emakumeen arteko indarkeria jonn

Download Emakumeen arteko indarkeria jonn

If you can't read please download the document

Upload: lacyclass6a17

Post on 31-Jul-2015

57 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

1. EMAKUMEEN ARTEKO INDARKERIA Emakumearen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da.Zehatzago,sexu-bereizkiaren oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria da,emakumei kalte edo sufrimendu fisiko,sexual eta psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaikezeena,baita halako ekintzak egiteko mehatxuak,hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere,bizitza publikoan zein pribatuak gertatuak.Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera,emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio.Emakumearen aurkako indarkeriak,indarkeria fisiko zuzenaz gainera (adibidez,kolpe,jipoi,labankada nahiz itotzeak,unekoak nahiz modu jarraituan,tortura gisa), ondorio fisiko zuzenak ez dituzten indarkeria modu psikologikoak ere biltzen ditu(irainak,mesprezuak,mehatxuak,emakumearen beraren nahiz pertsona maitatuen aurkakoak,emakumearenak diren objetuen lapurreta edo txikizioa,familiarrak nahiz lagunak ikustea debekatu nahiz mugatzeak,xantaiak);maiz,emakumearen aurkako sexu-osogaia du(bortzaketak eta bestelako sexu abusuak).Nolanahi ere,emakumeen aurkako indarkeria tratu txar fisiko,psikologiko nahiz sexuala batera gertatzen dira askotan.Beste alde batetik,emakume izatera heldu gabe,neskatxa nahiz sexu femeninoko haurrei bere kondizioa dela eta egindako indarkeria ekintzak ere emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen dira. Emakumeen aurkako indarkeria genero-bereizkeria edo emakumeen gutxiespena instituzionalizatuata egoten den eremuetan gertatu ohi da:etxean(etxeko indarkeria),bikoteharremanetan nahiz gizarte eta kultura instituzioetan(derrigorrezko eskontzak,sexu esklabotza,mutilazio genitalak,lapidazioak).Emakume izateagaitik edo emakume gizarte-eredu bati jarraitzeagaitik,norberearen buruaren aurka egiten duten ekintzak(suizidazioak eta argaltzeko dieta arriskutsuak,adibidez)eta jarrerak ere(autoestimu eskasa)emakumeen aurkako indarkeria da. 2. Emakumeen aurkako indarkeria Afganistanen:burka altxatzeagaitik emakumeak jipoitzen.