egiten dituzun informazio bilaketen inguruko inkesta

2

Click here to load reader

Upload: aitor-bereziartua

Post on 28-Mar-2016

224 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

informazi bilaketen inguruko inkesta

TRANSCRIPT

Page 1: Egiten dituzun informazio bilaketen inguruko inkesta

Informazio-bilaketen inguruan inkesta. Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

1. ekarpena. Inkesta: egiten dituzun informazio-bilaketen inguruan [erantzunak landu]

1. Behar duzun informazio egokia bilatu, aukeratu eta eskuratzerakoan ze

zailtasun izaten dituzu?

Informazio testu hauek hainbat arazo sortzen dizkigute, batez ere

itzultzerakoan. Beste batzuetan informazioa era desegokian aurkitzen dugu,

eta lortutako informazioa ere faltsua izan daiteke. Askotan gertatu zaizkigu

horrelako gauzak, batik bat adin txikiagoa genuenean, baina denbora pasa

ahala ikasi egiten dugu eta orain gehiago kontrolatzen dugu. Orain

gomendatutako informazio iturriak erabiltzen ditugu gure lanak egiteko.

2. Zure bizitzan informazio egokia erabiltzen duzula uste duzu? Zuretzako noiz

merezi du informazioa bilatzen denbora asko erabiltzea?

Bai, informazioa egokia erabiltzen dugula uste dugu. Denbora asko informazio

bila ibiltzea ihardun behar dugun gaia gure gustukoa denean ez dugu arazorik,

baina askotan ez da gehiegi ere erabili behar. Eskolako hainbat lanetan

irakasleak informazio asko bilatzeko esaten digu, eta ahalegin guztiak egin

ostean informazioa era desegokian kokatzen dugu, buruari hainbat bira

ematea ez da batere ona, azkenean nahastu egiten gara eta.

3. Informazioa bilatzerakoan, Interneten fidagarritasun gutxiko informazio ugari

topatu dezakezula uste duzu? Zer egiten duzu horrelako informazioa ez

aukeratzeko?

Bai, hori askotan gertatzen da, interneten jende askok informazio faltsua

jartzen duelako. Hau ekiditeko kontu handiz ibili behar da eta informazio iturri

ezberdinak kontsultatzen ditugu horrelakoak ez gertatzeko. Adibidez,

wikipedian bila hasi eta gai berdinari dagokionez lau edo bost ezberdin lortzen

ditugu, beste batzuk aldiz berdinak direla ikusten da. Wikipediara igotako

informazio faltsua ordenagailutan aditua den jendeak igotakoa da. Beraz, argi.

IZENA: Aitor Bereziartua, Oihan Vitoria eta Iñigo Segui