ehureka 2010

46
TELEFONOZ ARI GARENEAN TELEFONOZ ARI GARENEAN EHUREKA EHUREKA AHOLKUAK AHOLKUAK 1 www.ehu.es/ azpidazki

Upload: azpidazki-ehu

Post on 30-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

2010. urtean Ehurekan agertu diren 10 gomendioak batera.

TRANSCRIPT

Page 1: Ehureka 2010

TELEFONOZ ARI GARENEANTELEFONOZ ARI GARENEAN

EHUREKA EHUREKA

AHOLKUAK AHOLKUAK 1

www.ehu.es/azpidazki

Page 2: Ehureka 2010

Telefonoa zelan hartu?Telefonoa zelan hartu?Telefonoa zelan hartu?Telefonoa zelan hartu?

Historia fakultatea, egun on

Edo luzeago

Historia fakultatea, egun on, Miren Arrondo naiz, zertan lagundu ahal dizut?

Lehenik, esan noranora deitu duen eta gero agurtuagurtu::1.1.

Page 3: Ehureka 2010

Telefonoz ez dugu beste pertsona ikusten.

Horregatik, aurrez aurrekoa baino zailagoa da

komunikazioa. Beraz, motelago hitz egin.

Informaziorik garrantzitsuena azpimarratu edo

errepikatu.

Deitu duenari ulertzen ez badiozu, eskatu motelago

hitz egiteko.

Aldatu intonazioa eta erritmoa, asko hitz eginez

gero.

Gomendio batzukGomendio batzukGomendio batzukGomendio batzuk

Page 4: Ehureka 2010

Deitzen duenarentzat ez da inportantea euskaraz

ondo edo txarto erantzutea. Berak informazioa nahi du,

informazio egokia eta zuzena.

Utzi hitz egiten eta galderak egiten deitu duenari

Patxadaz hartu: beti saiatu jarrera neutrala izaten,

inori errua ez egozten eta deitu duenari gure laguntza

ematen.

Gomendio batzukGomendio batzukGomendio batzukGomendio batzuk

Page 5: Ehureka 2010

�Oraintxe pasatzen dizut deia

Oraintxe pasako dizut deia

� Utzi niri enkargua eta nik esaten diot

Utzi niri enkargua eta nik esango diot

� Dago Mikel?

Mikel al dago? Mikel hor al da

� Beste linea batetik hitz egiten dago

Beste linea batetik hitz egiten ari da

Ohiko akats batzukOhiko akats batzukOhiko akats batzukOhiko akats batzuk

Page 6: Ehureka 2010

Garrantzitsua da euskaraz egitea:

euskaldunari euskaraz egiteko atea zabalduko

diogu.

Asko laguntzen du telefonoa hartzekorakoan

prestatua izatea zer esango dugun.

Ez ahaztu!Ez ahaztu!Ez ahaztu!Ez ahaztu!

Page 7: Ehureka 2010

Esan behar ez direnakEsan behar ez direnakEsan behar ez direnakEsan behar ez direnak

Kafea hartzera joan da duela ordubete

Komunean dago

Bakar-bakarrik nago

Ez dakit non dagoen deitu geroago

Ez da komeni horrela erantzutea, egia izan arren:1.2.

Ez dago momentu honetan, nik lagundu ahal

dizut?

Hobe horrela erantzutea:

Page 8: Ehureka 2010

Hobe da zenbakiak banaka ematea, ulertzeko eta

esateko errazago.

Adibidez: 946566758

Bederatzi/lau/sei

Bost/sei

Sei/zazpi

Bost/zortzi

Telefonoak zelan emanTelefonoak zelan emanTelefonoak zelan emanTelefonoak zelan eman

Page 9: Ehureka 2010

Enkargua hartu:

Une honetan ez dago. Nahi al duzu enkargurik ematea?

Orain kanpoan da. Mezurik uztea nahi?

Deia pasatu:

Oraintxe jarriko dizut

Berehala pasatuko diot deia

Gomendio batzukGomendio batzukGomendio batzukGomendio batzuk

Page 10: Ehureka 2010

Zain egoteko eskatu:

Itxaron apur bat /pixka bat, mesedez

Zaude pixka batean

Elkarrizketa amaitu:

Eskerrik asko deitzeagatik eta hurrengora arte

Mila esker

Besteak eskerrak emanez gero:

Ez horregatik

Baita zuri ere

Gomendio batzukGomendio batzukGomendio batzukGomendio batzuk

Page 11: Ehureka 2010

� Llamada en espera

Deia zain izatea

� Llamada a tres

Hiruko elkarrizketa

� Teléfono móvil

Sakeleko telefonoa, eskuko telefonoa

� Desvío de llamadas

Deiak desbideratzea

Hiztegi txikiaHiztegi txikiaHiztegi txikiaHiztegi txikia

Page 12: Ehureka 2010

AURREZ AURRE, AHOZAURREZ AURRE, AHOZ

EHUREKA EHUREKA

AHOLKUAK AHOLKUAK 2

www.ehu.es/azpidazki

Page 13: Ehureka 2010

Ez dakit niregana datorrenak

euskaraz dakien, badaezpada

gaztelaniaz egingo diot.

Guregana hurbiltzen diren askok

badakite, batez ere ikasleek.

Eurek ere askotan ez dakite

euskaraz dakigun. Beraz, lehen

berba egiozu euskaraz. Baldin

badaki, euskaraz egingo du eta ez

badaki, gaztelaniaz lasai asko.

GomendioakGomendioakGomendioakGomendioak

Page 14: Ehureka 2010

Euskara ikasi dut, baina ez dakit kapaza

naizen batzuek hitz egiten duten euskara

horiek ulertzeko.

Normalean elkarrizketak laburrak izaten

dira, ez oso sakonak, eta nahiko

estandarrak. Beraz, ez izan beldurrik. Dena

den, beti esan ahal diozu datorrenari

mantsoago hitz egiteko. Gainera, horrela

asko gozatuko duzu hizkera horien

aberastasunarekin.

GomendioakGomendioakGomendioakGomendioak

Page 15: Ehureka 2010

Ez naiz eroso sentitzen, besteek zer

pentsatzen duten beldur naiz. Euskara

politikarekin, moderno edo antzinako

izatearekin eta abarrekin lotzen dute.

Aurreiritzi asko daude, bakoitzak ditu bereak

eta denekin asmatzea oso zaila da. Hortaz, ez

sentitu deseroso. Esfortzu handia egin duzu

euskara ikasten eta lana bi hizkuntzatan

egiteko kapaza zara. Eta hori ez da gutxi.

Gomendio batzukGomendio batzukGomendio batzukGomendio batzuk

Page 16: Ehureka 2010

Lehen hitza/harrera euskaraz izatea

garrantzizkoa da: euskaldunari atea irekiko

diogu.

Zuregana datorrenak informazioa gura du,

askotan eskertuko du euskaraz ematea

informazio hori. Baina ez zaio axola

horrenbeste euskaraz ondo-ondo egitea.

Saiatu ahal den neurrian tonu hurbila

erabiltzen, baita euskara hurbila ere.

Page 17: Ehureka 2010

Askotan galdetuko digute gauza zehatzen

gainean. Komeni da horien izena ondo

ezagutzea, hizkuntza batean zein bestean

(adibidez, titulazioen izenak, fakultateen

izenak, gela batzuen izenak, …).

Utzi hitz egiten eta entzun. Pazientzia.

Gogoratu, gainera, irribarre batek asko

gozatzen duela harremana.

Karteltxo bat jar dezakezu leihatilan

datorrenak aurrez jakin dezan euskaraz

dakizula.

Page 18: Ehureka 2010

Ohiko esaldiakOhiko esaldiakOhiko esaldiakOhiko esaldiak

Agurrak: Egun on / arratsalde on / kaixo

Amaierako agurrak:

Hurrengora arte / gero arte / nahi duzun arte / ondo segi / agur ba

Galdetzeko:

Zer nahi/behar duzu? / Besterik nahi al duzu? / Laguntzarik nahi? / Bai, esadazu / …

Argibideak emateko:

Igo ezkerreko eskaileretatikHartu itzazu gelako giltzakZoaz pasilloaren amaieraraino

Page 19: Ehureka 2010

BALIABIDEAK ONBALIABIDEAK ON--LINELINE

EHUREKA EHUREKA

AHOLKUAK AHOLKUAK 3

www.ehu.es/azpidazki

Page 20: Ehureka 2010

Azpidazki

EHUko AZPko langileentzako webgunea. Webgune integrala da.

• Idazteko arauak: data zelan idatzi, letra larriak non, …; eta

gramatika arauak: deklinabidea, aditza, …

• Esaldiak: hainbat komunikazio egoetarako esamoldeak.

• Idazki ereduak: txantiloiak, kartel eta oharrak egiteko

laguntza, …

• Argitokia: kontsultak egiteko gunea.

• Berriak: astero euskararekin lotutako berri bat agertzen da

Azpidazkin.

Page 21: Ehureka 2010

� Hiztegi batua: hiztegi arau-emaile bakarra da, nahiz eta oraindik mugatua izan (berba gutxi).

� Arauak: Euskaltzaindiak emandako arau guztiak, kronologikoki zein alfabetikoki emanak. Euskara batuaren legeak dira hauek.

� Izendegiak: izaera arau-emailea duten bakarrak: pertsona izenak, deiturak, leku izenak, kanpoko izenak, …

� Jagonet: Euskaltzaindiari kontsultak egiteko gunea.

Euskaltzaindia

Page 22: Ehureka 2010

Zuzentzaile ortografikoak

Office/Open Office: tresnak berak du instalatuta. Non?

Tresnak/hizkuntza/hizkuntza ezarri/euskara(herramientas/idioma/seleccionar idioma/vasco)

Beste programetan: xuxen programa deskargatu behar

duzu eta zeure ordenagailuan ezarri. Deskargak hemen.

Webgunean bertan: xuxen.com webgunean sar dezakezu

testua eta bertan zuzendu.

Page 23: Ehureka 2010

� softkat: UEUk sarean batutako euskarazko softwarearen katalogo osoa.

� Euskarazko softwarearen biltokia: Eusko Jaurlaritzak paratutakoa. Ordenagailuarekin euskaraz aritzeko oinarrizko tresnen bilduma.

Euskarazko softwarea

Page 24: Ehureka 2010

EHULKU-EHUTSI

• EHULKU: euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko

EHUren zerbitzua da. Aholkuak dira, ez da euskaltegia, ezta

filologiaz eztabaidatzeko gunea. Unibertsitatean euskaraz

eskaintzen dituen jakintza eta zerbitzuetan laguntza eman nahi

duen webgunea da.

• EHUTSI: euskara ondo erabiltzen laguntzeko aplikazioa da

honako hau. Euskaraz egiten diren akats nagusiak zuzentzeko

aplikazioa, hain zuzen ere. Ariketak ere baditu webguneak.

Page 25: Ehureka 2010

Euskara on-line eta zeure kabuz ikasi eta hobetzeko ezinbesteko webgunea da Ikasbil.

� Hainbat testu, audio eta bideo mailaren arabera sailkatuak.� Landutako ariketak.� Euskara hobetzeko aholkuak.� Euskarazko agiriak eta euskara non ikasi esango dizu.� Oinarrizko euskara ikastaroa ere badu webguneak.

Ikasbil

Page 26: Ehureka 2010

Euskaljakintza

EGA lantzeko ikastaroa

Euskaltzaindiaren arauak lantzeko ikastaroa

Hitza pasa jolasa

Gaurko hitza: hiztegia landu eta aberasteko bloga.

Baliabideak: baliabide bilduma handia du webgune honek:

hiztegiak, kontsulta egiteko guneak, estilo liburuak, datu

baseak, aldizkariak, hizkera aberasteko guneak, …

Page 27: Ehureka 2010

� Agiri eredu asko batzen ditu webgune honek: eredu orokorrak, entitate pribatuek sortutako ereduak, agiri soziolaboralak, lan agiriak, merkataritza eta ostalaritzako ereduak, …

� Euskara lan munduan normalizatzeari buruzko bloga, astero berritzen dena.

Lantalan

Page 28: Ehureka 2010

HIZTEGIAK ONHIZTEGIAK ON--LINELINE

EHUREKA EHUREKA

AHOLKUAK AHOLKUAK 4

www.ehu.es/azpidazki

Page 29: Ehureka 2010

HIZTEGI BATUA

Hiztegi Batua

• Hiztegi arau-emaile bakarra da. Bertan agertzen dena araua da,

ez da aukera.

• Oraindik oso mugatua da.

• Informazioa ematen du aditzen erregimenari buruz, hitzen

hedadurari buruz, kategoriari buruz, marratxoaz, …

Page 30: Ehureka 2010

� Zehazki: gaztelania-euskara hiztegia da.

� Elhuyar hiztegia: hiztegi batuarekin batera berritzen da. Ondo begiratu ematen dituen aukerak, askotan arloka emanak baitaude.

� Euskalterm: terminologia datu-basea da. EZ da arau-emailea, proposamenak dira. Hemen ere ondo begiratu testuingurua eta arloa.

� Orotariko euskal hiztegia: euskarazko hitzen hiztegi historikoa. Oso baliagarria jakiteko berbak noiz eta non erabilidituzten.

HIZTEGI OROKORRAK

Page 31: Ehureka 2010

HIZTEGI BILDUMAK

Hiztegia.net: hiztegi orokorrak, gaikakoak, herrietakoak,

beste hizkuntzetakoak, corpusak eta abar batzen ditu webgune

honek.

Hiztegi guztiak klik batean: Euskalbar tresna. Firefox

nabigatzailearekin dabilen tresna da. Hiztegi pila bat klik

batean duzu aplikazio honekin.

Page 32: Ehureka 2010

� Ereduzko prosa gaur: euskara batua sortu zenetik, gaur egun arte Ibon Sarasolak ereduzkotzat jo duen prosa batu du. Egokia da hitz baten zer forma nagusitu den jakiteko, joera nagusia zein den jakiteko.

� Zientzia eta teknologia corpusa: zientzia eta teknologiaren alorreko euskarazko testu bilduma egitaratu eta etiketatua da.

CORPUSAK

Page 33: Ehureka 2010

MEZU ELEKTRONIKOAKMEZU ELEKTRONIKOAK

EHUREKA EHUREKA

AHOLKUAK AHOLKUAK 5

www.ehu.es/azpidazki

Page 34: Ehureka 2010

AHOLKU BATZUK

� Elkarrizketaren ordezkoak dira: jarri irakurlearen tokian.

� Idatzi testu argi eta zehatzak: beharrezkoa den informazioa baino ez eman.

� Informazioa ondo ordenatu. Gai bat baino gehiago badira, gaiak banan-banan landu.

� Kontuz luzerarekin: hobe artxibo bat eranstea, posta luzea idaztea baino.

Page 35: Ehureka 2010

HONELA EZ

Guztia paragrafo berean azaldu dugu. Kontuz!! Gai desberdinak banan-banan tratatu.

Ez da zehazten zein akta den

Ez da argia: informazio guztia pilatuta dago

Page 36: Ehureka 2010

HONELA BAI

Gaiak banan-banan tratatu

Informazioa argi eta zehatz eman

Ondo zehaztu zein dokumentu bidaltzen den

Page 37: Ehureka 2010

NOLA HASI?

Kaixo lagun(ok)Egun on adiskide(ok)Arratsalde on JonEpa, Aupa, … MaiteZer moduz bikote

Edo formalago:Lankide hori(ek)Bezero agurgarri(ak)Bazkide hori(ek)Jaun/andre hori (bakarrik zalantza dugunean, bestela jaun edo andrea erabili)

Agur eta erdi (ez dakigunean nori zuzendua den)

Page 38: Ehureka 2010

Agur, gero arte, ikusi arte, nahi duzun arte, …Ondo ibili, ondo izan, …Egongo garaElkar ikusiko duguBesterik gabe, agur

Edo formalago:Honenbestez, agurJaso ezazu gure agurrik beroenaAdeitasunez, agurOndo izan eta laster arte

NOLA AMAITU?

Page 39: Ehureka 2010

AHOLKU BATZUK

� Adierazi aurretik zein den mezuaren helburua.

� Instrukzio eta antzekoetan, jarri aditza aurretik.

� Letra xehea erabili. Irakurtzeko errazagoa da eta, gainera, letra larria oihu egitearen parekoa da.

� Ez erabili letra etzana. Irakurtzeko zailagoa da.

� Erabili kolore beltza letratan. Koloreetako letrak irakurtzeko zailagoak dira.

Page 40: Ehureka 2010

HONELA EZ HONELA BAI

Page 41: Ehureka 2010

AHOLKU BATZUK

� Igorlea mezuan bertan agertu arren, komeni da amaieran sinatzea. Hurbiltasuna adierazten du.

� Gaia atala ondo zehaztu. Gero eta mezu gehiago jasotzen ditugu. Garrantzitsua da gaia atala zehatza eta, zenbait kasutan, erakargarria izatea.

� Hartzailea zein den kontuan hartuta, estilo formala edo informala erabiliko dugu.

� Lagunartean ere komeni da kortesiazko formulak erabiltzea: bidali mesedez, ahal duzunean erantzun, …

Page 42: Ehureka 2010

HONELA EZ

Sinadurarik ez

Gaia zehaztu behar da. KontuzBirusekin !!

Estilo formala eta informala nahastuta

Page 43: Ehureka 2010

HONELA BAI

Sinadura

Estilo informala

Gaia zehaztuta dago

Page 44: Ehureka 2010

AHOLKU BATZUK

� Ez erabili emotikoirik mezuetan.

� Idatzi zerbait komunikatzen duen gaia.

� Loturak bidaliz gero, http:// hasten den helbidea bidali. Baliteke hartzaileak ez jasotzea lotura hori bidali ezean.

� Kontuz hartzaile asko dituen mezuekin. Erabili BBC (CCO) helbideak ezkutatzeko.

Page 45: Ehureka 2010

OHIKO AKATSAK

Askotan mezuarekin batera bidaltzen ditugu dokumentuak edo argazkiak. Eta hori zelan adierazi euskaraz?

-Honi itsatsita, honi atxikia, honi erantsita, … asko zabaldu dira baina ez dira oso jatorrak.

-Hobe honako esamolde hauek erabiltzea:

Honekin batera doakizu Honekin batera bidaltzen dizut

Page 46: Ehureka 2010

Laister arte* (erabili laster arte)Biharrarte* (erabili bihar arte)Agur bat* (erabili agur bero bat, edo

agur)Agurrak* (erabili agur bero bat, edo

agur)Egunon* (erabili egun on)Jaso ezazu egur bero bat*

OHIKO AKATSAK