fet eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin...

48
FET Eskuliburua Versión 0.7b última modificación 10.05.2009 FET escrito por Liviu Lalescu http://www.lalescu.ro/liviu/ Manual escrito por Volker Dirr http://www.timetabling.de/ Página de inicio de FET http://www.lalescu.ro/liviu/fet/

Upload: others

Post on 16-Oct-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

FET Eskuliburua

Versión 0.7b

última modificación 10.05.2009

FET escrito por Liviu Lalescu

http://www.lalescu.ro/liviu/

Manual escrito por Volker Dirr

http://www.timetabling.de/

Página de inicio de FET

http://www.lalescu.ro/liviu/fet/

Page 2: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Índice

1. Sarrera ........................................................................................................................................................ 3 2. Ezaugarriak ................................................................................................................................................. 4 3. FET instalatzea ............................................................................................................................................ 7 4. FET erabiltzea ............................................................................................................................................. 8

4.1 Fitxategia ............................................................................................................................................ 8 4.2 Datuak................................................................................................................................................. 8

4.2.1 Oinarrizko ezarpenak ......................................................................................................................... 8 4.2.2 Jarduerak ..................................................................................................................................... 13 4.2.3 Murriztapenak ................................................................................................................................. 18

4.3 Estatistikak ........................................................................................................................................ 38 4.4 Ordutegia .......................................................................................................................................... 38

4.4.1 Ordutegia sortzea ............................................................................................................................ 38 4.4.2 Ordutegia ikustea ............................................................................................................................ 39 4.4.3 Ordutegia egin aurretik ............................................................................................................ 39 4.4.4 Nola aldatu martxan dagoen ordutegi bat? ............................................................................. 40 4.4.5 Irakasleen ordu libreak ............................................................................................................. 41 4.4.6 Ordutegiak inprimatzea ............................................................................................................ 43 4.4.7 Ordutegi batzuk orri berean inprimatzea ............................................................................ 44 4.4.8 Html fitxategiaren estiloa aldatzea, css bitartez ................................................................ 46

Page 3: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

1. Sarrera

FET software libreak eskola-, institutu- edo unibertsitate-ordutegiak automatikoki egiten ditu,

eta ordutegi-algoritmo azkarra eta eraginkorra erabiltzen du horretarako. Software librea da,

kode irekikoa, eta GNU/GPL lizentzia du. Eskura itzazu azkeneko albisteak eta azkeneko bertsioa

FETen webgune ofizialean (http://www.lalescu.ro/liviu/fet/).

Eskuliburu txiki honetan adibide batzuk azaldu ditugu, baliagarriak izango direlakoan.

Definizio garrantzitsuak urdinez markatuta daude.

Aholku baliagarriak berdez markatuta daude.

Funtsezko abisuak gorriz markatuta daude.

Adibide adierazgarriak horiz markatuta daude.

Liviu Lalescu (http://www.lalescu.ro/liviu/) proiektu hau garatzen hasi zen 2002. urtearen

amaieran, bere diploma prestatzen ari zen bitartean. Ordenagailuz programatzeari buruzko

azterketa (software-espezializazioa) 2003ko ekainean egin zuen. FET programak murriztapen

ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin.

Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo genetikoak ezin zituen

ordutegi konplexuak antolatu. 2007an, berriz, itzelezko aurrerapena egin zuen: algoritmo

heuristikoak, jarduera-truke errepikarian oinarrituak, minutu gutxi batzuetan ordutegi

konplikatuak egiten zituen.

Page 4: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

2. Ezaugarriak

FET softwareak ezaugarri interesgarri asko ditu, besteak beste, talde guztiak (ikastaldeak,

mailak, ikasleak) kontuan hartzen ditu automatikoki, murriztapen-paleta luzea du, eta nola ez,

hainbat estilo har dezaketen xhtml ordutegiak egiten ditu.

Denbora-murriztapenak (nahasita)

o Oinarrizko denbora-murriztapenak

o Atsedenaldiak (irakasle + ikasle guztiak ez daude eskuragarri)

Denbora murriztapenak (irakasleak)

o Irakaslea ez dago eskuragarri

o Irakasleak astean eduki behar duen gehienezko egun-kopurua.

o Irakasleak astean eduki behar dituen gehienezko denbora-tarteak.

o Irakasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak.

o Irakasleak egunean eduki behar dituen gehienezko denbora-tarteak.

o Irakasle guztiek egunean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak.

o Irakasleak egunean eduki behar duen gehienezko ordu-kopurua.

o Irakasle guztiek egunean eduki behar duten gehienezko ordu-kopurua.

o Irakasleak egunean eduki behar duen gutxienezko ordu-kopurua.

o Irakasle guztiek egunean eduki behar duten gutxienezko ordu-kopurua.

o Irakasleak jarraian eduki behar duen gehienezko ordu-kopurua.

o Irakasle guztiek jarraian eduki behar duten gehienezko ordu-kopurua.

o Irakasleak asteko ordu-tarte batean lan egin behar duen gehienezko egun-kopurua.

o Irakasle guztiek asteko ordu-tarte batean lan egin behar duten gehienezko egun-

kopurua.

Denbora-murriztapenak (ikasleak)

o Ikasle-multzoa ez dago eskuragarri

o Ikasle-multzoak astean eduki behar dituen gehienezko denbora-tarteak.

o Ikasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak.

o Ikasle-multzoa goiz hasten da.

o Ikasle guztiak goiz hasten dira.

o Ikasle-multzoak egunean eduki behar duen gehienezko ordu-kopurua.

o Ikasle guztiek egunean eduki behar duten gehienezko ordu-kopurua.

o Ikasle-multzoak egunean eduki behar duen gutxienezko ordu-kopurua.

o Ikasle guztiek egunean eduki behar duten gutxienezko ordu-kopurua.

o Ikasle-multzoak jarraian eduki behar duen gehienezko ordu-kopurua.

o Ikasle guztiek jarraian eduki behar duten gehienezko ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (jarduerak):

o Jarduera hasteko hobetsitako ordua.

o Jarduera hori egiteko hobetsitako denbora-eremuak.

Page 5: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

o Jarduerak egiteko hobetsitako denbora-eremuak.

o Azpi-jarduerak egiteko hobetsitako denbora-eremuak.

o Jarduera hasteko hobetsitako orduak.

o Jarduerak hasteko hobetsitako orduak.

o Azpi-jarduerak hasteko hobetsitako orduak.

o Jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua.

o Eskola-egunaren azken jarduera da.

o Eskola-egunaren azken jarduerak dira.

o Jarduera-multzoa ordu berean (eguna + ordua) hasten da.

o Jarduerak egun berean (edozein ordutan) hasten dira.

o Jarduerak ordu berean (edozein egunetan) hasten dira.

o Bi jarduera ordenan jarri behar dira.

o Bi jarduera ondoz ondokoak dira.

o Jarduerak ez dira teilakatzen.

o Jardueren artean egon beharreko gutxienezko tarte (ordu)-kopurua

Leku-murriztapenak (nahasita):

o Derrigorrezko leku-murriztapen oinarrizkoak

Leku-murriztapenak (ikasgelak):

o Ikasgela ezin da erabili

Leku-murriztapenak (irakasleak):

o Irakasleak bere ikasgela dauka.

o Irakasleak ikasgela batzuk ditu.

o Irakasleak egunean eduki behar dituen gehienezko eraikin-aldaketak.

o Irakasle guztiek egunean eduki behar dituzten gehienezko eraikin-aldaketak.

o Irakasleak astean eduki behar dituen gehienezko eraikin-aldaketak.

o Irakasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko eraikin-aldaketak.

o Irakasleak eraikin-aldaketen artean eduki behar dituen gutxienezko denbora-

tarteak.

o Irakasle guztiek eraikin-aldaketen artean eduki behar dituzten gutxienezko

denbora-tarteak.

Leku-murriztapenak (ikasleak):

o Ikasle-multzoak bere ikasgela dauka.

o Ikasle-multzoak ikasgela batzuk ditu.

o Ikasle-multzoak egunean eduki behar dituen gehienezko eraikin-aldaketak.

o Ikasle guztiek egunean eduki behar dituzten gehienezko eraikin-aldaketak.

o Ikasle-multzoak astean eduki behar dituen gehienezko eraikin-aldaketak.

o Ikasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko eraikin-aldaketak.

o Ikasle-multzoak eraikin-aldaketen artean eduki behar dituen gutxienezko denbora-

tarteak.

Page 6: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

o Ikasle guztiek eraikin-aldaketen artean eduki behar dituzten gutxienezko denbora-

tarteak.

Leku-murriztapenak (irakasgaiak):

o Irakasgai horretarako ikasgela bat hobetsita dago.

o Irakasgai horretarako gela batzuk hobetsita daude.

Leku-murriztapenak (irakasgaiak eta jarduera-etiketak):

o Irakasgairako + jarduera-etiketarako hobetsitako ikasgela.

o Irakasgairako + jarduera-etiketarako hobetsitako ikasgelak.

Leku-murriztapenak (jarduerak):

o Jarduera hori egiteko ikasgela bat hobetsita dago.

o Jarduerak egiteko ikasgela batzuk hobetsita daude.

Page 7: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

3. FET instalatzea

TODO: eskakizunak TODO: IrakHau fitxategia bezalakoa (berriro idatzi behar? Hobe al da

IrakHau fitxategia laburtzea eta bertsio osoa hemen idaztea?). TODO: FET erabiltzeko komando-

lerroa.

Page 8: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4. FET erabiltzea

FET ondo antolatutako Qt-aplikazioa bada ere, komeni zaizu eskuliburu hau arretaz irakurtzea.

Izan ere, aholku eta abisu garrantzitsu batzuk daude, eta programa behar bezala erabiltzen

lagunduko zaituzte.

4.1 Fitxategia

Ohikoa denez, fitxategi bat ireki eta gorde dezakezu.

FETek ez dauka inprimatzeko aukera menu honetan. Ordutegi bat sortzen den bakoitzean,

emaitza-direktorio batean idazten da. Ordutegiak inprimatzeari buruzko informazio

gehiago jaso nahi baduzu, irakurri ordutegiak inprimatzea atala.

Datu-multzoak aldiro gorde behar dituzu, eta, bereziki, murriztapenak aldatzen edo

gehitzen badituzu. FETek oraindik ez du aldaketak desegiteko aukera, eta batzuetan oso

zaila da aldaketak desegitea. Demagun FETek ez duela irtenbiderik aurkitu, ordu batzuk

igaro ondoren. Agian, aldaketak desegin nahi izango dituzu, baina gerta daiteke azken

aldaketak ezabatzea ezinezkoa izatea, sistemak ahaztu baititu.

Honako hauek soilik gordetzen dira datu-multzoan: oinarrizko ezarpenak, jarduerak eta

murriztapenak. Egindako ordutegia ez dago bertan.

Hauxe egin behar duzu, egindako ordutegia gorde nahi baduzu: Ordutegia Gorde

datuak + gorde ordutegia honela… Horrez gain, egiten diren ordutegiak modu lehenetsian

gordetzen dira emaitza-direktorioan, honela sortu baldin badituzu: Ordutegia Sortu

aldaera anitz.

4.2 Datuak

Honako hauek gordetzen dira datuetan: oinarrizko ezarpenak, jarduerak eta

murriztapenak. Egindako ordutegia ez dago bertan.

4.2.1 Oinarrizko ezarpenak

4.2.1.1 Erakundearen izena eta iruzkinak

Erakundearen izena eta iruzkinak aukerazko datuak dira.

Erakundearen izena epigrafe gisa inprimatuko da ordutegi txikietan (eta, geroago, erraz

alda dezakezu estiloa, edo ezkutatu). Iruzkinak orrialdearen goiko aldean inprimatuko dira

(aurkibidea inprimatu baino lehen).

Page 9: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Iruzkinak erabili ahal dituzu, hainbat ohar idazteko: aurkitutako arazoak, gehitu duzun

azken murriztapena, falta den murriztapenen bat edo aldatu beharreko murriztapenak.

Iruzkinak aldiro eguneratu behar dituzu: falta den edo okerra den murriztapena bezain

txarra da murriztapen zahar bat.

4.2.1.2 Asteko egunak eta eguneko denbora-tarteak

Ikastetxe gehienetan astelehenetik ostiralera bitarteko egunak soilik hartu behar dituzte

kontuan, ordutegiak egiteko.

Egunen izenak taularen goiburuan inprimatzen dira. Izena zenbat eta gehiago murriztu,

orduan eta txikiagoa izango da ordutegia (ASTEL, astelehenaren ordez; ASTEAR,

asteartearen ordez, etab.).

Saio bat denbora-tartea da. Saioak ordutegian inprimatzen dira; beraz, kasu honetan ere,

laburdurak erabiltzen badituzu, txikiagoa izango da ordutegia. Edozein esaldi edo hitz

erabil dezakezu saio gisa.

Arretaz ziurtatu behar duzu saio guztiak iraupen edo tarte berekoak direla, hau da, saio

guztiek berdin irauten dutela. Horrela zehazten baduzu, FETek aukeratutako saioari beti

esleituko dio 1 zk.ko iraupena.

(Jarduera bereziak barnean hartzen dituzten saioak edo atsedenaldiak salbuespenak dira. Esate baterako, 4. saioan 09:35–10:00 atsedenaldia sar genezake , eta saio horri atseden-murriztapena jarri beharko genioke, baina itxura-aldaketa baino ez litzateke).

1. adibidea 2. adibidea 3. adibidea 4. adibidea 5. adibidea

1. saioa Saio-zk.: 1 1 08:05–08:50 08:05

2. saioa Saio-zk.: 2 2 08:50–09:35 08:50

3.saioa Saio-zk.: 3 3 10:00–10:45 10:00

4.saioa Saio-zk.: 4 4 10:50–11:35 10:50

5.saioa Saio-zk.: 5 5 11:50–12:35 11:50

6.saioa Saio-zk.: 6 6 12:35–13:20 12:35

Adibide horretan, iraupen 1 duen jarduera batek 45 minutu iraungo du; eta iraupen 2

duen beste jarduera batek, ordea, 90 minutu iraungo du.

Jarduerek ezin dute osoko zenbakia ez den iraupena eduki: esaterako, 1,5.

Zure erakundean astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 90 minutuko jarduerak

antolatzen badituzue, eta astearteetan eta ostegunetan 60 minutuko jarduerak antolatzen

badituzue, 30 minutuko saioak sartu behar dituzu. Horrela, 60 minutuko saioak iraupen

bikoak izango dira; eta 90 minutuko saioek 3 iraupen izango dituzte.

Page 10: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

FETek irtenbiderik aurkitzen ez badu, saia zaitezke saioak edo egunak gehitzen. FETek

zure datuak erraz antolatzen baditu, baina zuk ez badakizu zein murriztapen gehiago

gehitu, saia zaitezke saio edo egun batzuk kentzen. Baina murriztapen guztiak berrikusi

beharko zenituzke! (Batez ere, “eskuragarri ez dauden irakasleak, ikasleak edo

ikasgelak”).

4.2.1.3 *Irakasleak, irakasgaiak, jarduera-etiketak eta ikasgelak

Gehitu irakasleak, irakasgaiak, jarduera-etiketak, ikasgelak eta eraikinak.

Izen horiek ere ordutegian inprimatuko dira; beraz, ordutegia txikiagoa izatea nahi

baduzu, erabil itzazu laburdurak.

Jarduera-etiketaren bidez, jarduerari buruzko informazio osagarria gehitzeko aukera duzu.

Hona hemen jarduera-etiketa adibide batzuk: hitzaldia (irakurmena), ariketa, laborategia,

etab.

Iraupen biko jarduerek saio bakoitietan (1., 3., edo 5. saioetan) hasi behar badute,

jarduera-etiketak bakoitia esan behar du. Jarduera batzuk goizez bakarrik egin behar

badira (edo goizez egitea komeni bada), jarduera-etiketak goizez esan behar du.

Jarduera-etiketak erabiltzen hasi aurretik, irakurri murriztapenak atal osoa, eta batez ere,

arretaz begiratu hobetsitako ordua(k).

Ondo pentsatu behar duzu jarduera-etiketa erabiltzea benetan beharrezkoa den; izan ere,

murriztapenak adierazteko soilik erabil ditzazun gomendatzen dizut. Lehenik eta behin,

saiatu murriztapenak etiketarik gabe zehazten, errazagoa baita.

Ikasgela esleituak ez dira gehitu behar. Oro har, talde bakoitzak (klaseak edo irakasleak)

gela esleitua dauka. Hortaz, talde guztiei ikasgela bat esleitu bazaie, ez legoke arazorik

egon behar. Beste ikasgela batzuen ordutegiak antolatzea, ordea, zailagoa da (arte-

ikasgelakoa, gimnasiokoa, zientzia-laborategikoa, etab.); beraz, etiketetan ikasgela horiek

adierazi behar dituzu, edo ikasgela baino talde gehiago baldin badituzu.

Gela guztien edukiera zehatza da; horregatik, jarduera bat baino ezin duzu sartu gela

bakoitzean. Gimnasio handia baldin baduzu, eta gortinen bidez hiru zatitan banatu ahal

baduzu, sartu hiru gela gimnasio gisa.

Ez duzu eraikinik sartu behar. Eraikinak sartu behar dituzu, eraikin-murriztapenak (esate

baterako, egunean gehienezko eraikin-aldaketak, edo egunean gutxienezko eraikin-

aldaketak murriztapenak) sartu behar dituzunean baino ez.

Page 11: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Eraikinak sartzerakoan, gelen izenak zehatz eta argi idatzi behar dituzu: adibidez, 123.

ikasgela A eraikinean baldin badago, ezin da beste 123. ikasgela bat B eraikinean egon.

Horregatik, eraikinaren izena ikasgelaren izenari gehitzea gomendatzen dizut, hau da, A-

123 (A eraikineko 123. ikasgela) deitzea.

4.2.1.4 Mailak, taldeak eta azpi-taldeak

Oso garrantzitsua da FETek mailak, taldeak, azpi-taldeak, klaseak, ikastaldeak, atalak eta

kategoriak nola bereizten dituen jakitea, baina ez da erraza. Irakurri arretaz definizioak

eta adibideak.

Mailak (ikastaldeak): Eskola- edo ikasketa-maila berean dauden ikasleen taldeak dira.

Adibidez, Alemaniako lehen-hezkuntzako ikastetxe batean lehenengo lau maila daude (1.

maila, 2. maila, etab.). Maila bakoitzean, askotan, zenbait talde daude (zenbait klase).

Taldea, klasea, ikastaldea eta atala: ikasle-multzo bat da, eta ikasle horiek jarduera

berberak egiten dituzte. Irakasle eta irakasgai berberak dituzte ordutegi berean.

Kategoria: jarduerak aldi berean egin ditzaketen taldeen multzoa da.

Klase (lehen kategoriaren atal bat): jarduera berberak ia beti egiten dituzten ikasleen

multzoa da. FET saiatzen da klase terminoa ez erabiltzen, batzuetan modu informalean

erabiltzen delako (testuinguruaren arabera, ikasleek esan dezakete A klasean daudela,

edo 1A klasean). FET programan, ordea, 1 maila izango da, A kategoria-atala, eta 1A

taldea.

1. adibidea: Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat

Alemaniako ikastetxe batean lau maila daude. Maila bakoitzean, ikasleen kopuruaren arabera, hainbat talde

(klase) osatu dira: 1A, 1B, 1C, 2A, 2B, 2C, 3A, 3B, 4A, 4B.

Adibide horren lehenengo maila sartzeko, honako hau egin beharko zenuke: 1. maila sartu; maila automatikoki

zatitu, kategoriak gehitzeko; hori egin eta gero, kategoria-atalak gehitu (gehienez hiru) eta A, B, C deitu.

Ondoren, egiaztatu taldeak ondo daudela. Mailaren eta kategoriaren izenen artean gunerik badago, kendu

karaktere-bereizlearen gunea maila automatikoki zatitu, kategoriak gehitzeko aukeratik.

Ikastaldea (bigarren kategoriaren atala): batzuetan jarduera berberak egiteko elkartzen diren ikasleen multzoa da.

Ikastaldeak Irakasgaiak (iraupena)

Biologia Biologia (4), Kimika (1), Fisika (2)

Kimika Biologia (1), Kimika (4), Fisika (2)

Fisika Biologia (2), Kimika (1), Fisika (4)

Page 12: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

2. adibidea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat

Alemaniako DBHko ikastetxe batean 5.-10. maila bitarteko ikasleak daude . Maila bakoitzean klase (talde)

batzuk daude, eta ikasleek ikastalde bat aukera dezakete (2. kategoria-taldea). Ikasle horiek jarduera

berberetara joaten dira, baina ordutegi osoaren ordu batzuetan soilik.

Adibide horren 10. maila sartzeko, honako hau egin beharko zenuke: 10. maila sartu; ondoren, maila

automatikoki zatitu, kategoriak gehitzeko; hori egin eta gero, kategoria-atalak gehitu (gehienez lau), eta A, B, C,

D deitu lehen kategorian. Gehitu 2. kategoria, eta sortu kategoria-atalak (gehienez hiru); deitu Biologia, Kimika

eta Fisika kategoria-atal horiei. Ondoren, egiaztatu azpi-taldeak, ondo dauden

ziurtatzeko. Talde hauek lortu dituzula egiaztatu behar duzu: 10A, 10B, 10C,

10D, 10Biologia, 10Kimika, eta 10Fisika. Adibide horretan, lehenengo lau

taldeak klaseak dira, eta bigarren kategoriako taldeak ikastaldeak dira. FETek

taldetzat hartzen ditu guztiak. Fase horretan FETek oraindik ez daki zenbat

irauten duten.

Zure ordutegia ia erabat beteta (%100) baldin badago, kontuz ibili behar duzu.

Jarduerek aldi berekoak izan beharko dute, ikasleek ia erabili gabeko tarterik ez

badute euren ordutegian. Beraz, jarduerak zeuk antolatzen badituzu, ordutegia

egin ahal dela ziurtatu behar duzu.

Adibide horretan, hauxe da ikastalde baten iraupena: 4+1+2=7. Irakasle berak ezin izango ditu fisika jarduera

guztiak irakatsi, fisika-jardueren iraupena guztira hauxe delako: 2+2+4=8. Hala ere, fisika-ikastaldean beste

irakasle batek fisika irakasten baldin badu, ikastalde horiek era daitezke.

Adibide horretan ez du garrantzirik fisika-ikastaldeak iraupen 1 edukitzea biologian. FET hori egiaztatzeko

gauza da, ikastaldeen eskolen iraupena ezberdina izanda ere.

3. kategoriaren bidez beste ikastalde-multzo bat gehitzeko aukera duzu.

Hirugarren ikastalde-multzo bat gehi dezakezu, maila automatikoki zatitu, kategoriak gehitzeko aukeraren

bidez, lehen egin duzun bezala. Baina, badago hori egiteko beste modu bat ere. Bitxia da, baina batzuetan ez

da beharrezkoa beste kategoria bat gehitzea (irakurri hurrengo aholkua).

Klaseetako ikasleek sinesmen ezberdinak dituzte; hortaz, erlijio-ikastaldeak daude. Irakasgai bat besterik ez

badago, errazena da guztiak aldi berean jartzea ordutegian (eta ikasleek erabili gabeko tarterik ez badute

ordutegian, aukera bakarra izango da). Hori egiteko aukera bat baino gehiago dituzu (begiratu jarduera bat

gehitzea atala eta murriztapen hau: jarduera batzuk une berean hasten dira (eguna + ordua).

Ikastaldea Irakasgaia (iraupena)

Kristauen erlijioa Kristauen erlijioa (2)

Juduen erlijioa Juduen erlijioa (2)

Musulmanen erlijioa Musulmanen erlijioa (2)

Filosofia Filosofia (2)

Kasu gehienetan, erlijio irakasgaia soilik gehitu behar duzu, eta irakaslearen izenek esango dizute kristauen erlijioa, juduen erlijioa, musulmanen erlijioa edo filosofia den.

Page 13: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Lehenik eta behin, erabaki zenbat kategoria beharko duzun. Lehen kategoriak klasea izan beharko luke beti. Bigarren eta hirugarren kategoriek iraupen luzeena duten kategoriek izan beharko lukete. Beste kategoria batzuk eskuz egin beharko lirateke, edo aldi bereko jardueretarako aholkuen bidez antolatu. Agian, ustekabean ohartuko zara ez dagoela ikaslerik 10A taldean eta 10Bio taldean une berean. Horrela bada, talde horiek ezaba ditzakezu eta ordutegi hobea lortuko duzu. Hori egin beharko duzu ikasleek ordutegian erabili gabeko tarterik dutenean. Dena den, talde horiek ezabatu baino lehen kontuan izan behar duzu ezabatu ondoren ezin izango duzula ikaslerik jarri 10A eta 10Bio taldeetan.

3. adibidea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat TODO TODO

4. adibidea: Unibertsitate bat TODO TODO

4.2.2 Jarduerak

Jarduerek honako parametro hauek dituzte, oro har: irakasgaia, ikasleen multzoa,

irakaslea eta iraupena.

Horrez gain, jarduerek barnean har ditzakete jarduera-etiketak, ikasle-multzo gehiago edo

irakasle gehiago; eta (azpi)-jarduera batzuetan zatitu ahal dira. Sasi-jarduerak ere gehi

daitezke (irakaslerik eta ikaslerik gabeak).

4.2.2.1 Aldez aurreko antolaketa

Jarduerak gehitu baino lehen, jardueren plangintza egin behar duzu. Gaur egun, FETek

ezin dizu horretan lagundu. Jarduera guztiak kontuan hartu behar dituzu, eta hausnarketa

egin: Ikasle guztiek jardueren kopuru zuzena (irakasgaia eta iraupena) al dute? Irakasle

guztiek jardueren kopuru zuzena (iraupena) al dute? Aldi berekoak izan daitezke

ikastaldeen jarduerak? (Pentsatu irakasleak eta ikasgelak nola antolatu!)

4.2.2.2 Jarduera bat gehitzea

Jarduera bat gehitzeko, honako hauek gehitu behar dituzu (egin klik bitan, hautatu,

sakatu eta sartu): ikasleak, irakasgaia eta irakasleak. Oro har, jarduera batek irakasle

bat, talde bat eta irakasgai bat ditu. Jarduera baten saioen kopurua adierazi beharko

duzu. Jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua murriztapen

garrantzitsuena da kasu horretan; horregatik, FETek murriztapen hori lehenetsiko du,

jarduera edo azpi-jarduera bat baino gehiago gehituz gero.

Page 14: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Irakasleak Hautatua Egungo jarduerak Ikasleen kopurua (-1, automatikoki kalkulatzeko) Garbitu Irakasgaia Banatu asteko …. jardueratan Irakasgaiaren etiketa Jarduera bien artean egon beharreko Gehitutako murriztapenaren gutxienezko tartea ehunekoa (murriztapena: jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua). Gomendioa: % 95,0 % 100 Ikasleak Hautatua Iraupena Garbitu Egungo jarduerak Laguntza Itxi Erakutsi mailak Erakutsi taldeak Erakutsi azpi-taldeak

Geografia-irakasgaia astean behin irakasten da.

Gehitu irakaslea, taldea eta irakasgaia. Ondoren, sakatu “jarduera gehitzea” aukera.

Arte-irakasgaia astean bitan irakasten da, eta bi saio horiek ondoz ondokoak dira.

Gehitu irakaslea, taldea eta irakasgaia. Ondoren, iraupen 2 hautatu eta gehitu jarduera.

Ingelesa astean lau aldiz irakasten da, baina saio horiek ez dira ondoz ondokoak. Saio

horiek guztiak egun bereizietan jarri behar dituzu.

Gehitu irakaslea, taldea eta irakasgaia. Ondoren, banatu jarduera asteko lau jardueratan,

aldatu ehunekoa 100 izan arte, eta gehitu jarduerak.

Jarduerak egun berean egiten badira, ondoz ondokoak izan behar dute?

Page 15: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Fisika-irakasgaia astean bitan irakasten da. Ez du garrantzirik bi saioak egun berean edo

bi egunetan izateak.

Gehitu irakaslea, taldea eta irakasgaia. Ondoren, banatu jarduera asteko bi azpi-

jardueratan. Hobe da %100eko pisua aukeratzea, ondoren gehitu jarduerak.

Kirol-irakasgaia astean hiru aldiz irakasten da. Azpi-jarduera batek iraupen 2 izan beharko

lituzke. Beste (azpi)-jarduerak iraupen 1 izan beharko luke, eta beste egun batean irakatsi

beharko litzateke.

Gehitu irakaslea, taldea eta irakasgaia. Ondoren, banatu jarduera hori asteko bi

jardueratan. Handitu lehen azpi-jardueraren iraupena 2 zk.koa izan arte, aukeratu

%100eko pisua , eta gehitu jarduerak.

Jatorrizko hizkuntza astean lau aldiz irakasten da. Saioak egun bereizietan antolatu

beharko lirateke, baina ez da nahitaezkoa. Azkenean egun berean saio bat baino gehiago

irakasten bada, ondoz ondokoak izan beharko dute saioek.

Gehitu irakaslea, taldea eta irakasgaia. Ondoren, banatu jarduera hori asteko lau

jardueratan; aukeratu %95eko pisua (edo zuk nahi duzun beste bat), hautatu ondoz

ondoko jarduerak antolatzeko kontrol-laukia, eta gehitu jarduerak.

Matematika-irakasgaia astean lau aldiz irakasten da. Saioak egun bereizietan antolatu

beharko lirateke, baina ez da nahitaezkoa. Beraz, azkenean egun berean saio bat baino

gehiago irakasten bada, saioak ezin dira ondoz ondokoak izan. Gehitu irakaslea, taldea

eta irakasgaia. Ondoren, banatu jarduera hori asteko lau jardueratan; aukeratu %95eko

pisua (edo zuk nahi duzun beste bat), eta ez hautatu ondoz ondoko jarduerak antolatzeko

kontrol-laukia. Gero, murriztapen bat gehitu beharko duzu***.

Erlijio-irakasgaia astean bitan irakasten da. Saioek egun bereizietan izan beharko lukete.

Baliteke erlijioa 4. kategoriako irakasgai bat izatea (begiratu Mailak, taldeak eta azpi-

taldeak atala), zuk irakasgai hori eskuz sartu nahi ez izatea, edo beste kategoria bat

gehitzeko gogorik ez izatea, edo ikasleek dagoeneko ordutegian tarte librerik ez izatea;

horrela bada, argi dago jarduera horiek aldi berekoak izan beharko dutela.

Ikasgela-arazorik ez baduzu, honela egin dezakezu: gehitu erlijio-irakasle guztiak, maila

(talde guztiak ere gehi ditzakezu, baina informazio gehiegi agertuko da ordutegi

inprimatuan) eta irakasgaia. Ondoren, banatu jarduera asteko bi azpi-jardueratan,

aukeratu %95eko pisua (edo zuk nahi duzun beste bat), eta gehitu jarduera.

Hori egiteko behar den beste ikasgela ez baduzu, beste aldaera batzuk erabil ditzakezu.

Ordutegia arazorik gabe osatuko da, eta ordutegi inprimatuaren itxuran soilik nabarituko

da aldaketa.

1 aldaera: beste kategoria bat gehitzen baduzu, ordutegi ezin txukunagoa inprimatuko

duzu. Betiko moduan gehi dezakezu beste kategoria bat.

2 aldaera: gehitu jarduera guztiak, jarduera bat soilik izango balira bezala (ikasgela-

arazorik ez dagoenean egiten den moduan). Ondoren, zenbat ikasgela behar duzun,

hainbat sasi-jarduera (irakaslerik eta ikaslerik gabeak) gehitu beharko duzu. Gehitu ordu

berean hasteko murriztapena.

Page 16: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

3 aldaera: gehitu jarduera batzuk. Jarduera bakoitzak irakasle bat eta talde bat izan behar

ditu. Gehitu ordu berean hasteko murriztapena jarduera horiei. Talde baino irakasle

gehiago badituzu, irakasle batek edo gehiagok ez du talderik izango. Irakasle baino talde

gehiago badituzu, talde batek edo gehiagok ez du irakaslerik izango.

Irakurri Murriztapenen pisua atala eta Jardueren artean egon beharreko gutxienezko

egun-kopurua.

Sasi-jarduerak gehitzea posible da. Sasi-jarduerek ez dute irakasle-multzorik, ezta ikasle-

multzorik ere. Ergelkeria dela ematen badu ere, oso erabilgarriak dira murriztapen batzuk

kontuan hartu ahal izateko. Begiratu honako atal hauek: Eskuragarri ez dauden

irakasleak, ikasleak, ikasgelak edo atsedenaldiak, denbora-tarteak, hobetsitako orduak eta

hobetsitako ikasgelak.

Behin jarduera guztiak gehituta, egiaztatu estatistika-datuak.

4.2.2.3 Hamabost egunez behingo jarduera bat gehitzea

Bi era nagusi daude, hamabost egunez behin antolatzen diren jarduerak gehitzeko:

dauden saihesbideetako bat erabiltzea, edo jarduera modu zehatzean gehitzea.

Saihesbideak erabiliz gero, errazagoa izango da jarduerak sartzea; bestalde, ordutegia ez

da perfektua izango. Hala ere, ez da erraza hamabost egunez behingo jarduerak eta ohiko

jarduerak bereiztea ordutegi inprimatuetan.

Saihesbide bat erabiltzea

Saihesbide guztiek oinarrian duten ideia oso sinplea da: hamabost egunez behingo

jarduera bat ohiko jarduera bat izango balitz bezala gehitzea, eta gero irakasleei eta

ikasleei esatea hamabost egunez behin antolatuko dela (bigarren astean, adibidez).

Ikasleen ordutegian ezin bada denbora-tarte librerik egon, hamabost egunez behingo

jarduerei eskola-egunaren azken jarduera murriztapena gehitu beharko diezu. Hobetsitako

orduak murriztapena ere erabil dezakezu, eta lehen saioak hobetsi. Ikasleak goiz hasten

dira murriztapena erabili behar izan baduzu, hobe duzu eskola-egunaren azken jarduera

murriztapena gehitzea.

Ikasgela-arazoak baldin badituzu, hobetsitako ikasgela murriztapena gehitu beharko

zenuke, esleitutako gelak ezin direlako askotan horretarako erabili.

Demagun irakasle batek 1A taldeari aste bakoitietan eskola ematen diola, eta 1B taldeari

aste bikoitietan.

1. aldaera: gehitu jarduera bat soilik, eta sartu bi talde horiek jarduera berean. Horrek

esan nahi du jarduera “biak” saio berean jarriko direla.

Page 17: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

2. aldaera: gehitu bi jarduera. Horrek esan nahi du jarduera biak saio bereizietan

antolatuko direla. Beraz, ez da komeni hori egitea ikasgela-arazoak baldin badituzu: gela

bat okupatutzat hartuko da beti, aste batzuetan ez erabili arren.

Demagun ikasleen multzo batek bi irakasle dituela jarduera horretan, eta egutegiko aste

bereizietan irakasten dela.

1. aldaera: gehitu jarduera bat soilik, eta sartu irakasle biak jarduera berean. Horrek esan

nahi du jarduera “biak” saio berean jarriko direla.

2. aldaera: gehitu bi jarduera. Horrek esan nahi du jarduera biak saio bereizietan

antolatuko direla. Beraz, ez da komeni hori egitea ikasgela-arazoak baldin badituzu: gela

bat okupatutzat hartuko da beti, aste batzuetan ez erabili arren.

Demagun hamabost egunez behingo bi jarduera sartu nahi dituzula, eta irakasleak nahiz

ikasleak ezberdinak direla.

1. aldaera: gehitu bi jarduera. Aukera onena da hori, ikasgela-arazorik ez baduzu.

2. aldaera: gehitu soilik jarduera bat. Sartu irakasleak eta ikasleak jarduera berean.

Horrek esan nahi du jarduera “biak” saio berean jarriko direla.

Demagun T1 irakasleak G1 taldeari eskola ematen diola, eta T2 irakasleak G2 taldeari

eskola ematen diola; eta hurrengo asteetan taldeak aldatzen direla, eta T1 G2 taldearen

irakaslea dela, eta T2 G1 taldearena.

1. aldaera: gehitu jarduera bat soilik, eta sartu jarduera horretan irakasle eta ikasle

guztiak. Horrek esan nahi “lau” jarduera horiek saio berean jarriko direla. Baina kontuan

hartu behar duzu ikasgela bakar bat erreserbatu duzula; beraz, ez erabili aldaera hau

ikasgela-arazoak badituzu.

Ikasgela-arazoak baldin badituzu, honako aldaera hauek erabil ditzakezu. Ordutegia

egiteko, guztiak dira erabilgarriak ; eta, ordutegi inprimatuan soilik ikusiko duzu aldea.

2. aldaera: sartu bi jarduera, eta gehitu ordu berean hasten dira murriztapena.

3. aldaera: sartu bi jarduerak jarduera bat izango balitz bezala (1. aldaeran bezala),

gehitu sasi-jarduera bat (irakaslerik eta ikaslerik gabea), eta erabili ordu berean hasten

dira murriztapena.

4. aldaera: Sartu lau jarduera. Hori eginez gero, lau saio beharko dituzu! Horregatik,

gehienetan ez da komeni aldaera hau erabiltzea; eta are gutxiago, ikasgela-arazoak

badituzu.

Jarduera modu zehatzean sartzea

Baliteke jarduera zehatz-mehatz sartzea modurik onena izatea; hala ere, ez da

gomendagarria, lan handia eskatzen duelako: datu-multzoa sartu eta ordutegia sortu

beharko duzu (ia lan bikoitza da).

Oinarrizko ezarpenetan bi aste sartu behar dituzu, eta ondoren, jarduera guztiak ere bitan

sartu: behin “aste bakoitietan” etiketa gehituta, eta beste behin “aste bikoitietan” etiketa

gehituta. Horrela, behin bakarrik gehitu beharko dituzu hamabost egunez behingo

jarduerak. Hobetsitako orduak murriztapena gehitu behar diezu “aste bakoitietan” etiketa

duten jarduerei “aste bakoitietako” saioetan. Eta gauza bera egin behar duzu “aste

Page 18: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

bikoitietako” jarduerak sartzeko. Egon adi murriztapen asko bi bider sartu beharko

duzulako!

4.2.2.4 Irakasle-talde batek irakatsitako jarduera bat gehitzea

Horrek esan nahi du bi irakaslek edo gehiagok talde bati eskola emango diotela aldi

berean.

Ikasgela-arazoak baldin badituzu, ikasgela hobetsiak murriztapena gehitu beharko zenuke,

irakasleei esleitutako gelak ezin direlako askotan horretarako erabili.

Jarduera bakoitzean bi irakaslek edo gehiagok parte hartzen badute, hauxe egin behar

duzu:

Sartu jarduera bat; eta gehitu beharrezko irakasle guztiak, taldea eta irakasgaia.

Banatu jarduera asteko lau jardueratan. Lau jarduera horietako batean soilik egon

beharko lukete bi irakaslek (edo gehiagok).

Bi aldaera erabil ditzakezu, eta ordutegi inprimatuan soilik ikusiko duzu aldea:

1. aldaera: sartu jarduera bat, eta gehitu taldea eta irakasle bat; ondoren banatu jarduera

hori lau jardueratan. Gogoratu jarduera horietako baten izena. Sortu beste jarduera bat,

ez jarri ikaslerik eta sartu bertan beste irakaslea. Gehitu ordu berean hasten dira

murriztapena gogoratu duzun jarduerari eta beste jarduera horri.

2. aldaera: Sartu jarduera bat, eta gehitu taldea eta irakaslea; ondoren banatu jarduera

hiru jardueratan. Sartu bigarren jarduera bat, eta gehitu taldea eta irakaslea; gehitu

jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua murriztapena jarduera horri.

4.2.3 Murriztapenak

4.2.3.1 Murriztapenen pisua

Murriztapen guztiek pisu zehatza dute. %100eko pisuak esan nahi du murriztapen hori

bete behar dela. Pisu txikiagoa baldin badu, bete beharko litzateke, baina ez da

nahitaezkoa. Zail samarra da funtzio zehatza azaltzea, baina adibide moduan esan daiteke

%50eko pisuak esan nahi duela FET programa bitan saiatzen dela jarduera bat gatazkarik

gabe sartzen. Gatazkarik gabe ezin badu jarduera sartu, FETek gatazka gordeko du, eta

hurrengo jarduera sartzen saiatuko da.

Hala ere, azalpen horrek ez du zehatz-mehatz deskribatzen algoritmoaren funtzioa, gerta

daitekeelako jarduerak sartzea ezinezkoa izatea, edo zikloa berriro ireki behar izatea.

Murriztapen bat gehitu edo aldatzen baduzu, datu-fitxategia gorde behar duzu beti, eta

izen berri bat eman (zenbakien bidez, esaterako).

Page 19: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Murriztapenak gehitu ondoren, ordutegia egin daitekeen ziurtatu behar duzu; baliteke

ordutegia egitea ezinezkoa izatea.

Pisua Batez besteko saialdiak

%50 %75 %80 %90 %95 %99 %99,5 %99,75 %99,80 %99,90 %99,99 %100,00

2 4 5 10 20 100 200 400 500 1000 10000 Mugarik ez

Zenbat eta murriztapen gehiago sartu, orduan eta zailagoa izango da ordutegia egitea.

Horregatik, hobe da murriztapen beharrezkoak baino ez gehitzea. Esate baterako,

irakasleek edo ikasleek ez badute denbora-tartetik ordutegian, ez da beharrezkoa eguneko

gehienezko edo gutxienezko ordu-kopurua sartzea.

Nola aukeratu pisu egokia eta zuzena?

Nire ustez, murriztapen guztiek %100eko pisua eduki behar dute beti, bereziki,

murriztapenek beste gehienezko balio bat baldin badute (gehienezko ordu-/saio-/tarte-

kopurua, adibidez). Jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua

murriztapena korapilatsua da: %100eko pisua izan beharko luke beti, eta %100 beteta

dauden ordutegietako ikastalde-jarduerek soilik eduki beharko lituzkete balio txikiagoak.

Hori ulertzeko, honako atal hauek irakurri behar dituzu: mailak, taldeak eta azpi-taldeak

eta jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua.

Laburbilduz, komeni da beharrezko murriztapenak paper batean idaztea eta garrantziaren

arabera sailkatzea. Nik ez nioke murriztapen garrantzitsuenari %100eko pisua emango,

hurrengoari %99… eta horrela, amaitu arte.

Hauxe gomendatzen dizut: murriztapen guztiak (jardueren artean egon beharreko

gutxienezko egun-kopurua murriztapen batzuk izan ezik) banan-banan sartzea eta

bakoitzari %100eko pisua ematea. Beste balio bat duen murriztapen bat (gehienezko

ordu-/saio-/tarte-kopurua, adibidez) sartzen baduzu, %100eko pisua eman ahal diozu,

edo altua den beste balio bat. Murriztapen guztiak sartu ondoren, ziurtatu FETek irtenbide

bat aurki dezakeela; eta horrela bada, hasi gehienezko ordu-/saio-/tarte-kopuruak

murrizten.

4.2.3.2 Derrigorrezko debora- eta leku-murriztapen oinarrizkoak

Honako hauek dira murriztapen oinarrizkoak:

Denbora-murriztapenak (nahasita) Derrigorrezko denbora-murriztapen oinarrizkoak

Page 20: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Leku-murriztapenak (nahasita) Derrigorrezko leku-murriztapen oinarrizkoak

Oinarrizko murriztapen horiek %100eko pisua eduki behar dute, eta datu-multzoan sartu

behar dira beti.

Denbora-murriztapen oinarrizkoek egiaztatzen dute irakasle batek ez duela inoiz jarduera

bi edo gehiago aldi berean irakasten, eta ikasleek gehienez jarduera bat dutela saio

bakoitzean.

Leku-murriztapenek egiaztatzen dute gela batean ez direla jarduera bi edo gehiago

egingo.

4.2.3.3 Eskuragarri ez dauden irakasleak, ikasleak, ikasgelak eta atsedenaldiak

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakaslea ez dago eskuragarri

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoa ez dago eskuragarri

Leku-murriztapenak (ikasgelak) Ikasgela ez dago eskuragarri

Denbora-murriztapenak (nahasita) Atsedenaldia (irakasle + ikasle guztiak ez daude

eskuragarri)

Gerta daiteke irakasleak, ikasleak eta ikasgelak eskuragarri ez egotea.

Murriztapen horiek %100eko pisua eduki behar dute.

Irakasle batek edo ikasle batek “ez dago eskuragarri” murriztapena baldin badu, saio

“libre” horrek denbora-tarte bat izan behar du. Beraz, ondo pentsatu behar duzu tarteak

erabiltzen dituzten murriztapenak gehitu baino lehen. Agian, “ez dago eskuragarri”

murriztapena gehitu beharrean, hobe duzu sasi-jarduera bat gehitzea, eta Jarduera

hasteko hobetsitako ordua murriztapena sartzea. Sasi-jarduerek ez dute tarterik hartzen.

Demagun irakasle batek beste ikastetxe batean irakasten duela asteazkenetan eta

ostegunetan.

Gehitu irakaslea ez dago eskuragarri murriztapena

Horrez gain, sasi-jarduera bat gehi dezakezu, eta Jarduera hasteko hobetsitako ordua

murriztapena erabili (irakurri hurrengo adibidea).

Demagun ikasle batzuek astelehenetan beste erakunde batean praktikak egiten dituztela

goizeko lehengo eta bigarren saioetan.

1. aldaera: gehitu ikasle-multzo bat ez dago eskuragarri murriztapena. Ikasleen

ordutegian honela agertuko da: -----.

Page 21: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

2. aldaera: gehitu jarduera bat, idatzi praktikak irakasgai-eremuan, ez sartu irakaslerik,

eman iraupen 2, eta sartu ikasle-taldea. Ondoren, gehitu Jarduera hasteko hobetsitako

ordua, eta astelehenetan goizeko lehen saioa dela adierazi. Horrela, ordutegiak itxura

hobea izango du, baina murriztapen guztiak betetzea oraindik posible den ziurtatu behar

duzu.

Demagun gimnasioa beste ikastetxe batekin partekatzen duzuela.

Zehaztu beste ikastetxeko irakaslearekin talde bakoitzak noiz (zein saiotan) erabiliko duen

gimnasioa. Gehitu ikasgela ez dago eskuragarri murriztapena.

Atsedenaldia murriztapena oso erabilgarria da irakasleak eta ikasleak eskuragarri ez

daudela adierazteko.

Arduraldi osoko ikastetxeetako jarduerak goizez eta arratsaldez izaten dira, ostiral

arratsaldean izan ezik.

Gehitu atsedenaldia (irakasle eta ikasle guztiak ez daude eskuragarri) murriztapena ostiral

arratsaldeak atsedenaldi gisa zehazteko.

Ikasleek eta irakasleek beti bazkaltzen dute 7. saioan.

Gehitu atsedenaldia (irakasle eta ikasle guztiak ez daude eskuragarri) egun guztietako 7.

saioan. Baina hori gustuen araberakoa da, agian hobe da 7. saioa ez sartzea, “eguneko

saioei” buruzko datuak sartzean.

Ikasleek eta irakasleek beti bazkaltzen dute 7. eta 8. saioetan.

Lehen kategoriaren talde guztiei gehitu bazkaltzeko ordua deritzon jarduera bat,

irakaslerik gabea eta iraupen 1ekoa. Ikasleek astean zenbat jarduera egiten duten,

hainbat jardueratan banatu beharko duzu jarduera hori, gero eman %100eko pisua

jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua murriztapenari. Gauza bera

egin behar duzu, irakasleen ordutegian bazkaltzeko ordua sartzeko. Baliteke irakasleek

astean lanegun gutxiago edukitzea; horrela bada, jarduera hori egiteko hobetsitako

orduak murriztapena gehi dezakezu, eta aukeratu 7. eta 8. saioak ordu hobetsi gisa

egunero; ondoren, eman %100eko pisua. Eguneko gutxienezko ordu-kopurua

murriztapena sartu baduzu, kontuan hartu FETek bazkaria ohiko jardueratzat hartuko

duela.

4.2.3.4 Jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua

Hauxe da murriztapena:

Denbora-murriztapena (jarduerak) Jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-

kopurua

Atal honekin batera, irakurri jarduera bat gehitzea atala ere.

Page 22: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Komeni da jarduera-multzo baten jarduerak egun bereizietan antolatzea, baina ez da

nahitaezkoa. Gehitu jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua

murriztapena eta eman %100eko pisua baino pisu txikiagoa (hori automatikoki egiten da

jarduera bat gehitzea aukeratzen duzunean). Horregatik, kasurik onenean jarduera

guztiak egun bereizietan antolatuko dira, eta okerrenean egun berean sartuko dira.

Komeni da jarduera-multzo baten jarduerak egun bereizietan antolatzea, baina ez da

nahitaezkoa. Egun berean irakasten badira, ondoz ondokoak izan behar dute.

Gehitu jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua murriztapena (hori

automatikoki egiten da jarduera bat gehitzea aukeratzen duzunean), eta markatu ondoz

ondoko jarduerak antolatzeko kontrol-laukia. Esan bezala, kasurik onenean jarduera

guztiak egun bereizietan antolatuko dira. Murriztapen horren arabera, gehienez bi

jarduera ondoz ondokoak izan daitezke egun berean; horregatik, hiru jarduera ez dira

inoiz egun berean sartuko. Kasurik okerrenean jarduerak bi jardueratan banatuko dira bi

egun bereizietan.

Adi egon beharko duzu, ikasleek ordutegian tarte librerik ez badute. %100 betetako

ordutegietan ikastalde (kategoria) berberetako jarduerak aldi berean antolatu behar

direnez, baliteke ordutegia egitea ezinezkoa izatea. Biologia-irakasleak iraupen biko

jarduera bat eduki nahi badu, kimika-irakasleak eta fisika-irakasleak ere iraupen biko

jarduera bat eduki beharko dute, edo biek izan beharko dituzte iraupen bateko bi

jarduera.

Ikastaldea Irakasgaia (iraupena)

Natura-zientziak Artea Atzerriko hizkuntza

Biologia (2), Kimika(2), Fisika (2) Artea (6) Frantsesa (4), Latina (2)

Arte-irakasleak iraupen biko hiru jarduera eduki nahi baditu, eta frantses-irakasleak

iraupen bateko lau jarduera eduki nahi baditu, ordutegia ezin izango da egin.

Irakasle biek iraupen 1 edo iraupen 2 eskatzeko arrazoi onak izango dituzte: frantses-

irakasgaia intelektuala da, eta iraupen bateko lau jarduera edukiz gero, askoz hobea

izango da ikasleen etekina. Bestalde, arte-irakasleak azalduko du zenbat eta etenaldi

gutxiago egon, orduan eta hobeto lan egiten dela proiektu batean.

Horregatik, hobe duzu ager daitezkeen gatazkak hasieratik aztertzea. Irakasleekin hitz

egin dezakezu, arazoak haiei azaldu, eta guztion artean erabaki bat hartzen saia

zaitezkete. Hauxe izan liteke irtenbidea: frantses-irakasleak iraupen bateko lau jarduera

edukitzea, eta gutxienezko egun-kopurua murriztapenari %100eko pisua ematea. Horrek

esan nahi du arte-irakasleak jarduera bat soilik izango duela lau zatitan banatua (haietako

bik iraupen 2 izango dute, eta beste biek iraupen 1). Jarduera horrek ez du jardueren

arteko gutxienezko egun-kopurua murriztapena beharko, frantseserako gutxienezko egun-

kopurua murriztapena horretaz arduratuko delako. FETek egiaztatuko du latina frantsesa

irakatsi aurretik edo ostean sartu dela, arte-irakasgaiak iraupen 2 baitu. Natura-zientziak

ere kontuan hartzen baditugu, ezinezkoa izango da irakasgai guztiek iraupen 2 dituen

jarduera bat edukitzea: irakasle berak fisika eta latina irakasten baditu, ezin izango dira bi

ondoz ondoko saio antolatu. Era berean, irakasle berak fisika eta frantsesa irakasten

baditu, natura-zientzien irakasgaiak ezin izango dira bi ondoz ondoko saiotan antolatu.

Page 23: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Plangintza egiten baduzu, jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua

murriztapena kontuan izan beharko duzu, eta ikastaldeak (2. kategoria) antolatzeko

erabili beharko duzu, taldeak (1. kategoria) antolatzeko baino.

4.2.3.5 Eguneko gehienezko eta gutxienezko ordu(saio)-kopurua

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak egunean eduki behar duen gehienezko

ordu-kopurua

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek egunean eduki behar duten

gehienezko ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak egunean eduki behar duen gutxienezko

ordu-kopurua

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek egunean eduki behar duten

gutxienezko ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak egunean eduki behar duen

gehienezko ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle guztiek egunean eduki behar duten

gehienezko ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak egunean eduki behar duen

gutxienezko ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle guztiek egunean eduki behar duten

gutxienezko ordu-kopurua.

Gehienezko eta gutxienezko saio-kopuruek eguneko saioak orekatzen dituzte.

Demagun zure ordutegian astean bost egun eta egunean sei ordu dituzula. Horren

arabera, astean 30 saio izango dituzu guztira. Ikasleek hainbat jarduera (saio) dute

astean. Murriztapenak sartzen ez baditugu, hauxe izan liteke egoera: 1B taldeak

astelehenetik asteazkenera bitartean sei saio edukitzea, ostegunetan saio bat, eta

ostiraletan saiorik ez.

Lehen eta bigarren mailetako ikasleak ezin dira denbora luzean kontzentraturik egon,

horregatik, beharrezkoa da eguneko ordu-kopurua mugatzea.

Taldea Asteko jarduerak

1A, 1B 2A, 2B 3A, 3B 4A, 4B

20, 19 21, 20 25, 24 30, 29

Gehitu ikasle-multzoak egunean eduki behar duen gehienezko ordu-kopurua

murriztapena, eta sartu lehenengo mailan gehienez lau saio, eta emaiezu %100eko pisua.

Page 24: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Murriztapen horiek ezin dituzu beste maila baterako erabili, ordutegia egitea ezinezkoa

izango bailitzateke (edo gehi ditzakezu, baina pisua aldatuta).

Bigarren mailako ikasleen ordutegia egiteko, erabili ikasle-multzoak egunean eduki behar

duen gehienezko ordu-kopurua, eta jarri gehienez bost saio, eta emaiezu %100eko pisua.

Ez erabili murriztapen horiek hirugarren eta laugarren mailetarako.

Hirugarren eta laugarren mailetan, ez duzu ikasle guztiek egunean eduki behar duten

gehienezko ordu-kopurua murriztapena gehitu behar. Kontuan izan behar duzu sei saio

(%100eko pisua) sartu nahi dituzula, eta egunean sei saio daudela.

4B eta 4A taldeen kasuan, ez duzu ikasle-multzoak egunean eduki behar duen

gutxienezko ordu-kopurua murriztapena gehitu behar, ez duelako zentzurik.

3A taldearen kasuan, eguneko gutxienezko ordu-kopurua murriztapena sar dezakezu, eta

bost saio zehaztu, baina baliteke zailegia izatea. Murriztapen hori ezin diozu 3B taldeari

gehitu. Beraz, hirugarren mailan egunean gehienez lau saio zehaztea gomendatzen dizut.

Bigarren mailan gutxienez lau saio zehaztea lagungarria izan daiteke.

1A taldearen kasuan, eguneko gutxienezko ordu-kopurua murriztapena sar dezakezu, eta

lau saio zehaztu, baina baliteke zailegia izatea. Murriztapen hori ezin diozu 1B taldeari

gehitu. Beraz, lehenengo mailan egunean gehienez hiru saio zehaztea gomendatzen dizut.

Eguneko gehienezko saio-kopurua gehitu beharrean, ordu hobetsia(k) erabiltzeko aukera

duzu. Ez da gauza bera (gauza bera izan dadin, tarterik gabe eta ikasleak goiz hasten dira

murriztapenak erabili beharko zenituzke); baina oso antzekoa izateaz gain, azkarragoa eta

indartsuagoa izan daiteke.

Irakasleen ordutegia modu berean antola dezakezu, baina beti bezala, murriztapenak

sartu aurretik, ondo pentsatu behar dituzu. Nire ustez, eguneko gehienezko saio-kopurua

baliagarria da soilik, baldin eta erakundean egunean eskola-saio asko badituzue.

Irakasleen ordutegia antolatzeko, eguneko gutxienezko saio-kopurua murriztapenak ez du

beti laguntzen, nire aburuz. Murriztapen horiek erabili aurretik, saiatu honako hau egiten:

gehitu eguneko gehienezko ordu-kopurua, ordutegia orekatuagoa izan dadin; eta erabaki

asteko gehienezko egun-kopurua murriztapena beharrezkoa den. Askoz hobea eta

zehatzagoa da, eta irakasleak ez du nekez erakundera joango.

Ikastetxe askotan ez dago onartuta eskolaren bat irakatsi gabe uztea. Horregatik, irakasle

batzuek beste irakasle batzuk (gaixorik daudenak, joan ezin izan direnak…) batzuetan

ordezkatu behar dituzte; hortaz, arazoak izan ditzakezu, irakasleak egunean eduki behar

duen gutxienezko saio-kopurua murriztapen asko sartzen baduzu, eta ondorioz, batzuetan

irakasle baino jarduera gehiago badituzu. Irakurri Irakasleen ordu libreak atala, mesedez.

Irakasle guztiek egunean eduki behar duten gutxienezko ordu-kopurua murriztapena ere

arretaz sartu behar duzu: murriztapen hori sartzen baduzu, eta irakasle batek astean bi

saio baditu eta beste irakasle batek, ordea, aste osoan saio bakar bat badu, ordutegia ezin

izango da egin.

1. aldaera: gehitu irakasleak egunean eduki behar duen gutxienezko ordu-kopurua

murriztapena, irakasle guztiek egunean eduki behar duten gutxienezko ordu-kopurua

murriztapenaren ordez.

Page 25: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

2. aldaera: gehitu sasi-jarduera bat beste irakasleari (jarduera horretan irakaslearen izena

sartu beharko duzu, baina ikaslerik ez). Begiratu irakasleak bere ikasgela dauka

murriztapenak dauden.

4.2.3.6 Asteko gehienezko egun-kopurua

Hauxe da murriztapena:

Denbora-murriztapena (irakasleak) Irakasleak astean eduki behar duen gehienezko

egun-kopurua.

Langilearen kontratuan asteko gehienezko egun-kopurua zehaztuta badago, murriztapen

hori garrantzitsua da.

Ordutegia ezin izango da egin, honela antolatuta badago: irakasle batek astean gehienez

hiru egunez lan egin behar duela adierazi da, eta murriztapenak %100eko pisua du; baina

irakasle horrek lau jarduera irakasten ditu, eta jardueren artean egon beharreko

gutxienezko egun-kopurua murriztapenak ere %100eko pisua du. Ez ahaztu jarduera

gehienek murriztapen hori daramatela (begiratu jarduera bat gehitzea).

Hauxe egitea gomendatzen dizut: murriztapen guztiak gehitu ondoren, murriztapen hori

berriro egiaztatzea. Murriztapen gehienek %100eko pisua izan arren, FETek irtenbideren

bat aurki dezake.

Irakasle gehienek egun libre bat izan nahi dute, beraz egun libre bat izan dezaketen

egiaztatu ahal duzu: irakasleak egunean dituen saio-kopuruak izan behar du ordutegian

astean dauden saio-kopurua ken egunean dauden saio-kopurua, edo kopuru txikiagoa .

Horrez gain, lanegun gutxiago izatea murriztapenekin bateraezina ez den ziurtatu behar

duzu (batez ere, jardueren artean egon beharreko gutxienezko egun-kopurua

murriztapena betetzeko). Irakaslearen egun librea gehitzeko, erabili irakasleak eduki

behar duen gehienezko egun-kopurua murriztapena, eta emaiozu %100eko pisua, hori ez

egiteko arrazoirik ez badago. Ez gehitu murriztapen ugari aldi berean. Hasi saio gutxien

dituen irakaslearen ordutegia lehena antolatzen, ziurtatu egin daitekeen. Ordutegia egitea

posible bada, sartu beste irakasle baten ordutegia. Ordutegia ezin bada egin, kendu

murriztapena, eta saiatu hurrengo irakaslea gehitzen.

Ikastetxe askotan ez dago onartuta jarduerak irakatsi gabe uztea. Horregatik, irakasle

batzuek beste irakasle batzuk (gaixorik daudenak, joan ezin izan direnak…) batzuetan

ordezkatu behar dituzte; hortaz, arazoak izan ditzakezu, jarduerak irakasteko behar diren

beste irakasle ez badaude, ordu libre asko sartu direlako. Irakurri Irakasleen ordu libreak

atala, mesedez.

Ikasleek astean eduki behar duten gehienezko egun-kopurua murriztapena sartu behar

baduzu, gehitu jarduera bat eta elementu hauek sartu: ikasleen taldea, irakasgaia “libre”,

irakaslerik ez, eta ordutegian egunean dauden saioak iraupen gisa.

Page 26: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Ikasleek astean eduki behar duten gehienezko egun-kopurua murriztapena sartu

beharrean, agian emaitza bera lor dezakezu ikasleek egunean eduki behar duten

gutxienezko ordu-kopurua murriztapena erabiltzen baduzu.

Halaber, irakasle guztiek astean eduki behar duten gehienezko egun-kopurua

murriztapena sartu beharrean, agian emaitza bera lor dezakezu irakasle guztiek egunean

eduki behar duten gutxienezko ordu-kopurua murriztapena erabiltzen baduzu.

4.2.3.7 Denbora-tarteak

Honako hauek dira denbora-tarteei buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak astean eduki behar dituen gehienezko

denbora-tarteak.

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek astean eduki behar duten

gehienezko tarte-kopurua.

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak egunean eduki behar dituen gehienezko

denbora-tarteak.

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek egunean eduki behar dituzten

gehienezko denbora-tarteak

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak astean eduki behar dituen

gehienezko denbora-tarteak.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle guztiek astean eduki behar dituzten

gehienezko denbora-tarteak.

Tarte bat bi jardueraren artean edo jarduera baten eta atsedenaldi baten artean edo bi

atsedenaldiren artean erabili gabeko denbora-tartea da.

Horregatik, lehen saioan edo azken saioan ezin da tarterik egon. Atsedenaldiak ez dira

tartetzat hartzen.

Herrialde askotan legeak agintzen du lehen hezkuntzako ikasleek eta DBHko ikasleek ezin

dutela tarterik eduki ordutegian.

Gehitu ikasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak

murriztapena, eta eman 0 balioa eta %100eko pisua.

Goiko mailetako ordutegietan tarteak egon daitezke, baina ez ordea beheko mailetako

ordutegian.

Gehitu ikasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak

murriztapena; ondoren, eman 0 balioa eta %100eko pisua beheko mailetan sartzen

duzunean.

Goiko mailetako ikasleek astean tarte bat eduki dezakete gehienez.

Page 27: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Gehitu ikasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak

murriztapena, eta eman 1 zk.ko balioa eta %100eko pisua goiko mailetan sartzen

duzunean.

Irakasleek ere ahalik eta tarte gutxien eduki nahi dute.

Hori egiteko modurik errazena irakasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko

denbora-tarteak erabiltzea da.

Hasteko, eman balio altu bat irakasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko

denbora-tarteak murriztapenari, eta ondoren, hasi pixkanaka kopurua murrizten,

ordutegia egin daitekeela ziurtatu ahala.

Ikastetxe askotan ez dago onartuta jarduerak irakatsi gabe uztea. Horregatik, irakasle

batzuek beste irakasle batzuk (gaixorik daudenak, joan ezin izan direnak…) batzuetan

ordezkatu behar dituzte; hortaz, arazoak egon daitezke, tarte-balio “onak” sartu

izanagatik ez badaude jarduerak irakasteko behar diren beste irakasle.

Bidezkoa dirudi irakasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak

murriztapena erabiltzeak, irakasle bakoitzari balio bereziak eman beharrean (irakasleak

astean eduki behar dituen gehienezko denbora-tarteak murriztapena erabilita). Bestalde,

honako hau ere kontuan hartu behar duzu: ikasketa-buruak eta buruordeak agian agiri

asko prestatu behar dituzte; beraz, “tarte” horiek agiriak prestatzeko erabiliko dituzte. Era

berean, praktikak egiten ari diren irakasleek ere ez dute benetako tarterik, beste

irakasleen jarduna ikusiz ikasi behar dutelako. Baliteke ordutegia egitea posible izatea,

irakasle batzuen tarte kopurua altuxeagoa izan arren.

Irakasle guztiek astean gutxienez bi tarte baldin badituzte, FETek irtenbide bat aurki

dezake; baina guztiek astean gutxienez tarte bat baldin badute, FETek ez du irtenbiderik

aurkituko. Irtenbide hau zentzuzkoa izan daiteke: egun libreak dituzten irakasleei astean

gutxienez bi tarte jartzea; eta egunero lan egiten dutenei tarte bat.

Irakasleak astean eduki behar dituen gehienezko denbora-tarteak murriztapena (irakasle

guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak murriztapenaren ordez)

erabiltzen baduzu, ziurtatu irakasle guztiak sartu dituzula.

Irakasle gehienek hiru tarte eduki behar dituzte gehienez, eta gainerakoek bi tarte (edo

txikiagoa den beste balio bat).

Gehitu irakasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak

murriztapena, eta eman 3 balioa eta %100eko pisua. Ondoren, gehitu irakasleak astean

eduki behar dituen gehienezko denbora-tarteak murriztapena, eta eman 2 balioa eta

%100eko pisua bi tarte edo gutxiago izan behar dituzten irakasleei.

Irakasle gehienek bi tarte eduki behar dituzte gehienez, eta gainerakoek hiru tarte.

Kasu honetan ezin duzu aurreko adibidean bezala jokatu, balio txikiena beti lehenesten

delako. Gehitu irakasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko denbora-tarteak

murriztapena. Tarte gehiago eduki behar dituzten irakasleei gehitu jarduera bat, jarri

“tartea” irakasgaian (edo azalpena), eta eman iraupen 1. Irakasle batzuek ikasgela bat

esleituta dute aldez aurretik, ziurtatu horrek ez duela arazorik sortzen.

Page 28: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Irakasle guztiei eman zenizkien gehienez bi tarte, eta haietako batzuek tarte biak jarraian

dituzte, eta ez duzu hori gertatzea nahi.

Gehitu murriztapen bat, irakasle guztiek gehienez tarte bat izan dezaten.

Asteko gutxienezko denbora-tarteak murriztapena behar dut.

Ez dago horrelako murriztapen bat, baina antzekoak diren bi murriztapen erabil ditzakezu.

1. aldaera: erabili irakasleak jarraian eduki behar duen gehienezko ordu-kopurua.

2. aldaera: mesedez, irakurri aurreko adibideak. Laburbilduz, sasi-jarduerak erabil

ditzakezu, eta ordu hobetsia(k) murriztapena ere baliagarria izan daiteke.

4.2.3.8 Jarrian eduki behar den gehienezko ordu-kopurua

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak jarrian eduki behar duen gehienezko

ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek eduki behar duten gehienezko

ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak jarrian eduki behar duen gehienezko

ordu-kopurua.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Irakasle guztiek eduki behar duten gehienezko ordu-

kopurua.

Murriztapen horiek erabil daitezke, eguneko tarteak zehazteko. Adibidez, irakasle batek

jarraian eduki behar duen gehienezko ordu-kopuruaren murriztapenean 4 balioa baldin

badu, horrek esan nahi du ez duela inoiz hiru ordu baino gehiago jarraian irakatsiko.

Beraz, egunean lau lanordu baditu, gutxienez tarte bat izango du; zazpi lanordu baditu, bi

tarte izango ditu.

4.2.3.9 Ikasleak goiz hasten dira

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoa goiz hasten da.

Denbora-murriztapenak (ikasleak) Ikasle guztiak goiz hasten dira.

Murriztapen horiek erabiltzen badituzu, ikasleek beti izango dute saio bat goizeko lehen

orduan (lehen saioan irakasleak, ikasleak, ikasgelak eta atsedenaldiak ez daude

eskuragarri murriztapena erabili ez baduzu, noski).

Page 29: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Ikasle gehienak autobusez heltzen dira ikastetxera. Lehen saioaren orduan heltzen dira,

eta ikasleek ezin dute tarterik izan ordutegian.

Gehitu ikasle guztiak goiz hasten dira murriztapena, eta emaiozu %100eko pisua.

Ikasle gehienak autobusez heltzen dira ikastetxera, eta lehen saioaren orduan heltzen

dira. Beheko mailetako ikasleek ezin dute tarterik izan, baina goiko mailetako ikasleek

tarteak izan ahal dituzte.

Erabili ikasle guztiak goiz hasten dira murriztapena beheko mailetan, eta emaiozu

%100eko pisua.

Ikasle gehienak autobusez heltzen dira ikastetxera. Lehen saioaren orduan heltzen dira,

eta ikasleek ezin dute tarterik izan ordutegian. Ikasleak autobusez joaten dira berriro 4.,

5., eta 6. (azkena) saioak bukatu ondoren.

Gehitu ikasle guztiak goiz hasten dira murriztapena, eta emaiozu %100eko pisua;

ondoren, gehitu ikasle guztiek egunean eduki behar duten gutxienezko ordu-kopurua

murriztapena, eta emaiozu 4 balioa eta %100eko pisua.

4.2.3.10 Eskola-egunaren azken jarduera

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Eskola-egunaren azken jarduera da.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Eskola-egunaren azken jarduerak dira.

Ikasleek tarterik ez murriztapena baldin badute, baina taldeko ikasle guztiek (edo talde

batzuetako ikasleek) jarduera hori egiten ez badute, oso baliagarria izan daiteke

murriztapen hori. Horrez gain, hamabost egunez behingo jarduerak sartzeko ere oso

erabilgarria da.

Ikastetxe batzuetan laguntza-eskolak antolatzen dituzte, baina ikasle guztiek ez dituzte

jaso behar. Hala ere, ez duzu beste kategoria bat gehitu nahi, nekatu zarelako, edo

ikasleek dagoeneko ez dutelako ordu tarterik ordutegian.

Bi aldaera dituzu:

1. aldaera: gehitu jarduera bat. Idatzi “laguntza-eskola” irakasgaian, gehitu irakaslea,

iraupena eta maila (hori egin beharrean taldeak gehi ditzakezu, baina ordutegi

inprimatuan ez da oso txukun geratzen). Gehitu eskola-egunaren azken jarduera

murriztapena.

2. aldaera: eskola-egunaren azken jarduera batzuk badituzu, eta jarduera horiek atributu

bat komunean baldin badute (lekua, adibidez), eskola-egunaren azken jarduerak

murriztapena erabil dezakezu, murriztapen baten bidez jarduera batzuk hautatzeko.

Eskola-egunaren lehen jarduera dela adierazi behar duzunean, erabili jarduerarako

hobetsitako orduak, eta aukeratu eguneroko lehen saioa ordu hobetsi gisa.

Page 30: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4.2.3.11 Bi jarduera ondoz ondokoak dira

Honako hau da baldintza horri buruzko murriztapena:

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Bi jarduera ondoz ondokoak dira

Murriztapen horrek esan nahi du bi jarduerak egun berean egiten direla, eta haien artean

ez dagoela ez tarterik, ez atsedenaldirik, ezta beste jardueraren bat ere.

Ikasleek matematika-teoria dute eta bukatu bezain laster, beste irakasle batek irakasten

die matematika-praktika.

Gehitu bi jarduera ondoz ondokoak dira murriztapena jarduera horiei.

4.2.3.12 Bi jarduera ordenan jarri behar dira

Denbora-murriztapena Bi jarduera ordenan jarri behar dira.

Murriztapen horrek esan nahi du bi jarduera horietako bat bestea baino lehen egin behar

dela.

Ikasleek matematika-teoria eta matematika-praktika dituzte. Logikoa denez, teoria jaso

beharko zuten ariketa praktikoak egin baino lehen. Gehitu bi jarduera ordenan jarri behar

dira jarduera horiei. Horrela, teoria asteazkeneko 3. saioan jarrita badago, praktika

geroago jasoko dute aste horretan.

Hala ere, kontuz erabili behar duzu murriztapen hori, ordutegia gehiegi mugatzen baitu.

Nire ustez, murriztapen ona dela ematen badu ere, ez du askorik laguntzen.

Demagun bi jarduera ordenan jarri dituzula: teoria astelehenetan jarrita dago, eta

praktika astearteetan. Pentsa daiteke zuzena eta beharrezkoa ere badela. Baina, zer

gertatuko da astearteko jarduera ezin bada egin, irakaslea gaixorik jarri delako, ikasleak

gaixotu direlako, jaieguna delako, gai zehatz bat ikertzeko eguna delako, edo ikasleek

txango bat egin dutelako? “Beharrezko” ordena aldatuko da. Eta, bestalde, ia ezinezkoa

da halako ordena bati eustea ikasturte osoan; beraz, zertara gehitu murriztapen zorrotz

hori, gero ikasturte osoan bete ezin baduzu? Lehen astea antolatzeko soilik sartu behar

da? Nire ustez lelokeria hutsa da. Lehenengo astean praktika-saio bat jarrita badago ere,

ez du arazorik sortuko. Irakasleek jarduera ugari egin dezakete ikasturteko lehen saioan:

ikasleak ezagutu, aurreko ezagutzak ebaluatu, ikasgaiaren programazioaren berri eman,

edo, besterik gabe, teoria-saio bat eman.

Nik uste dut murriztapen hori erabili beharko litzatekeela, jarduerei jarduerak egun berean

(edozein ordutan) hasten dira murriztapena gehitzen zaienean.

Page 31: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4.2.3.13 Jardueren artean egon beharreko gutxienezko tarte (ordu)-kopurua

Hauxe da baldintza horri buruzko murriztapena:

Denbora-murriztapena (jarduerak) Jardueren artean egon beharreko gutxienezko tarte

(ordu)-kopurua

Murriztapen horrek esan nahi du jardueren artean gutxienezko tarte batzuk egon behar

direla; beraz, jarduerak ondoz ondokoak direla esaten duen murriztapenaren kontrakoa

da.

4.2.3.14 Asteko ordu-tarte batean lan egin behar den gehienezko egun-kopurua

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak asteko ordu-tarte batean lan egin behar

duen gehienezko egun-kopurua.

Denbora-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek asteko ordu-tarte batean lan egin

behar duten gehienezko egun-kopurua.

4.2.3.15 Hobetsitako ordua(k)

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduera hasteko hobetsitako ordua.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduera hori egiteko hobetsitako denbora-

eremuak.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduera horiek egiteko hobetsitako denbora-

eremuak.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Azpi-jarduera horiek egiteko hobetsitako denbora-

eremuak.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduera hasteko hobetsitako orduak.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduerak hasteko hobetsitako orduak.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Azpi-jarduerak hasteko hobetsitako orduak.

Ordu hobetsiei buruzko murriztapenak oso indartsuak dira, eta ia guztietarako balio dute;

bereziki, azpi-jarduerak egiteko hobetsitako denbora-eremuak murriztapena oso

baliagarria da (begiratu adibidea). Jarduerak bereizteko balio du, nahiz eta jarduerek

irakasle bera, edo ikasle berberak, edo irakasgai bera, edo jarduera-etiketa bera eduki.

Zein da denbora-eremuen eta hasteko orduen arteko aldea? Ez dago alderik, baldin eta

jarduerak iraupen batekoak badira. Aitzitik, jarduerak iraupen bikoak direnean, badago

aldea.

Page 32: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Eman begirada bat eskuinaldeko adibideari.

Iraupen biko jarduera bat has daiteke lehenengo edo bigarren saioan, jarduera egiteko

hobetsitako denbora-eremuak aukeratzen baduzu.

Eta, iraupen biko jarduera bat has daiteke 1., 2., 3., eta 5. saioetan Jarduera hasteko

hobetsitako ordua aukeratzen baduzu.

1. saioa 2. saioa 3. saioa 4. saioa 5. saioa 6. saioa

baimendua baimendua baimendua ez-baimendua baimendua ez-baimendua

Irakasgai nagusiak (gehienetan, hizkuntza, atzerriko hizkuntza eta matematika) astean

lau aldiz irakasten dira Alemaniako ikastetxeetan. Gerta daiteke ikasle-talde batek

irakasgai nagusi bat beti azken saioan izatea, eta hori ez da batere ideia ona: ordu

horretan ikasleak nekatuta daude, eta ezin dute goizeko lehen orduetan bezain ondo ikasi.

Kasu horietan, gehitu azpi-jarduera horiek egiteko hobetsitako orduak murriztapena:

osagai-zenbakiak 1 izan behar du. Ondoren, hautatu irakasgai nagusi bat, eta adierazi

denbora-eremu hobetsiak lehenengo lau saioak direla. Gehitu aipatutako murriztapena.

Errepikatu ekintza hori, baina 2. osagai-zenbakia aukeratuta. Murriztapen hori gehituz

gero, ezinezkoa izango da jarduera guztiak 5. saioan edo geroago irakastea. Hori egiten

baduzu, gutxienez bi jarduera 4. saioan edo goizago jarriko dituzu.

Horrela, irakasleak gai berriak azaldu edo azterketa idatziak egin ahal ditu goizeko lehen

saioetan, eta geroago jarrita dauden jardueretan ariketa praktikagoak egin ditzakete. Beti

bezala, %100eko pisua erabiltzea gomendatzen dut. Murriztapen hau gehitzea oso zaila

baldin bada, saiatu lehengo osagaiari soilik gehitzen. Aitzitik, gehitu ondoren, ordutegia

ebaztea oso erraza baldin bada, hauxe saia zaitezke: murriztapen hori hirugarren osagai-

zenbakiari gehitzen, edo 1-3 bitarteko aldiak erabiltzen.

Baina, kontuz ibili. Agian, jarduera batzuk azken saioetan jarri behar dira! Eta, hobe da

jarduera horiek egiteko hobetsitako denbora-eremuak murriztapena horretarako ez

erabiltzea.

Era berean, ez erabili murriztapen hori irakasgai guztiekin, irakasgai batzuk geroago

irakatsi daitezkeelako.

Kanpoko irakasle bat zure ikastetxera dator ordu jakin batean.

Erabili Jarduera hasteko hobetsitako ordua.

Ikasle guztiek mezatara joateko aukera izan behar dute egunero, ostiraletan izan ezik.

Gehitu jarduera bat maila guztiei: jarri apaiza irakasle-eremuan, eta meza irakasgaia gisa.

Erabili jarduera hori egiteko hobetsitako denbora-eremuak murriztapena. Hautatu gehitu

beharreko jarduerak, eta jarri goizeko lehen orduak denbora-eremu hobetsi gisa.

Beharrezkoa da (edo komeni da) iraupen biko jarduerak saio bakoitietan (1., 3., 5.

saioetan…) hastea.

Erabili bakoiti hitza etiketa gisa, eta gehitu Jarduerak hasteko hobetsitako orduak

murriztapena 1., 3., eta 5., saio guztiei. Ez erabili jarduera horiek egiteko hobetsitako

Page 33: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

denbora-eremuak, bestela iraupen biko edo iraupen luzeagoko jarduerak ezin izango dira

ordutegian kokatu!

Beharrezkoa da (edo komeni da) jarduerak goizez bakarrik (edo arratsaldez) irakastea.

Erabili goizez (edo arratsaldez) hitza etiketa gisa, eta gehitu etiketa biei jarduera horiek

egiteko hobetsitako denbora-eremuak murriztapena.

4.2.3.16 Ordu berean hasten dira

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduerak ordu berean (eguna + ordua) hasten

dira.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduerak egun berean (edozein ordutan) hasten

dira.

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduerak ordu berean (edozein egunetan) hasten

dira.

Maila guztiek mezatara joateko aukera izan behar dute lehengo saioan

Gehitu jarduera bat maila guztiei, eta jarri apaiza irakasle-eremuan, eta meza irakasgai

gisa. Gehitu murriztapen hauetako bat: Jarduerak ordu berean (edozein egunetan) hasten

dira edo jarduerak egiteko hobetsitako denbora-eremuak. Hautatu irakasgaia eta apaiza,

eta aukeratu lehen saioak ordu hobetsi gisa.

Irakasle eta ikasle guztiak jarduera berean sartzea errazagoa da jarduerak ordu berean

(eguna + ordua) hasten dira murriztapena erabiltzea baino. Baina horrela, gela bakar bat

erreserbatuko duzu. Hala ere, hiru adibide hauetan behintzat beharrezkoa da:

Taldeetan neska eta mutilak daude. Gerta daiteke neskek eta mutilek kirola bereizita egin

dezaten nahi izatea. Hori egiteko modu bat beste kategoria bat gehitzea da, jakina; baina

horrek esan nahi du kirola aldi berean egingo dutela.

Demagun lehenengo jardueran irakasgaia kirola dela, irakasleak 1 zenbakia duela, eta

10A taldea dela. Bigarren jardueran irakasgaia kirola izango da, irakasleak 2 zenbakia izan

beharko du, eta taldea 10B izango da. Gehitu jarduerak ordu berean (eguna + ordua)

hasten dira murriztapena jarduera horiei. Kasu horretan 1 zenbakia duen irakaslea 10A

eta 10B taldeetako mutilen irakaslea izan daiteke; eta 2 zenbakia duen irakaslea talde

horietako nesken irakaslea.

Hori irtenbide ona da, taldeen edo klaseen zenbakia bakoitia ez bada. Bakoitia denean,

saiatu maila ezberdinetako taldeak elkartzen (adibidez, 10C eta 9C).

Hezkuntza-irakasleak astean lau saio ditu talde batekin; baina talde horretako ikasle

batzuei saio bat ematera dator beste irakasle bat ordu berean. Ezin duzu bigarren irakasle

hori jarduerari gehitu, gainerako hiru saioetan beste talde bati eskolak ematen dagoelako.

aldaera: gehitu sasi-jarduera bat. Sartu bigarren irakaslea jarduera horretan soilik.

Ondoren, gehitu jarduerak ordu berean (eguna + ordua) hasten dira sasi-jarduerari, eta

Page 34: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

lau hezkuntza-jardueretako bati. Jarduera guztiak banan-banan ikusteko, kontrol-laukia

desautatu behar duzu. Irakasleek ikasgela bat esleituta baldin badute, aldaera honen

bidez bi ikasgela erreserbatuko dituzu.

2. aldaera: gehitu jarduera bat, eta emaiozu iraupen 1. Gehitu beste jarduera bat, jarri

hizkuntza irakasgai-eremuan, eta emaiozu 3 iraupen. Sartu lehen jarduera automatikoki

sortzen den azken jardueren gutxienezko egun-kopurua murriztapenean.

Ikasleek matematika-teoria dute eta segidan matematika-praktika izan behar dute.

Gehitu bi jarduerak ondoz ondokoak dira murriztapena jarduera horiei.

4.2.3.17 Jarduerak ez dira teilakatzen

Hauxe da baldintza horri buruzko murriztapena:

Denbora-murriztapenak (jarduerak) Jarduerak ez dira teilakatzen.

Irakasle bera edo ikasle berberak dituzten jarduerak, edo ikasgela berean egiten direnak

ez dira inoiz teilakatzen modu lehenetsian (begiratu Derrigorrezko denbora- eta leku-

murriztapenak). Beraz, murriztapen hori egoera berezietan baino ez duzu erabili beharko.

Ikastetxean bi irakaslek irakasgai berezi bat irakasten dute (trebetasun berezi bat

beharrezkoa delako). Aldez aurretik dakizu haietako bat batzuetan kanpoan (edo gaixorik)

dagoela, eta besteak ordezkatu behar duela. Irakasle horrek bestea ordezkatu ahalko du,

ordu horretan beste jarduera bat irakatsi behar ez badu.

Erabili jarduerak ez dira teilakatzen murriztapena.

4.2.3.18 Esleitutako ikasgelak

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak bere ikasgela dauka.

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak ikasgela batzuk ditu.

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak bere ikasgela dauka.

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak ikasgela batzuk ditu.

Esleitutako ikasgelak lehenesten dira, hobetsitako ikasgela(k) murriztapenik ez badago.

Ikastetxe askotan taldeei edo irakasleei ikasgela bat esleitzen zaie, bertan jarduerak

irakatsi edo ikasteko. Talde bakoitzak (edo irakasle bakoitzak) bere gela baldin badu, ez

da beharrezkoa gela esleituei buruzko murriztapenak gehitzea, aldez aurretik dakizulako

ez dela gatazkarik egongo. Talde edo irakasle bakoitzari esleitutako gelak gehi ditzakezu,

Page 35: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

talde batzuek (edo irakasle batzuek) gelak partekatzen dituztenean, edo ordutegian

agertzea nahi duzunean.

FETek ez du gelarik esleituko, jardueran irakasle (edo ikasle-talde) bi edo gehiago baldin

badaude. Kasu horretan, ikasgela hobetsia(k) murriztapena erabili beharko duzu, jarduera

horiei gela bat esleitzeko.

Ez erabili ikasleei esleitutako ikasgelei buruzko murriztapenak eta irakasleei esleitutako

ikasgelei buruzko murriztapenak aldi berean.

Irakurri ikasgela hobetsiei buruzko atala, esleitutako ikasgelak gehitu aurretik.

Irakasle bakoitzak ikasgela bat izan beharko luke, baina ikastetxean irakasle gehiago

daude ikasgela baino. Egunean sei saio dituzue astean bost egunez: guztira, 30 saio

daude astean. Zenbatu irakasle bakoitzak zenbat saio irakasten duen bere gelan. Ikusiko

duzunez, irakasle batzuek ordu asko irakasten dituzte ikasgela horretan, baina beste

batzuek, berriz, ez hainbeste (lanaldi murriztua dutelako; edo, esaterako, irakasle batek

matematika-eskolak ikasgela esleituan eta fisika-eskolak laborategian ematen dituelako;

edo ikasgela esleiturik behar ez dutelako, gela berezietan irakasten baitute). Ondoren,

zenbatu zenbat irakasleri ikasgela bat esleitu beharko litzaiokeen: baliteke ikasgela bat

egotea irakasle bakoitzarentzat. Ez badaude, bi aldaera hauen bidez irtenbide bat

aurkitzen saia zaitezke:

1. aldaera: ziurtatu irakasle bik (edo gehiagok) ikasgela parteka dezaketen. Hala bada,

ikasgela partekatzen duten irakasle guztien eskola-orduen kopuruak ezin du ikastetxeko

eskola-orduen kopurua gainditu. Orain, ikasgela bat gehitu beharko diezu ikasgela

partekatuko duten irakasle guztiei (sartu irakasleak bere ikasgela dauka murriztapena).

2. aldaera: baliteke zorteko ez ibiltzea, eta irakasleek ikasgela partekatu ezin izatea. Kasu

horretan irakasle batek (edo gehiagok) bi gela (edo gehiago) behar ditu (irakasleak

ikasgela batzuk ditu murriztapena). Murriztapen hori erabili aurretik, jarduera hori

egiteko hobetsitako ikasgela murriztapena ere kontuan har dezakezu, irakasle horren

jarduerei gehitu dakiekeen ziurtatzeko.

Irakasle guztiek esleitu zaien ikasgelan zenbat saio eman behar duten zenbatu dituzu, eta

ikasgela parteka dezaketen irakasleak zerrendatu. Baina, zenbat irakaslek parteka

dezakete ikasgela bat?

Ziurtatu ea posible den ikasgela berean irakasten duten irakasleek ikasgela hori

partekatzea. Adibidez, T1 irakasleak matematika eta fisika irakasten ditu, eta T2

irakasleak historia eta fisika. Fisika-eskolak laborategian ematen dituzte; eta matematika-

eta historia-eskolak ikasgelan irakasten dituzte. Beraz, irakasle biek fisika laborategian

irakatsi behar dute; horrek esan nahi T2 irakasleak eta T1 irakasleak ezin izango dutela

inoiz fisika ordu berean irakatsi. Baina, era berean, T1 irakaslea laborategian fisika

irakasten dagoen bitartean, libre dago bere ikasgela; hartara, ordu horretan T2 irakasleak

ikasgela horretan irakats dezake historia.

Beste ikastetxe batekin ikasgela bat partekatzen denean, ikasgela ez dago eskuragarri

murriztapena erabili beharko duzu. Demagun hiru ikasgela dituen gimnasio handia

duzuela, baina ezin duzuela egunero erabili, beste ikastetxe bateko irakasleek eta ikasleek

erabiltzen dutelako egun batzuetan. Hauxe izan liteke egoera: T3 irakasleak matematika

Page 36: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

eta kirola irakasten ditu, eta T4 irakasleak historia eta kirola. Irakasle horiek ezin dute

ikasgela partekatu, biek gimnasioa behar baitute.

Batzuetan, esleitu zaien ikasgelan ordu gutxien ematen duten irakasleek ikasgela

partekatzea irtenbiderik errazena da (bereziki, bi irakasleren arteko azken lotura egin

behar duzunean).

4.2.3.19 Hobetsitako ikasgela(k)

Honako hauek dira baldintza horri buruzko murriztapenak:

Leku-murriztapenak (irakasgaia) Irakasgai horretarako hobetsitako ikasgela.

Leku-murriztapenak (irakasgaia) Irakasgai horretarako hobetsitako ikasgelak.

Leku-murriztapenak (irakasgaia + jarduera) Irakasgairako eta jarduera-etiketarako

hobetsitako ikasgela.

Leku-murriztapenak (irakasgaia + jarduera) Irakasgairako eta jarduera-etiketarako

hobetsitako ikasgela.

Leku-murriztapenak (jarduera) Jarduera hori egiteko hobetsitako ikasgela.

Leku-murriztapenak (jarduera) Jarduera hori egiteko hobetsitako ikasgelak.

Ikasgela hobetsiek gela esleituek baino lehentasun handiagoa dute. Murriztapen horiek

,oro har, ikasgela hobetsiak zehazteko erabiltzen dira.

Kimika beti irakatsi behar da laborategian.

Gehitu irakasgai horretarako hobetsitako ikasgela murriztapena, kimika-gela bat besterik

ez baduzu. Gehitu irakasgai horretarako hobetsitako ikasgelak murriztapena, kimika-gela

bat baino gehiago baldin baduzu.

Fisika-irakasgaia beti irakasten da fisika-laborategian; hala ere, laborategi hori okupatuta

dagoenean, kimika-laborategian irakasten da.

Kasu horretan ez da posible aurreko murriztapenak erabiltzea, baina hauxe egin

dezakegu. Fisika-irakasgaia beti irakatsi behar da fisika- eta kimika-laborategian; beraz,

gehitu irakasgai horretarako hobetsitako ikasgelak murriztapena. Kasu horretan, gerta

daiteke fisika kimika-laborategian irakastea, fisika-gela ere libre dagoenean. Beraz, hori

gertatzen den ziurtatu beharko duzu; eta hala bada, eskuz zuzendu.

Biologia 7. eta 10. maila bitartean laborategian irakatsi behar da; baina, 5. eta 6. mailetan

ez da beharrezkoa laborategira joatea. Gehitu ikasgela behar da etiketa 7. eta 10. maila

bitarteko biologia-jarduera guztiei. Gehitu irakasgai horretarako hobetsitako ikasgela

murriztapena, eta %100eko pisua baino pisu txikiagoa eman.

Jarduera bat ikasgela batzuetan egiten da.

Page 37: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Sortu gezurrezko gelak, idatzi “gezurrezkoa” irakasgai-eremuan, sartu gezurrezko irakasle

bat, eta ez jarri ikaslerik. Gehitu jarduerak ordu berean (eguna + ordua) hasten dira

murriztapena, eta lotu gezurrezko jarduerak benetako jarduerari. Baliteke gezurrezko

irakaslea beharrezkoa ez izatea, baina lagungarria izan daiteke ordutegia egiaztatzeko

orduan. Ez ahaztu irakasle horrek ez dituela murriztapen guztiak beteko (denbora-tarteei

buruzkoak, adibidez). Gehitu ikasgelei buruzko murriztapenak gezurrezko jarduerei.

Hiru ikasgelatan zati daitekeen gimnasio bat duzu. Batzuetan, hiru talde elkartzen dira

saio berean gimnasioan, eta ondorioz, ikasle gehiegi daude. Ezin duzu gela bat kendu,

batzuetan hiru talde daudelako gimnasioan. Bi aldaera daude arazo hori konpontzeko, eta

zure datu zehatzen arabera, bata bestea baino errazagoa da (edo izan daiteke):

1. aldaera: idatzi talde handi guztien izenak. Gehitu gezurrezko jarduerak honela: kirola

irakasgai gisa, sartu gezurrezko irakasle bat, eta ez gehitu ikaslerik. Gehitu jarduerak

ordu berean (eguna + ordua) hasten dira murriztapena, eta lotu gezurrezko jarduera bat

bi kirol-jarduera nagusiei. Baliteke gezurrezko irakaslea beharrezkoa ez izatea, baina

lagungarria izan daiteke ordutegia egiaztatzeko orduan. Ez ahaztu irakasle horrek ez

dituela murriztapen guztiak beteko (denbora-tarteei buruzkoak, adibidez).

2. aldaera: idatzi talde txikien izenak. Gehitu jarduerak ordu berean (eguna + ordua)

hasten dira murriztapena, eta lotu hiru kirol-jarduera txiki.

Jarduera lau jardueratan banatuta dago. Haietako bat informatika-laborategian irakatsi

behar da, eta ez taldeari esleitutako gelan.

Gehitu jarduera betiko moduan, eta gehitu jarduerarako hobetsitako ikasgela

murriztapena (azpi)-jarduera bati.

4.2.3.20 Eraikinak

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak egunean eduki behar dituen gehienezko

eraikin-aldaketak.

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek egunean eduki behar dituzten

gehienezko eraikin-aldaketak.

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak astean eduki behar dituen gehienezko

eraikin-aldaketak.

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek egunean eduki behar dituzten

gehienezko eraikin-aldaketak.

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasleak eraikin-aldaketen artean eduki behar dituen

gutxienezko denbora-tarteak.

Leku-murriztapenak (irakasleak) Irakasle guztiek eraikin-aldaketen artean eduki behar

dituzten gutxienezko denbora-tarteak.

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak egunean eduki behar dituen gehienezko

eraikin-aldaketak.

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle guztiek egunean eduki behar dituzten gehienezko

eraikin-aldaketak.

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak astean eduki behar dituen gehienezko

eraikin-aldaketak.

Page 38: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle guztiek astean eduki behar dituzten gehienezko

eraikin-aldaketak.

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle-multzoak eraikin-aldaketen artean eduki behar

dituen gutxienezko denbora-tarteak.

Leku-murriztapenak (ikasleak) Ikasle guztiek eraikin-aldaketen artean eduki behar

dituzten gutxienezko denbora-tarteak.

TODO: adibide adierazgarri on bai?

4.3 Estatistikak

Ordutegia sortu baino lehen, egiaztatu irakasleen eta ikasleen estatistikak. Horrez gain,

jarduera guztiak ondo gehitu dituzun (ea zorteko zabiltzan!) ziurtatu beharko duzu. Era

berean, komeni da estatistikak egiaztatzea, murriztapen gehiago sartu aurretik

(esaterako, asteko gutxienezko egun-kopurua edo gehienezko tarte-kopurua).

4.4 Ordutegia

Ordutegi-arazo guztiak ezin dira ezabatu; beraz, ordutegi batzuk ezin dira egin. FETek

irtenbiderik aurkitzen ez badu, murriztapenak ken ditzakezu. Jar zaitez harremanetan

programaren egilearekin, irtenbideren bat egon daitekeela uste baduzu. Ez gehitu

murriztapen ugari aldi berean, eta emaiozu izen berri bat fitxategiari, gordetzen duzun

bakoitzean.

4.4.1 Ordutegia sortzea

Bi modu daude ordutegiak sortzeko:

ordutegia sortu beste ordutegi bat

ordutegia sortu aldaera anitz

Ordutegi bat sortzeko prozesua oso ausazkoa da. Gerta daiteke prozesuak segundo batzuk

baino ez irautea; eta hurrengo aldian, datu-multzo bera erabilita ere, minutu batzuk

irautea. Ezin dizut zehatz-mehatz esan zenbat iraungo duen; jakin badakit, ordenagailu

moderno bat erabilita ere, batzuetan ordu batzuk iraun duela.

Page 39: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Ez kezkatu sartutako jardueren kopurua igotzen edo gelditzen bada, normala da eta. Egin

proba fitxategi-eredu batzuekin, guztiak ebazten direla ohartuko zara.

4.4.2 Ordutegia ikustea

Ordutegia ordutegia sortu beste ordutegi bat aukera baliatuta sortu baduzu, modu

hauetan ikusi ahal izango duzu:

ordutegia ikusi (ikasleak)

ordutegia ikusi (irakasleak)

ordutegia ikusi (ikasgelak)

****jarduerak blokea ditzakezu menu honetan****; baina zertarako? adibide on bat?

Ordutegiak web-arakatzaile baten bidez ikustea gomendatzen dizut. Html formatuan

gordetzen dira. Linux sistemetan hemen gordetzen dira: ~/fet-results/; eta Windows

sistemetan FETeko direktorioaren azpi-direktorio honetan gordetzen dira: /results/.

4.4.3 Ordutegia egin aurretik

Honako lau pauso hauek ematea gomendatzen dizut:

1. Egin bilera bat irakasle guztiekin, eta haiei azaldu zein murriztapen zehaztu dituzun.

Galde iezaiezu ea ondo dauden, edo zerbait falta den. Agian, hobe da haiek ere

murriztapenak, beharrak edo nahiak idaztea. Horrela, zailagoa izango da murriztapenen

bat ahaztea; eta ordutegia egin ondoren, ezin izango dizute akats hori leporatu. Gainera,

haiei prozesua azalduz gero, hobeto ulertuko dute, esate baterako, zergatik irakasle

batzuek beste batzuek baino denbora-tarte gehiago dituzten, eta arazo eta gaizki-ulertze

gutxiago gertatuko dira.

2. Egiaztatu conflicts.tx fitxategia (gatazkei buruzkoa) emaitza-direktorioan.

3. Zure ikastetxean edo zure unibertsitatean irakasleek zaintzak (beste irakasle batzuen

ordezkapenak) egin behar badituzte, emaitza-direktorioan Teachers' Free Periods

fitxategia begiratu beharko zenuke (begiratu Irakasleen ordu libreak atala).

4. Ikasleei ordutegia erakutsi aurretik, ordutegiaren bertsio ez-ofiziala erakutsi beharko

zenieke irakasleei; horrez gain, ahalik eta lasterren erakutsi beharko zenieke, zure lana

egiaztatzeko aukera izan dezaten.

Garrantzitsua da hori guztia ikasturtea (edo seihilekoa, edo hiruhilekoa, ikasketa-

plangintza zein den) hasi baino lehen egitea. Oro har, ikastetxe guztietan denboraldi bat

hasi aurretik bilera bat egiten dute; beraz, beranduenera bilera horretan egin beharko

zenuke. Argi dago ordutegia egin aurretik pauso horiek ematen badituzu, lan gehiago

izango duzula; baina egia da, halaber, hutsegiteak dituen ordutegi bat egiten baduzu,

buruhauste handiagoak izango dituzula.

Page 40: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4.4.4 Nola aldatu martxan dagoen ordutegi bat?

4.4.4.1 Martxan dagoen ordutegi bat aldatu baino lehen kontuan hartu beharrekoak

Zorrotz jokatu behar duzu zeure buruarekin: Kontuan hartu dituzu Aldez aurreko

antolaketa atalean zehaztutako aholkuak? Ordutegia egin aurretik, murriztapenak

zehazteko eskatu al zenien irakasleei? Argitaratu aurretik, bertsio ez-ofiziala erakutsi al

zenien?

Hori guztia kontuan hartu ez bazenuen, baliteke orain zorte txarra izatea. Saiatu

murriztapen berriak gehitzen (ikusi beheko jarraibideak), eta oraingo honetan egiezu

jaramonik aholkuei!

Ordutegia zergatik aldatu behar duzun galdetzea da lehen aholkua.

Irakasle batek murriztapen bat gehitzea ahaztu bazuen, eta zuk uste baduzu murriztapen

hori beharrezkoa ez dela, ez izan “atseginena”, defendatu egin duzun lana. Gainera, ez

izan zalantzarik: hutsegite bat zuzentzeko, ordutegia aldatzen baduzu, beste hutsegite bat

gertatuko da. Batez ere, ezagutzen ez dituzun murriztapen berriak gehituko direlako (ikus

beheko azalpena), eta horiek kontuan hartu ez izanagatik arazoak izango dituzulako.

Bestalde, beste irakasle batzuek ere gauza bera eska dezakete, eta ondorioz, ordutegia

aldatzen duzun bakoitzean, hutsegite gehiago agertuko dira. Beraz, serio hartu ez zintuen

irakasle batek (murriztapenak zehazteko, eta bertsio ez-ofiziala egiaztatzeko eskatu

zenion) eskatzen dizuna egiten baduzu, lan handia eta arazo asko izango dituzu

ikastetxean: irakasle guztiak haserretuko dira, batzuen nahiak lehenesten dituzula

pentsatuko dutelako. Ordutegia aldatzen ez baduzu, berriz, zure eskaerei edo

proposamenei arreta handiagoz entzuten ikasiko du irakasle horrek. Esan gabe doa,

murriztapenak beharrezkoak baldin badira, sartu beharko dituzula.

Demagun aholkuei jarraitu diezula, murriztapenei %100eko pisua eman diezula, eta FETek

gatazkarik gabe aldatu duela ordutegia. Beraz, zure buruari ari zatzaizkio galdetzen ea

zergatik diodan nik hutsegite berriak gerta daitezkeela. Hauxe da erantzuna: demagun

ordutegi osoa, orokorrean hartuta, zuzena dela eta gatazkarik gabe aldatu duzula; horrela

bada ere, irakasle bakoitzak egiaztatu beharko du bigarren ordutegi hori, eta gerta

daiteke lehena bezain ona ez izatea.

Adibidea: Lehenengo aldian %100eko pisua eman zenien murriztapenei. Gero, astean

egon beharreko gehienezko tarte-kopuruari buruzko murriztapena gehitu, eta balioa

pixkanaka murriztu zenuen. FET ordutegia ebazteko gauza izan zen, astean gehienez bost

denbora-tarte jarrita ere; baina ezin zuen ebatzi, astean gehienez lau denbora-tarte

utzita. Horregatik, astean gehienez bost denbora-tarte jarrita argitaratu zenuen ordutegia.

Egun batzuk geroago, ordutegia aldatu zenuen (murriztapen batzuk kendu edo gehitzeko).

Zorionez, FETek irtenbide bat aurkitu zuen, eta lehen bezala, astean gehienez bost

denbora-tarte onartu zituen. Beraz, ordutegi osoa gatazkarik gabe egin da, eta argitaratu

duzu. Gerta daiteke irakasle batzuk horren kontra egotea, aurreko ordutegian kasualitatez

denbora-tarte bat soilik edo bat ere ez zutelako, eta bigarren ordutegian bost denbora-

tarte dituztelako. Arazoaz ohartzen zara orain? Irakasle batzuek pentsatuko dute

ordutegia aldatzeko erabakia (asteko denbora-tarteak murrizteko) mesede egin diela

batzuei, eta kalte beste batzuei. Gainera, ordutegiak aldatzea zaila da. Horregatik, komeni

da egin eta martxan jarri den ordutegi bat ez aldatzea.

Page 41: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4.4.4.2 Martxan dagoen ordutegi bat aldatzea

Beste ordutegi bat sortu behar baduzu, gehitu behar dituzun murriztapenak ez ezik, sor

daitezkeen murriztapen berriak ere kontuan hartu behar dituzu. Ordutegia berriro

sortzean, posible da irakasle batzuek ezustean saio batzuk libre edukitzea edo egun osoa

libre agertzea. Baliteke, gainera, irakasle horrek beste denbora-tarte batzuk ere erabilera

partikularretarako libre hartu izana: medikuarenera joateko, seme-alabak zaintzeko, edo

besterik gabe, denbora-tarte tarte batzuk nahitaez libre eduki behar dituelako. Beraz,

hobe duzu irakasleei galdetzea derrigorrezko denbora-tarte librerik hitzartu duten. Gehitu

Irakaslea ez dago eskuragarri murriztapena (arau gisa); eta ondoren, gehitu falta zen

murriztapena. Agian, zorte izango duzu eta FETek irtenbidea aurkituko du. Ezin badu

aurkitu, saiatu gehienezko tarteak murrizten, edo murriztapen batzuk kentzen.

4.4.5 Irakasleen ordu libreak

Ikastetxe batzuetan ez dago onartuta jarduerak edo eskolak irakatsi gabe uztea. Baina

gerta daiteke irakasle bat gaixorik jartzea, edo ikasleekin txango batera joatea, beste

ikastetxe bat ezagutzera joatea…

Batzuetan irakasle batzuek beste irakasle batzuk ordezkatu behar dituzte. Horregatik,

ondo pentsatu behar duzu “asteko gutxienezko egunak” edo “eguneko gutxienezko

orduak” murriztapenak erabili aurretik, gehiegi ez jartzeko. Bestela, egoera batzuetan ez

dira behar beste irakasle eskuragarri egongo.

Mr. Coverwood

ASTEL ASTEARTE ASTEAZKEN

1 5A Mate 5A Mate -----

2 ----- ----- -----

3 6B Mate ----- -----

4 ----- ----- 5A Mate

5 ----- ----- -----

6 7C Mate 6B Mate -----

Irakasle guztiek eduki beharreko ordu libreak berdin edukiko dituzte; baina egun libre

asko eduki ahal izateko, oso zintzoak izan behar dute guztiek, hau da, baliteke libre

dituzten egunetan ordezkapenak egin behar izatea.

Horrek arazoak sor ditzake, bereziki, irakasleei ordezkapena egin behar dutela ordu

batzuk lehenago jakinarazi behar zaienean. Irakaslea etxetik kanpo egon daiteke, eguna

libre duelako. Horregatik, ordutegia argitaratu baino lehen, hobe duzu “Irakasleen ordu

libreak” beti egiaztatzea, bertsio ez-ofiziala izan arren.

Ordutegia argitaratu aurretik, “Zehaztasun gutxiagoko taula” egiaztatzea gomendatzen

dizut . Hala ere, ikastetxeko langileak oso zintzoak baldin badira, “Taula zehaztua” ere

egiaztatu beharko zenuke.

Lehenik eta behin ziurtatu behar duzu saio guztiak irakasteko behar diren beste irakasle

eskuragarri daudela. Esate baterako, saio batean irakasle bi eskuragarri baldin badaude,

haietako bat gaixorik jarriz gero, besteak ordezka dezake. Baina biak gaixorik jartzen

Page 42: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

badira, ez da beste inor eskuragarri egongo. Denbora-tarte batean irakasle eskuragarririk

ez badago, ezin izango da irakasle bat ere ordezkatu.

Eguneroko lana antolatzeko, komeni da “zehaztasun gutxiagoko” ordutegia erabiltzea, eta

“ordutegi zehaztua” larrialdietan soilik kontsultatzea (alegia, “zehaztasun gutxiagoko”

ordutegian jarduerak antolatzeko behar baino irakasle gutxiago daudenean, ordutegi

zehaztua kontsultatzea).

Irakasleen tarte libreak taulan ikus daitezke.

“Zehaztasun gutxiagoko” ordutegian, irakasleen ordu libreak bost motatakoak izan

daitezke: tarte bakunak, muga-tarteak, tarte luzeak; geroago atera behar dutenenak, eta

goiz etorri behar dutenenak.

Honako irakasle-mota hauek daude “taula zehaztuan”: askoz geroago bukatzen duten

irakasleak, askoz goizago etorri behar dutenak, eguna libre daukatenak eta eskuragarri ez

daudenak.

“goizago etorri behar du”: irakasleak ordu bat lehenago (edo gehiago, saioen iraupena

zein den) etorri behar du. Beraz, garrantzitsua da irakasleari ahal bezain laster esatea

goizago etorri behar duela.

“askoz goizago etorri behar du”: irakasleak bi ordu lehenago etorri behar du. Beraz,

garrantzitsua da irakasleari ahal bezain laster esatea goizago etorri behar duela.

“geroago bukatu behar du”: irakasleak ordu bat geroago bukatuko du.

“irakasleak askoz geroago bukatu behar du”: irakasleak ordu bi geroago bukatuko du.

“tartea”: irakasleak ez du goiz etorri behar, ezta geroago bukatu ere. Egun horretan

dagoeneko ikasle batzuei eskola eman die, eta beste ikasle batzuei irakatsiko die geroago.

Mr. Coverwood

ASTEL ASTEARTE ASTEAZKEN

1 5A Mate 5B Mate Askoz goizago etorri behar

2 Tarte bakuna Muga-tartea Askoz goizago etorri behar

3 6B Mate Tarte luzea Goizago etorri behar

4 Muga-tartea Tarte luzea 5A Mate

5 Muga-tartea Muga-tartea Geroago bukatu behar

6 7C Mate 6B Mate Askoz geroago bukatu behar

“tarte bakuna”: saio librearen aurretik ETA saio librearen ondoren irakasleak eskola eman

behar du.

“muga-tartea”: saio librearen aurretik EDO saio librearen ondoren irakasleak eskola eman

behar du (beraz, tarte bat dauka saio librearen aurretik edo saio librearen ondoren).

Page 43: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

“tarte luzea”: irakasleak tarte librea dauka saio librearen aurretik ETA saio librearen

ondoren.

Atsedenaldiak ordutegian zergatik ez diren jaso jakin gura baduzu, oso erraza da hori

azaltzea: atsedenaldietan ez da eskolarik eman behar; horregatik, atsedenaldietan

irakasle guztiak libre daude.

Ordezkapen bat egin behar denean, arduradunak “irakasleen ordu libreak” taula begiratu

beharko luke. Baina zaila da zein irakasle aukeratu erabakitzea. Irakasleak irizpide baten

arabera sailkatzen saiatu banaiz ere, batzuetan hobe da azkenean beste bat aukeratzea:

talde horren irakasleetako bat, irakasgai bera irakasten duen irakasle bat, edo hobe da

irizpide horien arabera haututa duzun irakaslea ez aukeratzea, dagoeneko eskola asko

eman dituelako egun edo aste horretan.

Denbora pasa ahala, ordutegia gero eta hobeto ulertzen baduzu, eta azalpen batzuk

ezkutatu nahi badituzu, bai ordutegian informazio gehiegi ager ez dadin, bai tarteak

koloreen bidez bereizi dituzulako, Elementuak ezkutatzea aukeran, eta css fitxategiaren

bidez, elementuak ezkutatu ahal izango dituzu.

4.4.6 Ordutegiak inprimatzea

Ordutegia inprimatzeko tresna lehenetsia ez da Office programa bat (esaterako,

OpenOffice Writer edo Calc), baizik eta web-arakatzaileak. Ordutegiak html formatuan

gordetzen dira, eta datuak inportatzeko iragazkiak ez dira oraindik behar bezain onak.

PDF fitxategi bat argitaratu nahi duzu.

Egiaztatu zure web-arakatzailea honako aukera hauek dituen: inprimatu PDF formatuan

edo esportatu PDF formatura (ingelesez aukera horiei honela esaten zaie batzuetan: PDF

printer edo export file as PDF). Zure inprimagailuaren ezarpenetan bilatu beharko zenuke,

edo fitxategia esportatu web-arakatzailean. Windows Erabiltzaileak, oro har,

inprimatzeko kontrolatzaile bat instalatu behar du aldez aurretik.

Ziurtatu web-arakatzailearen azken bertsioa erabiltzen ari zaren. Saia zaitez arakatzaile-

software ezberdina erabiltzen.

Web-arakatzaile guztiek abantaila batzuk edo beste batzuk dituzte. Esaterako, Firefoxen

bidez oso erraza da letra-tamaina aldatzea. Operak oso azkar nabarmentzen ditu datuak…

Beraz, gutxienez web-arakatzaile hauetako bi erabili beharko zenituzke:

- Firefox http://www.firefox.com/

- Opera http://www.opera.com/

- Konqueror (Linux-eko web-arakatzaile lehenetsia: KDE)

- Internet Explorer http://www.microsoft.com/

Modurik errazena ordutegi-fitxategia web-arakatzaile baten bitartez irekitzea da, eta

Fitxategia Inprimatu aukeratzea.

Page 44: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Taula baten azpian orri-jauzi bat ikusiko duzu, html fitxategia gordetzean 2. maila eman

bazenion: FET settings html level (FET ezarpenak html maila). Baina horrek ez

du esan nahi taula bakoitza orri batean jarriko dela! (ikus hurrengo aholkua).

Ordutegia inprimatu aurretik, ikusi inprimatzeko aurrebista zure web-arakatzailean

(Fitxategia Inprimatu). Ziurtatu orri bakoitza ondo dagoela!

Ordutegia orri batean sartzen ez bada, irtenbide hauetako bat aukera dezakezu:

- laukiak edo taulak txikiagoak egitea

- paperaren tamaina handitzea (murriztu marjinak inprimagailuaren ezarpenetan, moztu

orriaren marjinak orriaren ezarpenetan, edo paper handiagoa onartzen duen inprimagailu

bat erabili)

- formatu horizontala aukeratzea (inprimagailuaren ezarpenetan)

Honela murritz dezakezu taulen tamaina:

- web-arakatzailearen bitartez

- css erabiliz, html fitxategiari estiloa aldatzeko

- fitxategia eskuz editatuz (ez da erraza)

Web-arakatzailearen bitartez oso erraza da taulen tamaina murriztea edo handitzea, baina

aukera hori web-arakatzaile bakoitzean non dagoen aurkitu beharra dago:

- Ireki web-arakatzailearen aurrebista, eta begiratu eskala txandaka daitekeen.

- Saiatu honelako menu bat aurkitzen: Fitxategia Orriaren konfigurazioa, edo Fitxategia

Inprimatu Aukerak; eta bertan agian honako aukera hauek ikusiko dituzu: “doitu

orriaren zabalera” (fit to paper width), “txikiagotu eta orriaren zabalera doitu” (shrink to

fit paper width), “orriaren tamaina automatikoki egokitu” (proper size automatically).

Css erabil dezakezu, taulak erraz handitzeko edo txikiagotzeko:

- txikiagotu letra-tamaina

- doitu marjinak

- ezkutatu elementuak (ezkutatu epigrafeak, jarduera-etiketak, ikasgelak, taularen oina…)

Honela murritz dezakezu taulen tamaina html fitxategian:

- beharrezkoak ez diren taulak edo errenkadak kenduz

4.4.7 Ordutegi batzuk orri berean inprimatzea

Taula batzuk orri berean inprimatzeko modu bi daude:

- css erabiltzea

- inprimagailu-kontrolatzailea erabiltzea

Page 45: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4.4.7.1 Ordutegi bi orri berean inprimatzea, css erabilita

Bi ordutegi orri batean inprimatzeko lekua baldin baduzu, orri-jauzia sartu behar duzu

bigarren ordutegiaren azpian. Horretarako, css fitxategia editore baten bitartez ireki behar

duzu. Honako lerro hauek ikusiko dituzu hasieran:

table {

page-break-before: always;

text-align: center;

}

table.modulo2 {

}

Ondoren, hauxe egin behar duzu: kendu page-break-before: always;deklarazioa table

hautatzailetik, eta itsatsi table.modulo2 hautatzailean.

Honela geratu behar da:

table {

text-align: center;

}

table.modulo2 {

page-break-before: always;

}

Ikusi aurrebista, eta ziurtatu orri bakoitza ondo dagoela! Ordutegiak ez dira beti tamaina

berekoak izango: agian, bi ordutegi besteak baino handiagoak izango dira, eta ezin izango

dira orri batean sartu. Irakurri *** arazo hori nola konpondu jakiteko.

4.4.7.2 Bi, lau edo zortzi ordutegi orri berean sartzea, inprimagailu-kontrolatzailea erabilita

Inprimatzeko aurrebista web-arakatzailean aldez aurretik egiaztatzea gomendatzen dizut.

Ezin da leku libre askorik egon, ordutegiek ia orri osoa erabili beharko dutelako. Ziurtatu

web-arakatzaileak edo inprimagailuak orri batzuk orrialde batean sar ditzakeen, honelako

menu baten bitartez: fitxategia inprimatu propietateak edo fitxategia orriaren

konfigurazioa. Horrela ezin baduzu egin, saiatu inprimagailuaren PDF kontrolatzailearen

bitartez egiten; inprimatu (gorde) PDF fitxategi batean, eta inprimatu PDF fitxategi hori.

Page 46: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4.4.8 Html fitxategiaren estiloa aldatzea, css bitartez

css siglek ingelesez cascade style sheet esan nahi dute; beraz, ordutegiaren estiloa

aldatzeko modurik errazena estilo-orriaren fitxategia erabiltzea da: letra-tamaina eta

koloreak alda ditzakezu, edo elementuak ezkutatu. Html formatua gordetzean, 5. maila

aukeratu behar duzu ezaugarri guztiak gordetzeko FET ezarpenak (settings) html

maila (html level).

Css fitxategia editore baten bitartez editatu behar duzu, ez erabili Office softwarerik

horretarako. Linux Erabiltzaileak honako editore hauek erabil ditzake: Kate, Kwrite..

Windows Erabiltzaileak honako hau erabiltzen du:

notepad++http://sourceforge.net/projects/notepad-plus/

Honako pauso hauek eman behar dituzu: ireki css fitxategia (fitxategia html fitxategiak

dauden direktorio berean dago). Editore ona baldin baduzu, testua hainbat koloretan

erakutsiko da. Editoreak automatikoki nabarmenduko du sintaxia, eta horrek lagunduko

dizu testua irakurtzen eta hutsegiteak bilatzen.

4.4.8.1 Iruzkinak

Honela hasten eta bukatzen diren lerroak ikusiko dituzu:

/* CSS Stylesheet of german_sample.fet

Stylesheet generated with FET 5.4.18 */

Iruzkin hori zuretzat da, web-arakatzaileak ez ditu lerro horiek irakurtzen.

4.4.8.2 Hautatzaileak

Honako hauek bezalako adierazpen batzuk aurkituko dituzu:

table {

page-break-before: always;

text-align: center;

}

table.modulo2 {

}

Bi adierazpen daude adibide horretan. Adierazpenak hautatzaile baten bidez hasten da,

gero kako zuzena irekitzeko ikurra dator; ondoren, esaterako, adierazpen bat; eta,

amaieran, kako zuzena ixteko ikurra.

Page 47: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

Adibidean adierazpen bat idatzita dago hautatzailean; baina table.modulo2 hautatzailean

ez dago adierazpenik. Html formatua ezagutzen baduzu, hautatzaileen izena html

elementuen izenen edo moten araberakoak direla ohartuko zara; izan ere, hautatzaileek

eragina dute elementu horietan. Html formatua menderatzen ez baduzu, adierazpen

horiek html fitxategiari eragiten diotela ulertu behar duzu. Oso erraz ziurta dezakezu

hori: idatzi color: red adierazpen BATEAN. Honela egin beharko zenuke:

table {

page-break-before: always;

text-align: center;

color: red;

}

table.modulo2 {

}

Gorde ezazu css fitxategia eta kargatu berriro html fitxategia. Espero bezala, taulak gorri

kolorekoak izango dira orain.

Ken ezazu color: red css fitxategiko adierazpenetik, eta itsats ezazu hurrengo

adierazpenean. Gorde ezazu css fitxategia eta kargatu berriro html fitxategia. Kasu

honetan ikusiko duzu bigarren taula soilik gorri kolorekoa dela. Errepikatu ekintza hori,

hautatzaile guztien funtzionamendua ulertu arte.

4.4.8.3 Koloreak

Dagoeneko badakizu nola aldatu elementu baten kolorea. Atzeko planoaren kolorea ere

alda dezakezu, aukera honen bitartez: backgound-color.Honela:

td.teacher, div.teacher {

background-color: gray;

color: blue;

}

Irakasleen izenak td.teacher, div.teacher hautatzailean idazten badituzu, irakasleen izen

horiek urdin kolorekoak izango dira eta atzeko planoa grisa izango da.

Honako kolore hauek daude eskuragarri css fitxategian: beltza, grisa, gris argia, zuria,

morea, fuksia, granatea, gorria, oliba, horia, berdea, lima, urdin iluna, urdin berdexka,

berde-urdina eta laranja.

Page 48: FET Eskuliburua · ugari eduki zituen arren, algoritmo ebolutiboak ordutegi errazak besterik ezin zuen egin. Hurrengo urteetan, Lalescuk gogor ekin zion ikertzeari, baina algoritmo

4.4.8.4 Elementuak ezkutatzea

Elementu batzuk ezkutatzea oso irtenbide ona da, taulen tamaina txikiagotzeko:

esaterako, jarduera-etiketa guztiak ezkutatzeko, span.activitytag hautatzailean

display:none; idatzi beharko zenuke. Honela:

span.activitytag {

display:none;

}

4.4.8.5 Css fitxategia balidatzea

Css fitxategia balidatzen baduzu, akatsak egin ditzakezu. Beraz, akatsak saiheste aldera,

nabarmendu sintaxia editorean, eta egiaztatu css fitxategia css balidatzailearen bitartez

(adibidez, http://jigsaw.w3.org/css-validator/#validateby-upload).