gero, "onartzen da baina ez da betetzen" esapidea erabiltzen zen. Baina, 1796ko erret ordenak, eskubidearen desagerpena agindu zuen ordenak, ez zuen horrelakorik bete.

Page 5: FORUAK

• Hego Euskal Herrian, Felipe V.arekin Borboiak Espainiako tronura igo zirenean, botere zentrala indartzeko politika ezarri zuten; eta horretarako foruen desagerpena nahi izan zuten. Baina, Euskal Herriak Ondorengotza-gerran (1701 - 1714) borboien alde borrokatu zuenez, foru-legea mantentzeko aukera izan zuen. Ipar Euskal Herrian Iraultza Frantsesak ezabatu zituen Foruak.

Page 6: FORUAK

• Hegoaldean, Foruek geroz eta eraso gehiago eta gogorragoak jaso zituzten XVIII. mendean zehar. Cadizko Gorteetako konstituzioarekin (1812) desagertu ziren lehenengo aldiz hegoaldeko euskal foruak. . Nahiz eta geroago berrezarri, Lehen Karlistadan, galbidean sartu ziren. azkenik, Bigarren Karlistada amaitutakoan, Alfontso XII.ak 1876ko konstituzioa promulgatu eta Hego Euskal Herriko foruak erabat deuseztatu egin zituen.

Page 7: FORUAK

• Fernando Katolikoa Bizkaiko foruak zin egiten Gernikan.

Page 8: FORUAK

• Foruen zin egitea

Page 9: FORUAK

Foru Liburua

Page 10: FORUAK