Download - Zeinu Grafikoak
![Page 1: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/1.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK
SARRERA
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
SEINALEAK edo SINBOLOAK
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
![Page 2: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/2.jpg)
SARRERA
Gaur eguneko gizartean hainbat irudi erabiltzen dugu mezuak azaldu eta adierazteko. Irudi batzuk informatzeko erabiltzen dira, beste batzuk mezuak azaltzeko eta beste asko sentimenduak adierazteko.
Irudi honen bitartez, Picassok babesgabeen egoera salatzen du, ama eta semea irudian egoera tristean adieraziz. Artistak irudiaren bitartez bere sentimenduak adierazten dizkigu koadroaren ikusleei.
![Page 3: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/3.jpg)
SARRERA
Irudien bitartez adierazten zaizkigun mezuak modu askotakora egin daiteke: marrazki, komiki, argazki, pintura, eskultura, bideo, filme, seinale eta hainbat eratako irudien bitartez. Mezua adierazten duen egileak, irudia egiterakoan bide egokiena aukeratu behar du ikusleak bere mezua ongi uler dezan.
![Page 4: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/4.jpg)
SARRERA
Mezuak adierazteko erabiltzen diren irudi hauek leku askotan aurki ditzakegu: trafiko seinaleetan, merkataritza zentroetan, garraio publikoetan, publizitatean, koadroetan, produktuen ikurretan, ordenagailuko menuetan, telebistan eta abar. Irudi bakoitzak bere mezua adierazten digu.
![Page 5: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/5.jpg)
SARRERA
Irudi bat sinplea denean eta ikuslegoari mezu argi bat adierazteko helburuarekin egiten denean, zeinu bezala kontsidera dezakegu. Zeinuen diseinua ikus elementu gutxi eta egitura sinpleak erabiliz egiten da.
![Page 6: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/6.jpg)
SARRERA
Zeinuak egiteko oinarrizko forma geometrikoak dira gehien erabiltzen diren formak: karratua, laukia, zirkulua edo triangelua. Era honetan, ikusleak zeinua era errazean behatu, ulertu eta gogoratuko du.
![Page 7: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/7.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK
SARRERA
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
SEINALEAK edo SINBOLOAK
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
![Page 8: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/8.jpg)
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
Gizakion arteko komunikazioa era askotakoa izaten da: idatzizkoa, ahozkoa, soinuen eta musikaren bidezkoa edota irudien bidezkoa. Komunikazioa gertatzeko funtsezkoa da prozesuan parte hartzen dutenek erabilitako hizkuntza ezagutu eta ulertzea, era honetan, hartzaileak ongi ulertu ahal izango du igorleak azaldu nahi duen mezua.
Komunikazio prozesu honetan irakaslea igorlea da eta ikasleak hartzaileak. Komunikazioa ikasgelan gertatzen ari da, azalpenak emateko testuinguru egokiena. Irakaslea ahozko hizkuntza eta irudiak erabiltzen ari da ikasgaia (mezua) ikasleei azaltzeko.
![Page 9: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/9.jpg)
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
HELBURUA: mezu bat azaldu edo adieraztea.
IGORLEA: irudiaren egilea
HARTZAILEA: irudiaren ikuslea
MEZUA: irudiak adierazten duena. Igorleak hartzaileari
azaldu edo adierazi nahi dion informazio, ideia edo
sentimenduen multzoa da.
KODEA: mezua adierazteko erabilitako hizkuntza da. PLASTIKA ETA IKUS HIZKUNTZAri dagokionez,
hauek dira kodea eratzen duten elementuak: lerroak, formak, koloreak, konposaketa, irudia egiteko
erabilitako teknika eta abar.
BIDEA: marrazkiak, kartelak, koadroak, komikiak, telebista, zinema eta abar.
![Page 10: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/10.jpg)
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
Komunikazio ekintza bat gertatu ahal izateko ondorengo eragileek parte hartu behar dute: igorlea, hartzailea, mezua, kodea, bidea eta testuingurua.
Hauek dira komunikazio prozesu honetako eragileak: igorlea (trafiko arduradunak), hartzaileak (ibiltariak edo ikusleak), mezua (ibiltariek bidea zeharka dezakete), kodea (lerroak, koloreak, e.a., hau da, Plastika eta Ikus Hizkuntza edo irudiaren hizkuntza), bidea (semaforoa eta argia) eta testuingurua (kalea, zebrabidea eta hiria).
![Page 11: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/11.jpg)
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
Azaldu iragarki honen bitartez sortzen den komunikazio prozesuko atal eta eragile bakoitzaren funtzioa.
Helburua:
Igorlea:
Hartzailea:
Mezua:
Kodea:
Bidea:
Testuingurua:
![Page 12: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/12.jpg)
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
Helburua: kartela edo irudiaren helburua publizitatea egitea da, publizitatearen bitartez produktuaren salmentak handitzea da helburu nagusia.
Igorlea: kasu honetan igorlea LACOSTE produktuaren egileak dira.
Hartzailea: kartelaren ikusleak, batez ere gizonezkoak edo produktua eros dezaketenak.
Mezua: irudiak azaltzen diguna, hau da, LACOSTE perfumea erabiliz, mutilak ezaugarri hori soinean eramango duela. Bularrean duen ikurrak mutila Lacoste markarekin identifikatzen du.
![Page 13: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/13.jpg)
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
Kodea: irudian erabilitako ikus baliabideak dira, kasu honetan, gizona, ontzia eta ikurraren formak eta koloreak eta testua.
Bidea: kartela, argazkia, irudia agertzen den papera edo orria. Argazki kamera edo irudia egiteko erabili diren tresna desberdinak (ordenagailuaren bidezko diseinua) eta azkenik, iragarkia edo irudia agertzen den aldizkaria.
Testuingurua: aldizkaria erosten duten pertsonen kultura maila, egoera, adina, arraza, aldizkaria irakurtzeko momentua, tokia, iragarkia ikusten dutenen interesa etab.
![Page 14: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/14.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK
SARRERA
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
SEINALEAK edo SINBOLOAK
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
![Page 15: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/15.jpg)
ZEINU GRAFIKO MOTAK
Zeinu grafikoak bi multzotan sailkatuko ditugu: alde batetik, seinale edo sinboloak, eta bestetik, ikurrak edo logotipoak.Zeinu grafikoen diseinuan, bai seinaleetan, bai ikurretan, oinarrizko formak, ikus elementu gutxi eta egitura sinpleak erabiltzen dira.
trafiko seinalea ikurra edo logotipoa
![Page 16: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/16.jpg)
SEINALEAK edo SINBOLOAK
Zeinu batek berezko esanahia duenean sinbolo bezala kontsideratzen da. Gure gizartean ohikoa da hitzen ordez sinboloak erabiltzea informazioa emateko. Seinale (edo sinboloak) zeinu grafiko mota bat dira. Seinaleetan agertzen diren irudiak ulerterrazak izan behar dira ikusleak mezua berehala eta modu errazean ulertzeko.
Hondartza honetan seinale hau ikusterakoan, txakurrak hondartzan egotea debekatuta dagoela erraz ulertuko dugu.
![Page 17: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/17.jpg)
SEINALEAK edo SINBOLOAK
Seinale eta sinbolo gehienak nazioarteko mailan ezagutu eta ulertzen dira, Ikus Hizkuntza modu oinarrizko eta unibertsalean erabiltzen dutelako. Seinale edo sinbolo batek mezu oso zehatz bat azaltzen du, irudi eskematikoen bitartez objektu edo ideia bat adieraziz.
Kaletik goazenean sinbolo hau ikusten badugu, hortxe botika bat dagoela ulertuko dugu.
![Page 18: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/18.jpg)
SEINALEAK edo SINBOLOAK
Sinbolo baten bitartez adierazten den mezua ikusleak era erraz eta arinean ikusi, ulertu eta bereganatzeko irudi sinpleak erabiltzen dira. Seinale eta sinboloen diseinuan, beraz, adierazten den gaiaren oinarrizko formak erabili behar dira, eta ez xehetasunak.
Seinale hauetan, ibiltariaren irudia oso modu eskematikoan adierazten da, oinarrizko formak eta koloreak bakarrik erabiliz mezua adierazteko.
![Page 19: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/19.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK
SARRERA
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
SEINALEAK edo SINBOLOAK
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
![Page 20: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/20.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Orokorrean, inguruneko seinaleek kode edo hizkuntza berezi bat erabiltzen dute. Seinalearen formak eta koloreak alde batetik, eta seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak bestetik, hizkuntza berezi hau zehazten duten elementuak dira.
Bi seinale hauetan, esanahia desberdina da: alde batetik, seinalearen forma eta koloreagatik, eta bestetik, irudiaren barneko ikus elementuengatik.
![Page 21: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/21.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Seinalearen formak eta koloreak. Orokorrean oinarrizko hiru forma geometriko erabili ohi dira trafiko seinaleetan berezko esanahiarekin. Koloreak ere berezko esanahia du.
1. Laukia ala karratua: INFORMAZIOA adierazteko.
2. Triangelua: ARRISKUA adierazteko.
3. Zirkulua: DEBEKUA adierazteko.
![Page 22: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/22.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Laukia ala karratua: INFORMAZIOA adierazteko erabiltzen da. Laukia urdin kolorekoa izaten da eta barneko elementuak zuriz adierazten dira. Batzuetan barneko irudia beltzez adierazten da hondo zuriaren gainean.
![Page 23: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/23.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Triangelua: ARRISKUA adierazteko erabiltzen da. Triangeluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.
![Page 24: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/24.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Zirkulua: DEBEKUA adierazteko erabiltzen da. Zirkuluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.
![Page 25: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/25.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak: lerroak, formak eta abar. Seinaleetan agertzen diren irudiak modu eskematikoan, hau da, oso era sinplean landu behar dira. Seinaleen helburua ikusleak modu arin eta errazean mezua bereganatzea da, beraz, agertu behar den irudiak ezin du xehetasun askorik izan, bestela ikusleak denbora galduko luke xehetasun horiek begiratzen.
![Page 26: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/26.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Seinalean autoa eta irristadaren irudiak oso modu eskematikoan adierazi dira, oso era sinplean. Irudia lerro eta forma geometriko sinplez adierazita dago. Koloreak ere oso sinpleak dira, beltza hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitatekoen sinplifikazioa dira.
![Page 27: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/27.jpg)
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
Seinale honetan ere irudia oso modu eskematikoan adierazi da. Irudia lerro eta forma sinplez adierazita dago. Kolore beltza erabili da hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitateko formen sinplifikazioa dira.
![Page 28: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/28.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK
SARRERA
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
SEINALEAK edo SINBOLOAK
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
![Page 29: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/29.jpg)
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
Ikurrak edo logotipoak zeinu grafiko mota bat dira. Ikur edo logotipoek euren mezua berehala adierazteko gaitasuna dutenez gero, gaur egun, zeinu grafikoen erabilera eremu guztietara hedatu egin da.
![Page 30: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/30.jpg)
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
Ikurra edo logotipoa, irudia eta testua integratzen dituen zeinu grafikoa da. Produktu desberdinetan agertzeko bereziki diseinatuak izaten dira ikur hauek. Ikurren helburua adierazten den marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea da.
Audiren ikurra erraz identifikatzen dugu, askotan ikusi dugulako eta ongi ezagutzen dugulako adierazten duen marka zein den.
![Page 31: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/31.jpg)
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
Ikur bat gogoratzeko erraza baldin bada, ikusleak ikurra berriro ikusterakoan, adierazten duen marka, enpresa edo zerbitzua berehala identifikatuko du, beraz, ikurrak bere helburua bete duela esan genezake.
![Page 32: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/32.jpg)
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
Ikur edo logotipoen diseinuan erabili ohi diren ikus elementuak sinpleak dira, hau da, oinarrizko forma eta koloreak. Era honetan, ikusleak modu arin eta errazean gogoratuko du irudia eta berehala identifikatuko du adierazten duen markarekin.
![Page 33: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/33.jpg)
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
Ikurrak ikuslearen arreta erakarri behar du bere helburua ongi betetzeko, horretarako, egileak kolore biziak eta diseinu modernoa eta originala erabili ohi ditu irudi mota hauetan.
![Page 34: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/34.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK
SARRERA
KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN
SEINALEAK edo SINBOLOAK
INGURUNEKO SEINALEEN KODEAK
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
IKURRAK edo LOGOTIPOAK
![Page 35: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/35.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
Zeinu grafikoak aztertzeko, ondorengo galderak erantzungo ditugu:
1. Ingurunea.
2. Irudiaren ezaugarriak:
• Zeinuaren forma eta kolore nagusiak.
• Irudian agertzen den ikus – elementuak.
3. Zeinu grafikoaren mezua eta helburua:
• Zeinu grafikoaren mezua.
• Zeinu grafikoaren helburua.
4. Ondorioak eta iritzia.
![Page 36: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/36.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
1. Ingurunea. Zeinua non dagoen aztertu: kalean, eraikin batean, produktu batean eta abar. Helburuarekin harreman zuzena izango du.
2. Irudiaren ezaugarriak:
• Zeinuaren forma eta kolore nagusiak: zeinuaren forma orokorra eta kolore nagusiak.
• Irudian agertzen den ikus – elementuak: zeinuaren irudia egiteko egileak erabili dituen ikus elementuak: puntuak, lerroak, formak eta koloreak.
Galdera bakoitzean ondorengo atalak aztertu behar dira:
![Page 37: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/37.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
3. Zeinu grafikoaren mezua eta helburua:
• Zeinu grafikoaren mezua: Zer esaten digu zeinuak ? Zein da irudiak erakutsi edo azaltzen duen mezua ? Zeinuaren irudiak azaldu edo adierazten duena kontuan izan.
• Zeinu grafikoaren helburua: Zein da zeinuaren helburu edo funtzio nagusia ? Zertarako dago zeinu grafiko hau egina ? (Kontuan izan seinalea ala ikurra izanik, helburua desberdina izango dela). Seinaleetan: informazioa, arriskua ala debekua adieraztea da helburua. Ikurretan: marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea.
![Page 38: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/38.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
4. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili al ditu egileak zeinuaren ezaugarri desberdinak (ingurunea, formak, koloreak eta irudiaren ikus elementuak) adierazi nahi duen mezua eta helburua lortzeko ? Zergatik ? Azaldu zuen iritzia zeinuari buruz.
![Page 39: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/39.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
Ondoren, zeinu grafiko bat aztertuko dugu, azterketarako galderak jarraituz zeinuaren mezua ulertu eta gure ondorioak eta iritzia azaltzeko.
Aztertuko den irudia: TRAFIKO SEINALEA
![Page 40: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/40.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
1. Ingurunea. Bilboko kale bat. Trafiko seinale hau zebra bide baten ondoan dago. Seinalearen kokapena trafikoa hirian bideratzearekin (helburuarekin) harremanduta dago.
![Page 41: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/41.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
2. Irudiaren ezaugarriak:
• Zeinuaren forma eta kolore nagusiak: forma nagusia triangelua da eta kanpoko lerroa gorri kolorekoa.
• Irudian agertzen den ikus – elementuak: hondo zuriaren gainean beltzez adierazitako ibiltari eta zebra bide bat agertzen dira. Zebra bidea lerro zuzenez adierazita dago. Ibiltariaren burua puntuz eta gorputza forma sinple eta zuzenez.
![Page 42: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/42.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
3. Zeinu grafikoaren mezua eta helburua.
• Zeinu grafikoaren mezua: trafiko seinale honek ibiltariak zebra bidetik pasa daitezkeela esan nahi digu. Auto gidariak zebra bidera hurbiltzen direnean kontuz ibiltzeko adierazi nahi du zeinu honek.
![Page 43: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/43.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
• Zeinu grafikoaren helburua: seinalearen azken helburua trafikoa bideratzea da. Seinalea auto gidariak ibiltariak zebra bidetik pasa daitezkeela ohartzeko egina eta kokatuta dago. Seinale honen funtzioa edo helburua auto gidariei arriskua adieraztea da.
![Page 44: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/44.jpg)
ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA
4. Ondorioak eta iritzia.
• Ingurunea ongi aukeratuta dago, helburua ibiltariak zebra bidetik pasa daitezkeela ohartzea bada, zebra bidearen ondoan kokatzea ezinbestekoa da.
• Triangelua eta kanpoko lerroa gorria beharrezkoak dira arriskua adierazteko. Egileak erabili dituen puntu, lerro, forma eta koloreak egokiak dira seinalearen mezua eta esanahia adierazi eta gidariek (ikusleek) erraz ulertzeko.
• Seinalea egokia da trafikoa bideratzeko eta irudia ongi ulertzen da. Triangeluak eta kanpoko lerro gorriak arriskua adierazten dutela jakiteko, trafiko seinaleen kodea eta esanahia aurretiaz ezagutu behar da.
![Page 45: Zeinu Grafikoak](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022081508/556f35d4d8b42a414f8b5579/html5/thumbnails/45.jpg)