elkarrizketa: guiomar mendizabal • esperientzia: arte …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko...

44
hh ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE ESZE- NIKOAK HAURREN ESKURA • GALDEIDAZUE: PAKI ARBE-AITOR MAR- TXUETA • MENDUKILO LEIZEA • ATZEKO ATETIK: MIREN AGUR MEABE 121 hik hasi 4 EURO 2007KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Hiriak eta herriak etengabeko heziketa eragile

Upload: others

Post on 23-Sep-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

hhELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE ESZE-NIKOAK HAURREN ESKURA • GALDEIDAZUE: PAKI ARBE-AITOR MAR-TXUETA • MENDUKILO LEIZEA • ATZEKO ATETIK: MIREN AGUR MEABE

121hik hasi4 EURO • 2007KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Hiriak eta herriaketengabeko heziketa eragile

Page 2: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak
Page 3: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

aurkibidea8gaia

HIRIAK ETA HERRIAK ETENGABEKO HEZIKETA ERAGILEHiriak berak herritarrak hezi ditzake. Horretarako, hirigintzan,kulturan, osasunean, ingurumenean, zerbitzuetan... heziketarieman behar zaio lehentasuna. Horretan hasiak daude hiri etaherri batzuk.

16elkarrizketa

GUIOMAR MENDIZABALIkasketetan arazoak dituzten haurrekin egiten du lanpedagogo eta irakasle honek. Laguntzeko modurik onenaarazoaren kausetara jotzea dela dio, ez irtenbide farma-kologikoei heltzea.

5 editoriala

6 kronika

8 gaia

HIRIAK ETA HERRIAK ETENGABEKOHEZIKETA ERAGILE16 elkarrizketaGUIOMAR MENDIZABAL24 esperientziaArte eszenikoak haurren eskuraBilboko Kafe Antzokian

26 ekarpenaMiguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorra-ren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”

30 galdeidazue Nola antolatu tutoretza orduak? Zer egin?Paki Arbe eta Aitor Martxueta

33 berriak

40 nora joango gara?Mendukilo leizeaSeigarren kontinentera bisita

42 Atzeko atetikMiren Agur Meabe

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 . Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com;Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua: Ainhoa Azpiroz. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Miren Guilló eta OlatzLasagabaster. Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide,Fito Rodriguez,Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulka-riak:Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,IreneLopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu.Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:Donostia. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2007-IX-24). Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

Page 4: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r r i a

EEssttaattuu ddeekkrreettuu bbaatteenn bbiiddeezz oonnaarrttuuaaggooaa ggeerraattuu ddaaHHeeggoo EEuusskkaall HHeerrrriikkoo aannddeerreeññoo hhiissttoorriikkooeenn llaannaa

Batzuetan, ezagutzen dugun hurabetidanik horrela izan dela iruditzenzaigu .

Memoria historikoa oso laburra du-gu, gero eta laburragoa beharbada, etaahaztu egiten zaigu hain egoera ilune-an, gogorrean, beste estilo bateko es-kola eredua ezarria zegoenean, ande-reño batzuek nola sortu zuten herriarenerraietatik eskola berria, herriz herrieraikitako ikastolak.

Halako garai zailetan hainbat lanegindako andereño haiek ereindakohaziak, orduan txikia iruditu arren, lor-tu dute gaur egun gure inguruan ikusdezakegun fruitua.

Hazi horrek fruitu eder eta on askoeman ditu, zalantzarik gabe, baina ezditu nahi adina eman. Asko falta da egi-teko oraindik, Euskal Herriko ikasleria-ren erdiak besterik ez baitu gure hiz-kuntzaren eta kulturaren ondarea jaso-tzen eskolaren bidez.

Tarteka, ona da gelditu eta egoerazailetan bidea abiarazi zuten haiek go-

kotasunean gertatzen diren egoerakaztertzean, eztabaidatzean eta ikuspe-gi kritikoa sortzean ari gara gaitasunakgaratzen. Eta hori guztia ez al zuten egi-ten hasierako andereño “berri” haiek?

Inguruan gertatzen ari zenari adizeunden,eta sentitzen zituzten beha-rrei erantzuten ahalegintzean, bide zu-zena hartu zutela deritzogu.

Sakon ikertu beharko genuke an-dereño haiek erdal ikasleak euskal-duntzeko erabiltzen zuten gertutasu-na, goxotasuna, herri txiki baten partai-de izatearen sentimenduaren transmi-sioa eta abar ongi ulertzeko.

Ona da, bestalde, Europatik dato-zen ildo nagusei jaramon egitea. Eta,garbi izan behar dugu herri bakoitzakbere lan egiteko estiloa behar duela.Eredu onak kontuan izatekoak dira,baina besterik gabe kopiatzea eta gure-ra ekartzea porroterako bideari alfon-bra gorria jartzea litzateke, ezta?

Eskerrik asko egindako guztiaga-tik, andereño eta maisu maiteak!

goratzea, egindako lana kontuan har-tzea eta eskerrak ematea, jakinda inoizez diegula behar adinakoa emango.

Garai hartako prozesua oso interes-garria izan zen. Irakasleen gogoa etapedagogo berriak ezagutzeko eta gure-ra egokitzeko egindako bidea, guraso-en inplikazioa eta lana, herritarren par-te-hartzea, herriaren beharrei so egineta sortzen ziren bitartekoekin erantzu-ten ahalegintzea eta abar ikusi geni-tuen.

Denen artean lana egiteko estilo batjarri zuten martxan, askok mantentzen,egokitzen eta garatzen jakin dutena,beste askok, aldiz, ondorengo ibilbide-an galdu egin dutena.

Gaur egun, Europatik datozen aireberriak garai haietan egiten zutenaekartzen digute gogora. Teknologiaberriak garatu egin dira eta bitartekoberriekin lan egin dezakegu ikasleakbizitzarako prestatzeko. Baina, funtse-an, informazioa bilatzean, ikertzean,taldean lana egiten ikastean, egunero-

Europatik, estatuetatik,Nafarroa eta EAEtik ildo berriakdatoz hezkuntzan aritzeko.Gaitasunen lanketa omen daegiteko nagusia egungo etaetorkizuneko herritarrak ongiprestatzeko.

Page 6: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

6 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Irakasleen ordezkapensistema berraztertzen ari da

Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Saila. Ikastetxebatzuetan irakaslerik gabe

hasi dute ikasturtea, etaegoera horiek saihestekoneurriak hartu nahi ditu

Jaurlaritzak. Arabako,Bizkaiko eta Gipuzkoako mila

irakasle baino gehiagokeskatu dute gaixotasun-baja

ikasturte hasieran eta egoerahorri aurre egin behar zaiola

uste du Txontxu CamposHezkuntza sailburuak.Irakasle batzuek bata

bestearen atzetik hartzendituzte bajak Camposenarabera, nahiz eta beste

lanbide batzuekin alderatuzgero, huts egiteak gutxiago

diren. Hezkuntza Sailaordezkapen laburrak egingodituzten irakasleak ikastetxe

publikoek beraiekkontratatzeko aukera

aztertzen ari da.

kronikaI k a s t u r t e h a s i e r a k o d a t u a k , a s m o a k ,

Nafarroako EuskararenInstitutua sortu duteeuskara bultzatzeko

Euskara bultzatzea, horretarakoplangintza egitea, ikertzea eta aholkuematea izango dira institutu berriareneginbehar nagusiak. Herritarrek eus-kara ezagutzeko eta erabiltzeko duteneskubidea babestea, hori eraginkoregiteko tresnak definitzea eta hura be-rreskuratzeko eta garatzeko prozesuababestea ere jaso dituzte institutuarenestatutuetan. Nafarroako HezkuntzaDepartamentuari atxikitako erakundeautonomoa izango da Nafarroako Eus-kararen Institutua, izaera juridiko pro-pioa izango du eta lan egiteko erabate-ko independentzia. Hezkuntza ardura-dunek aulki bana izango dute kontsei-luan eta Nafarroako bi unibertsitateek,Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak,Nafarroako Udal eta Kontzejuen Fede-razioak, Ikastolen Elkarteak eta Nafa-

rroako Prentsa Elkarteak kide bana.Beste zazpi kide Nafarroako Gober-nuak berak izendatuko ditu. Euskara-ren Kontseiluko eta Oinarriak-eko ki-deek zalantza agertu dute dagoenekoinstitutuaren osaketaren aurrean,egungo legeek indarrean dirauten bi-tartean ezingo dituelako bere helbu-ruak bete. Baina Carlos Perez-Nievas,Nafarroako Gobernuko Hezkuntzakontseilariak argi eta garbi esan du ezdutela legean aldaketarik egingo etaegungo hizkuntza eremuak ere ez di-tuztela berraztertuko.

Haur eskoletan ere, euskara arduraEuskara bultzatzeko konpromiso-

ak alde batetik, eta euskarari bultzada-rik eza bestetik. Sortzen-Ikasbatuaz el-karteak salatu duenez, Nafarroan 0-3zikloa arautzen duen dekretuak ez dueuskara aipatu ere egiten. Horren on-dorioz, haur eskolak euskalduntzekoplataforma sortu dute hainbat gurasoketa hezkuntza arloko zenbait profesio-nalek. Izan ere, euskaraz aritzen direnbi haur eskola baino ez dago Iruñean,biak Txantrea auzoan eta eskaintza ho-rrekin ez dago inondik inora dagoeneskaerari erantzuteko gaitasunik. Eus-karazko eta kalitatezko haur eskolaknahi dituzte eta horretarako bi milatikgora sinadura aurkeztu zituzten joanden maiatzean.

Page 7: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 7

Haurrak ez du bakarrik ingurumena "jasaten"eta hartarik "jasotzen", haurrak ere eragiten diobere ingurumenari, bere gurasoengandik hasita.Haurra estimulu emaile eta eragin sortzaile erebada.Luis Alvarez Santa Cristina

Lapurdiko, Nafarroa Beherekoeta Zuberoako lizeoetan ikasten

duten hamar ikasletik bederatzik,frantsesez ikasten dute. Hala diote

Euskararen Erakunde Publikoak2004-2005 urteetan egindako

inkesta kuantitatiboaren emaitzek.Gaur egungo datuak berdintsuakdira eta horien arabera ikastetxe

pribatuetako ikasleen % 2,4kikasten du murgiltze ereduan,

% 2,3k eredu elebidunean eta %4,4k du euskara ikasgai gisa.

Hezkuntza publikoan ari direnikasleen euskara maila, berriz,

ezagutzerik ez dago.Ama eskoletan eta Lehen

Mailan hobea da egoera, hiruikasletik batek euskara edo

euskaraz ikasten baitu. Bigarrenmailan, kolegioan, bostetik batekikasten du euskaraz. Seaskaren

murgiltze ereduan 1.600 ikasle aridira ikasten ama eskoletan edo

Lehen Mailan, 700 eskas Seaskakdituen hiru kolegioetan eta ez dira

200 iristen lizeo bakarrean. Izanere, lizeoan euskaraz ikasita ere,unibertsitate eskaintza murritza

dute gero, eta Lanbide Heziketarikez da eskaintzen euskaraz. Dena

den, atzetik datozen ikasleeuskaldunen eraginez, urteek

aurrera egin ahala egoerahobetuko dela pentsatzeko

arrazoirik bada.

e r r o n k a k , z a i l t a s u n a k , h e l b u r u a k . . .

Ikasturte berria,erronkaberriak

Euskal Herriko ikastetxe guztiekzabalik dituzte ateak dagoeneko. 2007-2008 ikasturteak aldaketa ugari ekarri-ko du eta zenbait kasutan zailtasun de-zente ere bai. Horiei guztiei aurre egi-tea izango da eguneroko lanarekin ba-tera ekainera bitarteko eginbeharra.

Guztira, 410.000 ikaslek hasi duteikasturtea Euskal Herrian; Hegoaldean385.000 ikaslek baino gehiagok ekindiote ikasturteari eta Iparraldean, ia25.000 ikaslek.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoancurriculum berria ezartzen hasi da Eus-ko Jaurlaritza. Lehen Hezkuntzako 1.eta 2. mailan eta Bigarren Hezkuntzako1. eta 3. mailan ezarriko da ikasturte ho-netan. Ikasturte berria irakasleak alda-ketarako prestatzeko erabiliko duelaagindu du Jaurlaritzak, baina hainbatirakaslek, erreformaren aplikazioa egi-teko denbora falta salatu dute. Bien bi-

tartean, LOE legeak ezarriko duen He-rritartasunerako Hezkuntza ikasgai be-rria, aurten, Arabako, Bizkaiko eta Gi-puzkoako ikastetxe gutxitan eskainikoduten arren, Nafarroan, Bigarren Hez-kuntzako 3. mailan hasi dira ematen.Horrek protestak eragin ditu eta Aska-tasunean Hezi Nafarroako Plataformaeratu dute. Helburua, ikasgai berriariaurre egitea da. Kontzientzia eragozpe-na bultzatzeko kanpaina abian jarri du-te eta gurasoek aukeratzeko eskubideadutela nabarmendu. Eta Nafarroan ere,izango da beste aldaketarik, ikastetxepubliko gehiagotan eskainiko baitaBritishdelako eredua.

Lapurdin, Nafarroa Beherean etaZuberoan, berriz, inoiz baino haurgehiagok eman dute izena Seaskakoikastoletan, ia 2400 ikaslek, baina zail-tasun asko dituzte oraindik. FrantziakoHezkuntza Ministerioak bi urteko hau-rrak ez ditu kontuan hartzen eskola-tuak egon arren eta Euskararen Era-kunde Publikoak ematen zion dirula-guntza bikoiztuta ere, 80.000 eurokozorra hartu behar izan du Seaskak beregain, haur horiekin arituko diren sei ira-kasleren postuak ordaintzeko. Eskolapublikoetan 17.000 ikaslek bainogehiagok eman du izena 1. mailan, ho-rietatik 4.000 pasatxok eredu elebidu-nean. Eskola giristinoetan 6.000 ikaslepasatxo ariko dira, horietatik 1.700 bai-no gehiago adar elebidunean.

Page 8: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

G A I A

8 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Hiriak eta herriaketengabeko heziketa eragile

Page 9: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

G

Hirian,nonnahi eta noiz-nahi,hezi egiten da. Gureinguruneak eta egunerokobizitzak eragina du guganeta heziketaren parte da.Hiriaren heziketa intentzioalantzeko xedez sortu zirenhiri hezitzaileak,eta be-raien ideia hiriaren antola-ketaren maila guztietan hel-buru hezitzaileak lantzeada,herritarren formazioaneragiteko asmoz. Ideia ho-riek praktikara eramatekometodologia Hiriaren Hezi-keta Proiektuan datza,uda-laren sail guztietan islatubeharreko proiektuan. Adi-bide gisa,Bartzelona pro-bintziako udalen sarea etaDonostia Hiri Hezitzailea-ren proiektuaren hainbatzertzelada ezagutukoditugu.

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 9

Herritarren heziketa helburu dutenherri eta hiriak eraikitzen

Hiria aukera anitzez beteriko espa-zioa da eta baldintza material ugari es-kaintzen dizkigu. Era berean, hirietansortzen dira desberdintasun sozial han-dienak eta bertan dago pobreziagehien. Aukera eta eskaintza anitzenerakusleihoa da, baina herritar guztiekez dute askatasun edo aukera bera es-kaintza horiek erabiltzeko.

Jendartean aldaketa ugari gertatudira oso bizkor, lan mundua eta familiamotak aldatu dira, immigrazio mugi-menduak, globalizazioa, prekarieta-tea, IKTak… bizimoduak aldatu diraeta galdera berri ugari sortu dira. Hiriakonplexutasun eta aniztasun horren is-la fidela da.

Behar berriei erantzuteko eta jen-dartearen eraldaketa gauzatzeko ga-rrantzitsua da heziketa, eta hiria hezi-keta eragile etengabea da. Guztiakhezten gaitu, baina horregatik eraginaez da beti positiboa. Hirigintza planifi-kazioa, kultura, hezkuntza zentroak,kirolak, ingurumena, osasuna, gaiekonomikoak, mugikortasuna, zerbi-tzuak… gure heziketa prozesuarenparte dira. Desberdina da plaza bat di-seinatzea bertan jendea eroso esertze-ko eta harremanak izateko edo soilikbertatik igarotzeko. Edota errepideagurutzatzeko azpiko tunel bat egiteaedo oinezkoaren mailan zebrabidebat egitea.

Hirien hezteko balioaUdala, herriarengandik gertuen da-

goen administrazioa da, eta hortaz, ire-kiena eta ikusgarriena da. Helburuenarabera, udalaren ekiteak ondorio as-kotarikoak izango ditu herritarrengan.

Hiri hezitzaileak eginkizun heziga-rria lantzen du eta bere sail guztietantxertatzen duen hausnarketa da, udale-txeko plangintza orokorretan sartuz.Hezkuntza erakunde formalak, esku-hartze ezformalak eta informalak elkar-lanean jardunik, hiriak bere baitan di-tuen heziketa ahalmen guztiak garatzealortu behar da. Zeharka, egiten den orohezitzailea den ala ez aztertu behar da.Halako prozesu batean, ezinbestekoada herritarren parte-hartzea. Egiten de-naren informazioa eman behar zaie etaparte-hartzea ikuspuntu kritiko eta erre-al batetik landu behar da. Horrez gain,garrantzitsua da beharren, proposame-nen eta ekintzen ebaluazioa egitea.

Hiri hezitzailea etengabe eraikitzenden proposamena da, herritartasunaeraikitzen duena. Ez da etxe multzoa,espazio publikoak inplikatzen ditu.Horietan biltzen eta elkartzen dira per-tsonak: bilera lekuetan, fabriketan, pla-zetan, parkeetan, kaleetan… eta horidena da hiria.

RECE eta IACE1990ean izan zen I. Hiri Hezitzaile-

en Nazioarteko Kongresua Bartzelo-nan eta bertan sinatu zen Hiri Hezitzai-leen Karta. 1994an, Bolognan antolatu-tako III. Kongresuan, IACE Internatio-nal Association of Educating Cities, HiriHezitzaileen Nazioarteko Elkartea sor-tu zen eta egun, munduko 350 herrialdedira partaide. Ingurune hurbileko bestesare batzuk sortzeko xedez, estatu es-painiarrean RECE (Estatuko Hiri Hezi-tzaileen Sarea) sortu zen, 170 herrire-kin. Bi urtetik behin elkartzen dira etabitarte horretan lan taldeak egiten dira.2007an Donostian ospatu dira VIII. To-paketak.Helburua, praktika onak truka-tzea eta hausnarketa gune izatea da. Eus-kal Herrian RECE sarearen partaide diraBilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Bara-kaldo eta Santurtzi. Ipar Euskal Herrikoherririk ez dago Frantziako elkartean.

Page 10: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

10 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Hiriaren heziketa ahalmena

Zientzia Ekonomikoetan doktorea,Bartzelonako Unibertsitatean ZientziaPolitikoetan katedraduna eta unibertsi-tate bereko Gobernu eta Politika Publi-koetako Institutuaren zuzendaria da.Kudeaketa eta berrikuntza demokrati-koko gaietan eta politika publikoetanaditua.

Nola azalduko zenuke hiri hezitzaileen gorakada?

Nik uste dut, oinarrian arazo bat da-goela, hiria bera. Beti izan da konplexu-tasun, aniztasun, askatasun, itxaro-pen… espazioa eta jendartea gero etakonplexuagoa egiten joan den heine-an, hirian arazo franko pilatu dira.Egungo jendarteak banakoentzako ba-liabide eta baliabide sozial indartsua-goak behar ditu eta behar horien mui-nean heziketa bera dugu.

Gero eta argiago daukagu segurta-sun gabezia eta arrisku egoeratan hezi-keta maila altuagoa duen jendeak aurreegiteko gaitasun gehiago duela. Adibi-dez, osasun arloan gero eta heziketamaila altuagoa izan, arazoak aurreikus-teko gaitasuna handiagoa da, baita tek-nologia eta lan kontuetan edota jendar-tea ulertzeko orduan. Gatazka korapi-latsuenak hirian gertatzen dira, eta ba-dirudi eskolak aliatuak galdu dituelahezkuntza prozesuan. Orain arte fami-lia eta lan mundua bezalako espaziohezitzaileekin batera jardun du, bainaorain familia aldenduago dago eta lanmundua prekarioagoa bihurtu da. In-gurune anitzago eta konplexuago ho-rretan, eskola bakarrik sentitzen da eta

lehen erantzuna bere baitan ixtea izanda. Testuinguru horretan hiriaren baliohezitzailea indartu da.

Modu batean prozesu bikoitza izanda. Hiriaren balio hezitzailea sendotuda, ekonomia edota teknologia bezala-ko gaietan adibidez, eta era berean,hezkuntza sistema eta eskoletatik hiriaaliatu eta eragile gisa baloratzen hasida. Eskolak bakarrik ezin die erronkeiaurre egin eta eskola eta komunitatea-ren arteko loturak indartu behar dira.Bigarren elementu bat zera da: hezike-ta ez dela eskola ulertzea. Heziketa hel-duen heziketa, hirigintza, parte-har-tzea… ere bada.

Adibidez pertsona helduak hel-duen eskolara doazenean, ez da ikus-ten horrek benetan duen balioa. Badi-rudi ongi pasatzen soilik ari direla, bai-na helduen eskola batean izugarrizkobalio hezitzailea dago. Gizarte kohe-sioa eta garapen soziala garatzen direnespazioa da.

Joan Subirats: “Herritar bakoitzak bere ekarpenaegiten du, denok gara hezitzaileak”

Nola ulertzen da eskola eta hiria-ren arteko harremana?

Bi noranzkodun errepide gisa lan-du behar da. Alde batetik eskola ingu-runera ireki behar da, ingurunearekinlan egin, partekatu eta espazio publiko-ak erabili: plazak, instalakuntza publi-koak… Badaude esperientzia politak;adibidez, eskola bateko haurrek espa-zio bat babesten dute eta beraien lanahori mantentzea da. Gustura egiten du-te, beraiena sentitzen dutelako. Besteeskola batean baliabide hezitzaile gisaondoko hilerria erabiltzen dute. Hila-rriak aztertuz hiriaren historia lantzendute eta pabiloi edota horma-hilobiakikusiz desberdintasun sozialak lantzendira.

Adibidez, eskolan gerra zibilia lan-du behar bada, ikaskuntzarako askozesanguratsuagoa da gerra bizi izanduen norbait etortzea eta kontatzea.Gazteek emozioen, bizipenen eta iru-dien bitartez asko ikasten dute eta zaila-goa da ahanzten. Nik, Natur Zientzieta-ko ikasleekin, zaborraren prozesu guz-tia jarraitu nuen, zabor kamioia bera ja-rraituz. Horrelako prozesuetan irakas-leak ez du gehiegi azaldu behar eta be-raiek bizitako zerbait ahanztea zailagoada.

Eta era berean, hiriak eskola denen-tzako espazio ireki gisa erabili beharkoluke. Informatika gelak edota kirol ins-talakuntzak, adibidez. Eskola hiriaren-tzako baliabide bat gehiago da.

Zein izango litzateke hiriarenindargune hezitzailea?

Batez ere, uste dut, hiriak heldua

Page 11: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 11

G A I A Hiriak eta herriaketengabeko heziketa eragile

Hiriaren heziketaproiektuari buruz arigarenean, udaleko sailguztiak inplikatuakikusten ditugu, eureneguneroko dinamikanhausnarketa horitxertatuz.

denean nolako hiria izan nahi duenpentsatu behar duela eta hiri proiektuaegin. Ez da gai teknikoa, gai politiko-soziala da, eta jakin behar da ea hiri ko-hesionatuagoa izan nahi duen, ea kon-plexutasuna onartu nahi duen… Hor-taz, eskolaren harremana bertan txerta-tu behar da. Ezin da eskola plantea-mendu bat egin hiri planteamendurikgabe. Zein hiri nahi dugu eskolaren-tzat? Zein eskola nahi dugu hiriaren-tzat?

Kaleko, etxeko eta hiriko esperien-tzia formatiboak ezin dira heziketa pro-zesutik kanporatu. Eskola-auzo eta es-kola-familia bezalako loturak landu be-har dira.

Hiri hezitzaileek hiria kudeatzeko modu berria planteatzen dute.

Ezin dugu pentsatu heziketa espe-zializazio profesional administratiboa-ren objektu denik, askoz zeharkakoa-goa da. Hiriaren heziketa proiektuez arigarenean, hirigintzaz, ekonomiaz, gi-zarte zerbitzuez… ari gara. Gai horieta-ko bakoitzean heziketa esperientziakdaude: ingurumeneko teknikariak za-borren inguruan ikastaroa egin dezake,hirigintzako teknikariak erabaki deza-ke kale bat adiskidetsuagoa egin edo

ez. Hiriaren heziketa proiektuari buruzari garenean, udaleko sail guztiak inpli-katuak ikusten ditugu, euren egunero-ko dinamikan hausnarketa hori txerta-tuz. Hausnarketa hortan daude kulturzentroak, antzerki eskolak, museoak,bizilagun elkarteak, udaltzaingoa…heziketa guztion erronka da.

Hiriek ba al dute hezkuntza esku-men nahikorik eragile hezitzaileak izateko?

Hiria eragile hezitzailea al den? Nikuste dut sarri ezetz. Bonbilak aldatzendira, gauzak konpondu, eskola baten-tzat lurrak bilatu… baina esaten ari ga-ren guztiak ez du zentzurik ez badahezkuntza eskumenen dezentraliza-ziorantz jotzen. Autonomia erkidegoakpisu handia kenduko luke eta egunero-ko lan astun ugari saihestuko lituzke.Bestalde, udalak bere eremu propioa-rekin indartuko luke hiriko heziketaproiektua, eta nik uste dut hori bidera-garria dela. Hiriaren heziketa proiek-tuak gauzatzeko garrantzitsua da de-zentralizazioa.

Zer suposatzen du hiriaren hezike-ta proiektuak irakasleentzat?

Askok mehatxu gisa ikusten dute.Badirudi eskola bere baitan ixteko joe-ra hartzen ari dela eta estatus galera gisabizitzen dutela. Defentsa posizioarenjoera ikusten dut: errealitatea aurkakoadenean, egunetik egunera gauzak kon-plexuagoak direnean, familiak hor ezdaudenean… beraien segurtasunetanixten dira. “Nire ikastorduak, nireapunteak eta nire egiteko moduak”. Ir-teera posible bakarra konplexutasunaeta interdependentzia onartzea da. Bi-latu eta sareak berregin behar dira. Ho-rretarako garrantzitsua da norberaren

lanbidearen egiteko hezitzailea nabar-mentzea. Desberdina da medikuareneta gizarte langilearen profila, bakoi-tzak bere ekarpena egiten du, baina el-karren beharra dugu, heziketa lan ko-lektiboa baita.

Hortaz, ideia horiek mehatxu gisaikusi beharrean aukera gisa ikusibeharko genituzke.Besteengandik ikasteko prestsentitu. Jendarte konplexuarimodu konplexuan aurre eginbehar zaiola onartzen ikastendugu.

Nik uste dut irakasleei lana erraztubehar diegula. Irakasleak ez dira superheroiak. Hori dena errazagoa izatekoegin behar dugu lan. Harreman baliabi-deak eskaini behar dizkiegu, kontua ezda eskola beste hamaika profilez bete-tzea, psikologoz, kale hezitzailez, gi-zarte langilez edota poliziaz. Kontua ezda eskola dena konpondu dezakeenmikrokosmos bat bihurtzea, baliabidehoriek jada inguruan badauzkagulakoeta erabili egin behar dira.

Page 12: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

12 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Bartzelonako adibidea

kuntza eskolak, formazioa eskaintzenduten enpresak, elkarteak… kokatzendira. Laugarren mapa, ostera, berezia-goa da, elementu parte-hartzaileakezinbestekoak direlako. Jada diagnos-tikoan parte-hartze prozesua dago, era-kunde eta bizilagunen elkarteekin etahiriko sare sozialarekin lan egiten has-ten gara: ea eskolak atsegin zaizkien, eaherritartasuna badagoen, nola ikustenduten hiria, ea plazatxoak nolakoak di-ren erlazionatzeko, ea etengabekoprestakuntzarako baliabideak aurki-tzen diren, ea jende berri asko iritsiden… Udaletxe bakoitzak bere antola-keta organoak dauzka, herri kontsei-luak, auzo kontseiluak, bizilagunen el-karteak… eta herri bakoitzean, berta-ko udalen iradokizunen arabera egitenda lan.

Herritarrak jada proiektu hezitzai-learen inguruan berriketan hasten dira,zer gustatzen zaien eta zer aldatu nahiduten. Lau mapen elkarrekintza egitenda eta diagnostiko hori proiektuan par-te hartzen ari diren guztiei itzultzen zaieeta denen artean ildo estrategikoak de-finitzen joaten dira. Une horretan, taldesustatzailea sortzen da herritarrekin, el-karteetako jendearekin… interesaduen edonorekin. Herriko sektore des-berdinen ordezkapena lortzen saia-tzen gara eta bai udaletik eta bai taldesustatzaile horretatik jende gehiagoerakartzeko saiakera egiten da. Taldesustatzaileak berea sentitzen duproiektua.

Hortaz, herri bakoitzak bere diag-nostikoa eta proiektua du. Zertandatza zuen lana?

Montse Roig: “Oso proiektupolitikoa eta estrategikoa da etaudalek prest egon behar dute”

Bartzelonako Diputazioko Hezkun-tza Gaietako teknikari aholkularia.

Nola ulerten duzu zuk hiri hezitzai-lea?

Oso kontzeptu zabala da. Sarri hirihezitzailea eskolari laguntzeko zerbi-tzu multzo gisa definitzen dela entzu-ten dut. Nik uste dut hiri hezitzailea ho-ri baino askoz gehiago dela, eskola bai-no askoz haratago doala. 0-100 urte bi-tarteko herritarren beharrei erantzuteradator. Hiri hezitzaileak, gure bizitzakoune orotan elkarrekin erlazionatzeko,ikasteko eta ikasitakoa ezagutaraztekoaukerak, baliabideak eta espazioak es-kaintzea du xede. Hortaz, hiri hezitzai-lea heziketa eragile eta baliabide hezi-tzaile gisa hautematen dut. Era berean,hiri hezitzaileak herritarrak herritarta-sunean hezten ditu, eta horretarakoezinbestekoa da parte hartzea. Partehartuz, entzuten, hitz egiten, ulertzeneta elkarrekin erabakiak hartzen ikas-ten dugu.

Zer aldatzen da hiriaren proiektu-tik hiriaren heziketa proiektura?Nolako onurak ditu?

Hiriaren heziketa proiektua egitenden unetik, heziketa agenda politikoanbarneratzen da. Nire ikuspuntutik, he-ziketa ikaskuntza eta eraldaketa da.Zerbait ikasten dugun bakoitzean au-rrerapausoa egiten dugu. Hortaz, hiria-ren heziketa proiektuak proiektu estra-tegikoagoei eta zehatzagoei eraldaketakutsua gehitzen die. Izan ere, herrita-rrek zerbait ikasten duten heinean, hi-rian nola bizi nahi duten erabakitzendoaz. Nahiz eta hiria estetikoki aldatu,

horrek soilik itxura aldatuko du. Pertso-nen parte-hartzeak sustatzen du eral-daketa. Hortaz, heziketa hirien eralda-ketarako funtsezko elementu estrategi-koa da hiri inklusiboagoak lortzeko.

Zer da hiriaren heziketa proiek-tua?

Hiri hezitzailearen filosofia meto-dologikoki posible egiteko saiakera da:planifikatu, antolatu eta ordenatzea.Bartzelonako Diputaziotik saiakera be-rezia egin dugu. IGOP Gobernu eta Po-litika Publikoetako Institutuaren, JoanSubiratsen institutuaren, laguntzaz di-seinatu genuen metodologia. Hiri ba-koitzaren berezitasunekin malguaizango zen metodologia sortu nahi ge-nuen, bakoitzak bere bide propioa ga-ratzeko. Hala, udaletxeek badute lansistematizatua, datuak jasotzeko etaantolatzeko metodologia. Hortik au-rrera parte-hartze lana oso garrantzi-tsua da, sektore desberdinen arteko etazeharkako lanak benetan emaitzakaberatsak izateko. Esku-hartze anitz el-kartzen dira: logika politikoak, profe-sionalak eta hiritarrak. Metodologia de-non artean etengabe ebaluatu beharre-ko erreferentzia eredua da.

Zein dira metodologia horrenezaugarriak?

Hasteko, lau mapa egiten dira. Ho-rietatik hiru bulegoetan egiteko mapakdira: soziodemografikoa, hezkuntzazentroen mapa eta heziketa baliabide-en mapa. Azken horretan administra-zioaren guneak, hezkuntza ez formala-rekin zerikusia duten guneak, tailerrak,antzerki eskolak, musika eskolak, hiz-

Page 13: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Hiriak eta herriaketengabeko heziketa eragile

Gure lana, alde batetik diruz lagun-tzea da, eta bestetik beraien lana erraz-teko metodologia orokorrak eta tres-nak sortzea. 1990eko hamarkadan hasiziren lehen hirien heziketa proiektuaketa lehen belaunaldiko proiektuak az-tertuz asko ikasi dugu. Hortaz, dutenkonplexutasuna eta berritzailetasunakontuan hartuz, garrantzitsua ikustendugu proiektuen ibilbideei jarraipenaeta aholkularitza egitea beraien dina-mika propioa egin arte. Adibidez, par-te-hartzea zeharlerro gisa idatzita du-gunean oso erraza da, baina errealitate-an zailagoa da.

40 udalen arteko sarea antolatu du-gu eta aholkularitzaz gain hainbat topa-keta antolatu ditugu gai askotarikoak jo-rratzeko xedez. Hainbat aditurekin egindugu lan, tartean Joan Subiratsekin.Guk geure praktika aztertzen dugu etaadituek azalpenak eman, aholkularitzaeskaini eta egiten duguna sistematiza-tzen laguntzen digute. Hala, ideia, haus-narketa eta autoformaziorako gunea daudalen arteko sare hori. Bestalde, espe-rientziak trukatzeko baliagarria da etapraktika onak jasotzen ditugu.

Udalek egiten dute eskaera alaDiputazioak eskaintza?

Guk udal guztiei egiten diegu es-kaintza, baina gero beraiek etorri behardute eskaera egitera. Oso proiektu po-

litikoa eta estrategikoa da eta udalekprest egon behar dute horretarako.Udal batek ez badu behar adina heldu-tasun politiko, ez egiteko gomenda-tzen diogu. Hiriaren heziketa proiek-tuak arrakasta izan dezan, ondokoezaugarriek garrantzia dute. Lehena,udal guztiak eta alkateak nahi izatea, ezsoilik hezkuntza batzordekoek. Biga-rrena, idazkaritza tekniko indartsuaizatea, antolatzeko eta kudeatzeko gai-tasun handiarekin. Hurrengo baldintzaeta oinarrizkoa, herritarren parte-har-tzea da. Eta azkena eta zailena, herrianheziketa foroa sortzea. Hala nola, herri-ko “agora” moduko bat sortu behar da,herriko heziketa foroa.

Zein da eskolaren papera hiri hezi-tzaileen marko horretan?

Eskola hezkuntza gaietan errefe-rentziazko erakundea da eta lan pre-bentibo ugari egin daiteke. Baina gureindarra eskola laguntzean baino, esko-la ingurunera irekitzean datza.

Hiria baliabide hezitzaile eta eragilegisa ikustea nahi dugu, elkarrekinerronkei aurre egiteko prest. Gure hel-burua ez da horren bitartez horiei lanaematea, elkarlana eta laguntzea baizik.

Zein izango litzateke irakasleenpapera hiri hezitzaileetan?

Guretzat irakasleen ekarpena oina-rrizkoa bada ere, irakasleak orokorre-an nahiko itxiak daudela iruditzen zait.Gutxiago kostatzen zaigu dendariekparte hartzea, irakasleak baino. Ez dasalaketa bat, nik uste dut une honetanirakasleek bizi duten presioari erantzu-ten diola horrek. Eskolak jendartearenaldaketa guztiak ikasgeletan ikusten di-tu egunero-egunero. Aldaketak uga-riak dira, baina formazio aukerak ez di-ra hainbeste. Horrek presio asko sor-tzen du eta irakasleak oso itxiak daude,baina nik uste dut aliatu sentitzen joan-go direla.

Bartzelonako herri hezi-tzaileen sareko adibideak

* Dendarien inplikazioa: dendetanpegatina bat jarriz haurrek badakiteedozein behar izanez gero bertara sardaitezkeela: telefono dei bat egiteko,komunera joateko, beldurra dutela-ko…

* Etorkinentzako hizkuntza eskolak.* Hiri bateko agureak, haurren esko-

larako bidea seguruagoa egiteko lane-tan dabiltza. Adibidez, eskola sarreranautoei ez aparkatzeko eskatuz, haurreisemaforoetan lagunduz eta abar.

* Institutuetako gazteek adinekojendeari informatika programak eraku-tsi dizkiete.

* Herriko merkatuan elikadura pro-grama bat garatu da. Haurrek, bertara jo-atean, elikagai anitzen propietateak,erosketa orekatuak, elikadura osasun-tsuaren informazioa… jasotzen dute.

* Harrera familia. Atzerritik familiabat datorrenean herriko familia batekharrera egiten dio herriaren gainekoazalpena emanez: eskolen informazioa,anbulatorioa non dagoen eta nola eska-tu hitzordua… edozer gauza.

* Bartzelona ondoko herri txiki bate-ra hiritik jende ugari joan da bizitzera etaez dira hirian asko egoten. Herritarrek,herriaren identitatea galtzeko beldu-rrez, biztanle berriei ongietorria eta he-rriaren bisita egin die. Poliki-poliki he-rriko txokorik berezienak eta herriareninguruko azalpenak antolatu dira, ha-rremanak sortzen joateko.

* 0-3 urte bitarteko haurren espazio-ak profitatu dira gurasoekin harrema-nak lantzeko: haur eskolako hezitzaile-ak, gurasoak, pediatra… denen arteansareak sortuz.

* Zaharren egoitzetan haurrei isto-rioak kontatzen zaizkie memorioa his-torikoa eginez.

Page 14: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

14 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Donostiako adibidea

Non ikusten da ikuspegi hezitzailea?1998an egin zuen bat Donostiak Estatuko Hiri Hezitzaileen Sarearekin,Hiri Hezitzaileen Gutuna sinatuz. Zortzi urte hauetan,ekimen ugari bul-

tzatu ditu Donostiako udalak eta Nazioarteko Hiri Hezitzaileen Sarearen zuzendaritza batzordearen partaide ere bada. Hortan dihardute Gazteria,Hezkuntza,Lankidetza eta Giza Eskubideen Saileko zuzendari Txuri Aranburuk,Hezkuntza bulegoko Artemis Olaizola arduradunak eta Jon Lasa Hez-kuntza zinegotziak.

Udaleko sail anitzekin elkarlana garrantzitsua izan da, baita arduradun politikoen inplikazioa ere. Hiriaren garapenean elementu estrategikoabihurtu da heziketa,eta programa anitzen bitartez biztanleengan eragin nahi da. Jadanik egiten denari ikuspegi hezitzailea garatu eta koordinatzeazgain,proiektu berriak sortu dira. Erakunde publiko,pribatu eta elkarteekin batera,Donostiako udalak herritartasuna eta parte-hartzea landuz herri-tarraren formazioan esku hartu nahi du.

Balioetan hezi:Donostiako heziketa proiektuan, testuinguruagatik, funtsezko garrantzia izan du ba-

lioetan hezteak. RECE sarean horren inguruan gaikako sarea antolatzea proposatu zuteneta martxoan antolatutako kongresuan ere hori izan da hizpide eta hausnargai nagusia.Hortaz, udalak, bakearen aldeko, giza eskubideen defentsarako, talde gutxituen aldeko,heriotza zigorraren aurkako edota xenofobiaren aurkako material didaktikoak eta peda-gogikoak zabaldu ditu. Horrez gain, hainbat sentsibilizazio kanpaina edota ekimen atera

ditu aurrera: epaitegietako lorategian HIESaren lazoa marraztea edota Kursaala ekainaren bukaeran Gay eta Lesbianen kolo-reez janztea, besteak beste. “Hiriko gune ospetsuenak erabiltzea garrantzitsua dela uste dugu”.

DONOSTIA HIRI HEZITZAILEA plan estrategikoaren hainbat adibide

Parte-hartze aktiborako politikak bultzatuUdaleko hainbat ataletan parte-hartzea sustatzeko sortu zen “herritarren parte-

hartzea zuzentzeko plana”. Helburuak gizarte kohesioa, demokraziaren balioak sus-tatzea eta hiri inklusiboa lantzea dira. Udaleko sail bakoitzean talde aholkularia dago,udaleko jendeaz gain elkarteetako jendea eta herritarrak biltzen diren gunea. “Gunehoriek parte hartzeko prestakuntza eragiten dute. Hiriko hainbat sektoreren parte-hartzea lortzen saiatzen gara eta hori ez da lan erraza, hiria kudeatzeko modu berria in-plikatzen duelako”.

Adibideak: belaunaldien arteko espazioen sorrera, esku-hartze sozio hezitzaile-ak, lanbide hastapen programak, lanaldi osoaren sustapena…

Heziketa eta kulturaEkimen asko gauzatzen dira espazioak beharretara egokituz eta herritarren in-

formazioa eta formazioa sustatuz: ikastaroak, antzerkia, kontzertuak, poesia errezi-taldiak, literatura saioak, tailerrak, zine forumak… “Gure helburua batez ere sor-mena eta adierazpena sustatzea da”. Auzo guztietan daude kultur zerbitzuak etazentroak. “Bestelako aisi eta gozamen guneak izan nahi ditugu, batez ere gazteen-tzat, adibidez gaztelekuak”.

Page 15: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 15

G A I A Hiriak eta herriaketengabeko heziketa eragile

Heziketa eta kirolaHaur, heldu zein adineko pertsonen artean kirola sustatzeko kanpaina anitz

egin dira eta auzo guztietan daude herritarrentzako instalakuntzak. “Batez ere, es-kola kirolean jarri dugu indarra”.

Heziketa eta ingurumenaBerdeguneak areagotu, kutsadura eragozteko politikak sortu edota gazteria

sentsibilizatzeko kanpainak sortu nahi izan dira. “Guk, hiri gisa, garapen iraunko-rraren aldeko apustua egin dugu”. Horrez gain, hirian bidegorria dago. “Bidegorriaez da soilik mugikortasun kontua. Guretzako hiri eredua da: ekologikoa, oinezko-ari garrantzia ematen diona eta kohesio soziala bultzatzen duena”.

Heziketa eta hirigintzaHirigintzaren garapena ordenatzea da helburua: bizilekuen, oinezkoentzako

guneen, zerbitzu publikoen, jolaslekuen eta kultur zentroen arteko oreka bilatunahi da. “Hirigintza hiriaren eredurako eta herritarren bizimodurako erabat baldin-tzatzailea da”.

Alokairu politikak, BOE etxeak, berdeguneak, bizikidetza espazioak, mugikor-tasun bertikala, bizikletaren, garraio publikoaren kalitatea hobetzea… bultzatunahi da.

Hezkuntza zentroekin laneanHezkuntza programa eta baliabideei dagokionez:- Ikasturtero hezkuntza programen udal gidaliburua argitaratzen da. - Hiriko baliabide hezitzaile, zentro, instalakuntza, kultur etxe, haur txoko, gaz-

teleku… eta beste hainbat baliabide hezitzaileren mapa egin da. - Hezkuntza zentroen ordutegiaren malgutasuna handitu da. - Eskolaz kanpoko ekintzak sustatu dira.Eskola publikoaren duintasunari dagokionez:- Jolaslekuak estaltzeko planaren akordioa egin da eskolekin. Horrekin batera,

eskoletako espazio horiek auzotarrentzat irekiak egon beharko dute.- Jantokiak, komunak… hobetzeko plana.- Eskolen artean mediateka sarea sortzeko plana.

Giza eskubideak landuzDonostiako udalak, elkartasuna, bizikidetza eta tolerantzia bezalako balioak

landu nahi ditu, ulermen giroa bultzatzeko asmoz.Horretarako, giza eskubideen programa bereziak egin dira, tartean, “Bakearen

Kulturaren espazioa”. Horrez gain, Giza Eskubideen Institutua, Giza eskubideen zi-nemaldia, bakearen aldeko kontzertua eta beste hamaika ekimen garatu dira.

Page 16: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

“Arreta gabezia arazoakdaudenean esku-hartze kausalarenaldekoak gara, esku-hartzefarmakologikoaren aldean

”16 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Pedagogoa eta irakaslea

guiomarmendizabalE L K A R R I Z K E TA

Page 17: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak
Page 18: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

18 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

guiomarmendizabal

E

“Arretagabezia arazoaren

arrazoiakaskotarikoak izan

daitezke etahorregatik dagarrantzitsua

diziplina artean lanegitea. Era horretan,

harremana ezardezakegu haurrak

duen arreta gabeziaarazoaren eta,

adibidez,entzumenean duen

arazo baten artean.

Esku-hartze kausala arazoa-ren errora doa, esku-hartze far-makologikoak sintometan gehia-go eragiten duen bitartean. Horida Guiomar Mendizabal irakasleeta pedagogoak helarazi digunideia nagusia. Beatriz Gomez etaIñigo Odriozola lankideekin bate-ra egiten du lan Guiomarrek, hi-ruek osatzen duten Bulego Peda-gogikoan.

Bere azalean bizi izan zuen es-kola porrota eta horrek bultzatuzuen egoera berdintsuan zeudenhaurrekin arduratu eta beraiekinlan egitera. Bere burua haur ho-riengan islatuta ikusten du eta,esaten duen moduan,horrek berelana errazten du,sentitzen dutenaezagutzen duenaren abantailare-kin jokatzen duelako. 25 urtez go-rakoentzako unibertsitatera sar-tzeko frogak gainditu ondoren,irakasle ikasketak egin zituen,pedagogia ikasi zuen eta esku-hartze psiko-pedagogikoan dok-toradutzako bi ikasturte egin zi-tuen. Beranduago,eskola porrotamaila baxua izateagatik ezagunaden Bartzelonako Montserratikastetxera joan zen bere presta-kuntzarekin jarraitzera. Entzu-men gaietan trebatu zen eta opto-metristekin ere ikastaroak eginditu. Guiomar Mendizabalenprestakuntza etengabea da, zail-tasunak dituzten haurrei erantzu-na eman behar zaiela pentsatzenduelako eta horretarako behar be-zala trebatzea beharrezko ikus-ten duelako.

Zer motatako arazoekin joaten dirahaurrak zuen bulegora?

Batez ere irakurketarekin eta idaz-ketarekin arazoak dituzten haurraketortzen zaizkigu, baina arreta arazoakdituztenak ere etortzen dira eta gara-pen arazoak dituztenak ere hartzen di-tugu, horien kasuan kopurua txikiagoaden arren.

Zein adinetan behar izaten dutehaurrek zuen laguntza?

Batez ere, Haur Hezkuntzan beharizaten dute gure laguntza, baina LehenHezkuntzako eta Bigarren Hezkuntza-ko ikasleekin ere aritzen gara lanean.

Azkenaldian, antzeman al duzuearreta arazoek sortutako ikas-ketarako zailtasunak dituztenhaurren kasuen kopuruak gora eginduela?

Bai. Azkenaldian arreta jartzekozailtasunak dituzten haur dezente arigara ebaluatzen.

Eta zer arrazoik sor dezake arretagabezia arazoa haur batengan?

Arrazoiak askotarikoak izan daitez-ke. Arrazoi fisiko-biologikoak, zentzu-menei dagozkien arrazoiak, psikomo-trizitatearekin zerikusia duten arra-zoiak eta arrazoi emozionalak izan dai-tezke.

Arrazoi fisiko-biologikoak askota-rikoak izan daitezke, baina agian,arreta gehien eskaintzen diogunetakobat elikagaiekiko tolerantziarik eza da.Badira, egunero hartzen duten elikagaibaten aurrean, esnearen aurrean, tole-rantziarik eza azaltzen duten haurrak.Alderdi horri garrantzia ematen dioguarazo horiek dituzten haurrek askotanmuki asko izaten dituztelako. Eta ho-

Page 19: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 19

rrek, batzuetan, entzumenean eragitendu. Entzunbidea mukiz beteta dagoe-nean, haurrak ahalegin handiagoa eginbehar du en-tzumenaren bidez jaso-tzen duen informazioa barneratzeko.Horregatik egon behar dugu irakasle-ok arazo horiek dituzten haurrekin adi.

Zentzumenekin zerikusia dutenarazoez ari garenean ikusmena, en-tzumena eta orekari buruz ari gara, fun-tsean.

Ikusmenaz hitz egitean, ez dugusoilik haurrak ikusteko duen zorrozta-sunaz hitz egiten. Haur batek ikusmenzorroztasun ona izan dezake eta begiakmugitzeko arazoak izan ditzake. Balite-ke, kokapenetan edo ikusmen binoku-larrarekin ere, arazoak izatea. Gogoanizan behar dugu eskolan haurrak jaso-tzen duen informazioa batez ere begie-tatik eta belarrietatik sartzen zaiola. Ho-rregatik egon behar dute bi bide horiekahalik eta baldintzarik onenetan.

Entzumenarekin beraz, gauza beragertatzen da. Badira entzumen ona du-ten haurrak, baina informazioa barne-ratzeko arazoak dituztenak. Iristen

zaien mezua ulertzeko zailtasunak di-tuzten haurrak dira. Haur horien ezau-garrietako bat da, beraien lengoaia de-segituratua egoten dela.

Orekari dagokionez, oreka estati-koa eta oreka dinamikoa ebaluatzeakomeni da. Bada haur kopuru handisamar bat oreka dinamiko ona duenaeta oreka estatikoaren kasuan, arazoakdituena. Agian, zentzumen guztietatikoreka da ahaztuena. Baina oreka kon-tuan hartzea beharrezkoa da, sentsazioguztiak sistema bestibularretik pasa-tzen direlako eta horrek nerbio sistemaautonomoarekin, ikusmen sistemare-kin, entzumen sistemarekin eta sistemalinbikoarekin loturak dituelako.

Psikomotrizitatearekin zerikusiaduten arrazoiei buruz hitz egitean, lu-rreko etapa bere baitan hartzen dutenmugimendu ereduei buruz ari gara.Etapa horretan haurrak bi antolakun-tza maila antolatzen ditu: fase homola-terala eta fase kontralaterala. Etapa ho-rien antolakuntza faltak haurraketorkizunean eskolan ikasteko zailta-sunak izatea ekar dezake.

Azkenik, arrazoi emozionalak ai-patuko nituzke. Horiek ere askotariko-ak izan daitezke eta horregatik da be-harrezkoa kasu horietan psikologo ba-tek esku hartzea.

Garrantzitsua da alderdi horiekguztiak kontuan hartzea, zaila delakohaurrak arreta jartzea aipatutako alder-diek egoki funtzionatzen ez duten bi-tartean.

Nola irits gaitezke arazoarenarrazoira?

Arreta gabezia arazoaren arra-zoiak, ikusi dugun moduan, asko izandaitezke eta horregatik da garrantzi-tsua diziplina artean lan egitea. Era ho-rretan, harremana ezar dezakegu hau-rrak duen arreta gabezia arazoaren eta,adibidez, entzumenean duen arazo ba-ten artean.

Zein motatako profesionalekinegiten duzue lan esku-hartzekausal honetan?

Esku-hartze mota honetan opto-metristarekin, garuneko osteopatare-

Page 20: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

20 •hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

guiomarmendizabal

E

“Desberdintasunnagusia da, esku-

hartze farmakologikoakbatez ere sintometan

eragiten duela etaemaitzak kasu

batzuetan azkarragoakdirela. Esku-hartzekausalean, berriz,

arrazoietan eragitensaiatzen gara eta

emaitzak epe luzeagorajasotzen ditugu, baina

iraunkorragoak dira.

kin, psikologoarekin eta homeopata-rekin batera egiten dugu lan.

Zein eratan egin daiteke lan arretagabezia arazoak dituzten haurrekin?

Esku hartzeko bi era daude. Horie-tako bat farmakologikoa litzateke. Ka-su horretan, haurrari neurotransmisorebatzuen gainean eragiten duen botikaematen zaio. Botika horrek haurrak di-tuen sintomak leuntzen ditu, baina ezdu arazoaren oinarrian eragiten.

Esku hartzeko bigarren erak, alder-di kausaletan eragingo luke. Beraz, te-

rapia kausala aplikatuko genuke berre-ziketa pedagogikoari dagozkion pro-gramekin batera.

Eta zein da esku-hartzefarmakologikoaren eta esku-hartzekausalaren artean dagoendesberdintasunik handiena?

Desberdintasun nagusia da, esku-hartze farmakologikoak batez ere sin-tometan eragiten duela eta emaitzakkasu batzuetan azkarragoak direla. Es-ku-hartze kausalean, berriz, arrazoie-tan eragiten saiatzen gara eta emaitzakepe luzeagora jasotzen ditugu, bainairaunkorragoak dira.

Esku hartze farmakologikoaren aldeegiten den kasuetan, zein botikaematen zaizkio haurrari?

Gehien erabiltzen diren botikakRubifeneta Concerta izenekoak dira.

Eta zer desberdintasun dago bibotika horien artean?

Concerta izenekoak hamabi orduz

Page 21: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 21

jarraian eragiten du haurraren garune-an eta Rubifenek denbora tartetxikiagoetan zehar egiten du eragina.

Botika horiek hartuta, posible al daarreta gabezia arazoakkonpontzea?

Botika mota horiek badute eraginikarreta gabezia arazoak dituzten hau-rrengan, noradrenalina eta dopaminabezalako neurotransmisore batzuk as-katzea eta horien sintesia errazten di-tuelako. Baina eragin hori behin-behi-nekoa da eta ez da kausala. Behin boti-kak efektua egiteari uzten dionean,haurrak arazo berdinak izango ditu. Es-ku-hartze mota honek askotan, bene-tan, arazoaren muinera zuzenean doa-zen beste esku-hartze mota batzuk ezerabiltzea dakar.

Zein ondorio utz ditzaketehaurrengan mota horretakobotikek?

Haur batzuek jateko gogoa galtzendute eta lo egiteko arazoak ere izatendituzte.

Dena den, esku-hartzefarmakologikoa gehiago aukeratzenda oraindik. Zergatik? Gizarteakezartzen al du eredu hori?

Egia da arreta gabezia arazoei esku-hartze farmakologikotik aurre egitensaiatzeko joera handiagoa dagoela.Baina uste dut esku-hartze kausalak in-darra hartuko duela irakasleok haurhoriei arreta arazoak sortzen dizkietenaukeren inguruan trebatzen garen hei-nean.

Eta egia da baita ere, gizartean tera-pia farmakologikoari buruzko infor-mazio gehiago dagoela terapia kausa-lari buruzkoa baino, baina gero eta in-teres handiagoa dago irakasleen alde-tik farmakologikoa ez beste mota bate-ko esku-hartzeak ezagutzeko.

Zer protokolo jarraitzen duzue haurbat lehen aldiz ikusten duzuenean?

Haur bat lehen aldiz ikusten dugu-nean egiten dugun lehendabiziko gau-za ebaluazio osoa da; bai zentzumeneidagokiena, bai mugimenduari dago-

kiona eta baita ebaluazio pedagogikobat ere. Behin hori eginda, gurasoekinelkartzen gara ebaluazioaren emaitzenberri emateko eta beraiek guri haurra-ren bizitzari buruzko informazioaeman diezaguten. Hori funtsezkoa dahaurraren egungo egoera ulertzeko.Garrantzitsua da haurdunaldiari, erdi-tzeari eta haurraren garapenari buruz-ko datuak jasotzea.

Behin datu guztiak esku arteanizanik, gurasoak orientatzen ditugu etabeharrezkoa baldin bada, beste profe-sional batzuen esku hartzea egoki ikus-

ten dugula esaten diegu. Esate batera-ko, datuak jasotzen ditugun bitarteangurasoek erditzea zaila izan dela esatenbadigute eta adibidez, forzeps-ak era-bili behar izan dituztela, garuneko oste-opatarekin harremanetan jartzekoaholkatzen diegu haurrari ebaluaziobat egin diezaion.

Zergatik? Erditzean zailtasunakizan diren kasuetan, arazo gehiagoizan al ditzakete haurrek?

Erditzea zaila izan denean, haurrazesarea bidez jaio denean edo forzep-

Page 22: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

22 •hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

guiomarmendizabal

E

“Ikaslea egoerahorretan egotearen

arrazoien berri ematendiezunean, haurraren

jokabide asko ulertzendituzte irakasleek.

Horrek, guztion arteanhaurrari lasaitasuna

ematea dakar etadenbora bat ematea,

inguruan dituenprofesional guztienlaguntzarekin, bereikasketa prozesua

nekezagoa egiten aridiren zailtasunak

gainditzeko.

sak erabili direnean, ez dira erditze bi-detik pasa eta hortik pasatzea oso ga-rrantzitsua da garuneko artikulazio ba-tzuk aktiba daitezen. Zesarea bidez jaioden haurrak aukera hori galdu du etaforzepsek lagunduta jaio direnen ka-suan, kontuan izan behar da, tresna ho-riek oso hauskorrak diren garunekopuntu batzuen gainean jartzen direla.

Ebaluazioa egin ondoren, zein daesku hartze prozesuan ematenduzuen hurrengo pausoa?

Haurra hainbat profesionalekebaluatu dutenean, beraiekin harre-manetan jartzen gara elkarrekin lanegiteko. Eta memento horretatik aurre-ra, haurraren errealitatea ezagutzen la-guntzen diguten datu guztiak ditugu-nean, berarekin hasten gara lanean.

Gure esku-hartzea psikomotrizita-te eremuan, entzumen eremuan etapedagogia eremuan egiten dugu batez

ere. Orduan, optometristak ikusmenterapia bat egitea beharrezkoa delaikusten duen mementoan, zein ariketaegin behar ditugun esaten digu eta be-ra haurraren jarraipen zehatza egitendoa.

Aipatu ditugun profesional horiekinharremana izateaz gain, eskolare-kin ere ba al duzue harremanik?Haurraren tutorearekin hitz egitenal duzue?

Bai. Behin ebaluazioa eginda, etahaurrarekin lanean ari diren gainerakoprofesionalek emandako informazioajaso ondoren, gurasoek arazorik jar-tzen ez badute, tutorearekin eta asko-tan irakasle laguntzailearekin ere ha-rremanetan jartzen gara, ebaluazioa-ren emaitzak azaltzeko eta gure esku-hartzea eta esku hartzen ari diren gai-nerako profesionalen esku- hartzeanolakoa izango den jakinarazteko. Es-

Page 23: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 23

Irakasleon prestakuntza osogarrantzitsua dela uste dugu etatrebakuntza ikastaroak ematendizkiegu. Donostiako etaZarauzko Berritzeguneetanzenbait ikastaro eman ditugu.Ikastaro hauek, praktikoak dirabatez ere, baina teoria izatendute atzean beti. Edozeinpraktikaren atzean teoria batizaten da eta teoria horretanetengabeko prestakuntza izateaoso garrantzitsua delaazpimarratu nahi izaten dugu.

Hainbat ikastetxetan ere treba-tu ditugu irakasleak, Haur Hez-kuntzan prebentzio programak au-rrera eramateko helburuarekin.

kolarekin dugun harreman hori eten-gabea eta zuzena da. Era horretan, hau-rraren garapena elkarrekin ebaluatzenjoan gaitezke.

Zergatik ikusten duzuebeharrezkoa haur horientutoreeekin harremanetan egotea?

Bada, ikaslea egoera horretanegotearen arrazoien berri ematen die-zunean, haurraren jokabide askoulertzen dituztelako. Horrek, guztionartean haurrari lasaitasuna ematea da-kar eta denbora bat ematea, inguruan di-tuen profesional guztien laguntzarekin,bere ikasketa prozesua nekezagoa egi-ten ari diren zailtasunak gainditzeko.

Nolakoa da haur horien gurasoekinduzuen harremana?

Gurasoekin dugun harremana osoestua da, kasu batzuetan esan dezake-gu ia egunerokoa dela. Kontuan izanbehar dugu zailtasunak dituzten seme-alabak dituzten gurasoak bereziki sen-tibera daudela eta askotan orientazioabehar izaten dutela ez dakitelako osoongi egoera hori nola kontrolatu.

Esan diguzunez ia adin guztietakohaurrekin egiten duzue lan. Zeinadinetan ikusten dira emaitzakazkarrago?

Zalantzarik gabe, Haur Hezkun-tzan dauden haurrengan ikusten dira

emaitzak azkarrago. Izan ere, adin ho-rretan garuneko plastikotasun handiadute haurrek. Hori bai, horrek ez duesan nahi, inolaz ere, Lehen Hezkun-tzan eta Bigarren Hezkuntzan lortzendiren emaitzak egokiak ez direnik.

Posible al da eskolan bertan alderdihorien guztien prebentzioa egitea?

Bai. Baina horretarako hezkuntzaarloko profesionalok geure burua mai-la askotan trebatu behar dugu, egunerohaurrek bidaltzen dizkiguten seinaleakulertzeko moduan.

Zein dira maila horiek? Zermotatako prestakuntza beharkolitzateke?

Trebakuntzak osoa izan behar lu-ke. Haur batek zailtasunak izan ditzaneragin dezaketen aukera posible guz-tiak kontrolatu beharko genituzke.Maila neurosentsomotrizean presta-kuntza sakona izan beharko genuke.Horretarako, gure prestakuntzak eten-gabea izan beharko luke.

Page 24: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

24 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

e s p e r i e n t z i a k

tik kanpo. Gaur egun, berriz, gero etagehiago aldarrikatzen dira. Orain artebigarren mailako ikasketak zirenakgaur egun curriculumean sartuta dau-de”. Askotan, ordea, irakasleek ez daki-te zer eta nola landu, eta horretan la-guntza luzatu zien Kafe Antzokiak. “Es-kola orduetan antzerkia lantzeko es-kaintza egin genien eta Bilboko bostikastetxetatik jaso dugu baiezko eran-tzuna. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailan antzerkia landuko dute”. Hau-rrak gogotsu daude eta irakasleak erebai, buru-belarri antzerkiaren mun-duan sartzeko prest. Ikastetxeetanprestatzen dituzten antzezlanak KafeAntzokian antolatzen diren antzerki to-paketetan eskainiko dira. “Zaletasunabadago, bereaz, hori garatu behar dateknika egokiekin”. •

Bilboko Kafe Antzokiko arte es-zenikoen haur eskolak aurten ere in-dartsu hasiko du ikasturtea. EuskalHerrian arte eszenikoak ezagutzekoeta lantzeko haurrei zuzendutakoeuskarazko leku bakarra da berau,eta urtetik urtera arrakasta gehiagodu, gainera. Gero eta haur gehiagobiltzen dira bertan eta antolatzaileakpozarren daude. Aurtengo ikasturte-rako egiten den eskaintza hirukoitzada:antzerkia,musika eta dantza.

Zergatik eskaini haurrei arte eszeni-koak lantzeko aukera? Galdera horrenerantzuna garbi dute Bilboko Kafe An-tzokian: garrantzitsua delako trebeta-sun horiek lantzea, zaletasuna dagoe-lako eta hori bultzatu egin behar delakoeta arlo horietan profesionalki lan egi-nez bizi nahi dutenei bidea hasteko au-kera eskaini behar zaielako.

Arrazoi horiek nahikoak izan zirenArte Eszenikoen Eskola sortzeko. Mu-sika eskola ireki zuten lehendabizi, ge-ro antzerki eskola, eta aurten dantza es-kola estreinatuko dute. Gero eta haurgehiago hurbiltzen dira eta inork ez dubajarik ematen. Arrakasta dutenarenseinale. Alde batetik, gero eta garrantzigehiago hartzen ari diren arloak ezagu-tzeko eta garatzeko aukera ematen zaiehaurrei. Eta zergatik ari dira gero eta ga-rrantzi gehiago hartzen? Antzerkia,dantza, musika eta abarren bitartez tre-betasun ugari lantzen direlako: hau-rren dinamismoa, bat-batekotasuna,irudimena, sormena, harremanak etaabar. Bestetik, arlo horietan profesional

izan eta hortik bizi nahi duen jende as-ko dago eta Euskal Herrian horretarakoaukerarik ez da eskaintzen; Madrilera,Sevillara, Bartzelonara edo Parisera jo-an beste aukerarik ez dago goi mailakoikasketak egiteko. Hori horrela izanikere, Kafe Antzokiko arduradunei inte-resgarria iruditzen zaie goi mailara iritsiaurretik Euskal Herrian hastapenekourratsak emateko aukera eskaintzea.

Antzerkiaren indarraAntzerki eskolak erakartzen du jen-

de gehien, eta horregatik erabaki duteaurten Kafe Antzokiko eskaintza esko-letara ere zabaltzea. Koldo CelestinoKafe Antzokiko kideak dioenez, “orainarte ez zitzaien garrantzi eta balio han-dirik ematen antzerkiari, dantzari etahorrelako arloei, ez eskolan eta ez hor-

Arte eszenikoak haurren eskuraBilboko Kafe Antzokian

Page 25: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 25

Antzerki eskola

Eszenatoki baten gainean topa daitezkeen eduki eta teknikak haurren mun-dura hurbiltzen dira ikastaro honetan:

- inprobisazio jolasak- jolas dramatikoak- mozorrotze eta makillaje lanketa- koreografien asmaketa- sketxen lanketa- gidoien azterketa eta asmakuntza- txotxongiloen teknikara hurbilketa- antzerki beltzaAntzerkiarekiko zaletasuna lantzeaz gain, haurren garapenerako beharrez-

koak diren atalak jorratzen dira beste haurrekin batera publikoaren aurreanadierazten ikasteko: gorputzaren mugimenduak eta adierazpena, sormena,irudimena, bat-batekotasuna eta abar.

Adina: 8-11 urteData: urriaren 8tik ekainaren 9 arte. Astearteetan, 17:30-19:30Prezioa: 110 euro hiruhilekoa. Laguntxoek: 65 euro hiruhilekoa.

Musikaeskola

Musikaren arloan hiru mailaeskaintzen dira, bakoitzean lan-tzen dena desberdina delarik.

1- Musika hastapena (4, 5 eta6 urte): entzunaldiak, fitxak, jola-sak, kantuak, dantza, psikomotri-zitatea eta perkusio musika tres-nen bidez.

Data: astean bi egunetan (45minutukoak)

Prezioa: 140 euro hiruhilekoa.Laguntxoek: 128 euro hiruhilekoa.

2- Lengoaia musikala eta mu-sika tresna (7 urtetik aurrera): as-tean bi egunetan izaten da. Egunbatean erritmoa eta irakurketa,doinuera, musikaren teoria etadiktaketa musikalak lantzen dira;eta bestean aukeratutako musikatresna: gitarra klasikoa, elektri-koa, soinua, trikitixa eta pianoa.

Adina: 7 urterekin: Lengoaia musika-

laren prestakuntza8 urterekin: Lengoaia musika-

laren 1. maila9 urterekin: Lengoaia musika-

laren 2. maila10 urterekin: Lengoaia musi-

kalaren 3. maila11 urterekin: Lengoaia musi-

kalaren 4. mailaPrezioa: 273 euro hiruhilekoa.

Laguntxoek: 238 euro hiruhile-koa.

3- Solfeorik gabeko musikatresnak: haur zein helduentzateskaintzen da ikastaro hau eta ezda musikarik jakin behar.

Data: astean behin, arratsalde-etan 17:15etik aurrera

Prezioa: 180 euro hiruhilekoa.Laguntxoek: 153 euro hiruhilekoa.

Dantza eskola

Musika eta erritmoa uztarturik, era askotako koreografiak eta dantzak lan-tzen dira: dantza modernoa, dantza etnikoak, batuka eta sormenetik ateratzendiren dantza asmatuak eta berriak. Gorputzaren mugimenduak eta musika ba-tera jarriz, norberaren barne adierazpen artistikoa azaleratzen saiatzen dira.

Adina eta data: asteazkenetan 5-11 urte bitartekoakostiraletan 12-14 urte bitartekoak

Prezioa: 65 euro hilehilekoa. Laguntxoek: 40 euro hiruhilekoa.

Informazio gehiago:

www.umegunea.org

Page 26: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

26 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

e k a r p e n a k

Miguel Gonzalez: “Alboanen unitatedidaktikoek kanpo zorraren gaia modusinple eta ulerterrazean lantzen dute”

Alboan elkarteak, elkartasuna-ren kultura sustatzeko apustua egi-ten du, eta hortaz, material hezitzai-le anitz du balio horien inguruan. Ho-rietako bat da Zoro zoroa deritzona.Beste hainbat irakaslerekin batera,Miguel Gonzalez Alboaneko “Era-gintza politikoa eta Sarean”sailarenarduraduna izan da unitate didakti-koaren egilea.

Zein izan da unitate didaktiko hauargitaratzeko arrazoia?

Argitalpen hau 1999-2000 ikasturte-an argitaratu zen testuinguru zehatz ba-tean, eta orain berritu eta eguneratuegin dugu. Hamarkada askotan kanpozorraren gaia azaleratu gabe egon oste-an, Hegoaldeko herriak isiltasunean“kolpatzen” egon ostean, indar handiahartu zuen gaia izan zen. Elkarteen etagizarte zibilaren mugimendu sozialariesker, kanpo zorraren kontua auzitaraatera eta hainbeste urtez Hegoaldekoherrialdeak hipotekatu dituen arazoakprofil garrantzitsua hartu zuen.

Mundu guztiko gizarte zibileko el-karte askotarikoek, arazo hori salatze-ko kanpaina bat egin zuten, oraindikere abian dagoena. Egoera zehatz ho-rretan sortu zen Alboanen planteamen-du didaktikoa, gizarte ekimen horriatxikiz eta bere apurra jartzeko inten-tzioz. Argi genuen modu sinple eta

ulerterrazean egin behar genuela, fi-nantza prozeduretan erabiltzen denhizkuntza konplexua eta ulertezina al-de batera utzi eta jendearengana iriste-ko zerbait planteatuz. Eta hala sortu zenunitate didaktikoaren burutazioa.

Kanpo zorraren moduko gai batazaltzea konplexua dela jakinik,nola egituratu duzue materiala?

Unitate didaktikoa dema bat izanzen. Benetan korapilatsua iruditzen zi-tzaigun kontu hau erraz ulertzeko mo-duan adieraztea. Horregatik, pertso-nen bizitzako historiak lantzean oina-rritu zen gure ikuspegia. Pertsona ho-rien eguneroko bizitza eta kanpo zo-rrak nola eragiten dien azaltzen da. Esa-te baterako, haur bat eskolara joan ezinbada, jakinaraztea hori zer politikarenondorio den. Hori dena hezkuntza so-zioafektiboaren bitartez lantzen dugu,besteen lekuan jarriz, geure buruak sis-tema honetaz baliatzen den herrialde a-berats bateko hiritar gisa onartuz, hain-bat eduki eta kontzeptu jorratuz edotabalioak landuz. Horretaz gaian, elkar-lanerako eta datuen azterketarakohainbat trebetasun sustatu nahi dira.Horiexek dira unitatearen gakoak, etalau ataletan banaturik dago liburua; zeresanahi duen zorrak, nori eta nola era-giten dion, nork nori zor dion, eta amai-tzeko, zer egin dezakegun herritar gisagauzak aldatzeko.

Historian atzera joz, laburtuko alzeniguke kanpo zorraren jatorria?

Kanpo zorraren arazoaren garape-nean, 70eko hamarkada da data ga-rrantzitsua. Urte horietan kokatzen du-gu petrolioaren krisi ezaguna, arabiareta israeldarren arteko krisiak bultzatuzuena.

Petrolioaren prezioak izugarri igoziren, eta beraz, dolar asko zegoen unehartan, “petrodolarrak” ere deitzen zi-tzaien. Petrolioaren erosketaren ondo-

Page 27: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 27

rien ordaintzeko ahalmena bertan be-hera gelditu zen, beraiei ez zegozkienhainbat arrazoigatik: sarri, nazioartekoegoera eta alde bakarreko erabakien-gatik. Hala, lehengaiek behera egin zu-ten, eta zorra ordaintzeko arazo larriakareagotu ziren, hala nola kafea eta kau-txuaren shocka. Herrialde horien diruiturriak jaisteaz gain, maileguen intere-sak ere areagotu egin ziren, nazioarte-ko ekonomiaren ondorioz. Nazioarte-ko egoera horretan kontu batzuk osoesanguratsuak dira. Adibidez, RonaldReaganek zuzendu zituen politika eko-nomikoak, sobietar inperioaren aurre-an mantentzeko armamentuak finan-tzatzeak eta beste proiektu batzuk au-rrera eramateak, interesak areagotzeaekarri zuen eta hala, dolarraren balioahanditu zen. Beraz, herrialde haiek diruiturri minimoekin eta interesen igoea-rekin topo egin zuten, ezinean itota.Hortaz, mailegua egin zen uneko bal-dintzak erabat aldatu dira.

Hirugarren baldintza zorretan da-goenak berak ordaintzea da. Nik ban-ketxe batean mailegu bat eskatuz gero,nik neuk ordaindu beharko dut eta ezbeste inork, ez? Garai haietan, maile-guak eskatu zituzten gobernu anitz le-gez kontrakoak ziren, bai junta milita-rretakoak, bai diktadoreak. Alabaina,zor hori ordaintzen ari direnak bestepertsona batzuk dira, gobernu hurahautatu ez zuten herritarrak.

ko nituzte zor bat bidezkoa den ala ezfrogatzeko.

Lehen baldintza, interesak elka-rrenganakoak edo bi norabidetakoakizan behar duela da. Ni bankura banoa,niri interesatzen zaidalako da; argi dagobanketxeak negozioa egiten duela,baina niri ere diru hori zerbaitetarakointeresatzen zait. Hegoaldeko herrial-deek interesik ba al zuten mailegua es-katzeko? Kasu batzuetan bai, beste ba-tzuetan ez. Lehen aipatu bezala, ez da-kigu noiz den beraien interesa edo na-zioarteko abaguneen eta banketxeenlikidotasunaren ondorioa. Kasu ba-tzuetan azpijokoak ere erabili ziren.Gaur egun, banketxe batek pertsonabati mailegu bat eman aurretik, itzul de-zakeela ziurtatzen du aurrenik, ez baitahala arriskatuko, ez? Baina, noski, nikherrialde bati mailegu bat utziz gero,herrialde horrek ez du hanka egingo,ez? Garai haietan, maileguen politikaguztiz arduragabea zen, diruak eskuakerretzen zizkien, eta ez zen zaila aginta-riak erostea maileguak eska zitzaten.Beraz, lehen baldintza hori zalantzanjarriko nuke.

Bigarren baldintza, mailegua eska-tzen den uneko baldintzek irauten du-tela bermatzea da. Nik mailegu bat es-katzen dut kontuan izanez lana dauka-dala, lan hori ordainduko didatela etanire bizitza premiak asetzen ditudala.Hau da, gai izango naizela mailegu horiordaintzeko. Baina 80ko hamarkadakoabagune esanguratsuan, herrialde ho-

rioz, sisteman kitapena gertatu zen.Hortaz, diru ugari zegoen bankuko

kontuetan eta horiek inbertitu eta ko-katu behar ziren. Une zehatz hartan,erraz aurkitu zuten non kokatua. Ban-kuak, izugarrizko likidotasunarekin,eta beste aldetik, independentzia lortuberri zuten hainbat eta hainbat herrial-de barne aurrezki gabezia handiarekin.Gainera, herrialde horietan errentarenbanaketa bidegabea izan ohi da; eliteekdiru asko izan ohi dute, eta kanpoan in-bertitzen dute. Beraz, ondorioz, barneaurrezki gutxi egon ohi da, gizarte gara-penean inbertitzeko ezer gutxi.

Egoera horretan, konta ezin ahalabankuk eta erakunde finantzariok, di-rua eskaini zuten eta maileguak emannahi zituzten. Zenbait kasutan, ban-kuek komisioak ordaintzen zizkietenarduradun politikoei euren herrialdee-tarako maileguak eskatzeagatik, etahorrelako kasuak dokumentatuta dau-de. Beraz, mailegua kasu askotan ez daizango bi interesen erantzuna, baiziketa dirua likidotzeko sortutako nazioar-teko abagunearen ondorioa, batzue-tan, eroskeria eta xantaia ere tarteanizanik.

Zein dira kanpo zorrarenbidegabekeria azaltzen dutenezaugarriak?

Kanpo zorrak, Iparraldeko herrial-de aberatsen eta Hegoaldeko herrialdepobretuen egitura bidegabea erakus-ten du, eta bizi dugun globalizazio baz-tertzailearen adibide aproposa da.Kanpo zorraren kontuak agerian jar-tzen ditu egitura bidegabea, globaliza-zio baztertzailea zein munduan dago-en botere asimetria. Jende askoren bizi-tza aukerak mugatzen ditu, hezkuntzaedo osasun eskubideak zapalduz.

Zorra berez ez da zuzengabea, bai-na zenbait kasutan bidegabea izandaiteke. Hartara, lau baldintza aipatu-

Ez dago kanpo zorra berraztertzen duen era-kunde independenterik.

Hartu izan diren neurriakordainketa bermatzera bi-

deratu dira,eta ez herrialdehorien garapen sustatzera.

Page 28: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

28 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Eta azkenik, zor bat justua ez delafrogatzen digun funtsezko arrazoi batdago: zor horrek pertsonengan eraginadu, eta beraien bizitzak guztiz mugatu-ta daude. Badaude zenbait prozedurahori saihesteko; adibidez, galerara joandiren enpresetan ezinbestekoa da, le-henengo, langileei ordaintzea, edo ber-meak jartzen dira zordun pertsonak go-sez ez hiltzeko. Haatik, kanpo zorrare-kin ez da hori gertatzen. Orduan, hauxegaldetu behar diogu geure buruari: zerda lehena, zorra ala bizitza? Beraz, per-tsona askoren bizitzak jokoan daude-nean, hori planteatu behar dugu. Nikuste dut, kanpo zorretatik asko ez dire-la legezkoak, ez dituztela lau baldintzahoriek betetzen.

Nola aldatu hori?Zaila da. Izan ere, ez dago hori be-

hatzen duen eta pertsonen oinarrizkoeskubideak bermarazten dituen nazio-arteko erakunderik. Enpresa batek or-dainketa-etendura adierazten duene-an, hori bideratzen eta kontrolatzen du-ten erakundeak daude, baina nazioar-tekoan ez dago halako erankunderik.Ez dago kanpo zorra berraztertzenduen erakunde independenterik. Har-tzekodunek beraiek erabakitzen dutenola eta noiz ordaindu behar den. Bizigaren gizartearen eredua islatzen duhorrek, non ekonomia guztia herrialdegutxi batzuek antolatzen duten. Mun-duko bankua eta NMF nahiz antzekonazioarteko erakundeak, finean he-rrialde aberats horiek kontrolatzen di-tuzte. Hainbat unetan herrialde aberatshoriek kanpo zorrarentzako hainbat ir-tenbide iradoki dituzte. Jakina, pertso-na batek banketxeari ordaindu ezean,

banku hori ez doa galerara. Baina he-rrialde askoren kanpo zorrak suposa-tzen duen diru iturriak izan ezean, kon-tua askoz korapilatsuagoa da. Ondo-rioz, hartu izan dituzten neurriak or-dainketa bermatzera bideratu dira, etaez herrialde horien garapena sustatze-ra. Kanpo zorraren gaiari beti ikuspegifinantziariotik heldu izan zaio.

Zein da irtenbidea?Nik uste dut bi kontu argi izan behar

ditugula. Alde batetik, argi izan behardugu kanpo zor batzuk ez direla legez-koak, eta hori arautzeko eta bideratze-ko nazioarteko mekanismoak ezarribeharko liratekeela. Zorrak legezkoakdiren ala ez diren irizpena emango

duen epaitegi bat. Bestela, gaur egungoegoerarekin topo egiten dugu, non zo-rraren mekanismoa herrialdeak men-peratzeko sistema den. Bestalde, kan-po zorraren kontuari giza garapenarenikuspegitik heldu behar zaio. Giza ga-rapena sustatzeko neurriak eta bideakbehar dira.

Munduko Bankuak eta NMFk duelagutxi zorrak arintzeko neurriak hartuzituzten, eta finean, helburua, zorra ja-sangarria izatea da. Halere, kanpo zorraduten herrialdeekin, lehenago ikusibeharko litzateke ea zenbat baliabidebehar dituzten aurrera egiteko, hots, gi-za garapenean, hezkuntzan eta osasu-nean inbertitzeko, eta ondoren, zenbatzorrak ordaintzeko. •

Irtenbidea da,alde bate-tik kanpo zorrak arautzeko

eta bideratzeko nazioartekomekanismoak jartzea,eta

bestetik kontu honi giza garapenaren ikuspegitik

heltzea.

1. gaia: Zer esan nahi du zorpetzeak?- Mailegu baten oinarrizko funtzionamendua: amortizazioak, interesaketa interes motak.- Zorraren zerbitzua: etengabeko zorpetzea.- Oinarrizko adierazle ekonomikoak.- Zorpetzea: alderdi positiboak eta negatiboak.

2. gaia: Nori eragiten dio zorrak?- Kanpo zorraren eragina Hegoaldeko herrialdeetako emakumeenbizitzan.- Zorpetzearen egoera herrialde jakinetan.- Adostasun estrukturalen politikak: gizarte ondorioak eta ondorioekonomikoak.- Kanpo zorra eta baliabide naturalen ustiaketaren arteko harremana.- Kanpo zorraren gizarte dimentsioa, ingurumen dimentsioa etadimentsio politikoa eta ekonomikoa.

3. gaia: Nork zor dio nori?- Zor historikoa, soziala eta ekologikoa.- Zorpetzearen jatorria eta arrazoiak.- Zordun herrialdeei kanpo zorrak dakarzkien inplikazio sozioekono-mikoak.

4. gaia: Zer egin dezakegu hemen?- Garapena: zenbait eredu.- Egungo garapen eredua.- Zorraren baliogabetzea/kitatzea: balizko mekanismoak eta arriskuak.- Kanpo zorraren arazoaren irtenbidea eskatzen duten gizarte zibilekoekimenak.- Kanpo zorraren kontuarekiko balizko irtenbideak.

Lantzen diren GAIAK

Page 29: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak
Page 30: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

30 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Nola antolatu tutoretza orduak? Zer egin

Hasteko, hauxe aipatuko dugu:gaur egun ez du zentzurik, artifiziala da,eta kaltegarria ere izan daiteke hezkun-tza versus irakaskuntza planteamen-dua, hau da, bi horiek elkarren aurka jar-tzea tutoretzaren beharra justifikatzeko.Tutoretzaren garrantzia eta borondatehezitzailea ez da ez sortzen eta ez baiez-tatzen irakaskuntzarekin kontrajarrita;irakaskuntzaren jardunetik bertatik sor-tzen da, irakaskuntzaren zati da. Hauda, tutoretzako lana ez da aparteko lanbat, kanpoko zerbait edo irakaskuntzalanari atxikitako funtzio bat, baizik etairakaskuntzako elementu nagusietakobat, eta estuki lotuta dago heziketaorientazioarekin.

Ikastetxeko lehendabiziko orienta-zio maila da tutoretza, eta heziketa lane-an integratutako orientazio prozesuaden heinean, irakasle guztiak inplika-tzen ditu. Horregatik, talde lanean oina-rritzen da tutoretza, eta ekintza planifi-

katua eta koordinatua eskatzen du es-kolako talde pedagogikoaren aldetik.Tutoretza garatzeko markoa eskolakocurriculuma da. Tutoretza lana ikasletalde guztiari zuzentzen zaio, ikaslearibere eskolatze prozesuan lagundu be-har dio, hots, eskolatze etapa guztietan,bakoitzeko berezitasunak azpimarra-tuz eta ikasle bakoitzaren berezitasun e-ta ezaugarri propioak aitortuz. Tutore-tza lana hezkuntza etapa bakoitzeko zi-

kloen arabera planifikatzen da, eta ikas-leen garapen integralari lagundu behardio.

Tutorearen figuraTutoretzaren ezaugarri horiekin ba-

tera tutorearen figura agertzen zaigu.Tutorea hezitzaileen koordinatzaile gi-sa agertzen zaigu, eta gelako ikasleentutoretza lanaren arduradun nagusi gi-sa. Figura honen beharra ez dute ezta-baidatu izan ez gaia lantzen duten adi-tuek ez eta irakasleek ere. Horretarakoarrazoi ugari daude: ikasleek ikasgai ba-koitzeko irakasle desberdina dutela,zentroen funtzionamendu konplexua,ikasleek ingurunetik jasotzen dituzteneragin eta esperientzia askotarikoaklortu beharreko helburuekin alderatu-ta...

Tutoreak bere ardurapean daudenikasleen garapen pertsonalizatua eta in-tegrala zaintzeko konpromisoa bere

galdeidazue

?Paki ARBEEHUko IRAKASLEA

Aitor MARTXUETAEHUko IRAKASLEA

Page 31: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 31

gain hartzen duela ulertuta, asko idatzi i-zan da figura horri buruz. Edonola ere,ondokoa azpimarratzea komeni da: tu-toretzak, denak inplikatuta dauden he-ziketa ekintza kooperatibo gisa hartuta,ikasle talde batentzat tutore bat izenda-tzea gomendatzen duen arren, ez duelahezitzaile talde osoaren erantzukizunamugatzen.

Zenbait kasutan, zentroek eta ira-kasleek tutoretzan planteatzen dituztengalderei taldean lan eginez ematen zaieerantzuna, taldean definituz eta adostuzTutoretzaren Ekintza Plana. Irakasleguztientzat zentzua duen plana izatenda, eta guztientzat baliagarri dena. Etanoski, eskolako tutoretza lana ondo ga-ratzeko ere bai.

Tutoretzaren Ekintza PlanaTutoretzaren Ekintza Planean tuto-

retza lanaren helburuak eta ekintzakbiltzen dira, eta horrek lan sistematikoaahalbidetzen du. Ikastetxeko Hezkun-tza Proiektuan biltzen diren printzipio-ak eta heziketa ekintzak biltzen dituplan honek, eta irakasle guztiek tutore-tza lanean jarraitu beharreko ildo ko-munak zehazten dira.

Ikastetxeko heziketa asmoei lotutadagoenez, ezin da beste dokumentuakaintzat hartu gabe planifikatu tutoretza;gainerako dokumentuetan jasotzen di-ren heziketa eta pedagogia ildoei jarrai-tu behar die. Marko horretan kokatutazehazten dira antolaketarako, tutore-tzen funtzionamendurako eta ikasle tal-dearekin jarraitu beharreko ekintza il-doetarako irizpideak eta prozedurak.Ikasleekin indibidualki, familiekin, he-ziketa taldearekin eta zentroarekin ja-rraitu beharrekoak zehazten dira, guz-tiak. Hori eginda, plana Ikastetxeko Cu-rriculum Proiektuan txertatzen da, He-ziketa Orientazioaren Planaren zatibihurtuz. Orientazio Sailarekin edo Be-rritzeguneekin (Haur eta Lehen Hez-kuntzako ikastetxeen kasuan) eta tuto-reekin batera egiten da, klaustroak ze-haztutako ildoak errespetatuz eta Koor-dinazio Pedagogikoko Batzordearenirizpideei jarraituz.

Zentzu horretan, adituen ustez, Tu-toretzaren Ekintza Planak hainbat ezau-garri baldin baditu, plana erabilgarriaizango da eta zentroetako tutoretza la-nari laguntza emango dio. Adituek aipa-tzen dituzten ezaugarri horien arteanhauek azpimarra daitezke:

- Testuinguruan kokatua: zentrobati lotutako proposamena denez, zen-trotik sortu behar du, zentroaren auto-nomiatik. Horregatik, beharrezkoa datalde lan bat egitea, proposamenak ja-sotzeko, akordioak bilatzeko eta eraba-kiak hartzeko. Horrela baino ez baitasortuko proiektu egokia, eta egoerakonkretu horri egokitua. Helburua tu-toretza martxan jartzea edo lehen dago-ena hobetzea da, eta beraz, irakasleakberea dela sentitu eta ikusi behar du, ezkanpotik ezarritakoa.

- Bideragarria:beharrezkoa da lortunahi diren helburuak argi eta garbi adie-raztea. Modu zehatzean eta errealistanformulatu behar dira helburuak. Bene-tan ikastetxeko beharrizanei erantzu-ten dieten egiaztatu behar da. Aukera-tuak, baloratuak eta lehenetsiak izan di-ren ikusi behar da, eta baita bideraga-rriak diren edo ez, ikastetxea aurkitzenden egoera kontuan hartuta.

- Adostua: aipatu bezala, batez eretutore taldeak egiten du plana, eta gai-nerako irakasleekin adosten da. Horrekesan nahi du funtsezkoa dela iradokizu-nak jasotzeko bideak eraikitzea, partehartzea bultzatzea eta denak planarenpartaide sentitzea, hori baita denek tal-de moduan onartzeko biderik egokie-na.

- Globala: printzipioz tutoretzarenbarruko hainbat alderdi eduki behar di-tu kontuan: ikasle indibiduala, taldea-gela, familiak, hezitzaile taldea eta ikas-tetxea.

- Malgua: praktika ikusirik, aldake-tak egiteko irekita egon behar du, etaebaluatzeko eta hobetzeko irizpideakeduki behar ditu.

Planaren faseakBestalde, plana martxan jartzeak fa-

se batzuk pasatzea eskatzen du. Fasehoriek koherentzia emango diote, etatutoretza bere osotasunean eta konple-xutasunean ulertuko dute. Aipatutakofaseak edo etapak honako hauek dira:beharren identifikazioa, helburuakezartzea, plangintza, ezarpena eta ja-

Tutoretzak, denakinplikatuta daudenheziketaekintzakooperatibogisa hartuta,ikasle taldebatentzat tutore batizendatzeagomendatzen duenarren, ez du hezitzailetalde osoarenerantzukizunamugatzen.

?

Ikastetxeko heziketaasmoei lotutadagoenez, ezin dabeste dokumentuakaintzat hartu gabeplanifikatu tutoretza;gainerakodokumentuetanjasotzen direnheziketa etapedagogia ildoeijarraitu behar die.

Page 32: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

32 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

rraipena, ebaluazioa eta hobekuntzara-ko erabakiak hartzea.

Plana ezartzerakoan ezin dugu hasitutoretzak zerbait berria direla pentsa-tuz eta aurretikako esperientziak aintzathartu gabe. Egia da zentro guztietan ezdela berdin ulertzen eta ez dela gauzabera egiten, baina garrantzitsua da gau-den egoeratik abiatzea, dagoeneko es-kura ditugun lorpenak adostea eta au-rrera jotzeko zer behar dugun aztertzea.Alderdi biek, lorpenak eta beharrak, gu-ne guztiak hartu behar dituzte bere bar-ne (ikasle indibiduala, taldea, familiak,hezitzaile taldea eta zentroa), plantea-mendu global batetik.

Ikuspegi horretatik, tutoretza ekin-tzari modu zabal eta global batean eran-tzuna emateak abantaila asko dakartza.Hasteko, giza baliabideak eta baliabidematerialak optimizatzeko aukera ema-ten du, eta eskola erkidegoko hartzaileguztiei galdera zehatzak eta bideraga-rriak egitekoa ere bai. Betiere zentroa-ren egoerara eta ezarritako helburueta-ra egokituz.

Hartzaile askotarikoak aintzat har-tuz diseinatzen bada Tutoretzaren Ekin-tza Plana, zentroan aldez aurretik erabi-

litako kriterio metodologikoak, antola-kuntzakoak, bitartekoak eta ekintzakaprobetxa daitezke. Tutoretzaren ba-rruan sar daitezke eta koherentzia etasistematizazio gehiago izango dute ho-rrela.

Bigarrenik, tutoretza ekintza berezabaltasun osoan aintzat hartzea fun-tsezkoa da hezkuntza etapa guztiak bar-nebiltzen dituen Tutoretzaren EkintzaPlana egiteko. Ikuspegi orokor bat edu-ki behar du eta egoera askotarikoak ze-haztu eta horietara egokitu behar du.

Horretarako komenigarria da etapabakoitzerako helburu zehatzak ezar-tzea eta ebaluaziorako proposamenakere gehitzea. Ebaluazioek aldiro-aldiroberrikustea eta hobekuntzarako irado-kizunak jasotzea erraztuko dute. Moduberean, diseinu aldetik ere kontuanizan behar da proposatzen diren ekin-tzek helburuak betetzeko balio izateaeta ikasturteko une desberdinetara etaesku hartzeko arlo desberdinetara ego-kitzea. Esate baterako, DBHn, gutxie-nez 2. zikloan, sartu behar den esku-hartze konkretu bat honako hau da:ikasleek euren etorkizun akademiko-profesionala erabakitzeko gaitasunahobetzea.

Bai bere dimentsio indibidual etasozialagatik, bai bere baldintzengatik,garrantzi handia duen gaia da berau, etaezin da modu arin eta azalekoan tratatu,ezin da DBHko 4. mailan hitzaldi batzukemanda edo elkarrizketa pertsonalakeginda geratu. Alderantziz, esku-hartzesistematikoa eta luzea eskatzen du gaihorrek eta tutoretza ekintzak garrantzihandia hartzen du bere garapenean etaezarpenean.

Bestalde, lehen aipatu den moduan,etorkizunean egin behar den esku-har-tzea gehiago zehaztu behar da. Zehaz-tutako programa bat egin behar da etahor jasoko da ikastetxe bakoitzean aste-ro egingo den esku-hartze mota.

Tutoretza motakTaldeko tutoretzei dagokionez, tal-

dea-gela eredua da gure artean zabal-duena dagoena, baina ez du zertan ba-karra izan. Tutoretza talde txikiagoekin

Taldeko tutoretzeidagokienez,taldea-gelaeredua dagure arteanzabalduena,

baina ez du zertanbakarra izan. Tutoretzatalde txikiagoekin ereegin daiteke. Tutoretzapartekatuak edokotutoretzat ere egindaitezke.

?

ere egin daiteke. Tutoretza partekatuakedo kotutoretzak ere egin daitezke, hauda, talde bakoitzeko tutore bat eduki or-dez, bi tutore izenda daitezke. Garbi da-go, antolaketa bat edo beste hautatzekohausnarketa kolektibo bat egin behardela zentroan bertan, eta ez kanpotik ja-rritako irizpideei jarraitu, horrek ezinbaitu ordezkatu barruko hausnarketa.Edozein kasutan, erabakiak hartzekokontuan izan behar da denbora eskainibehar zaiela zentroko eta gelako bizi-tzako hainbat alderdiren antolaketari,informazioari eta tratamenduari.

Hainbat tutoreren eta irakasleren iri-tziak entzunda, argi dago tutoretzari or-du gutxiegi eskaintzen zaizkiola. Aregehiago bere osotasunean hartzen ba-da eta tutoretzaren ardura hartzea ordu-tegia betetzea baino gehiago dela uler-tzen bada. Badirudi LOE lege berriak tu-toretza indartzen duela eta irakaslearenlana saritzeko pizgarri laboralak etaekonomikoak ezartzen dituela. Auto-nomia Erkidegoei egokituko zaie neurrihoriek martxan jartzea.•

Hainbat tutoreren etairakasleren iritziak

entzunda, argi dagotutoretzari ordu

gutxiegi eskaintzenzaizkiola. Are gehiago

bere osotasuneanhartzen bada eta

tutoretzaren ardurahartzea ordutegia

betetzea baino gehiagodela ulertzen bada.Badirudi aldaketak

egiteko aukera irekiduela LOEk.

Page 33: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakurria

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 33

Page 34: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

Klandestinitatean egindako lanaaitortu diete andereñoei

Hamalau urteko borroka luzea izan da, baina bere fruituak eman ditu. Frankismo garaian klandestinitatean lan eginzuten andereñoek lan egindako urteak Espainiako Gizarte Segurantzak kotizatutzat eman ditzan lortu dute. Hasiakdira dagoeneko eskariak egiten eta hemendik aurrera, zor zaiena jasoko dute.

Frankismo garaian euskaraz irakas-ten aritu ziren andereñoek lanean arituziren denbora Gizarte Segurantzan ko-tizatu izan balute bezala hartzea lortudute. Espainiako ministroen kontsei-luak ekainaren 15ean onartutako de-kretuak hala ezarri du. 1978.urtea bai-no lehen euskaraz irakasten aritu zire-nei eragingo die Errege dekretuak, ze-hazki Espainiako Konstituzioa argita-ratu baino lehen aritutakoei; hau da,1978ko abenduaren 29a baino lehenlanean aritu zirenei. Bi saiakeren ondo-ren, iaz, hirugarren saiakeran ontzateman zuen Espainiako DiputatuenKongresuak andereño hauen lana ai-tortzea Eusko Alderdi Jeltzaleak aur-keztu zuen legez besteko proposame-na onartuta. Urte haietan irakaskuntzaarloa bere osotasunean euskaraz gara-tu zutenek edo ikasgairen bat euskarazeman zutenek izango dute dirusariakjasotzeko aukera.

Lanean aritu ziren garaian, ez zirenGizarte Segurantza sisteman sartu,klandestinitate egoeran lan egin zutela-ko. Orain berriz, pentsioak kobratzekoaukera izango dute eta horiek jasotzenari zirenen kasuan, diru kopurua han-dituko dute. Espainiako gobernuak seimilioi euro bideratuko ditu zeregin ho-rretara.

Eusko Jaurlaritzak 2003. urteanonartu zuen gai honi dagokion dekre-tua. Kasu honetan 1967-68 ikasturterabitartean lanean aritu zirenak hartu zi-tuzten kontuan. Izan ere, 1968. urteanlegeztatu zen Euskal Herrian, lehenikastola: Bilboko Resurrección Maríade Azkue ikastola hain zuzen ere. De-kretu hark ezarri zuen, ikasturte horrenaurretik lanean aritutakoek kurtsoko3.000 euroko ordaina jasoko zutela etairakasle lanetan ari ziren bitartean gizaasegururen bat zutenek, 1.000 euro-koa. Baina honek Araba, Bizkaia eta Gi-

puzkoako andereñoei baino ez zieneragiten. Nafarrak hortik kanpo geratuziren.

Orain ordea, andereño guztieieragingo die joan den ekainaren 15eanonartutako dekretuak. Guztira, 813emakume dira onurak jasoko dituzte-nak. Baina gehiago ere izan daitezke,batzuekin harremanetan jartzerik ezbaitute izan oraindik.

Dekretua onartuta, honek zehaz-ten dituen onurak jasotzeko bidea za-baltzea baino ez da falta. Irailaren 19aneta 20ean egin zituzten bilerak Gipuz-koan eta Bizkaian eta hor bideratu zi-tuzten andereñoek eskaerak egitekoera, orriak eta informazioa. Norbaitekgai honen inguruko informaziorik be-harko balu, Ikastolen Elkartera, Partai-dera, Sortzen-Ikasbatuazera edo sindi-katuetara jo dezake. Azaroaren 14eanamaituko da eskaerak aurkeztekoepea.

34 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Page 35: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

Berandu samar, baina heldu daDekretua berandu samar etorri dela

uste dute andereñoek eta pena delaidealismo handiz ikastolen proiektuaaurrera atera zutenetako askok lortuta-koa ezin ikustea,baina pozik daude eraberean, azkenean, dagokiena jasotze-ko bidean daudelako.

Kontxita Beitia, Mari Karmen Oiar-bide, Nekane Auzmendi eta MaritxuGoikoetxearekin egoteko aukera izandugu. Denek egin zuten lan irakasle be-zala 1978. urtea baino lehen. Lehen hi-rurek Gipuzkoan eta Maritxuk, Araban.Lan asko egin zuten ikastolen proiek-tuak aurrera egin zezan eta dekretuarenonarpenarekin gustura agertu zaizkigu.

Orain arte eman ez zaien onarpenofiziala jaso dute, Maritxuk azpimarra-tu nahi izan duenez eta pozik daude.Pena bakarra beraien lankide izan zirenaskok lortutakoa ezin ikustea da.

Urte gogor bezain politak izan zirenhaiek andereño hauentzat. Gogorrak,zenbait lekutan jasandako presioa han-dia izan zelako; politak, egiten zutenhartan sinesten zutelako, ilusio handiazutelako eta herriaren babesak ere ga-rrantzi handia izan zuelako proiektu

hura aurrera ateratzerako orduan. “Or-duan ez genuen erretiroan pentsatzen;nahikoa genuen ilusioarekin, idealis-moarekin, herri honen neurrira eskolabat erakitzen ari ginenaren kontzien-tziarekin”, dio Nekanek.

Legalizazioa etorri izanak ere, ez zi-tuen estuasunak alde batera utzi. “La-saitasuna ekarri zigun alde batetik, jaki-na, baina baldintza gogorrak jarri zizki-guten lokalei eta titulazioei zegokienezeta momentu larriak bizi izan geni-tuen”, jarraitu du Nekanek. Tituludunjende euskaldunik ez zegoen eta tituluazuten askok ez zuen ikastoletan aritunahi, lan hori ez zegoelako aitortua,Mari Karmenek dioenez. Baina nolahala moldatzen ziren, ikastoletatik kan-poko irakasleek tituluak utzita. Bestearazoetako bat, ikasleen kartillak ziren;fraileen eskoletan ikastoletako ikasle-en kartillak bertako ikasleak balira be-zala ateratzen zituzten fraileek eta ho-rrela moldatzen ziren toki askotan. Eli-zak eman zuen laguntza handia izan ze-la esatean, ados daude denak.

Ikastolek aurrera egin bazuten, hiruarrazoi nagusik bultzatuta egin zutelaikusten dute. Alde batetik, euskara hu-tsezko irakaskuntza eskaintzea, beste-tik neskak eta mutilak elkarrekin ikas-

ten aritzea (ordura arte ez zen horrela-korik) eta azkenik, ikastolak berarekinzekarren berrikuntza pedagogikoa.Horren sortzailea Elbira Zipitria izan ze-la azpimarratu nahi izan du Kontxitak,berak ireki zituela bideak pedagogiko-ki. Honek guztiak ikastolan ikasleakbiltzerako orduan izan zuen eraginik,baina baziren urte batzuk pasata, seme-alabak beste eskola batzuetara erama-ten zituzten gurasoak ere: “Hura aben-tura bat zen eta ziurtasuna nahi zuten.Batzuek abentura hartan eta gugan si-nestu zuten eta horrela egin genuen au-rrera”, dio Kontxitak. Gurasoen lanadena dela, ezinbestekoa izan zen, ikas-tolako lanetan parte hartzen zuten etahori fun-tsezkoa izan zen. Herriakemandako laguntzaren garrantzia ai-patzeaz ez dira nekatu lau andereñoak.

Esan digutenez, hasi zirenean ez zu-ten pentsatzen hain gauza serioari oi-narriak jartzen ari zirenik. Baina halazen. Eta oinarri horiek ahalbidetu duteurteak joan urteak etorri ikastolek bizi-rik irautea.

Hurrengo bilera baterako zita ze-hazten utzi ditugu. Hemendik aurreragauzak bere bidetik, bide onetik joateaespero dute denek. Dagokiena jasota,gustura daude.

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 35

Page 36: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

36 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

UNED-Bergarako PsikomotrizitateEskolak VIII. Psikomotrizitate Prakti-kari buruzko jardunaldiak antolatu di-tu. Azaroaren 9, 10 eta 11an izango diraGasteizkoEuropa Jauregian.

Jardunaldion helburua Psikomotri-zitate Praktikan sakontzeko espazioaeta denbora ematea da, hala nola, gizabilakaera psikologikoaren garapena-ren ulermenean eta familiarekiko ha-rreman eta ikasketetan.

Horretarako, honako egitarauaprestatu dute:

Azaroak 917:00 Material banaketa18:00 Jardunaldien hasiera18:15-20:30 Hitzaldia: Carles Pare-

llada irakaslea eta psikomotrizista.Gaia: “Ikusi, behatu, hauteman:

psikomotrizitatearen begirada, fami-lia eta eskolaren arteko zubia”.

Azaroak 109:30-13:30 Hitzaldia: Albeto Lasa

haur psikiatra.Gaia: “Jo, korrika egin, salto egin,

pentsatu: ekintzatik fantasiara hau-rren agresibitatearen bilakaeran”.

15:30 Luz Verde antzerki taldea:Paloma Pedreroren “Resguardo perso-nal y otros momentos”. Luz Verde an-

tzerki taldea 1995. urtean sortu zen Ara-bako Osasun Mentaleko Errehabilita-zio Komunitarioko Zerbitzuak gara-tzen zituen jarduerak zirela-eta.

16:00-20:00 Hitzaldia: Bernard Au-couturier Psimotrizitate Praktikarensortzailea eta Asefop-eko presidentesortzailea.

Gaia: “Psikomotrizista, hezkuntzaeta terapeutika arloko psikomotrizitatelaguntzan parte hartzen duen pertso-na”.

1. Haurrari laguntzeko prozesuanpsikomotrizistak egin beharreko auke-ra filosofiko, psikologiko eta pedagogi-koak.

2. Psikomotrizistaren jarrera siste-ma.

3. Psikomotrizistaren ekintza siste-maren beharra.

4. Psikomotrista, haurrarentzat des-berdina den eredu hori.

Azaroak 119:30-13:30 Hitzaldia: Bernard Au-

couturier.Gaia: jarraipena: “Psikomotrizista,

hezkuntza eta terapeutika arloko psi-komotrizitate laguntzan parte hartzenduen pertsona”.

Jarraian: Gogoeta orokorra eta ma-

Psikomotrizitate Praktikari buruzkojardunaldiak Gasteizen

hai ingurua. Parte-hartzaileak: BernardAcouturier, Carles Parellada eta Ber-garako Luzaro Psikomotrizitata Esko-lako irakasleak.

Matrikula epea:azaroak 3.Prezioa:200 euro.2007. urtean Bergarako Luzaro Psi-

komotrizitate Eskolan ikasten aritu di-ren hezkuntza eta laguntza formaziokoikasleek: 105 euro.

Ordaintzeko modua: banku trans-ferentzia bidez honako kontu honetandirua sartuta: 2101 0070 81 001159566.7Gipuzkoa Donostia Kutxa, Bergarakosukurtsala.

Informazio gehiago:Tel.: 943 769 033E-posta: [email protected]

* UEUren udazkeneko ikastaroen eskaintza: Nazioarteko gaiak, Feminismoaren historiak eta ekoizpenak, Nazioarteko ge-opolitikan aktore berrien agertzea, Barreterapia, Hizkuntzalaritza, Euskara: Araugintza II, Autocad 3 dimentsiotan, Web semanti-koa minuskulaz, mikroformatuak eta beste teknologia,podcasting eta eduki sindikazioa, Ipuinen mekanika, Aromaterapia etasendabelarrak, Zelako idazkera halako izaera: Grafologia, Komunikazio eraginkorreko teknikak eta Oreka emozionalerako tera-pia naturalak. Izena emateko epea:urriak 9 arte. Informazio gehiago: www.ueu.org

* Hezkidetzan aditua Noiz: urriaren 3tik 2008ko martxoaren 8a arte. Non: Bizkaiko Urtxintxa eskolan. Izen ematea eta in-formazio gehiago: [email protected] / www.urtxintxaeskola.org

* Sexu hezkuntzarako trebakuntza ikastaroa Noiz: urriak 15, 18, 22, 25 eta 29, 16:00etatik 20:00etara. Non: Andraizen, Iru-ñea. Izen ematea eta informazio gehiago: Nafarroako Gazte Kontseilua, Zangoza kalea, Iruñea.

* EAEko curriculum berria eta konpetentzien inguruko prestakuntza eskaintza. Informazio gehiago: Berritzeguneetan.

Ikastaroak

Page 37: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

Erregio eta Gutxiengoen Hizkuntzen Itunarenhutsuneak agertu dizkie Sortzen-IkasbatuazekEuropako Kontseiluko adituei

1.- Derrigorrezko Hezkuntzari da-gokionez, aipatutako zonaldeetan eus-karaz irakasteko konpromisoa ez daerabat betetzen. Gaurko eredu linguis-tikoen politikak emaitza baikorrak iza-tea eragozten du. Zonalde horietakoikasleen hamarretik lauk ikasiko dituerabiltzaile gisa ofizialak diren bi hiz-kuntzak. Premiazkoa da Hizkuntza Po-litika aldaketa. Estatu bereko beste po-litika batzuek gauzak hobeto egitea po-sible dela erakusten dute.

2.- Lanbide Heziketan, berriz, ez daurrutitik ere hartutako konpromisoabetetzen; hau da, ikasleei ez zaie euska-raz ikastea bermatzen.

3.- Ikastetxeetan lantzen den curri-culumetan Euskal Herria eta berezkokultura ez dira kontuan hartuak, desi-txuratuak gelditzen direlarik zenbaitpuntutan (historia, geografia...)

4.- Irakasle Eskolek bermatu behar-ko lukete langileria elebiduna, bainagaur egun, garbi dago Irakasle Eskolagehienetan irakasle elebakarrak for-matzen jarraitzen dutela, euskaraz ira-kasteko gaitasunik ez dutenak. Noski,horiek ere euskal kulturaren jabe izateaezinbestekoa da.

5.- Hizkuntza gutxituen inguruan,hartutako neurrien jarraipena eta eba-

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak Euro-pako Kontseiluko adituei Erregio edoGutxiengoen Hizkuntzen Itunari bu-ruzko iritzia eman die. Irailean estatuespainiarrera etorri ziren adituak aipatuitunaren egoera aztertzera. Euskalgin-tzako zenbait eragilek eurekin egotekoaukera izan zuten eta beren kezka ager-tu zien itunaren hainbat puntu ez dire-lako betetzen. Verna Crnic-Grotic, Al-berto Lopez Basaguren eta Dieter Kolo-novits adituekin eta Sonia Parayre Kon-tseiluko idazkariarekin elkartu ziren.

Hasteko, Sortzen-Ikasbatuazekokideek euskalgintzari dagokionez es-kola publikoaren beharrak zein direnazaldu zien. Horrekin batera, Itunak ja-sotzen duen azterketa eremua EuskalHerri osoara zabaltzea ere eskatu zu-ten. Une honetan estatu espainiarrak ezditu sartzen Itunean Nafarroako zonal-de mistoa eta ez euskalduna. Frantziak,bestalde, Ituna sinatu gabe dauka, etaberaz, Ipar Euskal Herria akordiotik atgeratzen da.

Gauzak horrela, agindutako kon-promisioak betetzea eta beste zenbai-tetan urrats berriak ematea eskatu zie-ten Sortzen-Ikasbatuazeko kideek.Besteak beste, honako puntu hauekmahaigaineratu zituzten:

luazioa egiteko agindua zabaldua da-goen arren, azterketa horiek ez dira ere-mu guztietan egiten eta, egiten direnkasuetan, ez daude eragileen eskuetan.

6.- Hezkuntzan euskararen irakas-kuntza aipatutako eremuetatik kanpozabaltzeko konpromisoa hartua du Itu-nean estatu espainiarrak, horretarakoaukerak bermatuz. Haatik, Nafarroakozonalde mistoa eta hor gertatzen diren“sarraskiak” aipatu ere ez dira egitentxostenean (euskarazko irakaskuntza-ren eskaerari ez erantzuteaz gain, ozto-poak ere jartzen zaizkio). Bestetik, Aeredua aipatzen du zonalde ez euskal-dunean euskararen zabaltzaile gisa.Egoera horien nondik norakoak salatuzituzten aditu taldearen aurrean.

Sortzen-Ikasbatuazen ustez, bene-tako urratsa emateko garaia da hizkun-tza eskubideei dagokienez. Aditu tal-dearen erantzuna guztiz baikorra izanzela adierazi dute. Europan hizkuntzagutxitu ugari daudenez, errealitatea ko-katzeko baliagarri izan omen zitzaienSortzen-Ikasbatuazekoek azalduta-koa. Aurkeztu zieten txostena intereshandiarekin jarraitzeaz gain, asko es-kertu zuten eskainitako laguntza etaegiten ari diren lana.

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 37

Eskerrik asko, Rikardo!Udazkeneko hostoekin batera zen-

du zaigu Rikardo Ederra. Euskarareneta euskarazko irakaskuntzaren aldeetenik gabe jardun du nafarrak bizitzaosoan zehar. Nafarroako irakaskuntzapublikoan D ereduaren alde aritu zenhasiera-hasieratik, Sortzen-en koordi-natzaile izan zen, gero Sortzen-Ikasbatuazen Nafarroako koordina-

tzaile, elkarte horren barruan “Euska-raz mintzo” egitasmoaren sustatzaile.Azken urteotan Dindaia Fundazioa sor-tu zuen eskolaz kanpoko jardueretaneuskararen kalitatea eta presentzia ber-matzeko xedez. Hik Hasin ere aldame-nean izan dugu gure ibilbide guztianzehar.

Eskerrik asko guztiagatik, Rikardo!

Page 38: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

Elhuyar Fundazioak eta Elkar argi-taletxeak Elhuyar dictionary/hiztegiakaleratu berri dute. Hiztegi berri honekeuskara-ingelesa eta ingelesa-euskarazuzen-zuzenean kontsultatzeko etaerabiltzeko modua eskaintzen du, tar-tean beste hizkuntzarik erabili gabe.Horixe da, hain zuzen ere, hiztegi ho-nen eginkizuna: euskaldunok ingele-serako jauzia egiteko erdaren makulu-rik behar ez izatea.

Bereziki ikasleentzat prestaturikohiztegia da eta tamaina, formatu eta in-formazio aldetik oso hiztegi praktikoadela azpimarratu dute egileek. Edukia-ri dagokionez, berriz, trinkoa eta edukihandikoa.

Elhuyar Fundazioaren eta Elkar ar-gitaletxearen elkarlanaren fruitu batgehiago da, hau da, lehendik ere elka-rrekin argitaratuak dituzten hiztegienbilduma osatzera dator produktu berrihau. Horrela, euskara-frantsesa/fran-tsesa-euskara, euskara-alemana/ale-mana-euskara, euskara-gaztelania/gaztelania-euskara eta euskara-erru-siera/errusiera-euskara hiztegiez gain,euskara-ingelesa/ingelesa-euskara ereeskura dugu orain. Itziar Nogeras Elhu-yar Fundazioko zuzendari nagusiakadierazitakoaren arabera, “elkarte bionkezka da eta, era berean, garrantzi han-dia ematen diogu euskal hiztunok era-biltzen ditugun beste erdal hizkuntze-kin harreman zuzena egin ahal izateari.Horregatik, hiztegi hau, gainerakoakbezala, baliabide garrantzitsua da”. In-

geleserantz euskaratik eta euskararenbidez abiatzeko tresna izatea du xede.

11 laguneko lantaldea aritu da bi ur-tez hiztegia osatzen. Elixabete Etxebe-rriak egin ditu zuzendari lanak eta hare-kin batera aritu dira diseinuan AnttonGurrutxaga, aholkulari eta zuzentzailelanetan Antton Garikano eta Sarah J.Turtle, erredaktore gisa Irati Bereau,Aiora Jaka eta Sahats Ugartetxea, make-tazioan Mari karmen Urdangarin eta di-seinu informatikoa egiten Pili Lizaso,Edurne Martinez eta Mario Susperregi.

Elixabete Etxeberriaren hitzetan,“hiztegia egiteko bi elementu izan diraezinbestekoak: talde lana eta oinarriteknologikoa”.

Oinarri teknologikoari dagokio-nez, Elhuyar Fundazioak azken urteo-tan osatu duen datu basea erabili dute.Elhuyarrek eta Elkarrek argitaratu di-tuzten hizkuntza hiztegi guztiak datubase horren arabera diseinatuta daudeeta baliabide lexiko-grafiko horrekproduktu horien kalitatea eta koheren-tzia bermatzeko aukera ematen du.

Emaitza paperezko hiztegia badaere, hemendik aurrera beste euskarrie-tan argitaratzeko asmoa garbi agertudute eta jada horretan buru-belarri aridirela adierazi ere bai. Horrez gain, Eli-xabete Etxeberriak argi utzi du erabil-tzaileekin feed-back-a lortu nahi dute-la. “Hurrengo edizioei begira, guretzatfuntsezkoa da erabiltzaileen era guztie-tako oharrak eta iradokizunak jasotzea,eta asko eskertuko dugu”.

Euskara-ingelesa eta ingelesa-euskarahiztegi berria eskura dugu

Hiztegiaren ezaugarriak- 34.000 hiztegi-unitate bi ataletan

banatuta: euskara-ingelesa eta en-glish-basque.

- Lexiko arruntaz edo orokorrazgain, lexiko teknikoa eta espezializa-tua, bakoitza dagokion jakintza alormarkaz adierazita.

- Hitz anitzeko hizkuntza unitate-ak: hitz elkarteak, terminoak, esapide-ak, gramatika egiturak, phrasalverbs,…

- Era askotako oharrak: esanahiariedo sematikari buruzkoak, erabilerariburuzkoak, eremu geografikoari da-gozkionak…

- 12.000 adibidetik gora bi hizkun-tzen arteko baliokidetza argitzen la-guntzeko.

- 25 orrialdeko eranskina erdian:munduko estatu eta herritarren izenakeuskaraz eta ingelesez, gramatika ar-loko hainbat gai eta ingelesezko neu-rri eta pisuei buruzko argibideak.

- Denera 830 orrialde.

38 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Page 39: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

argitalpenak

Bat Soziolinguistika aldizkaria63. zenbakia

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAEuskararen erabilera eskola-orduz

kanpo. Hori da ale honetan landu du-ten gaia. Hainbat alderdi landu dituzte:egoeraren deskribapena egin ondo-ren, eskola-orduz kanpoko esparruaneragiteko egitasmoak, egitasmo zeha-tzak, udaletako eskaintza eta hezitzai-leen papera aztertu dituzte hainbat egi-lek Bat Soziolinguistika aldizkariarenazken alean•

Iparraldeko basamortuaRodriguez & FernandezSAURE ARGITALETXEA

Saure Argitaletxeak duen Txanoabildumaren bigarren zenbakia da ko-miki liburu hau. Istorioa Australian ger-tatzen den arren, gure artean ohikoakdiren gaiei heltzen die liburuak: pobre-zia, immigrazioa edota norbere mugakgainditzeko gaitasuna. Haur batenikuspegitik lantzen du immigrazioarengaia•

Herritarren partaidetza uraren esparruzuzentarauaren baitan

EUROPAKO BATZORDEA, INGURUMEN ZUZENDARITZA

NAGUSIAEuropako Parlamentuak eta Kon-

tseiluak 2000. urtean onartutako zu-zentarauaren 14. artikuluak dio, guz-tiok parte hartu behar dugula zuzenta-raua aplikatzeko eta gida honek horre-tarako lagungarri izan nahi du. Herrita-rrak gai horretan inplikatzeko tresnaerabilgarria izatea nahi dute•

Euskal HiztegiaIbon Sarasola Errazti

ELKAREuskal Hiztegiaren bigarren argita-

raldia da. 1996ko lehen edizioaren tes-tua berridatzi du Sarasolak, Euskal-tzaindiaren arauetara eta 2000. urtekoHiztegi Batura egokitzeko. Horren on-dorioz, 2.500 bat sarrera berri ditu hiz-tegiak. Egituraketa berdintsua da, bai-na adiera bakoitzak paragrafo bat osa-tzen du eta errazagoa izango da bila-tzen ari garena aurkitzea•

Euskaldunen jatorria.Populazioaren genetikaren argitanJoan Ignazio Abrisketa, Alfontso

Martinez LizarduikoaGAIAK

Euskaldunon jatorria aztertu duteegileek. Egungo paleoantropologiak,populazioen genetikak, paleohizkun-tzalaritzak eta mitologia konparatuakeuskaldunon jatorriaren inguruan datuberriak eta esanguratsuak eman dizki-gute eta horiek aurkezten dizkigute lanhonetan•

Mokozabala Urdaibai BiosferaErreserban: hamar urteko jarraipenaJoseba del Villar, Rafael Garaita,

Amador PrietoEUSKO JAURLARITZA

INGURUMEN ETA LURRALDEANTOLAMENDU SAILA

Urdaibai biosfera Erreserban biziden mokozabalaren inguruan EuskoJaurlaritzak 1996az geroztik egindakolanaren berri eman digute liburu hone-tan. Zehazki, hegazti horri hamar urte-tan egindako jarraipenaren berri•

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 39

Page 40: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

... nora joangogara?

MENDUKILO LEIZEASeigarren kontinentera bisitaLur-azpia ezagutzeko aukera politaematen digu Mendukilo leizeak.Mendiko ikuilua zen inguruko ar-tzaientzat, bertan sartzen baitzutenganadua eguraldi kaskarra egitenzuen egunetan eta hain zuzen ere,hortik datorkio izena Astitzendagoen kobazuloari. Bertako ardu-radunek diotenez, konkistatu gabe-ko seigarren kontinentea da lur-azpia. Bere gainean bizi garenarren, gehienontzat oso ezezagunada eta gehiago ezagut dezagunatondu dute leizea; Aralarkoerraiak bertatik bertara ikusiz,mundu ezazagun honi buruzgehiago ikas dezagun.

Bisitaren amaieran gelaren erdianjarri eta isil-isilik eta ilunpean pasatzendituzten 40 segundoak dira Menduki-lora doazenentzat unerik politena, ma-gikoena. Begiek garrantzi gutxi duteorduan, eta belarrietatik sartzen zaiguninformazioari esker sentituko dugu ko-ba barneko bizitza. Gutxik izan dutehori sentitzeko aukera eta Eneko AgirreMendukiloko gerenteak esan digunez,hori da jendeak gehien atsegin duenmementoa.

Mendukiloren ahoa iparraldera be-gira dago, hotza da (urte osoan zehartenperaturak ez du 8-10 cº baino gora-go egiten) eta horregatik ez da inoizpertsonarik bizi izan kobazuloan. Sa-guzarrak, muxarrak, azeriak eta hon-tzak noiznahi ikusten dira sarrera ingu-

ruan, ordea, baina koban bizi diren iza-kien artean, troglobioak dira arretagehien erakartzen dutenak. Troglobio-ak kobazuloetako berezko biztanleakdira, bertatik ateratzen ez direnak. Txi-kiak izaten dira, intsektuen antzekoaketa ez dute ez kolorerik ezta begirik ere.Antena handi batzuekin hartzen diotetamaina inguruari. Aralarren asko dau-de eta ez hori soilik, munduan besteinon ez dauden espezieak aurki daitez-ke.

Bi urte pasatxo daramatza Mendu-kilok ateak zabalik, sarrera hogei urtezhorma batek estalia egon ondoren. Ko-bazuloaren atonketa lur-azpiko mun-duarekin ahalik eta errespetagarrienaizaten saiatu ziren, horretarako des-montagarriak diren egiturak eta zal-dain flotakorrrak erabiliz. Kobak di-tuen sei geletatik hirutan horrelakoriksartzeko aukerarik ez zenez, bere ho-

rretan utzi zituzten hormak ez puska-tzearren eta hiru gela bisita daitezkegaur egun:

Artzainzulo: sarrerako gela da etaargi naturala du. Formazio geologikoxumeak ikus daitezke bertan.

Laminosin: formazio geologikoenaniztasuna eta kopurua handia da he-men: estalaktitak, estalagmitak, zuta-beak, errezelak, gourgs-ak… Amaie-ran lakua du.

Herensugearen gotorlekua: osohandia da (55 metro luze eta 20 metro-tik gorako altuera du puntu batzuetan).

Bisita ezin daitezkeen gelak Gerla-riaren gela, Intxixuen gordelekua etaLaminosineko amaierako gela dira.

Era berean, hiru estazio klimatikojarri zituzten koba barnean, bere kargagaitasuna zein ote den jakiteko, hau da,bere klimatikak batere sufritu gabe ko-ban zenbat pertsona sar daitezkeen ja-kiteko.

Baina argiztapena da atonketarenalderdi garrantzitsuenetako bat. Sekulaargi izpirik sartu ez den leku bat argizta-tzea ez da gauza erraza eta gainera, ko-bazuloa kalte dezake. Horregatik, ar-

Mendukiloko lantaldea. Ezkerretik eskuinera: Miren Larburu, Soiartze Lopetegi, Maribel Begiristain etaEneko Agirre.

40 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

Page 41: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

121. zenbakia. 2007ko urria • hik hasi • 41

giztapen dinamikoa du leizeak eta bisi-ta argiei jarraituz egiten da. Ez dago lauminutuz baino gehiago piztuta dagoenfokurik. Haur txikien kasuan, zaila iza-ten da denbora epe horretan talde osoaalde batetik bestera mugitzea eta argiguztiak pizten dituzte %50eko intentsi-tatearekin. Bisita laburragoa izaten dagainera kasu horietan, 40 minutukoa.

Sarrerako hesia ere berezia da; ber-tako animaliak arazorik gabe sar etaatera daitezen prestatua dago. Izan ere,ferra saguzarrak bestela, ezingo lukekobatik irten eta atera, hegan egitekomodu mugatua duelako.

Koba, jendeak lur-azpia ezagut de-zan atondu dutela esan digu Enekok.Bere hitzetan, koba hau “ukituz” nola-bait, Aralarko mendizerra osoa babes-tea litzateke azken helmuga. Izan ere,Aralarrek badu paradoxa bat: Gipuz-koako eremua parke natural izendatuadagoen arren, ez da gauza bera gerta-tzen Nafarroako lurretan dagoen zatia-rekin. Mendukiloko arduradunek,beste hainbat pertsonak bezala, Aralargeoparke izendatzea nahiko lukete.Era horretan, mendizerra kanpotik etabarrutik zaintzea errazagoa litzateke.Eta horixe da helburua, lur-azpia kalte-tu gabe gure begien aurrean jartzea. •

MMEENNDDUUKKIILLOO LLEEIIZZEE TTUURRIISSTTIIKKOOAAAstitzko kobazuloakPlazaola, 2131670 LEKUNBERRI (Nafarroa)Telefonoa: 948 396 095 7 Faxa: 948 507 [email protected]

Oharrak:- Bisitak 50 minutukoak dira.- Bere kasa bi pixu igo eta jaitsi ditzakeen orok du bertara sartzeko aukera. - 8-10 Cº tenperatura egiten du urtean zehar; beraz, egun beroetan ere, arropa

egokia eramatea komeni da, baita oinetako egokiak ere. - Ikasleek bisita berezia eta egokitua egiten dute 5?-ren truke.

Nolakoa da bisita bat Mendukilon?Kobaren kanpoko aldean harrera etxea dago. Bertan, ikus-entzunezko gela, lur-

azpia balitz bezala egokitutako gela eta karstaren maketa daude. Ikasleak iristen direnean, materiala aurkezten diete lehenik, guztia nola joango

den eta zer aztertu eta ezagutuko duten ikus dezaten. Ondoren, 50 ikasle inguru joa-ten badira, bi talde egiten dituzte (kobara printzipioz ezin dira 25-30 pertsonak osatu-takoak baino talde handiagoak sartu). Batzuk kobara doaz eta besteak harrera etxeangeratzen dira. Azken horiei, 15 minutuko ikus-entzunezkoa jartzen diete eta karstarenmaketa ikusten dute beraiekin. Amaitzean, aldaketa egiten dute bi taldeek (30 minu-turo egiten dira kobarako sarrerak). 50 ikaslerekin, bi ordu eta bi ordu eta erdi arteanematen dituzte ekipamenduan. Ikastetxe batzuek gaia landu nahi izaten dute eta den-bora tarte hori beharrezkoa da; ibilaldi bat egitera doazenen kasuan, laburragoa iza-ten da (ordu eta erdi inguru).

Bisiten helburua eskolan ikasitakoa osatzea eta praktikan ikustea da.

Ingurumen Hezkuntza programa. Zer lantzen da ziklobakoitzean?

LH 1. zikloa: IRAGANEKO AZTARNAK ARALARREN. Leizetan nor bizi zen etanork lo egiten zuen aztertzen dute ikasleek.

LH 2. eta 3. zikloa: MENDUKILOKO ALTXORARREN BILA. Eraketa geologikoaknola sortzen diren aztertzen dute: estalaktitak, estalagmitak…

DBH 1. zikloa: MENDUKILO: LUR-AZPIKO MUNDURA BIDAIA BAT. Programahonekin sakonago aztertzen dute eraketa geologikoak nola sortzen diren.

DBH 2. zikloa: MENDUKILO ESPLORATZEN. Ziklo honetan jorratzen diren gaiakespeleologoaren lana, leizeetako paisaia, uraren bidea, troglobioak… dira.

BATXILLERGOA: MENDUKILO TXOSTENA. Leizea zaintzea eta jendeari zabal-tzea bateragarriak al dira? Galdera horri erantzuten saiatuko dira ikasleak AMIA azter-keta bat osatuz (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak aztertuz) etaamaieran txosten bat burutuz.

Zer egin daiteke kobaren inguruetan?Mendukiloko koba ARALAR ABENTURA BIZIA izeneko Ingurumen Hezkuntza-

ko programa zabalago baten partaide da. Programa hau goiza edo egun osoa inguruhorietan pasa nahi duten ikastetxeei eskaintzen zaie eta horretarako, zonaldean lanhorretan diharduten hainbat ekipamendu elkartu dira:

- Mendukiloko leizea. Ibilbide botaniko bat eta Aitzarratetako iturburuko (Iribas)ibilbide interpretatiboa ere eskaintzen dira.

- Beigorri abentura parkea. www.beigorriaventura.com . Telefonoa: 609 044 071- Plazaolako bide berdea. www.plazaola.org . Telefonoa: 948 507 205

i

Page 42: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak

42 • hik hasi • 121. zenbakia. 2007ko urria

atzeko atetik

6 urte arteko haurrek egunean 300 aldiz egiten dute barre;helduek,aldiz, 15-100 bitartean.

Iturria: Association of Applied and Therapeutic Humor*

Doltzaren desditxa

Aireak harrotu egiten zuen belarra, etakilkerren kantuak airea harrotzen zuen.Bere gurdian iristen ari zen Doltza, apur ba-tean geratu eta laster alde egiteko, zerumu-ga deika baitzuen beti.

Kontalaria zen Doltza, eta liburu bat be-zalakoa zen haren memoria. Horregatik es-timatzen zuen papera, eskas baitzebilen,komentuetan eta jaun eskribauen artean ezbazen. Paper faltan, pago eta haltzen hosto-ak batzen zituen berak, ihartzen ipini, etagero, orratzarekin, ikur bana egiteko, zelaeguzkia, zela ilargia, zela eraztun bat edokoroa, lamiaren oina, herensugea edo gu-rutzea, arraina, begia edo suzko bola. Ikurhoriek laguntzen zioten lehendik ikasita-koa eta unean ikasi berria oroitzen.

Jende aldra bat zetorren zelaira, ezpa-lak eta trapuak eskuetan. Doltzaren berbal-

dia entzun eta gero, sua piztu zuten. “Arto-ak, gariak, gorde, gorde. Sorginak, sasiak,erre, erre” esan zuten irrintzika, eta suareninguruan egin zuten dantzan. Halaxe beharzuen gau hartan.

Dantzan zebilela, Johannes grabatzai-learengana joan zitzaion gogoa Doltzari,beronen oinek ihintzez bustiriko lurreanurratsa inprimatzen zuten lez, Johannesenberunezko xaflatxoak ere bizkor dantzatueta letren markak uzten baitzituzten pape-rean. Maguncian erakutsi zion lagin bat,hatz-mamiak beti masusta-urez bezalabelztuta izaten zituen lagun hark:

- Bibliaren berrogeita bi lerro dira. Las-ter, sormena, eskuz ez ezik, asmakari haumedio isuriko da liburuetara.

Gero, loak hartu zen Doltza. Ametsetanhareazko erlojutzar bat ikusi zuen, zeina-ren barruan liburuak biratzen ziren alde ba-tetik bestera. Baziren kolore bakarrekoaketa kolore askotakoak; baziren lerroak,zenbakiak, geziak, letra xehe nahiz larriakzituzten liburuak; baziren ez soilik latinez-koak, baizik eta euskarazkoak, eta bestemintzaira askotakoak, denak arrotzak be-zain ederrak; baziren milaka liburu zehatz

bezain ulergaitzak, mila ispilutan islaturikomila harribitxi bezain asaldagarriak.

Halako batean, esnatu zelarik, Doltzakpisutsu sentitu zuen burua, eta ikaratu eginzen eskuetako zimurrak ikustean. Hain lu-zaro egon ote zen, bada, lotan? Zelaian bur-dinazko dorreak zeuden, elkarri lotuak lau-tearen soken antzeko hari distiratsuz. Or-duan, ahotsen algara entzun zuen, eta ikusizuen bazetorrela jendea, besoetan zerbait.Iluntzen ari zuen berriz eta sua piztera zeto-zen.

- Zerekin egingo duzue sua? -galdetuzien.

- Liburu usatuekin, koaderno zaharre-kin… -erantzun zioten.

Doltzak bularra kiskaltzen sumatuzuen, paper zaharra hura ere. “Liburu baterretzen denean, zerk igotzen du zerura,kearen baitan?” pentsatu, eta nahigabeakhartu zuen mendean. Gero, gurdia inon a-geri ez, eta oinez abiatu zen zerumuga-rantz, deika bezala sentitzen baitzuen, betilez, baina jakinik oraingoan ez zela urrune-ra helduko, eromena edo agian, heriotzabera, zain zeukalako edozein bideguru-tzetan.•

Miren Agur MEABEIDAZLEA ETA GILTZA ARGITALETXEKO EDITOREA

©Z

aldi

Ero

Page 43: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak
Page 44: ELKARRIZKETA: GUIOMAR MENDIZABAL • ESPERIENTZIA: ARTE …. alea.pdf · hobetuko dela pentsatzeko arrazoirik bada. erronkak, zailtasunak, helburuak... Ikasturte berria,erronka berriak