file (7).pdf
TRANSCRIPT
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 1/37
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 2/37
Proiektuaren bultzatzaileak
Laguntzaileak
Hizkuntz koordinazioa
L ANBIDE EKIMENA
L ANBIDE EKIMENA
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 3/37
Egilea(k): Mari Jose Maiz. Mendikoi-Fraisoro Nekazaritza Eskola
Zuzenketak : Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
Maketa: Unai Lasa
Azalaren diseinua: Naiara Beasain
Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena jaso du: 2002-07-19
2004an prestatua
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 4/37
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 5/37
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 6/37
LANBIDE EKIMENA 1
BEHARRAK ETA BALIABIDE MATERIALAK
1. BEHARRAK
1.1. Helburuak
* Instalazioak eta baliabideak
Aurreko ikasgaian ikasitako landare-materialaz gain, landare-ekoizpenean ondorengo helburuak lor-
tzeko, instalazio eta baliabide batzuk behar dira.
* Lortu behar dena
Haziak ernetzea, propaguluak sustraitzea edota txertoak itsastea.
Ekoitzitako landare horren hazkuntza, salmenta-unea iritsi arte.
1.2. Mintegia
* Baliabideak
Ikasgai honetan mintegi batek eduki behar dituen instalazioak eta baliabideak ikasiko ditugu.
Baliabide hauek ikasiko ditugu:
Zuzeneko ereintza eta aire zabalean egindako laborantza egiteko lursailak.
Babestutako ugalketarako instalazioak eta ugalketa-mahaiak.
Landareen hazkuntza eta mantentzea egiteko instalazioak, aire zabalean nahiz babesean.
Ekoitzitako landareak gogortzeko instalazioak (itzalpeak ).
Aipatutako instalazio guztietan jarri behar diren ekipamenduak eta automatismoak.
Erabiliko diren substratuak, ongarriak eta ontziak.
Mintegian egiten diren lanentzako makineria eta tresneria.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 7/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 2
2. ZUZENEKO EREINTZA EGITEKO LURSAILAK
2.1. Ezaugarriak
* Antolamendua
Lursailen arteko gertutasunak, sarrerek eta sakabanaketek ez dute makineria-parketik, biltegietatik,
kargatzeko tokitik... lursailetara egin behar diren joan-etorriak zaildu behar.
* Tamaina
Zerikusi handia izango du, besteak beste, enpresaren tamainarekin, espezieen eskaerarekin, eta
lurraren ahalmen nahiz antolamenduarekin.
* Topografia
Lursailen maldak ez du zaildu behar lurzoruaren prestakuntzako, ereintzako eta laborantzako
lanen mekanizazioa.
* Itxura
Nahiz eta itxurarik onena lauangeluarra izan, mintegiaren eta inguruko lursailen antolamenduak ere
zerikusi handia du.
* Lurzorua
Haziak ondo ernetzea, eta ernetze horren ondorioz jaioberriak diren landareen hazkuntza ahalbidetu
beharko du.
Horretarako ondorengo ezaugarriak hartu behar dira kontuan:
Egitura franko-hareatsuak (harea asko samar ) putzuak sortzea eragozten du.
Egitura pikortsu eta gozoak hobetu egiten ditu haziak eta lurrak elkar ukitzea eta sus-
traiak haztea.
Drainatzeak putzuak sortzea eragozten du eta, ondorioz, handitu egiten du hazien, sustraien
eta lurreko mikroorganismoen arnasketarako beharrezkoa den oxigeno-kopurua.
Landareak elikatzeko mesedegarria izango da urarekiko eta nutrienteekiko atxikipen-
-gaitasuna izatea.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 8/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 3
Materia organikoaren maila ona izanez gero (% 2a baina altuagoa), hobetu egiten du
lurraren egitura (aireztatzea eta drainatzea) eta mikrobioen bizitza.
Emankortasunak (nutrienteak izatea) ez du landareak egoki haztea zaildu behar.
* Ureztaketa
Gure lurraldeko mintegi gehienek lursail hauetan horrelako instalazioak ez badituzte ere, ez lirateke
soberan izango egoera batzuetan; izan ere, ur ezak hazien ernetzeari edota jaiotako landareak egoki
hazteari kalte egin diezaieke.
* Babesak
Ondoren, kaltegarriak izan daitezkeen faktore batzuk eta horien aurka nola jo adierazten dutengomendioak aipatzen dira:
Haizeak: haize beroek eta lehorrek (hegotik etortzen direnak ) lurzorua eta landareak lehor-
tzen dituzte. Ipar haizeak, hotza denez, landareak izotz ditzake (gehienetan, kalte txikiagoak
eragiten ditu, landareak geldialdi begetatiboan baitaude).
Hala ere, haize gogorrek (hegoaldekoek eta hego-ekialdekoek, batez ere) landare indartsu-
ak ere puska ditzakete. Hori dela-eta, lursailaren kokapena arriskutsua baldin bada, haize-
-babesak jartzea komeni da (haizearen norabidea kontuan hartu beharra dago).
Ganadua eta kanpoko pertsonak: hesiak eta itxiturak erabiliz, kalte edota lapurretaren bat
egin dezaketen animalia edo pertsonei sartzea eragotziko zaie.
* Bideak
Lursailetan zehar (eta handiak badira, lursail bakoitzaren barnean) erabiliko den makinen zirkulazioa
ahalbidetuko duen bide-sare bat egin beharko da.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 9/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 4
3. UGALKETARAKO INSTALAZIO BABESTUAK
3.1. Zertarako erabiltzen diren
Instalazio hauek landare gazteen (kalitaterik eta kopururik altuenean) ekoizpena bermatu ahalizateko erabiltzen dira.
Barnean eta ugaltzeko asmoz, ondorengo landare-materialak jartzen dira:
Ernetzeko edota sustraiak botatzeko zailtasuna duten hazi eta propaguluak.
Babes txikiagoko beste leku batzuetan ez bezala, garaiz kanpo ekoitzi nahi direnean.
3.2. Lortu behar diren ingurune-baldintzak
* Argia
Hazi gehienak ilunpean ernetzen badira ere, landare hostodunek argi ona (kalitatea, intentsitatea eta
iraupena) behar izaten dute.
* Tenperatura
Bai substratuan eta baita giroan ere, hazi eta propaguluek tenperatura zehatza behar dute ernetzeko
edo sustraiak botatzeko, eta ondorengo hazkuntza errazteko.
* Hezetasuna
Goian aipatutako arrazoi berberengatik instalazio hauek hezetasun- maila (ura) egokia eman behar-
ko dute, bai substratuan eta baita giroan ere.
3.3. Azpi beroko ugalketa-mahaiak
* Hartu beharreko neurriak
Lana errazteko, beharrezkoak ez diren ibilerak eta bizkarreko minak saihesteko, mahai horiek:
Altuera egokia eduki behar dute (1,5 m gutxi gorabehera).
Ez dira oso zabalak izango (2 m-ko mahaiak gehienez ere), bi alboetatik erdi aldera iritsi
ahal izateko.
Ez dute luzeegiak izan behar (15m gehienez ), ibilera luzeegiak saihesteko.
* Egitura egiteko erabiltzen diren materialak
Oro har, mahai horiek ez dira erraz usteltzen, eta kontserbagarriren batekin tratatuz gero (kreosota
ez da erabili behar, egun beroetan isurtzen dituen lurrunak toxikoak baitira landareentzat ), egurrezkoak
izaten dira (altzifrea, zedroa…).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 10/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 5
* Estalkia egiteko erabiltzen diren materialak
Nahiz eta gehien erabiltzen diren estalkiak egurrezko markora edota metalezko hagatxoetara itsa-
tsirik jartzen diren plastiko malguak eta gardenak izan, merkatuan badaude berotegi-efektu handiagoa
eta iraupen luzeagoa duten material gogorrak: metakrilatoa edo kristala, adibidez.
* Berokuntza
Instalazio horiei “azpi beroa” deitzen bazaie, substratuari azpitik beroa ematen zaiolako da.
Hauek dira berokuntza-instalazio normal baten osagaiak:
Mahaiaren hondoan jartzen den kable erresistiboa (elektrizitatearen bitartez berotzen dena).
Sare elektrikoari konektatzeko kablea, etengailu batekin, sistema itzaldu edo piztu ahal izateko.
Tenperatura automatikoki erregulatzeko automatismoa.
Kable erresistiboaren gainean, eta substratuaren azpian jartzen den metalezko plantxa, kable
erresistiboak sortutako beroa mahaiaren azpiko leku guztietara intentsitate beraz banatzeko.
Aireztaketa: inguruko tenperatura- eta hezetasun-maila erregulatzeko, ugalketa-mahaietako
egiturak bere goiko aldea zabaltzea eta ixtea ahalbidetuko du; baita goiko alde horren
posizioa ere.
Aireztaketa-sistemarekin batera, dagokion automatismoa ere jar daiteke.
Ureztaketa: ekoizpen handietarako asko erabiltzen dira lainoztatze- sistemak (ihinztagailuen
bitartez ihintz-eran emandako ura); izan ere, tanten tamainek ez dituzte haziak (ez ditu subs-
tratuaren gainean uzten) edota landaretxoak kaltetzen (ez ditu, ez okertzen, ez substratutik
ateratzen, ezta puskatzen ere).
Horrez gain, tenperatura- eta hezetasun-maila ere zertxobait erregulatzeko balio du urez-
taketak. Lan hau ere automatiza daiteke.
3.4. Ugalketarako azpi hotzeko ugalketa-mahaiak
* Zertarako erabiltzen diren
Mahai horiek errazena ugaltzen diren haziekin eta aldaxkekin edota ugaltzeko egokienak diren
urtaroetan ugaldu nahi direnean erabiltzen dira. Ez dira lehen aipatutako instalazioak egin behar, eta
erabiliz gero, berokuntza-sistema itzaldu egiten da.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 11/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 6
* Bero-iturria
Era horretako mahaietan eguzki-energia da bero-iturri bakarra, eta estalkiak ez dio bero horri hain
erraz kanporatzen uzten (hori dela-eta, oso garrantzitsua da aukeratutako materiala). Estalkiak duen
eginkizunari laguntzeko orientazio egokia aukeratzea komeni da (gure lurraldean hegora begira).
* Beste ezaugarri batzuk
Neurriari, egiturari, estalkiari, aireztaketari eta ureztaketari dagokienez, azpi beroko mahaien ezaugarri
berak dituzte.
Landare-mota askoren aldaxkaketarako aire zabalean ikusten dira, sarritan, horiekin antz handia
duten beste mota batzuk (beste instalazio babestu batetik kanpo), hormigoiz eginak eta zapaldak eratuz
(ugalketarako sailak ).
3.5. Ganbera klimatizatuak
* Ezaugarriak
Ganbera klimatizatuen prezioa eta arloaren errentagarritasuna kontuan izanik, ez dira oraindik
askotan erabiltzen, eta ikerketan ekoizpen komertzialean baino gehiago erabiltzen dira.
Kanpoko ingurune-baldintzetatik guztiz independizaturik daude eta ondorengoak dira berenosagaiak:
Ganbera hermetiko bat (erabiltzailea da nahi duenean irekitzen eta ixten duena).
Ganberaren barnean apal batzuk kokatzen dira eta horien gainean, ugaltzeko landare-
-materiala jartzen den erretilu batzuk aurki daitezke.
Ganbera barnean, argia, ureztaketa eta aire girotuko-sistema bat ere ipiniko da.
Instalaziotik kanpo, guk programatutako ingurune-baldintzak mantenduko dituen automatis-
moa ipintzen da (ikusi 16. orria Automatismoak).
3.6. “In vitro” ugalketa
* Ingurune-baldintzak
Ugalketa-mota honetan lortu behar diren ingurune-baldintzak kontrolatzeko hartu behar diren
neurriak oso zorrotzak dira, erabiltzen diren propaguluen (muturreko meristemoak ) ahulezia, eta
ugalketan ematen diren urratsak direla eta (landare amen prestaketa, ehun meristematikoak lortzea,
ehun horien ugalketa eta sustraitzea, mantentzea, eta gogortzeko negutegira leku-aldaketa).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 12/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 7
4. MANTENTZE-INSTALAZIOAK
4.1. Aire zabaleko zapaldak
* Lurzoruan egindako zapaldak
Haziko diren lurzoru berean, zuzenean ereindako hazietatik jaiotako landareek, hazten diren bitar-
tean eta saldu arte, lursail berean zehar-aldaketa batzuk (bigarren mailako sustrai-multzoaren hazkun-
tzari laguntzeko egiten diren sustrai-mozketak ), edo lursail batetik beste batera leku-aldaketa batzuk
izaten dituzte.
Halaber, sarez egindako edukiontzietan hazitako konifero asko, aire zabaleko sail horietan jartzen
dira saldu arte.
* Hormigoizko zapalda
Mintegi askotan maiz ikusten dira neurri batean hormigoiz egindako lursailak. Lursail horiek ibiltzeko
dituzten pasabideen artean jartzen dira elkarren kontra ontzietan hazitako landareak
Pasabideek metro bateko zabalera dute (landareen karga eta deskarga, garraioa, pertsonak ibil-
tzeko...) eta zapalden alboak hormigoizkoak badira ere, azpikoa, normalean, harri koskorrez edo lurrez
egindakoa da, drainatzea errazteko.
4.2. Mantentze-negutegiak
* Justifikazioa
Mintegietan hazitako landare gehienak lehen aipatutako zapaldetan, hau da, aire zabalean jartzen
eta hazten dira.
Baina batzuetan, eta ondoren aipatzen diren arrazoiak direla eta, beharrezkoa da mantentze-
-negutegi bat jartzea (ugalketan oso justifikatua dago).
Aire zabalean oso gaizki hazten diren landare-espezie batzuen hazkuntzan (barruko
landareak ...).
Gero, salmentan prezio altuagoa lortzeko garaiz kanpo egindako landare-hazkuntzan, edota
garaia baino lehen lortzeko (baso-landarearen espezie batzuk: haritza, gaztainondoa,...
esaterako, udaberrira arte itxaron gabe udazkenean erein daitezke erne eta hazi ondoren
hurrengo udan aldatzeko asmoz ).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 13/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 8
Hazkuntzaren iraupena motzagoa izatea: normalean negutegietan hazitako landareak,
kanpoan egindakoak baino azkarrago hazten dira (berotegi-efektua dela-eta), nahiz eta
aurreneko landareak gogortzeko beharrezkoa den denbora kontuan hartu behar den.
* Osagaiak
Egitura eta estalkia dira garrantzitsuenak.
Egiturak (estalkia jartzeko beharrezkoa den armazoia) egokia izan dadin, ezaugarri hauek izan
beharko ditu: zimendatze ona edukitzea, instalazio osoari hobeto eusteko; kapera-motakoa (ez
tunel-motakoa) izatea, hazkuntza-sailaren azalera hobeto aprobetxatzeko; itxura modularra
izatea, tamaina aldatu ahal izateko; metalezkoa izatea, erresistentzia eta iraupena bermatze-
ko; ahalik eta azalerarik txikiena izatea, itzalpeak murrizteko; itxiera egokia edukitzea, berotegi-
-efektua hobetzeko eta berokuntza-gastuetan aurrezteko.
Estalkia: benetako itxiera eta berotegi-efektua sortzen duena. Egituraren gainean jartzen
den materiala.
Hauek dira estalki on batek bete behar dituen ezaugarriak: berotegi-efektu egokia sortzen duen
materialez egindakoa izatea; iraupen ona edukitzea; kolpeen aurka sendoa izatea; tanta-kondentsazioa
ez sortzea, gardentasuna ez galtzea.
Egun, material horien emaitza eta prezioari begiratuz, elkarrekiko alde handiak dituzten estalki-mota
batzuk erabiltzen dira. Gehien erabiltzen direnak, eta kalitate handienetik txikienera, kristala ( plaka
gogorrak ), metakrilatoa ( plaka nahikoa gogorrak ), EVA motako plastiko malguak, eta iraupen luzeko
polietilenoa nabarmenduko ditugu.
4.3. Mantentze-instalazioak. Itzalpeak
* Justifikazioa
Instalazio horiek ez dira beharrezkoak aire zabalean egindako hazkuntzetan.
Negutegian egindako hazkuntzan, berriz, landareek nahiz eta azkarrago garatu, oso artifizialak diren
ingurumen-baldintzetatik ateratzen badira, eta bat-batean beste ingurumen-baldintza gogorragoetan
jarriz gero, atzerapena izan dezakete (kasuen arabera) edota hil ere egin daitezke.
Hori dela-eta, leku-aldaketa hori egin baino lehen, negutegitik atera ondoren, ingurune-baldintza
gogorragoak dituen (itzalpe deiturikoa) beste leku batera eramaten dira. Itzalpe hau muturreko bi egoera
horien artean koka daitekeen lekua da.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 14/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 9
* Osagaiak
Egitura eta estalkia dira ohikoenak.
Egitura: nahiz eta aireztapen-sistemarik eduki ez (erabiltzen den estalkia dela-eta, ez da
beharrezkoa), negutegietako egiturak dituen ezaugarri berak bete behar ditu.
Estalkia: egiturari erresistentzia handiko sare batzuk lotzen zaizkio (haizearen, ustelduraren,
hausturaren... aurka). Beraz, instalazioaren erabateko itxiera lortu gabe, haize indartsuek,
txingorrak, euri-tanta lodiek... eragin ditzaketen kalteetatik babes daitezke landareak.
5. EKIPAMENDUAK ETA AUTOMATISMOAK
* Justifikazioa
Zenbait instalaziotan, babestuetan batez ere, elementu batzuk jartzen dira haziei, propaguluei eta
landareei behar duten argitasuna, tenperatura, hezetasuna eta elikadura emateko.
Aldi berean eta gizakiaren parte-hartzea arintzeko asmoz, goian aipatutako ingurune-baldintzak
lortzeko erabiltzen den ekipamenduaren funtzionamendua automatiza daitezke.
5.1. Argiztapena
* Beharra
Landareek argia behar dute fotosintesia gauzatu ahal izateko eta horrela aprobetxagarria den
materia organikoa ekoizteko.
* Kalitatea
Eguzki-argia (edo berdina den argi artifiziala) da zalantzarik gabe argiztapenik onena, landareek
behar dituzten izpi- mota guztiak (ultramorea, espektro ikusgaia eta infragorriak ) baititu. Kontuan hartu
beharra dago landareak milioika urtetan zehar, eboluzionatuz, argi-mota horretara moldatu direla.
Kasu berezi batzuetan (ganbera klimatizatuak, hazkuntza bereziak ...) landareei argia gehitu behar
zaie artifizialki, eta frogatuta dago espezie askoren landare gazteek ondo erantzuten dutela oso, lanpara
fluoreszenteek (argi naturalaren antzekoenak dira) sortzen duten argia erabiliz gero.
* Intentsitatea
Lux-a (eta watta) da argi-intentsitatea neurtzeko erabiltzen den unitatea eta zenbait argitasun-maila
sortu eta mantendu beharko dira, landare-motaren arabera (barruko edo kanpoko landareak, eguzki edo
itzalpeko landareak ...).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 15/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 10
Argiztapen artifiziala erabiltzen duten ganbera klimatizatuetan eta “in vitro” hazkuntzetan izan ezik,
gainerako lekuetan urtaroa eta eguneroko argiztapena hartu beharko dira kontuan; izan ere, horren
arabera, desberdin jokatuko dugu.
Neguan, nahiz eta eguna oso argia izan, normalean, intentsitatea baxu samarra izaten da eta
batzuetan ez da nahikoa izango.
Gaur egun, argiztapen artifiziala ipintzea inguru eta hazkuntza zehatzetan bakarrik da errentagarria.
Hala ere, estalkiaren gardentasunak ahalik eta handiena izan beharko du, eta ez da egunean zehar
itzala ematen duen sarerik edo antzekorik jarri beharko.
Udaberrian, udan eta udazkenean, berriz, eguzki-erradiazioaren intentsitatea kaltegarria izan daiteke
landare-espezie batzuentzat. Horrez gain, kalteak sor ditzake, asko igoz gero, instalazioaren barruko
tenperaturak.
Horren aurka egiteko zuritu egin behar da estalkia, karea erabiliz (euri-maiztasuna dela-eta, ez da
gure inguruan erabiltzen), edota itzala ematen duten sareak jarriko dira.
Itzal-sare horiek, guk nahi dugun itzal-maila ematen duten eta itxiagoak edo irekiagoak diren
ehunezko sareak dira. Eguzki-izpiek horien kontra jotakoan errebote-efektua egiten dute, sareen azpian
dagoen bolumenari itzala emanez eta, ondorioz, berotzea saihestuz.
Hala ere, negutegi askotan eginkizun hori sare termikoek egiten dute, baina kontuan hartu beharra
dago sare termiko hauek itzala ematen badute ere, tenperaturari dagokionez, guk nahi dugun kontrakoefektua sor dezaketela (ikusi Ingurune-tenperatura ).
* Iraupena
Landare guztiek fotoperiodo (argi-orduak ) zehatza behar dute; izan ere, espezie askotan, behintzat,
lore-indukzioan garrantzi handia du (hotz-orduak... ere kontuan hartu behar dira).
Hori dela-eta, garaiz-kanpo loratzea nahi dugun hazkuntzetan ( poinsettia, krisantemoa...) argi-orduekin
jokatu beharko dugu, bi modu erabiliz: fotoperiodoa motzagoa izatea nahi badugu ( poinsettiaren hazkun-
tza udan...), gortina opako batzuen bitartez estaliko dugu hazkuntza, behar den denboran. Aldiz, norma-
lean, egun luzeetan loratzen den landarea (lilium...) neguan ekoitzi nahi badugu, behar den argi-kopurua
gehitu beharko dugu argiztapen artifizialaren bitartez.
5.2. Substratuaren tenperatura
* Justifikazioa
Espezie gehienen haziak eta aldaxkak hobeto ernetzen edo errotzen dira, kokatzen den substratuan
20-25 ºC-ko tenperatura badago (landare-espeziearen arabera).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 16/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 11
* Nola lortzen den
Sasoi batzuetan substratuak, bero artifizialik jaso gabe, aipatutako tenperaturak manten ditzake
(udaberri amaieran, udan eta udazken hasieran). Hala ere, hori ezinezkoa denean, azpi beroa deitutako
bero- iturriaren bidez berotu beharko da substratua.
Azpi beroko ugalketa-mahaietan jartzen den instalazio-mota hori nola egiten den 3.3. Azpi beroko
ugalketa-mahaiak eta 3.4. Berokuntza ataletan azaltzen da.
5.3. Ingurune-tenperatura
* Lekuak
Ganbera klimatizatuetan, ugalketa-mahaietan, in vitro hazkuntzan nahiz mantentze-instalazioetan,
tenperatura, gutxieneko tenperaturaren gainetik eta gehienekoaren azpitik mantentzen saiatu beharko dugu.
* Gutxieneko tenperatura
Mantendu behar dugun gutxieneko tenperatura, hazi behar den espeziearen beharren eta hazkun-
tzaren errentagarritasunaren araberakoa izango da.
Azpi beroko erneketa-mahaietan, itxieraren eta substratuari emandako beroaren bitartez
lortzen da.
Azpi hotzeko mahaiak egoki erabilita (instalazioa itxita).
Horri dagokionez, itzalpeetan ez dago zereginik.
Hiru dira landareak mantentzeko, instalazioaren ingurune-tenperatura gutxieneko mailatik jaitsi ez
dadin, negutegietan erabiltzen diren metodoak:
Instalazioa ixtea: itxiera akastuna barruko beroa alde egiteko atea bezalakoa da, tenperaturaren
jaitsiera areagotu eta berokuntza-gastua gehitu egiten duena.
Bero artifiziala ematea: haizagailuen bidez, berogailuek berotutako airea instalazioaren
barnealdera eramanez, edota galdara batean berotutako ura landareen azpian jarritako
metalezko tutu batzuetan zehar 50-80 ºC-ko tenperaturan eramanez berotzen da giroa.
Azkeneko hori da bietatik onena, beroa instalazioan zehar homogeneoago eta altuera baxuagotik
banatzen baita.
Negutegian berogailuak izan behar duen gutxieneko potentzia kalkulatzeko, honako formula hau
erabiltzen da (sinplifikatua dago, estalkiak eroapenez galtzen duen beroa baita kontuan hartzen denbero-galera bakarra):
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 17/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 12
Gp = K x Ea x Jt
Gp= berogailuaren gutxieneko potentzia (kilokaloriak/ordu).
K = estalkiak galtzen duen beroa. Estalki-mota bakoitzak du bere balioa (kilokaloriak/ordu).Kristalak, 5,7; metakrilatoak, 6,1; polikarbonatoak, 4,1; EVAk, 6,8; iraupen luzeko
polietilenoak, 7,1.
Jt = jauzi termikoa (gradu zentigraduak ). Kanpoan espero dugun gutxieneko tenperaturaren eta
instalazioaren barnean mantendu nahi dugun gutxienekoaren arteko aldea da.
Pantaila termikoak: aluminiozko zerrenda batzuk josi zaizkien eta itzala ematen duten
sareekin antz handia dute. Zerrenda horien bitartez negutegiaren barnealdearen beheko
mailatik goiko aldera igotzen saiatzen den beroa, beherantz bidaltzen da berriro.
Egiturari lotuta jartzen dira, lurretik altuera jakin batean, eta guk nahi dugunean zabal edo bil
ditzakegu (normalean, gauez zabalik egongo dira uda bukaeratik udaberri erdialdera arte).
* Tenperatura maximoa
Gure inguruan arazorik handiena egunean zehar gertatuko da, udaberri hasieratik udazken erdi-
aldera arte. Ondoren aipatuko ditugun metodoak erabiliz, oztopoak jarri beharko ditugu tenperatura
gehiegi igo ez dadin.
Bero-iturriaren eta landaketaren artean material bat ipiniko dugu eguzki-izpiei aurka egingo
diona eta itzala emateko sareak edo kareztadura (ikusi 5.1. Argiztapena) erabiliz itzala
emango duena. Ugalketa- eta mantentze-instalazioetan nahiz landarea gogortzeko instalazio
guztietan erabiltzen dira, oso gutxi hormigoizko zapaldetan, eta batere ez lurzoruan egin-
dako zapaldetan (azkeneko biak aire zabalean).
Ura gehituz, laino (lainoztaketa) edo lurrun (hezagailuak ) eran; izan ere, ura lurruntzean
giroa hoztu egiten du (tantaren tamaina zenbat eta txikiagoa, hainbat eta eragin handiagoa).
Instalazioak aireztatuz: barrualdeko aire beroa kanpora aterako da eta aire freskoagoa sartu-
ko da (nahiz eta beroa egon).
Ganbera klimatizatuetan: aire girotua ipiniz, bertako ingurune-tenperatura eta hezetasuna
erregulatuko dira.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 18/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 13
5.4. Substratuaren hezetasuna
* Beharrak
Landare guztiek edozein garapen-alditan, substratuan, jakinekoa hezetasun-maila behar badute ere,
maila hori aldatu egiten da espezieen arabera eta espezie bakoitzaren barruan nahiz alditan.
Haziak: denek ura behar dute (ernetzeko asko); izan ere, urak tegumentua bigundu egiten
du eta albumeneko gai nutritiboak disolbatu egiten ditu enbrioiaren esku jartzeko.
Propaguluak: aldaxkak sustraitzeko haziak ernetzeko baino ur gutxiago behar dute.
Sustraiak sortzeko askoz garrantzitsuagoa da oxigenoa izatea (substratua aireztatuagoa
egongo da, ureztaketa gutxiago...).
Landare gazteak: erne edo sustraitu ondoren, landare guztiek ura behar dute substratuan;
izan ere, hori da elementurik ugariena landareetan, eta gainera izerdi landugabea eta landua
garraiatzeko ere balio du.
* Ura emateko moduak (ureztaketa)
Landareak ureztatzeko hainbat metodo erabiliko dira, lursailaren, ureztatu behar den instalazioaren
eta landatutako landare-moten arabera.
Lurrean egindako hazkuntza-zapaldak: klimatologia dela-eta (nahikoa hezea), gure inguruan
ez da, orokorrean, ureztatzen.
Hormigoian egindako hazkuntza-zapaldak: landareak ontzietan hazten dira eta ureztaketa
egin ahal izateko lursailen gainean ipiniko diren ihinztadurazko ureztaketa-instalazioen bidez
egingo da.
Ugalketa-mahaiak eta ganbera klimazitatuak: instalazio hauetan jartzen den landare-
-materiala kontuan izanik (gehiago zaindu beharrekoa), ura lainoztagailuen bidez gehituko
da (laino-eran), izan ere, tanta lodiagoek substratua mugitu egin dezakete, haziak agerianutzi, edota landare gazteak kaltetu.
Mantentze-negutegiak eta itzalpeak. Ondoren aipatuko ditugun elementuak erabiliz egin
daiteke ureztaketa:
- Ihinztagailuak: hosto fineko landareetan (hosto zabalekoek kanpoaldera botatzen dute ura)
eta hazkuntza-azalera osoa hartzen duten albeolo-erreteiluetan egindako hazkuntzan
erabili beharrekoak, beste egoeretan ur asko alferrik galtzen baita (instalazioaren
barrualdea bustitzen da).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 19/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 14
Horrez gain, ingurune-hezetasuna asko handitzen da (gaixotasunak izateko aukera) eta
loretan dauden landareak, ura ukitzearen ondorioz eta negutegiko ingurune-baldintzetan,
lehenago ihartzen dira.
- Tantagailuak: tantakako ureztaketa-instalazioaren bidez, hots, ilara desberdinen, adarkaduren
eta tantagailuen bidez, ura ematen zaio landare bakoitzari.
Tantagailuak ondo lan egiteko, ez dute presio-galerarik izan behar, buxatzen zailak izan
behar dute (ureztapen ongarriduna egiten bada, zaindu uraren garbitasuna eta ongarrien
disolbagarritasuna).
Ontziek tamaina berekoak izan behar dute (uraren banaketa homogeneoa) eta landutako
espezieak behar hidriko berak izan behar dituzte.
- Urez betetzea: denbora zehatz batez, hazkuntza-mahaiak urez betetzen dira eta gerohustu egiten dira.
Landare-ontzien tamainaren, erabilitako substratuaren, eta landaketaren behar hidrikoen
arabera, emaria eta urak hartutako denbora kalkulatu behar dira. Bestalde, mahaiek oso
ondo berdinduak egon behar dute (banaketa homogeneoa egin ahal izateko).
Ur asko erabiliko dugula kontuan hartu behar dugu (ondoren nola aprobetxa daitekeen
aztertu), eta uraren bidez lurreko gaixotasunak landareei kutsatzeko arriskua sor daitekeela.
* Oinarrizko ureztaketa-instalazioa
Ureztaketa-instalazioak elementu hauek izan beharko ditu:
Ureztaketa-burua: honako osagai hauek izango ditu:
- Ur-hartunea: horniketa ziurtatzeko nahikoa edukiera duen depositutik, normalean.
Ura ez da depositu-hondotik hartu behar; izan ere, denbora pasa ahala, bertan pilatzen
dira lokatza eta materia organikoa, iragazkiak zikintzera, estaltzera, iristen dira. Komeni
da, gainera, aldian behin garbitzea.
- Bultzada-taldea: depositutik banaketa-zirkuitura ura bidaliko duena.
Talde hori normalean elektrikoa den bultzatzeko ponpak osatuko du, eta horren potentzia
erabili beharreko emariaren eta ustiategiaren ezaugarrien (lursailen kokapena, altuera,
desberdintasuna...) araberakoa izango da. Beste osagaietako bat presio-ganbera izango
da eta horrek komeni edo nahi dugun presio-tartea mantenduko du.
- Sarez egindako edo eraztun-itxurako iragazkiak, ureztaketan erabiliko den uraren
garbitasuna ziurtatzeko.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 20/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 15
Ureztapen ongarriduna: ureztatu ahala ongarritu nahi izanez gero (maiz egiten dena),
bultzada-taldearen eta banaketa-zirkuituaren artean, egun merkatuan aurki dezakegun
dosifikazio-sistemaren bat ipini beharko dugu. Halare, kontuan izan behar dugu erabili behar
ditugun ongarriak uretan disolbagarriak izan behar dutela.
Injektoreak, “Venturi efektua” deiturikoaren bidez, edo sistema elektriko baten bitartez,
disoluzio elikagarri kontzentratua (ongarri asko eta ur gutxi ) presio-maila jakin batez
bidaltzen du ureztapen-zirkuitura.
Disoluzio elikagarriaren kontzentrazioa kalkulatzeko, landaketaren beharrak zein diren
jakiteaz gain, ureztaketan erabilitako ur-kopuruak xurgatutako disoluzio elikagarriaren
kopuruaren berri ere izan beharko dugu.
Injekzio-sistemak: disoluzio elikagarria eta pistoiak erabiliz (horrela injektatutako kopuruaerregula daiteke) injektatuko zaio ureztaketan erabili beharreko urari.
Era batera edo bestera, irteeran iragazki bat jartzea komeni da.
Banaketa-zirkuitua: lehen azaldutako ureztaketa-burutik tutu batzuk aterako dira, eta
mintegiko ugalketa-, mantentze- eta gogortze-lursailak edo instalazioak zeharkatuko dituzte.
Tutu horiek (oro har, plastikozkoak ), gutxienez, 50 cm-ko sakoneraraino lurperatuta egongo
dira, makinak kaltetu ez ditzaten. Ustiategiaren arabera diseinatuko dira, beti ere, kontuan
izanik diametroaren neurriak emari-arazorik ez duela sortu behar.
Ureztatu behar den lursailean (edo instalazioan) presio-erregutzaile bat (tresna horrek nahi
edo komeni zaigun banaketa-presioa ziurtatuko digu) eta sarez egindako edo eraztun-
-itxurako iragazki bat (garbitasuna ziurtatzeko) ipiniko dugu tutu nagusian.
Ondoren, eta ilara nagusia abiapuntu moduan harturik, adar bat edo batzuk dira ureztatu
beharreko azalera zeharkatuko dutenak (2. mailako tutuak ). Bertan, aurretik kalkulatutako
tarteetan tantagailuak, aspertsoreak, lainoztagailuak... ipiniko dira, beti ere kasu bakoi-
tzaren arabera.
5.5. Ingurune-hezetasuna
* Beharra
Landareek (batzuk besteak baino gehiago) hezetasun-maila zehatza (oro har % 50 eta % 80 bitartean)
behar dute giroan; bestela, ez dira behar bezala garatzen.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 21/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 16
Halare, arazorik handiena eta ohikoena ingurune-hezetasun handiei (% 70 eta % 100 bitartean)
tenperatura epel-beroak (20-30 ºC bitartekoak ) gehitzen zaizkienean izaten da; izan ere, egoera horretan
azaltzen edota zabaltzen dira onddoen inguruko gaixotasun asko.
* Aire zabaleko hazkuntza
Lurrean edo hormigoian egindako zapaldetan eta baita itzalpeetan ere, klimatologia da ingurune-
-hezetasunaren zuzeneko eragilea eta gehienetan ez du bere eraginak aldatu edo arintzeko parte hartzen.
* Babestutako hazkuntzak
Irekitzeko eta ixteko mekanismoa duten instalazioetan (ugalketa-mahaiak eta mantentze-negutegiak )
hezetasun-kopurua alda dezakegu, mekanismo horiek behar den moduan erabiliz gero.
Neguko egun batzuetan berogailuaren eraginaren ondorioz (giroa lehortu egiten du), aireko
hezetasun erlatiboa jaitsi egingo da, eta lainoztagailuak erabiliz, berriro igoaraziko dugu.
Hezetasuna gehiegi handituz gero (instalazioa denbora gehiegiz itxita dagoelako, landareen
ebapotranspirazio handia...), instalazioa irekitzea komeni da (aireztatu).
Ez dugu ahaztu behar onddoen erasoen aurkako prebentzio-neurri eraginkorrenetariko bat, besteak
beste, hezetasun handiak maila ertaineko tenperaturarekin nahiz altuekin bat-egitea sahiestea dela.
5.6. Automatismoak
* Helburuak
Automatismoaren eginkizun nagusia, egin beharreko lanean gizakiaren parte-hartzea gutxitzea da.
* Ipini beharreko automatismoak
Landareek behar dituzten, eta gizakiak kontrola ditzakeen inguruneko faktore guztiei begiratuz gero,
kasu bakoitzean jarri behar diren automatismoen zerrenda lortuko dugu.
Argiari dagokionez, hauek automatiza daitezke:
Intentsitatea: egun lainotsuetan, neguan... intentsitatea jaisten denean luxometro bat (sen-
tsorea) ipin daiteke. Horri, nahi dugun argi-maila programatuko diogu, eta baita argiztapen
artifizialaren instalazio elektrikoa automatikoki martxan jartzeko eta itzaltzeko aukera ere.
Aitzitik, gehiegizko argitasuneko-garaietan, luxometro, erloju edo termostato batek (argiak tenperatura
igoarazten du) bilduko edo zabalduko ditu itzala ematen duten sareak.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 22/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 17
Iraupena: naturala baino fotoperiodo luzeagoa behar duten laboreen hazkuntzan, erloju
batek irekiko edo itxiko du argiztapen artifizialaren zirkuitua.
Substratuaren tenperatura: batez ere, ugalketa-mahaietan lortu beharrekoa (azpi beroko
ernaketa eta aldaxkaketa). Tenperatura jakin bat programatuko zaion termostato bat ipiniko
da, eta bien artean (zirkuitu elektrikoa piztuz edo itzaliz ) korrontea instalazioaren kable
erresistibora pasatzea ahalbidetuko dute.
Ingurune-tenperatura: kontrolatu beharreko lekuan, altuera jakin batean, sentsore batzuk
(termostatoak ) jarri behar dira. Tenperatura ezarritako minimora jaisten denean (10 ºC,
adibidez ) sentsore horiek martxan jartzeko agindua bidaliko diote aire beroko berogailuari
edo ur beroko galdarari.
Aitzitik, tenperatura programatutako maila gorenera iristen denean (ezarritako minimoa baino 2-3 ºC
gehiago) gelditzeko agindua bidaliko diote.
Era berean, Instalazio horren barruan beste termostato bat ipiniko dugu, eta instalazioko ingurune-
-tenperatura programatutako maila goreneraino igotzen bada (25 ºC, adibidez ), irekitze-sistema piztu
egingo da automatikoki barrualdea aireztatuz, eta itxi, tenperatura jaisten denean (5 ºC inguru, adibidez ).
Automatismo horretaz gain, itzala emateko sarearen funtzionamendurako jarritako termostatoak sare
hau bildu edo zabaldu ere egingo du.
Neurri berean, udazkeneko, neguko eta udaberriko aldi batzuetan, erloju edo termostato baten
bidez, instalazioaren pantaila termikoak automatikoki lanean jar daitezke, baina ez dugu ahaztu behar
askotan itzala emateko sare gisa erabiltzen direla.
* Substratuaren hezetasuna
Ureztaketa kontrolatzeko, ureztatu behar den lursail bakoitzari izena ematen zaio (zenbaki bat,
adibidez ) eta ordenagailuan ureztaketa-maiztasuna (astelehena eta ostirala, adibidez ) programatzen da,
hasiera-ordua (8,30, adibidez ) eta ureztaketa bakoitzaren iraupena (25´, adibidez ).
Ordenagailuarekin batera instalazio elektriko bat ere erabiliko da, eta horrek elektrobalbula bat irekiz
eta itxiz, programatutako lekuan ureztaketa gauzatzea posible egingo du.
* Ureztapen ongarriduna
Aurreko lanean, gehitu beharreko ongarri-kopurua ere automatiza daiteke. Horretarako zunda bat
erabiliko da, eta horrek neurtuko du eroankortasuna (ureztaketan erabiliko den urean dagoen gatz
mineralen kontzentrazioa). Era berean, ur horretan ongarri gehiago edo gutxiago emateko agindua
luzatuko dio injektoreari.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 23/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 18
* Hezetasuna
Arazorik ohikoena hezetasun handiegiekin topo egitea da. Ondorioz, honen jaitsiera artifiziala
automatizatzeko, instalazioa aireztatzeaz gain (ikusi Ingurune-tenperatura ), sentsore batzuk ipin
ditzakegu (kasu honetan, humidostatoak ). Hezetasunak programatutako maila gorena gainditzen
duenean (% 85, adibidez ), sentsore horiek landaketaren gainean aire beroa eta lehorra botako duten
termohaizagailu batzuk jarriko dituzte martxan, hezetasun erlatiboa jaisteko.
* Beste automatismo batzuk
Zenbait mintegitan, espezializazio-mailaren arabera, hau aurkituko dugu:
Giroaren CO2 – aberasgarriak. Ureztaketan erabili beharreko uraren pH-a zuzentzeko zundak. Haize
zakarreko garaitan instalazioa ixteko sentsoreak...
6. SUBSTRATUAK. ONGARRIAK. ONTZIAK
6.1. Substratuak
* Definizioa
Landareak finkaturik bizi diren tokia osatzen duen materiala, edo materialaren nahastea da substratua.
Honez gain, bertan aurkituko dituzte landareek xurgatu behar dituzten ura eta gatz mineralak.
* Bete beharreko ezaugarriak
Testura: aireztapen ona eta uraren eta nutrienteen atxikipen egokia ziurtatu behar du.
Aireak hartzen duen lekua, bolumen osoaren % 20a izan behar du gutxienez, eta ur asimila-
garriarena beste horrenbeste.
Era berean, lehorra edo bustia egon, bolumenak ez du aldaketarik jasan behar (zohikatzen
arazoa), izan ere, lehortzean txikituz gero, arazo bihurtzen da ( poro-bolumena txikiagotu
egiten da).
Ureztaketan erabiliko den ura zurgatzeko eta ondo banatzeko gai izan behar du, ura emate-
rakoan lehor samarra egon arren (zohikatzen arazoa).
Egonkortasun fisikoa: ez du porositaterik galdu behar (trinkotzea) denbora luzez (hazkun-
tzaren iraupenaren arabera).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 24/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 19
Osasuna: ez du eragile kaltegarririk izango (izurriteak, gaixotasunak, gehiegizko edo neurriz
kanpoko nutriente-kopuruak...).
Dentsitatea: datu hau oso garrantzitsua da ontzietan hazitako landareentzat; izan ere, nahiz
eta pisu arinak garraioa eta maneiua errazten duen, ontzi txikietako itxura luzeko landa-
reetan, landare asko hautsi eta irauli egiten dira. Horregatik, ontzitako landareentzat 450 g/l
edukiera-dentsitatea aholkatzen da.
pH: landare-espezie bakoitzak, pH balio jakin batzuk eskatzen ditu, baina gehienak 5,5 eta
6,5 bitartean garatzen dira.
Emankortasuna: substratuak landarea finkatu eta ura emateaz gain, landarea bertatik
elikatuko den nutriente-biltegi bat izatea du helburu.
Ondorioz, kopuru eta proportzio egokiak izan beharko ditu; izan ere, elementu bat edo batzuk ez
izateak gabeziaren bat sor dezake; neurri berean, elementu gehiegik edo beraien arteko desorekek ere
arazoak sor ditzakete.
* Substratu-motak
Mintegian egindako landare-ekoizpenean bi talde nagusirekin egingo dugu topo: lurzoru naturalarekin
eta substratu nahiz nahaste artifizialarekin.
Lurzoru naturala: aire zabaleko laborantzan eta ereintza-zapaldetan erabiltzen den euskarria
(elikagarria ere bada). Hemen, landareen sustrai-sistema ez dago ontzi baten barruan.
Kasu askotan normalena eta erabiliena da, baina bere erabilpenak baditu zenbait
eragozpen:
Landarea sustrai-lurrarekin salduz gero, mintegia baliotsua den materialik gabe gelditzen da.
Oso zaila da bere ezaugarriak aldatzea eta zenbait landaketek eskatzen dutenera egokitzea.
Behin baino gehiagotan egindako landaketetan, lur-arazoak sor daitezke lurraren nekea
dela medio.
Substratu artifizialak: ugalketa-mahaietan nahiz ontzietan hazitako landareetan, oro har,
substratu artifizial garbiak edo bien nahasteak erabiltzen dira, eta ez dute lur-arazorik
sortzen.
Merkatuan aurki ditzakegun substratuen zerrenda gero eta luzeagoa da, baina ohikoenak aipatzekotan:
- Zohikatzak: landare zaharren hondakinak, partzialki ustelduak eta beraien artean desberdinak
(sphagnum goroldio-espezieetatik lortutakoak dira interesgarrienak ).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 25/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 20
Nahaste askoren oinarri dira, eragile patogenorik ez dute, arinak dira, eta denbora pasa
ahala porositatea galtzen dute (trinkotu egiten dira).
Zohikatzak 4,5-5 bitarteko pH-a izan behar du (nahi izanez gero, karearekin igoko da gero)
eta beharrezkoak diren nutrienteak gehitu behar zaizkio (ez baitu, berez, nutrienterik ).
Baso-hondakinak: kontuan izan behar dugu zohikatzak ez direla ondasun berriztagarriak
(ateratzeko abiadura sortzekoa baino azkarragoa da). Beraz, hondakin-moduan ditugun
produktuen nahasteak erabiltzea edo birziklatzea aztertzea eta bultzatzea komeni da.
Adibide gisa, hain gertu dugun pinu-azala, txikituta eta konposatuta (nahikoa egonkorra eta
oso ona substratua aireztatzeko), txirbilak...
- Hondarra: material minerala, oro har. Nahasteetan erabiltzen da, batez ere, bere aireztapen-
-gaitasunagatik (bere tamainak 1,5-2 mm bitartekoa izan behar du) eta pisuagatik (ontzieipisua ematen die).
- Perlita: harri-mota bolkanikoa da eta tenperatura altuan jarri ondoren lortzen da. Antzua da,
oso arina, pH neutrokoa eta substratuak aireztatzeko oso baliagarria (batez ere, ugalketa-
-mahaietakoak). Bestalde, oso ur eta nutriente gutxi atxikitzen ditu.
- Bermikulita: mineral mikazeoa. Tenperatura altuetaraino berotuz gero, hedatu (puztu) egiten
da eta geruzetan eratutako partikulak sortzen ditu. Partikula horiek ura nahiz nutrienteak
atxikitzeko gaitasun handia dute. Oso arina da, aireatzaile ona (nahasteetan erabiltzen da),
eta asimilagarriak diren potasioa eta magnesioa ditu (ongarriketaren programazioan kontuan
izan beharrekoa).
Substratu-nahasteak: oso arraroa da aipaturiko substratu bakar bat erabiltzea (lurzoru naturala
izan ezik ) beste bat edo batzuekin nahastu gabe (lurzoru naturala ere sar daiteke nahastean).
Ondoren aipatuko ditugunak izango dira, besteak beste, nahaste-motarik erabilienak:
- Aldaxken sustraitzea: zohikatz argia, 2 zati eta aireatzaile gisa hondarra, perlita edo bermi-
kulita, 2 zati.
- Hazi-ernaketa: zohikatz argia, 3 zati eta aireatzailea, 2.
- Ontziratzea: zohikatz beltza (sendoagoa), 4 zati eta aireatzaile 1.
Nahaste guztiek pH-maila egokia izan beharko dute eta baita landareak ongi hazteko beharrezkoak
diren ongarriak ere.
In vitro ugalketa: landareak substratu normalarekin ontzietara pasa baino lehen erabiltzen
den substratua, gure kostaldean nahikoa ugaria den “agar-agar”, egosi eta egokitu ondoren
lortzen den substantzia da.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 26/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 21
6.2. Ongarriak
* Erabilera
Mintegi guztietan landareei eman beharko zaizkien nutrienteak dira ongarriak; hori dela-eta, ondo
garatzeko beharrezkoak diren elementu horiek nola lortu eta aplikatu aztertu beharko da.
Elikadura-beharrak kontuan izan dituen substratu on bat (aurrez egindako ongarritzea) izan arren,
hazkuntza motzagoko edo luzeagoko landareetan, aldian behin, ongarriak ematea (azaleko ongarriketa)
aurreikusi beharko da.
Ongarriketa-programa guztietan kontuan izan behar da makroelementuak (nitrogenoa, fosforoa,
potasioa, kaltzioa, magnesioa eta sufrea) eta mikroelementuak (zinka, burdina, boroa, molibdenoa,
manganesoa, kobrea...) gehitu behar direla.
* Ongarri-motak
Hainbat sailkapen dauden arren, honako hauek aipatuko ditugu:
Osagai nagusia den nutrientearen arabera: nitrikoak (amonio nitratoa, potasio nitratoa, kaltzio
nitratoa...), fosforikoak (thomas zepak, azido fosforikoa, kare superfosfatoa...), potasikoak (klo-
ruro potasikoa, sulfato potasikoa...).
Ontzian dauden nutrienteen arabera: sinpleak (amonio nitratoa = nitrogenoa, sulfato potasikoa
= sufrea eta potasioa...), ongarri sinpleen nahasteak edo konposatuak (15-20-30 = N % 15,
P 2 O5 % 20, K 2 O % 30...) eta konplexuak, nutrienteak ongarri-ale berean dituztenak (konposa-
tuen izen bera hartzen dute).
Aurkezpenaren arabera: solidoak (kozkor- edo hauts-eran) edo likidoak.
Lurreko disoluziora iragaiteko abiaduraren arabera: konbentzionalak (oro har, erabiltzen direnak );
horietan aipaturiko abiadura, nutrienteen eta ongarrien araberakoa izango da eta askapen motelekoak
deiturikoak; horietan, aleak erretxinaz estalita daude, ongarriaren nutrienteak (erretxina-geruzaren etatenperaturaren arabera) lurreko disoluziora motel samar iragan daitezen.
Uretan duen disolbagarritasunaren arabera: ureztapen ongarriduna egin ahal izateko, oso garran-
tzitsua da ongarriak uretan disolbagarriak izatea, landareari aurreikusitako ongarri guztia irits dakion eta
tantagailuak zikin edo estal ez daitezen.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 27/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 22
6.3. Ontziak
* Ontzietan egindako hazkuntzaren alde onak
Gero eta ohikoagoa da landare apaingarriak material, neurri eta era desberdinetako ontzietan haztea;
izan ere, hazkuntza-mota horrek posible egiten du:
Substratua eraberritzea: hazitako landarearekin batera saltzen da.
Hazi beharreko espezie bakoitzarentzat egokia den substratua lortzea.
Landareak sustrai-lurrarekin saltzea (sustraitze hobea, saldu arte iraupen handiagoa...).
* Ontzi-motak
Mintegizaleentzako materiala hornitzen duten enpresen katalogoetan, hainbat izen duten mota
askotako ontziak aurki ditzakegu:
Lekuz aldatu gabe, landarea bertan egongo den denboraren arabera: lore-ontziak (iraupen
gutxiagoko ontzia), edo edukiontziak (denbora gehiago eduki daiteke landarea bertan).
Itxura, orokorrean, kono-enbor alderantzikatuarena izaten da, eta beren ezaugarriei dago-
kionez: goiko nahiz beheko diametroa, edukiera, altuera, zintzilikariak diren edo ez, plate-
rarekin ala gabe...
Unitate-kopuruaren arabera: banakakoak (lore-ontziak edo edukiontziak ), taldekatuak erreteilu
albeolodunekin ( plastikozkoak, salmenta-unitate bakoitza landare-kopuru batez osatuta dago),
edota multipot edo multilokulu erreteiluekin gertatzen den moduan (hauek ere plastikozkoak;
neurri txikikoak, itxura paralepipedikoa, eta guztira unitate bakarra osatzen duen ontzi-multzoa).
Fabrikazio-materialaren arabera: buztinezko lore-ontziak, plastikozkoak, metalikoak, biode-
gradagarriak...
Erabileraren arabera: jardinerak, apaingarriak, zintzilikariak...
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 28/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 23
7. MAKINAK
* Zerrenda luzea
Ustiapenaren ezaugarrien arabera, zenbait makina ikus ditzakegu mintegietan. Guk, gehien erabiltzen
direnak aipatuko ditugu (ez gara gehiegi luzatuko beste gai bat baita).
7.1. Aire zabalean, lurzoruan, egindako zapaldetan behar direnak
* Lurra prestatzeko
Erein baino lehen, hazia jarri behar dugun lurrak porositate-, emankortasun- eta hezetasun-maila
egokiak izan beharko ditu. Horretarako, hainbat lan egin beharko dira. Traktorea, adibidez, ezinbestekoa
izango da, beti ere, hainbat lanabesekin, hala nola lurpea lantzeko goldea, golde belarriduna (maila
ertaineko lanak ), rotabatorea (azaleko lanak ), areak (harrotzea), simaurra banatzeko gurdia, ongarritzeko
makinak (ongarriketa), ildo-bizkarrak eta altxatzeko makinak.
* Hazkuntzan zehar erabili behar direnak
Traktore bera hainbat lanabesekin, hala nola ereiteko makina (ereintza), landatzeko makina (landaketa),
zehar-aldaketarako hortzak (sustrai-mozketa), tratamendu-ontzia (tratamendu fitosanitarioa), eta landareak
garraiatzeko atoia.
7.2. Ontziko landareetan erabili behar direnak
* Beharrak
Substratu-nahasgailua, ontziratzeko makina, ereiteko makina, tratamendu-makinak, landareen garraio-
rako atoia duen traktorea...
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 29/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 24
BEHARRAK ETA BALIABIDE MATERIALAK
GALDERAK
1. BEHARRAK
1.1. Helburuak
11.. Landare-ekoizpenean eta labore berean zein bi urrats handi eman behar dira?
1.2. Mintegia
22.. Esan (aipatu bakarrik) erabat hornitutako mintegian topa daitezkeen atalak.
2. ZUZENEKO EREINTZA EGITEKO LURSAILAK
2.1. Ezaugarriak
33.. Lursail horiek izan beharreko ezaugarri gomendagarriak (arrazoiak azaldu): antolamenduari,
tamainari, topografiari, itxurari... dagokienez.
44.. Lursail horietako lurrak bete behar dituzten baldintzak (arrazoiak azaldu): testurari, egiturari,
drainatzeari, atxikipenari, materia organikoari, emankortasunari... dagokienez.
55.. Gure lurraldean erabiltzen al da ureztaketa lursail horietan? Arrazoiak azaldu.
66.. Lursail horietan jartzen diren babesak (bakoitzaren justifikazioa).
3. UGALKETA-INSTALAZIO BABESTUAK
3.1. Zertarako erabiltzen diren
77.. Instalazio mota horien justifikazioa. Helburuak.
3.2. Sortu beharreko ingurune-baldintzak
88.. Instalazio horien barrualdean lortu behar diren ingurune-baldintzak (eta bakoitzaren justifikazioa).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 30/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 25
3.3. Azpi beroko ugalketa-mahaiak
99.. Ugalketa-mahaien neurri gomendagarriak (eman bakoitzari buruzko arrazoiak).
1100.. Instalazio horien egitura egiteko erabiltzen diren materialak (eta bakoitzaren justifikazioa).
1111.. Estalkiari buruz, berdin.
1122.. Elektrizitatearen bitartez berotutako azpi beroko ugalketa-mahai baten osagairik garrantzitsuenak
(eta bakoitzaren betebeharra).
1133.. Instalazio horien aireztapenaren helburuak, eta nola erregulatu.
1144.. Ugalketa-mahai horietan erabiltzen diren ureztaketa-motak (arrazoiak azaldu).
3.4. Azpi hotzeko ugalketa-mahaiak
1155.. Helburuak eta erabilpena justifikatzeko kasuak.
1166.. Bete behar dituzten baldintzak.
* Osagaiak
* Kokalekuak
3.5. Ganbera klimatizatuak
1177.. Ganbera horien ezaugarriak (arrazoiak azaldu).
* Kanpoko ingurumen-baldintzekiko mendekotasuna
* Osagaiak
3.6. “In vitro” ugalketa
1188.. Ugalketa-mota horretan hartu behar diren neurri bereziak (eta beren justifikazioa).
4. MANTENTZE-INSTALAZIOAK
4.1. Aire zabaleko zapaldak
1199.. Lurrean egindako zapalden betebeharra.
2200.. Zer da, zuretzat, zehar-aldaketa?
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 31/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 26
2211.. Lurrean egindako zapaldetan hazten diren landare-motak.
2222.. Hormigoizko zapaldei buruz, esan:
* Helburuak
* Bertan hazten diren landare-motak
* Antolaketa
* Itxura
* Neurriak
4.2. Mantentze-negutegiak
2233.. Landare-ekoizpenerako negutegiak ipintzearen justifikazioa.
2244.. Negutegia jartzean ondorengo osagaiek izan behar dituzten ezaugarriak (arrazoiak azaldu).
* Egiturak
* Estalkiak
2255.. Egitura eta estalkia egiteko erabiltzen diren materialak.
* Egitura
* Estalkia
4.3. Mantentze-instalazioak. Itzalpeak
2266.. Instalazio horiekin lortu nahi diren helburuak (arrazoiak azaldu).
2277.. Itzalpearen osagaiak. Bakoitzaren izena, helburua eta materialak.
Izena Helburua Materialak
5. EKIPAMENDUAK ETA AUTOMATISMOAK
5.1. Argiztapena
2288.. Landareek zertarako behar dute argía? Zein kasutan da beharrezkoa argiztapen artifiziala?
2299.. Argiztapena ona ala txarra den zehazten duten parametroak (aipatu bakarrik).
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 32/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 27
3300.. Argiaren kalitateari buruz, esan:
* Zein den onena
* Landareentzako argi baliagarriak
3311.. Argiaren intentsitateari buruz, esan:
* Neurtzeko unitatea
* Zer instalazio-motatan den erabat beharrezkoa
3322.. Gure lurraldean, eta urtaro desberdinetan, argiaren intentsitatearen ezaugarriak. Intentsitate
horri laguntzeko beste modu batzuk:
* Udazken-negu-udaberria
* Udaberri-uda-udazkena
3333.. Gure lurraldean, negutegiak zuritzearen alde txarrak.
3344.. Zer dira itzala emateko sareak?
3355.. Zer izen du argiaren iraupenak landareei dagokienez? Landareetan duen eragina.
3366.. Ondorengo landareak loratzeko, eman behar diren urratsak:
* Poinsettia udan
* Lilium neguan
5.2. Substratuaren tenperatura
3377.. Gure lurraldean landatzen diren landare asko ondo ernetzeko, edota ondo sustraitzeko, zein da
batez besteko tenperatura ?
3388.. Substratuan lortu behar den tenperaturaren eta urtaro desberdinen arteko harremana.
5.3. Ingurune-tenperatura
3399.. Zein dira instalazio babestu batean mantendu beharreko gutxieneko tenperatura-maila zehazten
duten faktoreak?
4400.. Instalazioa berotzeko erabiltzen diren bi metodoak.
4411.. Instalazioan jar daitezkeen berokuntza-sistemaren motak. Sistema bakoitzaren ezaugarri
orokorrak eta erabilitako baliabideak:
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 33/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 28
Berokuntza-sistema Ezaugarriak
4422.. Jarri behar den berogailuak eduki behar duen gutxieneko potentzia. Parametroak. Bakoitzaren
esanahia eta neurtzeko unitateak.
4433.. Zer da jauzi termikoa?
4444.. Pantaila termikoen ezaugarriak.
* Materialak
* Instalazioa
* Sortutako eragina
* Erabilera
4455.. Tenperatura altuegien aurka nola jo. Borroka bakoitzaren ezaugarriak.
Borroka-mota Ezaugarriak
5.4. Substratuaren hezetasuna
4466.. Landarearen hazkuntza-uneen ur-beharra.
* Hazia* Sustraitzeko propagulua
* Landareak
4477.. Gure lurraldean, ondorengo sail bakoitzean erabiltzen den ureztaketa-mota.
* Lurrean egindako zapaldak
* Hormigoizko zapaldak
* Ugalketa-mahaiak
* Ganbera klimatizatuak.
4488.. Hurrengo ureztaketa-motak zein lekutan erabiltzen diren, ura nola banatzen den, alde onak eta
txarrak.
* Ihinztaduraz
* Tantakakoa
* Mahaiak urez betetzea.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 34/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 29
4499.. Ondorengo ekipamenduetako osagaiak (izenak eta betebeharrak).
* Ureztaketa-burua
* Ureztapen-ekipamendua ongarriduna
* Ura banatzeko zirkuitua
5500.. Ureztapen-ekipamendu ongarridunean zer baldintza bete behar du(te):
* Deposituak?
* Ekipo bultzatzaileak?
* Iragazkiek?
* Injektoreek?
* Ura banatzeko tutuek?
5511.. Ongarri-injektoreen motak. Izenak eta ezaugarriak.
Mota Ezaugarriak
5522.. Banaketa-zirkuituan hurrengo tutu-motek izan behar dituzten ezaugarriak.
* Tutu nagusiek
* Bigarren mailakoek
5533.. Presio-erregulatzaileak duen eginkizun garrantzitsuena, non jartzen den eta zertan datzan.
5.5. Ingurune-hezetasuna
5544.. Zein kasutan izan daiteke kaltegarria hezetasun hori? (arrazoiak azaldu).
5555.. Hezetasun-maila altuegiaren edota baxuegiaren aurka non eta nola jo.
5.6. Automatismoak
5566.. - Nola automatiza daiteke (osagaiak, helburuak eta instalazioa):
* Argiztapenaren intentsitatea
* Argitasunaren iraupena
* Substratu-tenperatura
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 35/37
Nekazaritzako Ustiapen Intentsiboak
LANBIDE EKIMENA 30
* Ingurune-tenperatura
* Substratu-hezetasuna
* Ureztapen ongarriduna
* Ingurune-hezetasuna
6. SUBSTRATUAK. ONGARRIAK. ONTZIAK
6.1. Substratuak
5577.. Zer da eta zertarako balio du substratuak?
5588.. Substratuak izan behar dituen ezaugarriak, ondorengo ezaugarriei dagokienez (arrazoiak azaldu):
* Porositatea
* Aireztapena
* Atxikipena
* Egonkortasun fisikoa
* Ustezko dentsitatea
* pH-a
* Emankortasuna
5599.. Substratuetan eginiko hazkuntzarekin konparatuz, lurrean egindakoaren alde txarrak
(arrazoiak azaldu).
6600.. Ondorengo substratuen ezaugarri fisiko-kimikoak:
* Zohikatzak
* Baso-hondakinak
* Hondarra
* Perlita
* Bermikulita
6611.. Substratuen nahastea “motak” (osagaiak eta bakoitzaren proportzioa) ondorengo lanetan erabiltzeko:
* Aldaxken errotzean
* Hazien ernaketan
* Poteetan
* In vitro ugalketan
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 36/37
Landarezaintza
LANBIDE EKIMENA 31
6.2. Ongarriak
6622.. Elementu-mota mineralak, landareek xurgatzen duten kopuruari begiratuz. Taldeak eta
bakoitzaren elementuak.
6633.. Ongarri-motak, hurrengo ezaugarriei begiratuz (taldeak eta bakoitzaren ezaugarriak).
* Nutriente nagusia
*Osagaien artean dituen nutrienteak
* Aurkezteko era
* Askapen-abiadura
* Disolbagarritasuna uretan
6644.. Zer adierazten digu zakuko etiketan 15-30-20 zifrak dituen ongarriak?
6655.. Ongarri konposatuaren eta konplexuaren arteko aldeak.
6.3. Ontziak
6666.. Lurrean egindako hazkuntzarekin konparatuz, ontzietan egindakoen alde onak.
6677.. Ontzi-motak eta bakoitzaren ezaugarriak, ondorengoaren arabera:
* Landareak ontzi berean igaroko duen denbora
* Landare-kopurua
* Egiteko erabiltzen diren materialak
* Zertan erabiliko dire
7. MAKINERIA
7.1. Aire zabalean, lurzoruan, egindako zapaldetan behar direnak
6688.. Lurra prestatzean erabiltzen diren makinak eta lanabesak. Bakoitzaren izena eta eginkizuna.
6699.. Hazkuntzan zehar erabil daitezkeen makinak eta lanabesak. Bakoitzaren izena eta eginkizuna.
7.2. Ontziko landareetan erabili behar direnak
7700.. Labore-mota horietan erabiltzen diren makinak eta tresneria. Bakoitzaren izena eta erabilpena.
7/21/2019 file (7).pdf
http://slidepdf.com/reader/full/file-7pdf 37/37