eguzki energia

5
EGUZKI ENERGIA Eguzki-energia : eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere. Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 W/m² ingurukoa da. Eguzki energiaren irradiazio bero eta argiari, onura atera izan dio gizakiak antzinako garaietatik, etengabe garatu diren teknologia ezberdinak baliatuz. Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; eolikoa, olatu energia, energia hidroelektrikoa eta biomasa, lurrean eskuragarri dauden energia berriztagarrien zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.

Upload: maria-barrios

Post on 04-Apr-2016

226 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Eguzki energia

EGUZKI ENERGIA

Eguzki-energia : eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere. Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 W/m² ingurukoa da.

Eguzki energiaren irradiazio bero eta argiari, onura atera izan dio gizakiak antzinako garaietatik, etengabe garatu diren teknologia ezberdinak baliatuz.

Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; eolikoa, olatu energia, energia hidroelektrikoa eta biomasa, lurrean eskuragarri dauden energia berriztagarrien zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.

Page 2: Eguzki energia

Eguzkiak eragindako energia generazioak motore termiko eta fotovoltaikoetan datza. Giza sormenak mugatzen du batez ere eguzki energiaren erabilpena. Hona hemen bere erabilpenen lista luzeko adibide batzuk: eguzki-arkitektura bidezko berotze eta hozte sistemak, ur edangarria distilazioz eta desinfekzioz eskuratzea, argi naturala, ura berotzea, eguzki-sukaldea eta industri erabilpenerako berotze prozesuak eragitea izan daitezke.

Eguzki-teknologien sailkapenean, eguzki energia jasotzeko, bihurtzeko eta banatzeko duten moduaren arabera sistema aktibo edo pasiboak bereizten dira. Sistema aktiboek, eguzki energiari onura ateratzeko panel fotovoltaikoen eta eguzki kolektore termikoen beharra dute, hau da, beste jatorria duen energia gastu bat dute. Sistema pasiboek aldiz, ez dute kanpo energiarik erabiltzen. Eguzkira bideratutako eraikuntzak, masa termiko egokiko edo argia barreiatzen duten materialen hautaketa edo aireak bakarrik zirkulatzen duen inguruneen diseinua lirateke adibide batzuk. Eguzki energia aipatzeak, eguzkiaren irradiazioa helburu praktikoak erdiesteko erabiltzea esan nahi du. Hala ere, energia berriztagarri guztiek, geotermikoak eta olatuek eragindakoak izan ezik, eguzkiaren eraginez sortzen dute energia.

Esan bezala, eguzki-teknologiak pasibo edo aktibo bezala sailkatzen dira, energia nola jaso, bihurtu eta banatzen duten arabera. Teknika aktiboek beste tresna batzuen beharra dute eguzki-argia erabilgarria den zerbaitetan bihurtzeko. Teknika pasiboek aldiz, materialen ezaugarriak, orientazioak, aire zirkulazioa errazten duten guneen diseinua kontuan hartzen dituzte, beste iturri baten beharrik gabe. Ondoren teknika ezberdinen laburpenak azalduko ditugu. Arkitektura eta hirigintza plangintza

Arkitektura eta hirigintza plangintza

Eguzki argiak eraikuntzen diseinuan eragina izan du arkitekturaren historiaren hasieratik. greziar arkitektura Greziarrak eta txinatarrak izan ziren eguzki-arkitektura eta hiri-plangintza metodoak erabiltzen lehenak. Euren eraikinak hegoaldera orientatzen zituzten beroa eta epeltasuna jasotzeko.

Eguzki arkitektura pasiboaren ezaugarri orokorrenak ondorengoak dira: eguzkirako orientazioa, gorputz trinkoak (azalera-bolumen erlazio txikikoak), aukeratutako itzaltzeak (teilatu-hegalak), eta masa termikoa. Ezaugarri hauek tokiko klima eta ingurunera egokituz gero, ondo argiztatutako eta batez besteko tenperatura egokiko guneak lortu daitezke. Gaur egungo eguzki-diseinuko azken joerek, eguzki argiztapen, berotze eta aireztatze sistemak aldi berean batzen dituzte, ordenagailuzko modelizazioa erabiliz. Bonba, aireztagailu eta leiho automatikoak bezalako ekipamendu aktiboek, diseinu pasiboak osatu ditzakete, sistemaren onurak areagotuz.

Page 3: Eguzki energia

Eguzki Argia

Historian zehar argiztapena argi natural bitartez egin izan da. Hala ere, 20. mendetik aurrera, argiztapen artifizialak leku hartu dio naturalari.

Sistema berezi batzuek, kanpoko argi naturala jaso eta barruko argiztapenerako erabiltzen dute. Teknologia pasibo honek energiaren erabilpena murriztu egiten du bi modutan; alde batetik argiztapen artifiziala murriztuz, eta bestetik eguzki argi ez zuzena izatean, aire girotuaren beharra txikituz. Bestalde, kuantifikatzeko zaila bada ere, argi naturalaren erabilpenak onura psikologiko eta fisiologikoak eskaintzen ditu. Argi naturalaren erabilerarako, leihoen tamaina, orientazio eta mota kontu handiz aukeratu beharreko kontua da. Horrez gain, kanpoko itzaltze sistemak ere erabili daitezke. Sistema hauek, modu egokian kokatu eta erabilita, argiztapenerako energiaren %25 aurreztera iritsi daitezke.

Eguzki argiztapen hibridoa, barruko argiztatzea eskaintzen duen eguzki metodo aktibo bat da. EAH-k eguzki energia ispilu bitartez jaso eta zuntz optikoen bitartez eraikin barrura garraiatzen du. Sistema hauek, jasotzen duten eguzki argiaren %50 transmititzeko gai dira. Hala ere, eguzki argia eta elektrizitate erabilpena geografia, klima eta ekonomiak baldintzatzen ditu, eta zaila da sistema hauek leku guztietara orokortzea.

Page 4: Eguzki energia

Ife eta María