ezagutu zure - euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago...

20
www.euskaltel.eus/Deco4K Kaixo 4K Hola Replay Hello Apps EZAGUTU ZURE

Upload: others

Post on 10-Aug-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

1www.euskaltel.eus/Deco4K

www.euskaltel.eus/Deco4K

Kaixo 4K • Hola Replay • Hello Apps

EZAGUTU ZURE

Page 2: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

2

Teloperdiste

Kaixo 4K • Hola Replay • Hello Apps

TWITCH

TED

YOUTUBE

VLC

PLEX

TWITTER

SPOTIFY

VIMEO

Page 3: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

3www.euskaltel.eus/Deco4K

TXIKIA TAMAINAN, HANDIA ESKAINTZAN

Kaixo! Ongi etorri zure 4K deskodetzailera: aldaketa txiki bat, baina telebista ikusteko era errotik aldatuko dizuna.

• 4K-ri esker, askoz ere errealagoa da irudia, HD sistemaren xehetasuna halako lau eskaintzen baitu.

• Replay, Grabazioa, Ez zenuen ikusi... Zuk erabakitzeko noiz ikusi nahi dituzun gehien gustatzen zaizkizun filmak, telesailak eta saioak.

• Eta aplikaziorik onenak, Google Cast eta Interneterako sarbiderik onena zure telebistan, Android TV-ri esker.

Telebista eta Internet, elkarrekin behingoz. Euskaltelekin bakarrik. Utzi telebista ikusteari, eta hasi telebista bizitzen.

ZURE 4K DESKODETZAILEA

4K deskodetzailea teknologiarako eta ideietarako dugun grinaren emaitza da, bai eta zu bezalako bezeroen esperientzien emaitza ere. Elkarrekin, dena alda dezakegu. Hasteko, telebista ikusteko era.

Piztu telebista, bizi ezazu, atera etekina... eta gero, kontatu guri. Hau hasiera besterik ez da.

#Zurientzuteko prest, hemen:

@euskaltel

Page 4: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

4

HARTU URRUTIKO

AGINTEA.

HASTERA

GOAZ

Page 5: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

5www.euskaltel.eus/Deco4K

01 KONEKTATU ETA KITO

02 EZAGUTU ZURE TELEBISTA BERRIA

03 INTERNET ETA ASKOZ GEHIAGO

04 BOTOI BAT SAKATU BESTERIK EZ DUZU

05 GURE TRIKIMAILU ETA AHOLKUAK

06 ZALANTZARIK? #LAGUNDUKODIZUGU

07 INFORMAZIO TEKNIKOA ETA SEGURTASUNA

AURKIBIDEA

HARTU URRUTIKO

AGINTEA.

HASTERA

GOAZ

Page 6: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

6

A

B

C

D

LEHENENGO, KONEKTATU 4K DESKODETZAILEA

ETA ORAIN, PIZTU ZURE DESKODETZAILEA, ETA JARRAITU PAUSOZ PAUSO INSTALAZIO-PROZESUARI.OSO ERRAZA DA, 2 MINUTU BESTERIK EZ DUZU BEHARKO.1. Hautatu hizkuntza.

2. Hautatu bizi zaren ingurunea, tokiko kanalak ikusteko.

3. Itxaron segundo batzuk, kanal guztiak sintonizatu arte.

4. Sartu Googleko kontu bat, aplikazioak eta jokoak deskargatu ahal izateko eta Android TV-ri ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

5. Eta zalantzarik baldin baduzu, galdetu lasai. Laguntzeko prest gaituzu gure foroan, sare sozialetan (@euskaltel) eta 1718 zenbakian (doakoa).

KONEKTATU ETA KITO

1. Konektatu telebista zure 4K deskodetzaileraKonektatu HDMI kablearen muturretako bat telebistara eta beste muturra zure deskodetzailera .A

Page 7: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

7www.euskaltel.eus/Deco4K

2. Konektatu zure 4K deskodetzailea Euskaltelen sarera

Bi kable konektatu behar dituzu. Lehenengo, telebistarena: Euskaltelen paretako hartunetik zure deskodetzailera joan behar du .

Eta gero, Internetekoa: zure kable-modema eta deskodetzailea konektatu behar ditu.

B

C

3. ElikaduraAmaitzeko, piztu zure 4K deskodetzailea,elektrizitate-sarera konektatuz -tik entxufera.D

Erabili Google kontu bat 4K deskodetzailerako bakarrik, familiako kide guztiek erabiliko baitute.

Hemen sor dezakezu Google kontu berri bat, doan:

https://accounts.google.com/SignUp

GURE GOMENDIOA

Page 8: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

8

EZAGUTU ZURE TELEBISTA BERRIA

Page 9: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

9www.euskaltel.eus/Deco4K

Gozatu irudi-kalitate askoz errealagoaz: HD sistema baino 4 aldiz hobea.

Replayri esker, hasieratik ikus dezakezu saio bat, hasita badago ere, botoi bat sakatze hutsarekin. Eta ikusi bitartean, gelditu, aurrera egin edo atzera egin dezakezu, bideo bat balitz bezala.

Replaytekan, zure gogoko kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta estreinaldiko zinemako nobedaderik onenak zure etxeko sofan, zinemako sarrera bat baino gutxiago ordainduta.

Orain, Interneten bilatzen duzun bezala bilatu dezakezu zure deskodetzailean. Oso erraza da: ikusi nahi duzun filmaren, telesailaren edo saioaren izenburua idaztea besterik ez duzu. Argi baldin baduzu, ez galdu denborarik eta aurkitu berehala.

Zure telesail eta saioen 350 orduraino graba ditzakezu hodeian, gero, nahieran ikusteko 30 egunez.

Ez utzi ezer ikusi gabe. Zazpi egunez gordeko dizkizugu gehien gustatzen zaizkizun saioak, zeuk nahi duzunean ikus ditzazun.

720HD

1080HD

Teloperdiste

Page 10: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

10

INTERNET ETA ASKOZ GEHIAGO

Baliatu telebistan streaming-eko zure aplikaziorik gogokoenak, bideoak, musika eta zure oporretako argazkiak, eta dena erraz-erraz:

USB bidez: Konektatu zuzenean zure pendrivea edo zure disko gogorra deskodetzailearen USB 3.0 atakara.

GOOGLE CAST-EN BIDEZ: Bilatu Google Cast-en ikonoa Youtube, Plex edo gogoko dituzun streaming-eko aplikazioetako edozeinetan, eta sakatu, edukia zure smartphonetik edo tabletatik zuzenean telebistara bidaltzeko.

GOOGLE CAST ETA MULTIMEDIA

Page 11: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

11www.euskaltel.eus/Deco4K

Zure 4K deskodetzaileko aplikazioek zure

smartphonekoek bezala

funtzionatzen dute.

Azkenean baduzu aukera Internet, aplikazioak eta jokoak smartphonean edo tabletan bezain erraz eta azkar erabiltzeko.

Nahikoa da botoia sakatzea edo menuan “Apps” sakatzea, eta zure aplikazio gogokoenean sartuko zara futbola ikusteko, zure joko gogokoenaren partida bat jokatzeko edo sare sozialetan sartzeko eta puri-purian dabilenaren berri izateko.

INTERNET ETA APLIKAZIOAK

EZ DAKIZU NONDIK HASI?GURE APLIKAZIORIK GOGOKOENETAKO BATZUK DITUZU HEMEN. BILATU!

YOUTUBE TWITCH TWITTER

SPOTIFY TED PLEX

Page 12: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

12

BOTOI BAT SAKATU BESTERIK EZ DUZUEzin errazagoa.Zuk agintzen duzu zure telebistan.

4K DESKODETZAILEEN AGINTEA

INTERNETSartu Android TV-n nabigatzeko edo zure aplikazioak erabiltzeko.

AUDIOA ETA AZPITITULUAKIkusi zure gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin edo gabe.

ATZERAAurreko pantailara itzultzeko, sakatu Atrás.

ERREPRODUZITZEKO MODUAKTekla horiei esker, bideo bat balitz bezala kontrolatuko duzu telebista.

GRABAZIOAGrabatu ikusten ari zarena edo programatu grabazio bat.

REPLAYSakatu Replay programa hasieratik ikusteko, hasita badago ere.

* A ginte unibertsal gisa konfiguratzeko, sartu hemen: www.euskaltel.eus/4Kurrutikoagintea

Page 13: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

13www.euskaltel.eus/Deco4K

4K DESKODETZAILEEN AGINTEA

MODEAukera ematen du urrutiko agintearekin telebista eta 4K deskodetzailea kontrolatzeko.*

REPLAYTEKAReplaytekan, doako 6.000 eduki baino gehiago eta estreinaldiko azken filmak dituzu.

NIRE TBaZure grabazioak, gogokoenak, erosketak... dauzkazu hemen.

GIDAIkusi programazioa.

MENUAEdonon zaudela ere, tekla hori sakatzean zuzeneko telebistara itzuliko zara.

GEZIAK ETA OK BOTOIAMugitzeko, erabili geziak, ordenagailuan bezala, eta aukera bat hautatzeko, berriz, sakatu OK.

Page 14: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

14

GURE TRIKIMAILU ETA AHOLKUAKBadaramagu denbora bat 4K deskodetzailea erabiltzen, eta zurekin partekatu nahi dugu gure esperientzia ;)

Amaitu dira presak eta estualdiak zerbait ikusteko garaiz iritsi ez naizelako. Replay botoia sakatuta, hasiera-hasieratik ikus dezaket dena. Orain, nik dut agintea, je, je, je.

REPLAY

Andrea

Nik futbol-partidak ikusten ditut batik bat, telesailak baino gehiago, eta futboleko aplikazioei esker eroso-eroso ikus ditzaket Liga, Champions Leaguea eta Europa Leaguea telebistan.

FUTBOLEKOAPLIKAZIOA

Koldo

Page 15: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

15www.euskaltel.eus/Deco4K

Badakidanean zer ikusi nahi dudan, bilatu egiten dut zuzenean. Oso baliagarria da, ematen ari diren guztia eta grabatua dagoena ikusten baitut. Beraz, ez dut kanalez kanal ibili beharrik agintearekin.

BILATZAILEA

Mauve

Orain, mugikorrera deitzen didatenean edo Whatsapp-eko mezu bat jasotzen dudanean, jada ez dut ezer galtzen. Pausatu egiten dut ikusten ari naizena, eta txateatzen hasten naiz.

ZUZENEKOA PAUSATZEA

Patxi

Baduzu beste trikimailu edo gogoko aukerarik? Kontatu gure foroan edo sare sozialetan! :-) @euskaltel

Aplikazio bat edo Replayteka erabili ondoren telebistara itzuli nahi dudanean, klik bat tekla honi, eta kito.Erraz eta azkar!

TBra ITZULI

Isabel

MENÚ

Page 16: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

16

ZALANTZARIK? #LagundukoDizugu

Urrutiko agintea ez dabil

Lehenik eta behin, begiratu:

. Pilak posizio egokian jarrita dauden.

. Botoi bat sakatzen duzunean urrutiko agintearen argiak keinu egiten duen.

. Pizten den argia laranja den (hala ez bada, sakatu MODE botoia).

Hala ere urrutiko mandoa ez badabil, atera 4K deskodetzailearen entxufea korrontetik, itxaron segundo batzuk, eta entxufatu berriz.

Soinurik ez du egiten

Begira ditzagun, lehendabizi, akats ohikoenak:

. Sakatu bolumena igotzeko tekla behin baino gehiagotan, ziurtatzeko bolumena ez dagoela baxuegi.

. Kanpoko soinu-ekipo bat konektatua baduzu, ziurtatu ondo konektatuta eta konfiguratuta dagoela.

Aurreko puntuak ondo badaude, baina hala ere soinurik ez baduzu aditzen, atera 4K deskodetzailearen entxufea korrontetik, itxaron segundo batzuk, entxufatu berriro, eta piztu deskodetzailea, haren gaineko botoia sakatuz.

Soinurik aditu gabe jarraitzen baduzu, berrabiarazi 4K deskodetzailea. Deitu 1718 zenbakira (doakoa), arazoak bere horretan jarraitzen badu, zuri laguntzeko.

Page 17: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

17www.euskaltel.eus/Deco4K

ZALANTZARIK? #LagundukoDizugu

Gogoan izan: zalantzaren bat baduzu, edo zerbait galdetu nahi badiguzu, gure foroan, 1718 zenbakian (doakoa) edo sare sozialetan #LagundukoDizugu. Bila gaitzazu, @euskaltel gara.

Kanalak ez dira ikusten

Kanalik ikusi ezin baduzu:

. Egiaztatu Euskaltelen kablea ondo konektatuta dagoela 4K deskodetzailera.

. Ziurtatu HDMI kablea konektatuta dagoela bai telebistara, bai 4K deskodetzailera.

. Egiaztatu 4K deskodetzailea konektatu duzun sarrera (Source) hautatu duzula.

. Sartu “Ajustes” menuko “Resintonización y restauración” aukerara, eta hautatu “Resintonización”, deskodetzaileak kanal guztiak berriro sintoniza ditzan.

Arazoak Interneteko konexioarekin

. Begiratu Etherneteko kablea behar bezala konektatuta dagoen bai 4K deskodetzailera, bai kable-modemera.

. Beste gailu batzuk badituzu etxean Internetera konektatuta, eta behar bezala funtzionatzen badute, atera 4K deskodetzailearen entxufea, itxaron segundo batzuk, eta entxufatu berriro.

. Baldin eta gailu bakar bat ere ez badago konektatuta, berrabiarazi kable-modema, segundo batzuetan korrontetik deskonektatuta eduki ondoren. Itxaron minutu batzuk, Interneteko konexioa berrezarri arte.

Aurreko puntuak ondo badaude, baina hala ere Interneteko konexioa ez badabil, mesedez, jarri gurekin harremanetan gure foroan, sare sozialetan edo 1718 zenbakian (doakoa).

Page 18: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

18

Europako segurtasun-estandarrak betez fabrikatu da 4K deskodetzailea. Hala ere, segurtasunerako neurri batzuk bete behar dira norberaren segurtasuna eta deskodetzailearen funtzionamendu egokia ziurtatzeko. Kontuan izan jarraibide hauek:

DESKARGA ELEKTRIKO BAT GERTATZEKO ARRISKURIK EZ IZATEKOKontuan izan jarraibide hauek, karranpa elektriko baten arriskurik ez izateko:

Kable-deskodetzaile honek kanpoko elikatze-iturri bat erabiltzen du, 100-240 V AC-ko korronte elektrikoa erabiltzen duena (50/60 Hz). Ezin da korronte zuzeneko beste elikatze-iturririk erabili. Gogoan izan halako elikatze-iturri bat ukitzeak heriotza eragin dezakeela. Deskodetzailea sare elektrikora konektatu baino lehen, ziurtatu konexio elektriko guztiak ondo daudela.

Kable bat konektatu edo deskonektatu aurretik, deskonektatu beti deskodetzailea korronte elektrikotik.

Deskodetzailea sare elektrikora entxufatzean, konektatu beti elikatzeko kablea deskodetzailearen atzeko panelean dagoen elikadura sartzeko konektorera, beste muturra entxufera konektatu baino lehen. Halaber, deskonektatu kablea sare elektrikotik deskodetzailearen elikatzeko kablea entxufetik atera aurretik.

Ez ahalegindu sekula deskodetzailea konpontzen edo berregiten. Baimenik gabeko pertsona batek deskodetzailea konpondu, desmuntatu edo muntatzen badu, deskarga elektriko larria gerta daiteke. Deskodetzailearen estalkia kentzen baduzu, deskarga elektriko handia har dezakezu; hilgarria izan daiteke.

Kontuz ura edo beste likidoren bat unitatearen gainera erortzen bada. Deskonektatu berehala elikatzeko kablearen entxufea.

SEGURTASUN-GOMENDIOAK

Sinbolo honek bermatzen du zure ekipamenduak Europako 2014/35/EE, 2014/30/EE eta 2009/125/EE direktibak betetzen dituela (segurtasunari, bateragarritasun elektromagnetikoari eta energiarekin loturiko produktuei buruzkoak).

Page 19: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

19www.euskaltel.eus/Deco4K

ESPEZIFIKAZIO TEKNIKOAK ETA BIRZIKLATZEA

Sarrerako tentsioa 200-240V AC 50-60Hz

Potentzia-kontsumo tipikoa <18 W Max AC

Potentzia-kontsumoa deep-standby egoeran <1 W

Pisua (4K deskodetzailearena bakarrik) 270 g

Neurriak (beheko diametroa × goiko diametroa × garaiera)

104 x 86 x 72 mm

Funtzionatzeko tenperatura-tartea+5 °C eta +45 °C artean

Biltegiratzeko tenperatura-tartea–25°C eta +55°C artean

Deskodetzailearen sarrerako tentsioa eta intentsitatea

12V DC / 1,5A

Urrutiko agintearen pilak 2xAAA 1,5V

Esku artean duzun ekipamendu elektriko eta elektronikoak pilak/bateriak ditu, eta haiek 110/2015 Errege Dekretuan —gailu elektriko eta elektronikoei buruzkoa— eta 106/2008 Errege Dekretuan —pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa—, bai eta gerora egindako aldaketetan ere, ezartzen diren baldintzak betetzen dituzte; horregatik, arretaz irakurri, mesedez, jarraibide hauek.

Sinbolo hau ikusiko duzu zure ekipamenduan eta/edo harekin batera doan informazio-materialean eta pilan/baterian. Sinbolo horrek esan nahi du ekipoaren edo haren pilen edo baterien bizitza erabilgarria amaitzean ez direla bota behar etxeko beste zaborrarekin batera.

EZ DIRA BOTA BEHAR HIRI-HONDAKINEN EDUKIONTZI BATERA; hondakinen gaikako bilketako puntu batean tratatzera eta kudeatzera eraman behar dira.

Horrez gain, piletan/baterietan sinbolo kimiko bat baldin badago (Hg, Cd edo Pb) aurreko sinboloaren alboan, horrek esan nahi du pilak/bateriak merkurio, kadmio edo berun metal astuna duela, hurrenez hurren, eta, beraz, hondakin arriskutsua dela.

Jarraibide horiek errespetatuz gero, ekipamendu hau eta pila/bateria gaizki erabiltzeak ingurumenean eta giza osasunean eragin ditzakeen ondorio kaltegarriak prebenitzen lagunduko duzu, eta, gainera, hondakinak ingurumenaren aldetik behar bezala kudeatzen eta zure inguruko ingurumena zaintzen lagunduko duzu.

Ekipamendu hau eta pilak/bateriak birziklatzeari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, tokiko agintari eskudunengana edo hondakinak gaika biltzeko gunerik hurbilenera jo dezakezu.

Page 20: EZAGUTU ZURE - Euskaltel · kanaletako film, saio eta telesailik onenen 6.000 ordu baino gehiago dituzu ikusgai, erabat doan. Eta ... gogokoenak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin

Kaixo 4K • Hola Replay • Hello Apps

www.euskaltel.eus/Deco4K