energia konpromisoa

14
ENERGIA KONPROMISOA Eredu energetiko berrirako e h eRABAKI hEMEN eRABAKI hEMEN

Upload: aritzlopez

Post on 22-Dec-2015

223 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Energiaren inguruan EH Bilduk harturiko konpromezuak.

TRANSCRIPT

ENERGIAKONPROMISOA

Eredu energetiko berrirako

eh eRABAKI hEMENeRABAKI hEMEN

2

Energia herrien bideragarritasunerako zein herritarron biziduintasunaren mantenurako elementu zentrala bilakatu da.Herritarrok eredu energetiko zaharkitu eta suntsitzaile honenmenpe, preso bizi gara. Egun, oligopolio energetikoko multina-zionalek euren onurarako erabili, eta mugarik ez duen ustia-ketaren bitartez, energia negozio bilakatu dute. Gehiengoarenpobretzeaz baliatuz, energia herritarron eskubide eta ondareaizan ordez, euren aberastasuna handitzeko arma bezala erabiliz.

Energiaren gaineko kontrol herritarra berreskuratu behardugu, ingurua suntsitu eta herritarrak pobretu egiten duen ere-dutik, eredu energetiko berde, banatu, herritar eta burujabe berribaterantz trantsizio energetikoa abiarazteko.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko proposamena dugu hurren-goa, energia eredu berriaren eraikuntzan, burujabetza helburu,aurrerapausoak emateko konpromisoaren zehaztapena, oinarrisendo eta konpromiso argiekin.

3

"Egungo eredu energetikoa agortua dago"

Hau da gure konpromisoa oinarritzen duen baieztapena.Argia da, nazioartean zein Euskal Herrian eginiko azterketekadierazten dutenez, egungo eredu energetikoa ez dela jada bi-deragarria. Lehengai fosiletan oinarrituriko eredu honek beregoia jo du, ez dago jada etengabeko hazkundearen behar ener-getikoak aseko dituen lehengairik. Euskal Herrian bereziki larriada arazoa, kontsumitzen dugun energiaren % 90 baino gehiagokanpotik ekartzen dugulako, Europako tasarik handienetakoadelarik.

Petrolioa "estrakzio edo erauzketa gailurra" edo "peak-oil"delakora orain 8 urte inguru heldu zen, hau da, lehengai honenerauzketa tasa globalak goia jo du. Hemendik aurrera ekoizpenabeheranzko fasean sartzen da. Honek egungo zibilizazio indus-trializatu kontsumista kolokan jarri duelarik honez gero.

Interes geopolitikoek, lehengaiak kontrolatzeko borrokak ale-gia, merkatuan sortzen duten gorabehera eta ezegonkortasu-nek, are ahulagoa bilakatzen dute egungo petrolioanoinarrituriko eredu hau. Ikatza eta gasa bezalako lehengaiekere ezingo dute prozesu hau gelditu, ez behintzat epe luzera,hauek ere agortze bidean baitaude.

Honek ondorio ekonomiko, sozial eta geopolitikoak ekarrikoditu berarekin, munduko herri industrializatuetan bereziki al-daketa oso bat ematearen beharra erreal bilakatuz. Egun eza-gutzen dugun zibilizazio paradigmaren aldaketaren aurreanaurkitzen gara.

4

"Kontsumoaren murrizketarik gabe, ez dago eredu posiblerik"

Ez dago egun daukagun bizimodu eta eredu ekonomiko kont-sumista sostengatzeko modurik. Hazkundean oinarriturikoazken hamarkadetako ereduak, energia kontsumo izugarriabehar du bere sostengurako. Herritarron bizimodutik hasi, eli-kagaien ekoizpenetik igarota eta industriaren beharretaraino,guztiok lehengai fosiletatik eratorriak diren material eta energiazmenpeko gaude. Gure sistema ekonomiko zein soziala honenoinarrian eraiki da.

Ez dago lehengai fosil hauek kontsumo maila berean ordez-katuko dituen bestelako iturririk, eta beraz, ezinbestean, gureohiturak eta eredu ekonomikoaren aldaketa nahitaezkoa da.

Beraz, ariketa kolektiboa da egin beharrekoa, norbanakoe-tatik hasi, eta eredu industriala, hirigintza eredua, merkataritza,administrazio publikoa, garraioa... alor guztiak eraldaketarenbidean kokatu eta trantsizio energetikoa ahalbidetuko dutentresna eta sistema berriak martxan jarri behar ditugu, beti erekontsumoaren murrizketaren ikuspegitik.

5

"Lehengai fosiletatik energia berriztagarrietara salto egin behar dugu"

Ingurumen ikuspegitik, zein bideragarritasun ekonomiko etasozialetik, energia berriztagarrietan oinarrituriko sistema ener-getikoa eraiki behar dugu, betiere aipaturiko kontsumoarenmurrizketa burutuz, bestela ez baita bideragarria izango.

Iturri berriztagarriak, haizea, mareak, lur-azpiko tenperaturaaltuek, eguzkia... ekologikoki sostengarriak izateaz gain, muga-gabeak dira, epe ertain-luzean behintzat, eta beraz, hauekdenak uztartuko dituen ekoizpen eredua beharrizanak asetzekoaukera erreala bilakatuko litzateke, betiere kontsumoa murriz-tuz noski. Aukera bakarra dugu trantsizio hau ematea, planetasuntsitu nahi ez badugu behintzat.

6

"Eredu banatua , deszentralizatua eta eskala txikikoa,oligopoliotik alde egiteko"

Oinarrizkotzat jo dugun kontsumo murrizketa eta berrizta-garrien aldeko apustuak, ekoizpen eta banaketa eredu deszen-tralizatu eta banatua behar du bere arrakastarako.

Egun, oligopolio energetikoaren esku, multinazional erral-doien esku dagoen sistema osoaren ardatzetako bat da ekoiz-pen eta banaketa zentralizatua. Zergatik? ekoizpen puntuak,zentral termiko/nuklearrak, gas/petrolio ustiaketak, eguzki paneledota haize erroten izugarrizko plantak... oso lokalizatuak daudepuntu zehatzetan, eskala handiko proiektuak izanik gehienak.Hauek beraz, soilik ahalmen handiko baliabide eta tresnak di-tuzten agenteek kudeatu eta esplotatu ditzakete, oligopoliokomultinazionalek alegia.

Eredu honek gainera, energia ekoizpen puntuen eta kont-sumo puntuen arteko distantzia sekulakoa izatea dakar, etaberaz azpiegitura handiak behar ditu bere garraiorako, auto-pista elektrikoak deiturikoak edota milaka kilometrotako sareelektrikoa, petrolioa edo gasaren garraiorako egiten diren mi-laka eta milaka kilometroak ahaztu barik.

Eredu energetiko berriak banatua izan behar du, hau da, mi-laka ekoizpen puntu izango dituen sarea da eraiki beharrekoa.Etxebizitza bakoitza, bloke bakoitza, eraikin bakoitza, industria-gune bakoitza ekoizpen zentral txiki bat bilakatuz. Era berean,herri/eskualde mailako proiektuak sortu daitezke, hauek ener-getikoki sostengatzeko nahikoa produzitu dezaketenak. ekoizpeneta kontsumo puntuak ahalik eta gertuen egoteak, energiarenbanaketarako azpiegitura eta garraioa murriztuko luke eta bi-dean ez litzateke elektrizitaterik galduko, orain ez bezala.

7

Honek guztiak herritarrek zein instituzioek multinazionalenmenpeko izateari utzi, eta tokiko energia garbia produzitu etakontsumitzeko aukera eskainiko luke.

8

"Sektore produktibo, instituzio zein herritarrongan autokontsumoa sustatu"

Autokontsumo totala emango ez bada ere, aipaturiko sekto-reek ahalik eta burujabeen bilakatzeko apustua egin behar da.Eskala txiki/ertainean produzitutako energiak behar guztiakaseko ez baditu ere, saretik hartuko den energia kopurua ahaliketa gehien gutxitzea izango litzateke helburua.

Honi esker, oligopoliotik deskonektatzeko aukerak handitzendira, ahal den heinean, eskualde/herri/eraikin/enpresek kont-sumitzen duten energiaren zati bat produzituz. Autokontsumohau bideragarria izateko bi elementu erkatu behar dira: pro-duzitu baina kontsumitzen ez den energia kopurua (sarerasartzean) eta produzitu ez baina kontsumitzen dena(saretikhartzen dena). Saretik kontsumitzen dena produzitutakoa bainohandiagoa denean soilik ordaindu beharko litzateke energiakontsumoa. Hori da balantze neto bezala ezagutzen den me-todoa, Europako herrialde askotan indarrean dagoena.

9

"Erregai fosilak ustiatu eta oligopolioa babestu ordez, autokontsumo eta ekoizpen garbiak lehenetsiko dituen lege propioa"

Trantsizio energetikoa balore eta oinarri berrien arabera erai-kitzeko, ezinbestekoa izango da herritarron inplikazio eta prak-tika burujabeak garatzea.

Egun espainiar estatuan indarrean jartzekoa den erreformaenergetikoak ordea, Europako estatu asko ezartzen ari direnbidearen kontrako norabidean, autokontsumoa saihesteko, he-rritarron praktika burujabeak penalizatzen ditu. Erreforma ho-rren helburua argia da: oligopolioa osatzen duten multinazionalelektrikoen interesak babestu, eta energia eta herritarron gai-nean daukaten kontrola areagotzea.

Energia eredua bultzatu eta sostengatzen duten tresnak, ju-ridikoak zein politikoak, egun Estatuen esku daude. Ereduareneraldaketa integrala burutzeko beraz, tresna hauek eskuratzeabeharrezkoa izango da.

10

"Burujabetza energetikorako, erabakiak hemen hartzeko beharra"

Eredu energetikoa, Estatuak botere ekonomikoei men egitekourteetan erabili duen tresna izan da, herritarron zein naturarenbizkar eredu agortu baten ondorio larriak utziz. Horrela, urte-etan zehar ingurumena suntsitu eta herritarrak pobretu dituensistema izan da indarrean egon dena, nazioarteko merkatuengorabeheren menpe, eta oligopolio energetikoaren behar etanahietara moldatuz joan dena.

Beraz, eredu honen erdigunean negozioa eta etekinak egondira, pertsonen bizi baldintzak eta duintasuna beharrean. Pert-sonak erdigune izan behar du, ez soilik eskubideen bermerako,eredu berriaren motore bilakatzeko trantsizioa egiteko baizik,burujabetza behar beharrezkoa dugu. Eredu energetiko propioagaratzeko aukera ez duen herriak, modu burujabean bizirau-teko zutabeetako baten falta edukiko du. Euskal Herriaren, he-rritarron zein gure ondare natural zein ekonomikoari eusteko,ezinbestekoa dugu erabakiak hemen hartzea.

Burujabetza energetikoa dugu helburu, inoren eta ezerenmenpe egon ez gaitezen. Euskal Herriak badu honetarako gai-tasuna, bai behintzat gaur egun energetikoki garena bainoaskoz autosufizienteagoak izateko. Horretarako bada gure eredupropioa garatu behar dugu, oinarri eta balore berrietan eraikia,herritarrak eraldaketaren pieza zentrala bihurtuz eta guretresna politiko zein sozial guztiak honen mesedera jarriz. Trant-sizio energetikoa abiaraztera goaz, gure neurrira eraikitakotrantsizioa!

11

Panorama beltza da begi aurrean ageri zaiguna. Egiada bai. Baina herritarrongandik hasita, eta enpresa, mer-katari, instituzio zein proiektu herritarretatik igaroz, no-rabide berean elkarlanean arituz, egoera irauli dezakegueta pauso txiki baina eraginkorrak ematen hasi, eraikit-zeko dugun eredu berri horren bidean.

Beraz, guztioi dagokigu gure ekarpen eta praktikak aurreraeramatea. Hona hemen EH Bilduren "Energia Konpromisoa".

1. Efizientzia energetikoaren aldeko konpromisoa

EH Bilduren udalerriek, efizientzia energetikorako planak de-finitu eta beteko dituzte. Daudenak betez, eta ez dauden ka-suetan sortuz. Energia kontsumoaren gutxitzea, eta honenekoizpenerako aukerak aztertzea plan hauen oinarriak izangodira. Azterketa sakon baten ostean, neurriak martxan jarrikodira.

Plan energetiko hauek osatzeko, auditoria energetikoakegingo dira lehenbizi, egoera ezagututa, hauen emaitzetan oi-narrituriko planak definituz.

Covenant of Mayors efizientzia energetikoaren aldeko Euro-pako udalerrien akordioa sinatuko dugu: 2020rako energiakontsumoa % 20 gutxitzeko eta energia berriztagarrien erabi-lerarako konpromiso zehatzak hartuz. http://www.covenantof-mayors.eu/index_es.html

12

2. Energia burujabetzaren aldeko konpromisoa

Energia elektrikoaren merkataritza basati eta merkantilistasustatzen duten enpresa energetiko multinazionalen bezeroizateari uzteko aukera guztiak aztertuko ditugu.

EH Bilduko udalerriek hautatuko dituzten energia hornitzai-leek energia burujabetzaren aldeko eredua bultzatzea izangodute helburu, gure menpekotasuna murriztu asmoz.

3. Tokiko merkataritza eta ostalaritzari begirako konpromisoa

Udalerrietako plan energetikoak, udalaren menpe egon dai-tezkeen neurriez gain, herrietako merkataritza eta ostalaritza-rekin elkarlanean, hauei begirako programa berezituak lantzekoapustua egingo da.

Programa hauek, dendetan ere, kontsumo murrizketa, efi-zientzia eta energia berriztagarrien aldeko apustua egiteaizango dute helburu.

4. Energia berriztagarrien aldeko konpromisoa

EH Bilduren udalerrietan erabiltzen den energia elektrikoa(argiztapena, eraikin publikoak...), iturri berriztagarrietatik era-torria izateko neurri zehatzak martxan jarriko dira.

13

5. Eredu energetiko berria garatzea helburu duten proiektuen aldeko konpromisoa

EH Bilduk, eredu energetiko berriaren oinarriak barnebiltzendituzten proiektuak izango ditu lehentasunezko elkarlanerakoagente, herritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola be-rreskuratzeko helburuarekin: energiaren kontsumo arduratsueta iraunkorra bultzatzeko eta energia erabilera efizientea sus-tatzeko proiektuak bultzatuz.

Gure udalerrietan, ekoizpenerako proiektuak eta horiek sor-tutako energia bera ere, aipaturiko proiektu herritarrekin el-karlanean kudeatu eta garatuko ditugu.

6. Tokiko Garapenaren aldeko konpromisoa

Energia dependentzia murriztu asmoz, eremu lokalean ener-gia ekoizpenerako proiektuak martxan jartzeko aukerak azter-tuko ditugu, proiektu herritarrekin elkarlanean.

Proiektu berri horiek lanpostuak eta aberastasuna sortzekoeskaintzen dituzten aukerak aztertuko ditugu.

7. Kontzientziazioaren aldeko konpromisoa

Proiektu herritarrekin elkarlanean, EH Bilduk, bere udale-rrietan energia eredu burujabearen aldeko kontzientziazio lanaegingo du. Hori bultzatzeko herritarrek hartu litzaketen neurrizehatzak aditzera emanez: energia efizientzia hobetzeko balizkoneurriak, energia aurrezteko aholkuak, energia berriztagarriaksoilik erabiltzen dituzten hornitzaileak eta horien zerbitzuakezagutzera emanez...

14

Informazioa zabaltzeaz gain, neurri hauek martxan jartzekoeta eredu energetikoaren gaineko formazioa eskainiko du EHBilduk, nahi duten herritar guztiei irekiak egongo direnak.

EH Bilduk, udalerrietan hartuko dituen erabaki guztien berriemango die herritarrei udalez udal, neurriok hartzeko azalpe-nekin batera.

8. Akordio eta elkarlanerako konpromisoa

Trantsizio energetikoa oinarri berrien arabera burutzea he-rritarren zein indar politiko eta sozial guztien ardura da. Ho-rregatik, EH Bilduren helburua trantsizio hau abiarazteko neurripraktikoak ahalik eta herri gehienetan burutzea izanik, konpro-miso hauek gainontzeko indar politiko zein sozialekin bateraburutzea izango du helburu. Emango diren pausoak babes etabultzada zabalenarekin eman daitezen, akordio eta elkarlane-rako jarrera zintzoa mantenduko da.

EH Bildu oposizioan aurkitzen den udalerrietara ere, konpro-miso hauek hartzeko proposamenak helaraziko ditu, elkarla-nean aritzeko prestutasun eta ahalegin guztiak eginez.

Burujabetza energetikorako, Hemen Erabaki!

Gasteizen,2014ko Abenduaren 20an