erreformak

4
Hezkuntza erreforma terminoak hezkuntza sistemaren aldaketari egiten dio erreferentzia, betiere hobetzeko helburuarekin. Hezkuntza erreforma bat ikuspuntu desberdinetatik egin daiteke baina erreforma baten aurretik egoeraren azterketa sakona dago beti. Erreforma oro gizartearen adostasunarekin burutu beharko litzateke, hezkuntza guztiona delako eta guztiok daukagulako iritzia emateko eta aukeratzeko eskubidea. Baina hala al da? Gizarte adostasuna al dute azken erreformek edo ekintza ideologiko eta partidista hutsak dira? Gobernu desberdin guztiek erreformak egin dituzte haien agintaldian zehar eta Espainiako azken gobernuak tradizioari jarraitu dio. Ignacio Wert ministroaren azken erreforma Espainiako hamahirugarrena da, demokrazia ezarri zenetik. Egoera hobetzetik oso urrun, Espainiak Europako hezkuntza emaitzarik txarrenetakoa dauka. Gauzak horrela, 2012ko ekainaren 21ean LOMCE ( Ley Orgánica de Mejora Educativa) deituriko erreforma berriaren aurreproiektua onartu zen. Hauek dira Legeak dakartzan aldaketa garrantzitsuenak: - Batxilergoaren edo Lanbide Heziketaren aukeraketa urtebete aurreratzen da. Horrela, gaur egungo dbh-ko laugarren maila horietako baten lehen kurtso bihurtzen da. - Hiritartasunaren gaia edo arloa desagertu egiten da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan “Hiritar Hezkuntza” izango da eta Batxilergoan “ Etika eta Filosofia”. - Batxilergoko emaitzak kontuan hartzeaz gain, Unibertsitateek azterketa edo elkarrizketa pertsonalak egiteko eskubidea izango dute unibertsitate sarbiderako. - Neska eta mutilak bananduta hezteko aukera ere agertze da erreforma honetan. Muturreko lau aldaketa nagusi hauek eta orokorrean guztiek zeresan handia eragin dute gure gizartean eta alde batekoek

Upload: txinparta1

Post on 28-Jul-2015

142 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Erreformak

Hezkuntza erreforma terminoak hezkuntza sistemaren aldaketari egiten dio erreferentzia, betiere hobetzeko helburuarekin. Hezkuntza erreforma bat ikuspuntu desberdinetatik egin daiteke baina erreforma baten aurretik egoeraren azterketa sakona dago beti.

Erreforma oro gizartearen adostasunarekin burutu beharko litzateke, hezkuntza guztiona delako eta guztiok daukagulako iritzia emateko eta aukeratzeko eskubidea. Baina hala al da? Gizarte adostasuna al dute azken erreformek edo ekintza ideologiko eta partidista hutsak dira?

Gobernu desberdin guztiek erreformak egin dituzte haien agintaldian zehar eta Espainiako azken gobernuak tradizioari jarraitu dio. Ignacio Wert ministroaren azken erreforma Espainiako hamahirugarrena da, demokrazia ezarri zenetik. Egoera hobetzetik oso urrun, Espainiak Europako hezkuntza emaitzarik txarrenetakoa dauka.

Gauzak horrela, 2012ko ekainaren 21ean LOMCE ( Ley Orgánica de Mejora Educativa) deituriko erreforma berriaren aurreproiektua onartu zen. Hauek dira Legeak dakartzan aldaketa garrantzitsuenak:

- Batxilergoaren edo Lanbide Heziketaren aukeraketa urtebete aurreratzen da. Horrela, gaur egungo dbh-ko laugarren maila horietako baten lehen kurtso bihurtzen da.

- Hiritartasunaren gaia edo arloa desagertu egiten da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan “Hiritar Hezkuntza” izango da eta Batxilergoan “ Etika eta Filosofia”.

- Batxilergoko emaitzak kontuan hartzeaz gain, Unibertsitateek azterketa edo elkarrizketa pertsonalak egiteko eskubidea izango dute unibertsitate sarbiderako.

- Neska eta mutilak bananduta hezteko aukera ere agertze da erreforma honetan.

Muturreko lau aldaketa nagusi hauek eta orokorrean guztiek zeresan handia eragin dute gure gizartean eta alde batekoek nahiz bestekoek gogor defendatzen dute haien iritzia. Zer pentsatzen dute Espainiako ideologia desberdinek LOMCEri buruz?

Gure taldean gai honi buruzko ikuspegi desberdinak ikertzea erabaki dugu, iritzi desberdinak ezagutu eta gure iritzi pertsonala eraikitzeko.

Alde batetik, Espainiako egunkari eskuindarrek ( La razón eta ABC) Wert hezkuntza ministroaren hitzak islatzen dituzte kritikarik egin gabe. Honen arabera, LOMCE lege berria guztiz beharrezkoa da eta gaur egungo Espainiako gizartearen arazo larrienetako bat konpontzea du helburu: eskola porrota. Ministroak erreforma ideologiko bat izatea leporatu dioten kritikak ukatu ditu eta egoera larriak identifikatu eta hobetu nahi dituela argi utzi nahi izan du.

Page 2: Erreformak

Gainera, administrazioari lege berri honetara moldatzeko behar duen denbora osoa emango diola esan du eta konfiantza osoa duenez, 2050 urte arte ez dela lege hau aldatzeko beharrik egongo. Azkenik, Espainiako hezkuntzaren porrotaren erantzukizun zati bat irakasleak dutela adierazi du, gaur egungo krisi egoerarekin esfortzurako motibazio gutxi dagoelako.

Egunkari hauetan atentzioa deitzen du lege berriari egiten zaizkion kritikei ematen zaion garrantzi baxua. Egon diren etengabeko manifestaldiak aipatu egiten dira eta errespetuz tratatzen dira baina garrantzi gehiegi eman gabe.

El país eta beste egunkari ezkertiarren arabera, gaur egungo hezkuntza sistema ezegonkorra eta ahula da, eta ez da batere demokratikoa, eta gainera pribatizaziorako joera du. Konfesionala dela ere esaten dute, erlijioa (katolikoa gehien bat) eskola orduetan ematen denez gero. Honetaz gain, bereizia dela ere badiote, ikasle kopuru handi bat sistematik kanpo geratzen baita.

Eta orain PP alderdiko Espainiako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kiroletako ministroak, José Ignacio Wertek zenbait aldaketa egin nahi ditu oraintxe esandakoan oraindik gehiago sakontzeko.

Baina El país egunkariaren arabera hau ez litzateke horrela izan beharko, hezkuntza ez litzateke politikarekin nahasia egon beharko. Beraz Wert legearen aurka daude, besteak beste, lege honekin gizarteko desberdintasunak areagotu besterik ez liratekeelako egingo

Gara eta Deia aldizkarien LOMCE legeari buruzko artikuluak irakurri ondoren ondorio batera iritsi gara. Euskal Herriko aldizkariak, gai honi buruzko, pentsaera edo iritzi berdina daukatela. Iritzi hori hurrengoa hau da; lege berri honekin lortu nahi dutena hezkuntza eredu bakar batera murriztea da, eta honekin batera eredu kultural eta linguistiko bakar bat edukitzera eraman nahi gaituzte. Jokaera independentista gutxiagotzea lortu nahi da aldaketa hauekin eta honekin batera hezkuntza espainolizatzea.

Gainera, Wertek badio, herrialde honetan eskola porrota edo eskola uztea altua dela eta horregatik murriztea guztiz beharrezkoa dela. Baina errealitatean, Euskal Herrian ez da ematen Espainian dagoen eskola porrotaren tasa berdina, Espainian 26,5% da eta Euskal Herrian 14%. Euskal Herriko tasa Europan ematen den berdina da. Hori lortu nahi dute, Europan dagoen tasa bera, baina guk badaukagu hori, beraz ez ligukete zaku berdinean sartu behar, honekin erakusten dugu gure hezkuntza sistema oso eraginkorra dela eta ez dugula eredu berri horren beharrik. Beraz, Euskal Parlamentuak erreforma berria ukatu du.

ELA, LAB Sindikatuek aitortu dute ez dituztela LOMCE legeak dakartzan murrizketak onartuko, zentralizatzailea, atzerakoia, elitista eta erlijiosoa delako eta ez dituelako autonomia erkidegoetako iritziak kontuan hartzen. UGT Sindikatua ere erreforma hauen aurka dago, hauek biztanleriaren hezkuntza berdintasunarekin bukatzen dutelako. Horregatik, hainbat manifestazio antolatu ditu gobernuaren aurka egiteko asmoz.

Page 3: Erreformak

Iritzi guzti hauek aztertu ondoren, talde bezala erreforma honen kontra gaude. Gure aburuz, erreformek kutsu ideologiko handia dute, hau da, politikarekin lotura handiegia.

Azken erreforma honek ez dio aukera berdina ematen biztanleriari eta aberatsei ematen die lehentasuna. Egindako murrizketek eta matrikulazio tasen igoerek etorkizuneko gizartean ondorio larriak izango dituela uste dugu. Gainera, gure irakasle etorkizunak ere kezkatu egiten gaitu.