ekin dezagun batera!

8

Upload: gaztemartxa-jarraipena

Post on 07-Mar-2016

259 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Euskal Herriko gazte mugimedua sistema kapitalista patriarkalak eragiten duen zapalkuntzaren aurrean erantzuteko antolatzen da eta bide berea, beste sistema baten eraikuntzaren bidean alternatibak sortzeko noski. Indarrak biderkatu eta elkarlana bideratzeko asmoz, gazte mugimendua osatzen dugunok biltzeko apustua egiten dugu, gazte mugimenduan dinamika berri bat irekiz.

TRANSCRIPT

Page 1: Ekin dezagun batera!
Page 2: Ekin dezagun batera!

Maiatzean gazte mugimenduko hainbat kidek dinamika berria aurkeztu genuen Intxaurron-doko Letaman gaztetxean Euskal Herriko gaz-te mugimendua indartzeko helburuz eta siste-maren aurkako gazte uholdea osatzeko bidean. Hortik aurrera hainbat asanblada burutu di-tugu herrialde ezberdinetan eta udatik aurrera

auzoz auzo eta herriz herri bateragune zabalak osatuko ditugu ere. Sistemaren inposaketa eta zapalkuntza grisen gainetik gazteok alterna-tiba koloretsu eta anitzak eraikitzen ditugu, halaxe adierazi eta irudikatu nahi izan genuen agerraldiaren bidez. Orain indarrak biltzeko garaia da.

Herrialdetako asanbladak

Letaman Gaztetxeko age-rraldiaz geroztik hainbat he-rrialdetako asanblada izan dira Gasteizko Gaztetxean, Kukut-za Gaztetxean, Esparru Gazte-txean eta Letamanen bertan ere. Asanblada hauetan ekimena bera aurkeztu da eta gazte mu-gimenduan gaudenon indarrak biltzeko potentzialitateaz haus-nartu da, eta guztiok batera egi-nez eta elkarlanean aurrerapau-so komunak emateko gaitasuna dugula ikusi da.

Dena den elkarlan honen oi-narria batez ere auzo eta herrie-tan dagoela ondorioztatu da, eta hala, datozen hilabeteetan auzo eta herrietan elkarlan hori bul-tzatzeko dinamikak marrazteari ekingo diogu.

Modu honetan, Euskal He-rriko gaztetxe ezberdinetan eginiko asanblada hauetan praktikarako ideiak eta elkarla-na bideratzeko hainbat propo-samen azaldu dira baina badira bururatu ez zaizkigun asko ere, eta hemendik aurrera eskual-dez eskualde sortuko diren ba-teragune berrietan ideia horiek guztiak eta bururatzeke dauden beste asko garatzeko aukera gure esku dago.

ditugu egunero gure joku arau propioak, herriz herriz eta eremu guztietan.

Hori da gure indarra, milaka dinamika eta ekimen abiatzen ditugu bestelako jen-darte libre bat eraikitzeko. Beraz, indar horiek guztiak bateratuta, garaitezinak bilakatuko gara. Ekin dezagun batera, to-patu gaitezen!

Bai, badakigu: gure helburua handia da oso: sistema kapitalista-patriarkala suntsitu eta bestelako jendarte eredua erai-kitzea.

Norabide honetan, ezinbestekoa da kontrako gazte uholdea osatzea. Indar guztiak topatzeko bidean, ekin dezagun

batera Euskal Herriko herri eta txoko guz-tietan, sistemaren joko arauak zapuztu eta geureak mahai gainean jartzera.

Bide honetan, gazte mugimendua in-dartzeko, elkarlanean topaketa batzuk burutuko ditugu hurrengo ikasturteko aza-roan. Hala ere, hemendik eta azarora bitar-te ez gara geldirik egongo.

Gazte mugimendua elkarlanean mar-txan jartzeko herrialdeetan eta eskualde zein auzo/herietan bateragune irekiak burutu ditugu. Beraz adi deialdietara eta parte hartu! Eraiki dezagun gure jokaldia! Bota hordagoa sistemari!

“Gazte Mugimenduko eremu ezber-dinetan lan egiten dugun gazteak gara: gaztetxe eta gazte asanbladetan, neska taldeetan, unibertsitateko zein ikastetxe-ko ikasle asanbladan, musika taldeetan, proiektu komunikatiboen garapenean, jaietako gazte konpartsetan edo sexualita-te askearen inguruko batzarretan antola-tzen gara besteak beste. Sistemaren aurka gaude! eta eremu desberdinetatik egiten diogu aurre.

Kapitalismo patriarkarrak eremu guz-tietan zapaltzen gaitu. Itotzen gaituen sistemaren kateak oso desberdinak dira, sarritan oso sutilak bai, baina gazteok aspaldi ekin genion ofentsiba eraiki-tzeari.

Gazte gara gazte! eta ez gau-de konforme! Errebeldeak gara, feministak, amalurra defendat-zen dugu, ikasleon eskubideak defendatzen ditugu, sexualitate askea bultzatzen dugu, inde-pendentzia eraikitzen dugu, he-rri kultura defendatu, lan duina aldarrikatu, espazio askeak erai-kitzen ditugu. Eta honek denak egiten gaitu indartsu.

Badakigu sistemaren joku arauak gutxi batzuen boterea bermatzeko sor-tuak daudela eta horregatik eraikitzen

Page 3: Ekin dezagun batera!

Gazte mugimendua indartzera goaz... bai, oso ongi... baina nola? Zer esan nahi du horrek? Eta nire herrian? nola egingo dugu? nondik hasi?

Herriz herri, eskualdez eskualde gara-tuko den dinamika bati buruz ari gara beraz. Gazte mugimendua bateratu eta indartzera bidean, azaroko topaketak geltoki gisa ulertuta, izaera errebel-de, sortzaile, parte hartzaile, sistema-rekiko apurtzaile eta eraikitzaile ... iraultzailea izango den bideari ekingo diogu. Sistemaren aurkako frontea he-rriz herri indartuz eta beste jendarte baten eraikuntzan herriz herri urrats praktikoak emanez ekingo diogu elkarlanean oinarritutako bideari.

Topaketak esan bezala, geltokia bes-terik ez dira izango bide honetan. Egunerokoan dispertsatuta ditugun indarrak batu eta herriz herri gazte mugimenduaren bateraguneak sortuz, topatu egingo gara geltoki nagusi ho-rretara iritsi artean ere. Beraz, gazte mugimenduko topaketen aurrelanke-taren bidez, gure herrian gazte mugi-mendua osatzen dugun gazte eragile zein norbanakoek elkarlanean aritzeko erronka dugu. Batera ekiteko ordua da, gure herriko gazteok elkartu, eztabai-datu eta indarrak hartzeko garaia da!

Batera ekin?Gazte asanblada, lonjak edo bajerak, ikastetxeko gazteak, dantza taldekoak, musika taldeak, irratiko gazteak, etor-kin gazteak, nesken taldea, gaztetxean ibiltzen direnak, bertso eskolakoak, herri kiroletakoak edo futbitokoak,

tabernazuloan egoten direnak... Era-gileetan antolatuta egon ala ez, asko gara, eta denak gara beharrezkoak!

Dinamikaren baitan, herriko gaz-te mugimendua indartzeari begira hainbat urrats proposatzen dira, lehe-na, batera ekiteak duen garrantziaz bustitzea da, azken finean, denok sistemaren zapalkuntza jasaten dugu bizitzaren esparru guztietan, eta honi erantzunez beharrezkoa dugu herrian bertan sistemaren kontrako gazteen blokea osatzea. Honen baitan sentitu daitekeen gazte ororengana dinamika abiatu duen irakurketa zabaltzea de-non esku dago, egunkari hau pasaz, tabernan utziz, lonjara eramanez, jaietan banatuz, gaztetxeko kortxoan eskegiz, epostak gure ingurukoei ber-bidaliz, kuñak jarriz, gazte egunean mezua islatuz, pegata zein kartelak jarriz...

Hamaika aukera daude!Egiten dugun irakurketa jendartera-tu eta dinamika bera zabaltzeko hel-buruz hainbat bitarteko desberdin izango dira gure herrian erabil-tzeko, kartelak, pegatinak, plantillak, bideoa...

Baina honekin bate-ra gure mezua za-

baltzeko bestelako uneak aprobetxatu ahal ditugu, adibidez:

- Jaietan: txosnetan dinamikaren iku-rra izango den “g” bola jarriz, gazte mugimendu osoaren bazkaria anto-latuz, herriko gazte guztien familia argazkia ateraz, jolasak eginez, kuña jarriz...- Gazte Egunak modu bateratuan eginez edo gazte egunetan ekimena-ren promozioa eginez.- edota udan zehar Gaztesarean eske-giko diren mural eta bestelakoak egiteko deiak eginez.

Hauek ideia batzuk dira bakarrik baina ziurre-nik zuei ere ideia ge-hiago bururatuko zaizkizue, beraz buruari eragin eta bide berriak bilatu itzazue, sorkun-tzak ez dezala mu-garik izan!

Behin ahalik eta gazte gehien bilduta, herri, auzo edota eskualde bakoitzaren errealitateari begiratu bat eman eta gure egoeraren inguruko ariketa edo analisi txiki bat egingo dugu denon ar-tean, ahalik eta parte hartzaileena iza-tea bermatuz: Nolakoa da gure herri/auzo/eskualdeko gazteria? Zeintzuk dira amankomunean izan ditzakegun arazo edo zailtasunak? Egunerokoan badugu harremanik gure artean? Ara-zoen aurrean elkartzen al gara? Lehe-nago esan bezala asko gara egunero zapalkuntzei aurre egiten diogunak eta alternatibak eraikitzen ditugunak eta indarrak batuz, batera ekinez, sistema-ren aurkako gazte uholdea osatzeko gai gara!

Tokian tokiko errealitateari errepara-tu ostean ekimenak egitea proposatu daiteke ere, bai zapalkuntzen salake-ta egiteko, baita problematika zeha-tzei aurre egiteko ere. Modu honetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan topaketen norabidean izango diren ha-maika ekimen burutuko ditugu.

Eta horrela, azarora hurbildu ahala to-paketetarako gobitea ahalik eta gazte gehienei luzatuko diegu, horrekin ba-tera topaketen aurkezpenak eginez eta autobuska antolatuz.

Antolatuta egon ala ez, gazte, parte hartu! Ekin dezagun batera! Bota hor-dagoa sistemari!

Ekin dezagun batera sistemak inposatzen dizkigun joku arauak pikutara bidaltzeko! Bota hordagoa sistemari!

Euskal Herriaren luze zabalean, herriz herri, zapalkuntzari aurre egin eta alter-natibak eraikitzeko... ekin dezagun batera!

Sistema hor dago... baina Gu hemen gau-de! Asko gara eta elka-rrekin indartsuagoak izango gara!

Page 4: Ekin dezagun batera!

““

“Iruindarrok gazte peña,Iruñea

Iruñeko udalak apustu irmoa du herri kulturarekin zerikusia duen edozerri oztopoak jartzeko. Ga-rrantzitsua iruditu zitzaigun San Fermin jaien inguruan antola-tzea, udalak proposatzen duen jai eredua ez datorrelako bat Iru-ñeko berezko kulturarekin.

Jai eredu herritarra, parekidea , parte hartzailea eta euskalduna bultzatzeko sortu genuen 3in-darrok Gazte Peña. Badira bes-te peña asko ere, baina hauetan

sartzea zaila izaten da, eta diru ko-puru handia ordaindu behar izaten da. Inoiz baino beharrezkoagoa da iruindar gazteok kaleak gureak direla aldarrikatzea, ekintzak antolatuz, ko-lorea emanez.

Dagoeneko 5 urte igaro dira gazt epe-ña sortu genuenetik eta 400 peñakide baino gehiago biltzen gara bertan. Eta ibilbide honetan batez ere parte hartzea bultzatzen duten ekintzak antolatu ditugu Sanferminen baitan: trikipoteoak, dianak, kaleko kontzer-tuak, bazkari herrikoiak, batukadak, Argaren jeitsiera...

Kaskagorri, Bilboko gazte mu-gimenduaren konpartsa

Bilbon, Euskal herriko beste txoko askotan bezala, instituzioetatik eskaintzen den jai eredua, eta oro

har, kultur eredua, pribatua, kontsumis-moan oinarritua, turismoari begirakoa, eta ordaindu beharrekoa da. Honen aurrean alternatiba baten beharra ikusi genuen, beste eredu partehartzaile, do-hako, publiko eta euskaldun bat erai-kitzeko. Herritik eta herriarentzat sor-

turiko jai eredu berri bat lortzeko beharretik abiatuta, garrantzizkoa zen eremu honetan antolatzea. Beste alde batetik, herri kultu-raren inguruan gazteon aportazioa ezinbes-tekoa ikusten genuen, gure ikuspegia eta errebeindikazioak bilduko zituen proiektu baten beharra; Bilboko gazteon elkargunea bilakatuko zena, eta gazte belaunaldi eta es-parru ezberdinetako gazteak norabide berean eta batera lan egiteko bidea marraztuko zue-na. Herri kultura irudikatu eta gazte espre-sio desberdinen elkargune bilakatuz, kultura antolatzetik, kultura sortzera igaro nahi duen proiektua da Kaskagorri.

Ekimenei begira, ezagunenak Aste Nagusia, Ihauteriak eta konpartsero eguna izanik, Kaskakanpadak, irteerak, afariak, poteoak... burutzen ditugu urtean zehar ere.

Iduna,Santutxuko emakume taldea(Bilbo)

Gaur egun patriarkatueren zapalkuntza oso era sotilean gauzatzen da eta horregatik gazteoi oso zaila egiten zaigu egoera batzuk identifikatzea. Horregatik patriarkatua identifikatu eta sala-tzeko eta honen aurrean feminismoa alternatiba eta bizimodu gisa aldarrikatzen duten emaku-me taldeak daude. Hauetaz gain bestelako era-gileen, taldeen… praktika eta diskurtsoa femi-nista izatea ere ezinbestekoa da. Guk emakume gazte bezala gure artean antolatzearen beharra ikusten dugu borroka honen motorea garelako.

Gure helburu nagusia Euskal Herri libre eta fe-minista bat lortzea da. Horretarako gure inguru-tik hasita, hau da, gure auzotik hasita pixkanaka

jendea kontzientziatu, jarrerak aldatu, zapalkuntza salatu… Auzo mailako taldea gara eta horregatik ekimenak bertan burutzen ditugu, bertako lagun,

ezagun eta auzokideentzat. Batez ere kontzientziazio kanpainak, indarkeria sexistaren salaketa eta jai parekideen aldeko lana burutzen dugu.

Ikasle mugimendua,Ikasle AbertzaleakUnibertsitateko ikaslea

Aurten hasi ditut unibertsitateko ikas-ketak UPVn, eta bertaratu bezain las-ter, lehenago urrutitik entzuten nituen kontuak, Bologna Prozesua, inpo-saketak… zuzenean pairatzea egokitu zait. Ikasleon hitzaren ukapena, derri-gorrezko klaseak, presioa, kanpus po-liziala… hau ikusirik, egoera honen aurrean ikasleok antolatzeko behar ginela sentitu nuen, unibertsitate ho-nen aurka eta bestelako unibertsitate

Gaztehgam

Itotzen gintuzten muga afe-ktibo eta sexualekin amaitu beharra ikusten genuelako hasi ginen antolatzen, eta baita homofobiaren eta tole-rantzia faltsuaren aurka bo-rrokatzeko. Talde bezala pertsonen iraul-tza sexuala dugu helburu nagusi, homosexual garen aldetik agian gehiago gure ikuspuntua jorratzen du-gun arren. Borroka hau ho-rrenbestean hain lurperatuta egotean indarrak metatzeari eman diogu garrantzia ora-

ingoz, bakoitza bere kabuz ari-tu delako orain artean. Ehgam izanik erreferente borrokan, diskurtsoa eta ekintzak gazte-agotzea ere bada asmoa, uler-tzen baitugu azken finean gaz-teok gure mekanismo propioak behar ditugula gure borroka propioak lantzeko, eta bide batez gazte mugimenduan era-giteko. Orain arte propaganda kanpainak egin ditugu, nahiko eragile mediatikoa garela esan dezakegu. Festa erreibindika-tiboak ere antolatu izan ditugu eta eraso homo-les-transfoboei erantzuna ematen saiatzen gara.

Euskal Herriko gazte mugimendua hamaika eremu-tan gaude antolatuta. Asko dira sistemaren inposaketen aurrean eraikitzen ditugun ekimen eta alternatibak eta indar hauek guztiak batuta garaitezinak izan gaitezke. Hor dago gure indarra! Beraz indarrak bildu eta gaz-te uholde bat sortzea dagokigu orain, sistemaren joko arauen gainetik gure joko arau propioak eraikiz. Siste-mari hordagoa botatzeko ordua iritsi da!

Orrialde hauetan gazte mugimenduaren espresio ez-berdinak topatuko dituzue, egunerokotasunean herriz herri eta eskualdez eskualde garatzen ditugun bizi ere-du alternatiboen isla. Gurea da hitza!

Zergatik erabaki zenuten eremu hone-tan antolatzea? Zein da zuen helburua eta ze nolako ekimenak burutu dituzue?

Page 5: Ekin dezagun batera!

“Ideia zabaldu

Gaurko Ipar Euskal Herriko egoera aski larria iduritzen zaigu; euskara ta kultura poliki poliki ezabatzen diren anartean lurrak salduak dira edo turismoarentzat berriz antoltuak laborantsa eta he-mengo jendea ahantziz. Bestalde zerbitzu publikoen pribatizazioaen ondorioz guttitua dira herritxoetan bortsatuz jendea hirietara joaiten eta ikasketentzat herritik gazteak urrunduak dira.Arazo guzi hauen gainetik, azken momentu hauetan Frantziar esta-tuaren politika gogortu da atxilo-

keten kopurua kolpe batez iganez. Gu, gazte gisa, hunkituak izan gira eta gure geroa segurtatzeko momen-tua dela erabaki dugu, euskaldun gisa bizi nahi bait genuke Euskal Herrian; lehenik jendea informatuz eta konzientzizatuz eta gero ekimen batzu eginez. Frantziar estatu zen-tralizatu baten bortizkerieri aurre egiteko.Guk geuk nahi ginituzke erabakiak hartu eta autonomia defenditzea erabaki dugu uste dugulako gaurko egoeran honek segurtatzen ahalko digula alde batetik orain arte ira-bazitakoak segurtatzen eta bestetik gure erabakiak hemen eta bakarrik hartuak izango direla segurtatua izango zaigulako.

paro bat konbokatu nahi genuen gure ikastetxeko ikasleok protesta egite-ko, eta zuzendaritzatik jaso genuen erantzuna ezezko borobila izan zen. “Umeak” omen gara eta gurasoen sinadura behar

Ikasle AbertzaleakIkastetxeko ikaslea

Gure ikastetxean bai DBH eta baita batxilergoko ikasleok ere greba eskubidea ukatua dauka-gu, beste zenbait eskubide ba-tzuen artean. Kurtso hasieran

eredu baten alde borrokatzeko.

UPV, unibertsitate español eta antidemokratikoa da. Gure hel-burua bestelako unibertsitate eredu bat eraikitzea da, de-mokratikoa, euskalduna, Euskal Herriaren araberakoa eta ikasle askeak sortuko dituena. Norabi-de horretan egiten dugu lan, eta ekimen ezberdinak antolatzen ditugu: bolognaren aplikazioen kontrakoak, ikasle asanbladak, parodiak…

Ikasle mugimendua,Ikasle AbertzaleakUnibertsitateko ikaslea

Aurten hasi ditut unibertsitateko ikas-ketak UPVn, eta bertaratu bezain las-ter, lehenago urrutitik entzuten nituen kontuak, Bologna Prozesua, inpo-saketak… zuzenean pairatzea egokitu zait. Ikasleon hitzaren ukapena, derri-gorrezko klaseak, presioa, kanpus po-liziala… hau ikusirik, egoera honen aurrean ikasleok antolatzeko behar ginela sentitu nuen, unibertsitate ho-nen aurka eta bestelako unibertsitate

omen dugu greba egiteko. Gure institutoko ikasleak nahikoa

Oibarko gazte asanblada

Gazteak pasibotasun handiko ko-lektibo bat ginen, bakoitzak bere bizimoduan isolatuta bizi zen,

gazte sentimendua desagertua zegoen eta ez zegoen inolako iniziatibarik edo-zein motatako ekimenak antolatzeko. Gazteriaren egoera latz honen aurrean gazte asanblada sortzeko proposamena

egin genuen, ahalik eta gazte gehien biltze-ko nahiarekin. Asanbladak isolamendu hori apurtzeko eta gazteriaren egoera hobetuko lukeen edozein ekimen antolatzeko sortu zen, jada 5 urte daramatzagu asanbladare-kin eta 4 urte gaztetxearekin.Gaur egun bar-ne hausnarpen batean gabiltza asanbladaren funtzionamendua eta helburuak sendotzeko, lanerako bidea hobe markatzeko.

Helburu argi batekin gabiltza lanean Oibar-ko gazteriaren kontzientzia eraldatzea hain zuzen, modu hontan gure egoera hobetzeko pausuak eman ahal izateko. Kontzientzia kritikoagoak eta partehartzaileagoak sotzea dugu helburu, gazte izaeraren isla izango diren kontzientziak. Errealitate justuago bat izan dezagun gai desberdinak jorratu ditu-gu. Hortaz aparte Oibarren aisialdirako dau-den aukera eskasak ikusita gazte asanbladak aukera ona eskaintzen digu eremu hontan jarduteko.

Euskal Herriko gazte mugimendua hamaika eremu-tan gaude antolatuta. Asko dira sistemaren inposaketen aurrean eraikitzen ditugun ekimen eta alternatibak eta indar hauek guztiak batuta garaitezinak izan gaitezke. Hor dago gure indarra! Beraz indarrak bildu eta gaz-te uholde bat sortzea dagokigu orain, sistemaren joko arauen gainetik gure joko arau propioak eraikiz. Siste-mari hordagoa botatzeko ordua iritsi da!

Orrialde hauetan gazte mugimenduaren espresio ez-berdinak topatuko dituzue, egunerokotasunean herriz herri eta eskualdez eskualde garatzen ditugun bizi ere-du alternatiboen isla. Gurea da hitza!

KkinzonaKomunikazio proiektua

Urretxun eta Zumarragan gaz-teen komunikazio arloan hutsune handi bat zegoen. Gazteok asko dugu esateko, baina ez dago gure neurri eta beharretara sortutako mediorik. Gazteok esan nahi ge-nuena, guk nahi genuen moduan esan nahi genuen, eta horretarako ezinbestekoa da gazteok sortu eta kudeatuko ditugun medioak sor-tzea. Esparru bereizi, alternatibo, gazte eta baina desberdin; azken

finean, ganberro baten beharretik, sortu zen Kkinzona.

Fanzine batekin sortu zen proiektua, web batekin jarraitu zuen eta irrati batekin luzatu da aurten. Garen mo-dukoak izateari utzi gabe eta ondo pasatzeko aprobetxatuz, gazteoi adierazteko bideak ematea da hel-burua. Bide honetan, gazteon artean ilusioa sortuz, komunikazio proiek-tuaren garapena kalean ere ematen da, eta bertso desafioak, joku zoroak, txapelketak, abesti lehiaketak edota zozketak antolatu ohi ditugu.

helduak gara greba egin nahi dugun edo ez erabakitzeko!

Ikasturte honetan zehar gure helburua greba es-kubidea lortzea izan da, baina ez hori bakarrik, ikasleon artean gure buruak antolatu eta borrokak aurrera ate-ratzeko eskubidea dugula sinestarazte-ko kanpaina ere egin dugu. Ekimen ezber-dinak egin ditugu, asanbladak, esku-orri banaketak, zu-zendaritzan kon-tzentrazioa…

Zergatik erabaki zenuten eremu hone-tan antolatzea? Zein da zuen helburua eta ze nolako ekimenak burutu dituzue?

Page 6: Ekin dezagun batera!

“Etxegorri

2003-2004 ikasturtean donostiako arkitek-tura eskolako ikasle talde batek eman zion sorrera Etxegorri proiektuari. Ideia nagusia autoformakuntzako talde bat sortzea zen, arkitektura munduan balore sozialistak lan-duko dituena. Arkitekturak, arlo zabal eta desberdinak hartzen ditu bere baitan.

Hauen artean aipagarriena: sistema honen tresna izatea da. Hau da, pertsonen jokaera, bizitza sozioekonomikoa, kulturala eta poli-tikoa, besteak beste, baldintzen dituela esan

liteke eta honegatik, gaia bere dimentsio guztiekin hartu behar dela ikusten dugu. Arkitektura tresna eragile potentea iza-nik, egungo errealitatearen alternatiba proposatzea izango da beti ere azken hel-burua.

Arkitektura eta hirigintza ikuspuntu ezkertiar batetik garatzea dugu helburu. Izaera sozialeko arkitektura eta herri an-tolamendu baten bila egiten dugu lan, egungo sistemak garaturiko emaitzaren alternatiba baten bila hain zuzen ere.

Euskal Herria Zuzeneanfestibala

Ipar Euskal Herrian hainbat eta hainbat gazte daude, euskara, Eus-kal Herria zer diren apenas dakite-nik. Orain 14 urte, EHZk bere bidea hasi zuelarik, musikaren amua era-bili nahi zuen, Euskal Herriaz, bere kulturaz, bere borrokaz, bere egoera sozial eta politikoaz deus ez zekien jendea hurbiltzeko. EHZ, hainbat gazteren topaleku izateko hasi zen,

eta funtzio garrantzitsu hori betet-zen du gaur egun ere. Kostaldeko eta barnekaldeko jendea gurutza-tzea ere ahalbidetzen du, lagun-tzaileen bidez gazteak inplikatuz.

EHZk hainbat helburu ditu. Lehe-nik, auzolanaren bidez, konforme ez gauden sistemaren aurka egin nahi dugu. Sistemari alternatiba konkretuak ere plantatzen dizkio-gu (ingurugiroan lan egin, auzo-lana, kontsumismoari paso egi-

Iurretako gazte Asanblada

Gazte asanblada bat gure iri-tziz, herri osoari irekita dagoen marko bat da, egunerokota-sunean eta maila indibidual batean burutu ezin daitezkeen proiektuak, elkarlanean eta autogestioz gauzatzeko ere-mua. Herri baten gazte mugi-menduaren osasunari begira eta gazteria aktibo, kritiko eta sortzaile bat bultzatzeari begi-ra guztiz beharrezko ikusten

dugu herri bakoitzean gazte asanbla-da bat ikustea eta horregatik erabaki genuen esparru honetan jardutea.

Gure helburua herriko gazte guztien bilgune izan eta herri gisa asanbla-dan proposatzen diren erronka eta proiektu guztiak gauzatzea da. Ildo horretan gaztetxe bat izateak lanak asko errazten dituen arren, kalean gauden asanbladok ere aurrera ja-

tea...). Horrez gain, mundu osoan azaltzen diren kulturak gure artean izaten saiatzen gara, haien he-rrietako egoeraren lekukotasuna ematen baitigute. Musika aldetik, estilo guztiak batzen ere saiatzen gara, jendeari idekidura kultural bat emateko. Auzolanaren bitartez ere, euskara, euskal kultura, Eus-kal Herriko borrokak, idekidura horretan eta elkartruke horretan uztartzen ditugu. Elkar ezagutza horretan, atzerriko aktore kultura-lei Euskal Herriko egoera ezagut-zeko parada ematen diegu.

Musikherriawww.musikherria.org

Urte batzuetatik hona musikaren munduan ematen ari den eredua ez da batere herritarra. Enpresa handi eta ez hain haundiek kontrolatutako merkatu bihurtu da euskal musika eta munduko musika orokorrean. Euskal kultura jabetza pribatukoa izatera pa-satu da, herriaren garapen kulturalari horrek egiten dion kaltearekin.

Musikherriako kide garen musika taldeon helburua musikaren bitartez jendartean eragitea da, eta beraz, gure kolektiboko taldeok amankomunean ditugun oztopo edo zailtasunei aurre egiteko bitartekoak sortzen ditugu. CDak argitaratzeko eta banatzeko erraztasunak, kontzertu ezber-dinen antolatzea, mugimendu herritar ez-berdinekin elkarlana...

rraitzeko indarrik badugu. Ekin-tza ezberdin ugari antolatu izan ditugu bertso saioak, kontzer-tuak, antzerkiak, ikastaro ezber-dinak, baina ekintza hauek ezau-garrituko dituen elementuren bat bada hori beti herritik herriaren-tzat pentsatutako ekintzak direla da, herri guztiari irekitako ekint-za partehartzaileak.

Globalizazioaren aurkako mugimenduan parte hartzearena, aurtengo udan bereziki Cocacolari boikot kanpainan eta prozesu bolivariarrarekiko elkartasunean emango ditugu lanean, lehenen-go mugarria, uztailaren 22an izango dugunik (Cocacolari nazioarteko boikot eguna).

Sarearen sorrerak bi helburu nagusi izan zituen, alde batetik Gazte mugimenduan ematen ziren internazionalismoaren es-presio ezberdinak jaso eta antolatzea eta bestetik internazionalismoa Gazte mugi-menduan hedatzea.

Egun sareak lan ildo ezberdinak dauzka, Israeli eta Cocacolari boikot! Kanpai-nak, Euskal inperialismoaren kontrakoa,

KAMARADAKGazte Internazionalisten Sarea

Page 7: Ekin dezagun batera!

Gazteok gazteontzat sortutako komunikazio proiektua da, bes-teak beste egunerokoan euskal gazte mugimendua lotu eta ba-tzen duen komunikazio tresna, elkarren berri eman eta jasotze-ko erabiltzen duguna. Izenak dio-en bezala, gazteon sarea izateko jaio zenak ibilbide luzea egin du 6 urtetan zehar.

Elkarrekin marraztutako bidea izan da, aurrerantzean ere de-non artean marrazten eta abe-rasten jarraituko duguna. Hau dela eta, gazte mugimenduak abiatutako dinamikaren baitan paper garrantzitsua jokatuko du proiektuak, eta gaztetxe, lonja eta bajera, txoko, kalea, ikaste-txea... eta abarretan garatzeaz gain, gaztesarean ere hartuko du

lekua dinamikak.Gazte mugimenduaren internet ataria goitik behera aldatuko da datozen hilabeteetan dina-mikaren mesedetan. Pixkanaka pixkanaka, udan zehar berrikun-tza nabarmena jasoko du ata-riak, diseinu berri eta erakargarri batekin jantziz, oraingo Gaztesa-reak dituen hutsune eta gabeziak gainditu eta gazte mugimendua indartzeko ariketa egiten dugun honetan, gazteon sare birtuala ere indartuko dugu!

Egungo guneak indartu eta ego-kituz, gune eta espazio berriak sortuz, parte hartzaileago egi-nez, atal eta zerbitzu berriak es-kainiz... orain arte ezagutu du-gun gunea irauli eta elkarlanean berreraikiko dugu!

Tresna zehatzak ere sortuko dira gaztesarearen baitan, esaterako, gazte mugimenduaren sareko lo-turen biltegia. Eragileen blog eta webak, musika taldeen myspace eta webak, gazte asanbladenak, norbanakoenak, herrietako gaz-te komunikazio proiektuak... bil-duko ditugu denon artean, gazte mugimendua osatzen dugun de-non orrialde horiak sortuz!

Esan bezala, Gaztesarea dina-mikaren mesedetan kokatu, eta tresna garrantzitsua bilakatuko da herriz herri egiten dugunaren berri eman eta jasotzeko, dina-mikaren berri jasotzeko, ekarpe-nak egiteko, bitartekoak (afitxa, soinu-dei, bideo...) jeisteko...

OHARRA: ez ahaztu Gaztesareako Informazio Agentziara albisteak, argazkiak, bideoak... bidaltzeaz!

Gazte mugimenduaren posta zerrenda osatuko dugu! Dinamikari buruzko informazioa jaso, bitartekoak zabaldu... Gaztesarean izango da aukera gazte mugimendua-ren posta zerrendan izena emateko. Eragileak, asanbladak, norbanakoak... Jasotzen ditugun mezuak ingurukoei berbidaliz, denon artean sistemaren kontrako mezua hedatu eta harreman sare berriak sortuko ditugu.Eman izena!

Twitter sareaTwenty, Facebook, Fotolog... internet bidezko sare sozialak etengabean he-datzen ari dira gure inguruan eta ekimenari begira Twitter sare sozialak era-tzeko plataforma erabiliko dugu ere. Honetan parte hartzea ere ezinbestekoa da, beraz, erabiltzaile bilakatu eta egin jarraitzaile! www.twitter.com/topatu * Ziurrenik ezezaguna egingo zaizu tresna hau, ez bazara enteratzen lasai! Oso erraza da, eta tutoriala Gaztesarean izango da eskuragarri!

(soluzioak: 1-ekin, 2.-kamaradak, 3.-zabaldu, 4.-kkinzona, 5.-iduna, 6.-batera, 7.-herria, 8.-musikherria, 9.-etxegorri,10.-gaztehgam, 11.-asanblada, 12.-peña, 13.-hordagoa, 14.-gaztesarea, 15.-konpartsa)

1.- ... dezagun batera!2.- gazte internazionalisten sarea3.-ideia ...4.-Urretxu-Zumarragako komunikazio proiektua 5.-Santutxuko neska gazteak6.-Ekin dezagun...7.-zer indartu behar dugu?8.-herri disketxea9.-arkitektura eta hirigintza10.-gay-les askapen mugi-mendu gaztea11.-gazte ...12.-3indarrok gazte ... 13.-bota sistemari zer?14.-Euskal gazteon ataria15.- Kaskagorri ...

Page 8: Ekin dezagun batera!