europako hizkuntza gutxiagotuak ez begiratu ingelesari ... · taxi gidari bazara hizkuntzak...

2
38 2016/07/10 | ARGIA HIZKUNTZEN DESAGERPENA | ESTATURIK GABEKO HERRIAK Europako hizkuntza gutxiagotuak EZ BEGIRATU INGELESARI, ERRUA ESTATU HIZKUNTZENA DA Ekainak 23. Hitzargiak topaketak egin dira Hernanin. Europako hamabost hizkuntzatako ordezkariak bildu eta hamahiru mahai-ingurutan entzule eta partaide izan dira. Bi egunetako jarduna kokatzeko lana Xavier Vilak hartu du. Soziolinguista eta Donostia 2016k gidatutako Hitzargiak egitasmoko batzorde zientifikoko kidea da. Europako hizkuntza aniztasunaz aritu da. Ez du zalantzan jarri hizkuntzak desagertzen ari direnik, baina hizkuntza gutxiagotuak hainbat arrazoirengatik balioa irabazten ari direla azpimarratu du. Bere hitzaldiaren ideia nagusiak bildu ditugu ondoren. 1. ETA 2. IRAULTZA EKOLINGUISTIKOAK “Lehen iraultzatzat jotzen da irudizko lengoaien sorrera. Haiei esker ezagu- tza askoz errazago gogoratu zitekeen. Bigarren iraultza K. a. 3.300 urtean ger- tatu zen; idazketa sortu zen. Lehen aldiz entzundakoa ikusten dugu, eta esaten duguna idazten dugunarekin lotuta da- goela ikasten hasten gara. Eta idazten duguna esaten duguna baino hobea ba- litz bezala hartzen hasten gara. Era be- rean, ahozkoa idatzira murriztu genuen. 3. IRAULTZA ARO MODERNOAN: BATZUK BESTEAK BAINO HOBEAK Lehen estatu nazional modernoak fin- katzen dira, absolutismoari oso lotuta. Kodetze linguistiko olatua ematen da. Hirugarren iraultzan estatu hizkuntzak ezartzen dira, estatuak hasi dira ofizial- tasun kontzeptua definitzen, nahiz eta terminoa ez duten erabiltzen. Alabaina, gero eta estatu gehiago daude eta gero eta gehiago erabiltzen dute hizkuntza zehatz bat. Mundu protestantean be- reziki gero eta gehiago irakurtzen eta idazten da, eta horrek homogeneizazioa dakar. Hizkuntza batzuk ez dira hiltzen, baina ez dira idazten, behe-alemanera adibidez. Hizkuntza gutxiagotuen ha- siera da. Europa guztian gertatzen da, Frisian, Norvegian, Espainiar Inperioan, Italian... Hizkuntza batzuk askoz hobeak direla sinesten hasten dira, eta hizkun- tza arruntak, horixe, arruntak direla. 4. IRAULTZA: ESTATU HIZKUNTZAK EZINBESTEKO BIHURTU ZIREN XIX. mendea da. Estatu nazionalak gara- tzen dira. Subiranotasun nazionalaren ideia zabaltzen da. Lehen, subiranota- suna erregeak bazuen XIX. mendetik aurrera herriak izango du. Nazioa par- te-hartze publikorako aukera duten herritarrek osatuko dute. Horrek he- rritarrak nazionalizatzea ekarriko du, nazioaren parte izan daitezen saiatzea, haiek nahi ala ez. Hizkuntzaz ari garela, Europa orain baino askoz anitzagoa zen. Orain guk [hizkuntza adituek] lantzen ditugun hiz- kuntza asko bizirik zeuden, eremu ofi- zialetan salbu. XX. mendean ‘estatu bat hizkuntza bat’ ideia finkatzen da, hiz- kuntza nazionalak nahikoa izan behar du eguneroko erabilera guztietarako. Horrek bertako hizkuntzak desagerra- raztea ekarriko du. Emaitza horretara bi bidetatik iristen dira. Bide frantsesa edo jakobinoa estatuko mugetan aniztasuna ezabatzen saiatzen zen. Austria-Hunga- riako bidean txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, veneziarrak, kroazia- rrak... daude. Orain estatu-nazio bate- ko biztanleak izango zarete, alemanez edo hungarieraz edo... egin behar duzue. Bada, alemana edo hungariera aukeratu beharrean haien hizkuntza hitz egiten zen lurretara aldatu ziren biztanleak. Estatu bat zuten haien hizkuntzan. Hiru- garren bidea ere egon zen, bide suitza- rra. Oso herrialde gutxik jarraitu zuten, Finlandiak eta Belgikak neurri batean. Emaitza bera izan zen, estatuek hiz- kuntza nazionala nahikoa zela pentsa- tu zuten. Hizkuntza nazionalen eta gu- txiagotuen arteko tartea areagotu zuen horrek. Gutxiagotuak diot zeren berta- koak gutxiagotu bihurtu ziren estatuen jokaeren ondorioz. Espainia zein bide aukeratu pentsatzen ari zen. Ikuspegi juridikotik esanda, ez zeukan indarrik horietako ezer ezartzeko. Onintza Irureta Azkune @oirureta HIZKUNTZAK

Upload: others

Post on 14-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Europako hizkuntza gutxiagotuak EZ BEGIRATU INGELESARI ... · Taxi gidari bazara hizkuntzak jaki-teak lan aukera gehiago eskainiko dizu. Turismoa da adibide nabarmena, baina ez da

38 2016/07/10 | ARGIA

HIZKUNTZEN DESAGERPENA | ESTATURIK GABEKO HERRIAK

Europako hizkuntza gutxiagotuak

EZ BEGIRATU INGELESARI, ERRUA ESTATU HIZKUNTZENA DAEkainak 23. Hitzargiak topaketak egin dira Hernanin. Europako hamabost hizkuntzatako ordezkariak bildu eta hamahiru mahai-ingurutan entzule eta partaide izan dira. Bi egunetako jarduna kokatzeko lana Xavier Vilak hartu du. Soziolinguista eta Donostia 2016k gidatutako Hitzargiak egitasmoko batzorde zientifikoko kidea da. Europako hizkuntza aniztasunaz aritu da. Ez du zalantzan jarri hizkuntzak desagertzen ari direnik, baina hizkuntza gutxiagotuak hainbat arrazoirengatik balioa irabazten ari direla azpimarratu du. Bere hitzaldiaren ideia nagusiak bildu ditugu ondoren.

1. ETA 2. IRAULTZA EKOLINGUISTIKOAK“Lehen iraultzatzat jotzen da irudizko lengoaien sorrera. Haiei esker ezagu-tza askoz errazago gogoratu zitekeen. Bigarren iraultza K. a. 3.300 urtean ger-tatu zen; idazketa sortu zen. Lehen aldiz entzundakoa ikusten dugu, eta esaten duguna idazten dugunarekin lotuta da-goela ikasten hasten gara. Eta idazten duguna esaten duguna baino hobea ba-litz bezala hartzen hasten gara. Era be-rean, ahozkoa idatzira murriztu genuen.

3. IRAULTZA ARO MODERNOAN: BATZUK BESTEAK BAINO HOBEAKLehen estatu nazional modernoak fin-katzen dira, absolutismoari oso lotuta.Kodetze linguistiko olatua ematen da. Hirugarren iraultzan estatu hizkuntzak ezartzen dira, estatuak hasi dira ofizial-tasun kontzeptua definitzen, nahiz eta terminoa ez duten erabiltzen. Alabaina, gero eta estatu gehiago daude eta gero eta gehiago erabiltzen dute hizkuntza zehatz bat. Mundu protestantean be-reziki gero eta gehiago irakurtzen eta idazten da, eta horrek homogeneizazioa

dakar. Hizkuntza batzuk ez dira hiltzen, baina ez dira idazten, behe-alemanera adibidez. Hizkuntza gutxiagotuen ha-siera da. Europa guztian gertatzen da, Frisian, Norvegian, Espainiar Inperioan, Italian... Hizkuntza batzuk askoz hobeak direla sinesten hasten dira, eta hizkun-tza arruntak, horixe, arruntak direla.

4. IRAULTZA: ESTATU HIZKUNTZAK EZINBESTEKO BIHURTU ZIRENXIX. mendea da. Estatu nazionalak gara-tzen dira. Subiranotasun nazionalaren ideia zabaltzen da. Lehen, subiranota-suna erregeak bazuen XIX. mendetik aurrera herriak izango du. Nazioa par-te-hartze publikorako aukera duten herritarrek osatuko dute. Horrek he-rritarrak nazionalizatzea ekarriko du, nazioaren parte izan daitezen saiatzea, haiek nahi ala ez. Hizkuntzaz ari garela, Europa orain baino askoz anitzagoa zen. Orain guk [hizkuntza adituek] lantzen ditugun hiz-kuntza asko bizirik zeuden, eremu ofi-zialetan salbu. XX. mendean ‘estatu bat hizkuntza bat’ ideia finkatzen da, hiz-kuntza nazionalak nahikoa izan behar

du eguneroko erabilera guztietarako. Horrek bertako hizkuntzak desagerra-raztea ekarriko du. Emaitza horretara bi bidetatik iristen dira. Bide frantsesa edo jakobinoa estatuko mugetan aniztasuna ezabatzen saiatzen zen. Austria-Hunga-riako bidean txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, veneziarrak, kroazia-rrak... daude. Orain estatu-nazio bate-ko biztanleak izango zarete, alemanez edo hungarieraz edo... egin behar duzue. Bada, alemana edo hungariera aukeratu beharrean haien hizkuntza hitz egiten zen lurretara aldatu ziren biztanleak. Estatu bat zuten haien hizkuntzan. Hiru-garren bidea ere egon zen, bide suitza-rra. Oso herrialde gutxik jarraitu zuten, Finlandiak eta Belgikak neurri batean. Emaitza bera izan zen, estatuek hiz-kuntza nazionala nahikoa zela pentsa-tu zuten. Hizkuntza nazionalen eta gu-txiagotuen arteko tartea areagotu zuen horrek. Gutxiagotuak diot zeren berta-koak gutxiagotu bihurtu ziren estatuen jokaeren ondorioz. Espainia zein bide aukeratu pentsatzen ari zen. Ikuspegi juridikotik esanda, ez zeukan indarrik horietako ezer ezartzeko.

Onintza Irureta Azkune @oirureta

HIZKUNTZAK

Page 2: Europako hizkuntza gutxiagotuak EZ BEGIRATU INGELESARI ... · Taxi gidari bazara hizkuntzak jaki-teak lan aukera gehiago eskainiko dizu. Turismoa da adibide nabarmena, baina ez da

ARGIA | 2016/07/10 39

HIZKUNTZEN DESAGERPENA | ESTATURIK GABEKO HERRIAK HIZKUNTZAK

5. IRAULTZA: ESTATU HIZKUNTZEN GAINDIGutxi gorabehera hor bizi gara. Estatu nazionalen ordena pitzatzen duten arra-zoiak hainbat dira. Agerikoa da mundu hau elkartuago dagoela ekonomikoki orain dela 30 urte baino; agerikoa da ez gaudela bi bloketan banatuta, orain potentzia ekonomiko handi batzuen no-labaiteko multipolaritatea daukagu, eta potentzia berriak ere agertzen ari dira; agerikoa da jendearen mugikortasuna orain askoz handiagoa dela duela 30 urte baino. Ekonomia postindustrial ho-rretan, ekonomiaren zati garrantzitsu bat informazioan oinarritzen da eta in-formazioa hizkuntzetan kodetzen da.

5. IRAULTZAREN ONDORIOAKHizkuntzak desagertzen ari dira. Bai-na, izan gaitezen zintzoak, hizkuntza gehienak ez dira ari desagertzen azken iraultzagatik, bigarren, hirugarren eta laugarren iraultzengatik baizik. Mun-duko hizkuntza gehienak ez dira ordez-katzen mundu mailako hizkuntzekin, estatu hizkuntzekin baizik. Papua Gi-nea Berrian hizkuntzak desagertzen ari dira, baina jendea ez da ari ingeles es-tandarra bereganatzen, baizik eta tok pisin [Papuako hizkuntza ofiziala]. Be-raz, ez da guztiz bidezkoa iraultza honi egoztea hizkuntzen desagertzea. Askoz zuzenagoa da esatea aniztasunak gora egin duela jendearen mugikortasunaga-tik. Hemen daukazue Municheko dentis-ta bat iragartzen duen panela [iragarkia sei bat hizkuntzatan dago]. Nazioarteko hizkuntza bat baino gehiago ikasten ari gara. Estatu-na-zioek, eremu batzuetan behintzat, kon-trola ezartzeko gaitasun gutxiago dute. Nahi ala ez nahi, AEBk dute hegemonia. Horrek eraman gaitu ingelesa luze-za-bal ikastera, baina nazioarteko beste hizkuntza batzuk eremua irabazten ari dira. Kontinente amerikarra gaztelania hiztunak irabazten ari da, alemana hiz-tunak irabazten ari da, txinera ere kan-

paina egiten ari da Txinan bertan, eta nazioarteko hizkuntza bezala ere bai. Hizkuntza gaitasunak merkantili-zatu ditugu. Zein hizkuntza dakizun, bizimodua ateratzeko balioko dizu ala ez. Taxi gidari bazara hizkuntzak jaki-teak lan aukera gehiago eskainiko dizu. Turismoa da adibide nabarmena, baina ez da bakarra, teknologia ere hor dago. Baita erlijioa ere. Aitortza egingo dio-zun apaizak ere zein hizkuntza dakiz-kien esango dizu [Alemaniako adibidea hori ere]. Elebitasuna ez da jada anomalia. Elebitasuna eta eleaniztasuna zer diren kokatzera eraman gaitu aurrez esan-dakoak. Orain dela 50 urte ez ziren erabiltzen bi kontzeptuok, elebitasuna hainbat eremutan iraina zen ia: ‘Ez da zientzia, ez dago, anomalia da’, esaten zen akademian. Gaur egun, Donostiako

kaleetan afixak irakurriko dituzu: ‘Ikasi ingelesa eta izan zaitez elebidun!’. Po-sitiboan esaten da, guay edo cool dela esateraino. Elebakartasun militantearen atze-rakada. Orain dela hamarkada gutxi arte, intelektualak gai ziren elebakarta-suna gizakientzako egoera ideal bezala azaltzeko, eta beraz, elebakarrak ez zi-renek trantsizioa egin behar zuten egoe-ra elebakar zoriontsura iristeko, esta-tu-nazioko hizkuntzan. Aldatzen ari da. Ez dugu esango guztiz eta toki guztietan aldatu denik eta arkadia zoriontsuan gaudenik, baina aldaketaren sintomak Europa osoan ikusten dira. Adibidez, Frantzian ez dira ausartzen hizkuntzen aldeko mugimenduak debekatzen eta diruz laguntzera ere iritsi dira. 1950ean hizkuntzok patois zikinak zirela esango zuten”. n

Adibidez, okzitanieraren arerio nagusia ez da ingelesa, estatu hizkuntza den frantsesa baizik. Hala ere, Xavier Vilak esango digu estatuen mespretxu jarrerak aldatzen hasiak direla: “Ez diezaiogun geure buruari ziria sartu, hizkuntza askok egoera kritikoan jarraitzen dute. Alabaina, elementu batzuetan bestelako panorama ikusten da, demokratizazio eta deszentralizazio prozesuengatik, hizkuntzen berrinterpretazioagatik (bertakoaren eta benetakoaren sinbolo dira orain hainbat hizkuntza). Horrek adierazten du hizkuntza gutxiagotuak kapital bat izan daitezkeela”.

WWW.LEPRESS.FR

BABESLEA: IVAP