Download - Zelan egin ipuin bat
Lehenengo ideia bat behar duzu...
• Zeri buruz idatziko duzu?
• Eta istorioan parte hartuko duten pertsonaiak?• Non gertatuko da istorioa?
umorezkoa
maitasunezkoa
Beldurrezkoa
abenturazkoaanimaliekin
monstruekin
majiazkoaBeste gaiak...
Adi! Ez ahaztu...
1 - Hasiera•Non gertatuko da istorioa?
•Noiz gertatuko da ?
•Zein da kontalaria?
•Zer gertatzen da?
2- korapiloa edo garapena
Gauza berriak gertatzen dira, zailtasun eta ezusteko ugari...
Zelan moldatzen dira pertsonaiak?
Ipuinen hasiera ...•Orain urte asko...
•Antzina, igelek harriekaz berba egiten zutenean...
•Behin munduan, asko legez, mutiko bat bizi zen...
•Gomuta ez dudan herri batetan...
•Munduan asko bezala...
•Behin batean...
•Sekula ez zait ahaztuko...
•Herri batean bizi ziren...
•Euskaldunen artean oso gutxitan gertatu izaten dena...
•Behin bizi omen ziren etxe batean...
•Garai hartan...
Laguntzarik nahi?
Zure ipuinaren barruan esaera, aho-korapiloa, asmakizuna edo beste antzeko baliabideren bat sartu nahi baldin baduzu, aprobetxatu, hemen dauzkazu batzuk.
Esaera zaharrak
Aho-korapiloak
Zotz egiteko formulak
Asmakizunak
Ipuin erritmikoak
Egoerak deskribatzeko esaerak
Abestiak
3 - Amaiera
Zelan amaitu da istorioa?
Gora behera guztien ondoren zelan geratu dira pertsonaiak?
Esaera zaharrakAuzokoaren eltzea urrez, hurbildu eta lurrez.Nirea nire, eta zurea gure.
Gaizki esanak barkatu, ongi esanak zakuan sartuEne bada eta ni! Besteak lanean eta ni
geldi!Jesus Maria eta Jose, beti jaten eta beti gose.
Nongoa haiz? – Joan eta bertakoa.
Agur: bidea luze eta pausua labur.
Geroa, alferraren leloa.
Apirila euritsu, urte hura ogitsu.
Katua aurpegia garbitzen ari bada, euria laster da.
Abestiak
Itsasoa laino dagoBaionako barrarainoNik zu zaitut maiteagoArraintxoak ura baino.
Haurtxo txikia seaskan dagoZapi zuritan txit bero
Amonak dio ene potxolo
Arren egin lo, lo, lo.Dira, dira, zezenak dira, buztana motza adar zorrotza...
Harrapatzen bazaitu, harrapatzen bazaitu bertan, bertan hilko zaitu!
Elurra teilatuan zakua lepoan ibili beharko dugu aurtengo neguan.
Rau rau rau rakata plau, hau dek umorea utzi alde batera euskaldun jendea.
Atzo, atzo, atzo, atzo hil ziren hamar atso; baldin ardoa merkatzen ez bada,
hilko dirade beste asko; atzo, atzo, atzo, atzo hil ziren hamar atso.
Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan txoria zegoen kantari Txiru liru li txiru liru liNork dantzatuko ote du soinutxo hori
Aho-korapiloak
Aitaren kapa aulkipean
Akerrak adarrak okerrak dituAdarrak okerrak akerrak dituAdarrak akerrak okerrak dituOkerrak adarra akerrak ditu
Arabako abadearen kapelapean baba-garau bi.
Aurten gure ortuan artoa berde erne da.Arre horra, aurrean arraioa!Beleak Berreagara zerbait daroa, badaroa, berea daroa, baba errea ahoan daroa.Olagarroaren erro errea larrean gora
Asmakizunak “Pipitaki papataki nik badakit gauza bat”Puntan punta bat,
atzean zulo bat (aztarro)
Zer dela eta zer dela, kenduaz hazi eta gehitzen dena? (aoluz)
Sasira joan eta urratu ez, uretara joan eta busti ez. (aedia)
Basoan jaio, basoan bizi herrira etorri eta bera nagusi. (alikam neraetakla)
Ipurditik zangorik ez, gorputzatik besorik ez lepotik bururik ez. (alitob)
Goizean lau oinetan, eguerdian bi oinetan eta arratsean hiru oinetan dabil. (anozig)
Zuri zuri borobila giltzarik gabe irekia. (aztluarra)
Maindire bat harrizkoa ez, guztia estaltzen du eta ura ez. (arrule)
Egoerak deskribatzeko esaerak
•Gelan azkena sartzen denari: “Azkena ipurdi gizena”
•Norbaitek estula asko egiten duenean: “Eztula eta eztula hau ... (izena) itoko zaiguna”
•Barre egiten dutenean: “Barre eta barre beti akelarre”
•Bi ikasle beti elkarrekin ikusten direnean: “Hau duk parea, karakola eta barea”
•Norbaitek kaixo! Esaten duenean: -“Kaixo! -Ez nago gaixo”
•Trumoia entzuten dugunean: “San Pedro eta San Beltran izarrez kaniketan” •Norbaiti urteak betetzen dituenean:
“Urte askoan txapena kaskoan”
•Zerbait erdipurdi irtetzen zaigunean: “ Eroriz ikasten da oinez”
• Motiborik gabe kexaten denari: “Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua”
•Gauzak ematea kostatzen zaionari: “Hartzeko pronto emateko tonto”
Zotz egiteko formulakDona dona katona
Sutondoan aitona
Lepotik behera kuttuna,
Irten kanpora
Neska edo mutil ttunttuna!
Ardoila mardoila
Kinkuran kin
Portera ziria
Portera min
Zera mera
Kirun karun plit!
Eskutaketan ketan
Denok jolasketan
Batzuek aldamenetan
Zu bakarrik bertan!
Martin Bonbin
Errege ta sorgin
Tipule ta gatza
Martin ipurdi latza!
Unin dalin danbolin eper zatuko balendrin, erradura borraduraKlix klaux,fuera!
Ipuin erritmikoakXoxoak galdu du mokoa(lepoa, hegoa, begia...)Nola kanta, nola txirulaNola kanta xoxoak
Akerra ikusi dugu baratzean jaten
Makila ikusi dugu aker hori jotzen
Sua ikusi dugu makila hori erretzen
Suak makilaMakilak akerraAlerra kenBaratzetik akerra ken, ken, ken ken, ken.
Ipuinen amaierak...
Hori hala bazan, sartu dedila kalabazan eta atera dedila Derioko plazan
Egia bada, sakelan sar
Haiek ondo bizi izan baziren gu ondo bizi izan gaitezenAditzeko belarririk
duenak aditu eta ikas dezala Handik aurrera, lanik
egin beharrik gabe, ama eta semea oso aberats bizi izan ziren.
Handik aurrera denak pozik eta pakean bizi izan ziren urte askotan
Handik aurrera etxe hartan, denak zoratzen bizi ziren.
Zorionak
Ipuin zoragarria egiteagatik