5
Fernando Morillo
Zure arimarentruke
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 5
6
© Txalapartak edizio honena
© Fernando Morillok obrarena
Editorial Txalaparta e.m.l.Navaz y Vides 1-278. Posta kutxa31300 Tafalla nafarroa
Tel. 948 70 39 34Fax 948 70 40 [email protected]
azala eta bildumaren diseinua
Esteban Montorio
maketazioa
Monti
inprimaketa
RGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia
isbn
978-84-8136-531-3lege gordailua
bi. 3.270-08
txalaparta[amaiur]
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:15 Página 6
7
Minbiziaren aurkako lubakietan zabiltzaten heroi isil guztiei
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 7
8
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 8
Bizitza bizitzeko bi modu daude.Bata, ezer miragarririk izango ez balitz bezala. Bestea, guztia miragarria balitz bezala.
albert einstein
9
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 9
10
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 10
eguneroko egia
kaosaren zientziak erakusten duen moduan, al-daketa txikienak ere sekulako ondorioak ekartzenditu zenbait sistematan. Askotan entzungo zenuen,irakurle: litekeena da Brasilen dabilen tximeletabaten hegalditxoak urakan bat abiatzea Miamin.Edo Bilbon. Edo norberaren baitan. Gure bizitzaere, ez gutxitan, halako lege kaotikoek zuzentzendutela ematen du. Horrela, gertaera ñimiño batetik(esate baterako, aintzat hartzen ez dugun esaldi ga-rrantzigabe batetik) ezin konta ahala hari askatzendira. Eta hari horietariko asko amildegirantz doaz.Eta gu ere bagaramatzate.
—Buruko minez nago, Bernat –esan zidan Irurik. Bernat ni naiz, noski. Eta Iruri neska-laguna, pi-
sukidea eta aitortu ezineko ametsa nuen. Sarritan,liskarrez liskar ibiltzen baginen ere.
11
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 11
—Ez nau harritzen –aurpegiratu nion, haserre-pun-tu batez–. Ezetz esaten ez ausartzeagatik izango da.
Hitza omen da bidea. Konponbidea. Ez beti. Ba-tzuetan nahasteko baino ez baitu balio, nork bereerara ulertzeko erabiltzen duenean, batik bat. Non-dik datorkigu etengabe elkarren aurka jokatu beha-rra? Bizikidetzaren ezinbestea? Eguneroko platera-ri falta zaion halabeharrezko gatza, asperraldiak joez gaitzan?
Hitzak, hitzak, hitzak. Orain, duela urtebeteko egun madarikatu hura
gogoratzen dudan bakoitzean, saminak zeharka-tzen nau erraien barrenetik buruko azken ile-pun-taraino. Baina orduan ez nekien zer etorriko zengero, eta orain bai. Orain badakit nolako urakan ba-satia eratu zen hegaldi txiki hartatik.
—Lanean ilundu arte geratzen naizen azkenekoaldia izango da –ziurtatu nahi izan zidan Irurik–.Benetan.
—Hori esan zenuen aurreko hilean. Eta baitaazkenaurrekoan ere.
Iruri abokatu zebilen, bulego ospetsu batean.Ospearen ordaina lana zen. Lana erruz. Lana goi-zez, arratsaldez eta maiz iluntzez. Gauren bat edobeste erori izan zen inoizka, egun hartan bezala.
—Zor diet. Badakizu –justifikatu zen. Nik Iruri ezagutu aurretik, bolada ekonomiko
txar samarra igaro zuen neskak. Bulegoko nagu-
12
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 12
siek mailegu salbatzaile bat egin omen zioten, etaharrezkero zorretan sentitu zen haiekin. Baina ezdiru zorretan (guztia itzuli zien), sentimentaleanbaizik, mesedeagatik. Aise uler nezakeen hori. Bai-na nekez, ordea, zor hura kitatzeko etengabeko or-dainean ibili behar izatea. Ez zen bidezkoa.
—Mesedez, Bernat –tematu zen Iruri–. Ulerezazu.
—Ba ez dakizu ba azkenean onartuko dudala–esan nion–. Beti onartzen dizut eta.
Tonuak lañoa izan nahi zuen, baina ez nueninondik inora ondo kalkulatu. Izan ere, oparitzathartuko zuela uste izan nuen, nire maitasunarenerakusgarri edo. Txapa-behera, ordea. Beste hain-bestetan bezala. Bai irristakorra sentimenduarengramatika…
—Ezin dut –jaurti zidan Irurik, bat-batean su-tsu–. Horrela hasten zarenean, ezin dut irentsi.Ezin dut jasan. Ez. Orain ez hasi santua bazina be-zala! Nik ere pairatu behar ditut-eta zureak. Eta ezgutxitan!
—Ei, ei, Iruri, lasai gaitezen. Trankil. Ez dakitzer demontre, baina ohi baino urduriago ikustenzaitut. Benetan diotsut, ez naiz adarra jotzen ari.Egia esaten badizut, pixka bat kezkatuta naukazu.Benetan. Zergatik ez duzu lasaigarriren bat har-tzen? Inoiz baino lan handiagoa egiten ari zara az-ken hilabeteotan. Horrek estutu egiten zaitu, eta
13
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 13
inoiz baino ozpinago za… gabiltza –zuzendu nuen,azken segundoan–. Biok gabiltza.
—Hara bestea –egotzi zidan–. Inoiz baino lanhandiagoa diozu. Eta zuk? Ikerkuntza amaigabehorretan sartuta egun batean eta hurrengoan…
—Ez da gauza bera. —Aaaa, jakina, señorito hori. Ez nuen gogora-
tzen. Zurea beti desberdina da. —Nik ordu dezente sartzen ditut lanean, baina
nik erabakitako jarduna da. Nik erabakitako iker-kuntza. Zu gogoz kontra ari zara azkenaldian, bateregustatzen ez zaizkizun kasuak eta ardurak hartzen.Nik, gutxi edo asko, gozatu egiten dut. Zu indarrikgabe gelditzen ari zara. Entzudazu: une honetan atse-dena behar duzu, arnastea baino are gehiago.
—Ba al dakizu zer? Ez zait zure hitzen doinuagustatzen. Ezta batere. Baina nazkatuta nago ezta-baidatzeaz. Kito. Zergatik ez dugu uzten?
—Ados. Guztiz. Isilik geratu ginen apurtxo batez. Irurik begiak
itxi eta esku bat eraman zuen kopetara. —Mina –esan nuen, begi-bistakoa zena ahoska-
tuz–. Mina duzu. Egun batzuk daramatzazu horrela. —Bai. Egun batzuk. Lehen ez dizut esan, ordua
eskatu dut medikuan –azaldu zidan Irurik–. Biharjoan behar dut.
—Hara. Ba, oso ondo iruditzen zait. Lasaitzekozerbait emango dizu, ikusiko duzu. Ea, orain joan
14
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 14
zaitez ohera eta etzan pixka batez. Afaria prestatu-ko dut. Abisatuko dizut mahaia jarrita dagoenean.
—Egingo al zenuke?—Horixe esan dut. Iruriri behingoan samurtu zitzaion begirada. —Banekien –jarraitu zuen–. Ez zara adierazi
nahi izaten duzun bezain gogorra. Zergatik amaitubehar dugu beti horrelako ika-mika tontoak iza-nez?
—Geneetan idatzita daukagulako? –txantxeta-ko tonua jarri nuen–: Piperra baino piperragoa za-relako?
—Baboa halakoa. —Erabat. Ea, segi ohera. Gero deituko dizut.—Mila esker. —Segi. Segi!
15
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 15
16
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 16
meteoritoak aztertzeko programa
bernat rezabal dut izena eta ingeniari informati-koa eta fisikaria naiz. Ikertzea gustatzen zait. Asko.Eta uste dut esan daitekeela lana obsesio dudala,zaletasun baino gehiago. Txikitatik ibili nintzen bi-la, ulertzen ez nuen guztia azalduko zuten erantzu-nen bila.
Izarrak, malkoak, zuhaitzak edo liburuak: hain-beste zegoen bildu eta behar bezala neureganatuezin nuena. Hainbeste ideia eta amets jarraitzeko,arakatzeko eta biluzteko. Harago iristen saiatzennintzen, une oroz. Pixka bat gehiago ikusteko. Pix-ka bat gutxiago itotzeko. Jakin-gose amaigabe ho-rrek fisikara eta informatikara eraman ninduen,eta, Irurik askotan esaten zidan bezala, ordutikzientziaren jonkia izan nintzen. Eta naiz.
Horri lotuta, aitortu beharra dut zorte handiaizan nuela orain lauzpabost urte. Zortea, bai. Zien-
17
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 17
tziaren alorrean mugitzen naiz, arrazionaltasun ma-tematikoaren eremuan, baina hor ere, tarteka-mar-teka, berebiziko garrantzia dauka zori hutsak. Fisi-ka eta informatikako karrerak amaitu eta laneanhasi nintzeneko garai hartan, programa informati-ko bat garatu nuen (ia denbora-pasa, ia jolasean),meteoritoen erortzearen inguruko ikerketa estatis-tiko bat egiteko. Ez zen programa bereziki konple-xua, baina bai originala. Edonola ere, ez zeukanerabilpen praktikorik, eta burua trebatzeko eta zo-rrozteko sortu nuen batik bat, bestelako helbururikgabe. Bada, bizitzak ezustean ekartzen duen auke-ra bitxi horietariko bat agertu zitzaidan bidearenerdian, eta espero ez nuen aldagai berri bat azalduzen: Jokin.
Jokin laguna nuen, urteak baziren ere elkarikusten ez genuela. Ikaskideak izan ginen Fisikakokarreraren hasieran, baina Jokin unibertsitatez uni-bertsitate hasi zen orduan, eta kontinentez konti-nente. Ez zen leku berean egotekoa eta ikastekoa.Nomadatasun hura gorabehera, ahal genuen ba-koitzean saiatzen ginen elkartzen, batere errazaizaten ez zen arren. Ni hamaika proiektutan ibil-tzen nintzen oro har, eta Jokinek, karrera amaituzuenean ere, munduan zehar jarraitu zuen, orain-txe irakasle Kaliforniako Institutu Teknologikoan,oraintxe ikerlari Berlingo Max Planck Institutuan…eta abar, eta abar. Bizpahiru urtean behin baino
18
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 18
ezin izaten ginen elkartu eta, horrenbestez, pozhandiz hartzen genituen halako aukera bakanak.
—Bank of American egiten diat lan –azaldu zi-dan Jokinek, gure azken topaketan.
Nire bat-bateko harridura ez nuen inola ere an-tzeztu.
—Hi? Banku batean? Baita zera ere! –atera zi-tzaidan–. Etengabe ari haiz lana aldatzen, baina…banku batean? Ez diat sinesten. Ez huke astebeteere iraungo halako batean lanean. Aspergarriegiahiretzat.
—Hala duk, ba. —Eta zer demontre egiten dik bat fisikari peto
bikain batek finantzen munduan?—Bitxia ematen badik ere, zientzia. Zientzia
egiten ari nauk –zehaztu zidan, irribarre alai ba-tez–. Ezarpen-funtsen fluktuazioak ikertzen ditiat,diru-gordailuak, inbertsioak, transakzioak… Dena,tresna estatistiko aurreratu batzuk erabilita. Neurribatean, fisikako karreran ikasi genuen mekanikaestatistikoaren antzekoa duk.
—Dirua ikertzen duk. Interesgarria. Partikulakbalira bezala har daitezke txanponak, ala? –galdetunion, artean guztiz sinetsi ezinda–. Diru asko ze-gok munduan… baina ez al da edonola ere gutxiegiemaitza erabilgarriak lortzeko? Trilioika txanponbeharko lirateke! Edo pertsonak hartzen dituzuekontuan? Okerragoa, orduan, askoz pertsona gu-
19
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 19
txiago zeudek txanponak baino. Hik ezagutukoduk Isaac Asimov dibulgatzailearen psikohistoria,ezta?
—Nola ez! Fundazioak liburuetan azaltzen duk.Asimovek ideia interesgarria izan zian. Hemendikez-dakit-zenbat mendetara, gizakien kopurua izu-garri hazi da, galaxia osoan barreiatu ondoren.Hainbeste ugaldu dira, partikula balira bezala harbaitaitezke. Eta partikulak bezala ikertu, mekanikaestatistikoarekin egiten den moduan.
—Hire laneko hori antzeko zerbait duk?—Bai. Baina alde garrantzitsu batzuk zeudek
mekanika estatistiko klasikoarekin –argitu zidanJokinek–. Esate baterako, partikulek ez ditek kon-tzientziarik. Ez ditek beldurrik. Gizakiek bai. Joeranagusi gutxi batzuk ditiztek. Eta horrek kalkuluorokorrak errazten ditik.
—Egiatan ari haiz, kabroi hori.—Horixe egiatan!—Gizakiak ikertzen ari haiz… —Begira ezak –tabernako paper-zapi bat hartu
eta hantxe bertan hasi zen formula batzuk idazten–.Ez dituk bereziki konplexuak. Jendeak sortutakomugimendu ekonomikoak aurresateko eta harenarabera neurriak hartzeko balio ditek. Hurbilpen gi-sa, behintzat.
Biziki interesgarria iruditu zitzaidan: posibleote zen gizakion jokamoldea mekanika estatistiko
20
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 20
hutsez kalkulatzea… eta beharbada eraldatzea? Jo-kinek paperean idatzitako formulak ikustean, dan-ba-hots batek jo ninduen bete-betean.
—Joño, joño. Oso antzeko formulak erabiltzendituen programa bat egiten ari nauk –aitortu nion,zurturik–. Meteoritoen erortzeari buruzko ikerketaestatistiko bat garatzeko egin nian.
—Bada, beharbada aztertu egin beharko geni-kek –esan zidan, barrez–. Sekulako dirutza ordain-tzen zigutek fisikarioi ikerketa hauek egiteagatik.Egundokoa, ordea. Ezingo huke imajinatu ere egin.
Besoak gurutzatu eta urrunera begira geratuzen Jokin.
—Zer? –galdetu nion–. Zer pasatu zaik orainburutik?
—Entzun. Benetan esan diat aurrekoa. Hik bu-ru ona duk ezohiko formulak asmatzeko, eta egiaesango diat: katigaturik gabiltzak ikerketarekin.Ideia berriren baten bila ari ninduan azkenaldion.Auskalo, beharbada hire programa horrek bideitsutik ateratzeko balio ziguk. Zergatik ez didakerakusten?
Leonardo da Vincik esaten zuen moduan, pla-zerik handiena ulertzearen poza da. Halako pozezgainezka joan ginen etxera, eta astirik galdu gabealderatu genituen Jokinen formulak eta nire pro-gramarenak. Berehala jabetu ginen: bi sistemak ba-liokideak ziren, neurri handi batean. Bata bestea-
21
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 21
ren osagarri erabil zitekeen, itxuraz. Karrera garai-ko zirrara amaiezinak jo gintuen orduan.
—Hau egundokoa duk, Bernat. Egundokoa!–atera zitzaion Jokini.
Ibili gabeko bide bat usaindu genuen… etamunduan ez zegoen indarrik geldituko gintuenik.
Ez luzatzeko, eta labur esateko, bion artean fin-du eta egokitu genuen programa, bankuek ikertunahi zituzten formulak erabiltzeko. Ondoren, Joki-nek etxeko lanak egin zituen: zenbait banku han-diri erakutsi zien, eskaintzaile onenari emango zio-la esanez. Zintzo izanda, ez dakit ziur zenbaterainozen garrantzitsua edo baliagarria gure lan hura,baina Jokinek aipatu zizkidan diru-zifrak zorabia-tzeko modukoak izan ziren. AEBetako inbertsio-banku eskerga batek irabazi zuen enkantea.
Ordainean jaso genuen ondasuna ezin sinetsiz-koa izan zen, niretzat behintzat. Ez zen eztabaida-rik egon Jokinen eta bion artean: erdi bana egin ge-nuen. Nahikoa eta sobera genuen, baita hamaraldiz bizitzeko asmoa edukita ere.
Pixka bat pentsatu ondoren, nire erdiarekin txi-kitako amets ezinezko bat gauzatzea erabaki nuen:laborategi txukun bat erosi, eta gustuko nuen huraguztia ikertzen hasi nintzen. Lau laguntzaile kon-tratatu nituen, langile finak eta gogotsuak guztiak.Oro har, informatikako enpresa batzuentzat egitengenuen lan, freelance modura, baina nik ezin nuen
22
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 22
baztertu nire barruko zientzialari orojalea, eta bes-telako atal batzuk erantsi nizkion laborategiari, as-kotariko ikerketak egiteko.
Emaitza ekonomikoak lortzeko estutasunik ezneukanez, proiektu eroak edo ezohikoak aurkez zi-tzatela eskatzen nien langileei. Zenbat eta ikerkun-tza originalagoak eta erakargarriagoak, orduan etahobeto. Materialen fisika, ingeniaritza kimikoa,bioteknologia… Denetik pixka bat ukitzen genuen.Kanpoko behatzaileren batek ikusi bagintu inoiz,umetzat hartuko gintuen ziur asko: lan gogorreanbaino gehiago, jolasean ari ginela irudituko baitzi-tzaion. Ederra baita, oso, benetan gogoko duzunhorretan aritu ahal izatea.
23
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 23
24
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 24
izuaren hasiera
Afaltzeko orduan iritsi nintzen etxera, bainagauetik hurbilago iluntzetik baino. Alegia, beran-du. Beste behin.
—Iruri? –deitu nion, etxean sartu bezain laster. Ez nuen erantzunik jaso. Sukaldeko argia piz-
tuta zegoenez, harantz egin nuen, nire baitan justi-fikazio samur baten bila ari nintzela, berandutuizanagatik. Mahaiaren aurrean aurkitu nuen Iruri.
—Barkatu, atzeratu… –hasi nintzen. Segituan mututu nintzen, ordea, giroan zerbait
bitxia antzeman ondoren. Hutsari begira zegoenIruri, geldi eta isil. Begirada zehaztugabea zeukan.
—Medikutan izan naiz –azaldu zidan, labur etazorrotz.
—Egia, ez nintzen oroitzen –bizkarreko poltsalurrean utzi eta oinetakoen lokarria askatzen hasinintzen–. Eta?
25
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 25
—Ez dakit. Neurologoarengana bidali nau. Irurik kezkatuta zirudien, eta ni kutsatu nin-
duen larritasun hartaz. —Neurologoa –errepikatu nuen, hitza dasta-
tzen bezala. Irribarre behartua egin nion–. Ondo!Horrek hobeto jakingo du buru-kontuez.
—Bai. Baina ez zait gustatu medikuaren begirada. —Jesus, neska. Begi-okerra izango zen gizajoa!
–bota nion, txantxa egin nahian. —Hori izango zen. —Eta noiz joan behar duzu neurologoarengana?—Bihar bertan. —Hara. Horixe eraginkortasuna. Tonu animosoa agertu nahi nuen arren, ez nion
usain ona hartu kontuari. Ez zitzaidan seinale onairuditzen medikua presaka ibiltzea. Aitortuko dutbeldurrak jo ninduela bat-batean. Eta…? Geldi. Geldi.Nire zalantzak eten nituen. Beldurra zen erreakzionormala, baina ez zeukan logikarik alferrik neka-tzen hasteak. Ez orduan behintzat, ezer ez genekiela.
Ezin nion Iruriri nire urduritasuna agerian utzi(hori ere erreakzio normala izango zen): biren kezkagehiegizkoa da, elkar elikatzen baitute. Giza-senariegin nion jaramon, eta axolagabearen eginkizuna be-tetzen ahalegindu nintzen. Oinarrizko jokamoldeahalako egoera batean. Batzuetan, min handiagoa ezizateko modurik onena beste alde batera begiratzeada, ezta? Umetan erortzean bezala: inork ikusten ez
26
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 26
bazaitu, negarra gerora dezakezu (ahal den neurrian,noski!), aukera hobe baten zain.
—Tira, ez da ezer izango –esan nion. —Ziur. —Dena dela, atsedena behar duzu, baina gaur-
tik hasita –gaineratu nion, samurtasunez, eta halaere behar bezain irmo–. Zergatik ez dituzu jaiegunbatzuk hartzen lanean?
—Ezin dut, Bernat. Kasu garrantzitsu baten er-dian gaude.
—Ez zara bulegoko bakarra, aizu! Jende gehia-go dago.
—Baina une honetan guztiok gara beharrezkoak.Bi aste. Gero hartuko dut atsedena.
—Niri eskatzen al didazu? Ez naiz nigatik ari,zure lasaitasunagatik baizik.
—Baina elkarrekin bizi gara. Niretzat garrantzi-tsua da zure onespena. Bi aste.
—Beno, zuk ikusi. Gero, bizpahiru aste jai haritzazu, faborez.
—Horixe egingo dut. Iruriri errieta egiten jarraitzeko gogoa banuen
ere, barruko ahotsak oihu egin zidan. Ez al nintzenni neu antzekoa? Ez al nintzen ni ikerkuntzanmurgiltzen behin eta berriz, mundu osoaren beha-rrak gorabehera? Ardura, grina, jakin-mina, haie-xek nituen joera nagusiak. Eta molotov-koktel ma-darikatu bat osatzen zuten nire barruan.
27
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 27
28
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 28
minbizia
iruriren begietan beldur isila irakurtzen nuen or-du oroz, eta haren ezinegonak urratu egiten nin-duen barrutik. Irurik, betidanik, bere baitan gordeizan zituen halakoak, eta ezer gutxi egin nezakeennik laguntzeko. Kezkaz hitz egiteak kalte egitenziola ikustean, ezer gertatuko ez balitz bezala joka-tzen hasi nintzen neu ere. Ohi baino denboragehiago eman nuen neskarekin, betiere saiatuz ha-ren burutik izua arintzen. Funtsean, ordea, ezgau-za sentitzen nintzen.
Neurologoak eskanerra egitera bidali zuen be-rehala (Tomografia Axial Konputerizatua edo TAKderitzona), eta handik egun gutxitara etorri zirenospitaleko emaitzak.
—Ez da ezer izango –errepikatu nion, batek da-ki zenbat aldiz. Seinale garbia, bestalde, batere la-sai ez nenbilela–. Ikusiko duzu.
Baina bazen zerbait.
29
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 29
—Minbizia –jaurti zuen neurologoak, serio-se-rio, epaiketa lazgarri hartaz guztiz jabeturik.
Entzun genionean, zerua gainera erori zitzai-gun Iruriri eta bioi. Ez nuen ulertu jarraian botazizkigun hitz guztien esanahia, baina mezuarenmamia primeran.
—Minbizia –murmurikatu zuen Irurik, kon-tsultatik atera bezain laster.
Kontrako eztarritik sartua neukan hitza, eta tar-tetxo eder bat behar izan nuen irensteko. Minbizia.Zehazkiago esanda, glioblastoma formaniztuna, tu-more bortitz samar bat. Non, eta garunean.
—Beste mediku batengana joko dugu –propo-satu nion berehala Iruriri–. Ez da lehenbiziko aldiaizango hanka sartzen dutena, aizu.
Irurik lerdoa banintz bezala begiratu zidan,«zuk zer uste duzu?» aurpegiratuz bezala.
—Probak birritan egin dituztela esan du –gogo-rarazi zidan.
Zer esan ez nekiela nengoen. Nola erreakziona-tzen duzu bat-bateko zartako baten ondoren? Kol-pea eman dizute, baina badakizu besteari emandiotena zurea halako hamar dela. Topikoetara jobehar izan nuen:
—Azken urteetan izugarri aurreratu du medi-kuntzak, ez ahaztu hori.
—Ez hasi orain loroarena egiten, Bernat. Nahi-kotan esan du horixe bera medikuak.
30
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 30
—Egia delako. Badakizu egia dela –tematu nin-tzen.
Une hartan, Irurik ez zidan entzuten. Bere bai-tan bildu zen erabat.
—Minbizia –errepikatu zuen. Atoan itolarriturik,alboko horman jarri zuen eskua, euskarri bila bezala.
—Iruri, ondo al zaude? Iruri?Behetik gorantz begiratu zidan. Doinu neutroan
hitz egin zuen, film bateko eszena bati buruz arikobalitz bezala, baina hark oraindik gehiago larrituninduen.
—Jendea hil egiten da, Bernat. —Batzuk, aizu. Beste batzuk ez! Eta garaiz ha-
rrapatu dizute. —Hori ez dakizu. Ez hasi orain zurikeriatan. —Joder, Iruri, ez dakit, ez. Ezin dut jakin! –Bare-
tzen ahalegindu nintzen–. Baina entzun, ondo ate-rako da, ikusiko duzu. Zailagoa zen nik kozinatzenikastea, eta begira, Argiñanoren parekoa naiz orain.
Esan orduko lotsatu nintzen desgaraiko tonta-keria hartaz.
—Penagarria zara txantxak egiten –bota zidan.Hala ere, irribarre txiki bat egin zuen.
—Komedia urruti geratzen zait, egia da –aitor-tu nion.
Iruri begira-begira geratu zitzaidan orduan. Ezzuen ezer esaten, begiratu besterik ez. Negarrez le-hertu zen arte. Elkar besarkatu genuen.
31
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 31
—Bai? Ondo aterako da? –galdetu zidan, negar-zotinka eta haur-tonu ikaratu batez.
Haurrak amaren gezurra behar duenean beza-la: «Txertoak ez du minik egiten, ezta?». Eta amakezetz.
—Jakina –berretsi nion. Besarkada estutu nuen–.Ondo aterako da. Ziur!
Minbizia. Neuronak ziztu bizian ari zitzaizki-dan. Hitza bera zen beldurtzekoa. Min bizia edo bi-ziaren mina, bata nahiz bestea, elkarren antzeko.Zein baino zein urragarriagoa. Minbizia garunean.Gure guaren bihotzean. Nortasunaren sustraietan.
Beldurra, ene. Beldurra. Iruriren gorputza nirearen kontra neukala, dar-
darka eta izuak jota, amildegi bat ikusi nuen ireki-tzen nire aurrean, hondogabea, beltza eta espanta-garria. Nire lana, grina eta egitekoa, betidanik,planteamendu teoriko egokiak aurkitzea izan zen.Auzi zientifiko bat hartu, eta hura ebazteko jarrai-biderik aproposenak lortzea. Eta orain? Itxaropenabiltzen moldatu behar nuen, zirrikitu guztietatikargia ekartzen asmatzeko. Zer egin nezakeen? Eznintzen medikua. Ezer gutxi nekien gaixotasunhartaz.
Egoskorretan egoskorrena naiz, ordea. Burugo-gorrena. Eta edozer egiteko prest nengoen Iruriritxarrik ez gertatzeko. Edozer.
32
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 32
feynman-en irakasgaia
zenbait egunez, gaixotasunari buruzko informa-zioa biltzen ibili nintzen. Liburuak, txostenak, al-dizkariak, tratamenduak, laguntzak, dolu-faseak.Harrapatu nuen guztia.
Glioblastoma formaniztuna. Han edo hemenazaltzen ziren estatistikak urduritzeko modukoakziren: Iruriren minbizi bera zeukaten gaixoek, ba-tez beste, urtebeteko epea izaten zuten. Urtebeteeskas!
Nire baitan, arriskua izatetik erabateko meha-txua izatera igaro zen minbizi hura, oso abiada bi-zian igaro ere. Azken batean, igarotako egun haie-tan guztietan, errealitatea ukatzen harrapatu nuenneure burua. Minbizia ez zen erreala, pentsatzennuen. Edo ez zen hain larria. Edo, konturatzerako,desagertu egingo zen. Edozer gauza onartzeko ger-tu nengoen irtenbide erraz bat ikustearen truke!
33
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 33
Baina, ondoren, ozeanoaren erdian sentitzen nin-tzen atzera, itsasertzetik gero eta urrunago, txalu-parik gabe eta airerik gabe ia.
Ukatzen. Errealitatea ukatzen ari nintzen. Libu-ru batean irakurritako oinarrizko informazioa go-goratu nuen. Duela urte batzuk, Kübler-Ross dokto-reak sailkapen ospetsu bat eman zuen, gaixoek edogalera handi bat izan dutenen jokabidean agertzendiren faseekin. Bost aipatzen zituen Kübler-Rossek,oso ezagunak:
1- ukazioa. Pertsonak ez du onartzen zer gertatzenden.
2- sumina. Batez ere, gazte hiltzen direnen artean.Bizitzaren zati handi bat galdu behar dutelaikusita, amorrutan hasten baitira.
3- negoziazioa. Hitzarmen bat sinatu nahi da hala-beharrarekin edo jainkoren batekin: gaixoakbakean hilko dira, baldin eta pixka bat gehiagoirauten utziz gero, gertakari jakin bat ikusi ahalizateko (ezkontza edo familiako urtebetetzerenbat, esate baterako).
4- Ondoren, sarritan, depresioa dator. 5- Azkenik, aurreko egoera menderatuz gero, onar-
tze fasea iritsiko da: hartan, bakean onartzenda heriotza hurbil dela.
34
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 34
Neure burua ukazioka ikustean, hurrengo pau-soez ohartu nintzen. Suminaren zuloan erortzearnengoen, gainera. Sumina munduaren aurka, gai-xotasunaren aurka, patuaren aurka. Iruri oso gaz-tea zen! Hainbeste zeukan eta geneukan bizitzeko!Nire hezkuntza zientifikoak hurrengo urratsak az-tertzera eraman ninduen, eta ikarak jo ninduen:onartzera iritsiko al nintzen? Baina zerbait onar-tzen duzunean ez zara hura aldatzen saiatzen.Etsiak hartuta amaitu behar al nuen? Ez. Ez!
Ez nuen nahi. Ez nuen inoiz onartuko. Litekeena zen Iruri berez sendatzea. Litekeena
zen alarma faltsu bat izatea. Baina litekeena zen, ha-laber, estatistika nagusitzea, eta bide beltz hark au-rrera egitea. Ukatzen banuen, gero amorrutan egon-go nintzen, ondoren negoziazioari ekingo nion…Azkenean onartzeraino. Ezin nuen bide madarika-tu hura ibili. Ihesbide bat aurkitu behar nuen.
Ataka hartan nenbilela, Richard Feynman fisi-kariaren liburu bat iritsi zitzaidan eskuetara: Whatdo you care what other people think? (alegia, Zeraxola dizu besteek zer pentsatzen duten?). Orrihaiek angustiarik eta adorerik handienak erein zi-tuzten nigan. Feynman aspalditik ezagutzen nuen,noski, XX. mendeko zientzialaririk bikainenetari-koa izan baitzen. Originala. Ausarta. Egoskorra. Ha-ri buruz, ordea, fisikaz haragoko ezer gutxi nekien.Txantxazale amorratua zela, eta bestelako tontake-
35
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 35
riaren bat baino ez. Liburu horretan, Feynman bizi-tzaz mintzo zen, fisikaz gain, eta fisikari haren bes-te aurpegi bat ezagutzeko aukera izan nuen.
Hogei urte inguru zituela, Arlene izeneko nes-ka batez maitemindu zen Feynman. Zoritxarrez,nahiko denbora gutxira, neska gaizki sentitzen ha-si zen. Medikuek ez zioten garrantzirik eman, etaFeynman bere kabuz begiratzen hasi zen zenbait li-burutan. Fisikariari tuberkulosia izan zitekeela iru-ditu zitzaion (garai hartan, gaixotasun hilgarria),eta hala esan zien medikuei. Doktoreek, ordea, la-saitzeko gomendatu zioten behin eta berriro, Feyn-manek inoiz ahaztu ez zuen aditu-irribarre batez.
Azkenean, fisikariak arrazoi. Eta neska, handikurte gutxi batzuetara, hil egin zen. Harrezkero,Feynmanek jaramon handiagoa egin zion bere ba-rru-ahotsari… neska-laguna salbatzeko apur bat be-randu bazen ere.
Feynman ez zen tuberkulosian aditua, ez zenmedikua, baina ustezko autoritateak baino urruna-go iritsi zen. Gardenago ikusi zuen, deformazioprofesionalak (edozein lanbidetan!) begietan txer-tatu ohi duen bendarik gabe. Askotan, hobeto ikus-teko, hobe begirik ez izatea.
Eta nik? Ezin al nuen nik beste hainbeste lor-tu? Ezingo al nion patuari aurrea hartu, eta zerbaitprest eduki? Ni ere ez nintzen medikua, baina baiFeynman bezain egoskorra.
36
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 36
mirariak? non?
emaitzak jaso genituenetik astebetera hasi nin-tzen gehiago estutzen. Probabilitatea nagusitzeazen probableena. Oso litekeena zen minbiziak ohi-ko garapena izatea. Ohiko garapen hilgarria. EtaIruri estatistikaren atzaparretara erortzea. Hain-beste maite nuen zientziak iragartzen zuenez, ha-mar-hamaika hilabete geratzen zitzaizkion, eta da-tu horren errakuntza-tartea txikiegia zen.
Irurik astebeteko tartea eskatu zion medikuari,tratamendua hasi aurretik. Pentsatu egin nahizuen. Non zegoen eta nora joan nahi zuen erabaki-tzeko astia behar zuen.
Nik ere pentsatu nuen tarte hartan. Asko. Mirariak espero izateko diseinaturik gaude. Ez
dut esan nahi diseinatzaile adimendun batek sortugaituela uste dudanik, baina logikoa iruditzen zaititxaropena geneetan zizelkaturik egotea. Nola eutsi-
37
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 37
ko lioke espezie batek, arazo baten aurrean etsiakhartuko balu? Sinesgaitza dena sinesteko eginakgaude, nahitaez. Gazelak sinetsi behar du lehoiabaino azkarragoa izango dela. Lehoiak, noski, alde-rantziz. Eta ni… Ni laster konturatu nintzen mira-riren bat itxaroten nuela. Mirari zientifikoa edo er-lijiosoa izan, bost axola. Litekeenetik kanpokozerbait. Zernahi. Iruriri halakorik gertatu ezin zi-tzaiola sinetsi nahi nuen. Ez zuela merezi. Bidez-koa ez zela.
Baina gertatzen ari zen, eta ez zen inolako mi-raririk agertzen inon. Errealitatea egia zen, eta niregogoan zegoena txakur-ametsa baino ez. Ezinbes-tekotasun horrek beste dilema erdiragarri bateraeraman ninduen zuzenean. Bi bidexka ikusi ni-tuen aurrean.
Alde batetik, ezinezkoa zirudiena egiten ahale-gindu nintekeen: ikertu inork ez bezala, eta etsaimenderaezina konkistatzen saiatu. Hautu hark, os-tera, denbora eskatuko zidan. Denbora luzea, Iruri-ri lapurtu beharko niona. Ordainean, tiket bat ero-siko nuen zorigaiztoko zozketa hartan, eta Irurisalbatzeko aukera bat neukan (ondo txikia izana-gatik ere).
Beste aukera, jakina, Irurirekin egotea zen, aha-lik eta hurbilen, ahalik eta gehien. Laborategiaahaztu, nire barruko borroka-oihuak ahaztu, eta bi-zitzarik biziena atera bizitzari. Urtebetera, mirari
38
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 38
baten zain egongo nintzen, neure buruari galdezkabeste bidea hobea ez ote zen.
Arrazoimenarekin ezbaian aritu nintzen egunoso batez. Zer espero nezakeen nik? Nola pentsanezakeen irabaz nezakeela, hainbestek porrot eginzuten lekuan?
Bi aukera baino ez: edo Iruriren alboan egon,hura zaintzen eta mimatzen, eta ia ziur zimeltzenikusi; edo ikertzen ahalegindu, eta inposiblea ziru-dien zerbait lortu, baina Irurirengandik urrunegi.
Oker ez banabil, Iruri eta biok ohean geundengau batean erabaki nuen bi bide bateraezin horie-tariko zein hartuko nuen.
Irurik albo batean utzi zuen irakurtzen ari zenaldizkaria:
—Kikerekin hitz egin dut –esan zidan. Ezin izan nuen min-ukitu bat saihestu, disimu-
latzen saiatu nintzen arren. —Apaizarekin? –bota nion, ezkutatu ezin izan
nuen mespretxu apur batez. —Ez da apaiza eta badakizu! Zergatik jartzen
zara horrela Kike aipatzen dudan bakoitzean?—Nola jartzen naiz?—Horrela. Alanbrea baino tenkatuago. —Ez da egia. Egia zen, jakina, eta biok genekien. Aurreko
mutil-laguna zuen Kike, eta, artean ere, oso ba-rruan zeukan hark sartu zion arantza. Nik bane-
39
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 39
kien Irurik ezin izan ziola inoiz utzi hura maita-tzeari. Baina nola aurpegiratuko nion hori? Buruakezin du nahierara moldatu bihotza, eta halako kon-tuak ez ditu norberak kontzienteki eraikitzen. Ezaurpegiratzeak, ordea, ez zuen kentzen nik oinazezhartzea.
40
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 40
kike
kike tipo xelebre samarra zen. Isilegia, aukeran.Oso lasaia. Irurirekin urte pare bat egon ondoren,inork espero ez zuen modu eta unean, Jainkoarendeia entzun zuela jaurti ez zion ba neskari.
Jainkoaren deia. XXI. mendean! Halakorik…Aurretik, askotan ibili omen zen mutila elizak
ikusten, meditazio-taldeekin elkartzen, bakardade-uneak bilatzen. Horrelako bitxikerietan. Jende as-koren moduan, egia esan. Baina hortik monasteriobatean sartu nahi zuela erabakitzera ez zegoen tar-te makala.
Berehala ohartu zen Iruri Kikeren erabakia ezzela ero-eroan eta arinkeriaz hartutakoa. Eta neskaezin izan zen Jainkoaren aurka borrokatu. Edo bo-rrokatu bai, baina ez hesi jainkotiarrak zeharkatze-ko lain. Teologiaren bidezidorretan murgildu zenKike. Iruri, berriz, bakardadearen itzaletan.
41
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 41
—Azkenean ere, monasterio batera joango delaesan dit –azaldu zidan Irurik. Oheko burkoa hobe-to jarri zuen, nire aldera begira jartzeko–. Probaegin nahi duela. Oso serio hartu du kontua. Barru-tegiko fraide izateko asmotan dabil.
—Ikusten? Apaiza. —Ez da batere barregarria, Bernat. Zuk txan-
txetan hartzen duzu beti. —Txantxetan? Entzun dudan gauzarik serioe-
netarikoa da. Hogeita hamar urte bete berritan,modelo bat bezain ederra, eta barrutegiko fraidesartu behar duela esaten didazu. Txantxa? Bai zera.Tragedia da hori!
—Kike zintzoa da bere buruarekin. Gehienakez bezala.
—Eskerrik asko, aizu. —Ez dut zugatik esan. —Ez dakit ba. Puska batez isilik geratu ginen, bakoitza bere
sabai-zatira begira. Tonto honek ez zuen asmatupozoia barruan gordetzen luzaro:
—Hartaz maiteminduta jarraitzen duzu –esannion.
—Zurekin nago. —Ez duzu erantzun. —Maite zaitut, hori galdetu nahi baduzu. Biho-
tzez. Bestela ez nintzateke zurekin egongo. —Baina baita hura ere.
42
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 42
—Kike oso berezia izan da nire bizitzan. Ez nu-ke galdu nahi. Eta orain, inoiz baino gutxiago. Ezsaiatu hortik, faborez.
Berriro sortu zen isilaldi luzea. Oraingoan, Iru-rik hautsi zuen:
—Funtsean, uste duzun baino antz handiagoaduzue.
—Kikek eta biok? –harritu nintzen. —Bai. Kikek eta zuk. —Ez dakit zertan. Hasteko, nekez aurkituko du-
zu ni baino ateoagorik. —Ez dauka horrekin zer ikusirik. —Ez? Bada, hura ilehoria da, ni beltzarana, hu-
ra luzea eta fina da, ni baxua eta zabala, hura… –ha-si nintzen zerrendatzen–. Jarraitzea nahi duzu?
—Oraintxe beste antzekotasun bat erakutsi di-dazu –azaldu zidan–: ni amorrarazten maisuak za-rete biak! Baina beste zerbaitegatik esaten nuen.Begira, ideia bat kaskezurrean sartzen zaizuenean,jai daukagu gainerakook. Zuentzat kaltegarria izanarren. Gainerakoontzat kaltegarria izan arren…
Flotazio-marrari zuzendutako torpedoa zen hura. —Egoskorkeriak parekatzen gaitu orduan –esan
nion. —Nolabait. Hark erlijioa hautatu du, zuk zien-
tzia. Baina modu guztiz bertsuan biak. Indar etagogo berarekin.
Kike. Beti gainean neukan itzala. Kike perfek-tua omen zen, duina, onbera eta ondradua. Eta oke-
43
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 43
rrena zen egia zirudiela. Baina egoskorkeriak ber-dintzen gintuen.
—Orduan, haren antza daukadalako zaude ni-rekin? –galdetu nion.
Berez, galdera errugabea zen, edo hala pentsatunuen bota aurretik. Segituan, baina, zaplada ere ba-zela konturatu nintzen.
—Nik ez dut inoiz horrelakorik esan, Bernat–gaineratu zuen Irurik, serio–. Zaren bezalakoa za-relako nago zurekin. Egoskorra eta tematia. Asko-tan zeurekoia. Baina baita noblea eta zintzoa ere.Eta zoroa eta dibertigarria. Zurekin gustura senti-tzen naiz. Babestuta.
—Babestuta –errepikatu nuen, hitza bainogehiago, gori-gori zegoen burdina-puska balitz be-zala. Babestuta? Nola babes nezakeen ondoen, or-dea? Nola?
Kike erlijiotartu eta haren mundutik urrutiratuzen garaian, ni azaldu nintzaion Iruriri, nire zien-tzia eta ikertu-nahiarekin. Poteoak, pasierak etatxangoak egin genituen. Konturatzerako, elkarre-kin hasi ginen. Nik Iruriren poza eta alaitasuna ira-bazi nituen. Irurik nire grina eta ero-puntua. Halaesan zidan behin baino gehiagotan. Eta orain zin-tzotasuna eta babesa gehitu berri zizkion nire ku-rrikulumari. Babesa, ene.
Irurik begiak itxi zituen bat-batean. Minez zen.Beste behin.
44
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 44
—Burua? –galdetu nion. —Bai. —Ea, argia itzali eta lotan jarriko gara, bada eta
ordua. —Bernat?—Esan. —Zuri besarkatuta egon naiteke?Isilean gorde nahi bazuen ere, gero eta beldur
handiagoa zeukan Irurik, eta hark desegin egitenninduen barrutik.
—Zatoz –esan nion–. Zatoz hona. Nire barruko malko ezkutuen artean, erabakia
hartu nuen.
45
zure arima barrukoa-4:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 05/11/08 9:08 Página 45