euskararen+inguruko+diskurtsoak+eta+disonantzia+kognitiboa

6
Euskararen inguruko diskurtsoak eta disonantzia kognitiboa Azken hogeita hamar urteotako ibilbide soziolinguisti- koan hainbat hizkuntz asmo zapuztuta gelditu dira, gure eskarmentu falta zela medio, susmatu ezin genituen zail- tasunek oztopatuta. Egun, ustekabe horiek, hau da, nahi genuen eta lort- zen ari garenaren arteko zuloek, euskaltzale askoren eus- kararekiko pertzepzioa aldatu dute edo aldaraz dezakete. Eta aldaketa horiek garai bateko uste okerrak zuzentzeko balio dutenean, ongi etorriak. Alabaina, euskararekiko iritzi-aldaketa horretan arriskua ere badago: etsipenarena, hain zuzen. Hori, bestalde, ulergarria litzateke horrenbes- te esfortzu eskaini zaion borroka hori frustrazioaren itur- buru bihurtuz gero. Eta arrisku horren gakoa Festinger-ek aspaldian gara- tu zuen ‘disonantzia kognitibo’ kontzeptuan datza: Festinger-en arabera, pentsatzen eta egiten denaren arte- ko inkongruentzia gertatzen denean, disonantzia egoera ematen da. Disonantzia egoera horrek tentsioa sortzen du, eta subjektua oreka berrezartzera bultzatzen. Oroko- rrean, oreka hori bereganatzeko bidea aurretiko jarrerak aldatuz ematen da, nahiz eta beste aukera batzuk ere zi- legi diren. (Nekane Arratibel: «HIZNET hizkuntza plan- gintza ikastaroa 02-03», 6. irakasgaia: 11. or.) Euskararen aldeko jarrera asko baretu dela euskaltza- leon ahotan dabilen kontua da. Eta, edozein aldarrikape- nen aldeko tentsio-puntuari gizarteak luzaroan euts die- zaiola ezinezkoa bada ere, euskararen aldeko jarreretan susmatzen den gainbeheran beste zer edo zer ere badago. Izan ere, garai batean gure hizkuntza azkar baino azkarra- go berreskuratu eta normaltzea espero genuen bertako hizkuntza nagusia bihurtzeraino, eta, egun, bat baino gehiago hasi da pentsatzen asmo hori soilik zonalde bat- JAKiN 130 2003ko urtarrila-otsaila • 134. zenbakia Iñaki Martinez de Luna

Upload: joseba-kamio

Post on 10-Apr-2015

53 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskararen+Inguruko+Diskurtsoak+Eta+Disonantzia+Kognitiboa

Euskararen inguruko diskurtsoak etadisonantzia kognitiboa

Azken hogeita hamar urteotako ibilbide soziolinguisti-koan hainbat hizkuntz asmo zapuztuta gelditu dira, gureeskarmentu falta zela medio, susmatu ezin genituen zail-tasunek oztopatuta.

Egun, ustekabe horiek, hau da, nahi genuen eta lort-zen ari garenaren arteko zuloek, euskaltzale askoren eus-kararekiko pertzepzioa aldatu dute edo aldaraz dezakete.Eta aldaketa horiek garai bateko uste okerrak zuzentzekobalio dutenean, ongi etorriak. Alabaina, euskarare k i k oiritzi-aldaketa horretan arriskua ere badago: etsipenarena,hain zuzen. Hori, bestalde, ulergarria litzateke horrenbes-te esfortzu eskaini zaion borroka hori frustrazioaren itur-buru bihurtuz gero.

Eta arrisku horren gakoa Festinger-ek aspaldian gara-tu zuen ‘disonantzia kognitibo’ kontzeptuan datza:

Festinger-en arabera, pentsatzen eta egiten denaren arte-ko inkongruentzia gertatzen denean, disonantzia egoeraematen da. Disonantzia egoera horrek tentsioa sortzendu, eta subjektua oreka berrezartzera bultzatzen. Oroko-rrean, oreka hori bereganatzeko bidea aurretiko jarrerakaldatuz ematen da, nahiz eta beste aukera batzuk ere zi-legi diren. (Nekane Arratibel: «HIZNET hizkuntza plan-gintza ikastaroa 02-03», 6. irakasgaia: 11. or.)

Euskararen aldeko jarrera asko baretu dela euskaltza-leon ahotan dabilen kontua da. Eta, edozein aldarrikape-nen aldeko tentsio-puntuari gizarteak luzaroan euts die-zaiola ezinezkoa bada ere, euskararen aldeko jarre re t a nsusmatzen den gainbeheran beste zer edo zer ere badago.Izan ere, garai batean gure hizkuntza azkar baino azkarra-go berreskuratu eta normaltzea espero genuen bert a k ohizkuntza nagusia bihurtzeraino, eta, egun, bat bainogehiago hasi da pentsatzen asmo hori soilik zonalde bat-

JAKiN 1302003ko urtarrila-otsaila • 134. zenbakia

Iñaki Martinez de Luna

Page 2: Euskararen+Inguruko+Diskurtsoak+Eta+Disonantzia+Kognitiboa

zuetan eta ederki kostata lor daitekeen jomuga dela. Eus-kaltzale amorratu askok, eguneroko jardunean erdara era-biltzera ezinbestez behartuta, amore eman (behar izan?)dute garai bateko asmotan; ilusioz beteta euskara ikasteariekin zioten erdaldun batzuk, urteak joan eta urteak etorrigutxieneko erabilera maila lortzeko paradarik ezean, ika-sitako guztia galtzen ari direla (edo, jada, galdu dutela)ohartu dira; hori guztia, haurrak euskalduntzeko ahalegi-netan jarritako ilusio asegabea ahaztu gabe. Eta disonant-zia kognitiboaren mekanismoa aintzat hartuta, garai ba-teko asmo utopiko eta egungo eskarmentu etsigarrien ar-teko amildegiak eragiten duen autokulpabilizazioa ekidi-teko, norberak garai bateko hizkuntz ilusioak murr i z t ueta apaltzeko tentazioa senti dezake.

E u s k a r a rekiko itxaropenen gainbehera hori, alabai-na, bideratu beharreko arriskua da. Aurrera egingo badu-gu, ilusio eta errealitatearen arteko kontraesan hori ezin-bestez onartu eta gainditu beharra dugu. Nola? Hasteko,garai bateko euskararekiko asmoek orduan kalkulatu bai-no oztopo zailago eta iraunkorragoekin topo egin dutelao n a rtuz; gero, hasierako planteamenduak egokitu —etsieta amore eman gabe— eta, berauek lortzeko, estrategiaberriak garatuz.

Azken finean, joan zen mendeko 70eko hamarkada-ko diskurtsoak berritu eta egokitzeko sasoia iritsi zaigulabarneratu behar dugu.

Hizkuntz egoeraren gaineko diskurtsolausotuak

Di s k u rtsoen egokitze horretan, gauza asko sartzen da,adibidez, euskararentzat landu nahi dugun pro i e k t u a re-na. Plangintzan (edozein esparru eta motatako plangint-zatan) diharduenak ondo daki nora iritsi nahi den argit-zea funtsezkoa dela hartaraino eman beharreko pausoakere ondo planifikatu ahal izateko.

Alabaina, sinistuta nago euskararen kasuan hainbatgauza oraindik ez dugula ondo definitu. Euskararen ele-

EGUNEN GURPILEAN • SOZIOLINGUISTIKA• IÑAKI MARTINEZ DE LUNA •

JAKiN131

Page 3: Euskararen+Inguruko+Diskurtsoak+Eta+Disonantzia+Kognitiboa

bakartasuna ala elebitasuna nahi dugu? Elebitasuna hau-tatzekotan, nolakoa? Hizkuntz funtzio guztietan edo di-glosia bezala ulertu ohi dena, hau da, hizkuntza bakoit-zak bere funtzio-eremu bere i z t u a rekin? Elebakart a s u n a(edo elebitasuna/diglosia) eskualde guzti-guztietan edo le-kuan lekuko egoera propioa?

E u s k a r a rentzat ditugun helburuetara mugaturik, norkbere ideia propioa omen du, baina beldur naiz ez ote di-ren gutxi izango benetan zer nahi duten ondo dakitenak.Pluraltasuna ez litzateke kezkagarria izango, baina bai as-moen definiziorik eza. Nora jo orduan? Eta nola ailegatu?

Puntu honetara iritsita, ezin egokiago deritzot MikelZalbidek Fishman-engandik hartutako hitzak gogoraraz-teari:

(...) gaixotasunak eta gaixotasunak (larriak eta arinak,edo ez hain larriak) daudela egon. Era berean, sendabide-ak ere paliatiboak direla batzuk (oinazea kentzen edomolestia arintzen dutenak, nahiz gaixotasunak bere ho-rretan segi edo okerrera egin), eta amelioratiboak, hoberaegitekoak alegia, besteak (gaixotasunari aurrez aurreerantzun eta, asko edo gutxi, osasuna hobetzen dutenak).Reversing Language Shift kontuan ari denak garbi bereizibehar ditu bi horiek, bai Language Shift-aren deskribape-nean eta bai sendabideen lehentasun-zerrenda prestatze-rakoan. Pulmonia duenari eta sudurreko muki-jarioadaukanari ezin diezu trataera bera eman. (Mikel Zalbide:«HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroa 02-03», 3. ira-kasgaia: 15. or.)

Egokiak, bai, zer-nolako egoera dugun eta lortu nahiduguna zer den, abiatu baino lehenago ondo zehaztu be-h a rreko puntuak baitira. Ideia hori, funtsean, bat datorhemen beste batzuetan defendatu dugun ikuspuntuare-kin (ikus Jakin 132) eta baita diskurtso berriak garatzekopremiarekin ere.

Bestalde, helburuak eta diskurtsoak argitzeko asmo-tan, behar- b e h a rrezkoa da terminologian ere adostasunpuntuak aurkitzea. Edo, adostasuna ezinezkoa izatekotan,gutxienez gutako bakoitzak termino bakoitzarekin zeresan nahi duen argitzea (aitortu behar dut, terminologia-

EGUNEN GURPILEAN • SOZIOLINGUISTIKA• IÑAKI MARTINEZ DE LUNA •

JAKiN 132

Page 4: Euskararen+Inguruko+Diskurtsoak+Eta+Disonantzia+Kognitiboa

ren zehaztasunak duen garrantziaz Mikel Zalbidek ohar-tarazi ninduela; mila esker, Mikel).

Bi formazio maila, bi diskurtso ezberdin

Oraingoan, gizarte eta euskalgintzaren arteko hizkuntzerrealitatearen irakurketan dagoen amildegira igaro nahidugu. Bai, amildegia diot; izan ere, euskalgintza badoa bi-dea urratzen, prestakuntza eta baliabidez inoiz baino ho-beto hornituta; baina gizartea ez da neurri berean erant-zuten ari.

Adibidez, EAEko gizartearen planteamendua ulertze-ko, oso adierazgarriak dira «EAEko hizkuntz gaitasuna etaasmoak» ikerlanean jasotzen diren emaitzak. Horien ara-bera (www1.euskadi.net/estudios_sociologicos), jendeakeuskara hizkuntza normalizatua nahi duela pentsa daite-ke, ondoko zifrak kontuan hartuta: herr i t a rren %81ekdiote etorkizunean euskaraz eta gaztelaniaz, bietan ber-din, hitz egin beharko litzatekeela.

A u rrerago, ikerlan berean eskaintzen zaigun beste gal-dera bat dugu; honako hau: «Z u re seme-alabak aukerarikizan du (eskolaz kanpoko) ekintza horiek zuk nahi zenukeenhizkuntzetan egiteko?». Erantzunak, honako hauek dira:

«Gurasoentzat gustukoa den hizkuntzan, seme-alabekeskola-orduz kanpoko ekintzak burutzeko parada izan dutelaadierazten dute guraso gehienek (%74 eta %83 bitart e a n ,gaztetxoek buruturiko ekintzaren arabera). Ekintza horie -tan jardutean erabilitako hizkuntzarekin ados ez dauden gu -rasoen kopurua apala da, eta horien artean gailentzen diragaztelania hutsean izatea salatzen dutenak (%8 eta %17 bi-tartean, ekintzaren arabera).»

Ekintzak erdara hutsean izatearekin dagoen desados-tasun maila hain apala izanik, batek esango luke ume etagazteen munduan euskarari eskaini nahi zaion lekua iaasebeteta dagoela.

Halere, EAEko 13-14 urteko neska-mutiko euskaldu-nak direnek —gaztetxo guztien %62k— bestelako iritziadakarkigute: %38k beti erdaraz egiten du eskola-ord u z

EGUNEN GURPILEAN • SOZIOLINGUISTIKA• IÑAKI MARTINEZ DE LUNA •

JAKiN133

Page 5: Euskararen+Inguruko+Diskurtsoak+Eta+Disonantzia+Kognitiboa

EGUNEN GURPILEAN • SOZIOLINGUISTIKA• IÑAKI MARTINEZ DE LUNA •

JAKiN 134

kanpoko kirol-monitorearekin (eta, jakina da monitoreake z a rriko duela taldearen jarduera-hizkuntza) ikastetxeanbertan; oraindik altuagoa da erdararen erabilera ekintzakikastetxetik at direnean: besteak beste, neska-mutiko eus-kaldunen %47 beti erdaraz aritzen dira parrokia taldeaneta %40 kirol taldean (Kontxesi Berrio-Otxoa: EtorkizunaAurreikusten 99: Euskal Herriko gaztetxoak eta euskara).

Beraz, neska-mutiko guztien (euskaldun eta erd a l d u-nen) erd a r a ren erabilera gurasoek susmatzen dutena bainoaskoz hedatuagoa dago, euskalgintzan edo hezkuntzamunduan dabiltzanek ondo dakiten bezala. Kontraesann a b a rmen horretan oker dabiltzanak, zoritxarrez, gurasoakd i rela ondorioztatu behar dugu.

Gurasoen kontraesanak eta uste ustel horiek, alabai-na, ulerg a rriak dira zenbait arrazoiri erreparatuta. Lehe-nengoa, egungo guraso gehienak erdaldunak dira eta eus-kararen erabilera ebaluatzeko perspektiba falta dute; edo,bestela esanda, euskaraz zertxobait entzunda ere, erreali-tate hori handiturik antzemango dute. Bigarren arrazoia:duela urte batzuetatik hona euskarak izan duen hobe-kuntza ikusita euskaltzale batzuek —guraso asko ere, bar-ne— lasaitu ederra hartu dute. Hiru g a rrenik, euskaltzalex e h e e k g u re hizkuntzaren egoera patxada ederraz —la-saiegi— hartzen dute, soziolinguistikaz duten ezjakinta-suna dela medio; ez dira guztiz jabetzen euskara eta erd a-r a ren art e a n dagoen egoera tirabiratsu eta borroka latzhorietan, euskarak pairatzen duen meneko egoeraz.

Ezjakintasun soziolinguistikoa diskurtsookerraren oinarri

Lantegi nahiz administrazioan diharduten euskara tek-nikariek ondo baino hobeto ezagutzen dute form a z i o -hutsune hori; izan ere, euskararen normalkuntzarako es-trategia edo neurri berriak proposatzerakoan, horieko n a rtu behar dituztenei zergatiak azaltzeko nahikoa landu teknikari gaixoak. Hots, proposaturikoa enpre s e t a k oedo administrazio nagusiek gutizia edo gehiegikeriatzat

Page 6: Euskararen+Inguruko+Diskurtsoak+Eta+Disonantzia+Kognitiboa

EGUNEN GURPILEAN • SOZIOLINGUISTIKA• IÑAKI MARTINEZ DE LUNA •

JAKiN135

jotzeko arriskua dago, errealitate soziolinguistiko korapi-l a t s u a ren benetako premiak hurbiletik ere ezagutzen ezdituztelako.

G i z a rteak soziolinguistikaz duen ezjakintasuna daeuskalgintzako aditu eta euskaltzale xumeen diskurtsoena rteko arr a k a l a ren zioa. Batetik, euskalgintzako adituakezkati agertzen da, bere diskurtsoak gizartean topatzendituen zailtasunak ikusita. Bestetik, euskara ematen ariden aurrerapausoak nahikoak direla sinistuta, borondateoneko euskaltzaleak ez du gure hizkuntzaren larr i a l d i aezagutzen.

Euskararen diskurtsoak berritu ahal izateko, gizarteaksoziolinguistikaz blaitu behar du, bere diskurtsoak euskal-gintzaren planteamenduekin bat egin dezan. Bestela, oi-n a rri sozialaren faltan, euskalgintzaren lana alferr i k a k o aizango da.°