ezagutzen azoka

12
Ezagutzen Azoka 2014 ekainak 14 junio 16:30 - 19:00 Avanzadako bulebarreko Stoa, Leioan

Upload: chars

Post on 23-Feb-2016

95 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Ezagutzen Azoka. 2014 ekainak 14 junio 16 :30 - 19: 00 Avanzadako bulebarreko Stoa , Leioan. Zer da Ezagutzen Azoka ?. Ezagutzen Azokan pertsonak harremanetan jartzen dira dauzkaten ezagutzak komunitatean partekatzera , beste batzuengandik ikastearekin batera. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: Ezagutzen Azoka

Ezagutzen Azoka2014 ekainak 14 junio 16:30 - 19:00

Avanzadako bulebarreko Stoa, Leioan

Page 2: Ezagutzen Azoka

Zer daEzagutzen Azoka?

Ezagutzen Azokan pertsonak harremanetan jartzen dira dauzkaten ezagutzak komunitatean partekatzera, beste batzuengandik ikastearekin batera.Parte hartzen duten pertsonek aldez aurretik Leioaztarren Ezagutzen Sarean gai ezberdinen gainean dituzten ezagutzak zein jakinminak eskaini edo eskatu dituzte. Dena dela, Azokako ikastaldi guztiak publikoaren partehartzeari irekiak izango dira.

Page 3: Ezagutzen Azoka

HelburuakLeioako komunitatean ikasgune berri bat eskaintzea.Leioako hiritarren arteko ikasketa prozesuak erraztea.Ezagutza ezberdinak partekatzea eta eraikitzea.Belaunaldi arteko pertsonen artean harreman berriak sortzea.Jarraikortasuna izan dezaketen jarduerak abian jartzea.

Page 4: Ezagutzen Azoka

BCC / LES Leioaztarren Ezagutzen Sarea

Jakintza emaleak eta ikasteko desioak jakitea bilatzen dugu LES/BCCn. Edozein pertsonak parte hartu dezake.Ez dago ezagutza ttiki eta handirik: zure ezagutza ttiki hori gordeta gera daiteke ala guztion altxorra izan daiteke.Leioako Ikas-Komunitatean funtsezko tresna da LES/BCC. Komunitatea denok garen heinean, zer garen jakin behar dugu ezer egiten hasi baino lehen. Nor garen, zein diren gure desioak, gure baliabideak, gure gogoak. Horrekin hasiko gara gero ikasgune ezberdinak diseinatzen eta antolatzen, elkarrekin eta elkarren arabera.LESek gizarteratze funtzioa betetzen du. Auzoa edo herria ikasketa anitzen azoka bilakatzen da.

Page 5: Ezagutzen Azoka

Nola egiten ari gara?

Hamar astetan zehar merendoLES jardueraren bitartez hurbildu diren hiritarrek partekatu eta ikasi nahi dituzten ezagutzak bildu ditugu. Datu guzti horiek jasota, beren interesek zerikusia zeukaten pertsonekin harremanetan jarri gara Ezagutzen Azokan parte hartzea proposatuz.

Euren ezagutzak partekatzea onartu dutenean, behar dituzten tresnak eskatzeko aukera ematen diegu, eta guk gure esku dauden baliabideak eta baldintzarik egokienak eskuratzen dizkiegu, ikasketa prozesu bakoitza modu egokian abiatu ahal izateko.

Hemen prozedura batzuk marrazten badira ere, unean-unean bertan daudenek erabaki dezakete euren guren arabera ikasketa prozesuari nola ekin eta jarraipena nola eman. Gure zeregina laguntzailearena izango da.

Page 6: Ezagutzen Azoka

Ingelesa - EuskeraSolasaldian arituko gara ikasi nahi dugun hizkuntz

horretan. Horrez gain, partekatzeko beste modu bat txartelen

bidez izan liteke, hizkuntza ezberdinetan galderak planteatuz. Galderak gai ezberdinei buruzkoak izan daitezke. Denon artean elkar lagunduko dugu hitz berriak ikasteko.Baliabide materialak: 15 kartulina, errotulagailuak.

Page 7: Ezagutzen Azoka

Eskumuturrekoak egitea

Dakiten pertsonak modu ezberdinetako eskumuturrak egiten arituko dira, eta ikasi nahi dutenek haiekin batera egingo dute.Baliabide materialak: apaingarriak, hariak, artaziak… Mahaiak, aulkiak.

Page 8: Ezagutzen Azoka

ArgazkigintzaPertsona bakoitzak bere kamararekin argazkigintzako oinarrizko prozesuak ikasi ahal izango ditu. Nola enfokatu, koadroan sartu, obturadorea edota diafragmaren erabilpena...Baliabide materialak: pertsona bakoitzak bere kamara ekarriko du.

Page 9: Ezagutzen Azoka

Joskintza - JantzigintzaJosten ikasi nahi duen pertsona orori zuzendua, dela oinarrizko joskintza, arropa zehatzen bat, patroigintza, arropak birziklatzea...Baliabide materialak: Mahaiak, aulkiak, josteko makina, artaziak, hariak, patroiak egiteko papera, metroa, oihalak, bigarren eskuko jantziak... Entxufeak, kable luzatzailea, pertsona bakoitzak ekar ditzakeen birziklatzeko jantziak...

Page 10: Ezagutzen Azoka

GantxiloaGantxiloa egiten ikasi nahi duten pertsonei zuzendua. Puntu baxua, ertaina edota altua erabiliz ehuten ikasi ahal izango dute, eta patroiei jarraitu bufandak, txanoak, lepokoak... EgitekoBaliabide materialak: Artileak, jostorratzak, mahaia, aulkiak, ereduak dakartzaten aldizkariak...

Page 11: Ezagutzen Azoka

Aulkiak tapizatzeaDenborak aurrera ahala, tapizatutako aulkiak hondatzen doaz eta itxura zahar eta narrasa hartzen dute. Ez da beti beharrezkoa berriekin ordezkatzea, batzuetan berriro tapizatzea nahikoa da berri itxura berreskuratzeko. Eserlekuarentzako oinarri berria prestatzen ikasiko dugu, eta tapizatze lana egingo dugu, aulkiaren hasierako itxura guztiz eraldatuz.Baliabide materialak: tapizatzeko aulki bat ekarri dezakezu edo bestela bastidoreekin ikasiko dugu.

Page 12: Ezagutzen Azoka

AstronomiaIkasteko modu bat mural bat egitea izan liteke . Mural honetan konstelazio nagusiak jarriko genituzke, bai marraztuta, edota txintxeta eta hariekin izarrak markatu eta elkar lotuz...Baliabide materialak: kartulinak, errotulagailuak, plastilinak, artileak, txintxetak... Astronomiari buruzko liburua...