ehureka 27: itzulpenaren hasi-masiak (ii)

5
EHUREKA EHUREKA AHOLKUAK AHOLKUAK 27 ITZULPENAREN HASI ITZULPENAREN HASI-MASIAK MASIAK www.ehu.es/ azpidazki

Upload: azpidazki-ehu

Post on 07-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Ehurekaren 27. aholkuak itzulpengintzara garamatza. Itzulpenak egiten hasteko gomendioak ematen ditugu Ehureka honetan, zer hartu behar den kontuan, zeri garrantzia eman, ...

TRANSCRIPT

Page 1: Ehureka 27: itzulpenaren hasi-masiak (II)

EHUREKA EHUREKA

AHOLKUAK AHOLKUAK 27

ITZULPENAREN HASIITZULPENAREN HASI--MASIAKMASIAKwww.ehu.es/azpidazki

Page 2: Ehureka 27: itzulpenaren hasi-masiak (II)

DESEGIN eta BERREGIN

Testua desegin: sorburu-testuan azaltzen diren ideia nagusiak zerrendan jarriko ditugu. Ideiak esaldi modura antolatuko ditugu, beraien arteko loturarik gabe.

Zubia: sorburu-hizkuntzako oinarrizko esaldiak xede-hizkuntzako oinarrizko esaldi bihurtuko ditugu (itzulpena bera).

Testua berregin: xede-hizkuntzako oinarrizko esaldiak xede-hizkuntzako diskurtso modura eratuko ditugu.

Page 3: Ehureka 27: itzulpenaren hasi-masiak (II)

ZENBAIT AHOLKU

→ Ideiak xede-hizkuntzan esaldi sinpleen bidez emanda, hizkuntza naturalagoa erabiltzeko aukera ematen digu.

→ Oinarrizko esaldietatik abiatzen bagara, hizkera-maila aukeratu dezakegu. Hau kontuan hartzeko faktorea da, ez baitugu berdin idatzi behar hartzaile guztientzat.

→ Estu-estu ez jarraitzeak abantaila batzuk baditu. Adibidez, izen abstraktuak aditz bihurtzeko aukera ematen digu: bihurtzeko aukera ematen digu: El incumplimiento de las obligaciones Betebeharrak ez betetzea

→ Sortzen dugun testuari antolamendu berria eman diezaiokegu, eta beharbada, sorburu-hizkuntzan ilun geratzen diren alderdi batzuk xede-hizkuntzan argitu.

Page 4: Ehureka 27: itzulpenaren hasi-masiak (II)

ITZULPENAREN URRATSAK

1. Itzuli behar den testua IRAKURRI eta ULERTU. Egin behar diren kontsultak egingo ditugu testua ondo ulertu dugula ziurtatzeko.

2. TESTUAREN ASMOA zein den antzeman eta hartzailea kontuan hartu.

3. ITZULTZE-LANAri ekin: zuzenketak egin, iradokizunak kontuan hartu, …

4. Azkenengoz IRAKURRI: testua ulergarria eta trabarik gabekoa izan behar da. 4. Azkenengoz IRAKURRI: testua ulergarria eta trabarik gabekoa izan behar da. Hau da, irakurleak ez du atzera eta aurrera ibili behar testua ulertu ahal izateko. Eta irakurtzen ari zaren bitartean aldatu, naturalago bihurtu, galdetu, dena jarri zalantzan, …

Page 5: Ehureka 27: itzulpenaren hasi-masiak (II)

ZENBAIT AHOLKU

→ Lau begik bik baino hobeto ikusten dute. Beraz, zure lankide bati eskatu diezaiokezu testua gainbegiratzeko itzulpena amaitu aurretik.

→ Testuari zuzentzaile ortografikoa pasatu azken emaitza aurkeztu aurretik. Akats ortografikoek itzulpenetan zure lan osoa kakaztu dezakete, itzulpen ona egin arren.

→ Eta, gogoratu: euskaraz testua sortzea errazagoa da itzultzea baino. Beraz, ahal → Eta, gogoratu: euskaraz testua sortzea errazagoa da itzultzea baino. Beraz, ahal duzun neurrian, SORTU TESTUAK EUSKARAZ.