Download - Matematikari famatuak
MATEMATIKARI FAMATUAK HISTORIAN
● Jarraian topatuko duzun aurkezpen hontan, historian zehar, zeresan handia izan duten hainbat matematikari topatuko dituzu.
● Hauek lau garai historiko nagusitan antolatu ditut.
● Beraien ekarpen nagusiak zein izan ziren aipatuko ditut bertan, baita beraien jatorria zein zen eta zein alditan bizi izan ziren.
AINTZIN AROA
● Garai hontan eta Berpizkunde garaia bitartean, matematikari gehienak, hainbat zientzia ezberdin lantzen zituzten aldi berean.
● Matematikari izateaz gain, filosofo, injeniari, astronomo eta astrologo ere izaten ziren.
● Hiru pertsona aukeratu ditut garai hontan: Miletoko Tales, Samoseko Pitagoras eta Sirakusako Arkimedes.
MILETOKO TALES
● Greziar jatorriko, filosofo, matematikari, astronomo eta injeniaria izan zen.
● Kristo Aurreko (K.a) 624-546 urteen artean bizi izan zen.
● Hainbat idazkiren arabera, hainbat teorema geometriko demostratu zituen.
● Talesen teoremak bere izena darama, haren omenez.
SAMOSEKO PITAGORAS
● Matematikaria izateaz gain, flosofoa ere izan zen, baita Pitagorikoen elkarte sekretuaren sortzailea ere.
● Greziar jatorrikoa zen, eta K.a 570 eta 510 urteen artean bizi izan zen.
● Bere ekarpenak batez ere geometria eta aritmetika alorrean izan ziren.
● Ezaguna da bere izena daraman Pitagorasen teorema
SIRAKUSAKO ARKIMEDES
● Siziliar (Italia) jatorriko matematikari hau, fisikari, injeniari, astronomo eta asmatzailea izan zen.
● K.a 287 eta 212 urteen artean bizi izan zen.
● Aintzin Aroko, matematikari garratntzitsuena kontsideratzen da.
● Zirkunferentzien inguruko hainbat gauza demostratu zituen. Erlazio hori gaur egun π (pi) zeinuarekin adierazten da.
● Ezaguna da bere izen daraman Arkimedesen printzipioa.
ERDI AROA
● Aldi hontan ekarpenik handienak, arabiar eta pertsiar lurraldeetatik etorritako matematikariek egin zituzten.
● Hauek jarraitu zuten aurretik Greziar jatorrikoek egindako lana garatuz eta ezagupen berriak gehituz.
● Gaur egun Algebra ulertzeko dugun modua, garai hartako matematikari islamdarren ondorio da.
ARYABHATA
● Indian jaiotako matematikari eta astronomo bat izan zen, Kristo ondorengo (K.o) 476 eta 550 urteen artean biz izan zena.
● Uste da 0 (zero) kontzeptua berak sortu edo ezagutarazi zuela .
● Bere garairako, oso modu zehatzean gerturatu zen π (pi)zenbakiaren baliora: 3,1416
AL- JUARISMI
● Pertsiar jatorriko matematikari, astronomo eta geografoa izan zen.
● K.o 780 eta 850 urteen artean bizi izan zen.
● Algebra, oinarrizko ikerkuntza modu gisa landu zuen.
● Hindu jatorriko matematikatik 0 zenbakia txertatu zuen sistema arabiarrean.
● Algebra izena, bere liburu baten izenaren itzulpenetik dator:
AL-BATTANI
● Islamiar matematikari eta astronomo handitzat hartzen da.
● K.o 850 eta 929 urteen artean bizi izan zen.
● Trigonometria alorrean lehena izan zen senoa erabiltzen sokaren ordez. Senoaren teorema asmatu zuen baita seno, koseno eta tangentearen artean dagoen erlazioa
LEONARDO FIBONACCI
● Leonardo Fibonacci, Pisako Leonardo izenez ere ezaguna dena, Erdi Aroko matematikari europar garrantzitsuena izan zen.
● 1180-1241 urteen artean bizi izan zen italiar hau.
● Gaur egun, batez ere ezaguna da, bere izena daramaten zenbakiengatik.
● Hindu-arabiar zenbaki sistema Europan sartu zuen eta hau erabiltzeko bideak jarri zituen Liber Abbaci liburuaren bitartez.
LUCA PACIOLI
● Matematikari eta Frantziskotar monje Italiar hau, 1450 eta 1510 urteen artean bizi izan zen.
● Garrantzi historiko handia du berea izan baitzen, matematiken inguruan argitaratu zen lehen liburua, aritmetika, algebra eta geometriaren ingurukoa.
● Liburuak, zabalkunde handia lortu zuen.
JOHANNES KEPLER
● Matematikariaz gain, filosofoa, astonomoa, astrologoa eta optikoa izan zen Alemaniar hau.
● Poligono eta poliedroen teoria azteru zituen batez ere.
● Konfigurazio espazial asko garatu zituen, ordurarte ezezagunak zirenak eta gaur egun, Kepler-Poinsont solido bezala ezagutzen ditugunak.
● Bere ekarpen handiena, planeten mugimenduari buruzkoa legearen deskubrimendua izan zen, hau da planetek eguzkiaren inguruan bira egiten dutela.
BLAISE PASCAL
● Matematikari, fisikari, idazle eta filosofo frantziarra.
● 1596 eta 1650 urteen artean bizi izan zen.
● Probabilitatearen kalkulua aztertu zuen batez ere, bereziki dado jolasetan.
● Paskalen hirukiak, nahiz eta berak asmaturikoa ez izan, haren izena darama, baita Paskalen teoremak, hexagonoei buruzkoak.
LEONHARD EULER
● Historiako matematikari garrantzitsuenetako bat izan zen, suitzar jatorriko gizon hau.
● 1707 eta 1783 urteen artean bizi izan zen. Guztira 866 liburu argitaratu zituen eta bere ekarpenek matematikaren alor berriak sortu zituzten.
● Hainbat kontzeptu eta teoremek bere izen daramate, besteak beste Euler zenbakiak: e= 2,718281...
XIX. MENDEA
● XIX mendean, matematika zientzia formal gisa garatzen hasi zen, zinentzia naturaletatik modu independientean, adibidez fisikatik.
● Alor berriak sortu ziren.
● Carl Friedrich Gauss-en bidez, zanbaki koplexuek, ordurarte ez zuten onarpena lortu zuten
CARL FRIEDRICH GAUSS
● Matematikari, astronomo, geodesiko eta fisikari alemaniar hau, 1777 eta 1855 urteen artean bizi izan zen.
● Historiako matematikari garrantzitsuenetako bat kontsideratzen da eta “Matematiken printzea” bezala ere ezaguna da.
● Alor gehienak landu zituen eta bere ekarpen eta lanak garrantzi handikoak izan ziren.
● Hainbat prozedura eta teoremek haren izena daramate.
AUGUST FERDINAND MÖBIUS
● Matematikari eta astronomo alemaniarra, 1790 eta 1868 urteen artean bizi izan zen.
● Astronomia, geometria eta estatistikari buruzko hainbat saiakera idatzi zituen.
● Topologiaren aintzindarietako bat bezala kontsideratzen da.
● Möbius-en banda ezaguna da , matematikatik haratago beste hainbat esparrutan ere.
SOFIA VASILIEVNA KOVALEVSKAYA
● Errusiar jatorriko emakume hau izan zen, historian izandako lehen emakume katedraduna. 1850 eta 1891 urteen artean bizi izan zen.
● Garai hartan emakumeak ez zituzten onartzen unibertsitatean, matematika gisako ikasketetan. Beraz bera izan zen gizonezkoentzat soilik zen mundu itxi hontan, sartzen lehena.
● Weiertrass-ek klase partikularrak eman zizkion laguntzeko asmoz, unibertsitatean sartu ezin zuelako.
●
XX.MENDEA
● Hona hemen XX. Mendean zeresana izan duten matematikari batzuen biduma.
● Hala ere hauetako inork ez du matematika munduan garrantzi handia duten Fields domina edo Abel saririk jaso.
DAVID HILBERT
● Garaiko matematikari garrantzitsuenetako bat izan zen. 1862 eta 1943 urteen artean bizi izan zen alemaniar hau.
● Bere obra funtsezkoa da matematikako sektore ezberdinetan
● 1900 urtean oraindik argitu gabe zeuden 23 problemen zerrenda bat argitaratu zuen. Gaur egun oraindik horietako hiruk argitu gabe jarraitzen dute.
KURT GÖDEL
● XX. mendeko matematikari eta logiko garrantzitsuenetako bat izan zen. 1906 eta 1978 urteen artean bizi izan zen.
● Ekarpen erabakiorrak egin zituen logikaren alorrean eta baita kalkuluan ere.
● Bere izena daramate logikaren inguruko oinarrizko Gödel-en teoremek
PAUL ERDOS
● Euler-ekin batera historiako matematikari garrantzitsuenetako bat izan zen.
● 1913 eta 1996 urteen artean bizi izan zen, jatorri hungariarreko gizon hau.
● Konbinatoria eta zenbakien teoria landu zituen batez ere, beste hainbat lankiderekin elkarlanean.
● Zenbaki bakunen teorema demostratzen zuen oinarrizko froga lortu zuen.
ANDREW WILES
● Gaur egungo matematikari garrantzitsuenetako bat da. 1953 urtean jaio zen.
● 1984 urtean, zenbaki irrazionalei buruzko Iwasawa teoria demostratzea lortu zuen Barry Mazur matematikari Estatu Batuarrarekin batera.
● 1995 urtean, bere ikasleetako batekin elkarlanean, Fermat-en azken teorema demostratzea lortu zuen..