Download - Revista EROSKI Club Julio 2015 eus
#05 ‘15eko uztaila-abuztua
1 EURO
Ikus ezazu sukaldean zer-nolako aukerak ematen dituen EROSKI hegaluzeak
www.eroski.es
AURREZTU EROSKIrekin
EDERGINTZA
Menu erraza, merkea eta
freskoa
Larruazal leuna eta laua
bell saileko depilatzekoekin
Udako erregea
HEGALUZEA
Eroski club INTERNETen!! Eman ezazu izena www.eroski.es helbidean eta ikusi ezazu zer beste abantaila izango dituzunTxartelean zenbat euro dituzun jakingo duzu, zenbat puntu dituzun Travel Cluben, zenbat aurreztu duzun bazkide izateagatik, zure deskontu bonuak aktibatu ahalko dituzu, zure datuak ikusi, zure erosketak, eta zure gunean ere sarbidea izango duzu abian jarri ditugun ekintzetan parte hartzeko. Zure zain gaude!
Eroski club da zurekin harremanetan egoteko formula berria: orain ez zara bezeroa,
orain bazkidea zara!
BAZKIDE PREZIOAPrezio hobean eskuratuko dituzu ehunka produktu.
LORTU ITZAZU TRAVEL CLUBen ABANTAILAKLortu puntuak eta trukatu itzazu bidaia eta opari bikainekin.
DESKONTU PERTSONALIZATUAKAurrezten jarraituko duzu zure deskontu bonuekin; atera iezaiezu probetxua.
BAZKIDEENTZAT BAKARRIKBerariaz zuretzat egindako eskaintzak izango dituzu, eta dirua pilatuko duzu zure txartelean, hurrengo erosketetan deskontu gisa erabiltzeko.
* EROSKI markako hipermerkatu, supermerkatu eta gasolindegi guztietan balio dute abantaila hauek. Ikus ezazu zein saltoki dauden atxikita, www.eroski.es/tiendasclub helbidean.
Ongi etorri Eroski clubera
Edo idatzi e-mail bat: [email protected]
Kontsultatu sustapenaren baldintzak hemen: https://www.eroskiasegura.es/es/eroski-club-sanitas
300 € arte itzuliko dizuguZure Sanitas Osasunaseguruarekin.
Informa zaitez: 901 200 113
Zure osasuna axola zaigulako,
Bazkide izatearen abantailak.
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
prensa_salud_sanitas_400x280_eus.pdf 1 09/06/15 14:18
Edo idatzi e-mail bat: [email protected]
Kontsultatu sustapenaren baldintzak hemen: https://www.eroskiasegura.es/es/eroski-club-sanitas
300 € arte itzuliko dizuguZure Sanitas Osasunaseguruarekin.
Informa zaitez: 901 200 113
Zure osasuna axola zaigulako,
Bazkide izatearen abantailak.
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
prensa_salud_sanitas_400x280_eus.pdf 1 09/06/15 14:18
6
’15eko uztaila-abuztua
O raindik egin ez baduzu, egitear egongo zara. Urteko unerik gozoenetakoaren
atarian gaude: stop botoiari eragin eta egun batzuetan gelditzeko garaia da. Gelditu? Bai, indarberritzeko, turistarena egiteko, atseden hartzeko, deus ere ez egiteko (edo dena egiteko)...
Eta, nola ez, poz handia hartuko genuke oporretan ete zurekin egoten utziko bazenigu. Eraman gaitzazu igerilekura eta, putzura salto egin edo ez erabakitzen duzun bitartean, irakur ezazu gure erreportajeetako bat eta ikas ezazu zer-nolako berrikuntzak merkaturatu ditugun.
Eguzkia hartzeko ez ezik, erabili ezazu igerilekuko tartea erosketa zerrenda egiteko gure deskontu bonuei begira.
“Poz handia hartuko genuke oporretan ere zurekin egoten utziko bazenigu”
#05 argitalpena’15eko uztaila-abuztuaArantza Campos — Eroski clubeko ARDURADUNA
Atsedenaldi onEseri lasai edozein terrazatan, eta
trago freskagarri bat hartzen duzun bitartean, pentsa ezazu gure aldizkari berriko zein errezeta prestatuko duzun etxekoak harritzeko; ia dozena bat plater dauzkazu hautatzeko, era guztietakoak.
Ikusten duzun bezala, lagun onak gara oporretarako. Eramango al gaituzu zurekin?
ARGITARATZAILEAEROSKI S. COOP.
San Agustin auzoa z/g48230 Elorrio (Bizkaia)
Tel: +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Carrer Parlament, 2908015 Bartzelona
Tel: +34 935 216 920www.loftworks.es
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea Loft/Works/NAT, SL Roger Aguadé Tel. +34 934 263 020 [email protected]
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11
20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614
Lege gordailua BI-241-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa
argitaratzailearen baimenik gabe.
Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen
kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen
iragarkietan ageri diren mezuena ere.
Eroski club sortu da Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak
Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
#05 ‘15eko uztaila-abuztua
1 EURO
Ikus ezazu sukaldean zer-nolako aukerak ematen dituen EROSKI hegaluzeak
www.eroski.es
AURREZTU EROSKIrekin
EDERGINTZA
Menu erraza, merkea eta
freskoa
Larruazal leuna eta laua
bell saileko depilatzekoekin
Udako erregea
HEGALUZEA
Zuzeneko deskontuak eskuratzeko
bonuak aurkituko
dituzuBila itzazu 49.
orrialdean
7las ventajas de ser socio
PUB FREIXENET
www.miawines.com
8
10 gosea piztekoGaur egungoa eta berrikuntzak.
12 sasoi honetan...Gure hegaluzea aurkeztuko dizugu, kanaberarekin eta arrantza eredu iraunkorrak erabiliz harrapatua. Fresko-freskoa!
18 EROSKI protagonistakEROSKI faccile entsaladak: freskoak eta jateko prest daudenak.
20 aurreztu EROSKIrekinHar ezazu lasaialdi bat sukaldean: plater errazak, merkeak eta freskoak.
24 zure osasunaren aldeGantzak: guztiak ez dira berdinak, eta gure dietan ere ez dute hartu behar leku bera. Ezagutzen al dituzu?
30 erakusleihoaFreskatu zaitez Eroski NATUR meloiekin eta sandiekin. Udarekin gozatzeko modu gozo-gozoa!
34 dendan zurekin`Ez alferrik galdu’ programari esker, EROSKIn ez dugu elikagairik alferrik galtzen. Hemen azalduko dizugu.
38 hemengoa eta hangoaBarrenetik eta kanpotik berritu ditugu EROSKIren hegaluze latak. Hau bai hegaluzea!
40 hazteko energiaHaurrak eta berdura beti ez dira elkarrekin ongi etortzen. Plater dibertigarriak eta elikagarriak prestatzen lagunduko dizugu, bazterrean utzi ezingo dituztenak.
45 edergintzaIle gabe eder! belle saileko depilatzeko berriak aurkeztuko dizkizugu.
49 Eroski club deskontu bonuak
Aurrezten lagunduko dizugu gure deskontu bonuekin.
52 albiste korporatiboakGure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
40
12
30
38
24
20
ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU
Gantzak: nor da nor?Urte askoan, gantz onak eta txarrak bereizi izan dituzte nutrizionistek. Baina badirudi bereizketa hori garai bateko kontua dela. Gantzei buruzko azalpen guztiak emango dizkizugu. 24. or.
Agur ileari!Uda iristearekin bat, depilatzeko garaia ere heltzen da. Berritu egin ditugu belle saileko depilatzekoak, ilearekin izaten diren gorabeherak ahaztu ditzazun. 45. or.
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
aurkibidea‘15eko uztaila-abuztua
EROSKI club deskontu bonuakAurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club deskontu bonuei esker. Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 49. or.
10
gosea pizteko
sasoikoa
Tipula eta, gainera, gozoa
Ez baduzu maite tipulak entsaladei ematen dien ukitu bizi hori eta ahoan uzten duen zaporea (jan eta gerora ere bai luzaroan), aukera bat
eman behar zenioke Eroski NATUR tipula gozo berriari. Besteek ez bezala, zapore arina du, ez hain bizia, eta testura ere oso leuna. Gehienean gordinik jango duzu entsaladetan, baina oso egokia da gisatuak egiteko edo sutan prestatzeko ere. Handizka erosi ahalko duzu, erretiluan edo sorta eginda (azken hori tipulin gisa).
Udako oporrak hasteko, zer hobea Eroski NATUR saileko gure frutari kosk egitea baino? Mertxikak, nektarinak, abrikotak, paraguaioak, gereziak, pikotak, meloiak,
sandiak... Eskaintza oparoa dugu, eta gustagarria oso. Udan hidratatzeko modu osasungarri eta gozoa da. Eroski NATUR zigiluaren barnean, sasoiko frutarik onena bakarrik sartzen da, onen-onenean dagoena eta kalitate aparta duena. Gure lehentasunak jatorri eta zaporea direlako. Udan, fruta hezurduna da izarra: mami haragitsukoa izaten da, zaporez gozo-gozoa eta izugarri urtsua.
. “Hondartzan, toallan etzan”
izan liteke uda sasoiko atsotitza. Baina toalla ez
ezik, itzaletakoa hartzea ere ongi legoke, etzaulkia ere bai, eta, nola ez, EROSKIren ontzi hermetikoak, fruta, entsalada edo nahi duzuna eramateko. Gure hipermerkatuetan eta supermerkatuetan aurkituko dituzu; hainbat neurritakoak daude, beharrak ere askotarikoak izaten dira eta.
Eroski NATUR tipula gozoa.
sasoikoa
Eroski NATUR saileko fruten zaporea du udak
oroitu
Hermetiko berriak: eraman itzazu hondartzara
11bazkide izatearen abantailak
joera
Hidratatu, bai edo bai
merkaturatzea
Tomatea aukeran: frijitua eta artisau erakoa
X ehatua, frijitua, potoan, brickean... Ia tomate mota guztiak genituen, baina zerbait
falta zitzaigun: artisau eran egindako tomate berria. 300 gramoko ontzian dator. Zapore handiko saltsa da, oliba olioarekin egina eta testura sendoa duena. Ezin hobea arrozari eta
pastari botatzeko, eta ezinbestekoa pizzei oinarri gisa jartzeko.
Norbaitek pentsa dezake gehiegitan azpimarratzen dela hidratatzearen garrantzia, batez ere udako
hilabeteetan. Baina oso garrantzitsua delako azpimarratzen da hainbestetan. Hona hemen hidratatzeko aholku batzuk: has ezazu eguna basokada bat ur edanez eta bete ezazu botilatxo bat. Eramazu aldean eta edan egunean
zehar. Ez ahaztu egunean bi fruta atal jatea, berdura egosiaren errazio bat —plater gisa edo guarnizio gisa— eta berdura gordinari ere kosk egitea. Oso lagungarria izaten da atsedenaldia eta ura edateko ohitura bata besteari lotzea. Hauta itzazu edari naturalak, eta ez azukretsuak, eta infusioak ere hobeak dira kafea baino.
Artisau erako tomate frijitua, EROSKI, 300 g.
G iza espeziea zatiturik dagoela dirudi: infusiozale
amorratuak daude batetik, eta halakoei kasurik egiten ez dietenak bestetik. Lehenbiziko horien taldekoa bazara, EROSKIren infusio berriak dastatu behar zenituzke. Linea infusioak intsusa dauka, diuretikoa eta heste-aringarria den osagaia; Erlaxatzaileak ezki lorea darama, nerbioak lasaitzeko eta lo hartzeko lagungarria dena, eta, azkenik, Digestiboak kamamila, menda eta anis berdea ditu, digestioa hobeto egiten laguntzeko. Dastatuz gero, infusiozaleen taldera etorriko zara, zalantzarik gabe.
berrikuntzak
Infusiona zaitez EROSKIrekin!
sasoi honetan...
12
Itsasoari lotutako gastronomian, leku berezia du hegaluzeak, atun mota guztien artean estimatuenetakoa baita. Sukaldean ere aukera asko ematen ditu, eta hainbat errezeta
presta daitezke arrain horrekin (tradizionalak, abangoardistak, hotzak, beroak...).
Hegaluzea
13bazkide izatearen abantailak
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
17%
34420%
13,9gGANTZA
18%
1,1gGATZA
4%
3,2gAZUKREAK
25%
5g
GANTZ SATURATUA
Honezkero jakingo duzu hegaluzea arrain urdin bikaina dela. Segur aski, entzun izango duzu ugari ematen dituela omega 3 gantz azidoak, eta jaten duzunean odoleko kolesterola eta triglizeridoak murriztu egin daitezkeela. Baina izango da, segur aski, arrain honen inguruan ez dakizun gauzaren bat ere. Ba al
dakizu, adibidez, gure hegaluzea kanaberarekin harrapatzen dutela, arrantza eredu iraunkorrak erabiliz eta beste espezieak errespetatuz? EROSKIko hegaluzea itsasontzia geldirik dagoela arrantzatzen da, kanaberarekin edo, bestela, xaxian edo kazan joanda, ontzia abian dela eta beita artifizialarekin. Bi
arrantza modu horiekin, aleak banan-banan harrapatzen dira, eta traturik onena ematen zaio arrainari: beste arrantza modu batzuekin baino gutxiago sufritzen du eta arrainak ez du kolperik hartzen eta ez da zapalduta gelditzen, arrasteko sareekin gertatzen den bezala. Fresko-freskoa!
Hegaluzea: itsasoko erregea EROSKIn
HEGALUZE FRESKOAREN PIZZA
OSAGAIAK
• 250 g irin (osokoa)• Gatz pittin bat• 10 g legamia
hauts• 150 ml ur• 10 ml oliba olio• 60 g tomate frijitu
• 200 g hegaluze• 100 g kuiatxo• Piper berde bat• 100 g gazta fresko• 100 g mozzarella
gazta birrindu• Oreganoa
NOLA PRESTATU
l Pizzaren orea egingo dugu, osoko irinarekin. Lehenik eta behin, nahasi osoko irina eta gatza, eta, bestetik, disolbatu legamia ur epeletan, oliba olio birjinarekin (bi koilarakada).
l Ondoren, entsaladentzako moduko ontzi batean, bota osoko irina eta, poliki-poliki, erantsi ur epela, harik eta ore trinko eta elastiko bat sortzen den arte, itsasten ez dena. Behin orea eginda, eman bola itxura eta utzi egonean, zapi heze batekin estalita, tamaina bikoizten duen arte.
l Oratu berriz ere bola, eta zabaldu poliki-poliki, plater handi baten itxura ematen diogula (zentimetro bateko lodierakoa). Metalezko oinarri baten gainean jarriko dugu, oliba olioa emanda aurrez, ez itsasteko, eta 10 minutuz sartuko dugu labean, 200 ºC-an. Denbora hori igarota, atera labetik pizzaren orea.
l Zabaldu tomate frijitua pizzaren gainean, oinarri gisa. Erantsi hegaluze freskoa, hezurrik eta azalik gabe, xaflatan moztuta. Jarri kuiatxo zatiak eta piper berde xerrak ere pizzaren gainen, horiek ere gordinik, hegaluzearekin txandakatuta. Ondoren, erantsi gazta freskoa (xukatuta).
l Apaindu gaztarekin eta oreganoarekin, eta sartu pizza labean beste 15 minutuz, 200 ºC-an (aurrez berotuta).
4 erraza 50’-1 ordu
1,05 €pertsona
bakoitzeko
sasoi honetan...
14
HEGALUZE MARMITAKOA
OSAGAIAK
• 75 g tipula• 2 baratxuri atal• 2 piper berde• 800 g patata• 20 g piper txorizero
(2 ale)• Botilako ura• 300 g hegaluze• Perrexila• 10 ml oliba olio• Gatz pittin bat
NOLA PRESTATU
l Zuritu tipula eta baratxuri atalak, eta xehatu fin-fin. Piper berdea ere xehatu egingo dugu. Jarri osagaiak kazola batean oliba olio sorta batekin, eta utzi sutan berdura guritzen hasten den arte.
l Zatitu patatak eta erantsi zartaginera. Utzi minutu batzuetan sutan, eta, ondoren, erantsi piper txorizeroaren mamia. Bota ura osagai guztiak estali arte, eta utzi sutan patatak guritzen diren arte.
l Zatitu hegaluzea laukitan, eman gatz pittin bat eta jarri patatekin batean perrexil eta guzti, estali kazola eta atera sutatik. Utzi egonean 5 minutuz, eman gatza eta zerbitzatu.
HEGALUZE TIPULEZTATUA
OSAGAIAK
• 300 g tipula (zuria eta gorria)• 3 baratxuri atal• Oliba olioa• 150 ml ardo zuri• 600 g hegaluze fresko,
xerratan• 250 g patata• Perrexil hosto batzuk• Gatz pittin bat
NOLA PRESTATU
l Zuritu tipulak eta baratxuri atalak, moztu juliana eran eta erregosi zartagin batean, su eztian, olioa eta ardo zuri kopatxo bat botata.
l Jarri hegaluzea zartagin batean eta erregosi bi aldeetatatik arin-arin. Gero, kendu azala eta hezurrak.
l Tipula guritu denean, sartu hegaluzea, eman gatza eta gorde geroko zartaginean bertan, zartaginak berak botatzen duen beroarekin bakarrik egin dadin.
l Zuritu patatak, moztu xerratan eta frijitu zartagin batean, oliba olioarekin eta gatza pittin batekin.
l Frijitu gelditu den baratxuria zartagin batean oliba olio koilarakada batzuk jarrita. Gorritzen hasten denean, atera sutatik eta bota gainerako ardo zuria, kontu pixka batekin.
l Nahastura hori erabiliko dugu hegaluzeari, tipulari eta patatei gainetik botatzeko. Perrexil xehatuarekin aurkeztuko dugu.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
15%
29313%
8,8gGANTZA
10%
0,6gGATZA
3%
3,1gAZUKREAK
11%
2,2g
GANTZ SATURATUA
2,10 €pertsona
bakoitzeko
4 erraza 20-30’ 4 erraza 15-20’
bazkide izatearen abantailak 15
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
14%
2747%
4,8gGANTZA
1%
0,1gGATZA
4%
3,9gAZUKREAK
6%
1,2g
GANTZ SATURATUA
1,50 €pertsona
bakoitzeko
16
sasoi honetan...
ARROZA TXIBIEKIN ETA HEGALUZEAREKIN
OSAGAIAK
• 200 g hegaluze• 75 g tipula• Piper berde bat• 3 baratxuri atal• 200 g txibia• 250 g arroz• 600 ml arrain salda• 50 g limoi (erdia)• 10 ml oliba olio birjina• Limoi tanta batzuk• Gatz pittin bat
Erosketak egiteko
aholkuakGehienean, osorik
edo xerratan saltzen dute hegaluzea. Hiru eratan moztu daiteke
hegaluzea: medaloietan —zentimetro bat eta
hiru zentimetro bitarteko xerrak—, tximeleta
eran —bizkarrezurra bereiziz, burua eta
isatsa bertan utziz eta arraina tximeleta eran irekiz—, eta xerratan.
Zatirik delikatuena mendreska izaten da. Arraina erosi denetik jan bitartean zenbat
eta denbora gutxiago igaro, hainbat gozoagoa eta seguruagoa izango da mokadua. Egunean bertan edo hurrengo
egunean jango badugu, hozkailuan gordetzea
komeni da, eta ez badugu berehala jango, izoztea izaten da onena.
ERREZETA, PAUSOZ PAUSO
1
3
2
4
l Garbitu hegaluzea eta kendu azala eta hezurrak. Ondoren, moztu zati erregularretan eta gorde geroko. Xehatu tipula, piper berdea eta baratxuria zati txiki-txikietan (brunoise eran).
l Banatu arroza modu uniformean, eta utzi erregosten 2 minutuz. Busti arroza arrain salda beroarekin. Eman gatza, bota limoi tanta batzuk eta utzi sutan 10 minutuz.
l Jarri kazola sutan, lau koilarakada oliba oliorekin, eta erregosi berdurak, harik eta tipula eta baratxuria gorritzen hasten diren arte. Ondoren, erantsi txibiak, garbituta eta zerrendatan moztuta.
l Jarri hegaluzea arrozaren gainean, eta utzi su eztian 8 minutuz. Behin arroza egin delarik, atera kazola sutatik, estali sukaldeko zapi garbi batekin eta utzi egonean 5 minutuz. Zerbitzatu berotan.
4 tartekoa 40-50’
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
19%
3737%
5,1gGANTZA
18%
1,1gGATZA
3%
2,3gAZUKREAK
6%
1,2g
GANTZ SATURATUA
1,37 €pertsona
bakoitzeko
17bazkide izatearen abantailak
18
EROSKI protagonistak
EROSKI faccile entsaladenzaporea dakar udakFreskoak dira, jateko prest daude eta merkatuko errezetarik originalenak eskaintzen dituzte. Dasta itzazu EROSKI faccile entsalada berriak. Harritu egingo zaituzte.
19bazkide izatearen abantailak
Nork esan zuen oporretan ere sukaldean sartuta egon behar genuela? Ez dago zertan. EROSKIk lagundu egingo dizu gauzak errazago egiten. EROSKI faccile produktuak eskaintzen dizkizu, irtenbide fresko eta errazak. Jateko prest datozen platerak eta errezetak, edo labean, zartaginean edo mikrouhin
labean ukitu bat ematea besterik behar ez dutenak. EROSKI faccile entsalada berriek hori ere ez dute behar. Freskoak dira eta bakoitzak bere saltsa dakar, bere sardexka eta ahozapia, nahi duzun lekuan jan dezazun: itsasertzean, piknik inprobisatu batean edo etxean bertan (sukaldean aritzeko gogorik gabe baldin bazaude). Zein gustatzen zaizu gehien?
Freskoak eta jateko prest datozenak
l Crocant EROSKI faccile entsalada Tipula frijitua, urdaiazpikoa eta artoa alde batetik, eskarola nahasketa bat bestetik, eta ozpin saltsa. Edozein harritzeko moduko konbinazioa. Hitz batean esateko, gozo-gozoa.
l Silvestre EROSKI faccile entsalada Kimu guriak, perretxikoak, txanpiñoiak, gaztak eta Modenako saltsa ditu, eta kolore eta zapore festa bat da.
l Nordic EROSKI faccile entsalada baby espinaka, letxuga gorri eta berdeak nahasian, olibak, ogi zatiak eta izokin ketua. Eta hori guztia ontzeko, soja eta sesamo saltsa gustagarria. “Nordic” erakoa guztiz, eta oso gustagarria.
Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gaineraMaite dugu zurekin egotea eta zuri entzutea. Horregatik, zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu eta lehenengoz merkatuan jartzen ditugun produktu berriak zer iruditzen zaizkizun esatera. Pasatu eskanerrean kode hau eta zuzenean sartuko zara gure markako berrikuntzen atalean, gure web-orrian. Hor sartuta, informazio aipagarria aurkituko duzu lehenengoz merkaturatzen ditugun produktuen inguruan, gure on-line superrean erosteko modua izango duzu eta horien gaineko iritzia emateko aukera ere bai bozketa sistema erraz batekin. Dasta itzazu EROSKI faccile entsalada berriak eta eman iezaguzu zure iritzia!
Hemen eman dezakezu gure entsaladen inguruko iritzia
20
Erraza, merkea eta freskoa
Onar dezagun: udan, ahaztuxeak gelditzen zaizkigu sukaldeko eltzeak. Etxetik kanpo ematen dugu denborarik gehiena, aisialdiarekin gozatzen. Baina hitzordua ezin saihestuzkoa denean, menu erraza eta arina prestatzea da onena, eta aurrezten lagunduko diguna. Beti bezala, har ezazu gogoan hortxe dauzkazula gure eskaintzak, platerak biribil-biribilak atera daitezen (zentzu guztietan).
aurreztu EROSKIrekin
21bazkide izatearen abantailak
0,73 €pertsona
bakoitzeko
0,50 €pertsona
bakoitzeko
1,50 €pertsona
bakoitzeko
22
aurreztu EROSKIrekin
POSTREA
PARAGUAIOAK MELOIAREKIN
OSAGAIAK
• 8 paraguaio• 2 lima
• Kilo 1 meloi
NOLA PRESTATU
l Gorde fruta guztiak hozkailuan fresko-fresko egon daitezen, eta erabili behar ditugunean aterako ditugu, ez lehenago. Zuritu paraguaioak, kendu hezurrak eta zukutu lima zurituekin. Gorde zukua hozkailuan.
l Zuritu meloia, kendu haziak eta moztu zatitan. Jarri meloi zatiak irabiagailuan, eta egin pure fin bat.
l Jarri meloiaren purea zerbitzatzeko edalontzian, eta bota mantso-mantso paraguaioen eta limaren zukua. Nahi izanez gero, fruta freskoaren zati batzuekin lagundu daiteke, eta lima birrin pixka bat bota dezakegu gainetik.
BIGARRENA
LEGATZA BERDUREKIN, MIKROUHINEAN EGINA
OSAGAIAK
• 600 g legatz solomo
• 100 g azenario• 100 g de brokoli• 100 g de porru
• 40 g tipulin• 40 ml oliba olio• Tipulina• Gatz pittin bat
NOLA PRESTATU
l Garbitu legatz solomoak (azala utziko diegu, baina hezurrak ez).
l Zuritu berdurak, garbitu eta moztu zati erregularretan. Jarri berdurak mikrouhinean erabiltzeko modukoa den ontzi batean, erantsi oliba olio sorta bat eta bota basokada bat ur. Estali ontzia sukaldeko paper gardenarekin eta jarri potentziarik handienean egiten, 8 minutuz.
l Jarri legatz solomoak mikrouhinean egindako berduren gainean. Estali berriz ontzia sukaldeko paper gardenarekin eta jarri potentziarik handienaren %75ean egiten, 3 minutuz. Utzi estalita 2 minutuz egonean, eta gero kendu film papera.
l Eman gatza. Banatu legatz solomoak eta berduratxoak zerbitzatzeko plateretan, eta bota gainetik mikrouhineko ontzian gelditu diren zukuak. Zabaldu arrainaren gainean tipulina xehe-xehe eginda, eta zerbitzatu.
LEHENBIZIKOA
ZEREALETAKO OGI TXIGORKIAK TOMATEAREKIN ETA URDAIAZPIKO EGOSIAREKIN
OSAGAIAK
• 125 g zerealetako ogi (4 xerra)
• 40 ml oliba olio• Tomate 1
• 80 g urdaiazpiko egosi (xerratan)
• Tipulina
NOLA PRESTATU
l Txigortu arin samar ogi xerrak txigorgailuan. Ondoren oliba olio sorta bat botako diegu gainetik.
l Garbitu tomatea, moztu xerra finetan, eta jarri ogiaren gainean. Moztu urdaiazpiko egosiaren xerra bakoitza zerrenda finetan, eta jarri tomate xerren gainean.
l Zabaldu gainean tipulin zerrendatxo batzuk, eta zerbitzatu egingo dugu.
4 erraza 15-20’ 4 erraza 10-15’
4 erraza 5-10’
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
10%
20016%
11,1gGANTZA
6%
0,4gGATZA
2%
2,1gAZUKREAK
11%
2,3g
GANTZ SATURATUA
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
11%
22119%
14gGANTZA
8%
0,5gGATZA
4%
3,4gAZUKREAK
12%
2g
GANTZ SATURATUA
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
4%
890%
0gGANTZA
0%
0,02gGATZA
20%
18gAZUKREAK
0%
0g
GANTZ SATURATUA
La revolución llega a tu cocina con los nuevos Brillante a la Sartén. No hay que saber cocinar,ni manchar, ni tener tiempo. Simplemente separa los dos vasitos, vierte el fondo en una sartén y cuando hierva añade el arroz o los fideos y cocínalosdurante 5 minutos.
¿A qué esperas para probar tus recetas preferidas?
SR. COMERCIANTE: HERBA RICEMILLS S.L., a través de VALASSIS - NCH, le reembolsará 0,45€ más una gratificación por su colaboración,por cada vale que sea redimido en su establecimiento, enviándolos al Apdo. de Correos 101 - 28300 Aranjuez (Madrid), antes del 30/11/2015.Para cualquier información sobre este vale, llame al teléfono: 91 892 94 90. IMPORTANTE: La utilización de este vale en un producto que no sea "Brillante a la Sartén" es fraudulenta, constituye infracción punible y puede ser motivo para la anulación del reembolso. PROMOCIÓN VÁLIDA DEL: 01/07/2015 al 31/08/2015.
CÓDIGO NCH: 051-05005-2
ESTIMADO CONSUMIDOR: El importe de este vale le será descontado por la compra de "Brillante a la Sartén", presentándolo en su establecimiento habitual. Sólo se aceptará un vale por producto adquirido. No acumulable con otras ofertas. ADVERTENCIA AL CONSUMIDOR: El establecimiento se reserva el derecho de no aceptar este cupón descuento.
0,45€ de descuento para la compra de vasitos “Brillante a la Sartén”
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
AF ALS 200X280 CUPON.pdf 2 18/6/15 10:47
24
Gantzak: nor da nor?Gantz guztiak ez dira
berdinak, eta gure dietan ere ez dute hartu behar
leku bera.
zure osasunaren alde
25bazkide izatearen abantailak 25
“Trans gantzak ez dira batere beharrezkoak gure gorputzarentzat, eta, gainera, arriskuan jartzen dute gure osasuna”
Julio Basulto Nutrizionista
Westernetako filmen eragina izango da agian, baina inguruko gauzak bi taldetan
bereizteko joera izaten dugu: onak eta gaiztoak. Nutrizionistek ere horrelaxe bereizi izan ditugu gantzak urteetan: gantz onak eta gantz gaiztoak edo txarrak. Gaur egun, ordea, geure buruei galdetu beharko diegu ea gantzak sailkatzeko modu hori garaiz kanpo gelditu ote den, mendebalde urruneko filmak bezala.
l Gantz saturatuak: begitan hartu ote ditugu?
Honako elikagai hauek ematen dizkigute gantz saturatu gehien: haragiak (batez ere haragi gorriek eta haragiaren eratorriek), esnekiek eta opil industrialek.
Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak (EFSA) ez du muga bat jartzen gantz saturatuentzat, baina “ahalik eta gutxiena” jateko gomendatzen du. Gantz saturatuek, izan ere, “ustezko eragina” dute bihotz-hodietako gaixotasunetan. 2014. urtean, azterlan batek iradoki zuen aldatu egin beharko genukeela mantenugai horiei buruz dugun ikuspegi okerra. Harvardeko Osasun Publikoko Eskolak, ordea, berehala erantzun zuen: azterlan horrek “hutsegite eta omisio handiak” zituela adierazi zuen, eta komunikabideek egin zituzten baieztapenak “guztiz engainagarriak” izan zirela.
Gaur egun oraindik ere eztabaidatu egiten da gantz saturatuak arriskutsuak diren edo ez osasunarentzat, baina inork ez du zalantzan jartzen murriztu egin behar direla gantz saturatu ugari dituzten elikagaiak: haragi gorriak, haragiaren eratorriak, gantz ugariko esnekiak (gazta gantzatsuak adibidez), opilak eta alferrekotzat jotzen diren elikagaiak.
l Gantz saturatugabeak: taldeko onakBi eratakoak dira gantz saturatugabeak: monosaturatugabeak (oliba olioan agertzen dira, baina baita olibetan, ahuakatean eta intxaurretan ere) eta polisaturatugabeak (arrain gantzatsuek izaten dituzte ugari, baina baita fruitu lehorrek eta haziekin egindako olioek ere). Gantz mota horrek murriztu egin dezake gure kolesterol maila eta gaixotasun kardiakoak izateko arriskua. Adituek ez dute esaten zenbat gantz monosaturatugabe hartu behar genituzkeen, gure gorputzak sintetizatu egin ditzakeelako, baina bai polisaturatuak zenbat hartu behar genituzkeen, horien artean badira-eta guk sortu ez ditzakegun gantz azido batzuk. EFSAk 2010. urtean adierazi zuen egunean hartzen ditugun kaloria guztien %4 izan behar luketela azido linoleikoak emanak eta %0,5 azido alfa-linoleikotik etorriak. Zorionez, ez da kalkulu konplexurik egin behar gomendio horiek betetzeko: aski da muga bat jartzea haragi gorriei, haragiaren eratorriei eta alferrekotzat jotzen diren elikagaiei.
Trans gantzak ez dira batere beharrezkoak gure gorputzarentzat, eta, gainera, arriskuan jartzen dute gure osasuna. Haragiz egindako produktuetan eta esnekietan izaten dira, baina, batez ere, elikadura industriak erabiltzen dituen hidrogenazio prozesu jakinak jasan dituzten elikagaietan. Hidrogenaziotik datozenak dira arriskutsuenak: nabarmen handitzen dute bihotz-hodietako arazoak izateko arriskua. Produkturen baten etiketan gisa honetako aipamenen bat ageri bada, “gantz partzialki hidrogenatuak”, trans gantzak dituela esan nahiko du. Honako produktu hauek izaten dute trans gantz gehien:
• Opil industrialak, pastelak eta izozkiak.• Aurrez prestatuta dauden jakiak (enpanadak, kroketak, pizzak...).•Fast food erako jakiak.• Mikrouhin labean egiteko krispetak.• Zorroko patata frijituak eta antzeko beste aperitibo batzuk.
Espainiako Estatuan, legeak ez du behartzen trans gantzak mugatzera, eta horrek nahiko egoera kaskarrean uzten du kontsumitzailea. Zorionez, zenbait enpresak desagerrarazi egin dituzte trans gantzak beren markako produktuetatik.
Trans gantzak: “gaiztoen” taldean
26
AHUAKATEKREMA HOTZA
OSAGAIAK
• 300 g porru (zati zuria)
• Baratxuri atal 1• 20 ml oliba olio• 300 g
kuiatxo
• Litro 1 berdura salda
• 250 g ahuakate• 4 g gatz iododun• Piperbeltza
NOLA PRESTATU
l Zatitu porruak eta baratxuri atala, jarri zartagin batean oliba olio sorta batekin eta erregosi zertxobait
l Porruak horitzen hasten direnean, erantsi kuiatxoa, zurituta eta zatituta, eta berdura salda, eta utzi sutan kuiatxoa guritzen den arte. Utzi hoztera eta erantsi ahuakatea, zatituta.
l Pasatu nahastura guztia irabiagailutik eta, gero, txanotik, harik eta krema fin bat gelditzen den arte.
Jarri su eztian, eta irakiten hasten denean, eman gatza eta piperbeltza.
l Utzi krema hozkailuan hoztera, eta zerbitzatu hotzean.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
11%
21218%
12,6gGANTZA
21%
1,2gGATZA
12%
11,2gAZUKREAK
9%
1,8g
GANTZ SATURATUA
4 hasiberrientzat 30-40’ 5-10
Gantza energia iturria da gure organismoarentzat, lagundu egiten digu gorputzeko tenperatura doitzen eta organo batzuk bildu eta babestu egiten ditu, esaterako bihotza eta giltzurrunak.
Gorputzari ‘erregai’ ona emateko
zure osasunaren alde
OLIBA TORTILLA
OSAGAIAK
• 150 g oliba (hezurrik gabeak)
• 4 arrautza
• 75 ml oliba olio
• Gatz iododuna
NOLA PRESTATU
Moztu olibak uztaitxoetan edo zati txikietan.
l Irabiatu arrautzak, zatitu oliba zatiekin eta bota zartagin ez-itsaskor batera, oliba olio sorta batekin. Eragin tortilla itxura hartzen duen arte eta erantsi gatza bukaeran.
l Eman forma biribila edo obalatua tortillari, eta atera platerera, barrenaldea krematsua edo heze samarra duela. Nahi izanez gero, tomatetxo batzuekin zerbitzatu daiteke.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
16%
31244%
31gGANTZA
13%
0,75gGATZA
0%
0gAZUKREAK
27%
5,3g
GANTZ SATURATUA
4 erraza 5-10’ < 5
Gantz mota horrek lagundu egiten
du gure kolesterol maila murrizten eta berdin gaixotasun kardiakoak izateko
arriskua ere
27bazkide izatearen abantailak
28
zure osasunaren alde
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
2009. urteaz geroztik, gure markako produktuek ez dute landare gantz partzialki hidrogenaturik.
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia
SEMAFORO NUTRIZIONALASemaforo nutrizionalari esker, jakin egin dezakegu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGOGure produktuetatik 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
GATZ GUTXIAGOGure produktuetatik 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
GANTZ GUTXIAGONahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da komeni egunero hartzen den energiaren %35 baino gehiago izan dadin gantzek emana. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietatik.
TRANS GANTZIK GABEAKLandare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Horrexegatik desagerrarazi ditugu gantz horiek gure markako produktu guztietatik.
GAZTA EdALONTZITXOAK INTXAURREKIN
OSAGAIAK
• 40 g intxaur (zurituta)
• 250 g greziar jogurt
• 100 g gazta krematsu (kaloria gutxikoa)
• 10 g azukre
NOLA PRESTATUA
l Zuritu eta zatitu intxaurrak eta jarri edalontzitxoen hondoan.
l rabiatu greziar jogurtak eta gazta krematsua (kaloria eta azukre gutxikoa) elkarrekin, eta bota intxaurren gainera. Estali edalontzitxoak, eta postre freskoa nahi badugu, sartu hozkailuan ordubetez gutxienez (bestela, zerbitzatu bere horretan).
l Zerbitzatzeko unean, jarri intxaur zati batzuk gazta eta jogurt kremaren gainean.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
11%
22120%
13,7gGANTZA
2%
0,1gGATZA
11%
9,9gAZUKREAK
28%
5,5g
GANTZ SATURATUA
4 hasiberrientzat < 5’ < 5
30
erakusleihoa
Eroski NATUR meloiak eta sandiak
Dena gozotasunEz zara udan sartuko Eroski NATUR saileko gure meloiak edo sandiak dastatzen ez dituzun arte. Freskatu zaitez horiekin eta... has daitezela oporrak!
31bazkide izatearen abantailak
Terrazan gosaltzeko, bazkaritan postre gisa hartzeko, eguna hondartzan pasatu ondoren mokadu freskagarri bat egiteko, entsalada batean osagai exotiko moduan erabiltzeko... Meloiek eta sandiek leku berezia izaten dute gure hozkailuan uda iristen denean. Hidratatu egiten gaituzte (ura izaten dute %80 baino gehiago) eta oso kaloria gutxi ematen dituzte. Gozotasunaren eta zaporearen bila bazabiltza, ez egin zalantzarik: Eroski NATUR saileko hiru meloi motetako edozeinek aseko zaitu (Galia, Cantaloup eta Horia) edo Eroski NATUR saileko sandia marradunak.
Udako izarrak
l Eroski NATUR sandia marraduna Agur, haziak, agur: zaporea, ura eta hazirik ez! Halakoxea da gure NATUR sandia. Testura kurruskatsua izaten du eta azal trinko eta sendoa, barrenaldea ongi babesteko. Ur ugari izaten duenez (hain zuzen, sandia da ur gehien duen fruta: %93) eta azukreak bikain orekatuta dituenez, fruta hau laguntza handikoa da hidratatzeko.
l Eroski NATUR meloi horia Nolakoa da? Azala horia izaten du eta mamia, berriz, krema kolorekoa, ia zuria. Mamia trinkoa izaten da (ia kurruskatsua), hezea eta gozotasun orekatukoa.
l Eroski NATUR Cantaloup meloia Zerk egiten du erakargarri: testurak eta zapore gozoak, azukre asko izaten du eta. Meloi hau ongi helduta dagoenean, lore ukituko usain nabarmena askatzen du, udako beste fruta batzuena baino are nabarmenagoa.
Zapore handia eta kalitate onaEroski NATUR saileko gure meloiak eta sandiak zapore punttu onenean daude oraintxe. Salgai jarri aurretik, gure Kalitate Sailak azterketa fisiko-kimikoa eta organoleptikoa egiten die. Azterketa horren emaitzak ez badatoz bat produktu bakoitzari egiten zaion fitxa teknikoak esaten duenarekin, ez dira onartzen gure saltokietan saltzeko. Prozesu horrekin, ziurtatu egiten dugu beti zaporerik onena izango dutela.
l Eroski NATUR Galia meloia Bi meloi motaren arteko nahasketa da: Cantaloup eta Honedew. Meloi txikia izaten da, kilo inguru pisatzen duena. Kanpotik horia izaten da, lur kolorekoa, ildaska argiagoekin, eta testura zimurtsua izaten du. Barrenetik, berde bizia izaten du mamia (batez ere meloia helduta dagoenean), eta haziak erdialdeko eremu txiki batean eduki ohi ditu. Atsegin izango duzu... zapore gozoa duelako eta mamia desegin egiten delako ahoan. Urdaiazpikoarekin konbinatzeko meloi motarik egokiena da, hain gozoa izanik, zapore kontraste gustagarria sortzen baita bien artean.
32
erakusleihoa
SANDIA, MELOI ETA ANANA BROTXETA
OSAGAIAK
• 300 g sandia• 300 g meloi• 300 g anana
• Limoi 1• 20 g azukre beltz
NOLA PRESTATU
l Kendu haziak meloiari, eta bolak egitekoaren laguntzarekin, atera bolatxo batzuk meloiaren, sandiaren eta ananaren mamitik, eta bildu askatzen den zukua. Brotxeta bat egingo dugu fruta bolak txandaka jarriz. Gorde brotxetak eta zukuak hozkailuan. l Garbitu limoia eta birrindu azala. Ondoren, atera zuku guztia limoiari. Jarri kazola batean edo zartagin zahar batean limoiaren zukua, sandiarena, meloiarena eta ananarena, limoi birrinarekin eta azukre beltzarekin (bi koilarakada). Jarri zuku horiek guztiak irakiten karamelu likido bihurtzen diren arte (epeletan gordeko dugu).
l Jarri brotxetak zerbitzatzeko plateretan, eta mahaira ateratzeko unean, bota gainetik karamelu bero pittin bat.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
4%
690,1%
0,1gGANTZA
0%
0gGATZA
18%
15,8gAZUKREAK
0%
0g
GANTZ SATURATUA
MELOI ZOPA JOGURT BOLATXOEKIN
OSAGAIAK
• 125 ml jogurt natural (azukreduna)
• Kilo 1 meloi
• 5 ml oliba olio• 20 g azukre• 2 g gatz• 20 g mugurdi
NOLA PRESTATU
l Sartu jogurt natural azukreduna izozkailuan eta utzi 4 orduz.
l Zuritu limoia, kendu haziak eta zukutu mamia (zukugailu batean edo irabiagailu baten laguntzarekin). Ateratzen den likidoa txano batetik pasaraziko dugu, oliba olio sortatxo bat erantsiko diogu, gatz pittin bat eta azukrea. Ondoren, eragin guztiari eta sartu hozkailuan ontzi itxi batean, zerbitzatzeko unea iritsi arte.
l Egin jogurt bolatxo batzuk bolak egitekoarekin edo koilaratxo batekin.
l Jarri meloi zopa lau kopa hotzetan eta gainean jogurt izoztuaren bolatxo batzuk. l Apaindu mugurdi batzuekin eta zerbitzatu.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
5%
1023%
1,9gGANTZA
4%
0,2gGATZA
21%
18,5gAZUKREAK
3%
0,6g
GANTZ SATURATUA
4 erraza 15-20’ 5-10 4 erraza + 2h > 5
SANDIA POLOAK
OSAGAIAK
• 50 g azukre• 100 ml ur
• 300 g sandia• Limoi 1
NOLA PRESTATU
l Almibar arin bat egingo dugu azukrea uretan egosita 5 minutuz. Egiteko erabili dugun eltze berean utziko dugu hoztera.
l Zuritu sandia eta zukutu, eta egin gauza bera limoiarekin, hori ere zurituta. Nahasi sandia zukua eta limoi zukua almibar arinarekin, eragin eta pasarazi txano batetik.
l Jarri zuku iragazi hori poloak egiteko erabiliko ditugun ontzietan, eta sartu izozkailuan ordubetez. Denbora hori igarotzen denean, sartu poloaren makila izango dena eta utzi berriz ere izozkailuan, 4 orduz txikiak badira, eta 8 orduz handiagoak badira.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
3%
660,1%
0,1gGANTZA
0%
0gGATZA
18%
15,8gAZUKREAK
0%
0g
GANTZ SATURATUA
4 hasiberrientzat + 2h > 5
dendan zurekin
Elkartasun katea“Ez alferrik galdu” programari esker, gure dendetan ez dugu produktu bakarra ere alferrik galtzen. Horrek aukera ematen digu behar gehien duten pertsonen esku jarri eta laguntza emateko.
Gure hipermerkatu eta supermerkatuetan, ehunka produktu eskaintzeaz gain, zurekin eta zure ingurukoekin ere bagaude, eta gure harremanak
gainditu egiten du merkataritzaren arloa. Zure auzoan, zure hirian bizi direnekin gaude... eta laguntza behar dutenekin ere bai. Gure dendetan ez dugu elikagai bakar bat ere alferrik galtzen, eta 50 GKEren laguntzarekin, egoera txarrean dauden milaka pertsonarengana helarazten ditugu, nahiz eta lan hori ez den ikusten gure saltokietan. Nola? `Ez alferrik galdu’ programarekin. Oraintxe azalduko dizugu.
APALATEGIETATIK KANPOProduktu batzuk ez daitezke salgai jarri, nahiz eta ezin egokiagoak izan jateko, kolperen bat dutelako paketean edo zuloren bat bilgarrian. Salgai jartzeko ez dute balio, baina horrek ez du esan nahi bota egin behar direnik. EROSKIn, behintzat, halaxe iruditzen zaigu. Elikagai horiek ez daude iraungita, baina ez dituzu ikusiko gure apalategietan. Ezta zakarretan ere.
Berdin gertatzen da iraungitze-data eta kontsumo-data hurbil duten produktuekin ere. Bezeroei kalitaterik eta freskurarik onena bermatzeko konpromisoa dugu, eta ezartzen ditugun estandarrak betetzen ez badituzte,
kendu egiten ditugu. Baina guztiak ez dira zaborretara joaten. Poltsan datozen
laranjen artean bat usteldurik badago, hori bai, bota egingo dugu, baina ez
gainerakoak.
BADA ZEINI EMANSaldu ez daitezkeen produktu horiek guztiak, jateko moduan daudenez, Estatuan gizarte erantzukizunez jokatzen duten 48 erakunderen esku jartzen ditugu. Horien artean daude, besteak beste, Elikagaien Bankuak, Cáritas, Gurutze Gorria, Reto, Remar eta tokikoagoak diren beste erakunde batzuk.
34
Iaz 2.015 tona elikagai
baino gehiago eman
genituen
“Ez alferrik galdu” programari esker, EROSKIn harro gaude ez dugulako janari gramo bakar bat ere alferrik galtzen eta, aldi berean, egoera zailean dauden hainbat herritarri janaria ematen diegulako. Iaz, adibidez, 2.105 tona elikagai baino gehiago eman genituen, eta horrekin, 4.500 laguneK jan dezakete urtebetez.
Baina produktu bakar bat ere ez dadin hondatu, eta elkartasunezko helburu hau ere ez, jardunbide protokolo bat landu dugu produktu guztien segurtasuna ezin zorrotzago zaintzeko. Eta are gehiago elikagai freskoekin, non ezinbestekoa baita hotz katea une orotan mantentzea. Elikagaiak hartzen dituen erakundeak eta guk bermatzen dugu segurtasun hori.
35bazkide izatearen abantailak
Emandako produktu guztiekin
4.500 lagunek jan dezakete
urtebetez
36
dendan zurekin
Aterpeko Anaidia
Zaragozan, ospe handia du Aterpeko eta Pietateko Ama Birjinaren Errege Anaidi Santuak. Gosaria, hamaiketakoa eta afaria ematen die 57 haurri bere haurtzaindegian, produktuz betetako poltsak ematen dizkie
beharra duten 70 familiari, Karitateko Alabek bazkariak eta afariak prestatzen dituzte gizarte jantokian 225 pertsonarentzat...Horretarako, astean hiru egunez, EROSKIk Aragoiko hiriburuan dituen 29 saltokietara joaten dira erakunde horretako boluntarioak, eta saltzeko moduan ez dauden elikagaiak biltzen dituzte. “Abantaila handia da Europan hain garrantzitsua den enpresa bat
gure alde egotea eta, ondorioz, behar gehien dutenen alde ere bai. Horrek argi erakusten du zenbateko sentsibilitatea duten pertsonekin, batez ere krisi urte hauetan”, nabarmendu du Manuel Marquetak, Anaidiko anaia nagusiak.
Gurutze Gorria
“EROSKIrengatik ez balitz, itxi egin beharko genuke gure gizarte jantokia. Proiektu hau buru-belarri lagundu duten bakarrak
izan dira”, adierazi du Pilar Berlangak, Gurutze Gorriko ordezkariak.Astelehenetik ostiralera, goizeko 11:00etan, Gurutze Gorriak hitzordu garrantzitsua izaten du Calahorrako EROSKI hipermerkatuarekin. Jantokiko sukaldaria eta erakundeko boluntarioren bat
gure saltokira etortzen dira, eta “kalitate bikaineko” ehunka produkturen artean hautatzen dute.
Erakunde horrek
350 laguni baino
gehiagori ematen die
jaten egunero
EROSKIrengatik ez balitz, itxi
egin beharko genuke
Calahorran dugun gizarte
jantokia
Elikagaien Bankuak
EROSKIk 20 urte baino gehiago daramatza Elikagaien Bankuekin lankidetzan, eta horren erakusgarri dira ‘Kilo Operazioa’ eta aldian-
aldian antolatzen diren elikagai bilketak. Baina `Ez alferrik galdu’ proiektuak “ilusio handiagoa sortzen du”, aitortu du Nicolás Palaciosek, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioko presidenteak (Fesbal). “Aurrerapauso bat da, eta lagundu egiten du janari gehiago biltzen eta jende gehiagorengana iristen. Programa horrek,
gainera, elikagai eskasia arintzeaz gain, alferrik galtzearen aurka ere egiten du, eta bi helburu horiek bat datoz gure filosofiarekin”, adierazi du.
Hartzaileen hitza
Hogei urte baino gehiago daramatzagu
Elikagaien Bankuekin lankidetzan, zeinak
milioi eta erdi pertsona baino
gehiago laguntzen dituzten gaur egun
37
UDAKO FRUTAEROSKI NATUR
Beren unerikonenean.Sasoiko fruta gozoa eta zukutsua, egarriakentzeko ezin hobea. Gainera, bitamina-kopuruhandia ematen du.Udako freskagarririk onena!
hemengoa eta hangoa
38
Hau bai hegaluzea!Barrutik eta kanpotik berritu dugu kontserbako hegaluzea: orain lata litografiatu berrietan dator gure hegaluze, kalitate eta zapore bikainekoa eta tokiko espezialistek ekoitzia.
39bazkide izatearen abantailak
Hemengo produktuen alde egiten dugu
Gure kontserbako hegaluzea Gipuzkoan egiten da, eta arrantza eredu iraunkorrekin harrapatzen dute, kanabera erabiliz
Gure hegaluzea modu selektiboan arrantzatua da, kanaberarekin, eta gainerako espezieak errespetatuz. Gehienean, arrantza ontzia geldirik dela harrapatzen dute, kanabera, amua eta beita bizia erabiliz (antxoa izaten da gehienean) edo, bestela, xaxian edo kazan joanda, ontzia abian dela eta beita artifizialarekin. Bi arrantza modu horiekin, aleak banan-banan harrapatzen dira. Era horretan, traturik onena ematen zaio arrainari: beste arrantza modu batzuekin baino gutxiago sufritzen du, eta arrainak ez du kolperik hartzen eta ez da zapaltzen, arrasteko sareekin gertatzen den bezala. Arrantza modurik iraunkorrena da, aukera ematen baitu harrapatutako hegaluzeen espeziea eta gutxieneko tamaina bereizteko.
Arrantza mota: eredu iraunkorrak erabilizE z da gauza bere entsaladari
hegaluzea botatzea edo entsaladari hegaluze on bat
jartzea. Non dagoen aldea? Kontserbaren kalitatean. EROSKIk hegaluzearentzat sortu dituen lata berriak erabiltzen badituzu, berehala sumatuko duzu. Hegaluze hezea da, zaporetsua, leun-leuna eta Kantauri itsasoan arrantzatua (Bizkaiko golkoan), hegaluzea arrantzatzeko sasoian, ingurumena errespetatuz eta arrantza eredu iraunkorrak erabiliz; kontserban sartzeko lana, berriz, Gipuzkoako kontserba-egile espezialista batek egiten du. Eta ontzia ere ez du nolanahikoa: lata litografiatuetan dator.
EKOIZPEN PROZESU ZAINDUAGure hegaluzea zure etxera heltzen denerako, oso zorrotz zaintzen dira ekoizpen prozesuko xehetasun guztiak. Oraintxe azalduko dizugu nola egiten den.
l Behin harrapatu ondoren, gure hegaluzea ez da ontzian izozten; hotzetan edukitzen dute, eta horri esker, eutsi egiten dio hezetasunari eta zaporeari. Hain zuzen, Bizkaiko golkoan arrantzatzen den hegaluze horrek zapore bikaina eta testura leuna izaten ditu, espezie bereko gainerakoek baino gehiago.
l Kontserba lantegian bertan, moztu egiten dituzte atalak: burua, isatsa eta mendreska.
l Ondoren, egosi egiten da. Horretarako, ura eta gatzuna nahasten dira, eta arrain bakoitzak zenbat denbora behar duen
kalkulatzen da; tamainari begiratzen zaio, eta kontuan hartzen da, halaber, arrain osoa den edo mendreska bakarrik. Izan ere, hegaluzea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gantz gutxiago izaten du proportzioan.
l Ondoren, hoztera uzten da eta gero hozkailuetan sartzen dute.
l Hurrengo pausoa: atalak banan-banan garbitzea, hezurrak, hegalak, erraien hondarrak eta zati ilunak edo odolbilduak kentzeko.
l Horren ondotik, solomoak zatitu egiten dira gero latan sartzeko.
l Olioa edo eskabetxea erantsi, eta latak itxi egiten dira automatikoki.
l Azkenik, esterilizatu egiten dira latak, eta hoztera uzten; bukatzeko, kaxetan sartzen dira.
EROSKI hegaluzea oliba oliotan eta eskabetxean, eta EROSKI Sannia hegaluzea, gatz gutxikoa, oliba oliotan.
40
hazteko energia
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
73.819 haurrek parte hartu dute Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak eskaini duen Heziketa Programan www.escueladealimentacion.es
T eoria eta praktika beti ez doaz eskutik. Horixe gertatzen da, adibidez,
haurrak eta berdurak elkartzen direnean. Teoriak esaten du elikagai horiek ezaugarri bikainak dituztela (askotariko bitaminak, gantz mineralak, zuntza eta herdoilaren aurkako osagaiak ematen dituzte, ugari gainera), eta lekua egin behar zaie haurren dietetan. Egunerokoan,
ordea, besterik gertatzen da: behar baino berdura gutxiago jaten da, eta frutekin ere berdin gertatzen da. Funtsezkoa da haurren artean elikagai horiek jateko ohitura sustatzea. Eta zaila dirudien arren, ez da hainbesterako ere. Errezeta erakargarriak prestatzea da kontua, irudimena, elikagai askotarikoak eta gustu on pixka bat erabiliz.
Berdura jatea: jolasa platereanHaurrek gero eta berdura gutxiago jaten dute eta urruntzen ari dira nutrizio arloko gomendioetatik, nahiz eta modu egokian elikatzeak lagundu egiten dien behar bezala hazten eta garatzen. Nola konpondu egoera hori? Errezeta originalak prestatuta... Irudimena da muga bakarra.
41bazkide izatearen abantailak
0,38 €pertsona
bakoitzeko
BERDURA ETA ARRAUTZA FLANA
OSAGAIAK
• 4 arrautza gordin• 350 ml esne• 300 ml salda• 30 g ogi gogor• Intxaur muskatua• 300 g berdura
(lehen egindako gisatu edo menestra batekoa)
• 2 arrautza egosi• Tomate saltsa
frijitua• 10 g arto gozo
(latakoa)• Mendafin
hostotxo batzuk• Gatz iododuna eta
piperrautsa
NOLA PRESTATU
l Irabiatu arrautzak esnearekin, saldarekin eta ogi zatiekin. Behin irabiatuta, bota espeziek norberak nahi adina eta erantsi berdurak zati ertainetan moztuta (ez daitezela izan oso txikiak eta ez daitezela egon birrinduta), eta erantsi arrautza egosiak ere, aurrez xehatuta. Jarri labea berotzen, 150 ºC-an.
l Jarri nahastura hori flana egiteko banakako moldeetan, eta egosi Maria bainuan 20 minutuz.
l Zerbitzatzeko, zabaldu tomate saltsa pittin bat plateraren hondoan eta, saltsa horren gainean, jarri flana moldetik aterata. Artoa botako diogu gainetik, frijitua eta labanarekin hautsia, eta ondoren mendafin hostotxoak.
Errazio batek dauka:
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
13%
23116%
11gGANTZA
13%
0,53gGATZA
10%
8,4gAZUKREAK
14%
2,8g
GANTZ SATURATUA
4 erraza 30-40’
42
hazteko energia
0,58 €pertsona
bakoitzeko
ESPINAKA LASAGNA
OSAGAIAK
• 50 g tipula• 2 baratxuri atal• 40 ml oliba
olio• 400 g tomate
(ongi heldua)• Oregano lehor
pittin bat• 5 g azukre• 200 g espinaka
• 20 ml esne-gain likido
• 100 g tipulin fresko
• 45 g gazta xerra
• 100 g lasagna geruz
• Gazta birrindua• Gatz pittin bat
NOLA PRESTATU
l Tomate saltsa egiteko, erregosi tipula eta baratxuria juliana eran moztuta (zerrenda finetan). Erantsi tomateen erdiak, zatitan irekita, gatz pittin batekin, oregano lehorrarekin eta azukre koilarakadatxo batekin. Egin su eztian,
Errazio batek dauka:
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
11%
20323%
16gGANTZA
3%
0,11gGATZA
7%
6,1gAZUKREAK
26%
5,2g
GANTZ SATURATUA
estali gabe, 15 minutu inguruz. Pasatu pure egitekotik eta txanotik, harik eta saltsa krematsua eta fina gelditzen den arte.
l Lasagnaren betegarria egiteko, egosi espinakak ur irakinetan 10 minutuz, eta, ondoren, xukatu. Jarri espinaka horiek, baratxuri atal batekin, zartagin batean, eta erregosi pare bat minutuz oliba olio tanta batzuekin; erantsi esne-gaina espinakak krematsuak geldi daitezen, eman gatza eta gorde geroko.
l Bestalde, garbitu tipulina, moztu zerrenda finetan eta erregosi zartagin batean oliba olio sorta batekin. Gorritzen hasten denean, atera zartaginetik, eman gatza eta utzi iragazki baten gainean, lasagnari ez diezaion erantsi oliorik.
l Moztu gainerako tomateak xerratan, eta hasi lasagna geruzatan muntatzen. Labeko erretilu batean, ordena honetan jarriko ditugu osagaiak: tomate saltsa, espinakak, tomate xerrak, tipulin erregosia, gazta xerra eta lasagna xafla. Egin geruza bat baino gehiago ordena
horretan berean, eta azken-azkenean, jarri tomate saltsa. Azken geruzaren gainean, berriz, gazta birrina jarriko dugu.
l Sartu lasagna labean (erdialdean), 200 ºC-an, 20 minutuz, gainazala gainerretzen zaion arte. Zerbitzatu aurretik, estali lasagna, eta utzi 10 minutuz egonean.
4 tartekoa 1 ordu
45bazkide izatearen abantailak
Uda ate joka hasten denean, depilatzeko ordua hartzea izaten da zeregin nagusietakoa.
Bainujantzi edo toalla berria erosten dugun bezala edo haurrei hondartzako gauzak berritzen dizkiegun bezala (mahukatxoak, arrastelua, ontzia, eta abar), udako prestakizunetan sartzen da gorputzeko ilea zenbait hilabetetarako desagerraraztea ere. Uda honetan, larruazala leuna eta laua edukitzeko, belle saileko depilazio produktuak eskaintzen dizkizugu, erabat berrituta: formatu eta irtenbide berriak, nabarmen berrituta dituztenak ezaugarri kosmetikoak eta eraginkortasuna.
Depilazioari buruzko atal berezia
Ile gabe ederBerritu egin dugu belle depilazio produktuen saila, udan erabat ahaztu ditzazun ilearekin izaten diren gorabeherak.
edergintza
46
edergintza
LUZAROAGO IRAUTEN DUEN DEPILAZIOAHotza, epela edo beroa, argizariak emaitza bikaina ematen du, eta gainerakoek baino luzaroago irauten du.
HIDRATATU, LASAITU ETA LEUNDUbelle saileko gorputz banda argizaridunak. Formula estraleuna du, sasi-arrosaren (mosqueta) olio naturalarekin aberastua, karité gurinarekin eta zenbait estraktu naturalekin (masusta, mugurdia eta marrubia), zeinak hidratatu, lasaitu eta leundu egiten duten larruazala.
• Eraginkorrak dira ilea motz dagoenean ere.
• 10 banda bikoitz eta 2 toallatxo depilazio osterako.
• Test dermatologikoekin frogatuta.Parabenorik gabeak.
IZTER TXOKOETARAKO ETA GALTZARBEETARAKObelle saileko argizarizko bikini bandak. Izter txokoetako eta galtzarbeetako ilea kentzeko sortuak, gehienean indar gehiagoko ileak izaten dira eta. Formula estraleuna, argan olioarekin eta alo vera estraktuarekin aberastua, lasaitzeko, egokitzeko eta babesteko.
• Bi formatutako bandak, gune bakoitzera ongi egokitzeko: bikini erakoak eta galtzarbeetakoak.
• Eraginkorrak dira ilea motz dagoenean ere.
• 8 banda bikoitz eta 2 toallatxo depilazio osterako.
• Test dermatologikoekin frogatuta.Parabenorik gabeak.
Bisita ezazu gure web-orria eta ikusi belle produktu
guztiak; gure edergintzako marka da, eta EROSKI
dendetan bakarrik saltzen da:
www.belle.eroski.es
AURPEGIRAKObelle saileko banda argizaridunak aurpegirako. Bereziki diseinatuta daude aurpegiko ileak errotik desagerrarazteko, eta formula estraleun bat dute, non ageri diren kamamilaren estraktu naturala (lasaitzeko eta leuntzeko), mahatsondo estraktua (hidratatzeko eta kongestioa kentzeko), soja olioa eta E bitamina, herdoilaren aurka egiteko.
• Emaitza bikainak, baita ile motzarekin ere.
• 8 banda bikoitz eta 2 toallatxo depilazio osterako.
• Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabeak.
47bazkide izatearen abantailak
EZTI ESTRAKTUAREKINbelle ergizari epela, 250 ml-ko ontzia. Ontzian datorren argizari epela da, ezti estraktuarekin egina, eta elikatu eta leundu egiten du. • Emaitza bikainak, luzerako gainera
(4 aste ere irauten dute).
• Mikrouhinean edo Maria bainuan berotzen da.
• Espatulak tenperatura adieraztekoa dakar, eta horri esker jakin dezakegu noiz dagoen erabiltzeko prest.
• Argizaria bandekin kentzen da, eta hondarrik gelditzen bada, urarekin.
• Edukia: argizari epela, 250 ml-ko ontzian, eta 10 banda (garbitu eta berrerabili egin daitezke).
• Test dermatologikoekin frogatua. Parabenorik gabea.
Belle, zure edertasuna, zure ongizatea
parabenorik
GABEAK2013. urteaz geroztik ari gara parabenoak kentzen kosmetikako gure produktuei.
ZEHAZTASUN APLIKAGAILUAREKINbelle saileko zehaztasun argizaria, Bereziki diseinatua dago bekainetako eta goiko eta beheko ezpainetako ileak kentzeko.
• Ezti estraktuarekin.
• Zehaztasun aplikagailua duen tutu bat dakar.
• Iraupen luzeko emaitzak ematen ditu, baita ile motzean ere, eta oso geruza finetan zabaldu daiteke, aurpegiko guneetara ezin hobeto moldatzeko.
• Tutua ur berotan sartuta berotzen da. Hondarrak urarekin kentzen dira.
• Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabea.
ERABILTZEKO EROSOAbelle saileko roll-on argizari
epela, 120 ml-koa. Formatu erosoa du, garbia da eta aukera
ematen du zehaztasunez zabaltzeko.
• Eztiarekin aberastutako formula.
• Luze irauten duten emaitzak (4 aste ere bai).
• Ontziak tenperatura adierazten duen espatula bat dakar, eta horri
esker jakin dezakegu argizaria noiz dagoen erabiltzeko prest.
• Produktua bandekin kentzen da, eta hondarrik gelditzen bada,
urarekin.
• Edukia: argizari epeleko roll-on bat, 120 ml-koa, eta 10 banda
(garbitu eta berrerabili egiten dira).
• Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabea.
OSO ERAGINKORRAbelle perla argizaria, 400 g-koa. Argizari perlak oso azkar urtzen dira. Horrela, murriztu egiten da berotze denbora eta erredurak izateko arriskua.
• Erle argizariarekin aberastutako formula du, ekilore hazien olioarekin eta ilen olio naturalarekin, eta horiek guztiek lasaitu eta hidratatu egiten dute larruazala.
• Testura malgua du oso, eta erraz moldatzen da gorputzeko edozein gunetara; ile motzarekin ere eraginkorra da, eta luze irauten duten emaitza profesionalak ematen ditu (4 aste ere bai).
• 5 aldiz ere berrerabili daiteke.
• Test dermatologikoekin frogatuta.Parabenorik gabea.
BANDA GEHIGARRIAKArgizari epelarekin erabiltzeko banda gehigarriak, 24 ale. Argizari epelarekin erabiltzeko bandak, bai roll-on erakoarekin eta bai ontzikoarekin; erraz eta modu eraginkorrean depilatzen dute.
edergintza
48
OSO ERABILGARRIA belle krema dekoloratzailea, 2x50 ml. Ezkutatu egiten du aurpegiko eta gorputzeko ilea.
• Aloe vera eta E bitamina ditu, larruzala babesteko eta lasaitzeko, eta karité gurina, hidratatu eta egokitu egiten duena larruazala, ilerik gabe eta ongi zaindua ager dadin.
• Test dermatologikoekin frogatua. Parabenorik gabea.
DEPILAZIO ULTRA-AZKARRA Ilea laster batean kentzeko irtenbideen bila bazabiltza, proba itzazu depilatzeko kremak.
LARRUAZAL SENTIBERENTZATbelle saileko depilazio krema,
aloe verarekin (200 ml). Depilazio krema hau larruazal sentiberentzat
formulatua dago bereziki, eta emaitza bikainak ematen ditu 5 minuturen
buruan.
• Aloe vera eta E bitamina ditu, larruzala babesteko eta lasaitzeko,
eta karité gurina, hidratatu eta egokitu egiten duena larruazala, ilerik gabe
eta ongi zaindua ager dadin.
• Test dermatologikoekin frogatua. Parabenorik gabea.
DUTXARAKObelle saileko depilazio krema, dutxakoa (200 ml). Dutxatzen zaren bitartean depilatzeko. Emaitza bikainak ematen ditu 3 minuturen ondoren. Formula estraleuna du, aloe verarekin, ylang-ylang-aren olio esentzialarekin eta te berdearen estraktuarekin, zeinak lasaitu, hidratatu eta egokitu egiten duten larruazala, baita sentiberatasun handiena duena ere.
• Produktua urarekiko erresistentea izateko landu da; horregatik daramatza waterproof osagaiak.
• Test dermatologikoekin frogatua.Parabenorik gabea.
DEKOLORAZIOAIrtenbide bikaina da ile gutxi duten emakumeentzat, ezkutatu egiten du eta.
TESTURA BERRITZAILEAGizonentzako depilazio mousse-a, men by belle, 200 ml-ko. Mousse erako testura berritzailea, men by belle depilatzeko krema baino erosoago eta errazago ematen dena.
• Karité gurina du, ginseng olioa eta E bitamina.
• 5 minutuan sumatzen da eragina.
• Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabea.
GIZONENTZAT BEREZIKI SORTUAGizonen ilea lodiagoa, luzeagoa eta gogorragoa izaten da. Horregatik, garrantzitsua da gizonek propio eurentzat sortutako produktuak erabil ditzatela depilatzeko.
EMAITZA PROFESIONALAK1Egoki depilatzeko, larruazalak lehorra eta garbia
egon behar du, krema edo olio hondarrik gabe, eta narritadurarik edo zauririk gabe.
2Depilatu aurretik gunea esfoliatzeak lagundu egingo du ilea ez dadin kateatuta gelditu, desagerrarazi
egiten baititu larruazalaren gainazalean dauden zelula hilak, hain zuzen ileari bidea galarazten diotenak.
3Argizariarekin depilatuko bazara, sekula ez tira bandari gorantz, larruazalaren paraleloan baizik,
eta larruazaletik ahalik eta gertuena.
4Gure bandak 3 edo 4 aldiz erabil daitezke depilazio saio bakoitzean, eta garbitu ere egin
daitezke, hurrengoan erabiltzeko.
52
alb
iste
ak
Emaitza ekonomikoak
Idiazabal Jatorri Izeneko Gazta
G ure jarduerak 90 milioi euroko emaitza positiboa izan zuen 2014. urtean. Horrek esan nahi du
salmenta ratioan %1,7rainoko hobekuntza izan dugula, eta, beraz, baieztatu egiten du “Zurekin” merkataritza eredu berriaren arrakasta, zeina 70 saltokitara iritsi baita hipermerkatu eta supermerkatuen artean.
EROSKI SeleQtia gourmet markarekin merkaturatzen hasi ginen iaz Artzai
Gazta elkarteak eskuz egiten duen gazta (Idiazabal Jatorri Izeneko gazta egiten dute). AECOC elkarteak saritu egin du lankidetza hori (kontsumo handiaren alorreko elkarte nagusia da Espainian), eta AECOC Shopper Marketing - PYMES saria eman digu. Sariaren bitartez, aitortza egin diote lankidetza horri, banatzaileen eta ekoizle txikien arteko lankidetza jardunik onenetakoa iruditu zaielako nekazaritzako elikagaien sektorearen ekoizpen ehunaren aniztasuna indartzeko eta kontsumitzailearengana era efizienteagoan iristeko.
UNICEFekin lankidetzan
Nepal dagoeneko ari da gure laguntza jasotzen
En Apirilean deialdi bat egin genizuen, eta Nepalen izan ziren lurrikaren kalteak jasan zituztenei elkarrekin laguntzeko proposamena helarazi. Eta elkartasuna adierazteko
eskatzen dizuegun bakoitzean gertatzen den bezala, berriz ere oso eskuzabal jokatu duzue. Zuek egindako ekarpenari eta EROSKItik egin dugunari esker, bi hilabete baino gutxiagoan 75.000 euro inguru bildu ditugu.
Bildu den diru horrekin, lurrikaren kalteak jasan dituzten sei milioi lagunetako asko —umeak dira erdiak baino gehiago— dagoeneko ari dira zuen ekarpena jasotzen UNICEFen bitartez.
“Zurekin”, frankiziak eta EROSKI club funtsezkoak izan dira 2014an
“Zurekin” denda formatua hedatzeak eta EROSKI club programa sortzeak eragin onuragarria izan du gure salmentetan
Horretaz gain, fakturazioa 6.106 milioi eurokoa izan da. Batez ere, frankizia erako saltokien hedapenak eragin du hori, non %6 handitu diren salmentak. Iazko urteko bigarren seihilekoan, berriz, EROSKI club programa jarri genuen abian, eta horrek ere eragin ona izan du gure salmentetan. Fidelizazio plan horrekin, bazkideek, alegia zuek, hainbat onura jasotzen dituzue. Izan ere, EROSKI clubaren dinamismo komertzial handiak 110 milioi euroraino igo du kontsumitzaileen aurrezpen transferentzia; iaztik hona %40 handiagoa izan da.
Enpresa txiki eta ertainekinlankidetzan aritzearen saria
53bazkide izatearen abantailak
Hazteko energia
Abian da heziketa programaren laugarren ekitaldia
I railean hainbat berrikuntzarekin iritsiko da Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa. Gure
Elikadura Eskolaren “Hazteko energia” proiektuaren barnean sartzen da, eta datorren ikasturtean, 6 eta 12 urte arteko neska-mutilek aukera izango dute beren ikastetxeetan eduki, jarduera eta tailer praktiko gehiago jasotzeko eta elikadura eta bizi ohitura osasungarrien inguruko lanketa egiteko, guztia ere erabat doan.
Aurtengo ikasturtean ere izan dira saio berriak (“Nutrizioa munduan” izan da horietako bat, UNICEFekin lankidetzan egina, eta “Nola elikatu eta zaindu nire mundua”, WWF erakunde ekologistaren laguntzarekin landu dena), eta uda ostean beste bat izango dute, “Jan eta zaindu zure bihotza”, Bihotzaren Espainiako Fundaziori esker gauzatuko dena.
Gainera, energiaparacrecer.escueladealimentacion.es/es web-orrian saio guztien bideoak ikus daitezke, eta nekazaritzako elikagaiak ekoizten dituztenekin egindako tailerrak ere eskuratu daitezke ikus-entzunezko formatuan. Imagine Food lehiaketaren bigarren ekitaldia ere egingo da, non neska-mutilek errezeta osasungarriak sortu beharko dituzten marrazkien bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.escueladealimentacion.es helbidean aurkituko duzue edo 94 6072841 telefonoan.
Urria bitarte, Milango Expo Unibertsala 2015 egiten ari dira, eta hauxe du leloa nagusia:
Planeta elikatu, bizitzarako energia. Gu dagoeneko izan gara han. Ekainean joan ginen, Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak eman digun sari bat jasotzera; zehazki, “Berrikuntza arloko jardunbide egokien inguruko erronkak” izeneko proiektuaren barnean kokatzen da saria, eta elikaduraren eta
iraunkortasunaren eremuei dagokie. Gure programa bat, Ez alferrik galdu, hiru irabazleetako bat izan da “Elikagai gutxiago alferrik galtzea” sailean, non 23 proiektu aurkeztu ziren.
Plan horren bidez, bermatu egiten dugu jateko moduan dagoen elikagai bakar bat ere ez dela zaborretarako joango gure saltokietan, eta inguruko gizarte erakundeen esku jarriko direla (34. orrian duzue informazio gehiago).
Milango Expo-an nabarmendu dute ‘Ez alferrik galdu’ ekimena
Berrikuntza arloko jardunbide egokia
Alacanten izango da, uztailaren 23an, munduan egiten den
zozketarik solidarioena. Espainiako Gurutze Gorriak han egingo du Urrezko Zozketa ezaguna, sei milioi eurotik gorako sariak emango dituena. Zozketa horretan parte hartzeko erosten den txartel bakoitzarekin, handitu egiten da GKE horrek norbanakoen autonomia areagotzeko eta desgaitasuna eta mugikortasun urria duten pertsonak integratzeko egiten dituen gizarte ekimenen eragina eta hedadura. .
Hori dela eta, beste urte batez, EROSKIk bat egin nahi du Gurutze Gorriak egiten duen lan garrantzitsuarekin. Ondorioz, gure saltoki guztietako ordainlekuetan Urrezko Zozketan parte hartzeko txartelak erosteko aukera izango duzue. Bost euro balio du bakoitzak, eta zorte ona izanez gero, urre asko irabazteko aukera izango duzu, baina, batez ere, eta hori garrantzitsuagoa da, Gurutze Gorriaren proiektuak jende gehiagorengana iritsi daitezen lortuko duzue.
Gurutze Gorriaren Urrezko Zozketa
Zozketarik solidarioenarekin
Sasoi honetan... Eroski NATUR patata
Italiako gure pasta berria, artisau erakoa, EROSKI SeleQtia
Hitz egin dezagun nutrizio arloko etiketaz
®
¡DISFRUTA DEL VERANOCON TUS DESODORANTES DE CONFIANZA!
Promoción válida del 16 al 29 de Julio de 2015. * AXE sólo formatos 200ml y TOTAL Dove y Rexona excepto formatos 35ml.
Semaforo nutrizionalaZer da?
Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.
Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?
ERRAZIOA. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.
MANTENUGAI KOPURUAK. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.
EGUNEKO KOPURU GOMENDATUA (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko.
Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
ZER ESAN NAHI DUTE KOLOREEK? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez
da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.
Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.
Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta...
...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko
...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere
...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta.
Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
17%
33126%
18gGANTZA
13%
1gGATZA
5%
4,4gAZUKREAK
34%
7g
GANTZ SATURATUA
hurrengo hilean...’15eko iraila
®
¡DISFRUTA DEL VERANOCON TUS DESODORANTES DE CONFIANZA!
Promoción válida del 16 al 29 de Julio de 2015. * AXE sólo formatos 200ml y TOTAL Dove y Rexona excepto formatos 35ml.