emakumea eta evergetismoa, maite aguado
TRANSCRIPT
1
EMAKUMEA ETA EVERGETISMOA
Maite Aguado
Historiako ikaslea
Letren Fakultatea
UPV/EHU
Ikusi ahal izan dugu, nola evergetismoaren munduaren barne emakumeek parte hartu izan
dutela. Normalean bizitza publikoan ezagutzera emateko eta ondoren bere memoria bertan
geratzeko intentzioekin eginik. Goi inperio garaietan bizitza publikoan emakumeen presentzia
nabari da eta hauen botere, prestigio eta influentzia soziopolitikoa agerian uzten digute.
Goi inperioan zehar bizitza publiko munizipalean, eliteetan emakumeen presentzia nabari
dugu eta boterea, prestigioa, influentzia sozio-politikorako aukerak adierazten digute haien
komunitateetan
Iturri nagusiena informazioa lortzeko epigrafia dugu eta honekin informazio asko jakin
dezakegu: zenbat donazio egon ziren emakumeen aldetik Hispanian, ze donazio mota ziren,
emakume horien egoera soziala zein zen, zeintzuk ziren hauen motibazio eta interesak eta nola izan
ziren errekonpentsatuak. Bestalde, epigrafiak emakume askok beraien zein irudi utzi nahi zuten ere
ikusi ahal dugu.
Inskripzioek topiko literarioetatik baztertzen digute, horrela ikuspegi hobeago bat lortuko
dugu emakumearen papera gizartearen barnean ikusteko. Horrela, epigrafeek mater familiasen
garrantziaz hitz egingo ditu hiritarren estatusa adierazterako orduan; emakumeek egin zuten ekintza
guztiak familiaren estatusa eta prestigioa mantentzeko; sazerdozioen betetzea eta donoazioak egitea
bere bizitza publikoan; emakume batzuk lortutako prestigio soziala eta asunto ekonomikoetan
barneratu izana aurkezten digute.
Hispanian, 605 donazio aurkitzen ditugu eta 118 emakumeek eginak dira eta beste 34
familien donazioak, non emakumeak ageri diren parte hartzaileen artean. Probintzietan, Baetican
emakumeen donazio gehiago jazo ziren Citerior eta Lusitanian baino. Lehenengoan %29.9-a eman
zen (107/358) eta beste bietan %18a (36/200) eta %19,2 (9/47). Ez dakigu zehazki zergatik ematen
den probintzien arteko ekilibrio ezberdintasuna, baina azpimarratu beharra dago gehien eman zen
tokia Hispania Citeriorreko gune hego-mendebaldean eman zela.
Aipatzeko da nola Orienten (ekialdean) emakumeek hiri-bizitzako parte hartzea oso garatuta
zegoela, sazerdozioak, liturgiak et ‘magistraturak’ betetzera arte. Baina, Hispaniako probintzietako
datuek erakutsi digute, Mendebaldean emakumeek maila antzerakoan zeudela (baian ez hau baino
gehiago). Oriente Mediterraneoko emakumeak oso garaiztik hasi ziren rol publikoak betetzen.
Probintzietan, goi karguek emazte edo alabak hartzen zuten parte. Hispanian, 2 testigantza aurkitzen
ditugu administrazioko goi karguen bi emazteena. Nahiz eta K.o II.mendekoak diren, bata Emerita
2
Augusta-koa dugu, zeinetan Marteren tenplu baten handitzea eman zen Domitia Vettillaren partez
(L. Roscius Paculus senatorearekin ezkondua) eta, bestalde, berriz, zubi baten eraiketa daukagu,
Domitia Pressillaren eskutik, VII.legioaren kanpamendu militarraren ondoan.
Ob honboren donazioak eta fundazioak
Hiru kasu aurkitzen ditugu ob honorem donazioak egiten, kultu inperialeko sazerdozio
postuak lortu eta gero: Aponia Montanak Ludiak zelebratu zituen Astigin, Celerinak Salpensan eta
Patriciak Iliberrin epula batzuk organizatu zituen. Hauek pentsa dezakegu, promesa elektoralen
ondoroia izan zirela. Hala ere, postu hauek lortu zituztenak tokian tokiko eliteen emazteak izan
ziren, zeinek konpetentzia izan zuten sazerdote postu hauek lortzeko.
Hispanian bederatzi fundazioekin soilik elkartzen gara emakumeek eginda, ebergesia
ekintzak komunitate batzuen ongizaterako zeudenak fijatuta. Hispalisen, Fabia Hadrianilla
daukagu, zeinak 50000 sesterzio utzi zituen urtero kontribuzioak egin zitzaten ume txiroekin hirian.
Hau eta beste emakumeek egindako fundazioak eguneroko bizitzan parte hartzeko nahia azaltzen
digu, baita memorian geratzeko nahia ere bai.
Emakumeengandik finantzatutako ebergetismo hispaniarrak
Bertan azalduko ditugunak beraien errekurtso ekonomikoez baliatuz jazo ziren. Hispanian
ezagun ditugun akto ebergetikoak %19,5 dira, gizonezkoean %70,9 eta pertsona ezberdinen artean
egindakoak, aldiz, %5,6, baina soilik eraikuntza publikoen eraikitzeak kontuan hartuz gero. Kasu
horretan, emakumeekin egindako donazio edilizioak %9,2 jaisten zaigu, gizonena %78,4ra jaitsiz
eta pertsona ezberdinen artean egindakoak %6,5ra igoaz.
Emakumeez soilik finantzatutako ekintza publikoak 14 dira totalean, gizonezkoen 120n
aurrean. Honekin esan dezakegu, familiako patrimonioaren zatiketan ezberdintasunen ondorioa
izango zela. Emakume askok ere beraien herentzia gutxitua aurki zezaketen, beraien gens berdineko
norbaitek karrera politikoan aurrera egin behar zuenean eta hauek testamenduaren bidez konpontzen
ziren. Betican eta Hispainia Citerior-en ia ebergesia kantitate berdina aurkitzen dugu emakumeek
bakarrik egindakoetan eta emakume-gizonek egindakoetan. Seguru aski, emakumeek bere gizon eta
semeei kofinantziatu zitzaketen, donazio handiak suposatzen zutelarik.
Bankete publikoei dagokienez, 50 bat ditugu ezagunak eta hauetatik erdia emakumeengatik
izan ziren eginak. Gainera, hauek beste bi kofinantziatu zituzten beraien gizon eta semeekin batera.
10 epula aurkitzen ditugu emakumeek ordainduta, zeinak beraien gizonek memoriarako eginak
egon ziren. Beste 14 ohore eta prestigio gehiago lortzeko egin ziren.
3
Emakumeek egindako bankete ebergesiak helburu bikoitz bat zeukaten, hots, ohore eta
prestigioak lortzeaz gain beraientzat, bere familiako gizonentzat ere bai. Estatua edo eraikin publiko
bat ezartzen zen presentazioan, ebergetek aseguratzen zuten bankete baten organizazioarekin
jendearen parte hartzea eta zeinek ekintza honi garrantzia edo bizitasun gehiago emango ziona.
Emakumeak konsziente ziren nola bankete baten organizazioak familiaren eta ebergetaren egoera
soziala erakusten edo adiera ematen laguntzen zuela eta honen on egingo zion iraganera, bai
ebergetari baita gens-ari ere.
Sportula bat bakarrik dugu ezagun Hispanian emakume batek egina. Hau Fabia Restitutak
egin zuen bere semearentzat, jada hilda zegonea.
Ludi-ei dagokionez, zazpi dauzkagu ezagun emakumeek eginak eta hauek ere banketeen
helburu berbera zuten, hots, jende kopuru bat lortu elkartzea justu beraiek egiten zuten donazioaren
ezarpenean.
Azkenaldean, 2 emakume aurkitzen ditugu, zeinak ludiak organizatzen dituztenak eta hauek
hau egiten dute bere gizonek prometitutako donazioak egin ondoren. Askotan donazioen promesa
egin eta gerora egin ahal ezin zutenean (hil egin direlako adibidez), bere emazteek edo beste
batzuek egiten zitzuten.
Bakarrik bi ebergesia ditugu ezagunak eraikinen mantentzean edo inpostuen ordainketan
zetzanak.
Jainkoen estatuei dagokionez, 30 bat aurkitzen ditugu emakumeek eginak. Kasu hauetan,
emakumea independenteki egiten ditu donazio horiek. Honen helburua jainko bati ohore egitea zen.
Honekin dirudi, bere gens-aren irudi eta prestigioa mantentzeko egiten zutela. Estatuetako donazio
gehienak jainkosei zuzenduak izan ziren: Venus, Diana, Isis, Minerva, Juno. Edota emakume
errepresentazioak zituzten abstrakzio dibinizatuak: Fortuna, Victoria, Pietas.
Metal preziatuetan egindako estatu asko emakumeek donatutakoak dira (gehienak
zilarrezkoak).
Kasu bat ezagutzen dugu, non emakume batek estatua bat eskaini zion enperadore bati. Hala
ere, hau dudatan sartua daukagu. Epigrafea Claudia libertak Tiberiori eskainitako zen.
35 kasutan, ikusten dira emakumeak hiriak berak eskainitako ohoreak berak ordaintzen.
Epigrafiak erakutsi digu, nola askotan ohorea lortzen zuenak ordaintzen zituen honen gastuak.
Horrela, ikusten badugu familiako beste pertsona bat beste baten ohorea ordaintzen, ohorea jaso
duena hilda zegoela ulertu behar dugu. Semeen partetik ulergarria da gurasoek ordaintzea ohore
horien gastuak, hauek ez baitzituzten dirua aurreratua. Honekin, familiaren estatus hobetzen zuen
komunitatearen barnean eta hau memorian geratzea.
Emakumeen bizi esperantzari eskerrak, hauek bizitza publikoan sartzeko edo gehiago
sartzeko aukera izan zuten paterfamiliasen irudia ohoratzen jarraitzeko. Eta horrela ebergetismoaren
4
munduan ere sartzeko. Horrela, dakigunez, ebergetismoa beraientzat ohoreak lortzeko erabiltzen
zuten, baita bere familiako beste gizonentzat ere.
Hala ere, aipatzekoa da, erdi mailako donazioek ez zutela dekretu dekurionalen ohorekin
jasoko.
Esan beharra dago, zati honekin amaitu aurretik, emakumeek egindako donazio horietako
asko ex testamento egin zirela, emakumeak horrela testamendua egiteko aukera zeukala. Beste kasu
batzuetan heredes bezala ikusten ditugu epigrafeetan; ondorioz, badakigu gizonak bezala herederak
izan zezaketela, zeren Lex Voconia deritzogunak indarra galdu zuen goi inperioan zehar.
Emakumeek egindako ebergesien kronologia Hispanian
Lehendabizi aipatzekoa da, ebergetismoa errepublikaren amaieran azaldu zela Hispanian.
Augusto eta Julio-Claudioen garaian askoz ere ohikoagoak izan ziren. II mendean, ebergesiak
bikoiztu egin ziren, gerora atzerakada izugarri izanik eta honen amaiera emanez III mendean.
emakumeen donazioak ez dira agertzen epigrafetan julio-claudioen garaira arte. I mendeko azken
30 urteetan, Flavioekin kointzidituz, emakumeak sistema ebergetikoak oso barneraturik agertzen
dira. Emakumeena, besteak bezala, bigarren mendean bikoiztu egingo da, gero berriz ere III
mendean erortzeko.
I mende aurrera doan heinean, beraien heredatzeko aukera handituz doaz eta beraien
patrimonioa gestionatzeko aukera ere bai. Honi esker, gizonekiko duten dependentzia hori gutxituz
joan zen eta horrela, emakumeak ebergetismoaren mundura gerturatzen joango dira, beraien
familien edo gizonen laguntza ekonomikorik gabe. II-III mendeetan familia berdineko gizon eta
emakumeek jarraitu zuten ebergesiak batera egiten. Hauetako batzuk gastu handikoak izan ziren,
baina gehienak txikiak edo ertainak izan ziren, zeinak 10000 sesterzioak Azken batean, honen
helburu betiko helburu nagusia dugu, hots, gizartea nukleo familiarra edo gens-a ohorea ematea
gizartean eta baita gensaren irudiaren jarraikotasun dinastikoa ematea.
Hispaniako emakume ebergeten perfil soziala
107 emakume aurkitzen ditugu eta haietatik lauen familietako norbait edo norbaitzuk ordo
senatorial eta ordo ecuestrean parte hartu zuten. Horrela, Erromako administrazioaren barnean
parte hartzen zutela dakigu, nahiz eta gutxi batzuk izan.
Hauetatik 41 familia decurionaletakoak ziren, zeinetan bere familiako norbaitek
sazerdozioak edo magistraturak betetzen zituzten, edota beraien sazerdozioren bat betetzen zuten.
Argi dago, behin sazerdozioan sartuta, emakumeen ob honorem donazioak beteko zituztela, hots,
5
honekin promozio politikoa lortuz. Baina, askok egin eta gero lortuko zutela flamines izatera.
Orduan promozio sozial eta politiko bezala balio zuela ondo adierazten digu.
Anbito erlijiosotik kanpo, beste emakume ebergeta batzuk ezagutzen ditugu. 56 ebergeta
ezagutzen ditugu, zeinak libreak zirenak, baina estatus sozial ezezagunekoak. Badirudi, prestigiozko
familia baten kide zirela. Hala ere, hauen artean ere beraientzat ohorea eta prestigio soziala lortzeko
ebergesiak egiten zituztenak, bai berarentzat baita bere familiarentzat ere.
Emakume ebergeten artean Hispanian, aurkitzen ditugu zeinak diru kantitate handiko
donazioak egin zituzten, bakarka. Hori dela eta, ikusten dugu nola emakume batzuk diru kantitate
handiak izan zituzten, bere patriomonio pertsonaletik. Hauetako batzuen artean aipatzekoa dira
Terentia Puella, Sempronia, Galla, Caecilia Trophime, Aponia Montana, Cornelia Marullina,
Celerina, Fabia Fabiana eta Vibia Modesta. Aipatutako azken hauek, signa argenteas-ak donatu
zituzten, zeinak 50 zilar libra biano gehiago zituzten.
18 bat geratuko litzaizkiguke, zeinak elite munizipalekin batera jarri genitzake perfil sozial
gisa. Hau horrela izango zen, Gentes dekurionalen parte zirelako, edota beraien diru kantitate handi
eta eskuzabaltasunarengatik. Emakume hauek guztiak diru kantitate handiez baliatu ziren, esan
dugun bezala, eta hau donatutako zilarrezko estatuek adierazten digute. Hauen kostua 40000 eta
150000 sesterzioko izango zela kalkulatu da.
Emakume hauek guztiek autonomia eta independentzia handiaz gozatu ahal izan zuten
seguru aski berakein fortuna hiri donazio horietan inbertitzerako orduan. Hauetako asko alargun
aberatsak izango ziren. Emakume asko alargun geratu ziren, paterfamilias hil eta gero, eta honek
suposatu zuena zen hauen inplikazio handiagoa bizitza publikoan. Honekin gens-aren irudia
mantentzeko helburua zuten, donazioak eginez komunitateari edota familiaren ohorezko
konmemorazioak eginez. Modu honetan, beraien gens-aren irudi publikoa mantentzen jarraituko du
eta honen ekintza munifizienteekin lortutako ohoreak ere mantenduko dute. Honekin, bere
ondorengoei aukera ematen zien gobernuko karguetan eta bere komunitateetako zuzendaritza
karguetan parte hartzea.
Ebergeta garrantzitsuetatik bederatzik kultu inperialaren sazerdozioak bete zituzten. 18
ebergeta garrantzitsu hauetako beste batzuk gentes munizipal garrantzitsuetako parte ziren.
Emakume hauekin batera, aurkitzen ditugu emakume batzuk, zeinak aberastasun handiak
zituzten, baina bere familiako inork ez zen ordo decurionalaren parte. Donazioak erabili izan
zituzten sozialki prestigioa lortzeko edota bere familiarentzat, horrela bere aberastasunarekin batera
zihoan dignitas-a lortzeko.
Soilik 18 horietatik 4 sartu zituzten bere seme edo senarrak donazioetara, hauek jada hilda
zeudelarik.
6
Ondorio gisa
Ondorio gisa esan dezakegu, eta azken batean testuan zehar esaten joan garen bezala,
Hispaniako emakume asko, gehienak tokian tokiko aristokrazietako parte zirenak, gizonen antzeko
donazioak egin zituzten eta, hau horrela delarik, donazioa hauek egiteko izan zituzten motibazioak
gizonek izan zituztenen berdinak izango ziren: gloria eta ohorea lortzeko nahia, pertsona beraren
edo bere gens-aren prestigio edo egoera soziala mantendu edo handitzea, bakoitzaren edo gens-aren
memoria mantentze komunitatean, hiriak edertzea eta biztanleriaren beharrei erantzutea. Horrela,
pax deorum-a garantizatzen zuten eta beste famili edo eliteen donazioak atzean edo itzaletan
geratzeko..
Lehendabizi, emakumearen sarrera bizitza publikoan eta politikan greziako ekialdean eman
zen, zeina garai helenistikoan emakumeek defenditzeko ahalegin legala zuten eta baita ekintza
ekonimikoetan parte hartzeko aukera ere. Hala ere, faktore garrantzitsuenak, garai helenistiko-
erromatarrean, sistema ebergetikoaren garapena izan zen, zeinak aportazio ekonomikoen beharra
izan zuen eta hauek familia aristokratiko hauen eskutik eman zelarik eta emakumearen papera
tokian tokiko eliteei jarraikotasuna eta legitimitate dinastikoa eskuratzeko. Emakumeek beraien
boterea bistan eraman zezaketen eta baita beraien posizio soziala ere beraien komunitateetan eta
honekin batera, ohore edo sazerdozioengatik lehiatu eta beraien memoria komunitatean iraunarazi.
Gizonezkoen ebergetismoarekin daukan ezberdintasuna da, emakumeek funtzio
politikoetarako aukera itxita edukita, behintzat mendebaldean, hauen parte hartzea bizitza publikoan
limitaturik zegoen. Ondorioz, emakume askok beraien promozio aspirazioak beraien gens-eko
gizonetan jartzen zuten. Honekin, berriz ere, ikusten dugu nola emakumeen ebergetismoak helburu
bikoitza zuen, hots, bere ohore eta prestigio soziala handitzeaz gain, bere gens-arena ere
promozionatzen zuen. Hispanian, K.o I.mendetik erditik aurrera emango zen postu sazerdotalak
betez, donazioak eginez eta haien familiak promozionatuz. Horrela, haien familiak beraien hirietan
gobernu karguetan jarraitzea ahabideratzen zuten eta horrela beraien prestigio eta boterea
belaunaldietan egonez, baita kargu gorenetara joanez ere.
Askok ere bere prestigio eta ohorea (baita familiarena ere) adierazten zuten, ezkondu baino
lehenago. Horrela, familia askok hau familien arteko loturetarako erabili zuten.
Azken batean, emakumeen parte hartzea bizitza publikoan familiaren estrategia bat bezala
ulertu ahal da, “regimen de los notables” delako sortzeko intentzioarekin, baina, logikoa den bezala,
aberatsenak, garrantzitsuenak eta boteretsuenak soilik egin ahal izan zuten.
Adibide gisa, Hispaliseko inkripzioan azaltzen zaigun Fabia Hadrianilla daukagu, zeina
consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri bezala definitzen den, hots,
antzinatean emakume askok nahiko zuten distintzioa. (hija de cónsul, esposa de senador, hermana
7
de senador y madre de senador).
EMAKUMEA ETA EVERGETISMOA
Maite Aguado Lizarralde
Historiako ikaslea
Letren Fakultatea
UPV/EHU
GIDOIA
� Sarrera.
� Ebergetismoa → Definizioa eta Hispaniako kasua.
� Emakumea eta ebergetismoa.
� Kronologia emakumeen ebergesietan Hispanian.
� Ob Honorem donazioak.
� Emakumeen donazioak.
� Emakume horien perfil soziala.
� Ondorioak
EBERGETISMOA
Zer da ebergetismoa?
Errepublikan eta honen amaieran.
Bi mota → “politikoa” Ob honorem eta kargua
“pribatua” Ob liberitatem
Ex testamento
Legatuak
Hispaniako kasuan
-Erromaren konkista eta gero.
-+ erromanizatua, + ebergetismoa.
-“Potlatlchen espiritua”.
-Ez da prozesu uniformea.
-Aldaketak eman ziren.
-Nekazal ebergetismo gutxi
EMAKUMEA ETA EBERGETISMOA
� Helburu bikoitza.
� Goi inperioan presentzia
bizitza publikoan.
� Botere, prestigio eta
influentzia
soziopolitikoa agerian
utzi.
Iturri nagusia → epigrafia
� Informazio asko
eskeini.
� Emakumeek
utzitako irudiarenislada.
� Inskripzioak tokipo
literarioak alde
batera utzi.
Hispaniako donazio kopurua
Hispaniako donazio kopurua
Probintzietako kopuruak
%29.9 Baetica %18 Citerior %19,2 Lusitania Fila 40
50
100
150
200
250
300
350
400
450
500
� Orienten.
� Hispaniarekin alderatuz.
� Hispanian 2 testigantza.
- Domitia Vettilla.
- Domitia Pressilla.
Kronologia
� Ebergetismoa hispanian → errepublika amaieran.
� Ohikoagoa Augusto eta Judio-Claudioen garain.
� II.menden ebergesiak bikoiztu.
� III.mendean desagertu.
� Emakumeen aukera I.mende amaieratik aurrera.
Ob honorem donazioak etafundazioak
� 3 kasu
� Sazerdozio karguak lortu eta gero.
� Tokian tokiko eliteen emazteak.
� Fundazioak 9 Hispanian.
� Adibide on bat → Fabia Hadrianilla.
Emakumeen donazioak
� Beraien errekurtso ekonomikoez.
� Emakukeen soilik finantzatutako ekintza publikoak 14 dira totalean.
� Patrimonioaren zatiketaren ondorio.
� Baetica eta Hispania Citerior.
� Bankete publikoak.
� Sportula.
� Ludi-ak.
� Estatuak.
� Ohoreak.
� Emakumeen bizi esperantza.
� Ex testamento.
Ebergeten perfil soziala
107 emakume→ lau ordo senatorial edo ordo
ecuestrearen familiak
→ 41 familia ordu decurionalaren parte.
→ 56 ebergeta libreak, baina estatus ezezaguna.
→ Patrimonio handiko emakumeak Hispanian.
→ 18 elite munizipalen parte.
→ alargun aberatsak.
→ Kultu inperialeko sazerdotisak.
→ Emakume aberatsak, baina ordo decurionala ez.
ONDORIOAK1- Helburuak: ohorea, estatus soziala, promozioa.
2- Emakumearen sarrera bizitza publikoan.
3- Askotan familien arteko loturak egiteko.
4- “Regimen de los notables” familia estrategia.
5- Adibidea: Fabia Hidrianilla.
“consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri”