eguraldia
DESCRIPTION
Eguraldia. Sekuentzia didaktikoa. JARDUERAK. Aurkezpena: Ikasle guztiei txartel ezberdin bana banatuko zaie, bertan eguraldiarekin zerikusia duen hitz bat agertuko delarik. Ostean talde –lanean txartel desberdinak elkartuz, gai orokorra aterako dute. Behin - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
EguraldiaSekuentzia didaktikoa
JARDUERAK
Aurkezpena:
Ikasle guztiei txartel ezberdin bana banatuko zaie,
bertan eguraldiarekin zerikusia duen hitz bat agertuko
delarik. Ostean talde –lanean txartel desberdinak
elkartuz, gai orokorra aterako dute. Behin
amankomunean jarririk gai orokorra, azpi taldeak edo
irakasgai desberdinak sailkatuko dituzte, banatu diren
txartel desberdinen laguntzaz. Testu desberdinak
landuko dira; Gaiak:
1. -Tsunamiak, Nueva Orleáns-ko kasuaren inguruko
testuak irakurriko dira.
2. -Jainko jainkosen inguruko testua lantzeko euskal
mitologiaren wikipedian sartuko gara(interneten)
3. -Industrializazioaren inguruko testu erabiliko da,
horretarako testu liburuko atal bat erabiliko delarik.
Testu hauen bitartez landu nahi diren eguraldiaren
inguruko atalei sarrera egingo zaie eta bide batez
jarduerak lotzen saituko gara.
1.Jarduera: Fenomeno naturalak.
Tsunamien testutik abiatuz testuaren azterketa egingo da,
alegia
testua irakurri eta ulertu ondoren 2 .testuaren azterketa egingo
da,
hau ere irakurriz eta ulertuz.
Hurrengo pausua, duten aurre ezagutza aztertzea da, eta
horretarako
irakasleak klasean galdera batzuk egingo ditu, esaterako:
- Zer da lurrikara?
- Uholdeak nola sortzen dira?
- Zer gertatu zen Nueva Orleánsen?
Era honetako galderak eginez, klasean eztabaida sortu eta ikusi zer nolako erantzunak ematen dituzte.
Behin aurre ezagutza finkaturik, irakasleak teorikoki fenomeno natural horien definizioa emango du eta bide
batez arrisku mapa egingo du, hau da mundu mailako mapa batean fenomeno natural horietako bakoitza maizen
non eman den kokatuko ditu. Baina horretarako ikasleak parte hartu beharko dute, hau da beraiek beraien iritzia
emanez eta pentsatzen dutena esanez-irakasleak bideratuko dituelarik- mapa eraikiko dute.
Ekintza honen bitartez geografia azaldu ahalko da, hau ikasleak herrialde desberdinak kokatzen jakingo
ditu, baita kontinenteak eta ozeanoak ere. Nolabait geografirekin lotu dezakegu atal hau.
Atal honen ebaluazioa egiteko, hiruko taldetan fenomeno natural banaren
inguruan lan txiki bat egin beharko dute eta horretarako honako eskema
hau jarraitu beharko dute:
-Aurkibidea
-Sarrera
-gaiaren ebazpena: - Fenomeno naturalaren esan nahia
- Sorrera
- Prozesua
- Mapan maizen non ematen diren
kokatu (zergatia azaltzea
ere komenigarria izando litzateke)
-Arrisku horren inguruko prebentzio sistemak zeintzuk
diren ikusi
- Gizartean eta paisaian dituzten eraginak aztertu.
- Ondorioak eta gaiarekiko iritzia.
- Bibliografía.
Bukatzeko eta hurbileko kasu baten berri izan dezaten
irakasleak 1983-ko uholdeen inguruko pelikula edo dokumentala jarriko
die eta ostean gelan komentatuko da, aurretik gelan azaldu diren
puntuak ikutuz.
Fenomeno naturalen inguruko taldekako lanetatik abiatuz,
ikasleak gutxi gora behera mundu mailan herrialdeak kokatzen jakingo
du eta horrelako gertaera baten aurrean herrialde bakoitzak ematen
duten eta dezaketen erreakzioaren arabera (hau taldekako lanean
aztertzen da) ikasleak badaki herrialde horrek dituen baliabideak eta
horrela ekonomiaren arloa jorratzera pasako ginateke.
Kasu honetan, atal hau gizarte zientziatik abiatuko litzateke, beraz, natur zientziatik datorren aurreko
jarduerak bidea ematen badio ere, esan, irakasleak gelan mundu mailako mapa bat erabiliz eta klase
interaktibo bat sortuz, herrialdeak eta baliabideak errepikatuko dituela, baten bati argi geratzen ez bazaio
ere ulertzeko aukera emanez.
2. Jarduera: indutrializazioa
Ekonomia lantzerakoan batik bat landu nahi dena zera da, ekonomi
sektoreak eta industrializazio garaia. Azken honek nolabait kutsadura
sortzen du eta honek, euri azidoa bezalako fenomenoak sortzen ditu. Hauek
azken finean gure gaia den eguraldian eragina du.
Behin herrialdeak eta baliabideak finkatuta, sektore ekonomikoak lantzera pasako gara. Gertutik sektotreak
nolakoak diren ongi ikkusteko, sektote desberdientan lan egiten duten pertsonak ekarriko ditugu klasera,
ikasleek beraiekin egoteko. Horrela, lehenengo sektoretik nekazari eskolako pertsona bat ekarriko dugu,
eta ordu bateko hitzaldi baten bidez ikasleei euren lana eta bizitza azaltzen zaiatuko da, bideo baten
laguntzarekin ere bai. Bigarren sektorea ezagutzeko eusko jaurlaritzako industria arloko arduraduna
etorriko zaigu eta azkenik, hirugarren sektorea erakustera udaletxe bateko sektore honen arduraduna eta
agroturismoan lan egiten duen pertsonaren bat gerturatuko da. Bizipena aurrez aurre ikusiz, ikasleei
errezago izando zaie hiru sektoreak ezagutu eta ulertzea.
Hitzaldien ostean, irakasleak hitzaldi bat propostauko du: klasekide guztiekin 3 talde egingo dira, talde
bakoitza sektore bati dagokiolarik, eta eztabaida bat sortu beharko dute, talde bakoitzak dagokion
sektorea defendatuz. Defentza hau bideratzeko jasotako informazioa erabili beharko dute, sektore
bakoitzak dituen baliogarritasunak aipatuz. Irakalsearen papera eztabaida sustatzearena da, gai berriak
ateraz edo ateratakoak biziagotuz.
Gero industrializazioaren puntua jorratzeko aipatu ditugun 3 testuetako bat
erabiliko dugu, kasu honetan, gizarte zientzietan zentraturiko testu liburuko
industrializazioari dagokion atala aztertuko da, non industrializazioaren
ezaugarriak, sorrera, bilakaera eta ekonomiaren bilakaera aztertuko diren.
Gaia aztertzerakoan ikatzaren inguruko, ur lurrinezko… zatiak azalduko
direnez, kutsadurari erreferentzia egingo diegu eta kutsaduraren eraginez
sortzen diren fenomeno aipagarrienei buruzko azalpen bat emango zaie
hitzez. Ikutuko diren gaiak, berotegi efektua, isla de calor fenomenoa, euri
azidoa, deforestazioa eta horren ondoriozko higadura izango dira.
Honekin bilatu nahi dena zera da ingurumenaren inguruko kontzientziazioa sustatzea; hori lortzeko bosteko
taldetan ikasle taldeak eskolan egiten den aste berdea deritzon asterako ekitaldiak prestatu beharko dituzte eta
klasean agerturiko fenomenoak ikutuz. Horretarako irakasle taldeak materiala erreztuko die eta gainera
informazioa lortzeko Web orrialde batzuk luzatuko dizkie, esaterako Eguzkiko edo Ekologistak martxaneko
horrialdeak.
3. Jarduera:
Aste berdearekin lotuz, energiaren arloari dagokion atala
jorratuko da. Aste berdean energia berriztagarrien eguna jartzea
proposatzen du irakasle taldeak eta horrela nolabait aurreko
jarduerarekiko lotura egin. Energia ingurumenarekin lotua dagoen gaia
da egun, eta hain zuzen ere horregatik aste berdearen barruan egitea
planteatzen da.
Energiaz ardura hartzeko ordenagailu gelara bisita egingo dugu, eta energiaren arloko web horri desberadinak
ikusiz, irakasleak gaia azalduko du. Baina ikasleek parte hartu behar dute azalpenetan eta jakintzan eta
horretarako taldeak egingo ditugu; talde bakoitzari txartel bat banatuko diogu, bertan energia sortzeko era bat
agertzenartzen delarik; eta mota hori izango da, hain zuzen ere, internet bilatu beharrekoa. Energia sortzeko era
Deseberdinak topatu beharko dituzte, eta horien inguruko informazio orokorra, talde bakoitzak azalpen on
Bat emateko moduan egon dadin. Horrela, informazioa bilatu ostean, talde bakoitzak klase osoari ikusitakoa
Azaklduko dio, tlde bakoitzaren lana klase lana bihurtuz, guztiek lortutako informazioa bateratuz. Behar besteko
informazioa eukinda, eta irakasleak ezer esan behar ez badu, energiak sailkatzera pasatuko gara; Irakasleak
Arbelan tabla bat marraztuko du:
Erabilitako baliabideak
Kutsadura edo inpaktua
berriztagarriak
ez berriztagarriak
Taula hau bakoitzak lortutako informazioarekin osatuko da,
eta bukaeran, taularen bitartez eta aurrekoazalpenen bitartez ateratako ondorio
batzuk esplikatu behrako dira klasean.
Behin energiaren inguruko informzaioa jakinda, nafarroako energia
berriztagarriaren zentrura bisita bat egingo da. Bertan, aurretik hartutako
edukiak osatuko dira jasoko den informazio berriarekin
Nafarroako zentrotik bueltan, eta talde bakoitzak klasean landutako energia mota
berreskuratuz, lan praktiko bat egiten hasiko gara; talde bakoitzak, tokatu zaion energia motaren inguruko
lana egin beharko du, maketa bat hain zuzen ere. Energia lortzeko erabiltzen diren tresnen inguruko lana
izango da, tresnen maketa egin beharko dute. Horretarako behrrezkoa duten materiala irakalseak
Eman beharko die, behar duten guztia luzatuz, eta maketen erikuntzan ere, nolabaiteko laguntza bat
Eman. Maketak bukatuta daudenean, klasean jarriko dira eta talde bakoitzak egindako maketaren inguruko
Azalpenak emango ditu, taldekide guztiek parte hartzen dutelarik. Behin azalpenak emanda, irakasleak
Laburpen bat egin beharko du agertutako informazio orokorrena aipatuz, beti ere ikasleen laguntzarekin.
5. Jarduera:
Paisaiaren garrantziaz jabetzeko, paisaia diferenteak aztertzea
baino ez daukagu. Horrela, egun bateko irteerak burutuko ditugu elkarren
artean gertu egonda erabat desberdinak diren paisaiak ikus ditzaten.
Lehengo irteera nafarrako bardeetara izango da, bere ingurunea
aztertuko dugularik; bertan, inguruneko paisaia ikustearekin batera, paisai
horren inguruko informazio jasoko dugu, bertako arduradunakazalpenak
emango dizkigularik.
Baina eguna behar bezela aprobetxatzeko, eta ikasleak etengabe apunteak hartzen ez egoteko, joan
aurretik irakasle taldeak txosten moduko bat prestatu beharko du bardeei buruz, eta baita egingo diren
beste irteeren ingurukoak ere. Txosten hori bisitaren ostean banatuko zaie, entzundako informazioaz
jabetu direla jada.
Bigarren irteera Zumaiako flyshera izango da, eguna bertan pasatuko dugularik ere.
Bertan, bardeetan egindako ekintza berak burutuko ditugu, hau da ingurunea ikusi eta aztertu bertako
arduradun batekin, berak jakin beharreko guztiak azalduko dituelarik.
Irteera hauen ostean, eta txostena ikasleen esku dagoela jada, klasean paisaiaren ingurukoak
landuko ditugu; ikasleek paisai diferenteak aipatuko dituzte, euren jakintza erabiliz: udako oporretan non
egon diren esatea ere baliogarria izan daiteke gai hau lantzeko. Bakoitzak bisitatutako tokik aipatuko ditu,
eta bertan ikusitako paisaia deskribatu ostean, irakalseak informazioa sistematikoki azalduko die.
6. Jarduera:
Klimak eta paisaiak elkarrekiko duten eraginaren
inguruan hausnarketa bideratzeko, klimograma bat
burutuko dute ikasleek taldeka irakaslearen azalpe-
nen laguntzaz.
• Ikasleen aurrezagutzaren laguntzaz, klimograma bat zer den argitzen saiatu gara guztion artean.
Amaieran irakasleak beharrezkoak diren azalpenak emango dituelarik.
• Behin argi gelditu dela klimograma bat zer den, taldeka gertutik aztertuko dute klimogramaren
egitura.
• Irakasleak beharrezkoak diren pausuak azalduko ditu klimograma bat egiteko.
• Aurreko taldeak mantenduaz eta irakasleak emaniko pautak kontutan izanik, klimograma bat
egiten saiatuko dira.
• Amaitzeko, talde bakoitzak eginiko klimograma aurkeztuko dute.
7. Jarduera:
Kultura irakasgaia lantzerako orduan, ezinbestekoa
iruditzen zaigu kultura eta historia alorrak elkar-lotzea.
Beraz, historiako jardueran landuriko wikipedia-ko
testuetatik mitologiarekin zerikusia duten pertsonaia
mitologiko ezberdinen azterketa egingo da, hauek
erreferentzia metereologikoarekin zein aro historikoarekin
duten lotura adieraziaz taula bat osotuko da talde lanean.
• Lehenik eta behin, testuaren luzaera kontutan izanik, testua zatikatuko dugu eta talde bakoitzari
testuaren pasarte bat emango zaio.
• Taldeka testuetan azaltzen zaizkigun pertsonaia mitologiko ezberdinak antzemango ditugu.
Pertsonaia ezberdinak antzematen goazen heinean, azaltzen zaizkigun pertsonaien aro
historikoa zein erreferentzia metereologikoa ere zehaztuko ditugu.
• Jarraian, taldean bozeramaile bat hautatuaz, ikaskideen aurrean aurkeztuko dira talde
bakoitzaren testu pasartean agerturiko pertsonaia mitologikoak zein hauei dagokien aro
historikoa eta erreferentzia metereologikoa.
• Aurkezpenak burutuz doazen ahala, irakasleak arbelean taula osotuko du.
• Aurrenekoz, irakasleak pertsonaia mitologiko garrantzitsuren bat agertzen den obra piktoriko bat
hautatuko du.
• Ikasgelan bertan, obra piktorikoa jarriko dugu (posible bada filiminen bidez), eta hausnarketa
orokor bat bideratzen saiatuko gara kuadroaren esanahiari buruz, testuinguruari buruz, etab. ;
orokorrean taldearen aurrezagutza lantzeko.
• Jarraian, binaka, taldean hausnartu dena sakonduko dute pauta batzuen laguntzaz (norberaren
inpresioak, ezaugarriak, pertsonaia mitologikoa, testuinguru historikoa, …).
• Amaitzeko berriz, eta oraingo honetan banaka, azterturiko obra piktorikoaren iruzkina egingo
dute.
8. Jarduera:
Alor guztien barne lotura azpimarratuaz, arteko
jarduera historia zein kulturarekin lotu nahiko genuke.
Artea, kultura eta historiaren arteko eragin zuzenari
buruzko ezagupena erdietsiaz.
• Tekonologiaren ikasgaiari loturik energia berriztagarriez gain, meterologian erabiltzen diren tresnak, esterako pluviometroak,
termometroak, anemometroak landuko dira eta horretarako testu liburu baliagarririk topatu ez dugunez, web orrialde
desberdinetara jotzea pentsatu dugu, esaterako, “instuto nanional de meteorologia”-ra. Horren inguruko orrialdeetan hainbat
tresnen irudiak azaltzen dira eta baita beraien azalpenak ere.
• Klasean interneten lorturiko informazioa eta irakasleak emandako azalpenen bitartez, inkesta bat bete beharko dute aparato
bakoitzak zer neurtzen duen dakiten hala ez ikusteko.
adb: zer da anemometro bat?
• Hurrengo ekintza Igeldoko zentro meterologikora joatea izango da eta bertan aparato bakoitza ikusi eta nola funtzionatzen
duten ikasiko dute.
• Horrez gain, natur zientziatik bideratuko den meterologia gaia ere, Igeldora bisita eginez landuko da. Bertan, eguraldiaren
funtzionamendua azalduko zaie, bideo, itzaldi…errekurtso desberdinak erabiliz.
• Gelan natur zientzietako ikasgaitik, egunkarietatik ateratako mapa meterologikoak aztertuko dira, igeldora bisita egin aurretik.
4.jarduera: Jarduera honetan meterologiaren
Inguruko kontzeptuak eta erabiltzen diren Aparatuak zein diren ikasiko dute eta horretarako
natur zientzia eta teknologiaren ikasgaiak paraleloki meterologiaren
gaia aztertuko dute.
Horiek aztertzeko irakasleak fenomeno bakoitzaren inguruan azalpen txiki bat emango die, beraien
adierazpen eskematikoa zein den ere azalduko dielarik. Azalpen horiek egiteko irakasleak internetetik
ateratako eskemak edo materialak erabiliko ditu eta material bera ikasleentzako eskuragarria izango da.
Ikasleak bilduriko datuekin bosteko taldetan lan bat egin beharko dute; Eguraldi programa.
Programa honetan antizikloia, borraskak….azken finean ikasi eta bildu duten informazioa azaldu beharko
dute. - lehenik eta behin zer eguraldi egingo duen iragarri beharko dute, eguzkitsua,hodeitsua..
- hori nola ondorioztatu duten azaldu beharko dute.
- bukatzeko programaren inguruko iritzia ematea eskatuko zaie aldaketa bat ein behar
badira egiteko.