elefantea, munduan bizi den lurtarrik handiena da

11

Upload: ikaskalera

Post on 18-Nov-2014

870 views

Category:

Documents


10 download

TRANSCRIPT

Page 1: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da
Page 2: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

Elefantea, munduan bizi den lurtarrik handiena da. Pleistozenoan, kontinente guztietatik zabaltzen zen, Antartidan eta Australian izan ezik. Gaur egun bi elefante mota besterik ez daude: asiarra eta afrikarra, Elefanteen arbasoen artean mamutak eta mastodonteak daude; bi espezie hauek Paleolitikorarte biziraun zuten; kobetan aurkitutako pinturei ezker dakigu bizi izan zirela.

 

TRONPA:

Elefanteen ezaugarri bereizleetako bat tronpa da. Elefanteak tronpa, belarrez eta hostoz elikatzeko eta ura xurgatzeko erabiltzen du. Elefanteek egunean 225 kg-ko materia begetala jaten eta 190 litro ur edaten dute. Tronparekin objektu txikiak zehaztasunez hartu ahal dituzte; adibidez, hosto bat edo lurrera eroritako fruitu bat. Gainera, oso organo sentikorra da, usaina eta zaporea antzeman ahal ditu.

Page 3: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

BETORTZAK ETA HORTZAK:

Elefantearen betortzak burezurrean daude sartuta. Betortz batzuk 3,5 metro neurtzera heldu daitezke. Elefanteek hostoak, belarra, zuhaitzen egur azala nahiz egurra jaten dute, horregatik egunero elikagai asko murtxikatu behar dute eta hortzak desgastatu egiten dira.

IBILERA:

Elefanteak, oso pisutsuak izan arren, animalia isilak dira ibiltzean. Elefanteak ibiltzean, 6,4 km/h-ko abiaduran doa, eta etsaiengatik ihes egitean 40 km/h-ko abiadura hartu dezake. Igerilari bikaina da, eta ibai zabalak igerian zeharkatzen ditu neke barik.

Page 4: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

ZENTZUMEN PERZEPZIOA:Elefanteak, bere belarriak, aireatzeko edota beste elefanteei keinuak egiteko erabiltzen dituzte; baina batez beste, entzuteko erabiltzen dituzte.Nahiko gutxi ikusten dute eta bere begiak txikiak dira.Usaintasuna oso garatua daukate, eta tronpa organorik sentikorrena da; organo honekin elefanteak edozein motako usainak antzeman ditzakete.

Page 5: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

ARREMAN EGITURAK: Elefanteak multzoetan bizitzen dira.

Multzo hori familia batek osatzen du. Familia asko batzean elefante-taldeak sortzen dira, 15-30 elefante inguruz osatutakoak. Batzuetan, elefante-talde batzen dira, orduan ia mila elefanteko taldeak sortzen dituzte. Elefante harrak, helduak direnean, multzotik joaten dira eta bakarrik, bikotean, nahiz harren arteko multzoetan biltzen dira. Taldearen mugimenduak janariaren eta uraren kokapenagatik daude bereizita; egunean ez dira mugitzen, itzalean geratzen dira atseden hartzen, eta arratsaldean nahiz gauean, janari bila joaten dira.

Page 6: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

UGALKETA: Emea urteko edozein

denboraldian sartzen da har-eskean, eta hau gertatzean elefante-taldetik aldentzen da har batekin. Normalean, emeek kume bat besterik ez dute, eta kumeak elefante-taldeari jarraitzen dio jaio baino egun batzuk geroago. Kumeak bere amaren titietatik elikatuko da esnez bigarren edo bosgarren urterarte. Kumeak oso saurkorrak dira harraparien erasoetara eta asko, urte bat bete baino lehen hiltzen dira. Elefante eme batek, bere bizitza osoan zehar, 5-12 kume inguru izaten du.

Page 7: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

HEZIKETA: Elefante afrikarra etxekotu ahal

izan arren, elefante asiarra gizakien laguntzaile on bat bihurtu da. Normalean, gatibualdian dauden elefanteak ez dira ugaltzen, horregatik elefanteak basatiak direnean harrapatzen dituzte. Elefanteak bi modutara harrapatzen dituzte normalean:

       Gizon multzo batek elefanteak ikaratzen dituzte hauek tranpara eraman arte.

       Elefante kume bat harrapatzen dute, gero elefante heldua harrapatzeko. Modu hau, lehena bano gutxiago erabiltzen da.

Page 8: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

EBOLUZIOA: Elefanteen arbasorik zaharrena

Moeritheriuma zen; txerriaren tamaina zuen eta Eozenoan bizi zen duela 60 milioi urte, Afrikan. Gaur egungo elefanteak Pleistozenoan bizi ziren espezietatik datoz: mastodonteak alde batetik, eta mamutak eta elefanteak bestetik. Lehenengo bi espezieak desagertu egin dira, eta azken hauen bi genero bakarrik geratzen dira: elefante afrikarra eta elefante asiarra.

Elefante afrikarren biztanleria asko jaitsi da azkenengo hamar urte hauetan. Horregatik, elefanteak parke naturaletan eta erreserbetan sartuak izan dira, hori dela eta elefanteen biztanleria asko handitu da denbora gutxian. Elefanteen biztanleriaren handiketak, ekosistema batzuk desagertzeko arriskuan jarri ditu.

Page 9: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

SAILKAPEN ZIENTIFIKOA: Elefanteak Elefantidoen familiakoak

dira, Proboscidoen ordenaren barrukoak. Elefante asiarra Elephas maximus izenarekin sailkatzen da eta elefante afrikarra Loxonta africana izenarekin. Elefante afrikarren bi azpi-espezie daude: oihaneko elefantea (Loxonta africana cyclotis) eta sabanako elefantea (Loxonta africana afrikana). Elefante asiarraren lau azpi-espezie ere daude: Sri Lankako elefantea (Elephas maximus maximus), Sumatrako elefantea (Elephas maximus sumatrana), Indiako elefantea (Elephas maximus bengalensis) eta Malasiako elefantea (Elephas maximus hirsutus).

Page 10: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

BITXIKERIAK ZERGAITIK EHIZATZEN

DIRA ELEFANTEAK?

Batzuetan jendeak, elefanteak hiltzen ditu bere landaketak eta bizilekua zaintzeko, baina jende gehienak bere marfilezko betortzengatik ehizatzen ditu. Marfilarekin gauza asko egiten ziren, adibidez xakeko piezak. Gaur egungo legeek, marfilaren salketa debekatzen dute, baina trafikante eta ehiztari furtibo asko, marfilaren salketa ilegalarekin diruz betetzen saiatzen dira.

Page 11: Elefantea, Munduan Bizi Den Lurtarrik Handiena Da

 ZER EGIN DAITEKE ELEFANTEAK SALBATZEKO?

Marfilaren komertzioaren debekua gogortu behar da, eta ehiztari furtiboak eta trafikanteak kartzelara bidali. Gainera, elefanteen bizilekua zaindu behar da. Orain dela gutxi, elefanteekin elkarbizitzeko forma berri batzuk erabiltzen ari dira, eta aparatu elektroniko batzuk jarri dituzte elefante batzuetan baso-zainak elefante hauek ondo lokalizatuta izateko.