droga ilegalen konposaketa euskadi 2015 · 2015. 7. 30. · 3. ai laket!! jesusen mirabeak kalea 40...
TRANSCRIPT
1. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
DROGA ILEGALEN KONPOSAKETA
EUSKADI 2015
2. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
01
05 06
03 0402AuRkEzpENA
ANALIsIEN EmAItzAk
ONDORIOAk
ANALIzAtutAkO sustANtzIAk
LAbORAtEGIRA bIDALItAkO LAGINAk
sARRERA
3 ORRIALDEA
12 ORRIALDEA 34 ORRIALDEA
5 ORRIALDEA 8 ORRIALDEA4 ORRIALDEA
3. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Txosten hau Ai Laket!! elkarteak EAEn gestionatzen dituen programetan jasotako eta analizatutako 1.089 laginen emaitza da. Lagin hauek elkarteak dituen analisi teknikekin (erreaktibo kolorimetrikoak eta kapa fineko kromatografía) analizatu dira eta hauetako 285 lagin jaso egin dira Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren (RMN) teknikaren bidez analisi kuantitatiboa burutzeko.
01AuRkEzpENA
Txosten honek purutasunaren, aizunduraren eta toxikotasunaren informazio pribilegiatua eta zehatza ematen digu. Informazio oso baliotsua aisialdian erabiltzen diren sustantzien kontsumoan arriskuak gutxitzeko.
4. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
02sARRERA
Objetibotasunean eta zorroztasunean oinarritutako prebentziorako ikuspegi batekin jardun ahal izateko, beharrezkoa da sustantzia psikoaktiboen merkatu beltzaren errealitatea ezagutzea. Izan ere, merkatu honek ez du inongo osasun kontrolik, drogak fabrikatzen eta banatzen dituztenen artean praktika osasungaitzak ahalbidetzen ditu eta arrisku bat suposatzen dute erabiltzaileak diren biztanleriaren zati horrentzat.
Badira 12 urte substantzia toxikoen detekzio goiztiarreko zerbitzu hau dugula, Euskal Unibertsitate Publikoko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrean (SGIker) burututako Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (RMN). Osasun Publikoko eta Adizioen Zuzendari tza eta SGIkeren artean egindako hitzarmenari esker, kalitatezko analisi zerbitzu bat izan dezakegu, azkarra eta eraginkorra.
SGIkeren analisien emaitzak, kalean jasotakoekin konparatzen dira, egon daitezkeen aizuntzeaz ohartaraziz eta estatu mailako eta Europako datuekin konparatuz.
5. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
03mOmENtuAN ANALIzAtutAkO sustANtzIAk
Egindako analisi guztiak kontuan hartuko ditugu sustantzien ikuspegi global bat izateko, burutzen ditugun eskuhartze gehienen ardatza hau izaten dela aprobetxatuz.
Ondorengo taulak 2014 urtean analisi kualitatiboen bidez aztertutako laginen emaitzak ditugu:
6. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
SUStAntzIA EmAItzAK zº
hAxIs ANALIzAtutAkO LAGINAk
217
PSIKOAKTIBITATE ALTUA
149
PSIKOAKTIBITATE ERTAINA
56
PSIKOAKTIBITATE BAXUA
12
kOkAINA ANALIzAtutAkO LAGINAk
134
KOKAINA 60
KOKAINA + LEBAMISOLA
20
KOKAINA + ANESTESIKOA
BAKARRIK
4
KOKAINA+ ANALGE-SIKOA BAKARRIK
5
KOKAINA + BESTE KONBINAZIOAK
43
KOKAINA NEGATIBO 2
EstAsIA ANALIzAtutAkO LAGINAk
85
MDMA 80
MDMA + BESTELAKOAK
MDMA NEGATIBO 5
bEstELAkOA ANALIzAtutAkO LAGINAk
36
ANABOLIZANTEAK 9
HEROINA 1
OPIOA 4
SUStAntzIA EmAItzAK zº
mARIhuANA ANALIzAtutAkO LAGINAk
428
PSIKOAKTIBITATE ALTUA
248
PSIKOAKTIBITATE ERTAINA
126
PSIKOAKTIBITATE BAXUA
54
ANfEtAmINA ANALIzAtutAkO LAGINAk
274
ANFETAMINA 117
ANFETAMINA + KAFEINA
121
ANFETAMINA + BESTE KONBINAZIOAK
32
ANFETAMINA NEGATIBO
4
kEtAmINA ANALIzAtutAkO LAGINAk
23
KETAMINA 13
KETAMINA + BESTELAKOAK
5
KETAMINA NEGATIBO 5
bEstELAkOA ANALIzAtutAkO LAGINAk
LSD 2
HONDDOAK 3
Rcs 5
BESTELAKOAK 12
1. Taula: Momentuan egindako analisien emaitzak
7. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
1. Grafikoa: 2014ean kualitatiboki analizatutako lagin mota eta kopurua
HAXIS MARIHUANA KOKAINA ANFETAMINA EXTASIA KETAMINA BESTELAKOAK
450
400
350
300
250
200
150
100
50
0
8. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
04 LAbORAtEGIERA bIDALItAkO LAGINAk
SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrera 284 lagin bidali dira, anfetamina izanik sustantziarik analizatuena (138 lagin). Kokaina 65 lagin, estasi 31 lagin eta ketamina 18 lagin ere bidali dira. Bestalde, beste 32 sustantzien analisia ere burutu da, besteak beste, heroina, opioa, research chemicals, meskalina, mongiak, e.a.
9. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
2. Grafikoa: Laborategira bidalitako lagin mota eta kopurua
KOKAINAANFETAMINA MDMA KETAMINA BESTELAKOAK
160
140
120
100
80
60
40
20
0
138
65
3118
32
2. Grafikoak analisi kuantitatiboa burutzeko laborategira bidali diren lagin mota eta kopurua azaltzen ditu, eta kalean erabiltzen diren sustantzien kalitatearen inguruko argazkia egiten laguntzen digu.
10. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
18 sustantzia berri detektatu eta identifikatu dira, eta hala, urtero hazten doa detekzio berrien zerrenda, gero eta zabalagoa eta osatuagoa izanik. Sustantzia batzuk printzipio aktiboak dira, besteak aizuntzaileak, diluitzaileak edota erreakzioaren ezpurutasunak. Ondoren aurkezpen labur bat dugu:
25I-NBOME fenetilaminen familiako sustantzia bat da, bizigarria baino izaera psikodelikoagoa duena. Bere efektuak oso dosi baxuetan igartzen dira eta hori dela eta potentzial altua dauka. Dosifikazioa errazteko paper lehorgarrian azaldu ohi da LSDaren antzera. Duela gutxi azaldu da sustantzia hau eta gutxi ikertu da bere inguruan, hala ere, intoxikazio kasu batzuk sortatu dira.
GBL kolorerik gabeko likidoa da, uretan disolbatzen dena eta GHB sustantziaren aitzindaria. Azken sustantzia honek aisialdiko erabileratan gehiago agertzen da. Transformazio honetan eragiten duten entzima kantitatea ez da zehatza eta beraz honen emai tzak neurtzea zaila da. Sustantzia hau egun Espainiar estatuan ez dago fiskalizatuta eta hori izan daiteke bere aisialdiko erabileraren arrazoi bat.
AL-LAD LSD sustantziaren analogoa da. Bere efektu psikodelikoen potentzia LSDaren antzekoa da baina iraupen laburragoa dauka. Bere historia berria da eta beraz ez dira epeluzeko efektuak ezagutzen.
PARGY-LAD LSDaren analogo bat da. Alexander Shulginek bere deskribapena egiten du Tihkal liburuan. LSDak baino potentzia baxuagoa dauka. Normalean paper lehorgarrietan azaltzen da.
2- METOXIKETAMINA (2 MK) Sintesi berriko sustantzia da eta beraz ez dago informazio askorik pertsonengan dituen eraginen inguruan. 2014ean lehendabiziko aldiz gure analisietan azaldu da eta ketamina balitz moduan saldua izan zen.
LSA (azido lisergikoaren amida) ergolinen familiako alkaloide bat da eta efektu aluzionogenoak dira. Ahobidetik kontsumitzen da eta bere efektuek 6 eta 10 ordu bitarteko efektuak dituzte.
TESTOSTERONE PROPIONATO sustantzia anabolizante esteroidea da eta atleta erabileran aurkitzen da, indarra eta masa muskularra hazteko. Muskulu barneko injekzioaren bidez hartzen da eta emaitzak optimizatzeko gutxienez 3 egunetatik behin hartzen da.
BOLDENONA UNDECILATO testosteronatik deribatutako esteroide bat da albaitaritzan erabiltzen dena eta propietate anaboliko eta apur bat androgenikoak ditu. Albaitaritzan erabiltzen denez eskuragarritasuna dauka eta horregatik erabiltzen da. Masa muskularra potentziatzeko eta indarra areagotzeko erabiltzen da.
2014ko DEtEKtAtUtAKOEn zERREnDA
Printzipio aktiboak
11. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
A N A S T R OZO L emakumeen bularreko kantzerrerako medikamentu moduan erabiltzen da. Atletek eta fisiokulturistek esteroideen zikloaren parte moduan erabiltzen dute, izan ere, gorputzak sortzen dituen estrogenoak gutxitzen ditu. Komerzializatuta dagoen medikamentua denez, espero ez diren efektuen inguruko fitxa dauka.
ESTANOZOLOL Sintesi proteikoa bizitzen duen farmako anabolizantea da eta elikagaien zaporea, apetitua eta gorputzeko masaren indizea areagotzen du. Orokorrean ondoezetarako erabiltzen da, anemia, anorexia, metabolismo proteikoaren alterazioetarako…e.a. Atletek eta fisiokulturisten erabileratan desio ez diren efektuak adierazten dira kasu erdietan gutxi gora behera.
NMT N-METILTRIPTAMINA triptaminen familiako konposatu bat da. Hainbat landareren hosto, azal eta adarretan aurkitzen da, adibidez Virola, Akazia, eta Mimosetan. Askotan N,Ndimetiltriptamina (DMT) y 5metoxiN,Ndimetiltriptamina (5MeODMT) konposatuekin erlazionatzen da. Ematen duenez NMTa ez aktiboa da ahoz hartuz gero eta ez ditu efektu psikoaktiboak, hala ere, monoaminooxidasa entzimaren inhibitzaile batekin aktiboa bilakatuko litzateke.
PSEUDOEFEDRINA efedrinaren diastereoismeroa da, Efedrinak baino efektu ahulagoak eragiten ditu nerbio sistema zentralean. Alkaloide natural bezala aurkitzen da Ephedra major eta Ephedra vulgarisen konposaketan.
Eszipienteak:
ESTER DE GLICEROL sustantzia modu likidoan eta giroko tenperaturan aurkitzen den alkohol bat da, ez du usainik eta higroskopikoa da. Biskositate koefiziente altua du eta zapore gozoa dauka. Xarabeak egiterakoan eszipiente moduan erabiltzen da eta hau da bere erabilerarik ohikoena.
BENCILO BENZOATOA sustantzia zaragar, zorri eta bartz bezalakoei kontra egiteko konposatu organiko bezala erabiltzen den emultsio likidoa da.
BENCÍLICO ALKOHOLA kolorerik gabeko likidoa da, usain suabe eta ona daukana eta olio esentzial ezberdinetan erabiltzen dena. Modu naturalean ekoizten da landare ezberdinetan, hainbat frutetan eta teetan.
LINOLEIKO AZIDOA elikaduratik jaso beharreko premiazko gantzazidoa da. Elikaduraren industrian asko erabiltzen da.
HEPTAETILENGLICOL alkohol baten erauzketan eszipiente moduan erabili da baina ez dugu ezagutzen eszipiente moduan bere erabilera zabaldua dagoen.
Sintesiaren ezpurutasunak:
BMK (BENCILMETIL CETONA) maila internazionalean kontrolatua dagoen sustantzia bat da, izan ere, anfetamina eta honen deribatuen fabrikazioan erabiltzen da. Hori dela eta, laginetan aurkitzen denean sintesiaren ezpurutasunaren emaitza da. Bere erabilera ekiditea gomendatzen da ez baitira bere epe luzeko eraginak ezagutzen.
12. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ondoren, sustantzia hauen analisien emaitzak azalduko ditugu:
05ANALIsIEN EmAItzAk
13. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
KALAmUA
Burutzen ditugun haxis eta marihuana analisiak cannabinoide garrantzitsuen nagusitasuna aztertzen du (THc, cBN eta cBD). THca da potentzial psikoaktibo handiena duena, baina kalamuaren psikoaktibitatea neurtzeko cannabidiol (cBD) eta cannabinolarekin (cBN) duen interakzioa kontuan hartu behar da, izan ere, hauek THcaren potentzia handitu edo gutxitzen dute hauen presentziaren arabera.
Kalamua, bai haxis eran eta bai marihuana moduan, gehien erabiltzen den sustantzia ilegala da eta Ai Laket!!en gehien aztertzen dugun sustantzia. 2013arekin alderatuz, jasotako haxis eta marihuana laginen kopuruak gora egin du.
Ondoren, 3. Grafikoan azkeneko 3 urteetan burututako analisi mota eta kopuruak ikusten dira:
3. Grafikoa: 2012,2013 eta 2014an kalamu analisi motak eta kopuruak
2012 OROKORRA
HAXIS
2013 OROKORRA 2014 OROKORRA
MARIHUANA
%57 %43 %60 %40 %66 %34
14. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Azkeneko urteetako tendentziarekin jarraituz, haxisarekin alderatuz jasotako marihuana laginak hazi egin direla ikusten dugu. Ematen du marihuana laginen igoerak bat egiten duela autolaborantzaren igoerarekin.
Analizatutako 217 haxis laginei dagokionez, guztiek cannabinoide printzipalen presentzia erakutsi zuten. Egindako analisiak aztertuz, ondorengo grafikoan jasotako marihuana eta haxis laginen psikoaktibitate maila ikusi dezakegu aurreko urteetako emaitzekin alderatuz.
4.grafikoa. 2012,2013 eta 2014-ko kalamu laginen psikoaktibitatea
ERTAINA ERTAINA ERTAINAALTUA ALTUA ALTUABAXUA BAXUA BAXUA
450
400
350
300
250
200
150
100
50
0
244
171
248
149102
72
77
126
5623 25
6 7
5412
150
111
69
2012 2013 2014
HAXISAMARIHUANA
15. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Haxis laginen psikoaktibitatea altua dela esan dezakegu, izan ere laginen %68ak psikoaktibitate altua erakutsi zuten, aurreko urtean baino balore altuagoak hain zuzen. Bestalde, azpimarragarria da ere psikoaktibitate baxua erakusten duten lagin kopuruak behera egin duela aurten. Psikoaktibitate baxuko laginak %5,5a dira.
Analizatutako 428 marihuana laginen inguruan, azpimarratzekoa da jasotako lagin kopurua asko hazi dela, lehengo urtean baino %60 gehiago jaso dira. Lagin hauetatik %58ak psikoaktibitate altua erakutsi dute, lehengo urtean antzera. Psikoaktibitate baxua erakutsi duten laginak %12 dira eta esan beharra dago lagin hauek kasu gehienetan uztaldi garaian jasotakoak direla, laginak bere potentzial guztia garatu ez duenean hain zuzen. Beraz, lagin hauek lehortze prozesu osoa egitean seguruenik prikoaktibitate altuagoa izango zuten.
Renovatiorein daukagun hitzarmenari esker 2014ean 19 lagin analizatu dira kuantitatiboki GcFID teknikaren bidez.
Ondoren, laginen formatuaren arabera emaitzen laburpenak eta bataz bestekoak ditugu:
CANNAbINOIDEAk LOREEtAN
thC CbD CbN CbG thCV CbDV Ip*
LAGIN KOPURUA 15 15 15 15 15 0
MAXIMOA 21,43 0,15 0,53 1,85 0,39 449,51
MINIMOA 14,52 0,02 0,07 0,57 0,02 88,43
BATAZ BESTEKOA 10,72 0,06 0,16 0,90 0,12 269,46
*Psikoaktibitate indizea: THc+cBN/cBD
CANNAbINOIDEs EN REsINAs
thC CbD CbN CbG thCV CbDV Ip*
LAGIN KOPURUA 4 4 4 4 4 0
MAXIMOA 34,50 6,41 2,81 3,58 0,34 0,03 289,39
MINIMOA 15,73 0,11 0,49 1,56 0,18 0,02 2,68
BATAZ BESTEKOA 24,71 3,09 1,48 2,37 0,26 0,01 144,57
*Psikoaktibitate indizea: THc+cBN/cBD
Emaitzak analizatuz ikusi dezakegu haxis laginek bataz bestez marihuana laginek baino cannabinoide gehiago dituztela. Hala ere, hauen psikoaktibitatea ez da altuagoa, izan ere, psikoaktibitatea cannabinoideen proportzioaren arabera kalkulatzen da.
Marihuana laginen bataz besteko psikoaktibitate maila 269 da eta haxis laginen aldiz 144. Bata eta bestearen arteko aldea handia da, cBD baloreak haxis laginetan altuagoak baitira.
16. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
KOKAInA
Kokaina Klorhidratoa kolore zuriko konposatu organikoa da. Hauts eran azaltzen da, normalean kristalizatua. Kokaren hostotik erauzten da prozesu kimiko baten bidez eta landarean dituen 17 alkaloideetako bat da.
2014 urtean 134 kokaina lagin analizatu dira kualitatiboki eta hauetako 65 kuantitatiboki.
Momentuan bertan egiten ditugun analisien bidez (kapa fineko kromatografia) aizuntzaile batzuek detektatu ditzakegu, hala nola, fenazetina, lidokaina, kafeina, lebamisola, benzokaina, prokaina eta parazetamola. Bestalde, froga honez gain, laginak duen purutasunera gerturatu gaitezke. Laginaren erabiltzailearen aukeraren arabera froga bat edo bestea burutzen da, nahiz eta kasu gehienetan biak burutu, froga batek bestea osatzen baitu.
Badira konposatu batzuk ia lagin guztietan azaltzen direnak, hala nola, ezpurutasun naturala, erreakzioaren ondorioz azaldutako ezpurutasunak edota diluitzaileak. Hauek, lagina laborategian analizatu ostean ikusten dira.
Analisi kualitatiboei dagokionez, ikusten dugu laginen %55ak nolabaiteko aizundura duela. Gehien azaltzen den aizuntzailea lebamisola da, izan ere laginen %15ak erakutsi honen presentzia. Hala ere, kasu gehienetan hainbat aizuntzaileen konbinazioak azaltzen dira, laginen %32an hain zuzen ere. Beraz, lebamisola jasotako lagin erdietan baino gehiago azaltzen da.
Aipagarria da ere bi laginen kasua, izan ere, analisi kuantitatiboak esperotako printzipio aktiborik ez zutela erakutsi zuen (iruzurrak). Kasu hauetan, laginek aizuntzaile ezberdinen proportzioak zituzten.
Guztira 66 kokaina lagin aztertu dira kuantitatiboki laborategian, analisi zerbitzuetan jasotako kokaina laginen %49a. Ondoren, 5.grafikoak konposaketen bataz bestekoak erakusten digu:
5.grafikoa: 2014eko kokaina laginen bataz besteko konposaketa.
KOKAINA
%64
ANALGESIKOAK
%6
ANESTESIKOAK
%11
LEBAMISOLA
%7
AZU
KREAK %
3E
ZP
UR
UTA
SU
NA
K %
3B
ES
TE
LA
KO
AK
%5
DIS
OLB
AEZ
INA
K %
1
17. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
5. Grafikoan ikusten dugun bezala kokaina printzipio aktiboaren kontzentrazioaren bataz bestekoa %64a da. Hainbat dira portzentaje maila nabarmenean azaltzen diren konposatuak: lebamisola %7, azukreak %3, analgesikoak %6, kafeina 55, anestesikoak %11, erreakzio ezpurutasunak %3 eta disolbaezinak %1.
Laginen purutasuna %0 eta %97.4 artean dago. Beraz, begibistakoa da lagin batetik bestera purutasun alde handiak daudela. Lagin gehienek, %48ak, %75 eta %100 arteko purutasuna zuten. Azpimarratu behar da 2013ean %75 eta %100eko purutasun artean zeuden lagin kopurua %41a zirela.
35
30
25
20
15
10
5
0%0-25 %25-50 %50-75 %75-100
15
9 9
32
6.grafikoa: 214ean purutasun tarteak.
18. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Laginen errealitatea ezagutzeko, purutasunaz gain, kontuan hartu beharra dago zenbat laginetan azaltzen diren bestelako aizuntzaileak. 7. Grafikoan ikusten ditugu datu hauek. Lebamisola laginen %57an aurkitzen dugu, lehengo urtean baino lagin gutxiagotan hain zuzen ere.
100%
80%
60%
40%
20%
0%
%89
%30
%52
%24 %21 %12 %12
EZPURUTASUNAK LEBAMISOLA FENAZETINA TETRAKAINA KAFEINA LIDOKAINA PRIKAINA
AIZUNTZAILEAK
7.grafikoa: 2014ean laginek erakutsi duten aizuntzaileen portzentajeak.
19. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Aurreko urteko datuekin egindako konparazioetan ikusten dugu purutasunak %7 egin duela gora 2. Taulan ikusi dezakegun bezala. Igoera honen ondorioz, aizuntzaileak %33ra jaisten dira.
2000-2013 artean kokina-aizuntzaile kontzentrazio joerak
uRtEA kOkAINA AIzuNtzAILE EtA DILuItzAILEAk
2002 %83 %15
2004 %72 %13
2005 %77 %13
2006 %78 %20
2007 %62 %26
2008 %63 %19
2009 %60 %28
2010 %57 %29
2011 %48 %45
2012 %50 %46
2013 %57 %43
2014 %64 %33
Izan ere, purutasun portzentajeak zuzenean lotuta dago aizuntzaileen portzentajeekin. Ondoren, 8. Grafikoan azkeneko urteetan kokainan purutasun, aizundura eta ezpurutasun naturalen joerak ikusten dira:
8.grafikoa: 2010-2014 arteko kokaina-aizuntzaile kontzentrazioen joerak.
Azkeneko urteetan kokainaren purutasunaren igoera egonkortu da, izan ere 2011ko %48atik aurtengo %64ra igo da.
marra (kokaina) marra (aizuntzaileak kokainan) marra (ezpurutasunak kokainan)
20. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
AnFEtAmInA
Anfetamina sulfatoa feniletilamina konposatu organikoen familiakoa da. Normalean hauts zuri eran azaltzen da eta usain kimiko handia izan ohi du, bere ezaugarrien arabera eduki behar ez lukeena.
Anfetamina 274 lagin analizatu dira eta hauetatik 138 laborategira bidali dira kuantifikatzeko. Anfetamina lagin asko analizatzen jarraitzen dugu eta aurten gehien analizatu dugun bigarren sustantzia da. Anfetaminaren presentzia altua izan ohi da lan egiten dugun testuinguruetan. Bestalde, sustantzia honek aizuntze handia erakutsi du aurreko urteetan, baina joera hau aldatzen ari da ondoren azalduko dugun bezala.
Aztertutako 274 anfetamina laginetatik %57ak nolabaiteko aizuntzea zuen, kasu gehienetan kafeina, edo kafeina beste aizuntzaileren batekin batera. Gainera, 4 laginek negatibo eman zuten esperotako printzipio aktiboari, hau da, ez zuten anfetaminarik.
Aurreko urtean, 4metilanfetamina sustantzia detektatu zen hainbat anfetamina laginetan eta honen inguruko oharrak argitaratu genituen. Hori dela eta, arreta berezia jarri da analisi kolorimetrikoei eta bestelako molekula anfetaminikoak aurkitzeko susmoa zegoen kasuak laborategira bidali dira.
Guztira RMN zerbitzura 138 lagin bidali dira, jasotako laginen %49 hain zuzen ere. Ondoren, 9. Grafikoak 2014 urtean aztertutako laginen bataz besteko konposaketa erakusten digu. Aipagarri da anfetaminaren purutasunak gora egin duela %36tik %46ra.
9.grafikoa: 2014 urteko anfetamina laginen konposaketaren bataz bestekoa.
ANFETAMINA 5%
KAFEINA 5%
BE
ST
ELA
KO
AK 3
%
SIN
TES
IAR
EN
EZ
PU
RU
TAS
UN
AK 7%
DISO
LBAEZIN
AK 2%
9. Grafikoan ikusten dugun bezala, analizatutako anfetamina laginek duten printzipio aktiboaren kontzentrazioa %46koa da. Kafeina portzentajea beherago kokatzen da, %42an hain zuzen. Presentzia areagotu duten bestelako sustantziak, sintesiaren ezpurutasunak dira, %7a hain zuzen ere. Azpimarratzen dugu, aurten laginek erakutsi duten metanol kontzentrazioa %4koa dela.
Aurtengo daturik azpimarragarriena anfetamina portzentajeen igoera da, dagoeneko %50era hurbiltzen dena. Honelako daturik ez da jaso 2007. Urtetik.
Aipagarria da kafeinaren presentziak behera egin duela laginetan. Lehengo urtean laginen %84ak kafeina zuen eta aurten soilik laginen %68ak. Metanola laginen %45ean egoten jarraitzen du.
21. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Purutasun tarteen arabera laginak banatzen baditugu, laginen %60a %50eko purutasuna baina gutxiago zutela ikusten dugu eta %40ak %50 baino purutasun handiagoa. Beraz, banaketa nahiko orekatsua da.
50
45
40
35
30
25
20
15
10
5
0
4144
20
33
%0-25 %25-50 %50-75 %75-100
10.grafikoa: 2014ean anfetaminaren purutasun tarteak
3.taulan 2002tik aurrera aizuntzaile eta diluitzaileek izandako garapena ikusten da:
uRtEA ANfEtAmINA AIzuNtzAILEAk EtA DILuItzAILEAk
2002 %25 %74
2004 %30 %68
2005 %34 %61
2006 %35 %64
2007 %49 %48
2008 %33 %66
2009 %26 %71
2010 %28 %70
2011 %23 %73
2012 %18 %80
2013 %34 %65
2014 %46 %42
3.taula: 2002-2013 bitartean anfetamina-aizuntzaile kontzentrazio joerak
22. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Aurretik esan bezala, azpimarragarria da aurten purutasunaren bataz bestekoak gora egin duela. Izan ere, 2008tik 2012ra purutasunak behera egin zuen eta 2013tik aurrera goranzko joera ikusten ari gara. Ondoren, anfetamina eta kafeina kontzentrazioen arteko harremanen joerak ikusten dira grafikoan:
11.grafikoa: 2012-2014 arteko anfetamina-kafeina kontzentrazio joerak
2012 2014
Grafiko honetan begibistaz ikusi daiteke 2012tik aurrera anfetaminaren kontzentrazioa hazten joan den heinean, kafeinaren kontzentrazioak behera egin duela.
23. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Bestalde, azkeneko urteetako laginetan hain ohikoak ez diren sustantzia batzuek azaldu dira, hala nola, anfetaminaren deribatuak edota sintesiaren ezpurutasunak. Sustantzia honen presentzia nahi gabekoa izanagatik ere, azken urteetan hazten ari da.
2000 2005 2009 2011 2012 2013 2014
PMA (4METOXIANFETAMINA)
1 7 1
NAFTIL ETILAMINA 1
1-FENETILAMINA 1 8 6 1 1
N-METILANILINA 1
4-FLUORANFETMINA 2 1
HIDROXIANFETAMINA 1
4-METILANFETAMINA 8 31 26 16
FENIL-2-NITROPROPANO 1
DI-B-FENILISOPROPILAMINA 1
4-FENIL-2-BUTILAMINA 1
FORMILANFETAMINA 1
AcETILANFETAMINA 3 3
4-METANFETAMINA 5
BENcILMETILcETONA 31
antzia hauetatik presentzia handiena daukana 4MA (4metilanfetamina) da. Speeda 4Marekin azaltzen da 2 aitzindari nahastu ostean emandako sintesiaren emaitzatik. Ez dakigu bi aitzindari hauen nahasketa nahita edo nahi gabe burutzen den. Dosifikazio berdina buruz gero, sustantzia honek anfetamina sulfatoak baino toxikotasun handiagoa du, beraz,
EmCDDA-Europol Joint Report on a new psychoactive substance: 4-methylamphetamine © European Monitoring centre for Drugs and Drug Addiction, 2012
garrantzitsua da speed laginetan bere presentzia antzematea. Autore batzuen arabera, 4MAk ez du anfetamina sulfatoak duen potentzial bizigarria eta horren ondorioz pertsona erabiltzaileak gehiegizko dosifikazio bat egin dezake. 1
24. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Gehien agertzen den bigarren sustantzia bencilmetlcetona (BMK) da. Sintesiaren ezpurutasun bat da eta bere erabileran arreta jartzea eta kontuz ibiltzea aholkatzen dugu ez baitira epe motz eta luzean izan ditzakeen eraginak ezagutzen.
Mota askotako sustantziak azaltzen direla ikusten dugu eta batzuk bakarrik denbora tarte batean aurkitu direla, urte bat edo bi eta gero desagertzen dira.
25. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
mDmA
MDMA, anfetamina sulfatoaren modura, feniletilaminen familiakoa da. Hauts, kristal edota pilula moduan azaldu ohi da.
Guztira 85 lagin analizatu dira eta hauetatik 31 laborategira bidali dira kuantifikatzeko. Printzipio aktiboa detektatzeko frogan, laginen %94ak positibo eman zuen eta momentuan bertan ez zen inongo aizuntzailerik antzeman. 5 laginek negatibo eman zuten esperotako printzipio aktiboari (lagin guztien %4a). Kasu hauetan, momentuan bertan froga kolorimetrikoak burutu ostean eta jasotako emaitza esperotakoa ez zenean, lagin horren kontsumoa ekiditea gomendatzen da eta laborategira bidaltzea bere analisi zehatzerako.
Guztira 31 MDMA lagin bidali dira RMN zerbitzuan analizatzeko, guztiaren %36a. 13. grafikoan azaldutako bataz besteko konposaketa daukagu:
MDMA
%76
LAKTOSA %7
BE
ST
ELA
KO
AK
%7
KALTZIO
SULFATOA %10
13.grafikoa: 2014ko MDMA laginen bataz besteko konposaketa
13. Grafikoan, estasia laginen bataz besteko konposaketan ikusten dugun bezala, printzipio aktiboaren kontzentrazioa %76koa da bataz bestez. Gainontzeko konposatuak hauek dira: kaltzio sulfatoa eta laktosa diluitzaile gisa (%10 eta %7); kafeina (%1) eta bestelako konposatuak neurri txikiago batean azaltzen direnak, gehienetan laginak MDMA printzipio aktiboa ez zuen kasuetan. Kasu hauetan laginak dextrometorfanoa eta metilona zuen.
26. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ohiko joerari jarraituz, ondorengo grafikoan ikus daiteke lagin askok purutasun handia zeukatela, %67ak hain zuzen ere.
14.grafikoa: 2014ean MDMA-ren purutasun tarteak
25
20
15
10
5
0
5 3 3
21
%0-25 %25-50 %50-75 %50-75
MDMAren purutasun tarteak zuzenean lotuta daude sustantzia hau azaltzen den formatuarekin. Azkeneko urteetan sarritan MDMA gramo eta gramo erdiko unitateetan saldutako kristal moduan saldu dira, kapsuletan sartu gabe edota piluletan konprimitu gabe. Erabiltzaileen artean, formatu honetan saldutako MDMAk “kristal” izena hartzen du. Ematen du aisialdi merkatuan gero eta presentzia handiago duela formatu honek eta lagin hauen purutasuna estasi pilulena baino altuagoa dela eta hala da: kristal formatuan azaldutako estasi laginek purutasun handia dutela baieztatu dezakegu. Ai Laket!!ek burutzen dituen esku hartzeetan ez da hain ohikoa pilulak jaso eta analizatzea, beraz esan daiteke, “kristala”ren erabilera hedatuago dagoela pilulena baino, behintzat guk lan egiten dugun testuinguruetan.
27. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Sustantzia honen purutasun joerak ikusirik esan dezakegu azkeneko bi urteetan MDMA laginen purutasuna egonkortu egin dela eta ez direla duela 5 urte ikusten ziren bariazioak nabari, izan ere, orduan gabezi bat sumatu zen eta estatistikek aldaketak eman zituzten. Ondorengo grafikoan ikusten den moduan, joeraren marrak egonkor jarraitzen du, naiz eta 2011tik beherakada txiki bat dagoen.
Orokorrean, baieztatu dezakegu MDMA sustantziaren bataz besteko purutasuna balore altu eta oso altuetan dagoela laginak duen formatuaren arabera (kristala, pilulak), nahiz eta joeran beherakada txiki bat sumatzen den. Aurten eman den beherakada txiki hori, aurkitu diren iruzurrekin dago zuzenki lotuta. Izan ere, bi “kristal” laginetan ez da esperotako printzipio aktiboa aurkitu eta horrelako gertaerak ohikoagoak izan ohi dira pilula formatuan.
15.grafikoa: 2011-2014 arteko MDMA kontzentrazio joerak
28. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
KEtAmInA
Ketamina, aisialdirako droga bezala azaltzen denean usainik gabeko hauts txuri eran azaldu ohi da. Hauts hau forma likidoan lurruntze prozesu bat eman ostean azaltzen da. Formatu honetan jaso ditugu analisirako bildutako laginak.
Aurten, momentuan bertan 23 ketamina lagin analizatu dira eta hauetako 16 laborategira bidali dira, %69a. Laginen %31ak (5 lagin) ez zuen esperotako printzipio aktiboa eta ondorioz laborategira bidali ziren lagin susmagarri gisa.
16.grafikoa: 2014ko ketamina laginen bataz besteko konposaketa
KETAMINA %48
BESTE-
LAKOAK %9
METOXETAMINA %19
KREATINA
%14
EFREDRIN
A %
9
KA
FE
INA
%6
Analizatutako laginetatik 5ek ez zuten ketaminaren presentziarik. Hauetako 1 lidokainaz osatuta zegoen, beste 1 kafeinaz eta beste 3ak metoxetaminaz. Iruzur modura klasifikatu dezakegun lagin bat nabarmendu nahi dugu. Ketamina modura saldu zen baina 2MK sustantzia zela jakin genuen. Sustantzia hau oso berria da, lehendabiziko aldiz 2013an azaldu zen Europako 2 herrialdeetan eta oso informazio gutxi dago bere erabileraren arriskuen inguruan.
Deigarria da ketamina 3 laginetan efedrina sustantzia aurkitu dela aizuntzaile gisa. Gainera, lagin batean mefedrona kantitate txiki bat aurkitu zen.
Ondoren, RMN bidez analizatutako laginen emaitzak aurkeztuko ditugu:
Bataz besteko konposaketaren grafikoaren arabera, laginen %48a ketaminaz osatua dago, %30 aizuntzailez eta gainontzekoa eszipientez.
Nabarmentzekoa da aizuntzaileen gorakada, era berean, zuzenean lotua dagoena laginen purutasunaren jaitsierarekin.
29. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
18.grafikoa: 2002-2014 bitartean ketamina kontzentrazio joerak
17.grafikoa: 2014ean ketamina purutasun tarteak.
5
%0-25
9
2
%25-50 %75-100%50-75
10
9
8
7
6
5
4
3
2
1
0
Ondoren, 17. Grafikoak aztertutako laginen purutasun tarteak azaltzen dizkigu:
Ikusten den bezala, %50 eta %70 arteko purutasun tartean kokatzen dira lagin gehienak. Aldaketa bat ikusten da aurreko urteetako datuekin alderatuz. Izan ere, ketaminaren konposaketan joera aldaketa deigarri bat antzematen da. Lehengo urtetik, sustantzia honen purutasuna %81etik %48ra jaitsi da. Aurreko urteetan, erabiltzaileen eskuetara iristen zen purutasun handienetako sustantzia zen ketamina.
Ondorengo grafikoan purutasun jaitsiera ikusten da:
30. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
BEStELAKOAK
Bestelako sustantzia hauen atalean esan beharra dago normalean honelako laginak laborategira bidaltzea gomendatzen dela, gutxieneko sustantzia hauek hobeto ikertzeko. Aurten jasotako 36 laginetatik 32 laborategira bidali dira eta hauen konposaketa ondorengo atalean ikusiko dugu. Sustantziak talde ezberdinetan sailkatu ditugu: opiazeoak, research chemicals, haluzinogenoak eta besteak.
sustANtzIA REf./ JAtORRIA
pRINtzIpIO AktIbOA %
bEstELAkOAk %
OPIOA GASTEIZ
6,90 MORFINA
3,10 KODEINA
1,50 TEBAINA
88,50 ZELULOSA ETA KALTZIO KARBONATOAREN NAHASKETA
OPIOA GASTEIZ
9,60 MORFINA
2,70 KODEINA
0,60 TEBAINA
87,10 ZELULOSA ETA KALTZIO KARBONATOA
OPIOA GASTEIZ
6,90 MORFINA
3,04 KODEINA
1,22 TEBAINA
89,04 ZELULOSA ETA KALTZIO KARBONATOA
HEROINA GASTEIZ 10,50 HEROINA
31,60 KAFEINA
18,30 KALTZIO SULFATOA
39,60 PARAZETAMOLA
4. taula: opiazeoen taldeko laginen emaitzak
31. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Opiazeoen taulatik nabarmendu behar dugu, aurten heroina lagin bat analizatu ditugula eta hau oso aizundua zegoen, heroina laginetan ohikoa izaten den moduan. Bestalde, analizatutako opio laginen baloreak ohiko tarteetan kokatzen dira. Ondorengo grafikoan jasotako opio laginen bataz besteko konposaketa azaltzen da:
18.grafikoa: 2014ko opio laginen bataz besteko konposaketa
ZELULOS ETA KALTZIO KARBONATOA 87,55
MORFINA 7,8
KOD
EIN
A 2
,95
TEBAINA 1,11
Sustantzia psikoaktibo berri (NSPNuevas Sustancias Psicoactivas) moduan sailkatutako laginen konposaketa ondorengo emai tzen taulan ikusi dezakegu. Aipatzekoa da aizuntze gutxi ematen dela honelako laginetan.
sustANtzIA REf./ JAtORRIA
pRINtzIpIO AktIbOA %
bEstE-LAkOAk %
DOc GASTEIZ 99,3 0,7 METANOL
LSA GASTEIZ 0,2 LSA 99,8 ZELULOSA
2cE GASTEIZ 11,3 2cE 65,2 LAKTOSA; 23,5 KALTZIO
SULFATOA
2MK SOPELANA 50,6 2MK 43,7 KREATINA; 5,7 TAURINA
DMT GASTEIZ 55,5 DMT 9,8 NMT; 34,7 KALTZIO
SULFATOA
2cE GASTEIZ 2,4 2cE 63,9 LAKTOSA; 38,5 KALTZIO
SULFATOA
25I-NBOME GASTEIZ 0,5 25I-NBOME 99,5 ZELULOSA
AL-LAD GASTEIZ 0,2 AL-LAD 99,8 ZELULOSA
PARGY-LAD GASTEIZ 0,2 PARGY-LAD 99,8 ZELULOSA
MEFEDRONA BERGARA 100 MEFEDRONA
5. Taula. Research Chemicals laginen emaitzak
32. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ondorengo taulan haluzinogenoen taldeko laginen emaitzak ditugu:
6. Taula: haluzinogenoen taldeko laginen emaitzak
sustANtzIA REf./JAtORRIA pRINtzIpIO AktIbOA %
bEstELAkOAk %
SAN PEDRO KAKTUSA GASTEIZ 43,5 MESKALINA 56,5 SAKARIKO KONPLEXU NATURALAK
SAN PEDRO KAKTUSA GASTEIZ 50,2 MESKALINA 49,8 SAKARIKO KONPLEXU NATURALAK
LSD GASTEIZ 0,2 LSD 99,8 ZELULOSA
LSD ELGOIBAR 0,2 LSD 99,8 ZELULOSA
MESKALINA BARAKALDO 12,4 MESKALINA 87,6 ESTRAKTU NATURALA
PSILOcYBES cUBENSIS GASTEIZ 0,4 PSILOZIBINA 99,6 HONDAKIN BEGETA-LAK
Azkeneko taulan proiektuetan jaso ditugun sustantzia anabolizatzaileen emaitzak ditugu. Aurten honelako sustantzien analisirako eskaerak jaso ditugu eta 4 lagin laborategira bidali dira. Hala ere, hemendik aurrera ezin izango dugu honelako laginik jaso, sustantziaren ezaugarriak eta erabilerak direla eta. Izan ere ez dira SGIkerekin dugun hitzarmenaren baitan sartzen.
7.taula. Bestelako sustantzien laginen emaitzak
sustANtzIA REf./JAtORRIA pRINtzIpIO AktIbOA %
bEstELAkOAk %
ANABOLIZANTEA GASTEIZ 11,2 TETOSTERONA PROPIONATO
12,0 GLIZEROL ESTER; 41,2 BENcILO BEN-
ZOATROA; 1,7 BENcI-LIcO ALKOHOLA; 33,9
LINOLEIKO AZIDOA
ANABOLIZANTEA GASTEIZ 17,2 BOLDENONA UNDEcILATO
11,7 GLIZEROL ESTER; 37,3 BENcILO BEN-
ZOATROA; 1,7 BENcI-LIcO ALKOHOLA; 32,1 LINOLEIKO AZIDOA
ANABOLIZANTEA GASTEIZ 0,5 ANASTROZOL 80,7 ETANOL; 18,8 HEPTAETILENGLIKOL
ANABOLIZANTEA GASTEIZ 2,9 ESTANOZOLOL 80,8 ETANOL; 16,3 HEPTAETILENGLIKOL
33. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Azkeneko taulan, bestelakoak bezala sailkatutako laginak ditugu, sustantzia hauek gutxiengoak dira gure programetan.
Taula: Bestelakoak bezala sailkatutako laginen emaitzak
sustANtzIA REf./ORIGEN pRINCIpIO ACtIVO % OtRAs %
SUSMAGARRIA GASTEIZ 100 LIDOKAINA
SUSMAGARRIA GASTEIZ 100 LIDOKAINA
SUSMAGARRIA GASTEIZ 100 LEBAMISOL
GHB BASAURI 100 GBL
PILULA EZEZAGUNA GASTEIZ 4,8 IBUPROFENO
16,5 PSEUDOEFEDRINA
12,4 KALTZIO SULFATOA
66,30 LAKTOSA
PILULA EZEZAGUNA GASTEIZ 41,7 PSEUDOEFEDRINA 35,7 KALTZIO SULFATOA
22,60 LAKTOSA
SUSMAGARRIA GASTEIZ 8,5 FENAcETINA 6,5 LIDOKAINA
6,2 TETRAKAINA
78,8 INOSITOL
SUSMAGARRIA GASTEIZ 93,9 SAKAROSA
5,3 GLUKOSA
0,7 AZIDO ZITRIKOA
0,1 ETANOL
34. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
06ONDORIOAk
EHUko SGIker zerbitzura laginak bidaltzeko sistemak, Ai Laket!!ek analizatutako laginen konposake-taren informazio iturri nagusia izaten jarraitzen du. Erabiltzen duten metodoa (RMN) dagoen metodorik egokiena dela uste dugu eta Europako drogen analisi programa ezberdinen erreferente internazionala.
35. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ai Laket!! elkarteak analizatutako drogak bat datoz EAEko jendarteak gehien kontsumitzen dituen sustantziekin. Aurten guztira 1.197 lagin analizatu dira.
Aurten ere esan dezakegu gehien kontsumitzen den droga kafeina dela alde handiarekin, izan ere, Ai Laket!! elkarteak analizatutako lagin gehienetan aizuntzaile moduan azaltzen da. Hala ere, aurten sustantzia honen presentziak aizuntzaile bezala behera egin du, anfetamina eta kokaina laginen purutasunaren igoeraren ondorioz, sustantzia hauen aizuntzaile bezala azaltzen baita sarri.
Marihuana eta haxis laginen handiagotzea nabarmentzen dugu. Lehengo urtearekin alderatuz, kalamu laginak %40 hazi dira eta lagin kimikoak aldiz %14 jaitsi dira. Honek eragina dauka laborategira bidalitako laginekin, izan ere aurten 284 lagin bidali dira lehengo urtean 321 lagin bidali ziren bitartean.
Garrantzitsua da detektatutako sustantzia berrien atala, batez ere, printzipio aktiboei eskainitakoa. Urtero detektatutako sustantzia kopurua hazten doa eta zerrenda honek hazten jarraitzen du. Aurten 12 printzipio aktibo berri analizatu dira, lehengo urtean 5 berri detektatu ziren bitartean. Bestalde, 3 aizuntzaile berri, eszipiente berri bat eta sintesiaren ezpurutasun berri bat detektatu dira. Ai Laket!!en detektatutako sustantzien erregistroan 150 sustantzia ezberdin baino gehiago ditugu dagoeneko.
Kalamuen analisiak aztertuz ikusten dugu, gero eta marihuana lagin gehiago analizatzeko joera dagoela haxisarekin alderatuz. Joera honek azken 4 urteetan dihardu baina azkeneko urtean gehiago nabarmendu da. Bestalde, haxis laginen psikoaktibitatea hazi egin dela antzeman dugu. Datu hauek egindako haxis laginen analisi kuantitatiboekin bat datoz. Erretxinen psikoaktibitate indizea 3,47tik 8,47ra hazi da eta baita laginek duten THc proportzioa. Datu honek balioztatu egiten du momentuan bertan egindako analisiak.
Kokainaren purutasunak hazten jarraitzen du, 2011 urtean hasitako joerarekin jarraituz. Aizuntzaileei dagokionez, aurten anestesikoen erabilerak gora egin du bestelakoenak behera egin duen bitartean, batez ere lebamisolarena eta azukreena. Lebamisolaren presentziak behera egin du nabarmen, izan ere, 2014ean analizatutako laginen %76an azaldu zen eta aurtengo laginen %52an. Hala ere, aizuntzaile moduan sustantzia honen erabilerak nabarmena izaten jarraitzen du.
Joera aldaketa nabarmenena an-fetamina laginetan ikusi digu. 2 urteetan sustantzia honen puru-tasunak gora egin du %18tik %46ra. 2007. Urtetik lehendabiziko aldiz, kafeina portzentajea anfetaminarena baina txikiagoa da. Izan ere, analizatutako sustantzien herenak purutasun altua erakutsi du, %75 eta %100 bitartekoa. Lehendabiziko aldiz, bencil-metilcetona (BMK) detektatu da sintesiaren ezpurutasun bezala eta laginen %22an azaldu da. Bestalde, 4MAk sustantzia askotan azaltzen jarraitzen du.
36. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
MDMA laginen purutasunak behera egin du arinki. Jaitsiera hau, beste sustantzia batzuen presentziarekin lotuta dago, izan ere, dextrometorfanoa eta metilona azaldu dira iruzurren kasuan. MDMAak purutasun altua edo oso altua izaten jarraitzen du eta aurten analizatutako sustantzien artean bataz bestez purutasun altuena duen sustantzia da.
Ketamina, %80ko purutasuna zuen sustantzia bat izatetik bataz bestez %49 izatera pasatu da. Izan ere, lagin batzuk aizunduta zeuden, batzuek efedrinarekin eta besteak mefedrona edo metoxetaminarekin. Ketamina, analizatzen genuen sustantzia puruena izatetik, aizuntzaile asko izatera eta purutasun ertain bat izatera pasatu da. Gainera aurten aizunduraz gain, iruzurrak ere antzeman dira eta horren ondorioz ketaminaren purutasuna jaitsi egin da nabarmen.
Beste sustantzien atalean ikusten dugu gehien analizatutako sustantzia Sustantzia Psikoaktibo Berriak (Nuevas Sustancias PsicoactivasNSP) deiturikoa direla. Berritasun gisa, aurten merkatu beltzeko sustantzia anabolizan-teak jaso ditugu analisirako. Lagin hauek aizunduta izateko arriskua dute zirkuitu horretan dauden garantia faltagatik.
Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu sustantzia guztien inguruan antzeman dugun joera aldaketa, izan ere, urte batean hauen bataz besteko konposaketa aldatu egin da eta beraz erabiltzaileetan dituzten efektuak ere. Analisi zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko apustua egiten dugu informazio baliagarri hau lortu ahal izateko.
Gure esker ona azaldu nahi diegu osasun zainketa bilatuz, arriskuak gutxitzeko gomendioak barneratu eta gure analisi zerbitzua erabili duten erabiltzaile orori. Zuen jarrera, pazien-tzia eta eskuzabaltasunari esker ez balitz ez litzateke posible izango.
37. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com