Download - Q-Connect, Aldizkari Zientifikoa
PLANIFIKAZIOA: Borja Gorriz Espinar.
IKERKETA: Aritz Apaolaza eta Ane Goñi.
INFORMAZIOAREN KUDEAKETA: Javier Zurutuza.
BARNE ETA KANPO KOMUNIKAZIOA: Andrea
Gonzalez.
ALBISTE 1 [4] ELKARRIZKETA [6] ALBISTE 2 [8] ALBISTE 3 [9] ERREPORTAIA 1 [10] ALBISTEA 4 [12] ERREPORTAIA 2 [13] ALBISTEA 5 [15] ERREPORTAIA 3 [16] ALBISTE 6 [18] ERREPORTAIA 4 [19]
Oxigenoa gure planetan gehien aurkitzen den elementua da.
Material gehienak oxidoz osatuta baitaude.
Oxigeno atomikoa lortzeko,
oxigeno molekula bat hartu
(O2), eta zatitu egin behar da, molekula bat izan arte.
Urteek ez diete onik egiten margolanei. Eta, haiek mantentzea
lan oso neketsua izan da. Batzuetan, margolanak ez dira ezagutu ere
egiten, bere ingurugiroaren baldintzengatik.
Baina, NASA-k teknologia berri bat ekarri digu. Oxigeno bitxi hau
erabiliz, margolanak berritzea eta mantentzea lortu dute.
Oxigeno mota honek hautsari eta
karbonoari eragiten dio, kolore pigmentuak utziz, eta margoak
zaharberrituz.
Baina, benetan erabilgarria al da?
Argazkiak adierazten digun bezala, emaitz ikaragarriak ekarri ditzake.
Azkenaldian teknoetika eta bioetikari
buruzko gaiak ikertzen ibili gara.
Baina, non dago muga etikoa?
Muga etikoa gizakiok jarri beharko dugu,
gehiengoaren adostasunez. Giza
eskubideak, osasuna, ingurugiroaren
babesa, garapen bidean dauden
herrialdeen aukerak, eta hein handian ere
gure gizartearentzako nahi dugun
etorkizuna kontuan hartuz erabaki beharko
dugu nolabait.
Historikoki eta gaur egun ere, muga
etikoak definitzerakoan kasuz kasu egin
izan da, teknika bakoitzaren aplikazio
zehatzek dituzten gizarte ondorioak,
zehatzak ere, oso ondo aztertuta eta
eztabaidatuta. Gustatuko litzaiguke, bai,
muga etikoak argiak eta behin betirakoak
izatea, baina aurrerapen zientifiko eta
teknologikoek beti sortu izan dute eta beti
sortuko dute hausnartzeko beharra. Ez dut
uste hausnarketa-lan hori saihesteko
aukerarik egongo dela.
Europar Batasunean teknoetika eta bioetikari
buruz hitz egitean mesfidantzarik dagoela uste al
duzu (elikagai transgenikoekin adibidez) ?
Nahiz eta multzoa zabala den, egungo teknologien
erabilpen guztien multzoan ez da transgenikoek bezain
eztabaida handia sorrarazi duen beste ezer. Europak ez
die mesfidantza “zientifikorik”, hau da, ez dira zientzia
edo teknologiaren ikuspegitik eztabaidagarri ikusten.
Gobernuentzako ardurakoa dena da gizarte barruan
dagoen problematizazioa eta, hein handian ere,
ezagutza falta. Elikagaiak berebizikoak dira gizaki
ororentzako eta elikagaien produkzioarekin lotura duen
edo zer, produktu zehatzak barne, esangura ekonomiko
itzela du. 1995a arte merkatuan ez egotetik elikagai
transgeniko batzuk munduko merkatuaren %60 izatera
pasa dira, eta horrek ondorioak izan ditu ekoizle,
saltzaile eta kontsumiltzaileengan. Herrialde batzuen
botere ekonomikoa gutxitu da beste batzuen alde eta
nekazari batzuei on egin dienak beste batzuei egin die
kalte. Baina on egite, kalte egite horiek ekonomikoak
izan dira gehienbat. Hortaz, mesfidantza sozial eta
ekonomiko batez hitz egin genezake, ingurugiro edo
osasunerako arrisku posibleen arduraz baino.
Leire Escajedorekin egon gara, Konstituzio-
Zuzenbideko irakaslea. EHUko Biozientzietako
Graduetan ematen den Zuzenbidea eta Etika
Biozientzietan irakasgaiaren arduraduna da. Eta
teknoetika arloan muga etikoari buruzko galdera
batzuk erantzun dizkigu.
Guk nola erlazionatu ditzakegu gai horiek
etikarekin?
Pertsonok gure erabaki eta ekintzetarako
jarraitzen ditugun irizpideez ari da etika. Hots,
guk zerbait ona edo ez-egokia dela argudiatzeko
erabiltzen ditugun irizpideez.
Arrazonamendurako gaitasuna duen norbanako
baten egite edo edo ez-egiteak aztertzea ariketa
bat da bizitzaren edozein esparruri aplikatu
dakiokeena. Aipatu ditugun kasuetan,
bioteknologien inguruan ibili gera eta bilatu
ditugu erabakigarri diren irizpideak. Teknika bat
erabili edo ez erabili, zertarako erabili, nola
erabili, nork erabili dezakeen zehaztea erabakitze
prozesu bat da azken finean.
Ildo horretan aldizkari batek gizartearen alde on
asko egin dezake baldin eta aurrerapen zientifiko
eta teknologikoek zehatz eta argitasunez zertan
datzaten azaldu eta, hortik abiatuta, eztabaida
suspertzen badu. Teknika bera edo haren
erabileraren inguruan dauden aldeko eta aurkako
iritziak zein diren bildu eta era argian azaltzea
oso baliotsua da, eta are baliotsuago horren
ondoren hiritar orori iritzi emateko gonbidapena
luzatzen badiozue. Demokrazia batean guztion
ardura da gizartean gatazka sor dezaketen
ekarpenen inguruan erabakiak hartzea, baina
erabakiak askatasunez hartu ahal izateko
ezinbestekoa dugu informazioa.
Zein dira bioteknologiak ekarriko dituen
onurarik nagusienak?
Nik bereiziko nituzke alde batetik gizakiei
aplikatu dakizkiekeen teknikak eta, bestetik,
beste izaki bizidunei (landare, animalia,
mikroorganismoei) aplikatu ahal zaizkienak.
Lehenengo kasuan, terapia geniko somatikoak
kenduta beste aplikazio guztiak debekatuta
daude gaur egun. Hau da, gizaki klonikoak
sortzea edo genoma eraldatua duten pertsonak
sortzea ere debekatuak daude. Debeku horrek
gizartearen gehiengoak zer uste duen
adierazten digu.
Baimenduak daudenak dira beste izaki
bizidunetan aplikagarri diren bioteknologietako
batzuk. Onura posibleak asko dira, eta beste
izakiez egiten dugun erabilpen orotan aurki
daitezke: nekazaritzan, elikagaien produkzioan,
medikuntzarako botikagintzan, industriaren
arlo askotan (papergintzan, adbz), bioenergien
sorkuntzan edota naturaren babeserako
ekimenetan (adibidez ibaien kutsadurei aurre
egin diezaioketen mikroorganismoak sortzen).
Labur esatea zaila da, baina Hirugarren
Milurtekoan elikagaigintza, medikuntza,
industria eta ingurugiroaren babesan izango
ditugun erronkei aurrera egiteko ezinbesteko
teknologia izango dela esan da, eta ni ere
horrekin ados nago.
Argentinako laborategi batek duela zenbait urte ezinezkoa zena lortu du, zaldien arraza bat mantentzeko klonazioa. Bio Sidus
laborategiak lehen zaldi klonatua lortu zuen, beste zaldi baten zelulak erabiliz, Ñandubay zaldi batekoak, zehazki.
Zaldia 2010-eko abuztuan jaio zen eta gaur egun osasuntsu dago.
Klonazio hau kirola dela eta sortu zen. Zaldun askok bere zaldiak
irentzen zituzten, bere ezaugarri atletikoak ez galtzeko. Nahiz eta kiroletarako izan, zaldiak ugaltzea nahi zuten, eta klonazioa oso
aukera ona dela ikusi dezakegu.
Lehen aipatutako zelulak behor baten obulu batekin elkartu eta bederatzi aste eta gero, behorrean sartu zuten enbrioia, jaio arte.
Prozesua bideragarria izateko, lehenik eta behin bihotzak dituen hildako gihar-ehun
guztia kendu behar da, produktu kimikoen bitartez. Gero, geratzen diren ehunetan,
ama zelulak eta ugaltzeko behar diren elikagaiak txertatuz, hildako arratoi bihotz
bat zortzi egunetan bizitzara ekartzea lortu
dute.
Zenbait ikerlarik bihotzak “birsortzeko” teknika bat bilatu dute, eta nola ez,
teknika berritzaile honetan zelula amak nagusi dira.
Teknika hau, deszelurizazio izenez
ezagutzen da eta Minnesotako
Unibertsitateko ikerlariak adierazi dutenez ama zelulekin hildako gihar-
ehuna birsortzean datza.
Orain dela 7 urte, Siberian Mamut bat aurkitu zen. Siberiako klima dela eta, bere gorputza 5.000 urteetan zehar oso egoera onean mantendu da. Ia
osorik berreskuratu zen, falta zen gauza bakarra ilea izanik. Mirari bat dirudi Mamut bat horrela mantentzea hainbeste urte ondoren, baina izotzaren eta tenperatura baxuei esker lortutako zerbait izan da. Gorputz bat izoztean, gorputzean zeuden mikroorganismo gehienak “desagertzen” dira, deskonposaketa ezinezkoa, edo behintzat oso motela eginez. Mamut bat berriro ere bizitzara ekartzeko behar den material genetikoa, aurkitutako mamutaren giharretatik aterako da, eta gero Afrikako elefante eme baten obulu batekin batuko da, klonazioarekin erlazio handia duen teknika bideratzeko. Zientzialari japoniar batzuk proiektu bat aurrera eramatea erabaki dute: berreskuratutako mamut zelulak hartu, ADNa atera, eta elefante eme baten obulu batekin batuz Mamutak berriro ere bizitzara ekartzea lortu nahi dute. Proiektu hau Kiotoko unibertsitatean aurrera eramaten ari da, Akira Iritani ikerlariaren esku. Bere ikerlari talderen arabera, 2016. urtean, mamut bat gure artean izango dugu. Harrigarria ezta?
“Dena prest dago proiektuarekin hasteko ”, azaldu zuen Iritani ikerlariak Japoniako komunikabideetan. Baina nola liteke posible? Elefanteen eta mamuten ADN-a nahiko antzekoa denez, posiblea da bi ADN-ak batzea, eta enbrioi hori bizirik jarraitzea. Lurraren berotzeak ez du asko lagunduko espezia hau birsortu eta gero aurrera atera ahal izateko eta gizakientzat ere kaltegarria gerta daiteke, gaur egun eramaten dugun bizimoduarengatik. Orduan, komeni al zaigu espezie hau berreskuratzea? Gure ustez, beste garai bateko animalien jarrerak ulertzeko egokia gerta liteke, eta baita ere nondik gatozen jakiteko.
NSF (National science fundation) nanoteknologiak izan ditzakeen ondorioak aztertzeko ekimena jarri du martxan Rice Unibertsitateari nanoteknologiak osasunean eta ingurumenean izango dituen ondorioak aztertzeko 12 milio emanda.
N NSFekin lanean ari diren CBEN (Center for Biological and
Environmental Nanotechnology)
izaki bizidunen eta ekosistemen arteko elkar- ekintza aztertzeko sortu zen lehen ikerketa-zentro akademikoa dute.2011-an jasotako diru laguntzak 5 urte iraungo du eta beste 5 urte luzatzeko gai direla adostu dute.
NANOMEDIZINA minbiziaren sendabidean arrakasta BAT DA ETORKIZUNERAKO. Vallet doktoreak etorkizunean minbiziaren kontrako sendabide bat egongo dela esan zuen martxoan. Hitzaldi batean, Vallet doktoreak tratamendu berri bat aurkeztu zuen. Tratamendu hau, tumoreen kontrako nano-partikulak sortzean datza. Honi esker, minbiziaren aurka borrokatzeko baliagarria izango da. Nano-partikula hauek estimulu magnetikoen bidez lortuko dute bere helburua.
Solar Impulsek lau motore elektriko ditu eta geldiunerik gabe hegan egiteko diseinatua dago, gauean ere bai. Hori egiteko, bere hegoetatik hartutako eguzki energia baterietan gordetzen du. Teknologia puntako diseinu aeronautiko batekin, erle itxurakoa alajaina.
Ginebran (Suiza) Impulse izeneko eguzki hegazkin esperimental batek hiru iraupen eta altuera errekor lortu zituen, pasadan uztailan egindako ibilbidean. Bi egunetan zehar egindako ibilbidean(7 eta 8), 26 ordu, 10 minutu eta 19 segundo egon zen hegan egiten, marka berri bat eginez. Baita ere altuera errekor bat: altuera maximoa 9.235 izanez eta batez-besteko altuera 8.744 izanez. Honek beste dimentsio batera eramaten du eguzki energia.
Bere hegoen neurria 63.40 metrotakoa da, jumbo 747 baten bezalakoa. Ala ere, auto baten pisua dauka. Proiektu hau Bertrand Piccardi esker eraman da aurrera.
“Hegazkin batek gau eta egunez hegan egin ahal badu, eguzkiaren energia erabiliz, inork ezin izango du esan ez dela posible berdina egitea gure etxeetako berogailuekin, aire girotuarekin, automobilekin, eta baita ere ordenagailuekin.” Esan zuen Piccard-ek hegazkina aurkeztutakoan. “Atzo amets bat zen, gaur berriz, hegazkin bat. Bihar energia berriztagarrien enbaxadorea izango da”.
Gaur egun, Solar Impulseren taldea, lehen diseinu batean lan egiten hari dira, 2013. Urtean munduari bira emateko, André Borschberg pilotoaren esku.
Nano medikuntzak diagnostikoak askoz lehenago egiteko tresna berriak eta gaixotasun asko sendatzeko tresnak ekarri ditu, adibidez minbizia,gaixotasun kardiobaskularrak eta neuroendekapena tratatzeko hobekuntza nabarmenak ekarri ditzaketen tresnak.
Nanomedikuntza zientifikoak eta teknologikoak diziplinarteko ikerketa eremuaren inguruan lan egiten du, garapena eta nanoteknologiaren bidez, diagnostikoa, tratamendua eta gaixotasunen eta lesio traumatikoen saihespena lortzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Nanomedizinaren barne dauden mediku praktikak, prebentzioa, diagnostikoa eta terapian oinarritutako teknologiak eskatzen dituen giza gorputzaren eta materialen inguruko jakinduriak dira. Ikerketa-lerro honek nanomedikuntza berriak irekitzeko lan egingo du eta finantziazioa 6 milioi eurokoa izango da, 31 ikertzaileekin.
Kolibri baten antza duen errobot txiki honek, kamara bat darama bere helburua lortzeko: espioitza misioak. Lan asko egin da errobot hau kamera zehaztasun handiarekin kamuflatuta azaltzeko. Bi hego dituenez kolibri baten antzera hegan egiten du. Erradio kontrolez mugitzen da eta momentu hauetan garapenaren bigarren fasean aurkitzen da.
OINORDETZEN DIREN GAIXOTASUN HILKORRAK DETEKTATZEN DITUEN TEST BAT SORTU DUTE Stephen Kingsmore, Santa Fé-ko Zentro Nazionalaren Genomikoen Errekurtsoetako buruzagiak (Estatu Batuak), mutazio genetikoak detektatu ditzakeen test berri bat sortu du. Test honek, oinordeko gaixotasunak dituzten gurasoak, beren semeei helarazi dieten gaixotasun hori senda ahal dadin ala ez jakinarazten digu. Test honen punturik garrantzitsuena, umea jaio baino lehenago 500 gaixotasun genetiko atzerakorrak detektatzeko posibilitatea ematen digula da.
Eskerrak eman nahi dizkiogu
gure proiektua aurrera
ematen lagun digun
pertsona orori. Batez ere,
Aniceto Aranguren eta Miren
Pelaezi gure proiektua
bideratzen lagundu
digutelako eta Ana
Galarraga eta Leire
Escajedori beraien
eskuzabaltasunarengatik.