e0924mesedeetako andre mariari

1
MESEDEETAKO ANDRE MARIARI, GATIBU ETA ESPETXERATUEN ASKATZAILEARI, OTOITZA Mesedeetako Andre Mari: Urte bat gehiagoz zure aurrean agertzen gara, zure ama laguntza eskatuz. Beti gure erreguetara adi zaudelarik, ondo ezagutzen dituzu gure presoen atsekabeak, baduzu berorien familien saminaren berri, baita horiekin lan egiten dutenen zailtasunena ere. Ez zaizu bazterrera gelditzen biktimen oinazea, ez eta batzuen eta besteen penak arintzen ahalegintzen direnen itxaropena ere. Lagun iezaguzu espetxeari alternatibak aurkitzen: ez dadila gehitzen joan, geldiezinik, presoen kopurua! Bizkorrago eta borrokalariago izan gaitezela delituen iturrien aurka. Zure Jainko Semearen Justizia iritsi dadila giza justizia guztiengana eta zure errukiak blai egin ditzala erakundeen bazterrik ezkutuenak. Aginte publikoek gizatasunez eta zuhurtasunez legeak egin eta joka dezatela, saihets dezatela alferrikako zigor igoaldia, espetxea baino min gutxiago emango duten aukeren alde lehia dezatela eta helburu nagusi izan behar duen bergizarteratzea ez dezatela utzi. Graziaren Ama, bigundu itzazu gogorturik dauden bihotzak, garbitu erakundeak, egiturak eta burokraziak. Gizakia eta beronen duintasun hautsi ezina izan daitezela zigor lege osoaren ardatz! Utz iezaguzu eskari berezi bat egiten buruz nahiz gorputzez gaixorik dauden presoen alde, adin handikoen eta euren familietatik oso urrun daudenen alde. Noiz izango ote dugu horientzat egokiago eta gizatiarrago den erantzunik? Maria, gure babes, lagun iezaguzu justizia penala elkarrizketan eta biolentzia ezan ezartzen, sufrimena ahal den gehien gutxitu, bergizarteratzea ziurtatu eta egindako gaitza ordain dezan. Ez utzi, Ama ona, gure patioak ikustatzeari eta moduluetan presente egiteari. Ez dadila inor gelditu zure laguntasun gozo eta pozgarririk gabe. Arnasberri itzazu gure kapelautzak eta boluntarioak, zure ontasun eta itxaropenezko esku luzea izan daitezen. Guztiek aurki ditzatela Jainko Onarengan bakerako eta itxaropenerako arrazoiak. Gure Ama eta Laguntzaile, auzi galduen defendatzaile, otoitz egizu gure alde gatibuen Askatzaile den Kristoren aurrean. Haren graziak eman diezagula egiazko askatasunaren dohaina. Amen. + Vicente Jiménez Zamora Osma-Soriako Apezpikua eta Espetxe Pastoraltzaren Arduraduna Iturria: http://www.conferenciaepiscopal.nom.es/social/penitenciaria/merced/2006Eu.htm

Upload: adrian-pisabarro-garcia

Post on 04-Apr-2016

222 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

MESEDEETAKO ANDRE MARIARI, GATIBU ETA ESPETXERATUEN ASKATZAILEARI, OTOITZA

Mesedeetako Andre Mari: Urte bat gehiagoz zure aurrean agertzen gara, zure ama laguntza eskatuz. Beti gure erreguetara adi zaudelarik, ondo ezagutzen dituzu gure presoen atsekabeak, baduzu berorien familien saminaren berri, baita horiekin lan egiten dutenen zailtasunena ere. Ez zaizu bazterrera gelditzen biktimen oinazea, ez eta batzuen eta besteen penak arintzen ahalegintzen direnen itxaropena ere. Lagun iezaguzu espetxeari alternatibak aurkitzen: ez dadila gehitzen joan, geldiezinik, presoen kopurua! Bizkorrago eta borrokalariago izan gaitezela delituen iturrien aurka. Zure Jainko Semearen Justizia iritsi dadila giza justizia guztiengana eta zure errukiak blai egin ditzala erakundeen bazterrik ezkutuenak. Aginte publikoek gizatasunez eta zuhurtasunez legeak egin eta joka dezatela, saihets dezatela alferrikako zigor igoaldia, espetxea baino min gutxiago emango duten aukeren alde lehia dezatela eta helburu nagusi izan behar duen bergizarteratzea ez dezatela utzi. Graziaren Ama, bigundu itzazu gogorturik dauden bihotzak, garbitu erakundeak, egiturak eta burokraziak. Gizakia eta beronen duintasun hautsi ezina izan daitezela zigor lege osoaren ardatz! Utz iezaguzu eskari berezi bat egiten buruz nahiz gorputzez gaixorik dauden presoen alde, adin handikoen eta euren familietatik oso urrun daudenen alde. Noiz izango ote dugu horientzat egokiago eta gizatiarrago den erantzunik? Maria, gure babes, lagun iezaguzu justizia penala elkarrizketan eta biolentzia ezan ezartzen, sufrimena ahal den gehien gutxitu, bergizarteratzea ziurtatu eta egindako gaitza ordain dezan. Ez utzi, Ama ona, gure patioak ikustatzeari eta moduluetan presente egiteari. Ez dadila inor gelditu zure laguntasun gozo eta pozgarririk gabe. Arnasberri itzazu gure kapelautzak eta boluntarioak, zure ontasun eta itxaropenezko esku luzea izan daitezen. Guztiek aurki ditzatela Jainko Onarengan bakerako eta itxaropenerako arrazoiak. Gure Ama eta Laguntzaile, auzi galduen defendatzaile, otoitz egizu gure alde gatibuen Askatzaile den Kristoren aurrean. Haren graziak eman diezagula egiazko askatasunaren dohaina. Amen.

+ Vicente Jiménez Zamora

Osma-Soriako Apezpikua eta Espetxe Pastoraltzaren Arduraduna

Iturria: http://www.conferenciaepiscopal.nom.es/social/penitenciaria/merced/2006Eu.htm