Material osagarria
LEHEN HEZKUNTZA
Produktu baten
bizi-zikloa
2
HELBURUAK
EDUKIAK
Produktu naturalak eta produktu artifizialak.
Ohiko produktuen lehengaiak.
Kontsumo katea. Produktu baten bizi-zikloa.
Produktu baten etiketatzea eta ontziratzea.
Aukeratzeko praktika: Egunkari zaharrezko paper birziklatua edo gatzaz edota
usain-belarrezko anbientadorea egitea.
JARDUERA OSAGARRIAK
AURRETIKO JARDUERAK
1. ZIKLOA
1. Lehengaia
2. ZIKLOA
1. Lehengai zopa
3. ZIKLOA
1. Jatorriraino
GEROKO JARDUERAK
1. ZIKLOA
1. Kollagea
2. Landare eta lurrina
2. ZIKLOA
1. Modelatzeko orea
2. Opari bat biltzea
3. ZIKLOA
1. Animalia, landarea ala minerala
2. Errezetak
Manufakturatutako produktuak egiteko urratsak zein diren jakitea, eta horrek ekonomian
eta ingurumenean dakarren kostua balioestea.
3
OINARRIZKO KONPETENTZIEKIKO LOTURA
Zie
ntz
ia
tekn
olo
gia
eta
osasu
n
Ku
ltu
rarako
gait
asu
na
Ikaste
n
ikaste
ko
gait
asu
-
na
Mate
mati
-
karako
gait
asu
na
Kom
un
ikazio
-
rako
gait
asu
na
Gait
asu
n
dig
itala
eta
In
form
a-
zio
aren
trata
erakoa
Giz
arte
ra-
ko e
ta
hir
itarta
-
su
nerako
gait
asu
na
Ku
ltu
ra
hu
man
isti
ko
eta
arti
sti
ko
ra-
ko
gait
asu
na
Norb
eraren
au
ton
om
ia-
rako e
ta
ekim
en
era-
ko
gait
asu
na
Leh
en
gaia
Leh
en
gai
zop
a
Jato
rrir
ain
o
Koll
agea
Lan
dare
eta
lurr
ina
Mod
ela
tzek
o
ore
a
Op
ari
ba
t bil
-
tzea
An
imali
a,
lan
dare
a a
la
min
era
la?
Err
ezeta
k
4
AURRETIKO JARDUERAK
5
Gaia bideratu eta ikasleen arreta lortzeko, galdera sorta bat eginez has gaitezke.
Hauek, ikasleen adina eta jakintza mailaren araberakoak izango dira. Ondoren azaltzen
direnak izan daitezke baliagarri:
Ba al dakizu lehengaia zer den?
Zer lortzen da lehengaitik, eraldatu ondoren?
Nola aurrez ditzakegu lehengaiak?
Produktu baten bizi-zikloa zer den azaltzen badakizu?
1. ZIKLOA
LEHENGAIA (FITXA 1 )
Irudi hauek lehengaienak eta landutako produktu batzuenak dira. Ikasleek lehengaiak zir-
kulu batez borobildu beharko dituzte. Jarduera horrek aukera ematen du irakasleek lehen-
gaien kontzeptua azaltzeko ikasleei.
2. ZIKLOA
LEHENGAI ZOPA (FITXA 2)
Hizki-zopa honetan, ikasleek 8 lehengai aurkitu beharko dituzte:
petrolioa, larruazala, artilea, egurra, harea, platinoa, kotoia eta
garia. Hizki-zopan beste hitz batzuk ere badaude, nahiz eta lehen-
gaiak ez izan: zapata, papera eta oihala. Horiek azpimarratzen
badituzte, aukera izango dugu lehengaiak zergatik ez diren azal-
tzeko: papera eta oihala prozesatutako materiak dira, eta zapata
azken produktua.
6
3. ZIKLOA
Ebazpena:
JATORRIRAINO
Ikasleek sarritan erabiltzen edo kontsumitzen duten objektu bat aukeratuko dute. Ikasleei
osagai gutxi daukaten produktuak aukeratzea gomendatuko zaie. Objektuari ondo begi-
ratu eta objektua egiteko erabilitako materialak idatziko ditu. Esate baterako, bolaluma
plastikoz, metalez eta tintaz eginda dago
Behin hona iritsita, produktu horren jatorria eta produktu hori
euren eskuetara heltzeko jarraitutako prozesu guztia azaldu
beharko dute egingo duten ikerketa lanean.
Lan hori ondo egiten hasteko modu bat, hiztegi edo entziklope-
dian, bai paperezko zein Internet bidezkoetan, hitz ezberdinak
bilatzea izango da.
SSS HHH AAA RRR EEE AAA AAA EEE AAA III NNN
AAA MMM EEE HHH RRR III OOO TTT RRR UUU PPP
OOO SSS KKK EEE OOO RRR EEE KKK III LLL LLL
TTT AAA PPP TTT GGG VVV LLL SSS AAA AAA AAA
AAA AAA OOO SSS EEE AAA OOO III SSS LLL TTT
PPP KKK EEE GGG UUU RRR RRR AAA PPP UUU III
III SSS TTT RRR III TTT TTT III III DDD NNN
ZZZ OOO VVV AAA TTT III EEE RRR AAA RRR OOO
AAA UUU RRR RRR AAA LLL PPP RRR III OOO AAA
PPP OOO SSS TTT LLL EEE OOO FFF AAA GGG RRR
III KKK AAA JJJ AAA AAA NNN III LLL TTT OOO
PETROLEOA
ZAPATA
LARRUA
ARTILEA
EGURRA
PAPERA
HAREA
OHIALA
PLATINOA
KOTOIA
GARIA
7
Fitxa 1: LEHENGAIAK
Borobildu lehengaiak direnak
8
Fitxa 2: LEHENGAIEN HIZKI-ZOPA
Hizki-zopa honetan ezkutua dauden hainbat lehengai bilatu.
SSS HHH AAA RRR EEE AAA AAA EEE AAA III NNN
AAA MMM EEE HHH RRR III OOO TTT RRR UUU PPP
OOO SSS KKK EEE OOO RRR EEE KKK III LLL LLL
TTT AAA PPP TTT GGG VVV LLL SSS AAA AAA AAA
AAA AAA OOO SSS EEE AAA OOO III SSS LLL TTT
PPP KKK EEE GGG UUU RRR RRR AAA PPP UUU III
III SSS TTT RRR III TTT TTT III III DDD NNN
ZZZ OOO VVV AAA TTT III EEE RRR AAA RRR OOO
AAA UUU RRR RRR AAA LLL PPP RRR III OOO AAA
PPP OOO SSS TTT LLL EEE OOO FFF AAA GGG RRR
III KKK AAA JJJ AAA AAA NNN III LLL TTT OOO
9
GEROKO JARDUERAK
10
1. ZIKLOA
2. ZIKLOA
MODELATZEKO OREA (Fitxa 1)
Segur aski, ikasleek askotan erabili dute plastilina irudiak modelatzeko, baina ez dute
jakingo plastilina zerez eginda dagoen. Galdetu egingo diegu, eta erantzuna bilatzeko
denbora-tarte bat utziko. Eskuetan izan duten beste substantzia moldakor batekin aldera-
tzea egokia izan daiteke. Horren ondoren, ikasleek beren kabuz plastilina egitea proposa-
Bukatzeko, ikasleen plastilina eta dendetan salgai jartzen dena alderatuko ditugu. Horre-
tarako, ikasgelan plastilina-pakete bateko etiketa irakurri eta konturatuko dira dendako
plastilinak haiek erabilitakoak baino bi osagai gehiago dituztela: tartar krema eta landare-
koipea. Osagaiok irakin egiten dituzte. Osagai horiei esker, plastilinak denbora luzean
irauten du eta kolore biziagoa du.
LANDARE ETA LURRINA
Ikasgelara usain goxoa duen landare bat ekarriko dugu (esate
baterako, ezkaia edo izpilikua). Landarea ikasleek zaindu
beharko dute, eta denen artean, izpiliku lurrin naturala egingo
dute. Kristalezko pote batean, 3 koilarakada alkohol jarri eta
izpiliku-hostoak botako ditugu, likidoak dena ondo estali arte.
Gero, potea itxi eta beratzen utziko dugu, gutxienez astebe-
tean. Astebete igaro ondoren, alkohola iragazi eta 150 ml ur
gehituko dituzte, ahal bada ur destilatua. Ondo nahastu eta
lurrin moduan erabili ahal izango da. Hori, bai, ez erabili
gehiegi!
KOLLAGEA
Erabilitako papera erabiliz, kollage bat egingo dugu. Horretarako, ikasgelan dugun papera
edo etxetik ekarritako paper erabilia erabiliko dugu. Hona hemen adibide batzuk:
* Programako aldizkarian zuen collagea agertzea nahi baduzue, bidali helbide honetara:
Santiago hiribidea, 11. 01002 VITORIA-GASTEIZ
“Kontsumobideko kontsumo prestakuntza ikastetxeetan aldizkaria” adieraziz
Posta elektronikoz ere bidal dezakezue: [email protected]
11
Fitxa 1: MODELATZEKO OREA
Egin ezazu zure plastilina!
Osagaiak: 4 katilu irin, 2 katilu gatz, 2 katilu ur eta, nahi izanez gero, koloratzaile artifiziala.
Prestaketa: Nahastu osagai guz-tiak. Orea likatsu badago, bota irin gehiago. Prest dago. Orea as-tebetean utz dezakegu hozkailuan, itxitako ontzi batean. Egindako irudiak gordetzeko, kontuan hartu behar da bi egunetan lehortuta egongo direla. Beste aukera bat labean sartzea da: 350 gradutan ordubete eta bi ordu artean sar daitezke.
12
3. ZIKLOA
ANIMALIA, LANDAREA ALA MINERALA?
Ikasleek ezagutzen dituzten lehengaiak zerrenda batean idatzi beharko dituzte, eta jato-
rriaren arabera sailkatu (animalia-, landare- edo mineral-jatorrikoak diren). Irakasleak la-
gunduko die pentsatzen edo informazioa bilatzen , lehengai horiez egindako produktuei
buruz.
ERREZETAK
Ikasleak lau taldetan banatu eta talde bakoitzak produktu jakin bat eskuz egiteko errezeta
bat egin beharko dute. Hona hemen ikasleek aukeratzeko produktuak:
Produktuei buruzko informazioa lortzeko, Interneten bila dezakete, bai eta profesionalei
eta senideei galdetu ere. Errezeta bakoitzean elementu hauek zehaztu beharko dituzte:
osagaiak, kantitateak eta prestatzeko modua.
Aho higienerako produktuak. Larruazala zaintzeko produktuak. Etxea garbitzeko produktuak. Ilea zaintzeko produktuak.
* Programako aldizkarian argitaratuta ikusi nahi badituzue zuen errezetak, bidali helbide honetara:
Santiago hiribidea, 11. 01002 VITORIA-GASTEIZ
“Kontsumobideko kontsumo prestakuntza ikastetxeetan aldizkaria” adieraziz
Posta elektronikoz ere bidal dezakezue: [email protected]
OPARI BAT BILTZEA
Ikasleei galdera hauek egingo dizkiegu: Gustuko al duzue opariak
bilduta jasotzea? Zergatik? Zer egiten da biltzeko paperarekin erabili
ondoren? Horrez gain, zerbaiterako erabil daitekeen eta zertarako
rabili ohi dugun ere galdetuko diegu.
Opariak biltzeko beste modu bat irakatsiko diegu. Horretarako, bota-
tzeko diren kartoizko kutxak eta egunkari edo aldizkari papera beharko ditugu. Bildu nahi
den oparirako tamaina egokiena duen kutxa aukeratu behar da. Egunkari edo aldizkari pa-
perezko azala jarri beharko diogu. Kartoizko beste kutxa batzuetatik forma batzuk ebakiko
ditugu: izarrak, bihotzak, loreak, zirkuluak, e.a. Gero, margotu eta kutxan itsatsiko di-
tugu. Itxura originala du, eta kutxan beste gauza batzuk gordetzeko aukera izango dugu.