euskal autonomia erkidegoa gizarte ......nolanahi ere, urrun dago 2006kotik, eta askoz txikiagoa da...
TRANSCRIPT
1
[Seleccionar fecha]
[Aukeratu data]
EUSKAL AUTONOMIA
ERKIDEGOA
GIZARTE ZERBITZUEN
ESKARIAREN ESTATISTIKA
Gizarte Premiei buruzko
Inkesta 2018
Modulu orokorra Emaitza nagusiak 2019ko irailaren 5a
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua Estatistika Organo Espezifikoa
2
3
AURKIBIDEA OROKORRA
SARRERA 7
EMAITZA NAGUSIAK 15
1. GIZARTE ARAZOAK ESKOLATZE PROZESUAN 15
1.1. 0-5 urteko adingabeekiko arreta 15
Berriz gutxiago sartzen dira 0-5 urteko biztanleak haurtzaindegien eta ikastetxeen
sisteman. Dinamika hori bi urtetik beherakoen kolektiboari lotuta dago 15
Bi urtetik beherakoen artean, bai eta oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetan ere, zentro
batean sartzea mugatzen duten faktoreek zerikusia dute garrantzi handiagoa izatearekin
bai familia-lehentasunek bai jokoan dauden eta plazarik ez izatea ez diren beste faktore
batzuek ere 16
1.2. Gizarte-hezkuntzazko arazoak, nahitaez eskolatzeko adina duten adingabeen artean 18
Eskolatutako 6-16 urtekoen artean, alderdi soziala duten eskola arazo larrien eragina
gutxitzeko dinamika sendotu da 18
Atzerritar adingabeei dagozkien adierazleek hobera egiten dute, baina ez alderdi
arazotsuenetan, eta dinamika bera agertzen da atzerritar ez diren adingabeen artean ere.
Nolanahi ere, egoera ez da 2006koa bezain problematikoa 19
Izandako dinamika konplexuak gabezia ekonomikoko arazoak dituzten eskola-umeak
ezaugarritzen ditu 22
2. LANERATZEKO ARAZO BEREZIAK 23
Joera hobetzekoa bada ere, 2018an oraindik ere garrantzitsua da egiturazko lan-
bazterketaren fenomenoa 23
Eragindako kolektiboan, gutiz gehienak nazionalak eta 25 eta 54 urte artekoak dira, baina
begi-bistakoa da zahartzeko joera, eta emakumeen presentzia handiagoa da 25
Oraindik ere oso handiak dira eragindako biztanleen artean lan normalizatuaren mundutik
baztertutakoen berri ematen diguten adierazleak. Biztanle horietan, handiagoa da lan-
merkatuaren ertzetan dagoen zatia 27
Egiturazko lan-bazterketak lotura estua du gabezia ekonomikoarekin 30
3. URRITASUNA ETA MENDEKOTASUNA DITUZTEN PERTSONAK 32
Urritasunaren eta mendekotasunaren inpaktuak behera egiten du oro har, gutxienez
moderatua den mendekotasunari dagokionez izan ezik, 75 urtetik gorako taldeetan
bereziki 32
Mendekotasun berezia duten biztanleen artean, kanpo-arretaren erabilera-mailak
berrekuratu dira, 2010eko mailetara iritsi gabe bada ere, batez ere arreta pribatuan edo
partikularrean oinarrituta 34
Mendekotasun arina duten edo autonomoak diren pertsonen artean izan ezik, kanpo-
baliabideen erabilerak arreta-orduen goranzko ildoa adierazten jarraitzen du, eta hori
mendekotasun guztizkoa edo larria dagoenean da bereziki deigarria 40
4
Emendatzen jarraitzen du, mendekotasun moderatuan izan ezik, mendekotasunerako
arreta-sistemako prestazioen erabilerak 41
Mendekotasuna duten biztanleen eguneroko bizitzako beharren estaldurarekiko
asegabetasun-mailek zertxobait egin dute gora 2014 eta 2018 artean, baina,
mendekotasunaren adierazpide larrienen barruan, mendekotasun guztizkoa edo larria
duten biztanleen kasuan baino ez 42
Mendekotasun berezi guztizkoa edo larria duten pertsonen artean, etxebizitzako
arkitektura-oztopoen inpaktuaren murrizketa-ildoa finkatu da, baina nabarmenago
hautematen da beste kasu batzuetan 44
Okupazio-ehunekoak ez du okerrera egin mendekotasun berezia duten pertsonen artean;
bai, ordea, urritasun funtzionalek soilik eragindakoen artean; baina jarduerarako joera
handiagoak berekin dakar langabezia-mailak handitzea eta laneratzeko arazo bereziak
izatea. 45
4. MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONAK ZAINTZEA 49
4.1. Mendekotasun-egoerei lotutako aparteko gastuak 49
Mendekotasun-egoerei lotutako aparteko gastuak murrizteko prozesua luzatu da Baina
horrelako gastuen beharraren murrizketa mendekotasuna duten eta etxetik kanpo dauden
pertsonen kasuetara mugatzen da, eta, etxean bertan, mendekotasun gutxienez
moderatuko bi kasu edo gehiago izatera 49
Aparteko gastuak daudenean, etxeei dakarkieten zamak gora egiten du, eta oinarrizko
gastuetan gertatzen da murrizketen proportziorik handiena, eragina izateaz
mendekotasuna duten pertsonenganako arreta zuzenean 51
4.2. Zaintzaileak 54
Behera egiten jarraitzen du mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzen diharduten
pertsonen proportzioak 54
Zaintzaileen kopurua jaitsi arren, konparatiboki handiagoa da pertsona horiek gaur egun
beren gain hartzen dituzten zaintza-lanei lotutako zama 56
5. ARAZOAK HARREMAN PERTSONALETAN ETA SOZIALETAN 60
2018an, nabarmen murriztu da portaera- edo jarrera-arazoen eragina 60
Bakardade- eta tristezia-arazoen inpaktua zertxobait jaitsi da 62
Gorakada deigarria izan dute familiako arretarik ezari/bazterketari, tratu txarrari,
jazarpenari edo indarkeriari lotutako arazoek, bereziki emakumeen artean eta oinarrizko
gabezia duten etxeetan 65
Jatorrian, arrazan edo erlijioan oinarritutako gizarte-bazterketaren pertzepzioak gora egin
du 66
Oro har ikusita, kontuan hartutako gizarte-arazo larrien inpaktuak 2010. urtetik izandako
murrizketa apaleko ildoari eutsi dio. Baina problematikek gorantz egin dute kolektibo
batzuetan 67
5
6. ARAZOAK EMANTZIPAZIO ETA UGALKETA PROZESUETAN 71
2006an hasi ondoren, luzatu egin da egungo etxetik kanpo bizitza independentea izateko
arazoak dituzten pertsonen proportzioa murrizteko prozesua 71
2014 eta 2018 artean, jaitsiera deigarria izan du nahi adina seme-alaba izatea eragozten
duten arazoen inpaktuak, bereziki 35 urtetik beherako pertsonen etxeetan 73
7. ETXEEK ZERBITZUAK ETA PRESTAZIOAK ESKATZEA 76
7.1. Gizarte-zerbitzuen erabilera 76
Gizarte-zerbitzu publikoen erabilerak egonkor jarraitzen du. Gora egin du 75 urtetik
gorako pertsonenganako arretak, eta behera, berriz, atzerritar biztanleak edo oinarrizko
gabeziako etxeetako biztanleak xede dituenak 76
Elkarte-zerbitzuen erabilera egonkortu egin da. Baina eskatzaileen profila aldatu, eta pisu
nagusia dute 45 urtetik gorako pertsona nazionalen eta laneratze-bide prekarioekin
zerikusirik ez dutenen etxeek. 80
7.2. Prestazio eta laguntza ekonomikoen eskaria EAEn 84
Susperraldi ekonomikoak EAEko laguntzazko prestazio orokorren sistemari lotutako
babesa gutxitzea ahalbidetzen du; hala ere, sistemak 2010ean eta 2014an baino askoz
etxe gehiagori laguntzen die. Estatuaren laguntza-jardunak oso maila apaletan jarraitzen
du, eta beheranzko joera nabarmenarekin 84
EAEko prestazio orokorren sistema oraindik ere gabezia-arazoak dituzten etxeetako
pertsonei zuzentzen zaie 87
7.3. Zaintza-zerbitzuen eskaria EAEn 92
Neurri handi batean eskaera handitzeko joerari emandako erantzun moduan, gora egin
du zaintza-zerbitzuen erabilerak, bereziki emakumeen eta 75 urtetik gorakoen etxeetan 92
Gora egin du mendekotasunaren arretarako sistemako laguntza ekonomikoen erabilerak,
bereziki kasu larrietan 95
7.4. Familientzako laguntzak baliatzea 96
Familia-laguntzak baliatzen dituzten etxeen proportzioak behera egin du 96
1. ERANSKINA: Adierazleak, kontzeptuak eta definizioak 99
Gizarteratze-adierazleak 99
Eskolako integrazioa 99
Laneko integrazioa 99
Gizarteratzea, orokorrean 100
Osasunari edo adin handiari lotutako mugapenak eta mendekotasun berezia 100
Zaintzaileen egoera. 101
Problemas asociados a los procesos de acceso a una vida independiente. 101
Ugalketa-arazoak (nahi diren seme-alabak izatea) 102
Etxekoen unitateen zerbitzu- eta prestazio-eskaria 102
6
7
SARRERA
Gizarte Zerbitzuen Eskariaren Estatistika (GZEE), Gizarte Premiei buruzko Inkesta (GPI) den aldetik,
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak garaturiko eragiketa da. 2006an egin zen lehendabiziko aldiz.
GZEEaren helburu orokorrek honako bi gai hauek dituzte ardatz:
a) Gizarte-zerbitzuen eta -prestazioen eskariaren dinamika ezagutzea, bere dimentsio kuantitatiboan zein
kualitatiboan.
b) Era berean, biztanleriaren gizarte-premiak ezagutzea, eurek duten eragina benetako eskari gisa
aztertuta.
Ondorioz, GZEEak bi osagai osagarri ditu: batetik, hainbat gizarte-zerbitzuren eskariarekin zerikusi
zuzena duena, eta, bestetik, biztanleriak dituen gizarte-premien azterketarekin lotuta dagoena.
Txosten honetan GZEEaren bigarren dimentsio horren inguruko emaitza nagusiak aurkezten ditugu, zeina
gizarte-premietan zentratzen baita. Izan ere, GPIaren ardatz nagusia da hori. Horretaz gainera, GZEE-
GPIak egindako eskariaren inguruko informazio interesgarria ematen du, erlazionatu egiten baititu
hautemandako premiak eta benetako eskaria; hain zuzen, gizarte-zerbitzuen zein gizarteratzera
bideratutako gainerako zerbitzuen eskaria.
Emandako datuak eragiketaren laugarren aplikazio-aldiari dagozkio, zeina 2018ko bigarren hiruhilekoan
garatu baita. Aurrez, 2006an, 2010ean eta 2014an gauzatu da inkesta. Hortaz, zenbait une historikori
buruzko informazioa jaso da, eta, horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte-premien analisi
diakronikoa egin daiteke.
Komeni da zehaztea GZEE-GPIak baliatzen duen gizarte-premien kontzeptuaren inguruko hurbilketak
gizarte-zerbitzuen esparru tradizionala gainditzen duela. Ildo horretan, gizarteratze-prozesuekin —lan-
merkatuan eta enpleguan sartzeko prozesuak barne— zerikusia duten premien esparruan biltzen du
arreta, modu zabalagoan, betiere. Horrek ez du esan nahi, dena den, gizarte-zerbitzuen garapenarekin
lotutako funtsezko alderdiak ahazten direnik, hala nola adingabeei eragiten dieten arazoak eta
mendekotasunaren tratamenduari buruzkoak.
8
2014az geroztik, GZEE-GPIak Pobrezia eta Gizarte Desberdintasun Inkestaren (PGDI-2014)
modulu egokitu bat ere barne hartzen du. Helburu nagusia zera da: EAEko pobreziaren eta ongizate-
gabeziaren adierazle guztiak aztertzea, arreta berezia jarrita Europar Batasunean (EB) erabiltzen
direnetan eta PGDIan berariaz sartutakoetan. Hurbilketa hori dela bide, 2012tik EAEko pobreziaren eta
desberdintasunaren inguruko datuak dauzkagu eskuragarri, bi urtez behin. 2014aren amaieran aurkeztu
ziren estatistikaren atal horri dagozkion emaitzak, 2014ko PGDIaren moduluarekin lotutako alderdiei
buruzko berariazko txosten batean.
Txostenaren edukiari dagokionez, zehaztu beharra dago horrek ez duela helburu GZEE-GPIan jorratutako
alderdi ororen analisi zehatz eta erabatekoa izatea. Horren emaitza nagusiak aurkeztea du helburu, soil-
soilik. Alde horretatik, zehaztasunez heltzen dio 2014-2018 aldian izandako honako aldaketa hauei:
HEZKUNTZAN SARTZEKO PROZESUAK
1. Berriz, beheranzko ildoari heltzen zaio 0-5 urteko biztanleak zentro batean (haurtzaindegia edo
ikastetxea) hartzeari dagokionez
Dinamika horrek lotura du, alde batetik, bi urtetik beherako haurren kolektiboarekin. Bestalde, eta
aurreko aldietan (bereziki 2006 eta 2010 artean) ez bezala, zerikusia du oinarrizko premien
estalduran inolako gabeziarik (edo oinarrizko gabeziarik) ez duten etxeetako adingabeekin.
Bi urtetik beherakoen artean, bai eta oinarrizko gabezia arazorik ez duten etxeetan ere, 2014 eta
2018 artean zentroetan sartzea mugatu duten faktoreek lotura dute garrantzi handiagoa izatearekin
bai familia lehenespenek bai, indar gutxiagorekin bada ere, jokoan dauden beste faktore batzuek.
Alde horretatik, zentroetan sartzea mugatzen duten beste faktore batzuen eragina handitu da 2018an
(prezioak, egokitasunik eza eskaintzan eta abar), baina faktore horien artean ez da sartzen plazarik
eza.
2. Eskolatutako 6-16 urtekoen artean, alderdi soziala duten eskola arazo larrien eragina gutxitzeko
dinamika sendotu da.
Testuinguru horretan, eta 2010-2014 artean ez bezala, atzerritar adingabeei dagozkien adierazleek
ere egin dute hobera 2018an. Hobetze horrek, ordea, ez die eragiten alderdi problematikoenei
(besteak beste: ez eskolatzea; absentismoa; bi urteko edo bi urtetik gorako eskola-atzerapena; eta
jazarpena, tratu txarrak, arbuioa edo indarkeria). Askotariko dinamika hori, arazoen larritasunaren
arabera, atzerritar ez diren adingabeen artean ere agertzen da. Bi kolektiboetan 2018ko egoera,
nolanahi ere, urrun dago 2006kotik, eta askoz txikiagoa da eskolan integratzeko eskola-arazo
larrienen eragina.
9
LANERATZE-PROZESUAK
3. Laneratzeko arazo berezien eraginak neurriz behera egin arren, 2018an garrantzitsua da oraindik ere
egiturazko lan bazterketaren fenomenoa. Bai kuantitatiboki bai erlatiboki, 2018ko adierazleak
oraindik askoz handiagoak dira 2006-2010 aldikoak baino, eta hurbilago daude 2014koetatik.
Arazo horiek eragindako kolektiboan, 2014 eta 2018 artean, gora egin du lan-merkatuaren
bazterretan dagoen biztanleria zatiak. GZEE-GPIaren datuek adierazten dute lana lortzeko arazo
handiak dituela gehienetan enplegu arautu batean aurretiko esperientziarik ez duen biztanle zati
batek (% 37,8 baino ez orain dela bost urte baino gutxiago), eta kasuen % 29,7an (ehunekorik
handiena 2010etik) ez duela laneratzeko eskaera aktiborik.
2014 eta 2018 artean, bestalde, laneratzeko arazo bereziak dituzten biztanleen zahartze prozesua
nabarmentzen da. Lehen aldiz 2006. urtetik, 45 urtetik gorako pertsonak gehiengoa dira talde
horretan. Prozesu hori 25-64 urteko biztanleen arteko dinamika honi lotuta dago: zenbat eta urte
gehiago izan, orduan eta txikiagoa izan da 2014-2018 aldian laneratzeko arazo bereziak izan dituzten
pertsonen proportzioaren jaitsiera.
Gainera, emakumezko biztanleen presentzia erlatiboa handiagoa da. Horren azalpena da
emakumeen artean zertxobait emendatu direla laneratzeko arazo bereziak 2014 eta 2018an artean,
baina gizonen artean jaitsiera nabarmena izan da.
4. Mendekotasun berezia duten pertsonei dagokienez, okupazio-ehunekoak ez du okerrera egiten
krisian zehar eta ondorengo susperraldi ekonomikoan, baina ez da gauza bera gertatzen osasun-
arazoei lotuta urritasun funtzional hutsak dituzten pertsonen artean. Azken kasu horretan, 2010-
2014ko koiunturazko gorakada alde batera utzita, beheranzko joera ikusten da, neurritsua baina
etengabea,biztanleria okupatuaren ehunekoan, 2006tik 2018ra bitartean.
Mendekotasun berezia edo urritasun funtzionala izanda, nolanahi ere, jarduerarako joera handiagoak
berekin ekarri du handiagoak izatea 2018. urtean 2014an baino langabezia-mailak eta laneratzeko
arazo bereziak.
URRITASUNA ETA MENDEKOTASUNA DITUZTEN PERTSONAK
5. Behera egiten du osasun-arazo baten edo adin aurreratuaren ondoriozko urritasun funtzionalen bat
edo urritasun horiei lotutako mendekotasun bereziren bat duten pertsonen proportzioak.
Mendekotasun bereziaren inpaktuaren jaitsiera bereziki deigarria da 55 urtetik gorakoen artean,
bereziki 65-74 urte dituztenen artean.
Adierazitako bilakaera bateragarria da mendekotasun bereziaren (oso, larri edo moderatua)
adierazpide larrienen inpaktuak gora zertxobait egiteko joerarekin. 75 urtetik beherako taldeetan ez
10
bezala, egoerak, oro har, hobera egin baitu, adin horretatik gorakoen artean, 2010-2014ko
jaitsieraren ondoren, 2014-2018an gorakada handia izan du mendekotasun berezi oso, larri edo
moderatuaren inpaktuak.
6. Mendekotasun berezia dutenenganako arreta zenbait aldetatik hobetu da 2018an:
a) 2010eko mailetara iritsi gabe ere, etxetik kanpoko zerbitzuen edo laguntzen erabilera mailak
berreskuratu egin dira. Arreta mailak suspertzeak lotura du, neurri batean, zuzeneko edo itundutako
zerbitzu publikoen sistemara gehiago jotzearekin, eta horrek adierazten du aldaketa handia gertatu
dela 2006tik izandako dinamikarekiko. Arreta, ordea, argiago handitzen da arreta hertsiki pribatuaren
esparruan, azken horren barruan sartuta ez bakarrik zerbitzu pribatu hertsiak, bai eta etxean kanpo
laguntza emateko pertsonen kontratazioa ere.
b) Mendekotasun arina duten edo autonomoak diren pertsonak salbuetsita, kanpo-baliabideak
erabiltzearekin batera, 2014 eta 2018 artean, nabarmen handitu da asteko arreta-orduen batez
besteko kopurua, 2010 eta 2014 artean sumatzen zena baino askoz handiagoa izaki. Gorakada,
nagusiki, mendekotasun osoko edo larriko egoeretan ardaztu da.
c) Emendatzen jarraitzen du, mendekotasun moderatuan izan ezik, mendekotasunerako arreta-
sistemako prestazioen erabilerak. Prestazio horien erabilera handiagoa gehiago gertatzen da 75
urtetik gorakoen etxeetan.
Begi-bistako hobekuntza horiek gorabehera, 2014 eta 2018 artean pixka bat gorantz egin dute
mendekotasuna dutenen beharrak betetzeari dagokionez hautemandako asegabetasun-mailek. Hala
ere, adierazpide larrienetan (edozeinetara ere apal samarrak izaten jarraitzen duten mailekin, beti
eragindako biztanleriaren % 10etik beherakoak baitira), mendekotasun berezi osoa edo larria
dutenen artean soilik hauteman da asegabetasuna zertxobait handitzeko dinamika hori.
7. Oztopo arkitektonikoek etxebizitzan duten inpaktua txikitzeko ildoa finkatu da mendekotasun berezi
osoa edo larria duten pertsonen artean, baina arazo horien pertzepzioa handiagoa da mendetasun
berezia edo urritasun funtzionalen bat duten gainerako biztanleen artean.
MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONAK ZAINTZEA
8. Mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzen dituztenen kopuru absolutuak eta pisu erlatiboak
txikitzen jarraitzen dute. 2014 eta 2018 artean, zaintzetan parte hartzeari dagokionez izandako
jaitsiera garrantzitsuena 65 urtetik gorako pertsonei dagokie. 2018an, ordea, 45 eta 64 urte arteko
pertsonak dira etxean mendekotasuna dutenen zainketan jokaera aktiboa izateko joera handiena
dutenak.
11
Zaintzeetan parte hartzeko beheranzko joera gutxi gorabehera, zaintzaile izaten jarraitzen dutenen
taldean, 2018an konparatiboki handiagoak dira eginkizunei lotutako kargak (arreta-orduak, eta uko
egitea gizarte-, hezkuntza- edo lan-bizitzari). Familia-bizitzako tentsio garrantzitsuei lotutako
presentziak gora egin arren, aldaketa ez da hain handia alderdi horretan.
9. Mendekotasuna duten pertsonei arreta egokia ematen jarraitzearekin zerikusia duten aparteko
gastuak egin behar dituzten etxeen proportzioan luzatu da beheranzko bidea. Baina horrelako
gastuen beharraren jaitsiera mendekotasuna duten pertsonak etxetik kanpo zaintzera mugatzen da
2014 eta 2018 artean, eta, etxearen barruan, gutxienez mendekotasun moderatua duten bi pertsona
edo gehiago zaintzera.
Bestalde, 2006ko eta 2010eko egoerarekin alderatuta, aparteko gastuak daudenean mendekotasuna
duten pertsonen zainketan, horren inpaktua handiagoa da 2014an eta 2018an. Alde horretatik,
garrantzi erlatibo handiagoa dute oinarrizko gastuetan egindako murrizketek. 2014. urtearen aldean
egonkor jarraituta ere, murrizketa horiek mendekotasuna duten pertsonei emandako arreta zuzenean
daukaten eragina, 2018an, maila konparatiboki handiagoetan dago 2006an eta 2010ean baino.
ARAZOAK HARREMAN PERTSONALETAN
10. 2018an, hobera egin dute gizarte-bizitzari eta harreman pertsonalei eragiten dieten gizarte-arazo larri
jakin batzuen inpaktua neurtzen duten adierazleetako askok. Alde horretatik:
a) Nabarmen murriztu da portaera- edo jarrera-arazoen inpaktua. Beheranzko ildoa orokortua da, eta,
beste gizarte-talde batzuetan baino motelago bada ere, oinarrizko gabeziako egoerek eragindako
etxeetan bizi direnengana zabaltzen da.
b) Bakardade- eta tristezia-arazoen inpaktuak ere behera egiten du, poliki baina argiki. Bilakaera
positiboa bereziki deigarria da atzerritarren artean, 2018an inpaktua, lehen aldiz, biztanle nazionalen
artean ohikoa denetik hurbil baitago.
Bilakaera pixka bat txarragoa da 65 urtetik gorakoen artean. Kasu horretan, talde hori da hizpide
dugun problematikak modu diferentzialean eragin eta 2014 eta 2018 artean hobekuntza-ildo argirik
ez duen bakarra. Hala eta guztiz ere, 65 urtetik gorakoen artean bakardadearen eta tristeziaren
eragina, 2018an, portzentajezko bost puntutik gora txikiagoa da 2006an eta 2010ean baino.
Arazoen inpaktua txikiagoa da 2018an urritasuna edo mendekotasun berezia dutenen artean, baina
kolektibo hori da bakardade- eta tristezia-arazoek gehien eragindakoa. Inpaktua zazpi bider
handiagoa da urritasunik eta mendekotasun berezirik ez duten pertsonen artekoa baino.
12
11. Beste adierazle batzuek, ordea, okerrera egin dute; honako hauek bereziki aipagarriak dira:
a) Gorakada deigarria izan dute familiako arretarik ezari/bazterketari, tratu txarrari, jazarpenari edo
indarkeriari lotutako arazoek.
Gorakada gizonezkoen artean ere gertatu arren, askoz handiagoa da emakumezkoen artean. 2014-
2018 aldian, egoera sozioekonomikoaren ikuspuntutik, arretarik ezari, bazterketari, tratu txarrari edo
indarkeriari lotutako arazoen gorakada bereziki deigarria da oinarrizko gabezia duten etxeetan.
b) 2006ko edo 2010eko mailetara itzuli gabe ere, jatorriaren, arrazaren edo erlijioaren ondoriozko
gizarte-bazterketaren pertzepzioak gorantz egin du 2018an.
Arazo larriek pixka bat gora egiten dute atzerritarren artean, baina gorakada deigarriena biztanle
nazionalen artean gertatu da (pertsona nazionalizatuak ere kontuan hartuta).
ARAZOAK EMANTZIPAZIO ETA UGALKETA PROZESUETAN
12. Arazoak oraindik ere eragiten die Euskadiko biztanle askori, batez ere 25-34 urtekoei, baina 2018.
urtean 2006tik datorren prozesu hau luzatu da: egungo etxetik kanpo bizitza independentea egiten
hasteko arazoak dituzten pertsonen proportzioaren murrizketa.
Hala ere, aipatutako beheranzko ildoak 2014ra arte gehien mesedetutako taldeetako batean,
atzerritarren artean, 2014-2018an gorakada nabarmena izan da bizitza independentea hasteko
arazoen inpaktuari dagokionez.
2014 eta 2018 artean, aipatu goranzko ildoa oinarrizko gabeziako egoerek eragindako etxeetan bizi
direnen artean ere gertatu da.
13. 2014 eta 2018 artean, nabarmen murriztu da nahi adina seme-alaba izatea eragozten duten arazo
sozioekonomikoen eta lanekoen inpaktua.
Jaitsiera hori bereziki deigarria da atzerritarren etxeetan eta 35 urtetik beherako pertsonek osatzen
dituztenetan. Izan ere, lehen aldiz 2006. urteaz geroztik, 2018an handiagoa da familia-ugalketari edo
demografiari lotutako arazo horien inpaktua 35-44 urteko pertsonen etxeetan, eta aipatu inpaktua ere
beherantz ari da 2014. urtearekin alderatuta, baina 2006ko edo 2010eko mailetatik hurbil.
13
ZERBITZUEN ETA PRESTAZIOEN ERABILERA
Gizarte-zerbitzuen erabilera
14. Egonkor jarraitzen du, 2018an pixka bat gorantz eginda ere, gizarte-zerbitzu publikoen erabilerak.
Hala ere, dinamika desberdinak daude zerbitzu horien erabileran. Hartara, igoera handia gertatzen
da 75 urtetik gorakoen erabileran, baina behera egiten du atzerritarrentzako edo oinarrizko gabezia
duten etxeetan bizi direnentzako arretak.
15. Elkarte-zerbitzuen erabilera egonkortu egin da. Epe luzeko ikuspegian, ordea, 2014 gertatzen zen
bezala, 2018ko erabilera-mailak argi eta garbi handiagoak dira 2006koak eta 2010ekoak baino.
Hala ere, eskatzaileen profila aldatu egin da, batez ere 45 urtetik gorakoen etxeen pisu erlatiboa
handitzeari dagokionez, lehendabizikoz gehiengoduna izan baita 2018an.
Aldaketa horrekin batera, gora egin du biztanle nazionalek eskarian duten pisu erlatiboak, eta
handiagoa da aldez aurretik arrisku-maila txikiagoa duten etxe moten presentzia (pertsona ez-
aktiboak edo pertsona landunak dituzten etxeak, haietako bat gutxienez egonkorra izanda).
Prestazioak eta laguntza ekonomikoak izatea
16. Susperraldi ekonomikoak EAEko laguntzazko prestazio orokorren sistemari lotutako babesa
gutxitzea ahalbidetzen du; hala ere, sistemak 2018. urtean 2010ean eta 2014an baino askoz etxe
gehiagori laguntzen jarraitu du. Estatuaren laguntza-jardunak oso maila apaletan jarraitzen du, eta
beheranzko joera nabarmenarekin.
EAEko laguntzako babes-sistema orokorra gero eta gehiago bideratzen da gabezia-arazoak dituzten
etxeetako pertsonetara, eta, beraz, Euskadin prekaritate ekonomiko handieneko egoeran dauden
etxeei erreparatzen die gehien-gehienetan.
Horretan, lagungarria da pertsona ez-aktiboak eta lanik gabeko pertsona aktiboak dituzten etxeekiko
arretaren pisu gero eta handiagoa. Hala ere, pertsona landunak dituzten etxeei dagozkien babes-
mailek behera egiten dute, bereziki litekeen arriskurik handiena dutenetan, lan egonkorrik gabeko
pertsonak dituztenetan. 2018an, EAEko laguntzako prestazio orokorren sistemak babestutako
etxeen ia % 70 pertsona ez-aktiboz edo langabezian dauden pertsona aktiboz osatutako etxeak dira.
14
Zaintza-zerbitzuak erabiltzea
17. Neurri handi batean eskaera handitzeko joerari emandako erantzun moduan, argi eta garbi egiten du
gora zaintza-zerbitzuen erabilerak. Biztanleria zahartzen ari den eta etxe unitateen kopurua handitzen
ari den honetan, dinamika bereziki deigarria da balio absolutuetan, 2018an lagundutako etxeen
kopurua askoz handiagoa izan baita.
Goranzko dinamika emakumeen etxeei dagokienez da bereziki deigarria, bai eta 75 urtetik gorako
pertsonak buru dituzten etxeei dagokienez ere. 2018an, azken etxe mota horri dagokio zaintza
zerbitzuen benetako erabilpenen hiru laurden baino gehiago.
Familia-laguntzak izatea
18. Azkenik, jaiotza-tasaren eta ugalkortasun-tasaren jaitsierak baldintzatutako testuinguru honetan,
behera egin du familia-laguntzak baliatzen dituzten etxeen proportzioak.
15
EMAITZA NAGUSIAK
2018ko GZEE-GPIaren emaitza nagusiek 2006-2018 aldiko eboluzioa dute ardatz, eta erreferentzia
berezia egiten diote 2014-2018 laurtekoan gertatutakoari, eta ondoren garatzen diren puntuetan laburbil
daitezke.
1. GIZARTE ARAZOAK ESKOLATZE PROZESUAN
0-5 urteko adingabeekiko arreta
Berriz gutxiago sartzen dira 0-5 urteko biztanleak haurtzaindegien eta ikastetxeen sisteman.
Dinamika hori bi urtetik beherakoen kolektiboari lotuta dago
2006 eta 2010 artean % 74,4tik % 73ra jaitsi ondoren ikastetxe edo haurtzaindegi batean zeuden 0-5
urteko adingabeen proportzioa, 2014. urtean % 76,6ra igo zen. 2018an, beheranzko ildoari berrekin zaio,
eta kolektiboaren % 73,4 egon da ikastetxe batean (2010eko gutxienekotik hurbil).
1. grafikoa
33,3
84,7
99,1
83,6
73,6 74,4
30,8
81,8
98,1
53,2
77,073,0
40,3
73,6
96,9
62,4
79,676,6
30,0
82,8
97,7
67,9
74,7 73,4
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
< 2 urte 2 urte 3 urte edo gehiago Oinarrizko gabezia Oinarrizko gabeziarikgabe
Adina Gabezia Guztira
Haurtzaindegian edo ikastetxean arreta jasotzen duten 0-5 urteko haurrak, adinaren eta etxekoen unitateko gabezia-egoeren arabera. EAE 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
2006 eta 2010 artean ez bezala, arreta-indizeen beherakada oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetako
adingabeei dagokie 2014 eta 2018 artean. Etengabe handitu ondoren 2006ko % 73,6tik 2010eko % 77ra
eta 2014ko % 79,6ra arte, artatutako adingabeen proportzioa % 74,7ra murriztu da talde horretan 2018an
(proportzio horrek 2006koa baino ez du gainditzen).
Oinarrizko gabeziako arazoak dituzten etxeetako adingabeen taldean, ordea, ikastetxeetan sartzen
direnen ehunekoak argi eta garbi gorantz egiten jarraitu du 2014-2018 aldian, eta 2010eko % 53,2tik
2014ko % 62,4ra eta 2018ko % 67,9ra aldatu da. Hala eta guztiz ere, talde horretan arreta jasotzen duten
adingabeen proportzioa oraindik ere askoz txikiagoa da 2018. urtean 2006an (% 83,6) baino. Gainera,
oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetako adingabeen taldeari dagokiona baino ia portzentajezko zazpi
puntu txikiagoa izan da 2018an.
16
Adin-taldea kontuan hartuta, 2014 eta 2018 artean, arretaren beheranzko dinamikak bi urtetik beherako
haurrei eragiten die nagusiki. Kasu horretan, 2006-2010 laurtekoan % 33,3tik % 30,8ra jaitsi ondoren,
2014an nabarmen handitu zen, % 40,3ra arte. 2014tik aurrera, ordea, berriz beherantz egin du, eta % 30
izan da 2018an; beraz, zentroetan sartu diren bi urtetik beherakoen proportzioa 2010ekoa baino
txikixeagoa izan da.
Hala ere, etengabe jaitsi ondoren 2006ko % 84,7tik 2010eko % 81,8ra eta 2014ko % 73,6ra, berriz ere
gorakada argia gertatzen da bi urtekoak ikastetxeetan edo haurtzaindegietan sartzeari dagokionez, eta,
% 82,8arekin, 2006ko balioaren azpitik baino ez da geratzen. Ildo beretik, 2014an % 96,9 izan ondoren,
gorantz egiten du, halaber, hiru urte edo gehiago dituztenen artean artatutako pertsonen proportzioak,
% 97,7arekin (hurbil 2010eko % 98,1etik eta 2006ko % 99,1etik).
Bi urtetik beherakoen artean, bai eta oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetan ere, zentro batean
sartzea mugatzen duten faktoreek zerikusia dute garrantzi handiagoa izatearekin bai familia-
lehentasunek bai jokoan dauden eta plazarik ez izatea ez diren beste faktore batzuek ere
Arretak 2018an izandako beherakadak gehien eragindako taldeetan (bi urtetik beherakoak eta oinarrizko
gabeziarik gabeko etxeak), garrantzitsua da zuzeneko familia-arreta lehenesteak gora egin izana
haurtzaindegi edo ikastetxeetan artatu gabeko kolektiboan. Hartara, adierazleak argi jarraituta ere 2006ko
eta 2010eko % 61etik gertu, 2018an aztertutako bi urtetik beherako biztanleen % 54 etxean artatzen dute
familia-lehentasunagatik, hau da, ia portzentajezko zazpi puntu gehiago 2014an baino (% 47,1).
Oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetako adingabeei dagokienez, familian zaintzearen aldeko hautua ere
gorantz doa: % 16,1etik % 18,6ra aldatu da 2014 eta 2018 artean, baina proportzio hori argi eta garbi
dago 2006ko % 24tik eta 2010eko % 21etik behera.
Hala ere, bi urtekoei dagokienez, familia-lehentasuna 2010 eta 2014 artean handitu ondoren, faktore
horrek garrantzia galdu du 2014 eta 2018 artean. Hartara, 2018an, bi urteko biztanleen % 8,7 baino ez
dute zaindu etxean arrazoi horrengatik, eta balio hori urrun dago 2010eko eta 2014ko balioetatik (% 17,4
eta % 17,8), are 2006kotik (% 13,1) ere. Familia-lehentasunak hiru urte edo gehiago dituztenen artean ere
behera egin du (% 2,6 2014an; % 1,1, berriz, 2018an).
Ildo beretik, oinarrizko gabeziako arazoak dituzten etxeetako adingabeen kasuan, familia-arretaren aldeko
hautuak gora egin zuen 2006 (% 14,3) eta 2010 (% 40,2) artean. Proportzio hori, ordea, 2014an % 26,8ra
eta 2018an % 23,1era murriztu da, baina, hala eta guztiz ere, oraindik 2006ko balioa baino argiro
handiagoa da.
Bi urte edo gehiago dituzten biztanleen artean izandako beheranzko dinamika gorabehera, familia-
lehentasunak bi urtetik beherako biztanleen artean izandako gorakada handiak argi uzten du zergatik egin
duen berriz gora faktore horren garrantziak 2018an arreta-zentro batean ez sartzeko arrazoi moduan. 0
eta 5 urte arteko biztanleen artean, familia-lehentasunaren aldeko hautua pixka bat igo zen 2006 eta 2010
artean (% 23,2tik % 24ra), eta % 17,9ra jaitsi zen 2014an. Gora egin du 2018an, % 19,5 izan arte; hala
ere, oraindik ere 2006-2010eko balioen azpitik.
17
Beste elementu batzuek ere laguntzen dute 2014 eta 2018 artean arreta gehiago handitzea eragozten.
Alde horretatik, 2018an handiagoa izan da zentroetan sartzea mugatzen duten gainerako faktoreen
inpaktua (prezioak, egokitasunik eza eskaintzan eta abar). 2006an eta 2010ean balioak % 3tik
beherakoak izan ondoren, faktore horiek arretarik gabeko kasuen % 5,5 azaltzen zuten 2014an, eta
proportzio hori % 7,1era igo da 2018an.
Goranzko ildo horrek ez die eragiten taldeei. Adinaren arabera, faktore osagarri horien inpaktuak batez
ere bi urtetik beherako biztanleak ezaugarritzen ditu. Biztanleria-talde horretan, horrelako arrazoiengatik
zentroetan ez sartzeak goranzko ildo etengabea izan du: % 5,9, 2006. urtean; % 7,7, 2010. urtean;
% 12,6, berriz, 2014an; eta % 16, azkenik, 2018an.
Egoera sozioekonomikoa kontuan hartuta, faktore horien garrantzia 2006ko % 2,1etik 2010eko % 6,6ra
handitu zen, eta 2014ko % 10,8ra, baina 2018an % 8,9ra jaitsi da oinarrizko gabeziako arazoak dituzten
biztanleen artean. Horrelako gabezia-arazorik gabeko etxeetan, ordea, faktore horien gorakada (% 2,5etik
beherako balioetatik 2006an, eta 2010ean % 4,4ra 2014an) luzatu egin da 2018an, arretarik gabeko
kasuen % 6,6 baitago kausa horiei lotuta.
Oro har, arretarik ezaren % 7,1 faktore osagarri horiei lotuta dago 2018an, balio hori 2014. urtean % 5,5
eta 2006 eta 2010ean % 3tik beherakoa izan ondoren.
2. grafikoa
60,9
13,1
0,8
14,3
24,0 23,2
61,4
17,4
1,7
40,2
21,024,2
47,1
17,8
2,6
26,8
16,117,9
54,0
8,7
1,1
23,1
18,6 19,5
5,92,2
0,12,1 2,4 2,4
7,7
0,8 0,2
6,6
2,0 2,8
12,6
8,6
0,5
10,8
4,4 5,5
16,0
8,5
1,1
8,96,6 7,1
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
< 2 urte 2 urte 3 urte edo gehiago Oinarrizko gabezia Oinarrizko gabeziarik gabe
Adina Gabezia Guztira
Hainbat arrazoirengatik haurtzaindegian edo ikastetxean arreta jasotzen ez duten 0-5 urteko haurrak, adinaren eta etxekoen unitateko gabezia-egoeren arabera. EAE 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
Arretarik ez, familiak ez duelako nahi 2006 Arretarik ez, familiak ez duelako nahi 2010 Arretarik ez, familiak ez duelako nahi 2014 Arretarik ez, familiak ez duelako nahi 2018
Arretarik ez, beste arrazoi batzuengatik 2006 Arretarik ez, beste arrazoi batzuengatik 2010 Arretarik ez, beste arrazoi batzuengatik 2014 Arretarik ez, beste arrazoi batzuengatik 2018
Familia-lehentasuna ez diren faktoreen azterketa-testuinguru honetan, deigarria da garrantzia galdu izana
plazarik ez egoteak, 0-5 urtekoak zentroetan sartzea mugatzen duen arrazoi moduan. 2018an, familia-
lehentasunari lotuta ez dauden arretarik ezaren arrazoi guzti-guztiak plazarik ez egotea ez diren zenbait
kausari lotuta daude, eta proportzio hori jada % 88,4 zen 2014an, baina oraindik % 50 eta % 54,6 artean
zegoen 2006-2010 aldian.
18
Hiru urtetik beherako biztanleen artean –hau da, aztertutako problematikaren inpaktua biltzen den
esparruan–, 3. grafikoan ikus daiteke ezen, “plazarik eza” faktorearekin gertatu ez bezala —2010 eta
2018 artean ia garrantzirik gabekoa izan arte behera egin baitzuen—, gainerako arrazoiek arretarik
ezaren balioak igotzea eragin dutela: % 2,5etik, 2006an eta 2010ean, % 9,6ra, 2014an, eta % 13,7ra,
azkenik, 2018an.
3. grafikoa
1,9
4,0
2,2
0,0
2,02,5
4,0 3,7
,4 ,3
2,7 2,5
0,4
12,3
2,8
5,8
1,3
9,6
,0
16,0
0,0
8,5
0,0
13,7
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
14,0
16,0
18,0
Leku falta Beste arrazoi batzuk Leku falta Beste arrazoi batzuk Leku falta Beste arrazoi batzuk
< 2 urte 2 urte Guztira
Familiaren erabakia ez bestelako arrazoiengatik haurtzaindegian edo ikastetxean arreta jasotzen ez duten 3 urtetik beheko haurrak. EAE 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
1.1. Gizarte-hezkuntzazko arazoak, nahitaez eskolatzeko adina duten adingabeen artean
Eskolatutako 6-16 urtekoen artean, alderdi soziala duten eskola arazo larrien eragina gutxitzeko
dinamika sendotu da
6 eta 16 urte arteko biztanleei dagokienez, GZEE-GPIak gizarte-garrantzi handia duten edo izan
dezaketen zenbait eskola-arazo jasotzen ditu. Kontuan hartzen dira, alde batetik, hezkuntza-egoerako
arazoak, bereziki, besteak beste, ez eskolatzea, absentismoa eta eskola-atzerapena, eta, azken kasu
horretan, larritasun txikiagoko egoerak (urtebeteko atzerapena) eta egoera larriak (bi urte edo gehiago)
bereizten dira.
Bestalde, eskolan gizarteratzeko zenbait arazo ere jasotzen ditu. Testuinguru horretan, tratu txarrari,
jazarpenari edo bazterketari lotutako arazo larriak edo oso larriak biltzen dira, bai eta integratzeko
aukeran eragina duten beste kontu larri batzuk ere (besteak beste, hizkuntza-arazoak, eritasunari edo
desgaitasunari lotutako arazoak eta abar).
Datuek adierazten dute arazo horien inpaktuaren beherazko joera mantendu dela 2018an EAEn
eskolatuta dauden 6-16 urteko biztanleen artean. Eta hala, arazo horien intzidentzia 2006an
erreferentziazko populazioaren % 8,6 izatetik 2010ean % 6,9, 2014an % 5,2 eta 2018an % 3,9 izatera
aldatu da.
19
4. grafikoa
8,1
14,6
8,6
6,6
10,6
6,9
4,4
15,1
5,2
3,5
8,8
3,9
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
14,0
16,0
18,0
Egoera Atzerritarra GUZTIRA
Eskola-arazo larriak (hezkuntza-egoera eta integrazioa) dituzten 6-16 urteko biztanleak,nazionalitatearen arabera. EAE 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Atzerritar adingabeei dagozkien adierazleek hobera egiten dute, baina ez alderdi arazotsuenetan,
eta dinamika bera agertzen da atzerritar ez diren adingabeen artean ere. Nolanahi ere, egoera ez da
2006koa bezain problematikoa
2014an ez bezala, aipatu joera 6 eta 16 urte arteko atzerritarren kolektibora hedatu da 2018an. Kolektibo
horretan, kontuan hartutako eskola-arazo larrien inpaktua % 14,6tik % 10,6ra murriztu zen 2006 eta 2010
artean, baina gora egin zuen 2014an, kontuan hartutako aldiko baliorik handienera iritsi arte (% 15,1).
2018an berriz heldu zaio beheranzko bideari, atzerritar eskola-umeen % 8,8k izan baitituzte eskola-arazo
larriak (baliorik txikiena 2006az geroztik).
Ildo on horrek zerikusia du urtebeteko eskola-atzerapenari eta eskolan (hezkuntza-esparruko bazterketa-
bide larrienei hertsiki lotuta egon gabe ere) integratzeko dauden beste muga larri batzuei (hizkuntza-
arazoei, eritasunen edo desgaitasunen ondoriozko arazoei eta abarri) lotutako arazoen inpaktua
txikitzearekin Bi kasuetan, inpaktua 2006 eta 2014 artean nabarmen handitu ondoren, jaitsiera handia
gertatu da 2014 eta 2018 artean. Hartara, urtebeteko eskola-atzerapenari dagokionez, 2006ko % 4,2tik
2010eko % 6,5era eta 2014ko % 8,9ra handitu zen, baina gero, 2018an, hasierako % 4,2ra itzuli da.
2018an, beste integrazio-arazo larri batzuk dituzten pertsonen ehunekoa ere (% 2) 2010eko eta 2014ko
balioen azpitik dago (% 2,7 eta % 4,5 hurrenez hurren), baina, oraingo honetan, 2006ko balioaren gainetik
(% 0,1).
Dinamika on hori, ordea, bateragarria da gizarte-arazo larri nagusiek eskolan integratzeko prozesuan
duten eragina neurriz handitzearekin. Eta hala, eskolatzerik eza, absentismoa, bi urteko eskola-
atzerapena edo handiagoa, jazarpena, tratu txarra, bazterketa eta gisako arazoak 2010ean % 1,4ko
presentzia izatera heldu ziren, baina eskolatutako atzerritarren % 1,7ri eragin zioten 2014an, eta % 2,6ri
20
eragin diote 2018an. Hala eta guztiz ere, aipatutako % 2,6 hori oso nabarmen urruntzen da 2006ko
% 10,3tik.
5.a grafikoa
3,3
7,0
10,3
,1
4,2
14,6
0,0
1,4 1,4
2,7
6,5
10,6
,6 1,11,7
4,5
8,9
15,1
1,3 1,3
2,62,0
4,2
8,8
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
14,0
16,0
18,0
20,0
Eskola-atz. > 2 urte,eta hezkuntzako
beste arazo larri batzuk
Jazarpena,tratu txarrak
edo bazterketa
Arazo larri nagusiak Bestelako arazo larriak Eskola-atz. urte 1 Arazoren bat
Eskola-arazo larriak (hezkuntza-egoera eta integrazioa) dituzten 6-16 urteko biztanle atzerritarrak,arazo-motaren arabera. EAE 2006-2018
(taldearen ehunekoa)
2006 2010 2014 2018
5.b grafikoa
1,3 1,1
2,2
0,8
5,2
8,1
0,40,7
1,10,8
4,7
6,6
0,4 0,20,6
0,1
3,7
4,4
0,6 0,61,1
0,4
1,9
3,5
0,0
1,0
2,0
3,0
4,0
5,0
6,0
7,0
8,0
9,0
10,0
Eskola-atz. > 2 urte,eta hezkuntzako
beste arazo larri batzuk
Jazarpena,tratu txarrak
edo bazterketa
Arazo larri nagusiak Bestelako arazo larriak Eskola-atz. urte 1 Arazoren bat
Eskola-arazo larriak (hezkuntza-egoera eta integrazioa) dituzten 6-16 urteko biztanle ez atzerritarrak, arazo-motaren arabera. EAE 2006-2018
(taldearen ehunekoa)
2006 2010 2014 2018
21
2014 eta 2018 artean, aztertutako arazo larri nagusien eragina neurriz handitzeak ez ditu soilik
ezaugarritzen atzerritar eskola-umeak. Biztanle nazionalen artean ere gertatzen da. Hartara, 5.b grafikoak
adierazten duen moduan, problematika horien eragina, 2006an % 2,2 izatetik 2010ean % 1,1 eta 2014an
% 0,6 izatera jaitsi ondoren, % 1,1 izatera igo da 2018an atzerritar ez direnen kolektiboan. Talde horretan,
gainera, goranzko joera eskola-integraziorako beste arazo larri batzuetara hedatzen da (arazoak
hizkuntzarekin; eritasunekin edo desgaitasunekin erlazionatutako zailtasunak eta abar), eta zertxobait
handitu da 2014ko % 0,1etik 2018ko % 0,4ra, oraindik ere, ordea, 2006ko eta 2010eko balioaren azpitik
(% 0,8). Hala ere, urtebeteko eskola-atzerapenari lotutako problematikak azkarrago egin du behera.
Problematika horren inpaktua, 2006ko % 5,2tik 2010eko % 4,7ra eta 2014ko % 3,7ra jaitsi ondoren, % 1,9
baino ez da izan 2018an.
Nolanahi ere, eskolatutako biztanle atzerritarren eta nazionalen arteko aldeak eskolan integratzeko arazo
larrien mota guztietan mantentzen dira, eta balioak % 1,3 eta % 0,6 dira, hurrenez hurren, bai bi urteko
edo denbora gehiagoko eskola atzerapenari eta hezkuntza-egoeran dauden beste arazo larri batzuei
dagokienez, bai jazarpenak, tratu txarrak eta bazterketak eskolan duten inpaktuari dagokionez.
Azken mota horretako arazoei dagokienez, atzerritarren artean okertze txiki bat izan da 2014 eta 2018
artean, % 1,1etik % 1,3ra (2010eko % 1,4tik hurbil) handitu baita balioa. Balioek, beraz, gehienbat
adierazten dute egonkortze bat gertatu dela aldi horretan, eta inpaktua, nolanahi ere, askoz txikiagoa da
2006koa (% 7) baino. Okertzea handiagoa da bi urteko edo denbora luzeagoko eskola-atzerapenari eta
hezkuntza-egoeran dauden beste arazo larri batzuei dagokienez; izan ere, balioak ia hutsaren parekoak
ziren 2010ean, baina % 1,3ra arte handitu dira 2018an (hala ere, argi eta garbi 2006ko % 3,3aren azpitik).
Datuek adierazita ere egoera orokorrean hobetu dela 2014 eta 2018 artean, esan behar da oraindik ere
alde handia dagoela eskola-ume nazionalen eta atzerritarren artean, GZEE-GPIan kontuan hartutako
larritasun gutxiagoko beste arazo batzuen eraginari dagokionez.
Eta hala, urtebeteko eskola-atzerapenari dagokionez, 2014an arazoak adingabe atzerritarren eta
nazionalen artean zeukan inpaktu diferentzialean zegoen ia bost puntuko aldea (% 8,9 eta % 3,7) murriztu
arren, inpaktu hori bikoitza baino handiagoa da oraindik ere 2018an kolektibo atzerritarrean (% 4,2; % 1,9,
berriz, 6-16 urteko biztanle nazionalen artean). Problematika horiek hezkuntza-egoeran dauden beste
larriago batzuei (ez eskolatzeari, absentismoari eta bi urtetik gorako eskola-atzerapenari) gehitzen
bazaizkie, arazoak dituzten adingabe atzerritarren proportzioa % 5,5 da 2018an; nazionalen artean, berriz,
% 2,5 baino ez. Aipatu % 5,5 hori, ordea, baliorik txikiena da 2006tik. Aurreko txikiena 2010ekoa izan zen,
% 6,5, eta handiena 2014koa, % 9,5 (% 7,4, berriz, 2006an).
Atzerritarrek, halaber, beste neurri batean jasaten dituzte beste integrazio-arazo larri batzuk, zerikusia
dutenak hizkuntzarekin, eritasunekin, desgaitasunekin eta abarrekin. 2018an, eskolatutako adingabe
atzerritarren % 2k ditu arazo horiek; nazionalen artean, ordea, % 0,4 baino ez da balio hori. Ehuneko
horrek, 2006an horrelako arazoetan izandako balioaren gainetik egonda ere (% 0,1), adierazten du
jaitsiera handia izan dela 2014ko eta 2010eko balioekin alderatuta (% 4,5 eta % 2,7).
22
6. grafikoa
,6 ,61,1
,4
1,9
3,5
1,3 1,3
2,62,0
4,2
8,8
,0
1,0
2,0
3,0
4,0
5,0
6,0
7,0
8,0
9,0
10,0
Eskola-atz. > 2 urte,eta hezkuntzako
beste arazo larri batzuk
Jazarpena,tratu txarrak
edo bazterketa
Arazo larri nagusiak Bestelako arazo larriak Eskola-atz. urte 1 Arazoren bat
Eskola-arazo larriak (hezkuntza-egoera eta integrazioa) dituzten 6-16 urteko biztanleak, arazo-motaren eta nazionalitatearen arabera. EAE 2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
Egoera Atzerritarra
Izandako dinamika konplexuak gabezia ekonomikoko arazoak dituzten eskola-umeak
ezaugarritzen ditu
Oinarrizko gabeziako egoeretan bizi diren eskola-umeen artean bezala horrelako egoeretan bizi ez
direnen artean ere gertatu da 2014 eta 2018 artean arazo larri nagusien gorakada. Bi kasuetan, gainera,
etena izan da 2014ra arteko beheranzko ildoan.
7. grafikoa
6,1
8,8
2,5
5,5
2,2
12,4
1,0
5,0
1,3
13,3
0,5
2,72,4
5,3
1,02,0
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
14,0
16,0
Arazo larri nagusiak Bestelako arazoak Arazo larri nagusiak Bestelako arazoak
Oinarrizko gabezia Oinarrizko gabeziarik gabe
Eskola-arazo larriak (hezkuntza-egoera eta integrazioa) dituzten 6-16 urteko biztanleak,etxekoen unitateko gabezia-egoeren eta arazo motaren arabera. EAE 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
23
Gorakada zertxobait deigarriagoa da oinarrizko gabeziako arazoak dituzten etxeetan. Horrelakoetan,
arazo larri nagusien inpaktua 2006ko % 6,1etik 2010eko % 2,2ra eta 2014ko % 1,3ra jaitsi ondoren,
% 2,4ra igo da 2018an (beraz, 2010ekoa eta 2014koa baino handiagoa izan da). Oinarrizko gabeziarik
gabeko etxeetako adingabeen kasuan, igoera % 0,5etik % 1era artekoa izan da 2014-2018an, eta balioa
2010eko mailara itzuli da. 2018ko balioak, ordea, oso urrun daude 2006koetatik (% 6,1 oinarrizko gabezia
izanda, eta % 2,5 gabezia hori gabe).
Aztertutako gainerako arazoen (beste arazo larri batzuen eta urtebeteko eskola-atzerapenaren) eraginak,
bestalde, 2014-2018an dinamika, oro har, ona izan dela adierazten du. Gabeziarik gabeko etxeetako 6-16
urtekoen artean, inpaktuak etengabe jaisten jarraitzen du: % 5,5etik (2006) % 5,0ra (2010), % 2,7ra
(2014) eta % 2ra (2018), hau da, gutxienekora. 2014-2018 aldiko jaitsiera askoz garrantzitsuagoa da
gabezia duten etxeetako adingabeen artean. Kasu horretan, etengabe handitu ondoren 2006 (% 8,8) eta
2014 (% 13,3) artean, kontuan hartutako arazoen inpaktua izugarri jaitsi da 2018an % 5,3ra.
2. LANERATZEKO ARAZO BEREZIAK
Joera hobetzekoa bada ere, 2018an oraindik ere garrantzitsua da egiturazko lan-bazterketaren
fenomenoa
2014an, okertze sozialari dagokionez GZEE-GPIak jasotako fenomeno nagusia laneratzeko arazo
berezien dinamikari lotuta dago. Urte horretan EAEn bizi ziren 16-64 urtekoen arteko 120.109 pertsonak
zuten eragiketa estatistikoan jasotako horrelako arazoetako bat. Hau da, adin-tarte horretako biztanleen
% 8,5 ziren, argi eta garbi 2006an (% 3,7) eta 2010ean (% 2,9) baino gehiago.
Susperraldi ekonomikoak aipatu adierazleak nabarmen hobetzea ekarri badu ere, ez da laster eta guztiz
itzuli 2006-2010eko egoerara. 2018an, oraindik 91.168 pertsonak dituzte laneratzeko arazo bereziak; hau
da, 16-64 urteko biztanleen % 6,6k. Ikus daitekeen bezala, balio horiek 2006koak eta 2010ekoak baino
askoz handiagoak dira oraindik ere. Izan ere, kopuru absolututan, 2018an eragindako pertsonak % 69,2
gehiago dira 2006koak (53.885) baino, eta % 123,1 gehiago 2010ekoak (40.862) baino. 2014an
eragindako 120.109 pertsonen aldean, ordea, 2018ko balioak jaitsiera handia (- % 24,1) gertatu dela
adierazten du.
Lanerako arazo bereziek EAEn oraindik duten eragin handia langabezia kronifikatzeko prozesuen ondorio
da, edo, nabarmenago susperraldian, langabezia mota horrekin batera herritarrek, kontratatzeko eskema
legezko eta onartuen araberakoak izan arren, marjinaltzat jotzen dituzten lanak noizean behin edo aldi
baterako garatzearen ondorio.
Alde horretatik, 2018an, laneratzeko arazo bereziak dituzten pertsonen artean nagusi den lan arazo
motak oraindik ere zerikusia du langabezia-egoera kronikoekin edo enplegu marjinaletan
azpienplegatzearekin, eta errealitate hori dute 81.630 pertsonak. Aipatu kopurua - % 25,7 txikiagoa izan
arren 2014an egoera horretan zegoen 109.865 pertsonako kopurua baino, oraindik ere hiru bider baino
24
gehiago handiagoa da 2010ean (26.047) eta 2006an (24.680) eraginda zeudenen kopurua baino.
Erreferentziazko kolektiboa 2006an eta 2010ean EAEko 16-64 urteko biztanleen % 1,7-1,8 baino ez
izatetik 2014an % 7,8 izatera aldatu zen. Azken lau urtekoan izandako hobekuntza gorabehera, proportzio
hori % 5,9 da oraindik 2018an.
8. grafikoa
10.85513.825
24.680 24.593
4.612
53.885
9.455
16.592
26.047
12.151
2.664
40.862
60.179
49.686
109.865
5.062 5.182
120.109
44.358
37.272
81.630
4.012 5.525
91.168
0
20.000
40.000
60.000
80.000
100.000
120.000
Langabezian edoazpiokupazio
kronikoan (BP > 18hilabete)
Langabezian edoazpiokupazio
kronikoan (Beste kidebatzuk > 30 hilabete)
Langabezian edoazpiokupazio
kronikoan (Guztira)
Lan-baimenik gabe(atzerritarrak)
Enplegu berezia edobabestua
GUZTIRA
Laneratze-arazo bereziak dituzten 16-64 urteko biztanleakEAE. 2006-2018
(datu absolutuak)
2006 2010 2014 2018
9. grafikoa
0,8 1,0
1,7 1,7
0,3
3,7
0,71,2
1,8
0,9
0,2
2,9
4,3
3,5
7,8
0,4 0,4
8,5
3,22,7
5,9
0,3 0,4
6,6
0,0
1,0
2,0
3,0
4,0
5,0
6,0
7,0
8,0
9,0
10,0
Langabezian edoazpiokupazio kronikoan
(BP > 18 hilabete)
Langabezian edoazpiokupazio kronikoan(Beste kide batzuk > 30
hilabete)
Langabezian edoazpiokupazio kronikoan
(Guztira)
Lan-baimenik gabe(atzerritarrak)
Enplegu berezia edobabestua
GUZTIRA
Laneratze-arazo bereziak dituzten 16-64 urteko biztanleakEAE. 2006-2018 aldia
(16-64 urteko biztanleriaren ehunekoa)
2006 2010 2014 2018
25
Adierazitako joeren ondorioa da 2018an oraindik ere oso garrantzitsua izatea langabezian dauden edo
azpienplegu kronikoa duten pertsonei lotutako problematika, etxean erreferentziazko pertsona badira, eta
egoera horietan 18 hilabete baino gehiago badaramate. Eragindako pertsonak 10.855 izan ziren 2006an
eta 9.455, berriz, 2010ean, baina kopurua 60.179ra handitu zen 2014an, eta 2018an oraindik 44.358 kasu
egon dira. Kopuru hori 2006koa baino 4,1 bider handiagoa da.
Hain nabarmena izan gabe ere, aipatzekoa da, halaber, zenbat pertsona diren langabe edo zenbat
azpienplegatu kroniko etxean erreferentziazko pertsona izan gabe langabezian edo enplegu marjinalak
izanez 30 hilabete baino gehiago daramatzatenen artean. Talde horretan 13.825 pertsona zeuden
2006an, eta 16.592, berriz, 2010ean; eta 49.686 pertsonako kopurura iritsi zen 2014an, baina oraindik
37.272 daude 2018an: 2006an baino 2,7 bider gehiago.
Lan-baimenik gabeko atzerritar aktiboen kopuruak, ordea, behera egiten jarraitu du 2014 eta 2018 artean.
Egoera horretan 24.593 pertsona zeuden 2006an, baina kopuru hori 12.151ra jaitsi zen 2010ean, 5.062ra
2014an eta 4.012ra jaitsi da 2018an. Aurten, EAEn bizi diren 16-64 urtekoen % 0,3 baino ez dago egoera
horretan Erreferentziazko kolektiboan, laneratzeko arazo bereziak zituzten pertsonen % 45,6 zeuden
2006an, % 29,7 2010ean, baina % 4,4 baino ez 2018an: 2014ko balioaren antzekoa (% 4,2).
Laneratzeko arazo bereziak dituzten gainerako pertsonak (5.525 guztira) egoera horretan enplegu berezi
edo babestu baten esparruan (laneratzeko programa berezietan, laneratzeko enpresetan edo enplegu-
zentro berezietan) okupazio bat izaki dauden biztanleei dagozkie1.
Eragindako kolektiboan, gutiz gehienak nazionalak eta 25 eta 54 urte artekoak dira, baina begi-
bistakoa da zahartzeko joera, eta emakumeen presentzia handiagoa da
11. grafikoan ikus daitekeen bezala, laneratzeko arazo berezien arteko gehienak oraindik ere 25-54
urtekoen artean gertatzen dira 2018an, kolektibo horretan biltzen baitira kontuan hartutako arazoen % 73.
Hala ere, ehunekorik txikiena da 2006. urteaz geroztik, eta horretarako arrazoi nagusia eragindako
pertsonen zahartze-prozesua da. Izan ere, 2018an, 45 urtetik gorako pertsonei dagozkie laneratzeko
arazo berezien % 51,2, eta hori funtsezko aldaketa da. Hartara, GZEE-GPIa egiten denetik lehen aldiz, 45
urtetik gorako pertsonen talde hori gehiengoduna da laneratzeko arazo bereziek eragindako biztanleen
artean. 2006an hautemandako kasuen % 27,7 baino ez zegokion, baina proportziora % 32,7ra igo zen
2010ean, % 40,6ra, berriz, 2014an, eta gehiengoduna bihurtu zen 2018an.
1 Kopuru horrek ez ditu barruan hartzen lan modu hori duten pertsona guztiak, baizik eta laneratzeko problematika
berezi bati lotzen zaizkionak baino ez.
26
Laneratzeko arazo bereziak dituzten biztanleen zahartzea hautemangarria izanda ere 45-54 urteko
pertsonen artean –guztien % 28,6 2018. urtean: ehunekorik handiena 2006. urtetik, 2014ko (% 25,3),
2006ko (% 17,7) eta 2010eko (% 18,7) ehunekoen gainetik–, gehikuntzarik handiena, 2014 eta 2018
artean, 55-64 urteko pertsonei dagokie. 2006 eta 2014 artean aztertutako biztanleen % 10etik % 15,3ra
bitarte izan ziren, baina 2018. urtean % 22,6.
10. grafikoa
5,6
7,5
2,4
6,77,5 7,6
6,65,4
19,3
6,6
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
Gizonezkoa Emakumezkoa 15-24 urte 25-34 urte 35-44 urte 45-54 urte 55-64 urte Egoera Besteren bat
Sexua Adina Nazionalitatea Guztira
Laneratze-arazo bereziak dituzten 16-64 urteko biztanleak, sexuaren, adinaren eta nazionalitatearen arabera. EAE. 2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
11. grafikoa
42,5
57,5
4,4
15,4
29,0 28,622,6
75,1
24,9
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
Gizonezkoa Emakumezkoa 15-24 urte 25-34 urte 35-44 urte 45-54 urte 55-64 urte Egoera Besteren bat
Sexua Adina Nazionalitatea
Laneratze-arazo bereziak dituzten 16-64 urteko biztanleen banaketa, sexuaren, adinaren eta nazionalitatearen arabera. EAE. 2018
(ehunekoak)
27
Erlatiboki, 2018an, laneratzeko arazo berezien inpaktua antzeko samarra da oro har 25 eta 64 urte
tartean. 10. grafikoak adierazi bezala, gehieneko maila, % 7,5 eta % 7,6 artekoa, 35-54 urteko pertsonei
dagokie; baina hurbileko mailetan jarraitzen du, % 6,6 eta % 6,7 artekoetan, 25-34 urteko pertsonei edo
55-64 urtekoei dagokienez. 15-24 urtekoen taldean (% 2,4) soilik jaisten da % 6,5eko mugatik, nabarmen
jaitsi ere.
Garrantzitsua da ohartzea 25-64 urteko biztanleen artean hau gertatu dela: zenbat eta urte gehiago izan,
orduan eta txikiagoa izan da 2014-2018 aldian laneratzeko arazo bereziak izan dituzten pertsonen
proportzioaren jaitsiera. Hartara, jaitsiera hori portzentajezko -3,9 puntukoa izan da (% 10,6tik % 6,7ra)
25-34 urtekoen artean, eta -3,6 puntukoa 35-44 urtekoen artean (% 11,1etik % 7,5era). 45-54 urtekoen
artean, -1,2 puntura murriztu da (% 8,8tik % 7,6ra), eta ia alderik ez da izan 55-64 urteko pertsonen
artean, inpaktu-mailak egonkortu direlako (% 6,5etik % 6,6ra 2014 eta 2018 artean). Egonkortze horrek
talderik gazteena ere ezaugarritzen du, 15-24 urtekoa –% 2,4 2018an: soil-soilik bi hamarren gutxiago
2014an (% 2,6) baino–.
2014an ez bezala, laneratzeko arazo berezien inpaktua handiagoa da 2018an emakumeen artean: % 7,5;
gizonen artean, berriz, % 5,6. Izan ere, emakumeen artean igoera txiki bat gertatu da (% 7,2tik % 7,5era
2014 eta 2018 artean); gizonen artean, berriz, jaitsiera handia (% 9,9tik % 5,6ra). 2018an, laneratzeko
arazo bereziak izan dituztenen % 57,5 emakumeak izan dira; eta ehuneko hori 2010ekoa (% 56,4) baino
handiagoa da.
Aztertutako arazoek oraindik ere eragin diferentziala dute atzerritarren artean 2018an, % 19,3k baitu mota
honetako arazoren bat. Balio horrek 2010eko % 15,9a gainditzen du, baina kontuan hartutako egoeren
inpaktua 2006koa (% 31,4) baino askoz txikiagoa izateaz gain —aldi horretan atzerritarren zati handi
batek ez baitzeukan lan-baimenik—, 2014koa (% 27,3) baino askoz txikiagoa ere bada. Bestalde, 2018ko
balioa (% 5,4), biztanle nazionalen artean, argi eta garbi handiagoa da 2006ko eta 2010eko balioak baino
(% 2tik hurbilekoak), baina, era berean, nabarmen txikiagoa 2014an izandako gehienekoa (% 7,2) baino.
Laneratzeko arazo berezien eragina jaisteko joera handixeagoa izanda ere biztanle nazionalen artean
2014-2018 aldian, aztertutako arazoen banaketan biztanle horiei dagokien pisuak oso gehiengoduna
izaten jarraitzen du: % 75,1. 2014an izan zuena (% 78,8) baino txikiagoa da, baina argi dago 2006an
(% 51,5) eta 2010ean (% 60,9) izandako balioen gainetik.
Oraindik ere oso handiak dira eragindako biztanleen artean lan normalizatuaren mundutik
baztertutakoen berri ematen diguten adierazleak. Biztanle horietan, handiagoa da lan-merkatuaren
ertzetan dagoen zatia
Laneratzeko arazo bereziak dituzten pertsonen kopurua gutxitu arren 2014 eta 2018 artean, biztanle-talde
horrek lan-merkatuan duen posizioa okertzeko bidea, zeina neurri batean igartzen baitzen 2010 eta 2014
artean, neurri handi batean luzatu da 2018an, 12. grafikoko adierazleetan ikus daitekeen bezala.
28
12. grafikoa
57,9
40,035,9
18,1
24,3
52,4
79,4
10,5 10,1
26,1 24,7
67,2
13,5
30,3
47,4
75,5
8,4
16,1
10,8 9,4
84,1
11,5
39,2
28,6
83,2
4,6
12,2
19,517,3
75,8
19,8
39,542,3
70,3
9,5
20,2
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
egunlanean aridirenen %
azken urteangutxienez
6 hilabetez lanegin
dutenen %
azken urteanlanik egin ezdutenen %
lanik ez duteneta bilatzen ariez direnen %
duela 3 urte bainogehiago lan egin
zutenen% (lan
erregularizatua)
esperientziarik ezdutenen edo
duela 5 urte bainogehiago lan eginzutenen % (lan
erregularizatua)
lana aktibokibilatzen
ari direnen %
lana aktibokibilatzen
ari ez direnenedota
gogogabetutadaudenen %
benetan bilatzenez dutenen %
Laneratze-arazo bereziak dituzten 16-64 urteko biztanleak. Lan-merkatuko eta ekoizpen-sistemako txertatze-adierazleak. EAE. 2006-2018
2006 2010 2014 2018
29
Laneratzeko arazo bereziek eragindako kolektiboan, eta lan-merkatuaren egoerari dagokionez, 2008ko
krisiaren ondoren nabarmen egin zuen behera okupazioren bat, oso marjinala izanagatik ere, izateko
aukeraren bat izaten jarraitzen zuen zatiak. Inkesta egindako unean lanarekin kontaktua zuten talde
horretako pertsonen proportzioak bilakaera hauxe izan zuen: 2006ko % 57,9tik 2010eko % 26,1era aldatu
zen, eta 2014an, berriz, gutxienekoa izan zuen, % 10,8. Proportzioak gorantz eginda ere 2016 eta 2018
artean, hobetze horrek 2018ko balioa % 19,5 izatea baino ez du eragin. Ehuneko hori 2006kotik oso urrun
dago, eta, era berean, 2010ekoa baino txikiagoa da.
Ildo beretik, laneratzeko arazo bereziak dituztenen artean azken urtean gutxienez sei hilabetez lan egin
dutenen proportzioak gora egin du % 9,4tik % 17,3ra 2014 eta 2018 artean, baina adierazlea urrun
geratzen da 2006ko eta 2010eko balioetatik (% 40 eta % 24,7). 2014-2018 laurtekoan, bestalde,
% 84,1etik % 75,8ra jaitsi da kolektiboan azken hamabi hilabeteetan enpleguarekin inolako loturarik izan
ez duen zatia. Hala ere, 2018ko proportzioa handiagoa da 2006koa (% 35,9) eta 2010ekoa (% 67,2)
baino. 2018an, beraz, oraindik ere aztertutako pertsonen hiru laurdenei gertatu zaie azken urtean erabat
urrunduta egotea produkzio-sistematik.
2014-2018 aldiko hobekuntza-ildo bera ere ez da hedatzen GZEE-GPIan kontuan hartutako alderdi
guztietara. Eta hala, okerrera egiten jarraitzen du enplegu erregularizatu batean azken esperientzia duela
hiru urte edo gehiago izan duten pertsonen proportzioari dagokion adierazleak. Kasu horretan, ehunekoa
% 24,3tik (2006) % 30,3ra (2010) eta % 39,2ra (2014) handitu zen. Motel bada ere, handitzeko joerak
2018ra arte iraun du (% 39,5).
Gainera, kontuan hartutako biztanleen artean, enplegurako benetan balia daitezkeen baina, dela inolako
lan-esperientziarik ez izateagatik, dela enplegu erregularizatu batean duela bost urte baino gehiago aritu
izanagatik, produkzio-sistematik guztiz urrunduta dauden biztanleen pisu erlatiboak gora egin du 2014 eta
2018 artean. Proportzio hori, 2006an % 52,4 eta 2010ean % 47,4 izan ondoren, % 28,6ra jaitsi zen
2014an, baina berriz gora egin du 2018an % 42,3 izan arte.
Izan ere, aztertutako kolektiboan 2018an lortu da enplegu-eskari aktiboa duten pertsonen proportziorik
txikiena, % 70,3, 2006an eta 2014an % 80tik hurbil edo gora izandako balioen azpitik; bai eta 2010ean
(% 75,5) izandako balioaren azpitik ere. 2014ra arte etengabe jaitsi ondoren –% 10,5 (2006), % 8,4 (2010)
eta % 4,6 (2014)– etsipen-egoeren pisu erlatiboa eta enplegu-eskariaren gainerako adierazpide ez-
aktiboena % 9,5era igo da. Deigarria da, halaber, gora egin dutela eskaririk ezak edo eskariaren
adierazpide egiazki itxurazkoek, 2018an kolektiboaren % 20,2aren ezaugarria izan baita. Ehuneko hori
handiagoa da 2006koa (% 10,1) eta 2014koa (% 12,2) baino, are 2010ekoa (% 16,1) baino ere.
Datuek, beraz, adierazten dute lana lortzeko arazo handiak dituela kolektiboak, gehienetan aurretiko
esperientziarik ez baitu izan enplegu arautu batean (% 37,8 baino ez orain dela bost urte baino gutxiago),
eta kasuen % 29,7an (ehunekorik handiena 2010etik) ez baitu laneratzeko eskaera aktiborik.
30
Egiturazko lan-bazterketak lotura estua du gabezia ekonomikoarekin
13. eta 14. grafikoetan ikus daitekeen bezala, eskura dauden datuek oraindik ere adierazten dute lotura
handia dagoela 2018an langabezia edo muturreko lan-prekarietatearen beste adierazpide batzuk
kronifikatzearen eta gabezia ekonomikoaren artean. Hartara, oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetan bizi
diren 16-64 urteko pertsonen % 3,4k laneratzeko arazo bereziak ditu. Aldiz, gabezia hori duten etxeetan,
% 28,3ra iritsi da proportzioa. Izan ere, 2018. urtean, laneratzeko prozesuetan aurkitutako arazo berezi
guztien % 54,1ek lotura dute oinarrizko gabezia-egoerek eragindako etxeetako pertsonekin –2014an
(% 49,6) izandako balioaren gainetik–.
Datuek, bestalde, adierazten dute 2018an nolabaiteko lan-egonkortasuna duten etxeetan izan dela
laneratzeko arazo berezien zati bat, eta horrelako arazoak zituzten pertsonen % 33,2 zeuden etxeetan
gutxienez pertsona batek lan egonkorra zeukan (ehuneko hori txikiagoa izan zen 2014an: % 29,6). Hala
ere, kontuan hartutako kasurik gehien-gehienak lan-egongaiztasuneko egoera orokortuak dituzten edo
jardueraren esparrutik de facto irtetea izan duten etxeei lotuta daude. Eta hala 2018an, laneratzeko arazo
berezien % 48,3 etxekide aktiboetako ezeinek lan egonkorrik (edo, besterik gabe, lanik) lortzen ez duen
etxeetan gertatu dira, eta % 18,5, berriz, lanean diharduen inor ez dagoela jada esan daitekeen etxeetan.
Azken etxe horien pisu erlatiboak gora egin du 2014arekin alderatuta (% 10,6 baino ez urte hartan), baina
lan egongaitzei edo langabeziari lotutako zatiak behera egin du (% 59,8 2014. urtean).
13. grafikoa
28,3
3,4 2,8
21,719,2
6,6
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
Oinarrizko gabezia Gabeziarik gabe Baten batek lanegonkorra du
Baten bat aktibodago, inork ez du lan
egonkorrik
Pertsona aktiborikgabe
Gabezia Jarduerarekiko harremana Guztira
Laneratze-arazo bereziak dituzten 16-64 urteko biztanleak, gabezia-egoeren eta etxekoen unitateko kideen jarduerarekiko harremanaren arabera
EAE. 2018(talde bakoitzaren ehunekoak)
31
14. grafikoa
54,1
45,9
33,2
48,3
18,5
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
Oinarrizko gabezia Gabeziarik gabe Baten batek lan egonkorradu
Baten bat aktibo dago,inork ez du lan egonkorrik
Pertsona aktiborik gabe
Gabezia Jarduerarekiko harremana
Laneratze-arazo bereziak dituzten 16-64 urteko biztanleen banaketa, gabezia-egoeren eta etxekoen
unitateko kideen jarduerarekiko harremanaren araberaEAE. 2018
(ehunekoak)
Lan egonkorra izatea lortzen duen pertsona aktiborik ez duten etxeetan, laneratzeko arazo bereziak
izateko aukera oraindik handia da 2018an. Horrelako etxeetan, 16-64 urteko pertsonen % 21,7k
problematika hori planteatzen du 2018an, eta ehuneko horrek argi adierazten du horrelako etxeetan bizi
direnak lanetik baztertuta geratzeko arriskuan daudela. Nahiz eta nabarmen murriztu 2014ko balioarekin
alderatuta (% 30,5), oraindik ere argi eta garbi handiagoa da, bai 2010ean talde honetan laneratzeko
arazo bereziek eragindako pertsonen ehunekoa baino (% 13), bai 2010. urteari dagokion balioa baino
(% 19,5).
Kontuan hartutako arrisku diferentziala, gainera, begi-bistakoa da lan egonkorra duen pertsonaren bat
duten etxeetako pertsonez den bezainbatean, 16-64 urteko biztanleen % 2,8k soilik baitituzte laneratzeko
arazo bereziak horrelako etxeetan (% 3,3 2014an).
Kontuan hartutako kolektiboan jarduerari egitez uko egiten dioten pertsonen presentzia handiagoa
azpimarratu beharreko beste elementu bat da, eta berekin dakar benetako jarduera-ezaren eta
laneratzeko arazo berezien arteko lotura etengabe handitzea. Alde horretatik, etengabe handitzen ari da
kide guztiak ez-aktibo dituzten etxeetan horrelako arazoen agerpena 16-64 urteko biztanleen artean.
2006an eta 2010ean % 0,8-% 1,2 baino ez zen, baina 2014an % 12,7 izan zen, eta 2018an baliorik
handiena izan zuen, % 19,2. Hartara, 2018an, 16-64 urteko kide guztiak ez-aktibo dituzten etxeetako
jarduera-ezeko egoeren ia bostenek lotura dute GZEE-GPIan kontuan hartutako laneratzeko arazo
berezien presentziarekin.
32
3. URRITASUNA ETA MENDEKOTASUNA DITUZTEN PERTSONAK
Urritasunaren eta mendekotasunaren inpaktuak behera egiten du oro har, gutxienez moderatua
den mendekotasunari dagokionez izan ezik, 75 urtetik gorako taldeetan bereziki
2018an, EAEko biztanleen % 9,5ek urritasun funtzionalen bat du osasun-arazo bati edo adin aurreratuari
lotuta, eta horrek esan nahi du balio hori argi eta garbi txikitu dela aurreko urteekin alderatuta. Lehen,
urritasun horien inpaktuak zertxobait handitzeko joera zuen, 2006an balioa % 10,5 izan baitzen; 2010ean,
berriz, % 10,8; eta 2014an, azkenik, % 10,9. 2018an eragindako pertsonen kopurua (205.071) txikiena
izan da 2006. urteaz geroztik, eta 2014koa (235.862) baino % 13,1 txikiagoa izan da.
Kasuen % 53,5ean (ehunekorik handiena 2006. urteaz geroztik), kontuan hartutako urritasunek
mendekotasun bereziko egoera bat eragin zuten 2014an. 2018an, 109.677 pertsona daude egoera
horretan. Kolektibo horrek % 5,1eko pisua dauka EAEko biztanleria osoan, eta maila hori hurbil dago
2006-2014 aldiko % 5,4 eta % 5,7 arteko balioetatik, baina, era berean, beheranzko bidean.
Mendekotasun bereziaren adierazpide arinek beherantz jo dute argi eta garbi (% 2,6tik % 1,8ra 2006 eta
2018 artean), baina moderatuek, larriek edo guztizkoek ezaugarri dute zertxobait gora egiteko joera; izan
ere balioa % 3,3 izan zen 2018an, handiagoa 2006an (% 2,8) eta 2010 eta 2014 artean (% 3-% 3,2)
baino2.
15. grafikoa
5,5
2,8 2,6
5,0
10,5
5,7
3,22,5
5,1
10,8
5,4
3,02,4
5,5
10,9
5,1
3,3
1,8
4,4
9,5
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
Mendekotasunberezia (MB)
MB gutxienezere moderatua
MB arina Mugapena, mend.berezirik gabe
Mugapen edomend. bat
16-64 urteko biztanleak, mugapeneko eta/edo mendekotasun bereziko egoeren araberaEAE. 2006-2018
(guztizko biztanleriaren ehunekoa)
2006 2010 2014 2018
2 Urritasun/mendekotasunaren inpaktu orokorra jaisteari dagokionez, kontuan hartu behar da zenbait faktorek
dutela eragina ukitutako pertsonen kopuruan. Erakundeetan izandako sartzeen pisua da garrantzitsuenetako bat,
GZEE-GPIa egoitza-zentroetan sartu gabeko biztanleriara mugatzen delako. Pertsonen autonomia-maila
handitzen laguntzen duten antolaketa- eta teknologia-arloko hobekuntzek urritasunen alderdi soziala eta,
bereziki, mendekotasun bereziko egoerak izatea baldintzatzen duten neurrian, funtsezko beste bat faktore bat da,
bereziki urritasun funtzionalak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko teknologiak aurrerantz azkar egiten
ari diren honetan (aurrerapen horrek azaltzen du zergatik jaitsi dira hainbeste 2014 eta 2018 artean
mendekotasun berezirik gabeko urritasunaren adierazpideak; izan ere, inpakturik txikiena, % 4,4, 2018an gertatu
da). Adindunak erretiroa hartu ondoren jatorriko erkidegoetara itzultzea da kontuan hartu beharreko beste faktore
bat.
33
Mendekotasun bereziko egoerek adinaren arabera 2006 eta 2018 artean izandako bilakaeraren
azterketak aldaketa garrantzitsu batzuk erakusten ditu. Nabarmentzekoa da, betiere, 2018koak izatea
mendekotasun bereziko egoeren inpaktu-mailarik txikienak 55 urtetik gorako pertsonen taldeetan.
75 urtetik gorako biztanleei dagokienez, 2006-2010 aldian % 31,3tik % 34,6ra handitu ondoren,
beheranzko bidea hasi zen 2014an, eta adin horietako mendekotasun bereziaren inpaktua % 32,4 izan
zen orduan, eta joera 2018an luzatu zen: % 30,5, jada 2006ko balioa baino txikiagoa. Hoberako joera
horrek are agerpen deigarriagoa du 65-74 urteko pertsonen artean. Kasu horretan, mendekotasun
bereziaren inpaktua % 8,3tik % 8,6ra handitu zen 2006 eta 2010 artean, eta 2014an % 6,7ra eta 2018an
% 4,4ra jaitsi zen. Joera, polikiago bada ere, 55-64 urtekoen artean ere agertzen da, eta mendekotasun
bereziaren mailak % 3,9 eta % 4,1 artekoak izan ziren 2006-2014 aldian, eta 2018an % 3,1era murriztu
ziren.
Mendekotasun bereziaren inpaktuak 2014 eta 2018 artean ere egin du behera 35-54 urteko pertsonen
artean (% 2,8tik % 2,2ra). Talde horretan, 2018ko maila, ordea, 2010ekoa (% 1,9) baino handixeagoa
izan da.
35 urtetik beherakoen artean, zertxobait handitu da mendekotasun bereziaren inpaktua: % 0,9tik % 1,2ra
2014 eta 2018 artean. Talde horretan, nolanahi ere, zenbakiek epe luzeko egonkortasun handia
adierazten dute, mendekotasunaren inpaktua % 0,9 eta % 1,4 artekoa izaki.
16. grafikoa
1,32,6
4,1
8,3
31,3
1,4 1,93,9
8,6
34,6
,92,8
4,1
6,7
32,4
1,2 2,2 3,14,4
30,5
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
< 35 urte 35-54 urte 55-64 urte 65-74 urte > 75 urte
Mendekotasun berezia duten biztanleak, adinaren araberaEAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Azterketak mendekotasun berezi guztizkoaren, larriaren edo moderatuaren inpaktuari soilik heltzen
dionez, 2018ko datuek, ordea, bi dinamika desberdin samar erakusten dituzte.
34
Alde batetik, 75 urtetik beherako pertsonen kasuan, oro har ikusten da aipatutako mendekotasun-
adierazpide larrienen inpaktuak behera egiten duela. Beherakada adierazgarriena 65-74 urteko pertsonei
dagokie. Adin-talde horretan, mendekotasun gutxienez moderatuaren inpaktua oso egonkorra zen 2006-
2014 aldian, % 3,6-% 3,7 ingurukoa, baina oso jaitsiera deigarria izan du 2018an (% 2,6).
Dinamika on hori bera gertatzen da 35 urtetik beherakoen artean, baina hoberako bidea lehenago hasi
zen, 2014an (% 0,4; 2006an % 0,6 eta 2010ean % 0,8 izan ondoren), eta 2018an jarraitu du, baliorik
txikiena lortuta (% 0,3). 35-54 urtekoei dagokienez, mendekotasun berezi guztizko, larri edo
moderatuaren inpaktuak behera egin du % 1,2tik % 0,7ra 2014 eta 2018 artean, eta baliorik txikienera
itzuli (2010). Zertxobait gora egin arren 2014 eta 2018 artean (% 1,0tik % 1,2ra), maila apaletan dago 55-
64 urtekoen artean ere, 2006-2010 balioen azpitik (% 1,4-% 1,5).
Bestalde, eta 75 urtetik beherako taldeetan ez bezala, oro har joera ona izan baitute, adin horretatik
gorakoen artean gora egin du mendekotasun bereziaren adierazpide garrantzitsuenen inpaktuak. Eta
hala, 2010-2014 aldian mendekotasun guztizko, larri edo moderatuaren inpaktua pixka bat jaitsi ondoren
(% 22,5etik % 22ra), % 24,5era arte igo da: portzentajezko 5,4 puntu handiagoa 2006koa (% 19,1) baino.
17. grafikoa
,6 ,9 1,4
3,7
19,1
,8 ,71,5
3,6
22,5
,41,2 1,0
3,6
22,0
,3 0,7 1,22,6
24,5
,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
< 35 urte 35-54 urte 55-64 urte 65-74 urte > 75 urte
Erabateko mendekotasuna, mendekotasun larria edo moderatua duten biztanleak, adinaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Mendekotasun berezia duten biztanleen artean, kanpo-arretaren erabilera-mailak berrekuratu dira,
2010eko mailetara iritsi gabe bada ere, batez ere arreta pribatuan edo partikularrean oinarrituta
2018an, mendekotasun berezia dutenen % 56,5ek etxetik kanpoko laguntzak edo zerbitzuak baliatu
dituzte, bai etxetik kanpoko zentroetan, bai etxean hirugarren pertsonen aldetik –senideak, bizilagunak
35
edo lagunak barne– jasotako laguntza moduan3. Hartara, arreta-mailak gorantz berreskuratu dira, 2014an
adierazlea % 47,6ko balioan utzi zuen jaitsiera gertatu ondoren. 2018an artatutako biztanleria-ehunekoak
2006koa (% 53,7) ere gainditzen du, eta izandako balio handienaren azpitik (2010) baino ez da geratzen,
% 58,9 izan baita, mendekotasunari laguntzeko programak jarri ondoren.
2010 eta 2014 artean, kanpo-laguntza emateko zerbitzuak baliatzeari dagokionez, jaitsiera
garrantzitsuena mendekotasun arina edo behar adinako autonomia zuten pertsonen artean bezala
mendekotasun guztizkoa edo larria zutenen artean ere gertatu zen. Eta, hain zuzen ere, bi talde horietan
gertatu da nabarmenen arreta-mailen gorakada 2014-2018 aldian. Baina gorakada horrek ez du
ahalbidetu berriz iristea 2006-2010 aldiko estaldura-mailetara.
Aipatutako bidetik, 2014 eta 2014 artean, eta mendekotasun arina duten edo autonomo diren pertsonen
artean, arreta-mailek gora egin dute % 33,6tik % 43ra, baina balio hori txikiagoa da ez bakarrik izandako
handiena (% 47,8, 2010ean) baino, bai eta 2014koa (% 45,3) baino ere. Mendekotasun handieneko
kasuetan (guztizkoa edo larria), 2006 eta 2010 artean kanpo-zerbitzuen erabilera % 69,4tik % 71,7ra
handitu ondoren, proportzioak behera egin zuen 2014an % 57,4ra. 2018ko balioak (% 66) adierazten du
arreta-mailak nabarmen berreskuratu direla, baina, berriz ere, 2006-2010 aldian izandakoen azpitik,
artatutako pertsonak, hurrenez hurren, % 69,4 eta % 71,7 izan baitziren.
18. grafikoa
69,4
48,345,3
53,7
71,7
57,1
47,8
58,957,9 59,6
33,6
47,6
66,0
57,2
43,0
56,5
0
10
20
30
40
50
60
70
80
Erabatekoa edo larria Moderatua Arina-autonomoa Guztira
Kanpoko laguntza jasotzen duten mendekotasun bereziko biztanleak, mendekotasun bereziaren mailaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
3 Atal honetan gogorarazi behar da, GZEE-GPIaren datu guztiak etxebizitza partikularretan bizi diren erakundetu
gabeko biztanleei buruzkoak direla.
36
2010 eta 2014 artean, kolektibo bakar batek eusten zion arreta hedatzeko joerari, mendekotasun
moderatua zuten pertsonenak. Kasu horretan, kanpo-zerbitzuen erabilera % 48,3tik (2006) % 57,1era
(2010) eta % 59,6ra (2014) handitu zen. Urte hartan, izan ere, talde horrek mendekotasun guztizkoa edo
larria zuten pertsonena gainditzen zuen kanpo-baliabideak (publikoak, pribatuak edo familia-baliabideak)
erabiltzeari dagokionez. 2014 eta 2018 artean, berriz, arreta talde horretako biztanleen % 57,2ra murriztu
da, eta berriz ere argi eta garbi geratzen da mendekotasun guztizkoa edo larria duten pertsonen mailen
azpitik (% 66 2018. urtean).
Arreta-mailak berreskuratzeak zerikusia du, neurri batean, mendekotasun berezia duten biztanleek
zuzeneko edo itundutako zerbitzu publikoen sistema gehiago erabiltzearekin, eta horrek, inolako
zalantzarik gabe, argi adierazten du 2006tik izandako dinamika aldatu dela. Alde horretatik, zuzeneko edo
itundutako arretaren kasuan, etengabeko jaitsiera gertatu zen zerbitzuen erabileran 2006 (% 20,7), 2010
(% 15,4) eta 2014 (% 13,4) artean. Beraz, 2018ko balioa (% 15) zuzeneko edo itundutako arretaren
mailetan gertatutako lehen susperraldia izan da 2006tik.
Hala ere, suspertze hori ez da orokorra, eta ez da iristen adierazpiderik larrienetara, zeinen ezaugarria
mendekotasun guztizko edo larria baita. Kasu horretan, zerbitzu publiko edo itunduetara jotzen zuten
pertsonen proportzioak oso jaitsiera handia izan zuen 2006 eta 2010 artean, % 31,6tik % 20,1era artekoa.
Apalkiago bada ere, jaitsiera hori 2014an (% 18,6) eta 2018an (% 16,4) luzatu da, eta azken hori 2006.
urteaz geroztiko estaldura-maila txikiena izan da.
19. grafikoa
31,6
19,8
13,7
20,720,1
16,9
10,4
15,4
18,6
15,5
8,2
13,4
16,4
21,4
10,6
15,0
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
Erabatekoa edo larria Moderatua Arina-autonomoa Guztira
Zerbitzu publikoak edo itunduak baliatzen dituzten mendekotasun bereziko biztanleak, mendekotasun bereziaren mailaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Beheranzko bide horren bestelakoa izan da mendekotasun moderatua duten pertsonen artean
gertatutakoa, arreta-mailak berreskuratu baitira. Etengabe behera egin ondoren 2006 (% 19,8) eta 2014
(% 15,5) artean, 2018ko balioa (% 21,4), arreta asko suspertzeaz gain, 2006. urteaz geroztiko maila
37
handiena izan da. Antzeko bidetik, mendekotasun berezi arina duten edo autonomoak diren biztanleen
artean, arreta, % 13,7tik % 8,2ra jaitsi ondoren 2006 eta 2014 artean, % 10,6 izan da 2018an, hau da,
2010ekoa (% 10,4) baino handiagoa, eta soil-soilik 2006koa baino txikiagoa.
Kanpo-arretaren berreskuratze-ildoa argiagoa da arreta hertsiki pribatua erabiltzeari dagokionez, azken
horren barruan sartuta ez bakarrik zerbitzu pribatuak, bai eta etxean kanpo-laguntza emateko pertsonen
kontratazioa ere. Zerbitzu-mota horren erabilera % 19,3tik % 26,9ra igo zen 2006-2010 aldian; 2014an,
berriz, % 17,5era amildu zen (2006ko balioaren azpitik). 2014-2018 aldian, goranzko ildoaren oso
berrezartze deigarria gertatu da, mendekotasun berezia duten biztanleen % 29,2 artatu baitira 2018an,
inoiz baino gehiago 2006tik. 2006an, oraindik ere nagusi zen arreta publikoa edo itundua (artatutako
pertsonen % 20,7; esparru pribatuan edo partikularrean artatuak, berriz, % 19,3), baina 2010etik aurrera
zerbitzu pribatuak edo partikularrak nagusitu ziren, 2018an batez ere (artatutako pertsonen % 29,2;
zerbitzu publiko edo itunduetan, berriz, % 15).
20. grafikoa
26,6
18,3
14,8
19,3
32,7
27,9
21,1
26,9
21,319,2
13,7
17,5
38,1
14,4
22,3
29,2
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
Erabatekoa edo larria Moderatua Arina-autonomoa Guztira
Zerbitzu pribatuak edo partikularrak baliatzen dituzten mendekotasun bereziko biztanleak, mendekotasun bereziaren mailaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Arreta pribatua edo partikularra berreskuratzeko prozesua mendekotasun-egoera gehienetan gertatu da,
baina ez da orokortua. Berreskuratze-ildoa gailentzen den taldeen artean, mendekotasun guztizkoa edo
larria duten biztanleena nabarmentzen da. 2014an, talde horretan baino ez zen 2006koa baino askoz
txikiagoa zerbitzuen erabilera-adierazlea (% 21,3 eta % 26,6 2006an, eta baliorik handiena 2010ean:
% 32,7). 2018an, ordea, arreta-mailen oso berreskuratze nabarmena izan da, eta 2006tiko mailarik
handiena lortu da: % 38,1. Urrun dago 2014ko maila konparatu apala, jada aipatua (% 21,3).
Antzeko joera dago mendekotasun arina duten edo autonomoak diren biztanleek zerbitzu pribatuak
erabiltzeari dagokionez. Talde horretan, arreta-mailak % 14,8tik % 21,1era handitu ziren 2006 eta 2010
38
artean. 2014an % 13,7ra jaitsi ondoren (2006ko mailaren azpitik), arretak argi egin du gorantz 2018an, eta
estaldurarik handiena iritsi (% 22,3).
Mendekotasun moderatua duten biztanleen artean, 2014ko balioa (% 19,2) 2006koa (% 18,3) baino
handiagoa zen, baina 2010ekoa (% 27,9) baino askoz txikiagoa. Kasu horretan, ordea, arretaren
beherakada 2018an luzatu da, eta baliorik txikiena izan du, % 14,4. Bilakaera desberdin horrek, ordea,
zerikusia du talde horretan nabarmen gora egitearekin 2014-2018 aldian zerbitzu publikoen edo itunduen
erabilera mailek (% 15,5etik % 21,4ra), eta, horregatik, 2018an, mendekotasun berezi moderatua duten
biztanleen taldea da arreta publikoa edo itundua arreta pribatuari edo partikularrari berriz gailentzen zaion
bakarra. Hartara, berriz itzultzen da, kolektibo horretan baino ez bada ere, 2006an, gutxienez moderatua
zen mendekotasun berezia zuten biztanleen artean, arreta publikoak zeukan nagusitasunezko egoerara.
Nolanahi ere, zerbitzu publiko, itundu edo pribatu/partikularretako arretaren goranzko bidea lagungarria
izan da etxetik kanpoko senideak baliatzeak beherantz egiteko. Erabilera horrek ezaugarritu zituen
2006an eta 2014an mendekotasuna zuten pertsonen % 16,8-% 16,9, eta 2010ean izan zuen baliorik
handiena, % 18,3. 2018an, mendekotasuna duten pertsonen artean, horrelako laguntzetara jotzen
dutenen proportzioak gutxieneko estaldura izan du, % 13,5ekoa.
21. grafikoa
19,1
13,0
16,8 16,8
20,9
14,8
17,218,3
19,4
25,2
11,0
16,9
13,4
21,3
10,6
13,5
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
Erabatekoa edo larria Moderatua Arina-autonomoa Guztira
Kanpoko senideen laguntza jasotzen duten mendekotasun bereziko biztanleak, mendekotasun bereziaren mailaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
2018an, kanpoko senideen erabilera-maila apalenak mendekotasun guztizkoa edo larria duten pertsonei,
mendekotasun-arazo arinak dituztenei eta behar adinako autonomia-maila dutenei dagozkie. Lehen
kasuan, erabilera horrek 2006-2014 aldian mendekotasun guztizkoa edo larria zuten biztanleen % 19,1
eta % 20,9 bitarte ezaugarri ondoren, proportzioa asko txikitu da 2018an, % 13,4ra arte. Mendekotasun
arina duten edo autonomoak diren pertsonei dagokienez, kanpoko senideen erabilerak ere gutxieneko
mailak izan ditu 2018an, eta pertsonen % 10,6 egon dira laguntza-egoera horretan. Kasu horretan, ordea,
2014ra aurreratu zen kanpo-senideen bidezko arretak garrantzia galtzeko prozesua. 2006 eta 2010 artean
39
% 16,8tik 17,2ra igo ondoren, proportzioa % 11ra jaitsi zen, 2018ko baliotik (% 10,6) oso hurbil zeuden
mailetara.
Portaerarik bitxiena mendekotasun moderatua duten biztanleen artean gertatu da, talde horretan 2014.
urtera arte gero eta gehiago baliatu zirelako kanpoko senideak. Gorakada mugatuagoa izan zen 2006-
2010 aldian, % 13tik % 14,8ra handitu baitzen, baina proportzioak nabarmen egin zuen gora 2014an,
% 25,2ra arte. Azken laurtekoan ere behera egin du kanpoko senideen bidezko arretak, % 21,3 izan baita
2018an, baina estaldura, nolanahi ere, 2006ko eta 2010eko balioetatik oso gora dago. Mendekotasun
moderatua duen kolektibo horretan, zerbitzu pribatu eta partikularren erabilera konparatu txikiak lotura du,
beraz, ez bakarrik zerbitzu publiko eta itunduen garrantzi konparatu handiagoarekin, bai eta kanpoko
senideen bidezko arretaren garrantzi handiagoarekin ere.
Zerbitzu publiko itundu edo pribatuen, modu partikularrean kontratatutako langileen edo kanpoko
senideen bidezko arretaz gain, zaintzaile egoiliar baten bidez etxean emandakoa da beste ohiko arreta-
bide bat, eta gai hori zehatzago aztertzen da txosteneko 4.2 atalean. Arreta-bide horiek guztiak alde
batera utzita, mendekotasun garrantzitsua (guztizkoa, larria edo moderatua) izanda ere laguntza zuzena,
pertsonala edo zerbitzu espezifikoen bidezkoa, ez duten pertsonen proportzioa erakusten du 22.
grafikoak.
22. grafikoa
2,7
11,7
6,1
2,6
8,0
4,1
12,1
8,5
10,8
7,9
12,3
8,8
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
14,0
Erabatekoa edo larria Moderatua Guztira
...erabateko mendekotasuna, mendekotasun larria edo moderatua duten biztanleak, mendekotasun bereziaren mailaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Mendekotasun gutxienez moderatua duten pertsonen artean, 2018an % 8,8k ez dute inolako laguntzarik
izan. Proportzio hori txikiagoa da 2014koa (% 10,8) baino, baino handiagoa 2006koa (% 6,1) eta
2010ekoa (% 4,1: baliorik txikiena) baino.
40
Joera antzekoa da mendekotasun guztizkoa edo larria duten biztanleei dagokienez, behera egin baitu
2014 (% 12,1) eta 2018 (% 7,9) artean arreta pertsonalik edo zerbitzu bidezko arretarik gabeko pertsonen
proportzioak. 2018ko proportzioa, nolanahi ere, argi eta garbi dago 2006an (% 2,6) eta 2010ean (% 2,7)
izandako mailen gainetik.
Dinamika konplexuagoa da mendekotasun moderatuari dagokionez. Kasu horretan, 2006 eta 2010 artean
% 11,7tik % 8ra jaitsi ondoren, arretarik eza ezaugarri duten egoeren inpaktuak gora egin zuen % 8,5era
arte 2014an, eta % 12,3ra arte igo da 2018an.
Mendekotasun arina duten edo autonomoak diren pertsonen artean izan ezik, kanpo-baliabideen
erabilerak arreta-orduen goranzko ildoa adierazten jarraitzen du, eta hori mendekotasun guztizkoa
edo larria dagoenean da bereziki deigarria
2014 eta 2018 artean, kanpoko zerbitzuak eta baliabideak erabiltzen dituzten pertsonen proportzioa
berreskuratu egin da, eta, horrekin batera orain ere, 2010 eta 2014 artean igartzen zen bezala, asteko
arreta-orduen batez besteko kopuruak gora egin du, baina askoz nabarmenago. Hartara, arreta-orduen
kopurua asteko 32,5 ordu ingurukoa izan ondoren 2006an eta 2010ean, apalki egin zuen gora, 2014an 35
ordukoa izan arte. Gehikuntza askoz handiagoa da 2018an, arreta hori baliatu duten mendekotasun
bereziko pertsonentzako batez besteko arreta-orduen kopurua 53,0 izan baita.
Hala ere, 2014-2018ko gehikuntza handiak ia-ia ez dauka zerikusirik mendekotasun guztizkoa edo larria
duten pertsonen artean izandako dinamikarekin baino. Kasu horretan, 2006an asteko batez besteko
arreta 50,7 ordukoa izatetik 2010ean 46,5 ordukoa izatera jaitsi ondoren, arretak berriz egin zuen gora
2014an, 51,2 ordukoa izan arte. 2014tik aurrera, gorakada hori areagotu egin da, eta 2018an asteko
batez besteko arreta 77,4 ordukoa izan da.
23. grafikoa
50,7
34,5
13,3
32,6
46,5
29,2
14,1
32,3
51,2
26,0
19,6
35,0
77,4
26,8
12,9
53,0
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
Erabatekoa edo larria Moderatua Arina-autonomoa Guztira
Mendekotasun berezia izanik arreta jasotzen duten biztanleak: batez besteko arreta-orduak astean, mendekotasun bereziaren mailaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
41
2014. urtera bitartean, mendekotasun moderatua zuten biztanleen artean, asteko batez besteko arreta-
orduen kopuruak etengabe egin zuen behera: 2006an kopurua 34,5 ordukoa izan zen; 2010ean, berriz,
29,2 ordukoa; eta 2014an, azkenik, 26 ordukoa. Arretak ordutik egin du pixka bat gora, eta 2018an 26,8
ordukoa izan da asteko batez besteko arreta.
Mendekotasun arina duten edo autonomoak diren pertsonei dagokienez, 2014ra arte arreta-orduetan
izandako goranzko ildoa ere eten da (13,3 ordu 2006an; 14,1 ordu 2010ean; eta 19,6 ordu 2014an).
2018ko balioa (asteko batez besteko 12,9 arreta-ordu) 2006tik izandako txikiena da.
Emendatzen jarraitzen du, mendekotasun moderatuan izan ezik, mendekotasunerako arreta-
sistemako prestazioen erabilerak
2014-2018 aldian aurrerapausoak eman dira kanpo-arretan, eta, aldi berean, mendekotasunerako arreta-
sistemako prestazioak baliatzen dituzten etxeetan dauden mendekotasun bereziko pertsonen proportzioa
handitzeko prozesua azkartu da. Proportzio hori 2010eko % 20,7tik 2014ko % 25,6ra eta 2018ko
% 36,5era aldatu da.
2010 eta 2018 artean, gehikuntza (% 36,6tik % 57,4ra) bereziki deigarria da mendekotasun guztizkoa edo
larria duten pertsonen artean. Gehikuntza, halaber, eta apalagoa bada ere (% 8,8tik % 13,5era),
mendekotasun arina duten edo autonomoak diren pertsonen artean ere nabaritzen da. Baina
mendekotasun moderatuaren kasuan, mendekotasunerako arreta-sistemako prestazioak baliatzen
dituzten etxeetako pertsonen proportzioa, 2010 eta 2014 artean % 13,6tik % 20,7ra handitu ondoren,
% 18,8ra murriztu da 2018an.
24. grafikoa
36,6
13,6
8,8
20,7
47,1
20,7
10,6
25,6
57,4
18,8
13,5
36,5
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
Erabatekoa edo larria Moderatua Arina-autonomoa Guztira
Mendekotasun berezia duten biztanleak, mendekotasuna babesteko AMAS sistemarilotutako laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten etxekoen unitateetan,
mendekotasun bereziaren mailaren arabera. EAE. 2010-2018 (talde bakoitzaren ehunekoak )
2010 2014 2018
42
Mendekotasuna duten biztanleen eguneroko bizitzako beharren estaldurarekiko asegabetasun-
mailek zertxobait egin dute gora 2014 eta 2018 artean, baina, mendekotasunaren adierazpide
larrienen barruan, mendekotasun guztizkoa edo larria duten biztanleen kasuan baino ez
2014 eta 2018 artean, eguneroko bizitzako beharrak betetzeko jasotako arretarekiko asegabetasun-
adierazleek gora egin dute zertxobait mendekotasun berezia duten biztanleen artean. Asegabetasunen
bat (are arina ere) aipatzen duten pertsonen proportzioa % 14,2tik (2014) % 16,2ra (2018) aldatu da.
Ehuneko hori, ordea, hurbil dago 2010ekotik (% 15,8), eta 2006koa (% 11,6) baino ez du argi eta garbi
gainditzen. 2018ko balioa, nolanahi ere, 2006tik izandako handiena da.
Asegabetasun-adierazpide larrien edo oso larrien inpaktuak antzeko joera dauka, % 4,5etik % 5,2ra
handitu baita 2014 eta 2018 artean –era berean, 2006an (% 2,9) izandako balioaren gainetik–. Kasu
horretan, ordea, 2018ko balioa izandako handienaren azpitik dago (% 6,4; 2010). Asegabetasun larriak
edo oso larriak, edozeinetara ere, maila apaletan jarraitzen du: mendekotasun berezia duten biztanleen
% 5etik hurbil edo behera.
Aipatutako joerek bere horretan irauten dute mendekotasuna duten pertsonen talde guztietan, bereziki
asegabetasun-egoera guztiez (arina, larria edo oso larria) den bezainbatean. Testuinguru horretan,
mendekotasun moderatua duten pertsonen kasuan baino ezin daiteke esan hobekuntza arina gertatu
dela, balioa % 16,4 izan baita 2018an, beheranzko ildo berean 2010eko (% 21,3) eta 2014ko (% 16,9)
balioei dagokienez. 2018ko adierazleak gutxienekoa (% 10,4, 2006) baino ez du gainditzen.
Asegabetasuna % 13,9tik % 16ra arte handitu arren 2014-2018 aldian mendekotasun guztizkoa edo larria
dutenen artean, balioek 2006an (% 15,9) eta 2010ean (% 17,4) izandakoetatik hurbil jarraitzen dute
kolektibo horretan. Oro har, egiatan, mendekotasun arina edo autonomia duten pertsonei dagokie
asegabetasunaren gorakadarik handiena. Kasu horretan, pertsona asegabeen proportzioak etengabe
egin du gora 2006 (% 9,1) eta 2018 (% 16,3) artean4.
Asegabetasun larriaren edo oso larriaren adierazpideei dagokienez, argi eta garbi gutxitzeko joera dute
mendekotasun moderatua duten pertsonen artean. Talde horretan, biztanle larriki asegabeen proportzioak
behera egin du 2010etik (% 5,4) 2018ra (% 2,4): 2006an izandako gutxieneko balioa (% 1,5) baino
handixeagoa. Bide beretik, mendekotasun arina edo autonomia duten pertsonen artean ere jaitsiera
gertatu da: 2010eko eta 2014ko % 3,8tik 2018ko % 3,5era; azken ehuneko horrek 2006koa (% 1,5) baino
ez du gainditzen.
4 Txostenean ez da sakontzen kontu horretan, baina komeni da esatea datuek adierazten dutela lotuta daudela,
alde batetik, asegabetasun-adierazpide orokorrek gora egitea mendekotasun guztizkoa edo larria duten
pertsonen artean (bai eta mendekotasun arina edo autonomia dutenen artean ere), eta, bestetik, aldaketa
garrantzitsuak gertatu izana 2014 eta 2018 artean mendekotasuna duten pertsonen kolektibo horien laguntza-
eskaeretan. Aldaketa horiek zerikusia dute laguntza-eskarietan hiru alderdiotan gertatutako gorakada adierazgarri
eta diferentzialarekin: laguntza ekonomikoa; laguntza-/gainbegiratze-arloko babesa eta, neurri txikiagoan, inpaktu
erlatibo txikiagoa izan baitu, egoitza-zerbitzu espezializatuen erabilera.
43
Asegabetasun-arazoen adierazpide larrienen goranzko bidea, egia esan, mendekotasun guztizko edo
larria duten pertsonen artean baino ez da gertatzen. Kasu horretan, 2010 eta 2014 artean % 9,5etik
% 5era jaitsi ondoren –2006an (% 5,3) izandako balioaren azpitik orduan–, asegabetasun larria edo oso
larria zertxobait igo da 2018an, % 7,2ra arte.
25. grafikoa
5,3
9,5
5,0
7,2
1,5
5,4 5,0
2,41,8
3,8 3,8 3,52,9
6,4
4,55,2
15,9
17,4
13,9
16,0
10,4
21,3
16,9 16,4
9,1
12,213,3
16,3
11,6
15,8
14,2
16,2
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
2006 2010 2014 2018 2006 2010 2014 2018 2006 2010 2014 2018 2006 2010 2014 2018
Erabatekoa edo larria Moderatua Arina-autonomoa Guztira
Eguneroko bizitzako premien estalduraren eta mendekotasun-mailaren inguruko asegabetasuna
adierazi duten mendekotasun bereziko biztanleak. EAE. 2006-2018(talde bakoitzaren ehunekoak)
Asegabetasun handia Asegabetasuna
Oharra: Asegabetasun larriak asegabetasun larriko edo oso larriko kasuak barne hartzen ditu. Asegabetasunak, oro har, asegabetasun arineko kasuak ere barne hartzen ditu.
Kontuan hartuta arretaren jatorria, asegabetasun-maila orokorretan (arinak barne hartuta) 2014 eta 2018
artean izandako goranzko joerak lotura du inolako kanpo-laguntza pertsonalik edo zerbitzu-laguntzarik ez
duten edo zerbitzu publikoetan eta itunduetan artatzen dituzten pertsonen artean ikusitako pertzepzioaren
bilakaerarekin. Lehen kasuan, asegabetasun orokorrak etengabe egin du gora 2006. urteaz geroztik
(% 12,6), eta baliorik handienera iritsi da 2018an (% 18,2). Bigarrenean, 2006 (% 7,3) eta 2010 (% 20,1)
artean izandako igoera handiaren ondoren, pertsona asegabeen ehunekoa % 12ra murriztu zen, 2018an
% 23,9ra igo baino lehen (baliorik handiena 2006tik).
Bi pertsona multzo horietan, asegabetasun larrien adierazpideek ere gora egin dute 2014 eta 2018 artean.
Inolako kanpo-laguntzarik (familia-laguntza barne) ez duten pertsonen kasuan, asegabetasun larria % 5,5
izan zen 2018an: handiena, 2006. urtetik. Proportzioa % 8,9 da zerbitzu publikoek eta itunduek
lagundutako pertsonen kasuan: argi eta garbi 2006an (% 2,1) eta 2014an (% 4,8) izandako balioen
gainetik, baina baliorik handienaren azpitik (% 10,1, 2010. urtean).
2014 eta 2018 artean, ordea, eta arreta-bide pribatu edo partikularretara jotzen duten pertsonei
dagokienez, asegabetasunaren goranzko bidea eten da, bai orokorrean bai adierazpiderik larrienetan.
44
Kasu horretan, asegabetasun orokorra etengabe handitu zen 2006 (% 8,9) eta 2014 (% 17,2) artean,
baina pertsona asegabeen proportzioa % 12,3ra jaitsi da 2018an. Adierazpide larrienei dagokienez,
gorakada % 3,6tik % 8,2ra bitartekoa izan zen 2006 eta 2014 artean. Hala ere, % 2,8ra jaitsi da 2018an:
mailarik apalena GZEE-GPIa egiten denetik.
Bestalde, arretarekiko asegabetasun orokorrak, 2006 eta 2010 artean % 17tik % 18,7ra handitu ondoren,
behera egin du 2010 eta 2018 artean, kanpoko familia-laguntza duten pertsonez den bezainbatean.
Hartara, proportzioa % 13,2ra jaitsi zen 2014an, eta gutxienekora 2018an: % 12. Bilakaera pixka bat
kaxkarragoa da asegabetasunaren adierazpide larriei dagokienez. Eta hala, 2006 eta 2010 artean
% 2,6tik % 6,8ra handitu ondoren, proportzioa % 3,4ra murriztu zen 2014an, eta berriz gora egin du
2018an, % 5,6 izan arte: hala ere, izandako baliorik handiena (2010) baino txikixeagoa.
26. grafikoa
2,8
4,63,6
5,5
2,1
10,1
4,8
8,9
3,6
7,18,2
2,8 2,6
6,8
3,4
5,6
12,613,1
14,0
18,2
7,3
20,1
12,0
23,9
8,9
15,3
17,2
12,3
17,0
18,7
13,2
12,0
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
2006 2010 2014 2018 2006 2010 2014 2018 2006 2010 2014 2018 2006 2010 2014 2018
Ezer ez Publikoa/itundua Partikularra Senideak
Eguneroko bizitzako premien estalduraren eta arretaren jatorriaren inguruko asegabetasuna adierazi duten mendekotasun bereziko biztanleak. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
Asegabetasun handia Asegabetasuna
Oharra: Asegabetasun larriak asegabetasun larriko edo oso larriko kasuak barne hartzen ditu. Asegabetasunak, oro har, asegabetasun arineko kasuak ere barne hartzen ditu.
Mendekotasun berezi guztizkoa edo larria duten pertsonen artean, etxebizitzako arkitektura-
oztopoen inpaktuaren murrizketa-ildoa finkatu da, baina nabarmenago hautematen da beste kasu
batzuetan
2014 eta 2018 artean, arkitektura-oztopoen inpaktuaren murrizketa-ildoa areagotu da mendekotasun
berezi guztizkoa edo larria duten pertsonen etxebizitzetan. Eragindako pertsonen proportzioaren
beherakada, 2010 eta 2014 artean % 28,9tik % 24,4ra bitartekoa izan ondoren, areagotu egin da 2018an
kolektibo horretan, eta % 14,6 izan da.
45
27. grafikoa
28,9
17,616,0
21,5
8,8
15,4
24,4
15,9
13,1
17,7
5,4
11,5
14,6
18,8
14,115,0
7,9
11,7
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
Erabatekoa edolarria
Moderatua Arina-autonomoa Mend. berezia Mugapena, mend.berezirik gabe
Guztira
Mugapena edo mendekotasuna duten biztanleak, mendekotasun bereziaren edo mugapenaren mailaren eta etxebizitzako muga arkitektonikoen arabera. EAE. 2010-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2010 2014 2018
Hobekuntza-ildo hori, ordea, ez da iristen mendekotasun bereziko arazoak edo bestelako urritasun
funtzionalen bat dituzten gainerako pertsonengana, eta kasu guztietan igoerak gertatzen dira etxebizitzan
arkitektura-oztopoak aurkitzen dituzten biztanleen proportzioan.
Mendekotasun bereziko arazoak dituzten pertsonen artean, mendekotasun moderatua duten pertsonei
eragiten dien gorakada da deigarriena. Kasu horretan, 2010 eta 2014 artean % 17,6tik % 15,9ra jaitsi
ondoren, eragindako biztanleen proportzioa % 18,8ra aldatu da 2018tik, eta mendekotasun guztizkoa edo
larria duten pertsonen % 14,6tik gora kokatu. Ildo beretik, 2010 eta 2014 artean % 16tik % 13,1era jaitsi
ondoren, proportzioa % 14,1era igo da, mendekotasun arinetan edo behar adinako autonomia-egoeretan.
Joera urritasun funtzional hutseko eta mendekotasun berezirik gabeko pertsonengana zabaldu da. Kasu
horretan, etxebizitzan arkitektura-oztopoak daudelako pertzepzioa 2010 eta 2014 artean % 8,8tik % 5,4ra
jaitsi ondoren, % 7,9ra igo da 2018an.
Okupazio-ehunekoak ez du okerrera egin mendekotasun berezia duten pertsonen artean; bai,
ordea, urritasun funtzionalek soilik eragindakoen artean; baina jarduerarako joera handiagoak
berekin dakar langabezia-mailak handitzea eta laneratzeko arazo bereziak izatea.
2010 eta 2014 artean, EAEn enplegua oraindik begi bistako krisian zegoela, bazegoen aldez aurretik
harrigarri samarra zen datu bat: okupazio-koefizienteak, edo landunen proportzioak, gora egiten zuen
mendekotasun berezia zuten edo osasunari lotutako beste urritasun funtzional batzuk zituzten 16-64
urteko pertsonen artean. 2014 eta 2018 artean, berriz, deigarria da hobekuntza-ildoak mendekotasun
berezia duten taldeetan irautea, baina aurkako bidea hartzea urritasun funtzional hutsak dituztenen
artean.
46
Eta hala, alde batetik, landunen ehunekoa, % 20,5etik % 18,5era jaitsi ondoren 2006 eta 2010 artean,
% 19ra igo zen 2014an, eta % 22,9ra igo da 2018an mendekotasun berezia duten 16-64 urteko biztanleen
artean. 2014 eta 2018 artean gertatutako portzentajezko 3,9 puntuko gehikuntza hori oso adierazgarria
da, osasunaren ondoriozko urritasun funtzionalik edo mendekotasun berezirik ez duten biztanleen arteko
3,3 puntuko gehikuntza gainditzen duelako. Azken kasu horretan, 2006 eta 2014 artean % 68,4tik
% 64,5era jaitsi ondoren, koefizientea % 68,8ra arte igo da 2018an. EAEko enplegu-zentro berezietan eta
laneratzeko enpresetan izandako okupazioaren garrantziak azaltzen du, dudarik gabe, okupazioak
mendekotasun berezia duten pertsonen artean izandako bilakaera erlatibo ona.
Bestalde, eta nahiz eta okupazioari lotutako pertsonen proportzioa askoz handiagoa izan mendekotasun
berezirik ez duten urritasun funtzionaleko pertsonen artean, talde horretan, 2014 eta 2018 artean,
% 46,4tik % 42,4ra murriztu da landunen ehunekoa. 2014ko gorakada salbuesten bada, 2018ko balioak
(% 42,4), egiazki, beheranzko joera bat adierazten du, moderatua baina etengabea, 2006 (% 44) eta 2010
(% 43,3) artean gertatua.
Okupazio-mailetan mendekotasunik edo urritasunik gabeko pertsonekiko izandako aldeak, beraz, handitu
egin dira 2014 eta 2018 artean urritasun funtzionalaren larritasun txikiagoko adierazpide horietan, eta
okupazioa % 42,4 izan da 2018an; hau da, portzentajezko 26 puntutik gora txikiagoa mendekotasunik eta
urritasunik gabeko biztanleena (% 68,8) baino. Mendekotasun berezia duten pertsonen artean, eta
enplegua izateari dagokionez hobetzera jo arren, are urrunago daude, okupazioa dutenak 16-64 urtekoen
% 22,9 baino ez baitira.
28. grafikoa
20,5
44,0
68,4
18,5
43,3
67,5
19,0
46,4
64,5
22,9
42,4
68,8
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
Mendekotasun berezia Mugapena duten beste batzuk Arazorik gabe
16-64 urteko biztanleak: okupazio-ehunekoa, mendekotasun bereziaren edota bestelako mugapenen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak )
2006 2010 2014 2018
47
2014 eta 2018 artean mendekotasun berezia duten biztanleen okupazio-mailek hobera egin dute, baina
horrekin batera ez da funtsezko hobekuntzarik izan laneratze-adierazle orokorrenetan.
Langabezia-tasari dagokionez, beherakada argia izan da aldi horretan mendekotasun berezia duten
pertsonen artean, tasa % 41,1 izan baitzen 2014an, baina % 36,2, berriz, 2018an. Hala ere, langabezia-
tasak oso maila handia du 2018an, argi eta garbi 2006koa eta 2010ekoa baino handiagoa, % 31,5 eta
% 30,0 izan baitziren, hurrenez hurren.
2014 eta 2018 artean, gainera, langabeziari lotutako arazoak gehitzeko joera luzatu da urritasun
funtzionalak dituzten mendekotasun berezirik gabeko pertsonen artean. Kasu horretan, langabezia-tasak,
% 19tik % 20,5era igo ondoren 2006 eta 2010 artean, gora egin zuen 2014an, % 32,1 izan arte, eta
baliorik handiena izan du 2018an, % 39,5. Tasa hori hiru aldiz handiagoa da izan da 2018an
mendekotasun- edo urritasun-arazorik gabeko biztanleena (% 13,1) baino.
29. grafikoa
31,5
19,0
8,1
30,0
20,5
12,0
41,1
32,1
18,7
36,2
39,5
13,115,4
5,03,4
13,6
5,2
2,6
25,7
18,8
7,6
28,0
21,8
5,6
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
45,0
50,0
Mendekotasun berezia Mugapena duten beste batzuk Arazorik gabe
16-64 urteko biztanleak: langabezia-tasa eta laneratze-arazo bereziak dituztenen proportzioa, mendekotasun bereziaren edota bestelako mugapenen arabera
EAE. 2006-2018(talde bakoitzaren ehunekoak)
Langabezia-tasa 2006 Langabezia-tasa 2010 Langabezia-tasa 2014 Langabezia-tasa 2018
Laneko segurtasunik eza 2006 Laneko segurtasunik eza 2010 Laneko segurtasunik eza 2014 Laneko segurtasunik eza 2018
Langabeziaren dinamikan ikusten diren ñabarduren aldean, laneratzeko arazo berezietan okerrerako bide
orokorragoa gertatu da mendekotasun berezia edo urritasun funtzionalak dituzten 16-64 urteko biztanleen
artean, eta gorakada moderatuak izan dira talde guztietan 2018an; horrenbestez, eragindako pertsonen
proportzioak 2006. urteaz geroztiko mailarik gorenean daude.
Mendekotasun berezia duten biztanleei dagokienez, laneratzeko arazo bereziak dituzten pertsonen
proportzioa, 2006 eta 2010 artean % 15,4tik % 13,6ra jaitsi ondoren, % 25,7ra igo zen 2014an, eta baliorik
handiena izan du 2018an, % 28. Beste urritasun funtzional batzuk dituzten pertsonen artean aipatutako
mailetara iritsi gabe ere, bereziki deigarria talde horretan 2010. urteaz geroztik izandako okerraldia.
48
Laneratzeko arazo berezien inpaktua % 5 ingurukoa izan zen 2006 eta 2010 artean, baina % 18,8ra iritsi
zen 2014an, eta baliorik handienera (% 21,8), berriz, 2018an.
2018an, laneratzeko arazo berezien inpaktuan dauden aldeak oso deigarriak dira EAEko gainerako
biztanleekin alderatuta. Urritasun funtzional soilak (lotutako mendekotasun berezirik gabe) dituzten
pertsonen artean izandako balioa (% 21,8) eta mendekotasun berezia duten pertsonen artean izandakoa
(% 28) 3,9-5 aldiz handiagoak dira EAEko 16-64 urteko gainerako biztanleei dagokiena (% 5,6 2018.
urtean) baino. Mendekotasun bereziko arazoek edo urritasun funtzionalaren beste adierazpide batzuek
eragin gabeko azken biztanle-talde horretan, gainera, laneratzeko arazoen inpaktuak behera egin du
% 7,6tik % 5,6ra 2014 eta 2018 artean, baina 2018ko balioa, kasu honetan, oraindik ere argi eta garbi
handiagoa da 2006koa eta 2010ekoa baino (% 3,4 eta % 2,6, hurrenez hurren). Hortaz, begien bistakoa
da mendekotasun berezia eta beste urritasun funtzional batzuk dituzten pertsonen dinamikarekiko aldea.
30. grafikoan ikusten den bezala, eta mendekotasun berezia eta osasunari lotutako beste urritasun
funtzional batzuk dituzten pertsonei dagokienez, 2006-2010 aldian eta, kasu askotan, 2014an
(mendekotasun berezia duten pertsonen langabezia-tasari dagokionez izan ezik) izandako balioekin
alderatuta 2018an langabeziako eta lan-bazterketako arazoetan izandako gorakadak lotura du jarduera-
tasa nabarmen handitzearekin 2010etik aurrera, eta horrek neurri handian indargabetzen du kolektibo
horrentzat enplegua sortzearen eragin onuragarria.
30. grafikoa
30,0
54,4
74,4
26,4
54,4
76,8
32,2
68,4
79,4
35,9
70,0
79,2
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
Mendekotasun berezia Mugapena duten beste batzuk Arazorik gabe
16-64 urteko biztanleak: jarduera-tasa, mendekotasun bereziaren edota bestelako mugapenen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
49
Aipatu ildotik, mendekotasun berezia duten pertsonen kasuan, jarduera-tasak, 2006 eta 2010 artean
% 30etik % 26,4ra jaitsi ondoren, gora egin zuen % 32,2ra arte 2014an, eta 2018an, berriz, % 35,9ra igo
da.
Gehikuntza askoz deigarriagoa da urritasun funtzionalak dituzten mendekotasun berezirik gabeko
pertsonen artean. Kasu horretan, 2006an eta 2010ean proportzioa % 54,4 izan ondoren, aktibazio-
prozesu azkarra gertatu da 2014an, eta biztanle-talde horrek askoz sarrera zabalagoa izan du lan-
merkatuan. Hala, jarduera-tasa % 68,4 izan zen 2014an: 2006an eta 2010ean baino 14 puntu handiagoa.
Goranzko bidea, apalkiago bada ere, 2018an luzatu da, eta urte horretan berriz iritsi da baliorik handiena,
jarduera-tasa % 70 izan baita.
4. MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONAK ZAINTZEA
4.1. Mendekotasun-egoerei lotutako aparteko gastuak
Mendekotasun-egoerei lotutako aparteko gastuak murrizteko prozesua luzatu da Baina horrelako
gastuen beharraren murrizketa mendekotasuna duten eta etxetik kanpo dauden pertsonen
kasuetara mugatzen da, eta, etxean bertan, mendekotasun gutxienez moderatuko bi kasu edo
gehiago izatera
2018an, mendekotasuna duten pertsonei arreta egokia ematen jarraitzearekin zerikusia duten aparteko
gastuak egin behar dituzten etxeen proportzioan luzatu da beheranzko bidea5. Beheranzko bidea 2006 eta
2010 artean hasi zen, astiro bada ere, % 10etik % 9,6ra, baina hurrengo laurtekoan biziagotu zen, etxeen
% 8,4 baitzeuden eraginda 2014an. Jaitsiera, astiroago bada ere, 2018an luzatu da, berriz ere baliorik
txikiena izan baitu mendekotasunaren arretari lotutako aparteko gastuak dituzten etxeen ehunekoak:
% 7,9.
2014ra arte, jaitsierak lotura zeukan etxe barruan mendekotasuna duten pertsonenganako arretari
lotutako aparteko gastuak aipatzen dituzten etxeen proportzioan gertatutako jaitsiera handiarekin.
Proportzio hori % 7,3 izan zen 2006an; % 6,1, 2010ean, eta % 4,5, azkenik, 2014an. Hala ere, 2018an
aipatu proportzioa berriz igo da % 5,6 izan arte.
5 Mendekotasun hori gehienbat osasuneko edo adin handiko arazoei lotzen bazaie ere, mendekotasuna duten
adingabeen zaintza ere atal horretan bildu da.
50
2014 eta 2018 artean, mendekotasuna duten pertsonenganako arretari lotutako aparteko gastuak dituzten
etxeen proportzioan izandako jaitsieraren luzapenak, beraz, funtsean lotura izan du etxetik kanpo bizi
diren pertsonenganako arretara bideratzen diren gastuek behera egitearekin. Proportzio horrek baliorik
txikiena izan du 2018an, % 2,9, are 2006ko balioaren azpitik ere (% 3,2). Aldea askoz handiagoa da
2010ean eta 2014an izan ziren balioak (% 3,9-% 4,0) kontuan hartuz gero.
31. grafikoa
7,3
3,2
10,0
6,1
3,9
9,6
4,54,0
8,4
5,6
2,9
7,9
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
Bai, etxean Bai, etxetik kanpo Gastuak bai
Mendeko pertsonen arretari lotutako aparteko gastuak dituzten etxekoen unitateakEAE 2006-2018
(etxekoen unitateen guztizkoaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
2014 eta 2018 artean, mendekotasuna duten etxe barruko pertsonenganako arretari lotutako aparteko
gastuak dituzten etxeen proportzioa jaisteko dinamika, ordea, mendekotasun-kasu larrienetan
berreskuratu da.
2006 eta 2014 artean, etxean aparteko gastuak izateari dagokionez gertatutako jaitsiera deigarriak lotura
zeukan batez ere mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko sistema ezartzeak mendekotasun-kasu
larriago horietan izandako eragin onuragarriarekin. Etxean mendekotasun duten pertsona bi edo gehiago
izanda aparteko gastuen proportzioak 2010 eta 2014 artean % 51,4tik % 59,4ra handitu arren, aparteko
gastuak zituzten etxeen proportzioa 2006koa (% 92,5) baino askoz txikiagoa zen oraindik ere 2014an.
Horrelako mendekotasun-egoeretan, beheranzko bideari, gainera, 2014 eta 2018 artean berrekin zaio, eta
balioa, % 52,6, gutxienekora hurbildu da (% 51,4, 2010ean).
Etxean osasunari lotutako urritasunak edo mendekotasuna dituzten pertsonak dauden beste kasu
batzuetan, beheranzko joera ez zen hain deigarria izan, baina bai etengabea, 2006 eta 2014 artean:
% 51,2tik % 41,2ra etxean mendekotasun handiko beste kasu batzuk izanez gero (mendekotasun
bereziko pertsona bi edo gehiago; edo mendekotasun gutxienez moderatuko pertsona bat); eta % 13,4tik
% 6,6ra urritasun- edo mendekotasun-kasu arinagoetan.
51
Aipatu kasuetan, ordea, 2014-2018 aldian joera bestelakotu da, eta gorantz egin du etxe barruan aparteko
gastuak dituzten etxeen proportzioak. Gorakada hori ez da oso deigarria urritasun funtzionalek edo
larritasun txikiagoko mendekotasun-adierazpideek eragindako pertsonak dituzten etxeetan, 2014 eta 2018
arteko igoera % 6,6-% 7,8koa izan baita, eta adierazlea oraindik urrun baitago 2006ko baliotik (% 13,4).
Mendekotasun berezia (ez-moderatua, larria edo guztizkoa) duten pertsona bi edo gehiago edo
mendekotasun gutxienez moderatua duen pertsona bat dituzten etxeetan, gorakada deigarriagoa da,
2014 eta 2018 artean % 41,2tik % 51,9ra handitu baita etxean aparteko gastuak dituzten etxeen
proportzioa. Etxe horietan, hizpide dugun proportzioak baliorik handiena izan du 2018an, 2016koa baino
handixeagoa (% 51,2).
32. grafikoa
92,5
51,2
13,4
1,47,3
51,4
43,3
7,41,8
6,1
59,4
41,2
6,6
,54,5
52,6 51,9
7,8
0,95,6
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
<=2 pertsona, gutxienez ere
mend. moderatuarekin
<=2 pertsona mend.
bereziarekin, edo 1,
gutxienez ere mend.
moderatuarekin
Bestelako mugapenak/
mendekotasunak
Beste kasu batzuk Guztira
Mendeko pertsonen arretari lotutako aparteko gastuak dituzten etxekoen unitateak, zaindutako pertsona-motaren arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak )
2006 2010 2014 2018
Aparteko gastuak daudenean, etxeei dakarkieten zamak gora egiten du, eta oinarrizko gastuetan
gertatzen da murrizketen proportziorik handiena, eragina izateaz mendekotasuna duten
pertsonenganako arreta zuzenean
2006ko eta 2010eko egoerarekin alderatuta, mendekotasuna duten pertsonenganako arretari lotutako
aparteko gastuak daudenean, gastuok, gainera, eragin handiagoa dute 2014an eta 2018an.
Mendekotasunaren arretak eragindako aparteko gastuei aurreko egiteko beste gastu batzuk murriztu
behar dituzten etxeen proportzioa % 44,6 izan zen 2006an eta % 46,7, berriz, 2010ean, eta % 54,1era
handitu zen 2014an. Jada parametro egonkor batzuetan, proportzio horrek zertxobait egin du gora
2018an, eta % 54,6 izan da.
52
2014ra arte, arazorik gehienak aisialdiko gastuak murrizteari lotuta zeuden, eta % 28,8 areagotu ziren
2006an; % 34,4, berriz, 2010ean; eta % 35, azkenik, 2014an. Proportzioak, ordea, pixka bat beherantz
egin du 2018an, % 33,4 izan baita.
2014 eta 2018 artean, aztertutako aparteko gastuei lotutako zama ekonomikoan izandako igoera nagusia
oinarrizko gastuei lotutako murrizketa modalitateak gehitzearekin dago erlazionatuta. 2006 eta 2010
artean, mendekotasuna zuten pertsonei laguntzeko oinarrizko gastuak murriztera behartutako etxeen
proportzioak behera egin zuen % 15,8tik % 12,3ra, baina 2014an % 19,1 izan arte egin zuen gora, eta
2018an, % 21,2 izan arte.
Dinamika horrek eragina dauka mendekotasuna dutenenganako arretan, eta 2014tik kontrako bidea hartu
zuen 2006-2010 aldiko hobekuntza-ildoak. Aldi hartan, egindako gastu-murrizketen ondorioz
mendekotasuna zuten senideenganako arreta desegokia zela zioten etxeen proportzioa % 9,1etik % 7,7ra
jaitsi zen mendekotasunari lotutako aparteko gastuak zituzten etxe guztien artean. 2014an, ordea, gastu-
murrizketak eta mendekotasuna zuten pertsonenganako arreta desegokia zituzten etxeen proportzioa
% 14,1era igo zen. Zertxobait hobetu arren, aipatu ehunekoak egonkor samar jarraitzeko joera izan du
2018an, % 13,7 izaki.
33. grafikoa
28,8
15,8
44,6
9,1
34,4
12,3
46,7
7,7
35,0
19,1
54,1
14,1
33,4
21,2
54,6
13,7
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
Aisialdi-gastuenmurrizketa
Oinarrizko gastuenmurrizketa
MURRIZKETAK, GUZTIRA Behar ez bezalakoarreta eragiten duten
murrizketak
Mendekotasunari lotutako aparteko gastuak dituzten etxekoen unitateak, etxeko ekonomian eta mendeko pertsonen arretan duten eraginaren arabera. EAE. 2006-2018
(aparteko gastuak dituzten etxekoen unitateen ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Mendekotasunerako aparteko arreta-gastuei lotutako arreta desegokia ezaugarri duten egoerei
dagokienez, 2006-2010 eta 2014-2018 aldiak bereizten dituen banalerroak horrelako gastuak dituzten ia
etxe mota guztiei eragiten die. Hala ere, 2018an, arreta desegokiko maila handiagoek ezaugarritutako
egoerek askoz lotura handiagoa dute zenbait etxe motarekin.
Erreferentziazko pertsonaren sexuari dagokionez, 2014 eta 2018 artean izandako jaitsiera handia
gorabehera (% 21,6tik % 15,1era), 2018an oraindik ere inpaktu handiagoa dute emakumeak buru dituzten
53
etxeetan aztertutako arazoek (% 15,1; gizonen kasuan, berriz, % 12,6). Adinari dagokionez, bestalde,
2014 eta 2018 artean 45 urtetik beherako pertsonen etxeetan egoera hobetu izanak (% 28,8tik % 17,9ra)
ez du aldatzen problematika oraindik ere handiagoa izatea gazteenen artean: % 17,9; % 13,1, berriz, 45
urtetik gorako pertsonak buru dituzten etxeetan). Etxeko erreferentziazko pertsonaren nazionalitatearen
arabera, berriz, adierazleak antzekoak dira (% 13,8 biztanle nazionalen etxeetan, eta % 11,9 nazionalitate
atzerritarra duen pertsona bat buru duten etxeetan, argi eta garbi behera eginda 2014an izandako balioaz
–% 43,8– den bezainbatean).
2014an, gastuaren murrizketa eta arreta desegokia areagotzeak lotura handia zuen langabezia edo
egonkortasunik gabeko okupazioa zuten etxeekin, multzo horretan, 2010. urtean, arreta desegokiak
aparteko gastuak zituzten etxeen % 3,7ri eragin ondoren, % 39,8ri eragin baitzien 2014an, 2006an
(% 17,9) baino askoz gehiagori. Proportzio hori, ordea, % 12,8ra murriztu zen 2014an. Baina gainerako
etxeetan nabarmen handitu da adierazlea. 2006-2014 aldian % 8,2 eta % 9,4 artekoa izan zen beti, baina
% 22ra handitu da 2018an, eta langabeak edo egonkortasunik gabeko landunak dituzten etxeen maila
gainditu du.
Nolanahi ere, arreta desegokiko arazoen inpaktua askoz handiagoa da oraindik ere oinarrizko gabezia
duten etxeetan. 2018ko balioa (% 30,8) txikiena da 2006. urteaz geroztik, baina argi gainditzen du gabezia
mota hori gabeko etxeen balioa (% 12,2). Hala ere, 2006-2010 aldiarekin alderatuta, oinarrizko gabeziarik
gabeko etxeetan finkatu egin da 2014an arazoak areagotzeko zegoen dinamika. Eta hala, 2006 eta 2010
artean % 6tik % 4,7ra jaitsi ondoren, adierazlea % 11,9ra igo zen 2014an, eta zertxobait egin du gora
2018an: % 12,2.
34. grafikoa
8,9 9,3
14,1
7,8 7,9
29,2
37,8
6,0
17,9
8,2 9,17,4 8,3 8,8
7,4 6,6
37,3
42,4
4,7 3,7
8,3 7,7
10,9
21,6
28,8
11,4 12,4
43,8
39,7
11,9
39,8
9,4
14,112,6
15,117,9
13,1 13,811,9
30,8
12,2 12,8
22,0
13,7
0
5
10
15
20
25
30
35
40
45
50
Gizonezkoa < 45 urte Egoera Oinarrizko gabezia Kideek lanezegonkorra dute
edo langabeak dira
Guztira
Sexua Adina Nazionalitatea Gabezia Jarduerarekiko harremana
Gastu-murrizketaketa mendeko pertsonei behar ez bezalako arreta ematen dieten etxekoen unitateak, etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen
arabera. EAE. 2006-2018 (talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
54
4.2. Zaintzaileak
Behera egiten jarraitzen du mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzen diharduten
pertsonen proportzioak
GZEE-GPIak kontuan hartzen ditu pertsona jakin batzuek, gaixotasunari, desgaitasunari edo
zahartasunari lotutako arrazoiengatik, etxeko beste kide batzuk zaintzeko edo artatzeko ardura bereziak
beren gain hartzen dituzten kasuak. Dedikazio pertsonal handiagoa beharrezkoa bada etxeko gainerako
kideek laguntzen ez dutelako, edo laguntza hori ezinezkoa delako, egoera horiek ere sartzen dira lehen
aipatutako kasuetan.
Adierazitako modu horretan, 2018an, 15 urte edo gehiago dituzten 60.414 pertsonak hartu dute beren
gain bizikide dituzten beste pertsona batzuk zaintzeko eta artatzeko lana. Kopuru hori etengabe jaitsi da
2010ean handiena (97.227) izan ondoren, eta, era berean, askoz txikiagoa da 2006koa (82.083) baino,
are 2014koa (73.230) baino ere.
35. grafikoan ageri den bezala, 2010etik zaintzaileen kopuruan izandako jaitsiera deigarria da, halaber,
inpaktu erlatiboaren ikuspuntutik. 15 urte edo gehiago dituzten biztanleen % 4,4 izatetik % 5,3 izatera
handitu ondoren, zaintzen duten biztanleen proportzioa % 4ra jaitsi zen 2014an, eta gutxienekora 2018an
(% 3,3).
35. grafikoa
4,0
4,9
2,7
5,9
7,3
5,3
3,6
4,1
5,5
4,44,6
5,9
3,0
7,4
6,6
7,4
3,9
6,3
6,8
5,3
3,84,1
1,8
4,9
7,2
6,2
2,6
5,1 5,2
4,0
2,7
3,7
1,3
5,1
4,1
3,6
2,4
5,9
3,73,3
0,0
1,0
2,0
3,0
4,0
5,0
6,0
7,0
8,0
9,0
Gizonezkoa Emakumezkoa < 45 urte 45-64 urte 65-74 urte > 75 urte Lanean Langabea Inaktiboa
Sexua Adina Jarduerarekiko harremana Guztira
15 urte edo gehiagoko zaintzaileak, sexuaren, adinaren eta jarduerarekiko harremanaren arabera. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
2010-2018 aldiko beheranzko joera orokorra da, eta ñabardura gutxi batzuk baino ezin daitezke egin.
Normalean, gainera, ondorioa da zaintza-lanetan parte-hartzea 2006. urteaz geroztiko txikiena izatea
GZEE-GPIak xede dituen kolektiboetan.
55
Sexua kontuan hartuta, gizonen artean bezala emakumeen artean ere gertatzen da zaintza-lanetan
gutxiago parte hartzea. Lehen kasuan, proportzioa % 4,6 izan zen 2010ean, baina % 2,7 2018an;
emakumeen artean, berriz, jaitsiera % 5,9tik % 3,7ra artekoa izan da. Bi kasuetan, 2006ko balioekiko
aldea (% 4,0 eta % 4,9 hurrenez hurren) portzentajezko -1,2/-1,3 puntukoa da.
Hala ere, oso deigarria da beheranzko dinamikan denborazkotasuna oso desberdina izatea sexuaren
arabera, gehiago metatzen baita emakumezkoen artean 2010-2014 aldian, eta gehiago gizonezkoen
artean 2018ra arte. Hartara, emakumezkoen artean 2010ean baliorik handiena izan ondoren (% 5,9),
2014ko ehunekoa (% 4,1) oso jaitsiera handia da (portzentajezko -1,8 puntu), baina geroago moteldu egin
da, eta portzentajezko beste -0,4 puntu soileko jaitsiera bat gertatu da 2018an % 3,7 izan arte.
Gizonezkoen kasuan, jaitsiera homogeneoagoa da aldietan: parte-hartzea % 4,6tik % 3,8ra aldatu zen
2010 eta 2014 artean (portzentajezko -1,2 puntu) , eta 2018an % 2,7 izan arte luzatu da (portzentajezko -
1,1 puntu 2014 eta 2018 artean).
Adinaren araberako dinamikak alde deigarriagoak erakusten ditu, are partzialki elkarrengandik urruntzen
diren joera batzuekin ere. Hori bereziki argia da 45 eta 64 urte arteko pertsonen artean. Kasu horretan,
2018an argi eta garbi berretsi da parte hartzeko mailek behera egiteko joera historikoa, % 5,1 izan baita,
askoz txikiagoa izandako baliorik handiena baino (% 7,4, 2010ean). Hala ere, 2018an zaintza-lanetan
partaidetza-mailek gora egin duten talde gutxietako bat da, % 4,9tik % 5,1era bitarteko igoera txikia izan
baita 2014 eta 2018 artean, eta prozesu hori neurri batean baino ez da erlazionatuta egon 2010-2014
aldiko jaitsieraren bat-batekotasun diferentzialarekin (orduan deigarriena adin-taldearen arabera). Izan
ere, 2006an (% 5,9) izandako balioarekin alderatuta partaidetza-mailetan gertatutako murrizketa
portzentajezko puntu batetik beherakoa izan da 2018an.
2018an, parte-hartzeak gora egitearen ondorioz, eta beste talde batzuetan oso jaitsiera deigarriak gertatu
direlako testuinguruan, 45-64 urteko pertsonak berriz izan dira nagusi zaintza-lanetan parte hartzen duten
taldeen artean. 2010ean egoera berean egon ziren 75 urtetik gorako pertsonekin batera.
Zaintza-lanetan parte hartzea gutxitzeko joera, ordea, ia etengabekoa da 45 urtetik beherakoen artean.
2006an eta 2010ean balioak % 2,7 eta % 3 izan ondoren, parte-hartzea % 1,8 izan zen 2014an, eta
2018an, berriz, % 1,3 izan da.
Parte-hartzea nabarmen gutxitzeko joera bera dago 75 urtetik gorakoen artean, bai 2010eko balioak bai
2006koak kontuan hartuta. Kasu horretan, ordea, jaitsierarik handiena 2014-2018 aldikoa izan da.
Hartara, 75 urtetik gorako pertsonek zaintza-lanetan zuten partaidetza-maila 2010 eta 2014 artean
% 7,4tik % 6,2ra jaitsi arren, 2014an 2006koa (% 5,3) baino handiagoa zen oraindik. 2014-2018ko
laurtekoan izandako jaitsiera handiaren ondorioz, ordea, parte-hartzea % 3,6koa baino ez da izan 2018an.
56
2014-2018 aldian 75 urtetik gorakoen artean gertatutako partaidetza-jaitsiera azkarra 65-74 urtekoen
artera zabaldu da. Kasu horretan, ordea, jaitsiera erreferentziazko laurtekoan baino ez da gertatu. 2006-
2010 aldian pixka bat behera egin ondoren (% 7,3tik % 6,6ra), partaidetza % 7,2ra handitu zen 2014an,
eta 2006ko baliotik hurbil kokatu. 2018ko balioa (% 4,1), ordea, jaitsiera nabarmen baten adierazgarria
da, partaidetza-maila 75 urtetik gorakoen mailatik (% 3,6) hurbil jarri baitu. Azken talde horretan, 2010-
2014 aldian hasi zen zaintza-lanetan ekarpen txikiagoa egiteko bidea.
2018an, jarduerarekiko harreman motak baldintzatu du zaintza-lanetan izandako parte-hartzea. 2006ko
eta 2010eko partaidetza-mailekin alderatuta, 2018ko balioetan partaidetza-jaitsiera nabarmenak daude
biztanle landunetan eta ez-aktiboetan, baina ez biztanle langabeetan. Izan ere, azken kasu horretan, 2010
eta 2014 artean gertatutako jaitsiera (% 6,3tik % 5,1era artekoa) indargabetuta geratu da 2018an
partaidetza-maila % 5,9ra arte igotzearen ondorioz, hamarren batzuk baino ez baita baliorik handiena
(2010) baino txikiagoa, eta argi eta garbi baitago 2006ko balioaren gainetik (% 4,1).
Aurreko urteetan gertatu bezala, bestalde, ia zaintzaile guztiek artatzen dituzten pertsonen artean
gutxienez mendekotasun berezia duen pertsona bat dago (% 93,5 2018. urtean). Hiru laurdenek baino
gehiagok mendekotasun gutxienez moderatua duten pertsonak zaintzen dituzte, eta horrek nabarmen
areagotzera jo du 2018an. Goranzko joera hori lehenago agertu arren, neurrizkoa izan zen 2014. urtera
arte: % 64,7 2006an eta % 66,0-% 66,8 2010ean eta 2014an. Kontuan hartutako proportzioa, ordea,
% 77,4ra iritsi da 2018an.
Zaintzaileen kopurua jaitsi arren, konparatiboki handiagoa da pertsona horiek gaur egun beren
gain hartzen dituzten zaintza-lanei lotutako zama
2010-2014 aldian, zaintza-lanetan partaidetza-mailak jaisteaz gain, badago, 15 urtetik gorako zaintzaileei
dagokienez, nabarmendu beharreko beste alderdi bat: egiten zuten zainketa-lanari lotutako kargak
murriztera jotzen zuen. 2014 eta 2018 artean, berriz, partaidetzaren beheranzko bidea luzatzearekin
batera, gorakada gertatu da zainketa-jarduerei lotutako kargan.
36. grafikoan ikusten den bezala, arreta-orduei dagokie joera-aldaketa adierazgarriena. Alde horretatik,
egunero zaintzen bi ordu baino gehiago ematen dituzten pertsonen proportzioa, 2006 eta 2014 artean
pixka bat jaitsi ondoren (% 54,7tik % 52,3ra), % 66,5era igo da 2018an.
Arretarekin zerikusia duten ukoegiteei dagokienez, inpakturik handiena gizarte-bizitzan parte hartzeari
lotuta dago. Hartara, gizartean parte hartzeari uko egiteak eragindako pertsonen proportzioa 2006 eta
2014 artean % 58,4tik % 53,7ra jaitsi ondoren, adierazlea % 68,2ra igo da 2018an.
57
36. grafikoa
70,269,1
26,0
54,7
32,5
14,5
5,6
13,7
74,2
70,5
33,2
58,4
24,0
20,1
10,5
17,3
60,4
70,0
18,6
52,5
13,0
18,9
9,4
15,2
52,2
69,8
32,0
55,6
21,0
29,3
10,3
22,2
52,0
64,2
28,0
52,3
9,0
14,813,6 13,7
47,4
61,4
40,6
53,7
19,820,1
3,3
15,5
69,6
77,4
29,4
66,5
31,6
22,8
19,4
22,6
59,0
73,7
53,0
68,2
24,3
19,3
12,9
18,5
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
Mend.bereziaduten bipertsona
edo gehiago
Gutxienez eremend.
moderatuaduen
pertsona bat
Beste kasubatzuk
Guztira Mend.bereziaduten bipertsona
edo gehiago
Gutxienez eremend.
moderatuaduen
pertsona bat
Beste kasubatzuk
Guztira Mend.bereziaduten bipertsona
edo gehiago
Gutxienez eremend.
moderatuaduen
pertsona bat
Beste kasubatzuk
Guztira Mend.bereziaduten bipertsona
edo gehiago
Gutxienez eremend.
moderatuaduen
pertsona bat
Beste kasubatzuk
Guztira
egunean 2 arreta-ordu edo gehiago Hezkuntza- edo lan-bizitzako uko egiteak Gizarte-bizitzako uko egiteak Familia-bizitzako tentsio garrantzitsuak
15 urte edo gehiagoko zaintzaileak. Lan-kargaren adierazleak, zaindutako pertsona-motaren arabera. 2006-2018 (talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
58
Arretarekin batera nork bere gain hartutako kargak, indar gutxiagorekin bada ere, hezkuntza- edo lan-
arloko parte-hartzeari ere eragiten dio. Eguneroko bizitzako arlo horiei uko egiten zieten pertsonen
ehunekoa % 13,7 eta % 15,2 artekoa izan zen 2006-2014 aldian, eta proportzioa % 22,6ra iritsi zen
2018an; beraz, argi eta garbi goranzko bidean.
Ildo beretik, familia-bizitzan, zainketa-prozesuei lotuta, tentsio garrantzitsuak izateari buruzko adierazleak
ere okerrera egin du. Eta hala, 2014 eta 2018 artean, arreta-zereginak bete bitartean tentsio garrantzitsu
hori duten zaintzaileen ehunekoa % 15,5etik % 18,5era handitu da. Kasu horretan, ordea, 2018ko
ehunekoa 2006kotik (% 17,3) hurbil dago, eta argi eta garbi izandako balio handienaren azpitik (2010ean,
eragindako pertsonak % 22,2 izan ziren).
Joerak artatutako pertsonen zer-nolakoaren arabera kontuan hartuta, arreta intentsiboko beharrek
gorakada diferentziala dute mendekotasun berezia duten pertsona biren edo gehiagoren arretaz
arduratzen diren zaintzaileen artean. Kasu horretan, mendekotasunari lotutako arretan ordu bi edo
gehiago ematen dituzten pertsonen proportzioa 2006 eta 2014 artean % 70,2tik % 52ra jaitsi ondoren,
berriz ere 2006ko mailara hurbildu da, % 69,6 izan baita.
Gizartean parte hartzearen ikuspuntutik, eta mendekotasun berezia duten pertsona bi edo gehiago esan
bezala zainduta, ondorioak deigarri samarrak dira zaintzaileen artean. Hala, gizarte-bizitza arloko uko
egiteak aipatzen dituzten zaintzaileen proportzioa % 47,4tik % 59ra igo da 2014 eta 2018 artean, eta balio
hori 2006koak (% 74,2) baino ez du gainditzen. Eragindako kolektiboaren pisu erlatiboa askoz txikiagoa
izan arren, aldaketarik handiena hezkuntza- edo lan-bizitzan parte hartzeari lotuta dago. Kasu horretan,
2010ean eta 2014an balioak % 9 eta % 13 artekoak izan ondoren, are mendekotasun berezia duten
pertsona bi edo gehiago zaintzen dituzten pertsonen % 31,6k ere aurre egin behar diete hezkuntza-edo
lan-partaidetzari lotutako uko-egiteei. Hartara, 2006ko mailara itzuli da, eragindako pertsonak % 32,5 izan
baitziren urte hartan.
Era berean, arreta-prozesuko tentsio handiko kasuek ere gora egin dute, eragindako zaintzaileen
proportzioa % 24,3 izan baita, 2006an baino pixka bat handiagoa (% 24). Kasu horretan, ordea,
adierazlea ez da gehiegi urruntzen izandako baliorik txikienetik: % 19,8, 2014. urtean.
Mendekotasun gutxienez moderatua duen pertsona bakar batez arduratzen diren zaintzaileen artean ere
egin du gora kargak. Eta hala, arretan ordu bi edo gehiago ematen dituzten zaintzaileen proportzioa,
2014an % 64,2 izan ondoren, % 77,4 izan da 2018an: handiagoa, halaber, 2006koa eta 2010ekoa
(% 69,1-% 70) baino.
59
Gizarte-, hezkuntza- edo lan-bizitzari uko egitearen ikuspuntutik, eragin txarra begi bistakoa da zaintzaile
horien artean ere, eta 2018koa izan da eragindako pertsonen proportziorik handiena. Gizarte-bizitzari
lotutako uko-egiteei dagokienez, 2014an eragindakoak % 61,4 izan ziren, eta % 73,7 izan dira 2018an,
2006ko eta 2010eko mailen gainetik (% 70,5 eta % 69,8).
Era berean, baliorik handiena izan da hezkuntza- edo lan-bizitzari lotutako uko-egiteetan, eragindako
pertsonak % 22,8 izanda, proportzioak % 14,5etik hurbil izan ondoren 2006an eta 2014an, eta 2010ean
% 18,9 izan ondoren. Bizitza sozialari lotutako uko-egiteetan ez bezala, inpaktua handiagoa baita
horrelako zaintzaileei dagokienez, hezkuntzari edo enpleguari lotutako uko-egiteek inpaktu txikixeagoa
dute mendekotasun berezia duten pertsona bi edo gehiago zaintzeko taldean baino.
Hala ere, mendekotasun gutxienez moderatua duen pertsona bakar bat zaintzeko pertsonen taldean,
2018an badago ezaugarri diferentzial eta on bat: lagundutako pertsonarekiko harremaneko tentsio handiei
eutsi egiten zaie, are pixka bat beherantz eginda ere. Adierazitako zaintzaileen % 19,3k baino ez dituzte
aipatzen, eta ehuneko hori 2006koa eta 2014koa (% 20,1) baino txikiagoa da, bai eta izandako handiena
baino txikiagoa ere (% 29,3, 2010ean).
Aztertutako problematiken inpaktua askoz txikiagoa da gainerako zaintzaileen artean, hots, lotuta karga
txikiagoa duten mendekotasun- edo urritasun-kasu arinagoez arduratzen direnen artean. Kasu horretan,
ordea, aurretik dator egoera okertzeko bidea, eta 2018an finkatu egin da. Eta hala, etengabe handitu da
mendekotasuna duten pertsonak zaintzen bi ordu baino gehiago ematen dituzten pertsonen proportzioa:
% 18,6tik (2010) % 28ra (2014) eta % 29,4ra (2018). Ikusten den bezala, 2014tik gainditu da 2006ko
balioa (% 26).
Ondorioak garrantzitsuak dira horrelako zaintzaileentzat. Bizitza sozialari egindako ukoak zerikusia duten
pertsonen % 32-% 33ri zegozkien 2006an eta 2010ean, % 40,6ri, berriz, 2014an, eta % 53ri, azkenik,
2018an. Hezkuntza- eta lan-bizitzari egindako ukoek ere gora egin dute, etengabe egin ere. 2006an, talde
horretako zaintzaileen % 5,6ri eragin zieten; 2010ean, % 9,4ri; 2014an, % 13,6ri; eta eragindakoen
ehunekorik handiena 2018koa izan da (% 19,4).
Nahiz eta gehiegi ez urrundu 2006ko eta 2010eko balioetatik (% 10,5 ingurukoak), hizpide dugun
kolektiboan 2018ko balioa (% 12,9), halaber, arretan tentsio handiak dituzten zaintzaileen proportziorik
handiena izan da. Gehikuntza handia da, gainera, 2014an (% 3,3) izandako balioarekiko.
60
5. ARAZOAK HARREMAN PERTSONALETAN ETA SOZIALETAN
2018an, nabarmen murriztu da portaera- edo jarrera-arazoen eragina
GZEE-GPIak portaera- edo jarrera-arazo jakin batzuk aztertzen ditu, hain zuzen ere, eragindako
pertsonari arazo larriak dakarzkiotenak dauzkan harremanetan (familia, bizilagunak, eskolako
harremanak, lanekoak eta gizartean ohikoak diren gainerakoak). EAEko sei urteko edo urte gehiagoko
biztanleen artean, problematika horren inpaktua % 2,5 ingurukoa izan da 2018an. 2006 eta 2010 artean
% 4,6tik % 6,8ra handitu ondoren, adierazleak behera egiteko joera izan du. Murrizketa oso txikia izan zen
hasieran (% 6,5 2014an), baina nabarmen areagotu da 2014 eta 2018 artean, egungo % 2,5era iritsi arte.
Epe ertainean eta luzean, portaera- eta jarrera-arazoen inpaktuaren beheranzko joera oso adierazgarria
da bi biztanle-kolektibo espezifikotan. Lehena 65 urtetik gorako pertsonena da, arazo horien inpaktua
% 13,0 izan baitzen 2010ean (baliorik handiena), % 5,1, berriz, 2014an eta % 3,1, azkenik, 2018an
(baliorik txikiena). Bilakaera horrek lotura estua du mendekotasun berezia duten biztanleen artean
izandakoarekin. Kasu horretan, portaera- eta jarrera-arazoen inpaktua 2006 eta 2014 bitartean % 43,3tik
% 67,8ra handitu ondoren, % 32,4ra murriztu zen 2014an, eta baliorik txikiena izan du 2018an: % 24,8.
Gauza bera gertatu da pertsona ez-aktiboak dituzten etxeetako pertsonen dinamikarekin, talde horretan
biztanleen % 4,5ek izan baititu arazoak 2018an: 2006an baino gutxiago (% 5,1), eta 2010ean baino askoz
gutxiago (% 16,7).
2010-2018 aldian, atzerriko nazionalitatea dutenena da portaera- eta jarrera-arazoak gehien murriztu
diren bigarren multzoa. Kasu horretan, beheranzko joera 2006tik luzatu da: % 10,9 (2006), % 6,9 (2010),
% 2,1 (2014) eta % 2,0 (2018).
2014 eta 2018 artean, hizpide ditugun portaera-arazoen beheranzko bidea gainerako kolektiboetara
zabaldu da, are 2014. urtera arte igoerak izan zituztenetara ere. Hori gertatzen da, adibidez, eta adinaren
arabera, 35 urtetik beherakoen artean. Etengabe gora egin ondoren 2006 (% 2,5) eta 2014 (% 9,1)
artean, 2018ko balioa (% 1,6) oso hobekuntza nabarmena da adin-talde horretan. Gauza bera gertatzen
da 55-64 urteko pertsonen artean 2014 eta 2018 artean izandako murrizketarekin (% 9,2tik % 4ra), baina
talde horretan da oraindik ere handiena portaera-arazo horien eragina.
Hobekuntzak sexuaren arabera ere dira begi bistakoak gizonen eta emakumeen artean. Gizonezkoen
kasuan, 2014an ere zegoen joera on hori, balioa % 5,4ra jaitsi baitzen 2010ean % 7,2 izan ondoren.
2018ko jaitsierari esker (% 2,7), adierazlea 2006an (% 3,9) izan zuen balioaren azpitik jarri da.
Emakumezkoei dagokienez, arazoak etengabe handitu ziren 2014ra arte: % 5,3tik (2006) % 7,5era
(2014). 2018an joeraren funtsezko aldaketa gertatu da, balioa (% 2,3) lehendabizikoz izan baita 2006.
urteaz geroztik gizonezkoena baino txikiagoa.
61
37. grafikoa
3,9 5,32,5 3,2
7,9 8,5
4,3
10,9
43,3
2,2
17,3
3,7 3,4
12,0
5,1 4,67,2 6,3 5,6 4,8 5,5
13,0
6,7 6,9
67,8
2,8
7,8 6,74,0
9,8
16,7
6,85,47,5 9,1
4,1
9,2
5,16,8
2,1
32,4
5,08,2
6,3 6,38,5
5,7 6,52,7 2,3 1,6 2,3 4,0 3,0 2,5 2,0
24,8
1,2
7,0
1,9 1,9 2,54,5
2,5
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
Gizonezkoa Emakumezkoa < 35 urte 35-54 urte 55-64 urte > 65 urte Egoera Besteren bat Mend. berezia Mend.berezirik gabe
Oinarrizkogabezia
Gabeziarikgabe
Batek bateklan egonkorra
du
Lanezegonkorra
edolangabezian
Ez-aktiboak
Sexua Adina Nazionalitatea Mendekotasuna Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Guztira
Portaera- edo jarrera-arazoak dituzten 6 urte edo gehiagoko biztanleak, etxekoen unitate, demografia eta norberarekin lotutako zenbait aldagairen arabera
EAE. 2006-2018 (talde bakoitzaren milakoak)
2006 2010 2014 2018
62
Etxeari dagozkion aldagai orokorrei erreparatzean, bereziki ona da portaera- eta jarrera-arazoen
inpaktuak behera egin izana pertsona aktibo guztiak langabezian edo lan ezegonkor batean dituzten
etxeetan. Talde horretan, hizpide hartutako arazoen inpaktuak etengabe egiten zuen behera 2018.
urtearen aurretik (% 12tik % 8,5era 2006 eta 2014 artean), baina jaitsiera 2018an areagotu da, gutxieneko
balioa izan baitu, % 2,5. Lan egonkorreko pertsonaren bat zuten etxeen ezaugarri izandako goranzko
ildoaren ondoren (% 3,4 2006an; % 6,3, berriz, 2014an), 2018an ere oso deigarria izan da jaitsiera etxe
horietan, % 1,9 izan baita balioa.
Datuak ez dira hain onak etxean gabezia-arazoak dituztenetan. 2014 eta 2018 artean % 8,2tik % 7ra jaitsi
arren, eta adierazlea gutxieneko mailetan kokatu, oso urrun 2006ko baliotik (% 17,3), portaera-arazoen
beherakada indar gutxiagokoa da gabezia-egoerek eragindako etxeetako biztanleen artean. Erreferentzia
moduan 2010. urtea hartzen bada, orduan hasi baitzen moteltzen arazo horien eragina, ikusten da
oinarrizko gabezia izanda arazoen eragina 0,8 puntu soilik murriztu dela (% 7,8tik % 7ra 2010 eta 2018
artean). 2010 eta 2018 artean, ordea, oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetan portaera-arazoen eraginaren
jaitsiera % 6,7tik % 1,9ra artekoa izan da (portzentajezko -4,8 puntu).
Bakardade- eta tristezia-arazoen inpaktua zertxobait jaitsi da
Oro har, bakardade- eta tristezia-arazoen inpaktuak ezaugarri izan du EAEn oso egonkortasun handia
izatea. Hartara, 2006 eta 2014 artean, eragina % 18,3 eta % 18,7 artekoa zen. Ez da eten handirik izan
aurreko aldiarekiko, baina bakardade- eta tristezia-arazoek beheranzko joera txikia baina argia izan dute
2018an, eta balioa % 15,5 izan da.
Aztertutako arazoen jaitsiera txikiak, ordea, aldaketa garrantzitsuak ezkutatzen ditu, are bilakaera-
dinamika desberdinak ere, gizarte-taldeak zein diren. Alderik onenean, bakardade- eta tristezia-arazoen
inpaktuak oso jaitsiera deigarria izaten jarraitu du atzerritarren artean, eta jaitsiera, 2006 eta 2014 artean
etengabea izan ondoren (% 91,1etik % 33ra), % 17,8ra arte luzatu da 2018an, eta, lehendabizikoz, EAEko
batezbestekotik oso hurbil kokatu da. Izan ere, hizpide hartutako arazoek biztanle nazionalen artean duten
inpaktua oso hurbilekoa da, % 15,3 baita. Biztanle nazionalen kolektibo horretan, 2006ko eta 2010eko
mailen antzekoetara itzuli da, hizpide hartutako arazoen inpaktua 2014an % 17,4ra handitu ondoren.
Atzerritar biztanleen bilakaerak azaltzen du neurri handi batean zergatik jaitsi den aldi berean
problematika hori oinarrizko gabezia duten biztanleen artean, proportzioa, 2006-2014 aldian, % 85,8 eta
% 46,3 artekoa izan baitzen. Kasu horretan, ordea, 2014tik izandako hobekuntza askoz mugatuagoa izan
da, 2018ko balioak (% 38,8) argi uzten jarraitzen baitu zer-nolako eragina duten pobreziaren eta
ongizaterik ezaren adierazpidek bakardade- eta tristezia-arazoen iraupenean. Arazo horien pertzepzioa,
etxean oinarrizko gabezia izanez gero, hirukoitza baino handiagoa da 2018an gabeziarik gabeko etxeetan
dutena (% 12,2) baino. Azken etxe mota horretan, 2018ko balioa 2006koa eta 2014koa (% 13,7-% 14,6)
baino txikiagoa da, eta gutxienekora hurbiltzen da (% 12,3, 2010ean).
63
38. grafikoa
14,4
22,9
6,0
20,1
13,2 13,3
19,6
42,8
15,1
91,186,1
10,8
85,8
13,7
18,714,5
22,0
5,4
18,9
13,2
18,9
10,0
45,2
15,3
63,8
82,4
10,6
80,8
12,3
18,417,0
19,5
2,3
15,5 13,5
22,3 21,5
37,2
17,4
33,0
82,4
10,4
46,3
14,618,3
11,1
19,6
2,66,5
12,314,6 14,7
37,7
15,3 17,8
70,0
9,8
38,8
12,215,5
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Gizonezkoa Emakumezkoa < 25 urte 25-34 urte 35-44 urte 45-54 urte 55-64 urte > 65 urte Egoera Besteren bat Mugapenaedo mend.
berezia
Mugapenikgabe
Oinarrizkogabezia
Gabeziarikgabe
Sexua Adina Nazionalitatea Mendekotasuna Gabeziaetxean
Guztira
Bakardade- eta tristura-arazoak dituzten biztanleak, etxekoen unitate, demografia eta norberarekin lotutako zenbait aldagairen arabera.
EAE. 2006-2018(talde bakoitzaren milakoak)
2006 2010 2014 2018
64
2010 eta 2014 artean, halaber, deigarria zen bakardade- eta tristezia-arazoek behera egitea 35 urtetik
beherakoen artean. Prozesu hori 2018an finkatu da, eta bereziki adierazten du epe luzean nabarmen
murriztu direla arazoak 25-34 urteko pertsonen artean. Talde horretan, bakardadearen eta tristeziaren
eraginak behera egin zuen 2006 (% 20,1), 2010 (% 18,9) eta 2014 (% 15,5) artean, eta baliorik txikiena
izan du 2018an (% 6,5), argi eta garbi EAEko batezbestekoaren azpitik. Ildo beretik, 2006 eta 2010 artean
% 5,4-% 6,0 balioetan izan ondoren, fenomenoak 25 urtetik beherako pertsonen artean duen inpaktua
% 2,6ra jaitsi da 2018an, 2014ko balioa (% 2,3) soilik gaindituta.
2014ra arte ez bezala, 45-64 urtekoen artean ere behera egin dute bakardade- eta tristezia-arazoek
2018an. Ordura arte, eraginak etengabe egin zuen gora 45-54 urtekoen artean; besteak beste, % 13,3tik
(2006) % 22,3ra (2014). Hala ere, 2018an, inpaktua % 14,6ra murriztu da (2006ko maila baino zertxobait
handiagoa). 55 eta 64 urte bitartekoei dagokienez, bestalde, 2006-2010 aldian % 19,6tik % 10era jaitsi
ondoren, bakardadearen eragina % 21,5era handitu zen 2014an. Era berean, 2018an, begi bistako
jaitsiera izan da kasu honetan ere: % 14,7. Hala ere, inpaktuak, 2018an, 2010ekoa (txikiena) baino
handixeagoa izaten jarraitzen du.
Nolanahi ere, 2014an gertatu bezala, bakardadearen eta tristeziaren arazoak handiagoa izaten jarraitzen
du 2018an 45-64 urteko pertsonen artean 25-34 urteko pertsonen artean baino (azken hori talde
problematikoenetako bat izan zen 2010. urtera arte). Adin-talde horietan ez bezala, 35-44 urteko
pertsonen artean bakardadearen eta tristeziaren arazoak egonkortasun handia izan du, % 12,3 eta
% 13,5 arteko balioak izan baititu 2006-2018 aldian. Hala ere, 2018ko balioa (% 12,3) txikixeagoa da
aurrekoak baino (% 13,2-% 13,5).
Adin-taldeen artean, nolanahi ere, 65 urtetik gorakoei dagokie oraindik ere bakardadearen eta tristeziaren
inpakturik handiena, % 37,7 izan baita 2018an (2014koaren antzekoa: % 37,2). Talde hori da hizpide
dugun problematikak modu diferentzialean eragin eta 2014 eta 2018 artean hobekuntza-ildo argirik ez
duen bakarra. Hala eta guztiz ere, bakardadearen eta tristeziaren eragina 2006koa eta 2010ekoa baino
txikiagoa da (% 42,8 eta % 45,2, hurrenez hurren).
2014 eta 2018 artean, bakardade- eta tristezia-arazoak beste talde batean ere gutxitu dira, mendekotasun
berezia edo urritasun funtzionalaren beste adierazpide batzuk dituzten pertsonen taldean. Kasu horretan,
2018ko balioa % 70 izan da, 2006. urtean % 86,1, 2010ean eta 2014an. Hala ere, 2018an ere izan da
kolektibo hori hizpide hartutako arazoek gehien eragindakoa, inpaktua urritasunik gabeko pertsonena
(% 9,8) baino zazpi aldiz handiagoa izan delako. Azken talde horretan ez da eten 2006an % 10,8tik
hasitako hobekuntza-bidea, pixkanakakoa baina etengabea.
Sexuaren arabera, emakumeen artean argiagoa izan zen bakardadearen eta tristeziaren inpaktuaren
beheranzko bidea 2014ra arte, jaitsiera etengabea gertatu baitzen 2006 (% 22,9) eta 2014 (% 19,5)
artean. 2018an, ordea, balioa % 19,6an egonkortu da. Gizonen artean, % 14,4-% 14,5etik (2006 eta
2010ean) % 17 arte (2014) igo ondoren, beheranzko bidea nabarmenagoa izan da azken urteetan, eta
2018ko balioa (% 11,1) 2006. urteaz geroztiko txikiena izan da.
65
Gorakada deigarria izan dute familiako arretarik ezari/bazterketari, tratu txarrari, jazarpenari edo
indarkeriari lotutako arazoek, bereziki emakumeen artean eta oinarrizko gabezia duten etxeetan
EAEko biztanleriaren % 6,0k dio arretarik eza edo bazterketa jasaten duela familian, edo tratu txarrak,
jazarpena edo indarkeria gizarte-ingurunean. Balio hori nabarmen handiagoa da 2006-2014 aldikoak
baino (% 2,3-% 2,7).
Kasu horretan ere daude barne-dinamika desberdinak biztanleen artean. Ikuspegi pertsonaletik, aldaketa
nagusia sexu-faktoreari lotuta dago. Adierazlea, 2006 eta 2014 artean % 2,3 eta % 3,1 bitartekoa izan
ondoren, nabarmen handitu da emakumeen artean, eta % 7,7ra iritsi 2018an. Maila horietara iritsi gabe
ere, gizonen artean ere egin du gorantz problematikak, eta gorakada etengabea izan da 2006 (% 1,7) eta
2018 (% 4,2) artean. 2014-2018 aldiko aldaketa kualitatiboa kasu honetan ere da begi bistakoa, eta
inpaktua % 2,4 zen oraindik 2014an.
Adinaren arabera, 25 urtetik beherako pertsonena da arretarik ezaren, bazterketaren edo tratu txarren
inpaktua handitzeak gehien eragindako taldeetako bat. Adin-talde horretan, egoera 2006tik okertzen ari
zen, eta adierazlearen goranzko bide horretan, % 0,5-% 0,7 izan zen 2006 eta 2010 artean, eta % 1,7,
berriz, 2014an. 2018an, gorakada askoz deigarriagoa da, inpaktua % 4,8 izan baita. Dinamika paraleloa
izan du 35-44 urteko kolektiboak: 2006an % 0 eta 2014an % 2,5 izan ondoren, 2018an % 4,8 bera izan du.
Kasu horretan, ordea, problematikaren areagotze-indarra antzekoagoa izan da denboran zehar, 25 urtetik
beherakoen artean 2014-2018 aldian izandako eten argia gertatu gabe.
2014-2018 laurtekoari lotutako etena begi bistakoa da 45 urtetik gorako pertsonen artean ere. Kasu
horretan, adierazlearen maila, 2006 eta 2010 artean % 3,5etik % 4,5era handitu ondoren, 2014an % 2ra
jaitsi zen. Hala ere, beste gorakada handi bat izan da 2018an, adin-taldeen arabera % 7,2ko gehieneko
balioa izan baita 45 urtetik gorakoen kolektibo honetan. Aztertutako arazoen inpaktua, ordea, 2006 eta
2010 artean % 3,9tik % 1,9ra murriztu eta 2014an % 4,7ra arte berriz igo ondoren, % 4,5ean egonkortu da
25-34 urteko pertsonei dagokienez.
2014 eta 2018 artean arreta faltan, bazterketan, tratu txarretan edo indarkerian izandako gorakada
nabarmena oinarrizko gabezia duten etxeetan da bereziki deigarria. Etxe horietako biztanleen artean,
berriz ere ekin zaio 2006 eta 2010eko goranzko bideari, % 8,3tik % 14,1era igo ondoren. Adierazlea,
2014an % 3,1era jaitsi ondoren, % 22,6ra iritsi da 2018an, hots, gabeziarik gabeko etxeetako pertsonei
dagokiena (% 3,6) baino sei aldiz baino gehiago handiagoa izatera –hala ere, talde horretan ere egin ohi
du gora problematikak 2006-2010etik (% 1,6-% 1,8)–.
Izandako dinamika (jaitsierak 2010 eta 2014 artean, baina gorakada handiak 2018an) ezaugarri dute,
halaber, lan egonkorrik gabeko pertsona aktiboak edo pertsona ez-aktiboak dituzten etxeek. 2018an, bi
kasuetan izan da handiena inpaktua arreta faltan, bazterketan, tratu txarretan edo indarkerian, eta balioak
% 14,6 eta % 12,0 izan dira hurrenez hurren. Maila horien bestelakoa da lan egonkorra duen pertsonaren
bat gutxienez duten etxeetako biztanleei dagokiena (% 2,5).
66
39. grafikoa
1,72,9
,5
3,9
0,0
3,5
8,3
1,8 1,62,4
5,6
2,32,23,1
,71,9
1,3
4,5
14,1
1,6,9
4,6
9,6
2,72,4 2,31,7
4,7
2,5 2,03,1
2,2 2,3 2,72,2 2,3
4,2
7,7
4,8 4,5 4,8
7,2
22,6
3,62,5
12,0
14,6
6,0
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
Gizonezkoa Emakumezkoa < 25 urte 25-34 urte 35-44 urte > 45 urte Oinarrizkogabezia
Gabeziarikgabe
Batek bateklan egonkorra
du
Lanezegonkorra
edolangabezian
Ez-aktiboak
Sexua Adina Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Guztira
Familia arloko arretarik eza/bazterketa, tratu txarrak, jazarpena eta indarkeria bezalako arazoak
dituzten biztanleak, etxekoen unitate, demografia eta norberarekin lotutako zenbait aldagairen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren miliakoak)
2006 2010 2014 2018
Jatorrian, arrazan edo erlijioan oinarritutako gizarte-bazterketaren pertzepzioak gora egin du
GZEE-GPIak informazioa biltzen du EAEn bizi diren pertsonek jasaten dituzten gizarte-bazterketako
arazoei buruz. Behaketaren ardatza jatorri sozial edo geografikoarekin, arrazarekin, etniarekin,
kulturarekin, hizkuntzarekin, erlijioarekin edo atzerritar izatearekin zerikusia duten arazoak dira. Kasu
horretan nabaritzen zen harreman sozialei edo pertsonen artekoei lotutako problematika pertsonaletan
2010 eta 2014 artean onerako izandako aldaketa nagusietako bat. Hartara, 2006-2010 aldian % 6,5etik
% 9,6ra igo ondoren, % 2ra murriztu zen 2014an bazterketa-arazoak zituzten pertsonen proportzioa.
Arazo larrien kasuan, adierazlea % 2,7tik % 4,5era aldatu zen 2006 eta 2010 artean, baina % 0,9 baino ez
zen izan 2014an.
Hizpide dugun arazoak, 2006ko eta 2010eko egoerara inola ere hurbildu gabe bada ere, gorantz egin du
2014-2018 aldian. Hartara, bazterketa-arazo orokorren inpaktua 2014 eta 2018 artean % 2 izatetik % 3,7
izatera aldatu da –oraindik, nolanahi ere, 2010ean (% 9,6) eta 2006an (% 6,5) izandako balioen oso
azpitik–. Arazo larrien kasuan, igoera % 0,9 (2014) eta % 2,3 (2018) artekoa izan da. Balioa 2006kora
(% 2,7) hurbildu da, baina izandako handiena (% 4,5, 2010ean) baino txikiagoa da.
Dinamika horrek, neurri batean, lotura du bazterketa-arazo larriek gora egitearekin atzerritar biztanleen
artean, % 9,1etik % 11,3ra igo baitira 2014 eta 2018 artean –hala ere, balio horiek oso urrun daude
2006an eta 2010ean izandako balioetatik (% 50,8 eta % 59,1)–. Ildo beretik, bazterketa-arazo horiek,
larriak izan zein ez, izandako inpaktu orokorra oso urrun dago 2006 eta 2010 artean izandako balioetatik
(% 100etik gorakoak), zeinek, gainera, gorantz egin baitzuten aldi horretan, eta 2010ean baliorik handiena
67
izan (% 128,9). 2018ko balioa (% 20,2) garrantzitsua da oraindik ere, baina, gainera, beherantz jarraitzen
du 2014koarekin (% 23,6) alderatuta.
Dinamika orokorkiago okerragoa da jatorrizko nahiz nazionalizatutako biztanle nazionalei ezaugarri
pertsonalengatik eragiten dieten gizarte-bazterketako kasuei dagokienez. Kolektibo horretan,
hautemandako gizarte-bazterketari dagokionez, mailarik handiena 2018koa izan da. Bazterketa-arazo
orokorren kasuan, 2006 eta 2014 artean etengabe % 1,8tik % 0,7ra jaitsi ondoren, adierazlea % 2,5era
igo da 2018an. Bazterketa-egoera larriei dagokienez, egonkortasuna izan zen 2006-2014 aldian % 0,4-
% 0,8 balioen artean, baina egoera hori 2018an eten da, argi eta garbi gorantz eten ere, balioa % 1,7 izan
baita.
40. grafikoa
1,8
101,5
6,5,4
50,8
2,71,5
128,9
9,6
,8
59,1
4,5,7
23,6
2,0 ,4
9,1,92,5
20,2
3,7 1,7
11,32,3
0,0
20,0
40,0
60,0
80,0
100,0
120,0
140,0
Egoera Besteren bat Guztira Egoera Besteren bat Guztira
Bazterketa oro har Bazterketa larria
Gizarte-bazterketako arazoak dituzten biztanleak, gizarte- edo geografia-jatorriak, arrazak, etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak edo atzerritar-egoerak eragindakoak, nazionalitatearen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Oro har ikusita, kontuan hartutako gizarte-arazo larrien inpaktuak 2010. urtetik izandako
murrizketa apaleko ildoari eutsi dio. Baina problematikek gorantz egin dute kolektibo batzuetan
Laburpen moduan, biztanleei buruz orain arte hizpide hartutako ezaugarri edo inguruabar pertsonaletako
bati lotutako gizarte-arazo larriren bat dagoen aztertzen du GZEE-GPIak (kontuan hartuta, halaber,
barneratze- edo kartzela-egoerak, bai eta berekin bakardadea edo tristezia sentitzea dakarten familia-
banaketako arazoak ere).
Datuek adierazten dute guztira 47.519 pertsonak dutela gizarte-arazo larrietako bat kontuan hartutako
harreman pertsonaletan nahiz familia- eta gizarte-harremanetan; hau da, % 12,2k gutxiago 2014an
(54.133) eta % 19,8 gutxiago 2010ean (59.257) baino. Arazo horien inpaktua 2006 eta 2010 artean
% 24,5etik % 27,2ra handitu ondoren, pixka bat jaitsi zen 2014an, EAEko biztanleen % 25,1era iritsi arte.
Beheranzko bidea pixka bat areagotu da 2018an, inpaktua % 22,0 izan baita, hau da, txikiena 2006.
urteaz geroztik.
68
41. grafikoa
19,7
29,1
11,8
24,5
16,821,7
51,9
19,5
125,0
141,6
70,8
14,7
110,3
18,1
12,2
62,5
55,2
24,523,9
30,2
13,4
30,3
21,1 21,5
57,7
21,3
113,0
152,5
73,9
16,5
118,5
18,314,1
54,6
67,8
27,221,8
28,1
9,3
28,1
16,4
30,0
41,6
23,8
46,2
128,8
83,8
15,1
59,8
20,6
14,3
43,348,8
25,1
18,225,6
7,8
13,1
22,0 21,1
43,3
21,0
36,6
99,693,9
14,1
64,2
16,0
8,5
39,7
58,9
22,0
0,0
20,0
40,0
60,0
80,0
100,0
120,0
140,0
160,0
Gizonezkoa Emakumezkoa < 25 urte 25-34 urte 35-44 urte 45-64 urte > 65 urte Egoera Besteren batMendekotasun bereziaMugapena, mend. berezirik gabeMugapenik gabeko beste batzukOinarrizko gabeziaGabeziarik gabeBatek batek lan egonkorra duLan ezegonkorra edo langabezianEz-aktiboak
Sexua Adina Nazionalitatea Mendekotasuna Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Guztira
Harreman pertsonaletan eta familia- eta gizarte-harremanetan arazo larriren bat duten biztanleak, , etxekoen unitate, demografiaeta norberarekin lotutako zenbait aldagairen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren milakoak)
2006 2010 2014 2018
69
41. grafikoan ikusten den bezala, gizarte-talde gehienetan gertatzen da 2010 eta 2018 arteko bilakaera
ona, eta 2018an izan dute inpakturik txikiena. Kasu batzuetan, ordea, kontuan hartutako gizarte-arazo
larrien inpaktuaren jaitsiera deigarriagoa da, bereziki 2006ko egoerarekin alderatuta.
Sexuari erreparatuta, gizonen artean bezala emakumeen artean ere, oraintsuko dinamika ona da, eta
2018ko inpaktua 2006. urteaz geroztiko txikiena izan da. Urte hartan gehien eragindako taldea
emakumeena izan zen, baina, gero, dinamika onena izan du, -3,5 puntu jaitsi delako 2006 eta 2018
artean, % 29,1etik % 25,6ra (-1,4 puntu gizonezkoen artean, 2006an % 19,7 eta 2018an % 18,2 izan
ondoren).
Adinaren ikuspuntutik, aipatu dinamika ona oro har gertatu da 35 urtetik beherako biztanleen artean,
bereziki 25-34 urte dituztenen artean. Kasu horretan, 2018koa (% 13,1) baliorik txikiena izan da, 2006koa
(% 24,5) baino 11,4 puntu txikiagoa. Jaitsiera txikiagoa da, baina adierazgarria ere bai, 25 urtetik
beherako pertsonen artean: -4 puntu 2006ko balioaren (% 11,8) eta 2018koaren (% 7,8) artean.
Hobera argien egiten duen taldea, berriz, biztanle atzerritarrena da. Kolektibo horri dagokionez,
adierazlearen jaitsiera bereziki deigarria da, eta hautemandako arazoek etengabe egin dute behera:
% 125 2006. urtean; % 113 2010. urtean; % 46,2 2014an; eta baliorik txikiena (% 36,6) 2018an.
Bilakaera ez da hain ona beste talde sozio-demografiko batzuetan. Adinaren arabera, adibidez, 2014-
2018 aldiko hobekuntza begi bistakoa 45-64 urteko pertsonen artean, aztertutako arazoen inpaktua
% 30etik % 21,1era jaitsi delako aldi horretan. Hala ere, kasu horretan, maila hori 2006koaren eta
2010ekoaren antzekoa da (% 21,5-% 21,7).
65 urtetik gorako biztanleen artean, joera ona da oro har, eta hizpide hartutako arazoen inpaktua -8,6
puntu txikiagoa da 2018an 2006an baino (% 43,3 eta % 51,9 hurrenez hurren). Hala ere, arazoek 2006
eta 2010 artean % 51,9tik % 57,7ra gora egin ondoren, inpaktuak baliorik txikiena izan zuen 2014an,
% 41,6. 2018ko balioa (% 43,3), beraz, igoera txiki bat izan da 2014-2018 aldian.
Dinamikarik txarrena 35-44 urteko taldearena da. Inpaktuak 2014an baliorik txikiena (% 16,4) izan
ondoren, % 22ra igo da 2018an, eta balio horrek 2006koa (% 16,8) eta 2010ekoa (% 21,1) ere gainditzen
ditu. Kolektibo horretan, inpaktu-mailak beti EAEko batezbestekoak baino txikiagoak ziren, baina, 2018an,
batez besteko maila horietan kokatu dira, eta, egia esan, eta adin-taldeen ikuspegitik, 65 urtetik gorakoek
soilik gainditzen dituzte.
Bestalde, biztanle nazionalen artean ere gertatu da 2014-2018ko jaitsiera (% 23,8tik % 21era). 2018ko
balioa, ordea, 2006koa (% 19,5) baino handiagoa da, eta 2010ean (% 21,3) izandakoaren antzekoa.
70
Etxearen ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, pertsona aktibo langabeak edo okupaziorik gabeko
egonkorrak dituzten etxeetako biztanleen artean gertatu da dinamikarik onena. Kasu horretan, aztertutako
arazo larrien inpaktua etengabe murriztu da 2006-2018 aldian: % 62,5 izan zen 2006an; % 54,6, berriz,
2010ean; % 43,3 2014an; eta % 39,7, azkenik, 2018an. Era berean, 2014-2018 aldia oso ona izan da
gutxienez pertsona batek lan egonkor bat duen etxeetan. Aztertutako arazoen inpaktua 2006 eta 2014
artean % 12,2tik % 14,3ra handitu ondoren, % 8,5era jaitsi da 2018an.
Dinamika askoz gorabeheratsuagoa da biztanle ez-aktiboak dituzten etxeetan bizi direnen artean,
kolektibo horretan eragina izan baitute 65 urtetik gorakoen artean hautemandako aldaketek. Kasu
horretan, arazoen inpaktuak, 2006 eta 2010 artean % 55,2tik % 67,8ra igo ondoren, 2014an baliorik
txikiena izan zuen: % 48,8. 2018ko gorakada (% 58,9ra artekoa), ordea, konparatiboki handiagoa da kasu
honetan, izandako baliorik handienak (% 67,8, 2010ean) soilik gainditzen duelako.
Oinarrizko gabeziako egoerei dagokienez, epe luzeko bilakaerarik onena egoera horiek eragindako
etxeetako pertsonei dagokie. Hartara, 2018an, arazo larriek oinarrizko gabezia duten etxeetako pertsonen
artean daukaten inpaktua % 64,2 izan da: 2006an eta 2010ean (% 110,3-% 118,5) baino askoz txikiagoa.
Hala ere, 2018ko maila handiagoa da izandako txikiena baino (% 59,8, 2014an).
Aztertutako arazoen inpaktua askoz txikiagoa da oinarrizko gabeziarik gabeko etxeetan, % 16 izan baitzen
2018an, 2016-2018 aldiko txikiena, argi eta garbi etenda 2006-2014 aldiko igoera txikia (% 18,1etik
% 20,6ra artekoa).
Bereziki aipatu behar da biztanleen artean mendekotasun bereziko edo urritasun funtzionaleko egoerak
izatearen araberako azterketa. Taldeak aldagai horren arabera kontuan hartuta, aztertutako arazo larrien
inpaktua txikiena izan da 2018an mendekotasunik edo urritasunik gabeko biztanleen artean, balioa
(% 14,1), gainera, GZEE-GPIa egin den aldiko txikiena ere izan delako.
Hizpide hartutako arazoen inpaktuak mailari handiena mendekotasun berezia duten biztanleen artean izan
arren, % 99,6 izan baita 2018an, epe luzeko bilakaera ere ona da argi eta garbi, aztertutako arazoen
inpaktuak nabarmen egin duelako behera % 141,6tik (2006) % 152,5era arte (2010).
Mendekotasun berezi bati lotu gabeko urritasun funtzionala duten pertsonen egoerak, ordea, okerrera
egin du. Kasu horretan, aztertutako arazo larrien inpaktua etengabe handitu da 2006tik (% 70,8), eta
2018an baliorik handiena izan du: % 93,9. 2006an, oso urrun zegoen mendekotasun berezia duten
pertsonetatik (% 70,8 eta % 141,6), baina 2018an argi eta garbi hurbildu da hizpide hartutako arazo larrien
inpaktua (% 93,9 eta % 99,6).
71
6. ARAZOAK EMANTZIPAZIO ETA UGALKETA PROZESUETAN
2006an hasi ondoren, luzatu egin da egungo etxetik kanpo bizitza independentea izateko arazoak
dituzten pertsonen proportzioa murrizteko prozesua
Egungo etxetik emantzipatu nahi baina arrazoi ekonomikoengatik ezin duten pertsonen egoerak aztertzen
ditu GZEE-GPIak. 2018an ere arazo garrantzitsua da EAEn, guztira 122.858 pertsonak esplizituki nahiko
bailukete etxe-unitate independentea osatu, baina ezin dute arazo ekonomikoengatik. Hala ere, 2006 eta
2018 artean, problematika horrek biztanleen artean duen inpaktuak, kuantitatiboak bezala erlatiboak ere,
nabarmen egin du behera. Hartara, eragindako pertsonen kopurua etengabe murriztu da 2006tik
(247.349), eta jaitsiera -% 50,3koa izan da 2006-2018 aldian. Ikuspegi erlatibo batetik, bizitza
independentea izateko arazoen pisuak EAEko biztanleen % 11,5i eragin zien 2006an, % 8,3ri 2010ean,
% 6,2ri 2014an, eta % 5,7ri eragin die 2018an. Hala eta guztiz ere, beherako bidea gero eta motelagoa
izan da (portzentajezko -3,2 puntu 2006 eta 2010 artean; -2,1, berriz, 2010 eta 2014 artean; eta-05,
azkenik, 2014-2018 aldian).
Beheranzko bidea, ordea, ez da guztiz orokorra talde sozio-demografikoetan, batez ere adinaren eta
nazionalitatearen arabera; begi bistakoa da, ordea, bi sexuetan. Eta hala, gizonezkoen artean, adierazlea
etengabe jaitsi da 2006 (% 14,3) eta 2018 (% 6,9) artean, eta beherakada hori % 8,9tik % 4,6ra artekoa
da aldi horretan bertan emakumezkoen artean.
Adin-taldeen arabera, 2014. urtera arte, 16-34 urteko pertsonei egokitu zitzaizkien murrizketa nagusiak.
16 eta 24 urte bitartekoen taldean, emantzipatzeko arazoen eraginak bilakaera hauxe izan zuen: 2006an
% 31,4 izan zen; 2010ean, % 20; eta 2014an, % 10,7. 25-34 urtekoen taldean, nabarmena izanagatik ere,
murrizketa ez zen hain azkarra izan: Eta hala, arazoen inpaktua hau izan zen: % 37,1 2006an; % 31,3
2010ean; eta % 26,7 2014an.
2014 eta 2018 artean emantzipatze-arazoen murrizketak iraun arren 25-34 urtekoei dagokienez, eta beste
gutxieneko balio bat izanda ere (% 25,6), murrizketa mugatua da % 26,7 balioaz den bezainbatean, adin-
talde horretan emantzipatze-arazoen inpaktua oraindik ere bi aldiz baino gehiago handiagoa delako beste
edozein adin-taldetan baino. 16-24 urteko pertsonen kasuan, adierazleak gorantz ere egin du, % 11,9 izan
baita, 2014an (% 10,7) izandako balioa baino handixeagoa. Hala ere, 2018ko balioa askoz txikiagoa da
2006koa eta 2010ekoa baino, % 20 edo handiagoak izan baitziren).
35-44 urteko biztanleen artean ere okertu dira pixka bat emantzipazio-adierazleak. Eta hala, 2006 eta
2014 artean % 9,7tik % 7,7ra jaitsi ondoren, eguneko etxe-unitatetik emantzipatu nahiko luketen
pertsonen proportzioa % 8,5era handitu da 2018an, eta 2010ean (% 8,7) izandako baliotik hurbil jarri da.
Gainerako taldeetan, aztertutako proportzioa oraindik ere maila apaletan dago, eta pixka bat beherantz
egiten ari da; eta baliorik txikienak izan dira bai 45 urte edo gehiago dituztenen artean (% 1,4) bai 15
urtetik beherakoen artean (% 0,5).
72
42. grafikoa
14,3
8,9
3,0
31,4
37,1
9,7
1,6
10,3
35,4
18,6
29,4
3,9
14,8
11,3
24,2
10,611,5
9,4
7,2
1,9
20,0
31,3
8,7
1,6
7,6
18,5
11,1
31,6
3,0
15,6
7,8
15,3
7,6 8,37,5
5,0
1,0
10,7
26,7
7,7
1,5
6,1
8,39,2
18,1
1,2
4,36,3
7,66,0 6,26,9
4,6
0,5
11,9
25,6
8,5
1,4
5,2
12,8
7,6
18,9
2,1
12,0
5,4
9,1
5,2 5,7
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
Gizonezkoa Emakumezkoa < 15 urte 16-24 urte 25-34 urte 35-44 urte > 45 urte Egoera Besteren bat Lanean Langabea Ez-aktiboa Bai Ez Oinarrizko
gabezia
Gabeziar ik
gabe
Sexua Adina Nazionalitatea Jarduerarekiko harremana Ugalketa-arazoak
etxean
Gabezia
etxean
Guztira
Egungo etxekoen unitatetik independizatu nahi duten eta, arrazoi ekonomikoak tarteko, ezin duten biztanleak, etxekoen unitate, demografia eta norberarekin lotutako zenbait aldagairen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren milakoak)
2006 2010 2014 2018
Oharra: Ez da kontuan hartzen emantzipatzea pentsa lezakeen kolektiboa; behar esplizitu moduan aipatzen dutenak baino ez.
73
Nazionalitatearen arabera, emantzipatze-arazoen beheranzko bideak bere horretan jarraitu du 2014 eta
2018 artean biztanle nazionalen artean. Emantzipatu nahi duten pertsonen proportzioak behera egin du
etengabe talde horretan, 2006an % 10,3 izatetik 2018an baliorik txikiena, % 5,2, izan arte. Atzerritar
biztanleei dagokienez, jaitsiera handia izan zen 2014ra arte: % 35,4 2006an; % 18,5 2010ean; eta % 8,3
2014an. Kasu horretan, ordea, 2018koa gorakada handia izan da, balioa (% 12,8) portzentajezko 4,5
puntu handiagoa delako 2014koa baino.
Hain nabarmena izan gabe bada ere, antzeko dinamika gertatu da langabeen edo landun ezegonkorren
artean. Kasu horretan, 2006 eta 2010 artean % 29,4tik % 31,6ra igo ondoren, emantzipatze-arazoak
% 18,1era jaitsi ziren 2014an. Gutxi bada ere, % 18,9ra igo dira 2018an. Emantzipatze-arazoen eragina
askoz txikiagoa den testuinguru batean, gorakada txiki hori biztanleria ez-aktibora hedatu da, eta
adierazlea % 2,1 izan da 2018an, 2014koa (% 1,2) baino handiagoa, eta, edozeinetara ere, 2006koa
(% 3) eta 2010ekoa (% 3,9) baino askoz txikiagoa. Hala ere, landunen artean, emantzipazio-adierazlea
jaisteko joera luzatu da, biztanleen % 7,6k emantzipatu nahi baitute 2018an, eta balio hori, izandako
txikiena, oso urruti dago 2006ko baliotik (% 18,6).
Atzerritarren eta langabeen nahiz landun ezegonkorren dinamikak zerikusi handia du gabezia
ekonomikoko arazoek eragindako etxeetan gertatzen denarekin. Hartara, oinarrizko gabeziarik gabeko
etxeetan ez bezala, horietan emantzipatze-arazoek etengabe behera egin baitute (% 10,6tik % 5,2ra 2006
eta 2018 artean), gabezia mota hori dutenetan, 2014-2018 aldian, 2014. urtera arteko beherakada handia
(2006. urtean, % 24,2; 2010ean, % 15,3; eta 2014an, % 7,6) eten egin da. 2018an, emantzipatze-arazoek
gora egin dute % 9,1era arte horrelako etxeetako biztanleen artean.
Hala ere, familia-ugalketan nahi adina seme-alaba izateko arazoak dituztela dioten etxeei lotutako
pertsonei dagokienez gertatu da aldaketa nagusia. Kasu horretan, proportzioak gorakada azkarra izan du
2018an, % 12ra artekoa, 2006-2010 (% 14,8-% 15,6) eta 2014 (% 4,3) artean nabarmen behera egin
ondoren. Gainerako etxeetan, ordea, emantzipatze-arazoen inpaktua etengabe murrizteko joera finkatu
egin da (% 11,3, 2006. urtean; % 5,4, berriz, 2018an).
2014 eta 2018 artean, jaitsiera deigarria izan du nahi adina seme-alaba izatea eragozten duten
arazoen inpaktuak, bereziki 35 urtetik beherako pertsonen etxeetan
2018an, EAEko etxe-unitateen % 4,2k (39.216 guztira) esaten dute familia-ugalketari lotutako arazoak
dituztela, eta ez dutela nahi adina seme-alabarik. Horrenbestez, ugalketa-arazoen eraginak berriz heldu
dio 2006 eta 2010 artean izan zuen jaisteko ildoari (% 6,2tik % 5,1era). Hortaz, koiuntural hutsa izan zen
2014ko gorakada (orduan eragindako etxe-unitateak % 5,6 izan ziren).
74
Familia-ugalketako arazoak dituzten etxeen kopuru oraindik handiaren azpian dauden arazoen barruan,
arazo ekonomikoak nabarmentzen dira. Hartara, behar adina baliabide edo etxebizitza egokirik ez izateari
lotutako arazoek, ugalketa-prozesuak mugatzen dituzten faktoreak diren aldetik, etxeen % 3,3ri eragiten
diete; lan-segurtasunik ezari lotutako arazoek, berriz, 2,8ri eragiten diete, eta seme-alabak zaintzearekin
zerikusia dutenek, azkenik, % 2ri.
Kasu guztietan egin du behera aztertutako problematiken inpaktuak, baina jaitsiera ez da hain argia
baliabide ekonomikoekin eta etxebizitzarekin zerikusia duten arazoei dagokienez. Kasu horretan,
eragindako etxeen 2018ko ehunekoa (% 3,3) txikiagoa da, dudarik gabe, 2006koa (% 4,4) eta 2014koa
(% 4) baino, baina 2010ean izandako baliotik (% 3,4) oso hurbil dago.
43. grafikoa
4,4
3,43,9
6,2
3,4 3,3
2,6
5,1
4,0 4,0
3,2
5,6
3,32,8
2,0
4,2
0,0
1,0
2,0
3,0
4,0
5,0
6,0
7,0
8,0
Baliabide ekonomiko urriak/etxebizitza egoki falta
Laneko segurtasunik eza Seme-alabak zaintzeko arazoak Ugaltzeko arazoren bat
Ugalketa-arazoak (nahi dituzten seme-alabak izatekoak) dituzten etxekoen unitateak.EAE 2006-2018
(etxekoen unitateen guztizkoaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
2014 eta 2018 artean, familia-ugalketako arazoek behera egin dute adin-talde nabarmenenetan, baina
erritmoak oso desberdinak izan dira. Jaitsiera bereziki deigarria da 35 urtetik beherako pertsonak buru
dituzten etxeetan, etxe horien % 10,3k izan baitituzte arazoak 2018an, eta ehuneko hori ia 2014an
(% 20,2) izandakoaren erdia da. Bigarren jaitsiera handia da 2006 eta 2010 artekoaz geroztik (% 26,7tik
% 17,8ra); tartean, 2014ko gorakada gertatu zen, adierazlea % 20,2 aipatua izan zen eta.
2014 eta 2018 artean ere behera egin du % 13,3tik % 10,9ra familia-ugalketako arazoen inpaktuak 35-44
urteko pertsonak buru dituzten etxeen taldean, baina problematiken jaitsiera askoz motelagoa da talde
horretan. 2018ko balioak, gainera, hurbil ditu 2006koa (% 11,5) eta 2010ekoa (% 11,6). Arazo
demografikoek 35-44 urtekoen artean daukaten erresistentzia handiago horren ondorioz, horrelako etxe-
unitateak 2018an gehien eragindakoak izan dira (% 10,9; % 10,3, berriz, 35 urtetik beherakoak buru
dituztenetan). Aurreko hori gertatu den lehen aldia da 2006tik, inpaktua, 2014. urtera arte, gutxienez
portzentajezko sei puntu handiagoa izan ondoren etxe-talde gazteenetan.
75
Familia-ugalketako arazoen beheranzko bidea biztanle nazionalen etxeetan bezala atzerritarrenetan ere
gertatu da, baina askoz nabarmenagoa da atzerritarrak buru dituzten etxeetan. Kasu horretan, 2006an,
etxeen % 35,1ek zioten arazoak zituztela nahi adina seme-alaba izateko; proportzio hori, ordea, % 27,2
izan zen 2010ean, % 9 2014. urtean, eta, azkenik, % 6,6 2018an. 2014 eta 2018 artean etxe-unitate
nazionaletako biztanleen artean arazo horien inpaktua % 5,4tik % 4,1era jaitsi arren, mailak 2010ekoen
antzekoak dira (% 4,1), gehiegi urrundu gabe 2006an (% 5,3) eta 2014an (% 5,4) izandako balioetatik.
44. grafikoa
26,7
11,5
1,6
5,3
35,1
15,1
5,5
8,0
12,8
6,5
,3
6,2
17,8
11,6
1,5
4,1
27,2
18,5
3,9
6,1
11,0
8,4
,4
5,1
20,2
13,3
1,9
5,4
9,0
11,6
4,8
7,6
12,6
5,8
,1
5,6
10,3 10,9
1,9
4,1
6,6
8,2
3,65,1
8,88,1
0,4
4,2
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
< 35 urte 35-44 urte 45 urte etagehiago
Egoera Besteren bat Oinarrizkogabezia
Gabeziarikgabe
Baten bateklan egonkorra
du
Baten bateklan
ezegonkorradu
Aktiboak,denak lanik
gabe
Ez-aktiboak
Adina Nazionalitatea Gabezia-egoera Jarduerarekiko harremana Guztira
Ugalketa-arazok dituzten etxekoen unitateak, buru den pertsonaren adinaren eta
nazionalitatearen, gabezia-egoeren eta etxekoen unitateko kideen jarduerarekiko harremanaren arabera
EAE. 2006-2018 (talde bakoitzaren milakoak)
2006 2010 2014 2018
Bestalde, oinarrizko gabezia duten etxeetan ugalketa-arazoak dituzten biztanleen proportzioa jaisteko
bidea finkatu da. 2006 eta 2010 bitartean % 15,1etik % 18,5era igo ondoren, 2014an % 11,6ra murriztu
zen adierazlea, eta baliorik txikiena izan du 2018an, % 8,2. Gabeziarik gabeko etxeetan, 2006 eta 2010
bitartean % 5,5etik % 3,9ra jaitsi ondoren, ugalketa-arazoak % 4,8ra igo ziren 2014an. 2018an berriz
beherantz hasi da, eta balioa (% 3,6), ordea, 2010ean izandakotik oso hurbil dago.
2014 eta 2018 artean, beste datu aipagarri bat da familia-ugalketako arazoek behera egin dutela
landunak dituzten etxeetan, landun horien egoera egonkorra izan zein ez (% 7,6tik % 5,1era eta % 12,6tik
% 8,8ra hurrenez hurren). Kasu guztietan 2006. urteaz geroztiko mailarik txikienak dira, baina balioak, oro
har, 2010ean izandakoetatik hurbil daude (% 6,1 orduan landun egonkorren bat zuten etxeetan, eta
76
% 5,1, berriz, gaur egun; % 11 2010ean landun ezegonkorrak zituzten etxeetan, eta % 8,8, berriz, gaur
egun).
2014an mailarik txikiena (% 5,8) izan ondoren –txikiagoa, beraz, 2010ekoa (% 8,4) eta 2016koa (% 6,5)
baino–, 2014 eta 2018 artean gora egin du pertsona aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeetan ugalketa
demografikoko arazoen inpaktuak. 2018ko balioa (% 8,1) berriz hurbildu da izandako baliorik handienera
(2010), eta, kokatu den mailak oso hurbil daude maila handienetik, zeina, 2018an, oraindik baitagokie
landun ezegonkorrak dituzten etxeei (% 8,8), hots, familia-ugalketako arazoek historikoki gehien ukitutako
taldeari.
7. ETXEEK ZERBITZUAK ETA PRESTAZIOAK ESKATZEA
7.1. Gizarte-zerbitzuen erabilera
Gizarte-zerbitzu publikoen erabilerak egonkor jarraitzen du. Gora egin du 75 urtetik gorako
pertsonenganako arretak, eta behera, berriz, atzerritar biztanleak edo oinarrizko gabeziako
etxeetako biztanleak xede dituenak
2006 eta 2010 artean, % 15,1etik % 16,7ra handitu zen inkesta egin aurreko hiru urteetan gizarte-zerbitzu
publikoak balia zitzaketen EAEko etxeen proportzioa. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta
Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren kudeaketa Lanbideri eskualdatu arren, proportzioa % 16,1 zen
oraindik 2014an, 2010ekoa baino portzentajezko 0,6 puntu txikiagoa baino ez. 2014 eta 2018 artean,
gizarte-zerbitzuak balia ditzaketen etxeen portzentajea zertxobait suspertu da, eta % 16,4ra iritsi. 2010 eta
2018 artean, beraz, nolabaiteko egonkortasuna izan da gizarte-zerbitzu publikoen baliatze-mailan, etxeen
% 16,1 eta % 16,7 artekoa izan da eta.
Eskariaren gorakada txikia (edo erabilerarena, kontzeptua, izan ere, baliokidea baita gizarte-zerbitzuak
kontuan hartzean), ordea, ez da prozesu orokortua 2014 eta 2018 artean. Aitzitik, ezaugarri deigarriena
da aldi horretan argi eta garbi gorantz egiten duela gizarte-zerbitzu publikoen erabilerak talde batzuetan,
baina, bestetzuetan, gizarte-zerbitzu publikoen erabilera mugatzera jotzen dutela, gehienetan erabilera-
mailek 2006 eta 2014 artean nabarmen gora egin ondoren.
Nazionalitatea kontuan hartuta, eskaria 2014 eta 2018 artean murrizteko prozesu horrek batez ere
atzerritar nazionalitatea duten pertsonen etxeak ezaugarritzen ditu. % 46,1etik % 57,8ra handitu ondoren,
atzerritarren etxeen artean gizarte-zerbitzu publikoak erabiltzen dituztenen proportzioa % 50,2ra jaitsi da
2014an eta baliorik txikienera 2018an, % 38,8ra. Kolektibo horretan argi nabaritzen da DSBE eta EPO
prestazioen kudeaketa Lanbideri eskualdatzearen eragina, baina garrantzitsuak dira, halaber, biztanle
berriek epe ertain eta luzean gizarteratze-maila handiagoak izatea ahalbidetzen duten prozesuak.
77
Baina, 2018an, handixeagoa izan da gizarte-zerbitzuak erabili dituzten biztanle nazionalen etxeen
proportzioa: % 14,8; 2014an, berriz,% 14,2, eta 2006an, % 14,1. 2018ko balioa berriz izan da 2010ekoa,
eskaria 2006 eta 2010 artean handitu ondoren % 14,1 % 14,8ra.
2010-2014 aldiarekin alderatuta, 2018an ere baliatu dituzte gutxiago gizarte-zerbitzuak enpleguko edo
langabeziako prekarietate-adierazpideek eragindako etxeek. Eta hala, 2006 eta 2010 artean % 25,6tik
% 33,9ra handitu ondoren, 2014an % 24,7ra jaitsi zen gizarte-zerbitzuen laguntza eskatzen eta
egonkortasunik gabeko landun bat zuten etxeen proportzioa, eta balio hori ez da aldatu 2018an.
Denboran pixka bat atzeratuta bada ere, prozesua antzekoa da pertsona aktibo guztiak langabe dituzten
etxeei dagokienez. Kasu horretan, eskariaren gehikuntza nagusia 2014an gertatu zen, 2006an % 43,9 eta
2010ean % 42,6 izan ondoren gizarte-zerbitzuen erabilera % 51,9 izatera iritsi baitzen etxe horietan.
2018an, proportzioa % 47,6ra jaitsi da.
Hala ere, enplegua edo langabezia dela-eta prekarietatearen adierazpideek eragindako etxe horietan,
gizarte-zerbitzu publikoen eskariak, 2010. eta 2014. urteekin alderatuta behera eginda ere, maila handiak
izaten jarraitu du, 2006an izandakoetatik hurbil daudenak, are, batzuetan, haiek baino handiagoak direnak
ere.
Aipatu dinamika horrekin batera, nolanahi ere, gehikuntzak izan dira eskarian beste etxe mota batzuetan.
Hartara, gizarte-zerbitzuen erabilera, 2006 eta 2014 artean % 11,5etik % 8,3ra jaitsi ondoren, 2018an
% 8,9ra igo da biztanle landun egonkorrak dituzten etxeetan. Gorakadarik deigarriena, ordea, pertsona
ez-aktiboen etxeei dagokie. Kasu horretan, eskariak, 2014an etxe-unitateen % 18,2ri eragin ondoren,
% 23,9ri eragin die 2018an, eta ehuneko hori handiena izan da 2010ekoaz geroztik (% 21,3). 2014ko
beherakadaren ondoren, 2014-2018 aldiko gorakada begi bistakoa da horrelako etxeetan.
Eskariak pertsona ez-aktiboen etxeetan izandako gorakada horrek lotura du esparru horretako egiturazko
prozesu deigarrienarekin: etengabe handitzea, are azkarrago ere 2018. urtean, gizarte-zerbitzuen
erabilera 75 urtetik gorako pertsonen etxeetan. 2006an % 17,5 izan zen, eta % 23,1era igo zen 2010ean.
Neurriz gora egin ondoren 2014an (% 24), berriz azkartu da 2018an (% 28,3), eta balio hori ia
portzentajezko 10 puntu handiagoa da 2006koa baino.
Eskariak 75 urtetik gorako pertsonen artean izandako goranzko bidearekin batera, eta 2014. urtetik
aurrera, handitu egin da gizarte-zerbitzu publikoen erabilera 55-74 urteko pertsonen etxeetan, 2014an
etxeen % 11 izatetik 2018an % 11,7 izatera. Horrenbestez, eskaria berriz dago 2006an izandako baliotik
(% 11,9) hurbil. Balio hori, ordea, urrun dago izandako balio handienetik (% 15,5, 2010ean).
78
45. grafikoa
11,8
24,6
18,415,8
11,9
17,5
14,1
46,1
41,1
13,211,5
25,6
43,9
17,015,114,4
23,320,7
13,915,5
23,1
14,8
57,8
51,7
13,711,0
33,9
42,6
21,3
16,7
13,3
22,3 23,2
16,0
11,0
24,0
14,2
50,2
53,1
11,18,3
24,7
51,9
18,216,1
12,1
23,1
19,6
14,711,7
28,3
14,8
38,8
43,6
12,3
8,9
24,7
47,6
23,9
16,4
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
Gizonezkoak Emakumezkoak < 35 urte 35-54 urte 55-74 urte 75 urte etagehiago
Egoera Besteren bat Oinarrizkogabezia
Gabeziarik gabe Baten bateklan egonkorra
du
Baten bateklan
ezegonkorradu
Aktiboak,denak lanik
gabe
Ez-aktiboak
Sexua Adina Nazionalitatea Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Guztira
Azken hiru urteetan gizarte-zerbitzu publikoak erabili dituzten etxekoen unitateak,etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
79
55 urtetik beherako pertsonen etxeetan, bestalde, eskaeraren jaitsiera argia izan da 2014 eta 2018
artean. Hartara, 35-54 urteko pertsonen etxeen kasuan, gizarte-zerbitzu publikoen erabilera % 16tik
% 14,7ra jaitsi da 2014 eta 2018 artean, baina ehuneko hori izandako txikiena (% 13,9; 2010ean) baino
handiagoa da. Beherakadarik handiena, ordea, 35 urtetik beherako pertsonen etxeei dagokie. Kasu
horretan, 2006 eta 2014 artean % 18,4tik % 23,2ra etengabe handitu ondoren, 2018an % 19,6ra murriztu
da gizarte-zerbitzu publikoen erabilera. Balio hori, halaber, 2010ekoa (% 20,7) baino txikiagoa da, eta
izandako txikiena (% 18,4, 2006koa) baino ez du gainditzen.
Gizarte-zerbitzu publikoen eskarian izandako beherakada garrantzitsuena, nolanahi ere, oinarrizko
gabeziako arazoek eragindako etxeei lotuta dago. Kasu horretan, eskari hori etengabe handitu ondoren
2006 eta 2014 artean etxeen % 41,1etik % 53,1era, zerbitzu horien erabilera-maila asko jaitsi da 2018an,
% 43,6 izan baita, baina, hala ere, portzentajezko 2,5 puntu handiagoa da oraindik 2006koa (% 41,1)
baino. 2014an baliorik txikiena izan ondoren (% 11,1), ordea, % 12,3ra igo da oinarrizko gabeziako
arazorik gabeko etxeen gizarte-zerbitzu publikoen erabilera, baina proportzioa 2006koa eta 2010ekoa
baino txikiagoa da (% 13,2-% 13,7).
Sexuaren arabera, azkenik, 2014 eta 2018 artean gora egin du emakumeak buru dituzten etxeen eskariak
–% 22,3tik % 23,1era; balio hori hurbil dago 2010ean izandakotik (% 23,3), eta 2006koak (% 24,6) baino
ez du argi eta garbi gainditzen–. Hala ere, 2006 eta 2010 artean % 11,8tik % 14,4ra igo ondoren,
gizonezko bat buru duten etxeen eskariak beherantz egiten jarraitu du, 2014an % 13,3 izan ondoren
% 12,1 izan baita 2018an.
45. grafikoak aditzera ematen du zer inpaktu erlatibo duen gizarte-zerbitzu publikoen eskaerak etxe-
taldeetan, baina, zerbitzu horiek direla-eta, eskariaren barne-banaketa zein den jasotzen du 46. grafikoak.
Ikusten den bezala, 2014 eta 2018ko bilakaerak argi uzten du profil desberdin samarra dutela gizarte-
zerbitzu publikoak erabiltzen dituzten etxeek: zaharkituagoa da, baina, era berean, lotura handiagoa du
enpleguan parte hartzearekin eta gabezia ekonomikorik gabeko etxeekin.
Adinari dagokionez, eta 55 urtetik gorakoen etxeez den bezainbatean, 2010 eta 2014 arteko jaitsieraren
ondoren (parte-hartzea beherantz zihoala % 54,4tik % 47,7ra), azken lau urteetan berriz ere heldu zaio
2006ko balioaz geroztik (% 46,6) igartzen zen gorako bideari. Eta hala, 2018an parte-hartze handiena
izan da eskarian, balioak (% 56) portzentajezko zortzi puntu handiagoa delako 55 urtetik beherako
pertsonak buru dituzten etxeei dagokiena (% 44) baino
Bestalde, gizarte-zerbitzu publikoen eskariaren banaketan, oinarrizko gabeziako arazoak dituzten etxeek,
2006an % 18,5 izatetik 2010ean % 24,6 eta 2014an % 39,6 izatera aldatu ondoren, inflexio-lerroa izan
dute estreinakoz 2018an. Eskarian izandako parte-hartzea lehenengo aldiz izan da beheranzkoa, baina
urte horretan oraindik % 35 da. Gainerakoa (% 65), ordea, oinarrizko gabeziarik gabeko etxeei lotuta
dago, 2016an (% 60,4) izandako balio txikienaren gainetik.
80
Oinarrizko gabeziako arazoak dituzten etxeen parte-hartzean izandako jaitsiera deigarriagoa da pertsona
aktibo guztiak langabezian dituzten etxeei dagokienez. Kasu horretan, eskari osoan izandako parte-
hartzea % 28,7 izatera iritsi zen 2014an, eta balio hori nabarmen handiagoa izan zen 2006koa eta
2010ekoa baino (% 9,6 eta % 10,4). Enpleguaren hobekuntza handiaren ondorioz, partaidetza-ehunekoa
argi eta garbi beheranzkoa izan da 2018an, baina balioa, % 14,7, oraindik handiagoa da 2006koa eta
2010ekoa baino.
Aurrekoaren aldean, parte-hartzeak gora egin du landunen bat duten etxeen eskarian, % 39,1etik
% 43,8ra 2014 eta 2018 artean, baina proportzio hori 2006 eta 2010 artean izandakoa (% 56,8-% 59,6)
baino dezente txikiagoa da. 2006-2010 aldian eskari osoaren % 30,9 eta % 32,8 artean egon ondoren,
gorakadarik handiena, edozeinetara ere, biztanle ez-aktiboak dituzten etxeetan gertatu da. 2018an,
% 41,6 egokitu zaie gizarte-zerbitzu publikoen eskarian.
46. grafikoa
53,4
46,6
18,5
81,5
59,6
9,6
30,9
45,6
54,4
24,6
75,4
56,8
10,4
32,8
52,347,7
39,6
60,4
39,1
28,732,1
44,0
56,0
35,0
65,0
43,8
14,7
41,6
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
< 55 urte > 55 urte Oinarrizko gabezia Gabeziarik gabe Aktiboak, batenbat lanean
Aktiboak, denaklanik gabe
Ez-aktiboak
Adina Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Azken hiru urteetan gizarte-zerbitzu publikoak erabili dituzten etxekoen unitateak,etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(eskariaren banaketaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Elkarte-zerbitzuen erabilera egonkortu egin da. Baina eskatzaileen profila aldatu, eta pisu nagusia
dute 45 urtetik gorako pertsona nazionalen eta laneratze-bide prekarioekin zerikusirik ez dutenen
etxeek.
Elkarte-mugimenduko (edo, Caritas bezala, Eliza Katolikoari lotuta dauden entitateetako) gizarte- eta
arreta-zerbitzuetan egindako laguntza-eskaria ezer gutxi aldatu da 2018an, pixka bat jaitsita bada ere.
Epe ertaineko eta luzeko ikuspegitik, ordea, egonkortasun horrek adierazten du eskaria gorantz ari dela
2006-2010 aldiarekin alderatuta. Hartara, 47. grafikoan ikusten den bezala, eskari hori, 2006 eta 2010
artean % 1,9tik % 1,6ra jaitsi ondoren, % 3 izan da 2014an, eta % 2,9 inguru, berriz, 2018an.
81
Baina eskarirako joera handiena duten etxeen profila, edo dauzkaten erreferentziazko pertsonena,
desberdina da 2018an. Sexuari dagokionez, zerbitzu horiek gehiago erabiltzeko joera luzatu egin da
emakumeren bat buru duten etxeen kasuan, 2010ean proportzioa % 1,2 izan baitzen, eta 2018an, berriz,
% 4,4 –baliorik handiena 2006an % 2,9 eta 2014an % 3,7 izan ondoren–. Hala ere, 2006 eta 2014 artean
% 1,5etik % 2,7ra handitu ondoren, eskaria % 1,9ra jaitsi da gizonak buru dituzten etxeetan.
Adinaren arabera, 35 urtetik beherakoen etxeetan eskaera oso nabarmen jaistea da daturik
adierazgarriena. Balioek 2006-2010 (% 5,7-% 6,1) eta 2014 (% 10) artean gora egin ondoren, adierazlea
hasierako mailetara itzuli da 2018an, % 5,8 izan baita. 2014 eta 2018 artean ere ezaugarritzen ditu
eskariaren jaitsierak 35-44 urteko pertsonen etxeak: % 5,6tik % 5era. Kasu horretan, ordea, 2018ko
proportzioa (% 5) argi eta garbi da handiagoa 2006-2010 aldiko balioak (% 2,1-% 2,3) baino.
Guztiz bestela, 45 urtetik gorakoen etxeek goranzko ildoari eutsi diote, eskatzaileak % 2 izan baitira
2018an, 2006. urteaz geroztiko proportziorik handiena, eta etengabe gora eginez 2010. urtetik (% 0,8).
2014 eta 2018 artean, atzerritarrek osatutako etxe-unitateen eskariak ere behera egin du. 2006 eta 2010
artean % 21 baino handixeagoa izan ondoren, elkarte-zerbitzuen erabilera % 26,6ra igo zen kasu horretan
2014. urtean. Baina eskaerak azkarki egin du behera 2014 eta 2018 artean, eta baliorik txikiena izan du
azken urte horretan, % 16,4. Etxe-unitate nazionalen eskaria, ordea, etengabe handitu da 2010 (% 0,7)
eta 2018 (% 1,9) artean; azken hori 2006-2018 aldiko baliorik handiena izan da, eta 2006koa (% 1,3)
baino handiagoa.
Etxeari lotutako aldagai sozioekonomiko orokorrei dagokienez ere aldaketa garrantzitsu batzuk izan dira.
Hartara, eskariak egonkor eta maila apaletan jarraitu du 2018an (% 1) landun egonkorren bat duten
etxeen kasuan, baina landun ezegonkorrak dituzten etxeetan, lehen aldiz 2006tik, murrizteko dinamika
gertatu da. Eta hala, 2006 eta 2010 artean % 6,3tik % 9,2ra handitu ondoren, eskariak behera egin du
etxe mota horretan 2018an, % 8,2ra arte, eta 2010ean (% 8,1) izandako mailetatik hurbil jarri da berriz.
Pertsona aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeen kasuan, elkarte-zerbitzuen erabilerak, ordea, zertxobait
gora egiten jarraitzen du, talde horretan eskariak gora egin baitu 2006 (% 3,7), 2010 (% 9,5), 2014
(% 16,2) eta 2018 (% 16,7; baliorik handiena) artean. Gauza bera gertatzen da pertsona ez-aktiboen
etxeekin. 2006 eta 2010 artean % 1,1etik % 0,5era jaitsi ondoren, eskariak, ordutik aurrera, gorantz egin
du, eta baliorik handiena izan 2018an, % 2,8.
Nolanahi ere, gizarte-alderdian, oinarrizko gabeziako egoeran dauden etxeen eskaria murriztu izana da
47. grafikoan aurkeztutako datuen artean nabarmen daitekeen berritasunik deigarriena.
82
47. grafikoa
1,52,9
5,7
2,11,3 1,3
21,1
7,9
1,5 1,6
6,3
3,7
1,11,91,7 1,2
6,1
2,3
,8 ,7
21,3
14,1
,5 ,7
8,19,5
,51,6
2,73,7
10,0
5,6
1,5 1,7
26,6
18,7
,9 ,9
9,2
16,2
1,53,0
1,9
4,45,8
5,0
2,0 1,9
16,4 16,0
0,9 1,0
8,2
16,7
2,8 2,9
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
Gizonezkoak Emakumezkoak < 35 urte 35-44 urte 45 urte etagehiago
Egoera Besteren bat Oinarrizkogabezia
Gabeziarik gabe Baten batek lanegonkorra du
Baten batek lanezegonkorra du
Aktiboak, denaklanik gabe
Ez-aktiboak
Sexua Adina Nazionalitatea Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Guztira
Azken hiru urteetan zerbitzu asoziatiboak erabili dituzten etxekoen unitateak,etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
83
Oinarrizko gabeziako etxe horietan, elkarte-zerbitzuen eskaria etengabe handitu zen 2006 (% 7,9) eta
2014 (% 18,7) artean. 2010ean (% 14,1) izandako balioaren gainetik jarraitu arren, elkarte-zerbitzu horien
erabilera % 16ra jaitsi da 2018an. Gabeziarik gabeko etxeei lotutako eskaria % 0,5etik % 0,9ra handitu da
2010 eta 2018 artean, baina 2006an (% 1,5) izandako balioaren azpitik jarraitu du.
Izandako jaitsiera gorabehera, eta eskariaren barne-banaketaren ikuspuntutik, 48. grafikoak erakusten du
2018an ere oinarrizko gabeziako egoeran dauden etxeak direla eskatzaile nagusiak elkartze-zerbitzuei
dagokienez, proportzioa (% 73,7) ez baita gehiegi urruntzen izandako balio handienetik (2014, % 74,4).
48. grafikoa
53,0
47,0
28,4
71,6
65,2
34,8
23,4
6,5
70,166,3
33,7
71,2
28,8
40,1
59,9
39,5
24,6
36,0
63,8
36,2
74,4
25,6
53,3
46,7
20,9
48,0
31,1
48,151,9
73,7
26,3
61,0
39,0
23,229,5
47,3
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
< 45 urte > 45 urte Oinarrizkogabezia
Gabeziarik gabe Egoera Besteren bat Baten batek lanezegonkorra du
Aktiboak, denaklanik gabe
Beste kasubatzuk
Adina Gabeziaetxean
Nazionalitatea Jarduerarekikoharremana etxean
Azken hiru urteetan zerbitzu asoziatiboak erabili dituzten etxekoen unitateak,etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(erabileraren banaketaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Beste joera batzuk ere finkatu dira, bereziki etxe-unitate nazionalek elkarte-zerbitzuen eskarian duten
gero eta pisu handiagoa. 2006 eta 2010 artean % 65,2tik % 40,1era jaitsi ondoren, etxe nazionaletako
eskatzaileen proportzioa % 53,3ra igo zen 2014an, eta 2018an % 61 izan da –oso hurbil 2006an izandako
baliotik (% 65,2)–. Hala eta guztiz ere, 2018an, atzerritarren taldeari dagozkio oraindik ere elkarte-zerbitzu
horien erabilera kasuen % 39.
Beste dinamika batzuetan, ordea, aldaketa garrantzitsuak izan dira. Alde batetik, 2006 eta 2014 artean
% 6,5etik % 48ra handitu ondoren, pertsona aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeen ekarpena
% 29,5era murriztu da 2018an. Aipatu proportzioa, ordea, oraindik handiagoa da 2010ekoa (% 24,6)
baino.
84
Nekez konpentsatzen du gertatutako jaitsiera landun ezegonkorren bat duten etxeen parte-hartzea
handitzeak 2014 eta 2018 artean % 20,9tik % 23,2ra; izan ere, maila hori 2006an (% 23,4) izandakoaren
antzekoa da, baina askoz txikiagoa 2010ean izandakoa (% 39,5) baino. Egia esan, gehikuntzarik
handiena beste etxe mota batzuei dagokie (pertsona ez-aktiboen etxeak, edo pertsona landunen etxeak,
haietako bat gutxienez landun egonkorra izanda). Kasu horretan, 2010 eta 2014 artean % 36tik % 31,1era
jaitsi ondoren, eskariari egindako ekarpena % 47,3 izan da; urrun, hala ere, 2006ko proportziotik (% 70,1).
Aldaketa handiena, ordea, elkarte-zerbitzuetan egiten den eskarian adinaren arabera izandako
ekarpenean gertatu da. Kasu horretan, 45 urtetik gorako pertsonen etxeen pisuak ez dio handitzeari utzi
2010etik (% 33,7), eta lehenengoz gainditu du % 50eko langa, % 51,9 izan baita 2018an. Ehuneko horrek
2006koa ere (% 47) gainditu du. GZEE-GPIa egiten denetik lehenengo aldiz, 45 urtetik gorako pertsonen
etxeena da elkarte-zerbitzuei laguntza eskatzen dien talde nagusia.
7.2. Prestazio eta laguntza ekonomikoen eskaria EAEn
Susperraldi ekonomikoak EAEko laguntzazko prestazio orokorren sistemari lotutako babesa
gutxitzea ahalbidetzen du; hala ere, sistemak 2010ean eta 2014an baino askoz etxe gehiagori
laguntzen die. Estatuaren laguntza-jardunak oso maila apaletan jarraitzen du, eta beheranzko joera
nabarmenarekin
2010-2014 aldian, krisiaren eraginaren ondorioz, nabarmen handitu zen diru-sarrerak bermatzeko EAEko
laguntza-sistema osatzen duten prestazioen eskaria. Sistema horren barruan DSBE/EPO/GLL prestazio-
eredua sartzen da, bai eta diru-sarrerak bermatzeko beste prestazio orokor batzuk ere (KGP/GOF eta
GBLPtik gelditzen dena, zeina DSBEaren egituran sartuta baitago, eta pentsiodunen artean diru-sarrerak
bermatzeko maila handiagoak izatea justifikatzen baitu). Eskariak, 2006an etxeen % 5,7 izan ondoren,
ezaugarri izan zuen 2010ean gorakada moderatua izatea, % 6,8ra artekoa, baina, krisiaren ondorioz,
igoera azkarra izan zuen, eta etxeen % 11,3 izatera iritsi zen 2014an.
2014-2018 aldiko susperraldi ekonomikoak eskaria lasaitzea ahalbidetu du. Hala ere, immigrazioaren
gorakadak eta krisiaren ondorioz atzeratutako emantzipazio-prozesuek ez dute berekin ekarri 2006ko edo
2010eko eskari-mailetara itzultzea, eta horien oso gainetik daude, oraindik % 9,3 izaki 2018an. Eskari-
maila hori 2006koa baino % 64 eta 2010ekoa baino % 35,8 handiagoa da.
Izandako bilakaerak aditzera ematen du EAEko laguntza-sistemak eginkizun konparatiboki handiagoa
betetzen duela pobrezia- eta gabezia-arazoak dituzten biztanleen babesean, are ekonomiaren hazkunde-
maila handiko faseetan ere. Izan ere, susperraldiarekin askoz argiago jaisten da beste laguntza
ekonomiko txikiago batzuen eskaria, zeinak tokian-tokian kudeatu ohi baitira, eta zerikusia baitute,
besteak beste, etxebizitza-tasetarako hobariekin, eskola- edo haurtzaindegi-jangelarako bekekin, are udal
edo elkarte-erakunde batzuek biziraupenerako noizean behin ematen dituzten laguntzekin ere. Kasu
85
horretan, eskaria, 2010 eta 2014 artean etxeen % 6,6tik % 9,2ra handitu ondoren, % 7,5era jaitsi zen
2014an, eta balio txikienera (% 6,2) 2018an.
Hala ere, batez ere Estatuaren laguntza-sistema osagarriaz (gizarterako errenta aktiboa, PREPARA
plana, enplegua aktibatzeko programa eta antzeko beste prestazio batzuk, are etxebizitza eskuratzen
laguntzekoak ere) den bezainbatean ikusten da argien zeinen desberdina den EAEko babes-sistema
orokorra finkatzeko eta sendotzeko prozesuarekin alderatuta. Eta hala, Estatuaren laguntzak jasotzeko
sistema horretara jotzen duen eskaria, 2006 eta 2010 artean % 1,2tik % 2,2ra soilik aldatu ondoren,
% 1,6ra jaitsi zen 2014an, eta etxeen % 0,8 baino ez da izan 2018an.
49. grafikoa
5,75,0
6,6
4,3
1,2 1,0
6,8
5,3
9,2
7,1
2,21,8
11,3
9,4
7,5
6,4
1,6 1,3
9,3
7,7
6,25,2
0,8 0,5
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
14,0
Eskaria Erabilera Eskaria Erabilera Eskaria Erabilera
Babes ekonomikorakoEAEko sistema
EAEko bestelakodiru-laguntzak
Estatukolaguntza-prestazioak
Prestazio eta laguntza ekonomikoak eskatu eta baliatu dituzten etxekoen unitateak, motaren arabera. EAE. 2006-2018
( ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Sistema guztien benetako erabilerari erreparatuz gero, ikusiko dugu adierazitako joerak ez direla
aldatzen. Hartara, erabilera-mailak etxeen % 5 ingurukoak izan ondoren 2006 eta 2010 artean, 2014an
% 9,4ra handitu da EAEko babes-sistema orokorraren benetako erabilera. Susperraldiak, 2018an, etxeen
% 7,7ra mugatzea ahalbidetu arren, arreta-mailak argi eta garbi dira 2006koa eta 2010ekoa baino
handiagoak (% 5 eta % 5,3, hurrenez hurren).
Beherako bidea askoz argiagoa da administrazio publikoen edo elkarte-sistemaren osagarrizko laguntza
txikiagoen erabileraren kasuan. Arretak 2006koa (% 4,3) baino handiagoa izaten jarraitu arren, artatutako
etxeen proportzioak behera egin du 2010 (% 7,1), 2014 (6,4) eta 2018 (% 5,2) artean.
86
Berriz ere, desberdintasunik handiena Estatuak asistentzia-laguntzetarako daukan sistemarekin
(gizarterako errenta aktiboa, PREPARA plana, enplegua aktibatzeko programa eta antzeko neurriak)
alderatuta ikusten da. Kasu horretan, EAEko etxeen % 0,5ek baino ez dituzte baliatu prestazioak 2018an,
argi eta garbi 2010ean (% 1,8) baino gutxiago, eta urrun are 2006ko baliotik (% 1) ere.
2006ko edo 2010eko mailekin alderatuta, DSBE/EPO/GLL sisteman eta EAEn ezarritako babes-sistema
orokorreko beste prestazio orokor batzuetan arretak izandako gorakada handiak zerikusia du ez bakarrik
beharra handitzearekin, bai eta eskariaren arreta-mailak berreskuratzearekin ere. 50. grafikoan adierazi
bezala, 2006 eta 2010 artean % 88,8tik % 77,5era jaitsi zen EAEko sistema orokorrak lagundutako etxe-
unitate eskatzaileen proportzioa. 2014an, % 83ra igo zen, eta 2018an mailari eutsi dio, % 82,7 izan baita.
EAEko administrazio publikoen edo elkarte-sistemaren osagarrizko laguntza txikiagoen erabilerak ere
egonkortzera jo du, pixka bat behera eginda, 2014 eta 2018 artean. Estaldura-mailek 2006 (% 65), 2010
(% 77,4) eta 2014 (% 85,5) artean gora egin ondoren, pixka bat jaitsi dira 2018an % 84,8ra arte.
Bilakaera hori Estatuaren prestazioen estaldura-mailena ez bezalakoa da, estaldura horretan eskariaren
arreta % 87,5 izan baitzen 2006an, baina geroago etengabe egin du behera, 2018an % 64,5 izan arte.
50. grafikoa
88,8
77,5
83,082,7
65,0
77,4
85,5 84,8
87,5
81,380,8
64,5
60,0
65,0
70,0
75,0
80,0
85,0
90,0
95,0
2006 2010 2014 2018
Prestazio eta laguntza ekonomikoen eskariaren estaldura- maila, motaren araberaEAE. 2006-2018
( etxekoen unitate eskatzaileen ehunekoak)
Babes ekonomikorakoEAEko sistema
EAEko bestelakodiru-laguntzak
Estatukolaguntza-prestazioak
87
EAEko prestazio orokorren sistema oraindik ere gabezia-arazoak dituzten etxeetako pertsonei
zuzentzen zaie
EAEko babes-sistemako prestazio orokorrak nagusiki oinarrizko gabeziako egoeran edo egoera horretatik
oso hurbil dauden taldeak babestera bideratzen dira. 51. grafikoan ikusten den bezala, 2006an % 25,5
izan zen lagundutako oinarrizko gabeziako egoeran zeuden etxeen proportzioa; % 29,9, berriz, 2010ean;
eta 2014an % 48,9ra iritsi zen; 2018an, azkenik, pixka bat baino ez zuen egin behera (% 44,9).
Lagundutako gabeziarik gabeko etxeen proportzioa % 2 baino ez da izan 2018an: txikiena 2006tik
(aurreko txikiena 2010ean izan zen: % 3,2). Lagundutako etxeen banaketa osoan (52. grafikoa), gabezia
duten etxeen pisua % 34,7 izan zen 2006an, % 44,8, berriz, 2010ean eta % 62,7, azkenik, 2014an, eta
2018an baliorik handiena izan du: % 77,2.
Dinamika pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeetarako arretan izandako aldaketari dago
lotuta neurri handi batean. Eta hala, 2006 eta 2010 artean % 31,5etik % 24,6ra jaitsi ondoren, EAEko
laguntza-sistema orokorraren estaldura % 44ra arte handitu zen 2014an, eta balio handiena izan du
2018an, % 50,8. Garrantzitsua da, halaber, pertsona aktiborik gabeko etxeetarako arretak izandako
gorakada handia: % 4,5 ingurukoa izan zen 2006an eta 2010ean, eta % 11,1era goratu zen 2014an.
2018an % 9,5era gutxituta ere, pertsona ez-aktiboen etxe horietan babesaren inpaktua 2006-2010 aldikoa
baino argi eta garbi handiagoa izan da 2018an.
Handia izan arren, % 15,2 2018an, artatutako etxeen proportzioa jaisteko joera luzatu egin da, etxe horiek
landun ezegonkorrak dituztenean. Proportzio hori 2006an % 11,2 izan ondoren, % 19,2ra iritsi zen
2010ean, eta, lehendabizikoz, 2014an egin zuen behera, % 17,3ra, eta, geroago, jaitsiera 2018an luzatu
da, balioa, aipatu bezala, % 15,2 izan arte.
Azkenik, landun egonkorren bat duten etxeek EAEko babes-sistema orokorrean duten partaidetzaren
jaitsiera finkatu da –% 2k soilik erabili dute sistema 2014 eta 2018 artean, hau da, 2006an (% 3) eta
2010ean (% 2,7) baino gutxiagok–.
2018an okupazioan eta enpleguan izandako gorakadak, ordea, berekin ekarri du landunak dituzten
etxeen pisu erlatiboa handitzea EAEko babes-sistema orokorraren prestazioen erabileraren banaketan.
2006an eta 2010ean hurrenez hurren % 53,4 eta % 59,2 izatetik 2014an % 24,6 baino ez izatera aldatu
ondoren, proportzioa % 31ra igo da 2018an.
Langabeziak behera egitearen ondorioz, pertsona guztiak lanik gabe dituzten etxeek garrantzi pixka bat
galdu dute banaketan: % 41,8 izan ziren 2014an, baina % 33,5 izan dira 2018an; ehunekoa, edozeinetara
ere, 2006koa (% 20,7) eta 2010ekoa (% 18,9) baino askoz handiagoa da. Pertsona ez-aktiboak dituzten
etxeetan, ordea, goranzko bideari eutsi zaio: % 25,9 eta % 21,9 2006an eta 2010ean, baina % 33,6
2014an eta % 35,5 2018an. Oro har, lanik gabeko pertsonen etxeak 2018an prestazioak baliatu dituzten
guztien % 69 izan dira; 2014an (% 75,4) baino pixka bat gutxiago.
88
51. grafikoa
3,3
9,8
12,5
5,1 5,73,2 4,1
32,5
25,5
3,5 3,0
11,2
31,5
4,8 5,04,0
9,011,7
7,04,1 3,9 3,8
37,3
29,9
3,2 2,7
19,2
24,6
4,5 5,36,2
16,418,0
12,3
8,67,2 7,5
43,2
48,9
4,02,0
17,3
44,0
11,19,4
5,3
11,3
16,0
11,38,6
4,9 5,6
35,6
44,9
2,0 2,0
15,2
50,8
9,57,7
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
Gizonak Emakumeak < 35 urte 35-44 urte 45-54 urte 55 urte eta
gehiago
Egoera Besteren bat Oinarrizko
gabezia
Gabeziarik
gabe
Baten batek
lan egonkorra
du
Baten batek
lan
ezegonkorra
du
Aktiboak,
denak lanik
gabe
Ez-aktiboak
Sexua Adina Nazionalitatea Gabezia
etxean
Jarduerarekiko
harremana etxean
Guztira
Azken urtean babes ekonomikorako EAEko sistemaren laguntzak baliatu dituzten pertsonak dauden etxekoen unitateak, etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
89
52. grafikoa
49,2 50,8
45,9
54,1
79,8
20,2
34,7
65,3
53,4
20,7
25,9
55,5
44,547,8
52,2
68,9
31,1
44,8
55,2
59,2
18,921,9
45,9
54,1
42,0
58,0
75,6
24,4
62,7
37,3
24,6
41,8
33,6
42,2
57,8
43,5
56,5
68,4
31,6
77,2
22,8
31,033,5
35,5
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
Gizonezkoak Emakumezkoak < 45 urte 45 urte etagehiago
Egoera Besteren bat Oinarrizko gabezia Gabeziarik gabe Batenbat lanean
Aktiboak, denaklanik gabe
Ez-aktiboak
Sexua Adina Nazionalitatea Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Azken urtean babes ekonomikorako EAEko sistemaren laguntzak baliatu dituzten pertsonak dauden etxekoen unitateak, etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(erabileraren banaketaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Kontuan hartuta etxeko erreferentziazko pertsonaren ezaugarri sozio-demografikoak, EAEko laguntzako
prestazio orokorren sistemaren erabilera, 2018an, oraindik ere handiagoa da gazteen etxeetan, bai eta
atzerritarrak buru dituztenetan ere. 35 urtetik beherako pertsonak buru dituzten etxeei dagokienez,
% 12,5etik % 11,7ra jaitsi ondoren, prestazioak baliatzen dituzten etxeen proportzioa % 18ra iritsi zen
2014an, eta proportzio hori neurriz baino ez da jaitsi 2018an, % 16 izan baita. 35-44 urteko pertsonen
etxeetan, bestalde, arretak 2006 (% 5,1), 2010 (% 7) eta 2014 (% 12,3) artean etengabe gora egin
ondoren, proportzioa pixka bat jaitsi da 2018an (% 11,3). 2014tik behera eginda bada ere, bi adin-
taldeetan, 2018an, EAEko babes-sistemaren erabilera proportzioak argi eta garbi handiagoak dira
2006koak eta 2010ekoak baino.
Antzeko zerbait gertatzen da 55 urtetik gorako pertsonen etxeetan. Eta hala, 2006 eta 2010 artean
% 3,2tik % 3,9ra handitu ondoren, arreta baliorik handienera iritsi zen 2014an, % 7,2ra. Lagundutako
etxeen proportzioa % 4,9ra jaitsi arren 2018an, arretaren inpaktuak 2006ko eta 2010eko balioen gainetik
ere jarraitzen du.
Dinamikarik bereiziena 45-54 urteko erreferentziazko pertsonak dituzten etxeei dagokie. Kasu horretan,
2006-2010 aldian % 5,7tik % 4,1era jaitsi ondoren, 2014an % 8,6ra iritsi zen EAEko babes-sistema
orokorraren erabilera. Baina, beste adin-talde batzuetan ez bezala, proportzioak, kasu honetan, aipatu
mailan egonkor jarraitu du 2018an.
90
Nolanahi ere, eta nahiz eta 55 urtetik gorako pertsonen artean erabilera-mailen beherakadak berekin
ekarri jaitsiera txiki bat izatea arretaren banaketa osoan 2014ko balioa (% 58) kontuan hartuta, 45 urte
edo gehiago dituztenen etxeena, 2018an, talde gehiengoduna da EAEko prestazio-sistema orokorraren
erabileran. Eta hala, 2018an, prestazioak baliatzen dituzten etxe guztien % 56,5 dira; hau da, proportzioa
2006koa (% 54,1) eta 2010ekoa (% 52,2) baino handiagoa da.
Nazionalitateari dagokionez, atzerritar biztanleen etxeetan, EAEko babes-sistema orokorraren prestazioen
erabilerak gora egin zuen 2006 (% 32,5), 2010 (% 37,3) eta 2014 (% 43,2) artean. Oraindik oso handia
bada ere, 2018an proportzioaren jaitsiera deigarria gertatu da, % 35,6 izan baita, soil-soilik 2006koa baino
handiagoa. Erabilera-mailek ere behera egin dute 2014 eta 2018 artean biztanle nazionalen etxeetan,
% 7,5etik % 5,6ra. Kasu horretan, ordea, 2018ko adierazleak, 2010ekoa (% 3,8) ez ezik, 2006koa (% 4,1)
ere gainditzen du.
Lagundutako etxeen banaketan, baina, erabakigarria da immigrazioak 2018an izandako gorakada, bai eta
ekonomia suspertzeko prozesuaren aurretik bizitza independentea izatea ezinezkoa zuten atzerritarrek
emantzipatzera jotzea ere. Hartara, atzerritar bat buru duten etxeek EAEko prestazio orokorren sisteman
duten pisuak 2018an lortu du mailarik handiena, % 31,6, aurreko gehieneko balioa baino pixka bat
handiagoa (% 31,1, 2010ean).
Sexuaren arabera, azken urteetan etxe mota guztietan gutxitu da arretaren erabilera. 2014 eta 2018
arteko beherakadarik handiena emakume bat buru duten etxeetan izan da (% 16,4tik % 11,3ra), baina
erreferentziazko pertsona gizon bat duten etxeetan ere gertatu da (% 6,2tik % 5,3ra). Bi kasuetan, ordea,
2018ko erabilera-mailak argi eta garbi dira 2006koak eta 2010ekoak baino handiagoak (orduan, % 9 eta
% 9,8 artekoak izan ziren emakumeak buru zituzten etxeetan, eta % 3,3 eta % 4, artekoak, berriz,
erreferentziazko pertsona gizon bat zuten etxeetan).
Lagundutako etxe guztietan izandako parte-hartze erlatiboari dagokionez, emakume bat buru duten
etxeen erabilera-maila erlatiboetan gertatutako jaitsiera handiagoa horrelako etxeen kopuru absolutuan
izandako gehikuntza handiak konpentsatu du, eta, beraz, goranzkoa da oraindik ere arretaren banaketan
dagokien parte-hartzea. Eta hala, 2006 eta 2010 artean % 50,8tik % 44,5era jaitsi ondoren, emakumeen
etxeek EAEko prestazio orokorren sisteman duten proportzioa % 54,1 izan zen 2014an, eta handiena izan
da 2018an, % 57,8.
DSBE/EPO/GLL prestazioei dagokienez izandako joerak, bai eta KGP/GBLP motako prestazioetan edo
pentsiodunentzako DSBE sarreren osagarrian izandakoak ere, neurri handi batean gertatu dira berriz
osagarrizko laguntza txikiagoen sistemari dagokionez (elkarte-zerbitzuetatik datozen laguntzak barruan
hartuta), 53. grafikoan ikusten den bezala. Bereziki, laguntza horiek baliatzea berriz ere erabakigarria da
gabezia-egoeretan, 2018an etxeen % 21,6k baliatu baitituzte; hau da, 2006an (% 10,7) baino askoz
gehiagok. Kasu horretan, ordea, 2018ko balioa ez da bakarrik 2014koa (% 24,6) baino txikiagoa, bai eta
2010ekoa (% 23,4) baino txikiagoa ere. Nolanahi ere, gabezia duten etxeek osagarrizko laguntza horien
banaketan duten pisua ere goranzkoa da. 2006an % 16,9 izan zen; 2010ean, berriz, % 26,1; 2014an,
% 46,5; eta 2018an, azkenik, % 54,4.
91
53. grafikoa
4,2 4,5
9,6
11,8
3,9
0,5
3,7
23,2
10,7
3,85,2
7,8
9,8
0,6
4,3
7,8
5,1
12,7
19,1
7,5
1,0
5,9
34,7
23,4
5,7
7,5
18,9
17,4
1,0
7,15,8
7,7
13,6 13,9
9,4
1,0
5,1
29,9
24,6
3,9
5,5
15,8
19,5
1,8
6,4
4,2
6,9
10,6 10,4
8,4
1,4
4,0
22,421,6
2,73,9
13,8
22,0
2,6
5,2
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
Gizonezkoak Emakumezkoak < 35 urte 35-44 urte 45-54 urte 55 urte etagehiago
Egoera Besteren bat Oinarrizkogabezia
Gabeziarik gabe Baten batek lanegonkorra du
Baten batek lanezegonkorra du
Aktiboak, denaklanik gabe
Ez-aktiboak
Sexua Adina Nazionalitatea Gabeziaetxean
Jarduerarekikoharremana etxean
Guztira
Azken urtean EAEko bestelako laguntza ekonomikoak baliatu dituzten pertsonak dauden etxekoen unitateak, etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
92
Azpimarragarria da, halaber, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeetaranzko joera, talde
horretan jarraitutasuna baitago osagarrizko laguntzen erabileraren goranzko bidean. Hartara, hizpide
hartutako etxeetan etengabe handitu da horrelako laguntzen erabilera: % 9,8 2006an; % 17,4 2010ean;
% 19,5 2014an; eta % 22, azkenik, 2018an.
Askoz maila apalagoetan bada ere, pertsona guztiak langabezian dauzkaten etxeetan arretan gertatutako
gorakadak pertsona ez-aktiboen etxeak ere ezaugarritzen ditu. Kasu horretan, lagundutako etxeen
proportzioa etengabe handitu da 2006 (% 0,6) eta 2018 (% 2,6) artean. Gorakada horrekin batera, 55
urtetik gorako pertsonen etxeena ere gertatu da (% 0,5etik % 1,4ra 2006 eta 2018 artean).
Landunen etxeetan, ordea, eta modu deigarrian, beherakada handia izan du osagarrizko laguntza horien
erabilerak 2010. urteaz geroztik (2010ean % 7,5 izan ondoren, % 3,9 izan da 2018an, landun egonkorrak
besterik ez izanda; eta % 18,9tik % 13,8ra jaitsi da aldi horretan landun ezegonkorren bat izanda). Hala
ere, enplegu modu ezegonkorrak dituzten etxeetan, erabilera-maila oso handia izan da 2018an ere, eta
pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeei dagokienak baino ez du gainditu. Landun
ezegonkorren etxe horietan, 2018ko proportzioa (% 13,8), gainera, 2006koa (% 7,8) baino askoz
handiagoa izan da.
Atzerritarren etxeetan ere behera egin du babesari heltzeak. 2006 eta 2010 artean % 23,2tik % 34,7ra
handitu ondoren, EAEn osagarrizko laguntzen erabilera-ehunekoa % 29,9ra jaitsi zen 2014an, eta
% 22,4ra jaitsi da 2018an (mailari txikiena 2006-2018 aldi osoan). Era berean, beherakada hori etxe
nazionaletako biztanleen artean ere da bistakoa, 2010 eta 2018 artean % 5,9tik % 4ra jaitsi baita, baina
balio horrek, kasu horretan, 2006an (% 3,7) izandakoaren gainetik jarraitzen du.
Beste aldagai batzuk kontuan hartuta, sexua eta adina, adibidez, 55 urtetik gorako pertsonen etxeen
kolektiboaz esandakoa ñabartuta, 2014-2018 aldiko ildoa goranzko erabilerakoa da oro har. Hala ere, bai
emakumeak buru dituzten etxeetan, bai 45-54 urteko pertsonenetan, 2018an laguntza horiek baliatu
dituzten etxeen proportzioa (% 6,9 eta % 8,4 hurrenez hurren), EAEko batez besteko mailak gainditzeaz
gain, 2006ko eta 2010eko balioak baino handiagoa izan da. 45-54 urteko pertsonen etxeetan, gainera,
jaitsiera mugatu samarra da 2014arekin alderatuta (% 8,4 2018an; % 9,4, berriz, urte hartan).
7.3. Zaintza-zerbitzuen eskaria EAEn
Neurri handi batean eskaera handitzeko joerari emandako erantzun moduan, gora egin du zaintza-
zerbitzuen erabilerak, bereziki emakumeen eta 75 urtetik gorakoen etxeetan
Gizarteratzeko laguntzez eta prestazio ekonomikoez gain, etxeko kideak zaintzeko zerbitzuekin zerikusia
duen eskaria ere kontuan hartzen du GZEE-GPIak. Berariaz kontuan hartutako zerbitzuak hauek dira:
etxeko laguntza, eguneko zentroak edo zentro okupazionalak, telelaguntza, egoitzan egindako aldi
baterako egonaldia eta etxebizitza komunitarioko edo egoitzako zerbitzuak.
93
Kasu horretan, 2010 eta 2014 artean, beheranzko joera izan zen etxeek horrelako zerbitzuak direla-eta
egindako eskarian. Eta hala, etxe eskatzaileen proportzioa % 7,4tik (2010ean) % 6,5era (2014an) aldatu
zen, azken balio hori 2006koa bera izanik. 2014 eta 2018 artean, ordea, eskariak gorakada handia izan
du, zerikusia duten etxeen % 8,4koa izan baita.
2006 eta 2010 artean % 90ekoa izan ondoren, erantzundako eskaria % 92,3ra handitu zen 2014an, eta
horrek orduan berekin ekarri zuen murrizketa konparatiboki txikiagoa gertatzea horrelako zerbitzuak
egiazki baliatzen zituzten etxeen proportzioan. Erreferentziazko proportzioa, beraz, 2006 eta 2010 artean
% 5,9tik % 6,6ra handitu ondoren, % 6 izan zen 2014an, 2006ko maila baino pixka bat handiagoa.
Estaldura 2018an pixka bat jaitsi arren (% 91,2ra, 2014an % 92,3 izan ondoren), 2014 eta 2018 artean,
eskariaren goranzko bidearekin batera, arreta-mailak handitzeko dinamika izan da. Hartara, 2018an,
proportziorik handiena izan da zaintza-zerbitzuak baliatu dituzten etxeen artean, % 7,7koa, portzentajezko
1,1 puntu handiagoa 2006. urteaz geroztiko aldiko aurreko handiena baino (% 6,6, 2010. urtekoa).
54. grafikoa
6,55,9
7,4
6,66,56,0
8,47,7
0,0
1,0
2,0
3,0
4,0
5,0
6,0
7,0
8,0
9,0
10,0
Eskaria Erabilera
Zaintza-zerbitzuak
Zaintza-zerbitzuak eskatu eta baliatu dituzten etxekoen unitateakEAE. 2006-2018
( ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
Oharra: Telelaguntzari lotutako arreta barruan sartu da.
Balio absolutuak kontuan hartuta, deigarriagoa da zaintza-zerbitzuak baliatzeaz den bezainbatean 2018an
izandako egoera-aldaketa. Lagundutako etxe kopurua 46.220koa izan zen 2006an; handiagoa, berriz,
2010ean (53.788); eta pixka bat txikiagoa 2014an (52.258). 2018an, EAEko etxe-unitateen kopurua asko
94
handitu delako testuinguruan, arretan izandako gorakadaren ondorioz, guztira 70.983 etxeri erantzun diete
zainketa-zerbitzuek6.
55. grafikoan ikusten den bezala, zaintza-zerbitzuak erabiltzeko goranzko joerak, 2014-2018 aldian,
GZEE-GPIan aztertutako kolektiboei eragin die, 65-74 urteko pertsonak buru dituzten etxeak salbuetsita.
Gehikuntza mendekotasun-egoera larriak dituzten etxeetan zentratzen da batez ere. Alde batetik,
mendekotasun gutxienez moderatua duten bi pertsona dauzkaten etxeen kasuan, 2010az geroztiko
goranzko bideari eutsi zaio. Kasu horretan, adierazlea 2006 eta 2010 artean % 74,7tik % 69,4ra jaitsi
ondoren, % 78,1era igo zen 2014an, eta baliorik handiena izan du 2018an, % 85,7.
Bestalde, mendekotasunaren bitarteko adierazpideak (etxean mendekotasun berezia duten pertsona bi
edo gehiago izatea, haietako batek ere mendekotasun guztizko, larri edo moderaturik izan gabe) izateak
edo mendekotasun gutxienez moderatua duen pertsona bakar bat izateak ezaugarritutako egoeren
babesa areagotzeko ildoari berrekin zaio. Kasu horretan, arreta-zerbitzuen erabilera, 2006 eta 2010
artean % 46,1etik % 51,2ra handitu ondoren, % 43,1era jaitsi zen 2014an. 2018an, arretaren erabilerak
argi eta garbi egin du gora, eta lagundutako etxeak % 58,3 izan dira; baliorik handiena 2006. urteaz
geroztik.
55. grafikoa
3,2
13,5
1,6 3,25,1
21,2
74,7
46,1
2,6
7,75,7 5,94,3
13,0
1,14,2 5,2
25,5
69,4
51,2
2,56,0 6,6 6,6
3,8
10,7
,72,4
5,0
27,0
78,1
43,1
3,01,4
6,6 6,04,1
13,3
1,1 3,0 4,6
32,9
85,7
58,3
3,5 4,68,1 7,7
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
Gizonezkoak Emakumezkoak < 55 urte 55-64 urte 65-74 urte > 75 urte <=2 pertsona,gutxienez ere
mend.moderatuarekin
<=2 pertsonamend.
bereziarekinedo 1,
gutxienez eremend.
moderatuarekin
Beste mugapenbatzuk
Oinarrizkogabezia
Gabeziarik gabe
Sexua Adina Zaindutako pertsona-mota Gabeziaetxean
Guztira
Azken urtean zaintza-zerbitzuak baliatu dituzten pertsonak dauden etxekoen unitateak, etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2006-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2006 2010 2014 2018
6 Aldaketa kualitatibo hori ebaluatzeko, zahartze-prozesua kontuan hartu behar da, berekin baitakar arriskuko
etxeen kopurua handitzea, bai eta telelaguntzari lotutako arretak aurrerakada handia egitea ere. Azken kasu
horretan, 2006an artatutako etxeak % 0,8 izan ziren; 2010ean, berriz, % 1,6; 2014an, % 2,9; eta 2018an, azkenik,
% 4,3 izan dira.
95
2014 eta 2018 artean, arretaren erabilera-mailen gorakada bereziki deigarria da emakume bat buru duten
etxeei dagokienez, talde horri eragin baitzion gehien 2014an babesa jaisteak. Zaintza-zerbitzuen
erabilera-adierazlea 2006-2010 aldian % 13-% 13,5 izatetik 2014an % 10,7 izatera jaitsi ondoren,
hasierako mailetara itzuli da 2018an, % 13,3 izan baita. Gizonezko bat duten etxeetan ere berreskuratu
dira arreta-mailak 2018an, proportzioa % 4,1 izan baita, 2014koa (% 3,8) baino handiagoa, eta 2010ean
(% 4,3) izandakotik hurbilekoa.
Adinaren arabera, 2014-2018 aldian arreta-mailak suspertzea dute ezaugarri, halaber, 65 urtetik beherako
pertsonak buru dituzten etxe-taldeek; izan ere, % 0,7tik % 1,1era arteko igoera izan da 55 urtetik
beherakoen etxeetan, eta % 2,4tik % 3ra artekoa 55-64 urteko pertsonak buru dituzten etxeetan. Maila
horiek, ordea, 2006-2010 aldian (% 1,6 eta % 4,2, hurrenez hurren) izandako handienen azpitik daude.
Bestalde, arretaren erabilera areagotzeko bideari eutsi zaio 75 urtetik gorako pertsonen etxeetan, adin-
talde horretan bakarrik iraun baitzuen zainketa-zerbitzuak gehiago erabiltzeko dinamikak 2010 eta 2014
artean. Talde horretan, zerbitzuen erabilera % 21,2 izan zen 2006an, % 25,5 2010ean, % 27 104an eta
handiena, azkenik, 2018an (% 32,9). 2006an, 75 urtetik gorako pertsonen etxeen proportzioa (% 63,5)
handiena izan zen zerbitzuen erabileraren banaketan, baina, 2018an, zainketa-zerbitzuen benetako
erabileraren % 76,5 bildu du: ehunekorik handiena 2006tik.
Hala ere, 65-74 urteko pertsonen etxeetan, zerbitzuen erabilera pixka bat jaisteko bidea finkatu da. Kasu
horretan, 2006 eta 2010 artean % 5,1-% 5,2 izan ondoren, 2014an beherantz egonkortu da zainketa-
zerbitzuak erabiltzen dituzten etxeen proportzioa, % 5ean egonkortu ere, eta 2018an azkarrago jaitsi da
% 4,6ra arte.
Gora egin du mendekotasunaren arretarako sistemako laguntza ekonomikoen erabilerak, bereziki
kasu larrietan
Zainketa-zerbitzuen eskariak eta erabilerak gora egitearekin batera, goranzko bideari eutsi zaio
Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako laguntzen eta prestazioen estalduran
(SAAD). Laguntza horiek baliatzen dituzten etxeen proportzioak gora egin du 2010 (% 2,6), 2014 (% 3)
eta 2018 (% 3,9) artean.
2014 eta 2018 artean, erabilera-mailen igoerak taldeetan nagusitzeko joera izan du, eta dinamika hori
bereziki begi bistakoa da mendekotasun bereziko egoerak dituzten etxeetan. Eta hala, mendekotasun
gutxienez moderatua duten pertsona bi edo gehiago dauzkaten etxeetan, SAAD prestazioen edo
laguntzen erabilerak gora egin du 2010 (% 43,1), 2014 (% 50,7) eta 2018 (% 52,6) artean. Etxean
guztizkoa, larria edo moderatua izan gabe mendekotasun berezia duten pertsona bi edo gehiago edo
mendekotasun-maila horretako pertsona bakar bat izanda, hasierako abiapuntua txikiagoa zen, eta
etxeen % 27,4k izan zituzten prestazioak edo laguntzak 2010ean, eta % 35,3k, berriz, 2014an. Gorakada,
ordea, askoz deigarriagoa da 2014 eta 2018 artean, eta etxeen % 46,3k izan dute estaldura azken urte
horretan.
96
Nolanahi ere, etxeek SAAD prestazioak eta laguntzak erabili dituzten kasuen % 89,9 aztertutako
mendekotasun-egoerei dagozkie. Gainerakoa, % 10,1, bestelako arreta-profilak dituzten etxeei dagokie.
Etxe horietan, prestazioen erabilera egonkorra izan da 2010 eta 2018 artean, % 0,3-% 0,4 ingurukoa.
SAAD prestazioak baliatzen dituzten etxeen % 86 55 urte edo gehiago dituzten pertsonak buru dauzkaten
etxeei dagozkie, eta % 54,9 zuzenean dagozkie 75 urtetik gorako pertsonen etxeei. Azken etxe mota
horrek baliatzen ditu gehien prestazioak: % 11,9k 2018. urtean; 55-74 urteko pertsonen artean, berriz,
balioak % 3,2 eta % 3,6 artekoak dira, eta % 1,2, azkenik, 55 urtetik beherakoak buru dituzten etxeetan.
75 urtetik gorako pertsonen etxeetan, 2010 eta 2014 artean pixka bat handitu ondoren, % 7,6tik % 8ra,
bereziki deigarria izan da 2018ko igoera, % 11,9ra artekoa.
56. grafikoa
2,23,7
,63,1 3,0
7,6
43,1
27,4
,32,4 2,6 2,63,0 3,2
1,3 2,24,3
8,0
50,7
35,3
,4 ,83,3 3,02,9
5,4
1,23,6 3,2
11,9
52,6
46,3
,42,2
4,1 3,9
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
Gizonezkoak Emakumezkoak < 55 urte 55-64 urte 65-74 urte > 75 urte Gutxienez eremend.
moderatuaduten bi
pertsona edogehiago
Mend. bereziaduten bi
pertsona edogehiago edotagutxienez ere
mend.moderatua
duen pertsonabat
Beste mugapenbatzuk
Oinarrizkogabezia
Gabeziarik gabe
Sexua Adina Zaindutako pertsona-mota Gabeziaetxean
Guztira
Mendeko pertsonak etxean zaintzeko laguntza ekonomikoak baliatu dituzten etxekoen unitateak, etxekoen unitatearen eta bertako buru den pertsonaren aldagai demografikoen arabera. EAE. 2010-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2010 2014 2018
7.4. Familientzako laguntzak baliatzea
Familia-laguntzak baliatzen dituzten etxeen proportzioak behera egin du
GZEE-GPIak, azkenik, informazioa jasotzen du azken hamabi hiletan honako hauek bildu dituzten etxeei
buruz: seme-alabak dituzten familiei laguntzeko erakundearteko planeko laguntzak, edo beste laguntza-
neurri paralelo batzuk (besteak beste, eta normalean seme-alaba bat jaiotzean laguntzak emateari lotuta,
udal batzuek edo Estatuko Administrazio Zentralak kudeatzen dituztenak). 57. grafikoak adierazi bezala,
jaiotza-tasaren eta ugalkortasun-tasaren murrizketak baldintzatutako testuinguru horretan, horrelako
laguntzen erabilera-mailak behera egin du kasu honetan, 2014an etxeen % 3,9 izatetik 2018an % 3,4
izatera.
97
57. grafikoa
4,7
1,9
6,9
13,5
2,2
,2
3,93,1
11,1
3,4
1,6
4,2
6,3
2,7
,4
3,93,73,0
10,7 11,1
1,9
,2
3,1
7,88,4
3,2
5,7
3,1
4,5 4,8
1,3
3,4
0,0
2,0
4,0
6,0
8,0
10,0
12,0
14,0
16,0
Gizonezkoak Emakumezkoak < 35 urte 35-44 urte 45-54 urte > 55 urte Egoera Besteren bat Arazoekin Arazorik gabe Oinarrizko
gabezia
Gabeziar ik
gabe
Landun
egonkorren bat
Baten batek lan
ezegonkorra du
Inor ez lanean
Sexua Adina Nazionalitatea Ugalketa-arazoak Gabezia
etxean
Jarduerarekiko
harremana etxean
Guztira
Azken urtean familiei laguntzeko neurriren bat baliatu duten etxekoen unitateak (seme-alabak izateagatiko laguntzak barne), etxekoen unitatearen etabertako buru den pertsonarenaldagai demografikoen arabera. EAE. 2014-2018
(talde bakoitzaren ehunekoak)
2014 2018
98
2014-2018 aldiko bilakaera, ordea, desberdina da, etxearen egoera zein den. Bereziki, jarduerarekiko eta
enpleguarekiko posizioari dagokionez, alde batetik, behera egin du laguntzen erabilerak landun
egonkorren bat duten etxeetan. Kasu horretan, estaldura duten etxeen proportzioa % 6,3tik % 4,5era jaitsi
da 2014 eta 2018 artean. Hala ere, hizpide hartutako aldian, estaldurak gora egin du gainerako etxeetan;
% 2,7tik % 4,8ra pertsona landun ezegonkorren bat duten etxeetan, eta % 0,4tik % 1,3ra landunik ez
duten etxeetan. Baina laguntzok, oraindik ere, enplegu egonkorra duten etxeetara iristen dira gehienbat:
guztien % 76 2018. urtean.
Adina kontuan hartuta, familia-laguntzen % 63,8 35-44 urteko pertsonen etxeetara iristen dira. Etxe horien
% 11,1ek jasotzen dituzte laguntza horiek, eta proportzio hori 2014koa (% 13,5) baino txikiagoa da. Etxe
onuradun guztien banaketan duen pisua % 22ra jaitsi arren, estaldurak gora egin du 35 urtetik
beherakoen etxeetan. Kasu horretan, familia-laguntzak jasotzen dituzten etxeen ehunekoak gora egin du
2014 (% 6,9) eta 2018 (% 10,7) artean.
Nazionalitatearen arabera, etxe nazionaletan arretak behera egin du 2014 eta 2018 artean (% 3,9tik
% 3,1era), baina gora egin % 3,1etik % 7,8ra atzerritar nazionalitatea duten biztanleen etxeetan. Hala eta
guztiz ere, nazionalak dira laguntza horiek jaso dituzten etxe-unitateen % 84,5.
Laguntzak, azkenik, argiago iritsi dira familia-ugalketako arazoak dituzten etxeetara, hau da, nahi adina
seme-alaba izateko arazoak dituztenetara. Etxe horien % 8,4k jasotzen dituzte laguntzak, baina arazo
horiek aipatzen ez dituzten etxeei % 3,2 dagozkie. Bi kasuetan, ordea, laguntzak eskuratzeko mailak
behera egin du 2014. urtearekin alderatuta (% 11,1 eta % 3,4 hurrenez hurren).
99
1. ERANSKINA: Adierazleak, kontzeptuak eta definizioak
Gizarteratze-adierazleak
GZEE-GPIan aintzat hartutako gizarteratze-adierazle nagusiek honako hauekin dute zerikusia:
Eskolako integrazioa
6 urtetik 16 urtera bitartekoen taldean, honako hauekin zerikusia duten arazoak edo zailtasunak barne
hartu dira
* Hezkuntza-egoera, eskola uzteko, ohiko eskola-absentismoko edo eskola-atzeratasuneko arazoak
ageri direlarik.
* Integrazio-prozesuak eskolan: bazterketa, jazarpen edo tratu txarreko egoerak, bai eta eskolako
bizitzan parte hartzea zailtzen duten bestelako alderdiak ere.
Era berean, aintzat hartu dira 0 urtetik 5 urtera bitarteko biztanleak haurtzaindegian edo ikastetxean
integratzeko prozesuak.
Laneko integrazioa
16 urtetik 64 urtera bitarteko biztanleriaren barnean, laneratzeko zenbait arazo berezi barne hartu dira.
Lanetik kanpo geratzeko arrisku-egoera larriekin edo zirkuitu arruntetatik kanpo kokatutako enpleguak
eskuratzearekin zerikusia duten kasuak dira oro har.
Berariaz, laneratze-arazo berezitzat jotzen dira honako hauek
* Langabezian egotea, edo lan marjinaletan aritzea, duela 18 hilabete baino gehiagotik (etxeko
erreferentziazko pertsona bada).
* Langabezian egotea, edo lan marjinaletan aritzea, duela 30 hilabete baino gehiago (etxekoen unitateko
gainerako kideen kasuan).
* Lan-baimenik gabe egotea –lanean ari diren atzerritarren kasuan– edo enplegu bila aritzea.
* Arazotzat jotzen bada betiere, honako zirkunstantzia berezi hauetan lanean aritzea:
- Enplegua eskuratzeko prozesu bereziak, garai bateko Auzolan programaren ildotik
- Laneratze-enpresak
- Enplegu-zentro bereziak
100
Gizarteratzea, orokorrean
Gizarteratze orokorreko prozesuei eragiten dieten beste zenbait alderdi ere hartu dira aintzat, hala nola:
* Gizarteratze-prozesu orokorrei eragiten dieten beste zenbait alderdi ere hartu dira aintzat, hala nola:
* Honako hauekin zerikusia duten arazo larriak: bakardadea, familia-banantzearen arloko prozesuak,
arretarik ez, marjinazioa, bazterketa, gatazka, jazarpena edo indarkeria, honako gai hauek berariaz
aintzat hartuta:
- Bakardade- edo tristura-arazoak.
- Familia-banantzearen arloko arazoak.
- Arretarik eza edo bazterketa familian.
- Tratu txarrak, jazarpena edo indarkeria gizarte-ingurunean.
* Gizarte-bazterketako arazoak, larriak zein ez hain larriak, gizarte- edo geografia-jatorriak, arrazak,
etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak edo atzerritar-egoerak eragindakoak.
Osasunari edo adin handiari lotutako mugapenak eta mendekotasun berezia
Osasunari edo adin handiari lotutako mugapenak izaten dira, oro har, osasuneko edo adin handiko
arazoei loturik, pertsona bati nolabaiteko gaixotasun kronikoa edo mendekotasuna diagnostikatzen
diotenean, edota pertsona batek bere eguneroko jarduerak garatzean zailtasunak dituenean, txiki-txikiak
izanagatik ere (eskolan edo lanean laguntza berezi baten premia izatea barne).
6 urtetik beherako pertsonei dagokienez, mendekotasun bereziko arazo gisa hartzen dira adin bereko
haurrei normalean eman ohi zaiena baino zaintza edo laguntza handiagoaren beharra dutenak. 6 urtetik
gorakoen artean, berriz, honako hiru zirkunstantzia hauetako bat hartuko da aintzat:
* Hirugarren pertsonen mendekotasuna, puntuala edo jarraitua, eguneroko bizitzako gutxienez jarduera
bat garatzeko.
* Laguntza bereziaren premia eskolan (ikastetxe berezietara bertaratzea barne).
* Laguntza bereziaren premia lanean (enplegu-zentro berezietara bertaratzea barne).
6 urteko edo urte gehiagoko biztanleriari dagokionez, Barthel-Lawton eskala mistoa aplikatuz,
mendekotasun bereziak honako kategoria hauetan sailkatzen dira:
* Erabatekoa edo larria
* Moderatua..
101
* Arina.
* Ia-ia autonomoa.
Aintzat hartutako mendekotasun bereziko egoerek etxekoen unitatean duten presentziaren arabera,
honako sailkapen hau ezarri dugu, etxekoen unitateetan bizi diren mendekotasuna duten pertsonei
dagokienez.
* Mendekotasun berezi gutxienez ere moderatua duten bi pertsona edo gehiago.
Etxekoen unitatean mendekotasun berezi gutxienez ere moderatua duten bi pertsona edo gehiago
biltzen diren kasuak barne
* Mendekotasun berezia duten bi pertsona edo gehiago biltzen diren bestelako kasuak
Etxekoen unitatean mendekotasun berezia duten bi pertsona edo gehiago biltzen diren bestelako
kasuak barne (gehienez pertsona bat egon daiteke mendekotasun berezi gutxienez ere
moderatuarekin).
* Mendekotasun berezi gutxienez ere moderatua duen pertsona bat.
Etxekoen unitatean mendekotasun berezi gutxienez ere moderatua duten pertsona bat bakarrik dagoen
kasuak barne.
* Beste kasu batzuk
Hemen sartzen dira aipatu ez diren gainerako mugapen eta/edo mendekotasun bereziko egoera
pertsonalak.
Zaintzaileen egoera.
Mendekotasunaren azterketarekin estuki lotuta, GZEE-GPIak etxekoen unitateko beste pertsona batzuen
laguntza- edo zaintza-ardura bereziak beren gain hartzen dituzten pertsona jakin batzuen kasuak
erregistratu ditu, betiere zaintza eta laguntza hori gaixotasunari, ezintasunari edo zahartasunari lotuta
egonik. Kasu horietan, zirkunstantzia jakin batzuk biltzen dira; hain zuzen ere, dedikazio pertsonal
handiagoa beharrezkoa den kasuak, etxekoen unitateko gainerako kideek laguntzarik ematen ez dutelako
edo laguntzarik eman ezin dutelako.
Problemas asociados a los procesos de acceso a una vida independiente.
Arazo ekonomikoei dagokien zatiaren barruan, egungo etxetik emantzipatu nahi duten baina arrazoi
ekonomikoengatik hori ezin egin dezaketen pertsonen egoerak ere kontuan hartzen ditu GZEE-GPIak.
2014 eta 2018 artean, beharra presente dagoen edo beharbada plantea litekeen kasuak bereizten dira.
102
Ugalketa-arazoak (nahi diren seme-alabak izatea)
GZEE-GPIak familiaren edo demografiaren ugalketa-prozesuei buruzko datuak ematen ditu:
* Ez daukate nahi duten seme-alaben kopurua (adopzioa barne hartuta), oinarrizko premiei aurre egiteko
baliabide ekonomiko nahikoak ez dituztelako eta/edo etxebizitza egokia ez dutelako
* Ez dute nahi duten seme-alaba kopurua, lan-arloko segurtasunik ezeko arazoengatik: langabezia,
behin-behineko lanak eta bestelako segurtasunik ezeko moduak enpleguan (gerta litekeen itxiera edo
enplegu-murrizketa).)
* Ez dute nahi duten seme-alaba kopurua, euren zaintzarekin lotutako arazoengatik: baliabiderik ez
izatea pertsona bat kontratatzeko edo umeak haurtzaindegira bidaltzeko, euren beharretara
egokitutako zerbitzurik ez egotea, edo antzeko arazoren bat izatea.
Aurreko galderei emandako erantzunak kontuan hartuta, GZEE-GPIak zehaztu egin du zeintzuk diren
nahi dituzten seme-alabak ez dauzkaten etxekoen unitateak eta familiak, aipatutako arazo batengatik.
Etxekoen unitateen zerbitzu- eta prestazio-eskaria
GZEE-GPIaren osagarri gisa, etxekoen unitateek egindako eskaria ere aztertu dugu, estatistika-
eragiketan aintzat hartzen diren arazoei aurre egitearekin eta beroriek konpontzearekin lotuta dauden
zerbitzuei eta prestazioei dagokienez. Gure aburuz, eskari hori dela bide, EAEn dauden premia-egoerak
hauteman daitezke. Era berean, zerbitzu eta prestazioen eskurapena ere aintzat hartu da.
Testuinguru horretan, honako alderdi hauek hartu dira kontuan:
* Gizarte-zerbitzuen erabilera..
Etxekoen unitateek baliatu dituzten osasun-zerbitzuak aztertu dira; zehazki, izaera publikoa dutenak
zein elkarte eta GKEen mende daudenak. Hurbilketa horretan, inkesta egin aurreko hiru urteetan
zerbitzuokin izandako harremana analizatu da.
* Prestazio eta zerbitzuen eskaria eta erabilera EAEn, batez ere euskal herri-administrazioek zuzenean
kudeatzen dituztenei dagokienez, eta erreferentzia espezifikoa eginez honako laguntza, prestazio eta
zerbitzu hauei:
- EAEko herri-administrazioek aurrera egiteko laguntza eta prestazio orokorrak
Ondorio horietarako, EAEko autonomia- eta foru-erakundeen jarduketa-esparruaren barruan, honako
laguntza eta prestazio orokor hauek aintzat hartu dira:
103
--Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), garai batean Oinarrizko Errenta edo Gizarteratzeko
Gutxieneko Diru-sarrera zena..
-- Etxebizitzarako Prestazio Osagarria
-- Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).
-- Kotizazio Gabeko Pentsioen sistema (KGP/GOF) eta bestelako lotutako prestazioak (GBLP).
- -- Bestelako EAEko dirulaguntzak.
Kontuan hartutako jarduketa-esparruan esku hartzen duten gobernuz kanpoko erakundeen edo udal-
erakundeen jarduketa-esparru osagarriaren barruan, GZEE-GPIak honako laguntza hauek jasotzen
ditu:
-- Bestelako laguntza ekonomikoak, normalean udal-kudeaketakoak, hala nola etxebizitza-tasen
murrizketa, eskolako jantokirako bekak, haurtzaindegirako bekak, eta abar..
-- Beste laguntza batzuk oinarrizko premiak estaltzeko, bereziki gobernuz kanpoko erakundeen
eremutik kudeatzen direnak.
- Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eta horiei arreta emateko zerbitzuak
Halaber, hurrengo zerbitzu-mota hauei lotutako eskaria eta erabilera ere barne hartu dira:
-- Etxeko laguntza
-- Eguneko zentroak edo okupazio-zentroak
-- Telelaguntza
-- Aldi baterako egonaldiak egoitzetan.
-- Etxebizitza komunitarioaren zerbitzua edo egoitza-zerbitzua.
- Zaintzako dirulaguntzak (mendekotasuna)
Laguntzok barne hartzen dituzte mendekotasuna duten pertsonei edota beren zaintzaileei laguntzeko
prestazio ekonomikoak. Gaur egun, funtsean AMAS sistemak biltzen ditu beroriek.
104
- Familientzako laguntzak
Azkenik, honako informazio hauxe ere jaso dugu: Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko
Erakundeen arteko Planaren laguntzen edo antzeko beste laguntza-neurri batzuen erabilera, azken
hamabi hilabeteetan (esaterako, udal batzuek edo Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatutako
laguntzenak). Azken horiek oso garrantzitsuak ziren 2006an, baina gaur egun desagertu dira ia-ia.