errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta irati fernández. ama onaren ideala indarra...

52
2015eko otsailaren 8a | LXXVIII. urtea | 2.448 zenbakia | 3,90 euro .eus Errudun sentitzen diren amen belaunaldia Argia Sariak 2015 Anita Lopepe (EHBai): “Euskal Herrian errealitate ezberdinak daudela erratea ez da tabua jada” Oskar Alegria: “Zinemaren historia guzia Euskal Herritik atera gabe segi daiteke”

Upload: others

Post on 23-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2 0 1 5 e k o o t s a i l a r e n 8 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 4 8 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus

Errudun sentitzen direnamen belaunaldia

Argia Sariak 2015

Anita Lopepe (EHBai): “Euskal Herrian errealitate ezberdinak daudela erratea ez da tabua jada”

Oskar Alegria: “Zinemaren historia guzia Euskal Herritik atera gabe segi daiteke”

Page 2: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako
Page 3: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Gorka Bereziartua. Aisia: Unai Brea. Termometroa: UrkoApaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara: OnintzaIrureta. Interneteko erredakzio-burua: Lander Arbelaitz.www.argia.eus: Jon Torner. Multimedia: Axier Lopez.Argazkilaria: Dani Blanco. Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: IdoiaArregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia,Olatz Korta, Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, MariKarmen Loiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena:Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Euskal Herria: 145 euro. Espainia: 145 euro.Beste atzerriak: 182 euro. Airez: 285 euro. KomunikazioBiziagoa S.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

2 0 1 5 e k o o t s a i l a r e n 8 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 4 8 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o.e

us

Errudun sentitzen direnamen belaunaldia

Argia Sariak 2015

Anita Lopepe (EHBai): “Euskal Herrian errealitate ezberdinak daudela erratea ez da tabua jada”

Oskar Alegria: “Zinemaren historia guzia Euskal Herritik atera gabe segi daiteke”

Azaleko irudia:JOSEBA LARRATXE

Azala: ANTZAKOMUNIKAZIO GRAFIKOA

ASTEKO GAIAAMATASUNA Bateko eta besteko kritikek itotako amak.

ONINTZA IRURETA AZKUNE / 4

PERTSONAIAARITZ AZPARREN: «Ugandako komunitatea berpiztu nahi dugu

gero haiek nahi bezala jarai dezaten». REYES ILINTXETA / 10

GAIAKZAPABURU ESKOLA Haurra bere hezkuntzaren irakasle.

AINHOA MARIEZKURRENA ETXABE / 16

IRITZIAREN LEIHOAGREZIAK DEMOKRAZIA BERRESKURATU NAHI DU

ASIER BLAS MENDOZA / 18ENTRESAKA KOLDO ALDALUR / 20ADIERAZPENAK KARLOS GORRINDO ETXEANDIA / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19TXANDAN Destino petrala. KATTALIN MINER / 20ZIRTAK Asto metafisikoak. JOXERRA GARZIA / 22

ERDIKO KAIERAOSKAR ALEGRIA: «Euskaldunak ere irla bat garelako piztu

dugu hainbertze dokumentalgileren interesa». MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 23

‘CANTATA A RANQUIL’ Txileko historiak ezkutatutakosarraskia bertsotan. ALVARO HILARIO PÉREZ DE SAN ROMÁN / 26

LITERATURA SAIOA RUIZ GONZALEZ / 28MUSIKA MONTSERRAT AUZMENDI / 29DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO / 30ALEA Bakarka aritzeko garaia. MYRIAM GARZIA / 31ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 32LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 33DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 34

TERMOMETROAANITA LOPEPE: «Helburu bakarrerantz abiatu nahi dugu,

erritmo ezberdinetan». MIKEL ASURMENDI / 36AMAZIGERA Libiako “beste” historia idazten.

KARLOS ZURUTUZA / 40ARGIA SARIAK 2015 Jendartea gertu elkarlanerako.

URKO APAOLAZA AVILA / 43l Ahots txikien bozgorailu. IURE EIZAGIRRE / 46

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 42EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Erloju atomikoak dio: hiru minutura gaude

kataklismotik. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2015eko otsailaren 8a, 2.448. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

�4 2015EKO OTSAILAREN 8A

ASTEKO GAIA

AMATASUNA

Bateko eta bestekokritikek itotako amak

IRATI FERNÁNDEZ PUJANAK Feminismo ymaternidad: ¿una relación incómoda? ikerketaegin du. Bandoen arteko gerra dagoen gal-detu diogu: “Bandoez aritzea, modu katego-rikoan hitz egitea iruditzen zait. Badago erabateko amatasuna kontatzen digun ideologiahegemonikoa (amatasun tradizionala), etahorren aurrean badaude esperientzia alter-natiboak, batik bat mugimendu feministakbultzatzen dituenak. Ez dut uste norbaitekesango duenik ‘nik ama onaren idealari hel-tzen diot’ eta beste batek pen-tsatuko duenik ‘nik ez diotlehentasunik emango umearenhazkuntzari’. Ez nuke mutu-rreko ideologiez hitz egingo”.Amatasun eredu bat edo bestejarraitzen saiatu, gizarteak amadenak egurtzen dituela esandiogu, eta baietz, modu kate-gorikoan horixe esan daitekee-la azpimarratu digu, amak betidirela epaituak.

Feministak ereideologia naturalizatzaileari segika Kezkatuta daude Mari Luz Esteban antro-pologoa eta Irati Fernández. Ama onarenideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki duhorretarako atea. Azken bi mendeetan erai-kiz joan da ama onaren ideala, eta hogeiurteotan Euskal Herrian sendotzen ari deneredua horretan oinarrituta dago. Hainbat

ama feministak ere barneratu du. Mari LuzEstebanen ustez, ideologia kontserbadorehori oso naturalizatzailea da, eta sozialkidauden desberdintasunak, zaintza lanenbanaketa adibidez, naturaltzat hartzen ditu.Kode horri jarraituz gero, emakumeak etagizonak gerturatu ordez, gero eta diferen-teago egingo ditu. Irati Fernándezek ikerke-ta egiteko hainbat feminista amarekin hitzegin du eta badaki “feminista aurrerakoiakere umeen hazkuntza naturalaren atzaparre-

tan erori direla”. Haren iritziz,hazkuntza naturala ona ala txa-rra den eztabaidatzetik haragojo behar da, alegia, ea praktikahoriek amarentzako zapaltzai-leak diren ala ez.

Ama onaIdeologia hegemonikoak sal-tzen digun ama ona, dena ema-teko prest dago eta ez du eska-

tuko eta ez du ezer etorriko zaionik esperoko.Ama ama da, eta beti egongo da hor, hil arte.Hainbat eskakizun sozial ditu kode horrek,besteak beste, umea hazteak erabateko lehen-tasuna du eta emakume izate hutsagatik ama-tasunaz gizonek baino gehiago dakizu. Zeha-tzago esanda, eta gaur egun indarra hartuduen eredu naturalizatzaileari begira jarrita,ama onak haurdunaldi eta erditze naturalakeduki behar ditu, ama-umea azala azalari ego-tea oso garrantzitsua da, eta bularra emateahobesten da, besteak beste.

Enplegua utzi eta etxean geratu delako; umea haurtzaindegira eraman etasoldata irabazten jarraitu duelako. Bi urte arte bularra ematea erabaki duelako;

farmazian erositako esnea biberoian ematen diolako. Ohean jaioberriarekinlo egiten duelako; haurrak alboko gelako sehaskan gaua bakarrik pasatzen duelako.

Errudun sentitzen diren amen belaunaldia da hau.

“Hazkuntza naturala ona alatxarra den eztabaidatzetikharago jo behar da, alegia, eapraktika horiek amarentzakozapaltzaileak diren ala ez”

Irati Fernández Pujana

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Argazkia: Dani Blanco

Page 5: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako
Page 6: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

AMATASUNA

2015EKO OTSAILAREN 8A6 �

BI URTE ETA ERDIKO SEMEA DUNahia Alkortak. DonostiatikTolosaldeko Irurara joan zirenbizitzera bikotekidea eta biak,haurra hazteko herri txikia hobedela uste dutelako. Hirurak biziahal izateko bikotekidearen lan-postua mantentzea beharrezkoaizango zela erabaki zuten. Horixedago eguneroko antolaketarenerdigunean eta horren araberamoldatzen da familia. Hiru erre-lebotan egiten du lan bikoteki-deak, eta Alkorta berriz, batik batetxetik aritzen da lanean. Ez duohiko –gero eta ohiz kanpokoa-goa– zortzi orduko lana. Antzerkieskolak ematen dizkie haurrei etaSabeletik Mundura proiektuandabil buru-belarri. Eskolek beza-la, egitasmoak ere, etxetik kanpolan egitea eskatzen dio tarteka, hitzaldiak ematekoesate baterako. Haurra ez dute haurtzaindegira eraman,eta 2 urtetik aurrera eskolara joateko aukera badu ere,etxean dute txikia.

Umearen erritmoak errespetatuz Atxikimenduzko haziera du gustuko Alkortak –gaiariburuz Umea, kume bloga du argia.eus-en– eta ereduhorren arabera hazten saiatzen dira haurra. Oinarri-oinarrian dago haurraren erritmoak errespetatzea;erritmo fisiko eta emozionalak. Poliki-poliki helduenmundura ohitu behar du eta horretan lagundu beharzaio umeari, etengabeko borrokak saihestuz eta alboanegonez. Oinarri horren zati oso garrantzitsua da umea-ren erreferentziazko pertsona. Pertsona horrekikoharreman sendoa egingo du eta hark lehenengo 2-3urtetan erakutsitakoa berebizikoa izango da etorkizu-nean.

Ahal bada 6 urtera arte etxean“Umeak bizi guztian ez ditu izango 3-4-5 hilabete.Garapen osoan lehenengo hiru urteak garrantzitsue-nak direla frogatuta dago. Hiru urte horiek eskainbadiezazkiokezu, zergatik ez egin? Gurea ez da Euro-Disneyra joango, baina nahiago dut 9 hilabete berare-kin pasatzea, astebetez EuroDisneyra joan eta gerourte osoan denborarik ez edukitzea baino”. Haurtzain-degia, haur eskola, umeen beharrak asetzeko baino hel-duen beharrei erantzuteko direla uste du Alkortak.Ahalegina egingo dute umea 6 urtera arte eskolara ez

eramateko, baina ez dakite lortu-ko duten: “Gu ere bizi gara, biokari gara lanean, Tetrisa egiten duguordutegiekin, guraso guztiek beza-la. Agian beste mota bateko esko-laren batera eramango duguastean bitan, eta hori ere gurasookdenbora behar dugulako egingogenuke, ez umeak behar duelako.Baina gerta daiteke haurrak berakeskatzea ere”.

Haurrak haurrekin zortzi orduz?Haurra bizitzaren parte dela alda-rrikatzen du Alkortak eta egune-rokoan nekez txertatzen ditugulaumeak. Eskolan, parkean, eskola-tik kanpoko ekintzetan, adin bere-koak daude elkarrekin. “Haurren-tzako eremu itxiak dira,laborategiak, ez dute jendartean

parte hartzen. Gu ez gara egoten gure adineko 20 per-tsonekin zortzi orduz, eta gero handik atera. Bizitzanintegratu beharrean, bizitzarako prestatzeko laborate-gian sartzen ditugu”. Alkortaren haurra amarekin etaaitarekin egoten da batik bat, “eta erosketak egiteradaramat, edo lagunekin nagoenean nire lagunekindago, eta batzuetan parkean eta dantza tailerrean dagobere adinekoekin batera”.

“Inoiz baino biziago nago”Behin baino gehiagotan esan diote “ez daukazu bizi-tzarik” esaldia. Haurra jaiotzen denean bizitza aldatzendela ez dauka zalantzarik, edonork argi izan beharkolukeela uste du. “Oso zoriontsua naiz, lanean ari naiz,ume bat hazten ari naiz eta proiektu potente bat dutesku artean. Ez daukat bizitzarik? Ni inoiz baino bizia-go sentitzen naiz”. Ama bigarren planoan ez ote dengeratzen galdetu diogu: “Bizitza berrira egokitu egitenzara. Egunean zortzi ordu haurrarekin pasa badituzu,ordu horiek ez dituzu bizi? Lanean pasatako zortziorduak ez dira zure bizitzaren parte?”.

Kalean bularra ematen ikusi eta “denetarik” esandiote: “Haurra ordutegiaren menpe elikatu behar da?Biologikoki ez dago prestatuta. Bularra ematea plazerada, biona da momentua. Ez baduzu horrela bizi, ezdaukazu zertan bularra eman, ez da ezinbestekoa”.Alkortaren ustez, gurasotasuna grisa da, ez zuri ezbeltz, eta grisak azpimarratzen ez badira amatasuneredu desberdinak aldarrikatzen dituzten bandoenarteko gerra hasten da, “eta bi bandoek galtzen dute”.

Nahia Alkorta

«Lanean ari naiz, ume bat hazten ari naiz eta proiektupotente bat dut esku artean. Ez daukat bizitzarik?»

Page 7: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 7�

AMATASUNA

Gauza bat da diskurtsoaeta bestea praktikaFeminismoak asko kritikatu du amatasuna.Adrienne Rich poeta eta saiakeragilearenustez, bereizketa egin behar da amatasuninstituzionalaren eta praktiken artean. Ama-tasun eredu tradizionala instituzio bihur-tzen den neurrian, eta patriarkala den hei-nean, kritikatu eta eraitsi egin behar da.Bestetik ordea, amatasun esperientziakdauzkagu, anitzak, oso. Ez da gauza beraEuropa Mendebaldeko amez aritzea, edoAfrikakoez. Ez da berdin klase sozial bate-koa edo bestekoa. Antzeko zerbait dioEstebanek: “Kontuan izan behar dugu ama-tasuna oso esperientzia anitza dela, eta gukhomogeneizatzeko joera dugula. Diskurtso-ak, ideologiak zein diren begiratu behar da,baina klase sozialaren arabera, adinaren,ideologia feminista ala ez feministaren ara-bera, formazioaren arabera... praktika des-berdinak egongo dira”.

Ideologiak eta praktikak ez dira gauzabera, baina ideologiek amen egunerokoaneragiten dute, eredu bati edo besteari jarraituerabakitzerakoan eragiten dute, eta gizarteakpisua duten pentsaera horien arabera gogorkritikatzen ditu amak. Eta ama denak epai-tzen ditu jendarteak, atxikimenduzko hazie-rari heldu eta umearekin lo egiten duelako,edozein ordu eta tokitan txikiari bularra ema-

ten diolako. Eta kode hegemonikoari aurreeginez bide alternatiboak bilatu dituen amariere bai, ostiraletan lagunekin afaltzera doala-ko umea aitaren besoetan utzita eta lau hila-betez geroztik haurtzaindegira eraman duela-ko. Epaiek “errudunak” fabrikatzen dituzte.Gaur egun, errudun sentsazioa daukan amasaldoa daukagu.

Irati Fernándezek kontatu digu azalduberri dugun Adrienne Richen gogoeta etaFernándezek berak egin du ondoko haus-narketa: “Teoria feministak tradizionalkiamatasuna kritikatu du emakumearentzakozapaltzailea den neurrian, baina agian,hutsune moduko bat egon da, amatasunabeste modu batean eraikitzeko hausnarketakbideratzeko. Ikerketan parte hartu dutenfeministek gogoeta gabezia mahai gaineanjarri dute. Argi dago ikuspegi tradizionalakritikatu behar dela, baina alternatibez hitzegin al dugu?”.

Estu-estu hartutako amakAitak ez dira errudun sentitzen, hala dioEstebanek: “Ama bati, oraindik ere, aita batieskatzen ez zaiona eskatzen zaio. Ikaraga-rrizko exijentziak ditugu amekiko. Errudun-tasuna oso zabaldua dago emakumeengan,baina gizonengan ez. Gizartean presio han-dia dago amen gain. Ez da bakarrik hedabi-deetako presioa, edo diskurtso mediku-zientif ikoarena. . . Ingurukoen presioahandia da. Ama bati edozeinek ematen diz-kio aholkuak”.

Ama feministak ere errudun sentitzendira. Nortasun feministaren eta ama izatea-ren artean barne tentsioak sortzen dira.Fernándezek feministekin egindako ikerke-tan gatazka horiek agerikoak dira. Bikoteheterosexualak aztertu ditu, eta gizonareneta emakumearen artean eraiki duten berdin-tasunezko hitzarmena kolokan nola jartzenden ikusi ahal izan du, batzuetan hitzarmenahausteraino. Ez baita gauza bera berdintasu-

Beti amatasunaz?Mari Luz Esteban antropologoaren ustez, asko hitzegiten da amatasunaz eta beti amaz aritzeak arriskuadu. Erdigunean umeen zaintza jarri behar dela dio, etahorri buruz hausnartu eta eztabaidatu. Zaintzarenardura (maila desberdinetan) amak, aitak, gizarteak,erakunde publikoek dute. Gaur egun ere, haurrarenzaintza amaren ardura izatea da ohikoena eta behineta berriz amatasunaz jarduteak ez du laguntzenzurrunbilo horretatik ateratzen.

Page 8: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

�8 2015EKO OTSAILAREN 8A

AMATASUNA

nean bizitzea haurrik tartean ez denean, edoamatasuna eta aitatasuna tartean sartzendirenean. Genero sistema indartu egiten daamatasunetik aurrera eta desorekak agertzendira zaintza lanetan, etxekolanetan, denbora eta espazioabetetzeko edo ez betetzekomoduetan. Umearen lehenen-go urtean, ikerketan partehartu zuten amek aitortzenzuten ez zirela ohartzen biko-tekidearekin egindako hitzar-men hura kili-kolo zebilela.Umeak bi urte egin eta gero–haurrak bere kabuz molda-tzeko gaitasun dezentea lortzen duenean iza-tea ez da agian kasualitatea–, emakumeokaita eta amen arteko desorekak leuntzekoestrategiak erabiltzen hasten dira. “Haurrakurtebete egindakoan hasten dira pentsatzen,‘non dago gizon hura, esan zidana honetazeta hartaz arduratuko zela?’. Onartzen dutetranpan jauzi direla. Betiko feminista mili-

tantea izan gura dute, haien printzipioak berehorretan geratuko direla uste dute, eta geroez da horrela”. Fernándezen iritziz, feminis-moak genero sistemaren desberdintasuneki-

ko kontzientzia hartzen lagun-tzen du, eta behin egoerazohartuta, horri aurre egitekoestrategiak abian jarri behardira.

Irati Fernándezek eta MariLuz Estebanek argi dute amaonaren ideologia hegemonikoa,amatasunaren naturalizazioarenbidez, gaurko amak presiona-tzen ari dela. Atxikimenduzko

haziera praktikatzea erabaki duen NahiaAlkortak berriz (ikus ondoko koadroan),halako erabakia hartu duten amek pairatzenduten zama kontatzen du. Bereustez, ama izatearen inguruan bibando sortu dira eta elkarrimokoka dabiltza. Bi bandoakdira galtzaile. n

Ekonomia feministak gizakiarenbizitza erdigunean kokatu behar-ko litzatekeela dio. Bizitza babes-teak, besteak beste, zaintza lanakikusgarri egitea eta baloratzeaesan nahi du. Hausnarketa horiez al dago kontraesanean femi-nismoak kritikatzen duen ideolo-gia hegemonikoarekin, hau da,amatasun tradizionalaren eredua-rekin? Irati Fernández Pujana: Eko-nomia feministak dio, parametropatriarkal eta kapitalistak bertanbehera utzi ahal izateko, bizitzaerdigunean jarriz gero mekanis-

mo instituzional, sozial eta per-tsonal guztiak zaintzaren ingu-ruan mugituko direla. Baina jaki-na, abiapuntutzat sexu bereizketabaldin baduzu, hau da, amari lanhauek dagozkio eta aitari bestehauek, ekonomia feministarenmezutik ondorioztatuko duzunada zaintzari aurre egin behardiona emakumea dela, ama.Abiapuntuak ez luke horrelabehar. Sexu bereizketa albora-tzen baduzu, zaintzari eta etxekolanei, jendarte parekide hipoteti-ko batean, denok erantzunbeharko genieke.

Feministekin egin nuen iker-ketan bikote heterosexual batekhonela jokatu zuen bi semeenzaintzaren aurrean: umeen zain-tza lehentasuna izango zen etahorren arabera amaren eta aita-ren agenda, denbora, espazioak,harremanak, militantzia, lana,moldatuko zituzten.

Umeak jarri zituzten erdigu-nean. Emakumeak kontzientziafeminista handia zuen, eta harenustez umearekiko eta bikoteki-dearekiko harremana ez zen arigauzatzen modu naturalizatzai-lean.

Ekonomia feminista

Irati Fernándezek eta Mari LuzEstebanek argi dute ama onarenideologia hegemonikoa,amatasunaren naturalizazioarenbidez, gaurko amakpresionatzen ari dela

Page 9: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako
Page 10: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

Musikaria betidanik?Hiru anaiok musika ikasi genuen, gurasoekbultzatuta. Haiek Uharteko Ardanbera fanfa-rreko sortzaileetako bi dira eta bonbardinoaeta biolina jotzen jarraitzen dute. Guk eregazte-gaztetatik fanfarrean jotzen genuen.Ondoren Diaforius haize ganbera taldeasortu genuen bost musikariren artean. Osogustuko dut talde txikietan jotzea.

Musika eta teologia uztartu zenituen ikaslegaraian.Flautako goi zikloa egin bitartean, bi urtez erli-jio zientziak, teologia, ikasi nuen. Ez naizdamutzen oso interesgarria izan zelako, batezere lehen urteko ikasgaiak filosofiarekin osolotuta zeudelako, baina ahalegina ez zen sobe-ra ona izan osasunerako, azterketa garaietanlotarako ere denborarik kasik ez nuelako.

Teologia zergatik? Bokaziorik sentitu alzenuen?Horregatik hasi nintzen. Gaztetan Burlatakojaberiano fraideekin asko ibiltzen nintzen etahaiek bultzatu ninduten horretara, bainaberehala erabaki nuen ez nuela apaiz izanbehar. Ikasi bai, interesa nuelako, baina beste-rik gabe. Erlijioa fenomeno interesgarria da,soilik gizakumeena den kontu bat.

Gazteak gero eta urrutiago daude Elizatik?Bai, bistan da. Nire ustez galdera litzatekezergatik ez diren hurbiltzen gazteak. Txikitanelizan irakatsi zizkidaten gauza asko dira gaur

egun Podemos alderdi berriak aldarrikatzendituenak: justizia soziala, txiroen bazterkeriadesagerraraztea, injustiziak ez onartzea…Eta arazoa ez da soilik gazteak ez direla hur-biltzen, aurka jartzen direla baizik. Baina nor-mala da, Elizaren jokamolde batzuk oso uler-gaitzak direlako. Adibidez orain arte egondiren aita sainduek sistema neoliberalarenaurka oso gutxi hitz egin dute. Orain dagoe-nak ematen du baietz, baduela interesa argieta garbi mintzatzeko eta hori dela-etabatzuek diote laster zerbait gertatuko zaiola.Beste adibide bat: homosexualen aurkakojazarpen etengabea dago. Bekatua dela pen-tsatzen dute askok. Nik jarrera hori ez dutulertzen eta are gehiago, bekatua balitz, arra-zoi gehiago haien alde egiteko, Itun Berriakdioen bezala. Agian jarrera oldarkor horiek

�10 2015EKO OTSAILAREN 8A

Aritz Azparren Vicente, Uharten jaioa 1982kourtarrilaren 30ean. Musikaria, zeharkako flauta jotzaileaeta irakaslea Burlata-Atarrabiako musika eskolan. Azkenhamaika hilabeteak Ugandan eman ditu proiektu berezi batabian jartzen: musikaren bidez gerra osteko gizarteaberpizten laguntzea. Diario de Noticias egunkariarenirakurleek hautatutako bikaintasunaren saria eman ziotenurte amaieran. Diru saririk ez, baina propaganda ona izanda bere egitasmoa ezagutzera emateko. Orain diru etamusikari boluntario bila dabil berarekin sei hilabetezUgandara joateko.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Ugandako komunitateaberpiztu nahi dugu gero haiek

nahi bezala jarrai dezaten»Ugandako Moyo eskualdean urtebete lanean izan da bertako haurren musika banda

antolatuz eta musika irakasleei irakasten irakatsiz. Orain etxean, Iruñerrian, bueltan da AritzAzparren musikari gaztea. Diru eta laguntzaile bila etorri da martxoan hara itzultzeko.

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

ARITZ AZPARREN

Page 11: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako
Page 12: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

�12 2015EKO OTSAILAREN 8A

sustatzen dituzten pertsonak oso gutxi diraEliza barruan, baina oso entzutetsuak etaboteretsuak dira. Zergatik homosexualakjazartzen dira eta ez, esate baterako, sekulakoaberastasuna dutenak? Lukurreria bada zazpibekatu nagusietako bat eta horren kontra ezda ezer egiten. Soilik sexuarekin zerikusirikduena da gaitzesten dena. Gainera akusazio-ak egiten dituztenek askotan bekatu nagusihorietako bat baino gehiago izaten dute.

Arazo zaila da. Elizak hutsik egotea ez dainolaz ere kontu txarra. Izan dadila izanbehar duena. Eliza Jaungoikoaren ordezkariada teorian eta hala ez bada, hobe desagertzea.Badirudi, oro har, gizakion erlijiozkotasunaez dela gutxitzen ari. Izan ere, jende askokbestelako erlijioak bilatzen ditu. Galtzen aridena da erlijio instituzionalen indarra. Ni erli-jio instituzionaletik erabat kanpo nabil, bainaUgandan harreman estua dut harekin. Egiaesan han bestelako Eliza dirudi: eskolak egi-ten ditu, osasun etxeak…

Gobernuz Kanpoko Erakundeak misiolarienondorengoak dira egun?Askotan bai.

Batzuei leporatzen zaie “hirugarren munduko-ei” laguntzera joan nahi izatea zuri salbatzaileeta eskuzabalaren jarrera edukita…Justifikatuta dago kritika hori. Duela zenbaiturte hori zen kooperazioaren funtsa: gukbadugu baliabide gehiago, teknikoak eta eko-nomikoak, eta hori dela-eta zuei laguntzaematera gatoz. Horren harira proiektu ergelasko egin izan dira. Erabat burugabeak.Behin esan zidaten Hego Amerikako oiha-

nean bizi zen tribu bateko kideentzat komu-nak egin zituztela. Handik gutxira erabathondatuta zeuden, ez zituztelako erabiltzen.Ez zuten behar. Beste adibide bat: HegoAmerikan badira milaka musika pieza Barro-koaren garaikoak Europatik joandakoek egi-nak, baina bertakoen musika apenas ez duguezagutzen. Kooperazioaren beste akats batda larrialdien aurrean berehala erreakziona-tzen dugula, baina gero dena ahaztuta geldi-tzen dela. Nork gogoratzen du egun Haiti?Gaur egun, oro har, garapenerako jardueraaldatzen ari da: orain abiapuntua izaten dahaiek adierazitako behar bat asetzeko proiek-tuak martxan jartzea.

Zu Ugandan egiten ari zaren bezala?Bai. Moyon bazegoen musika banda bat,Lehen Hezkuntzako irakasle batek sortua.Hark esan zidan ongi legokeela hara joatea etamusikaren pedagogia irakastea. Haiek erabakibehar dute egitasmo hori nola nahi dutengaratu eta guk horretarako baliabideak emanbehar dizkiegu, besterik ez. Ez hemengo ere-duak esportatu. Bistan da, gainera, hemengosistemak ez duela ongi funtzionatzen. “Lehenmundua” deitzen dugun honetan gero etajende gehiago dago aurrera ateratzeko zailta-sunak dituena eta oso gaizki, pobrezian, bizidena. Hori al da munduan zabaldu nahi dugu-na? Urtebete Moyon eman ondoren argi dagointeresa dutela. Musika banda sortu izanahorren froga da. Musikaren alde teknikoaongi ikas dezaten eta gero jar gaitezen inguru-ra eta atzera begira bertako musika ezagutze-ko. Musika egiten jarraitzea gizartea berrerai-kitzeko onuragarria izanen da.

Denbora“Denborarenkontzepzioadesberdina da.Gosaltzeko orduada gosaltzenduzun momentua.Asko borrokatubehar duzu klasealauetan hastenbada ikasleaklauetan etordaitezen. Besteerronkahandienetako batda gurasoekinbildu etaulertaraztea zeinden helburua.Ikasleen kontzertubat egin genueneta guraso batbera ere ez zenetorri. Amagehienak jo eta kelanean ari zirelakoeta aita gehienakez zekitelakokontzertuazegoenik ere edobatere interesik ezzutelako. Horri erebuelta emanbeharko zaio!”.

Page 13: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 13�

ARITZ AZPARREN

Musika, beraz, herria berreraikitzeko tresna?Gerra osteko gizarteak oso konplexuak dira.Madi taldeko kideak, Moyon bizi direnak, kul-turalki oso langileak ziren. Haurrak eskolarabidaltzen zituzten, gizon-emakumeek lurralantzen zuten, animaliak zaindu, etxea ongikudeatzen zuten… Orain gerra dela-eta kultu-ra hori desagertu da. 70eko hamarkadakogerra baino lehen Moyoko ikasleek Ugandaosoko notarik altuenak ateratzen zituzten etaorain aldiz, txarrenak. Zer gertatu da hor?Hori ulertzen ez baduzu, jendearen gaur egun-go “alferkeria” ez badakizu nondik datorren,ezin duzu deus egin hemen. Askori gertatuzitzaien, adibidez, etxea eraikitzen hasi eta izu-garrizko ahaleginak egin ondoren soldaduaketorri, familiak hil eta dena suntsitu izana.Asko eta asko etxerik, herririk eta lanik gabegelditu ziren bat-batean eta erbestera joanbehar izan zuten. Emakumeak dira familiaaurrera ateratzen dutenak eta gizonek ez duteia ezer egiten. Orain talde osoa berpiztu deza-keen zerbait da behar dutena. Nelson Mandelabezalako pertsonak salbuespenak dira. Tortu-ratuak, jipoituak eta zapalduak izan direnekezin dute aurrera jarraitu irribarretsu eta deusgertatu izan ez balitz bezala. Gure ikasletxoenbihotzetan dagoena da haien gurasoek erakutsidietena. Ez dute maila onik, ezta ikasteko

jarrera egokirik ere. Axolagabekeria eta etorki-zunerako ilusio falta ikaragarriak dira.

Gure proiektuaren helburu nagusia daegoera hori aldatzen saiatzea. Gure kargudauden haurrei erakusten diegu musika tres-na gaur hartu behar dutela eta jo, eta bihar erebai eta etzi, eta egunero. Praktikatu, garaizetorri eskolara, jo ondoren garbitu tresna etaongi gorde… Jokamolde horiek haientzatberriak dira etxean ez dietelako irakatsi.Lehenago natural zituzten portaerak berriznatural bilakatu nahi ditugu. Zaila da bainagurasoek ikusten badute haien seme-alabenahalegin honek emaitza onak dituela, agianlehengo izaera eta jokaera itzuliko dira.

Nola iritsi zinen zu Vura Musik Projekt honetara? Gure izeba bat misiolaria da. 42 urte ingurudaramatza Ugandan. Egoera latz asko ezagutuditu eta ihes ere egin behar izan du. Grace ize-neko bertako apaiz bat ezagutu eta dirua bilatuzuen Madrilera ikastera joaten laguntzeko.Diru-laguntza txiki bat eman zioten ikasketaketa bizitokia ordaintzeko, baina ez jateko. Horidela-eta hemen ere diru bila hasi ginen gizonhoni laguntzeko. Denborarekin garbi asko era-kutsi du zeinen zintzoa, ekintzailea eta pertso-na ona den. 1995ean Ugandara joan ginenArdanbera fanfarrearekin bildutako dirua era-

Musikarenonurak“Musika hainonuragarria izandatamalgarria daikustea noladagoen tratatuaEspainian. Suitzan,adibidez, duelahiru urte bermatuzutenkonstituzioanmusikarenikasketengarrantzia.Musikak guregarunean eta gurebaitan dituenonurak ugari dira”.

Page 14: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

�14 2015EKO OTSAILAREN 8A

ARITZ AZPARREN

matera eta han kontzertu batzuk egitera.2009an eta 2013an itzuli nintzen eta azken aldihorretan haien banda ezagutu nuen. Berehalahasi nintzen proiektua prestatzen eta horretanBurlata eta Atarrabiako Hilarion Eslava Musi-ka eskolan asko, izugarri lagundu didate. Etahorrela sortu zen Arua Elkartasuna GKEa etaVura Music Project.

Zer egin duzue lehen urte honetan?Lehenbiziko urte honetako helburua zen tes-tuingurua, haien beharrak eta nahiak ezagu-tzea. Irakasle talde bat osatu dugu. Zortzihilabete kostatu zaigu, baina lortu dugu.Lehen Hezkuntzako 32 irakasle 16 eskolatik.Horietatik erdia baino gehiago egunero etor-tzen ziren eta garaiz. Hori baloratu behardugu. Azterketak egin ditugu eta emaitza ereoso positiboa izan da. Orain haien interesaeta gogoa ikusita, aurrera segitzeko moduangaudela esan daiteke.

Irakasleen irakasle aritzen zara, beraz?Ikasleekin zuzenean lan egiten dugu aldebatetik eta irakasleekin bestetik. Haien esko-la-curriculumean musika irakaskuntza agerida, baina ez dakite nola egin. Horregatik gurehelburua ez da soilik musika irakastea, musi-ka nola irakasten den irakastea, baizik.

Hurrengo egonaldirako erronkak?Talde honekin jarraitu, Magisteritza eskolabatera eraman gure proiektua eta haurrekinsegitu, aldi berean.

Orain laguntzaile bila etorri zara?Bai, eta diru bila. Burlatako Udalak eman ditdiru-languntza bat, musika banda batzuekineta abesbatza batzuekin kontzertuak egitenari gara eta horrela dirua ari gara biltzen poli-ki-poliki. Hau irekia dago, noski: norbait ani-matzen bada zerbait antolatzera, bikain. Bes-talde hiru irakasle boluntario behar ditugu seihilabetez Ugandan musika-lengoaia, tronpetaeta tronboia emateko. Martxoan abiatzea daasmoa. Soldatarik ez dago, baina bidaiak,

mantenua, mediku zerbitzuak… Dena gurekontu lanaren truke.

Proiektu honengatik Diario de Noticias egun-kariko irakurleek sari bat eman zizuten.Bai, sariak ez zuen dirurik ematen, baina hain-beste jenderen bozak jasotzea promozio bideona izan da. Hainbat ikastetxetan ere hitzal-diak ematen ari naiz Uganda eta proiektuariburuz. Modu transbertsalean lantzen dituztegai hauek guztiak eta bukatzeko ni joaten naiz.Hor mezua da lan gogorra egitearen garran-tzia eta denok modu batez edo bestez zerbaitegin dezakegula laguntzeko. Nik ez dut lagun-tza soilik eskatzen. Nik nahi dut hau denahenen zuen eskolan landu dadila.

Ugandako onena eta txarrena?Onena natura eta han duten denbora kudea-tzeko era. Urduri jartzeko modukoa da gure-tzat, baina interesgarria. Lasaitasun eta mal-gutasun handia dute. Ez dira erlojuarekinestresatuta bizi. Orain kosta egiten zaithemengo erritmora moldatzea. Mantso ibil-tzea ere beharrezkoa da, epe luzera beroa osogogorra delako. Lo kuluxkarik egiten ezbaduzu, adibidez, nabaritzen duzu nola buka-tzen zaizun energia. Eta gutxien gustatzenzaidana ba antzeko zerbait. Arduragabekeriamoduko hori. Bestalde han ere ustelkeriahandia dago, kasik hemen bezainbeste, bainahan diru gutxiago dagoenez, diru-laguntzabat desagertuz gero ondorioa oso latza izandaiteke, adibidez eskola bat edo osasun etxebat desagertzea edo ez sortzea. Eta ez duteerreakzionatzen. Moyon jendea bizi da etakito. Daukatenarekin konformatzen dira.Ekimena eta ideiak falta zaizkie. Gerra ondo-ko animorik gabeko jendea da. Horregatikdira hain beharrezkoak hau bezalako ekime-nak. Zertarako? Musika irakasteko soilik? Ez.Musikaren bidez Ugandako gerraondoko komunitatea berpiztunahi dugu, baliabideak emanezgogoa berpiztu, gero haiek nahiduten bezala jarrai dezaten. n

“Moyoko jendearen depresio egoeraren adierazleak dira seme-alabei jartzen dizkieten izenak. Jaiotze inguruan izandako gertae-ren batekin lotutakoak dira askotan. Neska asko adibidez, Anguadeitzen dira eta horrek esan nahi du ‘presaka ibiltzea’, edo Ayiga‘belarren artean, ezkutuan jaiotakoa’. Beste asko dira Dra, herio-tzarekin loturikoak: Dranuili, Drametu, Dramoyu ‘jateko gogoa-ren heriotza, heriotza Metun, heriotza Moyon’. Orain, azkenaldihonetan, izen positiboagoak jartzen hasi dira”.

Ugandako izenak

OFF THE RECORD

Page 15: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako
Page 16: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

�16 2015EKO OTSAILAREN 8A

Zer ikasten du gaurko haurrak eskolan? Kontuan hartzen al dira haurraren erritmoa etabeharrak? Momentuari eta interesari jaramonik egiten al zaie? Egokituta al daude espazioak?

Galdera horien erantzunekin kezkatuta abiatu dute Zapaburu eskola proiektua, haurbakoitzak bere ezagutza garatzeko esperimentazioa eta jolasa oinarri hartuz.

ZAPABURU ESKOLA

ORDU BATEAN eskolara iritsi, aulkian eseri,liburua ireki eta eduki jakin batzuk buruzikasi ohi ditugu maiz ikastetxean, eta geroahaztu. Horren aurrean, gero eta proiektualternatibo gehiago sortzen ari direla adierazidigute Zapaburu eskola proiektuko kideek.Finlandian, 70eko hamarkadatik hezkun-tza eredu libre eta aktiboa jarraitzendutela gogorarazi dute eta hemenere aurrerapausoak ematekogaraia badela. Gipuzkoan gisahonetako eredu aukerarik ape-nas dagoela ikusita abiatu duteegitasmoa Maider Ugarte etaMaite Ruiz hezitzaileek etaseme-alabentzat bestelakohezkuntza eredua bilatzenduten Naiara Olveira etaNoemi Pascualek.

Irun (Gipuzkoa) aldean gau-zatzen ari diren proiektuak emo-zioak eta sormena landuko ditubereziki. Haurrak bizi duen momen-tua errespetatzea eta nahiei eta beharreierantzutea dute helburu. Zapaburu eskola-ra joango den ikasleak, erabakitzeko ahalme-na izango du momentu oro eta arrazoimenazgain, maitasuna, errespetua eta autonomialanduko dituela baieztatu dute. Familienparte-hartzea ere garrantzitsua izango da.

Hainbat eskola dituzte eredu, herrialdeugaritakoak. Euskal Herrian, Iruñeko Txime-leta eta Taupa Taupa ikastetxeak dituzte erre-ferentzia. “Eredu ezberdinak ezagutu etaaurrera doazela ikusteak eman digu indarra”.Proiektuaren inspirazio iturri izan da, besteak

beste, Maria Montessori pedagogo etapsikiatra italiarra. Izan ere, haren ere-

dua jarraitzen duen eskola bat eza-gutu zuen Ugartek Ingalaterran

eta Ruiz berriz, Montessori ere-duko gida izateko Masterra arida ikasten. Hainbat metodolo-gia eta pedagogiarekin uztar-tuta, Montessoriren materialaerabiliko dute eskolan: “Zen-tzumenetan oinarritutakomateriala da, esperientzia sen-tsorialen bidez ikasteko aukera

emango diena, memorizatubeharrean”. Manipulatzeko,

esperimentatzeko eta ikertzekomaterialak ere izango dituztela gai-

neratu dute. “Hezitzailearen eginbeha-rra haurra laguntzea izango da, ez irakas-

tea. Segurtasuna eta konfiantza emangodiegu egiten ari direna babesteko”. Hortaz,besarkatzean, materiala zein tailerrak eskain-tzean, behaketan, dokumentatzerakoan…garatuko dute haurrarenganako komunika-zioa, eta jakina, baita hitz eginez ere.

Haur bakoitzaren egokitzapena aintzathartuko denez, norberaren ama-hizkuntzakhartuko du protagonismoa plan honetan.Ahalik eta naturalen komunikatzeko, euska-raz zein gazteleraz mintzatzeko aukera eman-go zaio ikasleari eta hezitzaileak berdin eran-tzungo dio, komunikazioa “estua eta erosoa”izan dadin. “Gure ikuspuntutik, hizkuntzabat hitz egitera behartzeak ez du umeen ikas-

Haurra bere hezkuntzarenirakasle

| AINHOA MARIEZKURRENA ETXABE |

Hezitzailearen eginbeharra haurralaguntzea izango da, ez irakastea.Segurtasuna eta konfiantza eman nahidiete, egiten ari direna babesteko

Page 17: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 17�

ZAPABURU ESKOLA

teko interesa pizten –adierazi dute–, norbera-ren interesetatik abiatzea da asmoa eta arlohonetan ere arrazonamendu berean oinarri-tuko gara”. Hala ere, hezitzaileen artekokomunikazioa euskaraz izango dela jakinarazidute eta erabiliko den materiala eta baliabi-deak bi hizkuntzatan eskuragarri egongodirela.

“Hezkuntzaren lehen eginbeharra bizitzaastintzea da, berau aske utzita, libreki garadadin”, esan zuen Maria Montessorik. Lau-kotea pentsakor utzi eta sortzera eramanzituen esaldiak, heziketa libreki ulertu etahaurra libreki heztera. Horregatik, Zapabu-ru eskolan “aske sentituko diren esparru bateskainiko zaie, libre eta seguru egongo direnlekua”. Espazio lasaiak eta mugitzeko lekuaeskaintzen dutenak prestatuko dituzte etazabalgune bakoitza txoko bihurtu nahi dute:ur txokoa, txoko sinbolikoa, sentsoriala, hiz-kuntza txokoa, logiko-matematikoa, zientziaeta ikerketakoa, gizarte zientzietakoa, artisti-koa, sormenarena, musika eta psikomotrizi-tate txokoak, lasaitasun txokoa, mugimen-duzkoa…

Ia dena prest, familien esperoanProiektu honen sustraiak landatu dituzte jadaUgarte, Ruiz, Olveira eta Pascualek. Hasieraguztiak bezala, hauena ere ez da erraza izan.Proiektu mota honetarako diru-laguntzarikez dagoela adierazi dute, hortaz, taldeakinbertsio handia hartu beharko du bere gain.

Tailerretan, hitzaldietan, paper artean etabilaketan pasa dituzte azken hilabeteak.Baina, hazia irten dadin, ureztatuko dituenikasle zein gurasoak behar dituzte. Ia denahitzartuta duten arren (eraikina esaterako),“filosofia honetan sinesten duten familiak”dituzte beharrezko baldintza, seme-alabak“giro naturalean, harmonikoan, esperimenta-lean eta sormenezko testuinguruan” hazinahi dituztenak.

Webgunea zabaldu dute, sare sozialetan ereari dira eta hitzaldiak antolatu dituzte plantea-mendua azaltzeko eta eskola zeinbultzatzaileak ezagutzera emateko:Errenterian (12an), Irunen (19an),Beran (martxoaren 2an) etaDonostian (martxoaren 9an). n

Ezker-eskuin: Maite Ruiz, Noemi Pascual, Maider Ugarte eta Naiara Olveira, Zapaburu eskola proiektuaren sortzaileak.

���������������

������������������������ ����������������������������������

Page 18: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

18 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

IRITZIAREN LEIHOA

DEMOKRAZIA ez da agintariak hautatzekomodu bat, herriaren boterea da. Sobera-nia ez da baldintza nahikoa demokraziaeraikitzeko, baina bai beharrezkoa.Herrialde subirano batek munduko hau-teskunde prozesu gardena eta garbiena ezbadu atzean, ez gaude demokrazia batenaurrean.

Europan estatu gehienek aspalditikgaldu dute boterearen parte garrantzitsubat Europar Batasun (EB) ez demokrati-koaren alde. Errealitate horren muturrekoadibidea da Grezia, bere politika sozioe-konomikoak diseinatu eta martxan jartze-ko autonomia gradu oso gutxi izan du,Troikak haren soberania bahitu zuenetik.Ondorio sozialak gerra baten parekoakizan dira.

Testuinguru horretan, Greziako hau-teskundeetan eztabaidagai nagusia ez daezker-eskuin ardatza izan, soberaniarenabaizik. Europar Batasuneko alderdisozialdemokrata, kontserbadore, liberaleta berde gehienak politika publikoetaneta ideologian konbergentziarako norabi-de batean barneratu dira azkeneko hiruhamarkadetan, horrela politikoki egokiadena eta ez dena definitu dute. Kasuankasuko ñabardurekin, ideologia eta praxiazentro aurrerakoia bezala defini genezake:giza eskubideen eta adierazpen askatasu-naren defentsa sasi-unibertsala (etsaien-tzat ukatua); emakumeen eskubideendefentsa kosmetikoa; gutxiengo sexualeneskubideen defentsa; arrazakeriaren kon-trako jarrera estetiko antzua; eta demo-krazia metodologia bezala identifikatzea(soberaniaz hustua), horregatik, zentroaurrerakoi honek nazioarteko harremane-tan Amerikako Estatu Batuen (AEB)inperialismoa sustatzen du eta ekonomian

neoliberalismoa metabolizatu du (batzukkonbentzituak daudelako eta besteekalternatibarik ez dagoela konbentzitu nahigaituztelako).

Europar Batasunean inposatu nahiizan duten pentsamendu bakar horriaurre egiteko alternatibak eskuin mutu-rreko alderdietatik etorri dira nagusiki,eztabaidaren zentroan soberania jarriz.Bitartean, burgesturiko ezkerrak, egoki-tasun politikoaren diskurtsoan trabatua,ez du jakin edo ez du nahi izan alternati-ba seriorik planteatzen. Grezian aldiz,Syrizak diskurtso eraginkorra eraiki du,ezkerreko politikak egin ahal izatekosoberania eta demokrazia berreskuratubehar direla azpimarratuz.

Greziarrek demokraziaren aldeko hau-tua egin dute, orain hautu hori bidean jar-tzeko ardura Syrizak dauka ANEL eskui-neko alderdi soberanistaren laguntzarekin.Greziar parlamentuko politika jarraitzenzuen edonork aurreikusi zezakeen koaliziohau, nahiz eta ezker postmaterialistarenparte handi bat jokoz kanpo hartu duen.Munduko txoko desberdinetan ezkerrekoeta eskuineko soberanistek minimo batzukkonpartitzen dituzte kanpo esku-hartzeazbabestu eta herrialdearen erabakitze esku-bidea segurtatzeko. Horregatik, nazioarte-ko politikan AEBen inperialismoarenkontra egin izan duten bezala, orain Syri-zaren garaipenaren alde egin dute (MarineLe Penek horrela adierazi zuen, adibidez).

Gobernu greziarrak ez du lan errazaizango. Troikak eta EBean agintzendutenek ez dute begi onez ikusiko sobe-rania berreskuratzeko saiakera. Bestalde,gobernuak estatua arlo desberdinetansakonki erreformatu eta gizartean dau-den premiazko beharrei erantzun behar-ko die, baina soberania eta demokraziaez dira erakundeetatik soilik berreraikibehar. Ezkerra boterera iristen denbakoitzean atzerritik eta eskuinetik seku-lako presioak jasaten ditu, hauei aurreegiteko ezinbestekoa izangoda greziar gizartearen mobi-lizazioa gobernua agendasoberanista ezkertiar batenalde tenkatzeko. n

Greziak demokrazia berreskuratu nahi duIÑ

IGO

AZ

KO

NA

Gobernuak estatua arlo desberdinetansakonki erreformatu eta gizartean daudenpremiazko beharrei erantzun beharko die,baina soberania eta demokrazia ez diraerakundeetatik soilik berreraiki behar

Asier BlasMendoza �

EHUKO

IRAKASLEA

Page 19: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 19�

IRITZIAREN LEIHOAGORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 20: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

20 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

IRITZIAREN LEIHOA

LESBIANOI sarri entzungo zeniguten (etabestela hemen dator) zein zinema errefe-rentzia gutxi izan dugun beti, zenbat “les-bianen film” gutxi dauden, eta daudengutxietan, oro har, zein gaizki doakigun.Beti bukatzen dugu triste, izorratuta, zora-tuta, edo onenean, hilda. Azken urteotanhainbat pelikula berri izan ditugu, eta horiona delakoan nago, nahiz La vida de Adelekbollo-drama bat irudikatu digun, edoHabitación en Roma pastelosoa gure irudite-gitik ezabatu nahi izan dugun.

Ez gara konformistak, hori ere izangoda (edo hori izango da batik bat). Dugungutxia lupaz behatzen dugu. Eta lesbianak

alde batera utzita, ikusteko gehiegi itxarondudan Loreak filma dut barruan dantzaka.Izugarri gustatu zait, izugarri. Bene-bene-tan diot. Baina bat-batean ohartu naiz,inkonformismo hori ere ukitu didala. Hiruemakume eta hiru destino: menopausiakjotako zoro-obsesiboa, emazte hotzaedota memoria galdu arteko amaginarrebabihozgabea izatea. Destino petrala gurea.Baina pentsatu dut, ezin diodala erru guz-tia zineari bota, agian gurebizitzak zoriontsu irudikatutaikusi nahi baditut beste non-bait bilatu beharko nukeela;besterik ez. n

JAKIN BERRI DUT, egunerokoan logikoak egiten zaizki-gun hainbat ekintza “arraro” bihurtzeak, objektuakerori egiten direla esate baterako, bultza gaitzakeelahauek era berri eta egokiagoan aztertzera, ezagutzera.Zalantza eta galdera gure sormena martxan jartzekobehar ditugun derrigorrezko tresnak ditugula, hainzuzen ere zalantza eta galdera gehiago sortu ahal iza-teko. Jakin-mina.

Ulertu ahal izan dut ere testu batenaurrean gaudenean hitz ugari –aparte-ko esanahirik ez dutelako edo– sobe-ran ditugula testu horrek dioena uler-tzeko, eta garrantzitsuak egitenzaizkigun hitzek erreakzioak sortzendituztela gure garunetan. Eta neuro-zientziari lotutako jardunaldi hauetanikasitakoa egunerokotasunari aplika-tuz, konturatu naiz azken hogeitabost urteak eman ditudala kiroletanlanean eta entresaka egiterako orduannire garunean arreta sortu dutenuneak oso gutxi izan direla. Testuluzea bai, baina esanahi gutxikoa izan ote da, ba?

Txispazoa sortu zizkidatenen artean, ASPE sortuzenekoa gordea dut. Donostian ginen ETBko parebat gorbatadun eta ni neu albistea zabaltzeko irriki-tan. Hori gerta zedin, Augusto Ibañez Titin III.akkontratua sinatu behar zuen, eta gainontzeko pilota-riak Bilbo inguruan zain ziren, errioxarrak noiz sina-

tuko, eurak ere sinatu ahal izateko. Bestela, itxuraonik ez.

Luis Benito Nalda pilotari ohia zuen aholkulari etaakuilulari Triciokoak, eta “txakur zaharrak” bazekienhogeita hamaika eskutik zituztela. Zer eskatu, huraxeemango zietela. Eta oso estu hartu zuen Augusto,kontratuan azken uneko aldaketak exijitu zitzan.

“Bizitzan behin izaten dira horrelakomaukak”, errepikatu zion denonaurrean behin eta berriz. “Gainontze-koez ez arduratu orain. Zuzendukodu okerra denborak”.

Baina Titinek hitza emana zienhurrengo urteetan lankide izangozituen haiei, eta hitza bete egin zuenenpresa berria sortuz eta bide batezkristoren “pelotazoa” jotzeko aukerabertan behera utziz. Ez ziren etxeranahi orduko iritsiko egun hartanpilotaria eta pilotari ohia! Donostiaeta Errioxa batzuetan oso urrungeratzen dira.

Eta orain, Augustok galtza zuriak non dituen ezdakienean jada, distantziak ematen duen perspektiba-rekin, bere jatortasuna, artearekin gerta-tzen den legez, argiago interpretatzen dut.

Urrundu eta arreta sortzen didanaargiago ikusi, okulistari bisitatxo bat eginbeharko diot! n

Entresaka

Koldo AldalurKAZETAR IA �

Titinek hitza emanazien hurrengourteetan lankideizango zituen haiei,eta hitza bete eginzuen enpresa berriasortuz eta bide batezkristoren “pelotazoa”jotzeko aukera bertanbehera utziz

KattalinMiner�

KAZETAR IA

DA

NI

BLA

NC

O

DA

NI

BLA

NC

O Destino petrala

Page 21: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 21�

IRITZIAREN LEIHOA

“NIRE AMA iraintzen duenari ukabilkada eman etakito” esan zuen Aita Santuak jainkoarengandik fisi-koki hurren izan zen unean, hegalaldi batean egin-dako adierazpenetan. Eta esan bazuen, esan zuen!Bazter kristau eta ateo guztiak astindu zituen. AitaSantu batek horrelakorik esatea ere! Haren berbak,kristau dogmaren filosofiatik urrun daude, jakina,zaplastakoaren ostean, alboko masaila eskainibehar izaten baitute sinesmen mota horretako dok-trinatuek.

Baina Bergoglio jauna ani-malia ere bada, Aita Santuizateaz gain, eta haren ahoakarrazionaltasunaren galbahe-tik iragazi gabeko gizaerreakzio naturala jaulkizuen. Baina hark esanak erelotura irmoa du adierazpenaskatasunarekin. Kokoteko-ak, ostera, giza izaera-jarreraberezkoarekin, adierazpen askatasunaren erabileragehiegizkoak sor dezakeen ondorio ustekabekoare-kin, alegia.

Jakina, nik nahi dudana esateko (idazteko) askata-suna eta eskubidea baliatzen badut, trukean entzunnahi ez dudana entzuteko prest egon beharko dut.Eta batzuetan neurriko erantzuna barik, ezohikoerreakzio basatia ere gerta liteke, Pariskoa, kasu.Zenbatetan ez ote dugu entzun “Nik pentsatzendudana esateko eskubidea dut” iruzkina –eranskin

hau soilik falta zaio gonbitoka hasteko: “Herri libreeta demokratikoan bizi baikara”– goreneko eskubi-dea eta hesirik merezi ez duena izango bailitzan.Ados, esan (idatzi) nahi duzuna, baina mamurtuesango (idatziko) duzunak hirugarren bati kalterikeragingo ote dion. Eta hala balitz, onartu ondorioak,edo, bestela, neurtu berbak.

Jendarteak era librean pentsatu eta jarduteko bote-re-eskubidea du (libre albedrio); egia da, baina botere

horren erabilera burlatiak,edo iraingarriak, edo probo-katzaileak, demagun, ondo-rio negargarriak ere eragitenditu. Askatasun beterik(absoluturik) ez dago, esku-bide absolutu eta goreneko-rik ez dagoen eran. Horidela eta, deitoragarria etaarbuiagarria da uste izateahurkoaren eskubideak erres-

petatzen ez dituenaren eskubideak urratzeko eskubi-dea duela zibilizazio mendebaldarrak, esaterako, iparhemisferioko balio moral, etiko eta filosofikoak onbakarrak direlakoan. Hego hemisferiokoak mespre-zatu, eta herriak eta pertsonak zanpatu, suntsitu, txi-kitu eta zirtziltzen dihardugun bitartean,adierazpen askatasunaren eta esku-hartzehumanitarioaren izenean.

Kerik nahi ez duenak ez dezala piztusurik! n

Karlos Gorrindo Etxeandia � EUSKARA TEKNIKARIA

Adierazpenak

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Deitoragarria eta arbuiagarriada uste izatea hurkoareneskubideak errespetatzen ezdituenaren eskubideakurratzeko eskubidea duelazibilizazio mendebaldarrak

Page 22: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

22 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

IRITZIAREN LEIHOA -ZIRTAK

AZTARNATEGI ARKEOLOGIKO kozkor bat baino ez dagaur egun Abdera, baina Greziaren urrezko aroan,duela bi mila urte eta erdi inguru, hiri ospetsua izanzen. Traziako eskualdearen hegoaldean kokatua,Egeo itsasoaren ertzean, besteak beste bi filosofohandi ageri dira bertan jaiotako ilustreen artean:Demokrito eta haren ikasle Protagoras, biak ereSokratesen garaikideak, hor nonbait.

Baina alemanez norbaitek “abderatarra” zarelaesaten badizu, ez pentsa filosofiako izartzat zaituenik,“memelo” edo “ergel” denari esaten baitzaio orainalemanez “abderatar”. 1774ko nobela luze eta beregaraian ospetsu bati “zor” dio hitzak irain kutsukoadiera. Christoph Martin Wieland du egileak grazia,eta nobelaren titulua, eus-karaz, Abderatarren Kondai-rak litzateke (Geschichtender Abderiten).

Agintariak abderitarrakizanik, ezdeus batengatikgerra zibila piztu etaherrialdea nola suntsituzen kontatzen du nobelak,ironia eta satiraren artekoerregistroan. Lehen ataleanagertzen da gerora Abde-raren deskalabrua eragingoduen pasadizo ezdeusa.

Abderako eskualdezabalean dentista bakarrada Struthion. Herri ugaridago inguruan, eta herribakoitzak azoka nagusibana antolatzen du urteanbehin. Azoka non, hantxeagertuko zen gure gizon-koa, hortzetako hauts etatinduak ez ezik bestelakosendagai mirarizko mor-doa ere bere asteme prezia-tuan kargatuta.

Orduko hartan, ordea, abia-tzeko bezperan astemeakkumea egin, eta garraiobide-rik ez zuela geratu zen Strut-hion. Beste asto bat alokatubehar izan zuen, beraz, eta tratuan adostuasto-jabea bidaide izango zuela, astozain.Udamina zen, eta gure dentista larri zihoan,

asto gainean, itobehar batean. Ikusterrean ez zuhaitzikez itzal egin zezakeen beste ezer ageri zenez, geratu,astotik jaitsi eta astoaren itzalean etzan zen Struthion.Etzan orduko, ordea, asto-jabea kontu hartzen hasizitzaion, tratuan astoa bakarrik sartzen zela, eta itzalaaparte ordaindu beharko zuela. Alferrik saiatu zitzaionazaltzen astoa eta itzala batera doazela, astoarenaordainduta itzalarena ere kitatuta dagoela, asto-jabeakbereari eutsi baitzion, seta ernegagarrian. Auzia eurenartean ezin garbiturik, Abderara itzuli eta ebazpenaepaitegiaren esku uztea erabaki dute. Han, ezer eraba-kitzeko gauza ez den epaile xelebre bat egokitu zaie,eta liskarra gerra zibil bihurtzen da azkenean. Abdera-ko alderdi politikoak bi fakziotan zatitzen dira: itzala

astoaren baitakoa deladiotenena, bat, eta itzalaeta astoa bi ente bere-gain direla uste dutene-na, bestea. Alemanian, duela 30 baturte, izan nuen abderata-rren kondairen berri.Geroztik ez naiz haietazaskorik oroitu, harik etaazken bolada honetakogiro politikoak berriroakordura ekarri dizkidanarte. Amets (txar) bateanbezala ohartu nintzen

abderatarren eta gurearteko loturaz.

Lehen mundukookgeuretzat nahi dugun

bizimodua zen astoa, etaitzala, berriz, horrek gainerako mun-duetan eragiten dituen ondorioak

(Nazioarteko Diru Funtsa, Charlie Heb-doren aurkako atentatua, Marine Le Pen...).Abderatarrak izatera, itzalak astoarekin zeri-kusirik ez dutela ziotenen bandokoak ginate-

ke gu, dudarik gabe, baina alderantziz: itzalakkezkatzen gaitu, eta prest geundeke konponbi-

dea ordaintzeko ere, baina ukuilu dotorean bapo bizidugun astoa tratuan sartu gabe, beti ere.

Harira datorrena ez da Protagorasensententzia, gure atsotitza baizik,eta ez da asto-hitza: “Itzalikgabeko zaldia nahi duena, oinezabia bedi”. n

Joxerra Garzia� IDAZLEA

DA

NI

BLA

NC

O

Asto metafisikoak

Antton Olariaga

Page 23: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 23�

ERDIKO KAIERA

Aurtengo edizioan ikusi dituzuen lanak aintzathartuta, joerarik ari al da nagusitzen dokumen-talgintzan?Konturatu gabe, hiru zuzendari errepikatudira, Ikuspunturen aurreko edizioren bateanegonak: Antoine Boutet, Eric Baudelaire etaAdam Gutch. Ez dugu espresuki egin, bainahorrek erran nahi du aurreko arduradunenharitik ari garela eta marka ona da, ez garahausturaren aldeko, aizkorakadaren aldeko;miresteko moduko lekuan kokatu dute festi-bala aitzindariek eta leku horretan ibili behar.Jorraturiko gaiei dagokionez, ez dira asko:Giorgio Agambenek erraten duenarekin era-bat akort nago, munduko istorioak zazpi sail-kapenetan sartzen dira eta kito. Horretansegitzen dugu gizakiok: amodioa, salaketa,barkamena... Aldatzen dena da forma, pai-saia, pertsonak… baina muina funtsean beti-koa da.

Zeri erreparatu diozue hautaketa prozesuan?Zuk zer eskatzen diozu dokumental bati?Pario bat ukaitea, pentsatzen duen buru batsentitzea atzean, eta erantzun gabeko galderakpausatzea. Festibalaren espiritua Jean Vigodugu, espiritu independentea, bidezidorrakmiatzen zituena, eta hori da gure abiapuntuaeta helburua. Ezohiko dokumentalak, ausar-tak eta oldarkorrak bilatzen ditugu, barruakinarrosteko gauza direnak, bihotzetik edo tri-petatik sortzen direnak, eta ez patrikatik.

Zein ardura du dokumentalak errealitateareki-ko eta kontatzen ari denarekiko, begirada neu-trorik ez dagoela jakinda?

OSKAR ALEGRIA

Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak 9. edizioa egingo duotsailaren 10etik 15era, Iruñean. Dokumentalgintzaz, ariketa zinematografikoez, begiradaz,Ikuspunturen nondik norakoez mintzatu zaigu Oskar Alegria jaialdiko zuzendari artistikoa.

«Euskaldunak ere irla batgarelako piztu dugu hainbertze

dokumentalgileren interesa»

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |Argazkia: Dani Blanco

Page 24: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

24 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

ERDIKO KAIERA - OSKAR ALEGRIA

… eta ez da nehoiz neutroa izan behar, gai-nera. Horixe zen preseski Jean Vigok errannahi zuena “ikuspuntu dokumentala” erra-moldea asmatu zuelarik (hortik hartu zuenfestibalak bere izena). Errealitatearen potretabaino ez da dokumentala, errealitatearekindantza egiten du. Batzuetan dokumentala dadantza horretan agintzen duena, eta bertze-tan errealitatea da pausoak markatzen ditue-na. Egilearen presentzia zenbaterainokoaden, hor jarriko nuke nik langa, baina egilea-ren presentzia beti dago.

Ikuspuntun lehiatuko diren filmek gaurkotasu-neko gaiak jorratu dituzte, alagai unibertsalak dira nagusi?Batzuk salaketa dira, oihuenmodukoak, eta gaurkotasunarihortik heltzen diote. South toNorth , ura batetik besteragarraiatzeko proiektu txinataralimalekoari buruz, pelikulaikaragarria da; Our ter riblecountry filmak Siriako demonio guziak ditugai; edota Letter to Max oso ariketa gomenda-garria da, Abkhazia “nazio mamua” existi-tzen den ala ez planteatzen du. Beste batzukgai unibertsalez mintzo dira: heriotzaz Beforewe go eta Huellas, bidaia poetikoa da El hombrecongelado, Patrick Neu artista puruaren potretaegiten du Le Complexe de la Salamandre fil-mak… Denetarik dago. Enologoek erraitekomaneran, aurtengo sail ofiziala zapore guziakbiltzeko kapable den arno preziatua da.

Film laburretako sinopsiei begira, luzeetanbaino lan artistikoagoak aurkituko dituguladirudi. Esperimentazioa saritu duzue?Bai, badirudi distantzia motzek bestelako ari-ketak egiteko parada zabalagoa edo errazagoaeskaintzen dutela. Hala nola, OUT espainia-rrak tenis partida bat kontatzen digu, bainatenislariak erakutsi gabe; Super Unit laneanPoloniako etxebizitza berezibat erakusten zaigu, gelatikgelara jauzi eginez, eta hirusegundo nahikoa dira familiabat erretratatzeko; edota kolo-reak gure egunerokoan dueneragina aztertzen du Rainbow´sGravity saiakerak.

Frantzia da lehiarako hautaturiko dokumenta-len artean gehien errepikatzen den herrialdeekoizlea. Bereziki herrialde emankorra dadokumentalgintzan?Sukaldaritzan erraiten da tipula mozteko gani-beta hartzen duzun mementotik, Frantziare-kin zorretan zaudela. Zineman gauza bera: ezahaztu bertako asmakizuna dela, eta menturaz

ez da Frantziatik hain aise ihes egiterik zine-maz ari garenean. Antolaturiko zikloetan ere,pisuzko izen frantziarrak izanen dira: JeanEpstein, Louis Delluc, Lumière anaiak…

Orson Wellesek Euskal Herriari buruz eginzituen dokumentalak izango dituzue hizpide:Pays Basque I (The Basque Countries) etaPays Basque II (La Pelote Basque). NolakoEuskal Herria erakutsi zuela esango zenuke?Paradisu baten bila etorri zen Welles jauna, etaberak baino lehenago paradisu hori aurkituzuen familia bat topatu zuen: Wertenbaketa-rrak. Ziburun bizi arren, estatubatuarrak ziren.

Hasiera batean, astebete pasa-tzera etorri ziren, baina ChrisWertenbaker gazteak (OrsonWellesen dokumentalean ager-tzen den 11 urteko mutikoa,pelikulan gida lanak egitendituena) kontatu zidanez, behinZiburuko aldapan korrika lurre-ra erori eta bizilagun batek

(Pepita Telleriak) belauneko zauria mimoz sen-datu ostean etxera eraman zuen; eta Chrisenamak halaxe erran zion senarrari: “Hemengojendea jende gisakoa da, hemen geratuko garabizitzera”, eta zazpi urte eman zituzten Zibu-run. Chris Wertenbaker gure kostaldean kos-kortu zen eta gida ezin hobea izan zen zuzen-dari estatubatuarrarentzat, joko garbiaz, euskaldantzez edota euskarari buruz aritzeko. Hemenizango dugu, festibalaren irekieran.

Ipar Euskal Herrian filmatu duten beste hain-bat zinemagileren lanak ere emango dituzue.Zer azpimarratu dute batik bat, bada elementukomunik?Zinezko altxorrak dira. Pentsa, munduko zeintxokotan izan dira hainbertze taxuzko zinema-gile kultura baten potreta egiteko edo paisaiabat harrapatzeko asmoz? Ez zait bertzerikbururatzen. Areago, zinemaren historia guzia

gure txokoetatik atera gabe segidaiteke! Erraiteko, Lumièreanaiak, trenaren mugimenduaeta langileen irteera filmatuostean, Miarritzera etorri zirenbertze mugimendu baten bila:olatuak. Birjinaren Arrokaondoko uhinak harrapatu zituz-

ten. Lehenengo sonoroa, kanpoan filmatua,1930ean izan zen eta asmakizun horretarakoere Maurice Champreux maisuak euskaldunakaukeratu zituen, herri kantaria garela-eta. Eus-karazko lehen hitz filmatuak jaso zituen etahori guztia ikusiko dugu festibalean. LouisDelluc-ek 1921ean errodaturiko film ezezagu-na ere aipatu nahiko nuke, benetako harribi-txia: zoko-moko guziak miatu ondoren, Azkai-

“Kontzeptu oso zabala dailuntasuna, denok dugu iluntasunbat. Haiena filmatzeko eskatudiet bertze zinegile batzuei”

“Ezohiko dokumentalak bilatuditugu, bihotzetik edo tripetatiksortzen direnak, eta ez patrikatik”

Page 25: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 25�

neko itsasoari beha dauden mendi mazelakaukeratu zituen filmerako, munduko argirikederrena hortxe zegoela iritzita.

Hiru atzera-begirako antolatu dituzue: Marga-ret Tait zinemagile eskoziarrari eskainitakoa,irlak protagonista dituzten dokumentalen ingu-rukoa, eta zinematografiak dituen mugezgogoetatzen duen Isidoro Valcárcel-en Lacelosía lanari buruzkoa.Azken finean denek irlak dituzte oinarri, baitaguri buruzko dokumentalek ere, euskaldunakirla bat izan garelako eta garelako, eta horrexe-gatik piztu dugu eta pizten dugu hainbertzedokumentalgileren interesa.Margaret Tait Orkada uhartee-tako batean [Eskoziaren ipar-ekialdean] sortu zen eta irlahorrek presentzia handia dubere filmetan; bertako Orquilerrekari pelikula poetiko etasakona eskaini zion. Atzera-begirako horren osagarri,hemezortzi filmetan hogeita bi irla eta erdibisitatzeko aukera emango digun zikloa dugu:uharte baten mila aurpegiak erakutsi nahiditugu, paradisua izan daitekeelako, baitaartisten abaroa ere, edo presondegi krudela…

Eta Isidoro Valcárcel Medina bera bertzeirla bat da, edo hobe erranda, naufrago bat.Naufragoen berrirakurketa bat proposatzendugu, Robinson Crusoe eta [Crusoek natibo-engandik askatzen duen] Ostirala pertsonaieninguruko eztabaida sortu nahi dugu: nor dagarailea eta nor galtzailea? Valcárcel Medina-ren kasuan, artearen naufrago peto-peto batenaitzinean gaude, arte kontzeptualaren aitzinda-rietako bat, inoiz artelanik saldu ez duen artis-ta. Iruñera etorriko da 1972an hemen estreina-tu zuen pelikula berriz aurkeztera.

The Darkness Collection lana emango du Ikus-puntuk. Iluntasunari buruzko 38 film laburrenbilduma da, 42 zuzendariren begiradatik. Zukgidatu duzu proiektua.

Egun batean, gurasoen herrian nire iluntasu-na filmatu nuen; denok dugu iluntasun bat,eta nirea herri horretan dago. Erran nahi dut,badagoela leku bat non iluntasuna oso modupertsonalean eta indartsuan sentitzen dugun.Bertze zinemagile batzuei ere horixe eskatzeaotu zitzaidan, haien iluntasuna filmatu zeza-tela, ondoren bilduma bat osatzeko. Kon-tzeptu oso zabala da iluntasuna, uste bainogehiago, ez dago soilik gauarekin lotuta, egu-nez edo argia dagoenean ere badira iluntasu-nak. Eta bakoitzak berea darama. San Fran-tziskoko zinemagile batentzat, gauean arnasahartuz gora eta behera mugitzen den zilbor

bat da iluntasuna (emakumebaten zilborra), zuzendari fin-landiar batentzat, gaua zehar-katzen duen alimaleko kruze-roa… Arrunt polita izan dailuntasun hauek postontzianjasotzea. Munduko zoko guz-tietatik igorri dizkidate etabatzuetan “arina” jartzen zuen

gutun-azalean… Biziki polita, ezta? Arinakdiren iluntasunekin pelikula luzea osatu dut.Etenik gabe behin eta berriz emango duguhiru orduko pelikula, Baluarteko tripetandagoen areto ilun eta berezi batean, eta edo-zein unetan sartu eta irten ahalko da jendea,pelikulak ez duelako hasierarik ez amaierarik,iluntasuna da bera ere.

Itsaso Arana nafarraren John y Gena filmakitxiko du edizioa.Ariketa zinez gomendagarria egin du Itsasok.Bere lagunak eta mutil-lagunak agertzen dirapelikulan, solasean, amodioak, misterioak etasentipenak kontatzen eta aitortzen. Itsaso beraaretoan izango da eta pelikularen gainean zuze-neko ekintza egingo du; ez dakigu zer, betidelako ezberdina, beti ezusteko.Ikuspuntu amaitzeko aproposairuditu zaigu, amodioaz hitz eginostean festibalaren besta egingodugulako denok elkarrekin! n

“Dokumental batean egilearenpresentzia zenbaterainokoa den,hor jarriko nuke nik langa, bainaegilearen presentzia beti dago”

Goian, Ikuspuntuko kartelaren irudia, irlei buruzkopelikulei eskainia. Eskuinean, Chris Wertenbaker eta

Orson Welles, azken honek Euskal Herriaz zuzendurikodokumentaletako batean. Dokumentalak emango

dituzte festibalean, eta Wertenbaker izango da bertan.

Page 26: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

26 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

ERDIKO KAIERA

“TXILEN izandako matxinadetan hildakorikizan bada, herriak jarri ditu. Gure lurraldea,Araukania, ez da salbuespena. Estatu politikaokerren erasoak pairatu behar izan ditugu,baita ondorioak ere”, esan du Ivan Fernandezhistorialari eta musikagile txiletarrak. “Baditu-gu hainbat gertaera historiko erabateko isilta-sunak gordeta, guztiz lotsagarriak direlako.Gutxik ezagutzen dituzte 1934ko gertaerak;gutxi dira, beraz, Malleco probintzian, jauntxoeta nagusien gehiegikerien kontra matxinatuzirenean, 200 bat laborari eta maputxe hilzituztela dakitenak. Cantata a Ranquil sekulakontatu ez den historia kontatzea da”.2015aren hastapenetan Katalunian eta Bilbonaurkeztu du, berak zuzentzen duen Inchi iñimapu –“Lurra gara”, mapudungunez– musi-ka taldeak lagunduta. 2000. urtean jaiotakoizen bereko kultur elkarteak sortu du taldeaeta “talentu handiko” zazpi gaztek –horietakobi dira maputxe– osatua da.

Bi dira kantata sortzeko Fernandezek egindituen lanak: memoria historikoan arakatzeaeta, horrek emandako datuetan oinarrituta,gertaeren kontaketa berreraikitzea, elementuartistikoak baliatuz. Baliotsuak dira oso iker-ketaren emaitzak: besteak beste, sarraskitikbizirik atera ziren azken bi pertsonak elka-rrizketatzea lortu zuen –90 urte baino gehia-go dituzte jada–, baita matxinatu baten semeaere, egun Historia irakaslea dena. Testigantzahoriek baliatuz eta beste biktimen ondoren-goek emandako informazioari esker, hildako-ak 214 izan zirela zehaztu ahal izan zuen, adi-bidez: “Nire iritziz, lan hau guztia egiairudikatzea da; sentitzen ez ditudan gauzarikidazten ez dakit; bizi izaten ditudanak ditutabiapuntu, inspirazio… Eta sarraski hau osogai indartsua da. Ikerketaren azken fasean,duela urte bi, gertakariak eman ziren tokira

gerturatu nintzen. Bertan nengoela, ekaitza-ren erdian, atxilotuek epaitegiraino eginbehar izan zuten bidaia asmatzen saiatu nin-tzen; oroitzapenak hunkituta laga ninduen:kantata jotzen dudan bakoitzean, berdin ger-tatzen zait”.

XVII. mendean sortutako generoa izanarren, kantata XX.enean Hego Amerikanberragertu egin zen, arazo sozial eta politiko-ak jomuga hartuta. Ospetsuak dira, esaterakoLuis Advisen Cantata de Santa María de Iquique–Quilapayun taldeak taularatzen du– eta Elcanto para una semilla, Alejandro GuarellorenCantata de los derechos humanos edota Inti Illima-niren Rosa de los vientos. Bide beretik datorkiguIvan Fernandezek idatzi eta konposatutakoCantata a Ranquil: “Araukania ez da sekulamenderatua izan. 300 urtez ekin zioten berebiztanleek inbaditzaileen kontrako borrokari.Ez da, beraz, inportantzia gutxiko gaia. Badu-gu aldarrikapenaren kultura eta historia horieta kantatan islatu dut. Gertaerak dagozkientestuinguruan kokatzeko dago lanaren sarre-ra. Gero, alde musikala eta Lonquimay komu-nan, Mendikatean, gertatutakoen berri ema-ten duen deklamazioa ditugu”.

Begirunea eskatzen duen herriaAraukaniako hiriburu den Temucon bizibada ere –Txileko IX. Eskualdea, Cautin etaMalleco probintziek osatua, Wallmapuerdian–, hegoaldean jaioa da Fernandez,Puerto Montt hiritik hainbat kilometrora:“Zazpi urte daramatzat 1969ko martxoanizandako Pampa Irigoineko sarraskia iker-tzen. Nahi dut hura bizi izan zutenek espe-rientzia partekatzea, beren ondorioak atera-tzea eta ekarpenak egitea. Gaur, lehen bezala,pobrezia, aukera falta edota oso leku urrianjendea metatzea –bospasei familia maputxe

Txileko historiak ezkutatutakosarraskia bertsotan

CANTATA A RANQUIL

Bada Txileko historiografia ofizialak gordeta duen pasarte lotsagarririk eta halakoeniturburua, hainbatetan, lurraren jabetza izaten da. Ranquileko sarraskia da horietako bat: IvanFernandez historialari eta konpositoreak ikertu eta ezagutzera eman du kantata baten bidez.

| ALVARO HILARIO PÉREZ DE SAN ROMÁN |

Page 27: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 27�

CANTATA A RANQUIL - ERDIKO KAIERA

hektarea bakoitzeko– ditugu arazoen sorbu-ru”. Fernandezen aburuz, gaur egungo egoe-rari begira, jatorrizko herriak “aldarrikapeneta pobrezia arintzeko garaian” daude:“Goseak ez du pentsatzen, ez du teoriakgaratzeko balio; gosea etsipena eta estuasunabaino ez da. Solidario izan behar dugu. Gurelurraldea probidentziak bedeinkatua da; ede-rra da eta jendearen epeltasuna ere badauka;jatorrizko herriak zintzoak dira, dagozkienbidezko eskubideak galdegin, besterik ez duteegiten: duintasunez bizitzea, beren nortasu-nak merezi duen begirunea izatea”.

Pinochet jeneralaren diktadurak eraginda-ko oinazeak eta erbestea ezagutzen ditu etaEstatuak egoera aldatzeko baliabide nahikorikbaduela dio. “Aitortu behar dugu egun dugunintendentearen [eskualdeko gobernuburua]lana; jatorrizko maputxea den FranciscoHuenchumillak (Democracia Cristiana) lortudu maputxe auzia Txileko agenda politikoankokatzea. Politikariek justizia sozialaren ban-derari eusten diote hauteskundeak datoze-nean, baina behin hautatuta, gaia zokoratu etaahaztu egiten dute. Egungo eskualdekoGobernuak berriz, segitzen du maputxeauziari irtenbideak eman nahian, gaia estatukozereginen artean jarriz. Begiratu, esaterako,zer egin duen jatorrizko herriek parlamentuanberen ordezkariak eduki ditzaten. Gatazkakkonpondu ahal izateko abiapuntua litzateke”.

XIX. mendearen amaieran Argentinak etaTxilek maputxeen lurrak bereganatzeko kan-paina militarrak bukatutakoan, antzinakoWallmapu 500.000 hektareara murriztu zen,txiletarrek inposaturiko komunitateetan anto-latuta. Hegotik iparrera Valdivia eta Concep-

cion hirien arteko eremuan sakabanatutadaude komunitateok eta eskualdearen zentroaTemuco da. Gaur gatazkaren erdiguneanjarraitzen du, duela 81 urte bezala, gerran lor-tutako lurrak kolonizatzeko prozesuak, zeinakleku barik laga zituen maputxeak. “Kantata-ren bertso batean esaten dut: ‘En tierra buenaviví, pero sin ninguna pertenencia, la mano del escri-bano me atropelló la conciencia’; eskribau askokdesjabetzea laguntzeko argudio juridikoaksortu zituzten. Munduko leku guztietan,pobrearen eskuzabaltasunak aberatsaren han-dinahiari ematen dio jaten: bestearen gabeziakmantenduz, kontrolpean daukate egoera”.

Maputxeen betiko arerioei –latifundistak,Estatua– beste batzuk gehitu zaizkie azkenhamarkadetan: basoak ustiatzen dituztenenpresak eta Endesa bezalako hidroelektriko-ak, adibidez: neurri handiko etsaiak, mundumailako ekonomian Txileko Estatuak nahiduen kokapena eskuratzeko laguntza handi-koak direnak: “Arazoaren beste alde bat duguhori. Basoak ustiatzen dituzten enpresakberen irudia garbitzen saiatu badira ere, kapi-talismo basatia eta maltzurra da beraiena. Eznaiz kapitalismoaren kontrakoa, kapitalismosolidario eta kooperatiboaren aldeko apustuaegiten dut. Berarena ez den guztia suntsitzenduen kapitalismo hori ez da nirea. Harritze-koa da jatorrizko herriek –Araukanian edotaPascuan, adibidez– egunero pairatzen dutenegoera, beren kontrako etengabeko erasoa.Nik indigenen autodetermina-zio eskaera eta oinarrizko gabe-ziak desagerrarazteko irtenbi-deen aldeko gatazka islatu nahiizan dut”. n

Inchi iñi maputaldeko kideakurtarrilean izan diraEuskal HerrianRanquileko sarraskiaardatz duenkantatarekin. IvanFernandez (zutikdauden taldekideenartean bigarrenaeskuinetik)historialari etamusikariak 1934.urteko matxinadazapalduan hilzituzten 214 laborarieta maputxerenhilketa salatzekobaliatu du lana.

Page 28: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

28 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

IMAJINAZIOA eta errealitatea nahastu du JosuMartinezek Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak(Elkar, 2014) liburuan. Azken 50 urteetan presopolitikoen hamar ihesaldi saiakeraren bildumaplazaratu du, arrakastatsuak batzuk eta arrakasta-rik gabeak besteak. Dena den, arrakastak gutxiinporta du hemen, idazleak berak onartu duenbezala aniztasunaren bila lerratu baita batez ere.Preso ororen betebeharra libre izatea den neu-rrian, hari heltzeko baliatu dituzten imajinaziomolde desberdinak batu dira irakurlearen intere-serako; ihesaldi frustratuak eta garaituak, barre-garriak, hunkigarriak, harrigarriak, eta abar.Batzuk oso ezagunak izango ditugu ─Sarrionan-dia eta Pikabearen ihesaldi mitikoa baf leenbarruan, edo Segoviako ihesaldia, esaterako─; etabeste batzuk aldiz, isilpean mantendu direlako, ezdira hain ospetsuak.

Tonu eta forma periodistikoa da nagusi. Esannahi baita, Josu Martinezek lekuko zuzenekin izan-dako elkarrizketen partaide bihurtzen duela irakur-lea. Horri esker inpaktua, sorpresa eta intriga arehandiagoa da, abentura artistikotzat har genitza-keen ihesaldi hauen pertsonaia oro hezur-haragiz-koak direla dakigunean. Bestela, “horrelako kon-

tuak filmetan bakarrik ezagutu dituenaren ignoran-tziaz” (68. orialdean), dena asmatua dela pentsagenezake. Hala gertatzen da, adibidez, Kabrarenihesaldiarekin; ospitaleko leihotik salto egiten duazpian lagunen kotxe bat zain duela, baina esponta-neoki beste bide bat hartzen du. “Hori bai ihesaldiaKabrarena; poliziei ez ezik, kideei ere eskapatzea!”(60. orrialdean). Harrigarriak ere Berasategi anaienaldaketa eta Iparretarren operazioa Paueko espe-txean. Kartzelan sartuz, gero ateratzeko egindakoihesaldiak biak.

Josu Martinezek hamar ihesaldi hautatu ditu guriliburu batean eskaintzeko. Hau da, bere irudipenpertsonalagatik hauek eta honela konbinatu ditu,ene ustez, emaitza egokia lortuz. Irakurketa arina,informazio iturri, datu eta elementu interesgarrizhornitua eta ihesen inguruko Sarrionandiarenburutazio batek koroatua. Amaiera aldera, azken50 urteetako ihesaldien kronologia bat topatukodugu eta liburuaren prozesuan lagun-garri izan dituen hemerotekako infor-mazio iturrien bilketa.

Irakurgai zinez gomendagarria. n

Saioa Ruiz Gonzalez

Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleakJosu Martinez

Elkar, 2014148 orrialde

Libre izan nahi zuen presoa

Literatura

Page 29: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 29�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

AITORTU BEHAR DUT Werther dela nire opera kuttuna,edo kuttunetako bat. Beharbada Jules Massenet-enpartitura benetan elegantea eta inguratzailea delako,edo halako drama erromantikoak gustukoak dituda-lako. Horrez gain, opera hau txikitan ikusi nuenlehenengoa da, ikaragarri gustatu zitzaidan unehorretan, eta inpronta bereziren bat utziko zidan,dudarik gabe. Aldi honetan, OLBEk eskainitakoprodukzioak, Teatro Regio di Torinokoak ez zidan hutsegin. Eszenaratze klasikoa, errealista, argia eta kolo-reak oso ondo aukeratuak eszena bakoitzaren giroaislatzeko, eta, inportanteena, ahots ederrak.

Roberto Alagna tenore frantziarrak ondo mere-zia du bere ospea. Nortasun handia du eta artistahonen aurrean ez dago epelkeriarik: edo maitatzenduzu edo kontrakoa. Niri asko gustatzen zait. Ahotsnaturala du, erraz-erraz ateratzen diren horietakobat, garbia eta argitsua, opari bat. Eta taula gaineaneskarmentu handiko aktoreak bezala mugitzen da,aisetasun eta indarrez. Agian, Werther gaixoarenrola egiteko indar gehiegi, arima delikatuzko pertso-naia baita. Alderdi horretan ezin dugu ahaztu Alfre-do Kraus-en bertsioa, hain erromantikoa, zentzu

onenean. Hala ere, Alagnaren kantu freskoak dese-gokitasun horiek estaltzen ditu.

Ikuskizun biribila disfrutatu genuen. ElenaZhidkova mezzoak Charlotte ederra egin zuen, etaElena de la Merced sopranoak txalo handiak jasozituen Sophie dotore eta ondo interpretatua eginez.Manuel Lanza baritonoa Albert konbentzigarria etazertxobait diskretua iruditu zitzaigun. Orokorreaninterprete-talde sendo baten aurrean aurkitu ginen.Aipamen berezia merezi du Jon Plazaola tenoredonostiarrak, beti bezala eraginkortasunez aritubaitzen.

Nabarmentzekoa da, halere, alderdi eszenikoa,oso klasikoa, baina ez neutroa. Itxuraz dekadenteakziren elementuekin oso atmosfera iradokitzaileaklortu zituen David Alagna (Robertoren anaia) esze-na zuzendariak. Bikaina.

Eta amaitzeko, ezin dugu ahaztu Bilbao OrkestraSinfonikoaren lana, Michel Plassonmaisuaren batutapean, oso egokiauneoro. n

Montserrat Auzmendi

Werther totala

Jules Massenet-en WertherOLBE. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Michel Plasson. Gaudeamus Korala. Zuzendaria: Julia

Foruria. Bakarlariak: Roberto Alagna (tenorea), Elena Zhidkova (mezzoa), Elena de la Merced(sopranoa), Manuel Lanza (baritonoa). Eszena Zuzendaria: David Alagna. Lekua: Euskalduna

Jauregia. Data: urtarrilaren 17a.

Page 30: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

30 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Gurutzegrama tematikoa Gaia: Zuberoako herriak

Soluzioak

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

16151413 121110987654321 17 18 19 20 21 22

1. Ezker-eskuin(Arg.: Jean Michel

Etchecolonea/CC By SA)

10. Ezker-eskuin(Arg.: PhilippeAcheritogaray)

11. Goitik behera(Arg.: Allande

Sokarros)

8. Ezker-eskuin(Arg.: Allande

Sokarros)

Ezker-eskuin:1. Pier Paul Berzaitz abeslariaren jaioterria, Nafarroa Behereko mugan kokatua. Hegazti mota. Solomoa. 2. Arreta jarriz.Gaixobera, gaixoti. 3. Faltsu. Alde!, ospa! Jauzi, salto. 4. Gorputzeko organorik handiena. Ugaztun karraskaria. 5. Etxeko erregai.Bost eta bat. 6. Eltze zabal. Testigu. 7. Bereizirik. Informazioa, baliabideak eta zerbitzuak konpartitzen dituen konputagailu multzo.8. Euskal Herriko azken herria, Biarnorekin mugan. Ospakizun, festa. Ikusi (laburdura). 9. Ugaztun karraskaria. Otoz ..., ezus-tean. Leial. 10. Amets egitea ezaugarri duen egoera. Zango oso luzeak dituena. Oso udalerri menditsua; han dago Orhi mendia,baita ere Holtzarteko arroila ezagunak.

Goitik behera:1. Erak, moldeak. Zabaldu hitzaren erdian. 2. Babesleku. 3. Mozteko tresna. 4. Itsas ugaztun harraparia. 5. Lurpeko kartzela. 6. Sindikatu abertzalea. Errukarria. 7. Mendekotasuna eragiten duen gaia. Nor. 8. Arroza. 9. Euskal Telebista. 10. Norbait erortzekozorian dagoenean esaten den hitza. Einstenioaren sinboloa. 11. Zuberoako hiriburua, 1841ean Lextarrerekin bat egin zuen. 12. Urtearen zazpigarren hil. Joka, jotzen. 13. Esakune. 14. Hegazti mota. 15. Oinarrizko edari. Galde partikula. 16. Keinada. 17. Zati bakar batez eginak. 18. Asiako estatua. Frantzioaren sinboloa. 19. Putzu. Abantzu, kasik. 20. Nafarroako herria. 501, erromatar zenbakiz. 21. Zeini. Noren atzizkia. 22. Zaintzaile, begirale.

BetegramaTaulan hutsik agertzen diren laukiak osatuzeharretara eta goitik behera, hitz guztiak

irakurri ahal izateko.

S

IM

U

Z

Z

R

O N O

A

U

A

H

I

5x5Zeharretara eta goitik behera,

hitz bera.

1.-Haitzuloetako sarreraestua. 2.-Brindisak. 3.-Desira.4.-Jaietako edalontzi handi.

5.-Araknido mota.

MUSKILDIEMUAAZPIZUNAOARRETAZERIKORDBORTUTZAPARTUGIBELAAKURIAAGASSEIKTKAZOLALEKUKOZ

BEREIZSAREAABARKOXEJAIIKIARRATOIOTOANFIDELLOAZANGOLUZELARRAINE

EHIZA

SEGUR

KROFO

URRIA

AITAK

ATAKA

TOPAK

APETA

KATXI

AKAIN

I M

Z

U

O N

Page 31: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 31�

ALEA - ERDIKO KAIERA

BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIAN aur-keztu du Mikel Urdangarinekhurrengo lau hilabeteetan egingoduen bakarkako bira. Hamazazpiurte daramatza zornotzarrak ohol-tza gainean, eta “parentesi” horre-tako bi abesti jo zituen bertan, ibil-bide horren bi muturrak lotunahian: konposatu zuen lehenkanta, Bazkalosteko Kafea (Haitzetan,1997) eta egindako azken lanetik(Jainko Txiki eta Jostalari hura) hartu-tako Herri Zaharra. “Kantu bat etabestea lotzen duen parentesi horre-tan beti jo izan dut lagunduta. Etalehenengoz bizitzan taula gaineanbakarrik jo nahi dut”, adierazi duUrdangarinek.

“Bira hau egin daitekeen birarikberriena eta erronkarik handiena”dela uste du abeslariak. EuskalHerrian barna eramango duen 21kontzertuko tour-arekin Urdangari-nek publikoaren gertutasuna bila-tzen du. Antzokiez gain, museougaritan ariko da bakarka, IrungoOiasson adibidez; baita kafe antzo-ki eta kultur etxeetan ere. “Lanaskorekin” ibiliko dela azaldu du,“bi eta hiru kontzertuetako astebu-ruak etorriko zaizkit eta”.

Biluztasuna da helburua: “Kan-tuak sortzez diren modukoak aur-keztu nahi ditut, jaiotzen diren erahorretan”. Etxeko sukaldean baka-rrik sortzen ditu Urdangarinekabestiak, gitarrarekin. “Hori eraku-tsi nahi dizuet, etxeko sukaldekobakardade horretako Mikel hori”.Ez baxurik, ez biolinik, ez bateria-rik... “Sortu ziren bezala, ahotsa etagitarrarekin, besterik ez”.

Tira, agian zertxobait bai, izanere, urte bukaeran argitaratu nahiduen disko berriko abestiak aurkez-teko ere baliatuko du kontzertu sailhau, “bukatu gabe egongo balirabezala”. Eta birak aurrera egin ahala,abesti berriak sortu eta aurkeztukoditu. “Sortze prozesu hori eta zeinsorkuntza unean nagoen erakutsinahi diot jendeari. Denbora luzezizan dut buruan ideia, baina sekulanez naiz ausartu pausoa ematera.

Orain horrelako bira bati aurre egi-teko prest sentitzen dut nire burua”.Bakarkako diskurtsoari eutsi nahidio baina, zergatik orain? “Agian,gitarrarekin dudan harremana hobe-tu delako, lagun sentitzen dudalako,bien artean ikuskizun ona eskainiahal dugula sentitzen dudalako”.

Oraindik ez daki norekin etanola grabatuko duen disko berriabaina kontzertu guztiak grabatukoditu: “Abestien bildumatxo bat eginnahi dugu”. Hala ere, abesti berriakoso desberdinak izango dira biran

eta diskoan. “Bi urte daramatzat lanberriko musika konposatzen, etaesango nuke gehiena egina dudala”.

Otsailaren 8an, Getxoko AndresIsasi eskolan izango da lehen kon-tzertua, eta ordurako lehen abestiberria prestaturik izango du. “Ideiada, birak aurrera egin ahala, abestiberriak sortzen joatea, baina ziurta-sunik gabe, musikak eta hitzak alda-ketarik jasango duten aurreikusigabe, zaila baita urtebetean aldake-tarik ez izatea. Askatasun osoz joka-tu nahi dut”.

Era berean, abesti zaharren mol-daketak entzun ahal izango dira2015eko kontzertuetan, “taldeanjotzeko pentsatuak izan diren abes-tiak sortzez izan diren bezala aur-keztuko ditut berriz”.

Bakarka aritzean, nekea handiadela dio, baina baita satisfazioa ere.“Musikari moduan haz-teko aukera handia dabira hau”. n

Myriam Garzia

Zer: 2015 Bakarkako bira.Hurrengo kontzertuak:Getxo (otsailak 8), Heleta

(otsailak 13), Irun (otsailak 14),Lizarra (otsailak 15), Zumaia

(otsailak 20), Durango (otsailak21), Donostia (otsailak 22),

Madril (otsailak 27).

MIKEL URDANGARIN

MUSIKA

Bakarka aritzeko garaia

Page 32: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

32 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

Babeslea: iametza Interaktiboa

URA ALDARATZEN DUEN edozeinmateriali hidrofugo esaten zaio.Naturan badaude joera hidrofugokolandareak, baina gutxi dira. Halaber,industrian, eraikuntzan... erabiltzenditugun material gehienak, guztiakez esatearren, ez dira hidrofugoak.Material horiekin egindako makineketa egiturek pixkanaka euren pro-pietateak galtzen dituzte, eta aldiroberritu behar izaten dira.

Rochesterreko Unibertsitatean(AEB) Chunlei Guok zuzendutako lantaldeak, naturan aurkitu daitezkeenlandare hidrofugoak behatuz, haien ezaugarriak metaletara iragatea lortudu. Landare hidrofugoen propietate nagusia zimurtasun nanometrikokogainazala izatea da; ezaugarri hori metal xafla txiki bati iragatea erdietsidute. Nola? Femtosegundo-laser baten bidez metal xaflara izpiak bidaliz.Laser mota horretan, izpiaren iraupena femtosegundo batekoa da; femto-segundoaren eta segundoaren arteko erlazioa segundoaren eta 32 milioiurteren artekoaren berdina da.

Sistema horren bidez lortutako gainazal hidrofugoak aban-taila handi bat du: orain arte lortutako material hidrofugoak ura-rekiko 70 graduko inklinazioa behar zuten beren ezaugarriakmantentzeko, eta oraingo honek bost gradukoa baino ez. n

Bustitzen ez duen uramodu errazean ekoiztealortu dute EHUnEHUko Ana Margarida Fernan-desek iragarri du ur lehorra ize-nez ezagun den materiala meto-do sinple bat erabiliz ekoiztealortu duela. Lorpenak erabilpenugari izan dezake, esaterako,nekazaritzan, gastronomian etakosmetikan, besteak beste pro-duktu berriak sortzea merkeagobihurtu baitezake.

ttiki.com/317806 (Euskaraz)

3D betaurrekorik gabeikusteko sistema

Austriar zientzialari talde batekgaratutako teknologiaren bidez,etorkizunean ez dira betaurre-koak behar izango 3D irudiakikusteko. Sistemaren funtsa dabegi batetik irudi bat ikustea etabestetik beste bat.

ttiki.com/317808 (Gaztelaniaz)

Dinosauroakdesagerrarazi zituenasteroideak larri eraginzien ugaztunei ere

Dinosauroen desagerpenakbidea zabaldu zigun ugaztunoi,baina ikerlari estatubatuarrezosatutako talde baten arabera,orduko ugaztun espezie nagu-siak dinosauroekin batera desa-gertu ziren, eta kumeak gorputzbarnean hazten zituen gutxien-goak baino ez zuen irautea lortu.

ttiki.com/317810(Gaztelaniaz)

CD

C G

LOBA

L-C

C B

Y

Metal super-hidrofugoa lastermerkatuan?

OSASUNAREN Mundu Erakun-deak urtarrilaren 21ean adiera-zitakoaren arabera, Afrikanastero ebolaz kutsatzen direnenkopurua erdira etorri da abuz-tuko eta iraileko datuekin alde-ratuta. Bidean ia 9.000 pertsonahil dira, eta milaka asko ebolakjota edo ahulduta geratu dira.

Liberian, Ginean eta SierraLeonan daude gaixo gehienak,eta jaitsiera ez da proportzioberean eman herrialde horietako bakoitzean. Beherakadanabarmenena Gineakoa izan da. Sierra Leonakoa, aldiz, osoapala. Izan ere, gaixo kopuruaren gutxitzea nazioarteak eginda-ko ahaleginarekiko proportzionala izan da. n

Ebola izurritea beherantz

J. A

DA

MFE

NST

ER

Page 33: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 33�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

BASOA janaria sortzeko eta meta-tzeko kaos oparoa dela nioen aurre-koan. Eta kaos horretan harrapariiaioenak nagusi. Belearen familiakokorbidoak ez dira harrapariak,baina ez dira atzean geratzen...Belabeltza, bele txikia, erroia, bela-txingak, mika, eskinosoa... Azkenhori da basoarekin lotura estuenaduena. Baso mugako arbolak eder-ki miatu eta fruituak onenetik one-nera jaten ditu: gerezi, udare, aran,eta abar. Hala ere bere buila etazalapartak ederrak dira. Eta lumajeurdina erakusten duen hegaldizakarra, zer esanik ez!

Eskinosoa basoko langileporrokatuenetakoa da. Bazkaaukera zabala du, denetik jaten du:masusta, otsalizar koxkor, sagu-zar, har, beldar, intsektu, txori(kaskabeltz, hormatxori...), habie-tako arrautza... Habietako lapurraezizenez ezagutzen dute basoan,harrapari fama du: txinboen habiabatetik di-dako batean hiru arrau-tza eraman ditzake. Basoarekinmugante diren artasailetan erejankada galantak egiten ditu.

Beste bat da, ordea, bere lannagusia: basoa ereitea. Hurrak,

gaztainak, pagatxak,pinaziak, ezkurrak dene-tatik bildu eta barreiatzenditu. Gehien atseginduena ezkurra da, haritzkantudunaren ezkurra(Quercus robur). Gozame-na hartzen du jasokodituen ezkurrak hauta-tzen: kalitatea, tamaina,heldutasuna, pisua eta,batez ere, apopilorik ezdezala izan, berak bainolehenago jango duenharrik ez dezala izan, ale-gia. Bai, neguan jatekobiltegitan pilatu eta jaso-tzen ditu. Mokopeanhiruzpalau ezkur erama-teko adinako zakutoantzeko bat du. Ezkutatugoroldioan, sustraiartean, enborretan edo orbelpean.Memoria bikaina du, atzera bilake-ta erraztuko dioten erreferentziakzorrotz behatu eta memorizatzenditu. Behar izanez gero, bilaketaerraztuko dioten seinaleak jartzenditu, harritxoak eta abar. Neguaneta udaberrian jan eta jan, baitaernatuta gero ere... Eta mordo

batek ernatu eta zuhaitza izatekobideari ekingo diote. Basoa bizibe-rritzeko gero eta gehiagotan har-tzen da kontuan eskinosoa.

Gernikara? Korbi-doak, eskinosoak!Etxean bezala sentitu-ko dira eta laster letor-ke arbola eta hariztia. n

BaratzeaBARATZEA eskola paregabea da.Bertan gauza mordoa ikas daite-ke. Baratzerik gabeko eskolarikez litzateke ametitu behar. Ari-keta, elikadura, biodibertsitatea,paisaia kulturala, genetika,garaian garaikoa, belaunaldienarteko trukea, lurraren eta gureosasunaren arteko loturak, este-tika, gastronomia, ekosistema-ren oreka, ikerketa... Izan ere,zer ez da ikasten baratzean?

Argazkikoa Orioko ikastola-ko baratzea da. Haiek haragodoaz: espiralak, artea, biodina-mika, permakultura... Igarrikozaie, gero, hor ikasiko dutenikasleei. Besteen aldean aurreanibiliko dira. n

EB

IRD

.OR

G

JAK

OBA

ER

RE

KO

ND

O

Gernikara? Eskinosoa

Mokopean hiruzpalau ezkur aldi bereaneramateko gai da eskinosoa.

Page 34: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

34 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

CÁDIZ (ESPAINIA), 1904. PelayoQuintero Atauri (Cuenca, 1867-Tetuan, 1946) arkeologoa Andaluzia-ko hiri horretara iritsi zen, helburunagusi bat gogoan: “ustezko” Cádiz-ko Dama aurkitzea. Kontua da urtebatzuk lehenago, 1887an, Punta de laVaca izeneko inguruan basogabetzelanetan ari zirela, ezustean sarkofagoantropoide bat topatu zutela. Gizo-nezko irudia zeukan sarkofago feni-ziarrak, eta Pelayo Quinterok pentsa-tu zuen kutxa hura ez zela bakarraizango Cádizen, bikotekidea beharzuela, eta Cádizko Damarekin obse-sionatuta, haren bila hasi zen.

Nekropoli punikoak eta erroma-tarrak induskatu zituen, hipogeoeta-ko ehorzte-ostilamenduetatik urrez-ko bitxiak, kutxak, anforak, ukenduontziak eta argi-armiarmak berres-kuratu zituen eta Cádizko ehorzke-ten lehen tipologia zehatza ere ezarrizuen. Baina damaren arrastorik ezzuen atzeman.

1939an Pelayo Quintero Tetuanera(Maroko) joan zen bizitzera. Bainaerbestaldiak ez zion obsesioa arindu.Arkeologoak berak esaten zuen Cádiz-ko Damarekin amets egiten zuela iagauero. Marokon lanean jarraitu zuen:Afrika iparraldeko arkeologiaren bul-tzatzaile nagusietakoa izan zen eta1940an Espainiar Museoa sortu zuenTetuanen. Hiri horretan hil zen1946an, 79 urte zituela.

1980ko irailaren 26an, Ruiz deAlda kaleko orube batean, hondea-makina baten hortzek marmolezkoplaka handi bat jo zuten. Langileakeskua marmolezko kutxan sartu zue-nean, hezur zatiak topatu zituen.Obrak geldiarazi zituzten eta RamonCorzo arkeologoa hurrengo astelehe-nean joan zen orubera. Aurkitutakopieza eskerga ondo garbitu eta ema-kumezko aurpegi bat geratu zen age-rian. Emakume itxurako sarkofagofeniziarra zen, Pelayo Quinterorenametsetako Cádizko Dama, alegia.

Pelayo Quinterok 35 urte emanzituen hirian, eta horietatik gehienakRuiz de Alda kaleko etxe batean.Patioan itzala eskertuko zuelakoanpalmondo batzuk landatuarazizituen. Palmondo horien azpian aur-kitu zuten mende erdi geroagoCádizko Dama.

Pasadizoak ipuina dirudi eta ipuinhorri Felipe Benítez Reyes (Cádiz,1960) idazleak erantsi zion irakaspenaMercado de Espejismos (Liluren merka-tua) lanean: “Quintero Ataurik,finean, amets bat izan zuen, bainasekula ez zuen jakin amets horren gai-nean lo egiten zuela. Sekula ez zaigubururatzen zapaltzen dugun lurraribegiratzea, nahiz eta,gehienetan, zanpatutakolur hori eskura dugunaltxor bakarra den: tokiezdeusa unibertsoan”. n

Munduari bira72 egunetanDUELA 125 URTE Nellie Blykazetari estatubatuarrak JulesVerneren Phileas Fogg pertso-naia ezaguna emulatu nahi izanzuen, munduari 80 eguneanbira osoa eginez. Fikziozkobalentria berdindu ez ezik,hobetu egin zuen: 1890ekourtarrilaren 25ean itzuli zenNew Yorkera, eta Foggek bainozazpi egun gutxiago behar izanzituen planeta inguratzeko.

Ez zen hura izan ElizabethCochraneren –hori zuen bene-tako izena– lorpen bakarra.Besteak beste, 1887an, eritasunmental bat zuela itxuratuz,erietxe psikiatriko batean sarzezaten lortu zuen. Hamaregunean erietxeko baldintzaonartezinak sufritu ondoren,New York World egunkariansalatu zuen bizi izandakoa.Kasua epaitegietara iritsi zen,eta erietxeko baldintzak hobe-tzea erabaki zutenean kazeta-riaren gomendioak aintzathartu zituzten. Munduari biraeman baino lehen, gaixobatzuen egoera iraultzea lortuzuen behintzat n

Arrastoak

Ezkerrean, Pelayo Quintero Atauri arkeologoa. Alboan, haren ametsetako dama.

Cádizko Dama:hain urrun eta hain gertu

ESP

AIN

IAK

OH

EZ

KU

NT

ZA

MIN

IST

ER

IOA

Page 35: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako
Page 36: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

TERMOMETROA

ANITA LOPEPE

Larzabale, 1975. Euskal filologoa. Irakaslea. EH Baiko eleduna. Martxoko departamenduetakobozetan hautagaia Amikuze eskualdean. EH Bilduk eta EH Baik Euskal Bidea aurkeztu zuten–Irungo FICOBA erakustazoka– egunaren bezperan elkarrizketatu genuen Donibane Garazin.

Hiru urte dira ETAk jarduera armatuabetiko utzi zuela. Ondoren, besteakbeste, Baionako Adierazpena azpima-rratua izan da bake eta bizikidetzarenbidean. Zer iritzi duzu lortutakoaz? Ipar Euskal Herrian hainbat gauzalortu dira, Hegoaldean ere bai, bainaoro har, oraindik ez da lortu Espai-niako eta Frantziako estatuen jarre-rak aldatzea. Hala ere, behin etaberriz esanagatik, batetik, badagoaldebakarreko ekimen bat, urratsakematen ari dena, eta bestetik, intran-tsigentzia izugarria duen aldea.Hasieratik bagenekien gure urratsekez zutela bi estatuen jarrera aldatuko.Alta, guk gure bidean sakontzenbadugu estatuen aldaketa etorriko da.Baionako adierazpena edo hitzarme-na adibide bat da, agian ez zaio dueninportantziaren araberako oihartzu-nik eman, ez Euskal Herrian, etahemendik kanpo are gutxiago.

Zertan funtsatzen da Baionako hitzar-menaren balioa?Hasteko, ibilbide orria FrantziakoEstatuari begira egina izatean: oro-korra eta zehatza da. Orokorra:gatazkaren ondorioei buruzko neu-rriak planteatzen baititu, eta aipuegiten diolako gatazkaren funtsarieta ezagutza instituzionalaren ezari.Hori funtsezkoa da gatazka kon-pondu ahal izateko. Zehatza da, adi-bidez, presoen gaiari dagokionez,beraien eskubideak eta birgizartera-tzeari buruz eman beharreko urra-tsak puntuz puntu idatziak direlako.

«Helburu bakarrerantz abiatu nahi dugu, erritmo ezberdinetan»

| MIKEL ASURMENDI |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 37: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 37�

ANITA LOPEPE - TERMOMETROA

Halaber, kontuan hartu behar dirahitzarmenaren izenpetzaileak.Nahiz beren izenean sinatua izan,ez beren alderdien izenean, adieraz-penak Ipar Euskal Herriko eremupolitikoa zedarritzen du.

Alta, zein neurrian ez da politikarihoriek mugitzeko duten beharrarenga-tik. Hots, gauza bat da sinatzailehorien nahia eta beste bat sostenga-tzen dituzten herritarren inplikazioa.Hori horrela ulertuta ere, nik ez diotgarrantzirik kentzen. Max Brissonedota Jean-René Etchegarayk Hitzar-menaren terminoetan jendartearihitz egitea urrats izugarria da. Hainziur, ez dute beren boz-emaile guz-tien nahia agertuko, baina hartuduten engaiamenduarekin gatazka-ren dimentsioa beste eremu bateraeraman dute. Izan ere, jendartearenparte-hartze handiagoa behar da,populazioak bere egitea gatazka kon-pontzeko beharra. Hau da, gatazkakonpondu beharra ez da abertzaleenarazoa soilik, gaiak haiek ere hunki-tzea lortu behar dugu. Hitzarmenakestatuari neurri zehatzak eskatzeazgainera, arazoa ez dela abertzaleeneta estatuaren arteko auzi soila ager-tzen du. Euskal Herriak marko poli-tiko bat behar duela dio ere bai.Horixe bere bertutetako bat.

Intza Oxandabaratzen aldeko mani-festazioa izan da Donibane Garazin.Ez dadin espetxeratua eskatu duteehunka herritarrek. Hau da, antolatzaileek gatazkarenkonponbidean posizionatzeko deitudituzte hautetsiak, hori izan da mobi-lizazioaren ezaugarrietako bat. Herri-tar baten alde agertu dira neurri erre-presiboak salatuz. Manifestazioajendearengana heltzeko xedez eginda bereziki. Garazin eta bi auzoeskualdeetako 230 hautetsik galdatudute Intza Oxandabaratz preso ezsartzea. Hautetsien mozioen bidezaldaketa sortzen ari dela ikusten da.Populuak aldaketa nahi du. Manifes-tazioa Baionako hitzarmenaren espi-rituari lotua izan da.

Frantziako eskualdeak 22 dira eta 13izanen heldu den urtean. Zer balora-zio egiten duzu mapa berriaz?Estatuak eskualdeen erreformarideszentralizazioa deitzen dio, eta

guretzat birzentralizazioa da.Eskualdeen karta berria ikusi beste-rik ez dago. Anartean, guk zer insti-tuzio daukagu? Herriko Etxeak etaHerri Elkargo zenbait. Biarnesaketa gu nahasten dituen departamen-dua dago. Gogoeta premia handiadago eta galderak asko betiere: Eus-kal Herriko 280.000 biztanleak nolabildu pisua izateko makro-eskualdehorretan? Nola antolatu egunerokobeharrei erantzuteko eta dauzkagunproiektuak Euskal Herrian aitzinaeramateko? Barnealdeko edo euskallandetako 50.000 biztanleek zer era-gin izanen dute makro egituraketahorretan? Euskal Herrian alta,hamarkadak dira hasi genuela eus-kal instituzioa eskatzen, euskalherritarren helburua argia da. Halaere, kasu, estatuak egindako propo-samenetan bide biziki bihurgune-tsuak daude. Gakoa da bide horie-tan gu ez galtzea.

Lurralde Elkargoa izan da abertzaleeneskaera urteotan. Berriki, Herri Elkar-goa aukera aurreikusi da, prefetakproposatua hain zuzen ere. Mehatxua handitzen doa azkenurteetan. Euskal Herriak premiazkoerantzuna behar du. Konpetentzianahiko ukanen dituen egitura behar

dugu, lurraldetasuna behin betikozblindatuko duena.

Horiek horrela, zein da EH Baik azkenunean aukera instituzionalari buruzduen jarrera.Guretzat oinarrizkoak diren irizpi-deen arabera heldu diren proposa-menak aztertu ditugu. Hauek diragure baldintzak: instituzioak esku-duntza nahiko izatea, Euskal Herri-ko lurraldetasuna errespetatzea,herri ordezkariak hautaketa zuzena-ren bidez egitea, itsasaldea eta bar-nealdea kohesionatuak izatea, etaegitura hori ebolutiboa izatea. Unehonetan, aukerak ez datoz EuskalHerriaren eta Frantziaren artekonegoziaketatik, momentuan baldin-tzak ez dira ematen. Jean-MarcAyrault lehen ministro zenak Lurral-de Kolektibitateari ezezko borobilaeman zion. Hemen eskaera adostuabadago, baina Frantziako Gober-nuak uko egin dio. Beraz, horrenzain egon gabe, guhaurrek egindezakeguna landu behar dugu.

Zer eta nola egin? EH Baik –eta Baterak berriki–Herri Elkargoaren proposamena-ren aldeko jarrera hartu du. Betiereoroitaraziz gure helburua zein den.Prefetak proposatutako instituzioberriaren aurrean onargarria denaadierazi dugu: instituzioa dena dela-koa izanda ere, zein diren betebehar dituen gutxienekoak eta nondiren marra gorriak. Gure bidea ezbaita gelditzen Lurralde Elkargoanez Herri Elkargoan, guretzat, aber-tzale gisa, bideak segitzen du.Ondoren Autonomia Estatutua etaEuskal Herriaren burujabetza lor-

“Baionako Adierazpenakestatuari neurri zehatzak

eskatzeaz gainera,arazoa ez dela

abertzaleen etaestatuaren arteko auzi

soila agertzen du”

Page 38: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

38 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

tzea ditugu xede. Urte bukaerabitartean Herriko Etxe guztietanizanen diren eztabaidetako lehengaia hori da EH Bairentzat. Prefe-tak ezarri dituen hipotesi ezberdi-nen aurrean, herritarrek parte-har-tzea eta ahalik eta gehiena erdiesteaespero dugu. Lortuko dugun insti-tuzioa dena dela ere.

Baikor erranik: euskal instituzioa etalurralde markoa lortuko dira bi urte-ren buruan? Lortuko dira baldin eta Ipar EuskalHerriko kontseiluek hala erabaki-tzen badute. Aldaketa hor dago. Bibide daude: Estatuari galdetzea etabere menpe egotea, edo bertan egi-ten dugun apustuari heltzea, hau da,legeak ematen dituen aukera her-tsien baitan, bertako hautetsiek era-bakia hartzea. 2016rako HerrikoKontseiluek Herri Elkargo bat nahidutela berresten badute, bi urtebarne izanen dugu egitura hori.

EH Bai koalizioa izatetik mugimenduizatera pasa da. Orain arte hiru alderdi politikokosatu dute EH Bai (AB, Sortu, EA),batez ere hauteskundeetan aurkez-

teko. Koalizioan aritzeak EH Bai-ren izenean hartutako erabakiakhiru alderdi politiko horien izeneanhartzea ekarri du. Azken urteetan,hauteskundeez harago joatekoakordio estrategiko bat landu dugu.Gero, alderdiz kanpo dauden bestesektoreekin amankomunean aritze-ko urratsa eman dugu. Emandakourratsekin, koaliziotik mugimendu-ra iragan gara, alderdi politikoekerabakiak hartu ordez, ezkertiar etaabertzale direnek ere erabakiakhartu ahal izateko.

Eta zer pisu dute mugimenduanalderdiko kideak ez diren ildokoek? Ez da planteatzen ildo bidezkomugimendua. EH Bai berritua osa-tua izanen da tokiko taldeen bitar-tez, zuzendaritza osatua da tokikotaldeen ordezkariekin. Aldaketahori da, handia.

EH Bai aldatzen da funtsean? EH Bai berrituan oinarri ideologikoeta politikoak berretsi dira. Funtseanez da aldatzen, ez da proiektu politi-ko berria, ez dugu politika ezberdinadefendatuko. Ezkertiar mugimendu-ko pertsona gehienak ez dira hiru

alderdi horietan afiliatuak izan, ala-baina, EH Bairen eragin handienabozetan izan da. Nolabaiteko inko-herentzia bazen hala ere, zeren etaezkertiar abertzale eremu osoaordezkatua izan arren, hiru alderdipolitiko nagusiek kudeatua izan da,orduan inkoherentzia horren aitzi-nean prozesua garatu dugu EH Baiberritu ahal izateko. Oraingo aldake-ta handiena izaeran dago, mugimen-duaren antolaketan eta ibilmoldeaneragingo duena. Ibilmolde berriare-kin eskualde guztietan egituraketaberria eratzea nahi dugu, erabakiakhartzeko molde berri bat, orain arte-ko oinarri politikoak berretsita noski.

Departamenduetarako bozak diramartxoan. Azkenak ote? Azkenak... Ez da aise hori erantzu-tea. Harrigarria bada ere, ez dakigu.Hori da gobernu sozialistaren (PS)ibilmolde politikoaren ondorioa.Nahasketa bat. Erreforma alimaleaomen da martxan, baina ez dakigunoiz bukatuko den. Hauteskundeakheldu dira: Kontseilu Nagusiak hau-tatu behar dira, departamendurako-ak, baina ez dakigu kontseilariak zeineperako izanen diren hautatuak.

“Estatuak egindako proposamenetan bide biziki bihurgunetsuak daude. Gakoa da bide horietan gu ez galtzea”.

Page 39: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 39�

ANITA LOPEPE - TERMOMETROA

Demagun, departamenduak ezdirela guztiz desagertzen. Bereneskumenez hustuak izanen aldira? Ez dakigu. NOTRe legeproiektuaren arabera (Errepubli-karen Lurralde Antolaketa Berria)egitura berriek zer konpetentziaizanen duten ere ez dakigu.

Edonola ere, bozak esangura-tsuak izanen dira EH Bairentzat? Kontseilu Nagusiak desagertukodirela diote, salbu (Lobby ikaraga-rria egiten ari dira hautetsibatzuk) baserri eremuetan.Orduan, Pirinio Atlantikoetakodepartamendua egon liteke, bereizenarekin. Baina, ez dakigu. Ala-baina, aldatu dena bozkatzekoeremua da. 12 kantonamendudira Euskal Herrian eta lehenaldiz, bozak batera izanen dira.Horrek EH Bairen pisua eraku-tsiko du. Areago, maiatzeanHego Euskal Herrian hauteskun-deak izanen direla kontuan har-tzen badugu, abertzale ezkertia-rren pisua agertuko da garaibertsuan Euskal Herri osoan.

Zein testuinguruan kokatu behardugu Euskal Bidearen aurkezpena?Testuinguruak, batez ere, Euro-pan erabakitzeko eskubideeninguruan izan diren bi gertakariinportanteek ezarri dute: batEskoziakoa da eta Kataluniakoabestea. Bi lurralde horietan izandiren gertakariek autodetermi-nazio eskubidearen aldera haizeberria ekarri dute. Biak dira ere-dugarriak guretzat, bai Eskoziangauzatu den erreferenduma egi-teko lana, bai Katalunian erama-ten ari den prozesua. Alabaina,Euskal Herria ez da Kataluniaez Eskozia, beraz, Irunen azal-dutako proposamenaren helbu-ruetako bat prozesua garatzekogure bidea aurkeztea izan da.Proposamena Euskal Bidea egi-tasmoan bildua dago, autodeter-

minaziorantz doan bidea da,erabakitzeko eskubidea gauza-tzeko behar ditugun urratsakdaude, baita bidea lantzeko mol-deak ere.

Berritasuna zertan datza? Erabaki batean oinarritzen dafuntsean: Euskal Herriaren barneaniztasuna ikusita, errealitateadministratibo desberdinakdaude, errealitate sozio-ekono-miko ezberdinak ere hein batean;bada, gure asmoa helburu baka-rrerantz abiatzea da erritmoezberdinetan, urrats berezituakemanez. Zentzu horretan, kon-tsultak ere ezberdinak liratekeeremu ezberdinetan. Horiek diraezberdintasunak, hau da, onar-tzea herritar guztiek erabakitzekoeskubidea dutela, baina bidehorretan etapa ezberdinak izanendirela jabetzea, prozesu berezi-tuak hiru eremuetan.

Hiru errealitate horiek elkarren-gandik urrunxeago daude, dema-gun, duela 20 urte baino?Niretzat hurbilago daude: jendeagehiago mugitzen da, gazteek aiseharreman truke gehiago dute hirulurraldeetan, eta gero, ekonomiaridagokionez, askok eta askok,abertzaleez haratagoek ere, ulertudute aise aukera gehiago daudelaIparraldeak eta Hegoaldeakharremanak batera garatzen badi-tuzte. Halaber, politikan, nahizeta bide gogorra eta korapilatsuabizi izan dugun, nolabaiteko espe-rientzia bizi izan dugu bi aldeeta-ko herritarren artean, Iparraldeaketa Hegoaldeak bide egin duguneurri batean. Euskal Bidea pro-posamenarekin heldutasun baterairitsi garela erakutsi dugu. Adibi-dez, ez da tabu erratea EuskalHerrian errealitate ezberdinakdaudela, ez da ukatzen, ordea,denak euskaldunak garela. Abia-puntua hori izanik, euskaldun soi-lik sentitzen garenok gure nazioeskubideak ezagutuak izatea nahidugu euskaldun gisara. Hots,Euskal Herrian errea-litate ezberdinak dau-dela jakitun, horrenaraberako bide batproposatu dugu. n

“Euskal Herrianerrealitate ezberdinakdaudela erratea ez da

tabua jada”

Page 40: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

40 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

TERMOMETROA

AMAZIGERA

Lau hamarkada luzez debekatutako hizkuntza berpizten dihardute Libiako amazighek.Iragana, baina, pisua da, eta korapilatsua oso herrialdeko egoera. Ez da erraza.

Libiako “beste” historiaidazten

HOTZ DAGO ikasgela barruan. Umeaskok artilezko txanoak jantzitadituzte, eta munduan gutxik identi-fikatuko luketen alfabetoaz ari diralanean. Nekez pentsa liteke Medi-ter raneo hegoaldeko eskualdebatean gaudenik. Libiako mendio-tan, alabaina, neguko ohiko irudiadugu.

“Amazigerazko hiru ordu eskain-tzen ditugu astean, 1. eta 4. mailabitartean”, azaldu dio ARGIAri Mez-zoko eskolako zuzendari Said Aza-bik. Jadu herriko auzoa duguMezzo, Nafusa mendikatean, Libiaipar-ekialdean.

Berbere izenez ezagunagoakdiren arren, Afrika iparraldeko jato-

rrizko herria da amazigha. Maroko-ko kostaldetik Egiptorainoko espa-rruan zabaltzen dira, eta Saharabarruko tuaregek hitz egiten dutenhizkuntza bera dute. Askok dioteherri hau egundaino bizirik irauteamiraria dela; arabiarrak lurraldehauetara VI. mendean iritsi zirene-tik, asimilazio prozesu bortitzariaurre egin behar izan baitiote ama-zighek. Libian populazioaren %10direla uste da.

“Amazigerazko lehen eskolak2011n eskaini genituen, mendihauetan, gerrak oraindik irautenzuela (Egunsentia gizon askeen mendie-tan, ARGIA, 2.290. znbk.)”, ekarri dugogora Azabik, umeak patiora atera

berri direla. “Adfel, adfel!”, oihuegin dute umeek: “Elurra!”.

Zuzendariaren hitzetan, erabil-tzen duten materiala eta irakasle tal-dea “boluntario andanari” eskerlortu dira. Baina ez da erraza izan.1973an, Muammar Gaddafiren“iraultza kulturala” zela eta, bereLiburu berdearekin bat ez zetozengainontzeko guztiak debekatu eta,askotan, suntsitu egin ziren. Ama-zighak arabiar jatorrikoak zirelazioen Gaddafik, eta dialekto hutsaberen hizkuntza. Herri honen hiz-kuntza eta kultur adierazpen orodebekatu zituen agintariak.

“Errautsetatik atera ginen eta gal-dutako denbora berreskuratzeko

Testua eta argazkiak:

| KARLOS ZURUTUZA |

Page 41: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 41�

AMAZIGERA - TERMOMETROA

Babeslea: Bilboko Udala

ahalegin bete-betean ari gara gauregun”, dio Madghis Buzakharrek.Preso politikoa izan zen Buzakhar,eskola liburuen egileetako bat daegun. Tripolin bizi arren, Nafusakosemea da 33 urteko gaztea, Jefrenherrikoa, hain zuzen. Zalantzarikgabe, Libiako amazighen gune nagu-sia dugu mendikatea, baina ez baka-rra. Zwara herria da bestea, Tunisia-ko mugan, kostaldean. Han, irratikoegoitzan egiten dira kultur ekintzagehienak. Gaur 15 irakasle bertaratudira, 4. eta 5. mailetako materialberria ezagutzeko asmoz.

“Gehienok ama hizkuntza amazi-gera izan arren, 2011 arte ez ginenhasi idazten. Tifinag-a, gure alfabe-toa, debekatuta egon zen Gaddafi-ren agintean”, dio mintegiko parte-hartzaile Noha Alasik.

“Interneti esker ikasi nuen idaz-ten sasoi hartan”, gaineratu du 24urteko gazteak. “Hemen gaudenguztiok halaxe lortu genuen”.

Bere alboan eserita dagoen FatwaHalib bat dator. Irakasleen ebalua-ketaren arduradun nagusiak erron-karen nondik norakoak azaldu diz-kio ARGIAri: “60 irakasle dituguZwarako 26 eskoletarako, baina ezda inondik ere nahikoa”, kexu da 33urteko boluntarioa. “Batetik, bolun-tarioen formazio ezak hutsuneadakar; bestetik, epe luzerako planikez daukagu”.

Arte irakasle Najib Sasi, Hezkun-tza Ministerioko amazigeraren ira-kaskuntzarako sailburua ere bada.Bere ustez, ez dira logistika kontuakoztopo bakarrak.

“Mendez mende arabismoanoinarritutako mentalitateari aurreegin behar diogu, eta ezin dezakeguahaztu herrialdeko egoera korapila-tsua”, baieztatu du Sasik Zwarakobere bulegotik.

Egoera benetan aldrebesa daLibiakoa. Bi gobernu daude: Tripo-lin bat, eta Egiptoko mugan dagoenTobruk hirian bestea. Bakoitzakhamaika miliziak osaturiko armadadu, eta elkarren kontra borrokatzenari dira herrialde osoan. Funtsean,gerra zibilaz ari gara.

“Euskaldunen esperientzia”“Nola demontre egin dezakeguaurrera egoera honetan?”, damu daHafed Fatis. 48 urteko zwaratarraEuskal Herrian izan zen, 2013an,

Garabide elkartearen gonbidape-nari esker. Hiru hilabeteko ikasta-roan, kultura gutxituetako bestehainbat kiderekin batera, euskara-ren normalizazioan emandakourratsak ezagutzeko parada izanzuen amazighak. “Hamalau ginentaldean: kurduak, aimarak,ketxuak… Aukera ezin aberatsa-goa izan zen guretzat euskaldunenesperientzia ezagutzea”, azpima-r ratu du ekintzai leak. EuskalHerrian ikasitakoa Libiako bereeskualdean ezartzeko ahaleginetandihardu Fatisek. “Nekeza” deladio: “Hemengo askok berehalakoemaitzak nahi dituzte, baina zeraikasi nuen euskaldunengandik; hiz-kuntza gutxitu baten erabatekonormalkuntza epe luzeko egitas-moa dela”.

Mezzoko 3. mailako ikasleak gaz-teegiak dira debekuen hamarkadalazgarriak gogoratu ahal izateko.Areago, haietako batzuk ez zirenLibian bizi 2011 aurretik. Bederatziurte dituen Talia, esaterako, Sudan-dik iritsi zen gerra bukatu ondoren.Egun, ordea, bere gelakideek bezainongi hitz egiten du amazigeraz.Arrazoia agerikoa da. “Nire etxeahemen dago, Jadun. Niere libiarra naiz”, dioneskatoak, asteko azkenamazigera eskola buka-tu aurretik. n

Gaddafiren debekuaren ondoren, hamarnaka irakasle ari dira amazigera irakasten belaunaldi berriei. Ikas materiala ahalduten moduan sortzen ari dira.

“Amazigerazko leheneskolak 2011n eskainigenituen, mendihauetan, gerrakoraindik irauten zuela”

Said Azabi, irakaslea

Page 42: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

42 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

TERMOMETROA - EUSKARA ALBISTEAK | ONINTZA IRURETA AZKUNE |

IKUSPUNTU POLITIKOTIK EZ EZIK, ekonomikotik ereGreziak esperantza ekarri du Europako hegoaldekobeste herrietara, tartean Euskal Herrira. Baina nazio-arteko kapitalismoaren ikur den Troikak (NazioartekoDiru Funtsa, Europako Banku Zentrala eta EuroparBatzordea) hankaz gora jarri nahiko du, kosta ahalakosta. Beraz, itxaropen hori hazi eta zaindu eginbeharko da, errealitate bihur dadin, orain arteko aus-teritate, murrizketa, desberdintasun, inposizio etaustelkeriaren oso bestelakoak diren politika ekonomi-ko eta sozial alternatiboen bidez.

Beste mundu bat eraiki dezakegula erakustekogaraia da: justua, berdintasunezkoa, parte-hartzailea,solidarioa eta herri bakoitzaren subiranotasunaerrespetatuko duena. Garaia da erakusteko badaude-la beste politika ekonomiko batzuk kapitalismoare-kin zerikusirik ez dutenak; ustez ezkerrekoak direngobernuek daramaten oraingo sozial-demokraziabera ere auzitan jarriko lukete. Grezian boterera iri-tsi direnak mugimendu sozial eta antikapitalistetatik

datoz. Aurreko gobernuek ezarritako austeritatepolitiken aurrean mahairatu dituzten alternatibekgreziarren gehiengoaren babesa jaso dute. Ezin zaio,hortaz, jende horri guztiari huts egin. Ezta EuskalHerria, Espainiako Estatua, Portugal edo Italiamoduko beste herrialdeei ere. Denok gaude begira,ea kapitalismoaz gaindiko beste politika batzuekbiderik ote duten.

Greziako agintari berriek erantzukizun handiadute. Euren mezua sinesgarria izan dadin, etsenpluaeman beharko dute eta inperialismoak duen frontemediatikotik etorriko zaien oldarraldiari eutsi beharkodiote. Euren nortasunaren ikur izan behar du austeri-tateak eta gardentasunak (soldatak, bidaiak, autoak,etxeak…), ustelkeriaren kontra egunero borrokatzea,eta langabezian eta pobrezian daudeneilehentasunez laguntzea. Grezia da gureesperantza, ez diezagutela galarazi.

Juan Mari Arregi

Grezia da gure esperantza

TERMOMETROA - EKONOMIAREN TALAIAN

Ziburuko Ikastolak lurra erostea erabaki du azkeneanEZ DA INOLAKO AKORDIORIK LORTU Ziburuko Kaska-rotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seas-kak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpima-rratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela,euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. LaidaMujika ikastolako zuzendariak hala adierazi du: “Nor-mala iruditzen zitzaigun herriko etxeak bere gain har-tzea lurra edo zerbait”.

Marinela auzoan dago ikastola, 2012an sortua.Kaskaroteneako haurrak lur publikoetan ari dira ikas-ten, Ziburuko Herriko Etxeak baimena emanda.Hainbat obra medio bestelako kokapena eskainizitzaion Seaskari eta honek ez zuen begi onez ikusi.Akordiorik ez zenez izan, bertan geratzea erabakizuen ikastolak, eta horrek ondorioak izan ditu. Argin-darra moztu zieten eta egunero 100 euroko isunaordaindu behar izan dute lur eremu publikoan baime-nik gabe jarraitzeagatik.

Ipar Euskal Herriko ikastolen herenak hartutakobideari heldu dio Kaskaroteneak, alegia, lur eremu pri-batua erosiko du. Datozen egunetan sinatuko dute eros-keta ofizialki. Seaskako kideek albistea emateko eginda-ko prentsaurrekoan adierazi zutenez, ez dute bestelakokonponbiderik aurkitu: lurra erosi edo ikastola itxi.Ikastolen herenak hartutako bidea bada ere, Seaskakesan duenez, lur eremu guztiek ez dute prezio bera etaZiburuko lurrak garestiak dira.

300.000 euro beharko dira erosketa ordaintzeko, hiruHerri Urratsetan lortzen den dirua. Aurtengo jaian bil-duko den diru guztia erabiliko da lur eremua ordaintze-ko. Ziburuko Ikastola laguntzeko bi ekitaldi egingodituzte. Batetik, Euskal Herriko Bertsolari TxapelketaNagusiko finalistek saioa egingo dute Baionan apirila-ren 18an, eta bestetik, 23an Hernaniko eta Ordiziakoerrugbi taldeek partida jokatuko dute Ordizian.

Ziburuko Ikastolak argindarra moztuta du eta egunero 100 euro ordaintzen dizkio Herriko Etxeari isun gisa.

KA

ZE

TA

.INFO

.EU

S

Page 43: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 43�

TERMOMETROA

ARGIA SARIAK 2015

Euskal komunikazioaren esparruan erreferentzia diren Argia Sariak elkargunerako tresna izandira beste behin ere, urtarrilaren 30ean Usurbilen. Saridunak jakiteko ikusminetik harago, gizarte

eta kultur eragileen artean hartu-emana estutzeko balio izan zuen ekitaldiak.

EUSKAL KOMUNIKAZIOAREN ispilu ezezik, herri mugimenduetako eta kul-tur esparruko eragileen artean ereerreferentzia dira Argia Sariak. Hala,aurten, besteak beste ekonomiasozialarekin loturiko talde eta koope-ratiba eraldatzaileak batu zaizkieUsurbilgo Atxega Jauregian bilduta-ko komunitate zabalari.

ARGIAk transbertsalak diren hain-bat baloretan jarri du indarra azkenurteetan (irakurri Estitxu Eizagirrezuzendariaren hitzaldia 45. orrial-dean) eta jendartean eragitea helburuizaki, jendarteak gertu behar du izan.Koherentzia horrekin beraz, ArgiaSarien ekitaldia harremanak estutze-ko plaza paregabe bilakatu zen urta-rrileko azken ostiralean, bazkaribaten bueltan.

Sari berak, izen berriak Orotara sei sari eman ditu aurtenARGIAk eta horietako biri izena alda-tu die. Lehen Telebista zena, orainIkus-entzunezkoen saria bihurtu da,euskarriari baino komunikazio alo-rrari garrantzia emanez. HamaikaTelebistako IDEMtitateak saioa izanda aurtengo saritua.

Bestetik, Publizitate saria zenaSustapen Ekintza da orain, komuni-kazio esparruko ekimen gehiagoriaukera eman eta ideia konkretuakzabaltzeko kanpaina arrakastatsuaksaritzeko asmoz. Eta zer arrakasta-tsuagorik 2014an Gure Esku Dagoekimena baino? Ainhoa Mendibilekimeneko komunikazio arduradunaharago joan zen eskertza hitzaldian:“Sustapen ekintza aipatu duzue, eaegunen batean gu ere sustapenetik

gauzapenera pasatzen garen; gaurborondatea eta bihar erabakia”..

Internet saria Ipar Euskal Herrikoiazko udal bozak elkarlanean jarraituzituzten hedabideek jaso zuten:“Elkarlanak jarraitzen du –azalduzuen Euskal Irratietako Jose LuisAizpuruk–. Badakizue aurten erehauteskundeak direla? Ez soilikmaiatzean, baita martxoan ere”.

Entzun! aldizkariarentzat izan daaurtengo Prentsa saria: “Adi Entzun!@entzuner saridun! #ArgiaSa-riak15”, halaxe zoriondu zituen twi-

tterrez @Exprai marrazkilariakmusika kazetakideak. Irratia sariaberriz Arrosa sareko uhinetan entzu-ten den Zebrabidea-rentzat izan da, etaAiaraldeko Komunikazio Leihoakjaso du Merezimenduzkoa.

Modu ofizialean ez, baina baiinplizituki, beste sari bat ere izanzen: Kike Amonarrizek jasotakotxalo zaparrada, 34 urtez ARGIAntxistegintzan jardun ondoren AzkenTxorakikeriak liburuarekin kolabo-razio horri amaiera eman baitiotolosarrak. n

Ezker-eskuin, goitik behera: Gartzen Garaio (Aiaraldea), Nagore Uriarte(IDEMtitateak), Xabier Sagardia (Entzun!), Titto Betbedere (Euskal Irratiak),Iñigo Martinez (Entzun!), Angel Oiarbide eta Ainhoa Mendibil (Gure Esku Dago),Jose Luis Aizpuru (Euskal Irratiak), Izar Mendiguren (Aiaraldea), Jon Aranburu eta Nekane Zinkunegi (Zebrabidea).

Jendartea gertu elkarlanerako

| URKO APAOLAZA AVILA |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 44: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

44 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

TERMOMETROA - ARGIA SARIAK 2015

(1) Lander Arbelaitz (ARGIA); PatxiBaztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza

Politikarako sailburuordea); ZigorEtxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko

Euskara Sustatzeko zuzendaria). (2)Nekane Zinkunegi (Zebrabidea); Jon

Artano (Azpimarra). (3) Iñaki Soto(Gara); Angel Oiarbide (Gure Esku

Dago). (4) Ixabel Bereziartua (ARGIA);Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari

nagusia). (5) Cristina Uriarte, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura sailburua; MartinGaritano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

1 2

3 4

5

Page 45: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 45�

ARGIA SARIAK 2015 - TERMOMETROA

ESTITXU EIZAGIRRE KEREJETA, ARGIAKO ZUZENDARIA

«Norberak egiten ditu altxor patrikako objektu batzuk edo besteak»

BALOREEN KRISIA aipatzen da sarri“krisi” garai honi lotuta. Behar badagauza bakoitzaren balioa balantzanjartzera iritsi gara, diruz larri egokitu-takoan, zeri eutsi eta zeri ez erabaki-tzeko. Eta sarri iritsiko ginen euskal-gintzaren sorrerazko ondoriora:gauzen balioa neurtzeko ez direlaunitate egokienak mundua mugitzenomen duten txanponak.

ARGIAn gure balioak birdefinituditugu 2014an eta egiten dugun kaze-taritza berriz kokatu dugu baliohorietan: besteak beste lurraldetasu-na, erabakitzeko eskubidea, euskal-tzaletasuna, justizia soziala, parekide-tasuna... Gure ildo editoriala balioekmarkatzen dute, horrek esan nahi duideologia edo alderdi ezberdinekojendeak bat egiten dugula balio haue-tako bakoitzaren inguruan.

Guretzat “balio” hitzak aipatutako“balore” horiek esan nahi du. Aldiz,txanponetan edo audientzian neur-tzen dugunean, “balio” hitzak betiesan nahi du “zenbat?”. Zenbat ira-kurle dituzu? zenbat harpidedun?zenbat bisita? zenbat klik? galdetzenzaio komunikazio proiektu bati eten-gabe. Zenbaki horiek bere horretanneurtuko balute bezala komunikazioproiektu baten balioa.

Zenbat, zenbat... Euskararen irau-penerako zenbat balio du euskarazkokomunikabideetako harpidedunbakoitzak? Durangoko azokan 80urteko harpidedun batek esan zigun:“nik egunero irakurtzen ditut Berria,Jakin eta ARGIA”. Ene, zer balio duhorrelako irakurle bakoitzak?

Eta zenbakiek beti dute baliobera? harpidedun bat harpidedun batda, baina zer balio du Zuberoandugun harpidedun bakan bakoitzak?zer balio du harpidedun berri batShangain egin izanak?

Zer balore dauka Euskal Herriaeraikitzeko, komunikabide bat zazpilurraldetara iristeak?

Eta bertako ekonomia datuetara-

ko? edo bertako langabezi tasetara-ko? Gure enpresan ere egon da beha-rra kostuak murrizteko, eta batza-rrean adostu genuen langileak gutxitubeharrean guztiok soldata bera edu-kitzea. Zer balio du krisi urteetan lan-gile kopurua mantendu izanak etabaita langile bat gehiago ere kontrata-tu izanak?

Kalean, herritarren artean, kazeta-ri independenteen lanak estimua ira-bazi duela dirudi, informazioa bote-rea baita, noiz eta demokrazia etagardentasuna exijentzia urgentebihurtu diren garai honetan. Aurten-go erasoak bakarrik ikusita, ParisenYihadistek burututako ekintzak,Espainiako Gobernua indarrean jarrinahian ari den Mozal legea edo iazsaritu genuen Topatu.infoko kazetariaden Iraitz Salegi, jarraipen informati-bo bat egiteagatik soilik kartzelaarriskuan egotea, horrek guztiak esa-ten digu adierazpen askatasunarenkostua ez dela ez, txantxetakoa.

Kostuak kostu, ohartzen garabaliotsua bezain ezinbestekoa delaEuskal Herriaren berri munduaneuskaldunok guk geuk komunika-

tzea. Horregatik jarri dugu martxanARGIAren ingelesezko edizioa, etabertako bi artikulu Erresuma BatukoOpen Democracy webgunean argitaratudituzte gure lizentzia libreei esker.

Lizentzia libreei esker baita ere,sarean aurki daitekeen euskarazkoikus-entzunezkoen bilduma zabalenaeskaintzen dugu. 1.700 bideo bainogehiago, mundu osoan doan ikusgai.Zein litzateke, ohiko telebistaren pre-zioetan bilduma horren balioa?

Altxor bat patrikan. Horrela senti-tzen gara euskalgintzako jendeaaskotan, esku artean dugun gauzenbalioaz poz-pozik. Noski guztionnahia dela altxor hori ahalik gehienzabaltzea eta altxor horri ekonomi-koki zukua ateratzea. Baina altxorraribalioa norberak ematen dio, ez neu-rriak, ez zenbatekoak. Norberak egi-ten ditu altxor patrikako objektubatzuk eta ez besteak.

ARGIA, neurriz, harri txiki bat da.Ez mendi bat. Baina ai, harri-txintxarhori, hankapean dugunean! harrizkomendi handi baten lilurak bezainbatmugiarazi gaitzake. Ojala, ARGIAkharri koxkor bat izatea lortzen badu,Daviden patrikan. Hor ari da Goliat(bertako eta munduko oligarkia)kolpe hilgarriak jotzen, herritarrengehiengo osoari azken tantara artexurgatzeko dirua, baliabide natura-lak, denbora, osasuna, hitza eta era-bakimena... eta gu Daviden patrikankokatzen gara, herritar guzti-guztien-tzat bizitza duina, merezi duen bizi-tza borrokatu dezan. Ea apunteriafintzen dugun eta Daviden abaila(gure baliabide denak, internet, aste-karia, Larrun, sare sozialak...) trebeerabiltzen asmatzen dugun. Horie-xek baitira ARGIA hainbeste urteanaktibo mantendu duten galderak: ezhainbeste zenbat... baizik eta zer egineta nolakoa. n

Argia Sarietako hitzaldi osoawww.argia.eus-en.

“ARGIA harri txiki bat da,Daviden patrikan”

Page 46: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

46 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

Txikiak iduri dezakete lan esparruek, ezkutuan utzi nahi diren nortasunek, hizkuntza eremuek,herritarren pausoek nahiz komunitateek. Baina gutxiengoen eremuan ibiltzea ez da galera eta

gauza txikiei handitasuna aitortu behar zaie Entzun! aldizkariak, Zebrabidea irratsaioak,IDEMtitateak telebista saioak, Iparraldeko euskarazko hedabideek, Gure Esku Dagok eta

Aiaraldeko Komunikazio Leihoak erakutsi dutenez.

� PRENTSA IDATZIAEntzun! urtekaria

KRISI ekonomikoari, musika kontsu-mo ohitura berriei, interneten haz-kundeari eta paperaren gainbeherariegokitu zaio Entzun! aldizkaria, etapaperezko bihilabetekaria urtekarida gaur egun. Mimoa mantendudute ordea, Xabier Sagardia zuzen-dariaren hitzetan: “Ateratzen genuenale bakarra berezia izatea nahigenuen”. Horretarako ezaugarriakditu: liburu formatua, 144 orrialdeeta musika disko osagarria, “urteangertatutakoaren lagin txiki bat”.

Argitalpenaren zain dauden ira-kurle fidelak ditu urtekariak: “Esan-go nuke jendeak egiten duguna eza-gutu eta baloratzen duela”. Horreketa musikarako zaletasunak jarraitze-ra bultzatzen ditu: “Urtez urte bizi

gara eta ez dugu harago begiratzen.Asmoa honi eustea da eta uste dugueuskal prentsan produktu espeziali-zatuak egotea, nahiz txikiak izan,oso garrantzitsua dela”.

� IRRATIAZebrabidea

URTEETAKO ibilbideak aldaketakdakartza eta Hala Bedi irratiak sortu-tako Zebrabidea irratsaioaren azkenakjoan den ikasturte amaieratik honaetorri dira: Arrosa Sarean erreferen-tzial bihurtu da eta ahots bakarra dugidari, Nekane Zinkunegi.

Bere ahotsa ez da entzuten denbakarra ordea, Arrosa Sarekokideek proposamenak egin etaZebrabidea-n parte har dezakete.“Beraiek aipatzen dituzten gaiak

gero beste ikuspegi batetik jorra-tzen dira eta elkarrizketarako gaiakizan daitezke. Eta kolaborazioekinberdin”, dio Zinkunegik.

Gainera, “interes orokorrekoaizan arren, isilean gelditzen direngai txikiei lekua egiten saiatzen garamagazinean”.

� IKUS-ENTZUNEZKOAKIDEMtitateak saioa, HamaikaTelebista

BI ARRAZOI zituen Nagore Uriarteaurkezleak IDEMtitateak gisakoprograma bat proposatzeko: elka-rrizketak egiterakoan sumatzenzuen emakumeen falta eta berdinta-sunarekin lotutako saio bat egitekogogoa. Telebistan emakumeenhutsuneaz aritzean ez du kazetarion

| IURE EIZAGIRRE |

Ahots txikien bozgorailu

Ezker-eskuin eta goitik behera: Nekane Zinkunegi Zebrabidea-ko gidaria Aitor Abaroa eta Ander Perez kolaboratzaileekin; euskal hedabideetako kazetariak Herriko Bozen jarraipena egiten irrati eta telebistarako; Nagore Uriarte IDEMtitateak saiokoaurkezlea; Xabier Sagardia Entzun! urtekariko zuzendaria azken urtekariekin; proiektuari babesa ematera hurbildutako jende

andana Aiaraldea Komunikazio Leihoaren aurkezpen ekitaldian; Iaz Durango eta Iruñea artean egindako giza katea.

Page 47: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 47�

ARGIA SARIAK 2015 - TERMOMETROA

erantzukizuna ezkutatzen:“Beharbada guk ere erreferen-tzialtasun falta dugu eta gizongehiago ikusten ditugu, beraienikerketak, lanak… Beti jotzendugu eurengana adituak beharditugunean”. Emakume adituaktopatzean ezezkoa ere esandiote: “Erantzuten zidaten eurakez zirela adituak, nahiz eta tesiaketa artikuluak zituzten idatzita.Konfiantza falta nabaritzennuen”.

IDEMtitateak saioan emaku-meak jarri ditu hizketan Uriar-tek, hainbat gizon ere bai, ema-kumea eta kartzelaz, etxekolangileen errealitateaz eta generorolez gaztetxe eta gune autoges-tionatuetan, besteak beste.“Indartu nahi izan den ideia da,gonbidatuek ere askotan errepi-katzen zutena, ez direla emaku-meak euren gaiez hizketan, bai-zik eta emakumeak denonakdiren gaiez hitz egiten”.

� INTERNETIparraldeko euskal hedabideen hauteskundeetako jarraipena

IPAR EUSKAL HERRIKO euskara-ren egoera zaila ikusita elkarla-nera jo dute euskal komunikabi-deek, eta Euskal Irratiak,Kanaldude, Kazeta, Ipar EuskalHerriko Hitza eta Herria bateraaritzea iazko herriko bozezinformatzen “bide horretanegindako beste urrats bat” izanzen, Euskal Irratiak-eko JoseLuis Aizpururen esanetan.

Euskarri ezberdinei eskereremu zabalagora heldu ziren:“Hego Euskal Herritik ere mezuugari jaso genituen eta horrekerakusten du, teknologia berrie-kin, mugak gaindi daitezkeela”.

Hedabide nagusiak ere elkar-lanean aritzen dira hauteskundekanpainan, baina euskarazkoek,“herritarrek bultzaturikoak iza-nik”, beste helburu batzukdituzte: kostaldea eta barnealdeauztartzea, herri txikienetakoemaitzak ematea edo hautagaiguztiei hitza ematea. Hori duteerronka orain prestatzen aridiren departamenduetako hau-teskundeetan ere.

� SUSTAPEN EKINTZAGure Esku Dago

EUSKALDUNEN gogoan geratukoda 2014ko ekainaren 8a, erabaki-tzeko eskubidea aldarrikatuz150.000 pertsonek Durango etaIruñea elkartu zituztenekoa.

Ainhoa Mendibil Gure EskuDago-ko komunikazio ardura-dunaren ustez, komunikazioestrategiez harago, norbanakoenharremanek eragin zuten jendeolde hura. Baina bideoklipak“komunikatiboki” izandako era-gina ere azpimarratu du: “Dina-mika martxan jarri zen momen-tutik hartu zuten parte EuskalHerriko musikari ezagun ugarik.Gure filosofia letran, musikaneta egiteko moduan txertatu zen:pertsona ezberdin pila, batzukaurretik elkarrekin jardunak,besteak ez, eta denak batera”.

� MEREZIMENDUZKO SARIAAiaraldea Komunikazio Leihoa

KOMUNITATEAREN borondatetiksortua, webgune batetik abiatueta zabaltzea lortu du AiaraldeaKomunikazio Leihoak 2010etikhona. Profesional eta bolunta-rioen lana uztartu eta egun, irra-tia, papereko hamaboskaria etamugikorretarako aplikazioa erebaditu, baita inoiz bazterreanutzi ez duen komunitateari begi-rako proiektuak ere.

Iaz abiatutako Aiaraldea HerriElkargoari forma ematea dahorietako bat. “Ez da bakarrikkomunikabideak sustatzeko zer-bait baizik eta euskarazko komu-nikazio jarduna eta komunitateaeraikitzeko elkargune bat”, azal-du du Gartzen Garaiok.

Inguruarekiko harreman estuhori komunikazio egitasmoarenizaeran ere nabari da, izan ere,“Aiaraldea eskualde politikoanbost herri bakarrik daude: Laudio,Amurrio, Aiara, Artziniega etaOkondo. Errealitate horrek ez dioerantzuten errealitate soziologiko-ari eta guk Bizkaiko beste lau herriere sartzen ditugugure proiektuan:Urduña, Orozko,Arrankudiaga-Zolloeta Arakaldo”. n

Page 48: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

48 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Cilff Owenek egin eta The Columbianek heda-tutako argazkian, Bulletin of the AtomicScientistseko Sivan Kartha eta RichardSomerville prentsaren aurrean, “Azken Juizio-aren Ordularia” bi minutuz aurreratzen, hon-damendi totala irudikatzen duen gau erdirakobost minutu ez baina hiru baizik geratzen ezzaizkigula azaltzeko. Zientzialariek mundukolider eta herritar guztiei zabaltzeko aurkezturi-ko agiriak dio, besteren artean: “Gaur, GerraHotza bukatu eta 25 urtera, elkarte honetakokideok zehaztasunez aztertu dugu munduarenegoera eta ohartu gara gizadia arrisku han-dian dagoela. Doomsday Clock delakoarenorratzak gauerdi hiru minutu gutxira aurreratuditugu, hondamenditik 2014an baino bi minu-tuz gertuago gaudelako. Uneotan benetanhandia da katastrofe mundiala gertatzekoprobabilitatea eta hondamendi arriskua gutxi-tzeko behar diren ekintzak oso azkar hartubehar dira”.

AZKEN JUIZIOAREN ORDULARIA DA,“Doomsday Clock”, eta gizakiokmunduaren akaberarako bideanbarnatzen ala hartatik urruntzen arigaren azaltzeko asmatu zutenAEBetan gai nuklearretan adituakdiren zientzialari nagusiek. Urtarri-laren 22an alarma zabaldu dute,ordularia gauerdiko hamabiak bostgutxitik hiru gutxira aurreratuz: his-torian oso gutxitan bezain hurbilomen gaude azken debacle handitik.

ARGIAko orriotan bertan “Azkenjuiziorako bost minutu falta, diote zien-tzialari atomikoek” titulatu genuen2009ko ekainean, eta “Zazpi minutufalta dira’, dio erloju atomikoak”2003ko ekainean. Hamabi urtegeroago, planetak gaur ezagutzendugun itxuran biziraun dezan zien-tzialariek arriskuak nola handitzenikusi dituzten seinale.

Paradoxikoki, munduko lehenbonba atomikoa asmatzen jardun-dako zientzialariek, AEBetakoGobernuaren Manhattan Projectfamatuan aritutakoek, sortu zuten1945ean Bulletin of the Atomic Scien-tists, zientzialari atomikoen agerka-ria. Bi urte beranduago aurkeztuzioten publiko zabalari “DoomsdayClock”, Azken Juizioaren Ordularia.

18 aldiz aldatu dizkiote orratzak.Hondamendia hurbilen 1953anikusi zuten, Gerra Hotzaren beroe-nean. Aldiz, unerik lasaiena zien-

tzialariontzako 1991n gertatu zen,Berlingo harresia erori eta SobietBatasuna hondoratu zenean. Ziu-rrenik une hartako pozean ez zirenohartu munduaren aldaketa geopo-litiko sakon hark bere baitan zera-matzala ondorengo garaietako lis-karren haziak. Oraingoenak.

1947tik erlojuak irudikatu ditugauerdirako falta diren minutuak,hau da, katastrofe nuklearrera iritsiartekoak. Zientzialariok jabetuakziren AEBek lehen bonba zaparta-razi ostean bere eta Sobiet Batasu-naren artean hasitako lehiak unebatetik bestera ekarri zezakeela giza-kia suntsitzerainoko gerra totala.

Geroztik Atomic Scientists elkar-teak lan eskerga egin du armanuklearren kontrolaren alde, bainagero eta gehiago joan da muturrasartzen denborarekin Lurreko jen-deentzako agertu diren arriskuberrietan. Klimaren mehatxuezgain, teknologia berriek berekinekarri dituzten arrisku orain arteezezagunak ere aztertzen dituzte.

Buletinaren ekipoko zientziala-riek –tartean 17 nobel saridun dire-la– erabakitzen dute gizadiareneguna betirako amatatzeko gehiagoala gutxiago falta den. Zergatik deli-beratu dute minutuen orratza bostgutxitik hiru gutxira hurbiltzea?

Kazetarien aurrean ordulariarenorratzak mugitzeko ekitaldian

honela azaldu du urtarrilaren 22anbuletineko zuzendari exekutiboKennette Benedictek: “Gaur giza-diaren bizirautea bera mehatxu-pean jartzen dute erremediorik jar-tzen ez zaion klimaren aldaketaketa arma nuklearren lehiak, berekindakarren arsenal izugarri handienmodernizatzearekin. Eta mundukoliderrek horietan huts egiteak arris-kuan jartzen ditu Lurreko jendeakoro”.

Buruzagiei eta herritarrei hoskaKlimaren aldaketak sortu duenarrisku itzelaz, berriz, Sivan Karthazientzialariak esan du agintariek ezdutela urrats funtsezkorik eman, ezdutela eten beroketa eragiten dutenkutsakorren alorrean eduki dutenjokabide koldarra, iniziatiba ezdutela hartzen, urteotan sortutakoespektatibak ez direla bete.

“Orain ezin gara harritu, beraz,emaitzez. Munduak isurtzen dituennegutegi eraginezko gasak gaur%50 gehiago dira 1990ean zirenabaino. Usuriak 2000tik gaurdainohanditu dira aurreko hiru hamarka-dak batuta baino gehiago. Erregaifosilak eskuratzeko azpiegituretanjarraitu dugu urtean bilioi bat dolarbaino gehiago inbertitzen, eta horieigehitu behar zaizkie erregai fosileiemandako ehunka mila milioitakodiru-laguntza publikoak. Jokabide

2015ean handitu egin dira mundua hondamendira iristekoaukerak: klimaren aldaketa geldiezina, arma nuklearren

modernizazioa, arsenal atomikoen sakabanatzea...Agintariei eta herritarrei ohartarazteko, Atomic Scientistzientzialari taldeak bi minutuz aurreratu du “Doomsday

Clock” famatua: hiru minutu geratzen zaizkigu ernatzeko.

Erloju atomikoak dio:hiru minutura gaude

kataklismotik

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

2015EKO OTSAILAREN 8A 49�

- TERMOMETROA

hau aldatu dezakegu eta aldatubeharra daukagu azpikoz gain”.

Atomic Scientists elkarteko Sha-ron Squassonik, armen ugaritzeagelditzeko programetan aspaldikoaditua bera, aitortu du GerraHotzaren amaieraz geroztik halakobaikortasun bat egon dela jendeenartean, arma atomikoak dauzkatenestatuak gai izango zirelakoan lehianuklearra kontrolpean edukitzekoeta pixkanaka lortuko zutela urrun-tzez suntsiketa atomikoaren leizea-ren bazterretik.

Baina baikortasun hau haizeakeraman du, funtsean bi alorrotan:arma nuklearren modernizatzeasustatu dute potentzia handiek etalehendik zeuzkaten armak desegite-ko programak ahultzen utzi dituzte,

programok ia geldiarazteraino.Squassonik salatu duenez, “nahiz

eta AEBek eta Errusiak gaur ezdauzkaten dozenaka milaka armaatomiko Gerra Hotzaren garaianzeuzkaten moduan, horiek gutxitze-ko ahalegina izugarri mantsotu daazken urteotan, Krimeako krisiabaino askoz lehenagotik. 2009tik2013a bitartean Obamaren admi-nistrazioak ez du arsenaletik erreti-ratu 309 buru nuklear baizik”.

Arrisku larri gehiago ere izenda-tu dituzte “Doomsday Clock”enminutu-orratza aurreratzerakoan.Bata, argindarra sortzen duten zen-tral nuklearren erregaiak metatzekoeta segurtatzeko sistema egokirik ezedukitzea. Bestea, hondakinokarma atomikotarako erabiltzeko

gaitasuna munduan zehar barreiatuizana, potentzia nuklear klasikohandien aldean estatu eta taldeaskoz gehiagoren eskueran jarrizarsenal nuklearrak.

Hirugarrenik, teknologia berrieksortutako arriskuak ere aipatudituzte. Berrikitan Ebola birusarenerasoari aurre egiteko estatuak zeinahul jokatu duten ikusirik, zientzia-lariak oso kezkatuta daude biologiasintetikoaren alorrean eta zer esanikez bioterrorismoan sortu direnarrisku itzelez.

“Doomsday Clock”en orratzakaldatuz, larrialdiaz ohartaraztekodeiadar dramatikoa egin dute:“Zientziak garbi azaldu du: negute-gi eraginezko gasak ez badira moz-ten munduan, katastrofe klimatikoagerta daiteke. Arma atomikoeidagokienez, batzuek arma atomiko‘mugatuak’ deitzen dituztenek ereeragin ditzakete jendeen galeramasiboak eta mundu osoko inguru-menarentzako kalte larriak. Arrenerregutzen diegu [we implore] mun-duko lider politikoei elkarrekin egindezatela lan, azkar erreakzionatudezatela zorrotz gutxitzeko beroaatxikitzen duten gasen isurketa glo-bala, bereziki karbono dioxidoare-na, eta murriztu ditzatela arma ato-mikoen arsenalak”.

Jende arruntentzako ere badau-kate deia zientzialariok: “Mundukoherritarrei ere egiten diegu erreguberen buruzagiei bultza diezaietenekitera. Mehatxua hurbiltzen arizaio gizadi osoari. Giza-diak orain erantzunbeharra dauka, oraindikastia geratzen den bitar-tean”. n

Page 50: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako

50 � 2015EKO OTSAILAREN 8A

“ERDITU zen amak ere ez duezagutuko kutxa hau” aipatuomen zuen Enrique Goñik2002an CAN zuzentzera helduzenean. Orduan Miguel Sanz zenNafarroako Gobernuko lehenda-kari eta baita CANeko adminis-trazio kontseiluko lehendakariere; berak ekarri zuen Goñi, zor-tzi urtez Nafarroako gizon bote-retsuenetakoa izan zena. YolandaBarcina ere giltzarri izan da pro-zesu honetan, Iruñeko alkateizendatu ondoren CANeko kon-trol batzordearen burua izan zela-ko eta Gobernuko lehendakari-tzara iritsi zenean, administraziokontseiluko lehendakari. Haiekindesagertu zen Nafarroako Kutxa.

Desagertu ez, esan zuen GoñikLegebiltzarrean egindako agerral-dian, baina gaur egun Caixabanke-ko akzioen %1 besterik ez da. Cai-xabankek 2012an Banca Cívicaerosi zuenean –talde horrenbarruan zegoen CAN Caja Burgos,Caja Canarias eta Caja Solekinbatera– bere balioa 200-300 milioieuro artekoa zen. 2010ean CANek1.300 milioitan baloratzen zuenbere burua, baina 2012an BancaCívicaren baitan boterea banatzekoegindako auditoria batek 408 milioieuroko balioa eman zion. Eta azke-nean 200-300 milioi eurotan salduzen. Gaur egun Caixabankendituen %1eko akzio multzo horrenekintza soziala bideratzen duenbanku fundazioa da. Banca Cívica-rekin bat egin aurretik Nafarroakoaurrezkien %50 biltzen zuen.“Finantza erakunde moduan existi-tzen duela esatea eufemismo hutsada”, erantzun zuen Lorenzo Rie-zuk, Goñiren aurretik CANekozuzendari izan zenak.

Ez dela desagertu, kutxarenegoera bizi izan den finantza tsu-

namiaren ondorio dela defendi-tzen dute CANeko arduradunohiek eta UPNk. Haren azken 10urteetako kudeaketan, ordea, han-dikeria, ustelkeria eta kudeaketatxarraren zantzu gehiegi pilatzendira, neurri sinesgaitzetara iriste-raino.

2003-AN CANek 240 bulegozituen eta 2010ean 510. Bulegozabalkunde zoroari ekin zionEnrique Goñik eta prozesuhorretan gutxienez 400 bat milioieuro inbertitu zirela diote ikerke-tek. Nafarroan, EAEn, Espai-nian eta atzerrian zabaldu zirenbulego horiek. Kasurik berezie-netakoa AEBeko Washingtongobulegoa izan zen, milioiak inber-titu ziren berau zabaltzeko etaazkenean ez zuen lortu AEBekobanku agintaritzaren jardutekobaimenik ere.

CANek parte har tzen zuenenpresetako kudeaketan eremilioi euro asko galdu ziren.Goñi zuzendaritzara iritsi ondo-ren 300 bat aurrejubilazio gauza-tu ziren –180 milioi euroko kos-tuarekin–, baina 1.000 batkontratazio berri egin ziren. Poli-tikari eta zuzendaritza karguetanmilioika euro xahutu ziren dieta,opari eta soldata itzeletan. Espai-niako Auzitegi Nazionala orain-dik ikertzen ari da Goñi bera etaMiguel Sanzen ondasunak. Goñik8 urtetan 10,15 milioi euro kobra-

tu zituen soldatetan eta beste 2milioi euro pentsio funts batean...2002-2012ko epean CANen izan-dako eskandaluen zerrenda amai-gabea da.

Hori guztia ikertu behar duorain Nafarroako Legebiltzarrekoikerketa batzordeak. Martxoarenerdira arte du horretarako epea etaakaso hil horren bukaera arte luza-tuko da bere lana. Lehenik taldeparlamentarioek eskatutako txos-ten mendia aztertu beharko du etaondoren CANeko agintari etaarduradunen agerpen desfileaizango da. Nekez pentsa daitekeikerketa denbora honetan denaargitu daitekeenik eta horregatik,logikoena litzateke hurrengolegealdian ere Legebiltzarrak iker-ketarekin jarraitzea. Maiatzekoforu hauteskundeetarako emaitzekerabakiko dute hori posible denala ez.

Ikerketaren zati handi bat, denaden, egina dago dagoeneko etapublikoa da, 2013an Kontuz elkar-tearen salaketa eta ikerketetanoinarritutako El Banquete liburuanargitaratua dago. Horkoak diraartikulu honetan argitaratutakodatu gehienak. Alberto Gil, AritzIntxusta eta Patxi Zamora diraikerketa erraldoiaren egileak. Sala-keta horietan oinarritu zen MariPaz Benito epailea CANeko die-ten afera ikertzerakoan. Oraingosaioan Nafarroako Legebiltzarrakhor agertzen den laurdena demos-tratzea lortuko balu itzela litzate-ke. Ez du samurra izango. SikieraNafarroako gizartearen aurreanCANen desagerpenean UPNkduen erantzukizunpolitikoa argi geratukobalitz... Inpunitatea-ren amaieraren hasieralitzateke. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Inpunitatearen amaieraren hasiera

Sikiera Nafarroakogizartearen aurreanCANen desagerpeneanUPNk duenerantzukizun politikoaargi geratuko balitz...

Page 51: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako
Page 52: Errudun sentitzen diren amen belaunaldia...pologoa eta Irati Fernández. Ama onaren ideala indarra hartzen ari da; amatasun natu-ralizatzaileak edo esentzialistak ireki du horretarako