ekinez zeberion - inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. euskereak sarean dauan...

12
ekinez Zeberion Zeberioko Udala. Euskera, kultura eta ingurumen arloko aldizkaria, 5. zenbakia Jose Mari Arroita eta Bernardo Intxaurraga Jose Mari Arroita eta Bernardo Intxaurraga

Upload: others

Post on 31-Jul-2020

13 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

ekinezZeberion

Zeberioko Udala. Euskera, kultura eta ingurumen arloko aldizkaria, 5. zenbakia

Jose Mari Arroita eta Bernardo IntxaurragaJose Mari Arroita eta Bernardo Intxaurraga

Page 2: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

Zeberion ekinez

“Gure indarra” jubilau eta pentsionisten alkartea. Azaldu ahal deuskuzue labur-labur zer dan egiten dozuen beharra?Bai, zelan ez! Gure alkartean herriko jubilauek batu, hartue-monetan jarri daitezen beharra egiten dogu. Eta hori lortzeko urtean zehar batez hainbat ekitaldi antolatzen doguz: txan-goak edo eskursinoak, bazkariak, gaixorik dagozan jubilauei erregalutxoak emiten deutseguz…

Eta zelakoa izaten da antolaketa hori? Batzorderik badago?Bai. Batzordea edo Junta 6 lagunek osotzen dogu: Lehendakari-ak, lehendakariordeak, diruzainak, idazkariak eta bokal bik. Gaur egun batzordea 4 gizonezkok eta 2 emakumezkok osotzen dogu. Jose Maria Arroitak (lehendakaria), Ceferino Goyoagak (lehenda-kariordea), Bernardo Intxaurragak (diruzaina), Esteban Bilbaok (idazkaria), Maite Idirinek (bokala) eta Rosario Gotik (bokala).

Eta batzordea zelan barrizten da?Hor arazo itzelak izaten doguz! Gaur egun inork be ez dau kar-gurik hartu gura… eta hor jarraitu behar izaten dogu… pentsau, azkenengo idazkaria hil zanean papelak banadu genduzan baz-kide guztien artean idazkari izateko boluntario eske, eta… ez zan inor agertu! Geuk topau behar izan gendun “boluntario” bat! Baina arazo hau ez da gertatzen Zeberion bakarrik, herri guztietan problema bera daukie…

Beste herri batzuk aitatu dozuez… badaukazue hartu-emo-nik beste herrietako jubilauen alkarteekaz?Bapez. Herri bakotxa desbardina da. Bakotxak antolatzeko modu bat dauka. Halandabe, gu inoiz batzen gara beste alkarte batzuekaz, baina batzar horreek diputazinoak antolatzen dauz.

Bakotxak modu baten funtzionetan dauela esan dozue…. Baina, zelan funtzionetan dau Zeberioko zuzendaritza batzordeak?

Batzordea urtean birritan batzen da eta urteko txangoak (5) eta jataldi bi antolatzen doguz. Txangoak leku desbardinetara izaten dira, autobusez, esaterako, aurten Lizarrara, Aralarko San Migele-ra, Bakio-Gernika aldera, Baztanera eta Hondarribira izango dira.

“Gure indarra” jubilau eta pentsiodunen alkartea. Herriko alkarte honen barri jakiteko gaur egun batzordean da-gozan Jose Maria Arroita (Zeberio, 1937) eta Bernardo Intxaurragarengana (Zeberio, 1939) hurreratu gara

aurkibideaAlkarrizketea 2-3

Aisialdia: inauteriak eta zuhaitz eguna

4

Transmisinoa: zaintzaileak eta klase partikularrak

5

Euskalduntzea: berbalagun 6

Agenda 21 7

Argazkien artxibo funtsa 8

Euskerea eta teknologia barriak 9

Albiste laburrak 10

Agendea 11

Jose Mari Arroita eta Bernardo Intxaurraga:Alkartean herriko jubilauak batu daitezen beharra egiten dogu.

Page 3: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

Eta bazkariak?Jataldi bi egiten doguz. Bata, “luntx” antzekoa izaten da eta zezeilean egiten dogu. Ganera, berau aprobetxetan dogu urteko kontuak zuritzeko; hau da, bazkide diranei diru-sarrera eta urteeran barri emiten deutsagu.

Bai, eta bestea zemendian izaten da. Domu Santu egu-naren hurrengo domekan bazkari bat antolatzen dogu Zeberion berton. Aurten, zemendiaren 7an toketan da.

Goazen ekitaldiz ekitaldi. Txango edo eskursinoei jagokenez, zelan funtzionetan dabe? Jenteak non emon behar izaten dau izena?Hasiera baten txangoak prestatzeko esan beharra dauka-gu Agurtzanek (gizarte laguntzaileak/asistenta sozialak) laguntza handia emoten deuskula. Bueno, honetarako eta beste edozein gauza aurrera atarateko, dirulagun-tzak justifiketako… edozertarako! Bera barik ez ginate-ke egiten dogun guztia antolatzeko kapaz izango… Ba, kontua da, txangoen egutegi bat preparetan dogula eta han ipinten dogula nora joango garen, zein ordutan eta joaten garen tokian zer bazkalduko dogun.

Eta edonor apuntau leike txangoetara? Bai, edonor. Baina, hori bai, bazkide ez danak bazkide-ak baino 3 € gehiago ordaindu behar izaten dauz.

Eta non apuntau behar izaten da?Udaletxean apuntau behar izaten da. Kartelean bertan jarten dogu apuntetako eguna eta tokia. Hori bai, bada-go jentea telefonoz deitzen deustana apuntetako eguna pasau ostean, ea lekurik dagoen… eta horreei be baietz esan behar izaten jake. Baina eurak ez dira konturatzen holan apuntauta zelako burukominak sorteen dabezan; izan be, legua dagoen jakin behar da, gero autobusean sartu baino lehen edo geldialdi baten kobrau behar iza-ten jake… eta hor ibili behar izaten gara alkartearena dan diru pilo bategaz. Eta galduko balitz, zer pasauko litzateke? Arazoak geuretzat.

Arrazoi osoa daukazu. Izan be, zeozertarako dagoz apuntetako epeak… eta bazkariena zelan izaten da?Lehen esan lez, jataldi bi izaten doguz. Lehenengoa ze-zeilean izaten da, eta han “luntx” antzeko bat antolatzen dogu. Egun hori aprobetxetan dogu alkartearen kontuen barri emoteko.

Bai, eta beste alde batetik, Domu santu egunaren hu-rrengo domekan, bazkideon bazkaria izaten dogu Ze-berion berton; izan be, herrian bertan antolatuta gura izaten dogu adinez oso nagusiak diranak be bertora

etortea. Kontuan izan behar dogu adinez nagusi-nagusi diranak ezin izaten dirala txangoetara joan (ordu asko autobusean, eskilarak igon eta bajatu…)… eta horrentzako be zeozer antolatu gura izaten dogu

Bazkari hori bazkideei zuzentzen da?Ez, edonork edozein jubilauk emon leike izena. Baina, hori bai, bazkide-ek prezio erdia ordaintzen dogu.

Ekitaldiekin jarraituz, zer gehia-go antolatzen dozue?Arrakasta handia izaten dau bai-ta be opariena; izan be, dagoe-neko ohitua bilakatu da gaixorik dagozan jubilauei erregalotxu bat egitea… bada, irailean, San Antolinetan gaixorik da-gozan jubilauei eta herriko erresidentzietan dagozanei erregalotxuak egiten deu-tseguz. Urte guztia egoten dira honen zain!

Eta alkarteari jagokonez, zebat bazkide dagoz “Gure indarra” alkartean?Gaur egun 46 bazkide gara.

Kopurua gorantz ala behe-rantz doa?Beherantz, beherantz! Za-lantza barik! Kontuan izan sasoi baten 167 bazkide iza-tera ailegau ginela… hori bai gure alkartean adinez nagusiak diran bazkideak be badauka-guz… 90 urte ingurukoak be bai! Azkena apuntau dana, aurten 82 urtegaz apuntau da!

Bai, beherantz doa. Pentsau, orain autobus bat eskas beteten dogu txangoetan…. Ba, lehenago autobus bi beteteraino be ailegau gara!

Eta zer egin behar da bazkide egiteko?Bazkide egiteko jubilaua edo aurrejubilaua (prejubilaua) izan behar zara. Papelak ekarri, izena emon eta urtean 3 euroko kuota ordaindu.

Page 4: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

ZuhaitzegunaZuhaitzeguna

Inauteriak010

Inauteriak010Zuhaitzeguna

ZuhaitzegunaInauteriak010

Inauteriak010Zuhaitzeguna

Page 5: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

5 euskara zerbitzua

Edade guztietako ume zaintzaileak eta

klase partikularrak emoteko jentea

behar doguOrdu librerik badozu, beharra egiteko

aukerea eskaintzen deutsugu, geu arduratuko gara zuri lana topatzeaz

Apuntetako epea apirilaren 6tik aurrera

Gure herrian, askotan, umeak jagoteko edo klase partikularrak emoteko pertsona

euskalduna lortzea gatxa izaten da. Horregaitik euskera zerbitzutik honako zerrenda honeek

barriztau gura doguz:

Ume zaintzaile euskaldunen zerrendea.

Klase partikularrak emoteko prest dagozan euskaldunen zerrendea

Beraz, umeak jagotea gustuko badozu edota klase partikularrak emoteko prest bazagoz eta

euskalduna bazara, hauxe da zure aukerea.

Zatoz eta emon izena!

Page 6: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

Zeberion be berbalagun bila

6Zeberion ekinez

Hona hemen Berbalagun egitasmoaren inguruko informazinoa:

Zer da Berbalagun egitasmoa?Berbalagun izeneko egitasmoan euskadunak -euskal-dunzahar zein barriak- alkarregaz hartu-emonetan jarten dira; euskaldunbarriek euskeraz berba egiteko eta praktiketako aukerea izan daien. Azken baten, helburua herritar orori euskeraz bizitzeko aukerea eskaintzea eta euskerearen presentzia gure udalerri-etan areagotzea da.

Norentzat da?-Euskera ikaslearentzat: euskaltegian dagozan edo egon diran ikasleentzat, eskolan ikasitakoa garatu eta hobetu gura dauanarentzat. Hauentzat guztien-tzat praktikan jarteko gune barri bat eskaintzen da.

-Euskaldunarentzat: Normalean erderaz egin arren, euskeraz gehiago egin gura dauanarentzat, eta egi-nez euskerea hobetu gura dauanarentzat.

-Euskerarik ez dakienarentzat: Agendan programau-tako jardueren bidez euskal kulturara hurreratu gura daben guztientzat.

-Betiko euskaldunentzat: euskeraz berba egiteko erreztasuna daukien guztientzat, eta gainontzeko herritarrei euskera hobetzen lagundu gura daben pertsonentzat.

Zer eskaintzen dau Berbalagunek? Zelan funtzione-tan dau?Alde batetik, Berbalagun taldeak dagoz. Adina, zale-tasuna eta disponibilidadea kontuan hartuta laupa-bost laguneko taldeak osotzen dira euskeraz berba egiteko euren gustuko gauzak egiten dabezan bitar-tean (kafea hartu, mendira joan...). Talde bakotxean beti egoten da betiko euskaldun bat, taldea gidatuko dauana.

Beste aldetik, euskerearen agenda dago. Hilero jar-duera desbardinak antolatzen dira: sagadotegira ur-teera, ibilaldiak, hitzaldiak, erakusketak... edonork bertan parte hartu daian.

Non emon ahal dot izena?Esan lez, Zeberion oraingoz ez da talderik osotu, baina informazino gehiago jaso gura izanez gero, pasau ahal zara Zeberioko udaletxetik barikuetan 08:00-15:00 ordutegian edo deitu bertako telefonora 946481079 (Jon)

Zeberion be, Arratiako beste hainbat udalerrigaz alkarlanean, Berbalagun proiektua aurrera atarateko asmoagaz gabilz. Gure udalerrian oraingoz ez da talderik sortu, eta informazinoa es-katu daben herritarrei inguruko herrietako taldeen barri emon jake, bertan sartu daitezan. Halandabe, gure asmoa herrian bertan, ahal izanez gero, talderen bat sortzea litzateke.

Page 7: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

Ez nahasiolio etaura etxean

· Ermitabarri· Zubialde

Non duzuedukiontzihurbilena?

Zeberion erabilitako etxeko landare-olioa biltzeko zerbitzu berria dugu, edukiontzi berezi berriak ezarri eta gero.

BioDiesela

* Bakarrik plastikozkoontzietan

Ba al zenekien isurbidetik botatako olio litro batek 1.000 litro ur kutsatzen dituela?botatako olio litro batek 1.000

ZeberioUdala

Page 8: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

8Zeberion ekinez

Zeberiko Udalak herriko antxinako argazkiak batzeko kanpaina bat hasi dau

Kanpaina honegaz herriko argazki-artxiboa osotu gura dogu

Argazkiren bat itxi gura izan ezkero ekarri udaletxera. Telefonoa: 946481079

Argazkiari kopia egin ostean orijinala bueltau egingo deutsugu

Zeberioko argazki zaharren bilketaZeberioko argazki zaharren bilketa

Page 9: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

9 euskara zerbitzua

Kaixo! Helbidea: www.kaixo.comKaixo! bilatzaile elebidunak aurten hamairu urte bete dauz sarean (Googlek gitxiago daukaz), Euskal Herriko webguneen lehenengo bilatzaile propioa izan zala esan daiteke. Hor, euske-razko eta gaztelerazko edukia daukien web orriak agertzen dira, eta, euskerazko bilaketak egiterako orduan, ez dau teknologia berezirik erabilten.

Jalgi Helbidea: www.jalgi.comJalgi bilatzailea EHUko Informatika fakultadeko proiektu baten frui-tua izan zan eta euskerearen tratamenturako teknologiak apliketan ebazan lehen bilatzailea izan zan. Jalgi, bere jarduerak lehenagotik hasi baebazan be, 2000 urtean hasi zan bilaketak eskaintzen. Gaur egun be martxan da webgunea; ohiko bilaketez ganera, entziklope-dietan eta mapetan egitekoak be eskaintzen dauz.

Aurki Helbidea:www.aurki.comAurki proiektua Eibar.org elkarteak jarri eban martxan 1999an; euskerazko webguneak soilik topauko ebazan bila-tzailerik ez egoala eta, web gune horreekaz osotutako direk-torio lez hasi zan. Dmoz nazinoarteko proiektuaren babesean emon ebazan bere lehenengo urteak, baina proiektua indarra galduz joan zan eta 2005 hasieran RSS jarioen bilgune bihurtu zan. Han, euskerazko hedabideak, blogak, agendak eta RSS jarioa eskaintzen daben webguneak batzen dira oro har

Elebila Helbidea: www.elebila.euElebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Internete-ko bilatzaile ezagunenen funtzinoak eskaintzen dauz baina kalidadezko euskerazko emoitzak lortzeko bermeagaz.

Euskarazko bilaketak egiteko orduan arazo nagusi bi dagoz: alde batetik euskereak Interneten dauan garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala.

Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau ezkero euskeraz idatzitako dokumentuak inoz be ez dira lehen emoitzen ar-tean agertzen, berba horreek beste hizkuntza batzuetan be existitzen diralako. Eta bardin gertatzen da “Newton” edo “Egipto” lako izen bereziekaz, eta “katu” edo “esne” lako berba laburrekaz be. Elebilak arazo hau konpontzen dau.

Bestalde, euskerak oso deklinabide aberatsa dauanez, bilatzaile arruntek emoten dabezan emoitzak inoz be ez dira osoak: “energia” topetan badogu berba zehatz hori daukien dokumentuak agertzen dira soilik, eta “energiaren kontsumoa handitu da” moduko esaldiak ez dira emoitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago.

Ganera, direktorio-teknologia erabilten daben bilatzaileek bertan gordeta dagozan webguneetan bakarrik egiten da-bez bilaketak, hau da, webgune barri bat euskeraz ataraten danean nonork erregistrau egin behar dau orria emoitzetan agertu daiten. Elebilan, aldiz, ez da holakorik egin behar; bilaketarako bilatzaile handien datu baseak erabilten dira-nez, web orri barriak emoitzetan agertzeko, ez da nonork horreek erregistratu arte zain egon behar, lan hori bilatzaile handiek egiten dabe. Holan, Elebilan bilatzen dan informa-zinoa inork be susmau ezin dauen webgune baten baldin badago, emoitzan azaldu egingo da.

Halandaze, badakizue, ikastolako beharrak euskeraz egin behar dozuenok, euskerearen presentzia Interneten aztertu gura dozuenok, Internet euskeraz erabili gura dozuenok…. Erabili euskerazko bilatzaileak!

Interneten nabegetean, zeozeren inguruko informazinoa topau gura danean, betiko bilatzaile erraldoietara joten da normalean, hau da, Google, Yahoo eta MSN Live bilatzailee-tara. Informazinoa ingelesez edo gazteleraz lortu gura bada bilatzaile horreek emoitza onak emoten dabez, baina zer gertatzen da lortu gura diran webguneak euskerazkoak badi-ra? «Energia» hitza topau ezkero, zenbatgarren azaltzen da lehenengo euskerazko webgunea?

Horretarako dagoz euskerazko bilatzaileak. Aspaldi honetan euskerea indarra hartzen dabil Interneten eta euskeraz lan egin gura izan ezkero gero eta beharrezkoagoak dira euske-razko bilatzaileak. Izan be, euskerazko bilatzaileak, Google web gunearen antzera, bilaketak egiteko web guneak dira, baina euskal gaietan bakarrik ibilten dira. Topetan dabilen informazinoagaz zerikusirik dauenik bilatzailearen datu-ba-sean ba ote dagoen ikusteko balio dau. Bilaketearen emoitzak beste web guneetara estekak eskaintzen dauz.

Hona hemen euskerazko bilatzaile garrantzitsuenak:

Euskarea eta teknologia barriak

Page 10: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

10Zeberion ekinez

Programa honen btartez, euskara ikasten edo hobetu nahian, nahiz bertako euskalkia ezagutzeko asmotan dabilen pertsonari familia euskaldun batean hamabostaldi bat, hilabete bat edo bi pasatzeko aukera emongo jako (garagarrilean, abuztuan edo urri lehenengoan) eta, aldi berean, herri euskaldunen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko parada be emongo jako.

Honetan parte hartzeko baldintza nagusiak honako honeek dira:

—18tik gorakoa izatea.

— 8. urratsa gainditua izatea, edo horren baliokidea (HABEko 2. mailea, Hizkuntz Eskola Ofizialeko 4. mailea, Adminis-trazino Publikoko 2. H.E., Irakaskuntzako 1. H.E., Lanbide Heziketa I, edo BBB eta UBI D hizkuntz ereduan egina iza-tea,...).

Izena emoteko epea 2010ko maiatzaren 3tik 28ra bitartekoa izan-go da. Informazino gehiago gura izan ezkero www.egonaldiak.net orrialdean sartu edo barikuetan 08:00-15:00 ordutegian Zeberioko euskera zerbitzura deitu (tel. 946481079. Jon)

Apirilaren 25ean, do-mekaz, ospatuko da liburu eguna. Hori dala eta, udalak Erabilitako liburuen azoka antolatu dau plazan. Ikuskizunak goizeko 11etan hasiko dira eta eguerdi-ko 3ak arte iraungo dabe. Bertan egongo dira, besteak beste, Zebe-riori buruzko liburuen erakusketea, tailerrak, ipuin kontalaria, irakurke-ta txokoa eta, baita be, erabilitako liburuak erosteko aukerea egongo da. Aitagarria da honegaz ataratako dirua Saharako eskoletara bideratuko dala.

Apirilaren 26an, tamainu handiko hondakin solidoak (altzariak, sofak, kol-txoiak…) batuko dira. Gogoratzen deutsuegu zerbitzua erabili gura dozue-nok udaletxera deitu beharko dozuela (tel. 946481079) apirilaren 23a baino lehenago, izena emoteko. Orduan adierazoko jatzue non batuko diran.

Albiste laburrakEgonaldiak familia euskaldunetan

Liburu eguna

Inausketa eta metereologia ikastaroak

Tamainu handiko hondakin solidoen bilketea

Zeberioko Udalak baserritarren tzat praktikoak eta baserritar ez dira-nentzat interesgarriak diran ikastaro bi antolatu dauz. Zezei laren 20an, Inausketa ikastaroa egin zan Zubibarriako Aldamako landetan. Han 21 ikaslek ikasi eben madariondo, sagarrondo eta kiwiak inausten.

Bizkaiko Frutazainen Alkarteko (BIALKA) teknikaria dan Celes Ajak emon eban ikastaroa eta bertan Zeberio, Artea, Igorre, Arantzazu, Zollo eta Ugaoko ba serritarrak hartu eben parte. Jentea sano pozik ate ra da ikastarotik eta datorren urtean beste bat egiteko asmoa dago; izan be, inguruan baserritar gazte asko dagoz, gu rasoakandik ez dabezanak ikasi fruta arbolak noz eta zelan inausi.

Bestalde, martian baserritarrentzat interes garria dan baina beste jente asko ri be interesetan jakon gai baten inguruko ikastaroa anto-latu eban udalak, metereologia ikastaroa, hatan be. Eskolak martiko mar titzen eta eguen guztietan izan ziran 20:00etatik 21:30era.

Zeberiori buruzko lib

uruen erakusketea

Tailerrak

Ipuin kontalaria

Erabilitako lib

uruak erosteko aukerea.

Ataratako dirua Saharako eskoletara

bideratuko da

Irakurketa txokoa

liburuen

azokaErabilita

ko

plaz

an

apirilaren 25eandomekea

goizeko 11:00etatik 15:00etara

Liburu

Zeberion

eguna

Zeberioko UdalaAntolatzailea

Zeberioko Santa Kurtz VI. Argazki lehiaketea

Espaloi barriakSautuolabarri eta Zubialde auzoa lotzeko espaloia egingo da aurten. Ho-rretarako udalak 142.004,88 €ko aurrekontua onartu dau, eta dirulagun-tzei jagokenez, oraingoz Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Hartuemonen eta Herri Administrazinoaren sailak 57.649,54 €ko diru-kopurua emongo dau

Oinarriak1-Partaidetza librea, profesionalak izan ezik2- Argazkiak zuri-baltzean, kolorez eta zaharrak zein egungoak, ana-

logikoak edo digitalak izan daitekez3- Lehiaketearen gaia ZEBERIO da, eta edozein paisana, pertsona, baserri…4- Argazkien neurria 15 X 18 izango da, eta Olatxu tabernan edota udale-

txean aurkeztu daitekez, sobre itxian eta barruan parte-hartzailearen izena jarrita

5- Argazkiak aurkezteko azken eguna apirilaren 29a, eguena, izango da6- Argazkiekaz erakusketea montauko da, Santa Kurtze jaietan eta

ermitearen atarian7-Epaimahaiaren erabagia apelaezina da8- Sariak maiatzaren 2an, domekea, eguerdian jakinarazi eta banan-

duko dira9-Sariak: Lehenari 90 € Bigarrenari 60 € Hirugarrenari 30 €10- Jai-batzordeak bere esku ixten dau saritutako argazkiak erabilte-

aren eskubidea

Page 11: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

Kultura agendaZeberiori b

uruzko liburuen erakusketea

Tailerrak

Ipuin kontalaria

Erabilitako lib

uruak erosteko aukerea.

Ataratako dirua Saharako eskoletara

bideratuko da

Irakurketa txokoa

liburuen

azokaErabilita

ko

plaz

an

apirilaren 25eandomekea

goizeko 11:00etatik 15:00etara

Liburu

Zeberion

eguna

Zeberioko UdalaAntolatzailea

Apirilak 15, eguenaKaraokeaLudotekan, 6-12 urtekoentzat

Apirilak 20, martitzenaEskulanakLudotekan, 2-5 urtekoentzat, Jausgailua

Apirilak 22, eguenaEskulanakLudotekan, 2-5 urtekoentzat, Kartulinazko zuhaitzak6-12 urtekoentzat, Txapa tailerra

Apirilak 25, domekaLIBURUAREN EGUNEKO ozpakizunakAterpean, 11,00-15,00Egitaraua: Erabilitako liburuen azoka (Batzen dan dirua Saharako eskolentzako izango da)Zeberiori buruzko liburuen erakusketaTailerrak umeentzakoIrakurketa txokoaIpuin kontalaria

Apirilak 27, martitzenaKaraokeaLudotekan, 6-12 urtekoentzat

Apirilak 29, eguenaEskulanakLudotekan, 2-5 urtekoentzat, Mosaikoa

Partxis txapelketa6-12 urtekoentzat,

Apirilak 30, barikuaZinemaLudotekan, denontzako.

Apirilak 30, maiatzak 1, 2, 3Santa Kurtz jaiak.

Page 12: ekinez Zeberion - Inicio · txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskereak sarean dauan pisu txikia dala-eta, “anorexia” edo “energia” lako berba teknikoak topau

zeberioko udala

Zubialde 10

Tf.:94 648 10 79

www.zeberio.net