Download - praktika ona - erleak
Erleen eguneroko bizitzak asko
erakusten digu, besteak beste, guztien onurarako lan egiten,
gizartean bizikide izaten eta natura eta ingurugiroaren legeak
errespetatzen.
Uxue Zabala Aramendi Hezkuntzari aplikaturiko teknologia
berriak - Atzerri 3
PRAKTIKA ONA
ERLEAK
MAILA: L.H 6 SAIO KOPURUA: 16 + irteera
PROPOSAMENAREN ZERGAITIA
Erleak landareen %80-ren polinizazioa burutzen dute. Intsektu honek
garrantzi handia du gaur egungo ekosisteman eta euren desagerpenak
ondorio larriak eragingo lituzke landare eta nekazaritzan.
Globalizazioak, kutsadurak eta pestiziden erabilera masiboak eragin
negatibo zuzena izan dute basa-erleen populazioan. Gaur egun, zaintzari
gabeko erle-koloniak dute 2 urte baino gehiago irauten.
Erleen gaia landuz, erleak landareen polinizazioan zein garrantzia duten
ikasleei helarazi nahi zaie, baita polinizazioaren eragina lurreko
ekosistemen biodibertsitatean.
Antzinako eta gaur egungo erlezaintza aztertu eta erleek ekoizten
dituzten produktuak landuko ditugu.
Honenbestez, unitate didaktiko honen bitartez, ikasleak erleen
garrantziaz jabetu, euren bizitzari, produktuei eta jasaten dituzten
arriskuei buruzko informazioa bildu eta gainontzeko ikasleek helaraziko
diete IKT-ak eskaintzen dituzten formatu ezberdinak erabiliz.
Diziplina arteko proiektu hau inguruneko ikasgaia eta hizkuntza
ikasgaietan baita tutoretza orduetan landuko da. Informazioaren
teknologien erabileraren bitartez landuko dira gaiak.
DENBORAREN ANTOLAKETA
16 saio – 50 minutu saio bakoitza + goiz batetako irteera museora.
HELBURU DIDAKTIKOAK
- Erleen ezaugarri fisikoak eta biologikoak aztertzea.
- Polinizazioaren garrantzia ezagutzea.
- Erlezainaren ofizioa zer den ezagutzea.
- Erleek ekoizten dituzten produktuak ezagutzea.
- Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak
ulertzea eta interpretatzea.
- Hizkuntza-erabilera anitzeko esparrutako testuak ulertzea.
- Jarrera ona eta konfiantza edukitzea. Komunikatzeko gaitasuna
hobetzea
- Gizarte-hedabideak, informazio eta komunikazio teknologiak eta
beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea,
informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea, eta jakintza talde-
lanean eraikitzea
- Talde lanetan konfiantza izatea, lanak egiten gozatzea eta taldean
egiten duen ekarpena aintzat hartzea, auto estimua sendotzeko eta
ideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna hobetzeko.
- Sorkuntza-proiektuak eta lanak garatzeko gai izatea. Horrek guztiak
eskatzen dituen erronken jakinaren gainean egotea eta jarrera
eraikitzaile izatea.
OINARRIZKO GAITASUNAK
Unitate didaktiko honetan landutako oinarrizko gaitasunak:
Ikasten ikasteko gaitasuna.
Proposatzen diren ekintzekin ikasten hasteko trebetasunak landu eta
geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko
gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraituz.
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpena, errealitatea adierazi,
interpretatu eta ulertzea, jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko eta
pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta auto-erregulatzeko.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Ekintza asko taldeka izateak errespetua, gaitasun sozialak zein
lankidetzarako harremanak lantzeko aukera ematen du.
Bizi den gizartearen errealitatea ulertzea, lankidetzan aritzea, bizikide izatea
eta herritartasun demokratikoa garatzea. Halaber, gizarte hori hobetzeko
konpromisoa hartzea posible egiten du, parte hartuz, erabakiak hartuz,
egoera jakin batzuetan nola jardun aukeratuz eta hartutako erabaki
pertsonalez arduratuz.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzea eta
horiek aplikatzea: erantzukizuna, pertseberantzia, norberak bere burua
ezagutzea eta autoestimua, sormena, norberak bere buruari kritika egitea,
emozioak kontrolatzea, aukeratzeko trebetasuna, arriskuak kalkulatzea eta
arazoei aurre egitea, gogobetetasuna berehala asetzeko beharra luzatzeko
aukera, akatsetatik ikastea eta arriskuak hartzeko gai izatea.
Informazioaren tratamendurako gaitasuna eta digital gaitasuna
Informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta
ezagutza bihurtzekoa gai izatea. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu:
informazioa lortzetik hasi eta, behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan
transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren
teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta
komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
Zientzia teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna
Ingurune fisikoaren alderdi naturalei eta gizakien ekintzaren ondorioz
sortutakoei. Gertakariak ulertzeko, gertakarien ondorioen aurreikuspenak
egiteko, eta norberaren eta gainerako pertsonen eta izaki bizidunen
baldintzak hobetzeko eta kontserbatzeko jarduerak egiteko.
JARDUERAK
1. Ikasleek erleei buruz dakiten informazioa bildu. Talde handian. Saio
bat
- Arbelean ikasleek dituzten ideia eta ezagutzak idazten joan.
- Ondoren, esandakoak errepasatu eta ideietan sakondu.
- Irakasleak ikasleek zerrendan azaldu ez dituzten ideiak
jarriko ditu.
- Irakasleak erleen mundua landuko dutela azaldu.
Helburuak: erleen bizimodua ezagutu, ekosisteman zein
garrantzitsuak diren, erlezaintza ezagutu, produktuak… .
Proiektua amaitzeko informazioa guztia blog batean jarriko
dute eta amaieran, beste mailetako ikasleei gaiari buruzko
lana aurkeztuko diete.
2. Erleei buruzko informazioa bilatu eta landu. Talde txikietan. 3 saio.
- Bi ikasleko taldeetan interneten erlei buruzko informazioa
bilatu. www.erlemundua.com eta www.abejas.org atarietan,
http://revista.consumer.es/web/eu/20090701/actualidad/info
rme1/74972.php artikulua eta youtube-ko bideoak erabiliz,
adibidez: http://www.youtube.com/watch?v=qsyZrTy3N2w
(erleak erlauntzera sartzen).
- Gaiak: erlea, erlezaintza, eztia, polinizazioa, erlea eta
nekazaritza, erlea eta ekosistema, apiterapia eta erleen
produktuak. Gaiak bikoteka banatuko dira.
- Bildutako informazioa word formatuan gordeko da;
argazkiak, testuak, link-ak…
3. Museora bisita prestatu. Saio bat.
Aikur Erle museora joan aurretik Natur Eskola Biziak eskuragarri
dituen fitxak beteko dituzte gelan. (Ikus eranskina)
4. Museora bisita. Aikur Erle museoa – Urretxu (Gipuzkoa). Goiz bat.
Museoak eskaintzen duen bisita gidatua egin eta amaierako tailerrean
parte hartu (ezti dastatzea eta kandela egitea). www.aikur.com
5. Museora bisita egin ondoren, gelan han bildutako informazioa
(argazkiak eta apunteak) hausnartu. Bi saio.
Ze informazio barneratu duten, erleen garrantzia, produktuak etab…
Interneten lortu duten informazioa museoan bildutakoarekin osatu.
6. Inguruneko ikasgaian erlea eta kutsadura gaian sakonduko da.
Ondorengo artikulua eta elkarrizketa irakurriko dira: Bi saio.
- “Etxera bidean galdu diren erleen misterioa”, Pello Zubiria.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2080/etxera-bidean-
galdu-diren-erleen-misterioa.
- http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=13900
Irakurketa banaka burutuko da eta ondoren, talde txikietan
testuetako ideia nagusiak bilduko dira. Amaitzeko, talde handian
eztabaidatuko dira bildutako ideia nagusiak.
7. Tutoretzako orduan erleen arteko harremana eta gizakien arteko
harremanak jorratuko dira artikulu hau irakurriz: “Erleen demokrazia
liderrik gabe”, Pello Zubiria. http://www.argia.com/argia-
astekaria/2291/erleen-demokrazia-liderrik-gabea . (Banaka eta talde
handian). Saio bat.
Erleen gaia elkarbizitza gaiarekin lotu daiteke. Artikulua irakurri
ondoren, ikasleek erleen organizazio eta lan harremanetan zer
atsegin duten landu, ze berdintasun aurkitzen dituzten gure
gizartean, zer egokituko luketen gure gizartean etab…
8. Lau ikasleko taldeetan landu duten gaiaren aurkezpenak osatu eta
aurkezpenak sortuko duten blog-ean jarri. Aurkezpenak Photopeach
eta Powerpoint programak erabiliz egingo dituzte. Blog-ean youtube-
tik igotako bideoak ere jarriko dituzte. (Binakako taldeak). 5 saio.
9. Proiektua amaitzeko ikastetxeko beste mailetako kideen aurrean egin
dute lana aurkeztuko dute. Ordenagailua eta kainoia erabiliko dituzte.
Aurkezpenak binaka egingo dituzte eta jorratu duten gaia aurkeztuko
dute; erlea, erlezaintza, eztia, polinizazioa, erlea eta nekazaritza,
erlea eta ekosistema, apiterapia eta erleen produktuak. Saioa bat.
10. Amaitzeko egindako lanaren hausnarketa egingo dute. Zer egin den
ondo eta zer hobetu zitekeen. (Saio erdi bat)
SAIO KOPURUA ETA DENBORALIZAZIOA
1.
- Gaiari buruz informazioa bildu.
- Helburuak finkatu.
2.
- Informazioa bildu; internet.
3.
- Informazio bildu; internet.
4.
- Informazioa bildu, internet.
4.
- Museora bisita prestatu
5.
- Museora bisita.
6.
- Bisitaren ondorengo hausnarketa.
7.
- Bisitaren ondorengo hausnarketa.
8. - Erlea eta kutsadura
artikulu eta elkarrizketa.
9. - Erlea eta kutsadura
artikulu eta elkarrizketa.
10. Artikulua: “Erleen
demokrazia liderrik gabe”.
11. - Aurkezpenak egin
eta blog-ean jarri.
12.
- Aurkezpenak egin eta blog-ean jarri.
13.
- Aurkezpenak egin eta blog-ean jarri.
14.
- Aurkezpenak egin eta blog-ean jarri.
15.
- Aurkezpenak egin eta blog-ean jarri.
16.
- Beste ikasleei aurkezpena.
- Lanaren hausnarketa.