e-dma gida hondakinei buruzko zenbait prozedura · 2017-03-09 · 1 e-dma gida hondakinei buruzko...
TRANSCRIPT
1
E-DMA GIDA
HONDAKINEI BURUZKO ZENBAIT PROZEDURA
ONTZIEN URTEROKO AITORPENA ONTZIEN HONDAKINAK PREBENITZEKO ENPRESA PLANA PEP-AREN JARRAIPEN TXOSTENA
2015 Otsaila
2
AURKIBIDEA
1. DESKRIBAPENA ............................................................................................................................ 3
2. e-DMA ESKAERA BERRI BAT SORTZEA. ................................................................................... 4
2.1. HASIERAKO BALDINTZAK. ....................................................................................................... 4 2.2. ESKAERA EGITEKO PAUSUAK. ............................................................................................... 5
3. ESPEDIENTEAREN KODIGOA IKUSTEA ................................................................................... 14
3
1. DESKRIBAPENA
Gida honek Ingurumen Deklarazioa baten Eskaera (e-DMA) nola egin eta nola aurkeztu azaltzen du. IKS-eeM aplikazioan sartu behar da hasiera emateko: https://www6.euskadi.net/r49-20878x/eu/s99aSeguridadWar/comunJSP/s99ainicio.do
Hasierako pantailan erabiltzailea identifikatu egin behar da dagokion ziurtagiriaren bidez (IZENPE txartela, NAN elektronikoa edo Fábrica Nacional de Moneda y Timbre-k emititzen duen ziurtagiri elektronikoaren bidez). Aceptar sakatuz gero erabiltzailearen IKS ongietorri pantailara sartzen da, ondoren azaltzen den
bezala:
4
2. e-DMA ESKAERA BERRI BAT SORTZEA
2.1. HASIERAKO BALDINTZAK
Hondakinen arloko izapide edota komunikazio bat egiteko, lehenik eta behin erabiltzaileak kontuan izan behar du aplikazioan sartu beharko dela dagokion eta egokia den txartela erabili behar duela. Eskaera bat sortzeko ondoren azaltzen den bezala, ezkerraldera jo beharko da:
e-environment ���� e-DMA Solicitud
Hurrengo pantailen itxura ezberdina izango da, eskaerak aurkeztuta edo aurkezteke utzi ditugun heinean. Betiere, eskaera egin bitartean, sartutako informazioa gordetzeko aukera egongo da; hala, beste edozein momentuan berriro eskaerarekin jarraitu ahal izango da. Hartara, e-DMA eskaera berri bat egiteko aukera bi daude:
1. Aurkezteke eta zirriborroan dauden eskaera guztien zerrenda kontuan izanik (Eskaerarako ezabagailuak deiturikoa):
Bertan hurrengo bi aukerak ematen dira:
- Aldatu (jarraitu): Aurrez hasi eta gordetako eskaera (bukatu gabe dagoena) jarraitzeko edo
aldatzeko aukera ematen du.
- Eskaera sortu: beste eskaera berri bat sortzeko.
5
2. Eskaera berri bat hastea: e-DMA Eskaera
2.2. ESKAERA EGITEKO PAUSUAK
Eskaera pausu (eta pantalla) ezberdinetan garatuko da. Jarraian pausu horiek zehazten dira. Lehenengo pausuan/pantailan SEKTOREA eta PROZEDURA aukeratuko dira.
Aukeratu honako Sektorea: WASTE - RESIDUOS NO PELIGROSOS
1
Gero, aukeratu Prozedura. Hauetako bat, adibidez:
1 Sektorearen izena Waste-Residuos no peligrosos bada ere, Ontzien aitorpenean hondakin arriskutsuak eta ez
arriskutsuak, biak, sartu behar dira.
1. PAUSUA
6
OUA: Ontzien urteroko aitorpena PEP: Ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa plana PEPJT: PEP-aren jarraipen txostena
Behin izapidearen SEKTOREA eta PROZEDURA aukeratuta, pantaila berdinean beherago deskripzio bat
eskatzen da: Deskripzioa: Era laburrean, aipatu zehazki zeri buruzkoa den eskaera. Adibidez “Ontzien urteroko
aitorpena”, “Ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa plana” edo “PEP-aren jarraipen txostena”.
7
Bigarren pausuan/pantailan: hemen Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztu edota bidali behar zaizkion dokumentuak erantsi ahal izango dira. Hau da, aurretik aukeratutako prozeduraren izapidea egiteko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko tokia da.
2. PAUSUA
8
Pantaila honek hiru atal ditu: 1. ATALA: Informazio atala: aurreko pausuan bete diren datuak ditu.
2. ATALA: Derrigorrezko dokumentazioa: Eskaerarekin jarraitu ahal izateko gutxienez erantsi behar
diren dokumentuak. Gerta liteke aukeratutako prozeduraren izapidea egiteko derrigorrezko dokumentaziorik ez egotea. Kasu horretan, taula hau hutsik agertuko da eta dokumentaziorik erantsi gabe izapidearekin aurrera egin ahalko da.
Dokumentuak eransteko eta bidatzeko Fitxeroa gehitu botoiaren bidez ekipo lokalean sartu eta bidali
nahi den dokumentua aukeratu (Ontzien aitorpenaren kasuan kalkulu-orri eran bidali behar da -Excel, Open officeDformatoan).
9
3. ATALA: Aukerazko dokumentazioa: derrigorrezkoa ez den dokumentazioa, baina bidali nahi
duzuena.
Aldaketa guzti hauek burutu daitezen Dokumentuak Sendotzea botoia sakatu beharko da.
Aurkeztu beharreko dokumentu guztiak igo dituzunean (ok egoera), eskaerarekin jarraitzeko botoia
aktibatuko da.
10
Eskaerarekin jarraituta, hurrengo pantailetan agertzen direnak bete beharko dira: Hurrengo pantaila arduradunaren deklarazioari dagokio:
3. PAUSUA
11
Helbide elektronikoa oso garrantzitsua da Ingurumen Sailburuordetzak e-DMA Eskaerarekin zerikusia daukaten jakinarazpenen abisuak helbide horretara helduko direlako. Helbide elektroniko berdina bi hutsunetan jarri daiteke, edo bi helbide elektroniko. Garrantzitsuena, lehenengoa da:
Azken pantaila horretan posta elektroniko helbideak derrigorrezko datuak dira, hau da, hauek bete gabe ezinezkoa da jarraitzea.
Oharra: Eskaera osoan zehar Gorde botoia agertuko da. Horrek momentura arte egindakoa gordetzeko
aukera ematen du, geroago jarraitu ahal izateko.
4. PAUSUA
12
Agertuko den hurrengo pantailak erantsi diren dokumentuen laburpena eta beste daturen bat azaltzen du:
Azkenik, e-DMA Eskaerarekin jarraitzeko Sinatu botoia sakatu behar da.
Sinadura hau IZENPEren bidez egiten da. Horretarako, IKS-eeM aplikazioan sartu garen txartela bera
txertatuta egon behar du.
Eta horrela, e-DMA Eskaeraren Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu denaren ziurtagiria ematen da (inprimatu), sarrera erregistroarekin.
5. PAUSUA
6. PAUSUA
7. PAUSUA
13
MOMENTU HONETAN e-DMA ESKAERA AURKEZTU DA ETA EGINDA DAGO
14
3. ESPEDIENTEAREN KODIGOA IKUSTEA
Eskaera aurkeztuta dagoenean, sistemak automatikoki kode bat ematen du. Kodea ikusi ahal izateko
hurrengo pausuak jarraitu behar dira: Hasierako egoera bezala IKS-eeM aplikazioaren sarrerako orria hartu.
Lehenik, modulu honetara sartu:
e-environment ���� Nire Espedienteak
Hurrengo pantailan aurkeztutako dataren arabera ordenatutako espedienteen zerrenda ikus daiteke.
Espedientea aurkitzeko bi modu daude, zuzenean zerrendaren bidez edo Iragazi botoiaren bidez.
Helburu den espedientea aurkitu ondoren, kodea zutabean agertzen den zenbakia kontuan izan beharko
da. Zenbaki hura Ingurumen Sailburuordetzak IKS-eeM aplikazioaren bidez espedienteari ezartzen dion kodea da. Besteak beste: