Download - Pottoka oihanean
EGILEAK:
TAMARA ESKOBAR
MAITANE ARREGI
ARANTXA ANSA
SARRERA
Haur Hezkuntzan garrantzitsua iruditzen zaigu animalien
mundua jorratzea. Ipuinen bidez, abestien bidez, era globalizatu
batean landu behar ditugu. Gure ingurune hurbilean ditugun
animalien erreferentzia egitea, ezinbestekotzat jotzen dugu, beraz.
Horretarako eta udaberriaren gaiari lotuta, HH.ko 3 urteko haurrei eta
musikaren gaia jorratu asmoz, ipuin hau kontatu eta antzezteko
proposamena luzatzen dugu.
Aldez aurretik esan beharra dago ipuin hau 2, 3, 4 eta 5 urteko
haurrekin egin daitekeela, baina, gure jarduera Elizatxo ikastolako 3
urtekoen gelara egokituko dugu. Proposamen honekin, haurrak,
animalian hotsak imitatzen saiatzen dira. Gainera, “k” “l” eta batez
ere “r” fonemak ahoskatu eta lantzeaz gain forma musikalak,
espresibitatea eta arreta lantzeko tresna baliagarria dela uste dugu.
Jarduera hau burutzeko, lau saio beharko ditugu. Eta beharrezko
materiala hauxe izango genuke: irrati kasetea, ordenagailua,
Oskorriren “Mari Jan kantazan” diskako 24. abestia; “Movie
Makerrarekin” egindako motibazio bideoa; laminak eta espazio
zabala. Material guzti hauek eranskinean agertzen dira.
Proposamen honen osagarri moduan, kalean edo jaialdiren
batean antzeztu nahiko balitz ere proposamen bat luzatuko dugu eta
amaieran egindako lanaren bideo baten muntaia egitea proposatzen
dugu. Honela, haurrak beraien buruak abestiaren barruan ikusi
ditzakete.
2
ALE DIDAKTIKOA
1.GO SAIOA
1. go jarduera:
Udaberriko eguraldi on bat egiten duen egunean hasiera
emango diogu ekintzari. Kanpora begiratuko dugu, eguraldiaz hitz
egingo dugu eta onen inguruan hizketan ari garela gaiari sarrera
emango diogu. Sarrera egiteko galdeketa bat egingo dugu.
Ezagutzen al dituzu gaur paseatzera aterako diren animaliak?,
zein? eta zaldiak ezagutzen al dituzue? Inork ikusi al ditu inoiz zaldi
txikiagoak, nola dute izena?, eta nola ibiltzen dira? Ze hots ateratzen
dute?, ez dituzue inoiz ikusi Igeldon, edo festetan, norbait ibili al da
pottoken gainean?...
Udaberrian sarri eguraldi on eta goxoa egiten du eta animaliak
paseatzera irteten dira. Animalia hauen artean pottokak ditugu.
Haurrek ez badute inoiz pottokarik ikusi honen marrazki bat
erakutsi beharko genieke. Bestela, aldez aurretik lantzea ere ez
legoke gaizki.
2. jarduera:
Girotu ondoren, ipuina kontatuko diegu eta honetarako ipuinean
zehazten den moduan, ahoz kontatutakoaren ondorik guk eskatutako
soinuak eta keinuak egin beharko dituzte. Honetarako beharrezkoa
3
abestia jakitea eta animalien soinuak egin behar dituztenean, melodia
ongi zehaztea.
Ahoz egitearen arrazoia haurren arreta kontakizunean
zentratzea da eta keinuekin lortzen dugun arreta ez galtzea da. Ipuina
kontatzeko ongi ezagutu behar dugu motibazioa transmititu nahi
badiegu.
3. jarduera:
Ipuina kontatu ondoren, abestia entzungo dugu lehenengo aldiz
eta haurrek ipuinean erabilitako soinu eta keinuak erabiliko dituzte.
2. SAIOA
4. jarduera:
Berriro ipuina kontatzeko aukeratuko dugun eguna, udaberriko
eguraldi ona egiten duen bat izango da. Ipuina berriz kontatuko
diegu, baina, oraingo honetan, animalien irudiak erabiliko ditugu eta
bakoitzaren irudia tokatzen denean erakutsiko diegu. Haurrak,
aurreko aldian bezala, hotsak eta keinuak egiten jarraituko dute.
5. jarduera:
Ipuinaren ondoren abestia entzungo dugu eta hurrenkeran
abestiren marrazkiak erakutsiko dizkiegu haurrei. Horretarako ongi
ordenatuta eduki beharko ditugu. Haurrek, hotsak eta keinuak egiten
abestuko dute, ahal bada, abesti osoaren letra jarraitu beharko dute.
Letra hau, nahiko errepikakorra da, oro har, eta oso erraz hartzen
dute gogoan.
4
6. jarduera:
Haurrei galderak egingo dizkiegu: nor ikusi zuen pottokak
lehenengo? Eta nola kantatzen zuen honek?. Eta zuhaitz handi baten
gainean nor zegoen?...
Modu honetan haurrak abestiaren ordena buruan hartzen joaten
dira, eta hurrengo jarduerarako beharrezkoa da hau nahiko argi
izatea.
3.SAIOA
7. jarduera:
Haurrei Movie Makerrarekin egindako muntaia erakutsiko diegu
eta honela, haurrak ipuinaz gogoratuko dira, baina, batez ere,
motibazio gisa asko balioko die.
Ipuin honen ordena bertan agertzen zaigu eta haurrekin azken
aldiz ordena gogoratzeko oso ongi etorriko zaigu.
8. jarduera:
Haurrak bost taldetan banatuko ditugu eta hauek gelako lau
izkinatan jarriko ditugu eta pottokak erdian.
Lehenengo taldea: pottokak izango dira.
Bigarren taldea: txori urdinak izango dira.
Hirugarren taldea: bele beltza izango dira.
Laugarren taldea: oilo gorriak izango dira.
5
Bosgarren taldea: kilker grisak izango dira.
Haurrak banatu ostean, ipuinaren antzerki musikatua egingo
dugula esango diegu eta bakoitzari tokatzen zaion unean abestu eta
keinuak egin behar dituela. Pottokak direnak, aldiz, beraien ibilbideari
jarraitu behar diote (lehenik txori urdinarengana… Lan hau errazteko,
haur talde bakoitzari bere marrazkitxoa emango diegu.
Lagun pila ugari esatean ez die denborarik emango batetik
bestera ibiltzeko, beraz, erdian jarri eta bakoitzari tokatzen zaionean
begiratu beharko diete.
Honenbestez, abestia jarri eta antzerkia egiteari ekingo diogu.
Gustukoa izan badute berriro errepikatu dezakegu taldeak aldatuta,
adibidez.
EKITALDI BATERI BEGIRA…
Proposamen hau landu ezkero eta gustatu ezkero, ekitaldiren
batean egin nahi bada, haurrentzako jantziak prestatu behako
lirateke. Basurako poltsa batzuekin, bakoitzak bere kolorekoak, noski,
nahikoa litzateke haurrak janzteko eta pottoka bat nahikoa da
antzezlana egiteko. Pottokaren abestia kantatu ahal izateko zortzi bat
haur beharko lirateke, bestela abestiak galdu egiten du, gure ustez.
Nahi bada, ordea, haurrentzako jantzi dotoreagoak ere egin
daitezke, jaialdiaren garrantziaren arabera.
6
IPUINA
Bazen behin, pottoka alai bat.
Pottoka Honi paseatzea asko gustatzen
zitzaion eta udaberrian zeudenez eta
eguraldi on ona atera zuelako, basora
irtetea pentsatu zuen. Egun guztia
paseatzen ibili nahi zuen eta bidean ziur
lagun asko egingo zituela pentsatu zuen.
Honela bada, pottoka, paseatzen hasi
zen. (Pottokaren soinua ahoarekin egin
eta eskuekin ibiltzen ari balira bezala).
Ibiliz ibilian, zuhaitz txiki
baten parera iritsi zen, eta zuhaitz
horren adarraren puntan txori txiki urdin
bat ikusi zuen. Txoriarekin denbora
asko igaro zuen hitz egiten, oso hiztuna
baitzen. Honela hitz egiten zuen txoriak:
( besoekin hegaka mugimendu
txikiak eginez eta abestuz).-KUI,
KUI,KUI….
- Beno jarraitu beharko dut. Esan zuen pottokak eta honela,
txori urdina agurtu zuen. (pottokaren soinua)
Handik gutxira, pottokak zuhaitz handi-handi
batekin topo egin zuen. Gora begiratu zuen
7
( haurrak ere) eta orduan, mutur beltz xamarra zen bele bat ikusi
zuen. (haurrei kopeta iluna jartzeko esan).
-Zer ari zara hona begira!. Esan zion beleak eta ez zenez oso
atsegina, hegan alde egin zuen bere buruarekin marmarka,
(mugimendu handiagoak eginez eta abestuz) KRO,KRO,KRO…
Pottoka ez zen larritu eta paseatzen jarraitu zuen (pottokaren
soinua). Mendi bat igaro zuen…erreka bat pasa zuen eta halako
batean, baserri handi batera iritsi zen. Baserrian ez zuen inor ikusi eta
ukuiluko atetik burua sartu zuen. ( haurrak ere sartu). Alde batera
begiratu zuen, (haurrak ere), beste aldera begiratu zuen ( haurrak
ere) eta txoko txokoak, oilo gorri potola-potola bat ikusi zuen. Oilo
gorriak oso atsegina zirudien ea pottokak esan zion:
- Oilo gorri, oilo gorri, nahi al duzu nirekin
etorri?
- Ez pottoka, oraintxe nire arrautzak
berotzen ari naiz eta laster txitak jaioko dira.
Horregatik ezin naiz leku honetatik mugitu.
Baina, nahi baduzu norbait topatu atzealdeko
bela-sorora joan eta han norbait topatuko duzu.
( besoak itxi eta abestu oiloarena eginez)
KLO,KLO,KLO…
- Mila esker oilo gorri. Esan eta pottoka
atzeko belar-sorora abiatu zen (pottokaren soinua).
Segituan iritsi zen pottoka atzealdeko bela-
sorora eta han ez zegoen inor. Ez zegoen, ez
behirik, ez ardirik ez txerririk, ez zaldirik, ez
zakurrik…ez inor baino bat-batean, behera begiratu
8
zuen ( haurrak ere) eta han txulo txiki-txiki batean, (behatzarekin
txuloa egin) kilker grisa topatu zuen, eta honek bidean paseatzen
lagunduko ziola esan zion Behatzekin antenan modukoak jarrita) KRI,
KRI,KRI…
Egun horretan pottokak lagun pila bat ezagutu zituen
paseatzera irtenda. Txori urdina, bele beltza, oilo gorri eta kilker
grisa. Eta hala bazan eta ez bazan atera dadila……………………..ko
plazan.
9
ABESTIA
POTTOKA OIHANEAN, ZELARIK PASEAN
POTTOKAK HATXEMAN… ZER?
TXORI URDIN KANTARI. KUI, KUI, KUI, …
POTTOKA OIHANEAN…
BELE BELTZA KANTARI. KRO, KRO, KRO…
POTTOKA OIHANEAN…
OILO GORRI KANTARI. KLO, KLO, KLO…
POTTOKA OIHANEAN…
TTIRRIT GRISA KANTARI. KRI, KRI, KRI…
POTTOKA OIHANEAN…
LAGUN PILA UGARI.
KUI, KUI, KUI, …
KRO, KRO, KRO…
KLO, KLO, KLO…
KRI, KRI, KRI…(BIS)
10
11
LAMINAK I
12
13
14
15
16
17