euskal herria ezagutuz: aezkoako harana …euskal herriko gailurrik garaie-nak aezkoa ibarretik oso...

4
30 2011KO AZAROAREN 6A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi AEZKOA IBARRA Nafar Pirinioetan dago, eta bederatzi herrik osatzen dute: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Hiriberri, Orbaizeta eta Orbara. Iparraldean, Nafarroa Behereko Garazi ibarrarekin egiten du muga, hegoaldean Urraulgoiti ibarrarekin, ekialdean Zaraitzu ibarrarekin eta mendebaldean Artzibar, Oroz- Betelu, Orreaga eta Auritz herrie- kin. Ibarreko paisaiako bereizgarri nagusia basoak dira; hedaduraz den bezainbatean, Euskal Herriko baso- rik zabalenak inguru honetan daude. Ibarreko azalera handiena hartzen dute, bistan denez. Basoen Euskal Herria ezagutuz: Aezkoako harana (Nafarroa) Aezkoako harana Nafarroako ibarrik berezienetakoa da, urteko edozein sasoitan hainbat bisitari jasotzen dituena; ezin esan, ordea, txango honetan igotzea proposatzen dugun gailurra Euskal Herriko mendi bisitatuenen zerrendan dagoenik: Baigura (1.477 m). Haatik, Nafar Pirinioen gaineko ikuspegi irekiaz gozatu nahi duen ororentzat benetan gomendagarria da zailtasun txikia duen tontor zabal honetara ostera egitea. Testua eta argazkiak: Gorka Azkarate Baigura, Pirinioen gaineko talaia paregabea Baigura menditik ikuspegia mendebalderantz: Iruñerria, Elomendi, Itoizko urtegia eta Beriain, besteak beste.

Upload: others

Post on 09-Aug-2020

11 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskal Herria ezagutuz: Aezkoako harana …Euskal Herriko gailurrik garaie-nak Aezkoa ibarretik oso gertu dau-den arren, garaiera apal xamarreko mendiak ditu, oro har, bisitatuko dugun

30 � 2011KO AZAROAREN 6A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Ihesi

AEZKOA IBARRA Nafar Pirinioetandago, eta bederatzi herrik osatzendute: Abaurregaina, Abaurrepea,Aria, Aribe, Garaioa, Garralda,Hiriberri, Orbaizeta eta Orbara.Iparraldean, Nafarroa Behereko

Garazi ibarrarekin egiten du muga,hegoaldean Urraulgoiti ibarrarekin,ekialdean Zaraitzu ibarrarekin etamendebaldean Artzibar, Oroz-Betelu, Orreaga eta Auritz herrie-kin.

Ibarreko paisaiako bereizgarrinagusia basoak dira; hedaduraz denbezainbatean, Euskal Herriko baso-rik zabalenak inguru honetandaude. Ibarreko azalera handienahartzen dute, bistan denez. Basoen

Euskal Herria ezagutuz:

Aezkoako harana (Nafarroa)

Aezkoako harana Nafarroako ibarrik berezienetakoa da, urteko edozein sasoitan hainbatbisitari jasotzen dituena; ezin esan, ordea, txango honetan igotzea proposatzen dugun

gailurra Euskal Herriko mendi bisitatuenen zerrendan dagoenik: Baigura (1.477 m). Haatik,Nafar Pirinioen gaineko ikuspegi irekiaz gozatu nahi duen ororentzat benetan

gomendagarria da zailtasun txikia duen tontor zabal honetara ostera egitea.

Testua eta argazkiak:G o r k a A z k a r a t e

Baigura, Pirinioengaineko talaia paregabea

Baigura menditik ikuspegia mendebalderantz: Iruñerria, Elomendi, Itoizko urtegia eta Beriain, besteak beste.

Page 2: Euskal Herria ezagutuz: Aezkoako harana …Euskal Herriko gailurrik garaie-nak Aezkoa ibarretik oso gertu dau-den arren, garaiera apal xamarreko mendiak ditu, oro har, bisitatuko dugun

ustiaketaz gain, abeltzaintzak etanekazaritzak pisu handia dute Aez-koan, eta azken hamarkadetan baitaturismoak ere. Paisaiaren edertasu-nak erakarririk, geroz eta bisitarigehiago gerturatzen dira txoko mis-teriotsuetan lasaitasuna eta bakeaaurkitu asmoz. Turismoaren bultza-dak Aezkoa ibarra biztanlez husteaeragotzi du neurri handi batean.

Euskal Herriko gailurrik garaie-nak Aezkoa ibarretik oso gertu dau-den arren, garaiera apal xamarrekomendiak ditu, oro har, bisitatukodugun paraje zoragarri honek. Ala-baina, Aezkoa ibarreko mendi guz-tiak 1.500 metrotik beherakoakdiren arren, Nafarroako hamarherririk altuenetako lau Aezkoandaude, Euskal Herriko herririkgaraienaren titulua daukan Abau-rregaina (1.040 m) tartean. Propo-satuko dugun txangoan, 1.477metroko altuera duen Baigura men-dira igoko gara, Aezkoa haranareneta Nafar Pirinio garaienen behato-ki ikusgarrienetakora.

Edonork egiteko moduko igoeraAbaurregaina eta Jaurrieta lotzendituen Erremendiako gainean hasi-

ko dugu txangoa; edo, bestela esan-da, Aezkoa eta Zaraitzuko ibarraklotzen dituen lepoan. Erremendiakogainetik bertatik has gaitezke oinez,edo bestela, nahi izatera, posible dabigarren mailako errepide batijarraiki bizpahiru kilometro autozegitea, aparkaleku bat, hiruzpalaumahai eta, metro gutxira, iturri kox-kor bat dauzkan aisi-gune bateraino.Hortik abiatuta, sei kilometro ingu-ruko bidea izango dugu Baigurakotontorreraino, eta 450 metro ingu-ruko igoera. Edonork egin deza-keen zailtasun handirik gabeko ibi-laldi ederra.

Atseden gunehorretatik abia-tuz gero, Nafa-rroako errege-a b e l b i d e a r e nmargo ikur zuri-gorriei jarraitu-ko diegu, soilgu-ne zabalak etabaso gordeakt a r t e k a t z e ndituen xendamagikoan barre-na. Bidearijarraitzeko zail-

tasun handirik ez dagoen arren,margo ikurrei arretaz begiratzeakomeni da zenbait bidegurutzetan,bide dezente gurutatzen baitiraelkarrekin hasierako zati horretan.Hala, basoa utzi eta hartxintxarpista nagusiago batera iritsiko gara,soilgune zabala zeharkatzen duena.Pistan aurrera egingo dugu, Areta-ko lepora bidean, baina lepora iritsibaino pixka bat lehenago eskuineta-ra joko dugu, maldan gora abiatzenden bidexkari jarraiki. Bide horriarretaz jarraituz, Baigurako mendia-ren bizkar zabalera igoko gara.

Goiko argazkian, Abaurregainakoeliza. Azpian, garaia Hiriberrin.Nafarroan zutik dirauten 22garaietatik, hamabost Aezkoaibarrean daude.

2011KO AZAROAREN 6A 31�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Aezkoako harana (Nafarroa)

Page 3: Euskal Herria ezagutuz: Aezkoako harana …Euskal Herriko gailurrik garaie-nak Aezkoa ibarretik oso gertu dau-den arren, garaiera apal xamarreko mendiak ditu, oro har, bisitatuko dugun

32 � 2011KO AZAROAREN 6A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi: Aezkoako harana (Nafarroa)

Baigura mendiaren bizkarra eraguztietako zuhaitz eta adaxkekestaltzen dute hein handi batean,baina baso itxi xamarrak badituzenbait zirrikitu estrategiko ere,zeintzuetatik Pirinioak ikuskatu bai-taitezkeen. Atzamar puntaz ukitze-ko bezain gertu daudela iruditukozaigu Ori, Auñamendi, Hiru Erre-geen Mahaia eta enparauak. Igoera-ren azken zati horretan, xenda ezda, tarte batean behintzat, hainnabarmena, baina badira norabideegokia aukeratzen lagunduko digu-ten zenbait xehetasun. Batetik,etengabe mendebalderantz jo dugu-la jakitea. Garaiera galtzea ere ez dakomeni, eta igoera oso gogorrik ezdagoen arren, beti gorantz jo behar-ko dugu. Azkenik, basoa zeharka-tzen duen hesi edo itxitura bat ere

erreferentzia egokia da: Baigurakomendi bizkarrean barrena aurreragoazela, itxitura horretatik gehiegiez aldentzea komeniko zaigu.Aurrera egin ahala, Baigura tonto-rra zenbat eta hurbilago eduki,bidexka geroz eta nabarmenagoakagertuko zaizkigu, baita harri-pila-txo edo kairn zenbait ere, lekurikesanguratsuenetan, gailur nagusiahurbil daukagun seinale. Azkenahalegintxoa egin eta Baigura tonto-rrera (1.477 m) iritsiko gara.

Baigura, talaia berdingabeaBaigura gaina Nafar Pirinioetakotalaia ederrena dela esatea ez dagehiegikeria. Begiratua, oharkabean,ekialderantz joatea litekeena denarren, ipar-ekialdean ageri den Orimendia izango da, ziurrenik, gure

arreta modu errazenean bereganatu-ko duena. Kantauri itsasotik gatoze-la, Ori da 2.000 metroen langa gain-ditzen duen lehenengo tontorra,hegi lerdenak eta itxura benetan han-dia daukana. Ekialderago, Belagoaibarreko gailurrik garaienak, Otso-gorri, Lakartxela eta Larrondo, etanola ez, Euskal Herriko mugan –etamugaz harago, zenbait kasutan–dauden Arlas, Auñamendi, Soum-couy, Hiru Erregeen Mahaia, Petre-txema, Atxerito eta beste. Eguraldiaklagunduz gero, gainera, Aragoikolurretan dauden Bisaurin eta Collara-da gailurrak ere begien bistan izangoditugu. Itzela. Esan gabe doa Iratikooihana hegoaldetik mugatzen duenAbodiko mendilerroa –Berrenditikhasi eta Abodiraino– eta Mendizar,Okabe eta Bizkarze bezalako gailu-rrak, iparraldean, bertan izango ditu-gula, gure begien gozagarri. Begirada360º-tan mugituz gero, Nafarroa etaGipuzkoako beste hainbat mendiidentifikatzeko aukera ere ez zaigufaltako, hala nola Beriain, Aizkorri,Aralar, Mandoegi, Adi, Auza, Saioa...Orduak eta orduak paisaiari behaegoteko moduan, beraz.

Lerro hauen gainean, basoa Baigurabidean. Ezkerrean Abaurregainaherriaren ikuspegia, atzean Berrendieta Abodi dituela. Hurrengoorrialdean, Orbaizetako arma-ola.

Page 4: Euskal Herria ezagutuz: Aezkoako harana …Euskal Herriko gailurrik garaie-nak Aezkoa ibarretik oso gertu dau-den arren, garaiera apal xamarreko mendiak ditu, oro har, bisitatuko dugun

Itzulera bide beretik egingo duguabiapuntu izan dugun aisi-gunera.Erremendia tontorreera igotzea ereposible da, zailtasun handirik gabegainera, hango ikuspegia Baigurakeskaintzen duena baino mugatua-goa den arren.

Hamaika ikusteko AezkoanAezkoa harana osatzen duten bede-ratzi herriek mendetan naturak etagizakiak elkar nola hartu dutenikusteko hamaika adibide gordetzendituzte. Mendi malkartsuak, basoitxiak... Baldintza gogorretara ego-kitu behar izan du gizakiak bere jar-duna. Atsedena eta naturarekikobenetako kontaktua bilatzen duenbisitariarentzat, berriz, paradisua daAezkoa.

Baigura mendiaz gain, bada bisi-tatxoa merezi duten beste hainbat

tontor, baita beste hainbat txokoesanguratsu ere. Aezkoa ibarrekoohiko txangoetako bat Aribetikabiatuta Garaioako haritz erraldoiajomuga duen ibilbidea da, joan-eto-rrian zazpi kilometro inguru luzeden xenda ederra (erreportajehonen bigarren orrialdeko mapanadierazita dago). Ibilbidea zoraga-rria da zinez, eta Beteluko hariztiagertutik ezagutzeko parada emangodigu, amaieran Garaioako haritzhandia bertatik bertara ikustekoaukera ere izango dugularik. Adi-tuen ustez, 600 urte inguru dituharitzak, eta haren neurriak erral-doiak dira, badirenez: 23 metro luzeeta 2,5 metroko diametroa gunerikzabalenean. Nafarroako beste tokibatzuetan horrelako haritz handiakegon badauden arren, hau da, ziu-rrenik, garaiena. Enborra bera

barrutik hutsik egonik eraztunakzenbatzea zaila denez, zuhaitzakmila urtetik gora dituela esaten due-nik ere bada.

Bestalde, nabarmentzeko modu-koa da haraneko garai edo garekopurua. Nafarroan zutik dirauten22 garaietatik, hamabost Aezkoaibarrean daude. Antzina bihiak edoaleak hezetasunetik eta karraska-riengandik babesteko erabili izanziren eraikin hauetako asko egoeraonean daude oraindik ere –berri-tuak izan dira zenbait–, nahiz etaegun beste zeregin batzuetarakoerabiltzen diren nagusiki.

Egun bakarra motz geratukozaigu Aezkoa ibarra bere osotasu-nean bisitatzeko, asko baitira ezagu-tzea merezi duten txokoak. Behatokimordoxka dago, naturalak batzuk etaegokituak besteak. Abaurregainakaskoa menderatzen duen San Migelhaitzean, adibidez, Abaurrepea,Garralda eta haran osoaren gainekoikuspegi ederraz gozatu ahal izangoda. Minutu gutxian iritsiko gara, izenbereko ermita atzean utziz, behatokinatural paregabe horretara. Eta bestehamaika horrelako dago, ibar guztianzehar barreiaturik. Abaurregainan,era berean, Hilerrien lorategia izenekoartelana ere bisitatu dezakegu, eliza-ren atzealdean. Ezin aipatu gabe utzi,azkenik, Orbaizetako arma-ola zaha-rra, beharbada ibarreko txokorikbisitatuena, gida-liburu guztietanageri dena. Ola zaharrak, ordea, lerrogutxi batzuetan ezin kabitu direnhainbat istorio gorde-tzen ditu bere murruzaharkituetan, besterenbatean kontatuko ditu-gunak... n

2011KO AZAROAREN 6A 33�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Aezkoako harana (Nafarroa)