Download - Nekazaritza lana ohiane eta eneritz
LAUDIO INSTITUTUA BHINEKAZAL LANDA LANA
Oihane BarrosoEneritz Ingunza 2 CGEOGRAFIAko
IKASLEAK
Atxulaur begie
Aurkibidea:
1.Kokapena 2.Inguru naturalaren analisia 3.Nekazal guneetako galdetegia
Giza osagaien analisia Populatze sistema berriak Arazoak, konponbideak eta
etorkizuneko ikuspegia 4.Informazio iturriak
1.KOKAPENA
Euskal Herria Bizkaia Orozko
Gure paisaia Bizkaian kokaturik dago, hain zuzen ere, Orozkoko udalerrian.
Mendiko paisaia da, beraz, esan dezakegu Orozko haran bat dela,
mendiz inguraturik eta bertan ibai bat zeharkatzen dela kontuan hartuz.
2.INGURU NATURALAREN ANALISIA
Erliebea Landaredia Urak Klima
ERLIEBEA
Orozkoko erliebea malkartsua da eta, bertoko jarduera ekonomikoa lehen sektorean biltzen
da. Batez ere abeltzaintza intentsiboa, ukuiluratua eta haragi ekoizlea aurki
dezakegu. Orozkoren garaierarik handiena Gorbeia da,
1475 m-koa da Kantauri Itsasoari begira eta bere koordenatuak 43°06′30″I 2°54′44″M dira.
Hatxulaorko atxa
LANDAREDIA
Gorbeiako landaredia baso hostotsuetan oinarritzen da, bereziki konifera landaketetan.
Hala ere, 600 metroko garaieraren gainetik hedatzen diren pagadi garrantzitsuak aurkitu
ditzakegu. Garaiera honen azpitik lurzoru buztitsu eta hezeetan haritz kanduduna aurkitzen da.
Bestalde, lurzoru lehorretan ametza nagusitzen da. Batez ere artzain korketan aurkitzen ditugun
haginak eta gorostia, sakabanatuta agertzen diren espezie babestuak dira.
Pagadi eta Gorostia
URAK
Orozkoko udalerria bi ibai garrantzitsuak zeharkatzen dute Altube eta Arnauri.
Altube erreka Gorbeian jaio eta bere urak Nerbioi ibaira isurtzen ditu.
Arnauri erreka ere Gorbeian jaio eta behin Altube errekarekin elkartuta Altube ibaia
sortzen duen erreka da.Orozkoko lursailak ureztatzeko udaleko ura
erabiltzen da.
Altube
Altube ibaiaren argazkia
Zubiaurretik hartuta
KLIMA
Orozkoko klima epela eta euritsua da, Kantauri isurialdeko beste lekuetan bezala.
Orozko azken elurtean
3.OROZKON EGINDAKO GALDETEGIEN EMAITZEN
LANDA LANA
GIZA OSAGAIEN ANALISIA
Lursailak a.Iñaki
Manzarbeitia (landa-espazioa)
b.“Aurrekoa” etxea (landa-espazioa)
Populatzea eta landa-habitata
a.LANDA-ESPAZIOAK
Iñaki Manzarbeitiaren baserrian laborantza mota berezia da, negutegiak ustiatzen baititu.
Bertan landatzen dituen zuhaitzak eta landareak ureztatzeko udaleko ura erabiltzen
du.Lurra landatzeko moduaren arabera,
landaketa intentsiboa nagusi da, negutegiak ez dituelako lekuz aldatzen, eta bere
landatzeko modua laborantza jarraitua da.
LURSAILAK
5762,65 ha
Laborantza teknika modernoak erabiltzen ditu, makineria aproposa
daukalako, bai landatzeko baita ureztatzeko ere.
Ateratzen dituen etekinak txikiak izaten dira eta ekoizpenaren jomugari
dagokionez saltzeko,bere enpresan erabiltzeko eta autokontsumorako
erabiltzen ditu ateratako landareak eta zuhaitzak.
Abeltzaintza arloari dagokionez Iñakik ez dauka inolako abererik.
Hortaz aparte, basoei begiratuta hainbat baso dauzka non pinuak, pagoak eta
eukaliptuak landatuta dituen. Hauek gero, salmentarako erabiltzen ditu eta baso
ustiaketa enpresarako erabiliak.
MANZARBEITIA BASOLANAK
Iñakiren negutegia haizearen ondoren
Iñaki Manzarbeitiaren etxea
Etxe honen egitura hormigoizkoa da, hala eta guztiz ere ikus dezakegu aintzinean zeuden
etxe bezalakoa dela kanpoaldetik.Egurrez, adreiluz eta harriz beteta dago
hormigoizko egitura hori eta etxearen argazkian oso ondo ikus dezakegu.
Barrualdetik ordea, haiek esan zigutena kontuan hartuta, oso modernizatuta dago.
b.AURREKOA ETXEA
Ortua
“Aurrekoa” etxean duten ortuari dagokionez eskuz eta aitzurregaz lantzen dute. Erabiltzen
duten ongarria animalien satsa da.Landatzeko modua txandakatze sistema erabiliz egiten dute, baina batzuetan bi urtez
usten dute aldatu barik. Ortuko hasiak batzuk erosi egiten dituzte eta
beste batzuk etxean bertan hazten dituzte.
Ateratzen dituzten produktuak haien kontsumorako dira, hain zuzen ere, lekak,
tipulak, piperrak, tomateak, porruak, artoa, eta indabak gehien bat.
Abereei dagokienez oilo batzuk eta behi bat soilik dauzkate. Hauei jaten emateko pentsuak eta galtzua erabiltzen dute.
Basoak ere badauzkate eta saltzeko erabiltzen dituzte.
Nekazari hauek daukaten ardura ondorengoek lurrak landu nahi ez izatean datza.
POPULATZEA LANDA-HABITATA, HIRITARTZE BERRIA
Alde batetik nekazal habitata tradizionala daukagu. Hemen aintzinako baserriak
aurkitu ahal ditugu.Hauen ezaugarri nagusiak hauek dira:
Etxeak egurrez, harriz eta adreiluz egituratzen zituzten. Gehienetan hiru
solairu zeuden.Lehenengo solairuan kortak zeuden,bertan
animaliak zaintzeko.
Bigarren solairuan ordea,familia bizi zen eta hirugarren solairua gehienetan
nekazaritzatik ateratako produktuak gordetzeko erabiltzen ziren.
Beste aldetik nekazal guneen hiritartzea: bertan erdi eta goi mailako-en etxebizitzak
zeuden. Hauek gehienetan jardinak izaten dituzte eta besteekin konparatuz askoz ere
berragoak dira.Hormigoizko egitura izaten dute eta etxe
guztia familiakoak bizitzeko erabiltzen dute.
Etxebizitza berriak
Irteera ekonomikoari begira nekazal turismoak ditugu: hemen Garaiko nekazal turismo
etxea sartu ahal dugu.Hauen ezaugarriak aintzineko baserrien
modukoak dira.Hala eta guztiz ere esan behar da hauek
konpontzeko diru - laguntzak ematen dizkietela.
Garaiko nekazal turismo etxea
ARAZOAK, KONPONBIDEAK ETA ETORKIZUNEKO PERSPEKTIBA
Nekazari hauek ikusten duten arazorik larriena hurrengoa da:
Gaur egungo jendeak ez duela nekazaritza lanetan lan egin nahi eta hauek
desagertzen joango direla.Beraiek uste dute honek ez daukala inolako
konponbiderik eta etorkizunean desagertuko dela uste dute.
4.INFORMAZIO ITURRIAK
Oihane Barroso eta Eneritz Ingunzak jasotako datuak
Cristina Barado eta Janire Gordok egindako argazkiak
Wikipedia Sigpac Google Earth Orozkoko udala Nekatur.net