euskararen leihatila 20.alea, 2012ko martxoa

6
Euskararen leihatila 20. zenbakia 2012ko martxoa Matz-Errekan arlo ekonomikoan 2011an izan ditugun emaitzak uste baino okerragoak izan dira eta gestio planaren atzetik gelditu dira. Oraindik kontu osoak itxi gabe dauden arren, parra inguruan geldituko gara. Kontuan izanda merkatua aurten ez dela krisi egoeratik irten, horrek ere bere eragina izan du negozio gehienetan. Salmentetan ez gara iritsi gestio planera eta horrek emaitzetan iritsi ez izatean eragina izan du. Negozioka hartuta, Finkapen elementuak salmentetan gestio planera iritsi arren, emaitzak Antzuolan negatiboak izan dira, marjina gordinean jaitsiera dezentea egon delako. Plastikogintzan ez dira salmentetan iritsi, baina emaitzetan positibo geratu dira eta plana zertxobait hobetu dute. Automatismoetan salmentetara ez dira iritsi, baina emaitzetan positibo geratu dira, zerbait galtzea espero zen arren. Ate automatikoetan berriz, ez dira ez salmentetan ezta emaitzetan iritsi eta negatiboan bukatu dute. Orokorrean esan behar dugu 2012an oraindik badirudiela merkatua krisian murgilduta egongo dela, eta ondorioz ez dela urte samurra izango aurtengoa. Hala ere, esan behar Matz-Errekako egoera ekonomikoa ona dela eta krisi garai hau ondo eusten ari garela. Animo eta eutsi goiari!! 2011ko emaitzak Urtarrilean hasi dira Finkapen Elementuetako pabilioi berriaren lanak Bergarako San Juanen. Aurreikusitako obren iraupena 5 hilabetekoa da eta lehenengo makinen mugimenduak irailerako espero dira. Finkapen Elementuak: pabilioi berriko obrak Pasa den urtarrilean Adom-eko taldea elkartu zen Bergaran (15 pertsona bildu ziren). Nabarmena izan zen frankiziatu berrien parte hartzea: Kanariak, Sevilla eta Gaztela-Mantxatik etorritakoak. Preskriptoreekin lan egiteko on-line tresna berrien erabilpena ikasten egon ginen. Era berean, lurralde bakoitzaren arduradunak bere plan komertziala, idatziz, azaldu zuen. Urte zaila daukagu aurretik (ezgaitasuna daukaten pertsonen aurrekontuen murrizketengatik). Nahiz eta egoera zaila izan, gogor lan egingo dugu gure helburuak betetzeko ahal dugun hoberen! ADOM batzorde komertziala 2011ko urrian egin ziguten auditoriaren ondorioz, AENORek beste 3 urterako luzatu dio Matz- Errekari “Ingurumen Kudeaketa Sistema”ren ziurtagiria, UNE EN ISO 14001:2004 arauaren arabera. Zorionak guztioi., eta, bereziki, auditoriaren zorroztasuna jasan behar izan zenuten guztioi. IKS ziurtagiriaren berriztapena LABURRAK

Upload: kristina-pavo

Post on 14-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Hementxe duzue Matz-Errekako euskara planetik prestatzen dugun Euskaren leihatilaren 20.alea, 2012ko martxoa.

TRANSCRIPT

Page 1: EUSKARAREN LEIHATILA 20.alea, 2012ko martxoa

Euskararen leihatila 20. zenbakia

2012ko martxoa

Matz-Errekan arlo ekonomikoan 2011an izan ditugun emaitzak uste baino okerragoak izan dira eta gestio planaren atzetik gelditu dira. Oraindik kontu osoak itxi gabe dauden arren, parra inguruan geldituko gara. Kontuan izanda merkatua aurten ez dela krisi egoeratik irten, horrek ere bere eragina izan du negozio gehienetan. Salmentetan ez gara iritsi gestio planera eta horrek emaitzetan iritsi ez izatean eragina izan du. Negozioka hartuta, Finkapen elementuak salmentetan gestio planera iritsi arren, emaitzak Antzuolan negatiboak izan dira, marjina gordinean jaitsiera dezentea egon delako. Plastikogintzan ez dira salmentetan iritsi, baina emaitzetan positibo geratu dira eta plana zertxobait hobetu dute. Automatismoetan salmentetara ez dira iritsi,

baina emaitzetan positibo geratu dira, zerbait galtzea espero zen arren. Ate automatikoetan berriz, ez dira ez salmentetan ezta emaitzetan iritsi eta negatiboan bukatu dute. Orokorrean esan behar dugu 2012an oraindik badirudiela merkatua krisian murgilduta egongo dela, eta ondorioz ez dela urte samurra izango aurtengoa. Hala ere, esan

behar Matz-Errekako egoera ekonomikoa ona dela eta krisi garai hau ondo eusten ari garela. Animo eta eutsi goiari!!

2011ko emaitzak

Urtarrilean hasi dira Finkapen Elementuetako pabilioi berriaren lanak Bergarako San Juanen. Aurreikusitako obren iraupena 5 hilabetekoa da eta lehenengo makinen mugimenduak irailerako espero dira.

Finkapen Elementuak: pabilioi berriko obrak

Pasa den urtarrilean Adom-eko taldea elkartu zen Bergaran (15 pertsona bildu ziren). Nabarmena izan zen frankiziatu berrien parte hartzea: Kanariak, Sevilla eta Gaztela-Mantxatik etorritakoak. Preskriptoreekin lan egiteko on-line tresna berrien erabilpena ikasten egon ginen. Era berean, lurralde bakoitzaren arduradunak bere plan komertziala, idatziz, azaldu zuen. Urte zaila daukagu aurretik (ezgaitasuna d a u k a t e n p e r t s o n e n a u r r e k o n t u e n murrizketengatik). Nahiz eta egoera zaila izan, gogor lan egingo dugu gure helburuak betetzeko ahal dugun hoberen!

ADOM batzorde komertziala

2011ko urrian egin ziguten auditoriaren ondorioz, AENORek beste 3 urterako luzatu dio Matz-Errekari “Ingurumen Kudeaketa Sistema”ren ziurtagiria, UNE EN ISO 14001:2004 arauaren arabera. Zorionak guztioi., eta, bereziki, auditoriaren zorroztasuna jasan behar izan zenuten guztioi.

IKS ziurtagiriaren berriztapena

LABURRAK

Page 2: EUSKARAREN LEIHATILA 20.alea, 2012ko martxoa

Euskararen leihatila 2. orrialdea

2011ko Euskararen Arlo ofizialeko helburuen emaitzak

KONPROMISOA ATEZ-ATEKOAREKIN

Harrera plana: helburua sartzen diren langile berri euskaldunei harrera plana euskaraz egitea da. Helburua %100 egitea zen eta %90,5 lortu da. 21 euskaldunetatik 19ri egin zaio harrera euskaraz. B a t z a r o r o k o r r a : a z k e n u r t e o t a k o j o e r a r i jarraituz, %100 egin da B a t z a r o r o k o r r a euskaraz 2011n. Gure i n g u r u k o 4 k o o p e r a t i b e t a k o datuekin alderatuz (%69), gainetik gabiltza. Batzar Informatiboak: n e g o z i o e n b a t e z bestekoan helburuaren gainetik bukatu dugu: %80,7 egin da euskaraz. Inguruko kooperatibekin alderatuz (%37), arlo honetan ere gainetik gabiltza. Negozioka:

Finkapenean %95,7; Plastikogintzan %51,1; Automatismoetan %55,9; Ate Automatikoetan %91,3 eta Zerbitzu orokorretan %94,3. Irudia: negozioen batez bestekoa %83,9 izan da eta ez gara helburura iritsi: %97,8. Negozioetako datuak: Finkapena %

97,12; Plastikogintza %64; Automatismoak %90,2; Ate Automatikoak %87,7 eta Zerbitzu orokorrak %80,9.

Antzuolan atez-ateko hondakin sistema ezarri zenetik 8 hilabete igaro dira dagoeneko eta esku artean ditugun datuak oso positiboak dira. Poliki-poliki antzuolarren birziklapen maila igotzen joan da %92ra iritsi arte. Biltzen den kopuruaren ia erdia materia organikoa da, Lapatzera konpostatzera eramaten dena, hain zuzen ere. Gehien biltzen den hurrengo materiala papera da eta ondoren ontzi arinak. Guztira hondakinen %91,96 birziklatzen dute Antzuolan; errefusaren zatia bestalde %8,04koa da.

Denok ohartu garen moduan, Matz-Errekak ere hartu du atez-atekoarekin konpromisoa. Azaroaren bukaera aldera hasi ginen Matz-Errekan gaikako bilketa egiten. Nahiz eta oraindik daturik ez daukagun, jendearen erantzuna positiboa izaten ari da. Debagoienean atez-ateko hondakin bilketa sistema ezartzen hurrengoa Bergara edo Oñati izango dira.

lehen orain

Page 3: EUSKARAREN LEIHATILA 20.alea, 2012ko martxoa

3. orrialdea 20. zenbakia

2011ko uztailetik abendura artean JAIOTAKOAK

Sara, Ate Automatikoetako Mikel Garitanoren alaba

2011ko abuztuaren 27an jaio zen. Argazkiak, Sara bapo lo.

Iraia, Zerbitzu orokorretako Josean Markez lankidearen alaba 2011ko abenduaren 1ean jaio zen. Aitaren esanetan, irribarre oso politak egiten ditu.

Eñaut, Iban Ugarte Automatismoetako lankidearen semea 2011ko abuztuaren 13an. Argazkian, Iban Urko eta Eñautekin.

Peru Maure, Asier Finkapeneko gure

lankidearen semea, 2011ko abenduaren 1ean jaio zen, 4

kilorekin. Argazkian Asier, Aiora, Elaia eta Peru

urtebetetze pastelaren aurrean.

- Fernando Riviere, Finkapen elementuetako Pablo Rivieren semea 2011ko uztailaren 7an jaio zen. - Laida Sanchez, Finkapen elementuetako Diego Sanchezen alaba, 2011ko uztailaren 21ean jaio zen.

MATZ-ERREKAKO LANGILEAK EZAGUTUZ Automatismoak

ASIER INTXAUSTI Zenbat urte Matz-Errekan lanean? 10 urte daramatzat Automatismoetako Elektronika sailean lanean. Zein lan egiten duzu?

Orain LTZ sailean ari naiz lanean. Kolore bat: Beltza Liburu bat: Ez naiz oso irakurzalea, baina orain Fermin Etxegoienen Autokarabana liburua irakurtzen ari naiz. Filme bat: Toro salvaje

Pertsonai bat: Nakuro Kantu bat: Rock-a izan dadila Mendi bat: Izazpi Zaletasunak: Pilotan ari naiz afizionatu mailan. Mendia eta bizikleta ere asko gustatzen zaizkit. Frontoi bat: Astelehena Bukatzeko, zer eskatuko zenioke Matz-Errekari?

Langileekiko gertutasuna eta gardentasuna

Plastikogintza JON GIMENEZ Zenbat urte Matz-Errekan lanean? 34 urte ditut eta Zumairra naiz eta 8 hilabete daramatzat Matz-Errekan lanean. Zein da zure lana? Plastikogintzan Tresneriaren arduraduna naiz. Nola ikusten duzu Matz-Erreka? Inbertsio handiak egin dira automatizazioan eta hau egoki ikusten du etorkizunerako. Kolore bat: Gorria, Zumaiako kolorea. Liburu bat: Noah Gordon-en El médico Filma bat: Tarantinoren edozein Pertsonaia bat: Gandhi Kantu bat: U2ren edozein, One adibidez Zaletasunak: Futbola eta musika (gitarra jotzea) Bukatzeko, zer eskatuko zenioke Matz-Errekari? Plastikogintzako Tresneria tailerrerako toki gehiago.

Page 4: EUSKARAREN LEIHATILA 20.alea, 2012ko martxoa

PATXI URIBESALGO, erretiroa hartu berri

PREST ERRETIROAZ DISFRUTATZEKO? Bai. Momentua ailegatu da eta pozik nago, orain aldaketei aurre egiteko garaia heldu da: ordutegi aldaketa, gauzak berriak egin, eta abar,…

ZENBAT URTE EGIN DITUZU MATZ-ERREKAN? 1969an Imprecin hasi nintzen lanean, eta 1976an Matz-Errekara etorri nintzen, teorikoki bat egiteko plana zegoelako. 1982an sartu nintzen Matz-Errekako bazkide.

ZEIN IBILBIDE PROFESIONAL IZAN DUZU? Elementala bukatu eta Imprecin hasi nintzen, nire mentalitatearekin bat zetorrelako kooperatibismoa. Matz-Errekan hasi nintzenetik hona, hainbat lanpostu eduki ditut, denak nire gustukoak izan dira: Kalitateko zuzendaria, Produkzioko zuzendaria, Lantaldeetako formazio zuzendaria eta Ingurumeneko teknikaria.

ZERTAN ALDATU DA MATZ-ERREKA EZAGUTU DUZUN URTEETAN?

Asko aldatu da. Finkapena zen negoziorik garrantzitsuena (Plastikogintza eta Torlojugintza zeuden bakarrik garai hartan), langile gehienek bertan egiten zuten lan. Fisikoki, Finkapeneko lokalak, lehen kobazuloa ematen zuen (iluna, zikina, txikia) baina urte batzuetan itxura aldatze garrantzitsua lortu genuen (dena ordenatu, garbitu, eta tailer moduan jarri). Gainera jendea mentalizatzea lortu genuen, giroa oso ona zegoen, taldea lortu zen (afari onak egiten ziren gai hartan). Giro hori gaur egun aldatu egin da, kooperatibismoko ideia galdu egin da.

MATZ-ERREKATIK ERAMATEN DITUZUN BIZIPENAK…

Lagunak eramaten ditut, eta hori da inportanteena. Bai Matz-Erreka barrukoak, bai kanpokoak.

ZER ESANGO ZENIEKE GERATU DIRENEI ETA BELAUNALDI BERRIEI?

Gogoarekin aurrera jarraitzeko. Esaten dutenez, datozen urteak txarrak izan behar dira, baina guk ere oso txarrak pasa genituela eta aurrera egin genuela. Dena ziklikoa da eta pasatuko da.

NOLA IKUSTEN DUZU EUSKARAREN ETORKIZUNA MATZ-ERREKAN?

Asko aldatu da, baina ez dut ondo ikusten. Euskara ez dakien jendea sartzen ari da, eta hau hobetu beharra dago.

ZER EGINGO DUZU ORAIN? Bizimodua aldatu. Goizero igerilekura joatea nahi dut; asteazken eta ostiraletan Ondarroara (giro ona egiten badu, itsasora irtengo naiz, eta txarra egiten badu, itsasontziko gauzak egingo ditut); ostegunetan mendira, eta astelehen eta astearteetan, emaztearekin tratua egin dut eta etxeko gauzak egingo ditut. Eta emaztearen dendan ere lagunduko dut (denda-ostean).

Berri, iritzi edo bestelakorik bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan : Ibon Muruamendiraraz, Oihana Ezkurra, Jon Mendiola, Idoia Larrea, Nerea Axpe,

Oihana Irusta, Josu Agirre edota euskara teknikariarekin.

ESAERA ZAHARRA:

Usteak erdia ustel

Page 5: EUSKARAREN LEIHATILA 20.alea, 2012ko martxoa

MATZ-ERREKAk 50 URTE

1) Hastera noa esaten 5) Handik sei zazpi urtera besteak jakin dezaten berriro arazo bera Matz-Erreka hau ari da bere lan da langilek gora ta gora bidea egiten urtetik urtera martxan mende erdi baten konpontzeko egoera hainbesteri emantez jaten egokitu zan aukera bere urrezko urteurrena ta Bergaratik ekarri zuten irailean degu aurten. Antzuolako lurrera. 2) Ez bazera konturatu 6) Aurreko mende pasadan bere izenez ohartu zazpigarren hamarkadan Bergarak duen kale bateko Antzuolara ekarri zuten izena zun hartu zegona Bergaran hantxe zutelako sortu ondo denok lan boladan hala zuten bataiatu da ez danean ikaran eta geroztik izen horrekin harritu ere egiten naiz ni beti degu ezagutu. askotan martxan nola dan. 3) Bazkide edo sozio 7) Fidel Castro agintean da ditu aportazio torloju falta uhartean aurrenengo lau nortzuk ziraden kubarentzako lana egin zan jakin det oaindio lehen garai batean Agirrezabal Luxio kajoi edo paketean Ariztitar Inaxio da Bilbotik merkantean Alberditarra Julian eta pila galantak bidali ziran Azkarate Axentxio. beharra zuten artean. 4) Etxe azpiko lokala 8) Alicanten dago Elche atari edo portala Zapata fabrika hantxe han hasi ziran atera nahian tapa ta takoi zapatantzako hileko jornala eginez hementxe lana geitzen zijoala Urte batzutan hortantxe lekuan falta normala zerbituz hiru lau etxe Azkarruntzera aldatu ziran Lehenaz gainera hau galtzeke ustez lekua bazala. sortu zigun nahiko batxe.

Page 6: EUSKARAREN LEIHATILA 20.alea, 2012ko martxoa

9) Da ondorengo urteak 13) Jarraituz lau lanetan txarrak bezain arloteak bakoitzak bere haretan geldialdia latzan izan zun torloju eta plastikogintzan lehen zegoen troteak motor ta atetan nahiz aldatu gerenteak ta krisi aldi honetan halare zor dexenteak egon gaitezen alertan da ia ia itxi giñutzen galdu ez dadin hainbat kostata Matz-Errekako ateak. egin deguna urtetan 10) Egitekotan erraldoi 14) Pasatuz hainbeste garai bezeroa da armazoi beti hobeagoan zai inork nahi ez ta sobrante denak orain arteko estu aldirik torloju ta takoi ez bada pasa nahi kooperatibatan morroi itxaropentsu ta alai han zeukaten lanan peoi heldu behar zaio lanai hau bizitzea toka zitzaigun garai txarretan izan gaitezen bazkide gehientsuenoi. animoz gainditzeko gai 11) Egoera zan hain larri 15) Aurrerapen izugarri berriro dirua jarri gaur zaude erakusgarri askoren jabe ez ginan baina aurrerapenak konpetentzia halere ekarri du bere oinarri kartilak zenbaki gorri gauzak badatoz bihurri buelta eman behar horri hartu behar a(d)ina neurri urte hobeak nahi gendun Matz-Erreka hau izan dezagun bezain azkar etziran etorri. gure soldatan iturri. 12) Ni hasi nintzan mutiko Akiñok Matz-Errekari berrogei urte ta piko zeinek esan ba gerora zanik hainbeste haziko Txekia ta Mexiko danak dira komeniko gerora ere egin ezean ezta ezer etorriko.