fitxa teknikoa · 2019. 4. 5. · anielen "anima fragile" komikian eta lola martinen testuetan...

32

Upload: others

Post on 26-Jan-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • Fitxa teknikoa:

    Irudiak: Anielen "Anima fragile" Webgunea: http://aniel-animafragile.blogspot.com/Testuak: Lola MartínKoordinazioa: Elena VergaraMaketazioa eta diseinua: Carlos Payá Brioso

    “Gazte eta nerabeentzako transexualtasunaren gaineko gida didaktikoa” Madrilgolesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartearen (COGAM) proiektu bat da;proiektua Kultura Batzordeak Hezkuntza Batzordearen eta Transexualtasun Sailarenelkarlanarekin koordinatu du.

    Argitaraldi elebiduna: Egilea: Asociación Lesbitoria-Gaysteiz TaldeaFinantzabidea: Arabako Foru AldundiaMaketazioa: Tiktak multimedia

    Gida doan eskura daiteke aleak agortu arte, edo formatu digitalean bestela.

    Gida eskatzeko, jarri zaitez gurekin hartu-emanetan posta elektronikoaren [email protected] edo telefonoz deituz honako zenbakira: 605 620 629. Bestela, blo-getik ere era digitalean eskuratu dezakezu. Bloga: http://17mayo.blogspot.com

    Jatorrizko argitalpena:

    Argitaraldi elebiduna:

  • 3

    "Gazte eta nerabeentzako transexualtasunaren gaineko gidadidaktikoa ”

    Esku artean duzun gidaren helburua gazte eta nerabeak pertsonatransexualen errealitatera gerturatzea da.

    Anielen "Anima fragile" komikian eta Lola Martinen testuetan oina-rrituz, gidak pertsona horien bizitza osatzen duten hainbat alderdiazaltzen ditu era errazean; horretaz gainera, transexualtasuna zerden, pertsona transexualek bizitzen dituzten prozesu fisiko eta psiko-logikoak nolakoak diren, eta familian eta gizartean gaiari aurre egi-teko eta egoera hori ulertzeko moduak azaltzen ditu, besteakbeste.

  • Pertsona transexualei buruz, gizonezkoarengorputzean “preso” dauden emakumezkoaketa emakumezkoaren gorputzean “preso”dauden gizonezkoak direla esan ohi da. Egiaesan, definizio hori nahiko egokia da, izan ere,neska sentitzen diren neskak direla esan deza-kegu, nahiz eta haien itxura fisikoa emaku-mezko batena ez izan; eta mutil sentitzendiren mutilak direla esan dezakegu, nahiz etaemakumezko baten gorputza izan.

    Baina has gaitezen hasieratik…

    Horrelaxe sentitzen da Aniel ez dagokion gorputzarekin4

  • 5

  • 6

    Sexu baten edo bestearen kide izateari buruz ari gare-nean, sexu hori zehazten edo mugatzen duten alder-diak izaten ditugu kontutan.Alde batetik, itxura eta garapen fisikoarekin lotutakoelementuak ditugu, sexu biologiko deritzona etajarraian aipatzen diren elementuez osatuta dagoena:

    -Sexu genetikoa: xy (arra)edo xx (emea)

    -Gonadak: organismoarensexu guruinak, hau da,barrabilak eta obulutegiak

    -Sexu alderdiak: aparatugenitalaren kanpoko alder-dia: zakila eta barrabilzorroa mutilen kasuan etabulba nesken kasuan

    -Gorputzaren forma, esa-terako, nesken aldaka etabular garatuagoak izatea,eta abar

    -Bigarren mailako sexu iza-tasuna: ahotsa, gorputze-ko ileak, azal mota etaabar.

  • 7

    Bestalde, badaude funtsezkoak diren beste bi elementu: sexu psi-kologikoa, geure burua identifikatzeko erarekin du zerikusia etaaurrerago azalduko dugu (ikusiko dugun bezala, garrantzia han-dia du alderdi horrek), eta sexu soziala, eguneroko bizitzan gizar-teko gainerako kideen aurrean, emakumezko edo gizonezko iza-tearen arabera, zein eratan azaltzen garen zehazten duena.Sexu soziala (genero izenez ere ezaguna dena) aldatu egin dadenboran zehar, emakumezko zein gizonezkoek egun duten rolaeta duela 50 urte zutena aldatu egin da, eta ez da bera hemeneta Txinan. Adibide gisa, egun ia ama guztiek etxetik kanpo lanegiten badute ere, egoera hori ez zen batere ohikoa duela 30urte.

  • 8

  • 9

  • Orduan, zer da sexu psikologikoa?

    Aurretik esan bezala, gizonezko edo emakumezko gisageure buruari buruz eraikitzen dugun irudia da.

    Pertsonek, normalean, era mekanikoan esleitzen dugu gai-nerako pertsonen sexua eta baita gurea ere; kaletik barrena

    goazela, norbait ezagutzen dugunean, norbaitekin elkarriz-ketan ari garela... berehala eta era instintiboan, oharkabe-

    an, egiten dugun lehen gauza pertsona horren sexua zehaz-tea da, besteak beste artean, hari zuzentzeko edo hari

    buruz hitz egiteko orduan femeninoa edo maskulinoa erabilibehar dugun erabakitzeko.

    Eta, nola egiten dugu hori? Bere itxura guretzat emakumeedo gizon denarekin bat datorren ikusiz: jantziak (gero eta

    gehiago unisex badira ere), ilea duen ala ez, bularrak dituenala ez, ahotsa eta abar. Eta unean bertan pertsona horri

    emakume edo gizonaren etiketa jartzen diogu.

    "Umetatik, Anielek bere buruaz duen irudia eta ispiluak islatzen duena--azkenbaten, gainerakoek ikusten dutena-- ez datoz bat"

    10

  • 11

    Geuk ere etiketa hori eraikitzen dugu buruan, txikitatik haziegiten gara eta geure burua neska edo mutiltzat jotzendugu. Hori guztia prozesu psikologiko konplexu baten bitar-tez gertatzen da, eta sexologoek (horrelako gaiak aztertzendituzten profesionalek) prozesu horri NORK BERE BURUARISEXUA ESLEITZEA deritzote... zein izen bitxia…Agerikoa ez bada ere, prozesu hori oinarrizkoa da edozeinpertsonaren nortasun sexuala eraikitzeko garaian.

  • Anielek, adibidez, ez du oso ondo ulertu psikologoaren galdera, Anielek bere burua ema-kumezko bezala ikusten duelako, besteek ikusten dutena alde batera utzita.

    12

  • Dena argi oraingoz?

    Ba, aurretik aipatu dugun prozesuan, pertsonatransexualek beren buruari jarri dioten etiketa hori

    ez dator bat gainerakoek jartzen dietenarekin.Esaterako, pertsona batek, prozesuan zehar, bereburuari mutilaren etiketa jarri dio eta gainerakoek

    neskarena jartzen diote haren itxura fisikoak horiadierazten duelako.

    Gainerako pertsonak ezin dira bere buruan sartu,eta horrexegatik ez dakite zer sentitzen duen,

    erratzen dira, eta mutikoari oker dagoena beradela pentsarazten diote.

    ETA HORTXE SORTZEN DA GATAZKA

    13

  • 14

    Neska eta mutil transexual guztien nahia haiek sentitzen diren bezala bizitzea da eta, horrexegatik,haien itxura fisikoa eta gizartean duten irudia haiek

    sentitzen duten sexuaren arabera moldatzeko beharraizaten dute. Hori TRANSEXUALTZE-PROZESUA izenekoa-

    ren bitartez egin daiteke: prozesua pertsonari gertatzenzaiona hobe ulertzen lagunduko dion arreta psikologi-

    koarekin eta, beharbada, janzkera haiek sentitzendutenaren arabera aldatzearekin hasten da. Bigarrenurratsa bigarren mailako sexu-izatasunak (ilea, ahotsaeta gainerakoak) aldatzeko hormonatze-prozesua da(Espainiako Estatuan ezin zaio prozesu horri ekin harik

    eta 18 urte bete arte).Azkenik, kirurgiara jo izaten da; hainbat motatako

    ebakuntza daude, eta batzuetan sexu-atalenak ereegiten dira.

    ADI!!!PROZESU HORI GUZTIA ADITUEK, PSIKOLOGOEK

    ETA MEDIKUEK IKUSKATU BEHAR DUTE BETI.

    Aniel hormonen fasean dago eta jada hasi da bere gorputzaren lehenaldaketak hautematen.

  • 15

  • Aniel eta Leónek haien endokrinologoaren, hau da, haien hormona-trata-mendua ikuskatzen duen medikuaren kontsultan ezagutu dute elkar.

    16

  • Hau León da, “Anima fragile”ko pertsonaia berria. Orain arteAniel soilik genuen, transexual femeninoa, hau da, bereburua neskatzat jotzen duen eta ezaugarri fisiko maskulinoakdituen gorputzean jaiotako pertsona. León, berriz, emakumegorputzean jaiotako mutila da, transexual maskulinoa.Garrantzitsua da pertsona horiei zuzentzean haiek berenburuarekin identifikatzen duten generoa erabiltzea; adibi-dez: Leóni ezin diogu “neska” esan, mutila baita.Pertsona horiei behar den moduan deitzea ere garrantzitsuada, izan ere, jaio zireneko izenak erabili beharrean, eurenburua identifikatzeko darabiltena erabili behar dugu.

    17

  • Pertsona transexualak eta transexualak ez direnakberdinak dira alderdi askotan, hau da, aniztasunaaurki dezakegu transexualen artean eta gainera-ko pertsonen artean: lan, prestakuntza eta bizitza

    ikusteko molde oso desberdinak dituzten pertsonatransexualak daude, eta pertsona transexual

    bakoitzak gizon eta emakume izateko modu dife-rentea du. Denok dakizuenez, zuen lagun guztiakez dira berdinak... ziur zuen lagun batzuei makilatzea

    eta modaren arabera janztea izugarri gustatzenzaiela eta beste batzuei berriz, kirola gehiago

    gustatzen zaiela eta beste eratara janzten dire-la… musika klasikoa gustuko duten lagunak, filmbat ikusiz negar egiten dutenak eta haien futbol

    talde faboritoan soilik pentsatzen dutenak erebadituzue, ziur (edo beharbada hori guztia egiten

    duen norbait ezagutzen duzue, hori ere posiblebaita). Neska eta mutil transexualekin ere gauza

    bera gertatzen da, bakoitzak feminitatea etamaskulinitatea bere erara ulertzen du, gainerako-

    ek egiten duten bezalaxe.

    Aniel oso haserre dago berak ez duelako feminitatea zenbait aldizkariren modura ulertzen.Hori beste neska askori ere gertatzen zaio, transexualak ez izanik ere.

    18

  • 19

  • Antza, Anielek neskak ditu gustuko…20

  • Gauza bera gertatzen da lehentasun sexualekin,askotarikoak gara... batzuek kontrako sexukopertsonak dituzte gustuko, besteek sexu ber-berekoak eta besteek biak. Gauza bera ger-tatzen da pertsona transexualekin, guztiek ezdituzte bere burua identifikatzen duten sexuarenkontrako pertsonak gustuko … Adibidez, “Animafragile” komikiaren protagonista beretzat ez duenmutil gorputzean jaiotako neska da, eta neskadela oso ondo daki gainera.Anielek mutilak izan ditzake gustuko (heterosexua-la litzateke) edo neskak (lesbiana izango litzateke,hau da, emakumeak gustuko dituen emakumea)edo neskak zein mutilak izan ditzake gustuko (bise-xuala litzateke).

    21

  • Pertsona transexual askok, oso gazte direnetik,sexu bateko kide direnaren sineste sendoadute, gizarteak eta familiak sexu hori berea ezdela esan arren.Benetako gatazka nerabezaroan izaten da, guz-tiontzako garai korapilatsua baita, gorputzeanaldaketa hormonal eta fisikoak gertatzen direla-ko. Imajina ezazue zein zaila den aldaketahoriek guztiak bizitzea kontrako norabideangertatzen direnean: esaterako, mutil morroskoazarela sentitzen duzula bularrak haztea edo,alderantziz, neska sentitzea eta bularrak sekulaez haztea.

    22

  • Anieli ile gehiegi izateak ikara sortzen dio, ametsetan ere. 23

  • Gurasoek sarritan begi bistakoa dena ukatuz erantzuten dute.24

  • Oso garrantzitsua da pertsona transexualek familiaren babe-sa izatea, haurtzaroan eta nerabezaroan bereziki. Orduan

    behar baitute maitasun eta ulerberatasun gehien.Gurasoentzat eta familiako gainerako kideentzat horri aurreegitea zaila dela ulertu behar dugu, baina gurasoek aintzat

    izan behar dute are zailagoa dela haien seme-alabentzateta gurasoen babesa izan ezean bidea askoz ere luzeago

    eta zailago egingo zaiela.Orokorrean, ez dago ia informaziorik transexualtasunaren gai-

    nean, ezta neska eta mutil transexualek eta haien inguruakegoerari aurre egiteko dauden moduen gainean. Gurasoekinformazioa jaso behar dute profesional egokien eskutik eta

    haien seme-alabei lagundu eta aholkatu behar diete prozesuosoan zehar.

    25

  • Aniel zorionekoa da biñeta askotan azaltzen den lagun bikaina duelako.26

  • Familiarena bezain garrantzitsua da lagunen babesa.Nerabe transexualentzat laguntasuna beste edozei-nentzat bezain garrantzitsua da, baina bere buruan

    babes hartzeko eta isolatzeko joera dute, gainerako-ek ulertuko ez duten beldurrak bultzatuta, edota, are

    okerrago, iseka egingo dioten beldurrak bultzatuta.Egoera horretan egon daitekeen inor ezagutzen

    baduzu, saia zaitez hari laguntzen eta ulerbera izaten.Zeure babesa berebizikoa izango da pertsona horren

    prozesuan. Bestalde, beharbada transexuala zarelauste baduzu, eskatu laguntza familiari eta lagunei.

    27

  • Anielek lanaren egonkortasun ezaren ondorioak jasaten ditu.28

  • Pertsona transexualek bereizkeria handia jasan dezakete gizarte-an. Aldaketa-prozesua nabariagoa da pertsona batzuengan bes-

    teengan baino.Tamalez, prozesua nabariagoa denean, pertsona horiek inguruko-

    en bazterkeria handiagoa jasaten dute eta sarritan transexualtasu-nari eta transexualtasuna bizitzeko erari buruzko informaziorik ez

    duten pertsona ezjakinek iseka egiten diete.Horrek eragina du pertsona horien bizitzaren hainbat alderditan;

    sarritan ez dituzte ikasketak amaitzen Institutuan dituzten bizipenakjasangaitz bilakatzen direlako.

    Hori dela eta, gerora zailtasun gehiago dituzte lana lortzekoorduan eta, gainera, hainbat enpresaburu herabe dira haiek kon-

    tratatzeko orduan.Zorionez, egoera aldatzen ari da eta gizarteak eta erakundeek

    gero eta gehiago egiten dute guztiontzako bizitza bidezkoagoalortzeko… dena den, asko dago egiteke oraindik.

    Autonomia erkidego guztietan transfobiari (pertsona transexualenbazterkeriari) aurre egiteko jarduten diren elkarteak daude.

    Edonork jo dezake elkarte horietara, transexual direnek zein pertso-na transexual baten familiako kide edo lagun den, eta laguntzeko

    nahia duen orok.

    29

  • 30

  • 31

  • Maiatzak 17 – Sexu aniztasunaren aldeko Arabako ekimenarekin hartu-emanetan jartzeko bideak:

    Telefonoa: 605 620 629posta-e: [email protected]

    bloga: http://17mayo.blogspot.com