errezeta liburua

24
Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 1

Upload: mlopezdelapuente8409

Post on 14-Nov-2014

322 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 2: Errezeta liburua

AHATEA LARANJAREKIN

OSAGAIAK: ahate bat 6 laranja tipula bat kopa bat koñak

baso erdi bat ardo zuri baso bat salda edo ur koilarakada bat irin erramua, ezkaina eta perrexila

PRESTATZEKO ERA:

Ahatea txikituta kazola batean ipini eta gorritu. Ongi gorrituta dagoenean, tipula xehetu, eta kazolara bota: tipula,erramua, ezkaina eta perrexila.

Tipula ongi gorrituta dagoenean, irina erantsi, baina kontuz ibili ez erretzeko.

Kopa bat koñak bota eta su eman. Ondoren ardoa, salda eta gatz pixka bat ipini eta irakiten utzi su txikian.

Ahatea ia egina dagoenean 2 laranja zuku erantsi.

Ahatea kazolatik atera eta saltsa iragazi eta berriz ere kazolan jarri ahatea eta saltsa.

Laranja azal bat 3 minutuz uretan irakin eta gero mehe-mehe moztu. Hori ere kazolara gehitu.

ARRAUTZA FLANA

12 FLAN EGITEKO OSAGAIAK:

1 litro eta laurden esne 6 arrautza 12 gorringo 300 gramo azukre

MOLDEA KARAMELIZATZEKO:

200 gramo azukre

PRESTATZEKO ERA:

Hasteko, nahastu gorringoak, arrautzak eta 300 gramo azukre. Bestalde, esnea irakiten jarri. Gero, nahastu bi parteak.

Prestatu karamelua 200 gramo azukre eta urarekin, eragin su suabearen gainean. Banatu karamelua molde guztietara. Bete moldeak kremarekin eta erre labean maria bainuan 180-200 ºC. Flana egongo da barrualdeak 85 ºC hartzen dituenean.

Atera labetik eta utzi hozten.

Atera moldetik eta esne-gainarekin zerbitza dezakezu.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 2

Page 3: Errezeta liburua

ARROZA KUBATAR ERARA

OSAGAIAK:

Arroza Tomatea Arrautza

PRESTATZEKO ERA:

Kazola batean, arroza egin. Gero, zartaginean tomatea frijitu. Ondoren, arroza bere "puntuan" dagoenean, plater batean ipini. Tomatea gaineratu. Eta, bukatzeko zartaginean arrautza bat frijitu. Eta, arrozaren gainean ipini.

ARROZ-ESNEA

OSAGAIAK:

litro bat esne 300 gramo arroz kanela abar bat limoi azala 150 gramo azukre

 PRESTATZEKO ERA:

Ipini esnea, limoi azala eta kanela lapiko batean. Irakin suan poliki-poliki, irakiten duenean bota arroza eta jarri irakiten berriro minutu batzuetan.Gero, ipini arroz-esnea ontzi txiki batzuetan eta itxaron hoztu arte. Hozten denean, nahi duzunean jan dezakezu.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 3

Page 4: Errezeta liburua

BAKAILAO BUZTANAK PIPERREKIN

OSAGAIAK (LAU LAGUNENTZAT):

6 bakailao buztan, oliba olioa, 2 arrautza, irina, tipula, piper berde bat, piper gorriak, tomate frijitua eta kayena bat.

TRESNAK: Ontzi bat, zartagin bat, eta lapiko handia eta zapala, txikia eta sakona baino hobeto.

 PRESTATZEKO ERA:

Errezeta prestatu aurretik, bakailaori gatza kendu. Hori lortzeko, bakailoa ontzi batean urarekin ipini eta hozkailuan sartu. Sei edo zortzi orduren ondoren, atera bakailaoa eta txorrota azpitik pasatu eta gero, berriro ur berriarekin hozkailuan sartu. Operazio hau beste behin errepikatu.

Hori egin eta gero, errezeta egiten hasi ahal gara. Bakailao buztanak lehortu eta bi edo hiru (handienak) zatitan ebaki. Tipula eta piper berdea txikitu eta lapiko batean olioarekin gorritu, su erdian. Bestalde, plater batean arrautzak irabiatu.

Zartaginean gaineratu olioa eta berotu. Oso bero dagoenean, bakailao buztanak irinean eta gero arrautzean (bi aldeetatik) pasatu eta bota zartaginean. Frijituta dagonean zartaginetik atera eta lapikoan ipini, tipula eta piper gainean. Gogoratu bakailaoren larrua beti-beti gorantz ipintzea, hori egiten bada ezin delako lapikoan itsatsi.

Bakailao buztan guztiak lapikoan daudenean, tomate frijitua (etxekoa hobeto) eta kayena txikituta gaineratu, eta sua igo. Noizean behin lapikoari eragin, horrela bakailoak bere gantza askatuko du eta askoz goxoago egongo da. Azkenean, irakiten duenean piper gorriak gaineratu.

GUACAMOLE

OSAGAIAK 3 – 5 LAGUNENTZAT:

Bi ahuakate, laurden bat tipula, laurden bat tomate, ale bat baratxuri, limoi bat, zati bat pipermorro, gatza, piperbeltza, esnea, ardo-ozpina, oliba-olioa.

PRESTATZEKO ERA:

Tipula, tomatea, pipermorroa eta baratxuria zuritu eta zati txikietan egin.Ahuakatea zuritu eta sardexkarekin edo turmixerekin xehetu.Nahastu dena, txorrotada bat esne bota, eta berriro nahastu.Gatza eta piperbeltza bota, eta gero txorrotada bat ardo-ozpin eta oliba-olioa bota.Azkenik, limoi zukua gehitu. Prest dago jateko natxoekin edo ogiarekin.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 4

Page 5: Errezeta liburua

KALABAZIN KREMA:

4 LAGUNENTZAKO OSAGAIAK:

kalabazin handi bat (edo bi txiki), 2 edo 3 patata, tipula bat, piper berde bat, gatza, 2 edo 3 oliba olio koilarakada, litro bat esne erdigaingabetu 2 edo 3 "el caserio"ko gazta-atal (edo antzekoa; izan daiteke ere philadelphia gaztarekin). PRESTATZEKO ERA: Lehendabizi tipula eta piper berdea txikitu eta, kalabazina egosiko duzun kazola berean frijitu 2 edo 3 oliba olio koilarakadarekin, tipula karamelizatu arte.  Gero, kalabazina eta 2 patata zuritu eta txikitu behar dituzu eta, kazolatik ezer kendu gabe, barrura gaineratu 2 edo 3 "el caserio"ko gaztarekin (edo antzekoa).   Hori egin eta gero, gehitu litro bat (edo estali arte) esne erdigaingabetu eta berotu egosi arte eta gero, irabiatu dena irabiagailurekin. Nahi baduzu, pikatoste batzuk gehitu ditzakezu, bakoitza bere platerean. 

KROKETAK

OSAGAIAK:

1 l esne, gatza, 200 ml oliba olio, 200 gr. irin, ogi birrindua, 3 arrautza. PRESTATZEKO ERA:

Lehenengoz litro bat esne gatzarekin bota kazola batean eta irakin. Aparte, bol batean, oliba olioa irinarekin nahastu, eta gero, esnea gainera bota eta nahastu orea lodi egon arte.Hor bota ahal duzu atuna, bakailaoa... Gero ontzi batera bota eta itxaron orea hotz egon arte.Hurrengoan hozkailuan sartu. Orearekin bolak egin eta ogi birrindutik pasa, gero arrautzatik pasa eta berriz ogi birrindutik. Azkenean frijitu zartaginean.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 5

Page 6: Errezeta liburua

LARANJAZKO BIZKOTXOA

OSAGAIAK:

laranja bat 3 arrautza kainako azukre integrala (250 gr.) Oliba olio birjina estrakoa (100 gr.) Jogurt natural bat Irin integrala (250 gr.)

Legamia “Royal” pakete bat (16gr.) Gatz pixka bat Gurina eta irina moldearentzat Azukre integrala (eskukada txiki bat

bizkotxoaren gainean hautseztatzeko)

PRESTATZEKO ERA:

Lehen eta behin bi gauza egin behar dituzu:

1) Labea berotu behar duzu 180 ºC heldu arte.

2) Molde bat bizkotxoarentzat urineztatu eta irineztatu. Moldea metalezkoa izatea onena da.

Laranja prestatzeko

Lehenengoz laranjaren poloak kendu, gero laranja erditik moztu behar duzu, orduan barruan dagoen kordoi zuria kendu, eta gero laranjaren erdiak lau zatitan moztu behar dituzu. Laranja guztiak aleak ez eduki arren, batzuk badauzka, horregatik laranjaren zortzirenetan aleak bilatu eta kendu behar dituzu.

Nahasketa prestatzeko

Jarraitzeko, irabiagailu onarekin, arrautzak, azukrea eta laranjaren zatitxoak nahastu, birrindu eta irabiatu behar dituzu hiruzpalau minutu bitartean. Gero, jogurta eta olioa gehi itzazu eta berriro nahasketa irabiatu behar duzu, minutu batez. Orduan irina, legamia eta gatza gehitu eta berriro minutu batez irabiatu behar dituzu. Horrela lortu duzun nahasketa moldean bota, eta labean sartu (labean sartu baino lehen azukre eskukada txiki bat bizkotxoaren gainean hautseztatzea komenigarria da, gozo-gozoa geratzeko).

Labean

Bizkotxoa labean sartu ondoren labea ezin du ikeki, 35 minutu pasatu arte. Orduan labea ireki eta labana bizkotxoan sartu, bizkotxotik labana ateratzen duzunean ondo begiratu behar duzu, labana garbi eta lehor badago, zorionak, bizkotxoa prest dago, baina labana ez badago garbi eta lehor, labean bizkotxoak 5 edo 10 minutu gehiago jarraitu behar du, minutu horiek bete eta gero, berriro labana proba errepikatu behar duzu, eta labana garbi eta lehor egon arte, prozesu hori berriro errepikatu behar duzu bizkotxoa prest edo erreta egon arte.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 6

Page 7: Errezeta liburua

LARANJAZKO BUÑUELOAK

OSAGAIAK 6 LAGUNENTZAT:

200 gr. irin, bi koilaratxokada legamia, ½ koilaratxokada gatz, laranja handi bat, hiru arrautza, jogurt natural bat, katilu bat azukre arrautzeztatzeko, edalontzi bat eta koilarakada bat oliba olio.

PRESTATZEKO ERA:

Laranja ondo garbitu ondoren, zatitxoetan txikitu eta birrindu dena, azala ere bai, irabiagailu elektrikoarekin. Jogurta, arrautzak, gatza eta oliba olioa gaineratu.

Gero, nahasketa guztia plater sakon batera bota eta irina eta legamia bahetuta gehitu. Nahasi espatularekin dena lotuta izan arte eta utzi jalkitzen 30 minutuz.

Bestalde, berotu edalontzi bat oliba olio zartagin batean eta prestatutako orearen bola txikiak frijitu. Gorritzen direnean, bolak kendu eta xukatu.

Azkenik, zabaldu azukrea plater batean eta arrautzeztu buñueloak. Beroak zerbitzatu.

LIMOIZKO BIZKOTXOAOSAGAIAK:

3 arrautza 250 gramo azukre Limoizko jogurta 400 gramo irin Gurina Legamia Oliba olioa

PRESTATZEKO ERA:

Hasteko, ontzi borobilean arrautzak bota eta irabiatu eta gero, limoizko jogurta gaineratu eta nahastu.

Ondoren, irina, legamia, azukrea eta oliba gaineratu eta dena nahastu masa bat egin arte.

Gero, molde bat gurinarekin igurtzi eta masa bota.

Azkenik, labean moldea sartu 45 minutuz.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 7

Page 8: Errezeta liburua

MAKARROIAK TOMATEAREKIN

OSAGAIAK:

500 g makarroi 6 tomate handi tipula 1 2 zati baratxuri Albahaka oliba olioa gazta gatza

 PRESTATZEKO ERA:

Kazola batean ura eta gatza ipini eta jarri sutan zortzi minutuz. Irakin ondoren gehitu makarroiak. Tipula eta baratxuriak zatitu eta ipini zartagin batean oliba olioarekin. Gero, gehituko dugu tomate zatitua eta bi koilara albahaka. Azkenik, gazta ere ipiniko dugu.

MUTTURRAK TOMATEAREKIN

OSAGAIAK (sei pertsonarentzat): 

Errezeta hau normalean tabernan ipintzen dut eta jendeari asko gustatzen zaio. Oso-oso erraza da.

 PRESTATZEKO ERA:

1. Harategian txerriaren muturrak erosi behar dituzu. Normalean txerriaren aurpegiak saltzen dituzte. Lau edo bost erosi eta garbitu. 2. Aurpegiak presio-eltzean urarekin ipini eta balbula igo denean sutatik kendu. 3. Tipula moztu eta aurpegiak ere bai. Balbula jaitsi denean, aurpegiak bigunak dira eta mozteko hobeto da. 4. Kazola batean tipularen zatiak, pipermina, tomate frijitua (Apis, Orlando....), ardo zuria (edalontzi bat) ipini aurpegiekin eta hamabost minutuz egosi behar duzu. Muturrak jateko prest daude. ON EGIN!

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 8

Page 9: Errezeta liburua

OILASKOA SAGAR SALTSAREKINOSAGAIAK:

Bi oilaskoBi sagarTipula batOlioa

NOLA PRESTATU:

Hasteko, garbitu bi oilaskoak eta gero, txikitu zatitan. Hartu kazola bat oso olio beroarekin eta bota zatiak. Gero, tipula bat zuritu eta berriz txikitu, bota tipula zatiak oilaskoari.

Lehenbizi, hartu bi sagarrak, ebaki eta txikitu ere bai.

Tipula gorritu denean, gehitu sagar zatiak, eta kazolan dena eginda dagoenean, jaitsi sua eta utzi oso motel egosten.

Amaitzeko, hartu oilasko zatiak eta jarri beste kazola batean. Saltsa egiteko erabili irabiagailua eta pasatu sagarrak eta tipula. Gehitu saltsa oilaskoari eta on egin!

PATATAK ALBARDATUAK

OSAGAIAK: (bi pertsona)

Hiru patataBi baratxuriArdo zuri (baso bat)OlioaGatzaPerrexilaIrinaArrautzak (bi edo hiru)Erramua

 PRESTATZEKO ERA:

1. Patatak zuritu eta moztu xerretan (zentimetro batekoak)2. Plater batean ipini irina3. Beste plater sakon batean arrautzak irabiatu gatzarekin4. Gero zartagin batean ipini olioa eta sutan jarri5. Patatak lehen irinaz pasatu eta gero arrautzaz albardatu6. Eta olioa bero dagoenean, patatak ipini eta frijitu.7. Gero patatak ipini kazola batean.8. Zartaginean olioarekin ipini perrexila, irin pixka bat, erramua eta ur pixka bat eta egin salsa.9. Salsa gaineratu patatei, eta eman sua. 10. Poliki-poliki egosi, gero sutatik erretiratu eta hozten utzi.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 9

Page 10: Errezeta liburua

PATATA TORTILLAOSAGAIAK: 2 arrautza, 2 patata, gatza eta olioa

PRESTATZEKO ERA:

Patatak zuritu eta gero zati txikitan zatitu.Zartaginean patatak olioarekin bota frijitzeko. Arrautzak irabiatu. Gero, arrautzak eta patatak nahastu. Berriro nahaskia zartaginean bota.Plater batekin buelta bat eman bi aldeetatik egiteko. Azkar egiten da. On egin.

PORRU-PATATAKOSAGAIAK:8 patata, 6 porru, litro eta erdi ur, baratxuri ale bat, oliba olioa, gatza

PRESTATZEKO ERA: Ipini kazola batean ura. Porruak zatitan moztu behar dira, ura irakiten dagoenean porruak jarri. Porruek 10 minutuz irakin behar dute, gero kazolan patatak zatitan jarri behar dira. Olioa, baratxuria eta gatza pixka bat ere ipini behar dira.45 minutu gutxi gora behera egon behar da egosten, sutatik atera eta on egin!!!!!!

SARDINAK DONOSTIAR ERARAOSAGAIAK:

800 g sardina Tipula handi bat Bi piper berde Lau baratxuri ale

Bi edalontzi sagardo Pipermin txiki bat Oliba olioa Gatza

PRESTATZEKO ERA:

Tipula eta piperrak garbitu ondoren, zatitxoetan txikitu. Zartagin batean olio pixka batekin, tipula, piperrak, baratxuria eta pipermina sutan ipini. Gazitu eta sofritoa prestatu Gero, sardinak ondo garbitu, burua eta sabelak kenduz. Gazitu. Molde angeluzuzen batean barazki frijitua ipini eta sardinak gainean. Azkenean, sagardoa gainera bota eta labean sartu 180 gradutan 8 minutuz. Denbora hori pasatzen denean, labetik atera eta zerbitzatzeko prest dago. ON EGIN !!!

SANDWICH ALBARDATUAK

OSAGAIAK: Bimbo ogia 100 gramo York urdaiazpikoa 100 gramo gazta

Arrautza bat Edalontzi erdi esne Oliba olioa

PRESTATZEKO ERA:

Lehenik, Bimbo ogia esnetan busti eta xukatu ogia eskuekin. Ondoren zartaginera olioa bota eta berotzen jarri. Olioa berotu bitartean, plater batean arrautza irabiatu. Jarraian Bimbo ogian ipin itzazue: York urdaiazpiko xerra bat, Gazta xerra bat, York beste bat; gero, Bimbo ogia

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 10

Page 11: Errezeta liburua

Sandwich osoa arrautzeztatu eta zartaginera bota. Gorritzen denean, eman buelta beste aldea gorritu arte. Sandwicha zartaginean egon bitartean plater bat hartu eta paperezko mahai-zapi bat ipini. Bukatzeko, sandwicha atera eta jar ezazu plater gainean. Kontuz!! Erre gabe!!!ON EGIN!!

TORRADAK

OSAGAIAK LAU PERTSONENTZAT: Ogi bat Hiru gorringo Litro bat esne 150 gramo azukre Bi kanela-makila Limoi bat Olioa

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko HEO 11

Page 12: Errezeta liburua

EDERTZEKO: Azukrea eta kanela birbiran.

NOLA PRESTATU:

Lapiko batean, litro bat esne jarri eta bota azukrea, bi kanela-makila eta limoi azala.Gero su epelean berotu eta itxaron irakin arte. Ondoren, sutatik atera eta utzi epeltzen.Bestalde, ebaki ogia xerratan, jarri ontzi batean eta gainetik bota esne beroa.Arrautzak irabiatu.Ogiari soberan dagoen esnea kendu eta arrautzatik pasatu ondoren olio berotan frijitu.Azkenik, zartaginetik atera eta sukaldeko paperean jarri olioa zurrupatzeko.Amaitzeko nahastu kanela eta azukrea eta torradei gainetik bota edertzeko. On egin.

TXOKOLATEZKO FLANA

KREMAo Ontzi batean esnea banillarekin irakiten jarrin behar duzu. Egosi denean

sutegitik kendu eta iragazi.o Gero txokolate zatituta gaineratu eta jalkitzen utzi minutu batzuetan eta

egurrezko koilararekin nahasi.o Bol batean nahastu arrautzak eta azukrea.o Ondoren esnea txokolaterekin bota aurreko nahasketara.

FLANA Ontzi batean karamelua egin behar duzu, lau koilarakada azukre eta bi urarekin

eta gero flanerako moldean bota ezazu. Krema moldean bota eta labean egosi 160 º C Maria bainuan. Ordubetean badago. Labetik atera, hoztu eta hozkailuan sartu, zerbitzatzeko ordura arte.

ZAPO ZOPA

Prestatzeko denbora: 25 minutu

OSAGAIAK: (4-6 lagunentzat9

-300 gr. zapo-1/4 kg. txirla-2 arrautza egosita-100 gr. aurreko eguneko ogi zati (oso meheak)-edalontzi bat sagardo

OSAGAIAK:

o Litro erdi esneo 130 gramo azukreo 100 gramo txokolate fondanto Leka bat banillao 5 arrautzao karamelua egiteko: lau koilarakada azukre

Page 13: Errezeta liburua

-tipula ertain bat (125 gr.)-koilarakada bat etxean egindako tomate-1/2 piper-perrexil hosto batzuk-koilarakada bat xehetutako perrexil-erramu hosto bat-bi koilarakada olio-litro eta erdi ur-pare bat azafran aro-gatza

NOLA PRESTATU:

Jar ezazu lapiko batean, ur hotzetan, tipula erdi bat baino gutxiago, perrexil hosto batzuk, erramua, baratxuri-ale bat eta gatza. Dena egosten den bitartean, garbi itzazu txirlak ur hotz eta gatz pixka batekin haien area askatzeko. Ura irakiten hasten denean, aldez aurretik garbitutako zapoa gehitu. Berriro irakiten duenean, txirlak gehitu. Utzi dena egosten bi minutu gehiago eta gero kendu sutatik. Lortutako salda iragazi eta gorde gerorako salda, arraina eta txirlak. Zartagin txiki batean bi koilarakada olio jar itzazu. Bero dagoenean, frijitutako tipula jar ezazu berriro sutan eta laga gorritzen poliki-poliki. Gero gehitu beste baratxuri ale bat xehetuta, perrexila xehetuta ere bai eta koilarakada bat tomate. Zartaginean dagoen guztia bota egindako saldan, baita arrain zatituta, txirlak maskorra gabe, piperra hiru zatitan eginda, azafrana eta ogi zatiak ere bai. Tipula egiteko erabili duzun zartagina "garbitu" sagardoan eta lortutako salda bota zopan. Bota behar duzu gatza, egosi hiru-lau minutuz eta sopera batean bota. Gainetik bota arrautza egosi xehetua.ETA ON EGIN!

Page 14: Errezeta liburua

EbakiEgosiEraginErantsiErretiluEsne-gainEstaliGaineratu, gehituGorringoGorrituGurinHarrotuHautseztatu

Cortar, corteCocerRemoverAñadirBandejaNataTaparAñadirYema de huevoDorarMantequillaMontar, subirEspolvorear

Igurtzi Irabiatu Irakin Legamia Nahasi, nahastu Ore Pipermin Tolestu Txikitu Urtu Zatitu Zuringo Zuritu

UntarBatirHervirLevaduraMezclarPastaGuindillaDoblarPartir, cortarDerretir, desleírCortar, partirClara de huevoPelar

ERREZETA EGILEA ORRIALDEA

Ahatea laranjarekinArrautza flanaArroza kubatar eraraArroz-esneaBakailao buztanak piperrekinGuakamole Kalabazin kremaKroketakLaranjazko bizkotxoaLaranjazko buñueloakLimoizko bizkotxoaMakarroiak tomatearekinMuturrak tomatearekinOilaskoa sagar saltsarekinPatata albardatuakPatata tortillaPorru-patatakSardinak donostiar eraraSandwich albardatuakTorradakTxokolatezko flanaZapo zopa

Isabel PinedoNuria López-MolinaEva RodríguezLaura PérezJosé Ignacio MirandaAldo Edwin NavarreteJatxu RedondoLeire HernándezÁngel PérezItziar OteizaNuria VargaEsti Sáez de AdanaElena DomínguezDiego MaloResu AbasoloRuth Mtz. de AntoñanaSilvia GonzálezEugenia PayaBeatriz FernandezCecilia VillarLoly ReoyoBelén Rozas

22334455677889910101010-111111-1212