egun on. lh. iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es filebibliako irakurgaia: esaera zaharrak 4, 11...

13
1 Astelehena, irailaren 9a BERRIZ ELKARREKIN! BIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik». IRAKURGAIA Pozik hasi dugu ikasturtea, berriz elkartu garelako denok. Gure ikastetxean zu “etxean bezala” sentitzea nahi dugu. Eta horretan ahaleginduko gara. Horregatik, Gure Aita berezia esango dugu gaur. Gure Aita, ikastetxean zarena, ume, guraso eta irakasleengan zaudena, Santu izan bedi zure izena; jakin dezatela denek Zu gure Aita zarela emaguzu Zuk betiko bizia emango diguzula zabaltzeko dohaina. Etor bedi zure Erreinua, etor bekigu zure bideak ezagutzeko jakituria, zure seme-alaba garen ziurtasuna, egunean-egunean hobe garelako alaitasuna, atzo baino neba-arreba hobe garelako poza. Egin bedi zure nahia bizitzan bezala ikastetxean ere. Ordu oro, lan oro, eskolaldi oro, izan daitezela aurrerapausoak Zurekin elkartzeko bidean, hazi eta heltzeko bidean, kristau izateko eta bizitzeko bidean. Emaguzu, Jauna, bideari eusteko gogoa, zure ebanjelioa bizi eta proposatzeko nahia, zure borondatearen arabera jarduteko asmoa, zure izenean zoriontsu izateko irrika. Inoiz ikasitakoa ahazten bazaigu, Zugandik urrun bagabiltza, sasijainkoek bestelako bideetatik bagaramatzate, barka iezaguzu, Jauna, eta eraman gaitzazu berriz Zuganako bidera. Atera gaitzazu neketik eta monotoniatik. Atera gaitzazu, betiko, bizi-poza galtzeko arriskutik. Amen.

Upload: others

Post on 27-Oct-2019

11 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

1

Astelehena, irailaren 9a

BERRIZ ELKARREKIN!

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik». IRAKURGAIA Pozik hasi dugu ikasturtea, berriz elkartu garelako denok. Gure ikastetxean zu “etxean bezala” sentitzea nahi dugu. Eta horretan ahaleginduko gara. Horregatik, Gure Aita berezia esango dugu gaur. Gure Aita, ikastetxean zarena, ume, guraso eta irakasleengan zaudena, Santu izan bedi zure izena; jakin dezatela denek Zu gure Aita zarela emaguzu Zuk betiko bizia emango diguzula zabaltzeko dohaina. Etor bedi zure Erreinua, etor bekigu zure bideak ezagutzeko jakituria, zure seme-alaba garen ziurtasuna, egunean-egunean hobe garelako alaitasuna, atzo baino neba-arreba hobe garelako poza. Egin bedi zure nahia bizitzan bezala ikastetxean ere. Ordu oro, lan oro, eskolaldi oro, izan daitezela aurrerapausoak Zurekin elkartzeko bidean, hazi eta heltzeko bidean, kristau izateko eta bizitzeko bidean.

Emaguzu, Jauna, bideari eusteko gogoa, zure ebanjelioa bizi eta proposatzeko nahia, zure borondatearen arabera jarduteko asmoa, zure izenean zoriontsu izateko irrika. Inoiz ikasitakoa ahazten bazaigu, Zugandik urrun bagabiltza, sasijainkoek bestelako bideetatik bagaramatzate, barka iezaguzu, Jauna, eta eraman gaitzazu berriz Zuganako bidera. Atera gaitzazu neketik eta monotoniatik. Atera gaitzazu, betiko, bizi-poza galtzeko arriskutik. Amen.

Page 2: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

2

GOGOETARAKO Nola bueltatu naiz eskolara? Pozik eta gogoz? Atsegin dut ikaskideekin eta irakasleekin biltzea? Zer eskatzen diot ikasturteari? Zer espero dut? IRUDIA

OTOITZA Jauna, gure poza izan dadila benetakoa eta jakin dezagula elkartasunean bizitzen eta ikaskideei estualdietan laguntzen. Izan gaitezela egiaren eta zintzotasunaren adierazle eta gezurrak ez dezala lekurik eduki gure ikasgeletan. Irakasleek presta dezatela eguneroko irakasgaia maitasunez eta arduraz. Eman argia ikasleoi gero eta gauza gehiago ikasi eta jakin ditzagun. Jauna, egiguzu lagun bidean; aldendu gugandik gorputzean edo ariman min egin diezagukeen arrisku oro. Ikasturtearen egun oro izan dadila on egiteko espazioa eta Zugana gehiago hurbiltzeko aukera.

Page 3: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

3

Asteartea, irailaren 10a

BERRIZ LAGUNEKIN! BIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 27, 10 «Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak; larri zaudenean, ez joan anaiarengana: hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino». IRAKURGAIA Ikasturtea hastea ez da bakarrik eskolara itzultzea, mahaietan esertzea edo liburu eta irakasle berriak ezagutzea. Ikasturtea hastea gure lagunekin berriz biltzea ere bada. Ikasle berriok ez duzue izan aukerarik, oraindik, lagunik egiteko, baina jende askorentzat lagunik onenak, bizitza osoan, eskola-garaian egindako lagunak izaten dira. Ikasturte berria, hortaz, lagunekin egoteko eta lagun berriak egiteko aukera da. Entzun/irakurri dezagun ipuin hau. Lagunei buruzko ipuina da. Famina Famosina oso neskatila famatua edo ezaguna zen bere ikastetxean. Azkarra eta alaia zen… eta inorekin ez zen gaizki konpontzen. Famina hain ezaguna izatea ez zen kasualitatea. Txikitatik saiatu zen beti denekin atsegina izaten eta mundu guztia agurtzen. Eskolako guztiak gonbidatzen zituen bere urtebetetze-festara eta, noizean behin, guztientzako opariak eramaten zituen eskolara. Oso neskatila lanpetua zen; hainbeste lagun zuen, ezen bakoitzarekin tartetxo labur bat bakarrik eman baitzezakeen; ez zuen denborarik luzaroago egoteko! Dena den, zorioneko sentitzen zen, auzoan eta ikastetxean lagun gehien zituen umea baitzen. Baina dena aldatu zen ikastetxean Adiskidearen eguna ospatu zutenean. Egun hartan, etengabean jolastu ziren eta marrazkiak eta opariak egin zituzten. Egunaren azkenean, hiru adiskide onenei opariak eman zizkieten. Faminak ongi pasatu zuen hainbeste lagunen artean hiru aukeratzen, baina opari-ematea bukatu zenean, Faminak ez zuen oparirik… eta bera zen oparirik ez zuen bakarra. Jakina, Faminak atsekabe galanta hartu zuen; orduetan egon zen negarrez. Nolatan gertatu zitzaion hori? Nolatan berari? Hainbeste ahalegin lagun asko izatearren… eta ez zen inoren adiskide min? Guztiak joan zitzaizkion kontsolatzera, baina azkar egin zioten alde ondotik, berak lehen hainbestetan egina zuen bezala. Eta orduan ulertu zuen jende askoren laguna, ikaskidea eta ezaguna zela, baina inoren egiazko adiskidea ez zela.

Page 4: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

4

Inori aurka ez egiten saiatzen zen, mundu guztiari jaramon egiten ahalegintzen zen, baina orain bazekien hori ez zela egiazko adiskideak izateko nahikoa. Etxera iritsi zenean, amari egiazko adiskideak non aurki zitzakeen galdetu zion. Amak honela erantzun zion: - Famina, laztana, adiskideak ezin dira irribarre batez edo hitz atseginez erosi. Egiazko adiskideak nahi badituzu, denbora eta adeitasuna eskaini behar dizkiezu. Egiazko adiskideekin, beti egon behar duzu ondoan, onean eta txarrean, beti laguntzeko prest. - Baina nik denen adiskide izan nahi dut; guztien artean banatu behar dut nire denbora! - Maitea, zu oso atsegina zara, baina ezin da mundu guztiaren adiskide min izan. Ez dago denekin egoteko aski denbora; hortaz, egiazko adiskideak, derrigorrez, gutxi dira. Gainerakoak lagun onak eta ezagunak izango dira, baina ez dira egiazko adiskideak edo adiskide minak izango. Eta Faminak bere jokabidea aldatzea erabaki zuen, adiskide minak eduki nahi baitzituen. Eta gauean, ohean, hori lortzeko zer egin pentsatzen ari zela, ama etorri zitzaion gogora: beti zegoen laguntzeko prest, beti edozertarako gertu, nahigabe eta arazo guztiak jasaten zizkion, beti barkatzen zion eta oso maite zuen… eta horixe da, hain justu, adiskideek egiten dutena. Irribarre egin zuen, bazuelako izan daitekeen adiskiderik onena: ama. GOGOETARAKO Nola baloratzen dut nik adiskidetasuna? Lagun asko egingo ditut ikasturte honetan? Nola zain ditzaket nire lagunak beti lagun izan ditzadan? IRUDIA

OTOITZA Jesus, gure adiskidea, Zu izan zinen Maisurik onena. Zuri gomendatzen dizkizut ikasturte honetako ikaskide eta irakasleak. Haz gaitezela jakinduriaz eta izan zaitzagula gero eta maiteago. Ohart gaitezela Zuk eskaintzen diguzun adiskidetasunaren balioaz, horixe baita benetako adiskidetasuna. Jakin dezagula beti Zure bidea erakusten diguten seinaleei jarraitzen.

Page 5: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

5

Asteazkena, irailaren 11

PERTSONA BATZUK ETORRI BERRIAK DIRA, BESTE BATZUK JOANAK DIRA

EBANJELIOA: Joan 1, 47-50 «Ikusi zuen Jesusek Natanael zetorkiola, eta esan zuen: “Hona benetako israeldar bat, faltsukeriarik gabea”. Natanaelek galdetu zion: “Nondik ezagutzen nauzu?” Jesusek erantzun: “Felipek deitu aurretik ikusi zintudan pikupean”. Natanaelek esan zion: “Maisu, zu Jainkoaren Semea zara, zu Israelgo erregea zara”. Jesusek ihardetsi zion: “Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako sinesten al duzu? Handiagorik ere ikusiko duzu!» IRAKURGAIA Ikasturte batetik bestera, beti, aldaketak gertatzen dira: pertsona batzuk iritsi eta beste batzuk joan, ikasleak eta irakasleak. Batzuek ikastetxeko aldia bukatu dute, … eta beste batzuk gure herrira eta eskolara etorri berriak dira. Denok dugu orain besteak hartu eta onartzeko ardura… eta ezkutuan lan egiten dutenez ohartzeko aukera. Ondorengo ipuin honek ardura nola bizitzen den ulertzen laguntzen digu. Ikasgelako ume guztiek gogoko zuten “enkarguen eguna”. Ikasturtearen lehenengo astean zen… eta egun horretan ume bakoitzak ikasturte osorako enkargua edo ardura hartzen zuen andereñogandik. Denean gertatzen den bezala, enkargu batzuk besteak baino interesgarriagoak ziren eta, jakina, ume orok onena jaso nahi zuen. Enkarguak emateko orduan, andereñok aurreko ikasturteko ikaslerik arduratsuenak hartzen zituen kontuan… eta, hala, ikasle hauek itxaroten zuten ilusiorik handienaz enkarguen eguna. Ume hauen artean Rita zegoen. Neskatila jator eta lasaia zen, aurreko urtean andereñok agindutakoa ezin hobeto bete zuen neskatila. Ikasle guztiek zekiten denen artean faboritoa zela, enkargurik onena berak jasoko zuela. Zer enkargu? Ikasgelako txakurra zaindu. Baina urte hartan ustekabe galanta hartu zuten. Beti bezala banatu ziren ohiko enkarguak: eskolako liburuak edo irratia prestatu, ordua zenean abisatu, arbela garbitu, maskotak zaindu,… Baina Ritaren enkargua oso bestelakoa zen: kutxatxo bete harea eta inurri bat. Andereñok inurri hura oso inurri berezia zela esan arren, Ritaren ilusioa erabat zapuztu zen.

Page 6: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

6

Ikaskiderik gehienak ere nolabait zapuztuta geratu ziren; lagunaz errukituta, inurriaren kontu hura bidegabekeria handia zela esaten zioten. Ritaren aita ere izugarri haserretu zen andereñorekin, eta inurriari jaramonik ez egiteko esan zion alabatxoari. Baina Ritak oso maite zuen andereño eta enkargu kaskar hari buelta ematea erabaki zuen.

- Enkargu txiki hau misio handi bilakatuko dut. Hortaz, Rita bere inurritxoari buruzko informazioa bilatzen hasi zen. Inurri-espezie asko daudela jakin zuen eta inurrion habitat eta ohiturez liburuetan idatzia dagoen guztia ikasi zuen. Kutxa txikia ere dezente moldatu zuen, bere inurritxoarentzat ahalik eta egokiena izan zedin. Abere txikiaren jatekoa ere kontu handiz aukeratzen zuen… eta inurria inork espero zuen baino askoz handiagoa hazi zen. Udaberriko egun batean, ikasgelan zeudela, atea ireki eta gizon bat sartu zen. Gizon garrantzitsu edo ospetsuaren itxura zuen. Orduan andereñok esaten ari zena eten eta, pozik, zera esan zuen:

- Hau Martinez doktorea da. Albiste pozgarria dakarkigu, ezta? - Bai horixe! Gaur lehiaketaren emaitzak argitaratu dira… eta ikasgela hau hautatu dute udan

nirekin bidaia bat egiteko. Oihan tropikalera joango gara, intsektuak ikertzera. Eskualdeko eskola guztien artetik, zeuok zaindu duzue ondoen, zalantzarik gabe, eman zaizuen inurria: inurri erraldoia. Zorionak! Ziur nago laguntzaile bikainak izango zaretela!

Egun horretan dena izan zen poza eta festa ikastetxean. Denek zoriontzen zuten andereño, lehiaketan parte hartu izanagatik, eta denek ematen zizkioten zorionak Ritari, arduraz eta pazientziaz jardun izanagatik. Askok ikasi zuten egun hartan, eginkizun handiak hartu ahal izateko, txikiekin arduraz jokatu behar dela lehenengo… baina pozik handiena Ritak sentitu zuen. Etengabe gogoratzen zuen berak behin esana: “Enkargu txiki hau misio handi bilakatuko dut”. GOGOETARAKO Pentsatu duzu inoiz zure ikastetxeak ondo funtziona dezan etengabe laguntzen duten pertsona horietan? Pentsatu duzu inoiz garbiketan eta jantokian lan egiten dutenetan? Eta bonbillak aldatzen eta konponketak egiten dituztenetan? Zer gertatuko litzateke horiek guztiek beren lana ondo egingo ez balute? Ziur nago, gogoeta egin ondoren, sarriago eman nahiko dizkiezula eskerrak.

Page 7: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

7

IRUDIA

OTOITZA Jauna, lagun iezadazu ikasturte honetan aurkitzen ditudan arazo guztiak gainditzen. Hitzematen dizut ni, nire aldetik, gogor ahaleginduko naizela horretan. Zugana nator, Jauna, eskua sorbaldan jarri diezadazun, gogoz ahalegintzen, gero eta helduagoa izaten eta zugandik gero eta hurbilago bizitzen lagun diezadazun. Jauna, emadazu indarra ikasturte hau aurrekoa baino hobeto bukatzeko. Zuk, Jauna, argiaren iturri zarena, lagun iezadazu gero eta hobea izaten, gauzak gero eta hobeto egiten. Zure indarrak indar dezala nire borondatea laguntza eskaintzen jakin dezadan. Amen.

Page 8: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

8

Osteguna, irailaren 12a

GAUZA BATZUK BERRIAK DIRA, BESTE BATZUK EZ DAUDE JA

EBANJELIOA: Lukas 12, 29-31 «Zuek ez ibili larri jan-edanaren bila. Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zuen Aitak badaki horren beharra duzuena. Ardura zaitezte, ordea, Jainkoaren erregetzaz, eta beste hori gehigarritzat emango dizue Jainkoak». IRAKURGAIA Ikasturte berria hasi dugu. Denok etxean bezala egon gaitezen, giroak ahalik eta onena izan behar du. Ikastetxeko instalazioak, materialak eta baliabideak garrantzitsuak dira horretarako. Ikasturte honetan gauza batzuk berriak dira, beste batzuk ez ditugu ja ikusiko. Denon artean, baliabide hauek ahalik eta ondoen erabili behar ditugu. Entzun ipuin hau: Zientzietako irakasleak, Ikastun jaunak, abere bat aztertzeko eta horren inguruan idazlana egiteko eskatu zien ikasleei. Gero, ikasgelan azalduko zituzten ondorioak. Gehienek txakurrez hitz egin zuten, besteek zaldiez, arrainez, katuez,… Azterlanik interesgarriena Sofia txikiarena izan zen: - Hara, euliak marmarti histerikoak direla jakin dut –esan zuen ziurtasun handiz. Denek egin zuten irribarre; ea ondoren zer esaten zuen adi-adi geratu ziren. - Orduetan egon naiz etxeko euli bati begira. Hegaz, ondo ibili da, lasai, baina kristala aurkitu duenean burrunba egiten hasi da. Beti uste izan dut zaratatxo hori hegoekin egiten zutela, baina ez. Aitaren prismatikoekin hurretik ikusi dut eta marmarka eta protestaka zebilela ohartu naiz. Histeriko jarri da… eta ez da izan leihotik irteteko gauza. Eta hantxe ibili da, kristalaren kontra kolpeka: pon!, pon!, pon! Ondotik igaro zaion tximeletari begiratu balio, leihoan bitarte bat zegoela ohartuko zen… Tximeleta saiatu da euliari laguntzen, baina euliak jaramonik ez, eta berdin jarraitu du, protestaka eta urrumaka.

Page 9: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

9

Ikastun jaunak, irribarre batez, azaldu zien jokabide hark ez zuela haserre edo protestekin zerikusirik, animalien adimen-mailarekin baizik. Eta biharamunerako, zerrenda batean, animaliak adimen-mailaren arabera ordenatuko zituztela erabaki zuten. Eta zalaparta galanta antolatu zen! Guraso askok biziki protestatu zuten… seme-alabek aita eta ama zerrendako azkenekoen artean jarri zituztelako! Adimenik txikieneko animalien artean! Umeen arabera, beti protestaka zebiltzalako eta, sarritan, entzuten ez zietelako. Hala, Ikastun jaunak gauza asko azaldu eta argitu behar izan zituen zenbait guraso lasaitzeko… baina batzuk ohartu ziren, azkarrak eta adimentsuak izan arren, maiz burugabe jokatzen zutela. GOGOETARAKO Nola erabiltzen ditugu gure inguruko gauzak, eskuragarri ditugun baliabideak? Gure jokabidea pertsonak eta gauzak errespetatzekoa da? Nola eragin ditzaket nik denoi “etxean bezala” sentitzen lagunduko diguten gauzak? IRUDIA

Page 10: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

10

OTOITZA Ikasturtea hastean, Jesus, izan nahi dugu gure bidean: langile, agintzen dizkiguten lana egiteko; solidario, beharrean daudenei laguntzeko; eskuzabal, guretik emateko; errespetutsu, gauza eta pertsona guztiak errespetatzeko; arduratsu, beti zer egin behar den jakiteko; eta adiskide on, inorekin ez haserretzeko. Zure Argiak egin diezagula argi bide guztian, ibilaldiaren azkenean zoriontsu izateko, denak zoriontsu egin ditugulako.

Page 11: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

11

Ostirala, irailaren 13a

LIBURU BERRIAK, PROIEKTU BERRIAK… MUNDU BERRIA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Apokalipsia 21, 1; 5 «Zeru berria eta lur berria ikusi nituen, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen… Eta tronuan eseria zegoenak esan zuen: «Hara, gauza guztiak berri egiten ditut». IRAKURGAIA Ikasturtearen hasieran oraindik idazteko dagoen mundua da ikasturtea. Liburu berriak eta proiektu berriak ditugu, baina ikasturtea bera ere berria da, eta ikasturtea hartzeko modua ere berria izan daiteke. Irakurri/entzun dezagun ikasturtearen hasierak nolakoa izan behar duen. Ikasturtea laster hasiko zen eta Pitxi untxitxoa, eskola berri batera joan behar zuelako, ikaratuta zegoen. Eskolara hasi bezperan gordeleku sakon batean ezkutatu zen.

- Ez naiz hemendik aterako! Ziur eskolan animalia gaiztoak eta irakasle ikaragarriak daudela! Hortaz, izeko Eleonorari, Pitxiren amabitxiri, deitu zioten. Hark beti zekien zer egin behar zen. - Ez kezkatu, Pitxi. Zenbait eskolatara eramango zaitut eta zeuk aukeratuko duzu gero nora joan nahi duzun, jenderik atseginena nongoa iruditzen zaizun. Gure untxitxoa ados agertu zen… eta biharamunean itxura ikaragarriko eskola batera joan ziren. Ate ondoan saltzaile berezia aurkitu zuten. Triku-arantzak, mofeta-kiratsa eta zezen-adarrak saltzen zituen. - Ez sartu arma hauek gabe –esan zion saltzaileak Pitxiri-. Edozer gerta dakizuke! Pitxik dena erosi zuen eta kontu handiz sartu zen… eta, izan ere, han inork ez zion erakutsi adeitasunik ez aurpegiera atseginik… ezta koalek edo oreinkumeek ere. Inork ez zion ezer esan… eta gure Pitxik eraso egiteko gogoz begiratzen ziotela sentitu zuen. Artega eta urduri egon zen denbora guztian.

Page 12: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

12

- Hauxe bai eskola beldurgarria, izeko! – esan zuen, irten zirenean.- Ea biharkoa hobea den. Baina, biharamunekoak ez zuen itxura hoberik. Beste saltzaile batek gorputza babesteko gauzak saltzen zituen ate aurrean. Hortz-hagin mehatxariak eta bizkarra babesteko estalkia gomendatu zizkion gure untxi txikiari. Pitxik aldean jarri zituen eta eskolara sartu zen, gauzarik txarrenak gertatuko zitzaizkiola pentsatuta. Baina sartu bezain laster triku txiki bat agurtzera joan zitzaion. Oso atsegin eta adeitsu agertu zen. Gerotxoago tximino bat etorri zitzaion, irribarrea aurpegian. Besarkada handi bat eman zion… Eta eskolan eman zuen denbora guztian abere xarmagarriak izan zituen lagun untxitxoak. Bian gure Pitxi oso azkarra eta argia zen… eta laster gauza arrora nabaritu zuen. - Hara, izeko, gaurko eskola hau eta atzokoa antze-antzekoak dira. Eta animalia hauetako batzuk atzo ere ikusi nituen… Uste dut tranpa bat prestatu eta eraso egingo digutela. - Zu zara azkarra, laztana! –esan zuen Eleonorak-. Ez dago zu engainatzeko modurik, baina ez da inolako tranpa… Begiratu ispiluan. Begiratu zuen ispiluan… eta, bere burua ikusi zuenean, hortz-hagin haiek inolako beldurrik eragiten ez zutela ohartu zen. Irribarre egiten zuela zirudien! Eta bizkarreko estalkian “Besarkadazalea naiz!” zegoen idatzia. Egia esan, itxura xarmagarria zuen. - Begira orain atzo egin nizun argazkiari- esan zion izekok gero. Eta gure Pitxi ikaratu egin zen bere burua triku-arantzez eta zezen-adarrez jantzia eta hain serio ikusi zuenean. - Hara, itxura beldurgarria daukat hemen! Nire aldetik bizkor ihes egiteko gogoa ematen dut. - Eta horixe gertatu zen, laztana. Atzokoak ez ziren zurekin adeitsu eta atsegin izan, zeu ere ez zinelako adeitsu eta atsegin agertu. Baina gaur ume horiek zurekin jolasteko eta egoteko gogotsu agertzen dira; atzo baino askoz jatorragoa eta atseginagoa ematen duzu. Pitxik berehala ulertu zuen izekoren tranpatxoa. Arineketan atera zen atetik saltzailea hobeto ikusteko… Aita zen, mozorro-jantzian. Musu handi bat eman eta zera esan zion: - Eskerrik asko, aitatxo. Orain ez dut eskolara joateko beldurrik. Orain badakit neure eskuetan, neure jokabidean, dagoela denek nirekin atsegin eta adeitsu izatea. Baina, badaezpada, poltsikoan gorde zituen hortz-hagin mehatxariak… inoiz irribarre egiteko laguntza behar bazuen edo…

Page 13: Egun on. LH. Iraila 9-13 - pastoral.salesianos.es fileBIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 4, 11 «Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik»

13

GOGOETARAKO Gu besteen beldur izan gaitezkeen bezala, besteak gure beldur izan daitezke. Pentsatu duzu inoiz horretan? Badakizu nola ikusten zaituzten besteek? Zer egin zenezake ezagutzen ez zaituztenak zurekin gustura senti daitezen? IRUDIA

OTOITZA Jauna, ikasturte berria hasi dugu, aurrerapausoa, hazi eta heltzeko bidean. Ikasturteko eskakizunei ahaleginez eta lanez erantzun nahi diet eta nire ikaskideekin adiskidetasunean bizi nahi dut. Nire ikaskide eta irakasleen alde eskatzen dizut; elkarrekin gure asmoak bete eta helburuak lor ditzagun. Lagun iezadazu nire astialdia ongi aprobetxatzen, besteei laguntzen. Jauna, zugan dut nire konfiantza.