folin markesa. marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. hemen...

20

Upload: others

Post on 14-Oct-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi
Page 2: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

AURKIBIDEA

Aurkibidea 7

Aitzinsolasa 9

Esker ona 13

1. Folin aitzakia, 15Folin Baionara ailegatu baino lehenago, 20Folin markesa Euskal Herrian, 28Folin dibulgatzaile eta eragile, 35Serbiako erregina eta Ablainxako “etcheko yauna”, 40Itsaso sakona argiztatzen, 44Natura maxime miranda in minimis edota small is beautiful, 50Gazitasun-puntu bat dela-eta. 57

2. Alegiazko irla, 65Atlantidaren berragerpena, 70Donnelly-ren Atlantida, 78Atlantida eta Lemuria: hipotesi zientifiko bi, 85Germain-en Atlantida, 92 Geologia gupidabakoa: Atlantidaren azkena. 98

7

Page 3: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

3. Marraskiloen atzetik, 107Darwin, marraskiloak eta espezieen sakabanakuntza, 112Iparraldeko marraskilo arrotzak, 116Folin biodibertsitatea ikertzen, 129Marraskilo saskeldoak eta zientziaren aurrekontuak. 136

4. Zer gara gu, nor gara gu, 143Konexioren baten bila, 149Jainkoa Jainko izan aurretik, euskaldunak euskaldun, 159Lunatikoen koadrila, 164Noeren iloba etorri zenekoa, 169Matxinsalto-aurpegia edukitzearen garrantzia, 178Euskal Herria Atlantida berria ote. 186

Erreferentziak 193

Aurkibide alfabetikoa 201

8

Page 4: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

11FOLIN AITZAKIA

Hurrengo orrialdeetara ekarriko dugun kontagaia ez da izango, zientzi dibulga-ziozko liburuetan ohi denez, gaur eguneko komunitate zientifikoak eskutarteangori-gori dituen kuestioen ingurukoa.

Ez gara, ez, unibertsoaren jatorri eta garapenaz arituko, Carl Sagan baten antze-ra modu ezin argiagoan emanez ostondoko galaxia eta izarren agerpen zein herio-tzaren azalpen zehatza. Ez gara oraingoan arduratuko dinosauruen suntsipen bat--bateko ala gradualaz, eta horren gaineko hipotesi eta eztabaida emankorrez,David M. Raup-ek hain era intrigagarrian egin duen bezala: meteoritoa izango otezen kulpantea ala, ostera, Nemesis izar behin ere ikusi gabekoa. Bestalde, etaEdward O. Wilson-ek biodibertsitatearen zokondo xarmantak hurbildu badizkiguere, horregaz batera munduko ondare biologikoa zelako larriune ikaragarriarenaurrean jarri dugun ederto adierazi digularik, guk hemen ez dugu hil-ala-bizikoafera hori hari nagusitzat hartuko. Eta ez ditugu gizateriaren sorrera eta bilakaeraaztertuko, Luca Cavalli-Sforza batek egin duen bezala, datu genetiko, arkeologikoeta linguistikoak bateratuz. Halaber, ez da eboluzioa izango gure kontu nagusia,Stephen Jay Gould-ek azaltzen baitu ondoen biziaren eboluzioa gaur egun zelanulertzen dugun, hala Darwin-en beraren hasierako ideiak nola prozesu ebolutibo-ari dagozkion gorabeherak: pandaren erpuruaren irakaspenak, edo munstro itxa-ropentsuak, nahiz Burgess Shale-ko fosilek iradokitako historia ebolutiboaren itxu-ra berritua, eta abar luze-luzea.

Izan ere, aurreko pasartean aipaturiko gaiak eta beste asko erabili izan diradagoenekoz dibulgazio-literaturan, eta sarritxotan gainera gai horiexetan adituak

15

Page 5: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

diren zientzilari prestigiodunen eskutik. Horrela delarik, ezer gutxi gehitu ahalzaie holako idazlan bikainei, aberastasun kontzeptual korapilatsua edozeinekmodu errazean ulertzeraino mamurtu dutenei. Areago, mamiaren xehetasunakargitzeaz aparte, holako liburuek bai zientziaren beraren mekanika eta bai zien-tzilarien ihardunbide eta zalantzak erakusten dizkigute, aurrerakada zientifikoarenargi-ilunak agerian jarririk.

Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen,eta bildur handi barik esan daiteke protagonista nagusia ia guztiz ahaztuta dagoe-la, komunitate zientifikoan bertan ere. Alde horretatik, beraz, gaia eta pertsonaiaatipiko samarrak izango dira, baina hainbat eta hainbat azalpenetarako abagadu-nea eskainiko digute.

1.1.irudia. Gehienontzat bere izena guztizezezagun suertatu arren, Folin markesarengarrantzia nabarmena da, batetik, gerora oze-anografia izango zen disziplina zientifikoarenaitzindarietariko bat izan zelako, eta bestalde,zenbait talde zoologikoren azterketa faunisti-ko zehatzak burutu zituelako. (Artxibokoa)

Ziur aski, Léopold de Folin izena aipatuta, ez zaio ia inori ezagun suertatuko,nahiz eta ohorezko tokia merezi duen Euskal Herriko faunaren ikerketen historianeta itsas biologiaren analetan, batean zein bestean aitzindaria eta dinamizatzailegalanta izan baitzen, Kisch-ek dinoskunez. Batez ere beraren ekimenez, Frantziakogobernuak Travailleur itsasontzia atondu zuen 1880an, ezponda kontinentalekoerroitz sakonak exploratzeko Bizkaiko Golkoko hegoaldean. Folin-ek parte hartuzuen ikerketa-untzi horrek burutu zituen hiru expedizioetan (1880, 1881 eta 1882)eta Talisman untziak 1883an egindakoan, A. Milne-Edwards, P. Fischer eta bestenaturalista batzurekin. Izatez, harreman estua eduki zuen puntako beste hainbatnaturalistarekin, hala nola, Deshayes, Morelet, Locard, Louis Agassiz, Jeffreys, G.Brady eta H. Brady. Lortutako datuek makina bat artikulutarako mamia eman zio-ten: natur historiari buruz 80tik gora idatzi zituen, horietatik erdia baino dexentegehiago moluskuen ingurukoak. Hirurehun bat molusku-espezie berri nominatu etadeskribatu zituen, krustazeo eta foraminiferoak aipatu gabe.

16

Page 6: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

1.2.irudia. Hirurehun bat molusku-espezie aurkitu zituen Folin markesak, gehienak itsastarrak. ArgazkianPlatyla cryptomena (Folin & Bérillon, 1877) marraskilo prosobrankio lurtarra dugu. Espezie nimiño hau osoarraroa da, soilik Euskal Herriko alde atlantiarrean bizi delarik. (Arg.: B. Gómez)

Hortaz, munta handiko ikerlari baten bizitzako lorpen nabarmenenak eta ordu-ko giroko zenbait zertzelada ekartzeko parada edukiko dugu. Baina, Folin sujetnagusia izanda ere, ez genuke gurako idazlan hau huts-hutsean arlo biografikoramugatzea. Aitzitik, Folin alagalako abiapuntua da bestelako bidezidor interesga-rrietan barrena joateko, hau da, ezkutuko konexioak aztertzeko. Bi aipatuko ditu-gu orain: euskaldunen jatorri itzalez betea, eta Atlantida, hots, kontinente galdua.

Edozelan ere, Folin-en bizitzan murgildu aurretik, beharbada argibide labur batkomeniko litzateke, liburu hau idazteko akordua nondik sortu eta gerora zelanhazi zen adierazteko. Nahikoa arrunta denez, hasierako ideia beste gauza batzuirakurriz agertu zen, eta izatez artikulu baterako gorputza zeukan, besterik gabe.Alabaina, hari desberdinetatik tiratuz zoazela, informazio interesgarria pilatu eginzitzaidan konturatu orduko; areago aldameneko konexioak-eta aintzat hartuz.Artikulu bakarraren posibilitatea guztiz baztertu barik, artikulu-sorta modura plan-teatu genuen hurrengo momentu batean, baina dibulgazio-liburuaren formatuakkomentzitu gintuen azkenik.

Folin aitzakia

17

Page 7: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

Aurreneko flasha 1987an izan zen. Iruñako uda sargorian UEUren ikastaroakaurrera zihoazen, ohi denez uztaileko bigarren hamabostaldian. Bertan egonda,Auzolan liburudendatik pasatu eta Jon Juaristiren orduko azken liburua erosi nuen.Eskuratu egin eta karraderan kasik leidu. Liburua XIX. mendeko euskal literaturahistoriko-legendarioaren azterketa sakona da, besteak beste Euskal Herriko ostekohistoriaren klabe posible asko azaleratzen dituena. Beste hainbat gauza aipagarribaztertuz ere, ba dago pasarte-puska bat hona dagoen moduan ekarri nahi duda-na, gure autuarekin duen zerikusi erabatekoagatik:

En un artículo publicado el 18 de julio de 1897 en Base’r i ta’r a, uno de los numero-sos periódicos que editaría a lo largo de su vida, Arana Goiri se mostraba próximo alas peregrinas tesis de D’Abartiague sobre el origen atlante de los vascos (azpimarra-keta gurea da), no porque les reconociera solidez científica, sino sólo porque carecí-an de las implicaciones “españolistas” de la teoría vascoiberista (200. orr.).

Izan ere, geroago ikusi nuenez, hemen “peregrino” modura kalifikatutakoa lehe-nagoko idazlan batean (1976, 71. orrialdean) “fantastiko”tzat jo zuen autore ber-berak, antzerako arrazonamendu-lerroa zerabilelarik. Nolanahi, guri ere irribarre-txoa ezpaineratu zitzaigun “urpeko” jatorri mitikoarena leidutakoan, ezin dut-etahorrelakorik sinistu, “zeren (Moujan Otañok idatzi bezala) Jainkoak ez baitzukeenbaskoez populaturiko kontinente bat deuseztatuko”.

Dena den, irakurketa horrek berez ez zuen nahikoa balio inspiratzailerik eduki:bigarren irakurketa baten laguntza falta zuen, baina laster ailegatuko zen bigarrenhori. Uda joanda, urte bereko neguan kongresu baterako konpromezua geneukan.Seguraski gogoratuko duzunez, 1987an, merezi zuena baino bonbazia gehiagozburutu zen “II Congreso Mundial Vasco/ II. Euskal Mundu-Biltzarra”, eta markozabal horren barruan ingurune-biologiari buruzko ihardunaldi batzu ere egin zirenazaroko bigarren partean. Hori zela-eta, gure ikerketa-taldeak Euskal Herrikomarraskilo endemikoei buruzko txosten bat aurkeztea erabaki zuen, beste lanbatzuren artean. Horretarako, zer esanik ez, laginketetan lortu ditugunsakabanakuntza-datuez gainera, gai horren inguruan bestelako ikerlariek argitara-tutakoa behar genuen hartu kontuan. Hau da, bibliografia malakologikoa berriku-si behar genuen: hortik etorri zitzaigun bigarren irakurketa, “hor zeozer dago”esan ziguna.

Hortaz ba, berrikuspen horretan dihardugula, Edmund Gittenberger-en artiku-luak arakatu genituen, besteak beste; horietariko batean, hain zuzen ere IberiarPenintsulako marraskilo nimiño batzuren ingurukoa, ondoko pasartea aurkitugenuen, marraskilo-espezie konkretu bati buruzko zenbait iruzkinen artean:

18

Page 8: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

De Folin (1892) considered Cryptazeca monodonta (De Folin & Bérillon, 1877),Elona quimperiana (Férussac, 1821), Trissexodon constrictus (Boubée, 1836), andLaminifera (Neniatlanta) pauli (Mabille, 1865), strange elements in the westernPyrenees, which might have been introduced there by the descendents of the peopleof Atlantis, i.e. the Basque people in his working hypothesis: (p. 329) “Si en effet lesAtlantes ont colonisé les territoires pyrénéens, les Basques descendraient de cetteémigration des peuples de l’Atlantide, on expliquerait aisément l’introduction aveceux des mollusques en question, et le continent ayant disparu, l’anéantissement desfamilles souches s’expliquerait également.”

Textu hori irakurri ahala, irribarrea barik harridura izan zen oraingo honetannagusitu zitzaidan zentzazioa: bigarrenez ideia txirene berbera hain denbora-tartelaburrean. “Hemen zeozer jagok!”. Itxura osoz egon behar ere: behin, txiripazizan zitekeen; birritan ez.

Jakina, lehen pasarteko Arana Goiriren gaineko azalpenean ba dago haren jarre-rari buruzko ohar bat nahikoa sinesgarri suerta daitekeena, alegia, baskoiberismo-aren hipotesia arbuiatu zuela, bai, baina arbuiatu hein handi batean aurreritzi ide-ologikoak zirela-eta. Ostera, ez zen horren ondo egokitzen, gure ustean,Atlantidaren hipotesiaren alde horrexegatik agertu zela interpretatzeko: zelan uler-tuko dugu, ba, artean indarrean-edo zegoen ganorazko hipotesia, hots, aditu pres-tigiodunek hobatsiriko baskoiberismoa, baztertu zuenik, holako xelebrekeria txoroperegrino-fantastikoa besarkatzeko? Nekez konpreni daiteke hori, baldin eta ezbazaio nolabaiteko duintasun zientifikorik onartzen bigarren tesi horri. Bestela,erabateko itsukeriatzat jo beharko genituzke aurreritzi ideologikotzat hartu ditu-gunak. Egia esan, puntu horren inguruan ez nekien zer pentsatu. Gauza askoentzun ditugu abandotarra dela-eta, onak zein txarrak, segun-eta noren ahotikdatozen. Entzundakoak gorabehera, ez neukan daturik Arana Goiriri buruz, ezbehintzat erabakitzeko, kontu horretan zelan joka zezakeen. Eta gogora nezakee-larik, haren figuraz liburu bakarra neukan irakurrita, hori ere aspaldi batean, hauda, erdi ahaztuta; Joxe Azurmendirena.

Folin-en aipamena irakurtzean, Atlantida, zenbait marraskiloren banaketa geo-grafiko arraroen azalpenerako hipotesi posibletzat jo zuela konturatu nintzen, hauda, Gittenberger-ek textuan dinoenez, “lan-hipotesi” modura. Guk orduan gene-kienaren arabera, Folin malakologo frantsesa zen, Euskal Herriko molusku itsastar,batez ere, zein lurtarrei buruzko lan batzu argitaratuta zituena, baina, ezagutzengenuen neurrian, inolako joera politikoki inkorrektorik gabekoa zen. Alde horre-tatik, beraz, ba zirudien lan-hipotesi hori ezin genuela aurreritzi ideologikoenondorio gisa ulertu, Folin-en kasuan bederen.

Folin aitzakia

19

Page 9: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

Nolanahi ere, kezka-izpi batzurekin geratu nintzen handik aurrera. Hasteko,gure bilduma bibliografikoan ez geneukan Folin-en idazlan hori, hots, 1892koa,eta ez beste hainbat, geroago konturatu ginenez. Eskuratu egin behar, noski.Bestalde, inkognita itzela Folin dela-eta: nor ote zen euskaldunen jatorriari buruz-ko horrelako hipotesia defendatzeko marraskiloen inguruko datuak plazaratuzituen markes frantses hura, bide batez esateko, oso malakologo fidagarria zena?Eta, Atlantidarenak zernolako funtsa zeukan XIX. mendeko azken urteetan: komu-nitate zientifikoak berea egindako hipotesi mamitsua zen, ala ostera, Platon-enmitoaren erabilpen desbideratua?

Besteak beste, azken galdera horren erantzunak ba du garrantzi berezia, gureustez. Batetik, Juaristiren juzkua eta nire hasierako irribarre konplizea zuzenak alziren, ala gure uste anakroniko erdi ustel batean finkatuta zeuden? Hau da,Atlantidari buruzko eritzi akademikoa berbera izan ote da XIX.aren amaiera alde-an eta gaur egun, guk inplizituki jo dugun bezalaxe. Bestetik, Abartiaga, AranaGoiri eta Folin-en ospe ona daukagu tartean, baina batez ere bigarrenarena. Izanere, Arana Goiri itzal zabaleko pertsonaia da herri honen historian, eta berazharen inguruko edozein interpretazio zuzenetarako datu fidagarriak behar dira, ezhala-holakoak. Eta zentzu horretan, oso esanguratsua litzateke jakitea zelan joka-tu zuen bere garaiko eztabaida zientifikoetan.

Lehen arrasto bat Folin-en 1892ko idazlana eskuratzean aurkitu genuen. Izanere, Atlantidaren arazoaz orduan zegoen auzia aipatuz hasi zuen artikulua Folin--ek, argi utziz lehen esaldian bertan eruditoen arteko adostasun-falta arazo horridagokiola, baina inoren izenik esan gabe. Edonola ere, momentuz ez dugu tiratu-ko hari horretatik.

Folin Baionara ailegatu baino lehenago

Esan bezala, Folin-ekin izandako enkontru horrek jakingura biztu zigun. Folinguretzat, ordura arte, erreferentzia bibliografiko soila izan zen, eta ez zeukan inon-go pertsona-euskarririk. Baina harrezkero haren bizitzaren peskizan ibili garagizon haragizkoa eta benetakoa egin nahian, horretarako ahalik eta datu gehienlortzen ahalegindu garelarik; horregaz batera, hainbat konexioren arrastoa segitudugu, eta alde horretatik argibide franko eskuratu ditugu. Horrela izanik, Kisch-enartikuluak oso interesgarri iruditu zaizkigu, zeren, batean Folin-en biografia labu-rra plazaratu baitzuen, eta besteetan bere obra malakologikoaren lehen azterketakritikoa.

20

Page 10: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

Alexandre-Guillaume Léopold de Folin markesa Tournus-en (Saône-et-Loire) jaiozen 1817an, aintzinako familia borgoñar baten baitan. Itsas armadarako lonbraduzutelarik, Brest-eko (Finistère) itsas akademiara sartu zen 15 urtekin. Behin ikaske-tak bukatu eta gero, hamar urtez nabigatzen egon zen ofizial gisa 1847rarte; zer-bitzu aktiboa utzita, administrazioan sartu zen. Horrela, 1857an Saint-Nazaire-ko(Loira Atlantiarra) portuko nagusi izendatu zuten, 1861ean Pauillac-era (Bordeletikhurbil samar) transferitu zuten maila berarekin, eta azkenik Baionara 1868an, ber-tan ihardun zuelarik 1880an erretiratu arte. Ondoren, eta heriotza bitartean,Biarritzen bizi izan zen.

Folin naturzalea zen izakeraz, eta bai behatzaile zolia eta mugabako entusias-moaren jaubea ere. Alabaina, ez da erraza zehazki esatea noiz hasi zitzaion itsasbiologiarekiko zaletasuna. Antza denez, efektu katalisatzailea eduki zuen Milne--Edwards-ek Académie des Sciencesera 1861ean aurkeztu zuen komunikazioak,zeinean, Mediterranioko 2000 eta 2800 m arteko sakoneran puskatutako kabletelegrafikoari itsatsita aurkitutako bizidunen berri plazaratu baitzen. Dena dela,azalpen honen benetako arrazoia ondo ulertzeko, beharbada, atzeranzko jauzitxiki bat komeniko litzateke.

1.3.irudia. Ozeanografiaren hastapenetan Forbes-ek “alde azoiko”aren hipotesia plazaratu zuen, alegia, 500m-ko sakoneratik behera itsasoan ez zela animaliarik bizi. Hurrengo urteetan hainbat behaketa burutu ziren,tartean Folin markesarenak, hipotesia baztertu egin zelarik. (Arg.: L. Dantart)

Folin aitzakia

21

Page 11: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

Itsasoko ikerketei buruzko liburuek dinoskutenez, oso gazterik hil zen EdwardForbes-en (1815-54) ekarpena garrantzi handikoa izan zen ozeanografiaren eraketaformalerako: ozeanografia izena 1880etan hasi zen erabiltzen, baina, izatez ozea-nografia ez da horrenbeste benetako zientzia bat, baizik eta ozeanoen ulerkerarakobestelako zientzien aplikazioa: fisika, kimika, biologia, matematika, geologia.Forbes delakoa Natur Historiaren irakasle izan zen Edinburgh-eko Unibertsitatean,eta bai bertako dekanoa ere, eta 1841ean Beacon untziarekin Mediterranioko ekial-dera joan zen naturalista gisa, Egeoko uretara, hango bizidunak dragatzera, bertan230 brazako sakoneraino zundatu zuelarik. Egindako behaketen ondorioz, itsasokoanimalien ugaritasuna sakonerarekin batera urrituz doala plazaratu zuen, zortziugaritasun-tarte ezarriz. Areago, itsasoan 300 brazatik (= 500 m) behera ez zela ani-maliarik bizi postulatu zuen, barnatasun horrek “alde azoiko”aren, hots, animalia-rik gabeko aldearen hasiera mugatzen duelarik. Dagoenekoz konturatu garenez,osteko ikerlariek laster batean ezeztatuko zuten Forbes-en alde azoikoaren hipotesihori, baina, zientziaren esparruan gehienetan gertatzen denez, ikerketa berriak akui-latu zituen, esate erraz baterako Folin markesarenak, edo Challenger ikerketa-untziospetsuaren expedizio famatua (1872-76). Hein batean, beraz, Forbes-en hipotesia-ren inguruan kokatu eta ulertu beharko genuke aurreko pasartean adierazitakoa.

Folin-en eritziz, itsasoaren ikerketa orokorra behar zen, alde biotikoa nahizabiotikoa aztertuz, hau da, ikuspegi guztietatiko ikerketa. Esate baterako, harrituegiten zen behin eta berriro, sumatuz ba zegoela nolabaiteko harremana itsasokogainazalean behaturiko fenomenoen eta atmosferako behe-mailetako geruzetangertatutakoen artean, eta horiek horrela, Folin komentzituta zegoen, meteorolo-giaren aurrerapenerako airearen ikerketa bezain inportantea zela itsasoarena.

Eduki zituen destino desberdinengatik bizi izan zen portu guztietan, oso errepu-tazio ona lortu zuen, baina ez alor pertsonalean edota profesionalean soilik. Izanere, bere ikerlanak eta aurkikundeak zirela-eta, gero eta ospe hobea zeukan jaki-tunen munduan.

Pauillac portuko nagusia izanda, Folin-ek tratu eta hartu-emanak eduki zituenBordelera moilatutako munduko ia alde guztietako itsasontzien kapitainekin.Horietariko batengandik, Meleagrina margaritifera perla-ostraren hainbat kuskujaso zituen, Panamako Badiako Perla Irletakoak. Ezuste batean puskatu eginzitzaion perla-ostra baten kusku bat, zeinak bizpahiru maskor txiki erakutsi baitzi-tuen barruan ezkutaturik; horrela aurkitutako maskorrak Modiola generokoakziren. Nolanahi, gertaera horrek Meleagrina perla-ostraren kuskuetako perforazio-ak aztertzera bultzatu zuen Folin markesa, eta, ezaguna den neurrian, horixe izanzen bere lehen artikuluaren gaia.

22

Page 12: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

1.4.irudia. Animalia gehienek, bizkarroiez beste fauna laguntzailea daramate aldean, nolabait animalia txikia-goen aterpe modura aritzen direlarik. Folin markesak perla-ostraren baitakoak aztertu zituen, hirurogei ingu-ru molusku-espezie berri deskribatu zituelarik. Zenbat bizi al dira argazkiko Tridacna txirla erraldoi horrenhegapean? (Arg.: L. Dantart)

Folin-ek aitortu zuenez, Deshayes malakologo famatuak eman zion adoreahasieratik, eta 1867an Les Méléagrinicoles: Espèces Nouvelles monografia garran-tzitsua argitaratu zuen. Ikerlan horretan, perla-ostretan bizi diren 59 molusku--espezie berri deskribatu ziren, 58 Folin-ek berak eta bestea Deshayes-ek, beronekespeziea Folin-i dedikatu ziolarik: Gastrochaena folini izendatu zuen. Aipatzekoada baita, Folin-en Meleagrina-aleetan geroago buruturiko berrikuspen bateanbeste molusku-genero berri bat, Folinia izenaz bataiatu zuena, deskribatu zuela H.Crosse-k, alegia, Journal de Conchyliologie aldizkariko lehen zuzendarietarikobatek.

Garai berean Folin markesak beste monografia bat burutu zuen, Le GenreMeioceras, 1869an argitaratu zelarik. Idazlan horretan deskribatu eta irudikatuta-ko hamabi espezieetatik bederatzi berriak ziren.

Dena dela, ikerlan horiek burutzean Folin kontu xume batez jaubetu zen, zeina,hasiera batean txikikeriatzat jo bazitekeen ere, esanguratsua izan baitzen ondo-rioztatu zuenagatik. Izan ere, gorago aipatu dugun sakonera handiko kable tele-grafiko puskatuarekin batera hainbat bizidun agertu ziren bezalaxe, Folin-ek azter-

Folin aitzakia

23

Page 13: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

tu zituen maskorrek, arestian esandako molusku-espezie txiker berriez gainera,makina bat krustazeo, anelido, porifero nahiz foraminifero zeramatzaten aldean,nola edo hala ezkutaturik. Zer esanik ez, fenomeno horrek itsaspeko ikerketazorrotzagoen premia iradoki zion.

Ikerketen hasieran pairatu zuen bitarteko-pobrezia itzela izanagatik ere, Folin-ekagudeziaz gainditu zuen medioen falta hori, esan bezala, gizon entusiasta baitzen.Bordeleko kaietara ailegatzen ziren itsasontzien kapitain eta gainontzeko ofizialenlaguntza bereganatu ohi zuen, beraien itsasketa luzeetan arribatutako edonongoportuetako laginak eraman ziezaizkioten: ainguraren muturretan itsatsitako loka-tzaren laginak, edo hondalean dragatuz hartutakoak, eta abar. Helburu horretara-ko, 1864 eta 1869 bitartean 10.000 orri banatu zituen, bertan azalduz laginketakzelan egin behar ziren, zegozkien sakonera eta lekunea zelan zehaztu, eta laginenosteko kudeaketa nola bideratu. Zabaldutako orri horien ginoan, soilik gutxi batzuizan ziren emankor; alabaina, gutxi horiek gogobetekoak izan ziren oso, zeren,2000 lagin baino gehiago jaso baitzituen 1867ko martxorako. Laginak eskuratuahala, alde zoologikotik aztertzen zituen Folin-ek; itsas hondoko deposituen kon-posizioa Léon Périer-ek analisatzen zuen, Bordeleko Medikuntza eta FarmaziaEskolako irakaslea bera. Hortaz, lortutako materialaren bidez hainbat eta hainbatdatu atera ziren, ez bakarrik mundu zabaleko itsas hondoetako zoologiaz, baita erekimika, mineralogia eta geologiaz. Dozena-erdi urte horietan 4000tik gora laginerdietsi zituzten. Beti ere, material biologikoa sikua zen, eta hortaz maskorrenazterketa soila ahalbidetzen zuena, hau da, ezin zen datu anatomikorik eskuratu.

Arestian aipatu dugunez, datu-mordoa atera zuten laginen azterketatik, eta aldehorretatik, euren aurrikuspenik baikorrenak ere gaindituta geratu ziren. Hortaz ba,modu horretara ekoitzitako informazio guztia plazaratzeko, Folin-i aldizkari batenideia otu zitzaion, oraingoan ere Périer-en laguntza eduki zuelarik. Horrelaxeabiatu zen Les Fonds de la Mer, Folin kudeatzaile nagusia izanik. Aldizkariak hel-burutzat itsas hondoko ikasketa globala zuen, alegia, ikuspegi guztietatikoa. Bestezenbait naturalistak ere hartu zuten parte, batez ere ondokoek: A. Milne-Edwards(krustazeoak), P. Fischer (krustazeo, molusku, briozoo eta foraminiferoak), L.Vaillant (anelidoak), G.S. Brady (krustazeo ostrakodoak), Van den Broeck (forami-niferoak), P. Petit (diatomeoak) eta J. Gwyn Jeffreys (moluskuak).

Les Fonds de la Mer aldizkaria 1867tik 1887ra luzatu zen, tarte horretan 81 atalargitaratu zirelarik, lau tomotan. Aldizkarian erregistratu ziren 243 molusku--espezie berrietatik, 16 izan ezik gainontzeko guztiak Folin-ek deskribatuak ziren,eta horietariko gehienak arta handiz irudikatu zituen. Dance-k dinoenez, marras-kilo txiki eta niminoez arduratzean Folin-ek espezie berri asko deskribatzeko xan-

24

Page 14: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

tza gehiago eduki zuen; gorago aipatu denez, maskor handiagoen zirrikitu etaarrakalek espezie txikiagoentzako aterpe berebizikoa opesten dute.

Baina Folin-ek espezie berri ugari aurkitzeaz gainera, genero berriak ere ezarrizituen; ondokoak: Discopsis, Elodia, Karolus, Oceanida, Ondina, Parastrophia, etaWatsonia. Halaber, Cryptazeca marraskilo-genero lurtarra proposatu zuen.

1.5.irudia. Folin markesak deskribaturiko Cryptazeca generoak dozena-erdi bat espezie biltzen ditu gauregun, den-denak Euskal Herriko alde atlantiarreko endemismoak direnak. Nekez aurkitzen dira, espezie osoarrarotzat jo daitezkeelarik. Esate baterako, Cryptazeca monodonta espeziea, argazkikoa, Folin markesak des-kribatu eta gero ehun bat urtetan ez da berriro topatu. Beraz, erregresioan daudela pentsa daiteke. (Arg.: J.R.Aihartza)

Folin-ek deskribatutako espezie berrien artean, asko Caecidae familiakoak ziren;izatez, 130 espezie berri gehitu zizkien lehenagotik familia horretan ezagututako30 bat espezieri. Dagoenekoz konturatu garenez, azterketa berezia burutu zuenfamilia horren gainean (1875erako 20.000tik gora ale zeuzkan behatuta), eta espe-zialista nagusietarikoa izatera ailegatu zen. Gutxienez, esandakoaren froga modu-ra uler daiteke, Challenger untziaren expedizioan lortutako zezidoen determina-zioa berari esleitzea.

Folin aitzakia

25

Page 15: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

1.6.irudia. Zezidoak prosobrankio mesogastropodo oso txikiak dira, gehienez zentimetro-erdiko maskorletagin-itxurakoa dutenak. Molusku hauek itsaso tropikal eta epeletako hondo hareatsuetan bizi dira, ur aza-letan maiz oso ugari izanik. Denetara 300 bat espezie dira, dozena bat generotan bananduta. Mikrografia elek-troniko hauetan Caecum generoko ale bat dugu. (Arg.: L. Dantart)

Era berean, Pyramidellidae familia ere sakonki aztertu zuen eta 91 espezie berrideskribatu, den-denak maskorraren ezaugarrietan soilik oinarrituta bereiztu zitue-larik. Folin-ek Chemnitzidae izena erabiltzen zuen familia horretarako, eta bertangaur egun familia taxonomiko propioa duen Aclis generoa kokatu zuen, garai har-tako autore gehienek bezalaxe.

26

Page 16: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

1.7.irudia. Piramidelidoak tamainu txikiko (10mm inguru) opistobrankioak dira, ektoparasiti-koak gehienetan, poliketo, ekinodermatu edota

bestelako moluskuen bizkar bizi direnak; badaude zenbait espezie harrapakari ere. Beraien

erradula eraldatuta dago, ziztailu modura aritzendelarik proboszide atzeragarriaren muturrean.

Argazkikoa Turbonilla generokoa da. (Arg.: L. Dantart)

1.8.irudia. Eskema honetan Pyramidellidae familiako diagnosi-taula daukagu, Folin markesak ulertu bezala.Kontura gaitezen, batetik, familia izendatzeko Chemnitzidae sinonimo zaharra erabili zuela, eta bai, bestalde,sailkapenerako erizpideak konkiologikoak direla, artean anatomiaren garrantzia deskubritzeke baitzegoen.(Koldo Mitxelena Kulturunea)

Folin aitzakia

27

Page 17: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

Folin markesa Euskal Herrian

Behin Baionara iritsi eta gero, 1868tik aurrera beraz, hein handi batean moztutageratu zitzaizkion Bordeleko portuan ehundutako harreman kosmopolita haiek,eta eurekin batera, baita itsaso exotikoetako laginen iturri oparoa. Izan ere, ordu-ra arte urruneko hainbat tokitan dragatutako materiala eskuratu zioten, halaPanamako Badiako Perla Irletakoa —gorago esan bezala—, nola Javako kostaldeseptentrionalekoa, edo Maurizio irlakoa, Andaman irletakoa, Senegal, Hong--Kong, Guadalupe, Borneo, Marseilla, Singapur, Kaledonia Berria, Sydney, Brasileta abar. Horiek gabe, Baionan bestelako egitekoak bilatu zituen, eta aurkitu,noski.

1.9.irudia. Baionako irudi zahar hau Élisée Reclus-en geografia unibertsaletik hartua da, hots, gutxi gorabe-hera horixe da Folin markesak ezagutu zuen Baionako itxura. (Arg.: K. Altonaga)

Lehenengoz, Sous les Mers liburuan kontatu zuenez, Aturri ibaiko bokalea azter-tzea bururatu zitzaion, oso-oso irispide zailekoa izatearen ospea baitzeukan mari-nelen artean; gogoratu “Baionako barraraino”aren aipua kanta ezagunean. Denadela, berak fama txar hori iraganeko kontutzat jo zuen, nabigazioa belaz egitenzen garaikoa; baporeen sasoian, ostera, barra iragatea edozein pilotu trebaturenhelmenean zegoen. Horren frogapenerako, Folin-en ustean nahikoa zen estatisti-

28

Page 18: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

kak begiratu eta ikustea naufragio gutxiago zegoela Aturri ibaiko bokalean besteleku askotan baino.

1.10.irudia. Baionako portuko barrak betidanik eduki du arriskutsu izatearen ospea, batez ere enbatarekin.(Artxibokoa)

Nolanahi, buruan bueltaka ideia hori zerabilela, Bizkaiko Golkoko karta bathartu zuen, Baionako barraren kontua hobeto aztertu ahal izateko. Berehalakoania, txundituta geratu zen, Baionatik iparralderantz milia gutxi batzutara dagoenCap-Breton herriko uretako sakonera handietan erreparatzean. Izan ere, lehorretikmilia-heren bat urrundu baino lehen 163 m-koa zen sakonera, maximoa 1155 m--tan egonik. Esan gabe doa, Cap-Bretoneko fosa arakatzeko gutizia biztu zitzaion,eta desio hori razionalizatu nahian-edo, abantaila bi egotzi zizkion sakonunehorri. Batetik, hurbiltasuna. Bigarrenik, itsas hondo sakonen izaera eta ezaugarriakedukitzea, zeren, normalean exploratzen ziren guneak baino dexente sakonagoabaitzen.

Cap-Bretoneko fosa exploratzeko bere projektuak, Frantziako herri-lanetarakoministerioren diru-laguntza apala lortu zuen: urteko 400 libera, geroago 600erai-no iritsi zirelarik. Itsas hondoaren dragaketa-lanak 1870ean hasi zituen; horretara-ko bertako arrantzaleen txalupa bat alokatu zuen, patroi eta zazpi arraunlarirekin.Lehen urte horretan hamalau dragaketa burutu zituen hiru egunetan. Emaitzak osointeresgarri suertatu ziren, eta Pariseko Académie des Sciencesen aldizkarian argi-taratu zituen Fischer-ekin batera (1871).

Harrezkero, urtez urte 1880rarte segitu zuen fosa arakatzen. Horrela, 1871n 32dragaketa burutu zituen, 1872an 29, eta abar. Aipatzekoa da, bitarteko eskasezaritu arren, ornogabeen fauna aberatsa altxatu zutela sakonunetik, eta izatez,1873an argitaratutako txostenean adierazi legez, Cap-Bretoneko dragaketak hasizituztenetik, ordurarte Frantziako kostaldeetan seinalatu gabeko 200 espezietik

Folin aitzakia

29

Page 19: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

gora gehitu behar zitzaizkion fauna frantsesari. Eta hori animali talde zabalakbehar bezala aztertu barik utzi zituztela, hala nola, anelidoak, krustazeo anfipodoeta isopodoak, belakiak, eta abar. Areago oraindik, zientziarako espezie berriakagertu ziren ornogabe-talde gehienetan. Horiez gainera, oso interesgarri suertatuzen, aldez aurretik soilik Mediterraniokotzat jotzen ziren zenbait espezie agertzea,edota, modu berean, soilik Eozenokotzat kontsideratutako generoetako (Scintillabibalbioa, Hindsia neogastropodoa) espezieak aurkitzea.

Emaitzak Les Fonds de la Mer aldizkarian argitaratu ahala, Folin-en ikerketeninteresa zabalduz zihoan komunitate zientifikoan, eta horrela, zientzi elkartebatzuk ikerlan horietarako diru-laguntzak ematea deliberatu zuten, halaAssociation française pour l’avancement des sciences delakoak, nola Associationscientifique de Francek. Orobat, Jeffreys bera ere Baionaraino hurbildu zen lagi-nak egiaztatzera, eta Folin eta biok lagun onak egin, eta hurrengo dragaketetakomoluskuen identifikazioan kolaboratu zuten. Aipatu egin behar dugu, John GwynJeffreys naturalista britaniarrak eskarmentu luze-zabala zeukala itsas ikerketenarloan, izan ere, Porcupine untziko zientzi zuzendaria izan baitzen 1869 eta1870eko kanpainetan, Faroe irletatik Gibraltarrerainoko ur sakonak aztertuz,etaValorous untzikoa 1875ean; bestalde, Challenger expedizioaren aldeko punta-ko zientzilariez osoturiko batzordekoa izan zen, kide zirelarik, besteak beste, J.D.Hooker, T.H. Huxley edota Lord Kelvin. Ondoren, Jeffreys-en bisitaldi ostean,geologo-talde britaniar batena heldu zitzaion Folin-i, Oxford eta Cambridge-kogeologia irakasleak inkludituz, hurrenez hurren, Prestwich eta Hughes. Honelatanba, egundoko naturalista-taldea bildu zen Folin-en inguruan, laginak aztertu etaemaitzak Les Fonds de la Mer aldizkarian argitaratzeko.

Cap-Bretoneko fosaren ikerketetan deskribaturiko espezie berrien arteko batzu,Folin-i dedikatu zitzaizkion, hala nola, Cuma folini A. Milne-Edwards etaPhilomedes folini G. Brady krustazeoak, eta Quinqueloculina folini Schlumbergerforaminiferoa. Cap-Bretonekoak ez ziren baina baita Folin-i dedikaturiko besteespezie batzu ondokoak dira: Gonodactylus folini A. Milne-Edwards krustazeoa;Calliostoma folini P. Fischer, Parastrophia folini Bucquoy, Dautzenberg & Dollfus,Eulimella folini P. Fischer, Scalaria folini Dautzenberg & de Boury, Ringicula foli-ni Morelet, Gastrochaena folini Deshayes, eta Acme folini Nevill moluskuak;Aglaophinia folini A. Milne-Edwards koralea; Setosella folini Jullien briozooa.Zoologoek erabilitako nomenklatura estrainio horretan ostendurik, egiazko ani-maliak daude, bai, baina ba dago baita, zer esanik ez, Folin-en lanak lortu zuenitzalaren zantzua.

30

Page 20: Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan...argi-ilunak agerian jarririk. Hemen garatuko dugun kontakizuna XIX. mendeko bigarren partean gertatu zen, eta bildur handi

1.11.irudia. Argazkiko Calliostoma granulatum prosobrankioa kostaldeko hondo gogorretan bizi da, hamar batmetroko sakoneratik behera. Nolanahi, maskor hutsak aurki daitezke hondartzetan. (Arg.: L. Dantart)

1.12.irudia. Irudiko mikrografiek Parastrophia folini prosobrankio zezidoa darakuste. Espezie hau lau bat mm--koa da, eta 30 m-ko sakonerako hareatan ehortzita bizi da Ozeano Atlantikoan. (Arg.: L. Dantart)

Hala eta guztiz ere, itsaspeko faunaren eskurapena eta azterketa, hein handibatean hornidura teknologikoaren menpekoak ziren, eta beraz, neurri apal batetikgorako emaitzak erdiesteko, bitartekoek ere beste maila batekoak izan beharko.Horretaz konturatuta zegoen Folin: ez zeukan begiratzea besterik, bai gobernu bri-taniarrak itsas ikerketetan inbertitutako dirua eta bai, nola ez, hortik ondorioztatu-tako arrakasta zientifikoa. Horren adibide hurbilak ziren, Sir James Clark Ross-en

Folin aitzakia

31