egiturak
DESCRIPTION
Egiturak apunteakTRANSCRIPT
EGITURAK
DEFINIZIOA:
Makina edo objetu ororen eskeleto edo armadura da.
FUNTZIOA:
Jasaten dituzten karga edo esfortzu guztiei aurre egiten diete deformatu edo hautsi gabe.
EGITURAK
EGITURA MOTAK
•EGITURA NATURALAK
•EGITURA ARTIFIZIALAK
EGITURA NATURALAK
Naturak sortzen dituen egiturak; izaki bizidunen hezurrak, dordoka edo barraskiloen oskolak,...
EGITURA ARTIFIZIALAK
Izaki bizidunek eraikitzen dituzten egiturak; zubia, etxea, dorrea,...
EGITURA BATEN ZATIAK
1) PROFILAK
2)ZUTABEAK
3)HABEAK
4)TIRANTE EDO TENTSOREAK
5)ESKUAIRAK
PROFILAK
Altzairuak merkatuan agertzen dituen eite edo forma guztiak dira.
Profilaren izena, beraren ebakiduraren formak zehazten du.
ZUTABEAK EDO PILAREAK
Elementu bertikalak dira eta normalean habeak eta zertxak bere gain sostengatzen dira, hauen pisua eta karga jasaten dutelarik.
HABEAK Elementu horizontalak dira. Profil batez edo gehiagoz osaturik dauden eta esfortzuak edo zamak jasateko balio duten elementu sendo guztiak dira.
TIRANTE EDO TENTSOREAK
Egiturei zurruntasuna eta erresistentzia handiagoa emateko dira.
Batzuetan altzairuzko kable arruntak dira, tentsore batzuekin tenka daitezkeenak.
ESKUAIRAK
Triangelu angelu zuzenak dira eta zutabe eta habeen arteko loturak sendotzeko erabiltzen dira.
EGITUREK EUSTEN DITUZTEN ESFORTZUAK
Normalean egituretan aldi berean esfortzu mota desberdinek dihardute:
TRAKZIO
KONPRESIO
BIHURDURA
MAKURDURA
TRAKZIO ESFORTZUAK
Gorputzarengan diharduten indar edo zamek berau luzatzera behartzen dutenean.
KONPRESIO ESFORTZUAK
Gorputzarengan diharduten indar edo zamek berau zapaldu edo konprimatzera behartzen dutenean.
BIHURDURA ESFORTZUAK
Zama edo indarrek objetuak bihurritzera eragiten dituztenean.
MAKURDURA ESFORTZUAK
Makurdura edo flexiozko esforztuak, indar edo zamek egitura tolestu edo kurbatzera behartzen dutenean gertatzen dira.
EBAKIDURA ESFORTZUAK
Bi indar berdinek kontrako norantzan, plano paraleloan eta elkarrengandik hurbil dihardutenean.
EGITUREN TRIANGULAZIOA
Triangelua desitxuratu ezin den forma geometriko bakarra da. Egitura baten zurruntasuna triangelatzearekin lortzen da.