erreformak. lan osatua

8
XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia: DIDAKTIKA SARRERA LOMCE 11. lege erreforma izango da. Lege hauetatik 7 Lehen eta Bigarren hezkuntzakoak izan dira, 1 Lanbide Heziketakoa, eta 3, berriz, Unibertsitate esparrukoak. Hiru urtean behin, bataz beste, lege aldaketa berri bat jarri dute indarrean. Garbi adierazten du honek, Espainiar Estatuan hezkuntzan ez dutela alderdi politiko nagusien arteko paktuek agindu. Hezkuntza abagune politikoaren menpe egon izan da beti. Alegia, garaian gobernuan egokitzen zen alderdi politikoak bere ideologiaren araberako hezkuntza legea inposatu du. Hezkuntza komunitateko partaideek ez dute erabaki horietan inongo eskumenik izan. Hezkuntza ereduez hitz egiterakoan, Finlandiakoa izan ohi dugu hizpide. Izan ere, aipagarria da, bertan, hezkuntza legeak hezkuntza komunitatearen artean kontsentsuz erabakitzeaz gain 30 urteko bizialdia izaten dutela. Espainiar Estatuak oso barneraturik dauka hezkuntzak duen balioa jendartean, eta hezkuntza erabiltzen du eraiki nahi duen jendartea egituratzeko. MOYANO LEGEA (1857) Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea 1857ko “Ley de Instrucción Pública” izan zen, Moyano legea bezala ezagutzen duguna, Isabel II.ren garaikoa, XIX.mendean. Gerra Karlisten garaia izan zen hura, eta analfabetismo tasa oso altua zen. Horri konponbide bat emateko bultzatu zuten Moyano legea. Gobernu Moderatuak bultzatu zuen legea, eta 1855.urtean Progresistek landu zuten Instrukzio Publikorako Legearen Proiektua hartu zuten oinarri. Garai honetan, Moderatuak eta Progresistak bereizten ziren korronte liberalean, eta interes kontrajarriak izan arren, bat etorri ziren Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea eratzeko. Aipatu beharra dago, Moyano Legea ez zela guztiz berritzailea izan. Aurreko urteetan, “1821.urteko Arautegian”, 1836.urteko “Duque de Rivas Planean” eta 1845.urteko “Pidal Planean” jasotako hezkuntzari buruzko legeak bildu zituen hein handi batean Moyano Legeak. Moyano legeak hala ezarrita, beraz, hezkuntza hiru gradutan antolatu zen. Lehendabiziko eskolatzean (instrucción primaria) bi etapa bereizten jarraitu zituzten; oinarrizkoa eta goi mailakoa. Eskolatze aldi honetarako doakotasun erlatiboa ezartzen da (seme-alaben eskolaratzea ordaindu ezin duten gurasoentzat soilik dohakoa). Erdi mailako hezkuntzari dagokionez (enseñanza media), berariazko izaera eta autonomia hartzen du, goi mailako ikasketetatik

Upload: ikusi-makusi

Post on 20-Jul-2015

239 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

SARRERA

LOMCE 11. lege erreforma izango da. Lege hauetatik 7 Lehen eta Bigarren hezkuntzakoak izan

dira, 1 Lanbide Heziketakoa, eta 3, berriz, Unibertsitate esparrukoak. Hiru urtean behin, bataz

beste, lege aldaketa berri bat jarri dute indarrean.

Garbi adierazten du honek, Espainiar Estatuan hezkuntzan ez dutela alderdi politiko nagusien

arteko paktuek agindu. Hezkuntza abagune politikoaren menpe egon izan da beti. Alegia,

garaian gobernuan egokitzen zen alderdi politikoak bere ideologiaren araberako hezkuntza legea

inposatu du. Hezkuntza komunitateko partaideek ez dute erabaki horietan inongo eskumenik

izan.

Hezkuntza ereduez hitz egiterakoan, Finlandiakoa izan ohi dugu hizpide. Izan ere, aipagarria da,

bertan, hezkuntza legeak hezkuntza komunitatearen artean kontsentsuz erabakitzeaz gain 30

urteko bizialdia izaten dutela.

Espainiar Estatuak oso barneraturik dauka hezkuntzak duen balioa jendartean, eta hezkuntza

erabiltzen du eraiki nahi duen jendartea egituratzeko.

MOYANO LEGEA (1857)

Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea 1857ko “Ley de Instrucción Pública” izan zen,

Moyano legea bezala ezagutzen duguna, Isabel II.ren garaikoa, XIX.mendean. Gerra Karlisten

garaia izan zen hura, eta analfabetismo tasa oso altua zen. Horri konponbide bat emateko

bultzatu zuten Moyano legea. Gobernu Moderatuak bultzatu zuen legea, eta 1855.urtean

Progresistek landu zuten Instrukzio Publikorako Legearen Proiektua hartu zuten oinarri. Garai

honetan, Moderatuak eta Progresistak bereizten ziren korronte liberalean, eta interes

kontrajarriak izan arren, bat etorri ziren Espainiako lehendabiziko hezkuntza legea eratzeko.

Aipatu beharra dago, Moyano Legea ez zela guztiz berritzailea izan. Aurreko urteetan,

“1821.urteko Arautegian”, 1836.urteko “Duque de Rivas Planean” eta 1845.urteko “Pidal

Planean” jasotako hezkuntzari buruzko legeak bildu zituen hein handi batean Moyano Legeak.

Moyano legeak hala ezarrita, beraz, hezkuntza hiru gradutan antolatu zen. Lehendabiziko

eskolatzean (instrucción primaria) bi etapa bereizten jarraitu zituzten; oinarrizkoa eta goi

mailakoa. Eskolatze aldi honetarako doakotasun erlatiboa ezartzen da (seme-alaben eskolaratzea

ordaindu ezin duten gurasoentzat soilik dohakoa). Erdi mailako hezkuntzari dagokionez

(enseñanza media), berariazko izaera eta autonomia hartzen du, goi mailako ikasketetatik

Page 2: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

bereiztearen eraginez. Eskola aldi hau bi ikasketa mota ezberdinetan banatu zen; orokorrak

(generales) eta zertarakoak (de aplicación). Azkenik, unibertsitateko ikasketak daude maila

ezberdinetan banatuta; Fakultatea, Irakaskuntza Teknikoak eta Irakaskuntza Profesionalak.

Aurreko urteetan “Pidal Planak” zioena konfirmatu zuen Moyano Legeak, erakunde

publikoetan burututako ikasketak izango zutela soilik balio akademikoa.

Moyano Legearekin, beraz, Moderantismo historikoaren printzipio nagusiak ezarri ziren:

Doakotasun erlatiboa lehendabiziko eskola aldian.

Zentralizazioa: Madrilen finkatutako instituzioei kontrol absolutu eta zuzena ematea

izan zen lege honen helburu nagusietako bat.

Uniformitatea.

Sekularizazioa.

Irakaskuntza askatasun mugatua.

Hezkuntza sistemaren egitura ondorengoa izan zen:

Lehendabiziko Irakaskuntza eskoletan ematen zen eta doako izaera zuen.

Bigarrengo Irakaskuntza institutuetan ematen zen. Arteetako Batxilergoko gradua

eskuratzeko azterketa baimena ahalbidetzen zuen. Titulu hau ezinbestekoa zen

Irakaskuntza Fakultatiboetarako eta gomendagarria Goi Mailako Irakaskuntzetarako.

Irakaskuntza Fakultatiboak (hastapenetan Filosofia, Zuzenbidea, Zientziak, Medikuntza,

Farmazia eta Teologia), unibertsitatetan irakasten zena eta Batxilergoko titulua eta

Lizentziatu titulua lortzea ahalbidetzen zutena eta Doktoretzarako sarbidea zena.

Goi Mailako Irakaskuntza, Goi Mailako Eskoletan ematen zena Ingeniaritza, Arte

Ederrak (Arkitektura, Pintura eta Eskultura, Musika…), Diplomatika eta Notaritza

tituluak eskuratzeko.

Irakaskuntza Profesionalak, zentro berezietan irakasten zirenak, Lehenengo

Eskolaldirako Irakasle, Albaitari, Merkatari Irakasle, Nautika eta

Obra/Aparejadore/Agrimensore Irakasle tituluak eskuratzeko balio zutenak.

1970eko HEZKUNTZAREN LEGE OROKORRA

1969an, Francoren diktadurapean Hezkuntzako ministro izendatu zuten Jose Luis Villar Palasik

bultzatu zuen legea da hau. Garai hartan, Espainiako hezkuntza sistemak akats askok osatzen

zuten. Erantzun eta konponbide egokienak erabiltzeko, astebetez bildu zen ministegiko taldea,

eta bertatik atera zen hezkuntza erreformarako erabilitako trikimailua. Trikimailu hori

Page 3: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

Hezkuntzaren liburu zurian oinarritzen zen. Liburu hau argitaratu zenean hezkuntzaren arau

klasikoekin puskatzea ekarri zuen 30 urteren ostean. Gobernuak bere iraganaren aurka egin

behar izan zuen, 244 orriz osatutako liburu honek 199 orritan momentuko hezkuntza egiturari

egiten baitzion kritika. Azkenean, arazo larriz beteriko egoera bat deskribatzea eta egoera horri

konponbide egokiak proposatzea izan zen liburuak lortu zuena.

Liburu honek, bere lehen atalean, publikoki zihoen sistemaren oinarrian diskriminazio larri bat

bizitzen ari zela. Lehen Hezkuntzan bi maila ezberdin bereizten ziren, non maila erdiko

ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako eskolaratzeak hamar urte arte irauten zuen, gainontzekoen

hamalau urteen aurrean. Hortaz gainera, hamar urterekin funtsezko batxilerrera igarotzearen

aurka zeuden, urrats handiegitzat jo baitzuten hau, hamar urte goizegi baita umearen garapenean

batxilergo batera bideratzeko. Horrela, batxilergoaren zatitzearen kritika egin zen, Zientzien

eta Letren arteko banaketa goiztiarraren aurka eginez. Lanbide Heziketari dagokionez,

ikaskuntza planak batxilergoarekin sinkronizatuta ez egotea kritikatzen da, gainontzeko

heziketa mailekin oso lotura gutxi izatea dakarrena.

Liburuaren bigarren atalean hezkuntzak jaso beharreko erreformak nolakoa izan beharko lukeen

esaten da. Oinarri hauek hartuz: oinarrizko hezkuntza bat ezartzea, dohainik eta hamalau urte

arte beharrezkoa dena. Hezkuntzaren ezberdintasunak gainditzea hirian eta landan. Batxiler

bakar bat ezartzea eta Lanbide Heziketa ikaskuntza modalitate baten moduan hartzea lan

munduari eta hezkuntza maila sistemei lotzea.

Liburuak esandakoari aldaketa batzuk egin ondoren, onartu egin zen bertan agertzen zen

erreforma. Horrela, eskola bidezko integrazio sozialaren printzipioa arrakasta izaten hasi zen,

non espainiar guztiek izango zuten eskolara joateko aukera inor baztertu eta diskriminatu gabe.

Horrela, 1970eko abuztuaren 4ean Espainiako hezkuntza sistema mende horretan lehen aldiz

aldatuko da, non erregulatu eta estrukturatu egingo den hezkuntza.

Lorpen handiko legea izan zen hau, sistema barruan zeuden kontraesanak gainditzeko helburua

baitzuen hainbat erreforma sektorialen ondorioz izandako beherakada zela eta, garai hartan

Espainia jasotzen ari zen aldaketa sozial eta ekonomikoei aurre egiteko nahikoa ez zena.

Hezkuntza liberalean oinarritzen zen legea, honek azken 30 urteetako hezkuntza autoritarioaren

porrotaren ezaguera inplizitua zekarren. Hezkuntza ikuspegi orokor eta iraunkor batetik, LGEk

sistema bateratu ( hasierako mailetan 2 mailak desagertu egingo dira) eta malgua (goi-mailetan

hainbat “zubi” eta aukera sortuko dira adar batetik bestera igarotzeko aukera ematen dutenak).

Page 4: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

4 mailatan antolatuko da egitura:

1 Eskolaurrea.Umearen ikaskuntzaren hasieratzat hartua.Bi etapetan banatuko da: lehenik,

“Jardín de infancia” 2-3 urte bitarteko umeentzat eta bigarrenik, haur eskola 4-5 urte

bitartekoentzat.

2 Oinarrizko hezkuntza. Eskolaurrearen jarraipen naturala izango litzateke. Legeak maila

bakar, derrigorrezko eta doakoa espainiar guztientzat. Bi etapetan banatzen da: lehena, 6-10

urte bitartean non karakter orokortua nabarmenduko den ikaskuntzetan eta bigarrena,11-13 urte

bitarteko umeentzat izango da.

8 kurtsoak amaitzean amaierako ebaluazioa egokia bazen ikasleak graduatu eskolarreko titulua

jasoko du, kontrako kasuan, eskolaratze ziurtagiri bat emango zen. Bien arteko aldea litzateke

titulua jasota batxilerrera igarotzea badagoela eta bigarrenarekin aldiz Lanbide Heziketara soilik

bideratu liteke, kasu horretan derrigorrezkoa eta doakoa.

3 Erdi mailako ikaskuntza: batxilergoa bateratu moduan definitzen da. hiru kurtsotan oinarritzen

zen. Behin hau bukatuta ikasleak unibertsitate ikasketak edo bigarren maiako Lanbide

Heziketara jotzeko aukera izango zuen.

4 Unibertsitate ikaskuntza: 3 ziklotan banatua: lehenengoak hiru urteko iraupena, lanbide motzei

eskainiak, ondoren diplomatura, arkitekto tekniko edo ingeneritza teknikoentzat. Bigarren

zikloak bi urteko iraupena izango du eta lizentziatura eskuratzea ahalbidetzen du. Hirugarren

zikloan, espezializazio zehatza eta prestakuntzakoa ikerketarentzat eta ikaskuntzarentzat,

doktoretza eskuratzeko lagunduko duena.

Beraz, hauek lirateke Hezkuntzaren Lege Orokorraren ezaugarri nagusienak:

1- 6 eta 14 urte bitarteko hezkuntzaren orokortzea herritar guztientzat, sistema bakar

batekin, ez dena diskriminatzailea izango.

2- Hezkuntzaren kalitatearekiko ardura. Horrela hezkuntza luzatzeaz gain, denentzako

kalitateko hezkuntza bat izatea saiatu zen.

3- Estatuaren subsiriedadearen amaiera, 1970 arte iraun zuena. Lege honek Estatuaren

irakaskuntza funtzioa arakatuko du ikaskuntzaren antolamenduan eta eskolako

postuen aurreikuspenean.

4- Unibertsitarioak ez ziren mailetan irakaskuntza pribatuaren areagotze nabarmena.

Page 5: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

5- Hezkuntza sistemaren eta lan munduaren arteko erlazioa sortzeko ardura,

hezkuntzak lan mundura bideratzeko zentzuarekin.

6- Hezkuntza sistema zentralizatu baten konfigurazioa, hezkuntzan bateratasuna ekarri

zuena.

Lege honek bere osotasunean martxan jartzeko 10 urte zituen arren, hilabete bat igaro

ostean lehenengo lau mailak ezarri ziren. Berrikuntzak oso azkar ezartzen hasi ziren eta

horrek erreformaren erritmoan zalantza asko ekarri zituen. 1975ean onartutako

ikasketen legeak batxilergoa ikuspegi tradizional, akademiko eta teoriko batera bideratu

zituen berriro ere. Gainera, hainbat arazo tradizionalek konponbide gabe jarraitu zuten

nahiz eta eskolaratze maila honen une goren bat izan zen.

Hortaz gain, behin Dikatadura amaitu zenean eta Demokrazia iritsi zenean Autonomi

Erkidegotan derrigorrezko gai bezela bertako hizkuntza ikasten zen.

Lege hau 1990ean ordezkatu zen LOGSE legeagatik.

LOGSE (1990)

XX. mendearen bukaeran, aldaketa sakonak gertatuko dira Espainian. Diktadura batean denbora

luzez murgildurik egon ondoren, estatuak demokrazia baterantz joko du, eta ondorioz, gizarteko

egitura guztietan aldaketa sakonak emango dira. Lehenik eta behin, 1978.urtean egindako

konstituzioak, demokraziari eta baita indibiduo bakoitzaren askatasun eta eskubideei ere

garrantzia handia emango die. Agintea subiranotasun nazionalez aukeratutako monarkia

parlamentario baten esku egongo da, eta ondorioz, hezkuntzan edota gizartea osatzen duten

bestelako esparruetan ere, erabakiak era demokratikoan hartuko dira (denen artean hartuko dira

erabakiak).

1990.urtean, Sozialistak boterean zeudelarik, irakaskuntzan LOGSE (“ley orgánica general del

sistema educativo” edota hezkuntza sistemaren antolamendu orokorraren lege organikoa)

boterean jarri zen, gehiengo batek hala izatea onartu zuelako. Hezkuntza termino orokorretan

zehaztuko zuen curriculum berri honek, aurretik zegoen “ley general de educación” edo

hezkuntza lege orokorra (1970.urtekoa) ordezkatu zuen, eta indarrean egon zen Espainiar estatu

osoan zehar, 2006.urtean ordeztua izan zen arte.

Lege berri honek zituen ezaugarrien artean, hauek izan daitezke garrantzitsuenak:

Page 6: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

Lehenik eta behin, aipatzekoa da LOGSEk hezkuntza estatuaren agindupetik

deszentralizatzea ekarri zuela, hau da, autonomia erkidego bakoitzak hezkuntza

kontrolatzeko ahalmena izateaz gainera, curriculumaren zati handi bat erabakitzeko

aukera zutelako ere.

Bestalde, eta estatuak curriculum guztia zuzenean erabaki beharrean, autonomi erkidego

bakoitzak curriculumaren zati handi bat idazteko aukera izateaz gainera, eskola

bakoitzak curriculum hori aplikatzeko askatasun tarte bat ere badu, eta ondorioz,

curriculum hau nahiko irekia (zehaztapen maila desberdinak onartzen dituelarik)eta

flexiblea dela esan daiteke.

Estatuak erabakitakoarekin jarraituz, eta demokrazia bermatu nahi zutela kontuan

izanda, zentro bakoitzean irakasle klaustro bat egongo da, zeinak zuzendaria

aukeratzeko gaitasuna izango duen. Gainera, ikasgeletan 40 ikasle egotetik, gehienez 25

ikasle egotera pasa zen.

Irakasleen ildotik jarraituz, eta kalitatezko irakaskuntza bat eskaintzeko asmotan,

irakaslegoak era konstantean formakuntza jasoko du (kurtso bitartez adibidez) eta beraz,

kalitatezko hezkuntzan inbertituko da. Gainera, hezkuntza berezia behar duten ikasle

horieri ere, beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiko zaizkie, gainontzekoek duten

aukera emango zaielarik, eta irakasleen funtzio orientatzailea eta tutore funtzioa definitu

ziren.

Azkenik, irakaskuntza zenbait etapatan sailkatu zen, eta arteak eta horren inguruan

dauden ikasketek (bai batxilergo mailan, baita ondorengoko ikasketetan ere) garrantzia

hartu zuten. Bestalde, aipatzekoa da 16 urte bete bitartean, hezkuntza derrigorrezkoa

izango dela.

Etapen artean, lehen hezkuntza (doakoa izan arren, ez da derrigorrezkoa, eta 0-6 urte

bitarteko ikasleek osatuko dutena), lehen hezkuntza (derrigorrezkoa eta doakoa, 6-12

urte bitarteko ikasleek osatua, eta hiru ziklotan bereizia egongo dena), eta ondoren

bigarren hezkuntza (hau ere derrigorrezkoa izango da, eta 12-16 urteko ikasleek osatuko

dute). Ikaslearen gehiengoak beraz, bigarren hezkuntza 16 urte dituela bukatuko du, eta

behin etapa hori gainditua duenean, DBH-ko titulua eskuratuko du.

Ondoren, batxilergoko ikasketak burutzeko aukera izango luke (baita beste ikasketa

mota batzuk ere, erdi mailako zikloak, eta ondoren goi mailakoak, beste batzuen

artean). Batxilergoa bi kurtsotan egongo litzateke banatua, eta modalitate

Page 7: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

desberdinetako ikasketak burutzeko aukera ematen du (Artezkoa, humanistikokoa,

osasun zientzietakoa, eta teknologikoa, hain zuzen ere).

Behin batxilergoa egin ondoren, (16-18 urte bitartean ematen dena, baina

derrigorrezkoa ez dena), ikasleak selektibitate proba egin beharko du, eta hau gainditu

ondoren, egindako batxilergo motaren arabera, ikasketa batzuk edo beste batzuk

aukeratu ahal izango ditu.

Bestalde, eta etapak alde batera utzita, lege honen helburuetako bat hezkuntza

askatasuna bermatzea zenez, bai eskola publikoa baita pribatua eta kontzertatua

jasotzeko aukera izango du ikasle bakoitzak, bere tutoreek erabakitzen dutenaren

arabera.

Erlijioari dagokionez ere, familia bakoitzak aukera izango du bere seme-alabak eskolan

ere erlijio ikasketa batzuk jasotzeko.

1992.urtean indarrean jarri zen legeak, gehiengo baten babesa jaso bazuen ere, elizak edota

beste hainbat talde garrantzitsuk ere ez zuten lege hau onartu. Poliki-poliki gizarteko alderdi

desberdinetan gertatutako aldaketek (aldaketa ekonomikoak edota teknologikoak adibidez), lege

hau berriztea eta ordezko bat aurkitzea ekarri zuten. Ondorioz, eta gizarteko beharrak

bestelakoak zirelako, hezkuntza curriculum-ean ere erreforma berri bat egin zen, eta 2006.urtean

indarrean jarri zen LOE legearen helburua, gizartean gailentzen ziren hainbat balore eta

baliabideetara moldatzea (esfortzuari balioa ematea, ikasgela barruko diziplina indartzea,

teknologia berrien erabilpen egokia egitea…) nahi izan zen.

LOE

Gaur egun Espainiako estatuan indarrean dagoen legea da hau. Ezarri zen urtean, 2006an,

PSOEko partidu politikoa zegoen boterean. Aurretik LOGSE legea zegoen eta tartean saiakera

bat egon zen LOCE izeneko beste lege bat ezartzeko baina ez zen lortu. LOGSE eta LOE

alderdi politiko beraren proposamenak izanik badaude mantentzen diren aspektu batzuk, hala

nola:

Hezkuntza etapa berdinak mantentzen dira: lehen hezkuntza hiru ziklotan banatua,

bigarren hezkuntzako lau kurtsoak eta batxilergoa.

Haur hezkuntza (3-6 urte) doakoa da eta ez da derrigorrezkoa

Eduki komun minimoak %55ean

Hala ere LOEk baditu berrikuntzak eta esanguratsuenak hauek dira:

Page 8: Erreformak. lan osatua

XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen kronologia:

DIDAKTIKA

Oinarrizko gaitasunak agertzen dira.

Haur hezkuntzako 0-3 urte arteko etapa ez da doakoa.

Erlijio katolikoa desagertzen da lehen hezkuntzan baina hautazko irakasgai moduan

eskaini behar da.

Irakasgai berria eta derrigorrezkoa: hiritartasuna. Lehen hezkuntzako 3.zikloan eta

bigarren hezkuntzan.

Dibertsitateari arreta eta aukera berdintasuna sustatzen da.

Diru publikoarekin finantzatutako eskola guztiak, publikoak nahiz pribatuak, hezkuntza

behar bereziko ikasleak eskolaratzeko ardura ezarri.

Bigarren hezkuntzan gehienez bi gutxiegirekin pasa daiteke kurtsoz.

Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza 5 urterekin hasiko da.

Errefortzu programak egongo dira zailtasunak dituzten ikasleak laguntzeko.

Dibertsifikazio programak bigarren hezkuntzan ikasleek titulua lortzea helburu izanik.

Ikasleen biltzeko eskubidea jasotzen du.

INFORMAZIO ITURRIAK:

http://es.wikipedia.org/wiki/LOGSE#Derogaci.C3.B3n_y_nuevas_leyes

http://www.uclm.es/profesorado/ricardo/LOGSE.html

http://berria.info/albisteak/73577/bkronologiab_werten_urtebeteko_zentralizazio_bidea.

htm

http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/02/15/lomce-formakuntza-liburuxka/

http://www.naiz.info/es/blogs/klarionez/posts/wert-eta-lomce-2-mehatxu-larriak

http://es.wikipedia.org/wiki/Ley_Org%C3%A1nica_de_Educaci%C3%B3n_(Espa%C3

%B1a)

http://organizaciondecentros.wikispaces.com/file/view/LOE_y_LOGSE+Ana+V.+Cam

u%C3%B1as.pdf

http://organizaciondecentros.wikispaces.com/file/view/LOE_y_LOGSE+Ana+V.+Cam

u%C3%B1as.pdf

http://www.upct.es/seeu/_as/divulgacion_cyt_09/Libro_Historia_Ciencia/web/mapa-

centros/La%20Ley%20Villar-Palasi%20de%201970.htm