Download - TEKNOLOGIA BERRIAK ikastetxeak
TEKNOLOGIA BERRIAK
1. DESKRIBAPENA
SALESIANOS DEUSTO (Ikastetxe pribatua)
- Zer motatako TB erabiltzen dituzte?
Ohiko gelak aztertzen baditugu gela bakoitzean edo behintzat, ziklo bakoitzeko gela
batean ordenagailu bat aurkitzen dugu. Beste geletan hurrengo teknologia berriak aurkitzen
ditugu:
Musika gelan: mini-kadena, telebista, eta bideoa.
Informatika gelan: ordenagailuak, arbela taktila (irakaslearen ordenagailuko pantalla
ikutu egiten da makiltxo batekin),…
Bideo gelan: telebista, bideoa, dvd,…
Irakasle gelan: kaseta, argazki-kamara digitala, ordenagailua, fotokopiagailua,
proiektorea…
Heziketa bereziko gelan: ordenagailua.
- Umeek erabiltzen dituzte?
Gelan dagoen ordenagailua irakasleak erabiltzen du, gehien bat. Agian, zenbait gai
azaltzeko ordenagailuaz erabiltzen da informazioa denek pantaila ikus dezaten edo taldeka
egiten badute lan ikasleek informazioa bila dezakete.
PT-ak, adibidez, esaten du gero eta gehiago erabiltzen duela ordenagailua umeei
irakasteko. Hori gerta daiteke bere klasean ume bakarra edo ume oso gutxi dauzkalako eta
horrek erabilpena erreztatzen du.
- Irakasleen prestakuntza:
1
Normalean ez da aparteko prestakuntza eskeintzen irakasleei, eta hau eskeintzen bada
ez da derrigorrezkoa eta oso puntual izaten da, adibidez, programa hezitzaileari buruzko
programa baten kurtsilo bat. Beraz, prestakuntza oinarria daukate, bakoitzak bere ikasketetan
jasotakoa, esate baterako.
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA (Ikastetxe publikoa)
Zumaiako herri eskolan, teknologia berriak erabiltzen dira, baina ez era nabarmenean.
Bertan ordenagailuak, proiektoreak, DVD-ak… erabiltzen dituzte.
Irakasleen prestakuntza ez da gehiegizkoa ere, talde txiki bat dago IKT taldean sartuta
eta hauek dira bere zikloko gainontzeko irakasleei teknologia berriei buruzko informazioa
banatzen arduratzen direnak. Beraz, beraien arteko elkar laguntza bat izaten da, eta askotan,
informazioaren elkar trukaketa bat ere. Teknologia berriak, gehien bat ordenagailuak eta
proiektoreak gutxinaka-gutxinaka ikasi dute erabiltzen. Norbait arduratu da hau ikasteaz eta
berak irakatsi die gainontzego guztiei, gainontzeko ikastaro edo prestakuntzarik gabe.
Teknologia berrien erabilera, nabarmena ikusten dute, hau da, derrizgorrezko
bezelakoa. Gaur egin zein etxeetan ez dago ordenagailu bat?, edo agian DVD bat?, iada ikasle
guztiek, bai 6 urtekoak eta baita 12 urtekoak, erabiltzen dituztenak? Beraz, eskolan ere ia-ia
derrigorrezkoa dela pentsatzen dute. Hauen erabilera gainera oso erakargarria egiten da
haurrentzat.
Haurren erabilera ez da gehiegizkoa ere, ordu zehatz batzuk izaten dituzte hauen
erabilera bultzatzeko, talde txikietan elkartzen dira ordenagailu aurrean eta oso gustura
iharduten dute. Beraz ez da asko erabiltzen baina tamaina polit batean bai. Haurrek, bertan
jolas asko aurkitzen dituzte. Edo agian hizkuntza lantzen ari dira, edo matematika, edo
lenguaje, edo... Hainbat programa desberdin dituzte hauek denak lantzeko.
2
AZKOITIKO FLOREAGA IKASTETXEA (Ikastetxe pribatua)
1. Ze teknologia berri erabiltzen dira ikastetxe honetan?
Orokorrean hauek erabiltzen dituzte: ordenagailuak, eskanerrak, inpresorak,
proiektoreak,…
Honetaz gain esan beharra dago interneten erabilera garrantzitsutzat jotzen dutela
(ikastetxeko web orria, moodle plataforma,…) eta eduki ezberdinetako cd-ak ere erabiltzen
dituzte hainbat gai lantzeko.
Ikastetxean 60 ordenagailu inguru daude; 5 eskaner; 12 inpresora, hauetako 4 laserrak
dira eta 1 laser koloretan; 6 proiektore ere badaude.
2. Zenbat erabiltzen dira egunerokotasunean?
Ikastetxe batzuekin konparatuz gutxi eta beste batzuekin konparatuz berriz dexente,
erabilera erdibidekoa dela esan digute, baina geroz eta gehiago erabiliko direla ere esaten
diguten. Hauen erabilera gehiagora joatea nahi dute.
3. Zertarako erabiltzen dira?
Teknologia berriak erabiltzen ikasteko eta gauzak egiteko bide berriak ezagutzeko.
4. Haurrek erabiltzen al dituzte, zeintzuk, nola?
3 urtetik aurrerako ikasle guztiak erabiltzen dituzte ordenagailuak. Eskanerrak DBH-
ko ikasleek soilik erabiltzen dituzte.
Txikiek programa ezberdinak erabiltzen dituzte, azalpen bidez ikasten dute erabiltzen.
Adibidez ingeleseko kalseetan cd ezberdinak erabiltzen dituzte edukiak lantzeko.
DBH-ko ikasleak informatikako ikasgaian ordenagailu gelara joaten dira programa
ezberdinen erabilpena ikastera, azalpen bidez ikasten dute; adibidez: Word, Excel, Acces,…
Beste irakasgaietan proiektuak burutzeko erabiltzen dituzte teknologia berriak.
3
5. Irakasleek nolako prestakuntza dute?
Irakasle batzuk dexente kontrolatzen dute teknologien erabilpena, beste batzuk berriz
ez hainbeste. Irakasle guztiek programa ezberdin batzuen erabilpena ezgutzen dute: Word,
Excel, Power Point, korreoa, internet eta blog-aren erabilpena .
Pedagogia zuzendaria arduratzen da irakasle guztien prestakuntzaz. Honetarako
plangintza bat dute.
Irakasleen prestakuntza azalpen bidez burutakoa da.
ONDARRUKO ZUBI-ZAHAR IKASTOLA (Ikastetxe pribatua)
Tekonologia berri motei dagokienez, ohiko gela guztietan dago ordenagailua. Hala ere,
denetan ez dago internetik, eta impresora ere bakar batzuk dute. Compac disca ere badute.
Horrez gain, ikastetxean bi gela daude non bideoa, DVD-a eta Proiektorea erabiltzen diren.
Irakasleen bilgeletan ere badago ordenagailua, intranet bidez ordenagailu guztietan internet
dagoelarik. Azkenik esan, ordenagailu gela dagoela, eta hemen, ordenagailu guztiek dute
interneterako sarbidea.
Teknologia berri hauek asko erabiltzen omen dira, egunero hain zuzen ere.
Bai haurrek eta bai irakasleek, biek erabiltzen dituzte ordenagailua.
Haurren kasuan, Urtxintxa proiektuaren barruan, CD room-a dakar osagarri bezala eta
irakurtzeko, idazteko, logika lantzeko...erabiltzen dute. CD horretan ipuinak, olerkiak,
jokoak... baitaude.
Haurrek beraiek esperimentatuz erabiltzen dute ordenagailua, beti ere andereñoaren
gidaritzapean. 3.mailatik aurrera irakasgai bezala daukate, eta bertan ikasten dute erabiltzen.
Azken finean ikasten ondo pasatzeko bide bat da.
Irakasleei dagokienez, korreoa begiratzeko, informeak, inkestak, eskutitzak, oharrak...
idazteko erabiltzen dute gehienbat. 3-4 irakasleko ordenagailu bat daukate internetekin eta
4
beraz, ahal denean erabiltzen omen dute. Irakasleek ordenagailuaren erabilera ikastaroen
bidez ikasi dute, eta IKT proiektuaren bitartez ere bai. Azken honek (IKT planak), ikastolek
behar duten hardware, software, profesionalen prestakuntza eta dinamizazioa antolatzen ditu,
bai hezkuntza prozesuan eta bai eskolaren kudeaketan, modu koherente eta aproposenean.
2. KONPARAZIOA
Lehenengoz eta behin esan beharra daukagu, lan honetan 3 ikastetxe pribatu eta
publiko bat deskribatu ditugula. Beraz, desberdintasun handiak egon daitezke batetik bestera.
Esate baterako, Deustuko ikastetxeari dagokionez aipagarria iruditzen zaigu gela
bakoitzean ordenagailu bat dagoela eta baliabide teknologiko asko daudela edozeinen esku;
Zumaiako Herri Eskolari dagokionez berriz, ez dago ordenagailu bat gela bakoitzean eta
beharra dagoenean portatil bat dute ziklo bakoitzean erabiltzeko. Gutxinaka-gutxinaka
baliabide berri gehiago sartzen saiatzen ari dira, dena den, baliabide teknologiko hauek eskola
honen beharretara moldatzen dira. Azkoitiko ikastetxean beraien erabilerarako nahiko
baliabide dituztela esan dezakegu. Baina, agian, beste ikastetxeekin konparatuz hauek ez dira
nahikoak. Azkenik, Zubi-Zahar ikastolan ere Bilbokoaren antzera, gela bakoitzean
ordenagailu bat aurkitzen da.
Konparaketa honetan beste puntu garrantzitsu bat herri eta hiriaren arteko aldeak dira.
Deustuko ikastetxea hirian kokatzen den bitartean beste hirurak herri txikietan (Ondarroa,
Azkoitia, Zumaia) daude. Lau ikastetxe hauen deskribapena egin ondoren konturatu gara hiri
bateko ikastetxeak ez duela zergatik herri bateko ikastetxeak baino gela gehiago izan beharrik,
eta ez da ere baliabide gehiago eduki beharrik. Adibidez, Zumaiako Herri Eskolako
hirugarren mailan 22 ikasleko hiru gela daude eta Deustuko ikastetxean, berriz, hirugarren
mailan 25 ikasleko bi gela daude. Ondorioz, esan, hiria izan arren ez du zertan handiagoa izan
behar edota baliabide teknologiko gehiago eduki behar.
Teknologia berriei lotuta irakasleen prestakuntza aipatu behar dugu. Deustuko
irakasleei dagokionez, ez dute ikastaro zehatzik prestaturik, beraz, hauen prestakuntza
bakoitzaren gain geratzen da eta norberaren ezagutzen arabera oinarrituz joango da. Zumaiako
Herri Eskolan aldiz, talde txiki bat dago IKT taldean sartuta. Hauek arduratzen dira beraien
5
zikloko irakasleei azaltzen. Beraz, informazioa ahoz-aho pasatzen dute. Azkoitiko
ikastetxean, ez dute inolako prestakuntza zehatzik, baina bai Pedagogi zuzendaria arduratzen
da hauen prestakuntzaz. Zubi-Zahar ikastetxean, bai ikastaroetan eta baita ere IKT proiektuan
parte hartu izan dute. Hortaz, bakoitzak duen prestakuntzaz gain hauetan baliatzen dira
teknologia berriei buruzko erabilera hobetzeko.
Azkenik, erabilerari dagokionez, ikastetxe guztietan gero eta gehiago erabiltzen dira
tresna hauek, gizartean hartu duten garrantzia nabarmena delako. Aztertutako lau
ikastetxeetan bai irakasleek eta baita ere ikasleek erabiltzen dituzte teknologia berriak.
3. ONDORIOAK
Egungo haurrak Internet garaikoak direnez, teknologia berriak egunero erabili
beharreko lanabesak dituzte. Informatika, hezkuntza-etapa desberdinetan helburuak
eskuratzeko eta ikasketa errazteko baliabide didaktiko gisa erabili behar da.
Denok dakigu Teknologia Berriek gure gizartean sortu duten iraultzaren berri.
Informazioaren teknologia hezkuntzan sartzea heziketa munduak gaur egun duen desafiorik
handienetakoa da. Hau dela eta, honek politika prezio bat darama lortu nahi diren helburu
hezigarrietan, irakaslegoaren jarreran eta antolatzeko beharrezko neurrietan.
Arlo honetan, aspaldi hasi ziren guk aztertutako lau ikastetxeak bere kurrikuluma
egokitu eta ikaslegoari tresneria honen erabilpena irakatsi eta bultzada ematen.
Baina bitarteko berri hauen erabilera, ezagueraren eraikuntzan laguntzeko bitarteko
bezala landu nahi dute, eta ez informazio igortzeko soilik; errealitatea inguru eta kontestu
desberdinetatik ikusteko bitarteko bezala, eta ez manipulatzeko. Beraz, programa
informatikoen alde daude, baina, ikaslegoaren ikaskuntza era konstruktibo eta esanguratsuan
oinarritzeko helburuekin.
Era berean, teknologia berri anitzak sortzen, garatzen, eta sustatzen ari diren aroan,
euskaraz garatzen ari diren hainbat metodologia, euskarri eta proiektu berri ikus ditzakegu.
6
Horregatik guztiagatik ikusten dute hain beharrezkoa guk aztertutako lau ikastetxeetan
haur eta gazteak teknologia berrien ezagutzan murgil daitezen.
Esan dugun bezala, argi dago teknologia berrien erabilera oso garrantzitsua bilakatu
dela. Gero eta gorakada handiagoa sumatzen da, gizarteko eremu askotan eta, noski,
hezkuntzan ere bai.
Lau ikastetxeak konparatzean konturatu gara denetan daudela teknologia berriak eta
beraien beharra aurkitzen dutela. Haurrak txikitatik hasten dira tresna hauek erabiltzen eta
beraz, ezagunak eta arruntak dira haur hauen egunerokoan.
Ikasleez aparte, irakasleek ere gero eta gehiago erabiltzen dituzte teknologia hauek
alde batetik ordenagailua informazioa bilatzeko, idatzizko txostenak prestatzeko, eta abar,
bestalde proiektorea, fotokopiagailua, dvd-a, eta kaseta gelan sortzen diren beharrak hobeto
asetzeko eta horrela umeen arreta hobeto bereganatzeko eta hezkuntza aberasteko.
Bukatzeko, gure ustez teknologia berriak derrigorrezkoak dira hezkuntzan, ez bakarrik
aisialdirako baizik eta umeen formakuntzarako eta hauen etorkizunerako. Gaur egun bizi
garen gizartean hauek ezinbestekoak baitira.
Asko ari dira egiten, baina egiteko asko geratzen zaie oraindik.
4. IRADOKIZUNAK
Guk aztertutako lau ikastetxeei dagokienez, irakasleen prestakuntzari bultzada emango
genioke. Irakasleei dagokienez gure iradokizunak hurrengoak dira:
- Hiru hilabetetik behin ikastaro bat egitea.
- Hauen erabilera sustatzea.
- Zikloko irakasle bat IKT taldean ihardutea.
- Ordenagailua egunero erabiltzen ohituaraztea.
- Baliabide teknologikoak eskura edukitzea eta era egokian mantentzea.
7
Ikasleei dagokienez, hauek dira gure porposamenak:
- Ikaslea formazioaren agente nagusia izaten bilakatzea.
- Ikaskuntza aktiboago eta esanguratsuago bat ahalbidetzea.
- Ikasketa prozesua momentu oro tutorearengatik ikuskatua izatea.
- Munduan moldatzeko ikuspegi teknologikoa edukitzea.
- Beharra suertatzen zaienean eskura eduki eta erabiltzen jakitea.
Honen ondorioz, gure iradokizunak bai irakasle eta ikasleen onerako direla pentsatzen
dugu, eta, bide batez, ikastetxeak ematen duen proiektu hezgarriari aberastasuna ematen dio.
Gure proposamenak aurrera eramatea lan asko suposa badezake ere, ezer ez da
ezinezkoa eta hortaz, gutxinaka-gutxinaka lortu daitekeelakoan gaude.
8